Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du

10

Click here to load reader

description

Mundu Mira Kooperatiba Elkarteak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra proposatzen dugu. Izan ere, hondakinen kudeaketaren inguruko sentsibilizazioa gero eta handiagoa da, eta ezinbestean arazo honi erantzun integral osasuntsu, ekologiko eta ekonomiko bat eman beharraren gaude.

Transcript of Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du

Page 1: Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du

ARRATIAKOUDALEN

MANKOMUNITATEA

Proposamena2013/02/18

Page 2: Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du

00AURKIBIDEA

1. SARRERA.........................................................................................1

2. ESTRATEGIA..............................................................................2-3

3. ESKOLATIK HERRIETARA.........................................................4

4. AUZOKONPOSTARAKO BALDINTZAK.............................5

5. ZERGATIK AUTOKONPOSTA? ETA NOLA?....................6

6. HELBURUAK...................................................................................7

7. ERAGILEEN FUNTZIO ETA ZEREGINAK...........................8

Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena

MunduMira Komunikazioa

Page 3: Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du

Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena

MunduMira Komunikazioa

01SARRERA Hondakinekin ez dago magiarik. Mankomunitateak daki inork baino hobeto hori: orain artean etxean sobera genuena edukiontzira bota, eta hau biharamunean eraman egiten zuten, edo zabortegian uzteko edota erre eta balioztatzeko.

Gure kontsumo ohiturek, gero eta hondakin kopuru handiagoa sortzera bultzatu gaituzte. Soberakinak, gainera, nahasita atera ohi ditugu, zabor bihurtuz. Aipatu bezala, orain artean magia egiten genuen, zaborra zegokion edukiontzian utziz eta prozesu ikusezin bati segida emanez. Baina magiaren magia ez dela azaldu den neurrian, zaborrak sorturiko arazoa begi bistakoa bilakatu zaigu.

Oro har, zabortegiak aurreikusitako epeak baino azkarrago betetzen ari garela ikusi da. Eta zenbait kasutan, zabortegi horiek, bere jasotze gaitasuna ahitu dute jada. Gainera, zabortegietan sortzen diren lixibiatuek ondorio ekologiko sakonak uzten dituzte, eta horren jakitun, Europako zuzentarauek ere hauen itxiera eskatu dute.

Besteak beste, 2016tik aurrera, ez delako onartuko berrerabili daitezkeen materialak erre edota zabortegietan pilatzea. Gauzak honela, hondakinen arazoa azken tratamenduaren ikuspegitik atera eta sortze prozesuko une beretik tratatzeko ereduari lotu behar gatzaizkio. Euskal Herrian, Bizkaian eta Arratian, Europako hainbat lekutan bezala, hondakinen kudeaketaren inguruko sentsibilizazioa gero eta handiagoa da, ezinbestean arazo honi erantzun integral osasuntsu, ekologiko eta ekonomiko bat eman beharraren garrantziaz jabetu baikara guztiok.

1

Page 4: Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du

Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena

MunduMira Komunikazioa

02ESTRATEGIA Hondakinen eredu tradizionala (manufakturatu - kontsumitu - bota) guztiz lineala da, ez baitu abiapuntura itzultzea eta baliabideen berreskuratzea lortzea helburu. Horrez gainera, aipatu bezala, hondakinen sistema linealarekin hondakinen kopurua izugarria da, dela marketing, packacking edo bestela merkatu arrazoiengatik, dela gure kontsumo ohiturek ere erosi-bota eskeman bizitzera eraman gaituztelako, baina eredu honek kopuru handiak sortzen ditu eta hondakinen kudeaketa zirkulua ixteko zabortegiak eta erraustegiak behar dira.

Hondakin kudeaketa linealaren ordez, sistema zirkularra (diseinua – ekoizpena – erabilpena – berrerabilpena – bilketa – birziklapena – berriz diseinua) sustatu behar dela uste dugu, hondakinak produktuen bizitza zikloa luzatzeko erabiliz.

2

diseinua

berrerabilpena

ekoizpenabirziklapena

erabilpenabilketa

Hondakinen kudeaketa sistema zirkularra

Page 5: Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du

Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena

MunduMira Komunikazioa

02ESTRATEGIA Horretarako, hasteko, kontzientziazio eta ardurari heldu behar diogu, hortik etorriko baita arazo ororen gakoa. Horri loturiko lehen urrats bezala, ondorioz, hondakinen kopurua murriztu behar dugu. Bigarrenik, produktuen berrerabilpena sustatu. Eta azkenik, hondakinak birziklatu behar ditugu zabor bihurtu ez daitezen.

Europako herrialde aurreratuenak sistema zirkularra sustatzen ari dira, aipatu prebentzio eta sustapen neurri horiek bultzatuz. Sistema honi esker, hondakinen %60 baino gehiago birziklatzen ari dira. Eta Europako Batzordeak sistema zirkularra beste Europako herrialdeetan sustatzeko konpromisoa adierazi zuen 2012ko apirilean.

Sistema zirkular eraginkor baterako, udalek eta mankomunitateek kontzientziazio lan sakon bat bultzatu behar dute hurrengo arloetan:

>Hondakinen erronkaren garrantziaz jabetu eta prebentziorako neurriak hartu.

>Kontsumo balioen ordez, ingurumenaren, osasunaren eta ardurak eskaintzen dituen konfiantzazko aukerak sustatu.

>Hondakinen murrizketa, berrerabilpena eta birziklapena sustatzeko eguneroko jarduera eraginkorrak martxan jarri.

>Giza balio eta ohituren aldaketa, azken batean, bilketa edo kudeaketarena baino garrantzitsu eta errotikoagoa da: heziketaz ari gara azken finean, pertsonak bizimodu hobeago bat izan dezaten, erabaki zuzen eta arduratsuak hartu ditzaten.

3

Page 6: Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du

Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena

MunduMira Komunikazioa

03ESKOLATIK HERRIETARA Eskolak irakaspen bat eman dio zentzu honetan Igorreko herriari eta Mankomunitateari berari. Eskolak bere heziketa funtzioa herri osora zabalduta, erakutsi du, hondakinen kudeaketa arduratsuago bat eman daitekeela, urratsak ez daudela erakundeen esku soilik, eraldaketaren motorra, izatekotan, herritarrak bere ardura zibikoarekin izango direla. Sortzen ditugun hondakinen %40 materia organikoa dela jakinik, hau lurrari itzultzeko modua zehaztu da autokonposta zerbitzu baten bidez. Eskolak, eguneko 75 kiloko autokonpostatzen ditu gutxi gorabehera, ikasturte oso batean, (x177 egun) 13.275 kilo izango liratekeelarik, batezbeste.

Mankomunitateari urratsa ematea dagokiola uste dugu.

Ze zentzutan?

Nahi duten herritarrei auzokonposta egiteko aukera zabalduz Arratiako mankomunitatean.

4

Page 7: Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du

Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena

MunduMira Komunikazioa

04AUZOKONPOSTARAKO BALDINTZAK Arratiak dituen hirigintza baldintza geografikoengatik (etxaldeak, natur eremu aberatsak, nekazal eta berdegune asko) berebiziko egokiera du horretarako. Eta lehenik aipatu helburuetan sekulako aurrerapausoa emango luke, egun herritarrek zabor poltsetan ateratzen duten hondakinen %40a bere kabuz, eta modu arduratsuan kontrolatzeko aukera emango lukeelako, horrek guztizko tratamenduan, eta epe labur, ertain eta bereizik luzera, arlo ekonomikoan izango lukeen murrizketarekin, nola herritarrentzat hala mankomunitate eta udalentzat ere.

Proposatzen den programa:

Hala nahiko luketen herritarrei auzokonposta komunitarioa zerbitzua eskaintzea.

5

Page 8: Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du

Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena

MunduMira Komunikazioa

05ZERGATIK AUZOKONPOSTA?ETA NOLA? 1,6 kilo hondakin sortzen du egunero, batez beste, pertsona bakoitzak. Horietarik 40 hondakin organikoa izaten da. Lur-sail, lorategi edo baratze bat duten etxaldeek, ohikoena autokonposta egitea izango da. Baina auzokonpostarekin aukera hori ez da murrizten familia horietara soilik. Usurbileko, Iruerriko sei kontzejutan, Flandriako (Belgika), Melbourne (Australia) eta Portlandeko (AEB) ereduak aintzat hartuko dugu.

Horrela, prest leudekeen familiei, hondakin organikoak ahalik eta gertuen tratatzeko baliabideak jartzea da helburua.

Horretarako, herri lurren azterketa bat egin beharko da lehenik, jasotako eskaerengandik gertuen dauden egokienak izan daitezkeenak zehazteko, hauek, gehienera ere, parte hartzaileen etxebizitzetatik 100-200 metrora egon beharko baitute, funtzionamendua egokia izan dadin.

Bestetik, mankomunitateak prest jarriko ditu beharrezko ontziak. Mundu Mirak, mankomunitatearekin adosturiko maiztasunarekin, honen kontrolerako mekanismo eta arduraduna jarriko luke.Bizilagunen ardura bakarra, dagokion konpostagailua ireki, material organikoa ondo zabaldu eta gainetik estrukturantea edo material lehorra nahastea izango da.

Horrela, konpostajearekin, dependentziarekin amaituko da eta ongarria izango du trukean mankomunitateak edo bizilagunek, dela herri lurretan erabiltzeko dela kontsumo pribaturako.

6

Page 9: Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du

Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena

MunduMira Komunikazioa

06HELBURUAK

Helburu nagusia:

Herritarra hondakinen arazoaren erdigunean jarri, konponketarako agente aktibo bilakatuz.

Zeharkako helburuak:

>Magia desagertuko denez, prozesua ikusgarri bihurtzen da, eta hondakinen gaiarekin sentsibilizazioa sortzen du.

>Herritarrak jokabide arduratsua hartzeko eredua sortzen du.

>Hondakinen kudeaketa ekologiko baterantz egiteaz gainera, hondakinen tratamendua askoz merkeagoa da.

>Kontzientzia kolektiboa indartzen da, zerbitzuak partekatu beharko dituztenez, eta auzolanaren kontzeptu tradizionalarekin bat egingo lukeelako.

7

Page 10: Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du

Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena

MunduMira Komunikazioa

07ERAGILEEN FUNTZIOETA ZEREGINAK Proiektu honetan eragile desberdinek esku hartuko dute. Horregatik, horietako bakoitzak, norbere nahiz ondokoen funtzio eta zereginak argi izatea beharrezkoa izango da. Eraginkortasunaren mesedetan, eragileen arteko koordinazioa eta elkarlana sustatuko dira. Harreman iraunkorretan oinarrituta, uneoro prozesuaren nondik norakoen berri izango dute guztiek.

Mankomunitatea Mankomunitateari dagokio proiektu honen lidertza beregain hartzea. Bere ardura izango da ordezkaritza politiko ikusgarria egitea, kanpainaren garrantzia azpimarratzea eta Mundu Mirarekin batera, beharrezko azterketak egitea, nola proiektua bideragarria egiteko, hala auzokonpostarako lekurik egokienak jartzeko.

Mundu Mira Kooperatiba

Mundu Mirak auzokonposta egiteko kanpaina komunikatiboa diseinatuko luke, herritarrengana heltzeko. Bere aholkularitza zerbitzua eskainiko du komunikazio kontuak argitzeko baina baita teknikoa ere, auzokonpostaren jarraipena egiteko.

8