MUSIKAREKIN HETENstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/13/ikasberri-entero_19092.pdf ·...

8
2015ko azaroaren 13a, Ostirala Número: 390 Ikatzaren tradizioa Irrisarrin Irrisarri Land abentura parkean eremu berri bat ireki dute: Ikaztegia ikatzaren museoa. Bertan, ikatzaren tradizioa eza- gutzeko parada eskaintzen da. 2. ORRIALDEA ESPERIENTZIA BERRITZAILEA San Juan de la Cadena Ikastetxe Publikoko ikasleak, Arantxa Bidegain irakaslearekin. P. CASCANTE MUSIKAREKIN HEZTEN Ocho centros Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren esku- tik, 3 eta 6 urte bitarteko ikasle talde batzuk musika ikasketak jasotzen ari dira. 4-5. ORRIALDEA HISTORIAREN TXOKOA WILLIAMINA FLEMING, GARBITZAILE IZATETIK ASTRONOMO IZATERA 8. ORRIALDEA NAFARROAN BARRENA BERA, TRADIZIOZ JANTZITAKO HERRI TXIKIA 6. ORRIALDEA

Transcript of MUSIKAREKIN HETENstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/13/ikasberri-entero_19092.pdf ·...

Page 1: MUSIKAREKIN HETENstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/13/ikasberri-entero_19092.pdf · mitologia ipuina Txalaparta argitaletxeak Euskal mitologia haurrei kontatua liburua argitaratu

2015ko azaroaren 13a, OstiralaNúmero: 390

Ikatzaren tradizioa IrrisarrinIrrisarri Land abentura parkean eremu berri bat ireki dute: Ikaztegia ikatzaren museoa. Bertan, ikatzaren tradizioa eza-gutzeko parada eskaintzen da. 2. ORRIALDEA

ESPERIENTZIA BERRITZAILEA

San Juan de la Cadena Ikastetxe Publikoko ikasleak, Arantxa Bidegain irakaslearekin. P. CASCANTE

MUSIKAREKIN

HEZTENOcho centros Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren esku-tik, 3 eta 6 urte bitarteko ikasle talde batzuk musika ikasketak jasotzen ari dira. 4-5. ORRIALDEA

HISTORIAREN TXOKOA

WILLIAMINA FLEMING, GARBITZAILE IZATETIK ASTRONOMO IZATERA

8. ORRIALDEA

NAFARROAN BARRENA

BERA, TRADIZIOZ JANTZITAKO HERRI TXIKIA

6. ORRIALDEA

Page 2: MUSIKAREKIN HETENstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/13/ikasberri-entero_19092.pdf · mitologia ipuina Txalaparta argitaletxeak Euskal mitologia haurrei kontatua liburua argitaratu

22015ko azaroaren 13a, Ostirala

AISIA Museoak

NAHASTE-BORRASTE

LITERATURA

Haurrei egokitutako euskal mitologia ipuina

Txalaparta argitaletxeak Euskal mitologia haurrei kontatua liburua argitaratu du, Bakarne Atxuka-rro, Izaskun Zubialde eta Aitziber Alonsorena. Makilakixki, Kukubiltxo, Ekilore, Tartalo edota lamiak belaunaldiz-belaunaldi gure kultura osa-tzen duten pertsonaia, mito eta kondairen parte dira. Historian zehar, gure zaharrek naturan ger-tatzen diren fenomeno ezberdinak, ingurua eta mundua bera ere mitologian oinarrituz ulertu dituzte. Ezagutza eta sinismen hauek ahoz-aho heldu dira guganaino eta aurkezten dugun lan honek ondare kultural hori gurasoengandik hau-rrengana transmititzeko helburua dauka.

INPROBISAZIOA

Bartzelonan izan da asteburu honetan ‘Europa bat-batean’

Glosan inprobisatzen amaitu zuten Bartzelonako Sant Andreu auzoan kokatuta dagoen Ateneu L’Harmonia aretora hurbildutako ikus-entzuleek, aurrez glosadore, verseadore eta bertsolariei en-tzundako emanaldiak hauspotuta. 180 bat ikus-entzule bildu ziren larunbatean hiru adieretako inprobisatzaileen jarduna ezagutzera. Batetik, Mireia Mena eta Ferriol Macip glosadoreak aritu ziren, Marcel Marimon eta Marçal Ramon musi-kariekin batera; bestetik, Yeray Rodríguez eta Lydia Moreno verseadoreak, Jose María Vega musika-riarekin; eta Beñat Gaztelumendi eta Miren Amu-riza aritu ziren bertsotan. Miren Artetxek egin

zituen gai-jartzaile lanak eta Marc Febrerrek itzultzailearenak. Bartzelonan izan da asteburu honetan. Larunbateko emanaldiaren aurretik, bez-peran, beste emanaldi bat eskaini zuten inprobi-satzaileek Badalonan. 80 bat ikus-entzule bildu ziren Teatre Blas Infanten. Emanaldiaren hasie-ran, Dolors Sabater Badalonako alkateak glosa doinuan harrera egin zien inprobisatzaileei. Ema-naldi batean zein bestean, glosadore, verseadore eta bertsolariek euren jarduna erakutsi zuten biko-teka eta ondoren, Miren Artetxe gidari zutela, hiru jardunetako ordezkariak elkarrekin aritu ziren kantuan, hizkuntza, doinu eta neurri ezberdinak elkar hartuz. Adieren lagina erakutsi bakarrik ez, eta gehiago sakontzeko aukera ere izan zen jardu-naldietan. Hiru adieren gaineko mahai-ingurua burutu zen larunbat eguerdian, Bartzelonako Cen-tre Artesà Tradicionàrius biltokian.

IKATZAREN MUSEOA

IREKI DU IRRISARRIKTradizioa Irrisarri Landeko bisitariek ikatza nola egiten zen ikasteko aukera izango dute orain, baita horretarako erabiltzen ziren tresnak ere

Nafarroako Gobernuko kultura ordezkariak eta Irrisarri Landeko kideak, irekiera egunean. D.N.

Diario de Noticias

Hilabeteetako lanaren ostean eta hainbat lagunen parte hartzea-ri esker, tradizioak eta inguru-

menarekiko errespetuak bat egingo dute IrriSarri Landeko proiektu berrian. Izan ere, Ikaztegia, Ikatzaren Museoa eraiki dute parkean, txondo-rren bidez ekoitzitako ikatzari eskai-nitako interpretazio zentroa. Lehen mailako baliabide hezigarri, turistiko eta kulturala izateko asmoz sortu da.

IrriSarri Landeko lurretan eta ingu-ruetan aspaldi errotu zen ikaztegiak eraiki eta nork bere kontsumorako zein irabaziak lortzeko egur-ikatza ekoizteko ohitura. 500 urte baino gehiago dituen usadioa berreskura-tzeko asmoz, baina baita ohitura eza-gutzera eman eta lursailak garbitzeko

ere, iazko urri hasieran munduko txondor handiena prestatzen hasi zen IrriSarri Land, 25.000 haritz egun era-bilita. Esperientzia hartan oinarritu-ta eta tokiko usadioak gal ez daitezen, parkeak Ikaztegia, Ikatzaren Museoa

eraiki du orain, basoetako soberazko egurra erabiliz duela urte gutxira arte ikatza nola egiten zuten ikasteko auke-ra eskaintzen duen estali gabeko inter-pretazio zentroa. Tamaina errealean egindako eraikuntzek egur-ikatzaren

sortze prozesuko fase guztiak islatzen dituzte.

Gainera, ikazkinak bizi ziren etxola ere eraiki dute, eta haiek erabiltzen zituzten tresnak ikus daitezke. Goizue-tako Luis eta Ibon Elicegui, Fernando

XEHETASUNAK

JAKIN BEHARREKOAK

3 Ibilbideko geldiunea: Ikaztegia,

halaber, Interpretazio Ibilbideko

geldialdi bat izango da aurre-

rantzean. Ibilbideak tokiko bizi-

modu tradizionala islatzen duten

belar-meta, borda eta zentral

hidroelektriko txiki bat, besteak

beste, ditu. Laster mahai-pano-

ramiko bat ere izango da par-

keko lurren goiko aldean, eta

inguruko toki esanguratsuenak

ezagutzeko aukera emango du.

3 Gonbidatu bereziak irekieran:

Inaugurazio ekitaldian

Gipuzkoako Albaola Museoko

ordezkariak eta Iruñeko Paris

365 Jangela Sozialeko ordezka-

riak egon ziren, besteak beste.

Iaz ekoitzitako ikatzaren sal-

mentatik lortutako irabazien zati

bat haiek jaso dute, izan ere.

Goya eta Josean de Arraiz ikazkin gaz-teek, IrriSarri Landeko hainbat langi-lerekin batera, eraiki dute museoa Andoni Etxenikeren gidaritzapean; ikazkinen semea eta teknika tradizio-nalean aditua da bera.

Museora oinez edo IrriSarri Express trenean joan daiteke. Azken hau ora-in hilabete batzuk jarri zuten martxan, eta museorako bidean ikazkin bat joaten da erregaia nola lortzen den eta parkearen instalazioak zeintzuk diren azaltzen. Datorren hilean ikaztegia martxan ikusteko aukera ere izango da, iaz bezala aur-ten ere, parkean ikatza egingo baitu-te.

Gainera, hainbat ekintza egingo dituzte museoan, hala nola, antzerki emanaldiak, kontzertuak, instalazio artistikoak, etab.

Page 3: MUSIKAREKIN HETENstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/13/ikasberri-entero_19092.pdf · mitologia ipuina Txalaparta argitaletxeak Euskal mitologia haurrei kontatua liburua argitaratu

2015ko azaroaren 13a, Ostirala 3

GAZTERIA Ikerketa

GAZTEEK EUREN ESPAZIO

PROPIOAK ESKATZEN DITUZTEGazteak mintzo Medicus Mundik zuzendutako ‘Gazteria gaur egun: eskubide urraketaren eta akzioaren artean’ ikerketak agerian utzi du gazteen espazio propioen beharra

Proiektuan parte hartu duten elkarteen eta Iruñeko Udaletxearen arteko topaketa. IBAN AGUINAGA

Diario de Noticias

Iruñeko Udaletxeko hainbat parti-du politikotako kideak eta inguru hurbilean zein inguru orokorrean

gazteek aurkitzen dituzten arazo sozialak aztertzea helburu izan duen proiektu batean parte hartu duten gazteak Gaztediaren Etxean elkartu ziren duela gutxi, proiektuaren bidez aurkitutako arazoak azaldu eta irten-bidea bilatzeko helburuarekin. Hau-xe izan zen, izan ere, ACTÚA izeneko programaren bigarren atala, hau da, ikerlariek agintari publikoei emaitzak helarazten zizkietenekoa.

Gazteria gaur egun: eskubideen urraketaren eta akzioaren artean ize-

HURBILETIK

3 Inkestak: Urtarriletik, Iruñerriko

bederatzi elkarte desberdinetako

13 eta 18 urte bitarteko 100 gaz-

tek 456 gazteri inkestak egin

dizkiete, hezkuntzari, inguruko

bazterkeriari eta aisialdirako

espazioei zein aisialdirako denbo-

rari buruz. Halaber, euskararen

inguruko galderak ere egin zizkie-

ten.

3 Laguntza: Programak Carlos Vil-

ches Nafarroako Unibertsitate

Publikoko soziologoaren laguntza

izan du, inkestaren metodologia-

ren inguruan.

neko programak Europako finantzia-zioa izan du eta Nafarroako Medicus Mundik (MMN) gidatu du, Urtxintxa aisialdirako monitoreen heziketara-ko eskolak, IPES institutuak eta Ilun-dain Fundazioak lagunduta. Gazteek inkesten bitartez lortutako emaitzak erabili zituzten agintariei hainbat eskaera helarazteko. Hasteko, aisialdi tarteetan aktibitate desberdinak gara-tzeko edota kirola egiteko lokalak eskatu zituzten, gazteek kudeatuko zituztenak euren autonomia maila areagotuz. Hala, ikastetxeetako patioen irekiera ere aldarrikatu zuten.

Halaber, kolektibo honentzat garraio publikoa merkatzea ere eskatu zuten, baita zerbitzu kulturalak eta halakoak

eskuragarriago izateko gazte txarte-laren tartea zabaltzea ere. Informa-zioa aldarrikapena izan zen, halaber: euskarri gehiago, euren aktibitateei eta elkarte proposamenei oihartzun handiagoa emateko erakundeen konpromisoa eta, hezkuntza alo-rrekoak bezala, zuzenki eurengan era-gina duten legeen inguruko informa-zio zabalagoa eta eskuragarriagoa. Ildo honetatik, ikasketa laguntza gehiago eta hauek eskuragarriagoak izateko irizpide aldaketa aldarrikatu zuten; geletan masifikazio gutxiago izatea; Lanbide Heziketaren sustape-na eta eguneroko bizitzako irakaspe-nak kontutan hartuko dituen hezkun-tza motaren areagotzea. Halaber, ikas-

tetxeetako hezkuntza eredu desber-dinen arteko bizikidetza hobetzeko neurriak eskatu zizkieten agintariei, baita euskararen erabilera sustatzea eta irakasleriarekiko errespetua gele-tan berrezartzea.

Bizikidetza, Giza Eskubideen ikus-puntutik, saioko protagonistetako bat izan zen, bi arlori lotuta agertu bai-tzen. Alde batetik, bazterkeriaren kon-tra lan egitea eskatu zen, izan hau arrazakeriagatik edo generoagatik; ekimen barneratzaileak martxan jarriz. Bestalde, sare sozialen erabile-raren inguruko kontzientziazioa piz-tea ere aldarrikatu zen, arrazakeria, erasoak edota portaera baztertzaileak murrizteko helburuarekin.

Page 4: MUSIKAREKIN HETENstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/13/ikasberri-entero_19092.pdf · mitologia ipuina Txalaparta argitaletxeak Euskal mitologia haurrei kontatua liburua argitaratu

42015ko azaroaren 13a, Ostirala

GAUR EGUN Hezkuntza

TXIKITATIK, MUSIKAREN

BITARTEZ IKASTENBerritzailea Nafarroako Orkestra Sinfonikoak, gelaren baitan musika heziketa garatzeko proiektu bat jarri du martxan, 3 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzenduta

Arantxa Bidegain tronpa jotzailea, San Juan de la Cadena ikastetxeko haurrei klasea ematen. P. CASCANTE

Diario de Noticias

Abestu, dantzatu, salto edo txa-lo egin... Musika klasikoaren erritmoan, Foru Erkidegoko

zortzi ikastetxetako txikienek egi-ten dituzten aktibitateetako batzuk dira.

Musika aditu baten zuzendaritza-pean, Nafarroako eskola batzueta-ko Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikasle taldeek, musikara hurbiltzeko proiektu pedagogiko batean parte hartzen dute aurten. Musika eta pedagogian gaitutako espezialistek emandako presta-kuntza eskola-ordutegiaren bar-

Musika eta Pedagogian

adituak diren irakasleek

ematen dituzte gelak,

tutorearekin batera

nean eskaintzen da eta doakoa ikas-le guztientzat; musika erabiliz hez-tea du xede, haurren musika-pres-takuntza txiki-txikitatik sustatuz.

Haurrentzako Musika Hezkun-tzako Proiektuak (HMHP) duela urte batzuk Iruñeko Orfeoiak egin-dako proposamena berreskuratu du. Haren helburua musika 3 eta 6 urte arteko haurrei hurbiltzea da era ludiko eta aktibo batean. Ordu erdiko lau saio egiten dira aste bakoitzean, astelehenetik ostegu-nera, eskola-ordutegiaren barnean. Guztira, 150 saiotik gora ikastur-teko. Musika nahiz pedagogiaren alorrean gaituta dagoen espezialis-

ta batek ematen ditu eskolak, nahiz eta taldeko irakasle-tutorea ere ikasgelan den. Proiektuak hezkunt-za-etapa horretako zenbait gaitasu-netarako edukiak proposatzen ditu, eta bost bloketan egituratzen dira: entzunezko hezkuntza (entzunezko hautematea eta bereizketa, soinuak antzematea eta erreproduzitzea), hezkuntza erritmikoa (zentzu errit-mikoaren azterketa eta garapena, gorputzeko perkusioa, inprobisa-zio erritmikoa) eta ahozko hezkun-tza (intonazioa, melodia, harmo-nia), gorputz adierazpidea eta mugimendua (gorputzaren eta espazioaren kontrola, dantza) eta

prestakuntza instrumentala (bana-ka eta taldeka).

2015-2016 ikasturtean jarri da martxan gaitutako zortzi irakasle-rekin eta zortzi ikastetxetako 1.200 ikaslerekin, egun egindako kalku-luen arabera. Asmoa 2016-2017 ikasturtean beste zentro batzueta-ra zabaltzea da. Orain arte, 40 ikas-tetxek baino gehiagok interesa agertu dute, 5.000 ikasletik gora, eta haiei 33 bat espezialistek arre-ta eman beharko diete.

Oraingoz, Ermitagaina, Iturrama, Frantzisko Xabier Deuna eta San Juan de la Cadena ikastetxe publi-koak; Hijas de Jesús, Larraona eta

Nafarroako zortzi

ikastetxek jarri dute

martxan musika

heziketa programa hau

Page 5: MUSIKAREKIN HETENstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/13/ikasberri-entero_19092.pdf · mitologia ipuina Txalaparta argitaletxeak Euskal mitologia haurrei kontatua liburua argitaratu

2015ko azaroaren 13a, Ostirala5

Santo Tomas eskolak; eta San Fer-min Ikastola dira proiektua martxan jarri duten zentroak. Musika eta Pedagogian adituak diren bederatzi irakasle dira gelak garatzen ari direnak. Aditu hauek, bestalde, etengabeko prestakun-tzan daude, musika heziketaren arloko profesionalek diseinatutako programa berezi baten bidez. Bes-talde, proiektuari esker, ikasleek Nafarroako Orkestra Sinfonikoa-rekin batera emanaldi berezi ba-tzuk eskaintzeko aukera izango dute, ikasitako guztia praktikara eramanez.

Gela

Musika tresnen soinuarekin bate-ra, ikasle guztiak zirkuluan eser-tzen dira. Musika gela orduan has-teko unea da. Batzuetan abesteko txanda izaten da eta bestetan dan-tzatzekoa. Erritmoarekin batera, saltoka ere aritzen dira. Programa hau martxan jarri duten ikastetxee-tako ikasleek musika pieza desber-dinak entzun eta tresnak jotzen ikasten dute. Baina taldeka lan egi-ten, arreta mantentzen eta memo-ria lantzen ere ikasten dute. “Hel-burua ez da ikasturte bukaeran ikasleek daukaten musika ezagu-tza izugarrizkoa izatea; helburu nagusia taldeka lan egiten eta musi-ka bizitzan barneratzen ikastea da batez ere”, azaltzen du Paula Azco-nak, Hijas de Jesus ikastetxean musika gela hauek ematen dituen

Musika proiektu honetan parte hartzen duten ikasleetako batzuk. P. CASCANTE

adituak. “Musika tresnekin zerikusi duen guztia, hauek ukitu eta sentit-zea... Opari bat da beraientzat”, gai-neratu du Azconak.

Metodologia aktiboa, parte-hartzai-lea eta ludikoa da gela guztietan. Musika edukiek ikasketa orokor eta integratzailea dute helburu, non errit-moaren, entzumenaren, ahotsaren, gorputz adierazpenaren, mugimen-duen eta musika tresnen erabilera

lantzen diren. “Gela guztietan arlo guzti hauek lantzen saiatzen gara, nahiz eta horietako bati lehentasuna eman beti”, azpimarratzen du Olatz Rojo, xirula jotzailea eta San Fermin Ikastolako irakasle aditua. “Orain musika tresna klaseko kide bat gehia-go bezala ikusten dute haurrek”, azaltzen du. “Xirula ez badut erama-ten, harengatik galdetzen dute; izena eta guzti jarri diote. Oso polita da”.

Udazken iristearekin bat, urtaroa-rekin harreman zuzena duten musi-ka piezak landuko dituzte gela guz-tietan. “Hala, gela bakoitza ez da independentea, jarraipen bat dauka, garapena. Horren dibertigarriagoa bilakatzen du musika klasea, arina-goa haurrentzat”, azpimarratu du Arantxa Bidegain tronpa jotzaileak, San Juan de la Cadenako irakaslea denak. Ikasturtea hasi eta hilabete

batera, irakasle guztiak ados agertu ziren emaitza positiboak agerikoak zirela esaterakoan. “Esperientzia aberasgarria da, gure tresnaren bitartez, musikari bezala, asko ira-kasten ahal dugulako”, azpimarra-tzen du Olatzek. Hildo horretatik, Paulak zera gaineratzen du: “Espe-rientzia honek gure musika ezagu-tzak beste ikuspuntu batetik uler-tzera behartzen gaitu”.

Page 6: MUSIKAREKIN HETENstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/13/ikasberri-entero_19092.pdf · mitologia ipuina Txalaparta argitaletxeak Euskal mitologia haurrei kontatua liburua argitaratu

62015ko azaroaren 13a, Ostirala

NAFARROAN BARRENA Bera

813an, Beran izan ziren gerren zaurien lekukoa da hondakin his-toriko hori. Oroitarri bat dago bertan, Daniel Cadouxen, zubia-ren defentsan hil zen militarra-ren omenez, jarria. 1813ko abuz-tu hasieran, tropa aliatuak, Wellington dukea buru zutela, Bortziriak, Urdazubi eta Donez-teben finkatu ziren, Soult mariskar frantsesari jarraiki. 1813ko azarora arte egon ziren bertan. Denbora tarte horretan hildako aunitz izan ziren.

Wellington Donostia konkista-

1813ko guda, San Migeleko zubiaren gaineantzeko ahaleginetan zegoenean, bere portua garrantzi estrategi-koa zuenez, 11.000 lagun bidali zituen Iruñera O’Donnell jeneral espainiarraren agindupean.

Soult mariskalakantolatu zuen armada eta Iruñeko goarnizioa babesteko kanpaina bota zuen Amaiur eta Orreagako pasabidee-tatik. Nahiz eta kanpainaren hasieran garaipenak izan, nafar orografia eta aliatuen defentsa sutsuak laster geldiarazi zuten frantziar armada. Wellingtonek armada berrantolatu eta 1813ko

abuztuaren 1ean Soraurengo guduan berriro menderatu zituen frantziarrak.

Abuztuaren 31n Soultek beste saiakera bat egin zuen Donostia-ko goarnizioa askatzeko. Hala ere Galiziako armadak San Martzia-len eutsi eta frantziarrak bota zituen Gipuzkoatik. Gudua pasa eta gero, anglo-portugaldar arma-dak hiru egunez Donostia arpila-tu zuen: hiria erretzeaz gain, ber-tokoak erail eta bortxatu zituen.

Napoleon Pirinioetako mugaren defentsa prestatzen ari zela, Fer-nando VII.a Espainiakoarekin negoziatu zuen. Bakearen truke, espainiar erregeak koroa berreskuratu zuen.

BIDASOA

IBAIAREN

BIHOTZ BERDEAHerri txiki handia Etxe han-dietako herria, bailara-ren erditik igarotzen den Bidasoa ibaiaren alboe-tan zabaltzen da. Beran, historia, tradizioa eta kultura eskutik doaz.

Berako ikuspegia, bailararen erdian. D.N.

Diario de Noticias

Bidasoa ibaiak eta Zia errekak egindako ibarrean kokaturik dago Bera herria; Ibardin eta

Lizuniaga mugabideak Frantziara-ko ate dituela, Bortzirietako azkena.

Herri dotore bat da, bi gune nagu-sitan banatua dagoena: bat San Este-ban elizaren itzalpean, hasieran dorre-etxe gotikoa izan zena, eta bes-tea Alzate auzo pintoreskoaren ingu-ruan, ederki zaindutako etxeak nabari dituena.

Bi herri guneak batzen dituen Legia karrikak opari egiten dio bisi-tariari, herriko etxe gotiko bakarra bertan baitago.

Udalerri horretako kaleetan barre-na ibiliz, oinetxe zoragarriak ikusi-ko dituzu. Horietako batzuetan fami-lia ospetsuak bizi izan ziren, Baroja familiaren Itzea etxean, esaterako.

Udaletxeak, halaber, txunditurik utziko zaitu. Barroko estiloko erai-kin horrek marrazki alegoriko poli-

kromatuak ditu hormetan. Fatxa-dak, ondorioz, oso itxura berezia du. Julio Caro Barojak egin zituen marrazki horiek.

Nafarroan mantendu diren antzi-nako dantza zenbaitek nekazaritza- zein abeltzaintza-jardueren errito zaharrak gordetzen dituzte. Berako Malkildantza, kasu, dantzarien mugimenduak jorraldi lanarenak baitira.

Herriko bestak abuztuaren hasie-ran ospatzen dira, San Estebanen omenez. Abuztuaren 2tik 6ra ospat-zen dira San Esteban zaindariaren festak (abuztuaren 3an, Doneztebe). Mota guztietako jarduerak izaten dira: musika, dantzak, herri kirola, donibane zuhaitza eta bertze ikuskizun batzuk. San Esteban egu-nean, santuaren omenezko meza nagusia ematen da, eta, jarraian, bordon dantza eta makil dantza dantzatzen dira. Arratsaldean, berriz, Berako aurreskua dantza-tzen da.

San Migel zubia, Bidasoaren gainean. ONDIKOL

Herrian aurkitu daitezkeen etxeetako batzuk. D.N.

BERA

Page 7: MUSIKAREKIN HETENstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/13/ikasberri-entero_19092.pdf · mitologia ipuina Txalaparta argitaletxeak Euskal mitologia haurrei kontatua liburua argitaratu

2015ko azaroaren 13a, Ostirala 7

KLASK!

VALLE DEL EBROKO IKASLEAK YOAR TONTORREAN. Valle del Ebro Ikastetxeko Batxiler-goko 1. mailako Nafarroako Geografia eta Historia ira-kasgaiko ikasleek Kodes mendia ezagutu zuten. Yoar

izeneko mendi tontorreraino iritsi ziren, nekatuta baina pozik. Tontorra, izan ere, 1.418 metrotara dago. Andoni Fernandez eta Marcos Fernandez mendizale arabarrak izan zituzten gidari ibilaldian. D. NOTICIAS

GELTOKI BIOLOGIKOA ARGUEDASEN. Arguedaseko ikas-tetxeak Gurelurrek herrian daukan Geltoki Biologikoa bisitatu zuen duela gutxi. Izan ere.ikastetxeei bakarrik ez eta gizarte erakundeei ere bideratzen da Argue-daseko arroztegiek gordetzen duten biodibertsitatearen aberastasuna ezagu-tzeko erakunde honek egiten duen proposamena. D. NOTICIAS

OSASUNAKO JOKALARIEK BISITATZEN. Osasuna futbol taldeko Oier, Álex Sánchez, Antonio Otegui eta Aitor Buñuel jokalariek Andi Junior taldeko bisita jaso zuten duela gutxi. Nuevo Diálogo elkarteko haur talde berriak Taxoareko ‘indoor’ futbol zelaian

jokalariekin egoteko aukera izan zuen, Iruñean. Ondo-ren, jokalarien sinadurak eta argazki piloa bildu zituz-ten. Haurrek tarte ederra igaro zuten euren jokalari gustukoenekin eta jokalariek ere gogoz bizi izan zuten bisita. D.N.

TENIS TXAPELKETA FONTELLASEN. Fontellaseko Cerro Tenis Klubean El Corte Inglés Tenis Zirkuituaren 4. Torneoa ospatu zuten duela gutxi, Alevin kategorian. Oscar Zubiri tuterarra suertatu zen irabazle mutilen aldetik. Neskei dagokionez, Leyre Mina Iruñeko Oberena taldeko jokalaria izan zen garaile. D. NOTICIAS

HALLOWEEN BESTA COMPAÑÍA DE MARÍA IKAS-TETXEAN. Tuterako Compañía de María Ikastetxeko Haur Hezkuntzako ikasleek euren Halloween besta ospatu zuten berriki. Hala, hainbat tailer egin ondoren besta honetan ohikoak diren mozorro beldurgarriak jantzi zituzten, zer esanik ez, haurrek gehien gozatu zuten unea. D. NOTICIAS

Page 8: MUSIKAREKIN HETENstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/13/ikasberri-entero_19092.pdf · mitologia ipuina Txalaparta argitaletxeak Euskal mitologia haurrei kontatua liburua argitaratu

82015ko azaroaren 13a, Ostirala

HISTORIAREN TXOKOA Williamina Fleming (1857-1911)

IZARREN

ERREGINAAstronomoa Etxeko garbiketak egiten hasi eta astrono-mo bezala lanean bukatu zuen Williaminga Flemin-gek. Milaka izar aurkitu zituen

Williamina Flemingen irudi bat. DNN

Diario de Noticias

Williamina Paton Stevens Fle-ming (1857eko maiatzaren 15a, Dundee, Eskozia – 1911ko

maiatzaren 21a, Boston, Massachu-setts) jatorri eskoziarreko astrono-mo amerikarra izan zen. Mina Fle-ming Dundeeko ikastetxe publikora joan zen eta, 14 urte zituela, gazteei euren ikasketetan laguntzen hasi zen, irakasle bezala, ikasle bezala kla-seak jasotzen zituen bitartean.

1877an James Orr Flemingekin ezkondu zen eta hurrengo urtean Ameriketako Estatu Batuetara joan zien bizitzera, Bostonera zehazki. Haurdun zegoela, bere senarrak utzi egin zuen eta etxeak garbitzen hasi zen dirua irabazi ahal izateko. Edward Charles Pickeringen etxean hasi zen lanean. Hura astronomia irakasle ospetsua zen, Harvard Colle-ge Observatoryko zuzendaria. Egun batean, Pickering bere laguntzailea-rekin haserretu eta bere garbitzai-leak hark baino hobe lan egingo zue-la oihukatu zion. 1881an, Pickeringek behin-behineko lan bat eskaini zion Flemingi behatokian, bulegoko egu-neroko lanak egiten eta matematika kalkulu batzuekin laguntzen. Laster, ikerketako kide bilakatu zen ofizial-ki.

Flemingek Henry Draper katalogoa osatzen lagundu zuen eta, bederatzi urteko epean, 10.000 izar baino gehiago sailkatu zituen. Denbora honetan, halaber, 59 gas nebulosa, 310 izar aldakor eta 10 nova aurkitu zituen. Tamaina handiko lehenengo argazki estandarrak ere egin zituen, izar aldakorren dizdira neurtzeko baliatu zirenak. 1907an berak aurki-tutako 222 izar aldakorren zerrenda bat argitaratu zuen eta, 1910ean, izar

LABURREAN

3 Heriotza: Bostonen hil zen,

1911n, biriketako gaitz baten

ondorioz.

3 Errekonozimendu falta: Williami-

naren ibilbidea ez zen gozoa

izan, inondik inora. Zientziaren

arloko emakume askori bezala,

nagusiak sinatzen zizkion bere

lan eta aurkikuntzak. Zaldi

Buruko nebulosaren aurkikuntza

ezeztatu zioten, gaur egun

ospetsuenetako bat den arren.

Minak William Henry Pickerin-

gek, bere nagusiaren anaiak,

egindako B2312 xafla batean

aurkitu zuen. Edward Pikeringek

argitaratutako artikulu batean

aurkikuntza Williaminak egin iza-

na argi utzi arren, Nebulosa

Berrien Katalogoa egitearen

arduradunak ez zuen bere izena

aipatu eta Pickeringengan utzi

zuen aurkikuntzaren ardura eta

ohore guztia.

txiki zurien espektroen propietateak aurkitu zituen. 1899an, Flemingek Harvardeko Argazki Astronomikoen Artxiboko Arduradun titulua jaso zuen, Harvardeko unibertsitatean emakume bati ematen zitzaion lehe-nengo lanpostu instituzionala. 1906an ohorezko postua lortu zuen Londreseko Royal Astronomical Society elkartean, lorpen hori jaso zuen lehenengo emakumean bilaka-tuz. Halaber, Wellesley Collegeko ohorezko saria ere jaso zuen. Mina hil eta gutxira, Mexikoko Elkarte Astronomikoak Guadalupe Almen-daro domina eman zion, izar berrien aurkikuntzarengatik.

Zaldi Buru nebulosa

Zaldi Buru nebulosa (ingelesez: Horsehead nebula) edo Barnard33 Lurre-

tik 1500 argi-urteko distantziara, Orionen gerrikoaren ezker muturraren

hegoaldean dagoen gas laino hotz eta ilun bat da. Nebulosa ilun bat (xur-

gaketa nebulosa ere deitua) izar bakar batekin ere lotuta ez dagoen edo

hauengandik aldendua dagoen gas eta izarrarteko hauts metaketa bat

da, hala horien energia jasotzen ez duelarik, horren ondorioz bere pre-

sentzia nebulosa baino urrunago dagoen izar hondo batekin kontraste

bidez nabaritzen delarik. Nebulosak (latinez Nebula, “hodei”) hautsez eta

metatutako gasez osaturiko espazioko hodeiak dira. Partikulek elkarren

artean egiten duten grabitate indarrari esker loturik mantentzen dira gas

eta hauts partikulak. Teoria kosmologiko berrien arabera, izarren sorre-

ran parte hartzen dute. Nebulosek kolore gorri, berde edo urdina dute

ezaugarri gisa.

IDATZI GAITZAZU...

HARREMANETARAKO Albiste, argazki, iradokizun edota bestelako infor-

mazioa helbide honetara bidali: AAula de Noticias. Muro Kalea, 19 31.500 Tudela

Tf: 948 847 415 Fax: 948 847 093 [email protected]

DIARIO DE NOTICIASEK EKOIZTUTAKO GEHIAGARRIA: 3 Koordinazioa: NNieves Arigita 3 Erredakzioa: NNieves Arigita, Fermín Pérez-Nie-

vas, Juan Antonio Martínez, Miren Mindegia.