NIETZSCHE kontzeptuak

download NIETZSCHE kontzeptuak

of 2

Transcript of NIETZSCHE kontzeptuak

  • 8/7/2019 NIETZSCHE kontzeptuak

    1/2

    NIETZSCHE KONTZEPTUAK

    .BALIOA. Kultura batean eta gizarte batean tradizionalki ontzat, egiazkotzat,

    baliotsutzat jo dena. Nietzschek bitan banatzen ditu: balio zaharrak eta balio berriak.

    Balio zaharrak dekadenteak dira eta bizitzaren kontra doaz. Platonismotik eta

    kristautasunetik eratorriak dira. Balio zaharrak kritikatzen ditu bizitzaren kontrakoak

    izateagatik eta balioen zeharo aldaketa proposatzen du. Balio berriak Supergizakiak

    sortuko ditu Jainkoaren heriotzaren ondoren eta nihilismoaren garaia bukatzean.

    .BALIOEN ZEHAROALDAKETA edo TRANSMUTAZIOA. N-ren formula

    Mendebaldean indarrean egon diren balio dekadenteak eta antibitalak gainditzeko.

    Batetik, milurtetako gezur metafisikoen salaketa. Bestetik, gezur metafisikoak

    gainditzea, gizaki sortzailearen eta mundu lurtarraren goreneko baieztapenaren bidez.

    Balioen transmutazioa aldarrikatzea da N-ren egin behar historikoa, bere patu

    beldurgarria bezain alaia.

    .BIZITZA. Errealitaterik funtsezkoena. Izatea Bizi Izatea da. Bizitzaren zerizana botere

    edo aginte nahia da. Bizitza Macht ( indarra, boterea ) da, beraz, dinamismoa,

    aldakuntza, eragozpenen aurkako borroka. Bizitzan ez dago ezer absolutorik, baina

    bizitza gauza guztiak baloratzeko erreferentzia da; ona da bizitzari laguntzen diona

    Nietzscheren bizitza kontzeptua etengabeko jario bat da; non kontrakoen arteko borroka

    nagusitzen baita, Heraklito edo Darwinen antzera. Bzitzaren zenbait aspektu

    garrantzitsuak gustiz irrazionalak dira, eta ondorioz bizitza ezin da ulertu kontzeptu

    arrazionalen bidez.

    .BOTERE edo AGINTE NAHIA. Bizitzeko grina da, izaki bizidun oro ezaugarritzen

    duen sen bitala biziraupenerako eta autogainditzeko. Boterea edo domeinua helburuduten indar eta bulkada bitalen multzoa. Botere nahia bizirauteko borondatea da, beraz,

    bizitzaren zerizana. Botere nahia supergizakiarengan mamitzen da, zeren eta honengan

    aginte nahia borondate konsziente bihurtzen baita. Supergizakiaren botere nahia,

    sortzeko borondate bihurtzen da; balioak suntsitzeko eta berriak sortzeko ahalmena,

    hain zuzen.

    .DEKADENTEA. Bizitzari oztopatzen dion oro dekadentea da. Ahulezia edo

    gaixotasunaren sintoma da. Dekadentziak ez du suntsitzeko beste indarrik, ez eta

    sortzeko ahalmenik ere; bizitza beherantz darama. Batez ere moral kristaua eta gizaki

    dekadentea kritikatzen ditu N-k. Moral kristaua dekadentea da norbere buruaren

    ukapenaren balioak sortarazten dituelako- desinteresa, altruismoa, sakrifizioa- eta senbital nagusiak gorputza, norbere buruarekiko maitasuna, sexualitatea- akabatu nahi

    dituelako. Gizaki zintzoa dekadentea da, gaixoa, ahula eta inpotentea delako bizitzaren

    erronkan.

    ERLIJIOA. Erlijio oro beldurretik sortzen da. Gizakiak heriotzari dion beldurretik, hain

    zuzen. Erlijioak hilezkortasunaren promesa eginez lasaitu egiten du gizakiaren egoneza.

    N-ren kritika erlijio kristauari zuzentzen zaio. Kristautasunak filosofia platonikoaren

    gezur berberak defendatzen ditu: beste mundu bat, zerutiarra, dagoen mundu bakarra

    gutxiesteko, arimaren hilezkortasuna. Gainera erlijio kristauak esklaboen balioak

    aldarrikatzen ditu eta balio horien bidez bizitzaren kontrako erasoa burutzen du.

    1

  • 8/7/2019 NIETZSCHE kontzeptuak

    2/2

    ESKLABUEN MORALA. Kristautasunaren moralaren ezaugarrietako bat da.

    Esklabuak matxinatu egiten direnean eta haien erresuminagatik balioak sortzen

    dituenean agertzen da, boteretsuei bekaizkeria izatean. Bizitzari ezetz esaten dio, eta

    menpekotasunean bizi da (artaldearen morala). Elkartasuna, berdintasuna, apaltasuna...

    dira taldeari dagozkion balioak. Mendebaldeko kulturan indarrean egon den morala da.

    Platonismotik eta kristautasunetik dator. Gaitzondoaren morala da. Erruduntasunarenmorala da gorputzari errua botatzen diona. Nietzschek aurkako kritika egiten du eta

    nagusien morala proposatzen du.

    IDEALISMOA. Aurreko filosofia Idealista da N-ren iritsiz. Egiazko eta itxurazko

    munduen arteko bikoiztasunetik abiaturik, egiazko mundua mundu Ideala dela

    baieztatzen da ( Ideien mundua, mundu zerutiarra). Idealismo forma orok, bizi dugun

    mundua itxurazkoa dela uste duen neurrian, dekadentziaren sinboloa da, bizitzatiko ihes

    egite koldarra.

    INMORALISTA. Nietzschek bere burua lehenengo inmoralistatzat jotzen du, balio

    zaharrak suntsitu nahi dituelako. Inmoralistak bi ukapen egiten ditu: alde batetikindarrean egon den gizaki mota (ahula, mantsoa) eta, beste aldetik, moraltasun mota

    bat ( gainbeheraren morala edo kristautasunaren morala). Balio berriak proposatzen

    ditu, bizitzaren aldeko balioak hain zuzen ere. Inmoralista jarrera dionisiakoaren

    aldekoa da.

    NAGUSIEN MORALA. Nietzschek nagusien morala proposatzen du, supergizakiaren

    eredu moral bezala. Honen arabera, bizitzaren alde dauden balioak dira baliagarriak.

    Nagusiak bere balio propioak sortzen ditu eta bere instinto eta nahien arabera bizi da.

    Berak erabakitzen du zer den ona eta zer txarra. Inork ez du aginterik bere buruaren

    gainean. Nagusien moralaren ikuspuntutik ona da gizabanakoaren indar bitala handitzen

    duena. Nagusia eta esklabuak ez dira ekonomikoki bereizten, psikologikoki baizik.

    Nagusiak nik nahi dut esaten du, eta esklabuak nik behar dut.

    NIHILISMOA. Balio eza, balio moralik ez dagoen garaia. Gaua da. Gizakiak igaro

    behar duen garaia da. Jainkoaren heriotzaren ondorio zuzena da. Indarrean zeuden

    balioak baliogabetu egiten dira (eguzkia eskutatzen da) eta gizabanakoa baliorik gabeko

    egoeran bizi da. Dena dago onartuta. Itxaropen guztiak galdu egiten dira. Gizakia

    noraezean dabil, nora joan jakin gabe, erreferntzi puntu guztiak galduta. Transzizio bat

    da balio berriak agertu arte. Zaratustraren arabera, nihilismoaren sinboloa lehoia da.

    SUPERGIZAKIA. Supergizakia Jainkoaren heriotzaren ondorio zuzena da.Supergizakiaren etorrera posiblea da, baldin eta soilik Jainkoa hiltzen bada. Gizaki mota

    berri bat da: botere edo aginte nahia ezagutzen duen izaki naturala eta jaunen balioen

    sortzailea. Historikoki, supergizakia artaldetik bereizten den salbuespen gizakia da.

    Supergizakia agertu ahal izateko gizakiak hiru eraldaketa jaso behar ditu, Zaratustrak

    aldarrikatzen duen eran: Gamelua; zuk egin behar duzu. Lehoia; balio eza. Umea: Nik

    nahi dut.

    ZARATUSTRA: Pertsiak jakintsu eta profeta ( K.a. 600 inguru?) . Monoteismoa eta

    ongiaren eta gaizkiaren arteko borroka irakatsi zuen. N-ren Honela mintzatu zen

    Zaratustra lanaren pertsonaia nagusiak, Jainkoaren heriotza eta supergizakiaren

    etorrera irakasten ditu. Zaratustrak joera dionisiakoa ordezkatzen du eta supergizakiarenprofeta da.

    2