Matematika eta elebidunak

5
IbaizabalBHI.nireblog.com Matematika eta elebidunak Matematika eta elebidunak Ze hizkuntza erabiltzen dute Bilboko elebidunek haien artean? Ze proportziotan ? Zergatik? Matematika kontu txiki batzuk ezagututa hobeto ulertuko dugu Bilbon zergatik egiten den hain euskara gutxi. Datu zehatzak jakitea zaila da baina batzuen ustez Bilbon oraindik hamarretik bederatzi ezin dira euskaraz normal mintzatu. Batzuk pixka bat ulertu, beste batzuk bapez

description

Txillardegiren Soziolinguistikari buruzko liburu ezaguna abiapuntu hartuta dibulgazio idazlan erraza, bere garaian Ibaizabal BHI nire ikasleentzat neukan blog batean argitaratzeko egina.

Transcript of Matematika eta elebidunak

Page 1: Matematika eta elebidunak

IbaizabalBHI.nireblog.com

Matematika eta elebidunak

Matematika eta elebidunak

Ze hizkuntza erabiltzen dute Bilboko elebidunek haien artean? Ze proportziotan? Zergatik?

Matematika kontu txiki batzuk ezagututa hobeto ulertuko dugu Bilbon zergatik egiten den hain euskara gutxi.

Datu zehatzak jakitea zaila da baina batzuen ustez Bilbon oraindik hamarretik bederatzi ezin dira euskaraz normal mintzatu. Batzuk pixka bat ulertu, beste batzuk bapez…

Page 2: Matematika eta elebidunak

Hainbeste urte euskara ikastetxeetan irakasten eta oraindik bakarrik % 10 ozta-ozta elebidun, edo behar bada Wikipediaren arabera Bilboko % 15 elebidun

Datu horiek benetakoa izango balira, kalean hamarretik batek euskaraz hitz egingo luke?

Ez.

Goian, ondo begiratuz gero, berriro ikus daiteke, esan dugu % 10 elebidun dela Bilbon, borobiltzeko. Beraz, % 10 hori euskaraz zein gazteleraz egin dezake.

Eta badirudi gehienetan gaztelerara jotzen duela.

Zergatik?

Bilbotar gehienei errazago egiten omen zaie gazteleraz egitea· euskaraz baino.

Euskara behartuta ikasi bazuten ere, eskolatik kanpo gaztelera· nahiago…

Horrelako hamaika argudio asma ditzakegu. Batzuk egiazkoak, beste batzuk ez horrenbeste...

Azter dezagun kontua matematikaren ikuspegitik. Probabilitateen teoria.

Dado bat botaz gero, sei posibilitate dago: 1 ateratzea, 2 ateratzea, 3 ateratzea, 4 ateratzea, 5 ateratzea edo 6 ateratzea. Dadoa perfektua balitz, tranparik gabekoa, edozein zenbaki ateratzeko probabilitatea 1/6 litzateke. Beti. Berdin dio zer atera den lehenago; berriro botaz gero, edozein zenbaki ateratzeko probabilitatea 1/6 izango da beti.

Bi dadorekin, kontua konplikatzen da. Hogeita hamasei ondorio izan ditzake bi dado perfektu batera botatzeak (6x6):

1 - 1, 1 - 2, 1 - 3, 1 - 4, 1 - 5, 1 - 6

2 - 1, 2 - 2, 2 - 3, 2 - 4, 2 - 5, 2 - 6

5 - 1, 5 - 2, 5 - 3, 5 - 4, 5 - 5, 5 - 6

6 - 1, 6 - 2, 6 - 3, 6 - 4, 6 - 5, 6 - 6

Kontua ez dirudi oso konplikatua, baina zenbait kasinotan, esaterako, badakite jendea probabilitateak kalkulatzen oso txarra izaten dela eta probabilitate desberdina duten zenbaki batuketekin jokatzen dute, beti bere onerako.

Zazpi batuketa, esaterako: 1 - 6, 6 - 1, 2 - 5, 5 - 2, 3 - 4, 4 - 3, nahiko gerta-erraza da: 6/36 = 1/6 (dado bakar batekin edozein zenbaki ateratzea bezain gerta-erraza). Hamaika batuketa, ordea, askoz gertagaitzagoa da: 6 - 5, 5 - 6. Probabilitatea, beraz, 2/36 = 1/18. Nolabait esateko, hiru aldiz

Page 3: Matematika eta elebidunak

zailagoa da bi dado botata batuketa hamaika izatea zazpi izatea baino. Probabilitateak ondo ezagutzen dituen batek honako jokoa eskainiko balizu, “egin dezagun apustua, nahi duzun dirua jarri, nik berdin jarriko dut, zuri hamaika ateratzen bazaizu, jarritakoaren doblea emango dizut, nik zazpi ateraz gero, zuk jarritako dirua niretzat ” … Trileroen timoaren antzekoa…

Zertarako balio digu matematika honek euskararen erabilpenaren kontua ulertzeko?

Bilbon elebidun bat ausaz topatzeko probabilitatea 1/10 bada, bikote elebidun bat ausaz topatzeko probabilitatea 1/100 izango da. (Eta gogora dezagun hitz egiteko gutxienez bi lagun behar direla).

Hiru dadorekin hiruretan zenbaki berbera ateratzeko probabilitatea oso txikia da. Demagun sei, sei, sei ateratzeko probabilitatea kalkulatu nahi dugula 1/6 x 1/6 x 1/6 = 1/216 oso oker ez banago.

Zailagoa da ausaz Bilbon hiru lagun elebidun batera topatzea: 1/10 x 1/10 x 1/10 = 1/1.000. Hiru mila lagun, ausaz elkartuko bagenitu, demagun San Mamesen eta hirukoteka jartzeko esango bagenie, hirukote bakar batean egin lezakete euskaraz? Kontua laukoteekin eginez gero, probabilitatea 1/10.000raino jaitsiko litzateke. San Mames osoa bete beharko genuke laukote elebidun bakar bat ausaz topatzeko?

Hala eta guztiz ere, San Mamesen, euskara entzutea ez omen da horren zaila. Zegatik?

Bada hiztunak ez direlako ausaz elkartzen. Badirudi elebidunak, euskaldunak, haien artean elkartzeko joera daukatela. Batzuen ustez bere burua baztertzeko joera daukate haien euskal txoko edo euskal ghettoetan. Batzuk uste dute euskara oso gutxi entzuten dela euskaraz hitz egiten duten guztiak haien artean elkartu egiten direlako, talde itxietan, besteengandik urrun…

Dena den, talde batean taldekide guztiak elebidun izateak ez du inondik inora euskararen erabilpena zertan ekarri behar.

Hori gerta dadin, taldeko elebidun guztiek ondo jakin behar dituzte bi hizkuntzak haietako bata edo bestea aukeratzeko. Eta bi hizkuntzekiko jarrera, antzekoa izango balitz?

Bi hizkuntzak maila berean jakinez gero, eta bi hizkuntzekiko jarrera antzekoa izango balitz, gure San Mameseko laukoteek, ausaz, zori hutsez, denbora erdia eskainiko liokete hizkuntza bakoitzari. Edo beti batean, edo beti bestean arituko lirateke. Horrela gertatuz gero, San Mamesen une jakin batean laukote batean euskara entzuteko probabilitatea erdira jaitsi beharko genuke: Lehen 1/10.000 jarri dugun tokia 1/20.000 jarri beharko genuke elebidunek bi hizkuntzetatik bata edo bestea hauta dezaketelako? Ausaz, hogei mila laukoteetatik batean euskaraz arituko lirateke une jakin batean; laurogei mila lagun beharko genituzke elkartu, laukote batean une jakin batean euskara― ―

Page 4: Matematika eta elebidunak

entzuteko?

Ausazko goiko baldintzak beteko balira, elebakarrak dauden taldeetan, bikote, hirukote zein laukoteetan, beti gazteleraz egingo litzateke, elkar― ulertzeko gogoa baldin balego, behintzat gazteleraz egin ― beharko lukete, inor baztertu gabe. Talde elebidunetan, elebidun guztiak erabateko elebidunak balira, hau da bietan ondo moldatuko balira eta bi hizkuntzei denbora eta arreta berdina eskainiko baliete…

Zuzenak dira esaldi hauek? Kalkulatu. Laurogei biztanleetatik, laukoteka elkartuz gero, laukote bakar batean entzungo genuke euskaraz mintzatzen. Hirukote elebidunak topatzeko probabilitatea askoz handiagoa litzateke. Mila hirukotetatik batean hirurak elebidun. Bi hirukote bakoitzeko, batean euskara erabiltzen bada eta bestean gaztelera, laurogei mila lagun elkartuz gero, hirukoteka jarri eta berrogeik bakarrik egingo lukete euskaraz. Bikoteka jartzeko eskatuz gero, laurogei mila hiztunetatik, laurehunek erabiliko lukete hizkuntza gutxiagotua.

Matematika.

AZKEN GALDERAK. Zenbat bizilagun elkartu beharko genituzke ausaz, zori hutsez, goiko baldintza guztiei jarraiki, euskaraz hitz egiten duen boskote bat topatzeko? (Baldintzak: hamar pertsonetatik bakarra elebiduna. Elebidun guztiak erabateko gaitasuna bietan, orekatuak. Elebidun guztiek bi hizkuntzei arreta berbera )…

Zein taldetakoa da euskara, munduko hizkuntza talde nagusien artean?

Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Artikulu hau Txillardegiren liburua irakurri ostean bururatu zitzaidan, artikulua zabaldura bideratu zuen irakurleak ondo asmatu zuen legez.

Page 5: Matematika eta elebidunak

Erantzunak(4) »

1. Aitortzen dizuet benetan tranpa handiak egin ditudala probabilitateak kalkulatzerakoan. Esaterako bikote elebiduna ausaz topatzeko benetako probabilitatea 1/99 da eta ez nik gorago esan bezala 1/100.

Baina ez naiz matematikako irakaslea. ;-)

Gorka Azk — 2008-05-01 - 23:21:24 GMT 1

2. Ikasle batek horrelaxe egin ditu bere kalkuluak:100 hiztunetatik 10 baldin bada elebidun, elebidun bat topatzeko probabilitatea = 10/100 = 1/10.Baina plater batean 100 indaba jartzen baditugu, 90 gorri eta 10 txuri, indaba txuri bat ateratzeko probabilitatea 1/10 izango da baina bigarrena ateratzerakoan platerean indaba txuribat falta da eta probablilitatea, oraingoan, 9/99 izango da.

Bi dadoekin bi sei ateratzeko probabilitatea 1/6 x 1/6 baldin bada, biderketa egiten ateratzen omen da probabilititatea...Beraz, ikasleak dioenez, bi txuri ateratzeko probabilitea = 1/10 x 9/99 = 9/990 = 1/110

Matematiketan ni baino okerragoa ikasle hori

Gorka AZK — 2008-05-08 - 11:16:53 GMT 1

3. erantzuna da 14

jack — 2008-05-29 - 09:17:50 GMT 1

4. Txillardegik azaldutako "matematikaren soziolinguistika" kontzeptuan oinarrituta, Gorka Azkaratek datu batzuk ematen ditu esanez, ea eremu elebidun batean zer aukera dagoen euskarazko hizket...

zabaldu.com>>Matematika, elebidunak eta euskarazko berbaldiak — 2009-07-16 - 08:32:41 GMT 1

Gorka Azk. 2008-04-13