Mari - Ulermena erreza

3
Bikoteka Irakurtzen Mari Lamiak, Basajaun, Akerbeltz, Zezengorri eta beste jeinu guztien nagusia da. Naturaren erregina da. Kobazuloen barruan, egoten da. Bizitzeko ez du leku finko bat eta askotan aldatzen da. Dotore jantzitako emakume eder baten itxura du. Ilea polita du eta zaintzeko urrezko orrazi bat erabiltzen du. Zeruan edo mendietan ikusten zaio. Forma ezberdinetan agertzen da. Batzuetan animalien hankak ditu. Zeruan mugitzen denean sua bere inguruan du. Hodeia edo ostadarraren itxura hartzen du. Bere senarra Sugaar da. Suge bat da. Biak elkartzen direnean ekaitzak sortzen dira. Bi seme dituzte: bat gaiztoa da, Mikelats, eta bestea ona, Atarrabi. Marik eguraldia menderatzen du: nahi duenean euria, haizea, kazkabarrak edo ekaitzak ekartzen ditu. Pertsona zintzoak defendatzen ditu baina lapurrak eta pertsona gezurtiak zigortzen ditu. Etxeko ateetan eguzkilore bat jartzen ohi da. Zergatik sortu zen ohitura hori? Gauean jeinu gaiztoek jendea beldurtzen zuten. Gizakiek Mariri laguntza eskatu zioten. Marik eguzkilorea ekarri zuen ateetan jartzeko. Horrela etxe horietan gaueko jeinuek ezin dute ezer txarrik egin.

Transcript of Mari - Ulermena erreza

Page 1: Mari  - Ulermena erreza

Bikot eka I rakurt z en

Mari Lamiak, Basajaun, Akerbeltz, Zezengorri eta beste jeinu guztien nagusia da. Naturaren erregina da.

Kobazuloen barruan, egoten da. Bizitzeko ez du leku finko bat eta askotan aldatzen da.

Dotore jantzitako emakume eder baten itxura du. Ilea polita du eta zaintzeko urrezko orrazi bat erabiltzen du.

Zeruan edo mendietan ikusten zaio. Forma ezberdinetan agertzen da.

Batzuetan animalien hankak ditu. Zeruan mugitzen denean sua bere inguruan du. Hodeia edo ostadarraren itxura hartzen du.

Bere senarra Sugaar da. Suge bat da. Biak elkartzen direnean ekaitzak sortzen dira.

Bi seme dituzte: bat gaiztoa da, Mikelats, eta bestea ona, Atarrabi.

Marik eguraldia menderatzen du: nahi duenean euria, haizea, kazkabarrak edo ekaitzak ekartzen ditu.

Pertsona zintzoak defendatzen ditu baina lapurrak eta pertsona gezurtiak zigortzen ditu.

Etxeko ateetan eguzkilore bat jartzen ohi da. Zergatik sortu zen ohitura hori?

Gauean jeinu gaiztoek jendea beldurtzen zuten. Gizakiek Mariri laguntza eskatu zioten. Marik eguzkilorea ekarri zuen ateetan jartzeko. Horrela etxe horietan gaueko jeinuek ezin dute ezer txarrik egin.

Page 2: Mari  - Ulermena erreza

1. Ze testu mota da hau ?

2. Mitologiaren pertsonaiaren artean zein da gehien gustatzen zaizuna ?

1. Idatzi Mariren lau lagunen izenak:

..…………………… ..…………………… ..…………………… …..…………………2. Markatu Marik azaltzen dituen itxurak:

□ Emakume ederra □ Arraina □ Hodei bat

□ Animalien hankekin □ Suaz inguratuta □ Elurra

3. Zer jartzen da ateetan jeinu gaiztoen kontra ?

4. Nola deitzen dira Mariren bi semeak:

..……….…………………… ..…………..…………………

5. Lotu gezien bidez:

Sugaar urrezkoa da.

Orrazia zigortzen ditu.

Gezurtiak bere senarra da.

6. Ordenatu esaldi hauek:

bat - suge - da

Mariren senarra...............................................................................................

ditu - defendatzen - zintzoak

Marik pertsona...............................................................................................

Bikoteka IrakurtzenBikot eka I rakurt z en

Page 3: Mari  - Ulermena erreza

1. Margotu Mari eta bere laguntzaileak eta jarri bakoitzari bere izena :

MARI, LAMIA, EKAITZA, TARTALO, ILARGIA, JENTILA, EGUZKIA, SUGAAR.

Bikot eka I rakurt z en