MIGRAZIOAREN ARGAKIAK...denetik, hartzak kobazulora sartzen dira neguko solstizioe-tan eta kilkerrak...
Transcript of MIGRAZIOAREN ARGAKIAK...denetik, hartzak kobazulora sartzen dira neguko solstizioe-tan eta kilkerrak...
2019ko apirilaren 12a, OstiralaZenbakia: 515
Pailazoek Tutera bisitatu zutenNafarroa Oinezen harira antolatzen ari diren ekintzen bai-tan, joan zen astean Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunaz gozatu zuten Tuteran. 2. ORRIA
KULTURA
Erakusketan ikusi daitezken argazkietako bat.
MIGRAZIOAREN
ARGAZKIAKErakusketa Migrazioaren drama islatzen duen Sebãs-tiao Salgado argazkilariaren ‘Éxodos’ lana maiatzaren 26ra arte egonen da ikusgai Tuteran. 4-5. ORRIAK
HISTORIAREN TXOKOA
RAFAEL SÁNCHEZ FERLOSIO, HISTORIAREN IDAZLE 8. ORRIA
NAFARROAN BARRENA
URRALGOITIKO SANTA FE BASILIKA ERROMANIKOA 6. ORRIA
22019ko apirilaren 12a, Ostirala
AISIA IKUSKIZUNAK
NAHASTE-BORRASTE
MUSIKA
Haur eta Gaztetxoen kantari jaialdi nagusia, bihar, Barañainen Iristear da ikuskizun handiaren eguna. Nafa-rroako ikastetxe eta ikastoletako ikasle taldeak oholtzaratzea eta euskal musikari bultzada ema-tea helburu duen Haur eta Gaztetxoen Kantari Jaialdi Nagusia ospatuko da bihar Barañaingo Auditorioan, arratsaldeko 18.00etan.
Jaialdiaren azken emanaldi honetan, jaialdia-ren aurreko emanaldietan parte hartu duten herri eta ikastetxe guztietako 150 haur eta gaz-te izanen dira oholtzaratuko direnak, beraien ahotsekin publikoa gozarazteko.
Denetara, 16 abesti eskainiko dituzte ikasleek publiko zabalaren aurrean. Tafallako Garcés de los Fayos Ikastolako musika irakaslea den Amaia Dominguez ekitaldiaren antolatzaile nagusiak, Nafarroako Gobernuaren laguntza izan du azken emanaldi honen prestaketa lanetan.
Hala, Lodosako Ibaialde Ikastola, Orkoiengo tal-dea, Lesakako Tantirumairu Ikastola, Lakun-tzako Eskola, Noaingo eskola, Zarrakazteluko eskola, Sanduzelai Ikastola, Iruñeko Rompecuer-das Musika Eskola, Auzalar Eskola, Tafallako Garcés de los Fayos Ikastola, Tuterako Argia Ikastola, Lekunberriko Aralar Musika Eskola, Elizondoko Baztan Ikastola, Lekarozko BHI Ins-titutua, Leitzako Aralar Udal Musika Eskola eta Jaso Ikastola zentroetako taldeek parte hartuko dute, bikoteka, banaka edo taldekako formatuan.
GIZARTEA
Iruñeko Gazteriaren Etxeak ibilbide berriari ekin dio
Gazteriaren Etxeak astelehenean hasi zuen ibil-bide berria: Iruñean “hiria” pentsatzeko dauden foro guztietan gazteen parte-hartzea areagotzea izango da horren filosofia, aldi berean, auzoe-tan presentzia handiagoa ere egongo delarik, Zangoza kaleko 30eko egoitzatik kanpoko udal-eremuetan egingo diren jarduera- eta ikastaro-programazioen bidez. Horrez gain, ekintzaile-tzarako aholkularitza berria abiatuko da eta elkartegintza-aholkularitzako arreta-ordu gehia-go egongo dira; berriro prestatu da kafetegia, eta komunikabide digital berriekiko apustua indartu da.
PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS, TUTERANNafarroa Oinez Argia Ikastola antolatzen ari den programa kulturalaren baitan, pailazo ospetsuek euren azken ikuskizuna erakutsi zuten
Hiru pailazoak, Argia Ikastolako ikasleetako batzuekin. UTZITAKOA
Diario de Noticias
Pirritx, Porrotx eta Marimo-totsek, joan zen ostiralean, api-rilak 5, Musua ikuskizun berria
eskaini eta musika, dantza eta barreekin bete zuten Benjamin de Tudela Institutuko ekitaldi-aretoa. Emanaldiak liluratuta utzi zituen bertaratu ziren haurrak, eta eurekin joan ziren lagunak eta senideak. Argia Ikastolak, Nafarroa Oinez fes-ta ospatuko du Tuteran datorren urrian eta, festa horren baitan pro-gramatu dituen jardueretako bat izan zen pailazo dibertigarri horiekin antolatu zuen emanaldia.
Nafarroa Oinez festaren antolake-taren helburua da Argia Ikastolak egiten duen lanaren jarraipena ber-matzea; hau da, euskararen ingu-
ruan egituratzen den eta eredu koo-peratibistan oinarritzen den hezkuntza eredu eleanitza eskain-tzea. Eredu horren zutabe nagusiak dira auzolana, solidaritatea, kon-promisoa, berrikuntza, autokudea-
keta eta lankidetza, eta hasieratik duen bokazioa mantentzen du: zer-bitzu publiko bat eskaintzea. Argia Ikastola ekimen sozialetik sortu zen, herritik eta herriarentzat; hori dela-eta, bere Oinez urte honetan
antolatzen ari den jarduerekin zer-bitzu publikoa eskaintzea du hel-buru, Erriberako familiek goza dezaten; kasu honetan kultura izan da, Pirritx, Porrotx eta Marimo-totsekin.
XEHETASUNAK
3 Sinopsia: Mundua mundu
denetik, eguzkia biraka ari da
eta gu haren inguruan. Eta dei
egiten dio lurrari esnatzeko,
azaleko zomorroak astindu eta
mozorrotzeko. Mundua mundu
denetik, hartzak kobazulora
sartzen dira neguko solstizioe-
tan eta kilkerrak kanpora atera
udakoetan. Eta guk dantzatu
eta kantatu egiten dugu negu
zein uda, egin arren euria, ate-
ra arren eguzkia, apurtu arren
zeruan tximista… Ihauterietan,
San Joanetan, Gabonetan ohi-
tura zaharrak mantendu eta
berriak sortzera jolasten dugu.
Munduak biraka segi dezan.
Eguzkiak ez ezik, musuek ere
biraka jartzen dutelako mun-
dua. Eta musuek biraka jartzen
gaituztelako gu. Eta zu?
Emanaldiaren ostean, pailazo eza-gunak antzeztokitik jaitsi ziren, eta nahi zuten umeekin argazkiak ate-ra zituzten. Pirritx, Porrotx eta Marimototsek sinpatia eta adeita-sun handia erakutsi zuten, nekerik adierazi gabe argazkiak ateratzeko umeen ondoan paratu, eta musu pila bat banatu baitzituzten; izan ere, euren emanaldian dioten beza-la: “Guk dantzatu eta kantatu egiten dugu negu zein uda, egin arren euria, atera arren eguzkia, apurtu arren zeruan tximista… Ihauterie-tan, San Joanetan, Gabonetan ohi-tura zaharrak mantendu eta berriak sortzera jolasten dugu. Munduak biraka segi dezan. Eguzkiak ez ezik, musuek ere biraka jartzen dutelako mundua. Eta musuek biraka jartzen gaituztelako gu. Eta zu?”. ■
2019ko apirilaren 12a, Ostirala 3
EKIMENAK Hezkuntza proiektuak
WIKIPEDIA ETA TXIKIPEDIA
IKASGELAN LANTZEKO GIDAProiektu berritzailea Ikastolen Elkarteak, Euskal Wikilariak Kultura Elkartearekin batera, ikasgeletan wikipedia kudeatu eta elikatu ahal izateko gida sortu du berriki
Wikipediaren gidaren aurkezpena joan zen asteburuan ospatu zen, Donostian. UTZITAKOA
Diario de Noticias
Wikipedia ikasleekin ikasgelan lantzeko irakasleentzako lagungarri izango den gida
praktikoa egin du Ikastolen Elkar-teak, Euskal Wikilariak Kultura Elkartearekin elkarlanean, eta joan zen asteburuan Donostian aurkez-tu zen. Ikastolen Elkarteak landu duen gida praktiko honen helburua da ikasgeletan bere ikasleekin Wiki-pediaren edizioa landu nahi duten irakasleei lanean hasteko laguntza ematea etaproposamenak egitea.
Gida landu dutenek azaldu moduan, Wikipedian edizio-lanetan hasteko batxilergoko ikasleak dira
HURBILETIK
3 Trebetasunak: Wikipedian edi-
tore moduan aritzeak esparru
asko eta askotarikoak lantzen
ditu: pentsamendu kritikoa eta
ikertzeko trebetasunak, idaz-
teko trebetasunak, lankidetza,
IKT konpetentziak...
3 Lehen saioa: Ekain honetan,
pilotaje bat martxan jarriko dute
ikastola batean, Lazkaoko San
Beniton, Derrigorrezko Bigarren
Hezkuntzako ikasleekin, Wikipe-
diaren ezagutzan sakontzeko
eta nahi duten ikasleek Txikipe-
dian sarrerak egiteko.
egokienak. Izan ere, ikasle horiek IKT konpetentzia nahikoa garatuta dute eskatzen zaiena egin ahal iza-teko.Beste hizkuntza batean idatzi-tako testuak ulertzeko gaitasuna dute eta gai dira, halaber, testu horiek euskarara itzultzen saiatzeko edo hutsetik testu bat euskaraz sortzeko.
Baina Txikipedia ere badago. Txi-kipedia 8-13 urte bitarteko umeen-tzat sortutako euskal entziklopedia da. Sortu berria denez, asko dago egi-teko, osatzeko eta moldatzeko. Txi-kipediaren garapenean, batxilergo-ko ikasleak ez ezik, DBHkoak ere ari-tu daitezke. Hori dela eta, ikastetxe barruan ere, proiektu honek hainbat arlotako irakasleen inplikazioa
beharko luke. IKT dinamizatzaileak atal tekni-
koan lagundu beharko luke: tresna-ren beraren erabilera, artikuluen jarraipena egiteko tresnen erabilera (adibidez, Arbela) edo askotariko baliabide eta edukiak sortzeko tres-na informatiko egokien erabilera. Aukeratzen den artikuluaren gaia-ren arabera, dagokion arloko irakas-leak idazten denaren kalitatea azter-tu beharko luke, eta, era berean,itu-rrien fidagarritasunaren jarraipena eta lanketa egin. Euskara arloko ira-kasleak idazten denaren hizkuntza-kalitatearen eta estiloaren jarraipe-na egin beharko luke. Halaber, inge-lesez,gaztelaniaz edo frantsesez ida-
tzitako artikuluen itzulpen-lanak egi-ten direnean, hizkuntza horien ira-kasleek ere itzulpenaren kalitatea-ren jarraipena egin lezakete. Horren arabera, hainbat arlotako irakasleek esku har dezakete gida honetan azaltzen diren atalen lanketan.
Bestalde, ordu gutxiko esperient-zia xume batera mugatu daiteke, eta jarraipena norberaren zaletasuna-ren esku utzi; edota arlo arteko proiektu esanguratsu moduan lan-du daiteke. Proiektua garatzean ikas-leek landuko dituzten gaitasunez gain, zaletasuna piztea eta etorkizu-neko Wikipediako editore aktiboen kopurua handitzea ere bada egitas-mo honen helburua. ■
42019ko apirilaren 12a, Ostirala
GAUR EGUN Argazkilaritza
SEBASTIÃO SALGADOREN EXODOAK, TUTERAN IKUSGAIErakusketa Migratzaileak, errefuxiatuak eta baztertuak dira protagonistak maiatzaren 26a arte Erriberako hiriburuan ikusgai egonen den argazki erakusketa ikusgarrian.
Sebãstiao Salgado argazkilaria, Tuteran egindako aurkezpenean. MIKEL ARILLA
Diario de Noticias
Sebãstiao Salgado berak inaugu-ratu zuen, joan zen astean, Tute-rako Almirantearen Etxean
zabaldu den Éxodos izeneko argazki erakusketa, maiatzaren 26a arte ikus-gai egonen dena. Arteen Asturiasko Printzearekin saritua izandako argazkilariaren presentziak ikusmin handia sortu zuen Erriberako hiribu-ruan. Izan ere, argazkilaritzaren alo-rrean ibilbide luze eta loriatsua izan du Salgadok, eta bere ahotik zein era-kusketaren komisariotza lanak egin dituen Lélia Wanick bere emaztearen ahotik aurkezpena entzutea luxua
Salgadok eta bere emazte
Lélia Wanickek, 90eko
hamarkadan garatu zuten
proiektu hau
izan zen. Erakusketa, bi hamarkade-tan zehar egindako argazkien auke-raketa da, zehazki 180 obra biltzen dituena. Dudarik gabe, gaurkotasu-nik galdu ez duten irudiak dira ber-tan ikusi daitezkeenak.
Éxodos erakusketan, zuri beltzean eta teknika analogikoarekin eginda-ko argazkiak biltzen dira, 1990eko hamarkadan zehar egindakoak. Ber-tan, euren herrialdeak utzi eta migra-tzera behartutako miloika pertsonen istorioak biltzen dira: bazterketa euren azalean sufritu zuten pertso-nak, errefuxiatuak, pobrezia edo gerrak behartuta ihesi ateratakoak. Argazkilari brasildarraren kamera
mundu osoko 35 herrialdetan barre-na ibili zen, hamar urtez kontinente bakoitza zeharkatzen eta globaliza-zioaren ondorio latzak irudi ederre-tan islatzen. “1980eko hamarkadaz geroztik munduak bizi izan zuen his-toriaren zati bat biltzen da hemen, ekoizpen zentroak desorekatu eta kokalekuz aldatu zutenean, eta Gerra Hotza munduko beste bazterretara zabaldu zenean. Lélia eta ni Langi-leak proiektua garatzen ari ginenean, langile klasearen erorketa hizpide zuena, giza familiaren berrantola-kuntza bat gertatzen ari zela ohartu ginen”, azaldu zuen Salgadok Almi-rantearen Etxean.
Merkatuen eztandaren ondorioak kontatzeko borondate horrek, hiri handien biztanleria hirukoiztu zuen eta landa eremutik ateratzen ziren biztanleen migrazio ikaragarria era-gin zuen. Halaber, gerratik ihesi ate-ra zirenen istorioak ere kontatu nahi izan zituen argazkilariak. Hala sortu zen Éxodos bilduma, egileak erran bezala, lan zaila baina beharrezkoa suertatu zena. Migratzaileen istorioen aldarrikapena ere badela azaldu zuen, halaber, eta bere istorioarekin alderatu zuen. Izan ere, Salgadok Bra-sil utzi zuen herrialdeak 20 urtez sufritu zuen diktadura militarraren ondorioz.
Erakusketak, 35
herrialdetako 180
argazki biltzen ditu, bost
ataletan banatuta
2019ko apirilaren 12a, Ostirala5
Emakumeak zamak garraiatzen Chimboteko merkatura, Ekuadorren. SEBÃSTIAO SALGADO/CONTACTO Emakumeak eta haurrak ura garraiatzen Goman (Zaire), 1994ean. SEBÃSTIAO SALGADO/CONTACTO
Jade-Maiwan etorbidea Kabulen (Afganistan), 1996an SEBÃSTIAO SALGADO/CONTACTO Emakume bat, Salgadoren argazkietako bat ikusten. M.A.
Erakusketaren aretoetako bat. M.A. Salgado, Eneko Larrarte alkatea eta Lélia Wanick, erakusketaren komisarioa. M.A.
62019ko apirilaren 12a, Ostirala
NAFARROAN BARRENA Urraulgoitiko Santa Fe
Multzo osoan Santa Fe basilika nabarmentzen da, XIII. mendetik XIV.era eraikia eta Conquesko San-ta Fe monasterioko monje frantzia-rrek sortua. Nafarroako arkitektu-ra erromaniko berantiarrak eman digun eraikinik nabarmenetakoa da. Kanpandorrearen azpiko hor-ma pikoan, bada barrura sartzeko ate buruduna, alde banatan erdi-puntuko leiho bana duena. Hegoal-deak badu hiru arkibolta zorrotzez osaturiko ataria. Inposta alakatua duten zutarrietan bermatuak dau-de arkiboltak. Euritik babestekoa
Basilikaren barruko aldea, Erromanikoaren altxorrabolen bidez apaindua dago eta errege eta erreginaren buruarekin dago oinarrian azkendua. Absidea hiru horma oihaletan zatitua dago horma bularren bidez. Ez baduzu tenpluaren barnealdea bisitatzeko zortea, jakizu hiru tartez osaturiko nabea dela, kanoi zorrotzeko gan-gaz estalia. Absidea erdizirkularra da eta labe gangaz estalia dago.
XVII. mendeko klaustroa ederki zolatua dago errekarriz osaturiko mosaiko batekin. Inguru honetako gauza tipikoa da. Oraindik badago era horretako harri zola Zaraitzuko
eta Erronkariko etxe batzuetan. XV. mendeko garaia patio laukizu-
zen irekian kokatua dago. Zurezko habeen gainean sostengatua, aldi berean habe horiek harrizko 12 zutoinetan bermatuak daude. Zutoin horiek lauza zirkularretan azkenduta daude. Osorik zaharbe-rritu zuten 1980tik 1981era. Harriz harri, atalez atal, den-dena desmun-tatu eta gero, hasierako lekuan paratu zuten.
Santa Fera iristeko, Agoitz eta Irunberri lotzen dituen errepidea hartu behar da. Artaxo eta Arripo-das herrien artean bi errepide abia-tzen dira, Eparotzera iritsi baino lehen elkartzeko. Geroxeago, San-ta Fe ageri da bizkar batean eraikia.
LASAITASUN
TXOKOA
IBARREANErromanikoa Basilika, klaustroa eta patio bat osatzen duten eraikin ba-tzuk osatzen dute Urraul-goitiko txoko hau. Dudarik gabe, bisitatzea merezi duen lekuetako bat.
Basilikaren kanpoko aldea, klaustroa aldemenean duela. P. CASCANTE
Diario de Noticias
Urraulgoitiko Santa Fe lasaitasun harrigarrian bilduta dago. Erlie-be irregularreko ibarrean gora
joan beharko dugu multzo horretara-ino iristeko, Itzaga mendi harroaren begipean eta Leire mendiaren begi-radapean. Ezustean harrapatuko gai-tuzte urrutian ikusten ditugun Piri-nioetako kasko izugarriek, bai eta saien hegaldiek ere. Hunkigarria da lekuaren bakardadea, harrigarria bere barnealdea. XV. mendeko garai batek guri ongietorria eman eta gero, klaus-tro soil bat agertuko zaigu, lerro sen-doetan egindakoa. Klaustroaren argi-itzalezko jokoen artean erdizka ikusi-ko dugu basilika, hots, Nafarroako arkitektura erromaniko berantiarrak utzi digun adibiderik hoberenetakoa.
Gaur egun, multzoaren zati bat lan-da hotel gisa egokitu da. Egungo zurrunbilotik aldendu nahi baduzu, Santa Fe multzoko ostatua leku ezin hobea da.
Santa Fe Urraulgoiti izeneko ibar ezkutuan dago, Nafarroako ipar-ekial-dean, Nafarroako Pirinioaurrean. Arkitektura multzo eder-ederra da, basilikaz, klaustroaz eta patio bat era-tua duten hainbat eraikin zibilez osa-tutakoa. Azken eraikin horien artean garai ikusgarria nabarmentzen da, bai eta Pirinioetako moduko tximini biri-bil handia duen sukalde zaharberri-tua ere. Etxe hura landa hotel atsegi-na da gaur egun. Nafarroako Gober-nuak Interes Kulturaleko Ondasuna izendatu zuen multzo osoa. Ingurue-tako ezaugarria trantsizioko paisaia da. Ugari dira pinudiak, eta bizirik diraute haritz zahar zenbaitek, ezpe-lez eta ipuruz betetako mendixken ondoan.
Ateak zabalik daude klaustroa eta garaia ikusteko, baina eliza itxita ego-ten da, egun seinalatuetan izan ezik. Uda partean badira bisita gidatuak. Pirinioetako Partzuergoan hitzartu behar dira edo, bestela, Irunberriko Interpretazio Zentroan.
Basilikaren barruko aldea. P. CASCANTE
Klaustroaren irudia. P. CASCANTE
URRAULGOITI
2019ko apirilaren 12a, Ostirala 7
KLASK!
KORRIKA TXIKI TUTERAN.Tuterak ere
euskararen aldeko lasterketarekin bat egin nahi
izan zuen. Hala, Korrika Txiki ospatu zuen joan
zen astean, Erriberako haur andana bildu zitue-
na. Korrikalariak Herrerías kaletik atera ziren eta
San Jaime plazara iritsi ziren ondoren, Merca-
dal plaza eta Carnicerías kalea zeharkatu
ondoren. Handik, Abastoseko Merkatura abia-
tu ziren, Foruen plazatik igaro ondoren. Laster-
keta, Herrerías kalean bertan bukatu zen. Las-
terketaren ondoren jolasetarako tartea izan
zuten, baita aurpegiak margotzekoa ere. Hau-
rrek Korrikaren inguruan egindako marrazkien
erakusketa ere ezarri zen, eta haur zein helduk
txokolatada ederrarekin eman zioten amaiera
ospakizun egunari. MIGUEL ÁNGEL GALILEA
JOSTAILUAK ALTSASUN. Altsasuko Iortia Kultur Etxean Iruñeko Erre-
suma Museo Etnografikoko 300 piezaz osatutako erakusketa bat zabaldu da.
Helburua, historiako une desberdinetako jostailuen bitartez, belaunaldien arteko
lotura bilatzea da. Izan ere, gaur egungo haurrek, aurreko belaunaldien jolasak
eta jostailuak ezagutzeko parada izanen dute. N.M.
MANOS UNIDASEK ANTOLATUTAKO
LABURMETRAILEN LEHIAKETA. Manos Uni-
das GKE-ak, klip-metrailen Jaialdiaren X. edizioaren aur-
kezpena ospatu zuen joan zen astean. Jaialdiaren edizio
honetan, emakume eta gizonen arteko berdintasuna izan
zen gai nagusia. Ekimen honekin, Manos Unidas erakun-
deak gazteen sormena sustatu nahi du, gizarte kontzien-
tziazioa bultzatzen duen aldi berean. Nafarroako lehiaketa-
ko irabazleak Nafarroa ordezkatuko du maiatzaren 11n
Madrilen ospatuko den estatu mailako lehiaketan. E I.A.
82019ko apirilaren 12a, Ostirala
IDATZI GAITZAZU...
HARREMANETARAKO Albiste, argazki, iradokizun edota bestelako infor-
mazioa helbide honetara bidali: AAula de Noticias. Muro Kalea, 19 31.500 Tutera
Tf: 948 847 415 Fax: 948 847 093 [email protected]
DIARIO DE NOTICIASEK EKOIZTUTAKO GEHIAGARRIA: 3 Koordinazioa: NNieves Arigita 3 Erredakzioa: NNieves Arigita, Fermín Pérez-Nie-
vas, Juan Antonio Martínez, Miren Mindegia.
HISTORIAREN TXOKOA Rafael Sánchez Ferlosio
ADIO, KLASIKO HANDI BATIRafael Sánchez Ferlosio hil da ‘El Jarama’ eleberriaren egileak saiakera ugari idatzi zituen eta Cervantes saria jaso zuen 2004ean.
Rafael Sáncghez Ferlosio, prentsaurreko batean. ÁNGEL DÍAZ
Diario de Noticias
Rafael Sánchez Ferlosio idazle, saiakera-egile eta linguista Madrilen zendu zen joan zen
astean, 91 urte zituela. Dudarik gabe, gerraondoko literaturaren erakus-lerik handienetako bat izan zen, ele-berri sozialaren alorrean batez ere. Hogeita lau urte zituela egin zen ospetsu Alfanhui (Industrias y andanzas de Alfanhuí, 1951) lana-rekin. Eleberri horren ondoren El Jarama (1955) argitaratu zuen. Lan horri esker Nadal saria irabazi zuen. Eleberrian igande goiz batean bi lagun-taldek hiritik kanpo bizi dituz-ten pasadizoak kontatzen dira; Espainiako gerra ondoko eleberri garrantzitsuenetakotzat hartua da, literatura objektibo delakoari bidea zabaldu baitzion.
Hogei urtean ez zuen eleberririk argitaratu, eta gramatika inguruko ikerketetan aritu zen buru-belarri. Hala, 1974an, Las semanas del Jar-dín kaleratu zen. Bi liburukik osa-tzen dute lan hori, eta hizkuntza-rekin saioak egiten ditu bertan. 1982 eta 1983an El huésped de las nieves eta El escudo de Jotán argitaratu zituen, hurrenez hurren. 1986an El retorno de Yarfoz eleberri autobio-grafikoa kaleratu zuen.
1994an, denboraldi batez ezer argi-taratu gabe egon ondoren, Vendrán más años malos y nos harán más ciegos argitaratu zuen. Hainbat sari irabazi zituen lan horrekin, besteak beste Saiakera Sari Nazionala. 1997an Archipiélago aldizkariak Sánchez Ferlosiori buruzko ale monografiko bat argitaratu zuen, eta egilearen argitaratu gabeko lanak ere kaleratu zituen: Tópicos. El peso de la Historia eta La forja de
XEHETASUNAK
IBILBIDEA 3 Sariak: Sari garrantzitsuak jaso
ditu bizitzan zehar, hala nola,
Nadal Saria (1955), Espainiako
Saiakera Sari Nazionala (1994),
Miguel de Cervantes Saria
(2004), Espainiako Letren Sari
Nazionala (2009), Arte Ederreta-
ko Merituaren Urrezko Domina
(2015) eta abar.
3 Sendia, falangismoarekin lotu-
ta: Falangismoaren ideologo
izan zen Rafael Sánchez
Mazasen eta Liliana Ferlosio
italiarraren semea den Rafael
Sánchez Ferlosio Erroman jaio
zen, non bere aita ABC egun-
kariko korrespontsala izan zen.
Miguel Sánchez-Mazas Ferlo-
sio filosofo eta matematikaria-
ren eta Chicho Sánchez Ferlo-
sio poeta eta kantariaren anaia
da.
un plumífero, autobiografia-lanak. Bere azken lanak El Geco (2005)
kontakizun bilduma eta Sobre la guerra (2007) saiakerak dira, azken hau bortizkeriaren fenomenora hurbiltze original eta koherentea. Ikuspegi honetara God & Gun. Apuntes de polemología (2008) lana gehitzen da, gerra, historia, erlijio eta fanatismoari buruzko gogoeta multzoa.
2017ko abenduan, Ferlosioren 90. urtebetetzean, bere lan berria pla-zaratu zuen, Páginas escogidas, ipuinak, olerkiak, saiakerak eta egi-learen beste lan batzuk jasotzen dituen antologia.
Literatura eta bizitza
Unibertsitatean ezagutu zuen Carmen Martín Gaiterekin 1953an ezkon-
du eta bi seme-alaba izan zituzten. Semea, Miguel, bederatzi hilabete
zituela meningitisak jota hil zen eta alaba, Marta, 1985ean hil zen Hiesa
zuela. Bikotea 1970ean modu lagunkoiean banandu zen. Eremu litera-
rioan, Ferlosio, Agustín García Calvo, Isabel Llácer, Carlos Piera eta Víc-
tor Sánchez de Zavalarekin batera, Madrilgo Zirkulu Linguistikoko kide
izan zen. Bestalde, Ignacio Aldecoa, Jesús Fernández Santos, Martín
Gaite bera eta Alfonso Sastre bezalako egileen artean, Revista Españo-
la aldizkariaren fundatzaile eta kolaboratzailea izan zen. Hauek denek Ita-
liar neorrealismoaren eragin nabarmenak zituen errealismo sozial edo kri-
tikoa landu zuten. Nerabetasunean Gerra Zibila edo zenbaitek II. Mun-
du Gerra jasan zutenez “Gerrako umeak” deitu zuten 50eko hamarka-
dako idazle belaunaldi hau