Neguko solstizioa ospatzen

3
Neguko Solstizioa PROPOSAMEN didaktiko bat: 1. Bi testu horiek bikoteka irakurri ondo ulertu arte. Gero bikoteak aldatu eta elkarri kontatuko diote bere testuan dagoena bikotekide berriari. 2. Solasaldi dialogikoa egin bi testuen gainean (ikus eu.wikipedia: solasaldi dialogikoa) Bi testu horiek landu eta gero ikasleei hirugarren testu bat idazteko proposamena egin ahal zaie: Idazlana: Zuk, 1969. urtean, seme-alabak euskaraz eta euskal kulturan hezi nahi dituzu. Ikusi duzu gero eta ezezagunagoak direla euskal kondaira zahar batzuk. Gero eta maizago telebistatik-eta agertzen ari dira, Papa Noel, Santa Klaus... Zuk zure herriaren kultura, euskara eta ohitura zaharrak sustatu nahi dituzu. Idatzi gutun bat guraso elkarteko beste gurasoei Papa Noel gero eta indar handia hartzen ari den pertsonaia Olentzerorekin trukatzeko ideiarekin. Telebistan Papa Noel baina guk, ordainetan, Olentzero sustatu beharko dugu...

description

Abenduan euskara eta literaturan, DBHn erabiltzeko materiala. Mikro unitate didaktiko bat.

Transcript of Neguko solstizioa ospatzen

Page 1: Neguko solstizioa ospatzen

Neguko Solstizioa PROPOSAMEN didaktiko bat:

1. Bi testu horiek bikoteka irakurri ondo ulertu arte. Gero bikoteak aldatu eta elkarri kontatuko diote bere testuan dagoena bikotekide berriari.

2. Solasaldi dialogikoa egin bi testuen gainean (ikus eu.wikipedia: solasaldi dialogikoa)

Bi testu horiek landu eta gero ikasleei hirugarren testu bat idazteko proposamena egin ahal zaie:

Idazlana:

Zuk, 1969. urtean, seme-alabak euskaraz eta euskal kulturan hezi nahi dituzu. Ikusi duzu gero eta ezezagunagoak direla euskal kondaira zahar batzuk. Gero eta maizago telebistatik-eta agertzen ari dira, Papa Noel, Santa Klaus...

Zuk zure herriaren kultura, euskara eta ohitura zaharrak sustatu nahi dituzu.

Idatzi gutun bat guraso elkarteko beste gurasoei Papa Noel gero eta indar handia hartzen ari den pertsonaia Olentzerorekin trukatzeko ideiarekin. Telebistan Papa Noel baina guk, ordainetan, Olentzero sustatu beharko dugu...

Page 2: Neguko solstizioa ospatzen

Duela milaka urte gutxi batzuk...

Imajina ezazu duela milaka urte bizi izandako pertsona zarela.

Daukazun adinarekin guztiontzat pertsona nagusia zara. Ziur aski, aita edo ama zara dagoeneko. Badakizu ehizan, badakuzu non dauden fruiturik hoberenak, badakizu basoan etxola bat egiten, zure senidearteko eta lagunekin batera. Horma sendo baten kontra enbor batzuk ipini eta haizea eta euriaren kontrako babesik ona egiten ikasi duzue zuen leinukook. Halabeharrez. Onena kobazulo bat topatzea litzateke baina ezagutzen dituzuen guztiak beste leinuetakoek kontrolatzen dituzte eta zuen leinukook Kobazuloz-zutenak deitzen zarete. Orain nahiago duzue etxolak gustuko duzuen tokian eraikitzea eta ehiza eta fruitu-arboletatik hurbil baldin bada, hobe, jakina. Ez duzue kobazulo bat konkistatzeko borrokatzeko beharrik...

Ezagutzen duzun pertsonarik zaharrenak zu halako bi aldiz luzeago bizi izan da. Eskuetako atzamar bakoitzeko halako hirutan ikusi omen du neguko ospakizuna. Neguko ospakizuna zer den zahar horrek berriro ere azaldu dizu. Zuk ez duzu ondo ulertzen majia baina berak hobeto. Kontatu dizu zeruan eguzkiak egunero arku bat marrazten duela. Arku hori ez da koloreetako ortzadarra baizik eta eguzkiak zeruan zehar egiten duen bidea, ibilbidea. Goizean sortaldetik irten, eguerdian hortxe goian eta arratsaldean sartaldetik ezkutatu...

Udan eguzkiak ibilbide luzeagoa eta altuagoa egiten du. Gure gainetik pasatzen da eta denbora luzean egoten da argitzen eta berotzen... Baina neguan eguzkiak ibilbide laburragoa egiten du. Hegoaldetik ibiltzen da (horrexegatik egiten ditugu ateak hegoaldeari begira) eta garai hauetan gero eta ibilbide laburragoa egiten du. Eguzkia hotzitu egiten da garai hauetan...

Horregatik guztiarengatik urtero neguko ospakizuna egiten dugu. Sute handia erretzen dugu eta sutearen erdi-erdia sunbila erretzen dugu: topatzen dugun enborrik handiena. Gau osoan su horrek eguzkia berotuko du eta hasiko da gero ibilbide luzeagoa eta beroagoa egiten. Hurrengo egunean ura berria da, urte berria. Udaberria eta uda etorriko dira geroago.

Gau osoan egoten gara ahalik eta intxaur, hur eta gaztain gehien jaten eta eguzkiari deika, abesten, ur zaharra, ardoa, edaten dugu. Oskolak sutara botata hurrengo egunean eguzkia gutaz errukituko da eta ura, urtea, berrituko da.

Sunbilaren errautsak majikoak dira eta guretzat inportanteak diren lurraldeetan barreiatuko ditugu errautsa horiek.

Page 3: Neguko solstizioa ospatzen

Duela ehunka urte batzuk...

Hemengo baserritarrak, artzainak, arrantzaleak-eta oso ezjakinak dira. Batzuk oraindik ere ia-ia ez dakite nor izan zen JesuKristo Gure Jauna. Oraindik ere siniskeriatan sinesten dute...

Urtearen amaierari Gabonak deitu beharrean Olentzaro deitzen diote batzuek, hau da, oles egiteko aroa. Hortxe ibiltzen dira gazteak etxez etxe abesten eta eskatzen. Horri deitzen diote oles egitea.

Guk ezin dugu horrelakorik debekatu.

Badauzkate, oraindik ere, beste ohitura pagano batzuk ere bai. Neguko gaurik luzeenean sute handia egiten dute. Bertan enbor handi bat erretzen dute. Sunbila deitzen diote. Uste dute hortik ateratako errautsek ezaugarri majikoak dituztela-edo, eta gugandik ezkutuka, hortxe ibiltzen dira errautsak barreiatzen haien baso eta zelaietan urteko lehen egunetan. Guk Behin-Betiko Suarena azaltzen diegu eta Erlijio Berdaderoa besarkatu arte

haien arimak arrisku handian egongo diren abisua ematen diegu, baina askotan alferrik.

Hasi gara haiek ulertzeko moduan hitz egiten. Esan diegu Olentzaro azken jentila besterik ez zela izan. JesuKristo gure Jauna etorriko zen Berri Ona ekartzera etorri zela eta kitto. Azken jentila. Gero desagertu beharko. Olentzaro itsusi, tripa-zale, zurrutero hutsa zela kontatu diegu, jentilak, hau da, kristau onak ez direnak, izan ohi diren legez. Abesti burlati batzuk ere hedatu ditugu...

Baina alferrik, batzuk hortxe jarraitzen dute oraindik ere sunbila erretzen, errautsak barreiatzen eta urteko ur berria, ez dakit nola edaten...

Lan handia geratzen zaio Elizari oraindik baserri hauetan. Basapiztien herri honetan.