Markosekin otoitzean

99
Markosekin otoitzean Uribarriko Andra Mari Eliza Durango 2008

description

"b" urteko domeketako irakurgaiak euskeraz

Transcript of Markosekin otoitzean

Page 1: Markosekin otoitzean

Markosekin otoitzean

Uribarriko Andra Mari ElizaDurango 2008

Page 2: Markosekin otoitzean

© Uribarriko Andra Mari ElizaISBN: 978-84-92413-16-4Lege Gordailua: BI-

Diseinua, maketazioa eta ekoizpena: Joseba Berriotxoa - www.erroteta.comInprimaketa: Azaleko argazkia: Durangoko Uribarriko Andra Mariko kanpatorretik, Iker Barrutieta

Argitalpena: Uribarriko Andra Mari Eliza-2008Kanpatorrosteta, 9

48200 DURANGO BizkaiaTel.: 94 620 00 98

www.tabira.tk

Printed in UE.

Galarazita dago liburu honen kopia egitea, osoa nahiz zatikakoa, edozein modutara izanda ere, edizio honen Copyright-aren ja been baimen barik.

Markosekin otoitzean

Uribarriko Andra Mari ElizaDurango 2008

Page 3: Markosekin otoitzean

Aurkibidea

Sarrera.......................................................................................... 7

Abendualdia ................................................................................. 9Abendualdiko I. domekea ........................................................ 11Abendualdiko II. domekea ....................................................... 14

Abendualdiko III. domekea ..................................................... 17

Abendualdiko IV. domekea ...................................................... 20

Gabon aldia .................................................................................. 23Familia Santua: Jesus, Maria eta Jose ....................................... 25Gabon osteko II. Domekea ...................................................... 29Jaunaren Agerkundea ............................................................... 33Jaunaren Bateoa ....................................................................... 36

Garizumea .................................................................................... 39Garizumako I. Domekea........................................................... 41Garizumako II. Domekea ......................................................... 43Garizumako III. Domekea ........................................................ 46Garizumako IV. Domekea......................................................... 49Garizumako V. Domekea .......................................................... 52

Aste Santua .................................................................................. 55Jaunaren Nekaldiko Erramu Domekea ...................................... 57

Pazkoaldia .................................................................................... 69Jaunaren Biztuerako Pazko Domekea. ...................................... 71Pazkoaldiko II. Domekea ......................................................... 74Pazkoaldiko III. Domekea ........................................................ 77Pazkoaldiko IV. Domekea ........................................................ 79Pazkoaldiko V. Domekea.......................................................... 81Pazkoaldiko VI. Domekea ........................................................ 84Jaunaren Igokundea ................................................................. 87Pazkoaldiko VII. Domekea ....................................................... 90Pentekoste Domekea ................................................................ 93Pentekoste osteko domekea ..................................................... 101Hirutasun Guztiz Santuaren ondorengo eguena........................ 103Pazko ondorengo III. barikua................................................... 106

Page 4: Markosekin otoitzean

Sarrera

Pozarren aurkezten dogu “Markosekin otoitzean. B urtekodomeketako irakurgaiak” izeneko liburutxoa, Mateo eta Lukasi es-keinitakoekin batera sortatxo bat osatzen dauan liburua, hainzuzen ere.

Hainbat parroki eta elizatan, domekero abade bako ospakizunazu zentzen daben laguntzaileak izan doguz buruan, gehien bat.Eu ren tresna lagungarria izango dalakoan kaleratu dogu “otoi -tzean” sortako 24. zenbaki hau.

Juanito Gallastegi abadeak atondu dauz testuak, bizkaiera argieta garbian, irakurgaien liburuan emongo diran hizkuntza alda -keta batzuk aurretiaz gure esku jarriaz, ganoraz eta tajuz. IV. etaV. Bikaritzako arduradun dan Jose Luis Izak lagundu deusku eraapain eta duin batez argitaratzen testuok.

Baten batek santuen egunetako testuak falta direla gogoratudeusku, eta arrazoi guztia dauka. Ea urteren baten lan hori eredanon esku jartzeko modurik dagoan!

Hona bada, B urteko domeketako irakurgaiak:

-abade bako elizkizunak ospatzeko.

-katekesi eta parroki taldeetan erabilteko.

-otoitz pertsonalari edo alkarte otoitzari laguntzeko.

-asteko bizitza Jaunaren Berbeaz argitu eta indarduteko.

-Markosen ebanjelioa, atalez atal, irakurri eta bizitzeko.

Durango eta Garain, 2009. urteko Mikel Goi-aingeru santua -ren jai egunean.

76

Urtean zeharreko domekak ........................................................ 109

Urtean Zeharreko II. Domekea................................................. 111

Urtean Zeharreko III. Domekea................................................ 114

Urtean Zeharreko IV. Domekea ................................................ 116

Urtean Zeharreko V. Domekea ................................................. 119

Urtean Zeharreko VI. Domekea................................................ 122

Urtean Zeharreko VII. Domekea .............................................. 124

Urtean Zeharreko VIII. Domekea ............................................. 127

Urtean Zeharreko IX. Domekea................................................ 129

Urtean Zeharreko X. Domekea ................................................. 132

Urtean Zeharreko XI. Domekea................................................ 135

Urtean Zeharreko XII. Domekea .............................................. 137

Urtean Zeharreko XIII. Domekea ............................................. 139

Urtean Zeharreko XIV. Domekea.............................................. 142

Urtean Zeharreko XV. Domekea ............................................... 144

Urtean Zeharreko XVI. Domekea ............................................. 147

Urtean Zeharreko XVII. Domekea ............................................ 150

Urtean Zeharreko XVIII. Domekea ........................................... 153

Urtean Zeharreko XIX. Domekea ............................................. 156

Urtean Zeharreko XX. Domekea............................................... 159

Urtean Zeharreko XXI. Domekea ............................................. 162

Urtean Zeharreko XXII. Domekea ............................................ 165

Urtean Zeharreko XXIII. Domekea ........................................... 168

Urtean Zeharreko XXV. Domekea............................................. 173

Urtean Zeharreko XXVI. Domekea ........................................... 175

Urtean Zeharreko XXVII. Domekea .......................................... 178

Urtean Zeharreko XXVIII. Domekea ......................................... 181

Urtean Zeharreko XXIX. Domekea ........................................... 184

Urtean Zeharreko XXX. Domekea ............................................ 186

Urtean Zeharreko XXXI. Domekea ........................................... 189

Urtean Zeharreko XXXII. Domekea .......................................... 191

Urtean Zeharreko XXXXIII. Domekea....................................... 194

Azkenengo Domekea Urtean Zehar .......................................... 196

Page 5: Markosekin otoitzean

ABENDUALDIA

Page 6: Markosekin otoitzean

11

ABENDUALDIKO I . DOMEKEA

Ai, zeruak urratu eta jaitsiko bazina!

Isaias Profetearen liburutik (Is 63, 16b-17; 64, 1. 3b-8)

Zu zara, Jauna, gure Aita,gure Erosle dozu izena betidanik.Zergaitik itzi deuskuzu, Jauna,zeure bideetatik alde egiten,zure begirunerik ez izaterainogure bihotzak gogortzen?Bihurtu zakiguz, zeure zerbitzariakaitik,zeure ondare aukeratu dozuzan leinuakaitik.Ai, zeruak urratu eta jaitsiko bazina!Zure aurrean mendiak urtuko litzatekez.Jaitsi zinan eta mendiak urtu egin ziran zure aurrean.Inoiz ez dau ez belarrik entzun, ez begik ikusi,Zu beste JainkorikBeragan itxaron dabenen alde holan jokatzen dauanik.Zeuk urteten dozu, pozik eta zuzen dabilzaneneta zure bideak gogoan dabezanen bila.Hasarre zengozan, bai,pekatu egin gendualako,aspalditik pekatari garalako,baina salbatuko gara.Guztiok kutsatuak gengozan,gure egintza onak ere zapi zikinen antzeko ziran;orbelaren antzera ihartzen gintzazan guztiok,eta gure pekatuekhaizeak lez eroaten ginduezan.

Page 7: Markosekin otoitzean

Jesu Kristo gure Jaunaren agerraldiaren zain gagoz.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik(1 Ko 1, 3-9)

Senideok: Grazia zuei eta bakea gure Aita Jainkoagandik eta JesuKristo Jaunagandik. Jainkoari eskerrak emoten dihardut beti zuekaitik,zuei Jesu Kristogan Jainkoak emon deutsuen graziagaitik. Izan ere, Kris-togan aberastu zaitue gauza guztietan: bai berba, bai jakintza-dohaiguztietan, Kristori buruz emoten dogun autormena zuekan sendotu danezkero. Holan, ez dozue dohairik bat ere falta Jesu Kristo gure Jauna-ren agerraldiaren zain zagozenok. Berak indartuko zaitue azkenera arte,inork zuen aurka zeresanik izan ez dagian Jesu Kristo gure Jaunarenetorrera-egunean. Zintzoa da bere Seme Jesu Kristo gure Jaunagaz al-karturik bizitzera dei egin deutsuen Jainkoa.

Zagoze zuhur,ez dakizue-eta etxeko nagusia noiz etorriko dan.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik (Mk 13, 33-37)

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen bere ikasleei: Begira, zagozezuhur, ez dakizue-eta sasoia noiz dan. Gizon bat urrunera joatean lezda: etxea iztean, morroiei emoten deutse agintea, bakotxari bere egin-kizuna jarriz, eta atezainari zuhur egoteko agintzen deutso.

Zagoze, beraz, zuhur; ez dakizue-eta etxeko nagusia noiz etorrikodan: ilunabarrean, gauerdian, oilarrak jotean nahiz egunsentian. Ez za-giezala lotan aurkitu, ezustean etorrita.

Zuei esaten deutsuedan hau guztiei esaten deutset: Zagoze zuhur!

13

Ez eutsan inork zure izenari dei egiten,ez zan inor Zugaz bat egiten ahalegintzen.Zeure aurpegia gorde egin zenduan-eta gugandik,eta gure erruetan murgilduak itzi ginduzuzan.Halan ere, Jauna, Zeu zara gure Aita,gu buztina, eta Zu gure buztinlaria:zure eskuetako lana gara guztiok.Ez hasarretu gehiegi, Jauna,eta ez hartu gogoan betiko gure errua.Begira, zure herri gara guztiok.

Erantzun-salmoa (Sal 79, 2a eta 3acd. 15-16. 18-19)

JAINKO, BERBIZTU GAGIZUZ;SALBATU GAITEZAN, ZURE BEGIA LEHUN AGERTU EGIZU.

Israelgo Artzain, entzun egiguzu,Kerubin gainean jesarri ohi zara-eta,egizu dirdai, zure indarrari eragiozu,zatoz eta salbatu gagizuz.Bihurtu zakiguz gudari-taldeen Jainko,begiratu zerutik, ikusi, mahatsondo honi agertu zakioz:Zure eskuz aldatu dozun aldaska honi,Zuk indartu dozun landareari.

Emoiozu eskua aukeratu dozun gizonari,Zeuk indartu dozun gizasemeari.Ez gara Zugandik urrunduko,bizirik gaukazuz eta zure izenariegingo deutsagu dei.

12

Page 8: Markosekin otoitzean

Erantzun-salmoa (Sal 84, 9ab-10. 11-12. 13-14)

JAUNA, ZURE MAITASUNA ERAKUTSI EGIGUZU,ZURE SALBAMENA EMOIGUZU.

Entzungo dot Jainko Jaunak dinoan hitza:Bakezkoa da Jainkoaren hitza.Hurrean dabe Hari begirune deutsoenek salbamena:gure lurrean Haren aintza biziko da. Maitasunak eta leialtasunak alkarren bidera urtengo dabe,zuzentasuna eta bakea laztanka biziko dira.Lurretik erneko da leialtasuna,zerutik begira egongo zuzentasuna.

Jainkoak on dana emongo dau,gure lurrak bere uzta ekarriko dau.Zuzentasuna ibiliko da Haren aurrean,eta salbamena Haren urratsen bidean.

Zeru barriak eta lur barria itxaron doguz.

San Pedro Apostoluaren bigarren epistolatik (2 P 3, 8-14)

Ene maiteok: Zuek ez dozue hau ahaztu behar: Jaunarentzat egun batmila urte lez dala, eta mila urte egun bat lez. Jauna ez da berankorraagin tzaria beteten, batzuek holan uste badabe ere; pazientzia dau, ostera,zuekin, ez dau-eta inor galtzea gura, guztiok bihozbarritzea baino. Jau-naren eguna, ostera, lapurra lez uste barik etorriko da. Orduan, burrunbahandiz desagertuko dira zeruak, lurraren osagaiak kiskalduta ezereztukodira, eta lurra eta bertako gauza guztiak agirian geldituko.

Gauza guzti honeek honan ezereztu beharrekoak diran ezkero, be-gira zeinen santu eta jainkozale izan behar dauan zuen bizitzak!

Bizi zaiteze, beraz, Jainkoa etorriko dan egunaren zain eta egin lan le-henbailehen heldu daiten. Egun haretan, sutan desegingo dira zeruak eta lu-rraren osagaiak kiskalirik ezereztuko. Guk, ostera, Jaunak agindu eban lez,zuzentasunaren bizileku diran zeru barriak eta lur barria itxaroten doguz.

Beraz, maite-maiteok, honeek itxaroten dozuezala, ahalegindu zai-teze Jainkoagaz bakean bizitzen, garbi eta erru barik haren aurrean.

15

ABENDUALDIKO II . DOMEKEA

Prestatu bidea Jaunari.

Isaias Profetearen liburutik (Is 40, 1-5. 9-11)

Kontsolatu egizue, kontsolatu nire herria.Berba egin bihotzera Jerusalemi, egiozue oihu:betea dauala bere morroialdia,ordaindua bere erruen zorra,Jaunaren eskutik hartu dau-etabere pekatu guztien ordain betea.Berba batek dihardu oihuka:Prestatu basamortuan bidea Jaunari;zelaitu eremuan galtzadea gure Jainkoari.Bete daitezala haranak,beheratu mendi eta muinoak;bardindu daitezala malkarrak,zelaitu lur-maldak.Orduan Jaunaren aintza agertuko da,eta gizaki guztiek batera ikusiko dabe. Jaunak berak esan dau.Igon mendi-gailurrera, Siongo mezularia;egin deadar handia, Jerusalemeko mezularia;egin deadar, ez izan bildurrik.Esan Judako uriei:Hona hemen zuen Jainkoa.Hara, indarrez jantzita dator Jainko Jaunaeta haren besoa nagusi da.Hara, Beragaz dakar garaipen-agiriaeta bere aurretik Berak askatutako herria.Artzainak lez zaintzen dau artaldea:aumeak besoan hartueta altzoan eroaten ditu,eta ardi-ama barriak arretaz gidatzen.

14

Page 9: Markosekin otoitzean

ABENDUALDIKO III . DOMEKEA

Pozaren pozez nago Jaunagaz.

Isaias Profetearen liburutik (Is 61, 1-2a. 10-11)

Jaunaren Espiritua nire gainean dago,Jaunak igurtzi nau-eta.Berak bialdu nau behartsuei Barriona emotera,bihotz-urratuak osatzera,katiguei amnistia iragarteraeta giltzapetuei askatasuna;Jaunaren grazi urtea iragartera.Pozaren pozez nago Jaunagaz,nire arimea Jainkoagaz alai dot,salbamenaz jantzi nau-eta,garaipen-soinekoz estaldu,koroia janzten dauan senargaia lez,edergailuz apaintzen dan andragaia lez.Lurrak landarea emoteneta baratzeak hazia erneazoten dauan lez,halan erneazoko ditu Jaunak zuzenbidea eta gorapena nazino guztien aurrean.

17

Zuzendu Haren bidezidorrak.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik (Mk 1, 1-8)

Mesias eta Jainkoaren Seme dan Jesusen Barrionaren hasierea.

Isaias profetearen liburuan honan dago idatzita:

Begira, neure mezularia bialtzen dot zure aurretik,

zuri bidea prestatzera.

Berba batek oihuka dihardu basamortuan:

"Prestatu bidea Jaunari,

zuzendu bidezidorrak Hari".

Halan agertu zan Joan basamortuan, bateatzen eta bihozbarritzekoba teoa iragarten, pekatuen parkamenerako. Judea osotik eta Jerusale-metik haregana joaten zan jente guztia, eta, euren pekatuak autorturik,Joanek bateatu egiten zituan Jordan ibaian.

Joan gamelu-narruz jantzita egoan, eta gerrian narruzko uhala; ma -txinsaltoak eta basaeztia zituan janari. Eta honan iragarten eban: Nireondoren dator ni baino ahaltsuagoa dana, eta ni ez naz inor makurtueta haren oinetakoen lokarriak askatzeko ere. Nik urez bateatu zaituet;Harek, ostera, Espiritu Santuaz bateatuko zaitue.

16

Page 10: Markosekin otoitzean

Zuen artean badozue, ostera,zuek ezagutzen ez dozuen norbait.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 1, 6-8. 19-28)

Agertu zan gizon bat, Jainkoak bialdua: Joan eban izena. Autorme-nerako etorri zan: argiaren autormena egitera, haren bidez guztiek si-nestu egien. Bera ez zan argia, argiaren autormena egin behar ebanabaino.

Hau da Joan Bateatzaileak egin eban autormena, juduek Jerusaleme-tik abadeak eta Levitarrak bera nor zan itauntzera bialdu eutsoezanean.

Joanek argi eta garbi autortu eban: Ni ez naiz Mesias. Hareekitaundu eutsoen: Nor zara, bada? Elias zara?

Joanek erantzun: Ez. Hareek, orduan: Etortekoa dan profetea alzara? Eta harek: Ez. Orduan, esan eutsoen: Nor zara, bada? Bialdu gai-tuenei erantzuna emon behar deutsegu. Zer dinozu zeure buruaz?

Joanek, orduan:

Ni, basamortuan oihuka diharduanaren ahotsa naz:

"Zuzendu bidea Jaunarentzat",

Isaias profeteak esan eban lez.

Bialdutako hareetariko batzuk fariseuak ziran, eta itaundu eutsoen:Zergaitik bateatzen dozu, bada, ez bazara Mesias, ez Elias, ez etortekoadan Profetea?

Joanek erantzun eutsen: Nik urez bateatzen dot. Zeuen artean bado-zue, ostera, ezagutzen ez dozuen bat, nire ondoren datorrena; eta ni eznaz inor beraren oinetakoen lokarriak askatzeko ere.

Guzti hau Betanian jazo zan, Jordan ibaiaz bestaldean, han zihar-duan-eta Joanek bateatzen.

19

Erantzun-salmoa (Lk 1, 46-48a. 48b-50. 53-54)

NIRE ARIMEA JAINKOAGAZ ALAI DOT.

Handiesten dau nire arimeak Jauna,pozaren pozez dot nire barrua;Jainkoa da-eta nire salbamena,ikusi dau-eta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurdanik gizaldi guztiek,handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:Santua da haren izena,eta haren errukia gizaldiz gizaldi,bildur deutsoenengana.

Ondasunez bete ditu gose ziranak,eta esku hutsik bialdu asko eukenak.Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,errukia gogoratu jakola.

Zuen izate osoak -espiritu, arima eta gorputz-,errubako iraun dagiala Jaunaren etorrera arte.

San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengo epistola-tik (1 Ts 5, 16-24)

Senideok: Zagoze beti pozik. Egin otoitz aspertu barik; emon eske-rrak beti, horixe gura dau-eta zuentzat Jainkoak Kristo Jesusegan. Ezamatau Espiritua, ez gitxietsi profeta-dohairik. Aztertu guztia eta hartuon dana. Zaindu zeuen buruak edozelango gaiztakeriatik.

Bakea emoten dauan Jainkoak berak egin zagiezala oso-osoriksantu, eta zuen izate osoak –espiritu, arima eta gorputz– errubako iraundagiala, Jesu Kristo gure Jaunaren etorrera arte. Leiala da dei egin deut-suena, eta beteko dau emondako berbea.

18

Page 11: Markosekin otoitzean

Erantzun-salmoa Sal 88, 2-3. 4-5. 27 eta 29

JAUNA, ZURE MAITASUNA ABESTUKO DOT

BETIREN BETI.

Jauna, zure maitasuna abestuko dot betiren beti,zure leialtasuna adierazoko gizaldiz gizaldi.Esana dozu-eta: “Maitasuna betiko dot eregi”,zure leialtasuna zeruan dozu sendotuazo.

Egin dot nire hautatuagaz ituna,David neure morroiari zin egin neutsana:“Betiko sendotuko dot zure hazia,menderen mende eregiko zure aurkia”.

Berak deituko deust: “Zu zaitut Aita,ene Jainko, nire salbamenaren Harkaitza”.Gordeko deutsat beti nire maitasuna,zintzo eukiko egin neutsan ituna

Betidanik ezkutuan eukan misterioa agertu dau Jainkoak. Misterio hori orain azaldu da.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik (Erm 16,25-27)

Senideok: Aintza Jainkoari, nik iragarten dodan Barrionaren eta JesuKristori buruzko nire predikuaren arabera fedean sendotu zaikiezanJainkoari. Prediku honen bidez, betidanik ezkutuan eukan misterioaagertu dau Jainkoak. Misterio hori orain azaldu da, Profeten idazkiekesan eben lez, eta, betiko Jainkoaren erabagiaren arabera, herri guztieiadierazo jake, Jainkoari fedezko erantzuna emon deioen. Jainko horri,jakintsu bakarrari, aintza Jesu Kristoren bitartez, gizaldi eta gizaldietan.Amen.

21

ABENDUALDIKO IV. DOMEKEA

Daviden erreinuak betiko iraungo dau Jaunaren aurrean.

Samuelen bigarren liburutik (2 Sm 7, 1-5. 8b-12. 14a. 16)

David erregea bere etxean bizitzen jarri eta Jaunak inguruko arerioguztiekin bakea emon eutsanean, esan eutsan erregeak Natan profetea -ri: “Begira, ni zedrozko etxean bizi naz; Jainkoaren kutxa, barriz, oihal-txabolan dago”.

Natanek erantzun eutsan erregeari: “Zoaz eta bete zeure asmoa,Jauna Zugaz da-eta”.

Baina gau haretan bertan Jaunaren berbea etorri jakon Natani: “Zoazeta esaiozu nire morroi Davidi: "Hau dino Jaun ahalguztidunak: Zukeregi behar al deustazu etxea, nire bizileku izan dadin? Neuk atara zin-dudazan larreetatik, artaldeen atzetik, nire herri Israelen buruzagi izanzeintezan. Zeugaz izan nozu, ibili zaran alde guztietan. Neuk hondatudeutsudaz aurrean jarri jatzuzan arerio guztiak eta Neuk emongo deu -tsut lurreko handikiena lako izen handia. Leku bat emongo deutsat neu -re herri Israeli: han landatuko dot, bertan biziko da eta ez dau aurre-rantzean estualdirik izango. Gaizkileek ez dabe zapalduko antzina lez,neure herriaren gain buruzagiak ipini nituanean lez. Bakea emongodeutsut arerio guztiekaz. Errege-ondorengotza emongo deutsula jakina-razoten deutsu Jaunak.

Zeure egunak bete eta zeure gurasoekin atsedena hartuko dozunean,ondorengoa emongo deutsut, zure erraietatik ataratakoa, eta sendotuegingo dot haren erregetza. Aita izango nau harek Ni, eta seme izangodot Nik ha.

Zure etxeak eta zure erregetzak betiko iraungo dabe nire aurrean,eta zure errege-aurkiak sendo iraungo dau beti"“.

20

Page 12: Markosekin otoitzean

GABON ALDIA

23

Begira, sabelean sortu eta semea izango dozu.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 1, 26-38)

Aldi haretan, Gabriel aingerua bialdu eban Jainkoak, Nazaret eritzonGalileako herri batera, birjina bategana; birjineak Maria eban izena etaJose eritzon Daviden jatorriko gizon bategaz ezkontzeko berbeaemonda egoan.

Aingeruak, Mariaren etxean sartu eta esan eutsan: “Poztu zaitez, gra-ziaz bete hori! Jauna Zugaz”. Ikaratu zan Maria berba hareek entzutean,eta pentsetan jarri zan, zer izan ete eitekean halako agur ha.

Aingeruak esan eutsan: “Ez izan bildurrik, Maria; Jainkoak gogokozaitu. Begira, sabelean sortu eta semea izango dozu, eta "Jesus" ezarrikodeutsazu izena. Handia izango da; Goi-goikoaren Seme deituko deu -tsoe, eta Jainko Jaunak bere aita Daviden errege-aurkia emongo deutso;Jakoben herriaren errege izango da beti, eta haren erregetzak ez dauazkenik izango”.

Mariak esan eutsan aingeruari: “Zelan jazo daiteke hori, ez naz-etainongo gizonagaz bizi”. Aingeruak erantzun eutsan: “Espiritu Santuajaitsiko da zugana eta Goi-goikoaren indarrak bere kerizpean hartukozaitu; horregaitik, zugandik jaioko dana santua izango da eta Jainkoa-ren Seme deituko deutsoe. Hara, Elisabet zure senidea ere umedundago bere zaharrean, eta sei hilabeteko dago agorra ei zana; Jainkoa-rentzat ez da-eta ezer ezinik”.

Mariak, orduan: “Hona hemen Jaunaren mirabea; jazo bekit zuk di-nozun lez”. Eta aingeruak itzi egin eban.

22

Page 13: Markosekin otoitzean

FAMILIA SANTUA: JESUS, MARIA ETA JOSE

Jaunaren bildur danakgoratzen ditu bere gurasoak.

Siraken liburutik (Si 3, 3-7. 14-16.17b)

Jaunak seme-alaben gainetikohoratzen dau aita,eta amaren aginpidea ezartenbere umeen gainean.Aita ohoratzen dauanakbere pekatuak ezabatzen ditu,eta ama goratzen dauanakondasunak pilatzen.Aita ohoratzen dauanakpoza izango dau bere seme-alabengan,eta otoitz-egunean entzun egingo deutso Jaunak.Aita ohoratzen dauana luzaro biziko da,eta Jaunari obeditzen deutsanakatsegin emoten deutso amari.Ene seme, zaindu aita zahartzaroaneta ez emon nahigaberik bizi dan artean;burua galtzen badau ere,izan parkaberaeta ez gitxietsi bizi dan bitartean;aitari emondako laguntza ez da ahaztuko,pekatuen ordaina izango dozu.Atsekabealdiangogoan izango zaitu Jaunak.

25

Page 14: Markosekin otoitzean

Emazteok, zagoze zeuen senarren menpean, Jaunaren jarraitzaileeija go ken lez. Senarrok, maitatu egizuez zeuen emazteak, eta ez izan go -gor hareekin.

Seme-alabok, egin zeuen gurasoen esana gauza guztietan, hori guradau-eta Jaunak.

Gurasook, ez sumindu zeuen seme-alabak, gogoa galdu ez dagien.

Irakurgai laburragoa egin nahi bada, kako [ ] artean emoten danzatia itzi daiteke.

Umea hazten joian, eta jakituriaz beteten.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 2, 22-40)

Moisesen Legearen arabera, amari garbikuntza egiteko unea heldujakonean, gurasoek Jerusalemera eroan eben Jesus, Jaunari aurkezteko.[Izan ere, honan dago aginduta Jaunaren legean: «Lehen-seme guztiakJaunari sagaratuko jakoz». Jaunaren legean ezarritako oparia ere eskeinibehar eben: «Usapal bi edota usakume bi».

Bazan Jerusalemen Simeon izeneko gizon bat, gizon zintzo eta jain-kozalea, Jainkoak Israel noiz kontsolatuko zain egoana. Espiritu Santuaberagaz eban, eta aditzera emon eutsan ez zala hilgo Jaunaren Mesiasikusi arte. Eta Espiritu Santuak eraginda tenplura joan zan.

Gurasoek Legeak agintzen ebana beteteko Jesus umea tenpluan sar -tzean, hartu eban Simeonek umea besoetan eta Jainkoa bedeinkatueban, esanez:

«Orain itzi daikezu, Jauna,

zeure morroi hau bakean hilten,

Zeuk agindu zenduan lez.

Ikusi dabe nire begiok Zugandiko salbamena,

herri guztien aurrean Zuk aurkeztua:

Nazinoak argitzeko argia

eta zure herri Israelen ospea».

27

Erantzun-salmoa (Sal 127, 1-2. 3. 4-5)

DOHATSU JAUNAREN BILDUR DANA, HAREN BIDEETAN DABILENA!

Dohatsu Jaunaren bildur dana,haren bideetan dabilena!Zure eskuen lana dozu-eta jango,zoriontsu izango zara eta ondo jatzu joango.

Zure emaztea, mahasti emonkorraren antzean,zure etxe barruan;zure seme-alabek badirudie olibo-kimu,zure mahai inguruan.

Begira, holan izango da bedeinkatua gizakia,Jaunari bildur deutsana.Jaunak Siondik bedeinkatu zagizala,Jerusalem dohatsu ikusiz beti bizi zaitezala.

Familiako bizitza Jaunagan bizia.

San Paulo Apostoluak Kolosarrei egindako epistolatik (Kol 3, 12-21)

Senideok: Jantzi zaiteze bihotz errukitsuz, onberatasunez, apaltasu-nez, otzantasunez, eroapen onez, Jainkoaren herri aukeratu, santu etamaitea zareen ezkero. Eroan egizue ondo alkar eta parkatu batak bes-teari, inork inoren aurka ezer baleu. Jaunak parkatu eutsuen lez, par-katu zuek ere.

Eta guzti horreen gainetik, izan maitasuna, hori da-eta alkartasun be-tearen lokarria.

Kristoren bakeak agindu begi zuen bihotzetan, bake horretara dei-tuak zareen ezkero gorputz batean, eta izan esker oneko. Bizi bedioparo zuekan Kristoren berbea; irakatsi eta aholkatu jakituria osoz; kan-tatu Jainkoari bihotzez eta esker onez salmoak, gorazarreak eta abestiinspiratuak. Edozer esaten nahiz egiten dozuela, egizue dana Jesu Kris -to Jaunaren izenean, Beraren bidez Jainko Aitari eskerrak emonez.

26

Page 15: Markosekin otoitzean

GABON OSTEKO II . DOMEKEA

Jainkoaren jakituriabere herri aukeratuaren erdian bizi da.

Siraken liburutik (Si 24, 1-4. 12-16)

Jakituriak bere burua goratzen dau,bere herriaren erdian aintzaz beteten da.Goi-goikoaren batzarrean ahoa edegiten daueta haren ahalmenaren aurrean aintzaz beteten da.Bere herriaren erdian goratzen dabe,eta santuen batzar osoan miresten;aukeratuen taldeek goralpenak emoten deutsoezeta bedeinkatua izango da bedeinkatuen artean.Orduan, guztien Egileak agindu eustan,sortu ninduanak txabolea eregi eustan,eta esan: «Bizi zaitez Jakoben herrian,eta izan bedi Israel zure ondarea». Hasieran, gizaldiak baino lehenagotik, sortu ninduan,eta inoiz ere ez dot amairik izango.Txabola santuan, haren aurrean, egin dot zerbitzua, eta holan Sion mendian finkatu naz.Uri maitean emon deust atsedeneta Jerusalemen dago nire agintaritza.Izen handiko herrian bota ditut zuztarrak,Jaunaren arloan, haren ondarean.

29

Umearen aitamak harriturik egozan umeagaitik esaten ziranakin. EtaSimeonek bedeinkatu egin zituan, eta umearen ama Mariari esan eutsan:«Begira, hau israeldar asko jausteko eta beste asko jagiteko ipinita dago;eztabaida sortzen dauan ezaugarri izango da, holan bihotz askotako as-moak agirian gelditu daitezan. Eta zeuri ezpata batek aldez alde zula-tuko deutsu arimea».

[Bazan profetesa bat ere, Ana eritzona, Fanuelen alabea, Aserren jato -rrikoa. Urteetan oso aurreratua zan; gaztetan ezkondu eta zazpi urtez se -narragaz bizi ondoren, alargun gelditu zan, eta bazituan laurogeita lauurte. Gau eta egun tenpluan egoten zan, barau eta otoitz, Jainkoa zer-bitzen. Ordu haretan han egoan, eta Jainkoa goratzen eta umeari buruzberbetan hasi jaken Jerusalemen askatasunaren zain egozan guztiei.]

Jesusen gurasoak, dana Jainkoaren legeak agintzen dauan lez beteondoren, Galileara bihurtu ziran, euren herri Nazaretera. Umea hazteneta indartzen joian, jakituriaz beteten eta Jainkoaren grazia beragazeban.

28

Page 16: Markosekin otoitzean

bere nahiaren onberatasunez,bere Seme maiteaganhain ugari emon deuskun graziaren aintzakBera goralpenez bete dagian.

Jesus Jaunagan dozuen sinestearen eta fededun guztienganako do -zuen maitasunaren barri jakinik, eten barik dihardut zuekaitik eskerrakemoten, neure otoitzetan zuek gogoan izanez. Jesu Kristo gure JaunarenJainkoak, aintzaren Aitak, emon deizuezala Espirituaren jakituria etagoi-argia, Bera ezagutzeko. Argitu dagizala zuen barruko begiak, jakinda gizuen zer itxarotera deitu eutsuen, zeinen aberatsa dan fededu nen -tzat oinordekotzan prestauta daukon aintza.

Irakurgai laburragoa egin nahi bada kako [ ] artean emoten diranzatiak itzi daitekez.

Berbea haragi egin zan,eta gure artean jarri eban bizilekua.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 1, 1-18)

Hasieran bazan Berbea,eta Berbea Jainkoagaz zan,eta Jainkoa zan berbea.Berbea hasieran Jainkoagaz zan.Gauza guztiak beraren bidez eginak dira,eta egindakorik ezer ez da Ha barik egin.Berbeagan zan bizia,eta bizia gizakien argia zan;argiak ilunpetan argi egiten dau,baina ilunpeek ez eben onartu.

[Agertu zan gizon bat, Jainkoak bialdua: Joan eban izena. Autorme-nerako etorria zan: argiaren autormena egitera, haren bidez guztiek si-nestu egien. Bera ez zan argia, argiaren autormena egin behar ebanabaino.]

31

Erantzun-salmoa (Sal 147, 12-13. 14-15. 19-20)

HITZA HARAGI EGIN ZAN, ETA GURE ARTEAN JARRI EBAN BIZILEKUA.

edota Aleluia

Jerusalem, ospatu egizu Jauna;Sion, goratu egizu zure Jainkoa.Zure ateen sarrailak indartu ditu-eta,zure seme-alabak zure barruan bedeinkatu ditu.

Zure mugetan bakea ezarri dau-eta,Gari-maminez ase zaitu.Bialtzen dau lurrera bere berbea, eta haren berbea bizkor eta arin doa.

Iragarri deutso bere berbea Jakobi,bere erabagi eta aginduak Israeli.Ez deutso egin holakorik beste herriri,bere aginduak ez deutsoz agertu besteri.

Aurrez aukeratu ginduzan bere seme-alabaorde izateko,Jesu Kristoren bidez.

San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik (Ef 1, 3-6. 15-18)

Bedeinkatua izan bedi Jainkoa,Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,Espirituaren era guztietako bedeinkapenezzeruan Kristogan bedeinkatu gaituana.Beragan aukeratu ginduzan,mundua sortu baino lehen,haren aurrean, maitasunez,santu eta errubako izan gaitezan.Aurrez aukeratu ginduzan bere seme-alabaorde izateko,Jesu Kristoren bidez,

30

Page 17: Markosekin otoitzean

JAUNAREN AGERKUNDEA

Zure gainean agiri da Jaunaren aintza.

Isaias Profetearen liburutik (Is 60, 1-6)

Jagi zaitez, argitu, Jerusalem,badator-eta zure argia;zure gainean agiri da Jaunaren aintza.Begira, ilunpeak estalduta dauko lurra,gau baltzak herriak;zure gainean, ostera, Jauna agertuko da,haren aintza zure gainean azalduko.Zure argitara etorriko dira herriak,zure egunsenti-disdirara erregeak.Jaso egizuz begiak zeure ingurura eta ikusi:guztiak alkartu eta zugana datoz,urrundik datoz zure semeak,besoetan dakarrez zure alabak.Hori ikustean, disdiratsu jarriko zara,bihotza zirraraz eta zabaldurik dozula,itsasoko aberastasunak zugana etorriko diraeta nazinoen ondasunak zuri ekarriko deutsuez-eta.Gamelu-taldeek estalduko zaitue,Madiango eta Efako dromedarioek.Sabatik datoz guztiak,urrea eta intsentsua dakarrezala,eta Jaunari gora eta gora dinotsoela.

33

Berbea zan egiazko argia,mundura etorriz gizaki guztiak argitzen dituana.Munduan egoaneta mundua haren bidez egina dan arren,munduak ez eban ezagutu.Bereakana etorri zan,eta bereek ez eben onartu.Onartu eben guztiei, barriz,haren izenean sinesten dabenei, hain zuzen ere,Jainkoaren seme-alaba izateko ahalmena emon eutsen.Honeek ez dira giza odoletik sortu,ez eta giza nahieratik ere,Jainkoagandik baino.Eta Berbea gizon egin zan,eta gure artean jarri eban bizilekua,eta ikusi dogu haren aintza, Aitagandik graziaz eta egiaz beteadatorren Seme bakarrari jagokon aintza.

[Joanek Haretaz egin eban autormen, oihuka esanez: «Hau zan nikesan neban Ha: Nire ondoren datorrena nire aurretik jarri da, ni bainolehenagokoa zan-eta».

Eta haren betearen betetik guztiok hartu dogu, grazia graziaren gainhartu ere. Legea Moisesen bidez emon zan; grazia eta egia, barriz, JesuKristoren bidez etorri dira. Jainkoa ez dau inork inoiz ikusi; Aitaren al -tzoan dagoan eta Jainko dan Seme bakarrak emon deusku haren barri.]

32

Page 18: Markosekin otoitzean

Erregea gurtzera gatoz sortaldetik.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 2, 1-12)

Jesus Judako Belemen jaio zan Herodes erregearen sasoian. Aldi ha-retan Mago batzuk etorri ziran sortaldetik Jerusalemera, itaunka: «Nonda jaiobarri dan juduen erregea? Haren izarra ikusi dogu sortaldean etaBera gurtzera gatoz».

Barri honegaz larritu egin zan Herodes erregea, eta Jerusalem guztiaharegaz batera. Orduan, abadeburuak eta lege-maisuak baturik, Mesiasnon jaiotekoa zan itaundu eutsen. Hareek erantzun eutsoen: «JudakoBelemen, honan idatzi eban-eta profeteak:

"Eta zu, Judako Belem,

ez zara, ez, Judako urietan txikiena;

zugandik urtengo dau-eta buruzagiak,

nire herri Israelen errege izango danak"».

Orduan Herodesek, Magoei isilka dei eginik, izarra noiz agertu jakenjakin eban zehatz. Ondoren, Belemera bialdu zituan, esanez: «Zoaze, etajakin arduraz umearen barri, eta, aurkitzen dozuenean, esaidazue niri,neu ere gurtzera joan naiten». Hareek, erregeari entzun ondoren, joanegin ziran. Eta bat-batean, sortaldean ikusitako izarra aurretik jarri ja -ken, umea egoan lekuaren gainean gelditu arte. Izarra ikusi ebenean,be realdiko poza hartu eben. Etxean sarturik, umea ikusi eben, Mariabere amagaz, eta, ahuspezturik, gurtu egin eben. Ondoren, euren ku -txak edegita, erregaluak emon eutsoezan: urrea, intsentsua eta mirrea.

Gero, Herodesegana ez bihurtzeko albistea amesetan harturik, bestebide batetik joan ziran euren lurraldera.

35

Erantzun-salmoa (Sal 71, 1-2. 7-8. 10-11. 12-13)

AHUSPEZ GURTUKO ZAITUE, JAUNA,ATZERRI GUZTIEK.

Emoiozu, Jainko, zure auzia erregeari,zure zuzentasuna errege-semeari.Zaindu begi zure herria zuzentasunez,eta zure gizajoak zuzenbidez.

Zuzentasuna garatuko da haren egunetan,bakea ugari iretargia amatau artean.Nagusi izan bedi itsasotik itsasoraino,Ibaitik lehor-mugaraino.

Tarsisko eta uharteetako erregeekekarriko deutsoez eskuerakutsiak,Arabiako eta Sabako erregeek opariak.Errege guztiek dabe ahuspez gurtuko,atzerri guztiek zerbiduko.

Onik atarako dau-eta oihuka diharduan jente xehea,eta laguntzailerik ez dauan zoritxarrekoa.Apalarentzat eta behartsuarentzat izango dau errukia,salbatuko dau behartsuen bizia.

Orain agertu izan daondare beraren kide dirala atzerritarrak ere.

San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik (Ef 3, 2-3a. 5-6)

Senideok: Jakingo dozue, ziur, Jainkoak bere grazia zuen artean za-baltzeko emon deustan eginkizuna, goi-agerpenez jakinarazo deust-etabere asmo ezkutua, misterio hau ez jaken lehengo gizaldiei jakinarazo;orain, ostera, Espirituaren bidez bere apostolu santuei eta profetei ager -tu deutse Jainkoak. Eta hauxe da Jainkoaren asmo ezkutua: Barrionariesker, jentilak Kristo Jesusegaz oinordekide dirala, Haregaz gorputz batbera osotzen dabela eta agintzari beraren partaide dirala.

34

Page 19: Markosekin otoitzean

Erantzun-salmoa (Sal 28, 1-2. 3ac-4. 3b eta 9c-10)

BERE HERRIA BEDEINKATUKO DAU

BAKEA EMONEZ JAUNAK.

Emon, Jainko seme-alabok, Jaunari,emon ospe eta indar Jaunari.Emon ospe Jaunari bere izenaren ederrez,gurtu Jauna apainduria deunez.

Horra Jaunaren berbea ur gainean,Jauna ur ugarien gainean.Jaunaren berbea indartsu,Jaunaren berbea ospetsu.

Jainko itzalgarriaren abarrotsa durundan,haren jauretxean danek dinoe: Gora!Jesarri da Jauna uholde gainean,Jauna errege jesarriko betierean.

Jainkoak Espiritu Santuaren indarraz

igurtzi eban Jesus.

Apostoluen Eginak liburutik (Eg 10, 34-38)

Egun hareetan honan berba egin eban Pedrok: «Orain jabetzen nazbenetan Jainkoak ez dauala bereizkeriarik egiten, begirunea deutsanaeta Beraren guraria egiten dauana onartzen dauala baino, edozein he-rritakoa dala ere. Harek bere berbea bialdu eutsen israeldarrei, guztienJauna dan Jesu Kristoren bidez bakearen Barriona iragarriz. Badakizuezer jazo zan, Galileatik hasi eta Judea osoan, Joanek iragarri eban ba-teoaren ondoren: Nazareteko Jesusena, hain zuzen ere: Jainkoak Espi-ritu Santuaren indarraz igurtzi eban, eta Harek on egiten eta deabruakhartutako guztiak osatzen igaro eban bere bizitza, Jainkoa beragazeban-eta».

37

JAUNAREN BATEOA

Jaunaren Agerkunde edota Epifani eguna domekaz ospatzen danean,domeka hori hilaren 7an edota 8an badator, Jaunaren Bateoa ez da ospa -tzen eta, hurrengo egunetik, Urtean Zehar deritzon liturgialdia hasten da.

Hona, nire zerbitzaria,atsegin jatan nire aukeratua.

Isaias Profetearen liburutik (Is 42, 1-4. 6-7)

Hauxe dino Jaunak:«Hona nire zerbitzaria, Nik eusten deutsodana, nire aukeratua, atsegin dodana.Honegan ipini dot neure espiritua:zuzenbidea ekarriko deutse herriei.Ez dau oihu egingo, ez ahotsa goratuko,ez dau kaleetan entzunarazoko bere berbea.Kanabera arrakaldua ez dau hausiko,Ozta-oztaz biztuta dagoan argi-metxea ez dau amatauko.Zuzenbidea ekarriko dau leialki;ez dau etsiko, ez da hausiko,zuzenbidea lurrean ezarri arte;uharteak haren irakaspenen zain dagoz.Nik, Jaun honek, salbamen-ekintzarako dei egin deutsut, eta eskutik heldu;Neuk eratu zaitut eta izendatu herriarentzat itun eta nazinoentzat argi izateko, itsuen begiak zabaldu dagizuzan,giltzapetuak espetxetiketa ilunpetan bizi diranak kartzelatik atara dagizuzan».

36

Page 20: Markosekin otoitzean

GARIZUMALDIA

39

Zu zara nire Semea, nire Maitea;

Zeugan dot neure atsegina.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik (Mk 1,7-11)

Aldi haretan, honan iragarten eban Joan Bateatzaileak: «Nire ondo-ren dator ni baino ahaltsuagoa dana, eta ni ez naz inor makurtu eta ha -ren oinetakoen lokarriak askatzeko ere. Nik urez bateatu zaituet; Ha rek,ostera, Espiritu Santuaz bateatuko zaitue».

Egun hareetan, Galileako Nazaretetik etorri zan Jesus, eta JoanekJordanen bateatu eban. Eta berehala, uretatik urteterakoan, zerua urra -tzen ikusi eban Jesusek, eta Espiritu Santua uso-irudian bere gainerajaisten. Eta berba hau etorri zan zerutik: «Zeu zara nire Semea, nire mai-tea; Zeu zaitut atsegin».

38

Page 21: Markosekin otoitzean

GARIZUMAKO I . DOMEKEA

Jainkoaren ituna uholdetik onik urtendako Noegaz.

Hasiera liburutik (Has 9, 8-15)

Egun hareetan, Jainkoak esan eutsen Noeri eta honen semeei: «Hara,ituna egiten dot zuekaz eta zuen ondorengoakaz, baita zeuekaz do -zuezan bizidun guztiakaz ere: hegazti, abere eta lurreko piztiekin, on -tzi tik urten eta lurrean bizi diran guztiekin. Hona, zuekin ituna eginez,emoten deutsudan berbea: ez dauala uholdeak barriro bizidunik hon-datuko, ez dala aurrerantzean lurra hondatuko dauan uholderik izango».

Jainkoak esan eban gainera: «Hau da zuekin eta zuen artean bizi di -ran bizidun guztiekin belaunez belaun eta betiko egiten dodan itunarenezaugarria: neure ortzadarra ipiniko dot hodeietan, eta bera izango dalurragaz egiten dodan itunaren ezaugarri. Nik zerua lainotzean, ortza -darra agertuko da hodeietan, eta gogoratuko naz zuekin eta bizidunguztiekin dodan itunaz, eta ez da izango gehiago bizidunak hondatukodituan uholderik».

Erantzun-salmoa (Sal 24, 4-5. 6 eta 7cd. 8-9)

ZURE BIDEXKA GUZTIAK GRAZIA ETA LEIALTASUNA, JAUNA, ZURE ITUNA GORDETEN DABENENTZAT.

Erakutsi niri, Jauna, zure bideak, adierazo zure bide-zidorrak.Eroan nagizu zure egi-bidetik, eta argitu, Zeu zaralako nire Jainko Salbatzaile, Zeu zaitut egun osoan nire itxaropide.

Gomutau zaitez zure errukiaz, Jauna,gomutau zure maitasunaz, betidanik dira-eta.Gomutau zaitez nitzaz zure maitasunean, Jauna, zure ontasunean.

41

Page 22: Markosekin otoitzean

GARIZUMAKO II . DOMEKEA

Sinesmenean gure aita dogun Abrahamen oparia.

Hasiera liburutik (Has 22, 1-2. 9a. 10-13. 15-18)

Egun hareetan, Jainkoak Abraham aztertu gura izan eban eta deiegin eutsan: «Abraham!» Eta Abrahamek erantzun: «Hemen nozu». EtaJainkoak: «Hartu egizu Isaak zeure semea, hain maite dozun seme ba-karra, eta zoaz Moria lurraldera, eta eskeini egidazu erre-opari, Nik era-kutsiko deutsudan mendi gainean».

Aita-semeak Jainkoak esandako lekura heldu ziranean, Abrahamekaltarea eregi eban eta egurra prestau. Eskua luzatuz, hartu eban Abra-hamek aiztoa bere semea hilteko. Baina Jainkoaren aingeruak dei egineutsan zerutik: «Abraham, Abraham!» Eta Abrahamek erantzun: «Hemennozu». Aingeruak, orduan: «Ez luzatu eskua zeure semearen gainera, ezegin ezer. Ikusi dot Jainkoari begirunea deutsazula, ez deutsazu-etazeure seme bakarra bera ere ukatu».

Abrahamek begiak jaso eta ahari bat ikusi eban adarretatik sastrakaartean kateatuta, hartu eta erre-oparitzat eskeini eban semearen ordez.

Barriro ere dei egin eutsan Jaunaren aingeruak zerutik Abrahami,esanez: «Hau dino Jaunak: Ala Ni Jainkoa! Holan jokatu dozulako, zeureseme bakarra ukatu ez deustazulako, bedeinkatuko zaitut eta zure on -do rengoak zeruko izarrak eta itsasbazterreko hondarra baizen ugariegingo ditut, eta arerioen uriez jabetuko dira. Zure ondorengoen bidezlurreko herri guztiak bedeinkatuko ditut, nire esana egin dozulako».

43

On eta zuzen da Jauna, horregaitik erakusten deutse hobendunei bidea.Apalak zuzenbidez daroaz, erakusten deutse apalei bere bidea.

Ur ha,orain zuek salbatzen zaituen Bateoaren irudia da.

San Pedro Apostoluaren lehenengo epistolatik (1 P 3, 18-22)

Senide maiteok: Kristok heriotzea jasan eban pekatuakaitik behinbetiko —Errubageak errudunakaitik—, zuek Jainkoagana eroateko. Gi-zakia zanez, heriotzea jasan eban, baina bizia hartu eban barriro Espi-rituagandik. Espirituaren eraginez joan zan bere mezua iragartera gil -tzapetuak egozan espirituei, sasoi batean sinesgogor izan ziranei; Noe-ren egunetan, harek ontzia egin bitartean, Jainkoa pazientziaz egonjaken zain; baina kutxan banaka batzuk bakarrik, zortzi lagun guztira,izan ziran uraren bidez salbatuak.

Ur ha orain zuek salbatzen zaituen Bateoaren irudia da. Eta Bateoaez da gorputzeko zikina garbitzea, Jainkoari konzientzia garbia eskatzeabaino, Jesu Kristoren biztuerearen bitartez. Jesu Kristo, zerura igon on-doren, Jainkoaren eskumaldean dago eta menpean ditu aingeruak, agin-teak eta indarrak.

Satanasek Jesus tentatu,eta aingeruak zituan zerbitzari.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik (Mk 1, 12-15)

Aldi haretan, Espirituak basamortura bultzatu eban Jesus. Berrogeiegunez egon zan basamortuan, Satanasek tentatzen ebala. Basapiztienartean bizi zan eta aingeruak zituan zerbitzari.

Joan Bateatzailea kartzelan sartu ebenean, Jesus Galileara joan zaneta Jainkoaren Barri Ona iragarten eban. Honan esaten eban: «Bete daepea, eta hurrean da Jainkoaren erregetza. Bihozbarritu zaiteze eta si-nestu barri ona».

42

Page 23: Markosekin otoitzean

Hauxe da nire Seme maitea.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik (Mk 9, 2-10)

Aldi haretan, hartu zituan Jesusek Beragaz Pedro, Santiago eta Joan,eta mendi garai batera eroan zituan eurak bakarrik. Eta antzaldatu eginzan hareen aurrean. Jantziak disdiratsu bihurtu jakozan, zuri-zuri, mun-duan inork jarri daikezan baino zuriago. Eta Elias eta Moises agertu ja-kezan, Jesusegaz berbetan.

Pedrok esan eutsan Jesusi: «Maisu, bai ederto gagozala hemen! Egindagiguzan hiru txabola: bata Zuretzat, bestea Moisesentzat eta besteaEliasentzat». Ez ekian zer esaten eban; izan ere, zehatz bildurrak hartu-rik egozan.

Orduan, hodei batek estaldu egin ebazan, eta ahots batek urten ebanhodeitik: «Hauxe da nire Seme maitea. Entzuiozue». Eta haretan, ingu-rura begiratu eta Jesus bakarrik ikusi eben eurakaz, beste inor ez.

Menditik behera jaisterakoan, ikusi ebenaren barri inori ez emotekoagindu eutsen Jesusek, harik eta Gizonaren Semea hilen artetik biztuarte. Agindu hori bete eben, baina alkarri itauntzen eutsoen zer izan eteleitekean «hilen artetik bizte» hori.

45

Erantzun-salmoa (Sal 115, 10 eta 15. 16-17. 18-19)

IBILIKO NAZ JAUNAREN AURREAN, BIZIEN LURREAN

“Ni bai zoritxarrekoa!” ninoan arren, baneukan itxaropen.Jaunaren begietan balio handikoa Haren zintzoen herioa.

Zeure morroi nozu ni, Jauna, zeure morroi eta zure neskamearen semea, askatu dozuz nire kateak.Eskeiniko deutsut gores-oparia, deituko dot, Jauna, zure izena.

Emongo deutsadaz Jaunari zin egindakoak, herri guztia begira dagoala.Jaunaren etxeko atarian, Jerusalem, zure erdian.

Jainkoak bere Semeari berariez eutsan parkatu.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik (Erm 8,31b-34)

Senideok: Jainkoa gure alde badogu, nor gure aurka? Bere Semeariberari parkatu ez eutsanak, eta gu guztion alde heriotzara emon eba -nak, zelan ez deusku Haregaz batera dana dohairik emongo?

Nork salatuko ditu Jainkoak aukeratutakoak, Jainkoak berak zu zen -tzat onartu baditu? Nork kondenatuko ditu? Jesu Kristok, hil zanak,biztu ere egin zanak, Jainkoaren eskumaldean dagoan eta gure aldeotoitzean diharduanak?

44

Page 24: Markosekin otoitzean

Erantzun-salmoa (Sal 18, 8-9. 10-11)

ZEUK DAUKAZUZ, JAUNA, BETIKO BIZIAREN HITZAK.

Jaunaren legea bikain, barrua birbizteko,Jaunak iragarria sendo, ez-ikasiak eskolatzeko.Jaunaren arauak zuzen, bihotzaren asegarri,Jaunaren aginduak garbi, begien argi.

Jaunaren bildurra garbi, iraungarri betiko, Jaunaren erabagiak egiazko, guzti guztiak bidezko.Urrea baino, urre garbitua baino maitagarriago, ezti-orrazia baino gozoago.

Guk, Jesu Kristo kurutzeratua iragarten dogu,gizakientzat oztopo dana,

baina deituentzat Jainkoaren jakituria.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik(1 Ko 1, 22-25)

Senideok: Juduak ezaugarri eske dabiltz eta jentilak jakituria bila;guk, barriz, Jesu Kristo kurutzeratua iragarten dogu, juduentzat onarte-zina eta jentilentzat zorakeria dana; baina deituentzat, judu izan ala ez,Kristo hori Jainkoaren indar eta Jainkoaren jakituria da. Izan ereJainkoa ren zorakeria gizakiak baino jakintsuagoa dalako, eta Jainkoarenahuleria gizakiak baino indartsuagoa.

47

GARIZUMAKO III . DOMEKEA

Irakurgai laburragoa egin gura bada, kako [ ] artean emoten diranzatiak itzi daitekez.

Legea Moisesen bidez emon zan.

Urteera liburutik (Ur 20, 1-17)

Egun hareetan, Jaunak berba honeek esan zituan: «Neu naz Jauna,zure Jainkoa, Egiptoko lurraldetik, esklabotzatik, atara zinduzana. Ezizan Ni beste jainkorik.

[Ez egin idolorik, ez irudirik, goiko zeruan, beheko lurrean edotalur peko uretan diranetatik. Ez ahuspeztu horreen aurrean, ez emon gur -tza rik ere. Ni, Jauna, zure Jainkoa, Jainko jeloskorra naz-eta: gorrotodeus ten gurasoen gaiztakeria ondorengoengan zigortzen dot, hirugarreneta laugarren gizaldiraino; baina milagarren gizaldiraino agertzen deu -tset errukia Ni maite nabenei eta nire aginduak gordeten dituenei.]

Ez erabili alperrik Jaunaren, zeure Jainkoaren, izena, Jaunak ez dau-eta zigor barik itziko beraren izena alperrik erabilten dauanik.

Izan gogoan zapatu eguna, Jaunari sagaratzeko. [Sei egunez egingodozu lan eta zeure eginkizun guztiak burutuko. Baina zazpigarreneguna atseden-eguna dozu, Jaunari, zeure Jainkoari, eskeinia. Egun ho-rretan ez dozu bat ere lanik egingo, ez zuk, ez zure semeak, ez zureala bak, ez zure morroiak, ez zure neskameak, ez zure abereak, ezta zu -re herrian bizi dan etorkinak ere. Izan ere Jaunak sei egunetan eginebazan-eta zeru-lurrak, itsasoa eta horreetan dagoan guztia, eta zazpi-garrenean atsedena hartu eban-eta. Horregaitik, bedeinkatu egin ebanJaunak zapatua eta egun sakratutzat ezarri.]

Hartu aintzat aitamak, Jaunak zeure Jainkoak emongo deutsun lu-rraldean luzaro bizi zaitezan. Ez hil inor. Ez egin adulteriorik. Ez ostu.Ez egin guzurrezko testigantzarik lagun hurkoaren kontra.

Ez gura izan lagun hurkoaren etxerik, ez haren emazterik, ezmorroirik, ez neskamerik, ez idirik, ez astorik, ezta beste ezertxo ere».

46

Page 25: Markosekin otoitzean

GARIZUMAKO IV. DOMEKEA

Jaunaren hasarrea eta errukia agertzen dira,

herriaren erbeste eta askatasunaren bitartez.

Kronikak bigarren liburutik (2 Kro 36, 14-16. 19-23)

Egun hareetan, abadeburu guztiek eta herriak gaiztakeria gaiztake-riaren gain egin eben, atzerritarren ohitura higuingarriei jarraituz, etakutsatu egin eben Jaunak Jerusalemen Beretzat sagaratua eban tenplua.Jaunak, hareen arbasoen Jainkoak, oharpenak bialdu eutsezan etenbarik bere mezularien bidez, errukia eutsen-eta bere herriari eta bereegoitzari. Baina hareek Jainkoaren mezulariei iseka egin, Jainkoarenberbak gutxietsi eta haren profetak barrez hartu ebezan. Azkenik, Jau-nak bere herriaren aurka eukan hasarreak gainezka egin eban eta ezzan salbabiderik izan.

Orduan, babiloniarrek Jainkoaren etxea erre, Jerusalemgo harresiakbota eta jauregiei su emon eutseen, eta uriko gauza eder guztiak guztizhondatu ebezan. Ezpateari ihes egin eutsoen guztiak Babiloniara eroanebezan katigu, eta han erregearen eta honen ondorengoen esklabo izanziran, harik eta pertsiarren erregealdia heldu zan arte. Holan bete ebanJaunak Jeremias profetaren ahoz esandakoa: «Hirurogeita hamar urtezatseden hartuko dau lurralde honek, hondamenaldiko egun guztietan,Jaunari ukatu eutsoezan atseden-urteak bete arte».

Pertsiako errege Ziroren lehen urtean, Jaunak Jeremiasen ahoz esanabete zan. Jaunak Pertsiako errege Ziroren espiritua biztu eta Zirokagindu hau zabaldu eban, berbaz eta idatziz, erreinu osoan: «Honandino Pertsiako errege Zirok: "Lurreko erreinu guztiak emon deustaz Jau-nak, zeruetako Jainkoak, eta Judako Jerusalemen Berari tenplua eregi-teko agindu deust. Beraz, zuen artean haren herriko diran guztiek izanbegie euren Jainkoa lagun eta igon begie hara"».

49

Desegin egizue tenplu hau,eta hiru egunetan jasoko dot.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 2, 13-25)

Aldi haretan, hurreratu zan juduen Pazko-jaia, eta Jesusek Jerusale-mera igon eban. Tenpluan idi-, ardi- eta uso-saltzaileak aurkitu zituan,eta diru-trukatzaileak han jesarrita. Jesusek, lokarri-zartailu bat eginez,bota egin zituan danak tenplutik, baita ardiak eta idiak ere, eta tratula-rien diruak sakabanatu eta mahaiak irauli zituan. Uso-saltzaileei esaneutsen: «Kendu horreek hortik! Ez bihurtu azoka-etxe nire Aitarenetxea». Ikasleak idatzirik dagoanaz gogoratu ziran: «Zure tenpluarenmaiteminak erreko nau».

Orduan juduek itaundu eutsoen: «Zer ezaugarri emoten deuskuzuhori egiteko?» Jesusek erantzun eutsen: «Desegin egizue tenplu hau etahiru egunetan jasoko dot». Juduek erantzun eutsoen: «Berrogeita sei urtebehar izan ziran tenplu hau eregiteko, eta Zuk hiru egunetan jasoko do-zula?» Harek, ostera, bere gorputzaren tenpluaz ziharduan.

Hilen artetik berbiztu zanean, gogoratu ziran ikasleak esandako ho-netaz, eta sinestu eben Liburu Santuetan eta Jesusek esandako berban.

Pazko-jaian Jerusalemen egon zan bitartean, askok sinestu eben Je-susen izenean, egiten zituan ezaugarriak ikusita. Jesus bera, ostera, ezzan hareetaz fidatzen, danak ezagutzen ebazan-eta; ez eban Harek gi-zakiaren barri inork emon beharrik, ondo ezagutzen eban-eta gizakia-ren barruan dagoana.

48

Page 26: Markosekin otoitzean

Izan ere, Jainkoak eginak gara; Berak sortu gaitu Kristo Jesusegan,on egiten ahalegindu gaitezan, Jainkoak guretzat aldez aurretik eraba-gita eukan lez.

Jainkoak bere Seme bakarra emon deutso munduari,haren bitartez bizia izan dagian.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 3, 14-21)

Aldi haretan, Jesusek esan eutsan Nikodemori:

«Moisesek basamortuan brontzezko sugea jaso eban lez, halan izanbehar dau jasoa Gizonaren Semeak, Haregan sinesten daben guztiek be-tiko bizia izan dagien.

Izan ere, hain maite izan eban Jainkoak mundua, bere Seme bakarraemon eutsan, Haregan sinesten dauanik inor galdu ez daiten, betikobizia izan dagian baino.

Jainkoak ez eban-eta bere Semea mundura bialdu, mundua konde-natzera, haren bitartez mundua salbatzera baino. Haregan sinestendauana ez dago kondenatua; sinesten ez dauana, barriz, kondenatuadago jadanik, Jainkoaren Seme bakarraren izenean sinestu ez daualako.Hauxe da kondenazinoaren arrazoia: argia mundura etorria dala, eta gi-zakiek ilunpea gurago izan dabela argia baino, hareen egiteak gaiztoakziralako. Izan ere, txarto egiten dauanak gorrotoa deutso argiari, eta ezdator argitara, bere egiteak agirian gelditu ez daitezan. Egiaren araberadiharduana, barriz, argitara dator, bere egiteak Jainkoak gura dauan lezeginak dirala agertu daiten».

51

Erantzun-salmoa (Sal 136, 1-2. 3. 4-5.6)

NIRE MIHINA AHOSABAIAN JOSI BEDI,ZUGAZ GOMUTAU EZ BANENDI

Babiloniako ibai ertzean negar egiten jarri ginan,Sion gogoan genduala.Lurralde haretako saratzetatik, itzi genduzan zitarak esegirik.

Erbesteratu ginduezanek eskatzen euskuen abesteko, nahigabetzen ginduezanek, alai egoteko: “Abestu egizuez Siongo eresi batzuk, guk entzuteko”.

Zelan guk abestu Jaunaren eresia, hemen atzerrian?Jerusalem, zutzaz ahaztu benendi, nire eskua ihartu bedi.

Nire mihina ahosabaian josi bedi, zugaz gomutau ez banendi; niretzat pozbiderik bikainena Jerusalem ez bada.

Geure pekatuakaitik hilda gengozala, bizia emon euskun Kristogaz.

San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik (Ef 2, 4-10)

Senideok: Errukian aberatsa dan Jainkoak halako maitasun neurriba-koz maite izan gaitu, geure pekatuakaitik hilda gengozala, bizia emoneuskun-eta Kristogaz batean —ondogura hutsez salbatuak zagoze—; etaKristo Jesusegaz batean berbiztu ginduzan eta zeruetan jesarrarazo.Honan, Jesu Kristogan guretzat hain ona izanez agertu gura izan deutsedatozan gizaldiei, zein ugaria eta eskuzabala dan beraren ondogurea.

Izan ere, ondogura hutsez salbatuak zagoze fedearen bidez; eta horiez dator zuekandik, Jainkoaren dohaia da-eta; ez dator egiteetatik, inorharrotu ez daiten.

50

Page 27: Markosekin otoitzean

Esaneko izaten ikasi eban,eta betiko salbamenaren iturri bilakatu zan.

Hebrearrei egindako epistolatik (Heb 5, 7-9)

Senideok: Kristok, bere giza bizitzaldian, deadar handiz eta nega-rrez egin eutsan otoitz eta erregu heriotzatik libratu eikean Jainkoari,eta entzun egin eutsan bere begiruneagaitik. Eta Semea izanik ere, oi-nazearen oinazez ikasi eban esaneko izaten; holan, bere betera hel-durik, betiko salbamenaren iturri bilakatu zan beraren esaneko diranguztientzat.

Gari-alea hilten bada, frutu asko emoten dau.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 12, 20-33)

Aldi haretan, jaietan Jainkoari kultu emotera igon ebenen artean, ba-ziran greziar batzuk ere.

Honeek Galileako Betsaidako Felipegana hurreratu eta eskabide hauegin eutsoen: «Jauna, Jesus ikusi gura geunke». Andresi esatera joan zanFelipe, eta biek, Andresek eta Felipek, Jesusi esan eutsoen.

Jesusek erantzun eutsen: «Heldu da Gizonaren Semearen aintza azal-duko dan ordua. Egi-egiaz dinotsuet: Gari-alea, lurrean jausi eta hiltenez bada, bera bakarrik gelditzen da; baina, hilten bada, frutu asko emo-ten dau. Bere bizia maite dauanak galdu egingo dau; baina mundu ho-netan bere bizia gutxiesten dauanak betiko bizirako gordeko dau. Nirezerbitzari izan gura dauanak, jarraitu beist eta, Ni nagoan tokian, hanizango da nire zerbitzaria ere. Nire zerbitzari dana ohoratu egingo dauAitak.

Larri dot orain neure barrua, baina zer esan? Ordu honetatik atara-teko eskatuko al deutsat Aitari? Baina honetarakoxe etorria naz, hainzuzen, ordu honetarako! Aita, azaldu zeure izenaren aintza!»

Orduan, ahots bat entzun zan zerutik: «Azaldu dot, eta barriro ereazalduko dot». Han egoan jenteak, ahotsa entzunik, trumoia izan zalainoen; beste batzuek, barriz, aingeru batek berba egin eutsala.

53

GARIZUMAKO V. DOMEKEA

Itun barria egingo dot,

eta hareen pekaturik ez dot gehiago gogoan izango.

Jeremias Profetearen liburutik (Jr 31, 31-34)

Hau dino Jaunak:

«Hara, badator Israel herriagaz eta Juda herriagaz itun barria egingododan sasoia. Ez da izango, Egiptotik atarateko eskutik hartu nituaneaneuren arbasoekaz egin nebana lakoa, hareek hausi egin eben-eta nireituna, Ni euren nagusia izan arren —dino Jaunak—. Hona hemen etor-kizunean Israelegaz egingo dodan ituna —dino Jaunak—: Barruan eza-rriko deutset neure Legea eta bihotzean idatziko. Ni hareen Jainkoizango naz eta hareek nire herri izango dira. Ez dabe alkarri irakatsi be-harrik izango, "Ezagutu Jauna" esanez, guztiek, txiki nahiz handi, eza-gutuko nabe-eta —dino Jaunak—; parkatu egiten deutset gaiztakeria,eta hareen pekaturik ez dot gehiago gogoan izango».

Erantzun-salmoa (Sal 50, 3-4. 12-13. 14-15)

BIHOTZ GARBI BAT, JAINKO, SORTU EGIZU NIGAN.

Erruki zakidaz, Jainko, zure maitasun handiaz, kendu egizu nire errua zure amaibako errukiaz.Garbitu nagizu zeharo nire hobenetik, garbitu nire gaiztakeriatik.

Bihotz garbi bat, Jainko, sortu egizu nigan, arnasa bizkorra barritu egizu nire barruan.Ez nagizu urrundu zure aurretik, zure arnasa santua ez kendu niri.

Zure salbamenaren poza bihurtu egidazu, zure arnasa zabalez sendotu nagizu.Erakutsiko deutsedaz gaiztoei zure bideak,Zugana bihurtuko dira pekatariak.

52

Page 28: Markosekin otoitzean

ASTE SANTUA

55

Jesusek esan eutsen: «Ahots horrek ez dau niretzat berba egin, zuen -tzat baino. Oraintxe da mundu honen epaiketa, oraintxe botako dabekan pora mundu honetako buruzagia; eta Nik, lurretik jasoko nabenean,Neugana erakarriko ditut guztiak». Berba honeen bidez, zelako herio -tzaz hilgo zan adierazo eban.

54

Page 29: Markosekin otoitzean

JAUNAREN NEKALDIKO ERRAMU DOMEKEAErramu-bedeinkatzea eta el izbira

Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena!

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik (Mk 11, 1-10)

Jerusalemera hurreratu ziranean, Oliamendi ondoko Betfage eta Be-tania herritxoetara heldurik, ikasleetako bi bialdu zituan Jesusek, esa-nez: «Zoaze aurreko herritxo horretara; sartu orduko, astakume bat aur-kituko dozue lotuta, gainean oraindino inor jarri ez jakona; askatu etaekarri. Eta norbaitek zertan zabilzen esaten badeutsue, erantzun: "Jau-nak behar dau; baina bat-batean bihurtuko dau bertara"».

Joan ziran, bada, eta han aurkitu eben astakumea ate ondoan lotuta,kanpotik, kalean, eta askatzen hasi ziran. Bertan egozanetako batzuekesan eutseen: «Zertan zabilze astakumea askatzen?» Jesusek esana eran -tzun eutseen, eta hareek astakumea eroaten itzi.

Jesusi eroan eutsoen, eta euren jantziak astakumeari bizkarrean eza-rri eutsoezan, eta Jesus gainean jesarri zan. Askok euren jantziak za-baldu ebezan bidean; beste batzuek, barriz, landetan ebagitako abarrak.Aurretik eta ondotik joiazenek, honan inoen oihuka:

«Hosanna!

Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena!

Bedeinkatua datorren erreinua, gure aita Daviden erreinua!

Hosanna Goi-goikoari!»

* * *

Edo

57

Page 30: Markosekin otoitzean

Ez deutset aurpegia alboratu irainei,eta badakit ez nazala lotsagarri izango.

Isaias Profetearen liburutik (Is 50, 4-7)

Jainko Jaunak berba egiteko trebatu nau,bihotz-jausiei adore-berbea emoteko.Goizero deust belarria ernearazoten,ikasle onak lez entzun dagidan.Jainko Jaunak belarria edegi deust,eta nik ez deutsat aurka egin, ez atzera jo.Bizkarra eskeini neutsen joten ninduenei,matrailak, bizarretik tiraka egiten eustenei.Ez neutsen aurpegia alboratu irainei eta txistuei.Jauna dot laguntzaile;horregaitik, ez naz kikildu;horregaitik gogortu dot aurpegia, harkaitza lez,badakit-eta ez nazala lotsagarri izango.

Erantzun-salmoa (Sal 21, 8-9. 17-18a. 19-20. 23-24)

Ikusten nabenek holan dabilkidaz barreka, ezpan-keinuka eta buru-eraginka:“Jaunagan dau uste on, salbau begi; maite badau, onik atara begi”.

Txakur taldeak nauka inguraturik, gaizto taldeak erdian harturik.Esku-oinak zulatu deustez, hazur guztiak bat-banatu daikedaz.

Nire jantziak eurentzat banatzen dabez, nire soinekoa zotz egin dabe.Zu, ostera, Jauna, ez egon urrun,Zu, nere indar, zatorkidaz arin lagun.

Nire senideei zure izena deutset iragarriko, batzarraren erdian zaitut goretsiko.“Goratu egizue Jauna, bildur deutsazuenok,

59

Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena!

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 12, 12-16)

Aldi haretan, jaietarako etorri zan jentetza handiak, Jesus Jerusale-mera etorrela jakitean, palma-adarrak hartu eta bidera urten eutsan, etaoihuka hasi jakon:

«Hosanna!

Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena!

Bedeinkatua Israelgo erregea!»

Astotxo bat aurkiturik, gainean jarri zan Jesus, Liburu Santuak di-noen lez:

«Ez izan bildurrik, Sion uria!

Hara, bajatortzu zeure erregea,

astakume baten gainean jesarria».

Ikasleak ez ziran orduan jabetu; baina gero, Jesusen aintza azalduzanean, konturatu ziran Liburu Santuak dinoen haxe egin eutsoela Je-susi.

Mezea

Igande honetan Mezak hiru irakurgai ditu, eta oso aintzat hartze -koak, pastoral-arrazoiek besterik erakusten ez badabe behintzat.

Halan ere, Jaunaren Nekaldiaren irakurgaiak dauan garrantziakon tuan harturik, badau abadeak eskubidea, sinestedunen batzarbako txaren izaereari begiratuz, irakurgai bakarra egiteko Ebanjelioaurretik, edo Nekaldiaren irakurgaia bakarrik egiteko ere eta, holanbehar izanez gero, era laburrean gainera. Baina hori, herriagazospatzen diran Meze tan bakarrik egin daiteke.

58

Page 31: Markosekin otoitzean

Aldez aurretik igurtzi dau nire gorputza hilobirako.

K Jesus Betanian zan, Simon lepradunaren etxean. Mahaian egoala,emakume bat etorri zan, hartzurizko ontzian nardozko ukendu usaingozodun eta garestia ekarrela. Ontzia hausi eta Jesusi burura isuri eu -tsan. Batzuek, hasarre, honan esaten eutsoen alkarri:

S «Zergaitik holan alperrik galdu ukendu hori? Hirurehun denariozgoitik saldu zeikean eta dirua behartsuei emon».

K Eta marmarrean ziharduen emakumearen aurka. Baina Jesusekesan eutsen:

D «Itziozue bakean; zergaitik gogaitzen dozue? Egintza ona egin dauNigaz. Izan ere, behartsuak beti dozuez zeuen artean, eta gura dozue-nean on egin deikiozue; baina Ni ez nozue betiko izango. Honek ahalebana egin dau: aldez aurretik igurtzi dau nire gorputza hilobirako. Be-netan dinotsuet: mundu guztian zehar, Barri Ona iragarriko dan tokiguztietan aitatuko da honek egin dauana, beraren gomutagarri».

Judas Iskarioteri dirua agindu eutsoen.

K Judas Iskariote, Hamabietako bat, abadeburuakana joan zan, Jesushareen eskuetara emoteko asmoz. Hori entzutean, poztu egin ziran etadirua agindu eutsoen. Eta Jesus hareen eskuetara emoteko egokiera bilahasi zan Judas.

Non daikasleekin pazko-bildotsa jateko tokia?

Legamin bako Ogien Jaiko lehen eguna zan, pazko-bildotsa hiltenzaneko eguna. Ikasleek itaundu eutsoen Jesusi:

S «Non gura dozu pazko-afarirako prestaketak egitea?»

K Harek ikasleetako bi bialdu zituan, esanez:

D «Zoaze urira, eta ur-suila daroan gizon bategaz egingo dozue topo;jarraitu egiozue, eta sartuko dan etxeko nagusiari esan: "Maisuak itaun -tzen dau non dagoan ikasleekaz pazko-bildotsa jateko tokia". Harekgela handi bat erakutsiko deutsue goian, jantzirik eta atonduta. Prestauhantxe behar doguzanak».

K Joan ziran ikasleak eta, urira heltzean, Jesusek esan eutsen lezaurkitu eben dana, eta pazko-afaria prestau eben.

61

Jakoben seme guztiok, ospatu egizue, izan Haren bildur, Israelen seme guztiok”.

Apaldu egin eban bere burua;

horregaitik, Jainkoak goratu egin eban.

San Paulo Apostoluak Filipoarrei egindako epistolatik (Flp 2, 6-11)

Kristo Jesusek, Jainkoaren izaera bereko izanik,ez eutsan gogor eutsi Jainkoagaz bardin izateari;bestela baino, bere izaeraz hustu egin zanmorroi-izaerea hartuz,eta beste edozein lez azalduz.Eta, gizon lez agerturik, apaldu egin eban bere burua,menpeko eginez heriotzaraino,kurutzeko heriotzaraino.Horregaitik, Jainkoak goratu egin eban eta izen guztien gaineko izena emon eutsan,Jesusen izenera belaun guztiak makurtu daitezan,zeruan, lurrean eta lurpean,eta mihin guztiek autortu dagien:Jesu Kristo, Jauna da, Aita Jainkoaren aintzarako.

Irakurgai laburragoa egin gura bada, kako [ ] artean emoten diranzatiak itzi daitekez.

Jesu Kristo gure Jaunaren Nekaldia San Markosen liburutik. (Mk14, 1 - 15, 47)

Jesus maltzurkeriaz zelan atxilotuko ebilzan, hilteko.

[K Handik egun bira, Pazkoa eta Legamin bako Ogien jaia ospatzenziran. Abadeburuak eta lege-maisuak Jesus maltzurkeriaz zelan atxilo-tuko ebilzan, hilteko. Baina hau inoen:

S «Ez gero jaiegunean, herrian iskanbilarik izan ez daiten».

60

Page 32: Markosekin otoitzean

D «Benetan dinotsut: Gaur gauean bertan, oilarrak birritan jo bainolehen, zuk hiru bider ukatuko nozu».

K Baina Pedrok gero eta areago:

S «Zugaz hil behar badot ere, ez zaitut ezelan ere ukatuko».

K Eta gauza bera esaten eben guztiek.

Ikarea eta larria sentitzen hasi zan.

Getsemani eritzon landa batera heldu ziran, eta Jesusek esan eutsenikasleei:

D «Zagoze hemen, Nik otoitz egiten dodan bitartean».

K Pedro, Santiago eta Joan eroan zituan Beragaz. Ikara eta larria sen-titzen hasi zan, eta esan eutsen:

D «Hilteko zorian nago tristuraz; gelditu hemen eta zagoze erne».

K Eta aurreratxoago joanik, lurrean jausi eta otoizka hasi jakon Jain-koari, urrundu ekiola ordu ha, ahal bazan. Honan inoen:

D «Abba! Aita! Zuk guztia daikezu; urrundu egizu Nigandik kaliza min-gots hau. Baina ez bedi egin Nik gura dodana, Zuk gura dozuna baino».

K Ikasleakana joan eta lotan aurkitu zituan. Pedrori esan eutsan:

D «Simon, lotan? Ordu bete ere ezin izan zara erne egon? Zagozeerne eta egin otoitz, tentaldian jausi ez zaitezen: gogoz gartsu izanarren, ahula da-eta gizakia».

K Barriro aldendu eta otoitz egin eban, lehengo berbak eurak esa-nez. Eta barriro bihurturik, lotan aurkitu zituan, begiak astun ebezan-eta; hareek ez ekien zer erantzun. Hirugarren aldiz joan jaken eta esaneutsen:

D «Egin lo eta hartu atsedena. Nahikoa da! Heldu da ordua: hona Gi-zonaren Semea pekatarien eskuetara emona. Jagi, goazen, hurrean dasalduko nauana».

Atxilotu eta eroan arduraz.

K Oraindino berbetan ziharduala, han azaldu zan Judas, Hamabie-tako bat; jente-taldea etorren haregaz, abadeburuek, lege-maisuek etaherriko zaharrek bialduta, ezpatak eta makilak eskuetan zituela. Sal -tzaileak seinale hau emon eutsen:

63

Zuetako batek saldu egingo nau, Nigaz jaten diharduan batek,

Ilunabarrean, joan zan Jesus Hamabiekaz eta, mahaian afaltzenziharduela, Jesusek esan eutsen:

D «Benetan dinotsuet: Zuetako batek saldu egingo nau, Nigaz jatendiharduan batek».

K Hareek goibeltzen hasi ziran eta bata bestearen ondoren itaunka:

S «Nik ete?»

K Jesusek erantzun:

D «Hamabietako batek, Nigaz plater beretik jaten diharduanak. Gi-zonaren Semea badoa, Liburu Santuek Haretaz dinoen lez; baina doha -kabea Gizonaren Semea salduko dauana! Hobe leukean jaio izan ez balitz».

Hau nire gorputza da.Hau nire odola da, itunaren odola.

K Afaltzen ziharduela, Jesusek ogia hartu eban eta, bedeinkapen-otoitza eginez, zatitu eta emon eutsen, esanez:

D «Hartu egizue: hau nire gorputza da».

K Gero, kaliza hartu eta esker oneko otoitza esanez, emon eutsen,eta guztiek edan eben bertatik. Eta esan eutsen:

D «Hau nire odola da, itunaren odola, guztien alde isuria. Benetandinotsuet: Ez dot gehiago ardorik edango, Jainkoaren erreinuan ardobarria edango dodan egunera arte».

Oilarrak birritan jo baino lehen,zuk hiru bider ukatuko nozu.

K Goratzarreak abestu ondoren, Oliamendira urten eben. Jesusekesan eutsen:

D «Guztion sinesmenak huts egingo dau, honan dago-eta idatzirik Li-buru Santuan: "Joko dot artzaina eta ardiak sakabanatu egingo dira".Baina Ni, biztu ondoren, aurretik joango najatzue Galileara».

K Orduan, Pedrok esan eutsan:

S «Guztiek huts egiten badabe ere, nik ez».

K Jesusek erantzun eutsan:

62

Page 33: Markosekin otoitzean

D «Bai, Neu naz, eta Gizonaren Semea Jainko ahalguztidunaren es-kuman jesarrita eta zeruko hodei artean etorten ikusiko dozue».

K Abade nagusiak bere soinekoak urratu zituan, esanez:

S «Ba al dogu lekuko beharrik? Zeuek entzun dozue biraoa. Zer deri -tzazue?»

K Guztiek heriotzea merezi ebala erabagi eben. Batzuk txistua bota-ten hasi jakozan eta, aurpegia estalduz, ukabilkadak emoten eutsoezan,esanez:

S «Asmau egik, profeta!»

K Guardiek ere matrailakoka erabilen.

Ez dot ezagutzen zuek dinozuen gizon hori!

Pedro beheko patioan egoala, abade nagusiaren neskame bat etorrizan. Pedro berotzen ikusirik, begira-begira jarri eta esan eutsan:

S «Zu ere Nazareteko Jesusegaz ibilten zinan».

K Baina harek ukatu egin eban:

S «Ez dakit zer dinozun ere, ez deutsut ulertzen!»

K Kanpora, atarira, urten eban, eta oilarrak jo eban. Ikusi eban nes-kameak eta han egozanei ere esan eutsen:

S «Hau horreetarikoa da».

K Pedrok barriro ukatu eban. Handik laster, han egozanek ere holaninoen:

S «Bai, zu ere horreetarikoa zara, galilearra zara-eta».

K Pedro biraoka eta madarikazinoka hasi zan:

S «Ez dot ezagutzen zuek dinozuen gizon hori!»

K Eta bat-batean oilarrak bigarren aldiz jo eban. Jesusek esana go-goratu jakon Pedrori: «Oilarrak birritan jo baino lehen, zuk hiru aldizukatuko nozu», eta negarrari emon eutsan.]

65

S «Nik musu emongo deutsadana, haxe da; atxilotu eta eroan ardu-raz».

K Heldu baizen laster, Jesusegana hurreratu eta esan eutsan:

S «Maisu!»

K Eta musu emon eutsan. Besteek heldu eta atxilotu egin eben. Hanegoan batek ezpatea atara, abade nagusiaren morroia jo eta belarriaebagi eutsan. Jesusek esan eutsen:

D «Lapur baten bila lez etorri zaree, ezpata eta makilakin, Ni harra-patzera. Egunero zuen artean nengoan tenpluan irakasten, eta ez nin-duzuen atxilotu. Baina holan behar dau, Liburu Santuetan idatzia betedaiten».

K Ikasleek Jesus itzi eta ihes egin eben. Gazte bat ondoren joakon,soinean izara bat besterik ez ebala, eta eskua jarri eutsoen; baina harek,izarea itzi eta ihes egin eban biluzik.

Zu al zara Mesias, Jainko bedeinkatuaren Semea?

Jesus abade nagusiaren etxera eroan eben, eta han batu ziran aba-deburu, herriko zahar eta lege-maisuak. Jesusen ondoren joan zanPedro, urrundik jarraituz, abade nagusiaren jauregi barruraino. Eta mo-rroiekin batera jesarrita, sutondoan berotzen ziharduan.

Abadeburuak eta Batzar Nagusi osoa Jesusen kontrako lekukotasunbila ebilzan, heriotzara kondenatzeko; baina ez eben aurkitzen. Askoziran haren aurka guzurrezko testigantza egiten ebenak; baina lekuko-tasunak ez etozan bat. Batzuek jagi eta guzurrezko testigantza hau egineben Jesusen kontra:

S «Guk entzun deutsagu esaten: "Nik desegingo dot giza eskuz egin-dako santutegi hau eta hiru egunetan beste bat eregiko dot, giza eskuzegin bakoa"».

K Baina honetan ere ez etozan bat hareen testigantzak. Orduan,abade nagusiak, batzarraren erdian zutunik, itaundu eutsan Jesusi:

S «Ez al dozu ezer erantzun behar? Zer dira zure kontrako salaketahorreek?»

K Baina Jesus isilik egoan eta ez eban ezer erantzuten. Abade nagu-siak barriro itaundu eutsan:

S «Zu al zara Mesias, Jainko bedeinkatuaren Semea?»

K Jesusek erantzun:

64

Page 34: Markosekin otoitzean

Arantzaz egindako koroia ipini eutsoen.

Gudariek Gobernadorearen jauregi barrura eroan eben Jesus eta gu-dari-talde osoa batu eben. Purpurazko jantzia ipini eutsoen soinean etaarantzaz egindako koroia buruan. Eta agurka hasi jakozan:

S «Agur, juduen erregea!»

K Kainaberaz buruan joten eben eta txistua botaten eutsoen eta, be-launikaturik, aurrean ahuspez jarten jakozan. Nahiko iseka egin ondo-ren, purpurazko jantzia kendu eta bere soinekoak jantzi eutsoezan.Gero, atara eta kurutzean josteko eroan eben.

Golgota izeneko lekura eroan eben Jesus.

Solotik etxerakoan handik joian bat, Simon Zirenekoa, Alexandro etaRuforen aita, kurutzea eroatera behartu eben. Golgota izeneko lekuraeroan eben Jesus (Golgotak "Buru-hazur" esan gura dau).

Gaizkileen kidekotzat jo eben.

Mirraz nahastutako ardoa eskeini eutsoen, baina ez eban hartu.Kurutzean josi eben, eta gudariek haren jantziak banatu ebezan, zernorentzat zotz eginez. Bederatziak ziran kurutzeratu ebenean. Honaninoan kondenaren arrazoia adierazten eban idazkunak: JUDUEN ERRE-GEA. Jesusegaz batean gaizkile bi kurutzeratu ebezan, bata eskuman etabestea ezkerrean. Honan bete zan Liburu Santuak dinoana: «Gaizkileenkidekotzat jo eben».

Besteak salbau jozak,eta bere burua ezin salbau!

Handik igaroten ziranek irain egiten eutsoen Jesusi, buruari eragineta esanez:

S «Hara, santutegia desegin eta hiru egunetan barriro eregiten eidauana! Salbau egik heure burua! Jaitsi hadi kurutzetik!»

K Era berean, abadeburuek ere, lege-maisuekin batean, burla egiteneutsoen, esanez:

S «Besteak salbau jozak, eta bere burua ezin salbau. Mesias eta Israelgoerregea ei dok; jaitsi daitela orain kurutzetik, ikusi eta sinestu dagigun».

K Beragaz kurutzean josiak egozanek ere irain egiten eutsoen.

67

Gura al dozue juduen erregea askatzea?

Eguna argitu baizen laster, abadeburu, herriko zahar eta lege-mai-suak batu ziran —Batzar Nagusi osoa— eta, erabagia hartu ondoren,Jesus loturik eroan eta Pilatoren eskuetan jarri eben. Pilatok itaundueutsan:

S «Zu al zara juduen erregea?»

K Jesusek erantzun eutsan:

D «Zeuk dinozu».

K Abadeburuek salatu eta salatu ziharduen haren aurka. Pilatokitaundu eutsan barriro:

S «Ez al dozu ezer erantzun behar? Begira zenbat salakuntza egitendaben zure aurka».

K Baina Jesusek ez eutsan gehiago erantzun, eta harriturik egoan Pi-lato. Pazko-jai guztietan preso bat askatu ohi eban Pilatok, herriak es-katzen ebana. Bazan espetxean Barrabas izeneko bat, matxinadakoangiza hilketa bat egin eben beste matxinatuekaz batean. Igon eban jen-teak Pilatoren jauregira eta ohitura ebana emoteko eskatzen hasi ziran.Pilatok erantzun eutsen:

S «Gura al dozue juduen erregea askatzea?»

K baekian-eta abadeburuek bekaitzez emona eutsoela Jesus. Bainaabadeburuek jentea berotu eben, Barrabas askatzeko eskatu egian. Pi-latok barriro itaundu eutsen:

S «Eta zer egin behar dot juduen errege esaten deutsazuen Horre-gaz?»

K Hareek, orduan, deadarka:

S «Josi kurutzean!»

K Eta Pilatok:

S «Zer oker egin dau, bada?»

K Hareek, gero eta deadar handiagoz:

S «Josi kurutzean!»

K Pilatok, orduan, jenteari atsegin emoteagaitik, Barrabas askatu eu -tsen eta Jesus, zigortarazo ondoren, hareen eskuetara emon eban, kuru -tzeratu egien.

66

Page 35: Markosekin otoitzean

PAZKOALDIA

69

Jesusek, deadar handia eginez,azken arnasa emon eban.

Eguerdian, ilundu egin zan lurbira osoa hirurak arte. Hiruretan, Je-susek oihu handiz esan eban:

D «Eloi, Eloi, lema sabaktani»,

K —hau da,

D «Ene Jainko, ene Jainko, zergaitik itzi nozu?»—.

K Hau entzutean, han egozan batzuek esan eben:

S «Eliasi deika ziharduk».

K Orduan batek, lasterka joan, belaki bat ozpinetan busti eta, kai-nabera bati muturrean jarriz, edatera emon eutsan, esanez:

S «Egon, ea jatorkon Elias, kurutzetik jaistera».

K Baina Jesusek, deadar handia eginez, azken arnasa emon eban.

Hemen belauniko jarri eta egonalditxo bat egiten da.

Orduan, santutegiko oihala erdiz erdi urratu zan, goitik beheraino.Aurrean egoan erromatar ehuntariak, zelan hil zan ikustean, esan eban:

S «Benetan, gizon hau Jainkoaren Semea zan».

[ K Baziran han emakume batzuk ere, urrundik begira; hareen ar-tean, Maria Magdalena, Santiago gaztearen eta Joseren ama Maria, etaSalome; honeek Jesusen ondoren eta beraren zerbitzuan ibiliak ziran,Galilean egoala. Baziran beste emakume asko ere, Jesusegaz Jerusale-mera igon ebenak.

Josek izaran batu eban eta harkaitzean zulatutako hilobian ipini.

Ilunabarrean —zapatu-bezperea zan egun ha, Pazko-jairako pres -taketa-eguna—, Arimateako Jose Pilatogana joatera ausartu zan, Jesusengorpua eskatzera. Jose hau kontseilukide ospetsua zan, eta Jainkoarenerreinua noiz helduko zain egoan. Harritu zan Pilato Jesus ordurakohila izateaz eta, ehuntariari dei eginez, aspaldi hila zan itaundu eutsan.Ehuntariaren argibideak jaso ondoren, gorpua eroateko baimena emoneutsan Joseri. Honek izara bat erosi eta, Jesus kurutzetik jaitsirik, izaranbatu eban eta harkaitzean zulatutako hilobian ipini. Gero, harri bat irau-liz, hilobiko sarrerea itxi eban. Maria Magdalena eta Maria, Joseren ama,non jarten eben begira egozan.]

68

Page 36: Markosekin otoitzean

JAUNAREN BIZTUERAKO PAZKO DOMEKEA

Pazko-eguneko Meza

Hilen artetik biztu ondoren,Beragaz jan eta edan genduan.

Apostoluen Eginak liburutik (Eg 10, 34a. 37-43)

Egun hareetan, honan berba egin eban Pedrok: «Badakizue zer jazozan Galileatik hasi eta Judea osoan, Joanek iragarritako bateoarenondoren, Nazareteko Jesusena, hain zuzen ere: Jainkoak Espiritu San -tuaren indarraz igurtzi eban, eta harek on egiten eta deabruak hartutakoguztiak osatzen igaro eban bere bizitzea, Jainkoa beragaz eban-eta.

Eta gu gara Harek juduen lurraldean eta Jerusalemen egindako guz -tien testigu. Jesus hau egur batetik zintzilik hil eben; baina Jainkoakbiztu egin eban hirugarren egunean eta agertzeko ahalmena emoneutsan; ez, ostera, herri guztiari, Jainkoak aurrez testigutzat auke ra tu ta -koei baino: guri hain zuzen ere, Ha hilen artetik biztu ondoren Beragazjan eta edan dogunoi.

Jesusek berak agindu euskun herriari iragarteko, eta autortzeko Beradala Jainkoak bizien eta hilen epaile ipini dauana. Profeta guztiekautormen hau egiten dabe Haretaz: Haregan sinestu dagien guztiekpekatuen parkamena hartuko dabela, beraren izenean».

Erantzun-salmoa (Sal 117, 1-2. 16bc-17. 22-23)

HAU DA JAUNAK EGIN DAUAN EGUNA,GU POZTEKO ETA ALAITZEKO EGUNA.

EDO ALELUIA, ALELUIA, ALELUIA.

Eskerrak Jaunari, ona da-eta,Haren maitasuna betikoa da-eta.Israel etxeak hau esan begi:«Haren maitasuna betikoa».

71

Page 37: Markosekin otoitzean

Biztu egin behar eban hilen artetik.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 20, 1-9)

Astearen lehenengo egunean, Maria Magdalena hilobira joan zangoizean goiz, artean ilun egoala, eta harria hilobitik kenduta ikusi eban.Orduan, Simon Pedrogana eta Jesusek maite eban beste ikasleagana bi -hur tu zan lasterka, eta esan eutsen: «Eroan egin dabe Jauna hilobitik,eta ez dakigu non jarri daben».

Urten eben, orduan, Pedrok eta beste ikasleak, eta hilobira abiatu zi -ran. Biak batera joiazan lasterka, baina beste ikaslea Pedro baino ari na -go joian, eta lehenago heldu zan hilobira. Barrura begiratzeko ma kur tu -rik, oihal-zerrendak lurrean ikusi zituan, baina ez zan sartu.

Heldu zan haren atzetik Simon Pedro ere eta hilobian sartu zan.Oihal-zerrendak lurrean ikusi zituan, baita Jesusen burua batzen ego -niko zapia ere; baina hau ez egoan oihal-zerrendakin batera jarrita,beste toki batean batuta baino.

Orduan, sartu zan beste ikaslea ere, hilobira lehenengo heldu zana.Ikusi eta sinestu egin eban. Izan ere, ordura arte ez eben ikasleek ulertuLiburu Santuek dinoena, Jesusek hilen artetik biztu behar ebala, hainzuzen ere.

Ebanjelio honen ordez, Pazko-gaueko Ebanjelioa irakurri daiteke

Mezea arratsaldean emoten danean,

beste Ebanjelio hau ere irakurri daiteke: Lk 24, 13-35

73

«Jaunaren eskumeak nau jaso,Jaunaren eskumeak bizkor dau jokatu».Hil ez, bizi egingo naz,Jaunaren eginak nik iragarriko.

Etxegileek baztertutako harria,berori da giltzarria.Jaunak egin dau hori,gure begien harrigarri.

Bilatu egizuez zeruko gauzak,han dago-eta Kristo.

San Paulo Apostoluak Kolosarrei egindako epistolatik (Kol 3, 1-4)

Senideok: Kristogaz berbiztu zareen ezkero, bilatu egizuez zerukogauzak, han dago-eta Kristo, Jainkoaren eskumaldean jesarrita. Bilatuegizuez goiko gauzak, eta ez lurrekoak, hilda zagozelako, eta zuen bi -zia Kristogaz dagoalako Jainkoagan gordeta. Kristo, zuen bizia, ager -tuko danean, zuek ere aintzatsu agertuko zaree haregaz batera.

* * *

Edo

Baztertu egizue legamin zaharra eta izan ore barri.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik(1 Ko 5, 6b-8)

Senideok: Ez al dakizue legamin apur batek ore guztia harrotzendauala? Baztertu egizue legamin zaharra eta izan ore barri, legamin ba -ko pazko-ogiak lez; izan ere, horixe zaree, Kristo, gure Pazko Bil dotsaoparitzat eskeinia izan dan ezkero. Ospatu dagigun, beraz, Pazko-jaia,ez legamin zaharragaz, pekatu eta gaiztakeriazko legaminagaz, legaminbako pazko-ogiekin baino, hau da, bihotz-garbitasunaz eta egiaz.

72

Page 38: Markosekin otoitzean

Etxegileek baztertutako harria,berori da orain giltzarria.Jaunak egin dau hori,gure begien harrigarri.Hau da Jaunak egin dauan eguna,gu pozteko eta alaitzeko eguna.

Jainkoagandik jaio dan guztiak garaitu egiten dau mundua.

San Joan Apostoluaren lehenengo epistolatik (1 Jn 5, 1-6)

Seme-alaba maiteok: Jesus Mesias dala sinesten dauan guztia Jain -koa gandik jaio da, eta bizia emoten dauan Jainkoa maite dauanak Ha -re gandik jaioa ere maite dau. Beraz, Jainkoa maite badogu eta harenaginduak beteten badoguz, badakigu Jainkoaren seme-alabak maitedoguzala. Izan ere, Jainkoa maitatzea haren aginduak betetea da. Etaharen aginduak ez dira astunak, Jainkoagandik jaio dan guztiak garaituegiten dau-eta mundua. Eta hau da munduaren gain garaipena emotendeuskuna: gure sinesmena. Nor da mundua garaitzen dauana, JesusJainkoaren Semea dala sinesten dauana baino? Jesu Kristo bateoko urezeta heriotzako odolez etorri zan; ez urez bakarrik, urez eta odolez bai -no. Eta Espiritua da honetaz autormena egiten dauana, Espiritua egiada-eta.

75

PAZKOALDIKO II . DOMEKEA

Sinestedun guztiak bat ziran bihotzez eta gogoz.

Apostoluen Eginak liburutik (Eg 4, 32-35)

Sinestedun guztiak bat ziran bihotzez eta gogoz, eta inork ere ezeban esaten eukana berea ebanik. Guztia guztiena eben. Apostoluekaginpide handiz egiten eben Jesus Jaunaren biztueraren autormena, etajenteak oso estimatuak zituan guztiak.

Ez zan behartsurik hareen artean. Izan ere, lurrik edo etxerik ebeneksaldu egiten ebezan, eta salmentaren ordaina apostoluen esku jarteneben; eta bakotxari behar ebana emoten jakon.

Erantzun-salmoa (Sal 117, 2-4. 16bc-18. 22-24)

ESKERRAK JAUNARI, ONA BAITA,HAREN MAITASUNA BETIKOA BAITA.

EDO ALELUIA.

Israel etxeak hau esan begi:«Haren maitasuna betikoa».Aaron etxeak hau esan begi:«Haren maitasuna betikoa».Esan begie Jaunaren bildur diranek:«Haren maitasuna betikoa».

«Jaunaren eskumeak nau jaso,Jaunaren eskumea bizkor da jokatu».Hil ez, baina bizi naz egingo,Jaunaren eginak nik oihu egingo.Zigortu nau Jaunak, zigortu,baina ez nau heriotzaratu.

74

Page 39: Markosekin otoitzean

PAZKOALDIKO III . DOMEKEA

Biziaren sorburua hil zenduen, baina Jainkoak biztu egin dau hilen artetik.

Apostoluen Eginak liburutik (Eg 3, 13-15. 17-19)

Egun hareetan, Pedrok berba egin eutsan herriari: «Abrahamen,Isaaken eta Jakoben Jainkoak, gure asaben Jainkoak, aintzaz bete dauJesus bere zerbitzaria, zuek agintarien eskuetan itzi eta Pilatorenaurrean ukatu zenduena, honek askatzea erabagi eban arren. Santua etaZuzena ukatu zenduen, eta hiltzailea askatzeko eskatu; biziaren sor bu -rua hil zenduen, baina Jainkoak biztu egin dau hilen artetik; geu garahorren testigu.

Badakit, senideok, ezjakinean jokatu zenduela zuek, baita zuenagintariek ere. Baina holan bete eban Jainkoak, profeta guztien ahozaurrez iragarritakoa, hau da, haren Mesiasek sufridu egin behar ebala.Bihozbarritu zaiteze, beraz, eta bihurtu Jainkoagana, pekatuak kendudakizuezan».

Eranzun-salmoa (Sal 4, 2)

ARGITU EGIZU, JAUNA,ZURE AURPEGIA GUGANA.

EDO ALELUIA

Jainko, ene laguntzaile, nik deitzean entzun nagizu,estualdian nasaitzen nozu-eta:erruki zakidaz eta nire otoitza entzun egizu.

Askok dino: «Nork erakutsi guri zorionik,zure aurpegiaren argia aldendu bada gugandik?».

Entzun orduko, bake osoan loak nau hartzen,Zuk bakarrik deustazu, Jauna, nasaipidea emoten.

77

Handik zortzi egunera barriro agertu jaken Jesus.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 20, 19-31)

Astearen lehenengo egunean, ilunabarrean, etxe batean batutaegozan ikasleak, ateak itxita, juduen bildurrez. Sartu zan Jesus eta, er -dian jarririk, esan eutsen: «Bakea zuei». Hori esanda, eskuak eta saihetsaerakutsi eutsezan. Ikasleak pozez bete ziran, Jauna ikustean.

Jesusek barriro esan eutsen: «Bakea zuei. Aitak Ni bialdu nauan lez,Nik zuek bialtzen zaituet». Eta hareen gainera arnasa botaz, esan eutsen:«Hartu egizue Espiritu Santua. Zuek pekatuak parkatzen deutse zue za -nei, parkatu egingo deutsez Jainkoak ere; zuek parkamena ukatzen deu -tsezuenei, ukatu egingo deutse».

Tomas, Hamabietako bat, Bikia eritzona, ez egoan hareekin Jesuseto rri zanean. Beste ikasleek esan eutsoen: «Jauna ikusi dogu». Tomasekerantzun eutsen: «Haren eskuetan untze-zuloak ikusten ez baditut, neu -re atzamarra haren untze-zuloetan eta neure eskua haren saihetseansartzen ez baditut, ez dot sinestuko».

Handik zortzi egunera, etxean egozan barriro ikasleak, eta Tomasere hareekin zan. Sartu zan Jesus, ateak itxirik egozala, eta erdian jarri -rik esan eutsen: «Bakea zuei». Gero esan eutsan Tomasi: «Ekarri atza ma -rra, begiratu nire eskuak; ekarri eskua eta sartu nire saihetsean, eta ezizan sinesgogor, sinestedun baino».

Tomasek erantzun eutsan: «Ene Jauna eta ene Jainkoa!» Jesusek esaneutsan: «Ikusi nozulako sinestu al dozu? Zorionekoak ikusi bariksinesten dabenak».

Beste ezaugarri asko ere egin zituan Jesusek ikasleen aurrean, liburuho netan idatzirik ez dagozanak; hemen idatziak Jesus Mesias, Jain koa -ren Semea, dala sinestu dagizuen idatzi dira eta, sinestuz, haren izeneanbizia izan dagizuen.

76

Page 40: Markosekin otoitzean

PAZKOALDIKO IV. DOMEKEA

Ez dogu beste inor salbau gakezanik.

Apostoluen Eginak liburutik (Eg 4, 8-12)

Orduan, Pedrok, Espiritu Santuaz beterik, esan eban: «Herriko agin -tari eta zaharrok, gaur, gaixo bati eginiko mesedea dala eta, noreneskuz osatu dan itauntzen deuskuzue; bego, beraz, argi zuentzat guz -tiontzat eta Israel herri osoarentzat, zuek kurutzeratu eta Jainkoak hilenartetik biztu eban Jesu Kristo Nazaretarraren izenean dozuela gizon hauzeuen aurrean osatuta. Jesus hauxe da zuek, "etxegileok, baz tertutakoharria, giltzarri jazo dana". Honegan bakarrik dogu salba mena, ez deus -ku-eta Jainkoak gizon-emakumeoi beste inor emon eguzkipean, gu sal -bau gaikezanik».

Erantzun-salmoa (Sal 117, 1 eta 8-9. 21-23. 26 eta 28-29)

ETXEGILEEK BAZTERTUTAKO HARRIA,BERORI JAZO DA GILTZARRIA.

EDO ALELUIA.

Eskerrak Jaunari, ona da-eta,Haren maitasuna betikoa da-eta.Hobe da Jaunagana batzea,eta ez gizakiengan uste on izatea;hobe da Jaunagana batzea,eta ez handikiengan uste on izatea

Eskerrak Zuri, entzun nozulako,salbamen bihurtu zatxatazalako.Etxegileek baztertutako harria,berori da giltzarria.Jaunak egin dau hori,gure begien harrigarri.

79

Harek bere burua eskeini eban gure pekatuen parkamenerako; eta ez gureen parkamenerako bakarrik,

baita mundu guztikoen parkamenerako ere

San Joan Apostoluaren lehenengo epistolatik (1 Jn 2, 1-5)

Ene seme-alabok, pekaturik egin ez dagizuen idazten deutsuet hau.Halan ere, norbaitek pekatu egiten badau, badogu laguntzailea Aitarenaurrean: zuzena dan Jesu Kristo. Harek bere burua eskeini eban gure pe -ka tuen parkamenerako; eta ez gureen parkamenerako bakarrik, baitamundu guztikoen parkamenerako ere. Jainkoa ezagutzen dogula hone -tatik dakigu: haren aginduak gordetetik. «Nik ezagutzen dot Jainkoa» esaneta haren aginduak beteten ez dituana guzurtia da, eta holakoagan ezdago egia. Haren berbea beteten dauanagan, barriz, Jainkoaren maita sunabere betera heldu da benetan. Holan dakigu Haregan gagozala.

Idatzita egoan, Mesiasek sufridu egin behar ebala eta hirugarren egunean hilen artetik biztu.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 24, 35-48)

Aldi haretan, Emausko ikasleek bidean jazotakoa kontatu eben etazelan ogia zatitzean ezagutu eben Jauna.

Horretan ziharduela, Jesus bera agertu zan ikasleen erdian eta esaneutsen: «Bakea zuei». Hareek, bildur-ikaraz beterik, mamua ikusten zihar -duela uste eben. Baina Jesusek esan eutsen: «Zergaitik izutu zaree? Zer gai -tik sortzen jatzuez zalantza horreek barruan? Ikusi nire esku-oinak: Neunaz. Ikutu nagizue eta begiratu: mamuak ez dau hazur-haragirik, eta Nikbai, ikusten dozuenez». Eta hau esatean, esku-oinak erakutsi eutsezan.

Hareek, ostera, euren pozetan oraindino ere ezin sinesturik eta harri -turik egozan-eta, Jesusek esan eutsen: «Ba al dozue hemen jatekorik?»Arrain erre apur bat eskeini eutsoen.

Jesusek hartu eta euren aurrean jan eban. Gero, esan eutsen: «Hauxeda, artean zuekin nengoala, esan neutsuena: Moisesen Legean, Pro fete -tan eta Salmoetan Nitaz idatzitako guztia bete beharrekoa zala».

Orduan, adimena argitu eutsen, Liburu Santuak ulertu egiezan. Etaesan eutsen: «Idatzita egoan, Mesiasek sufridu egin behar ebala eta hiru -garren egunean hilen artetik biztu, eta, Jerusalemdik hasita, bihoz ba -rritzea iragarri behar jakela haren izenean herri guztiei, pekatuak par -katu dakiezan. Zeuek zaree gauza honeen testigu».

78

Page 41: Markosekin otoitzean

PAZKOALDIKO V. DOMEKEA

Jauna bidean zelan ikusi eban adierazo eutsen Bernabek.

Apostoluen Eginak liburutik (Eg 9, 26-31)

Egun hareetan, Saulo, Jerusalemera heldu zanean, ikasleekin alkartuguran ebilan; baina bildur eutsoen danek, ez eban-eta sinesten benetanikasle zanik.

Orduan, Bernabek Saulo beragaz hartu eta apostoluei aurkeztu eu -tsen. Kontatu eutsen zelan Saulok Damaskora bidean Jauna ikusi eban,zelan berba egin eutsan Jaunak eta zelako ausardiaz hitz egin eban Da -mas kon Jesusen izenaz. Ordutik, apostoluekin batera ibili ohi zan SauloJerusalemen, Jaunaren izenaz ausardiaz berba eginez. Greko-hiz kun -tzako juduekin ere berbetan eta eztabaidan jarduten eban; baina ho -neek Saulo hilteko asmotan ebilzan. Senideek, hori jakitean, Zesarearaeroan eben eta handik Tarsora bialdu.

Eleizea bakean bizi zan Judea osoan, Galilean eta Samarian; Jauna -ganako leialtasunean bizi zan, eta eregiz eta ugalduz joian, Espiritu San -tua gandiko adoreari esker.

Erantzun-salmoa (Sal 21, 26b-27. 28. 30abcd. 30e-32)

ZUGANA NIRE GORESKIZUNA, JAUNA,BATZAR NAGUSIAN.

EDO ALELUIA.

Beteko dot zin-hitza bildur deutsoenen aurrean,behartsuek asetzeraino jango dabe,bila dabilzkionek Jauna dabe goratuko,bizi bediz hareen bihotzak betiko.

Oroituko dira eta Jaunagana bihurtukolurreko bazter guztiak;Haren aurrean ahuspeztuko diraatzerriko sendi guztiak.

81

Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena,bedeinkatzen zaituegu Jaunaren etxean.Zu zara nire Jainko, eskerrak emoten deutsudaz;ene Jainko, goresten zaitut.Eskerrak Jaunari, ona da-eta,Haren maitasuna betikoa da-eta.

Dan lakoa ikusiko dogu Jainkoa.

San Joan Apostoluaren lehenengo epistolatik (1 Jn 3, 1-2)

Seme-alaba maiteok: Begira zenbaterainoko maitasuna agertu deus -kun Aitak, Jainkoaren seme-alaba izena daroagu-eta, baita izana ere.Hona zergaitik munduak ez gaituan ezagutzen: Aita ere ezagutu ez eba -lako. Ene maiteok, orain Jainkoaren seme-alaba gara; gero izango gara -na oraindino ez da agertu. Badakigu, Kristo agertzen danean, bera renantzeko izango garala, dan lakoa ikusiko dogu-eta.

Artzain onak bere bizia emoten dau ardiakaitik.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 10, 11-18)

Aldi haretan, Jesusek esan eutsan jenteari: «Neu naz artzain ona. Artzainonak bere bizia emoten du ardien alde. Ez, ostera, morroiak, artzain ezdanak eta ardiak bereak ez dituanak; honek, otsoa etorten ikustean, ardiakitzi eta ihes egiten dau; eta otsoak ardiak harrapatu eta sakabanatu egitenditu. Izan ere, morroiari lansaria jako ardura eta ez ardiak.

Neu naz artzain ona. Ezagutzen ditut neure ardiak, eta neureek eza -gutzen nabe Ni, Aitak Ni ezagutzen nauan eta Nik Aita ezagutzen dodanlez. Nik neure bizia emoten dot ardien alde. Baditut artegi ho netakoakez diran beste ardi batzuk ere; honeek ere erakarri egin behar ditut; en -tzungo dabe nire ahotsa eta artalde bakarra izango dira, artzain ba ka -rra ren gidaritzapean.

Horregaitik maite nau Aitak: neure bizia emoten dodalako, barriroeskuratzeko. Ez deust bizia inork kentzen; neure kabuz emoten dot nik.Neure esku dot emotea eta neure esku barriro eskuratzea. Hori daneure Aitagandik hartu dodan agindua».

80

Page 42: Markosekin otoitzean

Norbait Nigan badago, Ni haregan lez,horrek frutu asko emoten dau.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 15, 1-8)

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Neu naz egiazko ma ha -tson doa, eta nire Aita da nekazaria. Nigan fruturik emoten ez dauanaihena inausi egiten dau Aitak, eta frutua emoten dauana garbitu etamuskildu, frutu gehiago emon dagian. Zuek garbi zagoze da goa ne ko,Nik adierazo deutsuedan berbeari esker. Zagoze Nigan, Ni zuekan lez.Aihenak berez, mahatsondoan ez badago, fruturik emon ezin dauan lez,ezta zuek ere, Nigan ez bazagoze.

Neu naz mahatsondoa eta zuek aihenak. Norbait Nigan badago, Niharegan lez, horrek frutu asko emoten dau; Ni barik ezin dozue-eta ezeregin. Nigan ez dagoana kanpora botaten dabe, ebagi eta ihartzen danaihena lez; gero, batu, sutara bota eta erre egiten dabe.

Nigan bazagoze eta nire berbak zuekan badagoz, eskatu gura do -zuena eta izango dozue. Honetan azaltzen da nire Aitaren aintza: zuek,nire ikasle izanik, frutu asko emotean».

83

Ha bakarra jauretsiko dabelurpean lo dagozan guztiek;Haren aurrean makurtuko dirahautsetara jausten diranak.

Nire arima, ostera, Harentzat biziko da,Haren morroi izango nire hazia.Jaunaz berba egingo deutse hurrengo gizaldiei,Haren zuzentasuna iragarriko deutsosortzen diharduan herriari: «Honeek ditu Jaunak egin.»

Hau da haren agindua:sinestu dagigula eta alkar maitatu.

San Joan Apostoluaren lehenengo epistolatik (1 Jn 3, 18-24)

Ene seme-alabok, ez dagigula berbaz eta ahoz maitatu, egitez etabenetan baino.

Holan jakingo dogu egiarenak garala, eta nasaituko dogu geure ba -rrua Jainkoaren aurrean; gure barruak errudun garala esaten ba deus kuere, gure barruak baino handiagoa da Jainkoa, eta guztia eza gutzendau. Ene maiteok, barruak errudun garala esaten ez badeusku, usteosoa dogu Jainkoagan.

Seme-alaba maiteok: Eskatu ahala guztia hartzen dogu Jain koa -gandik, haren aginduak beteten eta Hari atsegin jakona egiten dogu-eta.Eta hau da haren agindua: beraren Seme Jesu Kristoren izenean sinestueta alkar maitatu dagigula, Berak agindu euskun lez. Bere aginduakbeteten dituana Jainkoagan dago eta Jainkoa haregan. Honan dakigugugaz dagoana: emon deuskun Espirituaren bidez.

82

Page 43: Markosekin otoitzean

Erantzun-salmoa (Sal 97, 1. 2-3ab. 3cd-4)

AGERTU DAU JAUNAK ATZERRIEN AURREAN

BERAGANDIKO GARAIPENA.

EDO ALELUIA.

Kanta Jaunari kantu barri,egin ditu-eta hainbat harrigarri.Bere eskumeak emon deutso garaipena,bere beso santuak.

Ezagutuarazo dau Jaunak Beragandiko garaipena,agertu dau atzerrien aurrean bere zuzentasuna.On eta leial izan dala gogoratu dau,Israel etxeari buruz.

Ikusi dabe lur-muga danek,gure Jainkoagandiko garaipena.Lur osoa, egiozu txalo Jaunari,egin oihu eta irrintzi, egin eresi.

Jainkoa maitasuna da.

San Joan Apostoluaren lehenengo epistolatik (1 Jn 4, 7-10)

Seme-alaba maiteok: Maitatu dagigun alkar, maitasuna Jainkoagandikdator-eta, eta maite dauan guztia Jainkoagandik jaioa da eta ezagutzendau Jainkoa. Maite ez dauanak ez dau ezagutzen Jainkoa, Jainkoa mai -tasuna da-eta. Jainkoak desukun maitasuna honetan agertu zan: Jain -koak bere Seme bakarra bialdu ebala lurrera, gu haren bidez bizi gaite -zan. Honetan datza maitasuna: ez guk Jainkoa maite izatean, Harek gumaite izatean baino, eta bere Semea gure pekatuen parkamen-oparitzatbialdu izatean.

85

PAZKOALDIKO VI . DOMEKEA

Espiritu Santuaren dohaia jentilen gainera ere jatsi zan

.

Apostoluen Eginak liburutik (Eg 10, 25-26. 34-35. 44-48)

Egun haretan, Pedro sartzera joiala, Korneliok bidera urten eutsaneta oinetara ahuspeztu. Baina Pedrok zutiarazo egin eban, esanez: «Jagizaitez, gizaki hutsa naz ni ere».

Orduan, honan berba egin eban Pedrok: «Orain jabetzen naz Jain -koak ez dauala bereizketarik egiten, begirunea deutsana eta berarenguraria beteten dauana, edozein herritakoa dala ere, onartzen daualabaino».

Oraindino Pedrok berbetan ziharduala, Espiritu Santua jatsi zanberbea entzuten ziharduen guztien gainera. Pedrogaz etorritako fede -dun juduak harriturik egozan Espiritu Santuaren dohaia jentilen gaineraere jasten zala ikustean. Izan ere, berbeta arrotzez hitz egiten etaJainkoa handiesten entzuten eutseen.

Orduan, esan eban Pedrok: «Ukatu al daikie inork Bateoko ura guklez Espiritu Santua hartu daben honeei?» Eta Jesu Kristoren izenean ba -teatu egiezala agindu eban. Ondoren, egun batzuetan bertan gelditzekoeskatu eutsoen Pedrori.

84

Page 44: Markosekin otoitzean

JAUNAREN IGOKUNDEA

Gorantz igon eban Jesusek hareen begi aurrean.

Apostoluen Eginak liburutik (Eg 1, 1-11)

Teofilo maitea: Neure lehenengo liburuan, hasieratik zerura jasoaizan zan egunera arte Jesusek egin eta irakatsi eban guztia idatzi neban.Zerura igon aurretik, Espiritu Santuaren eraginez aginduak emoneutsezan Berak aukeratutako apostoluei. Jesus apostoluei agertu jakenbere nekaldiaren ostean eta bizirik egoaneko froga asko emon eu tse -zan, berrogei egunez bere burua ikustera emonez eta Jainkoaren errei -nuaz berba eginez.

Hareekin bazkaltzen ziharduan batean, honan agindu eutsen: «Ezalde Jerusalemdik. Zagoze han Nik Aitaren partetik egin deutsuedanagintzariaren zain. Joanek urez bateatu eban; baina zuek EspirituSantuaz izango zaree bateatuak egun gitxi barru».

Orduan, baturik egozanek itaundu eutsoen: «Jauna, orain ezarriko aldozu barriro Israelgo erreinua?» Jesusek erantzun eutsen: «Aitak bakarrikdau hori erabagiteko ahalmena, eta ez dago zuen esku zein aldi edounetan jazoko dan jakitea. Baina zuen gain jatsiko dan Espiritu San -tuaren indarra hartuko dozue, eta nire lekuko izango zaree Jeru sa le -men, Judea osoan, Samarian eta lurraren azken mugaraino».

Hori esanik, gorantz igon eban Jesusek hareen begi aurrean, hodeibatek begietatik ezkutatu eutsen arte. Oraindino zerura zelan joian be -gira-begira egozala, zuriz jantzitako gizaseme bi azaldu jakezan on -doan, eta esan eutseen: «Galilearrok, zertan zagoze hor zerura begira?Zuen ondotik zerura jasoa izan dan Jesus hori, zerura joaten ikusidozuen lez etorriko da barriro».

87

Ez dau inork maitasun handiagorik bere bizia adiskideen alde emoten dauanak baino.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 15, 9-17)

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Aitak Ni maite izannauan lez, holantxe maite izan zaituet Nik ere zuek; iraun sendo niremaitasunean. Nire aginduak beteten badozuez, nire maitasunean iraun -go dozue, Nik ere, Aitaren aginduak bete ditudalako, haren maita su -nean irauten dodan lez.

Hau esan deutsuet nire poza zeuekan izan dagizuen, eta zuen pozabete-betea izan daiten.

Hau da nire agindua: maitatu dagizuela alkar, Nik maite izan zaitue -dan lez. Ez dau inork maitasun handiagorik bere bizia adiskideen aldeemoten dauanak baino.

Zuek nire adiskide izango zaree, Nik agindua beteten badozue.Aurre rantzean ez deutsuet morroi deituko, morroiak ez dau-eta jakitennagusiak zer egiten dauan; zuei adiskide deitzen deutsuet, nire Aitakjakinarazo deustan guztia adierazo deutsuet-eta.

Ez ninduzuen zuek aukeratu Ni, Neuk aukeratu zinduedazan zuek,eta eginkizun hau emon deutsuet: edonon frutu ugaria eta iraunkorraemon dagizuela; holan, Aitari nire izenean eskatuko deutsazuen guztiaemongo deutsue.

Hauxe agintzen deutsuet: maitatu dagizuela alkar».

86

Page 45: Markosekin otoitzean

Zeruan bere eskumaldean jesarriarazo eban.

San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik (Ef 1, 17-23)

Senideok: Jesu Kristo gure Jaunaren Jainkoak, aintzaren Aitak, emondeizuezala Espirituaren jakituria eta goi-argia, Bera ezagutzeko. Argitudagizala zuen barruko begiak, jakin dagizuen zer itxarotera dei egindeutsuen, zein aberatsa dan fededunentzat oinordekotzan prestaudauan aintza.

Ahalmen eta indar hori Kristogan erakutsi eban Jainkoak, Berauhilen artetik biztu eta zeruan bere eskumaldean jesarriarazo ebanean.Jainkoak aginte, botere, indar eta nagusitza guztien gainetik ezarri dauKristo, eta mundu honetan ez ezik, datorren munduan ere aitatu daite -kezan izen guztien gainetik.

Dana jarri dau Jainkoak Kristoren oinazpian, eta Berau ezarri daudanen gainetik Eleizaren buru. Haren gorputza da Eleizea, unibertsoaguztiz beteten dauan Kristok betea.

Zerura jasoa izan zan

eta Jainkoaren eskumaldean jesarri zan.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik (Mk 16, 15-20)

Aldi haretan, Jesus Hamaikei agertu jaken eta esan eutsen: «Zoazemundu guztira eta iragarri Barri Ona izaki guztiei. Sinestu eta bateatzendana salbatu egingo da; sinesten ez dauana, barriz, kondenatu. Sinestendabenek seinale honeek izango dabez lagun: nire izenean deabruakbotako dabez, hizkuntza barrietan berba egingo dabe, sugeak eskuetanhartuko dabez eta, edari hilgarriren bat edanda ere, ez deutse kalterikegingo; gaixoei eskuak ezarriko deutseez eta osatu egingo dira».

Holan berba egin ondoren, Jesus Jauna zerura jasoa izan zan etaJainkoaren eskumaldean jesarri zan. Hareek, barriz, alde guztietara joanziran Barri Ona iragartera. Eta Jaunak berak ziharduan hareekin, egitenebezan mirarien bidez berbea baieztatuz.

89

Erantzun-salmoa (Sa1 46, 2-3. 6-7. 8-9)

OIHU ALAIEN ARTEAN IGON DAU JAINKOAK,TURUTA-SOINUZ, JAUNAK.

EDO ALELUIA.

Herri guztiok, txalo jo egizue,Jainkoari irrintzi egiozue.Goi-goiko Jauna, izan ere, izugarri,lurbira osoan errege handi.

Oihu alaien artean igon dau Jainkoak,turuta-soinuz, Jaunak.Eresi Jainkoari, eresi;eresi gure erregeari, eresi.

Jainkoa da-eta lurbira osoan errege,egiozue jator goratzarre.Jainkoa errege da atzerrietan,jesarria dago Jainkoa bere aurki santuan.

88

Page 46: Markosekin otoitzean

Erantzun-salmoa (Sal 102, 1-2. 11-12. 19-20)

JAUNAK ZERUAN EZARRI DAU BERE AURKIA.

EDO ALELUIA.

Ene arima, goratu egizu Jauna,neure barren osoak Haren izen deuna.Ene arima, goratu egizu Jauna,eta ez ahaztu Harek zuri egina.

Zerua lurretik goi dagoan adinean,goi da Haren maitasuna bildur deutsoenen gainean;sortalde-sartaldeak urrun dagoz-eta alkarrengandik,hain urrun bialtzen ditu gure gaiztakeriak gugandik.

Jaunak zeruan ezarri dau bere aurkia,Haren erregetzak menperatzen dau izadi guztia.Goratu egizue Jauna, Haren aingeruok,indarrez azkar, Haren esanen egile zareenok.

Maitasunean dirauanaJainkoagan dago eta Jainkoa haregan.

San Joan Apostoluaren lehenengo epistolatik 1 Jn 4, 11-16

Seme-alaba maiteok: Jainkoak gu hain maite izan bagaitu, guk eremaitatu behar dogu alkar. Jainkoa ez dau inork inoiz ikusi. Alkar maitebadogu, Jainkoa gugan dago, eta haren maitasuna bere betera heldu dagugan. Guk badakigu Haregan gagozana eta Ha gugan, eta hori, bereEspiritutik emon deuskulako. Guk ikusi dogu eta autortzen Aitak bereSemea bialdu ebala munduaren salbatzaile. Nor edo nork autortzenbadau Jesus Jainkoaren Semea dala, Jainkoak haregan dirau, eta harekJainkoagan. Guk ezagutu dogu eta sinestu Jainkoak deuskun maitasuna.Jainkoa maitasuna da, eta maitasunean dirauana Jainkoagan dago etaJainkoa haregan.

91

PAZKOALDIKO VII . DOMEKEA

Beharrezkoa da nor edo nor gure taldeari alkartzea, gugaz batera Jesusen biztueraren testigu izan daiten.

Apostoluen Eginak liburutik (Eg 1, 15-17. 20a. 20c-26)

Egun hareetan, Pedrok, senideen erdian zutundurik, esan eban: «Se -nideok, bete beharrekoa zan Espiritu Santuak Liburu Santuan Davidenahoz iragarritakoa, hau da, Jesus harrapatu ebenen gidari izan zanJudasi buruz esana. Gure taldekoa zan eta gu lez zerbitzu hau betetekoaukeratua. Honan dago idatzirik Salmoen liburuan: "Hartu begi bestebatek haren kargua".

Beharrezkoa da, beraz, nor edo nor gure taldeari alkartzea, gugazbatera Jesusen biztueraren testigu izan daiten. Jesus Jauna gure arteanbizi izan dan denbora guztian —Joanek bateatu ebanetik zerura jasoaizan dan egunera arte, hain zuzen ere— gugaz ibili diranetakoa izanbehar dau».

Bi aurkeztu ebezan: Jose, deituraz Barsaba, izengoitiz Zintzoa, etaMatias. Ondoren, honan egin eben otoitz: «Jauna, Zuk ezagutzen dozuzguztion bihotzak, erakutsi egiguzu bi honeetatik zein aukeratu dozun,apostolu-zerbitzu honetan Judasek itzi dauan lekua beteteko, haegokion tokira joan da-eta». Zotz eginik, Matiasi egokitu jakon, etahamaika apostoluekin alkartu eben.

90

Page 47: Markosekin otoitzean

PENTEKOSTE DOMEKEA

Bezpera-arratsaldeko Meza

Babel ezarri eutsoen izena,han nahastau eban-eta Jaunak mundu guztiaren hizkuntza.

Hasiera liburutik (Has 11, 1-9)

Aldi haretan mundu guztiak hizkuntza eta berbaera berberak zituan.Sortaldetik etorririk, gizonek ibar bat aurkitu eben Sinear lurraldean etabertan kokatu ziran. Orduan, honan esan eutsoen alkarri: «Ea, adreiluakegin eta erre dagiguzan sutan». Eta, holan, harriaren ordez adreiluaerabili eben, eta kare-orearen ordez bikea.

Gero, esan eben: «Ea, eregi dagiguzan uri bat eta zerurainoko dorrebat. Ospetsu egingo gara eta ez gara munduan zehar sakabanatuko».

Jatsi zan Jauna gizonak eregiten ziharduen uria eta dorrea ikustera,eta esan eban: «Horra, guztiak herri bat bera dira, hizkuntza bat bere -koak. Hau euren lehenengo lana badabe, aurrerantzean ez jake ezi nez -ko izango egin nahi izango dabenik ezer. Jatsi eta nahastu deiegun,bada, hizkuntza, alkar ulertu ez dagien».

Holan, Jaunak handik bota eta mundu zabalean sakabanatu zituan;uria eregiteari itzi egin behar izan eutsoen. Horregaitik, Babel —hau da,"Nahasketa"— ezarri eutsoen izena, han nahastau eban-eta Jaunakmundu guztiaren hizkuntza, eta handik sakabanatu zituan munduzabalera.

* * *

Edo

93

Bat izan daitezala gu geu bat garan lez.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 17, 11b-19)

Aldi haretan, Jesusek begiak zerura jaso eta esan eban: «Aita santuhorrek, zaindu egizuz zeure ahalmenaz Zeuk emon deustazuzanok, batizan daitezan gu geu bat garan lez. Honeekin izan nazan bitartean,Neuk zaindu ditut zeure izenean emon deustazuzanok. Honeen ardureaizan dot eta ez da bat ere galdu, galdu behar ebana baino; holan, LiburuSantuek dinoena bete da.

Orain, ostera, Zugana noa. Guzti hau oraindino munduan nagoalaesaten dot, nire poza eurakan izan dagien, eta bete-betea izan ere. Zureberbea emon deutset Nik; baina munduak gorroto deutse, mundukoakez diralako, Ni ere mundukoa ez nazan lez. Ez deutsut eskatzen mundu -tik atarateko, Gaiztoagandik gordeteko baino. Ez dira mundu koak, Neuere mundukoa ez nazan lez.

Sagaratu egizuz egiaren bidez: zure berbea da egia. Ni mundura bial -du ninduzun lez, Nik ere mundura bialdu ditut. Eta honeekaitik saga -ratzen deutsut neure burua, honeek ere sagaratu dagizuzan egiarenbidez».

92

Page 48: Markosekin otoitzean

Harek, orduan: «Berba egin nire izenean hazur honeei eta esan: "Ha -zur iharrok, entzun Jaunaren hitza. Hau esaten deutse Jainko Jaunakhazur ihar honeei: Espiritua sarrarazoko dot Nik zuekan, eta bizikozaree. Zainez inguratuko zaituet, haragia eratuko dot zuen gainean,narruazala zabalduko eta espiritua emongo deutsuet, bizi zaitezen. Etajakingo dozue Neu nazala Jauna"».

Berba egin neban Jaunaren izenean Berak agindu lez, eta, nik berbaegin bitartean, hots bat izan zan: lurrak dardara egin eban eta hazurrakbata besteagaz alkartzen hasi ziran. Gainean zainak eta haragia sortzenjakezala ikusi neban eta narruazalez estaltzen zirala; baina ez ebenespiriturik.

Jaunak, orduan, esan eustan: «Berba egin nire izenean espirituari,ber ba egin, gizaseme. Hau esango deutsazu espirituari: "Horra zer di -noan Jainko Jaunak: Zatoz lau haizeetatik, espiritu, eta haizea emonhildako honeei, bizi daitezan"».

Berba egin neban Jaunaren izenean Berak agindu eustan lez, etaespiritua sartu zan hazurretan, bizira bihurtu ziran eta zutunik jarri:gudaroste izugarria zan.

Esan eustan Jaunak: «Gizaseme, hazur horreek Israel herri osoa dira.Hor dabiltz esaten: "Gure hazurrak ihartuak dagoz, galdua dogu itxa ro -pena; gureak egin dau".

Berba egin, beraz, nire izenean eta esan: "Horra zer dinoan JainkoJaunak: Nik edegiko ditut zuen hilobiak, urten arazoko deutsuet zuenhilobitik, ene herri, eta Israelgo lurraldera eroango.

Eta zuen hilobiak edegi eta horreetatik urten arazoko deutsue da -nean, ene herri, orduan jakingo dozue Neu nazala Jauna. Neure espi -ritua ipiniko dot zuekan, eta bizibarrituko zaree. Zeuen lurraldean eza -rriko zaituet, eta jakingo dozue, Nik, Jaun honek, esandakoa bete egi -ten dodala". Holan dino Jaunak.

* * *

Edo

95

Jatsiko da Jauna Sinai mendira herriaren aurrean.

Urteera liburutik (Ur 19, 3-8a. 16-20b)

Egun hareetan, Moisesek Jainkoagana igon eban. Jaunak menditikdei egin eta esan eutsan: «Berba egin Jakoben ondorengoei, israeldarrei,eta adierazo hau: "Ikusi dozue zer egin deutsedan egiptoarrei, eta zelanzuek arrano-hegaletan eroan zaituedan eta Nigana ekarri. Orain, beraz,nire esana beteten badozue eta nire ituna gordeten, zuek izango zaituetherri guztien artean neure jabetza berezia, nirea da-eta lur osoa; abade-erreinu izango zaituet eta niri sagaratutako herria". Hau da israeldarreiesango deutsezuna».

Joan zan Moises eta, herri-arduradunak baturik, Jaunak agindueutsan guztia adierazo eutsen. Orduan, herri guztiak aho batez erantzuneban: «Jaunak esandako guztia beteko dogu».

Hirugarren eguna argitzean, trumoiak eta tximistak, hodei itxia eta tu -ruta-hots ozena izan ziran mendi gainean, eta kanpalekuan egoan he rriguztia dardara batean jarri zan. Moisesek herria kanpalekutik atara ara zoeban Jainkoagaz topo egiteko, eta mendiaren oinean gelditu ziran.

Sinai mendi osoa ketan egoan, Jauna su artean jatsia zan-eta. Labatiklez igoten eban keak menditik, eta mendi guztia dardara bizian egoan.Gero eta ozenagoa zan turuta-hotsa: Moisesek berba egin eta Jaunaktrumoi-hotsez erantzuten eutsan. Jauna Sinai mendiaren gailurrera jatsizan eta bertara dei egin eutsan Moisesi.

* * *

Edo

Hazur iharrok: Espiritua sartuazoko dot Nik zuekan, eta biziko zaree.

Ezekiel Profetearen liburutik (Ez 37, 1-14)

Egun hareetan, Jaunaren indarra jabetu zan nitaz, eta berarenEspirituak hartu eta hazurrez betea egoan haran baten erdian itzininduan. Batera eta bestera ibilarazo ninduan hareen artean: hazur-piloizugarria egoan haranaren gainean, zehatz ihartuak.

Jaunak esan eustan: «Gizaseme, bizi ete daitekez hazur honeekbarriro?» Erantzun neutsan: «Jauna, Zeuk jakingo dozu».

94

Page 49: Markosekin otoitzean

Erantzun-salmoa (Sal 103, 1-2a. 24 eta 35c. 27-28. 29-30)

BIALDU EGIZU, JAUNA, ZURE ARNASEA,ETA BARRITUAZO LUR-AZALA.

EDO ALELUIA.

Ene arima, goratu egizu Jauna!Guztiz handi zaitut, Jauna, ene Jainkoa!Handi eta eder zagoz jantzita,estalki dozu argia.

Bai ugari dirala, Jauna, Zuk eginak,zuhurtasunez eginak zeharo,lurra zure sorkariz betea dago!Ene arima, goratu egizu Jauna!

Horreek guztiak begira dozuz,sasoi onez jana emon deiezun.Zuk emonda hartzen dabe,Zuk eskua zabalduz onez aserik dagoz.

Aurpegia gordeten badozu, ikara dira,arnasa kentzen badeutsezu, hilten,euren hautsetara dira bihurtzen.Zeure arnasea bialtzen badozu,izatea emoten deutsezu;lur-azala barrituazoten dozu.

97

Neure morroi eta mirabeen gainera,neure espiritua isuriko dot.

Joel Profetearen liburutik (Jl 3, 1-5)

Honan berba egiten dau Jaunak:«Neure espiritua isuriko dot gizaki guztien gainera.Zuen seme-alabek profetizatu egingo dabe,zuen zaharrek ametsak egingo dabez,zuen gazteek ikuskariak izango.Nire morroi eta mirabeen gainera ereneure espiritua isuriko dot, egun hareetan.Gauza harrigarriak egingo ditut zeru-lurretan:odola eta sua eta ke-mordoak.Eguzkia ilunpe bihurtuko da,ilargiak odol-itxura hartuko,Jaunaren eguna,egun handi eta ikaragarria,heldu baino lehen.Orduan, Jaunaren izenari dei egin deiona salbatuko da.Sion mendian eta Jerusalemen izango da salbabiderik,Jaunak esan eban lez;Jaunak deituak geldituko dira bizirik».

96

Page 50: Markosekin otoitzean

Eguneko Meza

Guztiak Espiritu Santuaz bete ziraneta berba egiten hasi.

Apostoluen Eginak liburutik (Eg 2, 1-11)

Pentekoste-eguna heldu zanean, leku berean baturik egozan ikasleguztiak. Bat-batean, haize-bolada indartsu batena lako zaratotsa etorrizan zerutik eta ikasleak egozan etxe guztia bete eban. Orduan, suzkomihinak lako batzuk agertu jakezan, eta, banatuz, bakotxaren gaineankokatu ziran. Guztiak Espiritu Santuaz bete ziran eta hizkuntza arrotzezberba egiten hasi, bakotxa Espirituak eragiten eutsan lez.

Bazan egun hareetan Jerusalemen judu jainkozalerik asko, zerupeandiran herri guztietakoak. Zaratots ha entzutean, jentetza handia batuzan eta harrituta gelditu ziran, nork bere hizkuntzan berba egitenentzuten eutsen-eta.

Harri eta zur, honan inoen: «Berba egiten dabenok, ez al dira guztiak ga -lilearrak? Zelan entzuten deutsegu, bada, bakotxak geure jatorriko hiz kun -tzan? Gure artean badira partiar, mediar eta elamdarrak; baita Meso po tamian,Judean, Kapadozian, Ponton eta Asian bizi diranak ere; badira Frigia etaPanfiliakoak, Egipto eta Zirene inguruko Libiakoak, baita erromatarrak ere;eta danok, judu nahiz judu barri, kretar nahiz arabiar, geure hiz kun tze tanentzuten deutsegu Jainkoaren egintza harrigarriak iragarten».

Erantzun-salmoa (Sal 103, 1ab eta 24. 29-30. 31 eta 34)

BIALDU EGIZU, JAUNA, ZEURE ARNASEA,ETA BARRITUARAZO LUR-AZALA.

EDO ALELUIA.

Ene arima, goratu egizu Jauna!Guztiz handi zaitut, Jauna, ene Jainkoa!Bai ugari dirala, Jauna, Zuk eginak,zuhurtasunez eginak zeharo,lurra zure sorkariz betea dago!

99

Espirituak berak erregutzen dau gure alde, esan ezin ahalako intziriz.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik (Erm 8, 22-27)

Senideok: Badakigu izadi osoa erdiminetan intzirika dagoala orainarte. Eta ha ez ezik, gu geu ere bai: Espiritua lehen dohai lez hartudogunok intzirika gagoz geure barruan, Jainkoak noiz askatuko eta bereseme-alaba noiz egingo gaituan zain.

Salbatuak gagoz, bai, baina itxaropenean bakarrik. Eta itxaron do -guna ikusiko bagendu, hori ez litzateke itxaropena izango. Izan ere, ze -lan itxaron ikusten doguna? Baina ikusten ez doguna itxaroten badogu,iraupenez behar dogu itxaron.

Era berean, Espiritua jatorku geure ahulerian lagun, guk ez dakigu-eta behar dan lez otoitz egiten; baina Espirituak berak erregutzen daugure alde, esan ezin ahalako intziriz. Eta bihotzak aztertzen dituan Jain -koak ezagutzen dau zein dan Espirituaren gogoa, Espirituak Jainkoarenasmoen erara erregutzen dau-eta fededunen alde.

Ur biziko ibaiak jarioko dira.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 7, 37-39)

Jaietako azken egunean, egunik handienean, Jesusek zutunik jarrieta oihu egin eban, esanez: «Egarri dana betor Nigana, eta edan begi Ni -gan sinesten dauanak. Liburu Santuak dinoan lez, ur biziko ibaiak jario -ko jakoz barru-barrutik».

Beragan sinestuko ebenek hartuko eben Espirituagaitik esan ebanhori; izan ere, ez zan artean Espiriturik, Jesusen aintza ez zan-eta orain -dino azaldu.

98

Page 51: Markosekin otoitzean

PENTEKOSTE OSTEKO DOMEKEA

HIRUTASUN GUZTIZ SANTUA

Jauna da Jainkoa, goian zeruan eta behean lurrean: ez da besterik.

Deuteronomio liburutik (Jn 20, 19-23)

Honan berba egin eutsan Moisesek Israel herriari: «Itaundu antzina -ko aldiei, zu baino lehenago izandakoei, Jaunak gizakia munduan sortuebanetik hasita; itaundu ea inoiz holakorik jazo edo entzun izan danmunduaren ertz batetik besteraino. Ba ete da herririk, zuk lez Jainkoasuaren erditik berbetan entzun eta bizirik gelditu danik? Izan al da inoizjainkorik, herri bat beste herri baten menpetik atara eta Beretzat har tzenahalegindu danik? Bada, horixe egin eban Jaunak, zuen Jainkoak, zuenbegi-bistan Egipton: ezaugarri, mirari eta egintza harrigarriez, borro ka -ren bidez, ahalmen handiz, esku indartsuz eta izua zabalduz askatu zin-duezan.

Autortu, beraz, gaur, eta izan beti gogoan Jauna dala Jainkoa, goianze ruan eta behean lurrean: ez da besterik. Bete gaur emoten deutsu -dazan lege eta aginduak, zoriontsu izan zaitezen zeu eta zure ondo ren -go seme-alabak eta luzaro bizi, Jaunak, zeure Jainkoak, betiko emongodeutsun lurraldean .

Erantzun-salmoa (Sal 32, 4-5. 6 eta 9, 18-19. 20 eta 22)

BAI DOHATSU,JAUNAK BERE OINORDE AUTATU DAUAN HERRIA!

Zuzena da Jaunaren hitza, leiala Harek egin dauan guztia.Zuzen eta bidezko dana dau maite,Haren graziaz lurra dago bete.

Jaunaren berbak egin ditu zeruak,Haren aho-arnaseak izar-mordoak,Harek esanik eginak dira-eta,Harek agindurik heldu dira izatera.

101

Aurpegia gordeten badozu, ikara dira,arnasea kentzen badeutsezu, hilten,euren hautsetara dira bihurtzen.Zure arnasea bialtzen badozu,izatea emoten deutsezu;lur-azala barriarazoten dozu.

Izan bedi Jaunaren ospea sekuletan,poztu bedi Jauna, Berak eginetan.Atsegin bekio nire olerkia,nire poza da Jainkoa.

Gu guztiok Espiritu bat berean izan gara bateatuak,gorputz bat bakarra egiteko.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik(1 Ko 12, 3b-7. 12-13)

Senideok: Ezin dau inork esan «Jesus da Jauna!» Espiritu Santuak era -ginda ez bada.

Era askotakoak dira dohaiak, baina bat bakarra Espiritua; era as ko -takoak zerbitzuak, baina bat bakarra Jauna; era askotakoak eginbideak,baina bat bakarra Jainkoa, guztiekan guztia egiten dauana. Bakotxariguztien onerako emoten deutsoz Jainkoak Espirituaren dohaiak.

Gorputzak, bat izanik ere, atal asko ditu; baina atal guztiak, askoizanik ere, gorputz bat bakarra osotzen dabe. Gauza bera jazoten daKristogaz ere. Gu guztiok, judu nahiz greziar, esklabo nahiz libre,Espiritu bat berean izan gara bateatuak, gorputz bat bakarra egiteko.Eta guztiok Espiritu bat beretik edan dogu.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 20, 19-23)

Astearen lehenengo egunean, ilunabarrean, etxe baten batutaegozan ikasleak, ateak itxita, juduen bildurrez. Sartu zan Jesus eta, er -dian jarririk, esan eutsen: «Bakea zuei». Hori esanda, eskuak eta saihetsaerakutsi eutsezan. Ikasleak pozez bete ziran, Jauna ikustean.

Jesusek barriro esan eutsen: «Bakea zuei. Aitak Ni bialdu nauan lez,Nik zuek bialtzen zaituet». Eta hareen gainera arnasea botaz, esan eu -tsen: «Hartu egizue Espiritu Santua. Zuek pekatuak parkatzen deutse -zuezanei, parkatu egingo deutsez Jainkoak ere; zuek parkamena uka -tzen deutsezuenei, ukatu egingo deutse».

100

Page 52: Markosekin otoitzean

HIRUTASUN GUZTIZ SANTUAREN ONDORENGOEGUENA

KRISTOREN GORPUTZ-ODOL SANTUAK

Odol hau Jaunak zuekin burutu dauanitunaren ezaugarria da.

Urteera liburutik (Ur 24, 3-8)

Egun hareetan, Moisesek Jaunaren berba eta erabagi guztiak jakina-razo eutsazan herriari, eta herri osoak, aho batez, erantzun eutsan: «Jau-nak esandako guztia egingo dogu».

Jaunak esandako guztia idatzi eutsen Moisesek. Biharamunean, goi-zean goiz jagirik, altarea eregi eban mendiaren oinean, eta hamabi zu-tarri ipini ebazan Israelgo hamabi leinuen izenean. Ondoren, zekorrakhil eta Jaunari erre-opari eta alkartasun-oparitzat eskeintzeko agindueutsen israeldar gazte batzuei. Odolaren erdia hartu eta ontzietan ipinieban Moisesek, eta beste erdia altara gainean isuri.

Gero, itun-liburua hartu eta herriari irakurri eutsan. Herriak erantzuneban: «Obedituko dogu eta beteko Jaunak esandako guztia». Odolahartu eta herriaren gain txipriztindu eban Moisesek, esanez: «Odol hauda xedapen honeen guztien arabera Jaunak zuekin burutu dauan ituna-ren ezaugarria».

103

Hara, Jaunaren begiak bildur deutsoenakana,Haren maitasuna itxaroten dabenakana; heriotzatik atarako ditu, eta gosetean aseko.

Gure bihotza Jaunaren zain daukagu, lagun eta babes Bera dogu.Betor gugana, Jauna, zure maitasuna,Zeugan dogu-eta gure uste ona.

Seme-alaba egiten zaituen Espiritua hartu dozue,eta Espirituaren bidez «Abba! Aita!» deitzen deutsazue Jainkoari

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik (Erm 8, 14-17)

Senideok: Jainkoaren Espirituak gidatzen dituanak, horreek diraJain koaren seme-alaba. Zuek ez dozue hartu esklabo egiten zaituenespi ritua, barriro ere bildurpean bizitzera eroango zaituena; zuek seme-ala ba egiten zaituen Espiritua hartu dozue, eta Espirituaren bidez«Abba!», hau da, «Aita!» deitzen deutsazue Jainkoari.

Espiritu berberak gure espirituagaz bat egiten dau Jainkoaren seme-alaba garala autortzeko; eta, seme-alaba bagara, baita oinordeko ere,Jain koaren oinordeko eta Kristoren oinordekide; izan ere, nekeetan Kris-toren kideko baldin bagara, aintzan ere haren kideko izango gara-eta.

Bateatu Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 28,16-20)

Aldi haretan, hamaika ikasleak Galileara joan ziran, Jesusek adierazoeutsen mendira. Ikusi ebenean, gurtu egin eben; batzuk, ostera, za lan -tzan egozan.

Jesusek, hurreraturik, honan berba egin eutsen: «Aginpide osoaemon deust Jainkoak zeru-lurretan. Zoaze, bada, eta egin herri guztiaknire ikasle, Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean batea-tuz eta Nik agindu deutsuedan guztia beteten irakatsiz. Eta Ni zuekinizango nozue egunero munduaren azkenera arte».

102

Page 53: Markosekin otoitzean

Beraz, akerren eta zezenen odolak eta erretako behi baten errautsek,kutsaturik dagozanen gain txipriztinduz, pertsona horreek sagaratzekoindarra baldin badabe, azaleko garbitasuna emonez, zenbatez gehiagoKristoren odolak, betiko Espirituaren bidez bere burua Jainkoari oparigarbi eskeini eutsan harenak, ez dau garbituko gure barrua heriotzaradaroen egintzetatik, guk Jainko biziari kultua emoteko!

Horregaitik, Kristo itun barri baten bitarteko da, heriotzea dala me -dio, lehengo itunaren sasoian egindako hutsegiteak parkatzeko; holan,agindutako betiko ondarea jaso daikee Jainkoak deitutakoek.

Hau nire gorputza da. Hau nire odola da.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik (Mk 14, 12-16.22-26)

Legamin bako Ogien jaiko lehen eguna zan, pazko-bildotsa hiltenzaneko eguna. Ikasleek itaundu eutsoen Jesusi: «Non gura dozu pazko-afarirako prestaketak egitea?»

Harek ikasleetako bi bialdu ebazan, esanez: «Zoaze urira, eta ur-suilada roan gizon bategaz egingo dozue topo; jarraitu egiozue, eta sartukodan etxeko nagusiari esan: "Maisuak itauntzen dau non dauan ikaslee-kin pazko-bildotsa jateko tokia". Harek gela handi bat erakutsiko deu -tsue goian, jantzirik eta atonduta. Prestatu hantxe behar doguzanak».Joan ziran ikasleak eta, urira heldu ziranean, Jesusek esan eutsen lezaurkitu eben dana, eta pazko-afaria prestatu eben.

Afaltzen ziharduela, Jesusek ogia hartu eban eta, bedeinkapen-otoi -tza eginez, zatitu eta emon eutsen, esanez: «Hartu egizue: hau nire gor-putza da». Gero, kaliza hartu eta esker oneko otoitza esanez, emon eu -tsen, eta guztiek edan eben bertatik. Eta esan eutsen: «Hau nire odolada, itunaren odola, guztien alde isuria. Benetan dinotsuet: Ez dot gehia -go ardorik edango, Jainkoaren erreinuan ardo barria edango dodan egu-nera arte».

Gorazarreak abestu ondoren, Oliamendira urten eben.

105

Erantzun-salmoa (Sal 115, 12-13. 15-16. 17-18)

SALBAMEN-EDONTZIA DOT HARTUKO, ETA JAUNAREN IZENA DEITUKO.

EDO ALELUIA

Zer bihurtuko deutsat Jaunari, emon deustazan guztiakaitik?Salbamen-edontzia dot hartuko, eta Jaunaren izena deituko.

Jaunaren begietan balio handikoa Haren zintzoen herioa.Zure morroi nozu ni, Jauna, zure morroi eta zure neskamearen semea, askatu dozuz nire kateak.

Eskeiniko deutsut gores-oparia, deituko dot, Jauna, zure izena.Emongo deutsadaz Jaunari zin egindakoak, herri guztia begira dagoala.

Zenbatez gehiago Kristoren odolak ez dau garbituko gure barrua!

Hebrearrei egindako epistolatik (Heb 9, 11-15)

Senideok: Kristo datozan ondasunen abade nagusi lez agertu da.Bera sartu dan santutegia lehengoa baino handiagoa eta bikainagoa da,ez giza eskuz egina, hau da, ez mundu honetakoa. Kristo behin betikosar tu da santutegian, ez akerren eta zezenen odola eskeiniz, berea bai -no, holan betiko askatasuna lortu deuskula.

104

Page 54: Markosekin otoitzean

“Atarako dozuez urak pozetan, salbamenaren iturrietan.Eskerrak Jaunari, Haren izena oihu egizue.Ezagutuazo herrietan Haren eginen bikainak, iragarri egizue Haren izen garaia.

Kanta Jaunari, harrigarriak egin ditu-eta, ezagutu begie hau lurbira osoan.Sionen bizi zareenok, goratu egizue irrintzika, handi dago-eta Israelgo Santua zuen erdian”.

Ezagutuko dozue jakintza guztiaren gainetik dagoan Kristoren maitasuna.

San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik (Ef 3, 8-12.14-19)

Senideok: Niri, fededun guztien artean txikiena nazan honi, dohainhau emon jat: Kristoren neurribako aberastasuna jentilei iragartea, etaguztiei argi adierazotea zelan diharduan beteten, Jainkoagan, gauzaguztien egileagan, betidanik gordeta egoan asmo ezkutua. Holan, agi-rian jarten jake orain, Eleizearen bitartez, zeruetako aginte eta botereeiJainkoaren era askotako jakituria, Berak betidanik eban, eta Kristo Jesusgure Jaunagan burutu dauan asmoaren jakituria. Kristori esker eta Be-ronegan dogun sinesmenaren bitartez ausartzen gara konfiantza osozJainkoagana hurreratzen.

Horregaitik, belauniko jarten naz Aitaren aurrean, bai zeruan eta bailurrean familia guztien sorburu danaren aurrean, eta hau eskatzen deu -tsat: bere aintzaren aberastasunari jagokonez, sendotu zagiezala bereEspirituaren indarrez, barrutik bizi zaitezen; bizi daitela Kristo zuenbihotzetan sinesmenaren bidez eta izan daitela maitasuna zuen bizitza-ren erro eta oinarri. Holan ulertu ahal izango dozue, fededun guztiakazbatera, zeinen zabal eta luze, garai eta sakon dan Kristoren maitasuna;ezagutuko dozue jakintza guztien gainetik dagoan maitasun hori; eta,holan, Jainko-izatearen betetasunaz beteko zaree.

107

PAZKO ONDORENGO III . BARIKUA

JESUSEN BIHOTZ GUZTIZ SANTUA

Ikaraz jarten jat bihotza.

Oseas Profetearen liburutik (Os 11, 1b. 3-4. 8c-9)

Honan berba egiten dau Jaunak:«Israel umea zala, maite izan neban;eta Egiptotik dei egin neutsan neure semeari.Nik erakutsi neutsan oinez Efraimi,besoetan eroan neban;halan ere, ez ziran ohartuNik zaintzen nituala.Amodio-lokarriz erakarten nituan,maitasun-loturaz:umetxoa musuraino jasoten dauana leznintzan hareentzat;makurtu eta jaten emoten neutsen.Ikaraz jarten jat bihotza,dardaraz erraiak.Ez deutsat hasarreari bizten itziko;ez dot Efraim barriro hondatuko,Jainkoa naz-eta Ni, ez gizakia,santua Ni zuen artean,eta ez nator hasarre-suminez».

Erantzun-salmoa (Is 12, 2. 3. eta 4bcd. 5-6)

ATARAKO DOZUEZ URAK POZETAN SALBAMENAREN ITURRIETAN.

Hara, Jainkoa da nire salbatzaile; ba dot uste on eta ez naz bildur.Jauna da-eta nire indar eta kemen,Bera izan da nire salbamen.

106

Page 55: Markosekin otoitzean

URTEAN ZEHARREKO DOMEKAK

109

Saihetsa zulatu eutsan,eta odolak eta urak urten eben.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 19, 31-37)

Pazko-jairako prestaketa-eguna zan, eta juduek ez eben gura gor-puak zapatuz kurutzean gelditzerik, zapatu ha oso jaiegun handia zan-eta. Horregaitik, kurutzeratuei berna-hazurrak hausi eta handik ken tze -ko eskatu eutsoen Pilatori. Joan ziran, bada, gudariak eta berna-hazu-rrak hausi eutseezan Jesusegaz kurutzeratutako biei; baina, Jesu seganaheldu ziranean, ordurako hilda egoala ikusirik, ez eutsoen berna-hazu-rrik hausi; gudari batek lantzaz saihetsa zulatu eutsan, eta bat-bateanodolak eta urak urten eben.

Ikusi ebanak berak autortzen dau eta haren autormena egiazkoa da.Berak badaki egia dinoana, zuek ere sinestu dagizuen. Hau Liburu San-tuak dinoena bete eiten jazo zan: «Ez deutsoe hazurrik hausiko». Etabeste pasarte batean hau dino: «Zulatu ebenari begiratuko deutsoe».

108

Page 56: Markosekin otoitzean

URTEAN ZEHARREKO II . DOMEKEA

Berba egin, Jauna;

zure morroi hau entzuten dago.

Samuelen lehenengo liburutik (1 Sm 3, 3b-10. 19)

Egun hareetan, Jaunaren zerbitzuan ziharduan Samuel mutikoak, Eli-ren ardurapean. Sasoi haretan Jaunak ez eban sarri berba egiten, etaikusikariak bere ez ziran sarri jazoten. Egun batez Eli bere gelan egoanetzunda; begiak lausotzen hasi jakozan eta ezin eban ikusi. Artean atza -mau barik egoan Jainkoaren kriseilua. Samuel lotara joan zan, Jainkoa-ren kutxa egoan Jaunaren santutegian.

Jaunak dei egin eutsan Samueli, eta honek erantzun: «Hemen nozu».Lasterka Eligana joan eta esan eutsan Samuelek: «Hemen nozu, dei egindeustazu-eta». Elik erantzun eutsan: «Ez deutsut nik dei egin; bihurtu etaegizu lo». Joan eta lotarako etzun zan.

Jaunak barriro dei egin eutsan Samueli. Hau jagi eta Eligana joanzan, esanez: «Hemen nozu, dei egin deustazu-eta». Elik erantzun eutsan:«Ez deutsut nik dei egin, seme; bihurtu eta egizu lo». Samuelek ez ebanordura arte Jauna ezagutzen, eta Jaunak ez eutsan bere berbea inoizbere adierazo.

Hirugarren aldiz egin eutsan dei Jaunak Samueli. Hau jagi eta Eli-gana joan zan, esanez: «Hemen nozu, dei egin deustazu-eta». Igarri eu -tsan Elik Jaunak ziharduala mutikoari deika, eta esan eutsan Samueli:«Zoaz lotara eta, norbaitek barriro dei egiten badeutsu, esan: "Berbaegin, Jauna; zure morroi hau entzuten dago". Bihurtu zan Samuel beretokira eta lotarako etzun zan.

Jaunak, hurreraturik, dei egin eutsan, besteetan lez: «Samuel, Sa-muel!» Eta Samuelek erantzun: «Berba egin, zure morroi hau entzutendago».

Samuel haziz joian, eta Jauna beragaz eban. Ez zan Jaunaren berbabakar bat ere bete barik gelditu.

111

Page 57: Markosekin otoitzean

Zuen gorputzak Kristoren gorputz atal dira.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik(1 Ko 6, 13c-15a. 17-20)

Senideok: Gorputza ez da haragikeriarako, Jaunarentzat baino, etaJauna gorputzarentzat. Jainkoak, Jauna biztu ebanak, biztuko gaitu guere bere ahalmenaz.

Ez al dakizue zuen gorputzak Kristoren atal dirana? Jaunagaz alkar -tzen dana, espiritu bat bera egiten da Haregaz.

Egizue ihes haragikeriatik. Gizon-emakumeek egiten daben bestepekatu guztiak gorputzetik kanpora gelditzen dira; baina haragikeriazkopekatua egiten dauanak bere gorputzaren aurka egiten dau pekatu.

Ez al dakizue zuen gorputza Jainkoak emon deutsuen eta zuekanbizi dan Espiritu Santuaren tenplua dala? Beraz, ez zaree jadanik zeue-nak; garesti ordainduz eskuratu zaitue Jainkoak. Goratu egizue, bada,Jainkoa zeuen gorputzaz.

Ikusi eben non bizi zaneta Haregaz gelditu ziran.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 1, 35-42)

Aldi haretan, han egoan Joan Bateatzailea bere ikasle bigaz. Jesushandik igaroten ikusirik, esan eutsen: «Horra hor Jainkoaren Bildotsa».Ikasle biek, hori entzunik, Jesusi jarraitu eutsoen. Bihurtu zan Jesus eta,jarraitzen eutsoela ikusirik, esan eutsen: «Zeren bila zabilze?» Hareekerantzun: «Rabbi, non bizi zara?» (Rabbik “Maisu” esan gura dau). Jesu-sek esan eutsen: «Zatoze eta ikusiko dozue». Joan ziran, ikusi eben nonbizi zan, eta Beragaz gelditu ziran egun haretan. Arratsaldeko laurak in-guru ziran.

Joani entzun eta Jesusi jarraitu eutsoen bietako bat Andres zan,Simon Pedroren anaia. Andresek bere anaia Simonegaz egin eban topolehenengo, eta esan eutsan: «Mesias aurkitu dogu». (Mesiasek “Kristo”–hau da, Igurtzia– esan gura dau). Eta Jesusegana eroan eban. Jesusek,begira-begira jarriz, esan eutsan: «Simon zara zu, Joanen semea; aurre-rantzean "Kefas" izango da zure izena» (Kefasek Pedro –hau da, Har-kaitza– esan gura dau).

113

Erantzun-salmoa (Sal 39,2 eta 4ab.7-8a. 8b-10)

HEMEN NOZU, JAUNA,ZURE NAHIA EGIN DAGIDAN.

Itxaron dot Jaunagan, itxaron,makurtu jat eta nire oihua entzun dau.Ahoan eresi barri bat ipini deust,gure Jainkoarentzat gorespena.

Opari eta eskeintzarik ez dozu nahi izan,baina belarriak edegi deustazuz;erre-opari eta hoben oparirik ez dozu eskatu,eta orduan esan dot nik: «Hemen nozu».

Liburuan nitaz hau dago idatzita:egin dagidala zure nahia.Ene Jainko, gogozko jat hori,eta bihotz-maminean dot zure legea.Iragarri dot batzar nagusian zure salbamena,ezpanik ez dot itxi, badakizu, Jauna.

112

Page 58: Markosekin otoitzean

Iheskorra da mundu honetako irudia.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik(1 Ko 7, 29-31)

Senideok: Epea laburtu egin dala dinotsuet. Beraz, gelditzen jakundenboran, ezkonduak bizi beitez ezkondurik ez balegoz lez; negar da-gienak, negar egingo ez balebe lez; pozik dagozanak, pozik ez balegozlez; erosten dabenak, ezer ez baleuke lez, eta mundu honetako gauzezbaliatzen diranak, baliatuko ez balira lez; izan ere, mundu hau, oraingobere itxuran, desagertzear dago.

Bihozbarritu zaiteze eta sinestu barri ona.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik (Mk 1, 14-20)

Joan Bateatzailea kartzelan sartu ebenean, Jesus Galileara joan zaneta Jainkoaren Barriona iragarten eban. Honan esaten eban: «Betea dasasoia, eta hurrean da Jainkoaren erregetza. Bihozbarritu zaiteze eta si-nestu Barriona».

Jesusek, Galileako itsasbazterretik igarotean, Simon eta honen anaiaAndres ikusi ebazan sareak uretara botaten, arrantzaleak ziran-eta. Je-susek esan eutsen: «Zatoze Nigaz, eta giza arrantzale egingo zaituet».Hareek bat-batean sareak itzi eta jarraitu egin eutsoen.

Aurreratxoago, Santiago eta honen anaia Joan, Zebedeoren semeak,ikusi zituan; sareak konpontzen ziharduen euren ontzian. Ikusi baizenlaster, dei egin eutsen Jesusek. Hareek, euren aita Zebedeo mutilakazontzian itzirik, Jesusen ondoren joan ziran.

115

I I I . DOMEKEA URTEAN ZEHAR

Ninivetarrak euren bide okerretik bihurtu ziran.

Jonas Profetearen liburutik (Jon 3, 1-5. 10)

Jaunak barriro berba egin eutsan Jonasi eta esan eutsan: «Ea, zoaz Ni-nive uri handira, eta iragarri egizu han Nik emoten deutsudan mezua».

Ninivera joan zan Jonas, Jaunak agindu eutsan lez. Ninive uri izuga-rri handia zan; hiru eguneko bidea eban alderik alde. Sartu zan Jonasurian eta egun bateko bidea egin eban, mezu hau iragarriz: «Berrogeiegunen buruan, Ninive birrindua izango da».

Sinestu eutsoen ninivetarrek Jainkoari eta barau-deia zabaldu eben,eta danak, handi eta txiki, dolu-jantziz estaldu ziran.

Ikusi eban Jainkoak ninivetarrek egin ebena eta euren bide okerre-tatik bihurtu zirala, eta damutu egin zan hareei egindako mehatxuaz,eta ez eban bete.

Erantzun-salmoa (Sal 24,4-5.6 eta 7cd.8-9)

ERAKUTSI NIRI, JAUNA, ZURE BIDEAK.

Erakutsi niri, Jauna, zure bideak,adierazo zure bidezidorrak.Eroan nagizu zure egia bidetik, eta argitu,Zu zara-eta nire Jainko salbatzaile,Zu zaitut egun osoan nire itxaropide.

Oroitu zaitez zure errukiaz, Jauna,oroitu zure maitasunaz, betidanik dira-eta.Oroitu zaitez nitaz zure maitasunean,Jauna, zure ontasunean.

Ona eta zuzena da Jauna;horregaitik erakusten deutse hobendunei bidea.Apalak zuzenbidez daroaz,erakusten deutse bere bidea apalei.

114

Page 59: Markosekin otoitzean

Entzungo al dozue gaur Haren berbea:«Ez gogortu zuen bihotzak Meriban lez,Masa egunean basamortuan lez.Zuen gurasoek han zirikatu ninduen,Nik eginak ikusi arren, tentatu ninduen.»

Neskatileak Jaunaren gauzetan dau ardura,Berarentzat izateko.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik(1 Ko 7, 32-35)

Senideok: Zuek kezka barik bizitzea gura neuke. Ezkondubakoa Jau-naren gauzez kezkatzen da, Jaunari atsegin zelan emongo; ezkondua,barriz, munduko gauzez kezkatzen da, emazteari atsegin zelan emongo,eta bere barruan zatituta dago. Emakume ezkondubakoa eta neskatileaJaunaren gauzez kezkatzen dira, eta gorputz eta arima Berari emonakbizi dira; ezkondua, barriz, munduko gauzez kezkatzen da, senarrariatse gin zelan emongo.

Hau zeuen onerako dinotsuet, ez zuei tranparik jarteko. Hau da guradodana: modu egokienean bizi zaitezela, eragozpen barik Jaunari lotuak.

Itzal handiz irakasten eban.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik (Mk 1, 21-28)

Jesus eta ikasleak Kafarnaumera heldu ziran. Eta, zapatuan sinagogansarturik, irakasten hasi zan Jesus. Jente guztia harriturik egoan haren ira-kazpenaz, nagusitasunez irakasten eutsen-eta, ez lege-maisuek lez.

Bazan, hain zuzen, sinagoga haretan espiritu gaiztoaren menpeegoan gizon bat, eta oihuka esan eban: «Zer dok gugaz, Jesus Nazare-tarra? Gu hondatzera hator ala? Bajakiat nor hazan: Jainkoaren Santua».

Jesusek gogor eraso eutsan: «Isildu hadi eta urten gizon horregan-dik!» Espiritu gaiztoak astinaldi gogorra emon eutsan eta, garrasi handiaeginez, urten egin eban gizonagandik.

117

URTEAN ZEHARREKO IV. DOMEKEA

Profeta bat atarako deutset Nik,eta neure berbak ezarriko deutsadaz ahoan.

Deuteronomio liburutik (Dt 18, 15-20)

Honan berba egin eutsan Moisesek herriari: «Jaunak, zuen Jainkoak,ni lako profetea sortuko dau zuen artetik, herritarren artetik. Entzun be-rari! Horixe da, Horeb mendian baturik zengozela, Jaunari, zeuen Jain-koari, eskatu zeuntsoena: "Ez dogu Jaunaren, geure Jainkoaren, ahotsabarriro entzun gura, ezta sute handi hori barriro ikusi gura ere, hilegingo gara-eta bestela".

Orduan, Jaunak esan eustan: "Ondo deritzat herriak esandakoari. Zulako profetea sortarazoko dot herritarren artetik; neure berbak ezarrikodeutsadaz ahoan eta Nik agindutakoa esango deutse. Profeteak nire ize-nean adierazoko dituan berbak onartuko ez dituanari, Neuk eskatukodeutsadaz kontuak. Baina Nik agindu bako berbea nire izenean adiera-zotera ausartzen dan profetea edota jainko arrotzen izenean berba egi-ten dauana, hil egingo dabe"».

Erantzun-salmoa (Sal 94,1-2.6-7abc.7d-9)

ENTZUNGO AL DOZUE GAUR JAUNAREN BERBEA:«EZ GOGORTU ZUEN BIHOTZAK».

Zatoze, pozez oihu deiogun Jaunari,txalo deiogun salbamen dogun Harkaitzari.Hurreratu gakiozan aurrera esker-kantuekin,jai egin deiogun txalo eta eresiekin.

Zatoze, ahuspez jauretsi dagigun,egin gaituan Jaunari belaunikatu gakiozan.Bera da-eta gure Jainkoa,gu, barriz, Haren larreko herria,Haren zainpeko artaldea.

116

Page 60: Markosekin otoitzean

URTEAN ZEHARREKO V. DOMEKEA

Goizetik gaueraino hor nabil batera eta bestera.

Joben liburutik (Jb 7, 1-4. 6-7)

Egun hareetan, honan berba egin eban Jobek:«Burrukea da gizakiaren bizitza lurrean,langilearenak lakoak haren egunak.Esklaboak lez, kerizpea gura dau,langileak lez, soldatea itxaroten;baina nire zoria etekinik bako hilabeteak dira,gau nekagarriak dagokidaz.Oheratu orduko, esaten deutsat neure buruari:"Noiz jagiko ete naz?"Amaibakoa egiten jat gaua,jirabiraka egunsentira arte.Ehuleen anezka-tresna baino arinago doaz nire egunak,amaitzear dagoz, haria amaitzean lez.Gogoan izan, ene Jainko, nire bizitza arnasaldi bat dala,nire begiek ez dabela barriro zoriona ikusiko».

119

Danak ikaraturik gelditu ziran, alkarri itaunka: «Zer dogu hau? Ira-kaspen barria, eta zelako nagusitasunez emona gainera! Espiritu gaiz-toei ere agintzen deutse, eta obeditu egiten deutsoe!»

Laster zabaldu zan Jesusen entzutea Galilea aldeko bazter guztietara.

118

Page 61: Markosekin otoitzean

Harek asko osatu ebazan era guztietako gaitzetik.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik (Mk 1, 29-39)

Aldi haretan, Jesus, sinagogaitik urten eta, Simon eta Andresen etxe -ra joan zan zuzenean, Santiago eta Joanegaz. Simonen amaginarrebeaoheratuta egoan sukarragaz; bat-batean, haretaz berba egin eutsoen Je-susi. Joan jakon Jesus ondora, eskutik hartu eta jagiarazo egin eban. Su-karrak alde egin eutsan, eta zerbizen hasi jaken.

Arratsaldean, eguzkia sartu ondoren, gaixo eta deabrudun guztiakeroan eutsoezan Jesusi. Herri guztia batu zan ateaurrean. Eta harekgaixo asko osatu zituan, edozein zala ere hareen gaitza, eta deabru askobota. Deabruei ez eutsen izten berbarik egiten, baekien-eta nor zan.

Goizean goiz, oraindino ilun egoala, Jesus, herritik urten eta, bazterbakarti batera joan zan; han otoitzean ziharduan. Simon eta lagunak Je-susen bila hasi ziran eta, aurkitzean, esan eutsoen: «Jente guztia zurebila dabil».

Harek, ostera, erantzun: «Goazen beste nonbaitera, inguruko auzoe-tara, horreetan ere Barriona iragartera, horretarako urten dot-eta». Ho -lan, Galilea guztian zehar ibili zan, hango sinagogetan Barriona iragar-ten eta deabruak botaten.

121

Erantzun-salmoa (Sal 146,1-2.3-4.5-6)

GORATU EGIZUE JAUNA,BIHOTZ-URRATUAK OSATZEN DITUANA.

Goratu egizue Jauna,ona da-eta gure Jainkoari eresi egitea,gozoa Hari jagokon gorespena emotea.Jerusalem Jaunak eregiten dau,Israeldik banatuak batzen.

Bihotz-urratuak Berak osatzen,eta hareen zauriak lotzen.Izarrak bat-banaka ditu zenbatzen,bakotxa bere izenaz izendatzen.

Handi da gure Jainkoa, indarrez indartsu,Harek dakianak neurririk ez dau.Jaunak umilak jasoten ditu,gaiztoak lurrera jaurtiten ditu.

Errukarri ni, Ebanjelioa zabaltzen ez badot.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik(1 Ko 9, 16-19. 22-23)

Senideok: Barriona iragarten dodala eta, ezin naz harrotu; ezinbes-tean dagokidan eginbeharra dot-eta hori, eta errukarri ni, Barriona ira-garriko ez baneu!

Barriona neure gogoz iragarriko baneu, mereziko neuke saria; bainanik gura izan barik ezarri deusten eginkizuna beteten badihardut, zersari zor jat orduan? Hauxe bakarrik: Barriona dohairik iragartea, Barrio-naren zerbitzutik jatorztazan eskubideez baliatu barik.

Guztiz libre nazan arren, guztien esklabo egin naz, ahalik jentegehien Kristorentzat irabazteko. Makal diranakaz makal egin naz, ma-kalak irabazteko. Guztiakana ahalik eta gehien egokitzen ahalegindunaz, zelan edo halan batzuen batzuk salbatzeko. Eta guztia Barrioana-gatik egiten dot, Barrion horretan neuk ere parte izan dagidan.

120

Page 62: Markosekin otoitzean

Izan zaiteze nire antzeko,ni Kristoren antzeko nazan lez.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik(1 Ko 10, 31 - 11, 1)

Senideok: Nahiz jan, nahiz edan, nahiz beste edozer egin, egizuedana Jainkoaren aintzarako. Ez izan jausibide, ez juduentzat, ez Jenti-lentzat, ez Jainkoaren eleiz alkartearentzat ere.

Ni ere guztiei gauza guztietan atsegin emoten ahalegintzen naz, etaez dot bilatzen neure ona, besteena baino, guztiak salbatu daitezan.Izan zaiteze nire antzeko, ni Kristoren antzeko nazan lez.

Itzi eban lepreak, eta garbi gelditu zan.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik (Mk 1, 40-45)

Aldi haretan, legenardun bat etorri jakon erreguka Jesusi eta, belau-nikaturik, esan eutsan: «Nahi badozu, garbitu naikezu». Jesusek, erruki-turik, eskua luzatu eta ikutu egin eban, esanez: «Nahi dot, izan zaitezgarbi». Orduan bertan alde egin eutsan legenak, eta garbi gelditu zan.

Jesusek bialdu egin eban, zorrotz aginduz: «Kontuz gero! Ez esaninori ezer. Baina zoaz, agertu abadeagana eta eskeini garbikuntzaren or-dainez Moisesek agindutakoa, ezaugarri izan dagien».

Ha, ostera, urten ebaneko, jazotakoa oihuka iragarten eta zabaltzenhasi zan, eta harrezkero ezin zan Jesus inongo herritan agirian sartu, etakanpoan gelditzen zan leku bazterretan. Holan ere, edonondik etorkionjentea.

123

URTEAN ZEHARREKO VI . DOMEKEA

Bakarrik biziko da legenarduna,oihal txaboletatik urrun.

Levitarren liburutik (Lb 13, 1-2. 44-46)

Honan berba egin eutsen Jaunak Moisesi eta Aaroni: «Norbaiti na-rruazalean handituek, zornadureak edo orbainak urteten badeutse, le-genarena lako zauria sortuz, Aaron abadeagana edota haren ondoren-goetako abade bategana eroango dabe. Legenarduna da; kutsaturikdago, eta holan autortuko dau abadeak buruan dauan gaitzagaitik.

Legenak jota dagoanak arropak urratuta eroango ditu, ulea harro etaaurpegia erdi estaldurik, eta "kutsatua, kutsatua!" oihu egingo dau. Gai -tzak alde egin arte, kutsatua izango da eta bakarrik biziko da, kanpale-kutik aparte».

Erantzun-salmoa (Sal 31,1-2.5.11)

ZU ZAITUT IHESLEKU,ASKATASUN POZEZ INGURATZEN NOZU.

Bai dohatsu gaiztakeria parkatu jakona,hobena estaldu jakona.Bai dohatsu Jaunak errurik leporatzen ez deutsona,barrenean iruzurrik ez dauana.

Nire hobena autortu deutsut,nire errua ezkutatu ez deutsut.«Autortuko deutsat –esan neban– Jaunari neure gaiztakeria»,eta Zuk parkatu zeustan nire hobenaren txarkeria.

Poztu zaiteze eta alaitu Jaunagan, zintzoak,egizue pozez oihu bihotz zuzeneko guztiek.

122

Page 63: Markosekin otoitzean

Ohean minez dala, Jauna jako lagun etorriko,gaitzaldiko ahultasun guztiak kenduko deutsoz.Hau dinot nik: “Erruki zakidaz, Jauna,osatu nagizu, hoben egina nozu-eta zure aurka”.

Ni, barriz, osasunean nozu zainduko,eta zure aurrean betierean eukiko.Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa,betidanik betidaino. Amen, amen.

Jesus ez zan izan batean “bai” eta bestean “ez”;Haregan danak “bai” egin ziran.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako bigarren epistolatik(2 Ko 1,18-22)

Senideok: Ondo daki Jainkoak zuei berba egitean ez nabilela batean“bai” eta bestean “ez”. Guk, Silbano, Timoteo eta hirurok, iragarri deu -tsuegun Jainkoaren Seme Kristo Jesus ez zan izan batean “bai” eta bes-tean “ez”; Haregan dana “bai” izan zan, hau da, Jainkoak baietza emondeutse Haregan agintzari guztiei; horregaitik, Kristoren bitartez ”Amen”esaten deutsagu Jainkoari, Berau goresten dogunean.

Jainkoa da gu eta zuek Kristogan sendotzen gaituana. Berak sagaratugaitu, bere ezaugarriaz markatu gaitu eta Espiritua ipini dau gure biho -tzetan, hartuko dogunaren indar lez.

Gizonaren Semeak badau lurreanpekatuak parkatzeko eskubidea.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik (Mk 2, 1-12)

Egun batzuen ondoren, Jesus Kafarnaumen sartu zan barriro, eta etxean egoaneko barria zabaldu zan. Batu zan jentetzagaz ez egoaninon tokirik, ezta atartean ere. Eta mezua adierazoten eutsen.

125

URTEAN ZEHARREKO VII . DOMEKEA

Ni nintzan, Ni,zure gaiztakeriak garbitzen ebazana.

Isaias Profetearen liburutik (Is 43, 18-19. 21-22. 24b-25)

Honan berba egiten dau Jaunak:“Ez gogoratu lehenean jazotakoez,ez gogoratu antzinakoez.Begira, dana barri egitera noa:hasia da sortzen,ez al deutsazue igarten?Bidea edegiko dot basamortuan,ibaiak landa lehorrean.Eta neuretzat eratu dodan herriaknire gorespena iragarriko dau”.Behartu egin nozu zeure pekatuekin,aspertu zeure erruekin.Nik, ostera, neure kabuzhondatu nituan zure erruak,ez nituan gogoan hartu zure pekatuak.

Erantzun-salmoa (Sal 40,2-3.4-5.13-14)

OSATU NAGIZU, JAUNA,HOBEN EGINA NOZU-ETA ZURE AURKA.

Bai dohatsu behartsuaz eta dohakabeaz arduratzen dana;egun gaiztoan onez atarako dau Jaunak.Jaunak gordeko dau, eta bizirik eukiko,dohatsu egingo dau lurrean:ez dau itziko arerioen menpean.

124

Page 64: Markosekin otoitzean

URTEAN ZEHARREKO VIII . DOMEKEA

Nire emazte hartuko zaitut betiko.

Oseas Profetearen liburutik (Os 2, 16. 17b .21-22)

Honan berba egiten dau Jaunak:“Nik neuk liluratuko dot,basamortura eroaneta bihotzera berba egingo deutsat.Han bere gaztaroan lez erantzungo deust,Egiptotik igon ebanean lez.Neure emazte egingo zaitut betiko;neure emazte egingo justiziaz eta zuzenbidez,maitasunez eta errukiz.Leialtasunez egingo zaitut neure emazte,eta zuk ezagutuko dozu Jauna”.

Erantzun-salmoa (Sal 102,1-2.3-4.8 eta 10.12-13)

ERRUKIOR DA JAUNA ETA GUPIDABERA.

Ene arima, goratu egizu Jauna;neure barren osoa, Haren izen deuna.Ene arima, goratu egizu Jauna,eta ez ahaztu Harek zuri egina.

Harek parkatzen ditu-eta zure hobenak,Osatzen zure gaitzak danak;begiratzen dau heriotzatik zure bizia,emoten deutsuz buruntzat grazia eta errukia.

Errukior da Jauna, eta gupidabera,berant hasarre eta guztiz onbera.Ez dihardu gugaz gure hobenen neurrira,ez deusku ordaintzen geure erruen harira.

127

Halako baten, elbarri bat ekarri eutsoen lau lagunen artean. Bainajentetzagaitik ezin eben eroan Jesuseganaino. Orduan, bera egoan pa-rean etxegaina zulatu eta zulotik behera eratsi eben elbarria, etzundaegoan ohatilan. Jesusek, hareen sinesmena ikusirik, esan eutsan elba-rriari: “Seme, parkatuak dozuz pekatuak!”.

Baziran han jesarrita lege-maisu batzuk, eta hau inoen eurekautan:“Zer jabilk Hau holan? Biraoka jabilk. Nork parkatu eikezak pekatuak,Jainkoak berak izan ezik?”

Baina Jesusek bere barruan hareen gogoetak igarri eta esan eutsen:“Zergaitik dozuez gogoeta horreek zeuen barruan? Zer da errazago, el-barriari "parkatuak dozuz pekatuak" esatea ala "jagi, hartu ohatilea etazabilz" esatea? Orain ikusiko dozue, bada, Gizonaren Semeak badaualamundu honetan pekatuak parkatzeko ahalmena. Eta esan eutsan elba-rriari: "Zeuri dinotsut: Jagi, hartu ohatilea eta zoaz etxera".

Bat batean jagi, ohatilea hartu eta guztien aurrean urten eban. Danakharriturik gelditu ziran, eta Jainkoa goresten eben, esanez: “Ez dogu se-kula holakorik ikusi”.

126

Page 65: Markosekin otoitzean

URTEAN ZEHARREKO IX. DOMEKEA

Gomutau zaitez morroi izan zineala

Egiptoko lurrean.

Deuteronomio liburutik (Dt 5, 12-15)

Honan berba egiten dau Jaunak: “Gorde zapatua, Jaunari sagaratuz,Jaunak, zure Jainkoak, agindu deutsun lez. Sei egunez egingo dozu laneta zeure eginbehar guztiak burutuko; baina zazpigarren eguna atse-den-eguna dozu, Jaunari, zure Jainkoari, sagaratua.

Ez egin ezelako lanik egun horretan, ez zuk, ez zure seme-alabek,ez zure morroi-neskameek, ez zure idi, asto zein beste abereek, eztazure urietan bizi dan etorkinak ere; holan, zure morroi-neskameek ere,zeuk lez, atsedena hartu ahal izango dabe.

Izan gogoan zeu ere esklabo izan zineala Egipton, eta Jaunak, zeureJainkoak, atara zinduzala handik ahalmen handiz eta esku indartsuz;horregaitik agindu deutsu Jaunak, zeure Jainkoak, atseden-eguna gor-deteko”.

Erantzun-salmoa (Sal 80,3-4.5-6.7-8a.10-11ab)

EGIN POZEZ OIHU,LAGUNTZAILE DOGUN JAINKOARI.

Jo salterioa, tunpa zaldabaia,lireagaz kitara alaia.Jo turuta hil barrian,hil beteko gure jai handian.

Israelek dau-eta ohiturea,Jakoben Jainkoak agindua;Joseri ezarri eutsan legea,Egiptotik urtetean.

129

Sortalde-sartaldeak urrun dagoz-eta alkarrengandik,hain urrun bialtzen ditu gure gaiztakeriak gugandik.Aita bere seme-alabez errukitu ohi dan lez,bildur deutsoenentzat errukidun da Jauna.

Zuek Kristoren agiria zaree,gure bidez idatzia.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako bigarren epistolatik(2 Ko 3, 1b-6)

Senideok: Gomendio-gutunak behar ete doguz zuentzat edo zuekan-dik, beste batzuek lez? Zeuek zaree gure gomendio-gutuna, geure biho -tzetan idatzita daroaguna eta jente guztiak ezagutu eta irakurri dauana.Garbi dago, izan ere, zuek Kristoren gutuna zareela, geuk idatzia, etaez tintaz, Jainko biziaren Espirituaz baino; ez harlauzetan, haragi-lau-zetan baino, bihotzean hain zuzen ere.

Horixe da Kristori esker Jainkoagan dogun konfiantzea. Ez gu geu-rez ezertarako gai garala uste dogulako; gaitasuna Jainkoagandik ja-torku; izan ere, Berak egin gaitu-eta gai itun barriaren zerbitzari iza-teko. Itun hori ez da legearen letra soilean oinarritzen, Espirituaren in-darrean baino, legearen letrak hil egiten dau-eta; Espirituak, barriz,bizia emoten.

Senar-barria eurakaz dauke.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik (Mk 2, 18-22)

Aldi haretan, Joanen ikasleek eta fariseuek barau-eguna eben. Jesu-segana joan eta esan eutsoen: “Zelan egiten dabe barau Joanen ikasleeketa fariseuek, eta zure ikasleek ez?”

Jesusek erantzun eutsen: “Ezteguetara deituek egin ete daikee barau,senar-barria eurakaz daukela? Senar-barria eurakaz daben bitartean, ezdaikee baraurik egin. Etorriko jake, bai, senar-barria kenduko deutseeneguna; orduan, egun haretan, egingo dabe barau.

Inork ez deutso jantzi zaharrari oihal gordinezko adabakirik josten;bestela, adabaki barriak jantzi zaharra behartu, eta zarratadea handia-goa egiten da. Ez dau inork ardo barririk ere sartzen zahagi zaharretan;ardoak zahagiak lehertu egingo leukez eta, orduan, ez ardo eta ez za-hagi. Ardo barria zahagi barrietan”.

128

Page 66: Markosekin otoitzean

Gizonaren Semea zapatuaren nagusi ere bada.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik (Mk 2, 23-3, 6)

Behin batean, zapatuz gari-soloetan zehar joian Jesus. Eta ikasleak,bide batez, galburuak ebaten hasi ziran. Fariseuek esan eutsoen Jesusi:“Zelan dihardue egiten, zapatuz zilegi ez dana?”

Harek erantzun: “Ez al dozue inoiz irakurri zer egin eban Davidekbeharraldi batean, bera eta bere lagunak goseak aurkitu ziranean?Zelan, Abiatar abade nagusi zala, Jainkoaren etxean sartu eta Jaunari es-keinitako ogiak jan ebazan, legez abadeek bakarrik jan eikeezanak, etazelan bere lagunei ere emon eutsen?”

Eta esan eutsen: “Zapatua gizakiarentzat egin eban Jainkoak, ez gi-zakia zapatuarentzat. Beraz, Gizonaren Semea zapatuaren beraren na-gusi da”.

[Jesus sinagogan sartu zan barriro. Bazan han besoa elbarrituta ebangizon bat. Zelatan egokozan zapatuz osatzen ete eban, zertan salatukoebilzan-eta.

Jesusek beso-elbarriari esan eutsan: “Jagi eta zatoz hona erdira”.

Eta besteei esan eutsen: “Zapatuz zer da zilegi, on egitea ala txarraegitea, bizia salbatzea ala hondatzea?” Hareek, ostera, isilik. Jesusek, in-gurukoei hasarre begiraturik eta euren setakeriaz mindurik, esan eutsangizonari: “Luzatu beso hori”. Harek luzatu eban, eta osatu egin jakon.

Handik urten orduko, fariseuek Herodesen alderdikoekin alkar hartueben Jesusen kontra, Ha zelan galduko].

131

Berbeta ezezaguna neban entzun:“Kendu deutsat lepotik zamea,haren eskuek itzi dabe otsara-lana.Larrialdian oihu egin deustazu eta askatu zaitut.

Ez izan zeugan besteren jainkorik,ez jauretsi jainko arrotzik.Ni nozu Jauna, zure Jainkoa,Egiptotik nik zaitut atara.”

Jesusen bizia agertzen da gure izate hilkor honetan.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako bigarren epistolatik(2 Ko 4, 6-11)

Senideok: “Disdiratu begi argiak ilunpetan” esan eban Jainkoakberak biztu dau argia gure bihotzetan, Jesu Kristoren aurpegian disdiraegiten dauan Jainkoaren aintza argiro ezagutu dagigun.

Baina altxor baliotsu hau buztinezko ontzitan daroagu, argi agertudaiten honenbesteko indarra Jainkoagandik datorrela eta ez gugandik.Alde guztietatik estutzen gaitue, baina zapaltzen ez; larri gagoz, bainaetsita ez; erasopean bai, baina eskutik itzita ez; lurrera botaten gaitue,baina hondatzen ez; edonon eta beti Jesusen heriotzea daroagu gugan,Jesusen bizia ere gugan agertu daiten.

Bizi garan bitartean, beti heriotzara garoez Jesusegaitik, gure izatehilkor honetan Jesusen bizia ere agertu daiten.

Irakurgai laburragoa egin nahi bada, kako [] artean emoten danzatia itzi daiteke.

130

Page 67: Markosekin otoitzean

Gure erruak gogoan badozuz, Jauna,nor dagoke zutunik, Jauna.Baina, parkamena Zugan dozu,Zu begirunez zerbidu zagiguzan.

Jaunagan itxaroten nago,nire barrena Haren berbearen zain dago.Gau-mutila goiz-argiaren zain dago:Nire gogoa Jaunaren zain dago.

Gau-mutila goiz-argiaren zain dago:Israel Jaunaren zain halan bego.Jaunagan dago-eta errukia,Haregan askatasun ugaria;Berak itziko dau Israel askaturik,egin dituan hoben guztietatik.

Sinesten dogu, eta horregaitik berba egiten dogu.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako bigarren epistolatik(2 Ko 4, 13C5, 1)

Senideok: Hau dino Liburu Santuak: “Sinestu neban, eta horregaitikberba egin neban”. Guk ere, sinesmen-espiritu bera dogula, sinesten dogueta horregaitik berba egiten dogu, jakinik, Jesus Jauna biztu dauanak biz-tuko gaituala gu ere Jesusegaz, eta beronen ondoan ipiniko gaituala zue-kin batera. Hau guztiau zuen onerako da, Jainkoaren dohaia askogana za-baltzean, esker ona ere ugaritu daiten, Jainkoaren aintzarako.

Horregaitik, ez dogu adorea galtzen. Gure gorputzak hondatzen ba-dihardu ere, barrutik indarbarritzen dihardugu egunetik egunera. Izanere, oraingo gure nekeek, une batekoak eta arinak izanik, betikoa danaintza parebakoa prestatzen deuskue. Geure begiak ez doguz ipintenikusten diran gauzetan, ikusten ez diranetan baino; ikusten diranakbehin-behinekoak dira-eta; ikusten ez diranak, barriz, behin betikoak.

Jakin badakigu, mundu honetan bizilekua dogun oihal-etxola hauhondatzen bajaku ere, Jainkoak prestaturiko bizilekua dogula zeruanbetiko, giza eskuz egin bakoa.

133

URTEAN ZEHARREKO X. DOMEKEA

Hasarrea sortuko dotzure jatorriaren eta emakumearenaren artean.

Hasiera liburutik (Has 3, 9-15)

Jainko Jaunak gizonari dei egin eta esan eutsan: “Non zara?” Harekerantzun: “Zure oinotsa baratzean entzun dodanean, bildurtu eta gordeegin naz, narrugorri nengoalako”. Jainkoak esan eutsan: “Eta nork jaki-narazo deutsu narrugorri zengozala? Galerazo neutsun zuhaitzeko fru-tua jan al dozu?” Gizonak erantzun: “Laguntzat emon deustazun emaku -meak eskeini deust frutua, eta jan egin dot”. Orduan, Jainko Jaunakesan eu tsan emakumeari: “Zer egin dozu?” Emakumeak erantzun: “Su-geak engainatu nau eta jan egin dot”.

Orduan, Jainko Jaunak esan eutsan sugeari:“Hori egin dozulako,madarikatua izango zaraabere guztien eta basapiztia guztien artean;sabel gainean ibiliko zara arrastakaeta hautsa jango dozu zeure bizitzako egun guztietan.Alkarren arerio egingo zaituetzu eta emakumea,zure eta haren ondorengoa;honek burua zapalduko deutsueta zuk orpotik helduko deutsazu”.

Erantzun-salmoa (Sal 129,1-2.3-4.5-6.7-8)

JAUNAGAN DAGO ERRUKIA,HAREGAN ASKATASUN UGARIA.

Barrenetik Zuri dagizut oihu, Jauna,entzun, Jauna, nire berbea.Begoz erne zure belarriak,nire oihu eskarira.

132

Page 68: Markosekin otoitzean

URTEAN ZEHAR XI. DOMEKEA

Zuhaitz zapaldua Neuk zutiarazoten dot.

Ezekiel Profetearen liburutik (Ez 17, 22-24)

Honan berba egiten dau Jaunak:“Zedro garaiaren adaburutik hartuko dot Neuk ere,kimu bat hartuko dot haren adar puntatik,eta Neuk landatuko dot mendi garai eta bikain batean.Israelgo mendi garaian landatuko dot;adarrak zabalduko ditu eta frutua emongo,zedro bikain bihurtuko.Mota guztietako hegaztiak biziko dira bertaneta habia egingo haren kerizpean.Basoko zuhaitz guztiek jakingo dabeNik, Jaunak, zuhaitz garaia beheratueta txikia goratu egiten dodala,zuhaitz hezea ihartu eta iharra hezebarritu.Nik, Jaunak, esandakoa bete egingo dot”.

Erantzun-salmoa (Sal 91,2-3.13-14.15-16)

ON DA ZURI ESKERRAK EMOTEA, JAUNA.

On da Jaunari eskerrak emotea,eta zure izenari, Goi-goiko, eresi egitea;goizean iragartea zure maitasuna,eta gauez zure leialtasuna.

Loratuko da zintzoa palmondoa lez,haziko da Libanoko izaia lez;Jaunaren etxean landatua,gure Jainkoaren atarietan loratua.

Emongo dabe uzta zahartzaroan ere,mardul eta gordin egongo dira.Iragarriko dabe zein zuzena dan Jauna,nire harkaitza, Beragan gaiztakeria ez dauana.

135

Satanasenak egin dau.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik (Mk 3, 20-35)

Aldi haretan, Jesus etxera bihurtu zan. Barriro ere jentetza handiabatu zan, eta ezin eben jatordurik ere egin Jesusek eta ikasleek. Jesu-sen senideak, hori jakitean, Ha hartu eta eroateko asmotan etorri ziran,burutik eginda egoala esaten eben-eta.

Jerusalemetik jatsitako lege-maisuek hau inoen Jesusi buruz: “Bel -tzebu dauko honek barruan”, eta “Deabruen buruzagiaren indarrez bo-taten ditu deabruak”.

Jesusek Beragana deitu eta parabola honeen bidez berba egin eu -tsen: “Zelan daike Satanasek Satanas bota? Bere barruan zatiturik da-goan erreinuak ezin dau iraun. Bere barruan zatiturik dagoan familiakezin dau iraun. Era berean Satanasek ere, bere buruaren aurka jagi etazatiturik badago, ezin dau iraun; harenak egin dau. Ez daiteke inor in-dartsu baten etxean lapurretan sartu, aldez aurretik ha lotzen ez badau;orduan, bai, harrapatu daikez haren etxeko ondasunak.

Benetan dinotsuet: Dana parkatuko deutse Jainkoak gizakiei, peka-tuak eta esan leitekezan birao guztiak; baina Espiritu Santuaren aurkabirao egiten dauanak ez dau sekula parkamenik izango: errudun izangoda betiko”. Espiritu gaiztoa eukala inoenei erantzun eutsen hau.

Jesusen ama eta anai-arrebak etorri ziran eta, kanpoan gelditurik,deituarazo egin eben. Jente asko egoan Jesusen inguruan jesarrita, etaesan eutsoen: “Entzun, ama eta anai-arrebak dozuz kanpoan, zeurebila”.

Jesusek erantzun eban: “Nortzuk dira nire ama eta anai-arrebak?”Eta, inguruan jesarrita eukazanei begiratuz, esan eban: “Honeek ditutnik ama eta anai-arreba. Jainkoaren nahia egiten dauana, horixe dot Nikanaia, arreba eta ama”.

134

Page 69: Markosekin otoitzean

URTEAN ZEHARREKO XII . DOMEKEA

Hemen lehertuko da zure olatuen harrokeria.

Joben liburutik (Job 38, 1. 8-11)

Jaunak ekaitzaren erditik erantzun eutsan Jobi:«Nork itxi eban itsasoa atez,amaren sabeletik indarka urten ebanean?Neuk emon neutsazan hodeiak soinekotzateta behe-lainoa ume-zapitzat.Neuk ezarri neutsazan mugak,ateak eta morroiloak ipiniz,eta esan neutsan: "Honaino helduko zara, ez aurrerago;hemen lehertuko da zure olatuen harrokeria"».

Erantzun-salmoa (Sal 106, 23-24. 25-26. 28-29. 30-31)

ESKERRAK JAUNARI,HAREN MAITASUNA BETIKOA DA-ETA.

EDO ALELUIA

Ontzietan itsasora sartu ziranak, ur handiz sal-erosketara joan ziranak.Hareek ikusi ebezan Jaunak eginak, ur zabalean Haren mirariak.

Haren hitzera jagi zan ekaitz-haizea, olatuak harrotuz oso gora:Zeruraino igoten ziran, lezaraino jasten, hareen barrua larritasunez joian urtzen.

Deadar egin eutsoen larrialdi haretan Jaunari, eta atara zituan euren nahigabetik.Haize leunez baretu eban ekaitza, itsas-olatuak isildu egin ziran.

137

Ahalegintzen gara Jaunari atsegingarri izaten,bai gorputz honetan, bai gorputz honetatik kanpo.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako bigarren epistolatik(2 Ko 5, 6-10)

Senideok: Uste onez beteak gagoz beti, jakinik, gorputz honetan bizigaran bitartean Jaunagandik erbesteratuak gagozala. Sinesmenaren ar-giak gidatzen gaitu, eta ez ikusten dogunak. Uste onez gagoz, bai, bainagurago geunke gorputz honetatik erbesteratuak izan Jaunagaz bizi iza-tera joateko.

Edozelan ere, gorputzean nahiz gorputzetik kanpo, Jaunari atsegin-garri izaten ahalegintzen gara; guztiok Kristoren auzitegian agertu behardogu-eta, nork bere ordaina hartzeko, saria ala zigorra, gorputzean bizigarala egindakoaren arabera.

Hazirik txikiena daeta ortuari guztiak baino handiagoa egiten da.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik (Mk 4, 26-34)

Aldi haretan, Jesusek esan eutsan jenteari: “Jainkoaren erreinua gi-zonak lurrean hazia ereitean jazo ohi danaren antzekoa da: ha lo nahiziratzarririk egon, gau eta egun, hazia erne eta hazi egiten da, harekzelan ez dakiala. Lurrak berez emoten dau frutua: lehenengo landarea,gero galburua eta, azkenean, alea galburua betean. Eta garia heltzean,igitaiaz ekiten jako, uztaroa da-eta”.

Beste hau ere esan eutsen: “Zeren antzeko dala esango geunke Jain-koaren erreinua? Zein parabolaren bidez adierazo geinke? Mostaza ha-ziaren antzekoa da: lurrean ereitean, hazi guztietan txikiena da; ereineta gero, ostera, gora egiten dau eta beste ortuari guztiak baino han-diagoa egiten da; eta hain handiak diranez botaten dituan adarrak, txo-riek habia egiten dabe haren kerizpean”.

Holako parabola askoren bidez iragarten eutsen Jesusek mezua, ha-reek ulertzeko eran. Ez eutsen ezer irakasten parabola bidez izan ezik;baina bere ikasleei, bakarrean, guztien esangurea adierazoten eutsen.

136

Page 70: Markosekin otoitzean

URTEAN ZEHARREKO XIII . DOMEKEA

Deabruaren bekaizkeriaz sartu zan heriotzea lurrean.

Jakituria liburutik (Jkd 1, 13-15; 2, 23-24)

Jainkoak ez eban heriotzea egin,ez dau atsegin bizidunak galtzea;izan ere, irauteko egin ebazan Harek gauza guztiak;munduko izakiak osasungarri dira,ez dabe euren barruan pozoi hilgarririk,eta Heriotzeak ez dau lurrean aginterik,hilezkorra da-eta zuzentasuna.Hilezkor izateko egin eban Jainkoak gizakia,bere izatearen irudira egin eban;baina deabruaren inbidiaz sartu zan heriotzea munduaneta harenak diranek jasango dabe.

Erantzun-salmoa (Sal 29, 2 eta 4. 5-6.11-12ª eta 13b)

GORATUKO ZAITUT, JAUNA, ONIK ATARA NOZLAKO.

Goratuko zaitut, Jauna, onik atara nozulako, arerioak nitzaz poztuten itzi ez dozuzalako.Jauna Leizetik nire bizia atara dozu, zulora doazanakandik bizirik gorde nozu.

Eresi egiozue, zintzook, Jaunari, emon eskerrak Haren izen santuari.Une bateko da Haren hasarrea, bizi guztirako Haren on izatea.Negarra dator arratsaldean, baina poza goizean.

Entzun niri, eta nitzaz erruki, Jauna, izan zakidaz laguntzaile, Jauna.Negarra, dantza bihurtu deustazu,Jauna, ene Jainko, eskerrak nik Zuri beti.

139

Poztu ziran ha isiltzean, itzi zituen eurek gura eben kaiean.Eskerrak emon begioez Jaunari bere maitasunaren orde, harrigarriak egin ditu-eta giza-semeen alde.

Barria hasi da.

San Paulo Apostoluak Korintotarrei egindako bigarren epistolatik(2 Ko 5, 14-17)

Senideok: Kristoren maitasunak behartzen gaitu; jakinik, bat danakaitikhil bada, danak hil dirala. Kristo danakaitik hil zan, bizi diranak ezdaitezan eurentzat bizi, eurakaitik hil eta biztu dan Harentzat baino.

Horregaitik, hemendik aurrera guk ez dogu inor giza legez ezagu -tzen. Eta inoiz Kristo giza legez ezagutu badogu ere, orain ez dogu ho -lan ezagutzen. Kristorena dana, sorkari barria da; zaharrarenak egindau; barria hasi da.

Nor dogu Hau?Haizeak eta itsasoak ere obeditzen deutsoe-eta!

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik (Mk 4, 35-40)

Egun berean, ilunabarrean, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Goazenitsa soaz bestaldera». Jentea itzi eta ontzian eroan eben Jesus, egoan lez.Beste ontzi batzuek ere jarraitu eutsoen.

Hortan, haize bolada zakarrak urten eban, eta olatuek ontzia joteneben, ia urez beteteraino. Jesus, barriz, txopan lo egoan, buruko batengainean. Esnatuazo eta esan eutsoen: «Maisu, ez al deutsu ardura gugaltzeak?» Harek, iratzarturik, hasarre egin eutsan haizeari, eta itsasoariesan: «Hago isilik! Geldi!» Gelditu zan haizea, eta barealdi handia eginzan.

Jesusek esan eutsen: «Zergaitik bildur hori? Ez al dozue oraindino si-nesmenik?» Bildur-ikaraz gelditu ziran, alkarri esanez: «Nor ete doguHau, Berak esana egiten dabe-eta haizeak eta itsasoak ere?»

138

Page 71: Markosekin otoitzean

Bat-batean antzemon eutsan Jesusek halako indar batek urten eutsa -la barrutik eta, jente artean bihurturik, itaundu eban: «Nork ikutu deustjantzia?» Ikasleek erantzun eutsoen: «Hainbeste jentek estutzen zaitualaikusi, eta nork ikutu zaituan itauntzen dozu?» Baina Jesus ingurura be-gira ebilen, nork egin ete eutsan hori. Orduan, emakumeak, bildurrezdar-dar —ondo ekian-eta zer jazo jakon—, oinetara jausi eta egia osoaautortu eutsan. Baina Jesusek esan eutsan: «Alaba, zeure sinesmenakosatu zaitu; zoaz bakean, eta osatu bekizu gaitza».

Oraindino berbetan ziharduala,] sinagogako buruzagiaren etxetiketorri ziran, esanez: «Hil jatzu alabea. Zertarako emon neke gehiagoMaisuari?» Baina Jesusek, berba horreek entzunik, sinagogako buruza-giari esan eutsan: «Ez izan bildurrik; zuk sinestu!»

Ez eutsan inori ere beragaz joaten itzi, Pedro, Santiago eta honenanaia Joani izan ezik.

Sinagogako buruzagiaren etxera heltzerakoan, ikusi eban Jesusekhango istilua, jentea negarrez eta garrasika. Sartu eta esan eutsen: «Zerdala-eta horrenbeste zarata eta negar? Neskatilea ez dago hilda, lodago». Hareek barre egiten eutsoen.

Baina Jesusek danak kanpora bialdu ebazan eta, neskatilearen aita-mak eta Beragaz ebazanak harturik, neskea egoan tokira sartu zan. Nes-keari eskutik heldu eta esan eutsan: «Talitha, kum» (hau da: «Neskatila,zuri dinotsut, jagi). Bat-batean zutundu eta ibilten hasi zan, hamabi urtebaebazan-eta. Jente guztia harri eta zur gelditu zan. Jesusek zorrotzagindu eutsen inork ere ez egiala jakin. Eta neskatileari jaten emotekoesan eutsen.

141

Zuen ugaritasunak, senide behartsuen urritasuna beteten dau.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako bigarren epistolatik(2 Ko 8, 7. 9. 13-15)

Senideok: Gauza guztietan aberats zaree: sinesmenean, berba egi-teko gaitasunean, jakintzan, danerako arduran eta guganako maitasu-nean; izan zaiteze aberats eskuzabaltasunean ere. Ezaguna dozue JesuKristo gure Jaunaren eskuzabaltasuna: aberats izanik, behartsu egin zanzuekaitik, bere behartsu izateaz zuek aberats egiteko. Arazoa ez da bes-teak nasai egoteko zuek larri egotea, guztien bardintasuna bilatzeabaino.

Une honetan, zuen ugaritasunak hareen urritasuna konponduko dau,eta egunen baten hareen ugaritasunak zuen urritasuna konpondukodau; honan, bardintasuna izango da nagusi, Liburu Santuak dinoan lez:«Asko batu ebanak ez eukan larregirik, ezta gitxi batu ebanak ere gi -txiegirik».

Irakurgaia laburragoa egin nahi bada, kako [ ] artean emoten danzatia itzi daiteke.

Ume, zuri esaten deutsut: jagi.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik (Mk 5, 21-43)

Aldi haretan, Jesus itsasoaz bestaldera bihurtu zanean, jente-taldehandia batu jakon. Oraindino itsaso ondoan egoala, sinagogako buru-zagietako bat etorri zan, Jairo eritzona; Jesus ikustean, honen oinetanahuspezturik, arren eta arren eskatzen eutsan: «Alabatxoa hilzorian dot;zatoz haren gainean eskuak ezartera, osatu daiten eta bizi». Jesus hare-gaz abiatu zan.

Jente asko joakon ondoren, estutzen. [Bazan han emakume bat, ha-mabi urte hareetan odol-jarioz egoana. Hamaika osagileren eskuetan ja-satekoak jasatakoa zan, eta bere ondasun guztiak ere horretan emonebazan; baina osatu beharrean, gero eta okerrago joian. Jesusen barrientzunda, jente artean atzetik joan eta jantzia ikutu eutsan, honaninoan-eta, bere artean: «Jantzia behinik behin ikutzen badeutsat, osa-tuko naz». Une berean odol-jarioa gelditu jakon, eta gaitza osatuta ebalasumatu eban bere gorputzean.

140

Page 72: Markosekin otoitzean

Pozik harrotuko naz nire argaltasunez,Kristoren indarra bizi daiten nigan.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako bigarren epistolatik(2 Ko 12, 7-10)

Senideok: Nire burua dan baino handiagotzat jo ez dagidan, ha -ragian sartuta daukadan eztena emon jat, jo eta jo darabildan Sa tanasenordezkaria, harrotu ez naiten. Hiru bider eskatu deutsat Jaunari, kendudagiala hori nigandik, baina Berak esan deust: «Nahikoa dozu nire la -gun tza, nire indarra makaltasunean gauzatzen da-eta bete-betean».

Pozik harrotuko naz, beraz, neure makaltasunaz, Kristoren indarrabizi daiten nigan. Horregaitik, pozik nabil Kristogaitik jasaten dodazanmakaltasun, irain, beharrizan, erasoaldi eta estualdietan. Makala na za -nean, orduan naz-eta indartsu.

Bere herrian bakarrik gitxiesten dabe profetea.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik (Mk 6, 1-6)

Aldi haretan, Jesus bere herrira joan zan, ikasleak ondoren ebazala.Hurrengo zapatuan, sinagogan irakasten hasi zan. Entzule askok, harri-turik, honan inoen: «Nondik dau Honek guzti hori? Zer da emon jakonjakituria hori? Eta honen eskuz jazoten diran mirari horreek? Hau ez alda, ba, arotza, Mariaren semea eta Santiago, Jose, Judas eta Simonenanaia? Eta honen arrebak ere ez al dira hemen gure artean bizi?» Etaezin eben sinestu Haregan.

Jesusek esan eutsen: «Profeteari edonon emoten deutsoe ohorea,bere herrian, senitartean eta etxean izan ezik».

Eta ezin izan eban han miraririk egin; holan ere, gaixo bakar batzukosatu ebazan, eskuak gainean ezarriz. Eta harriturik egoan hareen si-nesgogorkeriaz. Gero, inguruko auzoetan ibili zan, irakasten.

143

URTEAN ZEHARREKO XIV. DOMEKEA

Herri bihurria dira,baina jakingo dabe badala profeta bat hareen artean.

Ezekiel Profetearen liburutik (Ez 2, 2-5)

Egun hareetan, Jaunaren espiritua sartu zan nigan eta zutunik jarrininduan, eta berba egiten eustanari entzun neutsan esaten: «Gizaseme,israeldarrakana bialtzen zaitut, jente bihurri horreekana; horreek etahorreen asabak nire aurka jagi dira gaur arte. Seme-alaba burugogor etasetatsu horreekana bialtzen zaitut nire mezua adierazotera. Holan, en -tzun ala ez, jakingo dau herri bihurri horrek badauala profeta bat eurenartean».

Erantzun-salmoa (Sal 122, 1. 2. 3-4)

GURE BEGIAK JAUNAGAN DAGOZ, GUGAZ ERRUKITU DADIN ARTE.

Zeugana jasoten ditut begiok, Zeugana, zeruetan zagozan Horregana.

Morroien begiak begira dagoz ugazaben eskuei, neskamearen begiak etxeko andrearen eskuei:Holantxe gure begiak Jaunagana, gure Jainkoagana, gugaz errukitu dadin arte.

Errukitu zaitez, Jauna, gugaz errukitu zaitez, esker txarrez ase eta beteak gagoz-eta.Ondo aserik dago, bai, gure barrua, ustetsuen irriz, harroen esker txarrez.

142

Page 73: Markosekin otoitzean

Irakurgai laburragoa egin nahi bada, kako [ ] artean emoten danzatia itzi daiteke.

Kristogan aukeratu ginduzan Jainkoak,mundua sortu baino lehen.

San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik (Ef 1, 3-14)

Bedeinkatua izan bedi Jainkoa,Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,Espirituaren era guztietako bedeinkapenezzeruan Kristogan bedeinkatu gaituana.Beragan aukeratu ginduzan,mundua sortu baino lehen,haren aurrean, maitasunez,santu eta errubage izan gaitezan.Aurrez aukeratu ginduzan bere seme-alabaorde izateko,Jesu Kristoren bidez,bere nahiaren onberatasunez,bere Seme maiteaganhain ugari emon deuskun graziaren aintzakBera gorespenez bete dagian.Seme honegan, honen odolaz dogu erospena,eta pekatuen parkamena;halakoa izan da haren grazi aberastasuna.Oparo isuri deusku-eta bere graziaezaguera osoz eta jakituriaz:bere nahiaren misterioa ezagutarazo deusku,bere onginahiaz erabagita ebana,sasoia etorkonean beteko ebana:Zeruko eta lurreko gauza guztiakKristogan batuko dituala,Berau buru dala.

[Kristoren bitartez gara oinordeko gu ere, israeldarrok lehendik Me-siasegan itxaroten genduanok, gauza guztiak Berak nahi dituan lez egi-

145

URTEAN ZEHARREKO XV. DOMEKEA

Zoaz, eta iragarri egiozu profeta-berbea nire herriari.

Amos Profetearen liburutik (Am 7, 12-15)

Orduan, Amatziasek esan eutsan Amosi: «Ikusle, zoaz, alde hemen-dik Judako lurraldera. Egin han profetearena eta irabazi zeure ogia.Baina ez jardun gehiago profetagintzan Betelen, hau errege-santutegiaeta erreinuko jauretxea da-eta».

Amosek erantzun eutsan Amatziasi: «Ni ez naz ogibidez profeta,abel tzaina naz eta basapiku-batzailea. Abeltzain nenbilela hartu nin-duan Jaunak eta bere herri Israeli profetizatzera bialdu.

Erantzun-salmoa (Sal 84, 9ab-10. 11-12. 13-14)

JAUNA, ZURE MAITASUNA ERAKUTSI EGIGUZU, ZURE SALBAMENA EMOIGUZU.

Entzungo dot Jaunak dinoan berbea:“Bakezkoa da Haren berbea.Hurrean jake Haren bildur diranei salbamena: gure lurrean Haren aintza biziko da”.

“Maitasuna eta leialtasuna alkarren bidera urtengo dira, zuzentasuna eta bakea laztanka biziko dira.Lurretik erneko da leialtasuna, zerutik begira egongo zuzentasuna”.

Jainkoak on dana emongo dau, gure lurrak bere frutua ekarriko dau.Zuzentasuna ibiliko da Haren aurrean, eta salbamena Haren lorratzen bidean.

144

Page 74: Markosekin otoitzean

URTEAN ZEHARREKO XVI. DOMEKEA

Neuk batuko ditut nire artaldearen hondarrak,eta zainduko dabezan artzainak sortuko deutsedaz.

Jeremias Profetearen liburutik (Jr 23, 1-6)

Hau dino Jaunak: «Zoritxarrekoak nire larreko artaldea sakabanatzeneta galtzen izten daben artzainak».

Beraz, honan dinotse Jaunak, Israelen Jainkoak, herria gidatzendaben artzainei: «Zeuok sakabanatu eta jaurti dozuez nire ardiak eta ezzaree hareetaz arduratu. Bada, kontuak eskatuko deutsuedaz zeuen jo-kabide txarragaitik» —dino Jaunak—.

«Neuk batuko ditut bizirik gelditutako neure ardiak, sakabanatu ni-tuan lurralde guztietatik; euren larreetara ekarriko ditut barriro, eta hazieta ugaritu egingo dira. Ondo zainduko dabezan artzainak sortuko deu -tsedaz; ez dira inoiz bildurtuko, ez izutuko, eta ez da bat ere galduko»—dino Jaunak—.

Hau dino Jaunak:«Badatoz egunak,eta egun horreetan Davidi legezko muskila sortuko deutsat.Errege zentzundun lez gobernatuko daueta zuzenbidea eta justizia ezarriko ditu lurrean.Haren egunetan Juda salbatuko daeta Israel seguru biziko.Eta izen hau emongo deutsoe:"Jauna gure justizia".

147

ten dituan Jainkoak aurrez aukeratu gaitu-eta bere asmoaren arabera,beraren aintzaren gorespen-kantu izan gaitezan.

Eta zuek ere egiaren mezua, salbatzen zaituen Barriona, entzun etaMesiasegan sinestu dozuenok, agindutako Espiritu Santuaz zigiluz lezmarkatuak izan zaree. Espiritua da hartuko dogun ondarearen bermea,Jainkoak bere egin dauan herria askapen osora helduko danaren ber-mea, Jainkoaren aintzaren gorespen-kantu izateko.]

Bialtzen hasi zan.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik (Mk 6, 7-13)

Aldi haretan, Jesusek Hamabiei dei egin eta binaka bialtzen hasi zan,espiritu gaiztoak botateko ahalmena emoten eutsela.

Biderako ezer ere ez hartzeko agindu eutsen, makilea besterik: ezogirik, ez zakutorik, ezta dirurik ere gerrikoan; oinetan sandaliak eroanegiezala; baina aldatzeko soinekorik ez.

Gero, zelan jokatu esan eutsen: «Etxe batean sartzean, gelditu bertanherri haretatik urten arte. Eta nonbaiten onartzen ez bazaituee eta en -tzun nahi ez, handik alde egitean, astindu zeuen oinetako hautsa, eurenkontrako seinaletzat».

Joan ziran, bada, hareek, eta Barriona iragarri eben bihozbarritu ei-tezan. Deabru asko botaten eben eta gaixo asko osatzen, orioz igurtziz.

146

Page 75: Markosekin otoitzean

Kristo da gure bakea;bat egin ditu Berak herri biak.

San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik (Ef 2, 13-18)

Senideok: Orain, Kristo Jesusegan zagoze. Sasoi batean urrun zi-neenok, hurreratu egin zaree Kristoren heriotzeari esker.

Izan ere, Kristo da gure bakea. Bat egin ditu Berak herri biak, be-reizten ebazan hesia, areriotza, deseginez. Beraren gorputzean balio ba -rik itzi dau Legea bere agindu eta arauekin, eta herri biekin gizadi barribakarra sortu dau, bakeak eginez. Herri biak Jainkoagaz adiskidetu ditueta kurutzeko heriotzearen bidez gorputz bakar batean alkartu, hareenarteko areriotza eureengan hondatuz.

Bere etorrereagaz bakearen Barriona ekarri eban: bakea zuei, urrunzineenoi, eta bakea hurrean ziranei; izan ere, bai batzuk eta bai besteokberaren bidez hurreratu gaitekez Aitagana Espiritu beragan alkarturik.

Artzainik bako ardiak lez egozan.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik (Mk 6, 30-34)

Aldi haretan, apostoluek, barriro Jesusegana batu ziranean, egin etairakatsi eben guztiaren barri emon eutsoen. Jesusek esan eutsen: «Za-toze zuek bakarrik leku bazter batera, eta hartu atseden apur bat». Askoziran-eta joan-etorri ebilzanak, eta ez eben jateko ere astirik.

Orduan, bazter batera joan ziran eurak bakarrik, txalupaz. Baina jen -te askok ikusi ebazan alde egiten, eta nora joiazan igarri ere bai, eta he -rri guztietatik leku haretara jo eben oinez lasterka, hareei aurrea hartuz.

Txalupatik urtetean, Jesusek jentetza handia ikusi eban. Errukituegin jaken, artzain bako ardiak lez ebilzalako, eta luzaro irakasten hasijaken.

149

Erantzun-salmoa (Sal 22, 1-3. 4. 5. 6)

JAUNA DOT ARTZAIN

EZ NAZ EZEREN BEHARREAN.

Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrean:larra gurietan etzunazoten nau.Atsedenezko iturrira naroa, eta bizkortu egiten deust barrua.Banaroa bidezidor zuzenetatik, bere izenagaitik.

Ibar ilunetan banabil ere, ez nago gatx-bildur,Zu neugaz zagoz-eta:Zure zigorra eta makilea, honeek dira nire poza.

Atontzen deustazu mahaia, arerioak daukadazala begira; orioz igurtziten deustazu burua, gainezka dago nire edontzia.

Zoriona eta grazia ditut aldean, nire bizi guztiko egunetan; eta Jaunaren etxean naz biziko luzaroen luzaro.

148

Page 76: Markosekin otoitzean

Bat bakarra da gorputza, bat bakarra Jauna,bat sinesmena, bat Bateoa.

San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik (Ef 4, 1-6)

Senideok: Nik, Jaunagaitik preso nagoan honek, eskatzen deutsuet,bizi zaitezela hartu dozuen bokazinoari jagokonez. Izan beti apal, otzaneta jasankor, alkar maitekiro eroanez. Ahalegindu zaiteze Espirituak sor -tzen dauan batasunari eusten, bakearen lokarriz.

Bat bakarra da gorputza eta bat bakarra Espiritua, Jainkoak egin deu -tsuen deiari jagokon itxaropena ere bat bakarra dan lez. Bat bakarraJauna, bat bakarra sinesmena, bat bakarra bateoa; bat bakarra guztienJainkoa eta Aita, guztien gainetik dagoana, guztien bidez diharduanaeta guztiakan bizi dana.

151

URTEAN ZEHARREKO XVII . DOMEKEA

Jango dabe, eta hondarrak geldituko dira oraindino.

Erregeen bigarren liburutik (2 Erg 4, 42-44)

Egun hareetan, Baal-Xalixako gizon bat etorri zan, Eliseo Jainkoarengizonari lehen-frutuak ekarriz: hogei garagar-opil eta gari barria berezakutoan. Eliseok esan eban: «Emon jenteari, jan dagien». Morroiakeran tzun eutsan: «Zer da hau, ostera, ehun gizonentzat».

Baina Eliseok barriro: «Emon jenteari, jan dagien, hau dino-eta Jau-nak: "Jango dabe, eta sobera geldituko da"». Banatu eban, beraz, mo-rroiak ogia jentearen artean, jan eben eta sobera gelditu zan, Jaunakesan eban lez.

Erantzun-salmoa (Sal 144, 10-11. 15-16. 17-18)

ZABALTZEN DOZU ESKU HORI, JAUNA, ETA ASEA EMOTEN DEUSKUZU.

Jauna, zure lan guztiek ospatu zagiezala, zure zintzoek bedeinkatu zagiezala.Zure erregetza ze bikain dan autortu begie, zure ahalizateaz hitzegin begie.

Guztien begiak dagoz Zeuri begira,Zeuk emoten deutsezu euren sasoian janaria.Zabaltzen dozu zure esku hori, pozik emoten asea bizidun danei.

Zuzena da Jauna bere bide guztietan, zintzoa, bere lan guztietan.Bertan dago Jauna deitzen deutsoenakandik, zintzoro deitzen deutsoen guztiakandik.

150

Page 77: Markosekin otoitzean

URTEAN ZEHARREKO XVIII . DOMEKEA

Ogi euria eginarazoko dot Nik zuentzat zerutik.

Urteera liburutik (Ur 16, 2-4. 12-15)

Basamortuan, israeldarren alkarte osoa marmarrean hasi zan Moi-sesen eta Aaronen aurka, esanez: «Hobe geunkean Jaunak Egipton hila-razo baginduzan, haragi-lapiko aurrean jesarri eta ogia asetzeraino jatengenduanean! Zuek, ostera, alkarte osoa goseak hilteko ekarri gaituzuebasamortu honetara!»

Orduan, Jaunak esan eutsan Moisesi: «Janaria euria lez jausiazokodeutsuet zerutik. Herriak egunean egunekoa batzera urtengo dau. Pro-batu egingo dot, ea nire legearen arabera dabilen ala ez.

Entzun ditut israeldarren marmarrak. Esaiezu: "Arratsaldean haragiajango dozue, eta bihar goizean ogiz aseko zaree, eta jakingo dozue Neunazala Jauna, zuen Jainkoa"».

Arratsaldean, galeperrak etorri ziran eta kanpaleku osoa estaldueben, eta biharamun-goizean iruntz-azala azaldu zan kanpaleku ingu-ruan. Iruntza desagertu zanean, izotzaren itxurako zeredozer, xehea etagarautsua, azaldu zan lur gainean. Ha ikustean, alkarri itaunka hasiziran israeldarrak: «Zer da hau?» Ez ekien-eta zer zan.

Moisesek esan eutsen: «Jaunak janaritzat emoten deutsuen ogia dahau».

153

Jesarritakoen artean banatu ebazan ogiak,bakotxak nahi eban adina.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 6, 1-15)

Aldi haretan, Galilea edo Tiberiadeseko itsasoz bestaldera joan zanJesus. Jentetza handia joakon ondotik, ikusten eben-eta zelako ezauga-rriak egiten ebazan gaixoengan.

Jesus, orduan, mendira igon eta han jesarri zan bere ikasleekin. Hurrean zan Pazkoa, juduen jai nagusia. Jesusek, jente asko etorkiolaiku sirik, esan eutsan Feliperi: «Non erosiko dogu ogia honei jaten emo-teko?» (Zirikatzeko esan eutsan hori, ondo ekian-eta Berak zer egin be -har eban). Felipek erantzun eutsan: «Berrehun denarioren ogia ez li tza -teke nahikoa, bakotxak apur bat izateko».

Ikasleetako batek, Simon Pedroren anaia Andresek, esan eutsan:«Bada hemen bost garagar-ogi eta arrain bi dituan mutiko bat; baina zerda hori horrenbesterentzat?» Jesusek jentea jesarriazoteko agindu eutsenikas leei. Bedar ederra zan leku haretan eta danak jesarri ziran. Bost mi-laren bat gizonezko ziran.

Jesusek ogiak hartu eta, esker oneko otoitza esan ondoren, jesarri-takoen artean banatu ebazan, eta era berean arrainak ere, gura adina.Ase ziranean, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Batu egizuez hondarrak,ezer galdu ez daiten». Batu ebezan, bada, eta hamabi otzara bete ebe-zan bost garagar-ogietatik jan ebenek itzitako hondarrez.

Jenteak, orduan, Jesusek egindako ezaugarria ikusirik, honan inoan:«Hauxe da, benetan, mundura etortekoa zan profetea». Jesusek, ostera,errege egiteko indarrez eroan nahi ebela oharturik, mendira alde egineban barriro Berak bakarrik.

152

Page 78: Markosekin otoitzean

Nigana datorrena ez da gosetuko,eta Nigan sinesten dauana ez da behin ere egarrituko.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 6, 24-35)

Jesus eta ikasleak han ez egozala ikustean, jentea, txalupetara igon,eta Kafarnaumera joan zan, Jesusen bila. Itsasoz bestaldean aurkitu ebe-nean, esan eutsoen: «Maisu, noiz etorri zara hona?» Jesusek erantzun eu -tsen: «Bene benetan dinotsuet: Nire bila zabilze, ez ezaugarriak ikusidozuezalako, ogia asetzeraino jan dozuelako baino. Ahalegindu zaiteze,ez galtzen dan janariagaitik, irauten dauanagaitik baino, betiko biziaemoten dauanagaitik; hori Gizonaren Semeak emongo deutsue, Berauegin dau-eta Jainko Aitak bere aginpidearen ordezkari».

Orduan, itaundu eutsoen: «Zer egin behar dogu, Jainkoak gura daua -na egiteko?» Jesusek erantzun eutsen: «Hau da Jainkoak gura dauana:Berak bialdu dauanagan zuek sinestea».

Aldi haretan, jenteak esan eutsan Jesusi: «Zer ezaugarri egiten dozu,guk ikusi eta Zugan sinesteko? Zer egiten dozu? Gure asabek mana janeben basamortuan, Liburu Santuak dinoan lez: "Zeruko ogia emon eu -tsen jaten"».

Jesusek erantzun eutsen: «Bene benetan dinotsuet: Ez eutsuen Moi-sesek emon zeruko ogia. Nire Aitak emoten deutsue zeruko benetakoogia; izan ere Jainkoaren ogia zerutik jatsi eta munduari bizia emotendeutsana da-eta».

Orduan, hareek Jesusi: «Jauna, emoiguzu beti ogi horretatik».

Jesusek erantzun eutsen: «Neu naz bizia emoten dauan ogia; Niganadatorrena ez da gose izango, eta Nigan sinesten dauana ez da behin ereegarri izango».

155

Erantzun-salmoa (Sal 77, 3-4. 23-24. 25 eta 54)

ZERUKO OGIA EMON EUTSEN JAUNAK.

Guk entzunak eta ikasiak, gurasoak guri irakatsiak.Hareen semeei ez deutseguz gordeko, datorren gizaldiari deutsaguz azalduko.Jaunaren gorespenak eta Haren ahalmena, eta egin dituan mirariak.

Goiko odeei eragin eutsen, eta ortziko ateak zabaldu zituan.Jateko mana emon eutsen eurei, eta zeruko ogia hareei.

Jan eban gizonak indartsuen ogia, asetzeko adina izan eben janaria.Lur santura zituan eroan, bere eskumaz irabazitako mendira.

Jantzi zaitezeJainkoaren arabera egin dan gizaki barriaz.

San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik (Ef 4, 17. 20-24)

Senideok: Hona zer esaten eta zinez eskatzen deutsuedan Jaunarenizenean: ez zaitezela dagoaneko bizi sinesbageak bizi diran lez, buruahutsalkerietan dabe-eta.

Ez da hori Kristo ezagutzean zuek ikasi dozuena, baldin eta egiabada Haretaz berba egiten entzun dozuela. Jesusi jagokon benetako ira-kaspenaren arabera, honako hau ikasi dozue: batetik, zuen lehengo bi-zierari uko egin eta giza izaera zaharra, grina engainagarrien eraginezhon datua, erantzi egin behar dozuela; bestetik, barriz, zeuen gogo-bi -hotzak barritu eta giza izaera barria, Jainkoaren irudira sortua, jantzibehar dozuela, Jesusen egiaren arabera, biziera zuzena eta santua eroa -teko.

154

Page 79: Markosekin otoitzean

Begitu egiozue alaitu zaitezen, zuen aurpegiak lotsatu ez daitezan.Dohakabe honek oihu egin eban, eta Jaunak entzun, estualdi danetatik atara dau bere eskuz.

Jaunaren aingeruak txabolak ipinten ditu bildur detsoenen inguruan eta babesten ditu.Txastau egizue eta ikusi ze samur dan Jauna, bai dohatsu Haregana ihes doana.

Zabilze maitasunean,Kristok ere maite izan zinduezan-eta.

San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik (Ef 4, 30 - 5, 2)

Senideok: Ez nahigabetu Jainkoaren Espiritu Santua, horregaz marka -tu zaitue-eta Jainkoak, askapen-egunean zuek bereizteko. Kendu zeuenartetik garrazkeria, hasarrea, gorrotoa, garrasiak, irainak eta bestelakogaiztakeria guztiak. Izan zaiteze alkarrentzat on eta bihozbera, alkarriparkatuz, Jainkoak zuei Kristoren bitartez parkatu eutsuen lez.

Izan zaiteze, beraz, Jainkoaren antzeko, beraren seme-alaba maiteza reen ezkero. Bizi zaiteze maitasunean, Kristoren antzera, Berak maiteizan ginduzalako eta bere burua gure alde emon ebalako, Jainkoak atse -ginez onartzen dauan oparitzat eskeiniz.

157

URTEAN ZEHARREKO XIX. DOMEKEA

Janari haren indarrez,Jainkoaren mendiraino ibili zan.

Erregeen lehenengo liburutik (1 Erg 19, 4-8)

Egun hareetan, Eliasek egun bateko bidea egin eban basamortuanzehar. Azkenean, ipuru baten azpian jesarri zan eta heriotzea opa izaneutsan bere buruari, esanez: «Nahikoa dot, Jauna! Kendu egidazu bizia,ez naz-eta neure gurasoak baino hobea». Ondoren, ipuruaren kerizpeanetzun eta loak hartu eban.

Horretan, aingeru batek ikutu eta esan eutsan: «Jagi eta jan». Begiratueban Eliasek eta sutopil erre barria eta ontzi bat ur ikusi ebazan bereburu ondoan. Jan eta edan ondoren, etzun egin zan barriro. Etorri jakonbigarrenez Jaunaren aingerua, ikutu eta esan eutsan. «Jagi eta jan, bideluzea dozu-eta oraindino».

Jagi zan Elias, jan eta edan eban, eta janari haren indarrez berrogeiegun eta berrogei gau ibili zan Horeberaino, Jainkoaren mendiraino.

Erantzun-salmoa (Sal 33, 2-3. 4-5. 6-7. 8-9)

TXASTAU EGIZUE ETA IKUSI

ZE SAMUR DAN JAUNA.

Bedeinkatu dagidan aldioro Jauna, nire ahoan beti Haren gorespena.Gailendu bekit bihotza Jaunagaz, poztu beitez apalak hori entzuteagaz.

Handietsi nigaz Jauna, ospatu dagigun batera Haren izena.Jaunaren bila nenbilen eta entzun ninduan, bildur guztietatik atara ninduan.

156

Page 80: Markosekin otoitzean

URTEAN ZEHARREKO XX. DOMEKEA

Zatoze eta jan nire ogitik,edan prestatu dodan ardotik.

Esaera Zaharrak liburutik (Es 9, 1-6)

Jakituriak bere etxea eregi dau,zazpi zutabe landu ditu;abereak hil, ardoa nahastaueta mahaia prest jarri dau.Neskameak bialdu dituuriko goialdeetatik hau iragartera:«Ikasibakoa betor hona!»Zentzunbakoei esaten deutse:«Zatoze, jan nire ogiaeta edan nik nahastautako ardoa.Itzi zorakeriak eta biziko zaree,jarraitu zentzunezko bideari».

159

Neu naz ogi bizia, zerutik jatsia.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 6, 41-51)

Aldi haretan, Jesusen kontra marmarka hasi ziran entzuleak, «Neunaz zerutik jatsitako ogia» esan ebalako, eta hau inoen: «Ez al da, ba,hau Jesus, Joseren semea? Ez al doguz, ba, ezagutzen honen aitamak?Zelan dino, orain, zerutik jatsia dala?»

Jesusek erantzun eutsen: «Ez jardun marmarka zeuen artean. Ezin dainor Nigana etorri, bialdu nauan Aitak erakarten ez badau. Eta Neukbiztuko dot azken egunean. Honan esaten da Profeten liburuan: "Jain-koaren ikasle izango dira guztiak". Aitari entzun eta Harek irakatsia be-reganatzen dauana Nigana dator. Horrek ez dau esan gura inork Aitaikusi dauanik; Jainkoagandik etorri danak bakarrik ikusi dau Aita.

Bene benetan dinotsuet: Sinesten dauanak betiko bizia dau. Neu nazbizia emoten dauan ogia. Zuen gurasoek mana jan eben basamortuaneta, halan ere, hil egin ziran. Bestelakoa da zerutik jasten dan ogia: ho-netatik jaten dauana ez da hilgo. Neu naz zerutik jatsia dan ogi bizia;ogi honetatik jaten dauana betiko biziko da. Eta Nik emongo dodanogia nire haragia da, mundua bizi daiten emona».

158

Page 81: Markosekin otoitzean

Nire haragia egiazko janaria da,eta nire odola egiazko edaria.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 6, 51-58)

Aldi haretan, Jesusek esan eutsan jenteari: Neu naz zerutik jatsia danogi bizia; ogi honetatik jaten dauana betiko biziko da. Eta Nik emongododan ogia nire haragia da, mundua bizi daiten emondakoa».

Juduak eztabaidan ziharduen euren artean: «Zelan emon deikeguHonek bere haragia jaten?»

Jesusek esan eutsen: «Bene benetan dinotsuet: Gizonaren Semearenharagia jaten eta haren odola edaten ez badozue, ez dozue bizirikizango zeuekan. Nire haragia jaten eta nire odola edaten dauanak be-tiko bizia dau, eta Neuk biztuko dot azken egunean. Izan ere nire ha-ragia egiazko janaria dalako eta nire odola egiazko edaria. Nire haragiajaten eta nire odola edaten dauana Nigan dago eta Ni haregan.

Bizia dan Aitak bialdu nau eta Ni Aitari esker bizi naz; era berean,Ni jaten nauana, Niri esker biziko da. Hau da zerutik jatsi dan ogia; ezda zuen gurasoek jan ebena lakoa, hareek hil egin ziran-eta. Ogi hone-tatik jaten dauana betiko biziko da».

161

Erantzun-salmoa (Sal 33, 2-3. 10-11.12-13. 14-15)

TXASTAU EGIZUE ETA IKUSI

ZE SAMUR DAN JAUNA.

Bedeinkatu dagidan aldioro Jauna, nire ahoan beti Haren gorespena.Gailendu bekit bihotza Jaunagaz, poztu beitez apalak hori entzuteagaz.

Izan egiozue bildur, santuok, Jaunari, ez jako ezer falta bildur deutsonari.Aberatsak behartsu bihurtu eta gosetu egin dira,Jaunaren bila dabilzanak ezeren faltan ez dira.

Zatoze, semeok, entzun niri, irakatsiko deutsuet bildur izaten Jaunari.Ze gizonek dau bizia maite?Ondasunak gozatzeko nork ditu egunak maite?

Ezi egizu mihina gatxetik, ezpanak guzur-hitzetik.Egizu on dana, alde gatxetik, opatu egizu bakea eta zabilkioz atzetik.

Konturatu zaiteze Jaunak zer gura dauan.

San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik (Ef 5, 15-20)

Senideok: Begiratu arretaz zelan zabilzen; ez jokatu ergel, zentzunezbaino, egokieraz baliatuz, sasoi txarrak doguz-eta. Ez izan, bada, burubako; ahalegindu, ostera, Jaunaren nahia zein dan ulertzen.

Ez mozkortu, ardotik nasaikeria dator-eta; bestetara, bete zaiteze Es-pirituaz, zeuen artean salmoak, gorazarreak eta kantu inspiratuak abes-tuz. Kantatu eta egin gorazarre Jaunari bihotz-bihotzez, gauza guztia-kaitik Jainko Aitari eten barik eskerrak emonez, Jesu Kristo gure Jauna-ren izenean.

160

Page 82: Markosekin otoitzean

Zintzoek dei egin eutsoen eta Jaunak entzun, estualdi guztitik atara zituan bere eskuz.Hurrean dabe Jauna bihotz-urratuak, salbatzen ditu gogo-atsekabetuak.

Zintzoaren gatxak asko dira, baina danetatik Jaunak atara.Haren hazur guztiak ditu zaintzen, bat bakarrik ez jako hausten.

Gatxak heriotzara daroa gaiztoa,zintzoa begitan dauanak hartuko dau zigorra.Jaunak askatzen ditu bere morroiak, ez dau izango zigorrik Haregana ihes doanak.

Misterio handia da hau,Kristori eta Eleizari buruz.

San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik (Ef 5, 21-32)

Senideok: Izan zaiteze alkarren menpeko, Kristori deutsazuen begiru-neagaitik. Emazteak izan daitezala euren senarren menpeko, Jaunarenmenpeko lez, senarra emaztearen buru da-eta, Kristo Eleizearen buru danlez, bere gorputza dauan Eleizearen salbatzaile dala. Eleizea Kristorenmenpeko dan lez, izan beitez emazteak danetan senarren menpeko.

Senarrok, maitatu egizuez zeuen emazteak, Kristok Eleizea maitatueta beraren alde bere burua emon eban lez. Bere burua eskeiniz, saga-ratu egin eban Eleizea, Bateoko urez eta berbearen indarrez garbituz.Holan prestatu eban beretzat Eleiza disdiratsua, zikinik eta zimurrik edoantzeko ezer bakoa, santu eta kutsatu bakoa.

163

URTEAN ZEHARREKO XXI. DOMEKEA

Jauna zerbiduko dogu,Ha da-eta gure Jainkoa.

Josueren liburutik (Jos 24, 1-2a. 15-17. 18b)

Egun hareetan, Israelgo leinu guztiak batu ebazan Josuek Sikemen.Dei egin eutsen Israelgo arduradun, buruzagi, epaile eta funtzionarioeiere, eta Jaunaren aurrera agertu ziran. Orduan, hau esan eutsan Josuekherri osoari:

Jauna zerbitzea txarto begitantzen bajatzue, aukeratu egizue gaurzein zerbidu: zuen asabek Eufrates ibaiaz bestaldean zerbidu ebezanjainkoak ala amortarren jainkoak, orain bizi zareen herrialdeko jentea-renak, hain zuzen ere. Nik eta nire etxekoek Jauna zerbiduko dogu».

Herriak erantzun eban: «Urrun gugandik Jauna iztea, jainko arrotzakzerbitzeko! Jauna dogu geure Jainkoa; Berak atara gaitu geu eta geureasabak Egiptotik, esklabotzatik; geure begiz ikusi doguz Berak egin-dako mirari handiak; Berak zaindu gaitu egin dogun bide guztian zehar,eta igaro doguzan herri guztietan babestu. Beraz, guk ere Jauna zerbi-duko dogu, Bera dogu-eta geure Jainkoa».

Erantzun-salmoa (Sal 33, 2-3. 16-17. 18-19. 20-21. 22-23)

TXASTAU EGIZUE ETA IKUSI

ZE SAMUR DAN JAUNA.

Bedeinkatu dagidan aldioro Jauna, nire ahoan beti Haren gorespena.Gailendu bekit bihotza Jaunagaz, poztu beitez apalak hori entzuteagaz.

Zintzoakana dagoz Jaunaren begiak, eta euren oihura Haren belarriak.Gaizkileen aurka Janaren aurpegia, galdu daiten lurrean hareen oroipena.

162

Page 83: Markosekin otoitzean

URTEAN ZEHARREKO XXII . DOMEKEA

Ez gehitu ezer Nik agintzen deutsuedanari.Gorde Jaunaren aginduak.

Deuteronomio liburutik (Dt 4, 1-2. 6-8)

Hau esan eutsan Moisesek herriari: «Orain, Israel, entzun irakastendeutsuedazan lege eta erabagiak, eta bete. Holan, biziko zaree eta Jau-nak, zeuen asaben Jainkoak, emongo deutsuen lurraldean sartuko zareeeta haren jabe egingo. Ez gehitu, ez kendu, nik agintzen deutsuedane-tik ezer; bete, ostera, nik emoten deutsuedazan Jaunaren, zeuen Jain-koaren, aginduak.

Gorde egizuez eta bete, horrek jakintsu eta buruargi egingo zaitue-eta herrien aurrean. Lege honeen barri izatean, esango dabe: "Bai herrijakintsu eta buruargia nazino handi hau!"

Izan ere, ba ete da nazino handirik, bere jainkoak hain hur dituanik,guk Jauna, gure Jainkoa, hur dogun lez, dei egiten deutsagun bako -txean? Ba ete da nazino handirik, gaur nik adierazoten deutsuedan ira-kaspen hau baizen lege eta erabagi zuzenak dituanik?

Erantzun-salmoa (Sal 14, 2-3, 4-5ab)

JAUNA, NOR DAGOKE ZURE TXABOLAN?

Akats barik eta zintzo dabilena, bere artean egia dinoana; mihingainez inor bezten ez dauana, hurkoari gatxik egiten ez deutsana, auzokoa lotsagarri izten ez dauana.

Gaiztoari esker txarra emoten deutsona, Jainko-bildur dana ospatzen dauana; bere kaltetan zin eginik ere aldatzen ez dana, dirua irabazitan emoten ez dauana, errubakoaren aurka eskupekorik hartzen ez dauana.

165

Era berean, senarrek ere euren gorputza lez maitatu behar dabez eurenemazteak. Emaztea maite dauanak bere burua maite dau-eta. Ez dau inorkbere gorputza gorrotatzen; jaten emon eta zaindu egiten dau. Bardin Kris-tok bere gorputza dauan Eleizea. Gu ere gorputz horren atal gara.

«Horregaitik, gizasemeak bere aitamak itziko ditu, eta bere emazteagaz alkartuko da, eta biak bat izango dira». Handia da misterio hau, eta nik Kristori eta Eleizeari loturik ikusten

dot.

Nire haragia egiazko janaria da,eta nire odola egiazko edaria.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 6, 60-69)

Aldi haretan, Jesusen ikasleetako askok esan eban: «Gogorra da hiz-kera hau. Nork entzun daike?»

Jesusek, bere barruan oharturik ikasleek marmarka ziharduela, esaneutsen: «Onargaitza begitantzen al jatzue hori? Eta Gizonaren Semea le -hen egoan tokira igoten ikusiko bazendue, orduan zer? Espiritua da bi -zia emoten dauana; gizakia berez ez da ezertarako. Nik esan deu tsue -dazan berbak espiritu eta bizi dira. Baina badira zuen artean sinesten ezdaben batzuk». Izan ere, Jesusek hasieratik ekien nortzuk ez eben si-nesten eta nork salduko eban. Eta esan eban gainera: «Horregaitik esandeutsuet ezin dala inor ere Nigana etorri, Aitak ez badeutso horretarakogaitasuna emoten».

Ordutik, haren ikasleetariko askok atzera egin eban, eta aurreran -tzean ez ziran Haregaz ibili. Orduan, esan eutsen Jesusek Hamabiei:«Zuek ere alde egin nahi al dozue?» Erantzun eutsan Simon Pedrok:«Jauna, nogana joango gara? Zure berbek betiko bizia dabe. Eta guk si-nestu dogu eta badakigu Zeu zarala Jainkoaren Santua».

164

Page 84: Markosekin otoitzean

Jesusek erantzun eutsen: «Itxurazaleok halakook! Ederto asko esaneban zuetaz Isaias profeteak, honako hau idatzi ebanean:

"Herri honek ezpanez ohoratzen nau,

baina Nigandik urrun dau bihotza;

alperrik nabe gurtzen,

honeen irakaspena giza agindu hutsa”.

Zuek, Jainkoaren agindua bazterrera itzi eta giza ohitureari eustendeutsazue».

Jesusek jenteari barriro dei egin eta esan eutsan: «Entzun guztiok etaulertu ondo. Ez da ezer, kanpotik gizakiaren barrura sartuz, hau kutsatudaikeanik; barrutik urteten deutsanak, horrek kutsatzen dau gizakia».

Eta gaineratu eban: «Barrutik urteten dauanak, horrek bai egitendauala gizakia zikin. Izan ere, barrutik, gizakiaren bihotzetik, urtetendabe asmo txarrek, lizunkeriak, lapurretek, hilketek, adulterioek, diru-goseak, gaiztakeriek, maltzurkeriak, nasaikeriak, bekaizkeriak, irainek,harrokeriak, burubakokeriak. Gaiztakeria guzti honeek barrutik urtetendabe, eta honeek kutsatzen dabe gizakia».

167

Egizue berbeak dinoana.

Santiago Apostoluaren epistolatik (St 1, 17-18. 21b-22. 27)

Ene senide maiteok: Emoitza on eta dohai bikain guztiak goitik da-torz, Aitagandik, aldaketarik eta ilunaldirik ez dauan argien Egileagan-dik. Berak holan nahita, bizia emon deusku egiaren mezuaz, bere sor-kari guztietan lehenengoak izan gaitezan.

Onartu egizue otzan-otzan zuekan erein dan eta zuek salbatzeko in-dartsua dan mezua. Bete egizue mezua, eta ez entzun bakarrik, zeuenburuak engainatuz.

Jainko Aitaren aurrean benetan garbi eta akatsik bako erlijinoa hau -xe da: umezurtzei eta alargunei euren preminetan laguntzea, eta mun-duko gaiztakeriagaz nork bere burua ez kutsatzea.

Jainkoaren aginduak bazterrean itzi,eta gizakien ohiturak gordeten dozuez.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik (Mk 7, 1-8. 14-15.21-23)

Aldi haretan, fariseuak eta Jerusalemetik etorritako lege-maisu ba -tzuk hurreratu jakozan Jesusi, eta ikasleetako batzuek esku kutsatuekinjaten ebela —hau da, eskuen garbikuntza egin barik— ikusi eben. Izanere, fariseuek, eta judu guztiek, ez dabe jaten lehenengo eskuak arre-taz garbitu barik, zaharren ohitureari tinko eutsiz. Azokatik etxeratzeanere, ez dabe jaten garbikuntza egin barik; eta badabez beste ohiturazkohamaika betebehar: esate baterako, edalontzi, pitxer eta suilen garbiketea.

Holan bada, fariseuek eta lege-maisuek itaundu eutsoen Jesusi: «Zer-gaitik ez dabe zure ikasleek zaharren ohitureari jagokonez jokatzen?Zelan jaten dabe esku kutsatuekin?»

166

Page 85: Markosekin otoitzean

Jainkoak ez al ditu, bada, behartsu diranak aukeratu,erreinuaren oinordeko izan daitezan?

Santiago Apostoluaren epistolatik (St 2, 1-5)

Ene senideok: Ezin alkartuak dira Jesu Kristo gure Jaun ain tza tsua -gan dozuen sinesmena eta pertsonen artean bereizkuntza egitea.

Emon dagigun zuen batzarrean gizon bi sartzen dirala, bata aberatsa,urrezko eraztunez eta dotore jantzita, eta bestea pobrea, zarpail jantzita;eta dotore jantzitakoari sekulako begiramenez esaten deutsazuela: «Je -sa rri zu hemen, ohorezko tokian»; pobreari, barriz: «Hago hi hor zutu -nik», edota «jarri adi lurrean, nire oinazpikoaren ondoan». Holan joka -tuz, ez al diharduzue zeuen artean bereizkuntza egiten, eta ez al dozueirizpide okerrez epaitzen?

Entzun, ene senide maiteok: Ez al ditu aukeratu Jainkoak munduarenbegietan pobre diranak, sinesmenez aberats izateko eta Bera maitedabenei agindutako erreinua ondaretzat jasoteko?

Gorrei entzunarazo deutse,eta mutuei berba eginarazo.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik (Mk 7, 31-37)

Aldi haretan, itzi eban Jesusek Tiro aldea eta, Sidondik igarota, Ga-lileako itsasora bihurtu zan barriro, Dekapolisko lurraldean zehar.

Gizon gor eta hizmotel bat eroan eutsoen, eta eskua gainean ezar-teko eskatu. Jesusek, jenteagandik aparte harturik, hatzamarrak bela-rrietan sartu eutsazan eta txistuz mihina ikutu. Gero, zerurantz begira-tuz, zizpurua egin eta esan eutsan: «Effetá», hau da, «Edegi». Eta une be-rean, belarriak edegi jakozan, mihina askatu eta garbi berba egiten hasizan.

Jazotakoa inori ez esateko agindu eutsen Jesusek; baina zenbat etagehiago agindu, orduan eta areago zabaltzen eben.

Biziro harrituta, honan inoen: «Ondo egin dau dana: gorrei entzuna-razo eta mutuei berba eragin».

169

URTEAN ZEHARREKO XXIII . DOMEKEA

Gorren belarriak zabalduko dira, eta mutuaren mihinak oihu egingo dau pozez.

Isaias Profetearen liburutik (Is 35, 4-7a)

Esan bihotz-bildurtiei:«Eutsi gogor! Ez izan bildurrik!Horra zuen Jainkoa!Berbera dator zuek salbatzeraeta merezia daben zigorra arerioei emotera».Orduan, itsuen begiak edegiko diraeta gorren belarriak zabalduko;herrenak basahuntzak lez jauzi egingo daueta mutuaren mihinak oihu egingo pozez.Urak sortuko dira basamortuaneta errekak eremuan;lur errea aintzira bihurtuko daeta lur egarritua iturri.

Erantzun-salmoa (Sal 145, 6c-7ab. 7c-8. 9-10)

GORATU EGIZU, JAUNA, ENE BARRUA.

Leiala da betiren beti, emoten deutse eskubidea zapalduei, ogia gose diranei.

Atxilotuak Jaunak askatzen ditu, itsuen begiak Jaunak argitzen ditu.Okertuta dagozanak Jaunak ditu zutik jarten, zintzoak Jaunak ditu maitatzen.

Arrotzak Jaunak ditu zaintzen, umezurtz eta alargunak laguntzen, gaiztoen asmoak eragozten.Errege izango da Jauna sekuletan, zure Jainkoa, Sion, menderen mendetan.

168

Page 86: Markosekin otoitzean

nahigabe eta larrialdian jausi nintzan.Deitu neban Jaunaren izena: “Atara nagizu bizirik, Jauna”.

Onbera da Jauna eta zintzoa, errukitsua gure Jainkoa.Jaunak gizajoak zaintzen ditu, dohakabe nintzan eta salbau ninduan.Atara dau nire bizia heriotzatik, begiok malkotik, oinok jaustetik.Ibiliko naz Jaunaren aurrean, bizien lurrean.

Sinesmena, egintza onik ez badau,hilda dago.

Santiago Apostoluaren epistolatik (St 2, 14-18)

Ene senideok: Zertarako dau batek «nik badot fedea» esatea, egin -tzetan ez badau azaltzen? Holako fedeak salbau ete daike?

Anaia edota arrebaren batek zer jantzirik edo eguneroko janik ez ba -dau, eta zuetako batek esaten badeutse: «Zoaze bakean, berotu zaitezeeta ase», baina behar daben laguntza emoten ez, zertarako balio dauhorrek? Bardin fedea ere: bera bakarrik, egintza barik, hilik dago.

Norbaitek esan daike «zuk fedea dozula; nik, barriz, egintzak». Bada,nik esaten deutsut: Erakutsi egidazu egintza bako zeure fedea, eta nikegintzen bidez erakutsiko deutsut neure fedea.

171

URTEAN ZEHARREKO XXIV. DOMEKEA

Bizkarra ipini deutset joten ninduanei.

Isaias Profetearen liburutik (Is 50, 5-9a)

Jainko Jaunak belarria edegi deust,eta nik ez deutsat aurka egin, ez atzera jo.Bizkarra eskeini neutsen joten ninduenei,matrailak, bizarretik tiraka ebilzanei.Ez neutsen aurpegia alboratu irainei eta txistuei.Jauna dot laguntzaile;horregaitik, ez naz kikildu;horregaitik gogortu dot aurpegia, harkaitza lez,bai dakit-eta ez nazala lotsagarri geratuko.Ondoan dot defendatzailea:nork eroan ni auzitara?Aurkeztu gaitezan alkarregaz!Nork dau nigaz auzirik? Datorrela!Hara, Jainko Jauna dot laguntzaile:nork kondenatuko nau?

Erantzun-salmoa (Sal 114, 1-2. 3-4. 5-6. 8-9)

IBILIKO NAZ JAUNAREN AURREAN, BIZIEN LURREAN.

EDO ALELUIA

Maite dot Jauna, entzun dau-eta nire eskariaren oihartzuna.Bihurtu dau nigana belarria, dei egin deutsadan egunean.

Herio-lokarriak inguratu ninduen,Leizeko edeak gainera jatazan,

170

Page 87: Markosekin otoitzean

XXV. DOMEKEA URTEAN ZEHAR

Emon deiogun heriotza lotsagarria.

Jakituria liburutik Jkd 2, 12a. 17-20

Honan inoen gaiztoek, oker arrazoituz:«Jarri deioguzan sareak zintzoari,Ikusi dagigun esaten dauana egia dan ala ez,aztertu dagigun zelako amaierea dauan ikusteko.Zintzoari, benetan Jainkoaren seme bada,Bera etorriko jako laguntzeraeta libratuko dau arerioen eskuetatik.Irainak eta oinazeak jasanarazoko deutsaguz,haren nasaitasuna ezagutu eta eroapena probatzeko.Heriotza lotsagarrira kondenatuko dogu,bere esanetan, Jainkoak alde urtengo deutso-eta».

Erantzun-salmoa (Sal 53, 3-4. 5. 6 eta 8)

JAUNA DA NIRE BIZIAREN EUSLE.

Ene Jainko, zeure izenagaitik salbau nagizu, ahaltsua zaranez, auzi egidazu.Entzun, ene Jainko, nire otoitza, aditu nire ahoko hitzak.

Harroak nire aurka jagi dira, eta amorruz ni hil-nahian dabiltza:Ez dabe Jainkoa begien aurrean.

Nik, ostera, Jainkoa dot laguntzaile,Jauna da nire biziaren eusle.Gogotik eskeiniko deutsut oparia, ospatuko dot, Jauna, zure izena ona da-eta.

173

Zu Mesias zara...Beharrezkoa da Gizonaren Semeak neke handiak jasatea.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik (Mk 8, 27-35)

Aldi haretan, Feliperen Zesarea inguruko auzoetara abiatu zan Jesusbere ikasleekin. Bidean itaun hau egin eutsen ikasleei: «Ni nor nazaladino jenteak?» Hareek erantzun eutsoen: «Batzuek Joan Bateatzailea za -rala; beste batzuek Elias; besteek profetaren bat». Jesusek barriro itaun -du eutsen: «Eta zuek, nor nazala dinozue?» Pedrok erantzun: «Zu Mesiaszara».

Jesusek inori ez esateko agindu eutsen zorrotz. Orduan, irakastenhasi jaken Gizonaren Semeak asko sufridu behar ebala; zahar, aba de -buru eta lege-maisuek gaitzetsi egingo ebela eta hil; eta hiru egunenburuan biztu egingo zala. Argi eta garbi berba egiten eutsen honetaz.

Orduan, Pedro, Jesus aparte harturik, gogor egiten hasi jakon. BainaJesusek, bihurtu eta ikasleei begira, gogor eraso eutsan Pedrori, esanez:«Alde nire ondotik, Satanas! Zure asmoak ez dira Jainkoarenak, giza kia -renak baino».

Jesusek jenteari eta ikasleei dei egin eta esan eutsen: «Nire ondorenetorri gura dauanak uko egin begio bere buruari, hartu begi bere ku -rutzea eta jarraitu beist. Izan ere, bere bizia gorde gura dauanak, galduegingo dau; bere bizia Nigaitik eta Barrionagaitik galtzen dauanak,ostera, gorde egingo dau».

172

Page 88: Markosekin otoitzean

XXVI. DOMEKEA URTEAN ZEHAR

Zergaitik zure kezka horreek niri buruz?Hobe litzateke Jaunaren herri osoa profeta balitz!

Zenbakiak liburutik (Zen 11, 25-29)

Egun hareetan, Jaunak, lainoan jatsi, eta Moisesegaz berba egineban; gero, Moisesek eban espiritutik hartu eta hirurogeita hamar herri-arduradunei isuri eutsen. Espiritua hareekan kokatu orduko, profetamoduan hasi ziran berbetan; baina ez eben jarraitu. Gizaseme bi, bataEldad eta bestea Medad eritzenak, hirurogeita hamarren taldekoak izanarren, ez ziran alkarketa-etxolara joan; kanpalekuan gelditu ziran. Bainakokatu zan espiritua hareekan ere eta profeta moduan berbetan hasiziran. Orduan, mutiko batek Moisesegana lasterka joan eta esan eutsan:«Eldad-ek eta Medad-ek profeta lez berbetan dihardue kanpalekuan».Nunen seme Josuek, gaztetatik Moisesen laguntzaile zanak, esan eban:«Moises, ene jauna, galerazo egiezu». Baina Moisesek erantzun eutsan:«Nigaitik jeloskor? Gurago neuke herri osoa profeta balitz eta Jaunakbere espiritua danei emongo baleutse!»

175

Bakezaleek bakea ereiten dabe,eta bakeak zuzentasuna dakar ondorio lez.

Santiago Apostoluaren epistolatik (St 3, 16 - 4, 3)

Senide maiteok: Bekaizkeria eta norgehiagokeria diran tokian, handira nahastea eta era guztietako gaiztakeriak. Goitik datorren jakituria,barriz, garbia da lehenengo; gainera, baketsua, bihozbera, amore-emoilea, errukitsua eta frutu onak dakarzana, alderdikeria eta itxura za -le keria bakoa. Bakegileek bakean ereiten dabe eta frututzat zuzen tasu -na batzen.

Senide maiteok: Nondik sortzen dira zeuen artean dozuezan ha sa -rreak eta burrukak? Ez ete zuen barruan burrukan dabilzan grina txa rre -tatik? Zeredozer gogo biziz gura eta eskuratu ezin dozuenean, hil egitendozue; zeredozer biziro nahi eta lortu ezin dozuenean, hasarrea sortueta burruka egiten dozue. Ez daukazue, eskatzen ez dozuelako; etaeskatu eta hartzen ez badozue, txarto eskatzen dozuelako da, zeuengrina txarrak asetzeko eskatzen dozuelako.

Gizonaren Semea gizakien esku itzia izango da.Lehenengo izan gura dauana izan bedi danetan azken.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik (Mk 9, 30-37)

Aldi haretan, Jesus eta ikasleak menditik alde egin eta Galilean zeharebilzan. Jesusek ez eban inork jakiterik gura, ikasleei irakastera emonaegoan-eta. Honan ziharduan: «Gizonaren Semea gizakien eskuetan itzi -ko dabe; hil egingo dabe, baina hil eta hiru egunera biztu egingo da».Hareek, ostera, ez eben ulertzen zer esaten jaken: itauntzeak, ba rriz,bildurra emoten eutsen.

Heldu ziran Kafarnaumera, eta, etxean egozala, Jesusek itaundueutsen: «Zer eztabaida izan dozue bidean?» Baina hareek berbarik ereez; euren artean handiena nor ete zan eztabaidatu eben-eta bidean.

Jesarri zan Jesus eta, Hamabiei dei eginik, esan eutsen: «Lehenengoizan gura dauana izan bedi danetan azkena eta danen zerbitzaria».

Gero, umetxo bat hartu, hareen erdian jarri eta, besarkatuz, esaneutsen: «Honako umea nire izenean onartzen dauanak Neu onartzen nau,eta Ni onartzen nauanak, ez nau Ni onartzen, bialdu nauan Ha baino».

174

Page 89: Markosekin otoitzean

Gure aurka ez dagoana gure alde dago.Zure eskuak arriskuan jarten bazaitu, ebagi egizu.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik (Mk 9, 38-43. 45.47-48)

Aldi haretan, Joanek esan eutsan Jesusi: «Maisu, gizon bat ikusi doguzure izenean deabruak botaten, eta galarazo egin gura izan deutsagu, ezda-eta gure taldekoa».

Baina Jesusek erantzun: «Ez galarazo, ez da-eta inor, nire izeneanmirari bat egin eta gero Nitaz txarto-esaka jardungo dauanik. Izan eregure aurka ez dagoana gure alde dago-eta».

Jesusek esan eutsen ikasleei: «Mesiasen jarraitzaile zareelako, basobat ur bada ere emoten deutsuena, benetan dinotsuet, ez da sari barikgeldituko.

Nigan sinesten daben txiki honeetakoren baten sinesmena galbideanjarten dauanak, hobe leuke errotarri bat lepotik lotu eta itsasoraamilduko balebe.

Zeure eskuak galbidean jarten bazaitu, ebagi; hobe dozu eskumotzbetiko bizitzan sartzea, esku biak dozuzala infernura, amatau ezinekosutara, joatea baino. Zeure oinak galbidean jarten bazaitu, ebagi; hobedozu hankamotz betiko bizitzan sartzea, oin biak dozuzala infernurajaur tia izatea baino. Zeure begiak galbidean jarten bazaitu, atara; hobedozu begibakar Jainkoaren erreinuan sartzea, begi biak dozuzala infer -nura jaurtia izatea baino; han ez da hilten barruko harra, ezta amatetanere sua.

177

Erantzun-salmoa (Sal 18, 8 eta 10. 12-13. 14)

JAUNAREN ARAUAK ZUZENAK DIRA, BIHOTZAREN ASEGARRI.

Jaunaren legea bikain, barrua birbizteko,Jaunak iragarria sendo, ez-ikasiak eskolatzeko.Jaunaren bildurra garbi, iraungarri betiko,Jaunaren erabagiak egiazko, guzti guztiak bidezko.

Zure morroi honek hareetan dau argi bizia, eurak gordetean sari handia.Nork ezagutu daikez bere hutsak?Garbitu egizuz niri ezkutu geldituak.

Harrokeriatik ere morroi hau gorde egizu, ez dakidan nagusitu.Orduan geratuko naz bikain eta garbi gaitz handi horretatik.

Zuen ondasunak ustelduta dagoz.

Santiago Apostoluaren epistolatik (St 5, 1-6)

Entzun orain, zuek, aberatsok! Egizue negar eta aiene gainerajatortzuezan zoritxarrakaitik. Ustelak jota dagoz zuen aberastasunak, etasitsak janda zuen jantziak. Ugerrak jota dagoz zuen urre-zidarrak, etauger hori izango dozue testigu zeuen kontra, eta suak lez jango dauzuen haragia. Auzi aurreko azkenak diran egun honeetan pilatu dozueaberastasuna.

Zuen soloetan uzta batu eben langileei ordaindu ez zeuntseen sol -dateak deadarka dihardu, eta igitarien deadarra Jaun ahalguzti duna renbelarrietara heldu da. Bapo bizi izan zaree zuek hemen lurrean etaatseginetara emonak; holan, abereak lez gizendu zaree hilketa-egune -rako. Errubagea kondenatu dozue eta hil, eta inork ezin izan dautsueaurre egin.

176

Page 90: Markosekin otoitzean

Erantzun-salmoa (Sal 127, 1-2, 3. 4-5. 6)

JAUNAK BEDEINKATU GAGIZALA, GURE BIZITZAKO EGUN GUZTIETAN.

Dohatsu Jaunaren bildur dana,Haren bideetan dabilena.Zeure eskuen lana dozu jango, zoriontsu izango zara eta ondo jatzu joango.

Zure emaztea mahasti emonkorraren antzean, zure etxe-barruan; zure semeak orio-kimuen antzean, zure mahai-inguruan.

Begira, holan izango da bedeinkatua gizona,Jaunari bildur deutsona.Jaunak Siondik bedeinkatu zagizala,Jerusalem dohatsu ikusiz beti bizi zaitezala.

Ikusi dagizuzala zure semeen semeak!Bakea Israelen gainean.

Santutzailea eta santu eginak,guztiak jatorri batetik datoz.

Hebrearrei egindako epistolatik (Heb 2, 9-11)

Senideok: Aingeruen pareko egina izan dan Jesus ha aintzaz eta oho-rez koroatuta ikusten dogu, jasan eban heriotzeagaitik; izan ere, Jain -koa ren ondonahiaz, guztien onerako jasan eban-eta heriotzea.

Egokia zan, izan ere, Jainkoak, gauza guztien sorburu eta jomugadanak, seme-alaba asko aintzara eroan nahirik, Jesus, hareek salbame-nera gidatuko ebazan burua, oinazeen bidez bete-beteko egitea. Izanere, bai santu egiten dauan Jesusek, bai honek santu egiten dituanak,jatorri bera dabe danek. Horregaitik, Jainkoaren Semeari ez deutso lo -tsarik emoten honei «senide» deitzeak.

Irakurgai laburragoa egin nahi bada, kako [] artean emoten danzatia itzi daiteke.

179

XXVII . DOMEKEA URTEAN ZEHAR

Eta biak haragi bat izango dira.

Hasiera liburutik (Has 2, 18-24)

Jainko Jaunak esan eban: «Ez da ona gizona bakarrik egotea; egindeiodan berari jagokon laguna».

Jainko Jaunak landako abere eta zeruko hegazti guztiak moldatuebazan lurretik eta gizonari eroan eutsazan, zein izen emoten eutsenikusteko; honan, bada, bizidun guztiek gizonak ezarritako izena daroe.Beraz, gizonak ezarri eutsen izena abere guztiei, zeruko hegazti guztieieta piztia guztiei; baina ez eban aurkitu berari egokion lagunik.

Orduan, Jainko Jaunak lozorroan murgilarazo eban gizona. Loak har -tu ebanean, saihets-hazur bat kendu eutsan, hutsunea haragiz bete eut-sala. Gizonari kendutako saihets-hazurraz emakumea moldatu ebanJainko Jaunak, eta gizonari eroan eutsan. Honek esan eban:

«Hau bai dala neure hazurren hazur,

neure haragiaren haragi.

Emakume izango da deitua,

Gizakumeagandik hartua izan da-eta».

Horregaitik, gizasemeak bere aitamak itziko ditu eta emazteagaz al-kartuko da, eta biak bat izango dira.

178

Page 91: Markosekin otoitzean

XXVIII . DOMEKEA URTEAN ZEHAR

Aberastasunak ezer ez zirala uste nebanjakituriaren ondoan.

Jakituria liburutik (Jkd 7, 7-11)

Otoitz egin neban, eta zuhurtasuna emon eustan Jainkoak,dei egin neutsan, eta jakituriaren espiritua heldu jatan;errege-aurkia eta aginte-makilea baino nahiago izan neban;haren aldean aberastasuna ezereztzat jo neban;harri-bitxirik preziatuenagaz ere ez neban parekatu,urre guztia, haren aldean, hondar-apur bat besterik ez,eta zidarrak, haren aurrean, lokatza dirudi.Osasuna eta edertasuna baino maiteago izan neban,eta neure argitzat aukeratu neban,haren disdira ez da-eta inoiz amatetan.Eta jakituriagaz ondasun guztiak batera etorri jatazan,eta ezin konta ahala aberastasun haren eskutik.

181

Jainkoak batu dauanaez begi gizakiak banatu.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mk 10, 2-16)

Aldi haretan, Jesus Judeako mugetan sartu eta Jordan ibaiaz bes -taldera igaro zan. Barriro jentetza handia batu jakon eta bera, ohi ebanlez, irakasten hasi jaken.

Hurreratu jakozan fariseu batzuk eta, Jesus zertan harrapatuko,itaundu eutsoen: «Zilegi al jako gizonari emaztea iztea?» Harek erantzuneutsen: «Zer agindu eutsuen horretaz Moisesek?» Eta hareek: «Moisesekdibortzio-agiria idatzi eta emaztea izteko baimena emon euskun».

Jesusek esan eutsen: «Zeuen burugogorkeriagaitik emon eutsuenMoisesek lege hori. Baina, munduaren hasieratik, Jainkoak gizaseme etaemakume egin ebazan; horregaitik, gizasemeak bere aitamak itziko ditueta emazteagaz alkartuko da, eta biak bat izango dira. Beraz, aurreran -tzean ez dira bi, bat baino. Holan, bada, Jainkoak buztartu dauana, ezbegi gizakiak banandu».

Gero, etxean, arazo berari buruz itaundu eutsoen ikasleek. Jesusekesan eutsen: «Bere emaztea itzi eta beste bategaz ezkontzen danakadulterioa egiten dau lehenengoaren kontra; eta bere senarra itzi etabeste bategaz ezkontzen dan emazteak, adulterioa egiten dau eraberean».

[Beste batean, umeak eroan eutsoezan Jesusi, ikutu egizan; ikasleek,ostera, hasarre egiten eutseen. Hori ikustean, Jesus hasarratu egin zaneta esan eutsen: «Itzi umeei Nigana etorten, ez galarazo, holakoena da-eta Jainkoaren erreinua. Benetan dinotsuet: Jainkoaren erreinua umeaklez hartzen ez dauana ez da ezelan ere bertan sartuko».

Eta, besarkatuz, bedeinkatu egiten ebazan umeak, eskuak gaineanezarriz.]

180

Page 92: Markosekin otoitzean

Saldu daukazuzan guztiak, eta jarraitu Niri.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik (Mk 10, 17-30)

Aldi haretan, Jesus abiatzera joiala, gizon bat etorri jakon lasterkaeta, aurrean belaunikaturik, itaundu eutsan: «Maisu ona, zer egin behardot betiko bizia ondaretzat jasoteko?»

Jesusek erantzun eutsan: «Zergaitik esaten deustazu ona? Inor ez daona, Jainkoa besterik. Badakizuz aginduak: ez hil inor, ez egin adul te -riorik, ez ostu, ez egin guzurrezko testigantzarik, ez egin kalterik, har -tu aintzat aitamak». Harek, orduan: «Maisu, gazte-gaztetatik bete izandot guzti hori».

Jesus maitasunez begira jarri jakon, eta esan: «Gauza bat besterik ezjatzu falta: zoaz, saldu daukazun guztia eta emon behartsuei, etaaltxorra izango dozu zeruan; gero, zatoz eta jarraitu Niri». Berba honeekentzutean, ilun jarri zan gizona eta nahigabez joan, ondasun handienjabe zan-eta.

Orduan, Jesusek, ingurura begiratuz, esan eutsen ikasleei: «Bai nekezsartuko dirala aberatsak Jainkoaren erreinuan!» Harriturik itzi ebazanikasleak esaldi honek. Baina Jesusek barriro ere: «Ene semeok, bai zailadala Jainkoaren erreinuan sartzea! Orratzaren begitik gamelua igaroteaerrazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino».

Ikasleek, gero eta harrituago, alkarri inotsen: «Nor salbatu daiteke,orduan?» Jesusek begira-begira jarri eta esan eutsen: «Gizakiarentzatezinezkoa da, baina Jainkoarentzat ez, dana daike-eta Jainkoak».

[Pedrok esan eutsan Jesusi: «Hara, guk dana itzi dogu, Zuri jarrai -tzeko».

Jesusek erantzun: «Benetan dinotsuet: Nigaitik eta Barrionagaitiketxea, senideak, ama, aita, seme-alabak eta lurrak izten dituanak, orain,mundu honetan, ehun holako hartuko dau: etxe, senide, ama, seme-alaba eta lur, erasoaldiekin batera; eta gero, datorren munduan, betikobizia».]

183

Erantzun-salmoa (Sal 89, 12-13. 14-15. 16-17)

ZURE MAITASUNAZ ASE GAGIZUZ, JAUNA, POZTU GAITEZAN ZUGAN.

Gure egunak zenbatzen erakutsi egiguzu, bihurtu dakigula bihotz hau zuhur.Bihurtu zakiguz, Jauna, noiz arte?Jarri zaitez zure morroien alde.

Zure maitasunaz asetu gagizuz goizean, gure egun guztietan poztu eta alaitu gaitezan.Poztu gagizuz, samindu gozuzan egunen ordez, ikusi doguzan gatx-urteen ordez.

Zure lana agertu bedi zure morroiakan, eta zure aintza zure semeakan.Gugan bedi Jaunaren, gure Jainkoaren ontasuna, gure eskulanean lagundu egiguzu, eta gure eskuen lana lagundu egizu.

Bihotzaren erabagi eta asmoak epaitzeko gai daJainkoaren berbea.

Hebrearrei egindako epistolatik (Heb 4, 12-13)

Bizia da Jainkoaren berbea, bizia eta eraginkorra, aho biko ezpateabaino sarkorragoa: arima eta espirituaren sakoneraino sartzen da,pertsonearen zokorik ezkutueneraino, eta barreneko pentsamendu etaasmoak aztertzen ditu. Ez da harentzat munduan ezer ikusezinik; danadago biluzik eta agirian, kontuak emon beharko deutsaguzan Harenbegietan.

Irakurgai laburragoa egin nahi bada, kako [] artean emoten danzatia itzi daiteke.

182

Page 93: Markosekin otoitzean

Goazen uste osoz graziaren aurkira.

Hebrearrei egindako epistolatik (Heb 4, 14-16)

Senideok: Gure abade nagusi handia, Jesus, Jainkoaren Semea, ze-ruetan sartua dogun ezkero, eutsi deiogun autortzen dogun sinesme-nari; izan ere, gure abade nagusia ez da gure ahuleriaz erruki ez daite-ken norbait, bera ere, gu lez, gauza guztietan probatua izan da-eta, pe-katuan izan ezik. Hurreratu gaitezan, bada, konfiantza osoz Jainkoarengraziaren tronura, errukia lortu eta preminaldian laguntza izan dagigun.

Irakurgai laburragoa egin nahi bada, kako [] artean emoten danzatia itzi daiteke.

Gizonaren Semeabere bizia askoren erospen sari emotera etorri da.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik (Mk 10, 35-45)

[Aldi haretan, Santiago eta Joanek, Zebedeoren semeek, Jesuseganahurreratu eta esan eutsoen: «Maisu, eskatuko deutsuguna Zuk guriegitea gura geunke». Jesusek itaundu eutsen: «Zer gura dozue, bada, Nikzuei egitea?» Eta hareek: «Jesarri gaitezala bata zure eskuman eta besteaezkerrean, Zu zeure aintzara heltzean».

Jesusek esan eutsen: «Ez dakizue zer eskatzen dozuen. Gauza alzaree Nik edan behar dodan kaliza mingotsa edateko, edo Nik murgildubehar dodan uretan murgiltzeko?» «Bai, gauza gara!», erantzun eutsoen.

Jesusek, orduan: «Nik edan behar dodan kaliza mingotsa, bai, edan -go dozue, baita Nik murgildu behar dodan uretan murgilduko ere; bainanire eskuma-ezkerretan jesarte hori ez dago nire esku inori emotea;Jainkoak norentzat dauan prestatuta, hari emongo jako».

Beste hamarrak, hori entzutean, hasarre jarri ziran Santiago etaJoanen aurka. Jesusek dei egin eta esan eutsen:] «Dakizuenez, herrienburuzagiek menpean hartzen dabez herriak eta handikiek euren aginteaezarten deutsee. Ez dau holan izan behar zuen artean. Zuen artean han -di izan nahi dauana izan bedi zuen zerbitzari, eta zuen artean lehe nen -go izan nahi dauana izan bedi guztien morroi. Gizonaren Semea ere ezda-eta zerbidua izatera etorri, zerbitzari izatera baino, eta bere biziaguztien alde ordainsaritzat emotera».

185

XXIX. DOMEKEA URTEAN ZEHAR

Bere bizia ordaintzat emoten badau,izango dau ondorengo ugari.

Isaias Profetearen liburutik (Is 53, 10-11)

Jaunak oinazez josi gura izan eban.Pekatuen ordainetan bizia emon ebala,izango ditu ondorengoaketa bizitza luzea,eta haren bitartez Jaunaren nahia burutuko da.Hainbat neke jasan ondoren,argia ikusiko dau eta asea izango da.Bere ezagutzaren bidez,nire zerbitzari zuzenakasko egingo ditu zuzen,hareen gaiztakeriak bere gain hartu ebazan-eta.

Erantzun-salmoa (Sal 32, 4-5. 18-19. 20 eta 22)

BETOR GUGANA, JAUNA, ZURE MAITASUNA,ZEUGAN DOGU-ETA GEURE USTE ONA.

Zuzena da Jaunaren berbea, leiala Harek egin dauan guztia.Zuzen eta bidezko dana dau maite,Haren graziaz lurra dago bete.

Hara, Jaunaren begiak bildur deutsoenakana,Haren maitasuna itxaroten dabenakana; heriotzatik ditu atarako, eta gosetean aseko.

Gure bihotza Jaunaren zain dogu.Betor gugana, Jauna, zure maitasuna,Zeugan dogu-eta gure uste ona.

184

Page 94: Markosekin otoitzean

Atzerrietan orduan esan eben:“Jauna handikiro kokatu dabe”.Gugaz handikiro jokatu da Jauna: hau da poza daukaguna!

Bihurtu, Jauna, gure zoria,Negebeko erreka-urak lez.Malkoz erein baeben, pozez batuko dabe.

Haruntzakoan hor doaz negarrez, ereiteko gari-zorroa eroanez.Pozik etorriko dira honuntzakoan, gari-azaoak eskutan.

Abade zara zu betiko,Melkisedeken sailean.

Hebrearrei egindako epistolatik (Heb 5, 1-6)

Abade nagusia gizonen artetik hartutakoa eta Jainkoaren aurreangizon-emakumeen ordezkari izateko jarritakoa izaten da, pekatuakaitikemoitzak eta opariak eskeintzeko.

Badaki ezjakin eta okerbideratuez errukitzen, bera ere giza makalta-sunez inguratuta dagoan ezkero. Horregaitik, bere pekatuakaitik ereopariak eskeini behar ditu, herriaren pekatuakaitik lez. Eta ezin dauinork abade nagusigoaren ohorea beretzat hartu, Jainkoak deiturik ezbada, Aaron lez.

Holan, Kristok ere ez eutsan Berak emon bere buruari abade nagu-siaren ospea, Jainkoak baino, honan berba egin eutsan-eta:

«Nire Seme zara Zu,

gaur zaitut Nik sortu».

Beste salmo batean ere hau esaten deutso:

«Abade zara Zu betiko,

Melkisedeken antzera».

187

XXX. DOMEKEA URTEAN ZEHAR

Itsuak eta herrenak pozetan ekarriko ditut.

Jeremias Profetearen liburutik (Jr 31, 7-9)

Honan berba egiten dau Jaunak:«Egin oihu pozaren pozez Jakoben herriagaitik,egin irrintzi herrien buru danagaitik.Egin oihu, goratu Jauna, esanez:"Salbatu dau Jaunak bere herria,Israelen bizirik geldituak".Begira, iparraldetik ekarriko ditut,lurreko azken mugetatik batuko.Jentetza izugarria bihurtuko da:horreen artean itsuak ete herrenak,umedunak eta umea izan barriak batean.Negar eta otoitz artean ekarriko ditut.Ondo ureztaturiko ibarretan zehar eroango ditut,estropezurik egingo ez daben bide zelaiak zehar.Aita izango naz Israelentzat,nire lehen-seme izango da bera».

Erantzun-salmoa (125, 1-2ab. 2cd-3. 4-5. 6)

GUGAZ HANDIKIRO JOKATU DA JAUNA:HAU DA POZA DAUKAGUNA.

Jaunak Siongo atxilotuak erakartean, bagengozan amets-antzean.Orduan bete jakun ahoa barrez, gure mihina goratzarrez.

186

Page 95: Markosekin otoitzean

XXXI. DOMEKEA URTEAN ZEHAR

Entzun, Israel:Maitatu egizu Jauna bihotz-bihotzez.

Deuteronomio liburutik (Dt 6, 2-6)

Honan berba egin eutsan Moisesek Israel-herriari: «Begirunea izangodeutsazu Jaunari, zeure Jainkoari, bai zeu eta bai zeure ondorengoakluzaro bizi zaitezen, nik emoten deutsudazan lege eta agindu guztiakzeure bizitza osoan betez.

Entzun egizuz, beraz, Israel, eta ahalegindu beteten, zoriontsu izanzaitezen eta biziro ugaritu, esnea eta eztia dariozan lurraldean, Jaunak,zuen asaben Jainkoak, berbea emon eban lez.

Entzun, Israel: Jauna, gure Jainkoa, Jaun bakarra da. Maitatu egizuJauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz eta indar guztiz.

Izan beti gogoan gaur esaten deutsudazan berba honeek».

Erantzun-salmoa(Sal 17, 2-4. 47 eta 51ab)

MAITE ZAITUT, JAUNA, NIRE INDAR.

Maite zaitut, Jauna, nire indar,Jauna, nire harkaitz, gaztelu eta salbatzaile.Zugana batzen naz, arkaitz zaitudan Jainko, nire babes, salbamen-indar, nire gordeleku.Egiten deutsat dei Jaun goresgarriari, eta salbau naiteke arerioakandik.

Gora Jauna! Bedeinkatua nire harkaitza!Jaso begie gorespenez Jainkoa, nire Salbatzailea!Garaipen handiak emon deutsoz bere erregeari, eta maitasuna agertu bere Igurtziari.

189

Maisu, ikusi dagidala barriro!

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik (Mk 10, 46b-52)

Aldi haretan, Jesusek bere ikasleekin eta jentetza handiagaz Jerikotikurtetean, Bartimeo itsua, Timeoren semea, eskean egoan bide-ertzeanjesarrita. Jesus Nazaretarra zala jakitean, deadarka hasi zan: « DavidenSeme, Jesus, erruki zakidaz!» Askok gogor egiten eutsoen isilarazoteko;baina harek areago egiten eban oihu: «Daviden Seme, erruki zakidaz!»

Jesusek gelditu eta itsuari dei egiteko agindu eban. Deitu eutsen,esanez: «Izan bihotz! Jagi, heuri deika ziharduk». Bere soingainekoajaur tiz, salto batean zutitu eta Jesusegana joan zan. Jesusek itaundueutsan: «Zer gura dozu Nik zuri egitea?» Itsuak erantzun: «Barriro ikus -tea, Maisu!» Jesusek esan eutsan: «Zoaz, zeure sinesmenak osatu zaitu».Une berean ikusmena berreskuratu eban, eta Jesusen ondoren joianbidean.

188

Page 96: Markosekin otoitzean

XXXII . DOMEKEA URTEAN ZEHAR

Emakume alargunak egin eban bere urunetik sutopil txiki bat,eta Eliasi eroan eutsan.

Erregeen lehenengo liburutik (1 Erg 17, 10-16)

Egun hareetan, jagi zan Elias profetea eta Sareptara joan zan.

Uriko ateetara heldu zanean, emakume alargun bat ikusi eban zotzakbatzen. Eliasek deitu eta esan eutsan: «Ekarri egidazu ontzian ur apurbat edateko». Bila joiala, Eliasek atzetik oihu egin eta esan eutsan:«Ekarri egidazu, arren, ogi-zati bat ere».

Emakumeak erantzun eutsan: «Ala Jauna, zure Jainkoa! Ez dot bat ereogirik; eskutada bat urun besterik ez daukat katiluan, eta orio pittin batpitxerrean; zotzak batzen niharduan, neure semearentzat eta biontzatopil bat egin, jan eta gero hil gaitezan».

Eliasek esan eutsan: «Ez izan bildurrik. Joan eta egin esan dozuna;baina egidazu lehenengo niri sutopiltxo bat eta ekarri. Gero, egingodozu semearentzat eta zeuretzat. Hau dino-eta Jaunak, Israelgo Jain -koak: "Urun-katilua ez da amaituko, ezta oriontzia agortuko ere, Jaunaklurrera euria bialduko dauan egunera arte"».

Joan zan, bada, emakumea eta egin eban Eliasek esana, eta luzaroanjan eben Eliasek eta ama-semeek. Urun-katilua ez zan amaitu, eztaoriontzia agortu ere, Jaunak Eliasen ahoz esan eban lez.

Erantzun-salmoa (Sal 145, 6c-7ab. 7c-8. 9-10)

GORATU EGIZU, JAUNA, ENE BARRUA.

EDO ALELUIA.

Leiala da betiren beti, emoten deutse eskubidea zapalduei, ogia gose diranei.

Atxilotuak Jaunak askatzen ditu, itsuen begiak Jaunak argitzen ditu.

191

Beti irauten daualako,betiko abadetza dauko.

Hebrearrei egindako epistolatik (Heb 7, 23-28)

Senideok: Lehengo ituneko abadeak asko ziran, ezin eben-eta iraun,hil egiten ziralako. Jesusek, ostera, beti irauten dauanez, inoiz amaitukoez dan abadetza dauko.

Jesusek betiko salbatu daikez beraren bidez Jainkoagana hurreratzendiranak, bizirik dago-eta beti hareen alde erregutzeko.

Benetan, Jesus lako abade nagusia behar genduan guk: santua, erru-bakoa eta kutsubagea, pekatariakandik bereizia eta zeruak baino go-rago jasoa. Honek ez dau, beste abadeek lez, lehenengo bere pekatua-kaitik eta gero herriarenakaitik egunero opariak eskeini beharrik, behinbetiko egin eban-eta hori, bere burua oparitzat eskeini ebanean. Le-geak, izan ere, gizon ahulak izentatzen ditu abade nagusi; legea bainogeroago etorri dan Jainkoaren zin-hitzak, ostera, Semea izentatu dauabade nagusi, betierean bete-beteko dana.

Ez zagoz urrun Jainkoaren erreinutik.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik (Mk 12, 28b-34)

Aldi haretan, hurreratu zan Jesusegana lege-maisu bat eta itaundueutsan: «Zein da agindu guztietan nagusiena?»

Jesusek erantzun: «Hau da nagusiena: "Entzun, Israel: Jauna, gureJainkoa, Jaun bakarra da. Maitatu egizu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz, adimen guztiz eta indar guztiz". Bigarrena, barriz,hau da: "Maitatu egizu lagun hurkoa, zeure burua lez". Ez da honeekbaino agindu handiagorik».

Lege-maisuak esan eutsan: «Ederto, Maisu; egia dinozu Jainkoa ba-karra dala eta ez dala besterik esatean, eta Ha bihotz-bihotzez, adimenguztiz eta indar guztiz maitatzea, eta lagun hurkoa nork bere burua lezmaitatzea, erre-opari eta sakrifizio guztiak baino hobea dala esatean».

Eta Jesusek, zuhur erantzun ebala ikusirik, esan eutsan: «Ez zagozurrun Jainkoaren erreinutik».

Eta handik aurrera, ez zan inor itaunik egitera ausartzen.

190

Page 97: Markosekin otoitzean

Alargun gaixo honekbeste guztiek baino gehiago bota dau.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik (Mk 12, 38-44)

Aldi haretan, [Jesusek, bere irakatsaldian, esan eutsan jenteari: «Ibilizaiteze kontuz lege-maisuekin! Gogoko dabe harro-harro jantzita ibilteaeta plazetan jentearen agurrak hartzea; gogoko dabez sinagogetanaurreneko aurkiak eta jai-jatorduetan mahaiburuak. Eta, azken bakootoi tzen aitzakiaz, alargunen ondasunak irensten dabez. Holakoek epai -rik zorrotzena izango dabe».]

Jesus tenpluko dirutegiaren aurrean jesarrita egoan, jenteak ku txe -tara dirua zelan botaten eban begira. Aberats askok ugari emoten eban.Eto rri zan emakume alargun behartsu bat ere, eta txanpon bi botaebazan, huskeria bat. Jesusek, ikasleei dei egin eta esan eutsen: «Bene -tan dinotsuet: Alargun behartsu honek beste guztiek baino gehiago botadau kutxara. Izan ere, beste guztiek sobra dabenetik emon dabe; ho -nek, ostera, bere urritasunean, eukan guztia, bizitzeko behar ebana,emon dau».

193

Okertuta dagozanak Jaunak ditu zutik jarten, zintzoak Jaunak ditu maitatzen.

Arrotzak Jaunak ditu zaintzen, umezurtz eta alargunak laguntzen, gaiztoen asmoak eragozten.Errege izango da Jauna sekuletan, zure Jainkoa, Sion, menderen mendetan.

Kristok, askoren pekatuak kentzeko,behin bakarrik emon eban bere burua opari.

Hebrearrei egindako epistolatik (Heb 9, 24-28)

Senideok: Kristo ez zan sartu giza eskuz egindako santutegian —be -netakoaren irudi besterik ez zan santutegian—, zeruan bertan baino,orain Jainkoaren aurrean gure alde agertzeko; eta ez zan sartu behin etabarriro bere burua opari eskeintzeko, abade nagusia berea ez dauanodolagaz santutegian urtero sartzen dan lez; bestela, hil ere askotan hilbehar izango eban, munduaren hasieratik. Baina ez, Kristo behin ba ka -rrik agertu da orain, azkenak diran sasoi honeetan, bere buruarenopariaz pekatua ezerezteko.

Eta gizon-emakumeek behin bakarrik hil behar dabela eta gero auziaizango dala erabagita dagoan lez, holantxe Kristo ere: behin bakarrikizan zan oparitzat eskeinia guztien pekatuak kentzeko, eta gero biga-rrenez agertuko da, pekatuagaz zerikusi barik, beraren zain dagozanaksalbatzera.

Irakurgaia laburragoa egin nahi bada, kako [ ] artean emoten danzatia itzi daiteke.

192

Page 98: Markosekin otoitzean

Opari bakar baten bidez,santutasun betea ekarri deutse behin betiko,

santu egindakoei.

Hebrearrei egindako epistolatik (Heb 10, 11-14. 18)

Senideok: Abadeak egunero dihardu bere kultu-zerbitzuan, pekatuaezelan ere kendu ezin daben opari berberak behin eta barriz eskein -tzen. Kristo, ostera, pekatuakaitik opari bat bakarra eskeini ondoren,Jainkoaren eskumaldean jesarri zan behin betiko. Eta, orain, Jainkoakarerioak oinaurkitzat noiz jarriko deutsazan itxaroten dago. Izan ere,opari bakar baten bidez euren betera eroan ditu Jainkoarentzat behinbetiko sagaratuak diranak.

Holan bada, pekatuak parkaturik dagozanean, ez dago pekatuenparkamenerako opari beharrik.

Lau haizeetatik batuko ditu bere aukeratuak.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik (Mk 13, 24-32)

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Egun hareetan, larrialdihandiaren ondoren, eguzkia ilunduko da, iretargiak ez dau argirikemongo, izarrak zerutik amiltzen hasiko dira eta ortziak dar-dar egingodau. Orduan, Gizonaren Semea ikusiko dabe hodei artean ahalmen etaaintzaz beterik etorten; aingeruak bialduko ditu eta bere aukeratuakbatuko lau haizeetatik, lurmuga batetik besteraino.

Ikasi pikuondoaren irudi honetatik: kimua barritzen eta orria za -baltzen jakoneko, badakizue udea hur dala. Era berean, gauza horreekjazoten ikustean, jakizue hur dala, ateetan, Gizonaren Semea. Benetandinotsuet: Gizaldi honetakoak hil baino lehen jazoko dira gauzaguztiok. Zeru-lurrak igaroko dira, baina nire berbak ez dira bete barikigaroko. Baina zein egun eta ordutan jazoko dan ez daki inork, ezzeruko aingeruek, ez Semeak, Aitak baino».

195

XXXIII . DOMEKEA URTEAN ZEHAR

Aldi haretan salbatuko da zure herria.

Daniel Profetearen liburutik (Dn 12, 1-3)

Aldi haretan, Mikael, aingeruen buruzagia eta zure herriaren zain -daria agertuko da. Larrialdia izango da, herriak izaten hasi ziranetikbardinik bakoa. Baina aldi haretan salbatuko da zure herria, biziarenliburuan euren izena idatzita daben guztiak, hain zuzen ere.

Iratzarri egingo da hilobietan lo dagoan asko: batzuk betiko bizi -rako, besteak betiko lotsarako. Jakintsuek ortziaren disdiraz disdiratukodabe, eta besteei bide zuzenean ibilten irakatsi deutseenek izarrek lezbetierean.

Erantzun-salmoa (Sal 15, 5 eta 8. 9-10. 11)

ZAINDU NAGIZU, JAUNA, BABES BILA NATOR ZUGANA.

Jauna da nire ondare eta edontzia;Zeuk daukazu eskuetan nire zoria.Begi aurrean ipinten dot Jauna beti; eskuman daukadala, ez dot dardararik.

Horregaitik alai daukat bihotza, pozik barrua, haragi honek ere bakean dau atsedena.Ez dozulako nire biziz Leizera jaurtiko, ezta zure zintzoa ustelak hartzen itziko.

Bizirako bidea erakutsiko deustazu: alaitasun betea zure aurrean, betiko atseginak zure eskuman.

194

Page 99: Markosekin otoitzean

Munduko erregeen nagusiakerrege-leinu eta Jainkoaren abade egin gaitu.

Apokalipsi liburutik (Ap 1, 5-8)

Grazia eta bakea zuei Jesu Kristoren izenean, testigu leial, hildakoenartetik lehenengo biztu eta munduko erregeen buruzagiaren izenean.Maite gaituanari eta bere odolaz geure pekatuetatik askatu ginduzanari,Jainko bere Aitarentzat errege-herri eta abade egin gaituanari, aintza etaagintea gizaldien gizaldietan. Amen.

Hara, hodei artean dator!

Guztiek ikusiko dabe,

baita Bera zulatu ebenek ere,

eta lurreko arraza guztiek

hileta-negarra egingo dabe haregaitik.

Bai. Amen.

Hau dino Jainko Jaunak: Neu naz Alfa eta Omega, badana, bazanaeta etortekoa dana, ahalguztiduna.

Zeuk dinozu; errege naz.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 18, 33b-37)

Aldi haretan, Pilatok esan eutsan Jesusi: «Zu al zara juduen erregea?»Jesusek erantzun: «Zeure buruz itauntzen al deustazu hori ala besteekesan deutsue hori Nitaz?» Pilatok esan eutsan: «Judua ete naz, bada, ni?Zure herritarrek eta abadeburuek ekarri zaitue nigana. Zer egin dozu?»Jesusek erantzun: «Nire erregetza ez da mundu honetakoa. Nire erre-getza mundu honetakoa balitz, nire jenteak burrukan egingo leukee, Nijuduen eskuetan ez jausteko. Nire erregetza, ostera, ez da hemengoa».Orduan, Pilatok esan eutsan: «Beraz, errege zara Zu?» Jesusek erantzuneutsan: «Bai, errege naz, zeuk dinozun lez. Horretarakoxe jaio eta eto-rri naz mundura: egiaren testigantza egiteko. Egiarena danak entzutendau nire ahotsa».

197

AZKENENGO DOMEKEA URTEAN ZEHAR

JESU KRISTO GURE JAUNA,

DIRAN GUZTIEN ERREGEA

Haren agintea betiko agintea da.

Daniel Profetearen liburutik (Dn 7, 13-14)

Neure gau-ikuskarian, gizaseme antzeko bat ikusi neban zeruetakohodeietan etorten. Gizon zaharragana hurreratu zanean, beroni aur kez -tu eutsoen. Agintea, aintza eta erregetza emon eutsoezan: herri, nazinoeta hizkuntza guztietako jenteak zerbitzen eban.

Haren agintea betikoa,ez da inoiz ere amaituko;haren erregetzaez da inoiz hondatuko.

Erantzun-salmoa (Sal 92, 1ab. 1cd-2. 5)

ERREGE DA JAUNA, JANTZI DA HANDIKIRO.

Jauna errege da, jantzi da handikiro, jantzi da Jauna, indarra daugerriko.

Lurbira Berak jarri dau sendo, eta ez da lokatuko.Sendo dago betidanik zure aurkia,Zu betidanik zara.

Zure autorrak oso sinesgarri dira: zure etxeari santutasuna jagoko, Jauna, gizaldien gizaldietan.

196