Mugitu egiten gara

13
3.- MUGITU EGITEN GARA

Transcript of Mugitu egiten gara

3.- MUGITU EGITEN

GARA

Zentzumenei esker jasotzen dugu, gure garunera iristen den kanpo

informazioa. Hark erantzun bat ematen du (normalean mugimendu bat). Lokomozio-

aparatua arduratzen da gorputzaren mugimenduaz.

Besoa tolesteko, ukondoa behar dugu eta hau

artikulazio bat da. Mugimendua ahalbideratzen duen

banda baten antzekoa da.

Hezurrak gogorrak, zurrunak eta erresistenteak dira.

Forma eta tamaina askotakoak daude. Gorputzari eusten

diote eta organo ahulenak babestu: garuna, bihotza eta

birikak adibidez. Hezurren multzoa: eskeletoa da.

Alde biguna muskulua da. Hezurrak estaltzen dituzte eta hauei lotuta daude.

Malguak eta elastikoak dira eta uzkurtu eta erlaxatzean, hezurrei tira egiten

diete. Orduan mugimendua gertatzen da. Muskuluen multzoa: muskulatura da.

Elkarri lotuta daude artikulazio mugikorren bidez (ukondoa eta belauna adibidez).

NOLA GERTATZEN DA MUGIMENDUA?

Gorputzeko muskuluak uzkurtu eta erlaxatzen direlako eta hauei lotuta dauden hezurrei eragiten

dietelako gertatzen dira gure mugimenduak.

Beti bikoteka jarduten dute: bizepsak eta trizepsak bezala, bat erlaxatzean, bestea uzkurtu

egiten da.