NEGUA 2013ko apirila UDABARRIAJOAN ORRI Press 2013... · ordezkariak batu ziran Torrebillelan,...

12
1 43. zk. 2013ko apirila NEGUA JOAN UDABARRIA ETORRI

Transcript of NEGUA 2013ko apirila UDABARRIAJOAN ORRI Press 2013... · ordezkariak batu ziran Torrebillelan,...

1

43. zk. 2013ko apirila

NEGUA

JOAN

UDABARRIA

ETORRI

2

2 ERDU PRESS

Obrak amaitu eta berehala gazteen lokala atontzeari ekin jako Fruizen eta, daborduko, 13-25 urteko gazteek ber-tan bildu eta egoteko aukerea daukie. Hasita dago talde bat bertan batzen, eta funtzionamendu eta alkarbizitzarako arau-tegia zehaztu dabe.

Zezeilaren 16an mozorro festa izan zan Meñakan. Eguraldiak lagundu eban eta jai giro itzela izan genduan herrian. Zahar, gazte eta batez be umeak mozorrotu ziran frontoian egin zan txokolatada gozoaz gozatzeko.

Apirilean ospatzen dan Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, liburuak trukatzeko azokea antolatuko dau Arrietako Udalak. Azokea Arrietako plazan egingo da apirilaren 21ean (domeka), 12:00etatik 14:00etara. Irakurrita eta etxean erdi baztertuta (edo ez) daukoguzan liburu horreek Arrietako udaletxera edota ludotekara eroan behar dira, trukean txartel bat emango da azoka egunean erabili ahal izateko. Liburuak udaletxera zein ludotekara eroateko azken eguna apirilaren 16a. Modu polita eta ezin merkeagoa daukoguzan liburuei etekina atera eta irakurketea bultzatzeko. Animatu eta parte hartu!

Berbatxangoak eskainiko dira Gamiz-Fikan. Berbatxangoen helburu nagusia aisial-dian euskeraz berba egiteko ohiturea hartzea, eta alkarregaz ondo pasatzea izango da. Horregaitik, egingo diran urteera guztietan udaleko euskera teknikaria egongo da euskaldunak euskeraz berba egitera animatzeko, eta euskeraz ez dakienei laguntzeko. 6-7 irteera egingo dira 2013. urtean, guztiak tri-kitixagaz giroturik. Lehen txangoan UGARTE DORRETXEA bi-sitatuko dogu.Noiz: apirilaren 21ean.Ordua: 10:00 etanIbilbidea: Udaletxetik urten eta Ugarte Dorretxera bisita, Goi-zane baserria, Olekoetxebarri baserria, Pepillone baserria, Amuntxebarri baserria, Ugarte eta Udala.Aurretiaz izena emon udaletxean. Animatu, eta etorri!!!

Zezeilaren 2an (zapatua), eta 3an (domeka) hainbat meñakar batu ginan santa eskean. Hasteko, Meñakabarraneko nagusien egoitzan, handik Meñakara, meza ostean abesteko eta gero Bidebietara joan ginan. Hurrengo egunean; Kostone, Atxeta-gane, Elizondo eta txokoan abestu genduan. Eta bazkari eder bategaz amaierea emon geuntsan.

Martiaren 18an Fruizko nagu-sien alkartekoek (“Fruna”) ki-rola egitearen onurei buruzko berbaldia eduki eben Lurbarri eraikinean. Berbaldi emoteaz Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Medikuntzakoak arduratu ziran, eta hogei bat fruiztar bildu ziran.

Martiaren 18tik 24ra jantzien erakusketea egin zan Fruizko eskoletan. Erakusketeari amaierea emoteko, azken eguenean, desfilea egin zan herritik. Erakusketako arropa guztiak Igone Bilbao fruiztarrak egindakoak izan dira.

-Oinarrizko Internet-e-administrazinoa-Google Apss-Irudia eta Soinua-Sare Sozialak 2.0-Sofware librea Izena emoteko Arrietako udaletxera deitu (94 615 30 65)

Martxoan 22an, arratsaldeko 7ak inguruan dator Korrika Meñakara. Larrauriko lautada hartuko dau Mungiatik datorren Korrikak eta Meñakak gasolindegi aurrean hartuko dau lekukoa. Aur-ton Iñaki Intxausti izango da lekukoa eroango dauena, Me-ñakan euskera ikasten dagozan guztiak ordezkatuz.

Igazko ekitaldian jarri zan martxan lehenengo aldiz lore eta landara le-hiaketea, eta harrera itzela izan eban herritarren artean, guztira 39 lagunek hartu eben parte!! Aurtengo maiatzean II. edizinoari ekingo jako eta igaz besteko arrakastea eukitea espero da.

Gogoratu nahi dogu Gamiz-Fikako Udaleko Euskera zerbitzuak Face-book ataria daukola. Bertan Eus-kera zerbitzutik antolatzen diran ekintzen ganeko informazino guztia dago. Animatu, sartu zaitez, eta bidali zure proposamenak edo ideia barriak!!!

3

3ERDU PRESS

FRUIZHERRI KANTARIA“Lamiñe” abesbatzak 10 urte bete dauzala eta Rosamari Legarretaetxebarriagaz egon gara. Hemen dozue laburtuta beragaz eukitako alkarrizketatxoa.

Rosamari,

Gure hasierea eleizan izan zan, eleizako koruan abesten genduan eta orduan planteatu genduan eleizatik kanpo, talde moduan, herriari begira be kantatzen hastea. Eta holantxe sortu genduan “Lamiñe” abesbatza, hasiera haretan Mikel Legarretaetxabarria genduala zuzendari.

Ondorengo urteak abestuz eta ikasiz, ikasiz eta abestuz joan dira, biak eskutik. Bitarte horretan gure lana zuzentzen eta bideratzen honeek zuzendariak aritu izan dira: Mikel Legarretaetxebarria, Andere Legarretaetxebarria, Agurtzane Mallona eta, gaur egun dagoan, Josu Abaunza. Bakoitzak bere estilo propioa euki dau, bere lan egiteko modua, eta danan fruitua da gaurko “Lamiñe” . Agurtzaneri esker ahots teknikea lantzen hasi ginan, eta horixe bai egin jakun hasierean gatx, gu ez geunden ohituta, barria zan dana guretzat, eta lan eta disziplina handia eskatzen euskun, baina benetan gagoz eskertuta gure teknika hobetzen ikaragarri lagundu euskulako.Eta bidean agertutako “ezustezko” polit moduan telebistako lehiaketara joan ginenekoa aitatuko neunke nik. Batetik, gure herriaren izena zabaltzen lagundu ebalako; eta bestetik, herritar guztiek erakutsi eben inplikazinoa eta emon euskuen babesagaitik.

Abesbatza herrikoia. Herrira begira sortutakoa eta herria kontutan hartzen dauana.

Taldean gagozanak sano gogotsu baina urteak aurrera doaz eta jente barria, gerora lekukoa hartuko dauan jentea behar da. Horregaitik lerro honeek aprobetxatu gura dodaz gazteak animatzeko eta esateko Lamiñeko ateak zabal-zabalik dagozala eta gu geu be prest gagozala dakiguna erakusteko.

Bai, apirilaren 21ean geure herrian, Fruizen, abestuko dogu; 27an Lezaman; eta maiatzaren 18an Mungian.

Errepertorio zabala daukogu baina, holan, bat esateko Txanton Piperri operea esango neunke. Abesti horregaz oso gustura sentitzen gara, paper barik abesten dogu eta, normalean, berori kantatzen dogu amaieretan. Fruizko “Lurbarri” eraikinaren inagurazinoan be horixe abestu genduan.

4

4 ERDU PRESS

Lehengo zezeilaren 7an Mungian ikurrinearen aldeko plataforma aurkeztu zan. Espainiako bandera udaletxean imintearen aurkako herritar talde ugari parajetu zan, euron artean inguruko hainbat eragile; kultural, kirol eta sozialen ordezkariak batu ziran Torrebillelan, “Geure ikurren alde” lelopean egin zan ekitaldian.

Hauxe bertsoa bota eban Asier Legarreta meñakar bertsolariak:

MEÑAKAAZALERAKO IPUINAKAzaroaren 4 , 11 eta 18an Meñakako liburutegian “ Azalerako ipuinak” tailerraren hiru saio egin ziran.

“Azalerako Ipuinak” tailerrean 0 eta 2 urte bitarteko umeak dituzten 9 familik parte hartu eben.

Saioak emoteaz Saroa Bikandi arduratu zan, beste hainbat liburutegitan be eskaini izan dauz holango saioak eta beti oso erantzun ona jaso izan dau.

Batetik, masajeek eskaintzen daben komunikazinoa motaz baliatuz, eta bestetik, ipuinek, poemek, hitzen jokoek, kantuek, jolasek, liburuek… eskaintzen daben komunikazinoa erabiliz, giro lasaia eta xamurra sortu zan eta horrek bide emon eban umearen beharrizanak asetu eta komunikazio bide barriak zabaltzeko.

Adin tarte horretan, garrantzi handikoa da hitza, kontakizuna, ipuina, gorputzagaz lotzea.

Entzumena, kontaktua, ikusmena, usaimena , eta dastamena literaturara ate ireki bat izan daiteke.

MEÑAKA BE IKURRIÑEAREN ALDE

Espainia erratu egin da

Bandera ezartzean

Errespetu faltea da

Gudariak oroitzean

Ikurrina daroagu

Askok bihotzean

Mesedez ez imini

Bandera udaletxean.

Irrintzi bat entzun da

Mendi tontorrean.

Goazen abertzaleok

Ikurrinan atzean.

5

5ERDU PRESS

EUSKAL DANTZA IKASTAROAK HASI DIRA GAMIZ-FIKAN

GAMIZ-FIKA

LUDOTEKA ZERBITZUAESKAINIKO DA GAMIZ-FIKAN

Ludotekak ateak zabalduko dauz apirilean. Helburu nagusia da umeek aisialdian euskeraz jolasteko ohitura hartzea. Horregaitik, Udaleko euskera teknikaria begirale lanetan arituko da. Umeek euskeraz jolasteko aukera izango dabe, eta nahi izan ezkero, liburuak mailegutzan hartzeko aukera be egongo da. Zerbitzua 3-12 urte bitarteko umeei eskainiko jake. Udalak EMAUSekoei eskerrak emon nahi deutsez egin daben lanagaitik ludoteka margozten. Mila esker, benetan!!

6

6 ERDU PRESS

Noiz eta nortzuk sortu zenduen “Gaztedi” Meñakan?

Arinago probadero zaharrean egiten ziran probak, orain Herriko Taberna dagoan lekutik kaminorantza egoan probaderoa eta bertan bost urtean antolatu genduzan pisu libreko idien probak.

Gaztedi taldea honexek sortu gendun : Felipe Elorriaga, Jose Luis Ziarreta, Jesus Ziarreta, Jose Orbe “Txorna”, Juan Larrauri eta Iñaki Aurrekoetxeak “Iñakito”.

Herrian jente asko egoan laguntzeko prest eta Gaztelugatxeko San Juanetik ekarritako harriekaz egin gendun probadero barria. 250 pezeta kosta zan, geure biherra eta materialak kontuen hartu barik. Herrian egozan langabetuak be, beharrean imini genduzan eta eureri pagetan inbertiduko dirua zan hori.

Noz estrena zan probadero barria?

Probadero barria 1988. urteko abuztuaren 27an egin zan. Aurton hogeita bost urte betetan dira.

Estrenetako probadero barria, hiru buzterririk onenak ekarri ziren Bizkaitik eta hiru onenak Gipuzkoatik. Urte horretan Josu Agirre karreteru meñakarrari egin jakon omenaldia.

Egon zan aldaketarik ordu arteko probak egiteko eran ?

Bai, zezeila aukeratu zan probak egiteko hilea eta pisu libreko idien probak egitetik “peso comparado” edo pisu konparatuko idien probak egitera pasatu ginen.

Zelan ikusten dozu idi proben etorkizuna. Meñakan eta Meñakatik kanpo?

Idi proben afiziñoa leku danatan bajatu da. Sasoi bateko ba-serritarrak hil egin dira eta gazteak beste bizimodu bat eroan dabe. Meñakan ezeze, beste lekuetan be, bajonazo itzela egin dabe idi probak, Bizkaiko Abadiñon eta Gipuzkoako Aian izan ezik, hor jente asko mogiduten da, arrazoi bigatik batez be; sasoi onean egiten diralako probak eta tradiziño handia dagoelako.

Badekozu anekdotarik kontetako?

Bai, bi bai gitxienez. Probaderoari txapela egitea diru asko

ALKARRIZKETEA

Iñaki Aurrekoetxea “Iñakitori”Zenbaki honetarako Meñakako “Gaztedi” taldekoa dan Iñaki Aurrekoetxea “Iñakitori” egin deutsagu alkarrizketea.

GAZTEDI ALKATEKO KIDEAK

Zutunik: Jose Orbe “Txorna”, Pedro Badiola, Felipe Elorriga, Jose Angel Telletxea, Iñaki Aurrekoetxea “Iñakito”, Jon Sarria, Joseba Mardaras, Juan Manuel Asolo, Jose Mari Legarreta “Tio”, Jose Luis Ziarreta, Jabi Torre “Jabito”.

Makurtuta: Juan Larrauri eta Felix Gotilla “Txarba”

Urtea: 1990. urtea.

7

7ERDU PRESS

kostau zan. Orduen Felipe Elorriaga egoan alkate eta dana egin zan diru publikoagaz. Buelta asko emon arren azkenean be, egin zan txapela. Orduen probadero gitxi egoan estalpean eta jendeak estimaziño handia hartu eutson Meñakako probaderoari.

Gero, harrie zelan lortu gendun kotauko deutsut: Bakioko probaderoan behin erabili eben 1700 kiloko harria, untze asko egiten ebezela eta, kendutea erabaki eben baten erabilitako harria. Orduan ia geuk erosteko erarik ete dagoen esan neutsian eta eurek; “Bai pozik”- erantzun eustian. Gu pozago gengozan, harri barri-barria apur bat ebagi eta Meñakara ekarri gendun. Itzel joian harria probadero barriko harritxuak be itsasoko harriak (guijarros) zireala kontuan hartuta. Eta halantxe gura ez dala antzean lortu gendun harri barria merkeau Meñakarako.

Meñaka idi probetako “ligillan”sartuten da?

Bai, Bakio, Birle, Jarate-Maruri, Laukiz, Urduliz, Berango eta Getxo, Meñakagaz batera sartuten dira eskualde baten. Gero hemetik lotuten diren sei buzterririk onenak BBK Txapelketara doaz. Eta danatatik punturik gehien eskuratuten dabezan buztarriak Bizkaiko Foru Aldundiak egiten dauen “Super prestigio” Txapelketara doaz.

Idiak bakarrik ibili dira Meñakako karrajuen edo probalekuan?

Ez. Baten Lutxanako andrakaz agin zan andra-probia. Orduen ez zan holakorik inon egiten eta topera egon zan probaderoa. Zaldi probak desafio eran be ikusi ahal izan dira. Horrexekaz ikuskizunekaz eta lehenengo egunean ekarri genduzan sei buztarriekaz baino jente gehiago ez dot iñoz ikusi Meñakako probaderoan.

Zelan ikusten dozu geroa?

Ilun baten. Herrian afiziño gitxi ikusten dot, eta kanpotik datorren jentea gero eta zaharragoa da, eta lantzean bat hil be egiten dira. Ez dot ikusten urte askotarako kontua danik zoritxarrez. Baina kontuen hartu ez dala geure errua, jentearen ohiturak aldatuten joan dira eta hori onartu beharra dago.

Merezidu izan dau honetan urte guztietan egin dozuen ahaleginak?

Guretzat bai, guk sano ondo pasau dogu urte guzti honeetan, baina hori zeuok esan behar dozue, ia guk eginekotik zenbat aillega jatzuen zeuori kontuan hartuta.

Zeozer gehiago esan gura dozu?

Bai. Azkenengo urteetan jente asko joan jaku, batzuk zaharrak eta beste batzuk ez hain zaharrak, eurontzako danantzako omenajetxua izan daiela gurako neuke atara dozuen erreportaje hau. Eskerrik asko bihotzez, Meñakan lehenengo kirol eta kulturala kontuen hartu dozuelako.

MEÑAKAKOIDI-PROBAK 2013

Mendipe 50 untze 2,44m /Goieta 48 untze / Txomin Renteria 48 untze.

Luberri 50 untze ¾ 1,04m / Landazabal 44 untze 2,95 m / Muebles Urrutia 47 untze ¾ 1,63m.

Iñaki Lopategi 52 untze ¼ 4,55m / Juan Agustin Bilbao 50 untze 3,10m / Taberna Goieta 48 untze ½ 3m / Biorenabarri 50 untze ¼ 5,47m.

8

8 ERDU PRESS

Dakizuenez, Erdu Press aldizkaria Arrieta, Fruiz, Gamiz-Fika eta Meñakako Udaletako euskara zerbitzuek kaleratzen daben aldizkaria da.

Urtean hiru zenbaki kaleratu izan dira orain arte eta zenbaki bakoitzeko 1.450 ale. Aldizkaria lau udalerrietako etxe guztietara helararazo izan da.

Aurten, Erdu Press aldizkarian aldaketa batzuk ezarri dira kopuruei eta banaketa moduari jagokenean:

1.- Aurrerantzean aldizkaria paperezko bertsioan eta bertsio digitalean (PDF interaktiboa)irakurtzeko modua egongo da.

2.- Paperean zenbaki bakoitzeko 250 ale kaleratuko dira guztira, eta ez da etxez etxeko banaketarik egingo.

Aurrerantzean, bada, leku honeetan izango dozuez aldizkariak irakurgai:

www.arrieta-udala.net

www.fruiz.net

www.gamiz-fika.com

www.menaka.eu

Arrietan: udaletxean, liburutegian, mediku kontsultategian eta tabernan.

Fruizen: udaletxean, liburutegian, Lurba-rrin eta tabernetan.

Gamiz-Fikan: udaletxean, mediku kontsul-tategian eta tabernetan.

Meñakan: udaletxean eta liburutegian.

9

9ERDU PRESS

XV.IPUIN LEHIAKETAKOLAN IRABAZLEAKAZ

Arrieta, Fruiz, Gamiz-Fika eta Meñakako Udalek liburuxkea atondu dabe XV. Ipuin Lehiaketako lan irabazleakaz.

XV. Ipuin Lehiaketea joan dan abenduan egin zan, eta guztira 23 lagunek hartu eben parte. Sari banaketea abenduaren 14an egin zan Arrietan, eta parte-hartzaile guzti-guztiek jaso eben saria.

Epaimahakide lanetan honako honeek aritu izan ziran: Pilare Baraiazarra, Saioa Larrabeiti, Aitzbea Yarto eta Igone Me-nika. Hemendik gure eskerrona hartutako lanarengaitik.

Orain kategoria bakoitzeko lehenengo hiru sarituakaz ipuin liburuxka atondu da eta udal antolatzaileetako web orrie-tan jarri da irakurgai.

martiaren 14an Andoainen hasi eta, Euskal Herrian zehar 2.350 km baino gehiago egin ostean, Baionan amaitu zan martiaren 24an. Aurtengo edizinoaren leloa izan da, eta inoizkorik jente gehien bildu dau.

Arrieta, Fruiz, Gamiz-Fika eta Meñakako Udalek be korrika lagundu dabe kilometroak erosiz, materiala erosiz eta Ko-rrikan parte hartuz.

Korrikea bera gelditu dan arren, mezua Euskal Herri osoan zabaldu da eta orain euskaltzale guztion zeregina da geure

egunerokoan Alkarreri euskerea emotea ! !

10

ERDU PRESS

Kurtso honetako ordutegia nahiko zabala da, 7:30etatik 17:00etara, eta hori dala-eta ikasturte honetan hezitzaile bi gagoz, bata jardun osoan eta bestea 3/4 jardunagaz.

Biok gara bizkaitarrak, bata Bermiotarra eta bestea Markina-Xemeinekoa.

Ez, egia esan, ez genduan ezagutzen.

Herri txikia dala bistan dago, lasaitasunaren eta naturaren erdian. Horrek hasieratik nolabaiteko lasaitasun bat emon euskun, jentearen hurbiltasuna nabaria izaten dalako holango herri txikietan. Eta guk geuk baieztatu izan dogu hori holan dala, hasiera- hasieratik haurreskolako gurasoek euki daben jarrerea oso irekia, gertukoa eta konfiantzaz betetakoa izan dalako. Horreri esker, oso gustora gagoz bai haurreskolan eta baita herrian be.

Kurtsoa aurrera joan ahala gero eta ume gehiago dagoz, irailean 5 ume izatetik, 9 ume izatera pasatu gara. Datorren kurtsoari begira be, kopuru horreetan mantenduko garela uste dogu. Ume gehienak Arrietakoak dira baina Fruizko batzuk be badagoz.

Haurreskolen Partzuergoak haurraren garapena bere osotasunean garatzea du helburu, hau da, umearen

garapen fisikoa, intelektuala, afektiboa eta soziala kontutan hartu eta horreek

danak bultzatzea eta lantzea da gure zeregina, eta hori guztiori, zelan ez, familien laguntzagaz.

Garai zailak ari gara bizitzen, krisiak era-gindako murrizketak dirala-eta. Murrizke-

ta batzuk euki doguzan arren, guk geure lana ahalik eta ondoen eta euskeraz egiten jarraitu gura dogu, eta horretan ahaleginduko gara.

URTETXOA BETE DAUARRIETAKO HAURRESKOLAK

Igazko urtarrilean zabaldu ebazan ateak Arrietako Haurreskolak. Hiru umetxogaz hasi zan orduan, eta orain, urtebetegarrenera, 9 dagoz. Kontuan hartzen badogu, Haurreskolak 10 umerentzako lekua daukola, pozik egoteko moduko datua da, erakusten baitau zerbitzu horren beharra egon egin dala gurean, eta eskaini izan danean oso ondo hartua izan dala.

Arrietako Haurreskolaren barri zehatzagoa eukiteko aurtengo ikasturte honetan hezitzaile lanetan dagozan Goiuri eta Olaiagaz egon gara.

11

1- Entzuna dozu inoiz “Guzurrak hankea labur” esakunea?2- Zer esan gura dau, zure ustez? 3- Eta ados zagoz ?? Zergaitik?4- Egia ala guzurra, bietatik zein izan

leiteke mingarriagoa?

ERDU PRESS

1.- Bai, entzunda dekot.2.- Guzurtia akabuan beti harrapatzen dogula guzurretan.3.- Bai, guzurrek denporeagaz ahaztu egiten direzelako.4.- Guzurra da mingarriagoa.

1.- Bai, ikastolan entzun dot.2.- Guzurtia beti harrapatzen dala.3.- Bai, azkenean norbaitek harrapatu egingo daualako edo guzurrak esaten badozuz denbora guztian

egon behar zara guzurrak esaten, eta azkenean igarri egiten deurie.4.- Biak, guzurra esateak min ematen daualako baina batzuetan egia esatea be mingarria da.

1.- Bai, amak asko esaten deust.2.- Guzurregaz ez dala asago ailegetan.3.- Bai, ados nago, egia lehenengoan esanda guzur gitxiago asmatu behar doguz eta holan nahaste

gitxiago.4.- Egia da min gehiago egiten dauana.

UMEEN TXOKOA

12

ERDU PRESSERDU PRESS

EUSKARA ZERBITZUA

Emiliñek zapateru egiten eban Olabarrin behar, Luis taberneruarenean.

Han beharrean dabilela, egun batean fraile bat (lehenago fraileak ibiltzen ziran batzean).

Emiliñeri esan eutson fraileak limosmea batzean dabilela.

-Ba, bai, ensegida. (Bertakoak) ez dauz hemen baina soloan dagoz. Ointxe ensegida esango deutsiet eta etorriko jatzuz. Ni hemen behargina naz da ba… eutsi hau umea. Umea negarrez han eta:

-Euki eizu hau umea apur baten –esan eutsan fraileari- errekadua egiten noa haiei solora-eta.

Eta frailea umea euki ezinik. Emiliñek ha emon eutsonean… kittu!

Frailea umea euki ezinik. Eta Emiliñek eskapa eutsan eta kittu!

Fruiztarrak berbetan, Jon Uriarte

(Aurreko zenbakiko erretratua Meñakan atarakoa izan zan)

Euskerea da euskaldun egiten gaituena

- Alkartasunik ez dagoan lekuan, indarrik ez.- Asto txikiaren gainera, danak igo.- Lotzen dakienak, askatzen be badaki.

Atsotitzak, Gotzon Garate

Herritarra udaletxeko bulegoetara sartu da, ziurtagiri bat jasotzera:– Abizena? –galdetu deutso funtzionarioak.– Guridi, “h” barik.– Zelan esan dozu?– Guridi, “h” barik.– Baina Guridik ez dauko h-rik eta!– Ez, ba! Horixe berori esan deutsut neuk birritan!

(moldatuta) iturria:http://www.argia.com/blogak/kike-amonarriz