MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018)...

36
2020ko urriak 23 · 1160. zenbakia MESETAREN KONTAKIZUN POETIKOA

Transcript of MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018)...

Page 1: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

2020ko urriak 23 · 1160. zenbakia

MESETAREN KONTAKIZUN POETIKOA

Page 2: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

[email protected] etakitto.eus/mediateka/gida-komertziala

2021eko gida prestatzen dihardugu

Page 3: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

“Hemen jaio, hemengoak izan eta hemengoak ardura ez dien gazteek baldintzatzen ari dira gure etorkizuna, eta ez onerako. Zer nolako itxura du etorkizun horrek haien ezjakintasunak, indiferen-tziak edo mespretxuak agintzen badute gure giza harremanetan? Zertarako hainbeste kanpaina, Euskaraldia bukatu eta biharamu-nean horrelako bat guregana etorri eta haren aurrean guk guztiok erdaraz egiten badiogu elkarri, hark japoniera euskara baino gogokoago duelako? Geure jokaera aldatzeko bide luzea dugu aurretik, inoiz aldatuko badugu: lehenik eta behin, euskaldunon artean euskaraz egin beharko genuke. Gero, euskaldunon artean euskaraz egoten segitu, tartean erdaldun bat egon arren. Eta azkena: erdaldunari euskaraz egin, zuzenean. Hori gehiegizkoa izango litzatekeela... gatazka linguistikoa piztuko lukeela... orain gatazkarik ez balego bezala! Teorian hizkuntza-eskubideak ditugu, baina badira euskal herritarrak eskubide horiek kentzen dizkigute-nak praktikan”.

JOSE MARI PASTOR, zutabegilea

"Oraindik badago gauza salgarririk Himalaian. Gaur egun, 3.000 eurorekin gauza politak egin daitezke, baina azken urteetan egin ditugun espedizioak oso jendetsuak izan dira, egun askokoak, neguan. Gauzak egin daitezke oraindik ere. Halere, oso ezberdina da Manaslura udazkenean joatea. Oso urruti gabe, 2.500 euroan joan zaitezke, eta K2ra 5.000 euro odainduta. Everestera edo Antartikara neguan joateko, berriz, 80.000 euro inguru behar dira buruko. Babesleen kontua, bestalde, oso gaizki dago. Neguko azken espedizioek aurrekontu oso handiak izan dituzte, 200.000-250.000 euro ingurukoak. Aurtengoak, aldiz, ez du zerikusirik izango aurrekontu horiekin. Horren erdiarekin egiteko asmoa dau-kagu. Hala ere, iruditzen zait asko kostatuko zaigula dirua biltzea” .

ALEX TXIKON, alpinista

NAHIDALA.- Nahita. "Penati garbixa izan dok, nahidala jo dau eskuakin baloia". NAHIKUA LAN.- Nahiko lan, lan nahikoa. "Nahikua lan egin dot 67 urtian". NAHIKUA TA LARREGI.- Asko. “Nahikua ta larregi zuk egin dozuna”.

Gure aurrekoek erabiltzen zuten euskera

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA)

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EIBARKO UDALA

Eibarko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Sailak diruz lagundutako aldizkaria

ARGITARATZAILEA ...eta kitto! Euskara ElkarteaHELBIDEA Urkizu, 11. 20600 Eibar TELEFONOAK 943 20 67 76 / 943 20 09 18 603 598 285FAXA 943 20 28 72ASTEKARIAREN E-MAILAK [email protected] [email protected] [email protected] ELKARTEAREN E-MAILAK [email protected] [email protected]

ERREDAKZIO-KONTSEILUA Ana Aizpurua, Itziar Albizu, Ekhi Belar, Jose Luis Gorostegi eta Silbia HernandezADMINISTRAZIOAMarisol Uriarte KOORDINATZAILEA Ana AizpuruaERREDAKZIO-BURUA Silbia HernandezDISEINUA Maku OruezabalMAKETAZIOA …eta kitto! astekaria

ARGAZKI ARLOAMalen Jainaga eta Malen Illarramendi HIZKUNTZA ARDURA Juan Andres Argoitia eta Maider AranberriPUBLIZITATEA Itziar Albizu eta Belen Ulazia TELEFONOA 943 20 67 76 AZALEKO ARGAZKIA Juan PalaciosBANAKETA-ARDURAIdoia Labado

TIRADA7.730 ale INPRIMATEGIA GERTU koop. (Oñati)COPYRIGHT-A ...eta kitto! LEGE-GORDAILUA SS/430/92. ISSN: 1132 - 1679

(“...eta kitto!”k ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik)

Astean esanakEskutitzak

Eibartarrak baso bizien alde

Hurrengo astelehenean, urriaren 26ko udalbatzarrean, EIBARKO BASO BIZIAK herri-ekimenak mozioa aurkeztuko du. Harrituta eta oso eskertuta gaude jaso dugun babesarekin: honezkero 2.300 sinadu-ratik gora jaso ditugu. Gure proiektuaren mezua ondo ulertu du Eibarko herriak; oinarri zientifiko sendoetatik abiatuz Eibarko inguruak jasaten ari diren dekadentzia erakutsi nahi izan diogu. Zerbait aldatu behar dela argi ikusi du. Bertako eragile eta norbanakoengan piztu dugun ilusiozko etorkizunak gure asmoekin tinko eta eskuak luzatuz elkar-lanean ekiteko indarra eman digu. Gure inguruko zuhaitz landaketen eredu desorekatua eta zentzu gabekoa aldatu nahi dugu, beranduegi izan baino lehen. Mozioa hasiera besterik ez da, gure asmoen artean: kontzientziazio-ekimenak, irtenbideak eztabaidatzeko foroak, bertako zuhaitzak landatzeko lursailen erosketa… Hori guztia gauzatzeko eskua luzatzen diogu bai Eibarko Udalari, bai baserritar eta lurjabe elkarteei (edo norbanakoei) eta baita gure ekimenean parte hartzeko prest dagoenari. Guztion artean eredu sostengarri baterantz jo dezagun benetako Eibarko Baso Biziak izan arte.

Eibarko baso biziak

Page 4: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

DANON AHOTAN4 …eta kitto!1160. zenbakia

>>> 200 erosketa jasangarri baino gehiago egin ziren za-patuan, Egoaizia GKEak an-tolatutako Kontsumo Ardura-tsuaren V. Azokan. Aurtengo goiburuak pandemia sasoian jendea kontsumo arduratsua praktikatzera animatzea bila-tzen zuen eta azoka egunean, behintzat, hala egin zuten Un-tzagara gerturatu zirenetako askok. Produktuen eskaintza zabala egon zen: Aza ta Porrua kontsumitzaile elkartearen ba-razkiak, bidezko merkataritza-ko produktuak, artisautza na-turala, txokolate eta kafeak… Aurten 20 urte bete dituen Egoaiziak COVID-19ak Lati-

noamerikan eragin duen po-brezia eta gosea azpimarratu nahi izan zuen.

>>> Udalaren Gizartekintza sailak eta herriko guraso elkar-teek hitzaldi ziklo berria an-tolatu dute, “Gurasoak Mar-txan” programaren barruan. Gurasoei zuzendutako jarduera horretan parte hartzeko derri-gorrezkoa da izena ematea, bai Gizartekintzan bertan [email protected] helbidean, bai seme-alaben ikastetxeko Guraso Elkartearen bidez. For-mazioa eskaintzeaz gain, jar-duera hauen helburua seme-alabekiko komunikazioaren gainean gogoeta egitea da.

Portaleko areto nagusian izango dira saioak, 18:00eta-tik 19:30era eta aurten, pre-sentzialak izateaz gain, onli-ne ere emango dira, Udalaren YouTube kanal ofizialean, parte hartzea errazteko eta informa-

zioa zabaltzeko (gehien jota 31 lagun bertaratu daitezke are-toan). Hitzaldiak Hazkundek emango ditu, jarraian azaltzen diren egunetan: “Adecuarse a la situación actual como padres y madres” (urriak 28), “Jazarpe-naren aurrean nola erantzuten duten justiziak eta familiak” (azaroak 3, euskeraz) eta “Adic-ciones sin sustancia: redes so-ciales, juegos...” (azaroak 11).

Egoaiziaren azokak arduraz eta modu jasangarrian kontsumitzera animatu zituen herritarrak

Gurasoentzat pentsatutako hitzaldiak antolatu dituzte

TUTULUMENDI

Idurre Iriondo

Page 5: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

DANON AHOTAN 5…eta kitto!1160. zenbakia

>>> Alfa lantegia eratu zutela 100 urte betetzear direla eta, Eibarko Udal Artxiboak bideoa argitaratu du bere YouTube ka-nalean. Bertan enpresaren ar-gazki zaharrak, bideo-zatiak eta publizitate-iragarkien au-dio grabazio originalak bildu dituzte eta, soinu-bandarako, berriz, Alfaren sirena hotsa au-keratu dute. Udal Artxibotik adierazi dutenez, “publizita-teak, 1950etik 1970era bitar-teko aldian, funtsezko zeregina izan zuen kontsumo-gizartea-ren aldaketan, eta, horretarako, emakumeen unibertsoa hartu

zuen oinarri. Alfaren iragar-kiak harreman horren erakus-garri argia dira; izan ere, mezu haiekin emakumearen arreta bereganatu nahi zuten, hura baitzen aliatu nagusia etxeko kontsumoan”. Bideoa “alfista” guztien omenez egin da.

Lantegiaren sorreraren men-deurrena ospatzeko Armagin-tzaren Museoak antolatutako erakusketak domekan itxiko ditu ateak, Portaleko erakus-keta aretoan, baina ordura arte oraindik badago ikustera joate-ko aukera, gaur, bihar eta etzi, 18:30etik 20:30era.

>>> Ikerketa zientifikoa bul-tzatzen jarraitzeko asmoz, Eus-kal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkeak lagun-tzen deialdi irekia zabaldu du. Urtero eskaintzen dute Euskal Kostaldeko Geoparkearen on-dareari buruzko ikerketa-la-nak egiteko laguntza eta aurten, geologiaz gain, ekologia, natu-ragune babestuak, historiau-rrea, kultura-ondare ukiezina eta itsas ondarea izango dira lehenetsiko diren gaiak.

Pertsona fisiko eta juridikoek eskatu ahal izango dute lagun-tza eta eskatzaile bakoitzak gehienez ere bi ikerketa-proiek-

tu aurkeztu ditzake. Urtebeteko edo bi urteko iraupena duten proiektuak aurkeztu daitezke eta laguntza gehienez 3.500 eurokoa izango da.

Eskaerak azaroaren 20a bai-no lehen aurkeztu behar dira, geoparkea.eus web orrian es-kuragarri dagoen inprimakia bete eta, eskatutako dokumen-tazioarekin batera, [email protected] helbidera bidalita. Posta arruntez ere bidali dai-tezke agiriak, Debako Turismo Bulegora (Ifar kalea, 4 20820 Deba). Deialdiari buruzko in-formazio guztia Geoparkearen web orrian ikus daiteke.

Udal Artxiboak bideoa egin du, Alfaren sorrera gogoan

Geoparkean ikerketa-lanak egiteko dirulaguntza deialdia

Page 6: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

DANON AHOTAN6 …eta kitto!1160. zenbakia

>>> Zapatuan hil zen Iñaki Agirre Errazkin, 63 urtere-kin. ETA politiko-militarre-ko kide izatea egotzita atxi-lotu zuten 1978ko abenduan eta Joxe Arregiren bizitzako azken egunetako lekuko izan zen. ETBn aritu zen lanean eta 2007an “Haizea eta Sustraiak” dokumentala idatzi eta zuzen-du zuen. Bertan “Txiki”-ren bi-zitzaren bidez frankismoaren azken fusilamenduak ekartzen ditu gogora. Azken agurra ema-teko ekitaldia astelehenean egin zuten. Goian bego.

>>> Eusko Ikaskuntzak Jose Ramon Etxebarriari eman dio 2020ko Manuel Lekuona Saria, “euskararen normalizazioan zien-tzietako goi mailako hezkuntzan egindako ekarpen zabala, euskal kulturarekiko duen konpromiso adierazgarria eta bere obraren dibulgazioa” aitortuz. 1948an Gernikan jaio arren, Eibarren hazi zen Etxebarria. Industria Ingeniaritza ikasi zuen Bilboko Inge-niaritza Goi Eskolan eta 1987an Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) doktoratu zen. 1973an Udako Euskal Unibertsitatearen sorkuntzan parte hartu zuen eta bertako irakaslea izan zen. EHU-ko Unibertsitateko Zientzia Fakultatean eta Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolan eskolak eman zituen, 2018an erretiroa hartu zuen arte. Gutxienez 18 liburu eta 22 libururen kapituluak idatzi ditu, zientzia eta kultura gaiei buruzko ehunka artikuluz gain.

Jose Ramon Etxebarriak jaso du Manuel Lekuona Saria

“Haizea eta Sustraiak” zuzendu zuen Iñaki Agirre hil da

>>> Udalak 21 lagun kontra-tatzeko prozesua abiatu du, hainbat lan egiteko adminis-trazioan zein zerbitzu arloan. Kontratazioak lanaldi osokoak izango dira eta gehienak sei hi-labetekoak. 21 kontratazioe-tatik, 18 COVID-19aren on-

dorio sozioekonomikoei aurre egiteko Udalaren txoke-pla-nean sartzen dira. Enplegu-es-kaintza hauek www.eibar.eus webgunean kontsulta daitezke eta, bestela, Lanbideren 943 023802 telefonora deituta ere jaso daiteke informazioa.

21 langile kontratatuko ditu Udalak

>>> Aurreko asteko eguenean hil zen Tere Gantxegi, 97 urte-rekin. Mercedes Kareagarekin batera, Goi Argi elkartea sortu zuen 1951n eta biek batera abia-tu zituzten “Talleres Protegidos Cayetano Careaga” tailerrak ere.

Gantxegik Eibarko Benefizen-tzia Patronatoan egin zuen lan eta 2010ean, Debegesa agen-tziak sustatutako Gure Balioak Saria jaso zuen, giza baloreak aitortzen duten sarien lehen edizioan. Goian bego.

Lehenengoz Gure Balioak Saria jaso zuen Tere Gantxegiri agur

Page 7: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

DANON AHOTAN 7…eta kitto!1160. zenbakia

>>> Aurreko barixakuan uda-letxean egin zuten prentsau-rrekoan, EAJ-PNV, EH Bildu eta Elkarrekin-Podemos udal taldeetako bozeramaileek Erre-balgo lanetan lege-hauste “la-rriak” aurkitu dituztela salatu zuten. Esandakoari jarraituz, lanen hileroko egiaztapena (urrikoa 16. egiaztapena izan da) begiratu zutenean antze-man zituzten lege-hausteak. Euren berbetan, “UTE Iza-Campezori egin ez diren lanak ordaindu nahi dizkiete. Obra Batzordeari azalpenak eskatu dizkiogunean, bai azpikontra-tatutako Obra zuzendaritzak, bai Udala ordezkatzen duen Obra zinegotziak, ‘administra-zio-irregulartasun txikiak’ di-rela erantzun dute, horrelako lanetan ohikoak izaten dire-

la. Oposizioak ez du onartuko hizkuntzaren erabilera oker hori eta gauza bakoitzari bere izenez deituko diogu: Sektore Publikorako Kontratu Legea hausten ari dira eta horregatik jendearen aurrean erantzun beharko dute”

Prentsaurreko horren harira, Errebalgo lanen zuzendaritza-rekin arduratzen ari den UTE Errebal Hiru osatzen duten teknikariek idatziz erantzun nahi izan diete euren kontrako akusazioei. Diotenez, oposi-zioko hiru alderdiek prentsau-rrekoan salatu zituzten puntu guztiak bezperan Obra Batzor-dean “ederki azaldu eta argitu” zituzten: “Bilera horretan, ai-patutako taldeetako ordezka-rien galderei erantzunez, argi eta garbi geratu zen egindako

lanen zenbateko zehatza baino ez zela egiaztatu eta Kontratuen Legean inolako lege-hausterik ez zela egin. Egia da Aldatuta-ko Proiektuak jasotzen dituen hainbat lan egin zirela, orain-dik behin-betiko onarpena izan aurretik, baina horrek ez du esan nahi legea hautsi zenik, Kontratuen Legeak hori es-preski ahalbidetzen duelako”. Oposizioko alderdien jokabidea “negargarria” dela diote: “Obra Batzordean gure azalpen guz-tiak entzun eta gero, hurrengo egunean prentsaurrekoan esan zituzten gauzak esatea lotsa-garria da. Gezurretan aritzeaz gain, behin baino gehiagotan eta inolako kexa barik Eibarko Udalarentzat lan egin duten teknikarien zintzotasuna za-lantzatan ipini dute. EAJ-PNV, EH Bildu eta Elkarrekin-Pode-mos taldeak ez badaude ados Udaleko Gobernu Taldeare-kin, dagokion tokian konpondu beharko dute hori!”.

Ikuspegi kontrajarriak Errebalgo lanen inguruan

LIBURU AURKEZPENABihar 12:30ean aurkeztu-ko dute Ibon Muñoaren azken olerki-liburua, “Gure Ama-Lur feminista da”, San Andres elizako klaustroan. Aurkezpen-solasaldia antolatu dutenen berbetan, “gure osasuna babesteko, dagoeneko klaustroa neurtu dugu gure artean distantzia nahikoa izan dezagun, sarre-ran gel hidroalkolikoa egon-go da, klaustroa zabalik dago… jendea lasai etortze-ra animatu nahi dugu”.

PAGATXAREN ZINE-FORUMA Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako lana gaur eskainiko dute, 19:00etan, Portaleko areto nagusian. Irailean hil zen Ruth Bader Ginsburg AEBko Auzitegi Nagusiko epailea-ren inguruko pelikula da eta kontatzen duen istorioa errealitatean oinarrituta dago. Protagonista nagusia Felicity Jones da.

AUTUAN

Page 8: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

ORAIN DELA URTEBETE8 …eta kitto!1160. zenbakia

Orain dela urtebete horrelakoak ginen Gripearen kontrako txertoa ipintzeko kanpaina hasi zuten. Juan Luis Mardaras Eibar Foball Taldeko eta Fidel Saez Arrate Filatelia Elkarteko presidenteak izandakoak hil ziren. “Kaxa” proiektuak irabazi zuen Ekingunek antolatzen duen On Ekin saria. Debabarreneko V. Gaztaren Astea abiatu zuten, dastatze-saio eta azokarekin. Klub Deportiboko squash taldea Euskadi-ko azpitxapeldun geratu zen. Zigor Astigarragak irabazi zuen Egoaiziaren II. Argazki Lehiaketa. San Andres jaietarako karte-la aukeratu zuten. Eibarko Artisten Elkartea Toledon izan zen eta Pagatxa emakumeenak Burgosera egin zuen irteera. Ber-tsolari Txapelketako saioa jokatu zen Coliseoan. Udazkentrail mendi irteera egin zuten Kalamua Korrikalari Taldekoek. Aire Zabaleko Pintura Lehiaketako 42. edizioa egin zen. Harrera be-roa egin zioten Debabarreneko Orfeoiari Salamancan.

1- Egoaiziak kontsumo arduratsuaren inguruko azoka egin zuen. 2- Debabarreneko Gaztaren Asteak baserri mundua ger-turatu zigun. 3- Eibarko Artisten Elkarteak Toledora egin zuen irteera. 4- Ekinguneren On Ekin saria “Kaxa” proiektuarentzat izan zen. 5- Debabarreneko Orfeoiak arrakasta izan zuen Sala-mancan. 6- Deporreko squash taldea Euskadiko finalean izan zen beste behin.

1 2

3

4

5 6

Page 9: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

ERREPORTAJEA 9…eta kitto!1160. zenbakia

Do m e k a n , g o i z e k o 10:00etatik 14:00eta-ra, Gazta Azoka egingo

da Untzaga plazan. Aurreko edizioetan bezala, azokan es-kualdeko gaztagileek egiten dituzten gazta ezberdinak pro-batzeko eta erosteko aukera izango dugu. Debemen-etik azaldu digutenez, “ aurreko ur-teetako edizioetan gazta azoka Debabarreneko gaztaren as-tearen barruan ospatzen da, baina aurten bizi dugun osa-sun egoera larriagatik, hainbat

ekintza bertan behera geratu dira eta egitaraua soilik gazta azoka egitera mugatuko da".

Dena dela, azoka segurta-sun berme guztiekin egingo da, “beharrezkoak diren segur-tasun-neurri guztiak hartuko dira”, aurreratu dute. Izan ere, distantziak errespetatu behar-ko dira eta ikusle-erosleen es-kura gel hidroalkoholikoak ja-rriko dira.

Gure eskualdean egiten di-ren gaztak kontsumitzaileari aurkeztu eta gaztagileekin elka-

rrizketa izateko aukera ederra da Gazta Azoka.

Domekan Untzagan egongo diren gaztagileak :

Beñat Egaña GOIENE-TXE Baserria -Mutriku. Ardi gazta

Enrike Gisasola SOSOLA Baserria - Eibar. Ardi gazta ekologikoa

Nagore Martin EGOTZA Baserria – Soraluze. Ahuntz gazta

Ruben Markina MALLE-GOI Baserria – Mallabia. Axeleku Behi gazta

Gazta azoka egingo dute domekan Untzaga plazan

Domekan, urriaren 25ean, egingo da bosgarrenez Debabarreneko Gazta Azoka Eibarko Udalak eta Debemen Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteak antolatuta. Ekimenarekin gure eskualdeko gazta-ekoizleek egindako lana ezagutzera eman nahi dute. Pandemiak eragindako egoera dela eta, egitaraua, aurtengoan, aurrekoetan baino

xumeagoa izango da. Segurtasun-neurri guztiak bermatuko direla esan dute antolatzaileek.

Page 10: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

ELKARRIZKETA10 …eta kitto!1160. zenbakia

Nolako lana egin duzu Bizkai-ko ermiten inguruan?Nire lehen asmoa Bizkaiko ba-selizen argazkiak egitea zen, baina lagun batzuek esaten zidaten argazkiekin bakarrik motz geratzen zela, hobe zela datu gehiago jasotzea. Beraz, datu bila hasi nintzen. Udal ba-tzuek Interneten dituzte datu horiek, baina beste batzuk li-buruetan eta adituen lanetan

daude. Gurutzi Arregi etno-grafoa izan da gai horren in-guruan lan gehien egin duena eta Bizkaiko Ermitak (1987) liburutik datu asko atera ditut. Bestetik, Interneten Bizkaiko irrati-amateurren webgunea aurkitu nuen eta 450 ermita inguruko zerrenda zuten egin-da. Arregik dio Bizkaian guz-tira 800 ermita inguru egon izan direla.

Gaur egun zutik daudenak bakarrik jaso dituzu lanean?Asmo horrekin hasi nintzen, baina desagertutakoak ere ja-rri ditut. Kasu horretan, ma-pak edo margoak erabili ditut irudikatzeko. Ez da Bizkaiko kasua, baina Eibarren, adibi-dez, San Esteban ermitaren marrazki bat aurkitu dute, Ju-len Zabaletak egindakoa. San Andres eliza ageri da eta, koka-

pena ikusita, Julian Etxeberria kalean zegoela esan daiteke. Bestetik, ermita bat suntsitzen denean gurutze bat jartzen dute batzuetan eta ikur edo aztarna horiek ere jaso ditut. Gainera, presuntzio arkeolo-giko eremuak deitzen direnak daude; nahiz eta guk ezer ez ikusi, arkeologoek, euren la-naren bitartez, zerbait atera dezaketen guneak dira.

Juan Larreategi eibartarra Bizkaiko ermiten inguruko ikerketa egiten dabil, baselizak irudikatuz eta geolokalizatuz. ermitasdevizcaya.com webgunean jaso ditu datuak eta etengabe dihardu osatzen orria. juanlarreategui.com web orrian, bestetik, hainbat urtetan egindako ikerketak daude ikusgai: Eibarko frutarbolak, Eibarko ermitak, eta abar.

“80 urtetik gorakoen testigantzak jasotzea premiazkoa dabaselizen inguruan”

<<< JUAN LARREATEGI • Bizkaiko ermiten inguruko ikerketa >>>

Juan Larreategik Bizkaiko ermiten inguruko lan mardula egiten dihardu. JUAN LARREATEGI

Page 11: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

ELKARRIZKETA 11…eta kitto!1160. zenbakia

Zenbat ermita aurkitu ditu-zu zutik?400-500 inguru, baina zentzu horretan zalantza bat daukat, ez dakidalako noiz den ermita bat eta noiz ez. Lagun batek esan zidan badagoela arau teo-riko bat, beti betetzen ez dena, eta horren arabera ermitetan ezin dira sakramentuak eman (bataioa, jaunartzea, konfir-mazioa, ezkontza eta oliadura). Esan ohi da ermita edo baseliza bat mendian edo herrigunetik kanpo dagoen santutegi edo baserri bat dela, baina ez, ermi-ta handiak herriguneetan ere badaudelako. Sakramentuei dagokienez ere, teoriak dio ezin direla egin, baina ermitetan ezkontzak egin izan dira.

Informazio asko jaso duzu, argazkiak, geolokalizazioa… Zenbat denbora behar izan duzu ikerketa-lana egiteko?Lehen argazkia 2011n egin nuen eta poliki-poliki joan naiz besteak egiten. Hasieran ez nuen asmo berezirik, baina argazkiak egiten joan nintzen eta ikusi nuen oso leku txikian ermita asko pilatzen zirela.

Lortutako informazioa zure webgunean jaso duzu, baina zerbait gehiago egiteko as-moa duzu?Uste dut momentu honetan garrantzitsuena ermiten ingu-ruko ahozko ondarea jasotzea dela. Datuak pilatzeko orduan lan asko dago egiteko, baina li-buruetan eta artxiboetan bada-go informazioa eta pixkanaka hutsuneak bete daitezke. Orain 80 urtetik gorako jendearen testigantzak jaso beharko lira-teke. Eibarren horretan dabil-

tza eta Zaldibarren ere hasiko dira. Bestetik, erakusketak egin izan ditut, baina orain web-gunearekin informazio guz-tia denon eskura dagoela uste dut. Baselizen kanpo aldean paperak jartzea ere pentsatu dut informazioarekin. Gainera, QR kodea jarri daiteke eta, es-kaneatuz gero, ermitaren ingu-ruko ahozko ondarea jasotzen duen audioa entzun daiteke eta ermita barruko 360º-ko ar-gazkia ikusi, normalean itxita egoten direlako eta ezin delako barrukoa ikusi.

Nola moldatu zara ermitak geolokalizatzeko?Bizkaiko 750 bat geolokali-zatu ditut eta Google Mapsen daude ikusgai. Batzuk erraz aurkitzen dira, bistan daude-lako, baina beste batzuk zailak dira. Adibidez, Zaldibarren Ulantzuko San Kristobalgo ermita zegoen, baina Ulantzu ez da mapetan agertzen. Al-kateak toponimia liburu bat eman zidan eta Ulantzu ber-ba Garitaonandia baserriaren paperetan agertzen da. Gero, Santa Marinatik kilometro

batetara zegoela jakin nuen eta, datu horrekin, kilometro bateko radioa marraztu nuen mapan. Eta azkenik, esan zi-daten Garitaonandia baserri-tik Santa Marinara bide bat zihoala eta erromeriak eta hi-letak egiten zirela. Pista guzti horrekin ermitaren kokape-naren hipotesia sortu daiteke, baina ez da zehatza. Ermita hori 1799an desagertu zen eta gurutze bat jarri zuten. Beraz, inguruko baserrietan galdetu behar da aztarnarik geratzen den jakiteko. Orain, sare so-zialen bitartez, sarean galdetu eta errazagoa da horren ingu-ruan zerbait dakien baten bat aurkitzea.

Sare sozialak lagungarriak izan dira baselizak aurkitu eta kokatzeko orduan?Bai. Adibidez, Indalecio Ojan-gurenen argazki bat ikusi ge-nuen, baina gaizki etiketatuta zegoen eta ez genekien zehazki non zegoen eginda. Lagun ba-tek esan zuen bertan agertzen zen mendia Jata zela, Mungian, eta bai, horrela zen. Hari ho-rretatik tiraka jakin ahal izan genuen zein ermita zen. Beste-tik, Eibarren ere beste ermita bat aurkitu dut horrela. San Rafael ermita erre egin zuten eta El Diario Vascon ager-tu zen, baina esan zidaten ez zela egunkariaren artxiboe-tan agertzen. ABCn, ordea, bai. Antza denez, nahita erre zuten. 70. eta 80. hamarkade-tan ermita asko erre zituzten, frankismoaren amaieran izan zen antiklerikalismoaren on-dorioz uste dut. 30. hamarka-dan gertatu zen fenomenoaren antzeko zerbait.

“70. eta 80. hamarkadetan, frankismoaren amaieran, ermita asko erre zituzten”

“Bizkaiko 750 ermita inguru geolokalizatu ditut eta Google Mapsen daude ikusgai”

Page 12: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

GEURE GAIA12 …eta kitto!1160. zenbakia

Artile’ denda ez da artilez-ko produktuak saltzen dituen denda hutsa. Ar-

tilearen inguruko komunitatea sortu duen instituzioa da, ez Eibarren bakarrik, baita pro-bintzia osoan ere. Horregatik, hutsune handia sentituko da abendutik aurrera, Isabel San Millan Amuategi jubilatzen denean.

Isabelek artilea lantzea maite izan du beti. “Artilea makina-rekin eta eskuz lantzen nuen etxean, bi moduak uztartuz”, kontatzen digu. ‘Artile’ denda berak hartu baino bi urte lehe-nago zabaldu zuten eta Isabelek artilea bertan erosten zuen. “Or-duan, denda hartzeko eta bu-ruan nituen asmoak praktikan jartzeko aukera izan nuen”, dio.

Izan ere, artileari balioa ema-teaz gain, Isabel ez da artilez-ko-produktuak egitera muga-tu, haratago joan nahi izan du. “Moda gustatzen zait eta artilea modako jantziak egiteko erabili nahi izan dut, ez izatea jantzi arrunt bat”, azaltzen du.

Denda ireki eta bi urtera mo-da-desfilea egin zuen Arrate hotelean. “Booma izan zen! Ez zegoen tokirik jende guz-tiarentzako eta saio bi egin behar izan genituen”, gogora-tzen du. Gero ere beste desfile batzuk egin izan ditu (Bilbon, Bartzelonan…) eta, denda be-rezia izanik, hedabideetan ere hainbatetan agertu da. “…eta kitto!-n egin zenidaten elka-rrizketa baten harira ETBtik, Antena 3etik, irratitik… deitu zidaten”, kontatu digu esker onez Isabelek.

Behin, artileak Madrilgo Sa-lamanca auzo esklusiboko ho-tel batera eraman zuen Isabel. “Esperientzia berezia izan zen”, dio. “40 lagun inguruk hartu genuen parte eta norberak ho-teleko bere logela salmenta-toki edo denda bihurtu behar zuen. Artilearekin egindako eztei-jantzi bat eraman nuen eta arrakasta izan zuen”, gogo-ratzen duenez.

Artilearekin berritzeaz gain, artilea nola landu ere irakatsi du ‘Artile’-n. “Hasieratik ikusi nuen jendeak artilea nola lan-

du behar zen ikasi behar zuela. Izan ere, artilea erostera etor-tzen ziren eta gauza asko galde-tzen zizkidaten, baina ez nuen nahikoa denborarik den-dena ondo azaltzeko, dendaz ardu-ratu behar nintzelako”, kon-tatu digu. Beraz, klaseak ema-ten hasi zen. “Poliki-poliki hasi nintzen, baina taldea handitzen joan zen”, dioenez.

Urte askoan zehar astean hiru aldiz hainbat talde bildu dira dendan josteko. Baina ez hori bakarrik. “Harreman estua sortu da gure artean eta mo-mentu ederrak bizi izan ditugu elkarrekin”, dio. “Eta ez da ema-kumeentzako toki itxia izan, gizonezkoak ere etorri direla-ko jostera. Bikain egiten zuten gainera”, kontatu digu.

Itxieraren atarian atzera be-gira jarri da eta 37 urteko ibil-bidearen errepasoa horrela la-burtzen du: “Oso esperientzia ederra izan da”. Orain, jubila-zioaren aurrean sentimendu kontrajarriak ditu: “Batetik, pozik nago etapa bat amaitu eta bizitza berri bat hasteko. Baina, bestetik, 37 urtean dendan egon ondoren, gauza azko botako ditut faltan”. Bizipen, istorio, ezagutza eta sentimenduz be-teriko urteak izan dira. “Jen-de asko ezagutu dut eta eurei esker jarraitu dut hemen”, dio esker onez.

Atseden hartzeko sasoia ha-siko du Isabelek orain, baina buruan baditu ideia batzuk eta, afizio hutsez bada ere, artilea maitasunez lantzen jarraitu-ko du.

Eibarko umeak janztenMarijose Cruz Mancerak hila-bete darama jubilatuta, baina sarritan joaten da ‘Kopiña’ den-dara, “landareak ureztatzera”, berak dioenez. Orain dela 35 urte erein zuen dendaren hazia eta gaur egun herriko merkata-ritzaren ikurretako bat izaterai-no hazi da.

‘Kopina’ ez da ogibidea baka-rrik izan Marijoserentzat, “seme edo alaba bat bezalakoa da”, dio sentikor. Orain, hainbat urte-tan berarekin lan egin eta ikasi duten ilobek hartu dute denda mimatzeko lekukoa. “Denda oso esku honetan dago eta ho-rrek lasaitzen nau”, dio.

Marijosek beti nahi izan zuen umeentzako erropa-denda bat zabaltzea. “Txikitako ilusioa zen”, bere berbetan. Ama jos-tuna zen eta txikitatik jaso zuen modaren, joskintzaren, ehunen eta jantzigintzaren ezagutza. Oinarri horrekin, arriskatu egin zen. “Ahizpei denda sortzeko proposamena egin nien, baina inbertsio handia egin behar zen eta beldurra eman zien”, kon-tatu digunez. Marijosek, ordea, aurrera egin zuen.

‘Kopiña’-k 1985ean ireki zi-tuen ateak Arragueta kaleko lokal batean. “Zulo bat zen, ondoko dendaren biltegia”, gogoratzen du. “Eskaparatea

Zikloa amaituta, haria ez da etengoGauza guztiek dute hasiera eta amaiera bat. Zikloak bete egiten dira, belaunaldi batek besteari lekukoa lagatzen dio eta horrela egiten dugu aurrera. Artile eta Kopiña dendetan ere iritsi da urte asko iraun duen zikloari amaiera emateko ordua. Isabelek eta Marijosek hainbeste maite dituzten dendak lagako dituzte, baina zikloa amaitu arren, eurek jositako haria betirako geratuko da bertan.

Page 13: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

GEURE GAIA 13…eta kitto!1160. zenbakia

zabaldu behar izan genuen eta barrualdea goitik behera alda-tu”. Dena dela, lan gogorrak fruituak eman zituen.

Dendak 10 urte egin zituen Arraguetan, San Agustin kale-ra pasa aurretik. Arraguetako lokala txiki geratu zitzaion eta ‘Garoa’ bidai-agentziaren loka-la hartu zuen. Hala ere, hau ere ez zen nahikoa izan ‘Kopiña’-k behar zuen espaziorako, sasoi oparoa bizi zen herrian, eta

alboko etxean bizi zen atezai-naren etxebizitza erosi zuen, dendarekin batzeko. Orduan bai, ‘Kopiña’-k behar zuen tokia aurkitu zuen, gaur egunera arte.

Denda sortu eta urtebetera Marijoseren ahizpa bat dendan lanean hasi zen eta gero beste bat. “Pertsonala behar genuen”, dio Marijosek. Izan ere, ‘Ko-piña’-k hasieratik izan du eibar-tarren eta inguruko herrietako jendearen onespena. “Ezin dut

berbekin azaldu jendeari dio-dan esker ona”, dio hunkituta, “eurek barik dendak ezingo luke aurrera egin”.

Marijosek asko jaso du den-dan, baina baita zerbait eman ere. “Ahalik eta arreta onena ematen saiatu naiz beti, beze-roekin zintzoa izaten eta jen-dearen gustoko produktu onak ekartzen”, azaldu digunez. Izan ere, amarekin ikasitakoa oso baliagarria izan zaio ‘Kopiña’

hornitzeko erropa aukeratzeko orduan. “Modaren inguruko kontuak adi jarraitzea eta kale-ra irten eta jendeari zer gusta-tzen zaion ikustea berebizikoa da”, bere ustez.

Herriko haur eta gazteak jan-tzi dituen Marijosek bizitza be-rria hasi du orain. “Pandemia-ren ondorioz pixka bat itxaron beharko dut bidaiatzeko, baina Eibartik paseatzea izugarri gus-tatzen zait”, dio pozik.

Ezkerreko orrian ’Artile’ dendako Isabel eta orri honetan ’Kopiña’ dendako Marijose. EKHI BELAR

Page 14: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

ELKARTEAREN TXOKOA14 …eta kitto!1160. zenbakia

ELKARTEAREN TXOKOA

>>> …eta kitto! Euskara El-karteak buztin polimerikoari buruzko tailerra antolatu du datorren eguaztenerako, urriak 28, arratsaldeko 18:30etik au-rrera Arrate Kultur Elkartean.

Arima Cooltour-en eskutik figurak eta abalorioak egite-ko balio duen material berezi hori nola erabili ikasteko au-kera eskainiko du saioak. Buz-tin polimerikoa moldekatzeko erabiltzen den orea da; malgua da, erabilterraza eta egosteko-prozesu errazekoa. Nahikoa da etxeko labe bat eta 100º eta

130º arteko tenperatura, pasta horrekin sortzen den edozein pieza gogortzeko.

Ikastaroa heldu zein umeei zuzenduta dago, baina haurrek heldu batekin batera jardun beharko dute (heldu bakoitze-ko bi ume asko jota).

Izena emateko …eta kitto!-ra deitu behar da (943200918) edo [email protected] idatzi. Osasun-neurriak zain-tzeko parte-hartzaile kopurua mugatua izango da. Asko jota 20 laguneko taldea osatuko da.Tailerrak 3 euro balio du.

>>> Ikastaroa antolatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak Inter-neten eta sare sozialetan euskaraz eta seguru jarduten ikasteko. Berbetan mintzapraktika-programako berbalagunei eskainitako hitzaldia Xabier Martin adituak emango du urriaren 27an arra-tsaldeko 18:30etik aurrera Arrate Kultur Elkartean. Aplikazioak euskaraz deskargatzeko eta sistemak euskaraz konfiguratzeko moduak izango ditu hizpide Martinek eta euskaraz erabil ditza-kegun aplikazioak azalduko ditu. Horrez gain, sarean gaudenean erabiltzaileen pribatutasuna nola babestu, zein tresna erabili eta Interneteko arriskuei buruz ere hitz egingo digu adituak.

Sare sozialetan euskaraz jarduteko ikastaroa berbalagunentzat

>>> Ezetz asmatu zenbat pi-satzen duen! lehiaketa izango da bihar, zapatua, 12:00eta-tik 14:30era Untzagan, ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik. Elkarteak antolatu-ko duen lehen saiorako bi tar-ta izango dira egunean bertan ikusgai: bata El Tío Palancasek emandako gozoki-tarta izan-go da, eta bestea San Andres gozotegiak eskainitako ohiko tarta ederra. Parte hartzen due-nak bi tarta horiek elkarrekin zenbat pisatzen duten asma-tu beharko du; horretarako,

2 euro ordainduta, mahaian bertan ikusgai egongo diren hainbat pisuren artean aukera-tu beharko du, eta pisu zehatza asmatzen duenak eramango du saria (tarta biak eta hiru botila xanpain); pisu zehatza ez badu inork asmatzen, gehien hurbil-du dena (pasatu gabe) izango da irabazlea.

Gauzak ondo, datozen hila-beteetan lehiaketarekin jarrai-tzea aurreikusita du Elkarteak. Azaroaren 28an eta abendua-ren 12an berriz ere aterako du lehiaketa kalera.

Lehiaketa berria jarriko du martxan bihar …eta kitto!-k

Buztin polimerikoa erabiltzen ikasteko tailerra

Page 15: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

ELKARTEAREN TXOKOA 15…eta kitto!1160. zenbakia

ELKARTEAREN TXOKOA

Berritasun bi izango ditu aurten San Andres bertso-jaialdiak: batetik, eguen batean egingo da, azaroaren 26an, hain zu-zen ere, eta, bestetik, Coliseo antzokiak hartuko du jaialdia; orain arte, barixaku edo dome-ketan egin izan da, San Andres jaien inguruan, eta Portaleko areto nagusian. Jaialdian jar-dungo duten bertsolariak ere lotuta ditu …eta kitto!-k: An-doni Egañak, Maider Arregik, Aitor Mendiluzek eta Oihana Iguaranek jardungo dute nor baino nor Jon Mikel Mugika gai-jartzailearen esanetara.

Bestetik, abian da XXVI. San Andres Bertso Paper lehiaketa ere. Urteroko moduan maila bi izango ditu lehiaketak: bata, 16 urtetik beherako Eibarko ikasleentzat, eta bestea, 16

urtetik gorakoentzat (Euskal Herri osorako). Gaia eta doi-nua libreak izango dira. Gaz-teenek bertso bat edo bi kopla aurkeztu beharko dituzte, eta nagusiek, berriz, lau puntu edo gehiagoko 6 bertso gutxienez eta 10 gehienez. Lanen hiru kopia bidaliko dira gaitzize-narekin, eta gutunazal itxi ba-tean egilearen datuak hona: …eta kitto! Euskara Elkartea. Urkizu 11 solairuartea. 20600 Eibar. Nagusien mailan ira-bazleak txapela eta 300 euro irabaziko ditu eta bigarrenak plaka eta 250 euro. Gazteen arteko irabazleak, berriz, txa-pela eta liburua irabaziko ditu, eta bigarren sailkatuak plaka eta liburua. Irabazleek Coli-seoko bertso-jaialdian jasoko dute saria.

Ikasturteko lehenengo irteera egingo du bihar, zapatua, Gu-rasoak Berbetan egitasmoak; 25 lagunek eman dute izena eta aurreikusitako leku guztiak, beraz, bete egin dira. Guraso berbalagunek eta euren fami-liek Aitzol Uriarteren baserria eta bertako ekoizpena berta-tik bertara ezagutzeko aukera izango dute: behiak eta larreak nola zaintzen dituzten, jogurta nola egiten duten… Prozesu guztia ezagutuko dute.

Gurasoak Berbetan progra-ma gurasoen artean euskara-

ren erabilera bultzatzeko sortu zuen …eta kitto!-k Berbetan mintzapraktika-programaren barruan. Urtean zehar jardue-ra ugari antolatzen ditu elkar-teak guraso berbalagunentzat eta haien seme-alabentzat: txangoak, tailerrak, ikuskizu-nak… Eta guztiak izaten dira doan.

Parte hartzeko aukera des-berdinak daude: batzuk, as-tean behin elkartzen dira ta-berna batean beste berbalagun batzuekin batera, ordubetez euskara praktikatzeko; beste

batzuk, berriz, talde natura-lak, hau da, lehendik eginda dauden taldeak aprobetxa-tzen dituzte (parkeko taldea, kuadrilla…), eurek erabakita-ko momentuan euskaraz hitz egiteko.

Urte osoan eman daiteke ize-na eta doan da.

Informazio gehiago: [email protected]

943 20 09 18

San Andres Bertso Jaialdia Coliseoan izango da aurten

Mallabiko Estakua baserria bisitatuko dute bihar guraso berbalagunek

Andoni Egaña, Maider Arregi, Aitor Mendiluze eta Oihana Iguaran izango ditugu aurtengo edizioan

Page 16: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

KOLABORAZIOAK …eta kitto!1160. zenbakia

16

Josu AgirreJosu Agirre

Robert Zemeckis zuzendari handiaren 1985ko “Back to the fu-ture” filmean (gure artean, “Regreso al futuro” bezala ezagutzen duguna), Marty McFly gazteak denbora-makina bihurtutako itxurazko Delorean auto zoragarri bat ezustean gidatzen hasi eta, halako batean, atzeraka 30 urteko jauzia egin ostean, 1955. urtera ailegatzen da.

Pelikulako eszena guztien artean, badago bat bere momen-tuan markatuta utzi zidana: Marty etorkizunean bere aita izan beharko lukeen George McFly gaztearekin topatzen da. Handik gutxira Martyk Georgen etxean sartzea erabakitzen du, gauez eta ezkutuan.

George ohean lo seko dagoen bitartean, Martyk, babes anti-nuklearreko jantzi bat soinean duela, estralurtar baten itxurak eginez, mezu bat eman nahi dio George gizajoari. Hura esna-razteko, “VAN HALEN” taldearen cassettea duen “walkman-a” martxan jarri eta aurikularrak zuzenean George-ri belarrietan jartzen dizkio.

Georgek hartzen duen sustoa egundokoa da: Vulcano plane-tatik etorritako Darth Vader ohe ondoan agertu eta hizketan hasi zaio, eta bitartean Eddie Van Halenen gitarraren burrun-dara basatiak belarrietatik burmuineraino sartzen ari zaizkio.

Hilabete honen hasieran, aspalditik bakean lagatzen ez zion eztarriko minbizi baten ondorioz, EDDIE VAN HALEN gita-rrista ospetsuaren heriotzaren berri izan dugu, eta ezustean harrapatu gaitu haren heriotzak. 2020. urte gogor honek hain-bat albiste gaizto ekarri dizkigun arren, Van Halenen heriotza uholdearen zurrunbiloan murgildurik desagertzen den beste albiste txar bat ez izatea nahiko nuke.

Noizbait gitarra elektriko bat esku artean eutsi eta egurra la-tza emateko grina sentitu izan duen (izan dugun) edozein nes-ka-mutilentzat, Van Halen bene-benetako heroia zen. Aldiz, heroiak ez dira hiltzen, ezta? Ala heriotza bera da heroi bihur-tzen dituena? Tira, zer dakit nik. Eddie Van Halenek gitarra elektrikoaren historia goitik behera aldatu zuen, ordura arte sekula entzun ez ziren soinuak sortuz, eta dena irribarre zabal eta ederra aurpegian uneoro zuelarik, bizipozaren erakusle.

Adiorik ez, Eddie Van Halen, etengabeko irribarrearen gi-tarrista estralurtarra. Askoren heroia eta nirea. Goian bego.

Heroiaren heriotza (Eddie Van Halenen omenez)

“Van Halenen heriotza 2020an bizi dugun uholdearen zurrunbiloan murgildurik desagertzen den beste albiste txar bat ez izatea nahiko nuke”

Enrike SosolaEnrike Sosola

Ez naiz eukaliptoaren aldekoa. Baserritarra izanik, nola ba? Izan be, arbola hau nagusi den lekuetan ez dago nekazaririk. Aus-traliatik ekarritako zuhaitzak baserritarra lur-jabe huts bihur-tu du. Begira ezazue zer gertatu den Galizia, Asturias, Portugal eta, zoritxarrez, Bizkaiko herri askotan. Eta galdetuko duzue: non datza bere kaltea?

1. Oso azkar hazten da eukaliptoa. 15 urtean gizendu eta mozteko moduan da. Horretarako lurrari asko kentzen dio eta oso gutxi eman. Ondorioz, hurrengo belaunaldiek lur antzuarekin egiten dute topo. Etxalde horretan erreleboa ezinezkoa da.

2. Bizkor hazteko, ura ere izugarri behar du eukaliptoak. Aus-tralian, bere sorterrian, ur-putzuak sikatzeko erabiltzen dute, eltxo gogaikarriak desagertarazteko. Abereak dituzuen baserritarrak argi ibili! Zuen auzoko mendietan eukaliptoa sartzen bada iturriak agortuko dira eta behi-ardi-ahuntzek ezinbestekoa duten ur-horniketa arriskuan izango da.

3. Sukoia da eukaliptoa. Sua erakarrri eta beste landareak menderatzeko erabiltzen du. Modu berean, inguruko etxe eta basoak arriskuan beti. Baserritarra beldurra aidean beti.

4. Baso emankorrean basurde, orkatz, azkonarrek topatzen duten janik ez da eukalipto-landaketan. Nora joango dira gosetzen direnean? Nora izango da ba, nekazariaren zelai-baratzetara. Lehen gutxi ez eta…

5. Tratantea pozik da eukaliptoa ugaritzearekin. Baserritarra-ren betiko bizkarroia.

6. Eukaliptoaren landaketaren aitzakian lurra erosten dute zenbait dirudunek. Kapitala ezkutatuz , lur-premian dagoen inguruko abeltzain zein instalatzea nahi duen gaztearentzat izorrategia.

7. Kaletar eta baserritarren arteko lubana handitu egiten du eukalipto-landaketa masiboak. Elkarrenganako aitortza urrunduz, kaletar batzuek baserritarra ingurumena kalte-tzen duenaren irudiarekin gelditzen dira, eta baserritarra bezero horiek gabe.

Gora bioaniztasuna! Eukaliptoak ez du errurik. Monokulti-boaren industriak du ardura nagusia. Landare ederra da, azka-rra, gogorra, urdina. Gure semealaben etorkizuna hipotekatzea ez da eskubidea, astakeria da. Baso-kolore asko eta baserritar ugari behar ditugu. Izan ere, zer litzateke Euskal Herria ne-kazaririk gabe?

Baserria itotzen duelako

"Eukaliptoak lurrari asko kentzen dio eta gutxi eman"

Page 17: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

Azalpen handirik eman beharrik ez dago jakiteko erreportajeari hasiera ematen dion argazkia ez dela azken hilabeteetakoa. Izan ere, une honetako osasun-egoeran pentsaezina da hainbeste jende toki berean biltzea; are gutxiago, musukorik gabe.

Kultura segurua da

>>>>

Kazetaria: Malen Illarramendi Beitia

Gauza jakina da COVID-19ak muga eta traba asko ekarri dizkigula maila askotan, eta horien artean kultura ere izan da galtzaile. Sektorea gorriak ikusten ari da, eta argi dago aurrera egin ahal izateko lana izango duela.  

Page 18: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

gazteON18 …eta kitto!1160. zenbakia

MAIALEN BERGARABertsolaria(27 urte)

“Egoera berrira egokitu behar izan dugun arren, lehen egiten genituen ekintza gehienak egiten jarraitzen dugu, protokoloak errespetatuz”.

MAITANE FARIÑASDantzaria Kezka Taldean(22 urte)

“Momentu batez zalantza egin genuen dantza-eskola aurrera eraman ahal izango ote zen. Eta pena handia da hainbeste urtetako lana hain denbora gutxian zapuztuta gera daitekeela ikustea”.

XABIER ORUESAGASTIMusikaria(25 urte)

“Egia da dirulaguntzak sartu direla, baina ez dira nahikoak.Sektorearen izaera oso berezia da, beraz, neurri eta dirulaguntza bereziak behar ditu”.

ANDREA COVADONGAAktorea(27 urte)

“Sentsazio arraroa sentitzen dut antzezten dudanean: musukoarekin ez ditut ikusleen adierazpenak eta keinu naturalak ikusten”.

Zer diote elkarrizketatuek?

Oraingoan Eibarko kultura ar-loko 4 gazterengana jo dugu bakoitzaren arloko egoera zein den azaldu diezaguten:  Eibarko Kezka Dantza taldeko Maitane Fariñas; Xabier Orue-sagasti musikaria; antzerki zein aktore lanetan diharduen An-drea Covadonga; eta Eibarko Hankamotxak Bertso Esko-lako kidea Maialen Bergara. Nola eragin die koronabirusak arlo hauetako bakoitzari? Zein egoeratan daude orain? Zer egin daiteke krisi kultural hau gainditzeko?

Gaurko lau protagonistak bat datoz esatean azken hileo-tan Eibarko kultura, eta oroko-rrean kultura-sektorea, egoe-ra larrian dagoela. “Gogorra”, “beldurra”, “zaila” eta “kezka” izan dira haien ahotik aterata-ko lehen hitzak. Esanguratsua, zalantzarik gabe.

Sektorea, beste asko bezala,  gorriak ikusten ari da:  zine-aretoak  eta antzokiak erdi hu-

tsik daude; musika- eta dantza-emanaldi asko eta asko bertan behera utzi edo atzeratu egin dira; jaialdiak eta festibalak be-rriro martxan jartzeko zain dau-de… Hain da latza egoera, non sare sozialetan nazioarte mai-lako hainbat kanpaina abiarazi diren jendea egoeraren larriaz kontzientziatzeko (#kultura se-guruada, #alerta gorria, besteak beste). “Era horretako ekime-nei esker, konfinamenduaren ondoren ere kulturaren aldeko oihartzun apur bat egitea lor-tu dela esango nuke” dio Mai-tanek. Eta honakoa gehitu du bertsolariak: “Kulturak pande-mia honen momentu zailenak arindu edo gozatu dizkigu; izan ere, etxean egon behar izan ga-ren denbora luze horretan ha-maika izan dira kulturak, bere aniztasunean, eskaini dizkigun ekintza, programa, saio eta bes-telakoak”.

Prebentzio-neurrien ingu-ruan galdetuz gero, ez dute za-

“Kultura mimatu behar dugu, ez dezagun ahaztu kulturaren osasuna bere gizartearen isla dela” Xabier

“Era horretako ekimenei esker, kulturaren aldeko oihartzun apur bat egitea lortu dela esango nuke” Maitane

Page 19: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

gazteON 19…eta kitto!1160. zenbakia

lantzarik egiten: beharrezkoak diren higiene- eta prebentzio-neurriak hartzen dituzte entse-gu eta emanaldietan. Horrela azaldu digu Maialenek: “Entse-guetan, gel hidroalkoholikoa eskura daukagu uneoro, segur-tasun-distantzia zaintzen dugu eta musukoa jantzita izaten dugu. Bertso-saioetan, eser-leku batetik bestera distantzia mantentzen dugu, aurretiaz gonbidapena edo sarrera erosi beharra dago, eta sarrera zein irteera kontrolatzen ditugu”.

Begibistakoa da herritarron artean egoerarekiko ezjakinta-suna eta beldurra direla nagusi, eta horren ondorio ere badela kulturaren beherakada. Xabier Oruesagastik, sektoreko profe-sional moduan, ikusle eta herri-tarrei mezu bat bidali nahi izan die, zera esanez: “Kontzertuak seguruak dira, lasai asko joan zaitezkete edozein kultura-jar-dueratara. Gainera, orain inoiz

baino gehiago, kultura mimatu behar dugu, ez dezagun ahaztu kulturaren osasuna bere gizar-tearen isla dela”. 

“Kulturarik gabeko gizar-tea…” Esaldi horri amaiera emateko eskatu eta honela de-finitu dute gure protagonis-tek kulturarik gabeko gizartea: “Arimarik gabeko gizartea” dio aktoreak; “Herriarentzako ka-tea” azpimarratzen du bertso-lariak; dantzariaren hitzetan 

“sarrailarik gabeko atea”; eta, musikariak horrela borobil-du du: “Identitatea eta arima galdu duen gizartea”. Esaldi hauek irakurri ostean ezer gu-txi geratzen da gehitzeke, ezin hobeto azaltzen baitute kul-turarekiko herritarron senti-mendua.

Kultura eta digitalizazioaEzin aipatu gabe utzi pande-mia honetan digitalizazio-pro-

zesuak izan duen eginkizuna. Izan ere, kulturak izugarrizko aurrerapena egin du digitaliza-zioaren arloan, eta berrasmatu egin behar izan da. Ekimen eta proposamen kulturalak ez dira gelditu pandemia garaian; aitzi-tik, teknologia erabili dute per-tsonak entretenitzeko tresna eta plataforma gisa. Horren adibide dira streaming bidez egindako kontzertuak; Netflix, HBO eta antzeko plataformek izandako arrakasta; Spotify-k izandako erreprodukzio ugariak...

Gauzak horrela, argi dago kultura babestu nahi badugu, sortzen jarraitu behar dugu-la, eta hori guztion lana dela. Emanaldi eta saio kulturalak arnasgune izan behar dira he-rritarrontzat, eta horretarako, beldurra alde batera laga, eta osasun- eta prebentzio-neu-rriek lagatzen duten heinean, goza dezagun Eibarren kultu-rak ematen dizkigun aukerez.

“Kulturak pandemia honen momentu zailenak arindu edo gozatu dizkigu” Maialen

“Kulturarik gabeko gizartea arimarik gabeko gizartea dela esango nuke” Andrea

Maialen BergaraXabier Oruesagasti

Page 20: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

gazteON20 …eta kitto!1160. zenbakia

Nola aurreikusten dute etorkizuna?

“Esango nuke Eibarko bertsolaritza asko zabaltzen

ari den alor bat dela. Gaztetxoen bertso-eskola sortzeko lanetan gabiltza, ilusio handia egiten digu

eta herriarentzat oso aberasgarria izan daitekeela

iruditzen zaigu.”

“Pixkanaka emanaldi gehiago egiteko aukera izatea espero

dut, alternatiba berriak topatzea. Euskal Jaian

egin genuenaren antzera, Untzaga plazan jarrita

ikusteko emanaldia izan beharrean, kalejirak egin

genituen Eibar osoan zehar”.

“Garrantzitsua da sektore honetako izaera ondo aztertzea eta neurriak aplikatzea. Musika eta

artearen etorkizuna guztion esku dago. Gizarte moduan gure lehentasunak zeintzuk diren argi izan behar dugu”-

“Jende gehiago animatzea espero dut; horretarako

konfiantza behar dute eta horrela izatea espero dut.

Bizi dugun egoeran ezin jakin etorkizunean zer gertatuko

ote den”.

MAIALEN BERGARA

MAITANE FARIÑAS

XABIER ORUESAGASTI

ANDREA COVADONGA

Page 21: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

KIROLAK 21…eta kitto!1160. zenbakia

Page 22: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

KOLABORAZIOAK …eta kitto!1160. zenbakia

22

Mekanika kuantikoan, Heisenbergen indeterminazio-erlazioak edo ziurgabetasun-printzipioak ezartzen du ezinezkoa dela magnitude fisiko behagarri eta osagarri jakin batzuk zehazta-sun arbitrarioz ezagutzea. Laburki dio ezin dela zehaztu, fisika kuantikoan, aldi berean eta zehaztasun arbitrarioarekin, zenbait aldagai fisiko bikote, hala nola, objektu jakin baten posizioa eta momentu lineala (mugimendu-kantitatea).

Norbaitek zerbait ulertu du? Nik behintzat ezer ez. Eta horrela gaude gaur egun, ziurgabetasunez beteak eta koronabirusaren ondorioz gure bizitzako edozein alderdiri buruz ezer ulertu gabe. Azken hamarkadetan, oso deigarria da zein azkar eboluzionatzen eta aldatzen diren gauzak bizitzako arlo askotan (lana, kultura, zaletasunak, ekonomia, hobbyak...). Une batean modan dagoe-na beste gai batek ordezkatu du, ez antzina bezala, gauza horiek

urteetan irauten zutenean. Orain dena da berehalakoa, azkarra, iheskorra….

Bada, koronabirusaren eto-rrerarekin eboluzio azkar hori are handiagoa da orain; gaur balio duena ordu batzuetara guztiz kontrakoa izan baitai-teke, kutsatutakoen kopurua-ren arabera. Aldaketara, ego-kitzapenera, gerria izatera eta etengabeko bilakaerara ohitu behar dugu.

Eskerrak gauza batzuk ez diren aldatzen, mendeak igaro arren; segurtasuna ematen di-guten erreferenteak tradizioei eusten dietelako, errotuta di-tugun eta beti alboan ditu-gun ezaugarriak. Hor daude, adibidez, Borboiak eta beren nortasun-ezaugarri iraunko-rrak, belaunaldiz belaunaldi transmititzen direnak, nahiz eta mendeak igaro, hori ez da

inoiz aldatzen, ez dute ziurgabetasunik, ez baitie ezerk eragi-ten, eta berdin jarraitzen dute bizitza publikoan eta pribatuan, konfinatu gabe. Corinna Birusa izango da. Zenbat min egiten duten printzesa ilehoriek!

Ziurgabetasun-printzipioa

“Norbaitek zerbait ulertu du? Nik behintzat ezer ez. Eta horrela gaude gaur egun, ziurgabetasunez beteak eta koronabirusaren ondorioz gure bizitzako edozein alderdiri buruz ezer ulertu gabe”

Jesus GutierrezJesus Gutierrez

Oin urte batzuk, sare sozial baten ezezagun batek, ni iraindu nahixan, zatar deittu zestan. Neri barre egitteko asmotan per-filleko erretratu bat hartu, eta burla egin nahi zestan jentiaren aurrian. Haluzinau egin neban, batez be ezagutu ez,eta txiripaz jakin nebalako. Kontua da, beste argumenturik ez zekanez, fisi-kua zala geratzen jakon eraso egiteko arma bakarra

Oso zabalduta dago atakatzia itxura kontuengaittik, batez be andrazkuori; izan be, kanpoko plantiagaittik juzgatzen gaittue zorrotz, edertasun estardar konkretu (eta ixa eziñezko) batzuk bete bihar dittugulako zihero onartu gaixezen. Azkenian, badi-rudi kanpuak baiño ez dabela inporta. Itxurakerixia.

Eibartarrori be behin eta berriro esaten deskue herri zatarra dakagula. Badakigu zer herri dakagun, badittugu begixak-eta. Zatarra dala bota, txiste moduan esan eta? Zer? Zer lortzen dabe horrekin? Sinpatikuak izatia ez, gero! Ez dake beste ezer esateko Eibarren gaiñian, barren! Eta Pragako alde zaharrekuak edo Ti-roleko mendi aldekuak balitzaz, tira. Baiña inguruko jirakuak dira, euren herrixak edar-edarrak balitzaz lez!

Ez zagozie kokoteraiño hori entzutziakin? Ez ete da besterik ez dakela esateko gure herrixaren gaiñian, Eibar ezagutzen ez dabelako? Gaiñera, zer ardura detse herrixa zatarra izatiak? Ba-dakixe zergaittik dan halakua? Zelan sufridu daben historixan zihar? Orduan, zer egin bihar dogu zatarrok, hil? Zer egin Eibar zatarrakin, atzera be bonbardeau barrixa egitteko?

Graziarik ez daka. Originala be ez da. Lagako gaittue inoiz bakian?

Zatarra, eta?

“Oso zabalduta dago atakatzia itxura kontuengaittik, batez be andrazkuori”

Leire NarbaizaLeire Narbaiza

Page 23: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

KIROLAK 23…eta kitto!1160. zenbakia

Eibarko etxeetan aldizkaria JASOTZE-

KO edo JASOTZEN JARRAITZEKO

zerren- dak bete behar

dituzue.

ba-

KIKE AMONARRIZ“Berrindartu eta jauzi”

euskara biziberritzeko ezinbestekoa

DoanAforoagatik, aurretik izena eman behar da:[email protected] / 943 70 84 26Leku gabe geldituz gero, zuzenean ikusteko aukera izango duzue AKEBAI-ko Facebook kontuan (@EibarrenAkebai)

Urriak 27, asteartea, 18:30eanPortaleko Areto Nagusian

>>> 2014tik Eibar FT-ren ba-besle teknologikoa den enpresa emakumezkoen lehen taldea-ren babesle ofiziala izango da martitzenean Amaia Gorosti-za taldearen presidenteak eta Xabier Iturbe Euskaltelekoak sinatutako akordioaren ara-bera; horrela, jokalarien elas-tikoan agertuko da marka hori. Iturbek enpresaren Berdinta-sun Planaren garapenean sartu zuen akordioa eta Ipuruan kirol taldearen eta operadorearen artean sinatutako “babesletza-hitzarmenarekin hainbat kirol- eta gizarte-ekintza egingo dira”.Bestalde, aipatutako emaku-mezkoen taldeak denboraldiko lehenengo porrota jaso zuen

Madrid taldearekin Unben jokatutako partiduan, hiribu-rukoen gol bakarrak erabaki baitzuen norgehiagoka. Joka-tutako hiru partidutan eskura-tutako lau punturekin, eibarta-rrak sailkapeneko 9. postuan daude gaur egun. Dorronsoro-ren neskek ez dute partidurik asteburu honetan: hamabost egun barru, azaroaren 1ean, asko indartu den Espanyol bi-sitatuko dute.

LaLigako gizonezkoen tal-deak, bestalde, Sevillan joka-tuko du Lopetegiren taldearen aurka, bihar 18:30ean hasiko den partiduan. Mendilibarren taldea 15. postuan dago orain sailkapenean, 5 punturekin.

Euskaltel marka eramango dute Eibar FT-ko emakumezkoek

>>> Errugbia berriro itzuli-ko da gure herrira Ohorezko B Mailako ligaren hasierarekin, Gaston Ibarbururen mutilek Donostiako Rugby Bera Bera Unben hartuko duten partidua-rekin. Azken denboraldietan klasikoa bihurtu den neurketa hori ez da erraza izango eibarta-rrentzat, azken urteetan donos-tiarrak gehiago izan direlako.

Hala ere, gogotsu hasiko dute denboraldia eibartarrek, azken hilabeteetan egindako lanaren fruitua erakusteko asmotan. Bestalde, goi mailako Iberdrola Ligan debutatuko duen emaku-mezkoen taldeak oraindik aste batzuk ditu lehiaketari aurre egin aurretik, denbora guzti hori taldea ahal den hobekien prestatzeko.

Errugbiko gizonezkoen taldeak asteburuan hasiko du denboraldia

Emakumezkoen taldeko hiru ordezkari selekzioarekin izan dira.

Page 24: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

KIROLAK24 …eta kitto!1160. zenbakia

>>> Gure herriko saskibaloi klubaren talde nagusiak Ber-gara-Soraluzerekin galdu zuen 68-74 luzapenean, partidua 63na berdinduta amaitu eta gero. Partidu berezia izan zen Ipurua kiroldegian jokatuta-koa, Avia Eibarrek kanpotar bezala jokatu zuelako; horre-la, bigarren itzulian Bergaran jokatu beharrekoa etxeko mo-duan jokatuko du. Aurkari zaila zuten eibartarrek eta, hala ere,

sendotasuna erakutsi zuten, horrek norgehiagoka parekatua eskaintzeko partidu guztian. Atsedenaldira 29-31 atzetik joan ziren eibartarrak, baina hirugarren zatiaren amaieran 10 punturen aldeaz galtzen zihoazen. Hala ere, ez zuten amore eman eta 14 segundo-ren faltan lortu zuten partidua berdintzea. Mikel Lekunbe-rrik prestatzen duen taldeak egindako ahalegina nabaritu

zuen luzapenean eta ezin izan zuen partidua bereganatu, bai-na ondo erakutsi zuen 2. Maila probintzialean lehiatzeko duen ahalmena; partiduan debutatu

zuen, gainera, Adam Khoukh lehen urteko juniorrak. Bihar 18:30ean, berriro ere Ipuruan, Avia Eibarrek Donostiako DKS taldea hartuko du.

>>> Iazko edizioan Espainia-ko Itzulia bereganatu zuen Jumbo taldeko esloveniarrak aurrea hartu zien berarekin ia goraino lagun izan zituen Carapaz (Ineos), Dani Mar-tin (Israel), Chaves (Mitchel-ton), Grobschartner (Bora) eta Enric Mas (Movistar) txi-rrindulariei. Lehen etapa izan arren, sailkapen nagusiko txi-rrindularientzako eguna izan zen eta batzuk, Froome (Ineos) eta Vlasov (Astana) kasurako, ia aukera guztiak galdu zituz-

ten. Irundik abiatutako etapa arraroa bihurtu zuen bizi du-gun egoerak eta zaletuek an-tolatzaileen esanei jarraitu zie-ten, aldapetako bazterrak libre utzita. Eibar barruan bai igarri zela giro gehiago, baina hala eta guztiz ere jendeak ondo eran-tzun zuen, neurriei kasu eginez. Amaieran, betikoari jarraituz, Arrateko azken bihurgunean lehena iristearen pisua naba-ritu genuen oraingoan ere eta Primoz Roglic-en erasoa era-bakigarria izan zen.

Avia Eibar Saskibaloiak porrot mingarria jaso zuen luzapenean Bergara-Soraluzeren aurrean

Roglic-ek irabazi zuen Arraten Espainiako Itzuleraren hasieran

>>> Orain arte jokatutako par-tidu guztiak irabazi dituzte Fer-nando Fernandezen mutilek, hasi Euskadiko Kopakoekin eta 1. Maila Nazionaleko ligakoekin jarraitzeko. Azken asteburuan Tolosako Usabal kiroldegian jokatutako partiduan 27-31 irabazi zieten azken urteotan hain aurkari gogorrak izan di-ren tolosarrei. Hamar gol baino gehiagoko aldea ere izan zuten eibartarrek, azken minutuetan Tolosak markagailua zeozer apaintzea lortu bazuen ere. Mi-kel Zuloaga izan zen orain ere goleatzaile nagusiena sei gole-kin, baina Hierros Servandoko hamabi jokalarik ikusi zuten atea, aurreko neurketan beza-

la; eta Ruben Fuentesek beste partidu bikaina egin zuen ate-pean. Garaipen horrekin eibar-tarrek euren multzoko lider-goan jarraitzen dute, jardunaldi honetan ere garaile izan diren Zaragoza Ademarrekoekin ber-dinduta. Beti Onak talde nafa-rrak puntu bakarrera jarraitzen diete, galdu ez arren neurketa bat berdindu egin duelako. Hu-rrengo jardunaldian eibarta-rrek garaipen bakarrera duten Urban Cabero Barakaldo har-tuko dute Ipuruan. Bestalde, aurreko asteburuan jokatutako lagunartekoan, Grupo Mecalbe emakumezkoen senior taldeak 22-21 gol batengatik irabazi zion Bera Berari.

Hierros Servandok Barakaldo hartuko du lidergoari eusteko

Defentsako lan bikainarekin batera, jokoan ere aurrera egin dute eibartarrek.

Beste sasoi bateko garaipenen bila abiatu dute denboraldia Aviakoek.

Roglic-ek ondo asmatu zuen noiz aurrera egin Arrateko helmugaren bila.

Page 25: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

KIROLAK 25…eta kitto!1160. zenbakia

>>> Aurreko asteburuan Mur-tziako San Javierren jokatutako sambo borroka modalitateko Espainiako txapelketan bertan izandako Kalamua klubeko hiru ordezkariek domina eskuratu zuten. Urte hasieran Euskadiko txapela jantzi ondoren, Euska-

diko selekzioarekin lehiatu zu-ten Buyannemekh Munkhsukh eta Jonatan Garcia borrokala-riek zilarrezkoa bereganatu zu-ten bitartean, Jonatan Terronek brontzezkoa lortu zuen. Euskal selekzioko beste ordezkariak ere brontzezkoa lortu zuen.

Hiru domina Kalamuakoentzat Espainiako sambo txapelketan

>>> Urriaren azken egunerako GR 282 bideari jarraituz ibilera horretako hamargarren etapa antolatu dute Klub Deportibo-ko mendi batzordekoek. Liza-rrustin hasiko dute 31ko irteera hori eta, 985 metroko Balan-kalekutik pasata, Otzaurten amaituko dute txangoa, guztira 19 kilometroko distantzia osa-tzeko. Betiko moduan, goizeko 07:00etan abiatuko dira Ego Gaineko autobus geltokitik eta itzulera 16:30ean bueltan egi-tea espero dute. Aurreko zapa-tuan, hilaren 17an, Artzaintza Naturbidearen 9. etapa osatu zuten, Uharte-Arakiletik Li-

zarrustiraino, tartean Artxue-tatik pasatuta. 38 mendizale elkartu ziren “egun zoragarri batean, paisaia eta naturare-kin gozatzeko”, diote bertan izandakoek. Ibilbide horretako hurrengo etapa ere hemendik gutxira egingo dute, hurrengo zapatuan (azaroaren 7an) 11. etapari ekingo baitiote: Otzaur-te / Mipiribil (1.277 metro) / Arantzazu. Aipatutako txango horietan parte hartu nahi du-tenek Deporreko bulegoetatik pasatu daitezke martitzen eta eguenetan (19:30-20:30) edo 943-201904 telefono zenbakira deitu dezakete.

Hilabetea amaitzeko Artzaintza Naturbidearen 10. etapa dute zain Deporreko mendi taldekoek

Eibar Urkok galdu egin zuen>>> Ezustekoa hartu zuen foba-lleko Erregionaleko Ohorezko Mailan jokatzen duen Eibar Ur-kok Bergarako Agorrosinen 2-1 galduta. Bere multzoko faborito nagusia da eibartarren taldea eta, Barrasaren gol batekin au-

rrea hartu markagailuan, azke-nean amore eman behar izan zuten. Iñigo Perezek zuzentzen duen taldeak aukera izango du Unben lehenengo hiru puntuak eskuratzeko Aretxabaletaren aurkako partiduan.

Ezkerretik hasita, Terron, Munkhsukh, Euskadiko beste ordezkaria eta Garcia.

...eta kitto! astekarikoETXERIK ETXEKO BANAKETA-ZERRENDA

BERRITZEN DIHARDUGUEibarko etxeetan aldizkaria JASOTZEKO edo

JASOTZEN JARRAITZEKO zerrendak bete behar dituzue.

Hurrengo asteetan kale hauetako pegoretan jarriko dira orriak:

[email protected]

- PLAZA BARRIA - IFAR KALE - BISTA EDER TXIRIO KALE - MIGUEL AGINAGA - TXALTXA ZELAI

ARMAGIN - MUTIOLA - EULOGIO GARATE - ELGETA KALE - EIBARKO BIZIKLETA PLAZA

Page 26: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

ELKARRIZKETA26 …eta kitto!1160. zenbakia

‘Meseta’ zinema aretoetara iritsiko da gaur eta Coliseoan aurkeztuko duzu bihar. Go-gotsu?Bai, eta baita urduri ere. Egi-ten dituzun gauzak herrikideei erakustea ez da egunero egiten. Lagunei eta gertukoei pelikula erakutsi nahi diet eta, gainera, baldintza egokietan, zinema areto batean. ‘Meseta’ zineman ikusteko pelikula da, paisaiak pisu handia duelako.

Pelikula jaialdietan egon da eta sariak jaso ditu. Nolako ibilbidea egin du aretoetara iritsi aurretik?Estreinaldia Danimarkan, Ko-penhageko CPH:DOX zine-maldian egin zen, nire iritziz ez-fikziozko pelikulen mun-duko zinemaldirik onenean. Aurkezpena hor egitea baka-rrik saria zen niretzat eta saria jaso genuen gainera. Euskal Herritik edo Espainiatik kan-pokoentzat pelikulan agertzen diren gauza batzuk ulertzea zaila izan daiteke (umorea, adi-bidez), ez dutelako testuingu-rua ezagutzen, baina oso ondo konektatu dute pelikularekin. Zerbait exotikoa bezala ikusi dezakete agian.

Nola erein zen pelikularen hazia zure buruan?Pelikula amama eta aittittaren herrian hasten da, Zamorako probintzian. Neguan 60 biz-tanle inguru ditu eta egun ba-tean herriko gazteenak 16 urte zituela konturatu nintzen. Hau

“Zinema tresna egokia da mesetako paisaiaren puntu sentsoriala azaleratzeko”

<<< JUAN PALACIOS • Zinemagilea >>>

Gaur estreinatuko da ‘Meseta’ zinema aretoetan, Juan Palaciosen azken lana. Zinemagile eibartarrak Espainia hutsaren kontakizun poetikoa egin du bere aittitta eta amamaren herritik abiatuta. Herbeheretan, Amsterdamen, bizi den Palacios Coliseoan izango dugu bihar, 17:00etan, pelikula aurkezteko.

Page 27: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

ELKARRIZKETA 27…eta kitto!1160. zenbakia

da, 16 urtean inor ez zen jaio herri horretan! Horren ingu-ruan pentsatzen hasi nintzen eta ikusi nuen Espainia bar-nealdeko herri askotan antzeko egoera bizi zela. Herri askotan ez dago umerik eta batzuetan ez da inor ere bizi. Literaturan fe-nomeno horri ‘Espainia hutsa’ deitzen hasi zitzaion eta orduan jabetu nintzen horren atzean aipagarria den historia dagoela. Orain, pandemiarekin jendea konturatu da hirietako bizi-modua ez dela oso osasuntsua. Pandemiak bizitza-erritmoa gelditu du eta benetan garran-tzitsuak diren gauzetan pen-tsatzen hasi gara. Jendea ogia, konbutxa, jogurta… egiten hasi da eta baserri-munduak horre-tarako aukera ematen du.

Kasu batzuetan kaletarrek idealizatu egiten dute landa-mundua. Nolako errealitatea erakusten du pelikulak?Landa-guneetako bizitza ez idealizatzea edo erromanti-zatzea zen nire asmoa, baina zaila da. Ni kaletarra naiz eta kostatu zait kaletar baten ikus-puntua lagatzea, begia gauza xelebreetan fijatzen delako. Landa-guneak birpopulatze-ko moduak bilatzen dihardute eta erromantizazio horrek ez

du mesederik egiten, bertan bizitzerakoan konturatzen za-relako gauzak ez direla aurretik imajinatu bezalakoak.

Pelikula dokumentala izanik, ez dago aktorerik, pertsonaiek ez dute paperik egiten. Nola moldatu zara eurekin?Kasu batzuetan erraza izan da, aittitta eta amama direlako protagonista bi. Bestetik, lan-du nahi nuen gaiaren arabera pertsona-mota bat edo beste behar nuen, eta bila ibili nin-tzen. Herriko artzaina, adibi-dez, pixka bat ezagutzen nuen, beti izan delako hango paisaia-ren elementu bat. Gero, herri

batean bizi den ume bakarrare-kin egon nahi nuen eta, amama eta aittittaren herrian umerik ez dagoenez, beste batean aur-kitu nuen. Horrela, proiektua zabaltzen joan da eta horrega-tik deitu diot ‘Meseta’, lurralde zabala hartzen duelako.

Irudiak eta soinuak demaseko indarra dute. Bereziki zaindu duzun arloa da?Txikitatik liluratu nau meseta-ko lautadak. Oso zinematikoa iruditu zait beti, baina ez da oso pintoreskoa. Ez da grabatzeko erraza, basamortu itxura hori oso zakarra da. Paisaia miste-riotsua da eta zinema tresna

egokia da mesetako paisaiaren puntu sentsoriala azaleratze-ko. Beraz, hasieratik nekien ar-gazkia eta soinua ondo zaindu behar nituela.

‘Pedalo’ abentura zoroa izan zen; ‘Meseta’, ordea, konten-plaziozkoa eta hausnartzekoa. Zure heldutasunaren erakus-le da hori?‘Pedalo’ egitea zinema eskolara joatea bezala izan zen. Lehe-nik Ingurugiro Zientziak ika-si nituen eta gero Ikus-entzu-nezko Komunikazioa, baina zinema ez. ‘Pedalo’-rekin ikasi nuen grabatzen, montatzen… ia dena neure gain hartu nuela-ko. Askotan ahal duzun zinema egiten duzu, ez nahi duzuna. ‘Meseta’ ez dakit heldutasun erakusle den, baina esperien-tzia bai nabari da. ‘Meseta’ bai da egin nahi dudan zinema.

Atzerrian bizi zara, baina ‘Pe-dalo’ eta ‘Meseta’ hemen in-guruan daude kokatuta. Zure jaioterriarekin lotura estua izatea lortzen duzu zinema-ren bitartez?Batzuetan pentsatu izan dut agian guzti hau etxera itzultze-ko aitzakia dela, maite dudan jendearekin egoteko. Eta bali-teke horrela izatea! (barreak).

Page 28: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

KULTURA28 …eta kitto!1160. zenbakia

“Seres Electricos” lana aurkez-tuko du Capsula hirukoteak gaur, 20:30ean Coliseo antzo-kian. Argentinan jaio izan arren, hogei urte luze egin ditu Capsu-lak jadanik Bilbon, Euskal He-rriko talde internazionalena eta ibiltariena bihurtuta: Japonia, Estatu Batuak, Mexiko, Kana-da, Hego Amerika eta Euro-pan zehar ibili da nazioarteko jaialdi handietan Iggy Popen lagun, Pearl Jamentzat sarrera

eginez… Seattleko KEXP irrati ospetsuan ere jardun dute. Po-wer hirukote honek hamaika LP atera ditu Soraluzeko Gaztelu-peko Hotsak blues, jazz eta rock zigiluaren babespean, eta Da-vid Bowieren omenezko diskoa grabatu zuteneko dokumenta-la, New Jerseyko John Agnello ekoizlearekin. Kontzerturako sarrerak 10 euro balio du (7 euro Coliseoaren Laguna txartela-rekin).

Capsula hirukoteak “Seres electricos” aurkeztuko du gaur iluntzean Coliseo antzokian

Zer dira buztin polimerikoak?Buztin polimerikoa mota guz-tietako irudiak moldekatzeko erabiltzen den pasta moldaga-rria da. Hainbat mota daude. Adibidez, badaude labean sartu behar direnak figura gogortu dadin, “Fimo” izeneko buztin ospetsuaren kasuan; edo airea-rekin lehortu eta gogortu egiten diren buztin polimerikoak. Guk azkenengo hauek erabiliko di-tugu tailerrean

Nolako aukerak eskaintzen ditu material honek?Apaingarriak edo irudi sin-pleak egiteko aukera eskain-tzeaz gain, maketa konplexuak moldekatu daitezke baita ere. Sorkuntza artistikoan asko era-biltzen den materiala da. Adibi-dez, animaziozko zinean. Beraz, buztin polimerikoak eskaintzen

dizkigun aukerak amaigabeak dira.

Zer landuko duzue ikastaroan?Gau Beltzaren eguna gertu du-gula aprobetxatuz, sorgin baten figura sortuko dugu.

Aurretik nolabaiteko trebezia izatea beharrezkoa da ala hu-tsetik hasiko zarete?Ez da beharrezkoa material ho-nekin aldez aurretiko esperien-tzia izatea. Hasteko, materiala aurkeztuko dugu eta oinarriz-ko teknikak irakatsiko ditugu. Tailer hau, bere konplexutasun teknikoagatik, pausorik pauso emango dugu eta taldeak errit-mo berean egingo du aurrera, denek nahi duten emaitza lor dezaten. Teknika ikasten joan-go gara sorginaren sorkuntzan aurrera egin ahala. Tailerra

amaitzean, parte-hartzaileek etxean buztin polimerikoare-kin lan egiten jarraitzeko behar diren ezagutzak izango dituzte.

Zergatik izan daiteke garran-tzitsua edo onuragarria taile-rretan parte hartzea?Gure ustez, jendearekin zu-zeneko harreman pertsonala zailagoa bihurtu den une ho-netan, aurrez aurreko tailer batean modu seguruan parte hartu ahal izateak konfiantza

eta beldurrak arintzea ekar diezaguke. Gainera, gure tai-lerretan beti bultzatzen dugu parte-hartzaileen sormena eta, horrela, beste pertsonekin gure alde sortzaileenaren zati bat partekatu dezakegu eta, era be-rean, besteen sormenaz busti. Tailer honetan, zehazki, oro har nahiko ezezaguna den ma-teriala aurkituko dugu, muga-rik gabe eta autonomiaz landu dezakeguna eta, agian, sormen-ate bat ireki diezaguke.

“Buztin polimerikoak aukera amaigabeak eskaintzen dizkigu”

ARIMA COOLTOUR • BUZTIN POLIMERIKOEN TAILERRA>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>

Mundu bat dago buztin polimerikoen atzean. Material egokia da sormenari bidea eman eta buruan duguna islatzeko. Arima Cooltour-ek buztin polimerikoen ikastaroa emango du hilaren 28an, eguaztenean, Arrate Kultur Elkarteko gela nagusian, 18.30ean, …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako ‘Ilunabarrian’ egitasmoaren barruan.

Page 29: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

KULTURA 29…eta kitto!1160. zenbakia

Udazken honetan Euskaral-diaren bigarren edizioa egingo da eta antolatzaileek ariketan parte hartzeko gonbidapena egin nahi diote jende guztiari: “Azaroaren 20tik abenduaren 4ra hizkuntza-ohiturak astin-tzera goaz, euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko”. Parte hartzeko bal-dintzak aurreko edizioko ber-

dinak dira: 16 urtetik gorakoek eman dezakete izena, bakoi-tzak bete nahi duen rola auke-ratu eta txapa jantzita ariketa egin ahal izateko. Horretarako hiru modu daude: euskaraldia.eus webgunean; herrietako ba-tzordeek jarriko dituzten in-formazio gune eta mahaietan; eta jadanik eskuragarri dagoen telefono aplikazioan.

Debabarreneko ESIk (Era-kunde Sanitario Integratuak) Amagandik Edoskitzearen V. Argazki Lehiaketa antolatu du. Edozeinek har dezake parte, amagandik edoskitzearekin zerikusia duten irudiekin. Ar-gazkiak originalak eta berriak izango dira eta parte-hartzaile bakoitzak hiru argazki aurkez

ditzake, koloretan edo zuri-bel-tzean. Lanak [email protected] helbidera bidali behar dira eta horretarako epea azaroa-ren 16ra artekoa da. Lehiake-taren oinarriak eta bestelako informazioa erakundeko web orrian dago eskuragarri, baita Facebook-en ere.

Euskaraldiaren bigarren edizioan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago

Amagandik Edoskitzearen Argazki Lehiaketa antolatu du Debabarreneko ESI-k

Udalaren babesarekin Eibarko Artisten Elkarteak an-tolatuta, domekan XLIII. Aire Zabaleko Pintura Lehia-keta egingo da. Izen-ematea Museoan egin beharko da, domekan bertan, 09:00etatik 11:00etara. Lanak, berriz, 13:30erako aurkeztu behar dira, udaletxean. Kanpoaldean jarriko dira, pintore bakoitzaren astoen gainean, eta pu-blikoarentzat ikusgai egongo dira. Epaimahaiak 14:30ean emango du bere erabakiaren berri. Honako sariak banatu-ko dituzte: helduen mailan, Eibarko Hiriaren Sari berezia (800 euro eta garaikurra), 2. saria (500 euro), 3. saria (400 euro) eta 4. saria (300 euro); 18 urtera artekoen mailan, 1. saria (90 euro) eta 2. saria (60 euro); eta 12 urtera arte-koen mailan, 1. saria (50 euro) eta 2. saria (30 euro).

Martitzenean, 18:30ean, Kike Amonarrizek hitzaldia emango du Portaleko areto nagusian. Eibarren AKEBAIren Hamaika berbaldi egitasmoaren baitan eskainiko duen saioan Topalabe taldeak uda aurretik argitaratu zuen “Berrindartu eta jauzi” gogoetari buruz arituko da Amonarriz, baita COVID-19ak euskeraren biziberritze-prozesuan izan duen eraginaz ere. Ekitaldia herritar guztientzat zabalik egongo da, baina aforoagatik derrigorrezkoa da aurrez izena ematea. Interesa duenak [email protected] helbidera idatzi edo 943 70 84 26 telefono zenbakira deitu beharko du.

Eibarko Musika Bandak kontzertua emango du domekan, 12:30ean Coliseoan, Carlos Sanchez-Barbak zuzenduta. “Cielo andaluz” (Pascual Marquina), “La del manojo de rosas” (Pablo Sorozabal), “Gigantes y cabezudos” (Manuel Fernandez Caballero), “Man of La Mancha” (Mitch Leigh) eta “The Mask of Zorro” (James Horner) joko dituzte.

Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa

Kike Amonarrizen hitzaldia

Musika Bandaren kontzertua

Page 30: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

30 …eta kitto!1160. zenbakia

EIBAR KLISK BATEAN

Harriak udazken gorrian. GORKA TELLERIA

Page 31: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

31…eta kitto!1160. zenbakia

Harriak udazken gorrian. GORKA TELLERIA

DENBORAPASAK

Page 32: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

32 …eta kitto!1160. zenbakia

ZERBITZUAK

• Pakita Orbegozo Izagirre. 100 urte. 2020-10-14.• Manuel Garcia Andres. 51 urte. 2020-10-15.• Mª Teresa Gantxegi Juaristi. 97 urte. 2020-10-15.• Iñaki Agirre Errazkin. 63 urte. 2020-10-17.• Andres Moreno Collado. 80 urte. 2020-10-17.• Anisio Crespo. 63 urte. 2020-10-17.• Bittori Zabala Arruabarrena. 89 urte. 2020-10-20.

Hildakoak

• Luna Tiemblo Fonseca. 2020-10-6.• Adora Eseosasere Imanfidon. 2020-10-9.• Jule Ziarsolo Oiarbide. 2020-10-13.• Naia Mekolalde Chavez. 2020-10-14.• Izan Cid Muñoz. 2020-10-18.

Jaiotakoak

BARIXAKUA 23EGUNEZ | Azkue (T. Etxebarria, 4)

ZAPATUA 24EGUNEZ | Barandela (Z. Agirre, 4)

DOMEKA 25EGUNEZ | Lekunberri (Isasi, 31)

ASTELEHENA 26EGUNEZ | Lafuente (Sostoatarren, 10)

MARTITZENA 27EGUNEZ | Elortza (J. Gisasola, 18)

EGUAZTENA 28EGUNEZ | Iraundegi (Calbeton, 19)

EGUENA 29EGUNEZ | Mendinueta (Urkizu, 6)

BARIXAKUA 30EGUNEZ | Azkue (T. Etxebarria, 4)

GAUEZ BETI, 2020an, Barandela (Ziriako Agirre, 4)

SOS deiak 112Pegora 010Udaletxea 943 70 84 00Portalea 943 70 84 39Udaltzaingoa 943 20 15 25Mankomunitatea 943 70 07 99Debegesa 943 82 01 10KIUB 943 20 38 43Epaitegia 943 03 34 00Iberdrola 900 17 11 71Naturgas 902 12 34 56DYA Larrialdiak 943 46 46 22Gurutze Gorria 943 22 22 22Eibar Ospitalea 943 03 29 00Mendaro ospitala 943 03 28 00Anbulategia 943 03 25 00Torrekua 943 03 26 50Errepideak 902 11 20 88Ertzaintza 943 53 17 00Eusko Tren 944 33 33 33Lurraldebus 900 30 03 40Pesa 900 12 14 00Taxiak 943 20 30 71 / 943 20 13 25 Andretxea 943 70 08 28Alkohol. Anon. 629 14 18 74Al-Anon/Alateen 650 26 59 63Grupo Egun Bat (Jokozale Anonimo eta Familiak) 699 37 75 20

Eguraldia (euskalmet.net)

Farmaziak

Telefono jakingarriak

ESKELAK, URTEURRENAK

ESKERTZAK...jartzeko:

688 62 76 [email protected]

Asteburuko zapatutik domekarako (urriak 25) goizaldeko 03.00ak heltzean, erloju guztiak ordubete atzeratu egin beharko ditugu, 02.00etara. Beraz, ofizialki ordubete gehiago izango du asteburu horretako domekak. Neguko ordutegiak martxoaren 28ra arte iraungo du, udakoa berriro indarrean jarri arte.

ORDU ALDAKETA

Page 33: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

33…eta kitto!1160. zenbakia

ZORION AGURRAK

Zure senide edo lagunen bat zoriontzeko aukera ezin hobea eskaintzen dizugu. Argazki arruntaren prezioa 4 eurokoa izango da; argazki bikoitzarena, 8 euro (bazkideentzat %20ko deskontua). Argazkia eta testua eguaztena baino lehen egon beharko da ...eta kitto!-n. Zorion-agurrak etakitto.eus webgunean ere argitaratzeko aukera daukazue.

688 62 76 [email protected]

Zorionak, KEPA, bixar 11 urte egingo dozuz-eta. Patxo haundi bat etxeko guztion partez.

Zorionak, IGOR, hurrengo martitzenian 7 urte egingo dozuz-eta. Musu haundi bat famelixa guztiaren partez.

Zorionak, OINATZ, astelehenian 8 urte beteko dozuz-eta. Musu haundi bat Bernat, Lur eta Naiken partez.

Zorionak, LAIA Azkuenaga, hillaren 27xan 9 urte beteko dozuz-eta. Musu haundi bat etxekuen partez. Ondo pasa!

MANEX, mutil haundi!! Hillaren 21ian 6 urte beteko dozuz-eta!! Patxo potoluak famelixa guztiaren partez, bereziki Paul eta Beraren partez.

Zorionak, MIREN, hillaren 19xan 4 urte bete zenduazen-eta. Musu haundi bat etxekuen partez.

Zorionak, IAN! Bixar, zapatua, 6 urte beteko dozuz-eta. Egun on-ona pasa, eta musu haundi bat famelixa guztiaren partez!

Zorion-agurrak ez ditugu bulegoan aurrez-aurrez hartuko

ZINEA COLISEO ANTZOKIA

• 24an: 19:00

“Meseta”Zuzendaria: Juan Palacios

1 ARETOA• 24an: 16:00 (antzokia), 19:45, 22:30• 25ean: 17,00 (antzokia), 20:00• 26an: 20:30“Trolls 2. Gira mundial”Zuzendaria: Walt Dohm

2 ARETOA• 24an: 17:00, 19:45, 22:30• 25ean: 16,00, 20:00• 26an: 20:30“El club de los divorciados”Zuzendaria: Michael Youn

ANTZOKIA• 24an: 17:00 (1 aretoa), 22:30• 25ean: 16:00 (1 aretoa), 20:00• 26an: 20:30“Ane”Zuzendaria: David Sañudo

943 20 09 [email protected]

Zorionak, LEIRE, bixar 9 urte beteko dozuzelako, eta JULEN, eguenian 5 egingo dozuz-eta. Zorionak famelixaren eta, batez be, Naia eta lehengusuen partez.

Page 34: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

34 …eta kitto!1160. zenbakia

MERKEKITTO

Iragarki laburrak 688 62 76 [email protected]

Atal honetako iragarkiak doan dira, etxeen, lokalen, autoen eta irakaskuntzako eskaintzen kasuan izan ezik. Azken horietako PREZIOAK, beti ere 4 ASTERAKO, honakoak dira: Etxeak, lokalak eta garajeak: alokatu, 12 euro; saldu, 17 euro. Autoak eta irakaskuntzako eskaintzak: 12 euro. Doako iragarkietan, 12 hitz onartuko dira gehienez. Iragarki guztiak etakitto.eus webgunean ere argitaratuko dira.

1. ETXEBIZITZA1.1. Salgai1.2. Errentan1.3. Konpartitzeko1.4. Etxe trukaketa

2. MOTORRA2.1. Salgai

3. LOKALAK3.1. Salgai3.2. Errentan

4. LANA4.1. Lan bila4.2. Langile bila

5. IRAKASKUNTZA5.1. Eskaerak5.2. Eskaintzak

6. DENETARIK6.1. Salgai6.2. Eman6.3. Galdu/Aurkitu6.4. Bestelakoak

Iragarki laburrak ez ditugu bulegoan aurrez-aurre hartuko

1. ETXEBIZITZA1.1. Salgai • Pisu berria salgai Urkizun. 2 logela, egongela, sukaldea eta 2 bainugela. Guztiz jantzia, bizitzera sartzeko prest. Ikusteko arazorik ez. Tel. 666927559.

1.2. Errentan • Neska euskaldunak pisua hartuko luke alokairuan Eibarren. Tel. 646369330.

• Pisua alokagai Amañan. 2 logela, egon-gela, sukaldea eta komuna. Guztiz berriztuta. Bikoteentzako apropo-sa. Kanpora begira eta argitsua. Tel. 637587823.

3. LOKALAK3.1. Salgai • Martxan dagoen ileapaindegia salgai, jubilazioa dela-eta. Tel. 943120218.

• Neska euskaldunak garaje itxia edo marra bat hartuko luke, trasteroarekin, Eibarko erdialdean. Tel. 646369330.

• Garaje itxia salgai Polonia Etxeberria kalean. Tel. 610-835256.

4. LANA4.1. Lan bila • Emakume eibartarra eta euskalduna eskaintzen da menpekotasun egoeran daudenei edozein lanetan laguntzeko. Urte askotako esperientzia. Tituludu-na. Tel. 667376212.

• Emakumea eskaintzen da nagusiak zaintzeko (euren etxeetan artatzeko tituluarekin) eta garbiketak egiteko. Urtetako esperientzia. Tel. 617610706. Isabel.

• Emakumea eskaintzen da nagusiak zaintzeko. Tel. 631398396.

• Emakumea eskaintzen da garbike-tak egiteko eta nagusiak zaintzeko. Tel. 643278344.

• Neska euskalduna eskaintzen da arratsaldez umeak zaintzeko. Tel. 650257850.

• Neska eskaintzen da nagusiak zaintze-ko: asteburuetan interna eta astegu-netan orduka. Esperientzia eta zain-ketarako tituluarekin. Tel. 604120104.

• Emakumea eskaintzen da nagusiak zaintzeko. Tel. 658398474.

• Gizonezkoa eskaintzen da nagusiak zaintzeko, eraikuntzan jarduteko edo mendian lan egiteko. Tel. 662415709.

• Neska arduratsua eskaintzen da gar-biketak egiteko eta umeak zintzeko. Tel. 602407338.

• Emakumea eskaintzen da nagusiak zaintzeko eta beste edozein laneta-

rako. Menpekoei laguntza sozio-sa-nitarioa eskaintzeko tituluarekin. Tel. 631908193.

• Emakumea eskaintzen da garbiketak egiteko eta nagusiak edo umeak zain-tzeko. Externa. Tel. 635189294.

• Gizonezkoa eskaintzen da nagusiak zaintzeko eta igeltseritza, garbike-ta edo basogintza lanak egiteko. Tel. 602188264.

• Neska euskalduna eskaintzen da na-gusiak eta gaixoak zaintzeko. Tel. 617571210.

• Gizonezkoa eskaintzen da nagusiak zaintzeko. Kurtsoa eginda eta hiru ur-teko esperientziarekin. Tel. 631627419.

• Emakume arduratsua eskaintzen da nagusiak zaintzeko. Esperientziare-kin. Tel. 612221327.

• Emakumea eskaintzen da etxeko la-nak egiteko eta nagusiak edo umeak zaintzeko. Tel. 657155078.

• Emakumea eskaintzen da nagusiak edo umak zaintzeko eta garbiketak egiteko. Urtetako esperientzia. Tel. 680526228.

• Emakumea eskaintzen da garbiketak egiteko eta nagusiak zaintzeko. Espe-rientziarekin. Tel. 612525893.

5. IRAKASKUNTZA¡

5.1. Eskaerak • LH3 mailako ikasgaiak ematen dituen irakasle partikularra behar dugu. Tel. 648643715.

5.2. Eskaintzak • LH, DBH eta Batxilergoko laguntza-klaseak ematen ditut. 1-3 laguneko taldeak. Tel. 678937827.

• DBH, Batxilergo eta Unibertsitateko Matematikak, Fisika, Kimika, etab.-eko klaseak ematen dira. Banakako klase egokituak edo 2-3 ikasleko tal-dekoak. Goizez ikasteko aukera. Tel. 677-592509. Alberto.

6. DENETARIK6.1. Salgai • Binilozko diskoak, singleak eta LP-ak erosten ditut. Tel. 688634326.

6.3. Galdu / Aurkitu • Smart-Band erloju urdina aurkitu ge-nuen J. Etxeberria kalean hilaren 16an. Deitu. Tel. 656704387.

• Belarritakoak topatu nituen hilaren 5ean Aldatzeko haur eskolaren pa-rean. Tel. 672428273.

6.4. Bestelakoak • DBH3ko liburuak erosiko nituzke. Tel. 637587811. Amaia.

688 62 76 [email protected]

Page 35: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako
Page 36: MESETAREN · 2020. 10. 22. · Pagatxa emakumeen elkarteak “Una cuestion de genero” (2018) pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako

HODEIAK HARRAPATZEAIKUSPUNTUAN HODEIAK HARRAPATZEAIKUSPUNTUAN