Memoria, 06-07

43
Pausuz pausu 2006-2007 ikasturteko memoria

description

Ikasturteko memoria

Transcript of Memoria, 06-07

Page 1: Memoria, 06-07

Pausuz pausu 2006-2007 ikasturteko memoria

Page 2: Memoria, 06-07
Page 3: Memoria, 06-07

Lehendakariaren agurra

Page 4: Memoria, 06-07

Lerro hauek idazten ari naizela, iazko ikasturteko memoria dut aurrean. Ez dakit aurtengoa zein formatutan argitaratuko den, argazki eta guzti, argazkirik gabe… baina testu honen azpian, nire izenarekin batera, lehendakaria hitza azalduko dela, hori seguru, hala tokatzen baita. Nahiago nuke Ikastolako gurasoa azalduko balitz, ikastola eta guraso hitzak gertukoago eta neure sentitzen ditudalako.

Hiru urterekin hasi nintzen, orduan adin bera zeukan ikastolara joaten. Denok dakigu orduko garaiak ez zirela errazak izan, baliabideak eskasak zirela eta traba eta zailtasun ugari izan zituztela irakasle, langile, kolaboratzaile eta gure gurasoek. Baina argi eta garbi izan zuten hezkuntza sistema propioa sortu nahi zutela eta elkarlanean oinarri sendoko ikastola eraiki zuten. Urteak bizkor pasatzen dira eta orduan haur ginenok ikastolan elkartu gara guraso bihurtuta. Haur ginen garaiko ikastola aldatuta dago. Lan gogorra eginda aurkitu dugu: eraikinak jasota, materiala sortuta, euskara dakiten irakasle tituludunen lan poltsa beteta... orduan ez bezala baliabide ugari ditugu. Hala ere, dena eginda dagoela badirudi ere, badugu susmo bat, gure parte hartzea garrantzitsua dela sumatzen dugu eta gure betebeharra berreskuratu egin behar dela. Era berean, Arizmendi Ikastolak ere sentitzen du gurasoon parte hartzearen beharra. Horrela, hainbat guraso talde, gure seme-alaben hezkuntzaren eta ikastolaren parte aktibo garela sinetsita, zenbait lanetan hasita gaude: ikastolaren esanahia berreskuratzen, gure seme-alabentzat nahi dugun ikastola definitzen, gurasoen betebeharra zein den aztertzen, gure lana eta irakasleena nola uztartu pentsatzen… Sorrerako urteetan bezala elkarlanean, ilusioz, gogoz… ahalik eta guraso gehienen inplikazio eta parte hartzea lortzeko asmotan. Nire partetik, guztiok ikastolara hurbiltzera gonbidatzen zaituztet eta martxan dagoen guraso taldean parte hartzera. Aurrera egin dezagun, bada, gerora etorriko diren irakasle, langile, kolaboratzaile, guraso eta haurrek ikastola sendoa aurkituta, eurek ere zer osatu eta moldatu izan dezaten.

Mercedes Inarra Ikastolako guraso eta Lehendakaria

1

Page 5: Memoria, 06-07

2.1.- Ikaslea hurbil 2.2.- Familiarekin etengabeko harremana 2.3.- Etorri zaizkigunak

Ikastola bizi-bizi

Page 6: Memoria, 06-07

2.1

Ikaslea hurbil Urtero bezala, iaz ere, ikasle eta familien gogobetetasunaren berri jakin nahi izan genuen. Eta egia esan, eurengandik jasotako informazioa oso baliagarria izan zitzaigun. Iritzia DBH 2. eta 4. mailako ikasleei eta batxilergokoei eskatu genien. Ikasleen parte hartze maila oso egokia izan zen etapa guztietan, %95 gorakoa; beraz, helburua lortutzat eman genuen. Como todos los años recurrimos a los alumnos/as para conocer su opinión y valoración sobre diferentes aspectos de la ikastola. Las respuestas de los alumnos sobrepasaron en todas las etapas el objetivo de participación (95%), por lo que se cumplieron los objetivos.

DBH eta Batxilergoko ikasleak (1 eta 5 arteko puntuazioa, 1 puntuazioa baxuena eta 5 altuena)

DBH Batxilergoa

INKESTAREN ATALAK 2005-2006 2006-2007 2005-2006 2006-2007

Marko Orokorraren ezagutza 1,69 3.04 2,81 3,12 Ikastolaren koherentzia maila

2,98 3,48 3,22 3,86*

Giroa 3,51 3,62 * 3,44 3,78* Giro euskalduna 3.00 3,23 2,78 3,11 Berrikuntza 2,66 3,33 3,00 3,30 Informazio ona 2,64 3,18 2,55 3,06 Jasotako tratamendua 3,39 3,16 3,26 3,05 Funtzionamendua 2,99 3,48 2,97 3,60* Irakaslegoaren balorazioa 3,17 3,57 3,32 3,74* Orientazio pertsonala eta profesionala

3,19 3,57 3,01 3,36

Baliabideak 2,79 2,98 3,06 3,52 Zerbitzuak 3,21 3,36 3,29 3,56 Poztasuna 3,44 3,44 Parte-hartzea 3,21 3,21 BATAZ BESTEKOA 2,93 3,33 3,05 3,43

Ondorioak Helburua atal guztietan 3,60 puntutik gora lortzea da. 05-06 ikasturteko emaitzek ez ziguten atzera eginarazi eta 06-07an azpimarratzekoa da atal gehienetan egondako igoera. Helburua lortu den ataletan izartxoa ageri da. Oro har, helburuetara hurbiltzen ari garela ikus daiteke eta horrek animatu egiten gaitu. Ea 07-08 ikasturtean helburu gehienak lortzen ari garela esan dezakegun! Como se puede observar, en todos los aspectos se supera la puntuación media (2,5). No obstante, nuestro objetivo es lograr una valoración que supere el 3,6. Resaltamos como positivo la sensible mejora obtenida en relación al curso anterior. Los planes de mejora están dando su fruto. ANIMO! 2.1

Page 7: Memoria, 06-07

Familiarekin etengabeko harremana Ohi bezala, etapa bakoitzaren azken urteko gurasoei ere eskatu genien iritzia eta, iaz ere, parte hartzeari dagokionez, ezberdintasun nabariak agertu zitzaizkigun etapa eta unitateen artean.

05-06 06-07

Haur Hezkuntza 48,65 47,75 Lehen Mailako Hezkuntza 51,19 57,53

DBH 34,25 13,95 * Batxilergoa 44,06 71,65 Bataz bestekoa 44,53 47,72

Desbideraketa 21,27 Zorionak benetan LMH eta Batxilergoko gurasoei agertutako interesagatik eta helburua betetzen laguntzeagatik. Guretzat oso kezkagarria izan zen, aldiz, DBHk azaldutako gogo eza. Geure buruari egin beharreko galdera izan zen ea sakonean zertan ez gabiltzan asmatzen. Se reflejan dos tendencias contrapuestas en la participación de los padres y madres. La situación generada en la ESO ha llevado, de nuevo, a un análisis de las posibles razones y a la toma de decisiones que puedan modificar, a medio plazo, esta tendencia. La falta de fiabilidad de los datos hizo que no se valorasen los resultados de la ESO.

Helburua bete eta igoera Helburua bete eta jaitsiera Ez da bete

Gurasoak Orokorra HH LMH BATXI OROKORRA Desbiderak

Konparatiboa 05-06 06-07 05-06 06-07 05-06 06-07 05-06 06-07 06-07 Marko orokorraren ezagutza 3,80 3,93 3,62 4,04 3,72 4,03 3,66 3,87 0,23 Informazio nahikoa 3,94 4,06 3,84 3,97 3,79 3,87 3,77 3,89 0,15 Partehartzea 4,00 4,06 3,84 4,02 3,70 3,96 3,79 4,06 0,09 Informazioa egokia 4,14 4,06 3,89 3,97 3,87 3,87 3,92 3,89 0,15 Poztasuna 4,28 4,16 3,86 4,09 4,79 3,96 4,16 4,03 0,10 Irakaslegoaren balorazioa 4,42 4,38 3,96 4,07 3,80 4,04 4,02 4,05 0,24 Laguntza berezia 3,97 4,36 3,45 3,77 3,50 3,69 3,62 3,98 0,27 Orientazioa zerbitzua 3,91 4,12 3,29 3,83 3,51 3,52 3,55 3,78 0,22 Euskera maila 4,23 4,31 3,91 4,13 3,97 3,83 3,92 4,02 0,21 Hezkuntza mailako funtzionamendua 4,21 4,12 3,87 4,02 3,76 3,81 3,90 3,94 0,14 Funtzionamendu orokorra 4,05 4,12 3,77 4,07 3,69 3,89 3,79 3,99 0,11 Zerbitzuak 3,91 4,02 3,79 4,00 3,54 3,57 3,73 3,82 0,19 Baliabideak 3,74 3,70 3,48 3,60 3,49 3,59 3,43 3,54 0,16 Berrikuntza 4,15 4 3,98 3,92 0,23

BATAZBESTEKOA 4,04 4,11 3,73 3,97 3,77 3,82 3,78 3,91 Pozik geratu ginen gurasoek egin zuten balorazioarekin. 5ekoa izanik puntuaziorik altuena, lortutakoak ontzat eman genituen. Bestalde, helburua lortzeaz gain (3,60) emaitza hauek adierazi ziguten gurasoen begietatik gure zerbitzuaren kalitatea hobetzen doala. No cabe duda de que el trabajo y el interés de todos – profesores/as, padres/madres y alumnos/as- por mejorar trae consigo un mayor nivel de satisfacción. ZORIONAK DENOI!!

2.2

Page 8: Memoria, 06-07

2006-2007 ikasturtean atzerriko 69 ikasle izan genituen ikastolan. Jatorriz Portugal, Txina eta Hego Ameriketakoak gehienak. Ikastolako ikasle guztiak kontuan izanik, % 18,8ko bataz bestekoa osatzen dute. Iazko datuei erreparatuz gero, LMHn izan genituen atzerritik gurera etorritako ikaslerik gehien, 31; Haur Hezkuntzan 18; BHn 13 eta Lanbide Heziketan 7. Guneak kontuan izanik, honela zeuden banaturik:

Umezaintza 1 Basabeazpi 3 Jose Arana 2 Olarte 7 Gazteluondo 8 Santa Teresa 4 San Viator Txiki 18 San Viator Handi 12 Ferixaleku 4 Almen 10

Etorri zaizkigunak Azken urteotan gizartean ematen ari den kulturartekotasunaren gertakaria errealitate bihurtzen ari da baita gure ikastolan ere. Eta pozteko modukoa da, honek ikastola aberasten duelako, batetik, eta gure ikasleak testuinguru anitzago eta irekiagoan hezteko aukera ematen duelako, bestetik. Era berean, kezka ere sortarazten digu, izan ere, gure ikasleak benetako kultuartekotasunean hezteko, egun eskura ditugun baino baliabide gehiago behar baitira. La interculturalidad supone una transformación importante en la forma de relacionarnos y de convivir entre los pueblos. Esta es unas más de las aventuras que vivimos hoy en día en la Ikastola. A lo largo del curso pasado, hemos visto contentos a los alumnos y familias a los que más de cerca les ha tocado vivir esta realidad. Zorionak a Agurtzane Azkargorta, que ha dinamizado y reforzado a todos estos alumnos/as, y zorionak también a los tutores y alumnos/as de los grupos en los que se han integrado e hicieron posible todo ello durante el curso pasado.

2.3

Page 9: Memoria, 06-07

3.1.- BH: etapa berria bi herritan 3.2.- Uribarri gunea zabalik

Eskaintzaren hobekuntza

Page 10: Memoria, 06-07

BH: etapa berria bi herritan 2008-2009 ikasturtetik aurrera ikastolako ikasleek Bigarren Hezkuntza osoa ( 12-18 urte artekoa) bailarako bi kokagunetan izango dute. Bata , Arrasaten, San Viator Handiko gunean eta bestea, Eskoriatzan, Almenen. Batean zein bestean 12 urteetatik eta 18ra arte DBH eta Batxilergoa etapa bakarrean eta jarraian egiteko aukera izango dute. Proiektua bakarra izango da eta San Viator Handin zein Almenen ikasleek eskaintza bera izango dute.

Horrela mintzatu zaigu Txaro Iraeta, Arizmendi Ikastolako Zuzendari Orokorra “Ez zuten denok, ez, begi onekin hartu orain urte batzuk ikastolak hartutako erabakia, hots, Batxilergoa gune bakarrera ekartzea eta 2006-2007 ikasturtean oraindik ere Arrasateko familia askoren eskakizuna zen Batxilergoa herrian bertan egiteko aukera izatea. Berriro ere familien eskaerari zabalik jarririk, ikastolak Bigarren Hezkuntza osoa ( 12-18) bi herrietan eskaintzea erabaki du. 2007-2008tik aurrera beste era batera antolatuko gara hau horrela eskaini ahal izateko. Halere ikasleek, eurak dira denok batera ez egoteagatik pena handiena adierazi dizkigutenak eta eskaera luzatu ere egin digute. Ikastolako Bigarren Hezkuntzako ikasleek proiektu komuna izan dezaten elkargune eta lan guneak ahalbideratzea da orain erronka. Elkarrekin jardutea aberasgarria eta erakargarria delakoan, horretan saiatuko gara.” A partir del curso 2008-2009 estará en marcha la nueva organización de la Enseñanza Secundaria de la ikastola. Una única unidad de funcionamineto con dos ubicaciones, San Viator Handi en Arrasate y Almen para Aretxabaleta y Eskoriatza, ofrecerá a los alumnos/as la posibilidad de cursar esta etapa en su propio pueblo. Será un único proyecto y una mísma oferta educativa y de servicios la que se podrá encontrar en ambas ubicaciones. Aún así los alumnos/as que han vivido la experiencia de la unión durante los últimos años son los que más nos animan y piden que se trabajen fórmulas para que, desde las dos ubicaciones, los alumnos/as puedan trabajar y disfrutar juntos. Éste es ahora nuestro reto.

3.1

Page 11: Memoria, 06-07

Uribarriko gunea polita eta erakargarria

Iazko ikasturte bukaeran hasi eta udan zehar irailerako 0-3 ziklorako prest geratu zen Uribarri gunea. O urteko 24 haur daude bertan eta 1 urteko 26. Bost talde dira guztira eta bertan egingo dute Haur Hezkuntzako ibilbide osoa. Cada vez son más las familias que solicitan los servicios de la ikastola en el periodo 0-3 años. La falta de plazas en Umezaintza nos llevó a adecuar las instalaciones de Uribarri. Durante el presente curso 24 niños/as de 0 años y 26 de 1 año llenan nuestras aulas en este edificio. El esfuerzo de los últimos años por adecuar el servicio a las necesidades de las familias está dando su fruto.

Uribarri gunea zabalik Gero eta gehiago dira haurrak 0 eta 1 urterekin haurtzaindegira eramaten dituzten bikoteak. Azken urte hauetako eskolaratze datuak nabari adierazten digute joera hau. Ikastolan iaz izandako matrikulazioak Uribarri egokitzera behartu gintuen, izan ere, Umezaintza berritu ahala, txiki gelditu zitzaigun haur guztiak bertan hartzeko. Umezaintzako zerbitzu bera eskaini ahal izateko, beraz, Uribarriko gunea egokitu zen eta gurasoen esanetan polita eta erakargarri geratu da.

3. 2

Page 12: Memoria, 06-07
Page 13: Memoria, 06-07

4.1.- Arizmendi Kirol Elkartea 4.2.- Antzerkia 4.3.- Monitore eskola 4.4.- Udalekuak

Aisialdia gurean

Page 14: Memoria, 06-07

Arizmendi Kirol Elkartea Arizmendi Kirol Elkarteak ikastolako ikasle guztiak kirola egiteko aukera bermatzeko lanean dirau. Bailarako beste kirol elkarteekin elkarlana eta kirol berrien hedapena ditu ikur. Iaz guztira 140 ikasle -96 neska eta 44 mutil- aritu ziren bertan areto futbolean, igeriketan, nesken futbolean eta squashean. Besteen artean, Errealeko nesken futbol txapelketan, Gasteiz-cup-en, hiru igeriketa txapelketatan eta TAUk antolatutako “Series Colegiales” delakoan partaide izan genituen. Bestalde, aisialdi ekintza berezi ugari antolatu zituen herriei irekiak zein ikasleei zuzenduta. Ski irteerak, surfak, patinaiak, aerobicak, eskaladak eta urpekaritzak ikasleak erakarri zituen, kirol jaiek eta irteerek, berriz, familiak eta herritarrak.

4.1

El Club Deportivo Arizmendi, sin prisa pero sin pausa, continua trabajando para que todos los que vivimos en torno a la ikastola y en este valle encontremos opciones para hacer deporte y disfrutar del tiempo libre. Urtzi Amiano, Gari Ibarzabal y muchos padres trabajan durante la semana y fines de semana para ello. El fútbol femenino y la natación son las modalidades que más alumnos/as atraen, pero no es menor el esfuerzo del Club por organizar y ofrecer actividades alternativas de tiempo libre y salidas y fiestas en torno al deporte.

Page 15: Memoria, 06-07

Antzerkia Pasa den ikasturte honetan ere Ikastolako antzerki taldeak gogotsu aritu ziren lanean. LMHko ikasleen artean hiru talde izan genituen: Almen gunean bi eta San Viator Txikin bestea. Bestalde, 10 partaide helduz –gurasoak eta irakasleak- osatutako taldea ere izan genuen iaz antzerki mundua esperimentatzen. LMHko taldeek astean birritan elkartzen ziren eta ikasturte amaieran, ekainean, emanaldi bat eskaini ziguten. Guraso eta langile taldea, berriz, Dabid Errastiren zuzendaritzapean, euren bigarren obra prestatzen aritu zen eta ondo eman zituen fruituak urteak, izan ere, BERTSORAPEROAK antzezlana estreinatu zuten irailean Amaia antzokian Iaz arte aurkeztutako obrak ikastolako ekimenekin lotuta burutu baziren ere, iazko ikasturtean, herriari zabalik egin zuten lehenengo lana estreinatu zuten.

4.2

Cuatro grupos de teatro, tres de alumnos/as de E. Primaria de Almen y San Viator Txiki y el grupo de profesores y padres/madres trabajaron con ilusion a lo largo de muchos meses y nos ofrecieron el fruto de su trabajo al final de año y en septiembre “Lo mejor de esto es lo que disfrutamos, lo bien que lo pasamos. Nos ayuda a olvidar problemas, nos relaja…..” nos decían dos madres miembros del grupo. Este es el objetivo. ¡ A ver si se anima más gente…..!

Page 16: Memoria, 06-07

Monitore eskola Aurreko ikasturtean 30 ikasle ibili ziren monitore eskolan lanean. Txisto eta Joxerra Zubizarreta izan zituzten gidari eta antolatzaile. Zenbait formazio saio burutu zituzten orokorrak zein udalekuei begira antolatutakoak. Udalekuak ez ezik bost irteera ere programatu zituzten: Urbia, Lizarrusti, Okina, Araotz eta Zumarraga-Azkoitia. Monitore eskolako partaideak ikasle –ohiak dira eta urtez urte handituz doan taldea osatzen dute. Monitore izateko prestakuntza espezifikoa hartzeaz gain, BAZARA proiektuaren baitan euskal nortasunaz eta euskaraz hausnarketa saioak burutu zituzten. Amaia Anterok eta Aitor Elizaranek taldean dagoen giro zoragarria ezagutu ahal izan zuten eta euren esanetan “ gozatzekoa da, aberastasun handia daukagu ikasle hauengan.”

La Escuela de Monitores es uno de los espacios de la ikastola que más atractivo resulta para bastantes alumnos/as de DBH y bachillerato. Los 30 alumnos de hace un año son hoy 60. Por otro lado, vemos que la experiencia vivida anima a ex-alumnos/as a seguir participando en este grupo que anualmente colabora en la organización de las colonias de verano y otras actividades. Ser monitor de tiempo libre es una opción interesante para la formación personal y para el descubrimiento de nuevas aficiones.

4.3

Page 17: Memoria, 06-07

Lau

Udalekuak Orain 20 urte ikastolan hasitako esperientzia da udalekuetakoa. Hasiera xumea izan arren, poliki-poliki indartzen joan da eta iazko ikasturtean 320 umek eta 55 monitorek hartu zuten parte. Ekaina eta uztaila bitartean haur eta gazte hauentzat lau eskaintza zabaldu ziren: Gares, Acedo, Zuriza eta Santiago bidea.

“Uztailaren 12an DBHko 2. zikloko 26 mutil eta 17 neskekin abiatu ginen 7 begirale eta ni bizikletaz Santiagorantz. Ikasleentzat esperientzia aberats, gogoangarri eta ederra izan zen.”

“Leongo hiriburura poliziak babestuta sartu ginen eta katedralera heltzeko bideak moztu zituzten. Ia herri gehienetan gu iritsi orduko, bazuten gure berri: LOS 51 ezizenaz ezagutzen gintuzten.”

“Janaria ikasleak beraiek gertatzen zuten gure laguntzarekin eta lo kiroldegi, kultura-etxe eta aterpetxe erraldoietan egiten genuen. Etapak amaitzen ziren herrietan bisita kulturala egiten genuen.”

(Urtzi Amiano-Santiago bidea, 2007)

4.4

320 alumnos/as y 55 monitores participaron en las colonias de verano de la ikastola. Diversión, aventura, sacrificio y esfuerzo pero, lo más importante, la experiencia de convivencia y amistad. Los participantes de cada grupo tienen muchas cosas que contar. “El camino a Santiago fue una experiencia inolvidable” dice una de las alumnas que hicieron el camino en bicicleta.

Page 18: Memoria, 06-07
Page 19: Memoria, 06-07

5.1.- Commenius proiektua/ Leonardo bekarekin Europan zehar/ Bretainian Diwan eskolakoekin 5.2.- Trento probintzian kooperatibismoa/ Akitaniakoekin futbol partida 5.3.- Ikastolatik Saharara

Mundura zabalik

Page 20: Memoria, 06-07

Elkartrukeak

“Comenius” proiektua Proyecto de colaboración con el instituto Traben-Trarbach gracias al proyecto “Comenius” que se ha plasmado en la obra de teatro “Europe on stage”. En abril fueron los alemanes los que estuvieron entre nosotros y en mayo les devolvimos la visita

Leonardo bekarekin Europan zehar 5 alumnos/as de Formación Profesional de la ikastola han realizado las prácticas en Europa gracias a las becas Leonardo.

Bretainian Diwan eskolakoekin Por quinta vez los alumnos de 3º de la ESO pudieron disfrutar de la estancia en Bretaña y conocer sus alrededores y costumbres acompañados por alumnos de la escuela de Diwan.

Alemaniako Traben-Trarbach Institutuko hainbat ikasle eta irakasle izan genituen gure artean “Comenius” proiektuari esker apirilean. Proiektuaren muina antzerkia izan zen, bi zentroen artean burutu zen “EUROPE ON STAGE” antzezlana, hain zuzen ere. Obra haren abiapuntua, hizkuntza eta kultura desberdinak izanik, bi taldeen arteko inkomunikazioa izan zen. Bien arteko inkomunikazioa eten eta hainbat ekintzei esker komunikazioa lortzea zuen helburu obrak. Maiatzean Arizmendi Ikastolakoak izan ziren Alemanian. Leonardo bekari esker Lanbide Heziketako Kimika zikloko 4 ikaslek eta Eraikuntzako ikasle batek praktikak Europan egin zituzten iaz. Portugalen, Italian eta Ingalaterran izan ziren 13 astetan zehar. “Martxoan Bretainian Diwan eskolarekin egin genuen elkartrukea. Urteak daramatzagu eurekin hartu-emanetan eta 5. urtea izan zen iazkoa. Bretainiako Diwan eskoletan bretoieraz irakasten da. Aste beteko elkartrukea izan zen eta bertan DBHko 3.mailako ikasleek familiatan integraturik egin zuten egonaldia. Hango ingurua ezagutzeko irteera batzuk egin genituen: Locronan-era, Douarnenez-era , Brest-eko Oceanopolis-era... Esperientzia polita izan zen, neketsua, baina pozik etorri ginen denok. Oso crêps gozoak dastatu genituen.” (Pepe Arregi, egonaldiaren arduraduna)

5.1

Page 21: Memoria, 06-07

Trento probintzian kooperatibismoa El interés por conocer la experiencia cooperativa fue el motivo de la visita de los representantes de la región italiana de Trento a MCC. Representantes de la ikastola estuvieron posteriormente en Italia con el objeto de profundizar en el conocimiento de ambas experiencias cooperativas. Estos ontactos han dado su fruto y el intercambio de los alumnos italianos y nuestra ikastola esta ya previsto en el plan de gestión del año en curso.

Akitaniakoekin futbol partida

Esta vez ha sido un partido de fútbol el que ha unido la región francesa de Akitania con Debagoiena.

Gure bailarako kooperatiba mugimendua ezagutzeko gogoak ekarri zituen Trento lurraldeko kooperatiben elkarteko berrogei lagun gurera. Lorenzo Guetti apaizak sortutako mugimendu kooperatiboa dute oinarritzat han eta izatez gurea baino esperientzia zaharragoa da hura. Euren bisitaldiaren ondoren, Mikel Lezamiz lehendakaria eta Txaro Iraeta zuzendaria izan ziren Italian eta hilabete beranduago Aitor Antxia eta Esther Merino. Bi bailaren artean distantzia handia dagoen arren, antzekotasun bitxiak daude bi esperientzien artean. Elkartruke baten bidez, lanean jarraitzeko proiektu bat eratu zuten.

Akitaniakoekin futbol partida Arizmendi Kirol Elkarteak 9 urte daramatza Bordelen Peesac-eko nazioarteko futbol txapelketan parte hartzen. Ikasleak guraso eta kirol arduradunekin joaten dira bertara asteburua pasatzera. Maiatzean jokatzen den txapelketa honetan parte hartzeak balio izan du, besteak beste, bi erakundeen arteko harremanak sendotzeko. Iaz, baina, uztailean eurak izan genituen bisitari gure bailaran. Giro ederra izan zuten Arizmendi ikastola eta Akitaniaren arteko elkartrukean ibili ziren lagunek. Mila esker elkartruke horiek ahalbideratu dituzuen irakasle eta familia guztiei. Denok dakigu zuen ahalegin berezi hori barik ezinezkoa izango litzatekeela horrelako ekimenak aurrera eramatea. 5.2

Page 22: Memoria, 06-07

Ikastolatik Saharara

“Lan eta esfortzuz beteriko urte luze baten ondoren Saharan bizitako esperientzia benetan aberasgarria izan da. Bertako biztanleen egoera gertutik bizirik, beste errealitate krudel bat badagoela konturatu gara.” (Batxilergoko ikasleak) Un año de preparación y trabajo. Siete días intensos en los que era difícil asimilar todo lo que vivían y sentían. Los alumnos/as y profesores/as que vivieron la experiencia del Sahara llevan consigo lo que pudieron aprender de ello, pero quedan cortas las palabras para poderlo expresar. Ahora, queda pendiente el ver cómo podemos seguir colaborando con este pueblo. Por otro lado, no lo olvidemos, nuevas promociones esperan su oportunidad.

Ideia jaso ahala, Leire Arana piztu egin zen eta berezko duen indar horrekin martxan jarri gintuen denak di-da batean. Esperientzia zoragarria izan zitekeela antzeman genion abentura hari eta Txantxiku ikastola bidai lagun izanik, lagun ona gainera, ez genuen hastea besterik behar izan. Ilusioa eta grina tarteko lanak eta ahaleginak ez dutela mugarik erakutsi zigun, berriro ere, esperientzi honek. El Aayun kanpamentuan igaro zituzten gure 80 ikaslek eta 6 irakaslek zazpi egun. Hunkituta hasieran, baina gero eta lasaiago ibili ziren denak, egunak pasa ahala, hango jendearen apaltasuna eta goxotasuna sentitzerakoan. Gureak ez diren munduei leiho bat irekitzea zein aberasgarri den ulertzeko aukera izan dute gure ikasle hauek. Haize berria eta beroa ekarri zuten beraiekin bueltan, Ikastolak eman dien garrantzitsuenetariko bat, zalantzarik gabe. Paraje haietan ibili ziren irakasleek, berriz, luzaroan irakasle izan ondoren, bizi izan duten esperientzia aberasgarrienetarikoa izan dela diote. Lana egin dute, bai, baina eurena dute barne poza. Jarraian datozen ikasle promozioak galdezka hasita daude, noiz hurrengoa?

5.3

Page 23: Memoria, 06-07

6.1.- Perretxiko eguna 6.2.- Christmas lehiaketa 6.3.- Abesbatza 6.4.- Udaberri jaia 6.5.- Ikastolaren eguna 6.6.- Ferixie 6.7.- Gabonetako nesken futbol txapelketa

Herrian murgilduta

Page 24: Memoria, 06-07

Perretxiko eguna Amanitak, gibel urdinak, onddoak... mota eta kolore guztietakoak ikusteko aukera izan genuen ikastolak antolatutako Perretxiko Egunean. Iazko edizio hartan, gainera, berrikuntza eta guzti: artisauak, perretxiko pintxoen I. lehiaketa, amantal eta liburuxka salmenta…

Bi lehiaketetan parte hartzeko aukera izan zuten ikasleek. Marrazki lehiaketan LMH 5-6 adin tartean Santa Teresa guneko Naiara Zeziagak irabazi zuen eta DBH 1-2 tarteari dagokionez, San Viator guneko Leire Pascualek.

Perretxiko lehiaketan, aldiz, San Viator Txikiko 6. mailako ikasle taldea izan zen irabazlea. Bigarrenak San Viator guneko DBH 2. mailako ikasleak eta hirugarrenak San Viator Txikiko 5. mailakoak. Hongos, amanitas… tuvimos la oportunidad de ver gran variedad de hongos y setas en esta fiesta organizado por la ikastola. Este año, además, hubo novedades importantes: artesanía, I. Concurso de pinchos, venta de libros y delantales elaborados por la propia organización…. Y lo mejor, buen ambiente y colaboración por parte de muchos miembros de la ikastola. ZORIONAK GUZTIO!!

6.1

Page 25: Memoria, 06-07

Christmas lehiaketa

Familiak zoriontzeko Gabonetako postala sortzen da urtero eta horretarako ikasleek egindako marrazkiak erabiltzen dira. Gainera, Gabonen atarian marrazki egileekin jaialdi bat egiten da sariak banatzeko.

Ohi den bezala, jaialdian umeak izan ziren protagonista nagusi. Jose Arana guneko 5 urtekoek eta Almen guneko LMH 4. eta 6. mailakoek. Txalotzekoa guztien lana.

Ostean, sari banaketa. Guneko sariak banatu ondoren unitateko onenen txanda etorri zen. HHko onena Jokin Murillo, LMHkoa Nagore Etxebarria eta DBHkoa Iratxe Barbero, Irati Lezeta eta Idoia Sanchez hirukotea. Irabazle orokorra, aldiz, Andoni Perez izan zen, DBHko ikaslea.

También en Navidad, la ikastola quiere estar con todas las familias. Aprovecha los christmas realizados por los alumnos/as para llegar a todas las casas. Además, se celebra una pequeña fiesta donde se premia a los mejoresartistas. Este año la fiesta se celebró en Jose Arana, y como todos los años, muchas familias acudieron a la fiesta.

6.2

Page 26: Memoria, 06-07

Abesbatza

Maiatzean hogeigarrenez ospatu zen Debagoieneko abesbatzen topaketa. Arizmendi ikastolako lau taldek hartu zuten parte. Hauetaz gain, beste ikastetxe batzuetako abesbatzak ere egon ziren: Arrasateko Mesedeetako Andra Mari Ikastetxea, Aramaioko San Martin Herri Eskola, Ermuko Anaitasuna Institutua eta Oñatiko Txantxiku Ikastola eta Ganbara Txiki abesbatza. Guztira 400 kantari inguru elkartu ziren.

La ikastola organizó la veinte edición de coros de Debagoiena. Por parte de Arizmendi Ikastola tomaron parte cuatro grupos corales. Participaron también los grupos de La Merced, San Martin de Aramaiona, Instituto de Anaitasuna de Ermua y Txantxiku Ikastola, y Ganbara Txiki de Oñate.

6.3

Page 27: Memoria, 06-07

Udaberri jaia

Bigarrenez iritsi zen kukua Aretxabaletara, izan ere, Udaberri jaiaren 2. edizioa izan zen iazkoa. Denetarik izan zuten hara hurbildu zirenek: jolasak, erakustaldiak, buruhandiak… Bixente Pagoagak artilea nola lantzen zen erakutsi zuen eta buruhandiekin kalejiran Oñatiko musika eskolako trikitilariak ibili ziren. Arratsaldean, tailerrak eta ipuin kontaketa Miren Camisón nafarraren eskutik. Eta jakina, jaiari amaiera emateko, Kukua eta Argitxo inguratu ziren bertara. Haiekin batera, txokolate beroa hartu zuten ume eta gurasoek.

El “cucu” llegó por segunda vez a Aretxabeta en la fiesta de la primavera. Hubo juegos, una exibición de cómo se trabajaba la lana, cabezudos y, además, más de 200 personas tuvieron la oportunidad de degustar cordero al chilindrón. Por la tarde talleres y cuenta cuentos. Para finalizar la fiesta el Cucu y Argitxo tomaron chocolate caliente con el resto de participantes de la fiesta.

6.4

Page 28: Memoria, 06-07

Ikastolaren Eguna

Ikastolako Hezkuntza Proiektuaren ardatzetariko bat da kulturartekotasuna eta horixe bera izan zen ikastolaren egunaren muina. Ander Letona ikasleak asmatutako KULTURA+KULTURA=ABERASTASUNA leloarekin ospatu zen Kultur Hamabostaldia eta Ikastolaren Eguna. Gizartea bezala, ikastola ere gero eta anitzagoa da kulturari dagokionean. Langileek eta ikasleek honen inguruan gogoeta egin eta ekintzez betetako hamabostaldia burutu zuten. Hamabostaldiari amaiera emateko, urtero bezala, festa ederra ospatu zen Arrasaten: hizkuntza desberdinetan kontatutako ipuinak, puzgarri eta jolasak, tailerrak, atzerriko dantzak…

La interculturalidad es uno de los pilares del Proyecto Educativo de la ikastola. Con el lema creado por Ander Letona – alumno de la ikastola - KULTURA+KULTURA=ABERASTASUNA sw celebró la Quincena Cultural y el Día de la Ikastola.

6.5

Page 29: Memoria, 06-07

Ferixie Ekainean Ferixiaren hamaikagarren edizioa ospatu zen Eskoriatzan eta herriko bazter guztiak kolorez, usainez eta musikaz alaitu ziren. Ondorengo datuak irakurrita argi ikusten da ez dela txantxetakoa egun horretan antolatzen dena: - 91 postu: artisauak, baserriko produktuak, tailerrak, abereak, tresneria… - Bi hargin lanean ikusteko aukera. - Txorimalo lehiaketan 30 taldetik gora. - Euskal pastela dastatzeko 5 postu. - 320 pertsona inguru herri bazkarian. Herritarren laguntza ezinbestekoa da jai hau aurrera ateratzeko. MILA ESKER ETA ZORIONAK GUZTIOI! En junio en Eskoriatza se celebró la undécima edición de nuestra tradicional “Ferixie”. Algunos datos interesantes sobre ese día: - 91 puestos: artesanos, productos, talleres, animales… - Dos canteros mostrando cómo se trabaja la piedra. - 30 grupos en el concurso de “txorimalo.” - 5 puestos para degustar pastel vasco. - Más de 320 personas en la comida popular. La ayuda recibida es imprescindible. ¡GRACIAS Y FELICIDADES A TODOS!

6.6

Page 30: Memoria, 06-07

Gabonetako nesken futbol txapelketa NESKAK FUTBOLEAN FIN Argi daukagu guk ere bai. Arizmendi Kirol Elkarteak duen ildo nagusienetarikoa da bailaran kirol munduan dauden hutsuneak betetzea eta, honen haritik, nesken futbola da esparru nagusia. Astero-astero aurki dezakegu neska talde bat adorez bere koloreak defendatzen, baina honen antolaketaz gain badu Kirol Elkarteak beste zeregin garrantzitsu bat: mutilek duten aukera beste sortu nahi dute neskentzat ere. Horri erantzunez, antolatu zuen lehenengoz Arizmendi Kirol Elkarteak NESKEN FUTBOL ASTEA Gabon garaian. Erreala eta Eibar izan zituen arerio gure bailarako selekzioak futbol hamaikako “Triangular”rean, baina ez zen izan hau garrantzitsuena, baizik eta txapelketak futbolean egitera erakarri zuen neska kopurua eta eurekin batera familia eta lagun mordoxka. 400 neska guztira, hainbat modalitate, elkarrekin bazkaltzeko aukera, eguraldi zoragarria... Aparteko eguna!

Almen guneko jantokian bazkari eta giro beroa jartzen jakin zuten berriro ere Kirol Elkartean hain leialak eta nekaezinak ditugun Iñaki Uribetxebarria, Miguel Prat, Juanjo Pagaldai eta Joseluk. Kirola, lagunartea eta giro ona izan ziren egun haietako ikurra. MILA ESKER BERRIRO ERE ZUEN LANAREKIN ASTE HAU POSIBLE EGIN ZENUTENOI. Los días 23 y 29 de diciembre nuestro valle fue escenario de la “1ª semana del fútbol femenino”. La selección de chicas de nuestro valle pudo competir con los equipos más renombrados de nuestro entorno. Pero, además, alrededor de 400 chicas, provenientes de diferentes lugares, pudieron participar en esta fiesta. Esto fue lo más importante. La idea recibió el aplauso de participantes y allegados. Creemos que El Club Deportivo Arizmendi está llamado a organizar una segunda edición.

6.7

Page 31: Memoria, 06-07

7.1.- Mirari Bereziartua 7.2 - Arantza Lejarraga 7.3.- San Viator gelako DBH 2 T gelakoak

Protagonista batzuk

Page 32: Memoria, 06-07

Mirari Bereziartua “Estamos utilizando el coaching para descubrir el papel que tenemos cada uno de nosotros en la ikastola, sobre todo, el de la familia” “Hay muchos padres y madres con mucha voluntad y dedicación hacia la ikastola, tenemos que conseguir que este esfuerzo sea más eficaz” “La ikastola tiene que asegurar la transmisión de nuestra propia identidad, la identidad de nuestro pueblo” Mirari Bereziartua Especialista en coaching

Mirari Bereziartua. Azpeitiarra, “Coaching” gaiari buruz ikastaroa eman zien ikastolako zenbait partaideri. “30 urtetik gora daramat ikastolen munduan murgilduta. Hainbat ikastoletan aritu naiz lanean, baita Ikastolen Elkartean ere. Azken urteotan, aldiz, kezka batzuk nituen eta neure gauza batzuk konpondu nahi nituen. Hurrengo urteetan zer egin nahi nuen deskubritu, esaterako. Horrela ezagutu nuen “coaching” filosofia. Egun, filosofia horren inguruan ari naiz ikastoletan ikastaroak ematen. Irakasle eta gurasoekin aritu naiz elkarlanean eta esperientzia oso positiboa izan da. “Coaching”-aren bitartez norberaren papera ikastolan zein den deskubritu nahi dugu. Ikastolari borondate eta dedikazio handia eskaintzen dieten guraso asko dago eta lagundu egin behar diegu euren lana eraginkorragoa izaten. Hiru arlotan lagundu behar zaie: euren papera eta tokia zein den deskubritzen, deskubritutakoarekin konpromisoa hartzen eta azkenik, hori burutzeko konfiantza izaten. Hau guztia lortzeko interesa piztu behar dugu familiengan, ikastolak eskaintzen duena interesgarria izan behar da. Bide hau jarraituz bakarrik lortuko dugu ikastolak duen xedeetariko bat: herri honen nortasuna eta ezaugarriak bermatzeko transmisioa, hau da, norberaren izaeraren transmisioa.”

7.1

Page 33: Memoria, 06-07

Arantza Lejarraga “Fuimos a conocer la red de centros de Educación Infantil, de 0 a 6 años” “El niño es centro, es la base del sistema y todo el pueblo esta implicado en su educación, es más una comunidad” “El clima es diferente y se percibe la estética y la belleza en la decoración, donde además del material la presencia de los trabajos de los niños cobran protagonismo”

Arantza Lejarraga Dpto. Pedagogía de Educación Infantil

Arantza Lejarraga, HHko Pedagogia Saila. Italiako Reggio Emilia probintzian izan zen bertako 0-6 urteko sarea ezagutzen. “Hikhasi pedagogi aldizkariak antolatu zuen bidaia eta estatu mailako ikastetxe ugarik parte hartu genuen bisitaldi hartan. Arizmendi Ikastolako bi irakasle izan ginen bertan: Rosa Elizburu lankidea, Ikastolen Elkarteko ordezkari gisa, eta ni Arizmendiren izenean. Bertako Haur Eskolen sare eta sistemaren berri izateko abiatu ginen, izan ere, han Udal haur eskolak bereziak dira. Malaguzzi pedagogoaren pentsamenduan oinarritutako Heziketa Proiektua dute zutabe, hau da, haurra da guztiaren erdigune eta herri osoa dago inplikatuta haurren heziketan. Eskola eredu bat baino gehiago, hezkuntza komunitate baten esperientzia ezagutarazi digute italiarrek. Abiapuntua honakoa da: haur bakoitzak balio bat du, eta batez ere, gauzak esan ditzake eta esan nahi ditu. Eraikuntzak ere desberdinak dira eta edertasunak eta estetikak protagonismo handia dute. Beste giro bat arnasten da han. Edukiak lantzeko orduan ere modu bizia dute, bizipenetan oinarrituta erabat. Haurraren aurkikuntza, sormena… etengabe jartzen da martxan. Ehun mintzaira duen haur konpetentearengan biziki sinesten duen metodologia da.”

7.2

Page 34: Memoria, 06-07

San Viator gelako DBH 2 T gelakoak “Hemos presentado 7 trabajos en total. Cada trabajo tenía diferentes temas y nos dividíamos en grupos” “El que más nos ha gustado ha sido sobre los ríos porque teníamos que salir fuera del aula para sacar fotos y hacer diferentes mediciones” “Ha sido una experiencia muy positiva y además de aprender un montón hemos aprendido también a trabajar en grupo”

Aula 2-T de San Viator

Vencedores de la olimpiada Zer Nola

7.3

San Viator guneko DBH 2.T gelakoak. Elhuyar erakundeak antolatzen duen ZerNola olinpiadan txapeldun. “Urrian hasi ginen eta apirilera arte luzatu da olinpiada. Guztira 7 lan aurkeztu ditugu, hilero bat. Energia, kutsadura, luthierrak (proiektuak), dinosauroak, elikadura, ibaiak eta hieroglifikoak izan dira landutako gaiak. Gai bakoitzak hainbat atal izan ditu, beraz, taldeka lan egin dugu. Gero, gehienbat internet bidez, talde bakoitzak bere atala sakondu du eta azkenean, gela osoa elkartuta, egindako guztia power-point bidez aurkeztu dugu. Gustukoen izan dugun gaia errekarena izan da. Lan hori egiteko kanpora irten ginen errekei argazkiak atera eta neurketak egitera. Arrasaten erreka ze egoeran sartzen den eta nola irteten den aztertu genuen. Aurreko ikasturtean ere hartu genuen parte olinpiadan, baina aurten motibazio handiz hartu dugu erronka eta horrek emaitza onak eman ditu. Oso esperientzia positiboa izan da eta asko ikasi dugu, batetik, guk landu behar izan ditugulako gaiak eta, bestetik, elkarlanean lan egiten ere ikasi dugulako.”

Page 35: Memoria, 06-07

8.1.- Batxilergoa 8.2.- LMH eta DBH 8.3.- Lanbide Heziketa

Egindako lanaren emaitza

Page 36: Memoria, 06-07

Batxilergoa

Ohi bezala, 2006-2007 ikasturteko selektitibitateko azterketan emaitza onak izan zituzten ikasleek. Denok gainditu zuten froga. Ikastolen Elkarteko datuekin zein EAEko ikastetxekoekin alderatuz, orokorrean gure egoera ona dela ikus daiteke. 2004-05 2005-06

ARIZM IKAST EAE ARIZM IKAST EAE

Batxilergoa gainditu duen

ikasleen ehunekoa

94,5 90,8 79 93,10 90,31 79,46

Selektibitatea gainditu duen

ikasleen ehunekoa

100 98,2 96,3 100 98,51 96,41

Azterketako bataz besteko

nota

6,83 6,41 6,28 6,40 6,35 6,13

Espedienteko bataz besteko

nota

6,96 7,3 7,18 6,69 7,37 7,20

Espedienteko batez bestea -

Selektibitateko bataz bestea (Jaitsiera)

0,13 0,90 0,90 0,29 1,02 1,07

POZIK EGOTEKOA DA. HALERE, BADUGU HOBETZEKORIK! ZORIONAK ETA AURRERA!!!!!

05-06

ARIZMENDI IKASTOLAK EAE

Nota Nota Nota Gaztelania 4,95 5,59 5,96 Euskara 8,27 8,49 7,44 Ingelesa 6,93 6,53 6,39

Historia 6,90 6,39 6,10

Filosofiaren Historia 6,26 6,59 6,48 Matematika II 5,38 5,30 5,10

Fisika 7,26 6,05 5,87 Biologia 7,14 7,19 6,60 Kimika 5,07 5,69 5,85

Latina II 5 4,94 5,45 Entrepresen Ekonomia 7,8 6,8 6,60

Geografia 7,44 6,71 6,34 Artearen Historia 7,17 6,42 6,46 Giza Zientziei apli.

Matematika II 4,85 3,67 3,86

Mekanika 7,69 6,98 5,78 Marrazketa Artistikoa 5,75 5,84 5,90

Diseinuaren Oinarriak 6,90 6,87 5,78

Datuek erakusten dute, alde batetik, selektibitateko emaitzak ikasgai bakoitzean eta, bestetik, Ikastolen Elkartearekin zein EAEko ikastetxeekiko aldea. Un año más los resultados de Selectividad y bachillerato han sido buenos. En el cuadro nuestros resultados en comparación con los del entorno.

8.1

Page 37: Memoria, 06-07

LMH eta DBH

Arizmendi Ikastolak bere hezkuntza proiektuaren bitartez landu eta bultzatu nahi dituen balioez gain, emaitza akademikoak ere ondo zaindu nahi ditu. Horregatik, aurreko ikasturteko emaitzen azterketa zehatza egiten du urtero eta ondorioak kontuan izanik, finkatzen ditu hurrengo ikasturteko helburuak eta hobekuntza planak. Horretarako erreferentziatzat izaten ditu, batez ere, Ikastolen Elkarteko datuak eta baita EAEko ikastetxeetako bataz bestekoak ere. En los cuadros adjuntos podemos observar los resultados de la ikastola en cuanto a “promoción” de los alumnos/as y % de alumnos/as que promocionan con los objetivos superados. La medición y análisis que anualmente realizamos son el punto de partida de las mejoras que año a año nos planteamos en el Plan de Gestión.

Promozioa

Maila Arizmendi ikastolaren helburua

ehunekoetan

Arizmendi Ikastolaren

emaitza ehunekoetan

Ikastolen Elkartearen

emaitza ehunekoetan

LMH 3 zikloa %95 %97,57 %97,64 DBH 1.maila %93 %97,17 %95,77 DBH 2.maila %93 %94,91 %95,34 DBH 3.maila %93 %94,06 %92,99 DBH 4. maila %93 %96,3 %93,43

Ikus daitekeenez, helburua kasu guztietan betetzen da. LMHko kasuan DBHra, hurrengo etapara, pasatzen den ikasle kopurua azaltzen da, hau da, promozionatzen duten ikasleen ehunekoa. Ondoan Ikastolen Elkartekoak daude alderatzeko. Lortutako emaitzak

Maila Arizmendi Ikastolaren emaitza ehunekotan

Ikastolen Elkarteko emaitza ehunekota

Aurrerapen egokia LMH 3 zikloa %85,40 %84,40

Dena gaindituta DBH 1.maila %79,96 %77,63 DBH 2.maila %70,14 %76,87 DBH 3.maila %64,69 %70,04 DBH 4. maila %68,75 %73,52

Taula honek erakusten du hainbat ikaslek promozionatu zuten arren, ikasgai guztiak gainditu gabe promozionatu zutela. Beraz, datu horiek kontuan izanik, hobetzekorik bagenuela ikusi zen eta horri begira finkatu ziren hurrengo ikasturterako helburuak.

8.2

Page 38: Memoria, 06-07

Lanbide Heziketa Gaur eguneko gizarteak gero eta gehiago eskatzen du Lanbide Heziketan prestatutako pertsonak eta eskaera horri erantzunez ere gogor lan egiten du gure ikastolak. San Viator gunean ari den Lanbide Heziketako hezkuntza etapak azken urteotan bi esparru nagusiri erantzuten dio: hezkuntza arautuari, hau da, hezkuntza zikloei, batetik, eta bestetik, ez arautuari, prestakuntza iraunkorrari zein lanerako prestakuntzari, hain zuzen ere.

En nuestra sociedad cada vez es mayor la demanda de estudiantes que han cursado un ciclo formativo. Por ello todos estos últimos años la Ikastola Arizmendi ha trabajado a fondo la etapa relativa a la educación profesional, tanto la reglada como la formación permanente y ocupacional.

Heziketa zikloak Iazko ikasturtean Lanbide Heziketan honako heziketa zikloak izan genituen: Erizaintzarako laguntza osagarria, Analisi eta Kontrol kimikoa, Ingurumen Kimikoa, Eraikuntzako Proiektuen Garapena eta Aplikazioa eta Kirol ekintzen Animazioa. Prestakuntza iraunkorra (langileei zuzendua) Guztira 142 ordu eman ziren eta 100 lagun inguruk hartu zuten parte esperientzia honetan:

- Osasungintzan, Ikastolen Elkarteko 12 ikastoletan eman zituzten prestakuntza saioak gai hauen gainean: higienea eta loa, elikadura, jolasa, lehen laguntzak, estresari aurka egiteko teknikak… 94 ordu guztira

- Tafyden Spinnineko 16 ordu eta Pilateseko 32 ordu Lanerako prestakuntza (langabezian daudenei zuzendua)

- Laborategiko laguntzailea ikastaroan 259 ordu, 15 lagun - Laborategiko praktika onak ikastaroa: 140 ordu, 12 lagun - Osasungintzako psikiatria laguntzailean 259 ordu, 15 lagun

Ciclos formativos El curso anterior ofrecimos los siguientes ciclos formativos: Cuidados auxiliares de enfermería, Análisis y Control Químico, Química Ambiental, Aplicación y Desarrollo de Proyectos de Construcción y Actividades Físicas y Deportivas Formación permanente 142 horas de impartición y más de 100 trabajadores participantes en los diferentes cursos. Formación ocupacional 30 personas en paro interesadas en los campos de Salud y Química, con un total de 658 horas.

8.3

Page 39: Memoria, 06-07

9.1.- Ahozkotasuna nola landu/ Elikadura proiektua 9.2.- Errealeko jokalariak ikasleekin/ Kulturartekotasunaz hausnartzen 9.3.- Kontu kontari 9.4.- Kontseilu errektore berria

Eta gainera…

Page 40: Memoria, 06-07

Ahozkotasuna nola landu Urrian Andoni Egaña eta Joxerra Gartzia izan genituen ikastolan “Esan Ahala” proiektua aurkezten, hots, eskolan ahozkotasuna lantzeko metodoa. “Bazara” eta “Esan Ahala”k badute sakoneko kezka bera. Ikasleak hizkuntza erabiliko duela gozatzeko, gozarazteko eta sortzeko baliagarri zaion neurrian. Euren proposamenak geure planteamenduaren eremu garrantzitsu bati erantzuten diola uste dugu. Ahozkotasunak gero eta garrantzi handiagoa du, eta ez jardun esparru jakin batzuetan bakarrik, jardun esparru guztietan baizik. En octubre estuvieron entre nosotros Andoni Egaña y Joxerra Gartzia para presentar el método “Esan ahala”, metodo para mejorar la expresión oral en la escuela. Según ellos, el alumnado utilizará una lengua dependiendo de lo que disfrute, haga disfrutar y la capacidad creativa que le aporte. Elikadura proiektua Haur eta gazteen artean elikadura ohiturak aztertu eta ondorioak ikusita hobekuntza plan bat abian jartzea du helburu proiektu honek. Jakin badakigu Espainia mailan gehiegizko pisuak 2 eta 24 arteko gazteen %40ri eragiten diola. Horregatik, fase bi izango dituen proiektua jarri zuten martxan Lanbide Heziketakoek. Iazko ikasturtean 1. faseari ekin zitzaion eta ikastolako 3 eta 11 urte bitarteko haurren % 98a pisatu eta neurtu zuten. Bestalde, ikasle hauen gurasoei inkesta bat pasatu zitzaien eta erantzuna oso ona izan zen, % 90a. Hurrengo ikasturteari begira asmoa da datu guzti hauen berri emateko gurasoentzat hitzaldiak antolatzea. Conociendo los datos sobre el nivel de obesidad que tienen los jóvenes entre 2-24 años (un 40% de ellos es obeso) un grupo de Lanbide Heziketa está llevando a cabo un proyecto que tratará de mejorar los hábitos de alimentación de nuestros jóvenes.

9.1

Page 41: Memoria, 06-07

Errealeko jokalariak ikasleekin Errealeko Alvaro Novo eta Aitor Lopez Rekarte jokalariak Ferixalekuan izan ziren bisitan ZIG gelako ikasleekin. Errealeko jokalari guztiek sinatutako ekipoko banderina, himnoa CDan eta zorro txikitxo bana jaso zuten. Ikasleek gelan margotzen dituzten pertxa pertsonalizatu bana eraman zuten oroigarri gisa jokalariek. Momentu hunkigarria benetan ikasleentzat. Los jugadores de la Real, Alvaro Novo y Aitor Lopez Rekarte, estuvieron con los alumnos de A.A.T. en Ferixaleku. Los alumnos estaban emocionadísimos y se percibía la ilusión con la que estaban viviendo el momento. Como recuerdo, les entregaron el banderín del equipo, un CD con el himno del equipo y un bolso pequeño. A ellos les obsequiaron con las perchas personalizadas que realizan los alumnos en el aula. Kulturartekotasunaz hausnartzen Gero eta gizarte anitzagoan bizi garenez eta ikastolak ere aniztasun hori bizi duenez, ikastaro honen helburua hezkuntza komunitatea eta ikastolako langileak, kulturartekotasunean sentsibilizatzea eta formatzea izan zen. Ikastolen elkarteak eta HUHEZIk elkarlanean antolatutako ikastaroa izan zen honako hau eta HUHEZIko Amelia Barquín eta Ane Urizar izan ziren hizlariak. Ante una sociedad más diversa, uno de los objetivos de la ikastola ez vivir y formarse para hacer frente a esta nueva realidad. Para ello, participamos en un curso organizado por la Federación de Ikastolas y HUHEZI. Las responsables de dirigir el curso fueron Amelia Barquín y Ane Urizar de HUHEZI, junto con la responsable de la ikastola Agurtzane Azkargorta. 9.2

Page 42: Memoria, 06-07

Gurasoak Kontu kontari

IKASTOLAKO GUNEETAN GURASOAK KAZETARI Ikastola bizipenez eta gertakariz beteta dago eta betidanik izan da gure asmoa guzti hori gurasoei eta familiei jakinaraztea eta, are gehiago, guzti horren partaide gurasoak eurak egitea izan da gure nahia. Batzuetan asmatu dugu, beste batzuetan ez, baina oraingoan bide onetik goazela argi dago. “Berria” orri informatiboa duela urte eta erdi jaio zen ikastolako zenbait gunetan. “Kontu Kontari” izena hartu zuen ondoren, duen helburuari apropos erantzuten ziolakoan izenak. Ez dezagun ahaztu gurasoak direla honetan protagonista tokian tokiko laguntza ematen dieten irakasleekin batera, noski. Jadanik laugarren aleak argia ikusi du jarduera honetan partaide diren guneetan eta gustura hartzen dutela jakinarazi digute bertako gurasoek. Gune berriak ere hasita daude hurrengo ikasturteari begira kontu kontarian lanean. Adorerik handiena denoi, baina batez ere, hasiberriei! Nuestra ikastola siempre ha estado llena de acontecimientos y experiencias para contar y por ello llevábamos mucho tiempo intentando hacer llegar todo ello a los padres/madres. Hoy podemos decir que se ha hecho realidad, ya que el curso pasado en casi todas las sedes de la ikastola con la iniciativa de los padres y ayuda de los profesores-as pudieron ver la luz hasta cuatro números de la hoja informativa Kontu kontari.

9.3

Page 43: Memoria, 06-07

Kontseilu Errektore berria

Mikel Lezamiz, lehendakari ohia

Eskerrik asko guztioi eta ongi etorri berriei! Iazko ikasturtean Kontseilu Errektoreko partaideen %50ari berriztatzea egokitu zitzaion. Urte askotan gurekin lankidetzan eta zabaltasunez izandako zenbait lan bazkide, guraso eta laguntzailek amaitutzat eman zuten euren kontseilu-kide ibilbidea. Bategitearen garaia bizitzea egokitu zitzaien eta gehienek zegokiena baino urte gehiago eman zuten ardura honetan. Urte zailak izan ziren baina oso emankorrak. Bihotzez eskertzen diegu guztiei emandako laguntza. Eskerrik asko, Jose Luis Goitia, Isidro Elduaien, Iñaki Bordes, Iñaki Mariñelarena, Ruben Eriz, Kontxi Zubizarreta, Itziar Uribarren eta Rosa Elizburu. Eta zer esanik ez Mikel Lezamizi, sei urteetan gure lehendakaria izan den bazkide kolaboratzaileari. Mila esker, Mikel, zure laguntza etengabea eta baldintza gabekoa izan baita une oro. Bestalde, gure ongietorririk handiena Kontseilu Errektoreko kide berriei, Mercedes Iñarra gure lehendakariari eta ondoren azaltzen diren guztiei: Esta es la composición del nuevo Consejo Rector:

Representantes de socios de trabajo: Idoia Urrutia, Blanka Martinez, Margari Belategi, Arantza Lejarraga, Mª Asun Ibabe, eta Lorea Sarrionandia. Representantes de socios beneficiarios (padres/madres): Felix Hernandez, Arantza Mongelos, Arrate Arcauz, Mercedes Iñarra, Beatriz Arregi eta Maider Otamendi. Representantes de socios colaboradores: Elena Goirizelaia, Jose Ramon Elortza, Jose Ramon Gorosabel, Agustín Irazabal eta Mario Lopez

GURE DESIORIK ONENAK GUZTIONTZAT 9.4