MAX BILBON BIZI DA

9
Max Bilbon bizi da Max vive en Bilbao JARRAIBIDEA: Proiektuaren asmoa. Zergatik umeei eta gazteei zuzendutako erraz irakurtzeko liburuak? Liburuaren ezaugarriak. Liburuaren baloreak. Liburuaren laburpena. Idazlea. Irudigilea. ERANSKINA

Transcript of MAX BILBON BIZI DA

Page 1: MAX BILBON BIZI DA

Max Bilbon bizi da Max vive en Bilbao

JARRAIBIDEA:

Proiektuaren asmoa.Zergatik umeei eta gazteei zuzendutako erraz irakurtzeko liburuak?Liburuaren ezaugarriak.Liburuaren baloreak.Liburuaren laburpena. Idazlea. Irudigilea.

ERANSKINA

Lectura fácil Euskadi-Irakurketa Erraza erakundearen web orrian agertzen den informazioia

Page 2: MAX BILBON BIZI DA

Proiektuaren asmoa.

Umeentzako liburua da, Bilbon girotuta, 8 urtetik aurrerantzekoa, eta bai euskaraz bai gaztelaniaz agertuko da.

Zergatik umeei zuzendutako erraz irakurtzeko liburua?

Kontuan hartu behar dugu, ume batzuentzat irakurtzea ez dela batere erraza. Ume batzuek arazo espezifikoak dauzkate, eta ezin dute aurkitu haiek behar duten material aproposik.

Material horiek eskuratzerik ez badituzte, gizarteak material horiek lortzen laguntzen ez badizkie, hein handi batean hutsik geratuko dira ume horien eskubideak. Eta aukerak ere galduko dituzte.

Euskal Herrian, adibidez, etorkinen kopurua gorantz joaten da poliki-poliki. Euskara ez dakiten etorkinak edo zailtasun handiz ulertzen dutenak, ezin dira gurean erraz bertaratu. Eta, gainera, gure herria elebiduna da. Horregatik, kasu askotan bi hizkuntza berrietara moldatu behar dira, eta, kasu askotan, gaztelaniaz hasiko dira ikasten. Beste kasu batzuetan, Hegoamerikatik datoz. Gaztelaniaz dakite, baina arriskuan daude gizarte euskaldunetik kanpo geratzeaz.

Beste ume batzuk antzeko egoeran egon daitezke, nahiz eta etorkinak ez izan. Esate baterako, ume eta gazte dislexikoak edo autistak, eta, oro har, hezkuntza berezia behar dutenak.

Horretarako Irakurketa Erraza baliabide aproposa izan daiteke.

Umeentzat, orain arte, euskaraz ez dago horrelako baliabiderik. Oraindik ez dago euskaraz argitaratuta irakurketa errazaren libururik haientzat: ez dago IFLAk ezarritako arauak betetzen dituen libururik.

IFLAk (The International Federation of Library Associations and Institutions delakoak) emandako jarraibideak errespetatuz idatzi du liburua idazleak.

Liburuaren ezaugarriak

Proiektu honen bidez argitaratuko dugun liburuak ezaugarri hauek izango ditu:

· Irakurterraza da. · Euskaraz sortua eta Bilbon girotutako istorioa kontatuko du.· Umeei zuzenduta dago.· Bilboko lekurik eta ikurrik garrantzitsuenak agertzen dira testuan eta

marrazkietan.· Marrazkiak koloredunak dira

Page 3: MAX BILBON BIZI DA

· Fikziozkoa da istoria eta dibertigarria.

Gure iritziz, umeak izan daitezke horrelako proiekturako publikorik onena: umeek irakur dezatela lortzen badugu, gustura egiten badute, etorkizunean ere irakurtzen jarraituko dute.

Liburua umeei zuzenduta badago, haientzat aproposa izan behar du. Horrexegatik dira umeak liburuko protagonistak. Gainera, helburua betetzeko, entretenigarriak izan behar du liburuak, eta, posible bada, dibertigarriak. Gehienetan, istorio dibertigarriak nahiago dituzte umeek.

Bestetik, Bilbori buruz hitz egin nahi izan dugu. Umeak integratzeko, bizi diren herriko gizartea, lurra eta hizkuntza ezagutu eta maite behar dituzte.

Liburuen baloreakNormalean ikusten ez diren gauza batzuk ikustarazi nahi ditugu:

· Irakurketa Erraza sustatzeko beharra, batez ere euskaraz.· Irakurtzeko zailtasunak dauzkatenen arazoak gizartean integratzeko.· Giza elkarteek eta irakasleek egindako lana.· Sortzaileen lana.

Hauexek dira proiektu honi esker argitaratuko diren liburuen baloreak:

· Integrazioa (bai ume etorkinena bai ume elbarrituena).· Adiskidetasuna· Euskara eta elebitasuna· Bilbo maitatzea· Sormen literarioa eta artistikoa: sortzaileak bilbotarrak dira.

Liburuen laburpena

Oier, Miao, Estitxu, Omar, Beñat eta Max dira protagonistak liburuan. Miao txinatarra da. Omar Marokokoa. Beñat gurpil-aulkian doa, elbarritua delako. Max, istorioa kontatzen digun umea, totela da eta bederatzi urte dauzka. Edonora eramango du Athletic-en elastikoa Estitxuk, oso futbolari trebea dena; denak dira futbolzale amorratuak, Athletic-zaleak.

Bilboko Udalak antolatutako udalekuetan elkartu dira umeak, eta Bilbo ezagutzera doaz begiralearekin. Puppy eta Guggenheim museoa, San Mames, Areatza, besteak beste, ikusteko aukera izango dute, eta, nahita ala ez, istiluetan sartuko dira.

Idazlea

Laida Martinez Navarro da idazlea.

Page 4: MAX BILBON BIZI DA

Bilbon jaio zen.Psikologian Lizentziatua da.Itzulpengintza ikasketak egin zituen Bilboko Labayru Ikastetxean.Hizkuntza plangintzan graduondoko ikasketak dauzka.

Besteak beste, honako sari hauek jaso ditu:· -Estatu mailako Lazarillo Saria, 2002, Max bazterrak nahasten (Ibaizabal).· 2014. Urtean Malagako Hiria 5. Umeentzako eta Gazteentzako Saria jaso du, El

club de los bichos liburuarekin (Anaya).· -Gabriel Aresti, 2003, 1. Saria, Neskak eta mutilak.· -Gabriel Aresti 2004, akzesita, Bat, bi eta hiru.· -Gabriel Aresti 2004, akzesita, Zapata berriak· -Julene Azpeitia, 2003, 2. Saria, Egunak eta gauak.· -Tene Mujika , 2002, 1. Saria, Gaua.

Irudigilea

Asier Sanz Nieto (Bilbo, 1969), irudigilea y umorista grafikoa.

Hainbat liburu ilustratu du, haien artean:· "Euskal Piratak" (Elea)· "Baleazaleak eta kortsarioak. Euskal odisea Ipar Atlantikoan" ed. Elea· "Gilen Tell" (Mensajero)· "Munduko ipuin literarioak" (Mensajero)· "Bilbao, labirinto magikoa" (Bilboko Udala)· "Athletic karajo" (Ediciones Beta)· "¡¡¡Sálvese quien podamos!!! (Ediciones Beta)· Luky, un perro suertudo" (Ediciones Beta)· Andersen’en ipuinak (Urdulizko Udala)

Page 5: MAX BILBON BIZI DA

ERANSKINA

Zer dira eta norentzat dira erraz irakurtzeko liburuak?

(Lectura fácil Euskadiren web orritik ateratako datuak)

Erraz irakurtzeko materialei buruz oso informazio gutxi dago euskaraz. Euskal Herrian, erraz irakurtzeko liburuak zabaltzeko egindako ekimenak urriak izan dira orain arte; beraz, lehenik eta behin, zeintzuk diren idazteko modu horren nondik norakoak azalduko ditugu:

“Lectura Fácil Euskadi” - Irakurketa Erraza elkartearen web orrian (oraindik gazteleraz bakarrik. Ikusi 1. eranskina), hauexek agertzen dira erraz irakurtzeko kontzeptua zer den azaltzeko (Informazioa web orrian lortu dugu):

“Askotan baztertuta egon diren pertsona konkretu batzuei laguntzeko sortu da Erraz irakurtzeko kontzeptua: irakurtzeko zailtasunak dauzkaten pertsonei edota irakurritakoa ulertzeko arazoak dauzkatenei.

Pertsona horiek talde handia osatzen dute gure gizartean. Izan ere, biztanleen %30ek behar du material berezia irakurketaz disfrutatu ahal izateko, kultura eta kulturak eskaintzen dituen abantailak edukitzeko edo informaziorako eskubidea garatzeko.

Irakurketa erabiltzeko arazoak dauzkatenei hitz egiten ari gara.

Irakurketa demokratikoan eta irakurketari esker garatzen den gizarteratze prozesuan oinarrituta, Erraz Irakurtzekoak (EI) pertsona haien bizitzaren kalitatea aberasteko baliabidea dira. Horrek guztion bizitzan daukan ondorioa kontuan harturik, gizarteari balio erantsia ematen dio.

Material multimedia, irakurtzeko eta ikus-entzunezko materiala eskaintzeko modua da. Material horiek kontu handiz idatzi dira irakurtzeko edota irakurritakoa ulertzeko zailtasunak dauzkaten pertsonek ere irakurri eta ulertu ahal izateko.

1997an IFLAk oinarrizko jarraibideak eman zituen Irakurketa Errazean idazkiak sortzeko, bai hizkuntzan bai forman bai edukian. Argitaratzeari, editatzeari eta marketingari dagokionez ere jarraibideak eman zituen.

International Federation of Library Associations and Institutions da IFLA: Liburutegien Nazioarteko Federakuntza.

Beraz, hasiera-hasieratik liburutegiak izan dira ekimenaren bultzatzaileak, IFLA konturatu zelako irakurketa, bai kulturaz disfrutatzeko, bai informazioa edukitzeko, denontzako eskubidea dela.

Berriro itzuliko gara Irakurketa Erraza elkartearen web orrira:

Zergatik dira beharrezkoak Irakurketa Errazean sortutako materialak?

Page 6: MAX BILBON BIZI DA

Ezintasun psikikoak Ikasteko arazoak

Analfabeto funtzionalak

Lehen hezkuntzako umeakGorrak eta itsuak direnakEtorkin heldu berriak

Jaiotzez gorrak direnak edo gortasun goiztiarra daukatenak

Autistak

AfasikoakZaharrak

Hezkuntza berezia

Irakurketa Errazeko materialen erabiltzaileak daude zirkuluetan. Material horien beharra adierazten du karratuak.

Biztanleen %30ek dauzka irakurtzeko zailtasunak. Gaur egun pertsona askok dauzka arazoak irakurritakoa ulertzeko. Horren atzean zio asko daude: etorkinak dira, hezkuntza eskasa daukate, zaharrak dira. Beste arazo batzuk ere egon daitezke: adimen-minusbaliotasuna, dislexia…

Herrialde gehienetan, bederatzi urtetan eskolan izan eta gero, adinez nagusiak diren biztanleen %25ek ez dauka espero zuen alfabetizazio mailarik edo espero zuen irakurtzeko gaitasun nahikorik. Herrialde batzuetan zifra %40 edo %50ekoa da.

Informazioan eta ezagueran hain oinarrituta dagoen gure gizartean gabetasun horrek baztertu egiten ditu biztanle horiek. Arazo hori konpondu nahi du Irakurketa Errazak. Pertsona askok ezin dute jariakortasunez irakurri eta gehienetan informazioa aurkezteko edo idazteko modua ez da batere aproposa pertsona horientzat; horren ondorioz, kanpoan edo baztertuta geratu daitezke”.

Nori zuzenduta dago Irakurketa Erraza?

-Irakurtzeko behin-betiko zailtasunak dauzkaten pertsonei.

-Zentzumen-minusbaliotasunak edo minusbaliotasun psikikoak dauzkatenei.

-Arazo neuropsikologikoak dauzkatenei.

-Zaharrei, neurri batean senil daudenei.

-Behin-behineko zailtasunak dauzkaten pertsonei.

-Hizkuntza ofizialean irakurtzeko gaitasuna mugatuta daukaten pertsonei (neoirakurle nagusiei)

Page 7: MAX BILBON BIZI DA

-Etorkin heldu berriei eta beste hizkuntza bateko hiztunei.

-Analfabeto funtzionalei edota hezkuntzan desabantaila daukatenei.

-Alfabetatze-prozesuan dauden pertsonei.

-Eskola-curriculumari moldatzeko arazoak dauzkaten ume eta nerabeei edo ikasketa-maila baxua daukatenei.

Material multimedia, irakurtzeko eta ikus-entzunezko materiala eskaintzeko modua da Irakurketa Erraza. Material horiek kontu handiz sortu dira, eta egokiak dira irakurtzeko edota irakurritakoa ulertzeko zailtasunak dauzkaten pertsonentzat. Materiala sortuta dago pertsona horiek irakurritakoa ulertzeko.

Irakurketa erraza ezartzea. Nondik norakoak.

Irakurketa errazaren kontzeptua 70eko hamarkadan sortu zen, Europako iparraldeko herrialdeetan. Espainiara 2002an heldu zen, Kataluniako “Asocciació Lectura Fàcil” elkartearen eskutik. Eta, orain arte, Katalunian bakarrik garatu da modu trinkoan.

2012an Lectura Fácil Euskadi-Irakurketa Erraza martxan jarri zen. Informazio-zentroa eta irakurketa errazaren inguruko ekimenen erreferentea izatea zuen helburu. Halaber, produkzioa bultzatzea eta gaztelaniaz eta euskaraz sortutako materialak zabaltzea izan da bere asmoa: irakurketa erraza sustatzeko laguntzaileak bilatzea, abantailak eta erabilerak promozionatzea…