MANIFESTUA FESTICLOWN PALESTINA

2
Sostengu manifestua Gizarte mugimenduei, zirkuko munduari eta askatasuna maite duen orori, 2010an Palestinako Festiclowna burutzearen alde eta Ivan Prado eta Laila Tillawi Israeletik kanporatze justifikaezinaren aurka azaltzen den manifestu honekin bat egitera dei egiten diogu. Ivan Pardo Festiclowndeko zuzendaria, Palestinara bidaiatzen ari zen 2010 Palestinako Festiclown-a, (aurtengo Nazioarteko lehen Clown Jaialdia) antolatzeko lanak kudeatzeko asmoz. Israelgo agintarien aldetik Ivan Prado- ren kanporatze justifikaezinak, proiektua geldiarazteko eta palestinar gizartea bakartzeko nahia erakusten du. FESTICLOWNA PALESTINAN BURUTZEAREN ALDEKO MANIFESTUA 1.- Orain dela 60 urtetatik hona palestinar herriari bere oinarrizko eskubide eta duintasuna ukatzen zaio, Israeleko indar okupatzaileen presentziaren ondorioz, hauek apartheid berri bat eta gerra bukaezin bat daramate aurrera. Gauzak horrela palestinar gizartea pentsaezinezko gorroto eta indarkeria batekin bizitzera behartzen dute. 2.- Egoera honen aurrean, Festiclown-a (Galiziako Nazioarteko Clown Jaialdia) 2010. urtean zehar lekuz aldatu eta Palestinara joango da, elkartasunez eta nazioarte mailako artistaz beteriko itsasontzi batean bihurturik, palestinako errefuxiatu kanpalekuetara zuzenduko da, alaitasun eta giza anaitasunezko sareak eraikitzeko asmoz. 3.- Astebetez, mundu guztiko zirku eta clown jendeak irribarrea konpartituko dute tailer eta ikuskizunen bitartez, irribarrea etorkizuneko injustizien aurka eta zapalkuntza eta inpunitatearen harresiaren kontra arma bezala edukita. 4.- Palestinako 2010 Feslticlownak, bertako antzerki eta zirku taldeekin elkarlanean, sormenezko ekitaldi eta ekintza ludiko eta adierazgarriak burutuko ditu palestinako biztanleria zibilarekin batera, zirkua eta clowna-aren bitartez.

description

Sostengu manifestua Gizarte mugimenduei, zirkuko munduari eta askatasuna maite duen orori, 2010an Palestinako Festiclowna burutzearen alde eta Ivan Prado eta Laila Tillawi Israeletik kanporatze justifikaezinaren aurka azaltzen den manifestu honekin bat egitera dei egiten diogu. Ivan Pardo Festiclowndeko zuzendaria, Palestinara bidaiatzen ari zen 2010 Palestinako Festiclown-a, (aurtengo Nazioarteko lehen Clown Jaialdia) antolatzeko lanak kudeatzeko asmoz. Israelgo agintarien aldetik Ivan Prado-ren kanporatze justifikaezinak, proiektua geldiarazteko eta palestinar gizartea bakartzeko nahia erakusten du.

Transcript of MANIFESTUA FESTICLOWN PALESTINA

Sostengu manifestua

Gizarte mugimenduei, zirkuko munduari eta askatasuna maite duen orori, 2010an Palestinako Festiclowna burutzearen alde eta Ivan Prado eta Laila Tillawi Israeletik kanporatze justifikaezinaren aurka azaltzen den manifestu honekin bat egitera dei egiten diogu.

Ivan Pardo Festiclowndeko zuzendaria, Palestinara bidaiatzen ari zen 2010 Palestinako Festiclown-a, (aurtengo Nazioarteko lehen Clown Jaialdia) antolatzeko lanak kudeatzeko asmoz. Israelgo agintarien aldetik Ivan Prado-ren kanporatze justifikaezinak, proiektua geldiarazteko eta palestinar gizartea bakartzeko nahia erakusten du.

FESTICLOWNA PALESTINAN BURUTZEAREN ALDEKO MANIFESTUA

1.- Orain dela 60 urtetatik hona palestinar herriari bere oinarrizko eskubide eta duintasuna ukatzen zaio, Israeleko indar okupatzaileen presentziaren ondorioz, hauek apartheid berri bat eta gerra bukaezin bat daramate aurrera. Gauzak horrela palestinar gizartea pentsaezinezko gorroto eta indarkeria batekin bizitzera behartzen dute.

2.- Egoera honen aurrean, Festiclown-a (Galiziako Nazioarteko Clown Jaialdia) 2010. urtean zehar lekuz aldatu eta Palestinara joango da, elkartasunez eta nazioarte mailako artistaz beteriko itsasontzi batean bihurturik, palestinako errefuxiatu kanpalekuetara zuzenduko da, alaitasun eta giza anaitasunezko sareak eraikitzeko asmoz.

3.- Astebetez, mundu guztiko zirku eta clown jendeak irribarrea konpartituko dute tailer eta ikuskizunen bitartez, irribarrea etorkizuneko injustizien aurka eta zapalkuntza eta inpunitatearen harresiaren kontra arma bezala edukita.

4.- Palestinako 2010 Feslticlownak, bertako antzerki eta zirku taldeekin elkarlanean, sormenezko ekitaldi eta ekintza ludiko eta adierazgarriak burutuko ditu palestinako biztanleria zibilarekin batera, zirkua eta clowna-aren bitartez.

5.- Palestina 2010 Festiclown-aren partaideek gizatasuna, artea eta clownaren bitartez eraiki daitekeela sinetsi eta horretarako lan egiten dute. Biharko egunean, justizia, demokrazia eta duintasunean egundu gaitezen.

Guzti honengatik eta clownak, giza baloreen defentsan daukan garrantzia aintzat hartuta, nire sinadurarekin “2010 Festiclown Palestina” burutu dadin babestu nahi dut. giza eragileen eta administrazio publikoen esfortzuarekin batera.

Manifestua, Pallasos en Rebeldia, irribarrearen bitartez, giza anaitasuna bilatzen duten proiektuak garatzen dituen lankidetza eta kultur elkarteak bultzatzen du, eta honen bitartez talde, elkarte, eta zirkuaren, clownaren eta askatasuna maite duen oraren laguntza bilatzen du.

2010 Festiclown Palestina egitearen alde.

[email protected] http://festiclownpalestina2010.wordpress.com/apoyos-recibidos/