Mandazubitik Bazkardorako autobideko obrak 2005ean Saharako … · 2019. 10. 17. · 2004 urtea...

4
URUMEAKO autobideko he- goaldeko tramoan egin beha- rreko obrak esposizio publi- koan daude Diputazioan, mai- atzaren 8ra arte. Hiru zati ditu: Mandazubi eta Urnieta arte- koa: zentzu bakoitzean bi karril, 2,7 kilometro eta 26 miloiko aurrekontua; Urnieta- Andoain: zentzu bakoitzean bi karril, 3,1 kilometro eta 29 miloiko aurrekontua; eta N1- A15 (Bazkardo-Sorabilla); zentzu bakoitzean hiru karril, 4,5 kilometro eta 54 miloi euroko aurrekontua. Datorren urtean hasi Mandazubi eta Urnieta arteko obrak eta Urnieta eta Andoain artekoak 2005ean hastekoak ditu Diputazioak, Bide Azpie- gituretako Departamentutik Kronikari esan diotenez. Bi obrak 24 bat hilabete iraungo dute eta 2007an bukatzea da asmoa. N-1a eta A-15a arteko obrak, berriz, 2008an hasiko dira eta 2010erako bukatu nahi dituzte. Arazoak konpondu Diputazioaren arabera, Uru- meako autobideko hegoalde- ko tramoak zenbait arazori konponbidea jarriko dio: Ur- nietako semaforoek sortzen duten denbora galtzea, Ando- aingo Ama Candida etorbide- ko trafikoa eta N1eko zirku- lazioa adibidez. Astigarraga aldera Astigarragatik barrena Hernani eta Martutene elkartartuko dituen bideko obrak martxan daude, bestalde. 4 kilometro dira eta 61 miloiko aurrekon- tua du. Asmoa da 2006rako bukatzea. Donostia eta Mar- tune arteko tramoan, berriz, orain ari dira proiektua egiten. Urumeako autobidea zati- ka ari dira egiten eta Diputa- zioaren asmoa da 2010erako bukatzea. Autobideak Ando- ain eta Donostia elkartuko ditu, Urnieta, Hernani, Asti- garraga eta Martutenen ba- rrena. T 2004 urtea Apirilak 30 Ostirala Alea: 1093 www.kronika.net Saharako haurrak SAHARAKO haurrak uztaila eta abuztuan etxean hartu nahi dituzte- nek gaur dute izena emateko azken eguna, Udaletxean. 7 eta 12 urte arteko haurrak dira eta errefuxiatu kanpamentuetan bizi dira. Egonal- diaren helburua da haur hauek beste errealitate batzuk ezagutzea eta hango eta hemengo neska mu- tilen arteko harremanak sortzea. Interesatuek deitu: 943 337017 edo [email protected] . T Kontzentrazioa gaur ETXERAT elkarteak hileroko kontzentrazioa deitu du gaur, 20:00etan plazan, Euskal Presoak Euskal Herrira lemarekin. Etxera- tek Euskal Presoek jasaten duten egoera salatu du eta martxoaren 11 ezkero egoera txartu egin dela dio. “Gaur egun 698 euskal preso poli- tiko daude euren herritik ehunka eta milaka kilometrotara. Hauetatik 8 baino ez daude Euskal herriko es- petxeetan” dio Etxeratek. Salatu du % 85 lehen graduan daudela, % 35 isolamendu galeriatean eta 56 preso, berriz, guztiz bakartuta. Beren egoe- ra salatzeko euskal presoak protes- tan eta gose greban daudela ere gogoratu arazi du Etxeratek. T Sarrera doain Zubipen GORENGO taldeak jokatuko du bihar Zubipen 16:30etan, Anai- tasunaren kontra eta CDHk sarrerak debalde jarriko ditu tal- deari behar den bultzada emate- ko. Hernanik 5 partidu daramatza galdu gabe eta mailaz ez jaiste- kotan bide horretan segi beharra dauka. CDHko zuzendaritzak dei egin die herritarrei Zubipera azaltzeko, taldea animatzera. T Igeriketa probak bihar HERNANIK, Fortunak, Igaron- dok, Ordiziak eta Bidasoak hartu- ko dute parte bihar igeriketa pro- ban, goizeko 10:00etatik aurrera kiroldegian. Hernaniko igerila- riek dei egin die herritarrei ani- matzera azaltzeko. Bestalde, pro- bak direla-eta, larunbatean itxita egongo da igerilekua. T Mandazubitik Bazkardorako autobideko obrak 2005ean hastekoak ditu Diputazioak eta 2 urte iraungo dute Q Proiektua esposizio publikoan dago Diputazioan, ikusi edo erreklamazioak aurkezteko Q 2008an has- tekoa dute, N1ean, Bazkardo-Sorabilla arteko obra, zentzu bakoitzean 3 karril jartzeko. Mandazubiko rotondatik aurrera aterako da autobidea. (Argazkia: Udal Artxiboa). Hernani eta Urnietako arteko autobideko tramoa. Hernani Urnieta Santa Barbarako harrobia Mandazubiko rotonda Urnieta-Lasarte arteko bidea Mandazubiko rotonda Mandazubi-Martindegi saihes- bidea (1998an inauguratua) Urmar Zirulio Mandazubi URUMEAKO AUTOBIDEA TRAMOKA - Donostia-Mar tutene. Proiektua redaktatzen ari dira. Aur- tengo urte bukaerarako hasi nahi dituzte obrak. - Mar tutene-Astigarraga-Hernani. Egiten ari dira eta 2006rako bukatu nahi dituzte lanak. - Hernaniko bariatea, 1 fasea. Mandazubi-Martindegi. Egina. - Hernaniko bariantea, 2 fasea. Mandazubi-Martindegi bide- ari zentzu bakoitzean 2 karril jartzea. 2008an hasi nahi dute. - Urnietako bariantea. Proiektua egina. 2005ean hasi nahi dute. - Andoaingo bariantea. Proiektua egina. 2005ean hasi nahi dute. - N1-A 15. Bazkardo-Sorabila. 2008an hasi nahi dute.

Transcript of Mandazubitik Bazkardorako autobideko obrak 2005ean Saharako … · 2019. 10. 17. · 2004 urtea...

Page 1: Mandazubitik Bazkardorako autobideko obrak 2005ean Saharako … · 2019. 10. 17. · 2004 urtea Apirilak 30 Ostirala Alea: 1093 Saharako haurrak SAHARAKO haurrak uztaila eta abuztuan

URUMEAKO autobideko he-goaldeko tramoan egin beha-rreko obrak esposizio publi-koan daude Diputazioan, mai-atzaren 8ra arte. Hiru zati ditu:Mandazubi eta Urnieta arte-koa: zentzu bakoitzean bikarril, 2,7 kilometro eta 26miloiko aurrekontua; Urnieta-Andoain: zentzu bakoitzean bikarril, 3,1 kilometro eta 29miloiko aurrekontua; eta N1-A15 (Bazkardo-Sorabilla);zentzu bakoitzean hiru karril,4,5 kilometro eta 54 miloieuroko aurrekontua.

Datorren urtean hasiMandazubi eta Urnieta artekoobrak eta Urnieta eta Andoainartekoak 2005ean hastekoakditu Diputazioak, Bide Azpie-gituretako DepartamentutikKronikari esan diotenez. Biobrak 24 bat hilabete iraungodute eta 2007an bukatzea daasmoa. N-1a eta A-15a artekoobrak, berriz, 2008an hasikodira eta 2010erako bukatunahi dituzte.

Arazoak konpondu Diputazioaren arabera, Uru-meako autobideko hegoalde-ko tramoak zenbait arazorikonponbidea jarriko dio: Ur-nietako semaforoek sortzen

duten denbora galtzea, Ando-aingo Ama Candida etorbide-ko trafikoa eta N1eko zirku-lazioa adibidez.

Astigarraga alderaAstigarragatik barrena Hernanieta Martutene elkartartukodituen bideko obrak martxandaude, bestalde. 4 kilometrodira eta 61 miloiko aurrekon-tua du. Asmoa da 2006rakobukatzea. Donostia eta Mar-tune arteko tramoan, berriz,orain ari dira proiektua egiten.

Urumeako autobidea zati-ka ari dira egiten eta Diputa-zioaren asmoa da 2010erakobukatzea. Autobideak Ando-

ain eta Donostia elkartukoditu, Urnieta, Hernani, Asti-

garraga eta Martutenen ba-rrena.

2004 urtea Apirilak 30

OstiralaAlea: 1093

www.kronika.net

Saharako haurrak SAHARAKO haurrak uztaila etaabuztuan etxean hartu nahi dituzte-nek gaur dute izena emateko azkeneguna, Udaletxean. 7 eta 12 urtearteko haurrak dira eta errefuxiatukanpamentuetan bizi dira. Egonal-diaren helburua da haur hauekbeste errealitate batzuk ezagutzeaeta hango eta hemengo neska mu-tilen arteko harremanak sortzea.Interesatuek deitu: 943 337017edo [email protected].

Kontzentrazioa gaur ETXERAT elkarteak hilerokokontzentrazioa deitu du gaur,20:00etan plazan, Euskal PresoakEuskal Herrira lemarekin. Etxera-tek Euskal Presoek jasaten dutenegoera salatu du eta martxoaren 11ezkero egoera txartu egin dela dio.“Gaur egun 698 euskal preso poli-tiko daude euren herritik ehunka etamilaka kilometrotara. Hauetatik 8baino ez daude Euskal herriko es-petxeetan” dio Etxeratek. Salatu du% 85 lehen graduan daudela, % 35isolamendu galeriatean eta 56 preso,berriz, guztiz bakartuta. Beren egoe-ra salatzeko euskal presoak protes-tan eta gose greban daudela eregogoratu arazi du Etxeratek.

Sarrera doain ZubipenGORENGO taldeak jokatuko dubihar Zubipen 16:30etan, Anai-tasunaren kontra eta CDHksarrerak debalde jarriko ditu tal-deari behar den bultzada emate-ko. Hernanik 5 partidu daramatzagaldu gabe eta mailaz ez jaiste-kotan bide horretan segi beharradauka. CDHko zuzendaritzak deiegin die herritarrei Zubiperaazaltzeko, taldea animatzera.

Igeriketa probak bihar HERNANIK, Fortunak, Igaron-dok, Ordiziak eta Bidasoak hartu-ko dute parte bihar igeriketa pro-ban, goizeko 10:00etatik aurrerakiroldegian. Hernaniko igerila-riek dei egin die herritarrei ani-matzera azaltzeko. Bestalde, pro-bak direla-eta, larunbatean itxitaegongo da igerilekua.

Mandazubitik Bazkardorako autobideko obrak 2005eanhastekoak ditu Diputazioak eta 2 urte iraungo dute

Proiektua esposizio publikoan dago Diputazioan, ikusi edo erreklamazioak aurkezteko 2008an has-tekoa dute, N1ean, Bazkardo-Sorabilla arteko obra, zentzu bakoitzean 3 karril jartzeko.

Mandazubiko rotondatik aurrera aterako da autobidea. (Argazkia: Udal Artxiboa).

Hernani eta Urnietako arteko autobideko tramoa.

Hernani

Urnieta

Santa Barbarakoharrobia

Mandazubikorotonda

Urnieta-Lasartearteko bidea

Mandazubikorotonda

Mandazubi-Martindegi saihes-bidea (1998an inauguratua)

Urmar ZirulioMandazubi

URUMEAKO AUTOBIDEA TRAMOKA- Donostia-Martutene. Proiektua redaktatzen ari dira. Aur-tengo urte bukaerarako hasi nahi dituzte obrak.- Martutene-Astigarraga-Hernani. Egiten ari dira eta2006rako bukatu nahi dituzte lanak.- Hernaniko bariatea, 1 fasea. Mandazubi-Martindegi. Egina.- Hernaniko bariantea, 2 fasea. Mandazubi-Martindegi bide-ari zentzu bakoitzean 2 karril jartzea. 2008an hasi nahi dute.- Urnietako bariantea. Proiektua egina. 2005ean hasi nahi dute.- Andoaingo bariantea. Proiektua egina. 2005ean hasi nahi dute.- N1-A 15. Bazkardo-Sorabila. 2008an hasi nahi dute.

Page 2: Mandazubitik Bazkardorako autobideko obrak 2005ean Saharako … · 2019. 10. 17. · 2004 urtea Apirilak 30 Ostirala Alea: 1093 Saharako haurrak SAHARAKO haurrak uztaila eta abuztuan

Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa,argazkiak eta publizitatea: Hernani Komunikazioak:J.M.Irazu U. Agirre, E. Agirre, N. Legarreta eta A. Zerain.Egoitza: Larramendi 11. : 943-330899. Faxa: 943- 336306.Eposta: [email protected] gordailua:SS-679/2000. ISSN 1576-8422.

IRAGARKI MERKEAKPisua salgai. 98 m2, 3 gela, sala, sukalde-jantokia, 2 komun eta trasteroa. Berogailua etaigogailua badauzka. Prezioa: 218.000 euro. Interesatuek deitu: 607 99 56 75

Furgoneta salgai. Volkswagen Caravelle 1.9 TD. 3.000 euroan. Interesatuek deitu:943 55 43 68 edo 617 95 53 27

Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta berte-brala, reflexologia, auriculoterapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Sta Barbara 42)

ZERBITZUAK

Taxiak: 943 550093 Udaltzaingoa: 943 333288 DYA: 943 464622 Autobusak: 943 556662 Anbulatorioa: 943 006666Jokalari anonimoak: 943 331103

Egunez: Bilbao-SagastiberriUrbieta 7 943 552941

Gauez: Bilbao-SagastiberriUrbieta 7 943 552941

FARMAZIAK TELEFONOAK

A reto futbola T aldeak Em aitza W aterpoloa T aldeak Em aitza

B enjam inak Urum ea A-Elizatxo A 4-0 Infantilak Urum ea-Herri Am etsa 4-0

B enjam inak Urum ea A-Urum ea D 1-1 Infantilak Langile-Am ara BHI 4-1

B enjam inak Urum ea B-Langile B 3-0 Infantilak Urum ea-Am ara BHI 4-0

B enjam inak Langile A-Elizatxo B 0-4 Kadeteak Langile-BHI A 4-2

B enjam inak Inm aculada-Elizatxo B 0-4 Kadeteak Altza-Am ara BHI B 0-4

B enjam inak Langile B-Langile C 0-4 Kadeteak Langile-Am ara B 4-2

B enjam inak Langile C-Langile A 4-0 Futbola

B oleibola A lebinak Langile B-Sam aniego 3-8

Infantilak Inm aculada-Lizardi 3-0 A lebinak Langile A-La Salle B 5-0

ESSKKOOLLAA KIIRROOLLAA ASSTTEEBBUURRUUKKOO EMMAAIITTZZAAKK

Eskola Kirolaren barru-an aerobic-a egin dutejoan den asteburuan,monitoreek gidatuta.Argazkian musikarenerritmora dijoaz denak,eskuak altxata.Asteburu honetanez da eskola kirolikizango.

Hernani eta Astigarraga batera aterako diralarunbatean Gipuzkoako herri kirol txapelketan

Andoainen izango dira probak arratsaldeko 17:00etan Gipuzkoatik 16 taldekhartuko dute parte eta 3 sailkatuko dira Euskal Herriko Txapelketarako.BIHAR jokatuko da Herri arte-ko Gipuzkoako Herri KirolTxapelketa, Andoaingo plazan,arratsaldeko 17:00etan, Ikasto-len Elkarteko XIBA taldeakantolatuta. Herri bakoitzetik 12lagunek hartuko dute parte: 6neska eta 6 mutilek, eta 3 one-nak sailkatuko dira EuskalHerriko txapelketara. Hernani-Astigarra taldean aterako dira:Susi Elosegi, Nere Lujanbio,Nagore Soroa, Izaskun In-txausti, Edurne Elizondo, Es-titxu Eizagirre, Igor Garmen-

dia, Asier Txini, Jexux MariGoñi, Ibon Zapiain, PelloSenperena eta Gorka Ezeiza.

Hamaika probaProba saila egin behar duteparte hartuko duten 16 herrita-ko kideek: harri jasotzea (nes-kek 34 kiloko bola eta mutilek64 kilokoa), 2 minutu; ingu-dea (neskek 8 kilokoa etamutilek 12koa), minutu bate-an; fardo altxatzea (neskek 25kilo eta mutilek 35), minutubatean; fandango eta arin

arina, epaileek puntuatuta;erreleboka: zaku eramatea(mutilek 50 kilo, neskek 35),Txingak (neskek 20 kilo etamutilek 30); batak bestea era-matea; lokotxak, toka, trontzaeta sokatira.

Gipuzkoatik 16 herrik har-tuko dute parte bihar: Idia-zabal, Segura, Ordizia, Tolo-sa, Zizurkil, Andoain, Herna-ni-Astigarraga, Igeldo, Usur-bil, Azpeiti, Aia, Arrasate,Soraluze eta Donostiko An-tigua, Egia eta Gross.

HITZ BITAN

LANGILE EGUNA

Meza Floridan bihar. Urtero bezala, maiatzaren bateanmeza izango da Floridako San Jose Langilea parrokian, langileeguna dela-eta. Meza eguerdiko 12:00etan izango da.

LABBilboko ekitaldirako autobusak Hernanitik.LAB sindikatuak autobusak jarriko ditu Hernanitik larun-batean, maiatzaren batean, Bilbon izango den ekitaldirajoateko. Autobusak goizeko 09:30etan aterako dira Atse-gindegitik. Izena emateko: 943 336062.

UDALEKU IREKIAK

Izen emateko azken eguna Udaleko Euskara ZerbitzuakUdalekuak antolatu ditu, 3-10 eta 11-12 urte arteko umeentzat. 3-10 urte artekoentzat hilabeteko udalekuak dira eta 11-12 urteko-entzat 15 egunekoak. Matrikula 77,25 euro. Izen emateko azkenegun gaur da Udal Euskara Zerbitzuan. 943 337029.

HAUR ESKOLA

Astelehenean hasiko da matrikulatzeko epea.Maiatzaren 3an, astelehenean, hasiko da Udaleko haur eskolanizena emateko epea. Izena emateko azkeneko eguna maiatzaren13a izango da. Horretarako Udaletxera joan behar da, 2garrensolairuko Hezkuntza Sailera, goizeko 9:00etatik 13:00etara.Zozketa maiatzaren 18an egingo da.

KONTZERTUAK

Andoaingo Gaztetxea. Gaur Andoaingo Gaztetxean bi tal-de entzuteko aukera izango da: Pam eta K104. Gaueko 22:30etan.Igandean, aldiz, Su Ta Gar taldea izango da gaueko 23:00etan.

Añorgako Gazte Lokala. Afonia eta Kalekumeak tal-deen kontzertua izango da, bihar, gaueko 22:30etan.

Page 3: Mandazubitik Bazkardorako autobideko obrak 2005ean Saharako … · 2019. 10. 17. · 2004 urtea Apirilak 30 Ostirala Alea: 1093 Saharako haurrak SAHARAKO haurrak uztaila eta abuztuan

DAGOENEKO martxan da erren-ta aitortzeko (IRPF) kanpaina:ekainaren 25ean bukatuko da.Modu bat baino gehiago duzuaukeran, errenta aitortzeko: pape-rean, mekanizatua eta internet:www3.gipuzkoa.net/ogasuna/renta/-2003/defaulte.asp. Edozein gorabe-hera izanez gero: 902 10 00 40.Euskaraz egiteko aukera ere izan-go duzu Buruntzaldean.

Nork ez du errenta dekla-ratzeko obligaziorik?

Bi baldintza hauek bete beharkodituzu ez deklaratzeko:

a) Lan etekin gordinak (rendi-mientos brutos de trabajo), alegia,soldatak, pentsioak eta abar18.800 euro baino gutxiago iza-tea.

b) Kapitalaren etekin gordinak(rendimientos brutos de capital),esate baterako akzioen dibidendu-ak, bankuko laminak, eta horrela-koak + ondare irabaziak (ganan-cia patrimonial) 1.600 euro baino gutxiago izatea.Beraz, zure seme-alaben izenean laminaren bat jarribaduzu, argi ibili, deklarazioa egin beharko dute-eta,kopuru hori baino gehiagoko interesa jaso badute.

Erne: nahiz eta obligaziorik ez izan, interesatzenbazaizu, egin dezakezu deklarazioa, adibidez, diruabueltatu behar badizute.

Nagusi batentzat baino gehiagorentzatlan egiten badut, deklaraziorik eginbehar dut?Bai, deklaratu behar duzu 10T bat baino gehiagobaduzu, nahiz eta guztira lehen esandako diru-kopu-ru horietara ez iritsi.

18.800 euro baino gehiago irabaztenduten guztiak dute deklaratzeko obliga-zioa?Normalean bai, baina badira salbuespenak. Deituinformazio telefonora edo profesionalei galdetu.Gauza bera gertatzen da kapitalaren etekin gordina-rekin eta ondare irabaziekin

Nola egin dezaket deklarazioa?

1-Paperean: Estankoetan saltzen dituzte inprimakiak (PertsonaFisikoen Errentaren gaineko Zerga). Inprimakiabete ondoren, beste agiri hauek ere aurkeztu behardituzu:

-Zure nortasun-agiriaren (DNI) fotokopia.-Familia-liburua (orri guztien fotokopia).-Izatezko bikoteen kasuan (pareja de hecho), biko-

te horietarako erregistroan emandako zertifikatua.-Diru-sarrera guztien agiriak: 10T, bankuak eta

kutxak bidalitako agiriak, eta abar. -Gastuen agiriak (etxeko alkilerraren erreziboak),

eta bestelakoak (EPSV).

2-Disketean:Horretarako programa bat behar da. Estankoetanerosi dezakezu edo interneten, ordaindu gabe(www3.gipuzkoa.net/ogasuna/modelos/programa-se.asp). Interneteko programa deskargatzeko traba-ren bat sortuz gero: 943 48 28 61; hortaz ardurat-zen den enpresak IZFE izena du. Bestela, disketeanegindako deklarazioarekin batean aurkeztu beharre-ko agiriak eraman behar dira.

3-Mekanizatua.Zita eskatu behar duzu lehenbizi: 902 10 00 40edo internet bidez: www3.gipuzkoa.net/ogasuna/ci-taprevia/defaulte.asp. Ordua ematen dizuteneanesango dizute zein bulegotara joan behar duzun. Zukagiri guztiak eraman, eta funtzionarioak berak egin-go dizu mekanizatua.

Erne: ez ahaztu zure kontu korrontearen zenba-kia ere eramatea (20 zenbakiak).

Mekanizatua ia denek egin dezakete, ez baldinbadira, kontabilitatean oinarritutako deklarazioaegiten duten autonomoak-edo. Informatu.

4-Telematikoa:Deklarazioa interneten bidez egin eta bidali dezake-zu. Horri deitzen zaio modu telematikoa. Horreta-rako pasahitza (kontraseina) lortu behar duzu lehen-dabizi: www3.gipuzkoa.net/ogasuna. Profesionalgehientsuenek (gestoriek, adibidez) bide hau erabilt-zen dute, mekanizatua egin ezin bada. Izan ere, zuredeklarazioa nola aterako den jakiteko aukera duzu,Ogasunak lehenago tramitatzen ditu deklarazio tele-matikoak, baita dirua lehenago bueltatu ere, halakokasuetan.

Non aurkeztu dezaket deklarazioa?1-Paperezko deklarazioa: Lehenik jakin behar duzu nola aterako zaizun dekla-razioa: dirua ordaintzea ala kobratzea. Dirua buelta-tu behar badizute, deklarazioa aurkeztu dezakezu baiOgasuneko bulegoetan (Errotaburu 2; Donostia), etabai bankuetan edo Kutxan. Baina, ordaindu beharizanez gero, nahita ez bankuetan edo Kutxan aur-keztu beharko duzu.

2- Disketeko deklarazioaPaperezkoaren bide bera egin behar duzu, disketeanegiten baduzu.

2-Mekanizatua:Esan bezala, zita eskatzen duzunean esango dizutezein bulegotara joan behar duzun, mekanizatua egi-teko (kobratu nahiz ordaindu behar izan).Normalean, zein herritan bizi zaren eta herri haridagokion bulegora joan beharko duzu: -Hernani (Latsunbeberri 8-9): Andoain, Astigarraga,Hernani, Lasarte Oria, Urnieta.-Tolosa (San Franzisko,45): Aduna, Asteasu, La-rraul, Amasa-Villabona, Zizurkil. -Donostia (Antso Jakituna hiribidea, 9): Usurbil.

Ordaindu behar badut,noiz egin beharko dut?Paperean edo disketean egin-dakoak:

Deklarazioa bankuan edoKutxan aurkezten duzun uneberean ordaindu beharko duzu,bestela ez baitizute onartuko.Hala ere, badaukazu zatikaordaintzerik: %60 deklarazioaaurkezten duzun unean, etagainerako %40 azaroaren 10abaino lehen. Bigarren zati haudomiziliatzeko aukera duzu,alegia bankuak berak kendukodizu zeure kontutik epea dato-rrenean.

Mekanizatua:Dena batean ordaindu nahibaduzu: ekainaren 30ean.Zatika ordaindu nahi baduzu:%60 ekainaren 30ean eta gai-nontzekoa azaroaren 10ean.Hori bai, edozein modutan ere,banku edo Kutxako kontutik

kenduko dizute, izan ere mekanizatua egiteak bere-kin dakar domiziliatu behar izatea, bai kobratzeko-tan eta bai ordaintzekotan (dena batean nahiz zati-ka).

Internetezko deklarazioa:Banku edo Kutxako kontutik kenduko dizute, izanere, modu honetan egiteak berekin dakar domizilia-tu behar izatea.

Dirua bueltatu behar badidate, noiz etanola jasoko dut dirua?Paperean edo diskete bidez egindakoetan, baldin etadomiziliatu ez baduzu, taloi bat jasoko duzu korre-oz. Domiziliatu nahi baduzu, deklarazioa betetzera-koan zure kontuaren zenbakia adierazi behar duzu(20 zenbakiak). Dena den, Ogasunak (Haciendak)zuri ordaintzeko duen epea: urtea amaitu bainolehen.

Mekanizatua egin ezkero, lau egun barru sartukodizute dirua zure kontuan. Horregatik, ez ahaztumekanizatua egiteko garaian zure kontuaren zenba-kia eramatea.

Telematikoa egin ezkero, dirua zure kontuan sartukodizute. Ogasunak paperean edo disketean egindakodeklarazioak baino lehenago ordaintzen ditu telema-tikoak.

Euskaraz ere bai!Euskadiko Kutxak, Buruntzaldeko udalekin(2002ko apirilaren 26an) egindako hitzarmen ba-tean, errenta aitorpena euskaraz egiteko aukeraeskaintzen die bezeroei. Bezeroak aukera horrenberri jakin dezan, txartelak jarriko dituzte mostrado-rean eta abar, horren berri emanez.

Beste hainbat gestoriek ere zerbitzu bera eskaintzendute. Besteak beste:

Errenta aitorpenaren nondik norakoakKanpaina martxan da eta ekainaren 25ean bukatuko da Errenta aitortzeko modu bat baino gehiago dituzu: papere-

an, mekanizatua eta internet (www3.gipuzkoa.net/ogasuna/renta/2003/defaulte.asp) Informazioa: 902 10 00 40

Brintza Urbieta 15GSE Atzieta 51Hator Kardaberaz 60Zarautz Elkano 9Zulaica Kardaberaz 68

943 331267943 550254943 554312943 556006943 551494

Deklarazioa egin behar duzun jakiteko, argazkian letra haundiz daudenak hartu behar dira kontuan.

PUBLI ERREPORTAIA

Page 4: Mandazubitik Bazkardorako autobideko obrak 2005ean Saharako … · 2019. 10. 17. · 2004 urtea Apirilak 30 Ostirala Alea: 1093 Saharako haurrak SAHARAKO haurrak uztaila eta abuztuan

PUBLI ERREPORTAIA