MINTEGIAREN AURKEZPENA · 2020. 2. 6. · Hasierako aurkezpena egiten da Plan Orokorra zer den eta...

35

Transcript of MINTEGIAREN AURKEZPENA · 2020. 2. 6. · Hasierako aurkezpena egiten da Plan Orokorra zer den eta...

  • 2GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    MINTEGIAREN AURKEZPENA

    ZER DA HAPOa ETA ZERTAN DATZA BILBOKO HAPOren AURRERAKINA? 3

    DISEINUA ETA METODOLOGIA

    BILBAO AURRERAGO!, GAZTETALK ETA GAZTEEKIN PARTE HARTZEA 8

    EKARPEN NAGUSIAK

    ETXEBIZITZA, EKIPAMENDUAK, ESPAZIO LIBREAK ETA MUGIKORTASUN AZPIEGITURAK 13

    ONDORIOAK

    ZER DARAMAGU MINTEGITIK? 34

    EDUKIAK

  • 3GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    MINTEGIAREN AURKEZPENA

    ZER DA HAPOa ETA ZERTAN DATZA BILBOKO HAPOren AURRERAKINA?

  • 4GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    LAN ESPARRUAGAZTETALK TOPAKETAK ETA BILBAO AURRERAGO! HAPOan PARTE HARTZEKO PROZESUA

    GazteTalk Topaketak

    GazteTalk topaketen jatorria GAZTETALK BILBAO EUROPA proiektua da. Europar Batasuneko Erasmus + Acción 3 programak eta Bilboko Udalak " nantzatzen dute proiektu hori.

    Europako Batzordeko Elkarrizketa Egituratua eta Europa 2020 Estrategia bermatuz, gazteei buruzko udal-politiken ekintza jakinak eta geroko erronkak europar testuingurura eraman nahi ditu proiektu horrek.

    Bilbao Aurrerago! HAPOren Aurrerakinean parte

    hartzeko prozesua

    Bilboko Udaleko Hiri Plangintza Sailak Bilbao Aurrerago! Bilboko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra Berrikusteko Prozesua egiten ari da, 2016ko irailetik 2017ko maiatzera bitartean.

    Plan Orokor berriaren helburua, udalerri osoa goitik behera antolatzea da, eta, horretarako, besteak beste, udaleko ekipamendu-sistemaren elementu nagusiak, azpiegitura-sistemarenak (errepideak, trenbideak, zerbitzuak) eta berdeguneenak " nkatzen ditu.

    Herritarrek parte hartzeko prozesuak Aurrerakina izango du helmuga, zeina udalbatzari aurkeztuko zaion, Plan Orokorraren amaierako agiria idazteko behin betiko irizpideak " nka ditzan.

    Haurren, nerabeen eta gazteen partaidetza

    Partaidetza-prozesuaren zati gisa, Bilbao Aurrerago! ekimenak hiriko haurrak, nerabeak eta gazteak erakarri nahi ditu prozesu horretara, eta hori lortzeko, ikastetxe eta unibertsitateekin saioak antolatu ditu, baita saio bat ere, GazteTalk topaketen barruan.

    GazteTalk “HAPOren Aurrerakina”

    Esparru horretan, hortaz, Bilboko Udaleko Hiri Plangintza eta Gazteria eta Kirol Sailek eta Bizkaiko Foru Aldundiak GAZTETALK “HAPOren Aurrerakina” mintegia antolatu dute, azaroaren 17an,Bilborock-en.

  • 5GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    HELBURUAK

    AURRERAGO! PROZESUAREN HIRU

    HELBURUAK, HAUR, NERABE ETA GAZTEEN

    PARTAIDETZARI DAGOKIONEZ

    • Heztea: HAPOa zer den eta zertarako balio duen.

    • Informatzea: Bilboko Plan Orokor berriaren proposamenen gainean.

    • Parte hartzea: horien iritziak eta ekarpenak biltzea.

    GAZTETALK “HAPOren AURRERAKINA”ren

    BERARIAZKO HELBURUA

    Hiru helburu horien barruan (heztea, informatzea, parte hartzea) GazteTalk-en helburu nagusia, gazteek, jarraian adieraziko diren gaien gainean, HAPOren Aurrerakinari egiten dioten proposamenak edo ekarpenak biltzea da:

    • Etxebizitza

    • Ekipamenduak

    • Espazio libreak

    • Mugikortasun-azpiegiturak

  • 6GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    MINTEGIAREN EGITURA

    HASIERAKO AURKEZPENA

    Hiri - antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) zer den irakasteko eta Bilboko

    HAPOren Aurrerakinaren proposamenen berri emateko.

    BATERATZE LANA

    Lantaldeen bateratze-lana: elkarri HAPO bulegoari eta Hiri Plangintza Saileko zinegotziari egindako lanaren berri emateko.

    LANTALDEAK

    Talde-lana, 4 gai hauen gainean:

    Hauek osatzen dute lantalde bakoitza:

    • 6-7 gaztek.

    • Bilboko HAPO Bulegoko teknikari 1ek.

    • Dinamizatzaile 1ek (Delibera,Gizagune eta ph+).

    ETXE-

    BIZITZA

    EKIPA-

    MENDUAK

    ESPAZIO

    LIBREAK

    MUGIKOR-

    TASUN AZPIEGITURAK

  • 7GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    MINTEGIAREN PROGRAMA

    HAPOren Aurrekinaren aurkezpena

    Mikel Ocio, Hiri Plangintza Saileko zuzendaria.

    HAPO Bulegoko teknikariak:Sonia Díaz de Guereñu, Andoni Iturrizaga, Fernando González Vara, Susana Ruiz.

    Plan Orokorra zer den eta Bilboko HAPOren Aurrerakina zertan datzan.

    Erakunde-hasiera

    Asier Abaunza, Hiri Plangintza Saileko zinegotzi ordezkaria. Oihane Agirregoitia, Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzia.

    Lantaldeak

    ETXEBIZITZA: proposamen berriak eta berroneratu eta birgaitzeko inguruak.

    EKIPAMENDUAK: hiriko ekipamenduak eta oinarrizko ekipamenduak.

    ESPAZIO LIBREAK: hiri-parke handiak eta hurbileko parkeak.

    MUGIKORTASUN AZPIEGITURAK: kanpo-konektibitatea eta barne-mugikortasun jasangarria.

    Bateratze-lana

    Lantaldeek emaitza nagusiak aurkeztuko dizkiete Hiri Plangintza Saileko zinegotzi ordezkariari eta Bilboko HAPO Bulegoko teknikariei.

    Mintegiaren amaiera

    Asier Abaunza, Hiri Plangintza Saileko zinegotzi ordezkaria.

  • 8GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    DISEINUA ETA METODOLOGIA

    BILBAO AURRERAGO!, GAZTETALK ETA GAZTEEN PARTAIDETZA

  • 9GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    METODOLOGIAGAZTETALK, BILBAO AURRERAGO! HAPOren PARTAIDETZA PROZESUAN

    Parte hartzeko moduak

    Lantaldeen bidez parte hartzen dute zuzenean nagusiek, barrutika, hain zuzen ere, 2016ko azarotik 2017ko otsailera bitartean.

    Otsailean, lan-mahaien bidez parte hartuko da, Hiribilduko Batzorde Zibikoko kideekin eta Batzorde Sektorialaren bidez.

    Alegiazko partaidetzari dagokionez, web bidez parte hartu nahi dutenek “web foro” delakoren bidez egin dezakete, azaroaren 28tik 2017ko otsailaren 5era (martxoaren 5era luzatu da).

    Web foro horren bidez, proposamenen aldeko eta aurkako iritziak eman daitezke, baita nork bereak eman ere.

    Haur, nerabe eta gazteen partaidetza, ikastetxe nahiz

    unibertsitateen eta GazteTalk mintegiaren bitartez egiten da, horiek antolatutako jardueren eskutik.

    Lehenengoetan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, LHko eta Hezkuntza Bereziko 16 ikastetxetako 1.000tik gora ikaslek parte hartu dute.

    Azaroan partaidetza-saioak egin dira Mondragon Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko ikasleekin, eta aurreikusi da EHUrekin hirugarrena egitea, otsailean.

    Bukatzeko, 2016ko azaroaren 17ko GazteTalk saioan, gazte ikasleek ez ezik, gazte ekintzaileek, besteren kontura lan egiten dutenek, ere parte hartu zuten.

    Plan Orokorraren Aurrerakinarentzako edukiak

    Udalaren web-orrian (www.bilbao.eus/aurrerago) daude eskuragarri HAPOren Aurrerakinaren proposamenen gaineko agiri teknikoak.

    Proposamen horiek 9 kapitulutan antolatu dira, eta horien artean 4 hautatu dira gazteek parte har dezaten: etxebizitza, ekipamenduak, espazio libreak eta mugikortasun-azpiegiturak.

    Gazteek parte hartzeko dinamika

    Hasierako aurkezpena egiten da Plan Orokorra zer den eta Bilboko HAPOa zertan datzan azaltzeko.

    Ondoren, lantaldeak eratzen dira, gaika, adierazitako 4 gaiak oinarri hartuta. Taldekideak aurkezten dira eta ondoren, Aurrerakinaren proposamenei buruz eztabaidatzen da, eta langile teknikoek azalpen

  • 10GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    METODOLOGÍAGAZTETALK, BILBAO AURRERAGO! HAPOren PARTAIDETZA PROZESUAN

    gehigarriak egiten dituzte.

    Aldi berean, oharrak egiten dira, Aurrerakinak kontuan hartu ez duen eta hartu behar duen guztia jasota gera dadin.

    Era berean, proposamen bakoitzak gazteentzat duen garrantzia adierazten du lantaldeak.

    Lantaldeen osaera

    GazteTalk-en lantaldeetan 25 gaztek parte hartu zuten: Bizkaiko Eraikuntza LH Institutuko ikasleek eta EHUko ikasleek, besteren kontura lan egiten duten gazteek eta gazte ekintzaileek.

    Halaber, lantalde bakoitzak Bilboko HAPO Bulegoko teknikari baten laguntza izan zuen, baita Bilbao Aurrerago! prozesuaz arduratzen den taldeko dinamizatzaile batena ere.

    33 parte-hartzaileen artean (gazteak, teknikariak eta dinamizatzaileak) % 58 emakumeak dira eta % 42, gizonak.

    Komunikazio orokorreko estrategia

    Bilbao Aurreago! informazio eta komunikazio estrategiak, bitarteko hauek barne hartzen ditu: www.bilbao.eus/aurrerago web-orria, HAPOri buruzko InfoBilbao (hiriko etxe guztietako postontzietan banatu dena), informazio-kanpaina barrutietako hainbat zentrotan (Aurrera Gune informazio-guneak), prentsa-oharrak eta sare sozialak, eta 2016ko azaroan barrutietan egindako informazio-mintzaldi batzuk.

    GazteTalk-en Storify-a

    GazteTalk mintegian, horretan gertatzen zena bildu eta jakinarazteko eta gogoeta-prozesuan zehar kanpoko partaidetza errazteko asmoz, topaketaren

    kontaketa digitala egin zen denbora errealean, eta zuzeneko lana sareko alegiazko gogoetarekin lotu zen:

    https://storify.com/Bilborockbilbao/seminario-gaztetalk-avance-pgou

  • 11GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    BILBAO AURRERAGO!

    PARTE HARTZEKO MODUAK

    • Lantaldeak, barrutika

    • Lanmahaiak, hiri eskalan

    • Partaidetza: haurrak, nerabeak, gazteak

    Ikastetxeak

    Unibertsitateak

    GazteTalk

    • Web Foroa: herritar guztiak(2016/11/28 - 2017/3/5)

    METODOLOGIAGAZTETALK, BILBAO AURRERAGO! HAPOren PARTAIDETZA PROZESUAN

    GAIKAKO LANTALDEAK

    Dinamika:

    • Aurkezpena: zer da Plan Orokorra eta zertan datza Bilboko HAPOa.

    • HAPOren Aurrerakinaren proposamenak eztabaidatzea (teknikarien azalpen gehigarriak).

    • Oharrak: Aurrerakinak kontuan hartu ez duena eta hartu behar duena jasota gera dadin.

    • Proposamen orok gazteentzat duen garrantzia.

    • Gainerako taldeekin bateratze-lana egitea.

    ETXEBIZITZA

    Proposamen berriak eta Berroneratu eta birgaitzeko

    eremuak

    EKIPAMENDUAK

    Hiriko eta oinarrizko ekipamenduak

    ESPAZIO

    LIBREAK

    Hiri-parke handiak eta hurbileko parkeak

    MUGIKORTASUN azpiegiturak

    Kanpoko konektibitatea eta barne -

    mugikortasun jasangarria

  • 12GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    GAZTETALK “HAPOren AURRERAKINA”: LANTALDEAK

    LANTALDEAK

    33 taldekide

    25 GAZTE• Ikasleak:

    Bizkaiko Eraikuntza LH Institutua

    EHU

    • Besteren konturako gazte langileak

    • Gazte ekintzaileak

    14 EMAKUME 11 GIZON

    4 AGENTEHAPO BULEGOKO TEKNIKARIAK

    2 EMAKUME 2 GIZON

    58% 42%

    4 DINAMIZATZAILE

    KANPOKO LANGILEAK BILBAO AURRERAGO! PARTAIDETZA TALDEA

    3 EMAKUME GIZON 1

  • 13GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    ETXEBIZITZA, EKIPAMENDUAK, ESPAZIO LIBREAK, MUGIKORTASUN AZPIEGITURAK

    EKARPEN NAGUSIAK

  • 14GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    GURE PROPOSAMENAK ETA BERRONERATU ETA BIRGAITZEKO EREMUAK

    LANTALDEA: ETXEBIZITZA

  • 15GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    OHAR OROKORRAK ETA PROPOSAMEN AIPAGARRIAK

    ETXE

    BIZI

    TZA

    15

    Etxebizitza-eredu berriak

    • Etxebizitza-eredua berriez hausnartzea: alokairua, gazteentzako etxebizitza, adinekoen etxebizitza.

    • Alokairua sustatzea, mugimendua areagotzeko. Etxebizitza babestua edota akurako udal-etxebizitza ugaritzea.

    • Etxebizitza-mota berria ahalbidetzea:banako gelak eta guztientzako eremuak, etxebizitza berean (cohousing-a/-etxebizitza partekatua).

    • Etxebizitza berean hainbat erabilera egotea ahalbidetzea:etxebizitza+lan egiteko tokia.

    • Eraikin berrietan ibiltzeko estalkiak –parke motakoak– jartzea, zeinetan hiriko baratzeak jar daitezkeen. Terraza handiak etxebizitzetan.

    Etxebizitza berriaren kopurua

    • Behar al da hainbeste etxebizitza?

    Etxebizitza, eskuragarri (prezioa)

    • Etxebizitza herritar guztien, batez ere, gazteen, eskura jartzea.

    • Etorkinak hartzea erraztea.

    Etxebizitza, eskuragarri (zergak)

    • Eskuragarritasuna (mugikortasuna) bermatzea proposamen berrietan garraiobideei nahiz hiriko oztopoei dagokienez.

    Gazteentzat oso garrantzitsuak diren proposamenak

    • Etxebizitza proposamen berriak Elorrietan eta Olabeagan, hiriaren alde mugakideekin lotuz eta Itsasadarra berroneratuz, hiri osoa hobetzen lagunduko dutelako.

    • Etxebizitza proposamen berria Abando-Geltokian.

  • 16GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    ETXEBIZITZA PROPOSAMEN BERRIAK

    ELORRIETA

    • Eraikinetan erabilera-nahastea bermatzea, auzoa biziberritzeko. Etxabeetan merkataritza-erabilera sustatzea.

    • Zorrotzarekiko lotura zubi baten bidez hobetzea.

    • Zubi berrien altuera erregulatzea, laketontziak igaro daitezen, turismo nabigagarria ahalbidetzeko asmoz.

    • Berdegune berriak ipar mendi-hegaleko berdeguneekin lotzea.

    • Itsasadarra berroneratzen laguntzea, Bilbo-Getxo ardatza oinez eta bizikletaz jarraitzeko. Ekonomia-jarduerekin lotuta (merkataritza, ostalaritza...).

    OLABEAGA

    • Olabeagarako bi proposamenetan, eraikinetan erabilera-nahastea bermatzea, auzoa biziberritzeko. Etxabeetan merkataritza-erabilera sustatzea. Aldi oro jendea egon dadin.

    • Berdeguneak prestatu eta birgaitzea, batez ere, Itsasadarraren ertzeko ibiltokian zehar.

    • Zorrotzaurrerekin lotzeko zubietan hainbat mugikortasun-modu bermatzea: oinezkoak, bizikletak,tranbiak eta ibilgailuak.

    • Itsasadarra berroneratzen laguntzea, Bilbo-Santurtzi ardatza oinez eta bizikletaz jarraitzeko. Ekonomia-jarduerekin lotuta (merkataritza, ostalaritza..).

    ETXE

    BIZI

    TZA

    16

  • 17GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    ETXEBIZITZA PROPOSAMEN BERRIAK

    ABANDO - GELTOKIA

    • Trenbidea lurperatzeak dakarren aukera ederra aprobetxatzea hiriko auzoen arteko jarraitutasuna hobetzeko eta beste hiri batzuekiko lotura iraunarazteko. Gune estrategikoa.

    • Orain dauden interesdun eraikinak iraunaraztea, horien erabilera aldatzen bada ere.

    • Hiriaren historia eta modernizazioa uztartzea. Interesdun industri eraikinak iraunaraztea, baita Abandoko geltokiko beiratea ere.

    • Iraunaraziko diren eraikinetan erabilera-nahastea bermatzea. Abandoko geltokian, merkataritza-jarduera eta parke estalia uztartzea.

    ETXE

    BIZI

    TZA

    17

  • 18GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    BERRONERATU ETA BIRGAITZEKO EREMUAK

    BB eremuen gaineko ohar orokorrak

    • Eremu horiek arautegi edo egoera zehatzetarako ohiz kanpoko neurrien arabera tratatzea, esaterako, antolamenduz kanpoko eremutzat ez hartzea, baizik eta data eta konpromisoz beteriko plangintza egitea, “inoren lurraldean” gera ez daitezen.

    • Ordezko etxebizitzak ematean, ukituen etxebizitza-tipologia kontuan hartzea, neurria traumatikoa izan ez dadin. Etxebizitzaz aldatzeko prozesuak erraztea, baldin eta etxebizitzek irisgarritasun-baldintza txikienak betetzen ez badituzte. Prozesuak azkartzea, bizkorragoak izan daitezen, eta ukituen beharrak hobeto betetzea. Ordezko etxebizitzak ematean akordio ekonomiko bidezkoagoa lortzea. Benetako epeak jartzea.

    • Eraikin berrietan, ordezko etxebizitzak ez ezik, berriak ere prestatzea, eragiketak errentagarri egiteko.

    • Irisgarritasuna hobetzeko politikarekin jarraitzea. Herritarren mugikortasunari pixkanaka konponbideak ematea, zahartzen ari baita. Ibilgailuen mugikortasuna ez ezik, oinezkoena ere hobetzea: eskailera mekanikoak.

    • Eraitsi eta berreraiki baino, birgaitzea.

    • Eraikinetako guztientzako zonak hobetzea, eta etxebizitzetan aldaketa handiak ez egitea.

    • Auzoaren izaerari eustea, auzoa goitik behera ez aldatzea. Bilboko auzoen eta mendien oroimena eta berezitasunak aintzat hartzea.

    7B-Iturrigorri BB eremua

    • Eremua irisgarri egitea: teleferikoa edo eskailera mekanikoak.

    ETXE

    BIZI

    TZA

    18

  • 19GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    HIRIKO EKIPAMENDUAK ETA OINARRIZKOAK

    LANTALDEA: EKIPAMENDUAK

  • 20GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    EKIP

    AMEN

    DUAK

    20

    OHAR OROKORRAK ETA PROPOSAMEN AIPAGARRIAK

    Ekipamenduak, gazteen aisiaren ordezko aukera

    • Gaueko diskotekako aisia jendetsu eta zaratatsuaren ordezko aisia-aukerak izateko beharra betetzea: performance-ak, jazz-a edo kontzertuak, besteak bete (ekonomia-jarduerei buruzko proposamena).

    • 10 eta 18 urte arteko nerabeentzako ekipamendu eta jardueren eskaintza gabezia betetzea.“Bilbao Gaua”.

    • Aisia-leku estaliak ere prestatzea, merkataritza-guneak ez ezik.

    • Parkeak aisia-hautabide gisa dinamizatzea. Eta jakinaraztea!

    Itsasadarra, hiriko ekipamenduen ardatz

    • Itsasadarraren ertzean erabilera eta jarduerak sustatzea: ibiltzea ez ezik, kirol- eta aisia-jarduerak ere.

    • Itsasadarrean zeharreko garraioa prestatzea, ekipamendu estrategikoak lotzen. Itsasadarreko garraioa (“Espazio Libreak” lantaldeak ere proposatu du).

    Gaueko ekipamendu-eskaintza

    • Hainbat ekipamendu gauez zabal daitezen sustatzea: unibertsitatekoak, kulturalak (museoak), gau zuria … Orain baino maizago.

    Aukerak industri eraikinetan

    • Industri eraikinak birgaitzea, kirol-ekipamenduak edo aisia digital kolektiboko (bideojokoak) ekipamenduak izan daitezen.

    Gazteentzat oso garrantzitsuak diren proposamenak

    • Ekipamenduak gazteen aisiaren hautabide izan daitezen sustatzea, Itsasadarra hiriko ekipamenduen ardatza izatea, gaueko ekipamenduen eskaintza eta industri eraikinak birgaitzea ekipamenduak izan daitezen.

    • Hiria unibertsitate-erakargune izateko estrategia sendotzea.

    • Aisia-eremua San Inazio-Elorrietan, Itsasadarrean zehar.

    • Oinarrizko ekipamenduak:haur-eskolak eta adinekoak

  • 21GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    HIRIKO EKIPAMENDUAK

    EKIP

    AMEN

    DUAK

    21

    HIRIA, UNIBERTSITATE ERAKARGUNE

    • Sortutako unibertsitate-erakargunea osatzea, hiru unibertsitateetan –EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea– jarduerak egiten.

    • Unibertsitate aurreko hezkuntzaren (Lehen eta Bigarren hezkuntza eta Batxilergoa) kalitatea hobetzea (eta ez ahaztea), baita Lanbide Heziketarena ere.

    • Zorrotzaurren EHUren campusa sortzea.

    • Unibertsitateko ikasleei merke ostatu emateko formula berriak sustatzea, eta horretarako auzoak –esaterako, Otxarkoaga– prestatzeko aukera aztertzea. Oraingo eskaintza eta komunikazioa ugaritzea.

    • Ikastetxe nagusiak sustatzea, ikasleak erakartzeko, hots, alokairu librean bakarrik ez oinarritzea.

    DEUSTUKO UNIBERTSITATEA HANDITZEA

    • Deustuko Unibertsitatea Artxandako hegalean handitzeari dagokionez, oro har, ados daude, eta xehetasun hau adierazi da: eraikin batzuk (ikastetxe nagusia, kiroldegia) beste unibertsitate batzuetako ikasleek ere erabil litzakete.

  • 22GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    EKIP

    AMEN

    DUAK

    22

    HIRIKO EKIPAMENDUAK

    AISIA EREMUA SAN INAZIO-ELORRIETAN

    • Eremu horretan hiri-ekipamenduak sortzea, zeren eta Itsasadarraren estrategian funtsezkoa baita, hain zuzen, hiri-ekipamendu handien ardatz gisa (Zorrotzako Lurmuturretik Abusu-Larreagaburura).

    • Eremua (ingurune " sikoa) berroneratzea eta pantalanak prestatzea, Itsasadarrari erabilera publikoa ematearren.

    • Itsasadarraren ertzeko espazio publikoaren kudeaketak horren erabilera publikoa (enpresa pribatuek ustiatzen badute ere) ahalbidetuko duela bermatzea.

    • Itsasadarrean igerilekuak diseinatzean horiek mantendu behar direla kontuan hartzea. Ideia horrek “bilbainada” dirudi.

    • Hiri-diseinuan naturan oinarritutako konponbideak erabiltzea, hala nola, gainezkabideak.

    • Hiri-diseinuan segurtasuneko eta herri-babeseko eskakizunak kontuan hartzea, oraingo proposamenaren kalitatea ez txikitzeko.

    • Ekipamenduen gaineko proposamenei dagokienez, oso ondo dago. Bizitegi-garapenari buruzko zalantzak daude.

    UDAL ZERBITZUAK KASTREXANA GAINEAN

    • Aurrerakinaren bi proposamenen artean, lantaldeak bigarrena du nahiago: gaur egun Elorrietan dauden udal-zerbitzuen lekualdaketa hartuko dituzten erabilerak, uste baitu, ekonomia-jarduera hartzeko ez duela irisgarritasun onik garraio publiko bidez, ezta ikusgarritasun handirik ere.

  • 23GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    OINARRIZKO EKIPAMENDUAK

    EKIP

    AMEN

    DUAK

    23

    Ohar orokorrak

    • Haur-eskolen hornidura hobetzea.

    • Adinekoentzako ekipamenduen hornidura hobetzea (egoitzak, tutoretzapeko apartamentu eta etxebizitzak, arreta-zerbitzuak …).

    • Ekipamenduen barruan erabilera-nahastea sustatzea; esaterako, eraikin berean haur-eskola eta adinekoen zetroa kokatzea.

    • Bitartekoak esleitzea haur-eskolentzat eta adinekoen zentroentzat, herritar guztientzat eskuragarriak izan daitezen.

    Oinarrizko ekipamenduak auzoetan

    • Arangoiti: pilotalekua estaltzea eta futbol-zelaian belarra jartzea.

  • 24GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    HIRIKO PARKE HANDIAK ETA HURBILEKO PARKEAK

    LANTALDEA: ESPAZIO LIBREAK

  • 25GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    ESPA

    ZIO

    LIBR

    EAK

    25

    Espazio publikoa biziberritzea

    • Espazio publikoa biziberritzea.

    • Espazio publikoa eta espazio/ekipamendu kulturalak elkarrekin lotzea.

    • Adin guztietako herritarrak elkarrekin bizi daitezen espazioak sortzea.

    Berdeguneak naturalizatzea

    • Berdeguneak naturalizatzea.

    Espazio libreak Itsasadarrean zehar

    • Oinez eta bizikletaz ibiltzeko ibiltokiaren jarraitutasuna bermatzea.

    • Itsasadarrarekiko hurbiltasuna eta harremana areagotzea; ur-laminarekikoa.Itsasgora eta itsasbehera ez nabaritzea.

    • Itsasadarrari hurbiltzeko guneak sortzea.

    • Itsasadarrean zeharreko garraioa prestatzea.(“Ekipamenduak” lantaldeak ere proposatu du).

    • Aldi batez, itsasontziak eta txalupak Itsasadarrean ertzera daitezen uztea, Itsasadarra garraio-ardatz gisa erabil dadin.

    • Piragua eta txalupen alokairua baimentzea, aldez aurretiko plangintzaz.

    • Ur-kiroldegia sortzea.

    Gazteentzat garrantzitsuak diren proposamenak

    • Hiri-parkeak naturalizatzea.

    • Espazio libreak Itsasadarrean zehar.

    • Artxandako erdiko eremua.

    • Hurbileko parkeen hornidura hobetzea.

    OHAR OROKORRAK ETA PROPOSAMEN AIPAGARRIAK

  • 26GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    ARTXANDAKO ERDIKO EREMUA

    ESPA

    ZIO

    LIBR

    EAK

    26

    Artxandako erdiko eremurako erabilerak eta jarduerak

    • Ostalaritza: taberna, jatetxea.

    • Komunak.

    • Oinezkoen ibiltokiak eta ibilbideak, hainbat luzera eta intentsitatetakoak, elkarrekin lotuta, eta inguruko toki interesgarrietara iristen direnak.

    • Orogra" a aldatua, oraingoa baino naturalagoa..

    • Mendiko bizikletentzako kirol-zirkuitua.

    • Neska-mutilentzako eta adinekoentzako erronka ibilbideak eta ginkanak.

    • Skate-pista.

    • Tirolinak.

    • Barbakoak eta piknikak.

    • Begiratokiak. Artxandatiko bistak sustatzea.

    • Inguru lasaiak.

    • Hiriko baratzeak.

    • Aparkalekua.

  • 27GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    HIRIKO PARKEAK

    ESPA

    ZIO

    LIBR

    EAK

    27

    Hiriko parkeak naturalizatzea

    • Hirian berdegune gehiago sustatzea.

    • Parkeak naturalizatzea:zuhaitzak eta inguru erakargarriagoak.

    • Gehiegi ez argiztatzea. Argiztapena atsegina izan dadila.

    • Hiritik “ihes egiteko” berdeguneak lortzea, zeinetan “hiri barruan hiritik irteteko” aukera izan dezagun.

    Lotura: hiriko parkeak - ekipamenduak

    • Hiriko parkeak kultura-ekipamenduekin (liburutegiak) edo hezkuntza-ekipamenduekin (eskolak) lotzea, jarduerak elkartzen (aire zabaleko erakusketak).

    Etxebarria Parkea

    • Itzalpeko tokiak, iturriak, eserlekuak eta komun publikoak gehitzea.

    • Parkea naturalizatzea.

  • 28GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    HURBILEKO PARKEAK

    ESPA

    ZIO

    LIBR

    EAK

    28

    Ohar orokorrak

    • Neska-mutilentzako eta adinekoentzako parkeak diseinatzea.

    • Hainbat erabilera bateragarri egitea.

    • Jokaleku dinamikoagoak prestatzea: xake-mahaiak, petankak, ping-pong-a, bola-jokoa …

    • Jolas librerako inguruak prestatzea, naturalizatuagoak: buztina, harea, belarra, harriak. Esaterako, Basarraten.

    • Parke txikiak diseinu naturalizatuago batez berriz diseinatzea.

    • Gutxi erabiltzen diren txokoak berrasmatzea, auzokoek erabil ditzaten.

    • Horien erabileran eta mantentze-lanetan inplikatzea, auzolan moduko jardueren bitartez, auzoko hiri-egitura sustatzeko, herritarrek inguruarekiko konpromisoa har dezaten.

    • Hiriko baratzeak prestatzea.

  • 29GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    KANPOKO KONEKTIBITATEA ETA BARNE MUGIKORTASUN JASANGARRIA

    LANTALDEA: MUGIKORTASUN AZPIEGITURAK

  • 30GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    MUG

    IKOR

    TASU

    N AZ

    PIEG

    ITUR

    AK

    30

    AURRERAKINAREN PROPOSAMENEN GARRANTZIA

    Garrantzi handiko proposamenak

    • Hiriko bide-sarearen hierarkizazioa.

    • Bidegorri-sarea hobetzea.

    • Bertakoentzako aparkalekua.

    Garrantzi handiko proposamenak

    • Abandora abiadura handia iristea.Hainbat iritzi: taldekideen % 50en iritziz, ez da garrantzitsua, eta beste inbertsio batzuek baino lehentasun gutxiago du; beste % 50en iritziz, garrantzitsua da. Iritzi desberdinak, trenbideak lurperatzeari buruz.

    Tarteko garrantzia duten proposamenak

    • Salgaien Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea.

    • Metroko 4. linea.

    • Ekialdeko saihesbidea osatzea (Mira# ores-Bolueta).

    • Supersur delakoa bukatzea (Larraskitu-Venta Alta azken zatia).

    • Olabeaga eta Zorrotza Adifen lineak lurperatzea.

    Garrantzi txikia duten proposamenak

    • Tranbia Barakaldo eta Etxebarrirantz hedatzea.

    • Irala-Ametzola eta Miribilla artean komunikazio bide-tunel berria.

  • 31GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    KANPOKO KONEKTIBITATEA HOBETZEA

    Eskualdeko azpiegiturak

    • Salgaien hegoaldeko trenbide-saihesbidea.Aurrerakinaren proposamenarekin bat datoz. Garrantzitsua.

    • Abandora abiadura handia iristea.Lurperatzearekin bat datoz gehienak, pertsona bat izan ezik. Iritzi desberdinak AHTri buruz.Bien bitartean, konponbideak eman behar dira. Garrantzi handia.

    Trenbide-azpiegitura metropolitarrak

    • Metroko 4. linea.Aurrerakinaren proposamenarekin bat datoz. Garrantzitsua.

    • Tranbia Barakaldo eta Etxebarrirantz hedatzea. Aurrerakinaren proposamenarekin bat datoz. Garrantzi txikia.

    Bide-azpiegitura metropolitarrak

    • Ekialdeko saihesbidea bukatzea (Mira# ores-Bolueta).Aurrerakinaren proposamenarekin bat datoz. Garrantzitsua.

    • Supersur delakoa bukatzea (Larraskitu-Venta Alta azken zatia).Aurrerakinaren proposamenarekin ados. Garrantzitsua.

    • Errekaldeko saihesbidea.

    MUG

    IKOR

    TASU

    N AZ

    PIEG

    ITUR

    AK

    31

  • 32GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    BARNE MUGIKORTASUN JASANGARRIA

    Barne-mugikortasuna eta hiri-oztopoak kentzea

    • Olabeaga eta Zorrotzako Adifen lineak lurperatzea.Aurrerakinaren proposamenarekin bat datoz. Garrantzitsua.

    • Irala-Ametzola eta Miribilla arteko komunikazio bide-tunel berria.Aurrerakinaren proposamenarekin bat datoz. Garrantzi txikia.

    Hiriko bide-sarea eta bidexkak hierarkizatzea

    • Hiriko bidexkak, oinezkoak eta bizikletak lehenestea, hots, ibilgailuen aurretik jartzea.Garrantzi handia.

    Bertakoentzako aparkalekua

    • Onurak aztertzea.

    • Altuerako aparkalekuak jartzeko aukera.

    • Garrantzi handia.

    MUG

    IKOR

    TASU

    N AZ

    PIEG

    ITUR

    AK

    32

  • 33GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    Bidegorri-sarea hobetzea

    • Bidegorri-sarea ugaritzea.

    • Bizikleta erabiltzeari buruz hezi eta kontzientziatzea herritarrak.

    • Lezamako Trenbide Zaharreko tunela: teknologi parkearekin lotzeko aukera.

    • Bizikletek eta ibilgailuek galtzada partekatzea. Ez da errei esklusiborik behar. Horretarako, hirian tra" koa murriztu eta abiadura mugatu beharra dago. Kontrako noranzkoko bizikleta-erreiak.

    • Galtzadaren kalitatea bermatzea.

    • Garrantzi handia.

    BARNE MUGIKORTASUN JASANGARRIA

    MUG

    IKOR

    TASU

    N AZ

    PIEG

    ITUR

    AK

    33

  • 34GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    ZER DARAMAGU MINTEGITIK?ONDORIOAK

  • 35GAZTE TALK. Mintegia “HAPOren Aurrerapena”. Bilborock, 2016ko azaroa.

    GAZTETALK “HAPOren AURRERAKINA” mintegiak gogoeta egiteko inguruari bidea eman dio: horretan, arkitekturaren eta hiri-diseinuaren arloko gazteek, ekintzaileek eta ikasleek, parte hartu dute eta elkarri eragin diote, Bilboko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Bulegoko langileekin batera. Ekimen horri esker, Plan Orokorraren Aurrerakina elkarrekin eraiki eta egiaztatzeko prozesua eta hari elkarrekin ekarpenak egiteko prozesua garatu ahal izan da.

    Mintegian etxebizitzaren, ekipamenduen, espazio libreen eta mugikortasun-azpiegituren gainean lortu diren emaitzak herritarrek Bilbao Aurrerago! Bilboko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikusteko prozesuan egindako gainerako ekintzen emaitzekin sartuko dira.

    HAPOren Aurrerakinarentzat garrantzi handia du gazteen ikuspegia kontuan hartzeak, geroko Bilboz ari garelako.

    Bilbao Aurrerago! ekimenean parte hartzen jarraitu nahi dutenei jakinarazi nahi diegu alegiazko foroa 2017ko martxoaren 5era arte –igandea– egongo dela zabalik herritar guztientzat: http://www.bilbao.eus/aurrerago/foroweb/

    Eskerrik asko parte hartu izanagatik!

    ONDORIOAK ETA HURRENGO URRATSAK