Nº 108.qxd (Page 24) - balmaseda.eus · Musi-ka-estiloa folk dela esan liteke, baina erritmo...

12
DOAKO ALEA / ALE KOPURUA: 4000 / GURE UDALAREN INFORMAZIOA / 7. URTEA/ 2009ko IRAILA (2)/ 108. ZK. Udal Berriak e-mail:[email protected] l http://www.balmaseda.net an Ignazio auzoan hasi dira hobekuntza lanak. Ia 275.000 eurotako aurrekontuarekin, bi hilabete barru bukatuko dira. 4-5 or. La Encartada” txapel museoak I. Ehungintza Azoka egingo du datorren irailaren 19an eta 20an. Sarrera doan izango da eta joan-etorriko autobus zerbitzua egongo da. 9. or. dalak gure merkataritza eta ostalaritza hobetzeko diru-laguntzen eskaerak aurkezteko epea zabaldu du. 7. or. Amaral taldearen Amaral taldearen kontzertua kontzertua S U

Transcript of Nº 108.qxd (Page 24) - balmaseda.eus · Musi-ka-estiloa folk dela esan liteke, baina erritmo...

DOAKO ALEA / ALE KOPURUA: 4000 / GURE UDALAREN INFORMAZIOA / 7. URTEA/ 2009ko IRAILA (2)/ 108. ZK.

UdalBerriake-mail:[email protected] l http://www.balmaseda.net

an Ignazioauzoan hasi dirahobekuntzalanak. Ia275.000eurotako

aurrekontuarekin, bihilabete barru bukatukodira. 4-5 or.

La Encartada”txapel museoak I.Ehungintza Azoka

egingo du datorrenirailaren 19an eta 20an.Sarrera doan izango daeta joan-etorriko autobuszerbitzua egongo da.9. or.

dalak guremerkataritzaetaostalaritzahobetzeko

diru-laguntzeneskaerak aurkeztekoepea zabaldu du.7. or.

Amaral taldearenAmaral taldearenkontzertuakontzertua

S U “

Joan den irailaren 10ean,Bilboko Carlton hotelean,gure hiribilduko aurtengojarduera garrantzitsueneta-riko bat aurkeztu zuten: Za-ragozako Amaral taldearenkontzertua. Prentsaurreko-an izan ziren Kultura zine-gotzi Lourdes De La Puente,Gazteria zinegotzi Alvaro Pa-rro eta 2009an talde ospetsuhau egiten ari den "Gato Ne-gro-Dragón Rojo" birarenerakunde sustatzailearen or-dezkari Unai Fresnedo. Talde hou Espainiako pop-rock mugimenduaren taldeezagunenetakoa da, eta inte-res handia sortzen duenez,ikus-entzumenezko komu-nikabideen eta prentsa idat-ziaren ordezkari ugari hur-bildu ziren aurkezpenera.

Kultura zinegotziak adierazizuen bezalaxe, horrelakokontzertua antolatzeak baduhelburu bat baino gehiago,esaterako: Balmaseda he-rriaren izena entzutetsuaegin eta bisitari berriak era-kartzeko amua izatea, ostala-ritza eta merkataritza dina-mizatzea edo gizartearen es-kaerari erantzutea eta artistagazteei babesa eskaintzea.Horregatik izango da herrikoMild taldea kontzertukogonbidatuetako bat. Nostemenpresari eta ostalariei eske-rrak eman zizkien jarduerababesteagatik eta euren la-guntzagatik.

Gato Negro-DragónRojoren bira

Taldea, hurrengo diskoa gra-batzeko estudioan sartu au-rretik, bira egiten ari da hain-bat herritan. Herri horietakobat Balmaseda da. Besteakbeste, Zaragozan, Bartzelonaneta Malagan izan dira, etaurriare 24an amaituko duteMadrileko Circo Price-nemango duten kontzertuare-kin..

Kontzertuari buruzkodatuak

Aurkezpenean kontzertuariburuzko datuak eman zituz-ten: datorren uurrrriiaarreenn 1177aannizango da Udal Frontoian.Madrileko Los Coronas tal-dea eta herriko Mild taldeaizango dira gonbidatuak.Ateak 21:00etan zabaldukodituzte. Sarrerak salgai dau-de BBKren Teleka sisteman(zerbitzu anitzeko kutxa au-tomatikoak, www.bbk.esweb gunea eta 944310310telefono-zenbakia), Balma-sedako hotel-establezimen-duetan eta Kultur Etxean, 2222eeuurrooaann..

Sarreren zozketa

Udaleko Gazteria Sailak 20sarrera zozketatuko ditu BE-GIren datu-basean izenaemana duten gazteen artean.BEGIn izena emana dutenekbadituzte, hala ere, abantailagehiago; izan ere, uneanuneko kultur jardueren, bi-daien, ikastaroen eta eurent-zat interesgarria izan daite-keen ororen informazioa ja-sotzen dute.

Prentsaurrekoa

AMARAL TALDEARKONTZERTUA

Uda

lBer

riak

Iraila

09

(2)

2

LaburkiHizkuntza ikastaroaketorkinentzat

Udaleko Immigrazio Sailak hain-bat hizkuntza-ikastaro antolatuditu etorkinentzat. Batetik, gaztelania ikastaroa du-gu. Ikastaro horretan ahozko etaidatzizko hizkuntza ulertzeko etaerabiltzeko maila guztiak eskaint-zen dira. Ikastaroa irailaren erdiraaldea hasiko da eta 2010eko ekai-nera bitartekoa izango da. Klase-ak astelehenetik ostiralera izangodira, egunean bi orduz. Bestaldetik eta Euskara Zerbit-zuarekin elkarlanean, 16 urtetikgorako etorkinek euskara ikaste-ko lehen urratsak emateko aukeraizango dute AISA ikastaroari es-ker.Gainera, bai etorkinentzat, baibertokoentzat, Immigrazio Sailakoinarrizko ingeles ikastaroa an-tolatu du.Ikastaro horiei buruzko informa-zio gehiago lortu edo izena emannahi baduzu, jo ezazu ImmigrazioSailera (Udaletxeko lehen solai-rua, Itxaso) 9:00etatik 13:00etaraastelehenetik ostiralera (ostegu-netan izan ezik).

Bidaia gaztea Maltara

Gazteria Zerbitzuak Maltara bi-daia antolatu du 18 eta 30 urte bi-tarteko gazteentzat. Lekuak dago-eneko bete dira, baina izena emandezakezu itxaron zerrendan. Deiezazu 946800240 telefono-zen-bakira edo hurbil zaitez Pio Ber-mejillo kaleko 40 zenbakiko Gaz-tezer bulegora (Lehengo Liburu-tegia). Bidaiaren prezioa 295 eu-rokoa da. Irailaren 19an edo30ean irtengo gara eta urriaren6an edo 7an itzuli, hegaldien ara-bera.

Uda

lBer

riak

Iraila

09

(2)

Laburki

3

EN KONTZERTUA

Gonbidatuak

LLooss CCoorroonnaass taldea da, zalant-zarik gabe, Espainian surf ins-trumentala egiten hasi zen le-henengo taldea eta gaur egunoihartzunik handiena duena.1991n sortu zenetik, taldeasurf instrumental puristarenitzalean hazi bazen ere, gauregun inoiz baino biziago dago-en generoaren birsortzaile da.Duane Eddy, Link Wray, DickDale, los Ventures eta Los Sha-dows taldeen eragina nabarit-zen zaie, baina Madrileko tal-deak jakin izan du bere doi-nuari hispaniar ukitua ema-ten. Ukitu hori nabarmena daargitaratu dituzten zazpi dis-koetan eta beste artista eta tal-de batzuekin egin dituzten el-karlanetan.Bertoko MMiilldd taldea kontzertuhonetako gonbidatua izatealortu du Balmasedako Udalak.Mild talde balmasedarrak sin-pletasuna du gogoko, eurenustez hori baita orijinaltasu-

naren ardatz gaur egun. Tal-dea hobeto ezagutu nahi ba-duzu, eskura ezazu lau gazteekjoan den ekainean grabatu zu-ten pop-rock kutsuko lehe-nengo demoa.

Amaral taldea

Amaral taldea 1997an hasi zeneta Eva Amaral abeslari etakonpositoreak eta Juan Agui-rre gitarra-jotzaile eta konpo-sitoreak osatzen zuten. Musi-ka-estiloa folk dela esan liteke,baina erritmo latinoak, sinte-tizagailuak eta eduki poetiko-ko abestiak ere tartekatzen di-ra. 2000. urtean estatuan musikaarloan ezagunak zirenean,Amaral Londresera joan zen“Una pequeña parte del mun-do” diskoa grabatzera.100.000 ale saldu zituzten,hau da aurreko diskoa baino20.000 gehiago.Cameron Jenkinsen zuzenda-ritzapean ( berarekin lan eginzuten Londreseko abenturan)taldeak “Estrella de mar” gra-batu zuen eta 2002an Esta-tuan gehien saldu zen diskoaizan zen. Disko horrekin sariugari eskuratu zuten, esatera-ko, MTV European Award ar-tista espainiar onenarentzateta 5 musika sari. Gainera, disko horrekin na-zioarte mailara jauzi egin zuenAmaralek, eta 2003an disko-aren bertsio berria plazaratuzuen. Horri esker, Mexiko, Ar-gentina eta Txilera joan ziren.Urtebete geroago “Pájaros enla cabeza” kaleratu zuten, etaaurrekoak bezalaxe, arrakastahandia izan zuen. “Gato negro- Dragón rojo” azken diskoabide beretik doala dirudi etaEspainian diskorik salduenenzerrenda ofizialaren lehenen-go postuan dago; gainera, le-henengo aldiz Platinozko Dis-koa lortu du (100.000 ale)zazpi egunean. Bikoteak jakinarazi du, agen-da beteta badaukate ere, diskoberria prestatzen ari direla.Oraingoz, zuzenean abestiezagunak entzun ahal izangoditugu, esaterako, “Sin ti nosoy nada”, “Toda la noche en lacalle” edo “Kamikaze”, bere az-ken disko laburra. Eta horiguztia Balmasedan.

Kontzertuaren kartela

Euskara ikasi nahi alduzu?

Udal Euskaltegian maila guztiak,ordutegi guztiak, titulu ofizialaketa 4. hizkuntz eskakizuna esku-ratzeko klaseak aurkituko dituzu.Udaletxean bertan eman dezake-zu izena irailaren 25era bitarte-an 9:30etik 13:30era. Informaziogehiago nahi baduzu, deitu946670902 telefono-zenbakira.Baduzu, hala ere, beste aukerabat, AEK Euskaltegia hain zuzenere. Klaseak Balmasedako lante-gi-eskolan (Martin Mendia, 15)emango dituzte. Informaziogehiago nahi baduzu, deitu946670312 telefono-zenbakira.Berbalagun egitasmoan izenaemateko epea ere zabalik dago.Anima zaitez eta parte har ezazueuskararen aldeko egitasmo ho-rretan! Izena emateko, dei ezazuUdaleko Euskara Zerbitzura(946800000, Miren).

Euskara ikastekoHABEren diru-laguntzak

Zabalik dago 2008/09 ikasturte-an HABEren euskara mailarenbat edo horren baliokideren bategiaztatu zutenek diru-lagunt-zak eskatzeko duten epea. Ho-rretarako,www.habe.euskadi.net web gu-nean datu-orria osatu beharkodute etaurriaren 8a baino lehenaurkeztu. Honako hauek eskaditzakete diru-laguntzok:2008ko apirilaren 8tik 2009koabuztuaren 31 bitartean HABEKhomologatutako euskaltegi ba-tean matrikulatuta egon eta, aldiberean, 2008ko bigarren deial-dian edo 2009ko lehenengodeialdian aurkeztu direnek eta 1,2, 3 eta 4. mailako azterketetanmaila egiaztatu dutenek. Diru-laguntza horretaz gain, Balma-sedako Udaleko Euskara Zerbit-zuak aurki egingo du euskaraikasteko diru-laguntzen deial-dia. Udalberriak aldizkariarenhurrengo alean emango duguoinarriei buruzko informazio ze-hatzagoa.Mild taldea

HIRIGINTZA

LANAK SAN

Aldizkari honen aurreko ale-an argitaratu genuen bezala-xe, dagoeneko lanean hasi di-ra San Ignazio auzoan. Oraindela urte bat 4.000 m2ko lur-zaila erosi zuen Udalak370.000 euroren truke etaaparkaleku bilakatu ondoren,

auzoaren urbanizazioko ho-bekuntza lanak egiteko garaiaheldu da. Aparkaleku berria-ren (80 lekurekin) inguruanbidegorria, skate parkea etaumeentzako jolasgunea egin-go dira, eta horiekin batera es-paloiak, herriko argiak eta alt-

zariak (eserlekuak, paperont-ziak, bi iturri...) berritu ere.Guztira 274.065,72 eurokoinbertsioa egingo da eta bi hi-labetetako lana. Hemen ikusditzakegu egikaritze planoaeta auzoa nola geratuko denadierazten duen infografia.

Uda

lBer

riak

Iraila

09

(2)

4Laburki

Aurrekontuarenaldaketa

Joan den iraileko 4an UdalbatzaOsoak egin zuen ekitaldian, EAJ-ren aldeko botoak eta PSOEreneta CLIren aurkako botoak izanzituela, aurrekontua aldatzeaonetsi zen, beharrezkoa ez denaurrekontu-partidetatik kredituakendu eta beste partida batzueiesleitzeko. Hala, 319.130,21 eu-ro mugitu eta besteen artean ho-nako partida hauek murriztu dira:INEMek igeltserotzari buruzkoenplegu tailerrari ezezko ebazpe-na eman ondoren, Presa Enci-merako etxebizitzetako lokalenegokitzapenerako bezalako par-tidetan, eta dedikazio esklusiboaduten Alkateari eta Alkateordeariematen zaizkien soldatak etaUdaleko Protokolozko Arretakoeta Gobernu Organoen lokomo-zioko partidak izoztu dira. Hona-ko hauek dira, besteak beste, di-ru-kopuru handiagoa esleitukozaien aurrekontu-partidak: SantaKlarako parke tematikoa, ur-hor-niduraren sarea hobetzeko lanaketa turismoa sustatzeko gastuak(irudi berria).

Elektrizitatearenmerkatuenliberalizazioari buruzkoinformazio-jardunaldia

Joan den uztailaren 1ean inda-rrean jarri zen argindar merka-tuaren liberalizazioa. Horrektentsio baxuko 10 kw bainogehiagoko potentzia kontratatu-ta duten enpresak (saltokiak, ile-apaindegiak, eta beste) merkatulibrean negoziatzera behartzenditu. Hori dela eta, MerkataritzaGanberak Balmasedan duen Or-dezkaritzak informazio-jardunal-dia eskainiko du irailaren30ean. Jardunaldiak ordu beteinguru iraungo du, eta liberaliza-zioak enpresetan duen eragina,zein aukerak eskaintzen ditueneta kontsumoa aurrezteko prak-tikak aztertuko dira. Kultur Etxe-an izango da, 13:30ean. Beha-rrezkoa da asistentzia konfirmat-zea. Horretarako, Enkartur erai-kineko azken solairura jo beharda edo 946801002 telefono-zen-bakira deitu irailaren 15a bainolehen.

Dorre aktiboa

Umeentzako jolasgunea

Twinfly-a

Uda

lBer

riak

Iraila

09

(2)

Laburki

5

IGNAZION

Decoraciones Javi

Pintura, ferretería, papel pintado, menaje y

artículos de regaloLa Cuesta, 16/18

Tel. y Fax: 946 801 752Balmaseda

·Instalaciones·Reparaciones

·Sanitarios·Reforma de cocinas

y baños...

Teléfono: 687 535 874 BALMASEDA

Lokalak erosteaUdalak hainbat lokal eta lursailerosi berri ditu, eta horiek udalinbentarioaren parte izango di-ra. Inbertsioa 770.870 eurokoaizan da. Hauexek dira lursail etalokal horiek: Magdalena pasea-lekuko 1 zenbakiko 45 aparkale-ku, Martin Mendia kaleko 2 zen-bakiko eraikina (Enkarturreneraikina), Presa Encimeran lur-sail bat eta R-5 egikaritze-unita-tean (Kolitza Kooperatiba) behesolairuko 4 lokal. Halaber, baja eman zaio Geltokikaleko 20 zenbakiko lonjari, etahorri esker Udalak 80.000 euro-ko diru-sarrera lortu du.

Presa Encimerako11 zenbakiko behesolairuak

Irailaren 4an eginiko azkenUdalbatza Osoan onetsi zen,EAJren aldeko botoak eta PSO-Eren eta CLIren abstentzioakizan zituela, Presa Encimera ka-leko 11 zenbakiko behe-aldeeta-ko udal lokalen kalifikazioarenaldaketa puntuala. Udalaren ja-betzako lokal horiek, hasiera ba-tean ekipamendu lokaltzat jo zi-ren, baina erabilera horretarakobeharrezkoak ez direnez, eraba-ki da kalifikazioa aldatzea etamerkataritza kalifikazioa ema-tea. Udalak aurreikusi du lokalak en-kante bidez besterentzea, eta di-ru-sarrera inbertitzea lursailakerosteko edo erabilera oroko-rrerako azpiegiturak egiteko. Hi-ri Plangintzako Udal Aholkularit-za Batzordeak kalifikazio aldake-taren aldeko irizpena emanzuen.

Presa Encimera

Skate gunea

Aeroskatea

Ping- pong mahaiaFutbolina

Uda

lBer

riak

Iraila

09

(2)

6

Laburki

Euskaltelen obraketa hedapena

Euskaltelek aurreikusita dauka te-lefonia zerbitzua kable eta inter-net bidez irailean ematen hasteahonako kale hauetan:- Enkarterri etorbidea 7, 56D eta61.- Mojazelai kalea 3.- Félix de la Torre 3, 8, 10 eta 12.- Presa Encimera 5, 7 eta 11.- Erreka 24 eta 26.- Magdalena 9, 15, 18, 20, 22, 24eta 26A.- Dorre kalea 16.- Santo Domingo 22 eta 26.- Hilerri 4.- Kristo 4, 14, 16, 18 eta 26.- Agirre Lehendakaria 4.- Larrugin 17.Halaber, irailaren hirugarren aste-tik aurrera Hedegile kaleko obrakhasiko dira. Euskaltelen iritziz, be-re zerbitzua 2009 urtea amaitubaino lehen Balmasedako etxeguztietan egongo da.

HIRIGINTZA

Zuntz optikoa

Pilona Alde Zaharrean

KALEAK OINEZKOENTZATEGITEKO SISTEMA BERRIAJoan den irailaren 7an berriz jarri zen abianudan desaktibatuta egon den koexistentzia sis-tema. Alde Historikoa kotxez zeharkatzeko ko-existentziako txartela erabiltzen jarraituko du-gu, helburu bererako ONA txartel berriak eginbitartean.San Severino plazan egiten ari diren lanak dire-la eta, gasolina-zerbitzugunetik baino ezinizango da Pio Bermejillo eta Hedegile kaleeta-ra sartu eta bertatik irten. Joan-etorriei dago-kienez, Aldapa kalea baino ezin izango da era-bili.Kaleak oinezkoentzat egiteko sistema berria-ren inguruko zalantza ohikoenei dagokienez,adierazi nahi dugu etxebizitza berean errolda-tuta dauden guztientzat aktibatuko dela egoit-za txartela. Gainera, auto bera erabiltzen dutenguztiek aktibatu ahal izango dituzte euren koe-xistentzia duten ONA pertsonalean.Oraindik ONA txartela ez baduzu, eskura eza-zu Enkartur eraikineko azken solairuan,10:30etik 12:30era.

OGASUNA

286.901,88 euro diru-laguntzetanKultura eta euskera

Bizkaiko Foru Aldundiko KulturaSailak 6.438 euroko diru-laguntzaeman dio Balmasedako Udalari,Balmasedako Kultura OndareaEzagutarazteko Programa aurreraeraman ahal izateko. Sail horrek berak 12.695,73 euroeman ditu Euskararen ErabileraSustatzeko Plan Orokorra garat-zeko. Diru-laguntza hori honakoproiektu hauetara bideratuko da:ikastaroak, Berbalagun egitas-moa, matrikulazio kanpainak, lu-doteka, aisia jarduerak euskaraz,kirola euskaraz, euskararen pre-sentzia jaietan… Halaber,15.892,88 euroko diru-laguntzaeman du Bizkaiko Erraldoien Egu-naren III. ediziorako eta 7.883,75euro Udazkeneko Kontzertuetara-ko, udalaz gaindiko kultur proiek-tuen partidaren barruan.

Heziketa

Eusko Jaurlaritzako Justizia etaHerri Administrazioaren Sailak10.000 euro eman ditu bakearenaldeko heziketaren egitasmoent-

zat: elkarbizitzarako udal behate-girako, eta Zubi Zaharra Ikastolaketa Balmaseda BHIk sortutako el-karbizitzarako programetarako.

Terrorismoaren Biktimak

Eusko Jaurlaritzaren menpekoden Terrorismoaren Biktimei La-guntzeko Zuzendaritzak aho batezonetsi du Balmasedako Udalari52.296,92 euro ematea. Joan den2007ko abenduaren 24an Balma-sedan izan zen atentatu terrorista-ren ondorioz, Geltoki kaleko 16-18 zenbakiko eraikinak izandakokalteak konpontzeko lanak or-daintzeko erabiliko da diru-kopu-ru hori. Gainera, batzorde berakGeltoki kaleko 18 zenbakiko jabe-kideen komunitateari 158.023,06euroko laguntza eman dio, lagunt-za hau apartekoa da eta ez da itzulibehar.

Gizarte Ekintza

Foru Aldundiko Udal Harremaneneta Herri Administrazioaren Sailak

39.499,6 euro eman ditu 2008koMenpekotasun Legeak ezarritakolaguntzak finantzatzeko.Eusko Jaurlaritzako Enplegu etaGizarte Gaien Sailak 70.095 euroeman ditu Gizarte Larrialdiko La-guntzen programarako. Horrekineta joan den apirilaren 1ekoarekinia erabat (%99,18) ordaintzen dagastua.Halaber, Bizkaiko Foru AldundikoGizarte Ekintza Sailetik 2.300 eu-roko beste diru-laguntza bat jasodu Udalak, Emakumea eta Familiaarloko ekintzak antolatzeko etaegiten jarraitzeko.

Turismoa

Azkenik, Bizkaiko Foru Aldundiak69.800 euro eman ditu Balmase-da eta bere baliabide turistikoenpromozio programen sustapene-rako: azoketara joatea, liburuxkaketa material turistikoa, putxerensustapena, publizitate kanpainakhedabideetan edota baliabide tu-ristikoen berreskuratzea, bestegauzen artean.

ConstruccionesConstruccionesPP edredr o Blanco Blanc oo

Teléfono: 650 844 802Tenerías, 4 - BALMASEDA

Albañilería en generalCambio de saneamiento

Arreglo de tejadosLimpieza de chimeneas

etc.

Uda

lBer

riak

Iraila

09

(2)

Laburki

7

MatrikulazioaEmakumearen Etxekoikastaroetan

Berdintasunari buruzko ikasta-roetan izena eman daiteke irai-laren 21etik 28ra bitartean (os-tiraletan izan ezik), 10:00etatik12:00etara Emakumearen Etxe-an. Hauexek dira BerdintasunSailak eskaintzen dituen ikasta-ro batzuk, horietako batzuk osointeresgarriak eta gizonei ere zu-zenduak:- 0 eta 3 urte bitarteko umeenzaintza- Lan trukea- Bizitza pertsonala, lana eta fa-milia bateragarri egitea- Arreta Soziosanitarioaren mai-la ertaina- Artearen Historia- Osasun eta Bizi-kalitate hez-kuntza- Yoga- Pilates- Photoshop- InformatikaGainera, gogorarazi nahi dizue-gu Berdintasun Sailak drainadu-ra linfatikoaren zerbitzua eskai-niko duela; hau oso egokia dabularreko minbiziagatik eba-kuntzaren ondoren izaten denmina arintzeko batik bat.

MERKATARITZA

Diru-laguntza berriakmerkatarientzat2009an txikizkako dendak eta os-talaritza establezimenduak irekit-zea eta modernizatzea, terrazeta-ko altzariak berritzea eta gune his-torikoko lokal hutsak txukuntzeahelburua duten diru-laguntzakeskatzeko epea zabaldu du Bal-masedako Udalak. Horrela, es-kaintza erakargarria eta Alde His-torikoko kaleetan merkataritzazeta aisiaz beteriko multzo desber-dina osatzea lortu nahi dugu, kali-tatezko lokal modernoak etalehiakorrak izango dituena.2008ko azaroaren 1etik 2009kourriaren 31rako bitarteko fakturakonetsiko dira. Iazko oinarriekin erkatuz gero, ba-dira hainbat berrikuntza:1: ostalaritzan diruz lagun daitez-keen gastuei, terrazetarako kan-poko argiak eta berogailuak etasoinu mugatzaileak gehitu beharzaizkie.

2:Jarduera komertziala ostalarit-za-jarduerarekin batzen duten ne-gozioek (adibidez, dastatze zer-bitzua eskaintzen duten gozote-giak) diru-laguntza eskatu ahalizango dute terrazen altzarietara-ko inbertsioak egiteko.3:Trastelekuen eta biltegien fatxa-dak berritzeko lanek ere jaso ahalizango dituzte diru-laguntzak. 4:lokal hutsen jabeek diru-lagunt-za eskatu ahal izango dute, helbi-de fiskala non duten gorabehera. Eskaerak Udaletxeko Bulego Na-gusietan (1. solairua) aurkeztubeharko dira urriaren 31 baino le-hen, Merkataritza Zinegotzigoa-ren izenean. Eskaera eredua etaoinarriak interesatuen eskuradaude Bulego Nagusietan, bai etaaurkeztu beharreko agiriak zehaz-ten dituen eranskina ere.Zenbateko bat edo beste ematekoaintzat hartuko diren alderdiak

honako hauek dira: Hiribildukomerkataritza edo ostalaritza elkar-te bateko kide izatea, egindako in-bertsioaren maila eta negozioa-ren antzinatasuna. Lokalak abuz-tuan egun osoz irekita mantentze-ko konpromisoa hartu dutenek 10puntu gehiago izango dituzte.Diru-laguntza hauek beste era-kunde batzuek helburu bererakoeman ditzaketen laguntzekin ba-teragarriak dira, baldien eta diru-laguntzen kopurua ez bada onu-radunak egindako gastua bainohandiagoa. Gainfinantzaketarikbalego, diru-laguntza gehienezdagokion mugaraino murriztukoda.Informazioa edo aholkularitza ja-so nahi baduzu, zoaz Enkartureraikineko azken solairura, Mar-kes plazaren parean, eta galdeezazu Mirenlaz.

Merkataritza Kalean 2009

Irailaren 4an eta 5ean Balmase-dak esperientzi berri bat bizi ahalizan zuen Merkatarien Elkartekoestablezimenduen eskutik. Elkar-teko saltokiek euren produktuakatera zituzten kalera bezeroenga-na hurbilarazteko. Ez zen ohikoazoka izan, pagotxez gain, garaikojantziak eta osagaiak eskuratzekoaukera izan baitzen. Gainera, be-

zero ugarik lortu zituzten behera-pen-txartelak eta gure hiribilduasustatzeko opariak. Halaber, AldeHistorikoko kaleak girotu zituztenpailazoek eta malabaristek. Gaine-ra, Marilyn Monroe bera ikusi ahalizan genuen Balmasedan erosketaegiten.Ostiralean, irailaren 4an, jendegutxiago hurbildu zen azokara eu-

ria egin baitzuen arratsaldean. Ha-la ere, larunbatean baino gehiagosaldu zen.Merkatarien Elkartearen ustez,oso positiboa izan da esperientzia,kontuan izanik helburua zela beze-roei gure hiribilduko txikizkakodendetan eta establezimenduetankontsumiaraztea eta erosaraztea.

Hedegile kalea bezeroz bete zen

Uda

lBer

riak

Iraila

09

(2)

8

Laburki

BOSen kontzertua

Irailaren 26an, 20:15etan, Bil-bao Orkestra Sinfonikoa zuzene-an entzun ahal izango dugu SanSeverino parrokian. UdalarenKultura Sailak, Bizkaiko Foru al-dundiko Kultura Sailak diruz la-gunduta, antolatzen dituen udaz-keneko kontzertuetatik lehenen-goa da hau. Iker Sánchezen zu-zendaritzapean eta Miren Urbietasopranoaren ahotsaz, obra hauekeskainiko ditu: Erminia soprano eta orkestrarent-zat (J.C. Arriaga)Crisantemi (G. Puccini)Ocho canciones vascas sopranoeta orkestrarentzat (J. Arambarri)4. zenbakiko sinfonia La maiorre-an, op. 90 “Italiana” (F. Mendels-sohn).

“Sólo para parejas”antzezlana

Datorren urriaren 4an Antifazantzerki taldeak “Sólo para pare-jas” antzezlana aurkeztuko du Kla-ret Antzokian. José Alonso Millánegilearen komedia da eta bertangizarteko hainbat mailaren kritikasotil eta ironikoa egiten du. Motaguztietako pertsonaiak pasatukodira apartamentu batetik, eta age-rian utziko dituzte euren miseriaketa itxurakeriak. Hitzordua18:30ean izango da. Sarrerak 3euroan eskuratu ahal izango dira.

Erdi Aroko Azoka 2010

Erdi Aroko Azokaren hurrengoedizioa 2010eko maiatzaren15ean eta 16an izango da.

KULTURA

KALEKO PINTURALEHIAKETA

Datorren uurrrriiaarreenn 44aann Balma-sedak Kaleko Pintura Lehiake-taren XIII. edizioa ospatuko du.Gure hiribillduko kale eta txo-koak irudirik ederrenak islatzensaiatuko diren artistez betekodira goizean.

16 urtetik gorakoek hartu ahalizango dute parte, eta, gehienezere, hiru lan aurkeztu ahal izan-go ditu parte hartzaile bakoit-zak. Teknika eta materiala libre-ak izango dira. Obra aurkeztekoerabiliko den euskarria, ordea,

nahitaez gogorra eta 65 x 50 cm-koa edo handiagoa izan beharda.Obrak aurkezteko erabiltzen di-ren euskarriei zigilua jarriko dieBalmasedako Kultur Sailaklehiaketa egiten den egunean,09:00etatik 11:00etara, KulturEtxean. Euskarrion gainean ezda inolaz ere onartuko zirribo-rro, marrazki edota bestelakoseinalerik. Lanak sinatu barik aurkeztukodira Kultur Etxean, 14:00etatik14:30era bitartean, betetakoizen-emate fitxarekin batera.Sari banaketa urriaren 4anizango da 18:30ean Kultur Et-xean. Sari banaketa amaitu on-doren, Lehiaketako lanekin era-kusketa-salmenta antolatukoda Kultur Etxean bertan. Egilebakoitzak askatasun osoa izan-go du obraren prezioa ezartze-ko. Lanek titulua eduki beharkodute, ondoren egingo den era-kusketan parte hartu ahal izate-ko.

Sariak

1. saria: 1.500 euro eta Udalarengaraikurra.2. saria: 800 euro3. saria: 500 euro4. saria (akzesita): 200 euro5. saria (akzesita): 200 euro6. saria (akzesita emakumezkoartistek aurkeztutako lanik one-nari): 200 euro eta UdalekoBerdintasun Sailaren garaiku-rra. Sari hau gainontzeko sarie-kin batera eman daiteke.7. saria (akzesita herriko pinto-rerik onenari): 200 euro.

Bilbao Orkestra Sinfonikoa

Ondareari buruzko jardunaldi europarrak 09Beste urte batez Balmasedak bategin du Ondareari buruzko Euro-pako jardunaldiekin. Jardunaldionhelburua da hurbilen dugun onda-re aberatsa erakustea, jakinda hur-bilen duguna dela gutxien mires-ten duguna maiz.Aurten bi ibilbide egingo dira gureeskualdean. Artilearen ibilbideak 5

etapa izango ditu eta bi asteburu-tan egingo dira, urriaren 17 eta18an eta urriaren 24 eta 25eanhain zuzen ere. Etapa bakoitzarenardatza ibilbideak zeharkatzen di-tuen udalerrietako bat izango da:Balmaseda, Zalla, Gueñes, Gorde-xola, Sodupe eta Alonsotegi. Partehartzaileek nahi dituzten etapetan

eta bisitaldietan har dezakete par-te. Balmasedako etapa urriaren17an izango da.Informazio gehiago edo izenaeman nahi baduzu, deitu946801356 telefono-zenbakiraedo hurbil zaitez Enkarturren bule-gora (Martin Mendia, 2)

Pasa den urteko edizioaren artelan irabazlea

Uda

lBer

riak

Iraila

09

(2)

Laburki

9

Balmasedar petoa2009

Sari horrekin omenaldia eginnahi zaie hiriaren eta herritarrenalde lanean diharduten edo lanegin duten pertsonei edo taldeei.Eta, zalantzarik gabe, halako sa-ria emateko datarik egokiena SanSeverino gure zaindariaren ome-nezko jaiak dira. Lerro hauen bi-dez, pertsona edo talde berezihori aurkitzeko laguntza eskatunahi dizugu. Horretarako, beteorrialde honetako txartela zuredatuekin eta saritu nahi duzunpertsona edo taldearen izenare-kin eta eraman ezazu gutun-azalitxi batean, Kultura Zinegotzigoa-ren izenean, Udaletxera, Emaku-meen Etxera edo Kultur Etxera.Hautagaiak aztertu ondoren, Go-bernu Batzordeak hartuko du az-ken erabakia. Putxeren Nazioar-teko Lehiaketaren sari banaketanemango da erabakiaren berri.Botoa emateko azken egunaurriaren 9a izango da.

Oroigarrizko plaka

1978an egin zen nazio arteko le-henengo euskal topaketa musa-ren inguruan. Los Angeleseko(San Francisco) Notredam kate-draleko aretoetan egin zuten. AE-Betako, Frantziako, Euskadiko,Mexikoko, Venezuelako eta Txile-ko euskaldunak lehenengo aldizelkartu ziren gaur egun ere ospat-zen den Nazio arteko Txapelketan.Donostian izan zuen jatorria txa-pelketak. Hainbat herrialdetakolau negozio gizonek -euskal jato-rrikoak guztiak- mus partida batjokatu zuten bazkaldu ostean, etapentsatu zuten polita izango zelagauza bera egitea mundu osokoeuskaldunekin.Historia luzea duen txapelketa ho-nen azken edizioa Balmasedanegin da.Madrileko Euskal Etxekoordezkaritzako Mariano Larraña-gak eta Ernesto Recuerok osatu-tako bikotea izan da azken edizio-ko txapelduna. Bigarren postuanIparraldekoa bikotea geratu da etahirugarren postuan Balmasedakotaldea, Oscar eta Txetxu.Baina, zalantzarik gabe, txapelke-taren alde garrantzitsuena izan daabuztuaren 29tik irailaren 7ra

mundu osoko ordezkaritzako 70euskaldunek baino gehiagok izandutela Euskadi ezagutzeko edotaEuskadira itzultzeko aukera; izanere, antolatzaileek bisita progra-ma zabala eskaini dute. Gure hiri-bildua ezagutu ez ezik, beste lekubatzuk ere bisitatu dituzte, beste-ak beste, Bilboko San Mames es-tadioa, Portugaleteko zubi esekia,Loizaga dorretxea, Eusko Lege-biltzarra, Bizkaiko kostaldea etaGernikako Juntetxea. Euskadikogai garrantzitsua den gastrono-miari dagokionez, gure putxera ti-

pikoa dastatzeko aukera izan dute.Joan den irailaren 5ean egindakoafariak eman zion txapelketariamaiera ofiziala. Bertan txapelke-tan parte hartu zutenek eta eurenlaguntzaileek euren poza adierazizuten antolatutako ekintza guz-tiengatik.Orain Balmasedak lekukoa eman-go dio Kaliforniako Chino herriari,eta horri esker, txapelketa honetazgozatzeko aukera izan duten he-rrialdeen zerrenda luzean sartukobaita hiri hori.

Munduko Mus Txapelketaren XXXII. edizioa

I. Ehungintza Azoka “La Encartada” museoan“La Encartada" txapel muse-oak Ehungintza Azokaren I.edizioa antolatu du. Lehengofabrikako lorategietan egin-go da azoka irailaren 19aneta 20an, larunbatean etaigandean hurrenez hurren.Sarrera librea izango da etaprograma zabala izango du.Hauxe da programa:Larunbata eta igandea:11:00etan: Ardiei ilea moztea13:00etan: Erdi Aroko buru-koen desfile komentatua(Artziniegako Caviñe-Santis-teban bilduma)Egunean zehar: tailerrakizango dira artilea nola tinda-tu erakusteko, lihoaren pro-zesua erakusteko eta zetairuntzeko, eta horiekin bate-ra iruleak eta ehozirigileak.Larunbata:12:00etatik 17:00etara:Umeentzako antzerki ema-naldia19:00etan: Euskal musika-tresnen emanaldiak, didakti-ka saioarekin.Igandea:12:00etan: Umeentzako tai-lerrak17:00etan: Euskal musika-tresnen emanaldiak, didakti-

ka saioarekin.Azokara hurbildu ahal izatekoBalmasedatik irtengo den joan-etorriko autobus zerbitzua eskai-niko da bi egunetan, goizeko10:00etatik aurrera ordu erdiro(puntuan eta erdietan). Behar iza-nez gero, autobusen maiztasunaareagotu egingo da. Geltokia ZubiZaharrean egongo da, leku ego-kia baita FEVE zein Bizkaibus era-biltzen dutenentzat. Gainera, eu-ren autoetan etortzen direnekaparkalekua izango dute hurbil,museoaren aparkalekuan ibilgai-lu gutxi sartzen baitira. Joan-eto-rriaren kostua euro batekoa izan-go da eta doan 12 urtetik behera-ko umeentzat.Horretaz guztiaz gain, Museoakbere zerbitzuak eskaintzen jarrai-tuko du: bisita gidatuak(10:00etatik 20:00etara larunbateta igandeetan), artisautza pro-duktuen salmenta, jolasgunea etaenkarguzko putxera edota bazka-riak. Egun horietan, gainera,txosna izango dugu janaria etaedaria saltzeko.Gogorarazi nahi dugu “La Encar-tada” txapel museoan ikusgai da-goela emakumezkoen Erdi Arokoburukoen inguruan egin den aldibaterako erakusketa.Iragarkia

Joseba Zorrilla, Alfonso Zugasti eta AndrésEstalayoirabazleekin

Balmasedar Petoa2009

Proposamena nork egitenduen:Izen-Abizenak

NANNire proposamena:Pertsona edo taldea

Azokak Enkarterrin

Irailaren 20an MuskizekNeka-zaritza eta Abeltzaintza Azokaospatuko du. Bizkaiko UrrezkoDomina Txakolin Lehiaketa etazaldi-erakusketa izango dira.Irailaren 26an ArtzentalesenNekazaritza, Abeltzaintza eta Ar-tisautza Azoka ospatuko da.Irailaren 27an, berriz, Bezin(Sopuerta) egingo dute Abelt-zaintza eta Nekazaritza Azoka.Behi eta ahuntz-aziendaz gain,Limousine arrazako behien etaEspainiar Odolgarbi zaldien era-kusketa egingo dute.Urriaren 3an KarrantzakoAbeltzaintza, Nekazaritza eta Ar-tisautza Azokan Karrantzako etaLatxa arrazako ardien XVI. lehia-keta eta artisautzako produk-tuen erakusketa izango ditugu.

Galdames Folk

Galdameseko San Pedro plazak“Galdames Folk” nazioartekojaialdiaren VIII. edizioa hartukodu datorrenurriaren 16an eta17an.Sarrera doan izango daeta plaza estali egingo da.

Uda

lBer

riak

Iraila

09

(2)

10

Laburki

UDAL IGERILEKUAKUda honetan Udal Igerile-kuetan izandako arazoak di-rela eta, langileak barnealde-ko igerilekua garbitzen hasidira, udazken-negu denbo-raldiari hasiera eman eta aha-lik eta lasterren zabaldu ahalizateko.Datorren iirraaiillaarreenn 2244aann,, os-

tegunean, 2009/2010 ikas-turtearen aurkezpena egingoda 18:00etan Klaret Antzo-kian. 1991 eta 2004 urteenartean jaiotako umeentzakoigeriketa proiektu berria aur-keztu ondoren, interesatuekizena eman ahal izango dute.Azpimarratzekoa da aurten 3

eta 4 urte bitarteko umeent-zako ikastaroetan izen-ema-tea eta ordainketak ez dituz-tela ikasleen guraso elkarteekkudeatuko. Informaziogehiago nahi baduzu, deitu946800549 telefono-zenba-kira.

Ume batzuk igerilekuetan

ZERBITZUAK

-Erretzailea ez den pertsonabehar dugu etxebizitza osatzeko. 946801553 /656710411.-Garaje plaza alokatzen da An-bulategiaren aurrean. 60 euro.630713591.-Garaje plazaalokatzen da ElAteneon. Prezioa adostuko da.616157606.-Garaje plazak alokatzendiraMendia ikastetxearen ondoan.675708482

ALOKAIRUA

LANA

-Neska behar da asteburu etaastean egunen batean lan egitekojantetxe batean. 946102023-Neska bat lan bila dabil umeakedo/eta adinekoak zaintzeko edoetxeko lanak egiteko. Orduka edolansaio erdian. Astean edozeinegunetan. Balmasedan bizi naiz.636698147-Zerbitzari emakumezkoa be-har dugu udan lan egiteko. Ja-rraitzeko aukera. 607410143(Josune).-Mutila lan bila dabil peoi, zaha-rrak zaintzeko, etab motatako la-netan. Edozein ordutan eta erre-ferentziekin. 661141502-Neska arduratsua lan bila da-bil umeak eta adinekoak zaintze-ko, etxeko lanak egiteko. Errefe-rentziak.608132308 -672352590

SALMENTA

-Aparkaleku bikoitza salgaiErreka auzoan. Irekia, bi autosartzen dira. 30.000 euro.630884199.- Aparkaleku itxia salgai San-to Domingon. 946801385.-Apartamendu ederra sal-gai, berria, logela bat, altza-riztatua, ikuspegi paregabeak.678491657- Etxebizitza salgai Enkarterrietorbidean 32. zenbakian. 70 m2,bi logela, egongela, sukalde han-dia, komuna eta bi terraza. Kan-poaldera ematen du eta jantzitadago.646148922.-Pisua salgai Medina de Poma-rren. 70 m2, 3 logela, egongela,sukaldea, komuna, 14 m2-ko te-rraza, berogailua. 99.500 euro.639868819 /686409133.-Balmasedan etxebizitza salduedo errentan ematen da, erabatberritua eta jantzia. Gas naturale-ko berogailua. 79 m2, 3 logela,egongela, sukaldea eta bainuge-la erabat jantziak eta despentsaeta ganbara. Kanpora jotzen du.635727848.-Pisua salgai. 74 m2, herriarenerdialdean, 2 logela, egongela,sukaldea, komuna eta trastele-kua. Altzari guztiak. Berogailua,eta den-dena kanpoaldera. Igo-gailurik ez. 183.000 euro.18:30etik aurrera deitu.647821764.- Etxebizitza salgai Enkarterrietorbidean. Erabat berritua, 3 lo-gela, egongela, bainugela eta su-kaldea, bi balkoi, berogailua.Kanpoaldera ematen du erabat.34.946801610.

Uda

lBer

riak

Iraila

09

(1)

11

Lourdesera irteeraBalmasedako alargunen elkarteak(AVIBA) irteera antolatu du iraila-ren 29tik urriaren 1era Lourdeserajoateko. Prezioa, gutxi gorabehe-ra, 158-166 eurokoa izango da,izena ematen dutenen kopuruaren

arabera. Parte hartzeko, 20 euro-ko diru-sarrera egin behar da El-karteak Euskadiko Kutxan duenkontuan. Gainerakoa irailaren24a baino lehenordaindu behar-ko da. Lekuak mugatuak dira.

Mendi Elkarteak Araiako (Ara-ba) Aratz mendira (1.443 m) ir-teera antolatu du urriaren 4ra-ko. Gainera, Pilar Deunaren zu-bian, urriaren 10etik 12ra, Eu-ropako Haitzetara joango diraKantabriako Coriscao (San Glo-rio mendatea, 2.234 m) eta Pe-ña Vieja (Aliva-Europako Hait-

zak, 2.613 m) mendiak igotze-ra.Animatu eta parte hartu! Deitu946800646 telefono-zenbakiraedo hurbildu Mendiko Etxera(Udal Frontoiaren ondoan), as-telehen, asteazken eta ostegu-netan 20:00etatik 21:00etara.

Balmasedako MendiElkartearen irteerak

HERRITARRAK

Ekintza desberdinakJubilatuen Elkartean

San Severinoko ParrokiakZilarrezko ezteiak ospatu nahiditu BalmasedanSan Severino parrokiak mezaeta bazkaria ospatuko ditu2009an zilarrezko ezteiak egineta hurbildu nahi duten guztie-kin. Urriaren 31an meza13:00etan izango da eta bazka-rira joateko 14:00etan geldituko

dira Sauto tabernan. Ez da de-rrigorrezkoa bi ekintzetara joa-tea. Parte hartu nahi baduzu,dei ezazu urriaren 25a baino le-hen honako telefono-zenbakihauetara: 676499257 (Marian)edo 630977423 (Javier).

Balmasedako Jubilatuen Elkar-teko Batzarrak kide guztiei jaki-narazi nahi die Bilboko jaietakozezenketetarako lau sarrerazozketatu dituela. Sarrerok Biz-kaiko Foru Aldundiko GizarteOngizate Sailak eman ditu. Ho-nako hauek izan dira sarituak:Begoña FernándezAntonio AlcedoÁngel GonzálezAmaranto BlázquezZorionak irabazleei!.Datorren irailaren 26an bazka-ria egingo da Udal Frontoianbazkide guztientzat. Lehentasu-na izango dute aurreko bazka-rian izan ez zirenek. Bazkide on-gileek ez dute joaterik izango.Izena emateko ezinbestekoaizango da bazkide txartela era-kustea. Aurreko bazkarian izanez zirenek irailaren 21ean eta22an, 18:00etatik 20:00etara,eman ahal izango dute izena El-karteko bulegoan. Gainerakobazkideek irailaren 23tik aurre-ra eman beharko dute izena, le-ku eta ordu berean, kupoa betearte.Bazkaria 14:30ean izango da,eta, ondoren, dantzaldia. Bazka-rian omenaldi txikia egingo zaie2009an urrezko ezteiak ospatu

dituzten bazkide guztiei. Gaine-ra, Parrokia-Batzarrak eta Klu-bak omenaldia zabaldu nahi du-te. Beraz, ezkonduta 50 urte da-ramatzaten guztiei San Severi-no parrokian egingo den elizki-zunera euren familiakoekin hur-biltzeko gonbita egiten diete.Elizkizuna egun berean12:00etan izango da. Amaieran,BBK-k eta Udalak emandakooparia banatuko zaie.Amaitzeko, Batzarrak jakinarazinahi du datorren urriaren ha-sieran ikastaro hauek hasiko di-rela:- Areto dantzak (urte osokoa):18 leku- Tai-Chi (urte osokoa): 15 leku- Loaren nahasmendua (hiruhi-lekoa): 15 leku- Hersturari aurre egitea (hiruhi-lekoa): 15 lekuInteresatuta dauden bazkideekbulegora jo beharko dute arrat-saldez, izena emateko, daudenlekuak bete arte. BBK-k eta El-karteak diruz laguntzen dituztenikastaroen ordutegia garaiz ja-kinaraziko da.Halaber, urriaren hasieran bin-go jokoari emango zaio hasiera.Lehenengo partida urriaren 4anizango da, 18:00etan.

Biarritz ikusteko aukera ere izango dute bidaia honetan

Hizkuntza ikastaroaketorkinentzat: izen-ema-tea irailean, UdaletxekoImmigrazio Sailean.I. Ehungintza Azoka: irai-laren 19an eta 20an,10:00etatik 18:00etara,“La Encartada” txapelmuseoan.Berdintasunari buruzkoikastaroak: izen-emateairailaren 21etik 28ra,10:00etatik 12:00etara,Emakumearen Etxean.Udal Igerilekuetakodenboraldiaren aurkez-pena: irailaren 24an,18:00eta,n Klaret Antzo-kian.Bilboko Orkestra Sinfo-niakoaren kontzertua:irailaren 26an, 20:15ean,Parrokian.Merkatu elektrikoarenliberalizazioari buruzkoinformazio-jardunaldia:irailaren 30ean,13:30ean, Kultur Etxean.Kaleko Pintura Lehiake-ta: urriaren 4an.“Sólo para parejas”antzezlana: urriaren 4an,18:30ean, Klaret Antzo-kian.Balmasedar Petoa:urriaren 9ra bitartean,Udaletxean, Emakumea-ren Etxean edo KulturEtxean.Ondareari buruzko jar-dunaldiak: urriaren17an, 18an, 24an eta25ean, Enkarterriko he-rrietan.Amaral taldearen kont-zertua: urriaren 17an,21:00etan, Udal Fron-toian.Erdi Aroko Azoka 2010:maiatzaren 15ean eta16an.

AurkitutakoakIrailaren 16an hauek diraUdaltzaingoak aurkituta-koak: emakume jertseia,urrezko zintzilikaria, giltzaketa urrezko eskuturrekoa.

KZgunea iraileanIrailean Balmasedako KZ-gunea astelehenetik osti-

ralera, 9:00etatik13:00etara, zabalik egon-go da egun hauetan izanezik: 18, 22, 23, 25, 28 eta29. Egun horietan KZgu-nea 16:00etatik 20:00eta-ra egongo da zabalik.Hona hemen iraileanemango diren ikastaroaketa mintegiak:- Administrazio elektroni-koaren hastapenak: 21etik30era, 9:00etatik

11:00etara.- Irudi digitalen tratamen-dua: 23tik 24ra, 16:00eta-tik 18:00etara.- Sinadura elektronikoa:23an, 11:00etatik13:00etara.- Google maps: 28an,11:00etatik 13:00etara.IT Txartela azterketak:24an eta 30ean, 11:00eta-tik 13:00etara

Belarritakoa galdudaJoan den irailaren 13anurre koloreko eta hiru zir-konitako belarritakoa gal-du zen Ateneoa eta Elizarenartean. Inork aurkitu baldinbadu, jar dadila, mesedez,harremanetan Udaltzain-goarekin. Saritu egingo da.

BESTELAKOAK

ETA GAINERA

Uda

lBer

riak

Iraila

09

(2)

12

Espezialitatea: arkumeak eta

ekoizpen propioko haragiak

TRAMEINSATRANSFORMADORE

MEKANIKO INDUSTRIALAK, S.L.

MetalgintzaBurdina

Altzairu herdoilgaitzaLetoia

Aluminioa

Telefonoa: 94 680 16 16 - Faxa: 94 610 20 58Galtzada, 40 - 48800 BALMASEDA

AGENDA