Morga barria egiteko batu gaitezen L - Euskal Herria Bildu...

4
1 Morga barrian Morga barria egiteko batu gaitezen L au urte joan dira udal hauteskundee- tara aurkeztu ginenetik. Legegintzaldia amaitzear dagoen hone- tan, modu laburrean bada be, udal gaien gestioan izango di- ren gure oinarrizko ardatzen barri eman gura deutsuegu. Herritarren partaidetza ez da gauza barria gure herrian. Betidanik Au- zolana izan dogu eta gaur egunera arte mantendu da. EHBildu prest da delegazio eta or- dezkaritza kulturatik, norberaren ardura eta parte hartzea oinarri dauen kulturara bidea egiten ja- rraitzeko. Erakundeak demokratizatzeko egiten gabi- zen ahaleginean sakondu behar dogu, ins- tituzioen ateak zabaltzen jarraitu behar dogu. Eta horretarako, lan moduak, jarrerak eta arautegiak sakonean aldatzen jarraitu behar dogu. Erakundeetan egiten dogun eta egingo dogun lana gardentasun osokoa izango da, informazioa da- nen eskura jarrita, modu ulerga- rrian. Eztabaida kolektiboak egiteko bitartekoak eskaini eta, ahal dan gehienetan, danon artean eraba- kita; herritarrek instituzioen lana kontrolatzeko tresnak ipinita. Participación, transparencia, trabajo colectivo en “auzolan”, van a ser prácticas y exigencias diarias en el ayuntamiento. Ese va a ser el eje central de la actividad del alcalde y concejales de EHBildu de MORGA. morga.indd 1 06/04/2015 23:13:07

Transcript of Morga barria egiteko batu gaitezen L - Euskal Herria Bildu...

Page 1: Morga barria egiteko batu gaitezen L - Euskal Herria Bildu ...ehbildu.eus/dokumentuak/programak2015/Morga.pdftara aurkeztu ginenetik. Legegintzaldia amaitzear dagoen hone-tan, modu

1Morga barrian

Morga barria egiteko batu gaitezen

Lau urte joan dira udal hauteskundee-tara aurkeztu ginenetik. Legegintzaldia amaitzear dagoen hone-tan, modu laburrean bada

be, udal gaien gestioan izango di-ren gure oinarrizko ardatzen barri eman gura deutsuegu.

Herritarren partaidetza ez da gauza barria gure herrian. Betidanik Au-zolana izan dogu eta gaur egunera arte mantendu da.

EHBildu prest da delegazio eta or-dezkaritza kulturatik, norberaren ardura eta parte hartzea oinarri dauen kulturara bidea egiten ja-rraitzeko.

Erakundeak demokratizatzeko egiten gabi-zen ahaleginean sakondu behar dogu, ins-

tituzioen ateak zabaltzen jarraitu behar dogu. Eta horretarako, lan moduak, jarrerak eta arautegiak sakonean aldatzen jarraitu behar dogu.

Erakundeetan egiten dogun eta egingo dogun lana gardentasun osokoa izango da, informazioa da-nen eskura jarrita, modu ulerga-rrian. Eztabaida kolektiboak egiteko bitartekoak eskaini eta, ahal dan gehienetan, danon artean eraba-kita; herritarrek instituzioen lana kontrolatzeko tresnak ipinita.

Participación, transparencia,

trabajo colectivo en “auzolan”, van a ser prácticas y exigencias diarias

en el ayuntamiento. Ese va a ser el eje central de la

actividad del alcalde y concejales de

EHBildu de MORGA.

morga.indd 1 06/04/2015 23:13:07

Page 2: Morga barria egiteko batu gaitezen L - Euskal Herria Bildu ...ehbildu.eus/dokumentuak/programak2015/Morga.pdftara aurkeztu ginenetik. Legegintzaldia amaitzear dagoen hone-tan, modu

2

ETXEBIZITZA. Lehentasunak: Ahalik eta gitxien eraiki eta lur barriak ez okupatu. Etxe hutsak erabili eta zaharrak konpondu. Alokairu publikoa sustatu. GIZARTE ZERBITZUEN SISTEMA PUBLIKO ETA UNI-BERTSALA. Bizi baldintzak eta autonomia ekonomikoaren garantia: langabezian dagozenei lehentasuna emon behar jake Udalak beharginak behar dituanean. Herrian horrelako egoeratan dagozen pertsonen eta berauen egoera ekonomi-ko eta pertsonalaren diagnostikoa egin. Dirusarrera eskasak daukatenentzat erraztasunak (udal zergak, laguntza osaga-rriak). Edadetuak izan eta bakarrik bizi diren pertsonei jarrai-pena egiteko bitartekoak jarri.

EKONOMIA-POLITIKA FEMINISTA. Gizonen neurrira egindako munduan bizi gara. Edozein politika publiko edo ekimen egiterakoan emakumeen beharrak, arazoak eta in-teresak aintzat hartu behar dira. Ez da zuzena eta bidezkoa politika publikoak egitea emakumeen parte-hartze barik. Ko-munikazioan hizkuntza eta irudi ez sexistak eta inklusiboak erabiliko ditugu: Udal-barneko inprimaki eta dokumentuetan. Udalaren kanpo-komunikazioan: prentsa-oharrak, bandoak… Harremanetan edo agerraldi publikoetan: udalaren ordezka-ritza mistoak, parekideak-anitzak, etab. Parekidetasunean oi-narritutako parte-hartze eredu osasuntsu, orekatu, iraunkor eta eraldatzailea indartuko dogu.

PARTE HARTZEKO KULTURA BULTZATU. Udalaren eta herritarren arteko hartu-emona sendotzea eta he-rritarrek erabaki garrantzitsuetan parte hartzea erraz-tea izango da helburua. Auzolana modu orokorrean ulertuta, sustatu eta lagundu behar da. Ahalegina egin behar da herritarrak parte hartu dagien egunerokoan.INFORMAZIOA-KOMUNIKAZIOA-GARDENTASUNA. Lehenengo eta behin, terminologia teknikoa erraztu

behar da, edonork ulertzeko modukoa izan daiten parte hartzea errazteko. Udaleko batzarra, erabaki, proposa-men, adostasun eta batzordeen barri emon behar jake herritarrei, horretarako bitartekoak jarrita. Auzoei lotu-tako erabakiak dagozenean, bertakoen eritzia kontuan hartu behar da. Gitxienez urtean behin herri batzar zabala antolatu: egindakoa eta egingo dana azaltzeko. Herriko alkarteekaz urtero batu balorazinoak egiteko.

Morga Gorria

Morga Morea

Morga Gardena

Morgan lortzeko bidean

morga.indd 2 06/04/2015 23:13:09

Page 3: Morga barria egiteko batu gaitezen L - Euskal Herria Bildu ...ehbildu.eus/dokumentuak/programak2015/Morga.pdftara aurkeztu ginenetik. Legegintzaldia amaitzear dagoen hone-tan, modu

3

NEKAZARITZA. Lehen sektoreari begirako neurri guz-tietan Elikadura Burujabetzaren bidean pausoak emotea da helburua. Modelo barrietan sakondu behar da. Era-bakitzeko ahalmen gehiago emoten dabezan ereduetan, bertoko elikadura-sistema iraunkorra, eta osasuntsuak berreskuratzeko. Horretarako plan integralak behar dira, produkzinotik kontsumorako fase guztiak kontutan izango dituena. Busturialdean, LURBIZI dogu honen adibidea. Lehen sektoreari begirako lehen enplegu plana. Eskual-dean sortzen diren produktu gehienak ez dira eskualdean kontsumitzen. Produkzio eta kontsumo potentziala be-rreskuratu nahi da: bertokoari indarra emon.

HONDAKINAK. Gure helburua: Zero zabor filosofia geureganatzea, konpromiso pertsonaletik kolektibora. Hondakin larregi sortzen dogu. Neurririk bako kontsumo gizarte honetan, “usar y tirar” gizartea sortu dogu. Lehe-nengo pausu garrantzitsua zaborrontzien erabilera egokia bultzatzea izan behar da, eta herritarrengan errezikletako jarrera aktiboa bultzatzeko bitartekoak jarri. Hondakinak nahasten doguzenean, birziklatzea oso gatxa egiten jaku eta energia eta diru asko gastatu behar dira. Ingurume-nari kalte egiten deutsegu. Honek diru publikoaren despil-farro itzela eragin deusku. Hondakinak gitxituta, dirutza aurrezten da, behar sozialetara eta bideratuteko.

EUSKERA. Morgatar guztion ondarea da Euskera. Geure hizkuntza, normalizatu beharrekoa. Gure kultu-ra eta nortasunaren oinarri. Hizkuntza politika barria behar dogu, burujabea, kanpoko esku hartzerik bakoa. Euskaldun izate kontzientzia, eta euskaraz bizitzeko nahia, herri gogoa beraz, indartu behar dogu. He-rritarrak euskeraz bizi daitezan bultzatu eta eskubide hori babestea da helburua. Eta gure hizkuntzak merezi

dauen tokia izan daien, Udalari jagokozan komunikazio arloetatik harago egon behar dau: euskarak egon be-harko luke familian, egon beharko luke aisialdian, egon beharko luke... gure eguneroko “menuan”. Horregatik, Udalaz baino gehiago, herri ekimenaz sortutako he-rri dinamikan egon behar dau. Euskera, modu atsegin eta erakargarrian, morgatarrentzat hizpide izatea lortu gura dogu

HEZUNTZA–HIZKUNTZA–KULTURA–KIROLA. Euskal herritar guztien eskubide indibiduala zein ko-lektiboa da. Hezkuntza, eskolatik harago doan proze-su gisa ulertzen dogu; bizitza osoan zehar emoten dana. Hezkuntza inbertsioa da, ez gastua. Hezkunt-zaren ikuspegi integral horretatik, kirola eta kultura be hezkuntzaren baitan ulertzen ditugu; horiek transmi-titzen dabezan baloreak edonoren garapenean eta bi-zitzan daukaten garrantziaz ohartuta. Kultur eskaintza zabala egiten lagunduko dogu. Horretarako zerbitzu/baliabide egokiak emotea izango dogu helburu.

Morga Berdea

Koloretako Morga

Morgan lortzeko bidean

morga.indd 3 06/04/2015 23:13:10

Page 4: Morga barria egiteko batu gaitezen L - Euskal Herria Bildu ...ehbildu.eus/dokumentuak/programak2015/Morga.pdftara aurkeztu ginenetik. Legegintzaldia amaitzear dagoen hone-tan, modu

4

Udaletik Herrira – Herritik UdaleraLegegintzaldi barri honetarako parte hartzea indartu gura dogu, herritarrak erabakien indargune izan daitezan, udalak lantzen dabezan gaiak herrira zabalduta. Horretarako bide ba-rriak martxan ipini behar dira, eritziak batu eta, danon gus-tuko ebatziak lortzea gatxa dan arren, ahaleginak merezi dau.Kontuak garbi plazaratzea izan behar dau egiteko modua, es-kura doguzan baliabideak era-bilita. Udalak herritarrengandik hur egon behar dau, bulegoan isilpean sartuta barik, herrita-rrekaz hartu-emon zuzena

euki behar da. Herritarren arazoak, ideiak zein ardurak entzutea lehen-

tasunezkoa dalako guretzat.Gure zinegotzi taldea ilusioz dator gogotsu; herriarentzako lan egite-ko prest eta herritarren ordezkari

izateaz gain, herriaren ahotsa egu-nerokoan udalera ekarteko arduraz

jokatuko dauena.Alkarlanean behar egin eta ilusio

eta proiektuak danon artean gara-tu. Hurrengo urteetan be bide hori landu gura dogu. Morgako udalak

ateak zabaldu egin behar ditu. Poli-tika herritarrekaz batera egin behar da. Gu horretarako prest gagoz! Eta

horretan ahaleginduko gara!

Txaber Bilbao - Alazne Abrisketa - Asier Oar-Arteta - Ibon Urrutikoetxea - Izaskun Otaola - Jon Bilbao - Mari Jose Zorroza - Eneko Ibargarai - Mikel

Salcedo - Jesus Mari Erezuma

[email protected]

morga.indd 4 06/04/2015 23:13:16