Metal aroa

4
Metal- aroa Metal aroa: asmakizunen aroa Metalezko lehen tresnak duela 7.000 urte inguru egin zituzten, Ekialde Hurbilean eta Anatolian. Aldaketa horrek aro berri bat ekarri zuen : METAL AROA. Lehenengo erabili zuten metala KOBREA izan zen baina ez zen oso gogorra.

Transcript of Metal aroa

Page 1: Metal aroa

Metal-aroa

Metal aroa: asmakizunen aroa

Metalezko lehen tresnak duela 7.000 urte inguru egin zituzten, Ekialde Hurbilean eta Anatolian. Aldaketa horrek aro berri bat ekarri zuen : METAL AROA.

Lehenengo erabili zuten metala KOBREA izan zen baina ez zen oso gogorra.

Ondoren, BRONTZEA eta BURDINA erabiltzen hasi ziren.

Haiekin lanabesak, armak, bitxiak eta abar egiten zituzten.

Page 2: Metal aroa

Metal-aroa

Metala lantzen

1- Metala lantzeko lehen era kobrea harrizko mailu batez jotzea izan zen.

2- FORJAKETAREN metodoa erabili zuten; metala berotzea hura mailuz jotzen zuten bitartean.

3- Galdaketaren aurkikuntzari esker metalen erabilera orokortu zen.Metala berotu urtu arte eta molde batera botatzen zuten forma emateko.

4- Galdaketarekin aleazioak egiteko edo bi metal nahasteko aukera ematen zuen.

Brontzea kobrearen eta eztainuaren arteko aleazioa da.

Page 3: Metal aroa

Metal-aroa

Asmakizun berriak eta bizimodua

Duela 5.000 urte, hiru asmakizun garrantzitsu izan ziren:

Gurpila

Haize-ohiala

Goldea

GURPILA

Garraioak hobetu ziren.

Salgaiak gurdietan kargatzeko balio zuen.

Lehorrez “salgaiak” urrunera eramateko aukera ematen zuen.

HAIZE-OHIALA

Itsasontziak haizearen indarrez baliatzeko aukera ematen zuen.

Itsasontzi handiagoak egin ahal ziren, eta salgai eta pertsona gehiago garraiatu ahal zituzten.

GOLDEA

Aitzurrez baino lur gehiago eta arinago lantzeko aukera ematen zuen.

Bi animaliak tira egiten baitzioten.

Honek lur gehiago lantzeko aukera eman zien eta horrela produktu gehiago lortzeko aukera izan zuten.

Garai horretan aurrerapen garrantzitsuak izan ziren, soroak ureztatzea eta kanalak eraikitzea, besteak beste. Horrela, ibaitik urrutiago zeuden soroak ere ureztatzeko aukera izan zuten.

Page 4: Metal aroa

Metal-aroa