Nafarkaria - euskaltzaindia.net · gisa lan egiteko Ca. n Barça- itzulra aurretiki gutxiene, hirz...

8
Nafarkaria Ostirala, 1996ko azaroaren 22a Euskararen harberritzen Tokian tokiko hizkerek gero eta eremu urriagoa dutelako, eta ondorioz, gero eta gutxi- ago mintzatzen direlako kezkaturik, talde bat eratu da Iruñean. Eus- kara baturako proze- suan egindako lanak zokoratuak utzi ditu nolabait euskalkiak, eta hori euskararen . kalterako izan da, hizkerokeskaintzen duten aberastasuna ez duelako bereganatu. Orain, horiekin zer egin mahaigaineratu da, zein den euren egoera, nola sailkatu... Guztia saretzea konplikatua izanen da. Orriotan horre- tarako eman diren lehen pausoak bildu nahi izan ditugu. Xoko ttikia ESTITXU FERNANDEZ Zinemako izarra Zer antzekotasun daude Luis Ma- rianoren, Orson VVellesen eta Daniel Kalparsororen artean? Ez al daki- zue? Ba hirurek Lesaka ezagutu zu- tela pelikula baten aitzakian. Ai... Zer ote du Lesakak bertzeek ez dute- na... Bai Orson VVellesen filmean, bai Luis Marianorenean Lesaka guztia aztoratu zen. Orain dela 40-45 urte gutti goiti-be- heiti, pelikula baten filmaketa herriko gertakari garrantzitsuenetako bat izan- go zen, batez ere estra aunitz behar zi- tuztelako. Familia osoek hartu zuten parte, pezeta horiek hagitz ongi baitze- tozen. Aurten Daniel Kalparsorok Lesaka aukeratu du sekuentzia batzukfilmatze- ko, bere hirugarren filmean sarturik baitabil buru-belarri. la herri osoa joan ginen estra bezala apuntatzera, eta jadanik etxeetara deitzen hasi dira. Goizeko zazpietatik arratsaldeko zaz- pietara bitarte egon behar da beraien zerbitzura, bost egunez gehienez, ego- kitutako pertsonaiaren arabera batzuk gehiago agertzen baitira besteak baino. Espero dut bazkaria ematea, eta, behin eskatzen hasiz gero, hamaiketakoa ere bai. Halaxe xoxa segurua da, eta espe- rientzia berriek dakarten irrika ere bai, gainera, denak ezagunak izanik, auni- tzez hobeki!. Herrian zurrumurruak ahotik ahora dantzan dabiltza jadanik: batzuek dio- te ETAko kide baten hileta filmatuko dela, bertze batzuek manifa bat, zipaio eta guzti... Dakiguna da filmea Euskal Herrian girotua egonen dela, eta badi- rudi bizi dugun gatazka ez duela alde batera utziko. Hala ere, ez omen da batere posizionatuko, eskuak garbituko dituela, alegia. Eta nik zailena ez posi- zionatzea dela pentsatzen jarraitzen dut. Beno, deitzen banaute han izango naiz eta pelikula estreinatzen denean zoazte ikustera, ongi fijatuz gero han ikusiko bainauzue,'agian hileta elizki- zunetan hagitz triste edo kaletik pasia- tzen bertzerik gabe, edo zipaioengan- dik ihesi. Ziurtzat daukat ertzain bezala ez nautela jarriko nire metro eta hiru- rogehiarekin.

Transcript of Nafarkaria - euskaltzaindia.net · gisa lan egiteko Ca. n Barça- itzulra aurretiki gutxiene, hirz...

Page 1: Nafarkaria - euskaltzaindia.net · gisa lan egiteko Ca. n Barça- itzulra aurretiki gutxiene, hirz a denboraldi emanen dit Mexikoku Veracruo taldeanz Atlantikoare, best ertzeane n

Nafarkaria Ostirala, 1996ko azaroaren 22a

Euskararen harberritzen Tokian tokiko hizkerek gero eta eremu urriagoa dutelako, eta ondorioz, gero eta gutxi-

ago mintzatzen direlako kezkaturik, talde bat

eratu da Iruñean. Eus-kara baturako proze-suan egindako lanak zokoratuak utzi ditu nolabait euskalkiak, eta hori euskararen . kalterako izan da, hizkerokeskaintzen duten aberastasuna

ez duelako bereganatu. Orain, horiekin zer

egin mahaigaineratu da, zein den euren

egoera, nola sailkatu...

Guztia saretzea konplikatua izanen da. Orriotan horre-tarako eman diren

lehen pausoak bildu nahi izan ditugu.

Xoko ttikia E S T I T X U F E R N A N D E Z

Zinemako izarra Zer antzekotasun daude Luis Ma-

rianoren, Orson VVellesen eta Daniel Kalparsororen artean? Ez al daki-zue? Ba hirurek Lesaka ezagutu zu-tela pelikula baten aitzakian. Ai... Zer ote du Lesakak bertzeek ez dute-na...

Bai Orson VVellesen filmean, bai Luis Marianorenean Lesaka guztia aztoratu zen. Orain dela 40-45 urte gutti goiti-be-heiti, pelikula baten filmaketa herriko gertakari garrantzitsuenetako bat izan-go zen, batez ere estra aunitz behar zi-tuztelako. Familia osoek hartu zuten parte, pezeta horiek hagitz ongi baitze-tozen.

Aurten Daniel Kalparsorok Lesaka aukeratu du sekuentzia batzukfilmatze-

ko, bere hirugarren filmean sarturik baitabil buru-belarri. la herri osoa joan ginen estra bezala apuntatzera, eta jadanik etxeetara deitzen hasi dira. Goizeko zazpietatik arratsaldeko zaz-pietara bitarte egon behar da beraien zerbitzura, bost egunez gehienez, ego-kitutako pertsonaiaren arabera batzuk gehiago agertzen baitira besteak baino. Espero dut bazkaria ematea, eta, behin eskatzen hasiz gero, hamaiketakoa ere bai. Halaxe xoxa segurua da, eta espe-rientzia berriek dakarten irrika ere bai, gainera, denak ezagunak izanik, auni-tzez hobeki!.

Herrian zurrumurruak ahotik ahora dantzan dabiltza jadanik: batzuek dio-te ETAko kide baten hileta filmatuko

dela, bertze batzuek manifa bat, zipaio eta guzti... Dakiguna da filmea Euskal Herrian girotua egonen dela, eta badi-rudi bizi dugun gatazka ez duela alde batera utziko. Hala ere, ez omen da batere posizionatuko, eskuak garbituko dituela, alegia. Eta nik zailena ez posi-zionatzea dela pentsatzen jarraitzen dut.

Beno, deitzen banaute han izango naiz eta pelikula estreinatzen denean zoazte ikustera, ongi fijatuz gero han ikusiko bainauzue,'agian hileta elizki-zunetan hagitz triste edo kaletik pasia-tzen bertzerik gabe, edo zipaioengan-dik ihesi. Ziurtzat daukat ertzain bezala ez nautela jarriko nire metro eta hiru-rogehiarekin.

Page 2: Nafarkaria - euskaltzaindia.net · gisa lan egiteko Ca. n Barça- itzulra aurretiki gutxiene, hirz a denboraldi emanen dit Mexikoku Veracruo taldeanz Atlantikoare, best ertzeane n

Nafarkaria OSTIRALA,

A2AROAK

G U R E A U K E R A K K

KONTZERTUAK

Burlata: Mikel Laboak kontzertua eskainiko du gaur, hilak 22, Eliz-gibela kiroldegian, gaueko 22:30etatik aurrera. Burlatako Udaleko Euskara Batzordeak antolaturiko kontzertuko sarre-rak 500 pezetan (20 libera) iza-nen dira salgai.

Barañain: Morochos taldeak tan-goak abestuko ditu Si Bemol tabernan gaur, hilak 22, gaueko 24:00etatik aurrera.

Iruñea: Iruñeko Ganbara Abes-batzak kontzertua eskainiko du hilaren 24ean, Gaiarre antzo-kian, arratsaldeko 20:30etatik aurrera.

ANTZERKIA

Atarrabia: Iruña Antzerki Txikia taldeak Jaberik gabeko zopaon-tzia antzezlana taularatuko du hilaren 26an, goizeko l l :30etan, herriko zinematokian. Arratsal-deko 15:30etan toki berean beste emanaldi bat izanen da.

Iruñea: Gus Marionetas taldeak Marrubien printzesa obra antzez-tuko du bihar, hilak 23, eguer-diko 12:00etan, Gaiarre antzo-kian, eta Irañeko Udalaren es-kutik.

ERAKUSKETAK

Iruñea: Dick Rekalderen margoak ikusteko aukera dago Nafarroko Unibertsitate Publikoko erakus-keta aretoan hilaren 30era arte.

IKASTAROAK

Iruñea: Urpean igeri egitea gus-tuko baduzu, dei ezazu 17 22 38 telefonora, eta izena eman ezazu aurki martxan jarriko duten ikastaroan parte hartzeko. Lor-tuko duzun tituluak nazioarteko baiioa izanen du.

Zizur Nagusia: Gazteentzako herri dantza ikastaroa izanen da he-rriko kultur etxean. Goizez edota arratsaldez aritzeko aukera iza-nen da. Hilabete bakoitzeko 1.000 pezeta (40 libera) ordaindu beharko da.

BESTELAKOAK

Iruñea: Jon Gurutzeaga mendi-zale txantrearrak udan ekialdeko Pirinioetan egindako hainbat ibi-laldiren berri emanen du gaur, hilak 22, arratsaldeko 20:00etan, Nafarroako Kirol El-kartean (Jarauta, 78). Hitzaldia entzuteaz gain, diapositibak ikusteko beta izanen da.

Iruñea: Mendiari buruzko eus-karazko hitzaldi zikloa antolatu du Iruñeko Udalak. 25ean Iñu-rrategi anaiak izanen dira hizlari, eta 26an Natxo Barriuso. 27an Mendian eta aire libreko ekintze-tan lah ekintzak gaiari buruzko mahai inguraa izanen da.

Atarrabia: Herri Meza izanen da bihar, hilak 23, arratsaldeko 18:00etan, herriko elizan. Ata-rrabian Herri Meza egiten den lehenbiziko aldia izanen da.

n a f a r k r o n i k a

Fermin Erbiti

Udazkeneko ekaitza

Udazken hotz eta euritsuan baten bat ekaitzak bete-betean harrapatu du. Euritakoa etxean utzi, euria eginen zuelakoan... eta, bat-batean, trumoiak aditu, aterpe bila hasi eta euritakorik ez, eta ezta euritakoa utziko dionik ere.

Mundua aurrera eta atzera pz, baizik eta bueltaka dabilela begi bistan dago. Bueltaka, behin eta berriz, erreferentzi puntu batzuen inguruan, hortik ihes egitea ezinezkoa balitz bezala.

Garai bateko lasaitasun giroaren. ondorio omen dira azken urteotako ekaitzak. Orain ez da batere erosoa hain lasaiak ziraditen egoe-retara itzuli beharra, geroak erakutsi baitu normaltasunez mozorroturiko urteetan lapur-ketarik handienak egin daitezkeela. Horietara, bueltatzea agintarien gustokoa ez bada ere, guk, zergaordaintzaileok, autobiderik garestienak ordaindu ditugunok, horretarako eskubidea dugula iruditzen zait.

Bitxia da horrelakoetan politikoei gehien gustatzen zaien soluzioa: ekaitza sumatu bezain fite euritakoa hartu eta baten bat euritakorik gabe utzi behar bada, tira, zer eginen diogu.

Gaur egungo ekaitzak zergatik, nola eta noren laguntzaz gertatu ziren eta hori berriz gerta ez dadin harturiko neurriak azaltzen hastea, agian, gehiegizko eskaera litzateke demokrazia lau urtean behin botoa eskatzea dela uste du-tenentzat.

Bueltaka dabilen herrian badira, ordea, ber-tze erreferentzi puntu askoz interesgarriagoak iruzurra, Hernanikoa eta hain gure ditugun bertze guztiak baino. Udazken hotz eta euri-tsuak dakarkigu hoberenetakoa: Durangoko azoka. Urtetan idazlerik eman ez duen lurralde honek baditu euskal literaturan punta-puntako ordezkari batzuk, berrogei urtetik beherekoak denak eta, beraz, libururik hoberenak oraindik idatzi ez dituztenak. Euskal Herriko liburu azoka nagusian nafar idazleen presentzia gero eta handiagoa izateak erakusten du arlo horre-tan aitzina egin dugula.

Badakit idazle gehienak jo ta ke ari direla hurrengo lanetan. Baina horietako batek ideia-ren bat behar izanez gero, jakin dezala, noizbait, jasaten ari garen ekaitza argitzen bada, hortxe izanen duela nobela ona idazteko gaia. Heldu den urteko azokan salduena horixe litzateke.

asteko pertsonaiak

Jose Mari Bakero Futbolaria

• Goizuetako futbolari bikainak gero arte esan dio Barcelona futbol taldeari. Gero arte esan dio, eta ez agur, bueltatzeko asmoa baitu. Ez da Barçara futbolari lanetan aritzeko itzuliko, jakina, baina bai teknikari gisa lan egiteko. Can Barça-ra itzuli aurretik, gutxienez hira denboraldi emanen ditu Mexikoko Veracruz taldean, Atlantikoaren beste ertzean bere trebetasuna eta, batez ere, kemena erakusten. Joan den asteazke-nean azkenekoz jantzi zuen elastiko urdin eta gorria, Valladoliden aur-kako norgehiagokan. Gol bat sartu zuen, eta zelaia utzi zuenean Camp Noun bildutako guztiek txalo beroak jo zituzten. Goizuetako futbolari bikainak merezi zuen omenaldia jaso zuen.

Rafael Moneo Arkitektoa

• Tuterako arkitektoak Nafarroako Artxibo Orokorra egiteko prestatzen ari den proiektua aurkeztu zuen atzo eguerdian, Nafarroako Parlamen-tuko Hezkuntza eta Kultura Batzordean. Rafael Moneo arkitektoak esan duenez, proiektua sei hilabete barra burutuko du. Atzo bertan, arratsal-dean, Navarra Foro XXIren eskutik, Arkitektoaren zeregina. 30 urtetako lanaren balantzea izeneko hitzaldia eskani zuen Aitzoaingo hotel ezagun batean. Moneok munduko arkltektura saririk garrantzitsuenak jaso ditu aurte: Pitzker saria eta Arkitektoen Nazioarteko Batasuneko urrezko domina. Halaber, aurten Frantziako Arkitektura Akademiako urrezko domina eskuratu du.

ahaztu gabe!

Zinema eta musika

Iruñea: Zinema mutua gustuko baldin baduzu, eta piano musika zuzenean entzutea gustatzen bazaizu, hurbil zaitez heldu den asteazkenean, hilak 27, arra-tsaldeko 20:00etan, Gaiarre an-

'tzokira. Tod Browningek 1925. urtean zuzenduriko Hirukote zoragarria filme mutua pantai-laratuko dute. Browningen obra irudimen handikoa da, eta bi-txienetako bat zinemaren histo-ria osoan. Gizatasunaz zuen ikuspegi ezkorra ederki islatu zuen bere filmeetan, ironiaz ga-rratzaz beterik. Haren filmea es-kaintzen duten bitartean Josetxo Fernandez de Ortega musikariak pianoa joko du. Nafar Ateneoak antolatu du kultur ekitaldia, Saide enpresarekin elkarlanean, zinemaren lehendabiziko men-deaurrena dela kausa. Brow-ningen filmearen ingelesezko ja-torrizko tituluak pantailaratuko dituzte, gaztelaniaz azpititulatu-ta. Josetxo Fernandez de Ortega piano-joleak programa bat kon-posatu du bereziki asteazkeneko emanaldirako. Ateneoak aurre-rantzean Josetxo Fernandez de Ortegaren musikaz lagundutako Browningen beste bi pelikula mutu pantailaratzeko asmoa dauka.

a di!

Euskalerria Irratia FM 91,4

Egunero astelehenetik ostiralera, Zokobetailu goizeko lO.OOetatik ll.OOetara.

Xorroxin Irratia FM 107,5

Egunero 20.00etatik 22.00etara Karakola segi hola gazteendako saioa.

, Aralar Irratia FM 106,2

Astean zehar 13.30etatik 14.00etara, bertako bizilagun eta pertsonaia ospetsuei elkarrizke-tak.

Irati Irratia FM 107.7n eta 103.8n

22

Ostiralero Txirristi-Mirristi hau-rrentzako saioa 12.30etan.

Page 3: Nafarkaria - euskaltzaindia.net · gisa lan egiteko Ca. n Barça- itzulra aurretiki gutxiene, hirz a denboraldi emanen dit Mexikoku Veracruo taldeanz Atlantikoare, best ertzeane n

Nafarkaria OSTIRALA,

AZAROAK

Aranguren

Inausketan pilatzen diren hondarrak bildu ahal izango dira laster edukiontzietan Arangurengo UdalakproposatutaMutiloagoitin etaMutiloabeitin paratuko dira

rangurengo Udalak eskaera egin berri dio

Iruñerriko Mankoraunita-teari, inausketatik pilatzen diren hondarrak —belarra, abarrak eta abar— biltzeko edukiontziak bizilagunen eskura jar ditzan. Halaber, Udalak hala proposatuta, konpostari buruz ikerketa berriak egingo ditu man-komunitateak heldu den ur-tean.

E r r e d a k z i o a / Iruñea

BIRZIKLATZEARI b u r u z infor-mazio gehiago emateko ja rdu-naldiak antolatu ditu Arangu-rengo Udalak hurrengo egune-tarako, eta gaur izango da lehen-dabiziko ekitaldia Mutiloabeitiko eskola publiko.an, 20 :00e ta t ik aurrera . Pilar Urabaien geolo-goak, J e s u s Arbizu ingeniariak, Maisa Fernandez teknikariak eta Ju r ramend iko Mankomunitate-ko ordezkari batek aztertuko di-tuzte Arangurengo ezaugarri fi-siko orokorrak eta hondakinak n a t u r a n uzteak sortzen dituen ondorioak.

Hondakinen bilketa eta t ran-sformazioa da alderdi industr ia-l i z a t u e n i n g u r u g i r o a n k a l t e handienetakoa eragin dezakeen ja rduera . Hondakin h a u e k kon-trolik gabe utziz gero arazo ugari azal daitezke —uren ku t sadura , su teak eta kar ruskar iak ere— eta horri aurre egiteko badaude jada Iruñerr ian ber tan erabiltzen di-ren birziklatze sistemak. Esate baterako Aratzuriko araztegian, Iruñerria osoan egiten den bilke-tari esker, bereizi egiten dira

hondakin organikoak eta bes-teak, eta horiekin egiten da gero ongarri gisa erabiltzen den kon-posta.

Horrekin nahikoa ez eta Aran-gurengo Udalak p r o p o s a m e n a egin dio Iruñerriko Mankomuni-tateari bide horretan gehiago iker dezan, kalte ekologikoak gutxitu eta onura gehitzearren. Eskae-rari erantzuteko Mankomunita-teak 25 milioi pezetako aurre-kontua onar tu du heldu den ur-terako (milioi bat libera), konpost honi buruz azterketa gehiago

Nafarroan esperientzia ugari daude birziklatzearen inguruan.

egin ahal izateko. Halaber. Muti-loabeitin eta Mutiloagoitin jarri-ko diren edukiontzl berr ietan bil-duko dira inausketak sortzen dituen hondarrak.

Gaurko hitzaldiaren ondotik datorren ostiralean, h a u da, hi-laren 29an, Carcarreko Honda-kin Solidoetarako plantara bisita. egingo da, Ju r r amend in mar txan pa ra tu den zaborren bilketa eta konposta egiteko s is teman ber-tan ezagutu ahal izateko. Hilaren 30ean, larunbatean, Gongorako plantara izango da bisita, ondoan

izan ar ren Arangurengo bizila-gun askok oraindik ez dituzte-l ako e z a g u t z e n i n s t a l a z i o a k . Abenduaren 14an ingurua gar-bitzeko it teera egingo da Aran-gurenen ber tan, eta Ilundaingo Haritz Berri eskolara bisitaldia egingo da, ezagutzeko hango Na-tura-Gelan egiten den lana.

J a rduna ld i hauek Aranguren-go Udalak antolatu ditu eta Na-farroako Gobernuko Ingurugiro, Lurralde Antolamendu eta Etxe-bizitza Sailaren laguntza izan dute. X

Gares

Kultur zikloa heldu den astean hasiko da IHitzaldiak, antzerkia etakontzertuak izanen dira, eta herriafaria antolatu du Euskara Zerbitzuak

E r r e d a k z i o a / Iruñea

EUSKARAREN V. Kultur Astea ospa tuko da heldu den as tean herrian, bertako Udalak herri-tarrekin elkarlanean antolatuta. J o a n den as teazkenean zabaldu zen Euskara betiko mintzoa ize-neko erakusketa ibiltaria, eta da-torren as tean hitzaldiak, antzer-kia eta kontzertuak izango dira uda l e txeko erab i le ra an i tzeko aretoan.

Erakuske ta ren asmoa da hiz-kuntza zaharra guztion ondarea den us tea zabaldu eta indartzea, eta Hizkuntza Politikarako Zu-zendaritza Nagusiak antolatzen duen hirugarren ur tea da hau . Hizkuntza eta kulturen elkarbizi-tza, Euskal toponimoen mugak,

Euskara eta Nafarroako Erresu-ma, Euskara eta Eliza, Deseus-kalduntze prozesua eta Itxarope-nez betetako etorkizuna izeneko eremuak ikus daitezke hilaren 29ra arte zabalik egongo den erakusketa honetan.

Heldu den astelehenan sola-saldia izango da Reyes Ilintxeta Euskalerria Irratiko esatariare-kin, eta Najarroako irratigintza euskaraz izena izango du hitzal-diak; iluntzeko 20:00etan hasiko d a . A s t e a r t e a n , X a m a r r e k emango du hitzaldia Orhipean, Gure Herña ezagutzen l iburua-r e n a u r k e z p e n a e g i t e k o , 20:00etan hasiko da; eta asteaz-kenean haurrentzat euskarazko antzerkia izango da arratsaldeko bostetan Garesko Eskolan. Iruña

Korrikari buruz hitzaldia izango da ostegunean.

Teatro taldeak, Jabeñk gabeko zopaontzia lana aurkeztuko du.

Ostegunean, hilak 28, AEK-k antolatzen duen Korrikaren in-g u r u a n h i t z a l d i a e m a n g o d u Txemi Apaolaza antropologo eta Euska l Herriko Unibertsitateko (EHU) i r akas leak , gaztelaniaz, (Zer eta zertarako Korñka?); osti-r a l e a n gaz t een tza t k o n t z e r t u -mintzaldia izango da Iñigo Goi-koetxendiarekin: Euskal Herñko musifca gaur egun gaia aztertuko du.

Egun berean, ku l tur asteari amaiera emateko, Izarbeibarreko e u s k a l d u n e t a e u s k a l t z a l e e n afaria antolatu du Euska ra Zer-bitzuak. Izena emateko ber tara deitzea besterik ez da: 34 00 07 telefonora. X

Iruñea

5.000 ikaslek hartuko dute parte eski kanpainan • Datorren urteko

ilbeltzaren 6an hasiko da Izaban eta Otsagin

E r r e d a k z i o a / Iruñea

OTSAGIKO ETA IZABAKO udalek, azken hamah i ru ur-t e e t a n b e z a l a , a u r t e n e re ikas t e txee tako ikas l een tza t eskia egiteko kanpa ina anto-latu du. Nafarroako Gober-n u a r e n d i r u l a g u n t z a r e k i n kanpa ina berrian 5.000 ikas-lek eskia ikasteko edota prak-tikatzeko aukera izanen dute. Guztira, 119 ikastetxek har-tuko dute parte: % 70 publi-koak eta gainontzekoak pri-ba tuak .

Aste zuñak izenarekin eza-gunak, kanpa ina heldu den ur teko urtarr i laren 6an hasi-ko da eta apirilaren 1 l r a arte iraungo du. Osotara bost egu-nel^o —igandetik gauetik os-tiral arratsaldera— hamabi aste izanen dira. Parte har-tuko du ten ikasleak izanen dira: Oinarrizko Hezkuntzako seigarren kur tsokoak eta De-r r i g o r r e z k o B i g a r r e n Hez-k u n t z a k o a k . E r a b e r e a n , ezindu fisikoek, psikikoek eta gorrek ere izanen dute eskia egiteko parada, tokien % 5 eurentzako baitira. X

Burlata

Mikel Laboak kontzertua eskainiko du gaur 11 Kantaldia gaueko

10:30etatik aitzina izanen da Elizgibela kiroldegian

E r r e d a k z i o a / Iruñea

BURLATAKO U d a l e t x e k o

s E u s k a r a Zerb i t zuak u r t e r o ^ antolatzen duen Udazkeneko

K u l t u r Z ik loaren b a r r u a n , Mikel Laboa abeslariak kon-tzertua eskainiko du gaur. Kaltaldia gaueko 10:30etan hasiko da Elizgibela kirolde-gian. Sarrerak 500 pezeta ba-lio du eta ordu ba t lehenago izanen dira salgai txartelde-gian bertan. Laboak aspaldi-txoan kanta tzen ez b a d u ere, u r te askotan egindako abes-tiak gogoratuko ditu Burla-tan.

Udazkeneko Kultur Zikloa joan den ostiralean hasi zen e ta d a t o r r e n a s t e a r t e r a r t e , hilak 26, i raungo du. Egun horretan I ruña Antzerki Txi-kia taldeak Jabeñk gabeko zapaontzia lana tau lara tuko du Atarrabiako zinematokian. Michael Ende idazle alema-niarraren ipuin ba tean oina-rr i tutako emanaldi h a u goi-zeko l l : 3 0 e t a n izanen da. An tzez l ana be r r i z e m a n e n dute arratsaldeko 3:30etan toki berean. X

22

Page 4: Nafarkaria - euskaltzaindia.net · gisa lan egiteko Ca. n Barça- itzulra aurretiki gutxiene, hirz a denboraldi emanen dit Mexikoku Veracruo taldeanz Atlantikoare, best ertzeane n

Nafarkaria

Hizkuntzaren oinarrien bila

Nafarroako euskalkiak zertan ote? Talde bat hasia da tokian tokiko hizkeraren inguruan gogoeta egiten, bazterrean utzi ote den kezkatuta

1 * 1 errialdeko euskalkiei buruzko gogoeta egiten hasia da Nafarroako euskaltzale eta aditu talde bat, batuaren alde U f l egindako ahaleginean, bidean, tokian tokiko hizkera bazterrean utzi ez ote den kezkarekin. Abiatu besterik ez dira egin: zein diren bizirik dirauten euskalkiak, zein den beren egoera eta zer neurri har daitezkeen zehaztu nahi da lehenik eta behin, gero pauso handiagoak emateko.

I r e n e A r r i z u r i e t a / Iruñea

ORAIN ARTE euskaltzaleen egi-nahal nagusia euskara batua izan da, berau finkatzea eta gi-zartean errotzea. Ahalegin ho-rrek, baina, herrialdean dauden hizkera edo euskalkiez eta beren ezaugarriez ez kezkatzea ekarri du. Orain, berriz, badirudi eus-kararen tokian tokiko altxorrak inarrasten hasteko gogo bizia da-goela.

Nahi horri eutsirik eta Nafa-rroako euskalkiak pairatzen ari diren galeraren kezkak bultza-turik, Eusko Ikaskuntzako Hiz-kuntz eta Literatura sailaren i n g u r u a n l a n e a n has i d i ra . Oraindik bere eginkuzuna zehaz-tu ez badute ere, orain arte eus-kalkiei bu ruz zegoen j a r r e ra gainditua dagoela uste du Euge-nio Arraizak, asmoaren partaide eta Nafarroako Eusko Ikaskun-tzako idazkariak. «Euskalkien inguruan lanean aritu direnak nahiko bakanak izan dira, eta beti bakarka aritu dira, bakoitza bere aldetik. Ikerlanetan edo az-ken lekukoekin hitz egiten, azken urratsak biltzen, bai Erronkarin, Zaraitzun... lan polita eginez. Al-de horretatik, Nafarroako eus-kalkien egoera nahiko landua izan da, ez era sistematikoan, baina lana egina dago».

Bestalde, duela iiamar-hama-bost urte lantzen hasi ziren te-siak. Horren lekuko dira Iñaki Caminok aezkerari buruz egin-dakoa eta Orreaga Ibarrak Ultza-mako eta Basaburuko euskaraz jorratutakoa.

Beraz, esan daiteke Bonaparte printzeak XIX. mendean eginda-ko euskalkien sailkapena hankaz gora dagoela, batzuen batzuk de-s a g e r t u a k edo d e s a g e r t z e a r daudela. Hau aintzat hartuz, Eusko Ikaskuntzan egindako lehenengo bileran talde bat osatu zuten, jendea zertarako dagoen prest eta lan egiteko dauden ba-liabideak zehazteko. Aurreneko kontaktuan bi alor izan ziren mintzagai: batetik, bizirik di-rauten euskalkiekin zer egin, eta, bestetik, eskualde bakoitzean ikusi beharko litzatekeela gauzak nola dauden eta zer neurri har daitezkeen.

Bi ardatz horiek mahai gainean jarri badira ere, euskalkien eza-gutza, adituen artean ez bada behintzat, murritza da, eta beha-rrezkoak diren azterketa sako-nak egiteko ez dago prestakun-tzarik. Hau dela eta, Orreaga Ibarra filologo eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakas-learen iduriko, unibertsitateak lan hori egin dezake. tJadanik harremanetan jarriak tlira Eus-kal Herriko Unibertsitateko ira-kasle batzuekin — Iñaki Camino,

1863an Louis-Lucien (BonaparteÑ^ eginiÇo eus^af^ien mapa

besteak beste— eta datorren ur-teko martxoan euskalkiei buruz-ko mintegiak pregtatu nahi di-tuzte Iruñean, batez ere intere-saturik dagoen jendea trebatze-ko.

Ildo honetan, aintzat hartu be-har da Nafarroan dauden eus-kaldunen erdiak Iruñerrian di-rela eta, gutxienez, euskalkien egoera eta sailkapena ezagutu beharko luketela. «Bizirik daude-nak, bai ikertuak bai ikertu ga-beak, zaindu egin behar direla-ko».

Iruñean ezezik, eskualdeetan euskararen egoera eta tokian tokiko hizkera berreskuratzeko t a l d e a k ere b a d i r a h a i n b a t proiekturen inguruan — DoiKe euskara taldea, Ttipi-Ttapa eta Guaixe aldizkariak—. Orain arte gertatu den elkarren arteko eze-zagutza eta sakabanaketa gain-ditu nahirik aurreneko bilerak beste bat ekarri zuen segidan. Duela hamabost egun bildu ziren Sakanako eta Baztan aldeko jen-dearekin eta taldeekin, eta bai Doike euskara taldekoek eta bai Guaixe-ko aldizkarikoek beren asmoen eta egoeraren berri eman zuten. «Nahiko interesgarria bai-na ezberdina. Adibidez, Doike-koen helburua ez da bertako euskalkia bultzatzea, baizik eta euskara goi mailetara helaraztea; bai laran ez duen prestijiozko maila hori lortu nahi dute eus-kararentzat. Beren kezka nagu-sia da euskararen erabilera, eta ez dute hausnarketarik egin eus-kalkien i ngu ruan . Prak t ikan mantentzen dela diote, baina ez dute plangintza berezirik sartu»,

Eugenio Arraiza: «Oraindik ez dakigu zein bide hartu, ezin da arautegi oso estua inposatu, baizik eta

adostasunean jokatu behar dugu»

Josema Leitza: «Etxarri-Aranazko Ziñketzen taldea

bertako euskararen estilo liburua egiten ari da. Grafia finkatua dago

eta orain bertako hizkuntzaren ezaugarriak falta dira. Horren harira

eginen dugu Sakanako beste herriek»

Orreaga Ibarra: «Bata eta bçstea ez dira

kontrajarriak, baina batua unibertsitatean,

Administrazioan erabili • behar da, eta euskalkia herri komunikabideetan, familian

eta lagunartean»

dio Arraizak. Sakana aldean, be-rriz, egoera eta gogoetak beste-lakoak dira.

Guaixe aldizkaria: euskalkiaren aldeko apustua • Euskarak bizi ahal izateko batua edo hizkuntza estandarra behar duela inor gu-txik ukatzen du egun. Hala ere, batua lortzeko egin den ahalegin horrek tokian tokiko hizkerak askotan bere e remua galtzea ekarri du. Ildo honetan, bakoi-tzak bere esparrua baduela uste du Orreaga Ibarrak. «Bata eta bes tea ez dira kon t ra ja r r i ak , ba ina b a t u a un ibe r t s i t a t ean , Administrazioan erabili behar da, eta euskalkia herri komuni-kabideetan, familian eta lagu-nartean». Saio honetan Sakana-ko Guaixe aldizkariak egindakoa interesgarria da. Hasiera batean bakoitza bere herriko hizkeran idazten hasi zen, artikulu batetik bestera grafia, hitzak aldatzen ziren, eta ez zegoen hura iraku-rriko zuenik.

Arazo hori zela-eta, erabaki bat hartu beharra zegoen, eta batura jo edo euskalkiak erreferentetzat hartzeko eztabaidan, euskalkia-ren aldeko apustua egin da. Bi-dea Etxarri-Aranazko Ziriketzen taldeak jarri du. Taldea grafia arautzen hasi zen, eta herri guz-tietan baliagarria zen oinarrizko grafia f inkatu du. «Ziriketzen taldea bertako euskararen estilo liburua egiten ari da, nahikoa aurreratua dute gainera. Grafia finkatua dago, eta orain zailagoa izanen da sintaxia eta bertako hizkuntzaren ezaugarri nagusiak finkatzea. Gero, horren harian

egingo dugu gainerako herriek», dio Josema Leitzak, Arbizuko Euskara Zerbitzuko partaide eta eratu berri den taldeko kideak. Horrelako lanik ezean oso ma-terial oinarrizkoa sortu duten arren, abiapuntu eta eredu gisa balio dezake. «Sortu dugu oso oinarrizko materiala eta sakondu beharra dago, hau hasiera bes-terik ez da».

Lehen erronka: gogoa eta nahiak bateratzea • Asmoak eta gogoa badiren arren, euskalkiak azter-tzea eta interesatuen gogoa eta helburuak lotzea ez dela erraza izanen uste dute horretan hasiak direnek. Arraizaren irudiko, argi

' dago ez dela erraza izanen «elka-rrekin» plangintza bat antolatzea. «Baina, hala ere. denok ikusten dugu egiten ari diren ahaleginak koordinatu egin behar direla. Hurrengo bilera urtarrilean iza-nen da. Taldea eratzen ari da eta datorren urtean NUPen honen inguruan mintegia antolatzeko gogoa badago».

«Oraindik ez dakigu zein bide hartu, arautegi estu edo oso lan-dua ezin da'inposatu, baizik eta adostasunarekin jokatu behar dugu, bakoitzak nahi duena egin ez arren». Beraz, erronka da hiz-kun tza «zerraldo» moduan ez baizik «bizirik» i r a u n a r a z t e n saiatzea: «Nola aberastu dagoen euskara, euskalkietan gordetzen diren be rez i t a sunek in . Berez batuak finkatu duena da orto-grafia, aditz sistema eta auskalo zer mailatan erabiltzeko modua. Baina badaude galtzen ari garen hizkuntzaren beste hainbat erre-gistro. Batua sartu delarik, po-bretzen ari da euskara», deritzo Arraizak. Uste honetakoa ez da bakar r ik Arraiza, Leitzak ere euskarak pairatzen duen pobre-tze eta homogeneizazioari aurre egin behar zaiola dio. Gainera, ez du uste euskararen pobretasuna batutik datorrela, baizik eta erdal kulturaren barneratzetik. Hau guztia aintzat hartuz, oso ga-•rrantzitsua da oreka lortzea. «No-lako erabilpena egin behar du-gun eta euskalkiak zer tokia hartu behar duen eta nola zaindu behar den praktikan egin behar da».

Hau guztia hasiera besterik ez da, Nafarroan dauden eusk^l-dunen hizkerak hobetzeko eta, ahal den heinean, berriz ere era-biltzea bultzatzeko.

Hori, baina, garaipena izanen da. Horren aurretik patxadaz hartu beharreko hainbat lan eta eztabaida dago. «Ez gaude larri-tuak ez oso kezkatuak; ez dugu presarik, beste helburu batekin ari gara euskararen etorkizuna p l a n t e a t z e n » , g a i n e r a t u du Arraizak. X

Page 5: Nafarkaria - euskaltzaindia.net · gisa lan egiteko Ca. n Barça- itzulra aurretiki gutxiene, hirz a denboraldi emanen dit Mexikoku Veracruo taldeanz Atlantikoare, best ertzeane n

Nafarkaria OSTIRALA,

AZAROAK

Hizkuntzaren oinarrien bila

Euskara bat bera da baina adar asko ditu EUSKALKIEN inguruan sortu den kezka eta, bide batez, bul-tzatzeko eta berreskuratzeko nahia aintzat har tuz, euskaraz lanean aritzen diren alor des-berdinetako per tsonen iritziak jaso nah i izan ditugu. Aingeru Epaltzari, Joxemanuel Irigoie-ni eta Iñaki Caminori hon,ako hiru galderok luzatu dizkiegu:

| Badu zentzurik euskara sa i lka t zeak edo e u s k a r a guztietan bera da?

B Ahalegina egin behar da e u s k a l k i a k b u l t z a t z e k o edo zerbait artifiziala da?

B Euskalkiek j a sa ten duten galerak etenik izanen du edo etengabe goaz ba tu-rantz, estandarizaziora?

• Aingeru Epaltza Itzultzailea

«Euskalkiei bultzada ematea euskarari, berari ematea da»

m Sailkapena egina dago nahiz eta orain berritzen ari di-ren. Euskara bera da, baina eus-kalkiak ere badira. Errealitatea bat da, baina euskara oso eremu zabala da. Garbi dago erabilera eremuak ere badirela. Euskalki hutsak —ez hiztun batek egiten duena— bere eremu konkretua du mintzatuan zein idatzian, or-duan ezin esparru guztietan tra-tamendu bera eman. Ildo hone-tan, euskalkiaren eremua etxea izan behardu eta hori oso inpor-tantea da, komunikabideetan ai-legatzen bada ere, primeran, baina etxetik hasi behar da.

ES| Ez dut uste artifiziala denik. Euskalkiei bultzada ematea euskarari berari ematea da. Ez daude gauzak hain ongi euskara bat eta bera erabiltzeko eta hori eginen bagenu, seinale txarra li-tzateke baturatze horretan bi-dean gauza asko geratuko lira-tekeelako! Batua defendatzeko izanen da eta bide bakarra har-tuz gero jende gehiegi alde ba-tera uzten da eta pobretze bat gertatzen da. Hori lortuko da helburuak finkatuz eta euskal-kiak indartuz. Honetan zeresan hadia du irakaskuntzak. Irakas-kuntza bultzatzen ari den eus-kara oso estandarra da eta ho-rren emaitza sasieuskara da. Hiperbatu txatxu hau ez da eus-

kara, baina bada parte bat. Ho-rren gainean irakaskuntzan da-bilenak zerbait egin beharko lu-ke. Ildo honetan, nik esanen nu-ke euskalduntzeak neurri handi batean porrot eginen duela, emaitzak ez dira jotaka haste-koak. Erabiltzen eta hartzen den eredu ez ardo ez ur horrek badu zeresanik onidorio kaskar horie-tan: erdaldunak ez dira euskal-duntzen eta euskaldun askoren euskara pobretzen doa.

Baturatze prozesuaren emaitza desagerpen prozesua da. Tokian-tokiko berezitasunei gertatzen zaie, ahultze bat edo erabilera murritzagoa. Hala ere, denetariko ereduak badaude, adibidez Italian edo Alemanian. Hango dialektoek badute litera-tura anitz eta aberatsa. Euskal-kien desagerpena baino gehia-go, alderatze eta pobretze bat dago eta horrek euskalkiekin bu-katzearekin zerikusia du. Eus-kararen pobretasunak kezka-tzen nau ni, salto ikaragarria da-go gu eta ondorengoen artean eta prozesuak nora garamatzan zaila da erratea.

• J. M. Irigoien • 'Ttipi-Ttapa'-ko kazetaria

«Bizirik daudenak ez zokoratzeko

ahalegin berezia egin behar dugu»

Euskarak sustrai bera du. Euskalkiek hizkuntza orokor ba-ten korpus oso bat osatzen dute beste erdal hizkuntzetan gerta-tzen den bezala. Askotan eus-kaldunok uste dugu gurean ba-karrik daudela desberdintasu-nak, baina gaztelanian ere dife-rentzia kozkorra ikusten da Hego Amerikako gaztelaniarekin eta Espainiako Estatuan egiten de-narekin. Sailkatu baino gehiago ezaugarriak bildu eta sailkatzea positiboa dela uste dut, betiere estandarizazio prozesu baten barruan ongi txertatzen badira.

Euskalkiak bultzatzea ez dut uste sekulan ere artifiziala denik. Uste dut ahalegina egin behar dela estandarizazio pro-zesu horretan sakontzeko, baina euskalkiek sortzen dituzten erreferentziak galdu gabe. Uler-tu behar guztiek osatu egiten du-

tela korpus amankomun bat eta hori erreferentzia hurbilek bete egiten dutela, bizi diren errefe-rentziekin gainera. Ez dut esan-go gelditzen den hizkunta estar-darra denik, hori hasiera batean izan zen. Denborak eta erabile-rak bere pisua markatzen du. Hala ere, nik ez dut uste batak besteari galera egiten dionik.

Seguraski indartu eginen da estandarizazioaren aldeko prozesua. Komunikabideek eta erabilera publikoak, hizkuntzak estatus soziala hartzen duen neurrian, nabarmenki indartu eginen dute euskara batuaren izatea bera, eta alde horretatik euskalkiak galtzen joanen dira seguruenik. Hala eta guztiz, aha-legina egin beharko litzateke gordetzeko, aberastu egiten duelako estandarra. Apustu be-rezi bat egin beharko litzateke ez zokoratzeko bizirik daudenak. Euskalkia bera ezagutu beharko litzateke. Eskoletan tokian tokiko euskalkiak ezagutzea, eta ez bertakoa eta batua bizkar eman-da. Erabilera finkatuz eta lexikoa bilduz. Mundu oso bat dago hiz-kuntzaren bitartez gauzatzen dena. Euskara txikiek handiago bat osatzen ahal dutela, beste bat handiagoa.

• Iñaki Camino • Dialektologoa

«Oraingoz, Nafarroako hizkerok euskara

estandarra indartsu den tokietan

gorde daitezkeela ematen du»

Euskal dialektologia aski gibelaturik egon da eta ematen du azken honetan xuxpertzen ari ote den. Nafarroaren kasuan hizkera edo dialekto ugari ego-teak badu muntarik. Nafarroa garaian anitz jendek interes amateurra du gauza hauetan. Euskalkien sailkapenaren gaiak inolako interesik ez balu jende hori zozoa dela esaten ariko gi-nateke. Uste dut jende horiek guztiak ohartzen direla hizkun-tzak alderdi humanistiko bat ba-duela, ohartzen direla hizkuntza iraganeko giza talde desberdi-nen gora-beheren aztarnategi aberatsa dela. Ibar bateko jen-

deek gizarte eta geografi ibilera batzuk izan zituztela hizkuntzak islatzen duela. Niretzatgizatalde bat partaide den gizartearen iraganeko atalak historiarekin eta geolinguistikarekin uztartzea ikergai dinamiko, dialektiko eta erakargarria da arrunt. Hori da euskara sailkatzeari ikusten diodan xarma zientifikoa. Eus-kararen ezaugarri dialektalen araberako ikuspegi zientifiko sezesionistak ez ditut batere go-goko. Aezkoan esaterako, El vasco de aqw, el del valle de-lakoaren aldeko jarrera eta ba-tuaren aurkakoa dutenak dira euskara eta euskaltasuna saldu dituztenak. Aezkoan euskara oro har maite dutenek —adibide zehatzak eman daitezke gaine-ra— besteek bezainbat maite dute ibarreko hizkera eta beren haurrek euskara batua ematen dute gehienbat. Aezkoako min-tzoa etxean ikasteko aukerarik izan ez dutenez, egun arras gutti dira Aezkoako mintzoa ikasi du-ten haurrak eta berau galdurik euskara estandarrera jotzen dute ezinbestean zorigaitzez, eskola garaitik aitzina. Saioren bat izan den arren, eskolak ezin izan dio arazo honi aurre egin. Egun artifiziala litzateke Aez-koan eskolak bertako euskarari eustea, hizkuntzaren katea ete-nikbaitago etxe gehienetan. De-na den, garbi dago euskarak Aezkoan batuaren bidetik duela etorkizuna.

B K i Nafarroako berezko hizkeren galera honek etenik duen edo ez duen eta nolakoa dukeen jakiteko, euskararen gi-zartezko egoerari buruzko diag-nostiko eta prospektiba azter-keta'sakonagoak beharko geni-tuzke. Estandarizazioak 28 urte besterik ez baitu Euskal Herrian. Oraingoz, ematen du euskara eguneroko hizkuntza gisa indar-tsu dabilen eremuetan soilik gorde daitezkeela Nafarroako hizkerok, eta leku horietan ere dagoeneko ikusten dira eskola-ren eragin estandarrizatzaileak. Ikusiko dugu etorkizunean zein hizkera eredu nagusitzen den hogeita bost urte barru Iruñean. Nik orain ez nuke ziurtatuko molde jakin batekoa edo beste-koa izanen ote den. Eman de-zagun Europako adibide bat. Viena batean, esaterako. Etxean neskatxei Austriako alemaniera estandarra erakusten zaie. Muti-koei, berriz, Vienako bereko ale-maniera trakets fama duena. Guztien artean goranahienak di-renek, ordea, Alemaniako ale-maniera estandar jasoa dute maiteen dituzten erreferentzi taldeen jokabideen taldeetara hurbiltzeko. Zein dira egun Na-farroan euskara eta beraren hiz-kera desberdinak inoren gizar-tezko erreferentzia sendo?

i r i t z i a

Xamar-

Emoixtaxux muxutxuek,

maitie... ORAI DELA hogei urteko (jada-nik?!) giroan inor gutxik pentsa zezakeen 1996ko uda kanta bizkaieraz emanik izanen zela. Ondorean urak bere bidea egin du, baina tenore hartan erra-nak eta eginak ditugu pairatzen oino ere. «To! Batuaren kontra-ko gibelkoi horietariko bat!», du norbeitek pentsatuko. Ez ba, mintzo batu baten beharrean gaude duikabe, baina Batua karrikaratu zuten gisarekin ez niz sekulan akort izan.

Batuaren oldartea (histeris-morainokoa batzuetan) zerbeit baratu delarik (unibertsitatean Inkarie bezalako gauzak egi-ten dira!) erreposki bada, su-tsuenak hasiak ere dira bertze-lakatzen, bai eta mea culpa apal zemeit plazaratzen. Fun-tsean, hobeki entendatzen da (?) Euskararen funditzaileak ez direla euskalkiak, erdarak bei-zik; batuak eta euskalkiek mai-la desberdina dutela betetzen (edo bete behar bedere), alta ez zen zaila horren ikustea.

Erdarak nonbeiteko mintza-molde bat hil urranera eraman ondorean, ahul baina naturalki sortzen denari Batua ematen dakote sendagai, dirauena in-dartu ordez; hainbertzeraino non alfabetatzea eta Batuaren irakustea ber gauza bilakatu beitira. Eta ez dira'hala, arront diferenteak beizik. Biak elka-rren osagarri badira, behar da xakin noiz da baten ala ber-tzearen ixtantea.

Eta berant heldu bagira, batu hortan tokiko oinarri zerbeit be-dere txerkatu beharko litza-keelakoan nago. Mingarri zait, arras, Aezkoako haurrei (Eus-karaz elekatzen dutelarik) «Itxarpn! Besteak esan du on-do daudela kalean», aditzea, konparazione; oino bertako solasaren oihartzuna bazte-rretan aditzen dudalarik, haur hoiek erdara^ ari direla iduri-tzen zait (espero dut ez nizela harrikaturik izanen hau eskribi-tzeagatik).

Bertzerik faltan, eletalde montio izan gabe, zerbeit. As-pertu artio konta deizke kasu mingarriak, guziak egoeraren seinale. Hontan ere irakusle, maixu edo errient gisa (gabeko eskolatik hasirik haurtzandegi- ' reino) dabiltzanak birziklaje xume baten beharrean bide daude, ikuspegiz aldatzeko beizik ez bada.

Derradan, bidenabar, hau dela kausa neronek gisa hon-tan, mendi kutsu batekin, es-kribitzeko Nafarkarian (irakur-lerik ez izanik ere): hil urranari errespetoaren atxikitzeko eta nauronek erabiltzeko, bara-tzen den bide bakarrenetarikoa beit£~Hain zuzen eta... ez li-tzake inor gehiago animatuko zerbeiten emateko gauren Nafarkari hontan bedere?

...Ta ez eixupentsa ez dela erreza gauza politxek pen-

• tsatzie.

22

Page 6: Nafarkaria - euskaltzaindia.net · gisa lan egiteko Ca. n Barça- itzulra aurretiki gutxiene, hirz a denboraldi emanen dit Mexikoku Veracruo taldeanz Atlantikoare, best ertzeane n

Nafarkaria OSTIRALA,

AZAROAK

Xanti Begiristain

Euskararen unibertsoa • Hauxe duzue Iñaki Zabaleta Urkiola irakasle eta idazle leitzarrak orain dela egun gutxi Iruñean eman zuen hitzaldiaren izenburua. Aitortu beha-rra dago behitzat, goiburu horrek harridura eta jakinmin handia sortu duela dagoeneko pertsona askorengan. Hitzaldian ez ginen jende asko izan, baina hala eta guztiz ere, niri oso interesgarria suertatu zitzaidan. Egia esan, izenburu horrekin ez nuen ideiarik ere zeri buruzkoa izan zitekeen, baina beste alde batetik, zerbaitek esaten zidan seguru asko probetxugarria izanen zela, eta hola gertatuzitzaidan.

Hemen ez dut asmorik koniatzeko han esan zen guztia, alde batetik ez naizelako sentitzen gai, eta bestetik, hitzaldi hartan mintzatutako guztia ar-

• tikulu honetan laburtzea ezinezkoa delako, Nire nahi apal bakarra ideia nagusi batzuk transmiti-tzea baino ez da.

Iñaki Zabaletaren arabera gai hau, euskararen unibertsoarena alegia, hasi ziren lantzen pertsona batzuk orain dela urtebete baino gehixeago. Biz-pahiru hausnartze saio serio egin ondoren uda iritsi zen. Urtaro beroan ere zenbait pertsonak

, jarraitu zuten pentsaketan ideiaren inguruan. f Ehun gizaseme-alabak baino gehiagok parte hartu

dute bilera horietan.

Horren ondorioz txosten bat gauzatu dute. Idazki horrek hiru atal ditu: a) Gogoeta, b)Eragin soziala eta c) Plangintza.

Momentuz gehien landu dutena lehena omen " da, eta beren asmoa, txosten horren mila bat kopia

egin eta interesa dutenen artean banatu eta on-doren kritikak, ideia berriak, iradokizunak, ekar-penak eta abar jasotzea da, egitasmoarekin au-rrera jarraitzeko indar gehiago eta hobeagoarekin.

Funtsezko ideia ez da berria baina bai berritua, zabaldua eta ñabardura gehiagorekin. Azken ba-tean adierazi nahi du, ez dugula konformatu behar

euskara bere departamentuan mugatzearekin,

baizik eta euskarak osotasun bat egiten duela. Ez

da, alegia, gorputz baten zati bat bakarra baizik

eta gorputz osoa. Nahiz eta pertsona txikia eta

trakets samarra izan, euskara pertsona osoa da,

hots, unibertso bat osatzen du, eta gainerako hi-

kuntza handi guztiek dituzten eskubide eta begi-

rune berberak merezi ditu.

Hasieran esan bezala, zaila eta konplexua da,

argi eta garbi idefa guztiak gardentasunez azal-

tzea, horregatik gomendatzen diot interesa duen

orori, aukera duenean txosten hori astiro-astiro

irakur dezan, edo bestela aurkezpen-hitzaldiren

batera joan dadila.

Iñakik, besteak beste, honako adibide hauxe

jarri zuen bere azalpena ulergarriagoa izan zedin,

hau da, Euskal Herri honetan hiztegi tekniko bat

euskaraz egin behar denean, beti hartzen da ho-

rretarako Euskara Saileko dirua, baina b'erak arrazoitzen zuen kasu askotan hiztegi horiek ez dutela batere zerikusirik Kultura edota Literatura Saila ulertzen denarekin, beraz, mota horretako lanak egiteko dirua ez litzatekeela hartu beharko Euskara Sailetik, baizik eta batzuetan Industria Sailetik, beste batzuetan Merkataritza Sailetik, eta horrela, hurrenez hurren sail guztietatik. Hortaz, euskara ez litzateke departamendu bat izanen, unibertsoa baino.

Leitzarrak azpimarratu zuen, behin eta berriz, euskararen unibertso horren barruan gaudenok garela kontzeptu eta definizio berriak egin behar ditugunak, eta ez orain arte bezala, erdal uniber-tsoetatik inposatzen dizkigutenak besterik gabe onartu. Laburbilduz esango dut: nahiz eta hi-tzaldian pertsonaren batek unibertso hori ezkor-tasunez ikusi zuen, neronek baikortasunez en-tzun nuen; interesgarria deritzot. Ongi etorri ba, eta aurrera! •

Joxemiel Bidador

Justo Mari Mokoroa Mujika: "in memoriam" • Sobera berandu gabiltz, baina bai bederen hitaren bamian. izan ere aunengoarekin sei urte pasatu baitira Justo Mari Mokoroa Mujika "Ibar" joan'zltzaigunetik, 1990.eko aziiaren .7 hartan hain zuzen. Mo-koroatarren aikoa Tolosan daukagu erroturik, eta bertan jaio zen gure Justo ere 1901 .eko maiatzaren 28an. Gazte zela apez izateko erabakia hartu eta eskolapioetan sartu zen, orduko kalasanzdarren ibiibide arruntari ekin zlolarik: Tafalla, Oskako, Peralta. Iratxe eta Zaragoza. 1924.ean On Mateo Mujika gotzaiaren eskutik apeztu zen horrezkero, eta Txilen irakasle ihardun zuen ostean. 1993.ean Euskal Herriko probintziaburuaren laguntzaile gisa Iruñera itzuiarazi ziguten. Ala-bainan gerratea asirik. eta bere orden nagusiak beldurraren beldurrez, iparralderuntz bidaldu zuten Ibar, eta Beloken nahiz Akizen bazen aritu apezgaitegietan maisu. 1941.ean Chilcra joan zen harzara be-deratzi urtez. handik eta betiko bizitokia Euskal Herrian pausatzeko.

Paper txuriak zirriborroztatzearekiko grina etzuen haatikoa, bada aita Baleriano ere euskal idazlea edo bertsogilea baikenuen etxean berean. Apeztu baino lehen lan abondo bazituen onduak jada, hainbat l'ehiaketetan eskuratu sarik salatu bezala: Oker baten ondorea — 1923—, Omen gure aiantari eta Euskaldunen sinezkizunak —1924— Gizabidea eta Euskararen etorkizuna —1925—. Gazte zeneko euskal lehendabiziko idazki hauek Euslcaf Esnalea, Argia, edota la voz de Nai'arra aldizkako argitarapenetan agertarazi zituen. Chilen ere etzion izkiriatzeari utzi nahi, eta hango Euzkadi agerkarian euskal idazleei buruzko krestomatia azaldu zuen «Gure baratzeko loreak» lemapean. Edozein modutan ere, Iruñeratu artino etzuen liburu gisako argital-penik egin. Lehendabizikoa Genio y Lengua erdal izkrlbu txikerra baina sendoa dueu. Aitn era osabaren ar^itaidariaren eskutik etu Beasain^o

behin baino gehiagotan ukitu zuen ber gaia bere bestelako idazkietan, usu bezain naroki £fatnera: EL probletrta del vascuence 1952.ean Villa-

lamentar, cfuiza cuando el tnal ya no tiene reinedio. Era como pan terterlo en cuenta en las horas criticas que vive nuestra lengua a tos ojo. de quienes sienten. •

Nafarroako taldekako txapelketako maila nagusiko bosgarren jardunaldiko partida, 1996ko azaroaren 9an jokatua. Iker Ojer (Atarrabiako Paz de Ziganda), 1.740 ELOkoa — Laura Jordana (Lizarrako Alekhine "A"), 1.835 ELOkoa.

1 ,e4, c5; 2.Zc3, Zc6; 3.d3, d6; 4.g3, e6; 5.Ag2, Zf6; 6.Zf3, a6; 7.0-0, Ae7; 8.h3,0-0; 9.Zh2, b5.

Ikus koadroa. Beltzek arin jokatu dute, diagonal bat zurien esku utzita.

10.e5, Zd5; 11. Zd5, d5; 12.Ad5, Dc7. 13^d6, Ad6; 14. Ag2, Ad7; 15. Ae3, Ag-e8; 16.

Gel, Ze7; 17. Zf1, Zf5; 18.Ad2, Ac6; 19.Ac6, Dc6; 20.c3, Ge1; 21.Ae1, Ge8; 22.Ad2, Ge6; 23.Zh2,

Gg6; 24.Df3, Df3; 25.Zf3. Trukeen estrategia erabiltzen ari di.ra beltzak,

baina taula garbitzea ez da beren onerako. 25..., h5; 26. Ef1, Ae7; 27. Af5, Ad6; 28. Ad6, Gd6;

29. Gd1, Gf6; 30.Ee2,b4; 31.b4,b4. Trukea truke, peoi pasatua lortu dute zuriek. 32.Gel, Ge6 xa; 33.Ed2, f6. Beltzen defentsa ez dago antolatuta; ondorioz,

bigarren peoia eroriko da. 34. Gc8 xa, Ef7; 35.Gb8, a5; 36. Ga8, g6; 37.

Ga5, Gd6; 38.a4, a3; 39.a3, Zd4; 40. Zd4, Gd4; 41 .Ee3, Gd7; 42Ga6, g5; 43.a4, Eg6; 44. g4.

Eta partida erabakia zegoenez, beltzek etsi egin zuten. Piezen kokapenarekin ez zuten asmatu.

22

Page 7: Nafarkaria - euskaltzaindia.net · gisa lan egiteko Ca. n Barça- itzulra aurretiki gutxiene, hirz a denboraldi emanen dit Mexikoku Veracruo taldeanz Atlantikoare, best ertzeane n

Nafarkaria

Iñaki Zabaleta: «Euskaldunak unibertso gara eta ez kategoria»

EHUko irakaslea euskal unibertsoaz eta hori gauzatzeko dituen erronkaz mintzatu da Iruñean

Oñaki Zabaleta Euskal Herriko Unibertsita-

teko irakaslea euskal uni-bertsoaz mintzatu da Iru-ñean. Zabaletaren ustez, euskaldunak «unibertso gara». Hori litzateke, «oso-tasun bat, haundi-txiki, plurala, desberdina, oreka-tua, desorekatua, eta ez beste uhibertso baten ada-rra, hots, ez beste baten ka-tegoria».

I r ene Ai r i zu r i e t a / Iruñea

IÑAKIZABALETA Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakaslea eta idazlea I ruñean izan da aste honetan. Nafarroako Ateneoak gonbidatuta Euskal unibertsoaz mintzatu zen, zer den edo zer izan behar lukeen gogoeta egin zuen.

Euska ldunak bi m u n d u erdal-dunen ar tean — espainola. eta frantsesa— murgildurik betida-nik h i zkun tza rek in kezka tuak ibili omen dira batez ere: zer-no-lako erabilpena eman, nola za-baldu eta gizarteratu.. . Beste maila ba tean komuni ta tea dago. Beste hizkuntza askotan sortu d e n m u g i m e n d u a r i j a r r a i k i z , orain hizkuntzaren su je tua ez da hiztuna, komuni ta tea baizik. Ko-muni ta tea dago hiztuna baino lehenago, eta, euskal h iz tunak eskubideak badi tuen arren, ino-laz ere ez ditu zainduko komu-nitate ba tean ez badira defenda-tzen. Beraz, orain protagonista ez da hizkuntza bera, hori erabil-tzen duen komuni ta tea baizik.

Euskal unibertsoazerote • J o a n den abenduan Andoainen bildu ziren Egunkaria Sortzen taldeko partaideak. Ingurua eta m u n d u a aldatzen ari dela oharturik, eus-kalgintzan aritzen direnen gogoe-

«Guk, euskaldunok, onartzen dugu euskararen departamendua izatea ona dela, baina horrek luzera antzutu

egiten gaitu»

ta behar ra azpimarratu zen. Bi-leran ideia ba t sor tu zen: «Gu unibertso gara eta ez kategoria». Esaldi hori aintzat har tuz, Zaba-letak us te du euska ldunak oso-t a s u n ba t direla, ez zati bat . «Gu gorputz osoa gara, per tsona oso bat , ez besteen unibertso, beste m u n d u ba ten besoa edo adarra . Gertatzen dena da m u n d u hori ahu la dela». Hau guztia azaltzeko Zabaletak Administrazioko sail d e s b e r d i n a k gogora tu z i tuen .

' Sail guztien ar tean euskarak be-rea du. Horrek esan nah i du euskararen guztt-guztia depar-t amen tu horretan kokatzen dela eta ez beste inon. Hori ikusirik, Andoainen bildutako taldeak az-

pimarra tu zuen euskaldunak ez direla hori. «Departamentu izatea kategoria edo parte izatea da. Baina gu ez gara parte, baizik unibertso osoa. Horrek esan nahi du euskararen m u n d u a k badue-la presentzia ekonomian, indus-trian, kirolean, ku l tu ran eta bes-teetan. Baina, guk euskaldunok geure m u n d u a , izana eta komu-

nitatea mugatzen badugu depar-tamentu ba t izatera, adibidez, gu ez gaude industr ian, eta hemen hartzen diren erabakietan euskal m u n d u a ez da kontu tan hartzen erdararen uniber tsoan koritsi-dera tuta direlako».

Beraz, nahiz eta euskararen m u n d u a present egon neurri ba-t e a n edo b e s t e a n i n d u s t r i a n , merkataritzan, ku l turan edo ki-rolan, ez du eraginik, egitura moduan ez duelako presentzia-rik. «Guk euskaldunok, norma-lean, onartzen dugu euskararen depar tamendua izatea gauza on ba t balitz bezala, baina azkenean luzera filosofia horrek an tzu tu egiten gaitu». Hegoaldean gazte-

laniaren unibertsoa dago eta Ipa-rraldean fra tsesarena. Bi uniber-tso horiekin batera euskararen unibertsoa • egon badago, ba ina «ez digute aintzakotzat hartzen, ez digute bere existentzia onar-tzen, baizik eta hori euskararen depar tamentua da, zatia da», dio EHUko irakasleak.

Oinarrian dagoen irizpidea da

«Euskal unibertsoa egon badago, baina ez gaituzte aintzakotzat hartzen, erdal munduek ez digute existentzia

onartzen»

hori. Uste eta m u n d u ikuskera horren aur rean Zabaletak dio euskaldunak «txip-a aldatu» be-har dutela eragina egiteko Ad-minis t raz ioak ezezik gizarteko beste arloetan ere. «Guk eragina izan behar dugu gizartean. Hor dauden erabakigileek erdararen m u n d u a bakarr ik hartzen dute aintzakotzat, baina guk ez ba-dugu euskararen unibertsoa al-darrikatzen, erabakigile horiek inoiz ez dute kon tuan ha r tuko e u s k a r a r e n m u n d u a , e u s k a l unibertsoa osoa izan arren». Ira-kasieak us te du, gainera, erdal-dunek ezezik euska ldun askok ere ez diotela errealitate honi erreparatzen.

Iñaki Zabaletak luze hitz egin zuen

euskal unibertsoaz. J O X E L A C A L L E

«Euskararen munduko diskurtsoa argitu» • J o a n den ur teko bile-raren ostean beste ba tzuk etorri dira. Azken bileran hiru talde egitea erabaki zuten: gogoetara-ko, eragin sozialerako eta plan-gintza orokorra egiteko. «Euska-raren inguruan daukagun dis-k u r t s o a b e r r i t u , zer d e s a f i o dauzkagun aurrean, nola joka tu

behar dugun eta " komuni ta tea h a r t u behar dugu ardatz. Ahots , koordinatuak lortu eta auzolana egin behar da».

Hiru talde horiek hiru txosten landu dituzte eta gutxi ba r ru Euskal Herrian zabaltzen hasiko dira. «Gonbidatzçn dugu euskal-d u n oro ekarpenak egitera eta 1997ko otsailean eginen diren

ja rdunald ie tan eztabaidatuko di-tugu».

Helburua, euska ldunen dis-k u r t s o a b e r r i t u , e l k a r l a n p ro i ek tuak a u r r e r a a te ra tzeko gizarteko erabakigile'en aurrean. «Gu mugimeftdu bat gara euska-raren uniber tsoa aurrera atera-tzeko garai aldakor hauetan».

Jardunaldiak heldu den otsailean

JOAN DEN abenduan Egun-karia Sortzen taldea bildu zenez geroztik beste bilera ba-tzuk ere izan dira euskara ren inguruan dauden kezkak bil-tzeko, erronkak ikusteko eta egoeraz kezkaturik gogoeta egiteko, aur re rapausoak ematearren. Hortik dei ba t egin zitzaien ha inbat euskal-tzaleri eta Donostiako Mira-mar Jaureg ian bildu ziren 30 ba t lagun. Bilera horre tara e raman zen «gu unibertso gara eta ez kategoria» ideia. Gogoetaren ostean zerbait idaztea otu zitzaien eta ideia horren inguruko nondik-no-rakoak beste batzuen ar tean b a n a t u zituzten. Miramongo lehenengo bilerak bigarrena ekarri zuen «pentsamenduak eta jokabideak aztertzeko». Miramongo bigarren deial-dian ehun lagun bildu ziren. Bileran erabaki zen euskara-ren uniber tsoaren aldeko mugimendu ba t mar txan jar-tzea, gogoeta egiteko, eragin soziala bideratzeko eta euskal m u n d u a r e n plangintza ze-hazteko. Geroztik, eta u d a n batez ere, h i ru taldeok lanean

' ari izan dira otsailean eginen diren jardunaldiei begira.

Ja rduna ld ie tan hi ru tal-deek euren gogoetan aurkez-tuko dituzte. Lehenengoak

• euskal uniber tsoa zer den egin du gogoeta; bigarrenak, eragin soziala lortzeko egin beharreko ahaleginak eta hori bideratzeko plangintza azter-tu ditu. Hala ere, has t apenak besterik ez dira, ja rdunald iak baino lehen Euskal Herrian bana tuko diren hi ru txostenei nah i duenak eginen dituen ekarpertfik ere ba te ra tu be-harko baitira. «Laster bana -tuko dira euskaltzaleen ar-tean txosten horiek. Guztiak daude gonbidatuak eztabai-dara, inor ez da baztertzen. Guztien par tehartzea nah i dugu. Ez dago itxia, has i bes-terik ez baikara egin».

Gogoetarako eta eragin so-ziala izateko era tu den mugi-mendu honek euskaltzale as-ko biltzen ditu, beste ba tzuen ar tean J o n Sa ra sua bertso-laria, Eugenio Arrazia Eusko Ikaskuntzako partaidea, Xa-bier Mendiguren Bereziartu itzultzailea, Laura Mintegi idazlea eta politikan aritzen den ideia desberdinetako jendea. Eta Zabaletak zioen moduan , nah i izanez gero, euska ldun guztiak. Zeren, ha ren irudiko, asko dago jo-koan. «Euskara ez dago gaiz-ki, bere unibertsoa baizik, eta horri aurre egin behar diogu euskarat ik euskal komunita-tera eta euskal uniber tsora

* jauzia emanez». X

Page 8: Nafarkaria - euskaltzaindia.net · gisa lan egiteko Ca. n Barça- itzulra aurretiki gutxiene, hirz a denboraldi emanen dit Mexikoku Veracruo taldeanz Atlantikoare, best ertzeane n

Nafarkaria OSTIRALA,

AZAROAK

• Jon Iribarren • Nahi ta Nahiez taldeko abeslaria

«Baserri rocka jotzen dugu» | w g afarroako Nahi ta Na-I k l hiez taldeak 'Basur-dearen orrua' bere bigarren diskoa karrikaratu berri du, Oihuka disketxearen esku-tik. Joan den asteartean Iru-ñeko Xalbador liburuden-dan konpaktoaren aurkez-pena egin zuten. Horren gi-beletik, Nahi ta Nahiez-i bu-ruz, baserri rocka asmatu duen taldeari buruz, min-tzatu zen Jon Iribarren tal-deko abeslaria EGUNKARIA-

rentzat.

Juan Kruz Lakasta / Iruñea

OIHUKA d i ske txeak - t a m a l e z galdu egin den ohi tura berres-kuratuz— pintxoak b a n a t u zi-tuen Nahi ta Nahiez-en diskoaren aurkezperiaren amaieran. Detaile polita izan zen. Disko eta l iburu guztien aurkezpenetan pintxoak banatzen zituzteneko garai zo-r iontsua etorri zitzaidan buru ra . Malenkoniak jota nengoen, eta gogorra egin zitzaidan piper pin-txo goxoak eta ardo gorri nafar ra alde batera uztea, eta J o n Iriba-rrejii elkarrizketa egitea. Alima-leko ahalegina eginez, elkarriz-keta egin nion. Ez nintzen damu-tu, horri esker baserr i rocka zer den jakin du t eta. • Zer da baserri rocka?

Gu h e r r i k o a k ga ra , b a s e r r i -koak, eta rocka jotzeko eskubidea dugu. Guk baserr i rocka jotzen dugu, eta hori rocka eta jstia da. Badakizu, herr ietan beti izaten dira jai egunak, eta horiek ga-rrantzizkoak dira. Hemen, Iru-ñean edo h i r iburuetan j'airik ez dago, diskotekak eta horrelakoak bai, baina jairik' ez. Herriko giroa herri jaia da, eta gure rocka horri buruzkoa da. Denetarik nahas -ten dugu: reggae, rocka, ska.. . uPlazaolaren martxa zuen le-

hen diskoa grabatu zenutenean taldeko Xabi baxu jolea, Aitor bateria jolea eta Gorka teklatu jolea oso gazteak ziren, 1S urte

xHerrikoak gara, baserrikoak, rocka egiteko eskubidea diigu, eta baserri-rocka j^g§fdugu, baserri jaia»

inguru besterik ez zuten. Egun, berriz, 19 dauzkate, heldua-goak dira. Taldea ere helduagoa alda? Bai. Hainbeste kontzertu egin

eta gero ohitura har tzen duzu. Askoz lasaiago a te ra tzen zara , abestiak lasai aski abesten ditu-zu, e tabadakizu jendearekin nola kontakta tu . Eta hori da Nahi ta' Nahiez, jendea eta bost partaide. Diskoan, abestiak lehen bezala alaiak dira, baina sendoagoak di-r a konposizio aldetik, f inkatua-goak.

• Bestalde, zuen estreinako dis-koa' inolako zigiluren lagun-tzarik gabe, dirua zuen poltsi-kotik jarriz grabatu zenuten Arion estudioetan. Basurdea-ren orrua egiteko, berriz, Oihu-karen babesa izan duzue. Alda-keta ez zen nolanahikoa iza-nen.

Oihukarekin ez genuen den-b o r a m u r r i z t u t a . Nahi g e n u e n

Ezkerretik eskuinera, Gorka, Aitor eta Jon euren diskoaren aurkezpenean. : J O X E L A C A L L E

d e n b o r a guz t ia g e n u e n g r a b a -tzeko. Ez daukazu presiorik gra-batzerakoan. Gero euskaraz da-kien teknikari ba t daukazu, Ce-sar Ibarretxe, eta nola abes tu be-ha r duzun esaten dizu. Gure mu-sika asko gusta tzen zaio, eta ho-rrek asko laguntzen du 'hau be-rriz egin behar duzue' , ' hau ongi dago', 'hau gaizki dago' eta antze-koak esateko orduan. Han ber tan lo egin genuen, eta denon a r tean giro polita sor tu genuen. Hori ere garrantzizkoa da. Bateria graba-tzeko, adib idez , 2 0 mik ro fono erabili zituzten. Guk ez genekien hori egin zitekeenik ere. Mikro-fono ba t bateriat ik zazpi metro ingurura jarri zuten, ez dakigu zertarako, ba ina jarr i zuten, eta hori guretzat oso ongi dago. Gero z e n b a i t m u s i k a r i r e n l a g u n t z a izan genuen. Kanta ba tean De Dos en Blues Band taldeko Patxi O'Clockek armoñika sa r tu zuen ...eta orain kan tan , eta Elkarreko Anjel Valdesek t am- tama jo zuen Txirriskola abest ian. Guztia oso ezberdina da.

Bestalde, banake taz ez dugu a rdura tu behar . Hori, Zabaltzen-ek egingo du. Lehendabiziko dis-koan horrekin zoratu ginen: dis-

koak eraman, dirua jaso, izuga-rrizko mobida zen. • Zergatik Basurdearen orruaf

Basurdea Euska l Herrian bere

b u r u a eta bere gauzak hobekien defendatzen di tuen animalia da. Horregatik h a u t a t u genuen ani-malia hori. Basurde batek bere b u r u a a r r i skuan ikus ten badu , kontuz ibili beharko duzu. Gu ere h o r r e t a n g a u d e . G e u r e l e t r a k geure b u r u a eta geure gauzak de-fendatzeko modu ba t dira. •La Polla taldeak aspaldian esañ

zuen Urbasan jada ez dagoela basurderik. Taldekide batzuk Urbasa aldekoak dira... Inguru hor re tan badira basu r -

deak, eta gero eta gehiago gaine-ra. Diskoan, adibidez, benetako b a s u r d e ba ten o r rua sar tu dugu Beste bat kan tan . Hiru aste eman genituen bere atzetik.

• Diskoan ba omen da ezusteko txiki bat. Bai. Diskoan 10 kan ta daudela

jar tzen du, ba ina 11 daude. Ur-tero euskal k a n t u txapelketa egi-ten da, eta Gorkak eta Aitorrek k a n t a aurkeztu zuten horretara . Finalerako sai lkatu ziren. Hori grabatur ik gorde nah i genuen, eta hor dago, diskoan ezkutatu-

ta. Gitarra akust ikarekin egin-dakoa da, eta behin graba tu zu-ten, besterik ez. Bere freskota-s u n a gorde nah i izan zuten, aka t s eta guzti.

•Nora jo behar du zuen Basur-dearen orrua zuzenean entzun nahi duenak? Diskoaren aurkezpena Iruñeko

kartzelan eglten saia tuko gara. Karnetak bi aldiz eman dizkiegu, ba ina arazoak daude. Beste ba-tzuek arazorik gabe jotzen dute hor, ba ina gu arazoak izaten ari gara. Horrelako gauzak ikusteko aukerar ik ez dute, eta h a n egin nah i dugu. Gero hilaren 28an Zangozan euskal rockari buruzko hitzaldia eskainiko dugu. J endea hitzaldiak emateko deitzen digu azken bolada honetan . Hilaren 29an Zangozan ber tan kontzer-tua egingo dugu. Hilaren 30ean Aurizberrin joko dugu, Prostitu-z i o a r e n E g u n e a n Lei tzan , e t a a b e n d u a r e n 2 0 a n B a r a ñ a i n e n . Bis tandenez, koritzertu gehienak Nafarroan egiten ditugu, jendeak badakielako disko honekin ari gi-nela. Kanpora ateratzea gehiago kostatzen zaigu, baina, tlra, ha-r r emanak badi tugu, eta gauzak ateratzen has i dira. /

soslaia

Nahi ta Nahiezkoek euren lehen dtskoa grabatu ahal izateko, di-rua euren poltsikottkjarri behar izan zuten. Disketxeek ez zuten

euren alde apustu egin. Oker zebilizan. Plazao-

laren martxan lehen dis-ko horren 5.500 ale sal-

du dira eta.

*

Aurtengo Etxarriko Na-farroa Oinezeko Herñ-

kolore kanta egin zuten. Antolatzaileei ez zitzaiz-kien gustatu hitzak, eta

aldatu egin zituzten. Basurdearen orrua disko berñan kanta berejato-

rrizko hitzekin entzun daiteke. .

Oihukaren babesa eduki dute disko berria graba-

tzerakoan, eta gauzak zeharo aldatu dira: dis-ketxeak diru guztia jarri du, grabatzeko nahi adi-na denbora izan dute, goi mailako estudioetan ari-tu dira... eta disfco fco-puru jaltin bat saltzen

22