Moodleri Bigarren Juan Ezeiza

23
“Moodle-ri Bigarren Hezkuntzan zukua ateratzen” “Moodle-ri Bigarren Hezkuntzan zukua ateratzen” Xabier Larretxea & Juan Ezeiza

description

MoodleMoot Euskadi 2009 - http://mooteuskadi09.deusto.es/

Transcript of Moodleri Bigarren Juan Ezeiza

Page 1: Moodleri Bigarren Juan Ezeiza

“Moodle-riBigarren Hezkuntzan

zukua ateratzen”

“Moodle-riBigarren Hezkuntzan

zukua ateratzen”

Xabier Larretxea&

Juan Ezeiza

Page 2: Moodleri Bigarren Juan Ezeiza

Axular Lizeoan 2005. urteaz geroztik Moodle-rekin lanean ari gara DBH eta Batxilergoan.

•Axular Lizeoa Donostiako Aiete auzoan dago. 2 eta 18 urteen arteko HH-LH-DBH eta Batxilergoko 800 ikasle inguru, 512 familia eta 53 langile ditu.

•Ikasgela Birtualak (www.axular.eu) 352 erabiltzaile eta 72 ikastaro aktibo ditu.

Page 3: Moodleri Bigarren Juan Ezeiza

•Moodle eduki-biltegia baino askoz gehiago da.•Azken lau urteotan Bigarren Hezkuntzako helburu pedagogikoei erantzuna emateko Moodle nola erabiltzen ari garen erakutsiko dugu.

Hona hemen helburu horiek:

Ikasleek ebaluazio-irizpideak ezagutu eta barneratzea.Aniztasunari erantzuna ematea.Oroimena modu motibagarrian lantzea.Hausnarketa eta eztabaida bultzatzea.Hitz tekniko eta kontzeptu berrien definizioa.Errebisioa eta autoebaluazioa.Informazio- eta dokumentazio-bilketa eta aukeraketaren ebaluazioa.Elkarlana sortu, ebaluatu eta argitaratzea.

Page 4: Moodleri Bigarren Juan Ezeiza

1. Ikasleek ebaluazio-irizpideak ezagutu eta barneratzea

JARDUERAIkasleek lan bat egin eta bidaliko dute (idazlana, testu-iruzkina, ariketa ebatsi…).Lan guztiak bidalitakoan, ikasle bakoitzak ikaskideen lan batzuk jasoko ditu eta txantiloi baten arabera zuzenduko ditu.Ondoren, irakasleak lanak zuzenduko ditu.Ikasleen ebaluazioak irakaslearenetatik zenbat desbideratuko diren kontuan hartuko da nota jartzerakoan.

PROZEDURATailer modulua erabiliko dugu.Lanak bidali eta zuzentzeko epeak finkatuko ditugu.Irakasleak txantiloia prestatuko du eta, nahi izanez gero, ebaluazio-eredua igo dezake.Ikasle eta irakasleen noten ponderazio eta desbideraketen penalizazioak irizpide ezberdinen arabera aukera daitezke.

Page 5: Moodleri Bigarren Juan Ezeiza

TAILERRAREN EBALUAZIO-FORMULARIOATAILERRAREN EMAITZAK

Page 6: Moodleri Bigarren Juan Ezeiza

2. Aniztasunari erantzuna ematea

JARDUERAIkasleek automatikoki zuzentzen diren testak beteko dituzte.Test horien zailtasuna ikasleen mailara egokituko dira.Ibilbide ezberdinak egongo dira zailtasunak dituzten eta aurreratuta dauden ikasleentzat.

PROZEDURAGaldetegi eta ikasgaia moduluak erabiliko ditugu.Ikasle batek galdetegian lortu duen emaitzaren araberako feed-back orokorra egokituko dugu. Bertan, pasahitzak emango zaizkio bere mailari dagokion hurrengo galdetegia osatzeko.Ikasgaia modulua erabiltzekotan, “flash card” moduko galdetegia prestatuko dugu. Galdera bakoitzaren emaitzaren arabera ibilbidea antolatuko dugu. Adibidez, gaizki erantzunez gero berriro hastea eta ongi erantzunez gero aurrera jarraitzea.

Page 7: Moodleri Bigarren Juan Ezeiza

GALDETEGI MAILAKATUEN ADIBIDEA: HERBOLARIOA

GALDETEGIAFLASHCARD IKASGAIA

Page 8: Moodleri Bigarren Juan Ezeiza

KASUEN AZTERKETAREN ADIBIDEAK IKASGAIA MODULUAREKIN

EUTANASIA

MATRIX

Page 9: Moodleri Bigarren Juan Ezeiza

3. Oroimena modu motibagarrian lantzea

JARDUERAOroimena lantzea astun eta aspergarria izaten da, baina beharrezkoa.Ikasleen berrikuspen gidatua antolatuko dugu.Berrikusita eta ongi ikasita dituen edukiak modu arinean errepasatzeko izango ditu. Oraindik ongi ez dakizkienak, berriz, beste era batean sailkatuko dira.

PROZEDURAValery Fremaux-en “Flashcard” modulu ez-estandarra erabiliko dugu.Errepasatzeko moduko txartelak prestatuko ditugu (testua, soinua edo irudiekin).Leitner formatoa aukeratuko dugu, zailtasunaren arabera txartelak sailkatzeko.

Page 10: Moodleri Bigarren Juan Ezeiza

KARTA-JOKUAREN ADIBIDEA

Page 11: Moodleri Bigarren Juan Ezeiza

4. Hausnarketa eta eztabaida bultzatzea

JARDUERAGai baten inguruan ikasleen iritziak ezagutu eta trukatzea.Ikasleei jakinaraziko zaizkien irizpide ezberdinen arabera beren hausnarketak ebaluatzea, adibidez, arrazoiketa, erabilitako hiztegia…

PROZEDURAEgunkari moduluaren bidez, irakasleak ikasleen iritziak ezagutu eta zuzenduko ditu.Foro moduluaren bidez, gauza bera egin daiteke, baina ikasle guztiek elkarren iritziak ikusi eta erantzuna elkarri eman liezaiokete. Foro ebaluatua aukeratuko genuke.

Page 12: Moodleri Bigarren Juan Ezeiza

EGUNKARIA FOROA

Page 13: Moodleri Bigarren Juan Ezeiza

5. Hitz tekniko eta kontzeptu berrien definizioa

JARDUERABigarren Hezkuntzako ikasleentzat zaila izaten da kontzeptu berriak definitzea.Zaila izateaz gain, definizioak ikastea astuna gertatzen zaie.Arazo horiek gainditzeko jarduera erakargarria antolatuko dugu.

PROZEDURAGlosategi modulua erabiliko dugu.Bigarren mailako glosategi ebaluatua aukeratuko dugu.Irakasleak ikasleen definizioak ebaluatuko ditu. Ongi daudenean, onartu; eta gaizki daudenean zuzenduko ditu.Irakasleak definizio bat onartu arte beste ikasleek ezingo dute ikusi.Glosategi osaturik dagoenean, definizioekin autoebaluzio-jolasak antolatuko dira Vasilis Daloukas-en “Game” moduluaren bidez.

Page 14: Moodleri Bigarren Juan Ezeiza

GLOSATEGI BATEN SARRERAK

Page 15: Moodleri Bigarren Juan Ezeiza

JOLASAK

Page 16: Moodleri Bigarren Juan Ezeiza

6. Berrikuspena eta autoebaluazioa

JARDUERAIkasleek beren kabuz edukiak berrikusi eta beren barneratze-maila ebaluatuko dute.

PROZEDURAGaldetegi klasikoak antolatuko ditugu, saiakera-kopurua mugatu gabe.“Game” moduluarekin erantzun anitzeko galderez “aberatsaren jolasak” prestatuko ditugu.“Flashcard” moduluarekin karta-jokoak egingo ditugu.Glosategietatik abiatuta, eta “Game” moduluarekin, urkatuak, sudokuak, gurutzegramak, sugeak eta eskailerak eta irudi izkutuko jolasak antolatuko ditugu.Berez zuzentzen diren ariketak “Hot Potatoes” moduluaren bidez prestatuko ditugu (gurutzegramak, bikoteak lotu, hitzak ordenatu, galdetegiak…).

Page 17: Moodleri Bigarren Juan Ezeiza

ABERATSAREN JOLASA

HOT POTATOES ARIKETA

Page 18: Moodleri Bigarren Juan Ezeiza

7. Informazio- eta dokumentazio-bilketaeta aukeraketaren ebaluazioa

JARDUERAIkasleek lan monografikoak edo azalpenak prestatzeko bildu eta kudeatzen duten informazio-iturriak eta informazioa bera ezagutu eta, hala dagokionean, partekatu eta ebaluatuko dugu.

PROZEDURAExabis paper-zorroa modulua erabiliko dugu.Ikasleek erabiltzen dituzten dokumentuak eta estekak paper-zorroetan bildu eta komentatuko dituzte.Lana taldekoa denean, dokumentuak eta estekak taldekideekin partekatuko dituzte.Irakasleak hori guztia ikusi eta ebaluatu ahal izango du.

Page 19: Moodleri Bigarren Juan Ezeiza

PAPER-ZORROA

SARBIDEA EXABIS PAPER-ZORROA

Page 20: Moodleri Bigarren Juan Ezeiza

8. Elkarlana sortu, ebaluatu eta argitaratzea

JARDUERAIrakasleak lan monografikoen garapena jarraitu, kontrolatu eta, nahi izanez gero, besteen esku jarriko du.Ikasleek aldizkari elektronikoa sortuko dute, ikaskideek bakarrik edo nahi duten guztiek ikus dezaten.

PROZEDURAJanne Mikkonen-en Netpublish modulua erabiliko dugu.Lanak edo artikuluak irakaslearen oniritzia izan arte izkutuan geratzen dira.Moodle-ko erabiltzaileak ez direnek ere, gurasoek esaterako, aldizkari elektronikoa ikustea nahi bagenu, Outpublish modulua ere instalatu beharko genuke.

Page 21: Moodleri Bigarren Juan Ezeiza

NETPUBLISHER MODULUAREKIN EGINDAKO ALDIZKARIA

Page 22: Moodleri Bigarren Juan Ezeiza
Page 23: Moodleri Bigarren Juan Ezeiza

ESKERRIK ASKO