Narrazioa I

11
Hurrengo diapositibaK: Aukera anitzeko galderak (26 item) TESTU MOTAK NARRAZIOA I

Transcript of Narrazioa I

Page 1: Narrazioa I

Hurrengo diapositibaK: Aukera anitzeko galderak (26 item)

TESTU MOTAKNARRAZIOA I

Page 2: Narrazioa I

TESTU MOTAK: NARRAZIOA I

Hurrengo diapositiba: 1, Hasierako egoera

NARRAZIOAREN EGITURA

Hasierako egoera

(Aurkezpena)(Korapiloa)

(Konponbidea)

Bukaerako egoera

Arazoa OndorioaEkintza(k)

lehen gero

Irakasle: irakaslearen liburuan dituzu eskema honen argibideak.

Page 3: Narrazioa I

1.- Hasierako egoera (aurkezpena):

Egoera egonkor bat dago. Kontaketako zenbait elementuren aurkezpena egiten da: noiz gertatu, non, nor d(ir)en pertsonaia(k), eta egoeraren nondik norakoak.

Hurrengo diapositiba: 2, Arazoa

TESTU MOTAK: NARRAZIOA I

Page 4: Narrazioa I

2.- Arazoa:

Hurrengo diapositiba: 3, Ekintzak

Hasierako egoera aldarazten duen edozein ekintza edo gertakari da. Protagonistari sortzen zaion konplikazio batek narrazioaren orientabideabaldintzatzen du: konpondu behar den arazo bat, argitu behar den kontu bat, gainditu behar den ezbehar bat, ase nahi den desio bat lortzea… Romeo eta Julietako orientabidea, esate baterako, Montagu eta Kapulet familien artean dagoen gorrotoak ezartzen duen traba gainditzea da arazoa, protagonisten maitasuna gailen atera dadin.

TESTU MOTAK: NARRAZIOA I

Page 5: Narrazioa I

3.- Ekintza(k):

Arazo edo konplikazioak eragiten dituen gertakari eta ekintzen katea da. Hots, arazoari aurre egiteko, pertsonaiek egiten dituzten ekintzen bilduma: zailtasunak, arriskuak, haserreak, ibilerak, hartzen dituzten erabaki berriak, etab. Bestela esanda: gertaeren segida. Narrazioko zatirik luzeena izaten da gehienetan, eta gertaerarik gehienak jasotzen ditu.

Hurrengo diapositiba: 4, Ondorioa

TESTU MOTAK: NARRAZIOA I

Page 6: Narrazioa I

4.- Ondorioa (erresoluzioa):

Ekintzen errematea. Gertaera erabakigarri bat dago arazoak sortutako ekintzei gailurra ematen diena.

Hurrengo diapositiba: 5, Bukaerako egoera

TESTU MOTAK: NARRAZIOA I

Page 7: Narrazioa I

Beste egoera egonkor batera iristen da kontaketa, hasieratik bestelakoa.Bost urratseko egitura hori ez da berdin agertzen narrazio-testu guztietan.

• Ipuin eta narrazio laburretan, molde tradizionalekoetan batez ere (ez hainbeste modernoetan), pauso horiek, ordena gorabehera, bere horretan ageri dira.

• Narrazio luzeetan –eleberrietan, kasu– errepikaria da. Hots, bukaerako egoera beste kapitulu edo sekuentzia baten hasierako egoera da, kateaketa horren bidez testu narratiboak bere progresioan jarrai dezan.

5.- Bukaerako egoera (1/2):

Hurrengo diapositiba: 5, Bukaerako egoera II

TESTU MOTAK: NARRAZIOA I

Page 8: Narrazioa I

5.- Bukaerako egoera (2/2):

Sekuentziaka edo kapituluka agertzeaz gain, ordea, bere osotasunean eskema horretara errenditzen da sarritan istorio luzea ere.

Hurrengo diapositiba: 6, Hedabideetako egitura

TESTU MOTAK: NARRAZIOA I

Page 9: Narrazioa I

Albisteak oso berea du egitura jakin bat: berriak elkarren segidan ematen dira garrantzitsuenetik arruntenera –titularra, leada (6 W deituriko teknikaz baliatuz (zer eta non, zergatik eta nola, zenbat eta noiz) eta gorputza –.

6.- Hedabideetako narrazio-testuen egitura:

Hurrengo diapositiba: konparatzeko eskema

TESTU MOTAK: NARRAZIOA I

Page 10: Narrazioa I

Go

rpu

tza

Klim

axa

5.- EGITURA:

Kon

po

n-b

idea

Ko

rap

iloa

Au

rkez

pen

a

Lehen xehetasunak

Interesean gora egiten duten datuak

Klimaxa

(Aurretitulua) Titulua

Azpititulua

Sarrera edo leada

Datu arruntagoak

Garrantzi gutxieneko

datuak

TESTU MOTAK: NARRAZIOA I

Page 11: Narrazioa I

amaiera