NAIARA ROLDAN DE ARANGUIZ Milaka euskaltzaleren uholde … · 2017. 3. 7. · LOMCE legea...

8
Milaka euskaltzaleren uholde emankorra hartu du Tolosak Gazteek eta eskualdeko herritarrek gogoz hartu dute parte Kilometroetan Egun osoan zehar ez da eten jendearen jarioa Kilometroetako ibilbidean; trena erabili dute euskaltzale askok Tolosara etortzeko 4-5 Jone Urteaga: «Iruditzen zaigu beste urrats bat emango dugula euskararen erabilera mailan» Kilometroen leloa gogoan, euskararen erabilpena bultzatzen ikastolek egiten duten lana azpimarratu du Laskoraingo zuzendariak 6 Jende askoren parte hartzearekin egin da Laskorain Ikastolaren aldeko jaialdia; aurreikusitako ekitaldi guztiak burutu dira, eta giro aparta izan da gune guztietan egun osoan 2-3 Igandea, 2013ko urriaren 6a. 1. urtea. 1. zenbakia. www.ataria.info EMETERIO ZALDIBIARI OMENALDI HUNKIGARRIA EGIN DIOTE LASKORAIN IKASTOLAREN SAKRAMENTINOETAKO ERAIKIN BERRIAN. NAIARA ROLDAN DE ARANGUIZ

Transcript of NAIARA ROLDAN DE ARANGUIZ Milaka euskaltzaleren uholde … · 2017. 3. 7. · LOMCE legea...

Page 1: NAIARA ROLDAN DE ARANGUIZ Milaka euskaltzaleren uholde … · 2017. 3. 7. · LOMCE legea ar-buiatu, eta euskararen alde lanean jarraitzeko beharra nabarmendu du. Arantza Manterola

Milaka euskaltzaleren uholdeemankorra hartu du Tolosak

Gazteek eta eskualdekoherritarrek gogoz hartu dute parte KilometroetanEgun osoan zehar ez da eten jendearen jarioaKilometroetako ibilbidean; trena erabili duteeuskaltzale askok Tolosara etortzeko 4-5

Jone Urteaga: «Iruditzen zaigubeste urrats bat emango dugulaeuskararen erabilera mailan»Kilometroen leloa gogoan, euskararen erabilpenabultzatzen ikastolek egiten duten lana azpimarratu duLaskoraingo zuzendariak 6

Jende askoren parte hartzearekin egin da Laskorain Ikastolaren aldeko jaialdia; aurreikusitakoekitaldi guztiak burutu dira, eta giro aparta izan da gune guztietan egun osoan 2-3

I g a n d e a , 2 0 1 3 k o u r r i a r e n 6 a . 1 . u r t e a . 1 . z e n b a k i a . w w w . a t a r i a . i n f o

EMETERIO ZALDIBIARI OMENALDI HUNKIGARRIA EGIN DIOTE LASKORAIN IKASTOLAREN SAKRAMENTINOETAKO ERAIKIN BERRIAN. NAIARA ROLDAN DE ARANGUIZ

Page 2: NAIARA ROLDAN DE ARANGUIZ Milaka euskaltzaleren uholde … · 2017. 3. 7. · LOMCE legea ar-buiatu, eta euskararen alde lanean jarraitzeko beharra nabarmendu du. Arantza Manterola

Kilometroak

�2 2013ko urriaren 6a,igandea / Tolosaldeko Ataria

N.R.D.A. - I.T.

Urduritasuna izan da protagonistagoizeko lehen orduetan Laskorainikastolako egoitza berrian zeude-nengan. Batetik, urte osoko presta-kuntza eta gero, Kilometroei hasieraemateko unea bazetorren, eta bes-tetik, eguraldiaren mamua zegoen.Bada, urdinguneak agertzearekin,eta hasiera ekitaldia gerturatzeare-kin kezkak poztasun bihurtzen joandira.

Izan ere, espero bezain eder joanda, guztia martxan jarri duen ema-naldia. Elene Arandiaren ahots in-dartsua Lask abesbatzako gaztetxo-en goxotasunarekin nahastua, ItziarDoiharzabal, Garazi Egiguren, IoritzGalarraga, Amaiur Luluaga, LorenaOrtiz de Zarate, Irati Sorondo etaJuan Urretabizkaia dantzarien senti-mendua, Maider Yabarren dantzabertikal ikusgarria, Jon Arruabarre-naren saxo doinu ederrak edotaAmaia Agirre eta Karlos Linazasoro-ren hitzak. Hori guztia, Xabi Lozanokdiseinatu eta Juantxo Zeberiok zu-zenduta.

Erakundeetako ordezkariek hartudute hitza tartean. Joxan Oiz Lasko-rain ikastolako lehendakariak ikas-tola «langilez» inguratuta dagoela,eta «elkarlana eta auzolana» delabere motorra azpimarratu du. Harrosentitzen dela aipatu du, lana «erruzeta umorez» egin dutelako urte oso-an, hitz emanda bezala, eta jaiaz go-zatzera gonbidatu du Tolosara dato-rren oro.

Ibai Iriarte Tolosako alkateak Kilo-metroak antolatzen egon direnakzoriondu ditu. «Euskal Herria euska-raz eraikiko dugu edo ez dugu eraiki-ko», esan du, eta bide horretan,«euskaraz bizi nahi dugunon alda-rria» egiteko eguna dela nabarmen-du du. Halaber, euskarari eginiko«erasoak» gogoratu ditu, «LOMCE le-gea, Nafarroan euskararen egoeraedota Iparraldean ikastolen aurka-ko erasoak», kasu. Bestalde, Emete-rio Zaldibia omenduari buruz, belau-naldi horri «asko zor diegula» esandu, «ikastolak sortzearekin lan han-dia egin dutelako euskararen alde».

Kristina Uriarte Eusko Jaurlaritza-ko Hezkuntza eta Kultura sailburuakKilometroek euskararen erabilerari,ikastolei nahiz euskal hezkuntza sis-temaren alde ematen dioten lagun-tza azpimarratu du. «Ikastolek askoeman diote gizarteari, eta ildo horre-tan jarraitzeko elkarlana ezinbeste-koa da», esan du. LOMCE legea ar-buiatu, eta euskararen alde laneanjarraitzeko beharra nabarmendudu.

Arantza Manterola Kilometroakelkarteko lehendakariak, bere alde-tik, Laskorain ikastolak «inbertsiohandia» egin duela eraikin berriare-kin gogoratu du, «erakundeetatik la-guntza handirik jaso gabe». EuskoJaurlaritzari zuzenduta, «hezkun-tzan inbertitzen den euro bakoitzabikoiztuta» itzultzen dela etorkizu-nean adierazi du, inbertsioei aurreegin ahal izateko laguntza eta elkar-lana eskatuz. Euskal hezkuntza ere

Emeterio Zaldibiak txalo zaparrada jaso du eguerdian eginiko omenaldian. NAIARA ROLDAN DE ARANGUIZ

Joxan Oiz Laskorain ikastolako lehendakaria, lekukoa Orioko ikastolari emateko unean. NAIARA ROLDAN DE ARANGUIZ

Emeterio Zaldibia omenduak zintamoztearekin batera eman zaio hasieraTolosako ikastolaren aldeko jaiari

Euskarabihotzetik ahora

Page 3: NAIARA ROLDAN DE ARANGUIZ Milaka euskaltzaleren uholde … · 2017. 3. 7. · LOMCE legea ar-buiatu, eta euskararen alde lanean jarraitzeko beharra nabarmendu du. Arantza Manterola

�2013ko urriaren 6a, ostirala / Tolosaldeko Ataria 3

duari «eraso» egiten dion LOMCE le-gea ere salatu du, Herrira-ren aurka-ko operazioa eta atxiloketekin bate-ra.

Martin Garitano Gipuzkoako Ahal-dun Nagusiak «aldarrikapena etajaia uztartzen diren egun zorion-tsua» dela gaurkoa azaldu du. «Eus-kaldunok gisa honetako jai asko di-tugu, gure hizkuntzan bizi ahal izate-ko eskubidea bermatu gabe baituguoraindik». Bestalde, Laskorain ikas-tolak «ekarpen itzela» egin diola, baieuskarari, bai, irakaskuntzari, baieta modernitateari ere esan du. «Ho-rregatik, benetan pozgarria da Kilo-metroetan ateratako etekinarekinikastolaren eraikin berria finantza-tzea, eta ondorioz, ikastola gero etasendoago eta hedatuago ikustea».«Euskara bihotzetik eta sentimen-duen mundutik egunerokotasuneraeta ahotik» ateratzearen garrantziaazpimarratu du Garitanok.

Erakundeetako ordezkarien hi-tzaldien ostean iritsi da zinta mozke-taren unea. Emeterio Zaldibiaomendua gerturatu da, eta Jon Ma-gic mago irurarraren magiarekineman diote hasiera festari. Eguer-dian ere bera izan da protagonista,Emeterio Zaldibia omendu baituteLaskorain Ikastolako Sakramenti-noetako eraikuntza berriko patioan.Eskenatoki bueltan ordezkari politi-ko eta kulturalak eta horiekin bateraLaskorain Ikastolako komunitatea:ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak,langileak... Guztiek Emeterio Zaldi-biaren urteetako jarduna goraipatu

nahi izan dute. Euskaraz Bizi proiek-tua azpimarratu dute, argitxo sinbo-loa, gometxa gorri eta berdeak; guz-tiak ezinbestekoak «euskara biho-tzetik ahora eramateko».

Emeterio Zaldibiak omenaldian,bizitza osoan zehar bezala, emaz-tea, Marisol Oreja bere ondoan izan

du. Mikrofonoan ordea, LaskorainIkastolako ikasle zein langileak,egun direnak eta garai batean izan-dako asko: Nahia Esnaola, Imanoleta Jon Ander Ubeda, Anaje Urkola,Gurutze Zubeldia, Joxe Martin Aiz-purua eta Nekane Karrera.

Hizlari bakoitzak Emeterio Zaldi-biaren ezaugarri bati egin dio errefe-rentzia: «duintasuna, gidaritza,ametsa, itxaropena, kemena etaekintza». Hitz hauekin guztiekin Zal-dibiaren opari izango denaren oroi-garria osatu dute. Egurrezko kutxe-kin osatutako oroigarria.

Ekitaldia Irati Atutxa akordeoi-jo-learen musikaz eta Ioritz Galarraga,Garazi Egiguren, Oier Laborde etaNerea Ezenarroren dantzaz jositaegon da. Aurkezpen lanak Idoia Ben-goetxea aktoreari egotzi zaizkio, be-rak ondo adierazi bezala «gaurkoanTolosan bilduriko norbanakoak urtantak izan dira, guztiak euskararenalde egiteko ur tantak, guztion arte-an ibai bihurtu eta Oria ibaiaren bi-tartez 2014eko KMK Oriora iritsi ar-tean». Ekitaldiaren amaieran Lasko-rain Ikastolako lehendakari JoxanOizek Orioko Herri Ikastolako lehen-dakari Gemma Etxaberi KMK festa-ren antolakuntzaren lekukoa pasadio. Gemma Etxabe ATARIArekinmintzatu da: «Emozioa, nerbioak etapoza da orain sentitzen duguna.To-losak maila altua jarri du, guk ere in-darra dugu baina lana egin behardela seguru gaude. Lanean gaurhasi garela ematen du, baina sei hi-labete daramatzagu».

Maider Yabar airean eginiko dantza ikusgarriarekin. Eskuinean, Emeterio Zaldibia zinta mozten, Jon Magic magoarekin. A.O.

Emeterio Zaldibia:«Gaindituta nago»

Eguneko omenduak jasotako go-razarrearekin «gaindituta» zego-ela aitortu du: «eskerrik asko, si-nestezina iruditzen zaidan ome-naldi hau egin didazuelako».

Hala ere, 26 urtez Euskaraz Biziproiektua martxan jartzen la-gundu dioten irakasleei eske-rrak eman nahi izan dizkie: «lanixilean aritu dira, beraiek diramerezimendu guztiak egin di-tuztenak».

Azkenik KMK leloarekin bat egite-ko deia luzatu du: «Euskarabihotzetik ahora eraman behardugu, bihotzean geratzen dene-an zimenduz eta antzutuz doa».

Emeterio Zaldibiak behin omenal-dia amaituta sentitzen zuenazmintzatu zaio ATARIAri: «Gaindi-tuta nago». Bazkalondoren or-dea, egunaz disfrutatuko zuelaesan du: «orain artean ez dut ki-lometrorik egin baina arratsal-dean 7 km. egiteko esperantzadaukat».

Page 4: NAIARA ROLDAN DE ARANGUIZ Milaka euskaltzaleren uholde … · 2017. 3. 7. · LOMCE legea ar-buiatu, eta euskararen alde lanean jarraitzeko beharra nabarmendu du. Arantza Manterola

Inkesta

�4 2013ko urriaren 6a,igandea / Tolosaldeko Ataria

Inkesta

�2013ko urriaren 6a, igandea / Tolosaldeko Ataria 5

Argazki galeria Argazki galeria

Rakel Arjol

«Lehen aldiz etorrigara KMK jaira»

«Lehen aldiz etorri gara gaur Kilome-troak jaira. Iruñetik etorri gara, auto-busean, egun osorako, eta20:30ean abiatuko gara, berriz,etxera bueltan. Gatibu, Vendetta,Skakeitan eta Itziarren semeak iku-si nahi ditugu printzipioz».

Marikruz

«Urtero joatengara KMK jaira»

«Egun osorako etorri gara Lazkaotik,baina Tolosako lagun batekin bereelkartean bazkalduko dugu, lasai-lasai. Zirkuitua egiteko asmoa dugu,ibilbidean barrena gauzak ikusiz, ur-tero joaten baikara Kilometroak, He-rri Urrats eta Nafarroa Oinezera».

Nerea Egibar eta Ainhoa Aretxabaleta

«Gero garbiketan ariko gara»

«Tolosakoak garenez, goiz pasa ate-ra gara, arratsaldean garbiketakotxandan ariko baikara Usabalen. Ezdugu talde zehatzik ikusteko asmo-rik, eta eskaintza ibiltariak jartzenduen giroari jarraituz ibiliko gara zir-kuituan barrena».

Imanol Etxeberria

«Jende asko mugitzen ari da»

«Laguntzera etorri naiz, diru aldake-tara, Zarauztik. Zifra zehatzik etaeman ezin dudan arren, San Blase-ko baselizako gunean jende askomugitzen ari da, eta batzuek kolpe-tik txartel asko erosten dituzte, taldehandian etorrita».

Juan Mari Aranguren

«Ilobekin zirkuituaegingo dugu»

«Ibarran bizi naiz baina tolosarranaiz. Ogi banatzailea naiz eta goize-an lanean aritu naiz, orain arte.Orain anaiarekin eta ilobekin zirkui-tua egingo dugu gunez gune dagoe-na ikusiz, eta haurren erritmoari ja-rraituz».

Ibai Sanz

«Arratsalderakoitxaropentsu gaude»«Erronkan parte hartzera etorri naizKilometroetara, Bergaratik, eta ba-tez ere ondo pasatzera. Globinkanaeta Mosaiko erraldoiaren probakegitea egokitu zaigu goizean, etabat irabazi dugu. Arratsalderakoitxaropentsu gaude».

Arantxa Orbegozo

«Zubiko muralamargotzen ari naiz»«Tolosarra naiz, eta San Estebangozubiko murala margotzen ari naiz.Kanpoan bizi den lagun baten disei-nua da, eta astean zehar marrazkiaegin ondoren, gaur egun osoan ari-ko gara koloreztatzen. Arratsaldera-ko amaitzea espero dugu».

Rosario Mujika

«Goizean goiz egindugu ibilbidea»

«Ordiziatik etorri gara Iparra Hegoataldeko kideok, ferialekuko janto-kian laguntzera. Ibilbidea goizeangoiz egin dugu lanera etorri aurretik,eta bazkari guztiak bukatu arteegongo gara hemen, beraz arratsal-dean ez dakigu zer egingo dugun».

Txoan Ormazabal Zabala

«Goizean ez duguia inor artatu»

«Tolosarra naiz, eta San Estebanenosasun dispositiboko arduraduna.Goiza oso lasai joan da, eta ez duguia inor artatu. Ez genuen ezer berezi-rik espero, baina zerbitzu gehiagoeskaintzeko prestatu gara. Arratsal-dean lan gehiago izango dugu».

Naiara Arrese

«Umeen erritmoragabiltza»

«Aretxabaletatik etorri gara, eta pix-kana zirkuitua egiten ari gara. Egiaesan, kontzerturen batera gusturajoango ginatekeen arren, ume txi-kiekin etorri gara, eta hauen errit-mora gabiltza, Porrotxekin argaz-kiak ateraz-eta».

Page 5: NAIARA ROLDAN DE ARANGUIZ Milaka euskaltzaleren uholde … · 2017. 3. 7. · LOMCE legea ar-buiatu, eta euskararen alde lanean jarraitzeko beharra nabarmendu du. Arantza Manterola

Inkesta

�4 2013ko urriaren 6a,igandea / Tolosaldeko Ataria

Inkesta

�2013ko urriaren 6a, igandea / Tolosaldeko Ataria 5

Argazki galeria Argazki galeria

Rakel Arjol

«Lehen aldiz etorrigara KMK jaira»

«Lehen aldiz etorri gara gaur Kilome-troak jaira. Iruñetik etorri gara, auto-busean, egun osorako, eta20:30ean abiatuko gara, berriz,etxera bueltan. Gatibu, Vendetta,Skakeitan eta Itziarren semeak iku-si nahi ditugu printzipioz».

Marikruz

«Urtero joatengara KMK jaira»

«Egun osorako etorri gara Lazkaotik,baina Tolosako lagun batekin bereelkartean bazkalduko dugu, lasai-lasai. Zirkuitua egiteko asmoa dugu,ibilbidean barrena gauzak ikusiz, ur-tero joaten baikara Kilometroak, He-rri Urrats eta Nafarroa Oinezera».

Nerea Egibar eta Ainhoa Aretxabaleta

«Gero garbiketan ariko gara»

«Tolosakoak garenez, goiz pasa ate-ra gara, arratsaldean garbiketakotxandan ariko baikara Usabalen. Ezdugu talde zehatzik ikusteko asmo-rik, eta eskaintza ibiltariak jartzenduen giroari jarraituz ibiliko gara zir-kuituan barrena».

Imanol Etxeberria

«Jende asko mugitzen ari da»

«Laguntzera etorri naiz, diru aldake-tara, Zarauztik. Zifra zehatzik etaeman ezin dudan arren, San Blase-ko baselizako gunean jende askomugitzen ari da, eta batzuek kolpe-tik txartel asko erosten dituzte, taldehandian etorrita».

Juan Mari Aranguren

«Ilobekin zirkuituaegingo dugu»

«Ibarran bizi naiz baina tolosarranaiz. Ogi banatzailea naiz eta goize-an lanean aritu naiz, orain arte.Orain anaiarekin eta ilobekin zirkui-tua egingo dugu gunez gune dagoe-na ikusiz, eta haurren erritmoari ja-rraituz».

Ibai Sanz

«Arratsalderakoitxaropentsu gaude»«Erronkan parte hartzera etorri naizKilometroetara, Bergaratik, eta ba-tez ere ondo pasatzera. Globinkanaeta Mosaiko erraldoiaren probakegitea egokitu zaigu goizean, etabat irabazi dugu. Arratsalderakoitxaropentsu gaude».

Arantxa Orbegozo

«Zubiko muralamargotzen ari naiz»«Tolosarra naiz, eta San Estebangozubiko murala margotzen ari naiz.Kanpoan bizi den lagun baten disei-nua da, eta astean zehar marrazkiaegin ondoren, gaur egun osoan ari-ko gara koloreztatzen. Arratsaldera-ko amaitzea espero dugu».

Rosario Mujika

«Goizean goiz egindugu ibilbidea»

«Ordiziatik etorri gara Iparra Hegoataldeko kideok, ferialekuko janto-kian laguntzera. Ibilbidea goizeangoiz egin dugu lanera etorri aurretik,eta bazkari guztiak bukatu arteegongo gara hemen, beraz arratsal-dean ez dakigu zer egingo dugun».

Txoan Ormazabal Zabala

«Goizean ez duguia inor artatu»

«Tolosarra naiz, eta San Estebanenosasun dispositiboko arduraduna.Goiza oso lasai joan da, eta ez duguia inor artatu. Ez genuen ezer berezi-rik espero, baina zerbitzu gehiagoeskaintzeko prestatu gara. Arratsal-dean lan gehiago izango dugu».

Naiara Arrese

«Umeen erritmoragabiltza»

«Aretxabaletatik etorri gara, eta pix-kana zirkuitua egiten ari gara. Egiaesan, kontzerturen batera gusturajoango ginatekeen arren, ume txi-kiekin etorri gara, eta hauen errit-mora gabiltza, Porrotxekin argaz-kiak ateraz-eta».

Page 6: NAIARA ROLDAN DE ARANGUIZ Milaka euskaltzaleren uholde … · 2017. 3. 7. · LOMCE legea ar-buiatu, eta euskararen alde lanean jarraitzeko beharra nabarmendu du. Arantza Manterola

Elkarrizketa

Jone Urteaga • Laskorain Ikastolako Zuzendaria

«Gure KMK, ‘Ahora KMK’ bihurtu dira»Zuzendari arduratik mintzatu da Jone Urteaga“Ahora KMK”ek utzitako urtebete «trinko etaemozionalki oso beteaz». Boluntarioei eurenlana eskertu nahi izan die.

NAIARA ROLDAN DE ARANGUIZ

Jone Urteaga, Laskorain Ikastolakozuzendaria, Kilometroak festarennondik norakoez mintzatu da Tolo-saldeko Atariarekin. Bere nahien ar-tean KMK13 “Tolosako festa bihur-tzea, herritar guztion festa izatea”aurkitzen da. Izan ere, “LaskorainIkastola Tolosako ikastola da, herri-tik sortua eta herriari sor zaiona”. Urtebete pasa da Andoaingo Ma-nuel Larramendi Ikastolaren esku-tik testigua jaso zenutela. Atzerabegira zer nolako balorazio egin de-zakezue igarotako urteaz?Urtea ziztu batean pasa da. Oso trin-koa baina emozionalki oso beteaizan da. Esperientzia asko bizi izanditugu, lan asko egin dugu bainabeste sentimendu positibo asko gai-lendu dira: elkarlana, laguntasuna.. Ikastolako zuzendari gisa zer nola-ko sentimenduak bizi dituzu?Batzuetan kontrajarriak dira, arduraeta erantzukizun handia sentitzenbaita. Ondo erantzun nahia, guztionnahiak ase nahia… Horrek guztiaklan handia eskatzen du. Langile, gu-raso, ikasle, ikasle ohiengana jodugu; erantzun oso ona jaso dugueta nahia eta kezka guztiekin ondoaritzea da.

Gaurko festa, Tolosako festa iza-tea nahi dugu, herritar guztion festa.Hau da, herritarron desio edonahiak asebetetzeko festa izateanahi dugu. Jendea giro onean etasanoan ibiltzea eta disfrutatzeanahi dugu, azken batean dena ondobukatzea.Eskualdean ospatutako KMK fes-tak mugarriak izan dira. 2013kohau zertan izango da mugarri?Alde batetik, antzeman daiteke ibil-bide bizia, dinamikoa osatu dugula.Emanaldiak eta ikuskizunak ez dau-de soilik gune garrantzitsuenetan,gune txiki asko dago eta eskaintzaibiltari oso indartsua ere badago.

Bestetik, ekarpen handi bat eginnahi izan da gazteei ohikoa ez denbestelako eskaintza bat aurkeztuz,Erronka. Hezkuntza komunitate be-zala gazteei eskaintza egin behargeniela sentitu genuen. Errepika-tzen den eredutik harago aukera al-ternatiboa eskaini behar geniengure gazteei. Horretarako Ikasle Ba-tzordea osatu eta euren iritzia jasogenuen. Proiektua mahai gaineanjarri bezain laster guztion oniritziajaso zuen. Erronka izan zen emaitza.

Azken batean, Erronka Gipuzkoa-ko Ikastoletako DBH3 eta DBH4

mailetako gazteentzako lehiaketada. Gaurko egunean, KMK baitan,Tolosan, egun guztian zehar ospatu-ko da. KMK jaia antolatzeak helburu eko-nomikoa ere badu, Laskorain Ikas-tolaren jomuga Sakramentinoeta-ko eraikuntza berria ordaintzeaizan da.Beharrak aginduta proiektua horiizatea erabaki genuen. Ikastolak az-ken urtetan hazkundea izan du ma-trikulazioetan, hazkunde horrek az-piegitura beharrak sortu zizkigun.Ikasleak ez zitzaizkigun kabitzen etaLH erdi ziklokoak Sakramentinoeta-tik Usabalera mugitu behar izan ge-nituen. Hala ere, Sakramentinoetandauden haur guztientzat ez genuentokirik. Eraikin berri bat egitea era-baki genuen, 10 gela berri sortu etaareto handi bat eraiki genuen. Ho-rrek guztiak koste handia du. Ikasto-lak ez du ahalmenik kostuari aurreegiteko eta maileguen bidez ari garafinantzatzen, mailegu horiek ordain-tzeko ezinbestekoa dugu KMK anto-lakuntzako etekina.Helburu ekonomikoaz harago, zerutziko du KMK festaren antolakun-tzak Laskorain Ikastolaren komuni-tatean zein Tolosan?Proiektu eta lelo baten inguruan el-kartasun handia utziko du. GureKMK “Ahora KMK” bihurtu dira. Gu-retzat oso handia da. Ikastola aitzin-dari izan da beti euskararen erabile-ra bultzatzean. Oso argi genuen, ha-sieratik ere, gure Kilometroekinerabileran eragin nahi genuela, le-loa lekuko (Ahora!). Iruditzen zaiguTolosan beste urrats bat emangodugula erabilera mailan.

Horrekin batera, saiatu gara Tolo-sa herria partaide sentitzen. Urteanzehar egindako plangintza eta eki-taldiak era guztietako eragileekinaurrera eramaten saiatu gara. Etagaurko festan, ibilbidean zehar etaguneetan topatuko duzuen eskain-tza neurri handi batean Tolosalde-koa da, taldeen bi herenak eskual-dekoak dira. Laskorain Ikastola To-losako ikastola da, herritik sortu zeneta herriari sor zaio, herriari buelta-tu behar dio emandako guztia. Boluntarioak ere ezinbestekoak

dira gaurko egunaren antolakun-tzari begira. Erronka 2.000n ezarri-ta zenuten…Dezentez gainditu dugu 2.000ko zi-fra. 2.500 horren bueltan ibilikogara.

Boluntario zifra altu hori Erronkaprobari ere or zaio. Erronka probaere bada KMK txiki bat, KMK festa-ren barruan, bere gune propioak di-tu eta bere dinamikak boluntario as-ko eskatzen ditu. Baina beharrezkoboluntarioak lortu ditugu. Bestetikere, prebentzio lanetan gazte askomugitu beharko da.

Azpimarratzekoa ere bada gauregungo ikasleen partaidetza, ikara-garria izan da urte osoan zehar. Ezbakarrik Ikasle Batzordearen bidez,baizik eta laguntza eskatu zaien guz-tietan prestu azaldu dira; 10 laguneskatu direnean, 30 izan dituguprest. Emozioz beterik gaude gureikasleen jarrerarekin.Urtean zehar izan duzuen diru-itu-rrietako bat salmenta izan da. Urteosoan Korreo kaleko denda zabalikizan duzue, irteera ugari antolatu di-tuzue. Aurreikuspenak beteta?

Emaitza ekonomikoak ez dakizkitoraingoz, baina lan handia egin dahasieratik salmenta martxan jartze-ko. Denda azaroan ireki genuen,aurkezpena egin eta gero, eta ordu-rako 300-400 pertsona inguru lane-an zeuden. Prestakizun lanetan, bil-

tegi lanetan, arropa jasotzen, mar-katzen… Gainera, urtean zehar 300irteera inguru egin dira Gipuzkoakojaietara, erromerietara, azoketara…Guztiari esker, etekina ona izangoda. Testigua Orioko Herri Ikastolak jaso-ta, zein da luzatu beharreko gomen-dioa?Oriko ikastolarekin aspalditik gabil-tza harremanetan, guk ere horrelaegin genuen Andoainekin eta ohikoada hango batzorde buruak gure bile-retan parte hartzea, zer nolako dina-

mika eraman behar den ikusteko.Oso lagungarria da. Testigua uztean,lasaitasun sentimendua da sentitu-takoa.

Gomendioari dagokionez, disfru-tatzeko esango diet, azkar pasatzendela, lan eskerga dela baino lan horioso esker onekoa dela, trukean askojasotzen dela: aitorpena, elkarkide-tza… Horrek asko betetzen du, elika-tzen du eta indar handia ematen du. Eskualdeak abiatu berri duen apus-tua Tolosaldeko Ataria komunika-zio proiektua da (Tolosaldeko Hitza,Txolarre Irratia eta Galtzaundi Aldiz-karia). Nola ikusten du LaskorainIkastolak proiektu horren abiatzea?Aurrera begirako elkarlana aurrei-kusi daiteke?Laskorain Ikastola herriko euska-razko hedabideengandik oso gertuegon da beti. Oso proiektu interes-garria iruditzen zaigu. Gainera, etor-kizuna hor dagoela uste dugu, bategiteak onurak ekarriko du. Lasko-rain Ikastola beti egongo da elkarla-nerako eta laguntzeko jarreran. Bi-zitza luzea eta oparoa opa dizuegu,euskararen hobe beharrez.

«Gaurko festa, Tolosako festa izatea

nahi dugu, herritar guztion festa»

«Erronka. Hezkuntza komunitate

bezala gazteei eskaintza egin behar

geniela sentitu genuen»

Jone Urteaga Laskorain Ikastolan.NRA

�6 2013ko urriaren 6a,igandea / Tolosaldeko Ataria

Page 7: NAIARA ROLDAN DE ARANGUIZ Milaka euskaltzaleren uholde … · 2017. 3. 7. · LOMCE legea ar-buiatu, eta euskararen alde lanean jarraitzeko beharra nabarmendu du. Arantza Manterola

Tolosaldea

�2013ko urriaren 6a, igandea / Tolosaldeko Ataria 7

Papera, internet etairratia; erredakzio multimedia beretikTxolarre Irratiak, Galtzaundi aldizkariaketa Tolosaldeko Hitza egunerokoak eginduten eskaintza informatiboarekin jarraituko du Tolosaldeko Atariak, baina indartu egin nahi ditu asteburu bezperako eskaintza, herritarren parte hartzea eta irismena.

AINHOA OIARTZABAL

Herritarren sareaEtenik izango ez duen jarioa hartukodu Tolosaldeko Atariaren atari digi-talak. Horretarako, Komunitateaizeneko leihoa atondu dugu, non he-rritar orok eta elkarte guztiek izangoduten bertan zuzenean parte har-tzeko aukera. Foro libre eta ireki ho-netan, elkarrekiko errespetuz jardu-nez gero, Tolosaldeko herritarreikezka sortzen dizkieten gaiak, inte-resa eragiten dieten albisteak edotapartekatzeko gogoz bizi dituzten iri-tziak eman daitezke. Laburbilduz,Tolosaldeko egoerari pultsua har-tzeko foroa izatea nahi dugu.

Horrekin batera, eskualdeko herribakoitzak bere atala izango du, etabertan herriarekin loturiko informa-zioa ordenatuko dugu. Eskualdemailako beste zenbait gai, ordea,gaiaren arabera (politika, gizar-tea,...) sailkatuko ditugu. Eta urtehauetan guztietan eskualdeko ko-munikabideok sortu dugun hemero-teka oparoa ere paratuko dugu.

Internetek ohiko kazetaritzareneuskarrien zurruntasuna irauli eginduenez, ikus-entzunezko informa-zioa eta informazio idatzia eskutik

joango dira atari digitalean, eta in-formazioa gertatzen ari den uneanbertan eskaintzea izango da helbu-ruetako bat.

Codesyntax enpresak garatu etaTokikom euskarazko tokiko hedabi-deen elkarteak saretu asmo duenherri komunikabideen arteko plata-forma digitalaren Tolosaldeko web-gunea izango da Tolosaldeko Ataria.

Astekari berriaZortzi orrialde asteartetik ostegune-ra, eta 24 orrialde ostiraletan. Gal-tzaundi aldizkariaren eta Tolosalde-ko Hitzaren oinordekoa sasoiko ate-rako da plazara. Orain artekoprentsaren publikazio egunei eutsieta gainera, astero-astero, koloreta-ko 24 orrialdetako astekariari emandio bide proiektu bateratuak. Bez-perako albisteak biltzeko ez ezik, as-teburuan Tolosaldean izango dena-ren berri luze eta zabal emateko in-tentzioa du astekariak, Atariarenkolaboratzaile askoren lanarekinegingo dugu, besteak beste, IreneLarraza edo Estitxu Eizagirreren iri-tzi artikuluak aurkitu dituzu bertan,Fernando Rojoren eta Joxemi Saiza-rren historiari buruzko artikuluak,

Itxaropena Urkiolaren nahiz AinhoaBarandiaranen gogoetak, JosebaAntxustegietxarteren komikia,... etaabar gehiago.

Ostiralaren aurretik, ordea, egu-neroko gertaeren kronikak eta egu-neroko protagonisten lekukotzakjaso nahi ditugu 8 orrialdetan. Tolo-saldeko 28 herriei egin nahi diegutokia, nork bere burua ikus dezanAtarian islatuta. Eta horren berrietxeraino helduko zaie orain artekoHitzako harpidedun eta Galtzaundi-ko bazkide izan direnei, eta, Ataria-ren lagun edo Atarikide egingo dire-nei.

Tolosaldea osoan entzungaiOrain arte Txolarre Irratiak egin duenbezala, goizez lau orduz euskarazkoirratia zuzenean ariko da aurreran-tzean ere, baina irismen gaitasunhandiagoarekin; 107,6 fm irrati fre-kuentziak Aiztondo bailara gainditu

dezan eta Tolosaldearen zatirik han-dienean entzun dadin egin beharre-ko lanak egiten ari baita Ataria Irra-tiak. Gainera, ohiko esatariarekinbatera beste esatari baten ahotsaizango du Ataria Irratiak, eta Ataria-ko kazetari guztien parte hartzea.Horri, irratiko uhinetan gertatukoden beste jauzi bat gehitu beharzaio; paperezko zutabeetatik irrati-ko zutabeak egitera jauzi egingo du-ten kolaboratzaileena. Garbiñe Biu-rrun, Joxe Austin Arrieta, Antton Iza-girre, Ibon Artola eta beste zenbaitahots ezagun izango baititugu Ata-riaren mikrofonoen bestaldean.

Aldizkari eta webgune berriak duten itxura .I.T.

Page 8: NAIARA ROLDAN DE ARANGUIZ Milaka euskaltzaleren uholde … · 2017. 3. 7. · LOMCE legea ar-buiatu, eta euskararen alde lanean jarraitzeko beharra nabarmendu du. Arantza Manterola

2013-10-06IGANDEA

Eguraldia: Bihar

Goiza

24º

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:• Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu,Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidegoian, Elduain, Hernialde, Ibarra,Ikaztegieta, Irura, Larraul, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Villabona eta ZizurkilTolosaldeko Komunikazio Taldea, S.L-ko kideak:

Goiza: Eguzkia Arratsaldea: EguzkiaBeroena: 22ºHotzena: 15º

Arratsaldea

15º

Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SLLege Gordailua: SS-1323-2013Zuzendaria: Ainhoa Oiartzabal.Egoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa: 943 65 56 95. Faxa: 943 65 00 18E.P: [email protected] Webgunea: ataria.infoPapereko editorea: Eneritz Maiz.Interneteko editorea: Imanol Garcia Landa.

Irratiko editorea: Jon Miranda.Kudeatzailea: Jon Mujika. Publizitatea: 661 678 818. [email protected] Tolosa: 687 410 082-687 410 033. [email protected] Villabona-aiztondo: 687 410 022. villabona-aiztondo @ataria.infoAnoetaldea: 687 410 022. anoetaldea @ataria.infoIbarraldea: 687 410 118. ibarraldea @ataria.info Alegialdea: 687 410 034. alegialdea @ataria.info

Ataria-k Bai Euskarari

AINHOA OIARTZABAL

Gogoangarriak izan ohi dira Kilome-troen edizioak. Herritar ugari urteosoan aritzen dira lanean egun ba-kar bat antolatzeko. Baina egun ho-ri, ondo gogoan izaten da etorkizu-nean. Izan ere, hainbat urtez behinizaten dute Gipuzkoako ikastolek Ki-lometroak antolatzeko ardura; ha-mabost urte igaro dira Laskorainekazkeneko aldiz antolatu zituenetik.Ez ohiko ekitaldia izaten da, eta ezohiko lan eskerga egin ohi dute ikas-tolako arduradunek, irakasleek,ikasleek, gurasoek eta oro har, herri-tarrek. Ez ohikoa izaten da ere egunhorretan tokiko hedabideek egitenduten lana, ez ohikoa baita EuskalHerri osotik etorri diren milaka eus-kaltzaleren festaren kronika egitea.Bada ‘Tolosaldeko Ataria’-k esfortzubikoitza egin du aurtengo Kilometro-etan; herenegun argitara eman zen0. zenbakiaren ondotik, lehen lanegun ofiziala izan baita gaurkoa.

Kazetariak goizen goizetik ibili di-ra Ataria.info helbide elektronikoaeta 107,6 fm irrati frekuentzia idatzi-

ta zituzten kamiseta zuriak jantzitahan eta hemen antolaturiko ekital-diei, kontzertuei, hitzaldiei, eta orohar, Kilometroen festarekin lotutakobeste hamaika informaziori jarraipe-na egiten.Informazio hori guztia aha-lik eta azkarren zintzilikatu dugu in-terneten; argazkiak, bideoak, audio-ak,... euskarri diferenteak erabili di-tugu ahalik eta ikuspegi osoenaemateko . Era berean, LaskorainIkastolaren arduradunei edota Tolo-sara etorritako agintariei eta bisita-riei elkarrizketak egin dizkiegu zuze-nean Ataria Irratian eskaintzeko.

Ehunka argazki atera ditugu ibilal-dian zehar, eta batzuk sarean jarriostean, beste batzuk gaur eta biharKilometroei buruz prestatu ditugunpapereko edizio berezietan ikusikodute argia. Jaso ditugun irudi guztiak(eta bideoak) sarean zintzilikatukoditugu datozen egunetan, bai herri-tarrek bai eskualdeko beste bizila-gunek zein Tolosara etorritako bisi-tariek ikusgai izan ditzaten. Eta ho-rrela, beste urte batez, aurtengo Ki-lometroak ere gogoangarriak izandaitezen.

‘Ataria’ren estreinaldi gogoangarriaKilometroen festaren zurrunbiloan abiatuda eskualdeko komunikazio proiektubateratua, ‘Tolosaldeko Ataria’

Tolosaldekogizarte eragileak

Jendearen joan-etorria etenik gabekoa izan da Atariaren egoitzaren aurretik. E.M.