NOAUA!! 118 alea

24
Antenak susmopean Antenak susmopean 2001eko uztailaren 20a VI.urtea Usurbil, 118. zenbakia ! ! H A M A B O S K A R I A ! !

description

 

Transcript of NOAUA!! 118 alea

Page 1: NOAUA!! 118 alea

Antenak susmopean

Antenak susmopean

2001eko uztailaren 20a VI.urtea Usurbil, 118. zenbakia

!!H A M A B O S K A R I A

!!

Page 2: NOAUA!! 118 alea

ALALTZARIAK AUKERANTZARIAK AUKERAN1.OOO metroko erakusketa- Prezio harrigarriak

Punta-puntako markak %50ean: Altzari-trinko, lastaira etalastaira-azpikoen aukera haundia

Sofa eta besaulkiak, logelak, aulkiak, mahaiakEhundaka altzairu %50ean

Mailatu txikiekin eta gabekoak Osinalde pol igonoa Tel . : 943 37 09 66

TXIMINIAALTZARIAK

Iraila arte, Noaua! aldizkaria oporrIraila arte, Noaua! aldizkaria oporretan!etan!

HHirukote honekin joan zaigu Noaua!hamaboskaria. Betaurreko beltzak, toai-lak, bainujantzia, argazki kamara eta

gainontzeko traste guztiak hartuta joan zaiguustekabean! Eguzki bila joan omen da, hemen-go eguraldia tonto xamar omen dabil azkenal-dian eta Meditarraneo aldera doala esan diguhango“Lorentxo” nolakoa den ezagutzera.Lagunak bilatu omen ditu eta ez genuen bahemen utziko! Herria zaintzea beste batzuritokatzen omen zaie oraingo oporretan, berajada zeregin horretan nazkatu omen da eta.Beti herriko albisteak eta txutxumutxuak konta-tzeaz aspertu eta kanpokoak kontatuko omendizkigu irailean.

Agindu hau eman digu zuei esateko! Merezi-tako oporrak izango ote ditu, noski! Beraz, beraetortzen denerako, gu jada lanean egongogara. Irailaren 3an hasiko gara betiko martxan,aldizkaria oporretatik bueltatzen bazaigu,behintzat. Hala bada, irailaren 14an argitaratu-ko dugu datorren alea eta, beraz, zerbait kale-ratu nahi baduzu edo norbait zoriondu nahibaduzu, irailaren 7a baino lehen ekarri. Bienbitartean patxadaz hartu eta denbora horretanudaraz gozatu dezazuela guztiok!

Page 3: NOAUA!! 118 alea

a zo z oe z a

i 2001eko

uzta

ilare

n20a

Usurbil 118.zk. Noaua! 3

• Udala 37 19 51• Udaltzaingoa 36 11 12• Obrak eta Zerbitzuak 37 01 48• Anbulategia 36 20 13• Udarregi ikastola 36 12 16• Udarregi (Kalezar) 36 45 00• Agerialde ikastetxea 36 38 95• Oiardo kiroldegia 37 24 98• Zumarte 37 15 94• Etumeta 37 20 01• Taxi geltokia 36 21 78• D.Y.A. 46 46 22• Ertzantza 112• Suhiltzaileak 112• Larrialdiak 112• Anbulantziak 112• Posta Kutxa• Gure Pakea 37 32 28• Gure Elkartea 37 17 51• Arrate egoitza 36 63 40• Eusko Tren 47 09 76• Noaua! aldizkaria 36 03 21• Bake epaitegia 37 23 36• Oa farmazia 36 12 17• Iturralde farmazia 36 33 95• Zubietako Herri Batzarra 37 20 77• Argindarra (Iberduero) 47 09 76

ai, esan

06.03*06.33*07.03*07.3308.0308.33*09.0310.0311.0312.0312.33*13.0313.33*14.0314.33*15.0315.3316.0316.3317.0317.3318.0318.3319.0319.3320.0320.3321.0322.03

UsurbilDonostia Zarautz06.24*06.54*07.24*07.54*08.2408.54*09.2410.2411.2412.2412.54*13.2413.54*14.2414.54*15.2415.5416.2416.5417.2417.5418.2418.5419.2419.5420.2420.5421.2422.2422.54

Usurbil06.08*06.38*07.08*07.38*08.0808.38*09.0810.0811.0812.0812.38*13.0813.38*14.0814.38*15.0815.3816.0816.3817.0817.3818.0818.3819.0819.3820.0820.3821.0822.0822.38

Zarautz06.39*07.09*07.39*08.09*08.3909.09*09.3910.3911.3912.3913.09*13.3914.09*14.3915.09*15.3916.0916.3917.0917.3918.0918.3919.0919.3920.0920.3921.0921.3922.3921.09

Donostia05.47*06.17*06.47*07.1707.4708.17*08.4709.4710.4711.4712.17*12.4713.17*13.4714.17*14.4715.1715.4716.1716.4717.1717.4718.1718.4719.1719.4720.1720.4721.47

06.20*06.50*07.20*07.5008.2008.50*09.2010.2011.2012.2012.50*13.2013.50*14.2014.50*15.2015.5016.2016.5017.2017.5018.2018.5019.2019.5020.2020.5021.2022.20

Eusko Tren-en udakotren ordutegia

Hona hemen edonor zoriontzeko tartea. Bere urtebetetze eguna delako,ezkondu egin direlako edota tituluren bat lortu duelako dohainik, bazkidedirenek nahiz ez direnek tarte hau erabili dezakete. Ekarri jarri beharreko

testua eta argazkia.

Hurrengo alea: irailak 14 Ekartzeko azken eguna: irailak 7

Txerrimunik ordainetan

07.5508.0508.2508.5509.0509.3009.5510.0510.5511.0511.5512.0512.2512.5513.0513.3013.5514.0514.3014.5515.0515.2515.5516.0516.5517.0517.5518.0518.3018.5519.0519.2519.5520.0520.3020.5521.2521.5522.4522.5500.2501.2502.2503.2504.2505.2506.25

UsurbilDonostia Zarautz

07.0507.3508.0508.0508.3509.0509.0509.3010.0510.0510.3011.0511.0512.0512.0513.0513.0513.3014.0514.0514.3015.0515.0515.3016.0516.0516.3017.0517.0518.0518.0519.0519.0519.3020.0520.0521.0521.2522.0523.2500.2501.2502.2504.25 05.25

Usurbil

06.4507.1507.4507.4508.1508.4508.4509.20**09.4509.4510.20*10.4510.4511.4511.4512.4512.4513.20**13.4513.4514.20*14.4514.4515.20**15.4515.4516.20*16.4516.4517.4517.4518.4518.4519.20*19.4519.4520.4521.1521.4523.1500.1501.1502.1504.1505.15

Zarautz

07.3008.0008.3008.3009.0009.3009.3010.0010.3010.3011.0011.3011.3012.3012.3013.3013.3013.5514.3014.3014.5515.3015.3015.5516.3016.3016.5516.5518.3018.3018.3019.3019.3019.5520.3020.3021.3021.5522.3023.3500.3501.3502.3504.3505.35

Donostia

*OriorainoAsteburutan Asteburutan

**Aiaraino

*Oriotik **Aiatik

07.3007.4008.0008.3008.4009.0009.3009.4010.3010.4011.3011.4012.0012.3012.4013.0013.3013.4014.0014.3014.4015.0015.3015.4016.3016.4017.3017.4018.0018.3018.4019.0019.3019.4020.0020.3021.0021.3022.1522.3000.0001.0002.0003.0004.0005.0006.00

08.1508.2508.35**09.1509.2509.40 *10.1510.2511.1511.2512.1512.2512.35**13.1513.2513.40 *14.1514.2514.40**15.1515.2515.40*16.1516.2517.1517.2518.1518.2518.40*19.1519.2519.35**20.1520.2520.40*21.1521.4522.1523.0523.1500.4502.4502.4503.4504.4505.4506.45

Eusko Tren-en udakoautobus ordutegia

Zorionak Alexander!Abuztuaren 29an 4urte beteko dituzunezondo-ondo pasa.Zure guraso, aiton-amona eta anaiarenpartez.

Zorionak Jon! Abuz-tuaren 15ean 7 urtebeteko dituzu. osoondo pasako dugula-koan muxu haundibat denon partez.

Zorionak Sarai! Uztailaren23an 8 urte betetzendituzunez, muxu haundibat zure guraso, anai,Arantxa eta Aitziberrenpartez.

Uztailaren 25ean 5urte betetzen ditugure Garikotzek.Ondo pasa zure egu-nean! Denon arteanospatuko dugu! Zorio-nak etxekoen partez.

Mikelek uztailaren 17anbete zituen urteak,Xubanek eta Beñatek,berriz, hilaren 21 eta27an beteko dituzte.Zorionak eta muxuhaundi bat etxekoenpartez.

* Astegunetan bakarrik * Astegunetan bakarrik

Kexaren bat baduzu, kritikaren bat eskuarte-an badabilkizu edo eta herriko zerbaitetazhitz egin nahi baduzu guk ikamikan toki bategingo dizuegu.

Eskutitzak izengoiti batekin sinatu daitezke,baina Noaua!n argitara emateko guk zuen izen-abizenak jaki-tea ezinbestekoa da. Testuak 2000 karaktere baino gutxiagoizan beharko ditu.

Eskutitz horiek Noaua! Kultur Elkartearen egoitzara eramanedo postaz bidali besterik ez duzue egin behar.

Hilaren 23an 50 urte beteko ditu Jexuxek,Maierrek, berriz, 26 urte egun berean. Enei-daren txanda izango da hurrena, uztaila-ren 28an 13 urtera iritsiko baita. Ainhoak,berriz, argazkian bestelakorik ematen baduere, 18 urte beteko ditu abuztuaren 6an.Zorionak etxekoen partez.

Page 4: NOAUA!! 118 alea

Argitaratzailea

Noaua! Kultur ElkarteaBordaberri 3 Eguzkitzaldea20.170 Usurbil (Gipuzkoa)Tlf.: 943 36 03 21 Fax.: 943 37 25 02E-mail:[email protected] orria: http://www.jalgi.com/topagunea/noaua

Kazetarien koordinatzaileaJosu Aranberri

KazetariakJosu Aranberri, Amagoia Mujika, OlatzLasagabaster eta Agurtzane Solaberrieta

PublizitateaAgurtzane Solaberrieta

ZuzentzaileaEneko Harreguy

KolaboratzaileakInes Kamino, Iñaki Labaka, Iratxe Begiris-tain, Amagoia Mujika, Xabier Arregi, Pa-ko Agudo, Alfontso Vidal, Alazne Begiris-tain, Zaloa Arnaiz, Agurtzane Solaberrie-ta, Joseba Pellejero, Ainara Uribe, EiderJauregi, Mikel Bengoetxea, Agustin Es-naola, Olatz Goenaga, Urko Manterola,Eneko Harreguy, Karmele Urdanpilleta,Joseba Zubeldia, Imanol Goenaga, An-doni Udabe, Eukene Kamino, IsaakMuñoz, Olatz De Miguel, Jone Eizmendi,Jokin Zubiaur, Maria Jesus Urbieta, IñakiAgirresarobe eta Mari Angeles Arruti.

AdministrazioaArantxa Usarralde, Aintzane Aizpuruaeta Nagore Gonzalez.

Erredakzio Kontseilua:Josu Aranberri, Amagoia Mujika, Gari-koitz Udabe, Olatz Lasagabaster etaAgurtzane Solaberrieta.

Maketazioa eta diseinua

Olatz Goenaga, Zaloa Arnaiz eta IbonBeristain.

DokumentazioaIdoia Agirre, Aintzane Aizpurua, Leire Mu-jika, Leire Unanue eta Nagore Gonzalez

InformatikaPili Lizaso eta Karlos Aizpurua

BanaketaMiren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Ker-man Errekondo

ElektrikariaIñaki Salsamendi

Tirada: 2.600 ale

Lege-Gordailua: SS-668-96

ISSN: 1136-6818

Inprimategia: Antza

Noaua! hamabostekariak ez dubere gain hartzen aldizkarian adierazi-

tako esanen eta iritzienerantzunkizunik.

Noaua! Kultur Elkartekojendaurreko ordutegia:

10.00-14.00 / 16.00-20.00astegunetan

!!H A M A B O S K A R I A

!!2001

eko

uzt

aila

ren

20a

4 Noaua! 118.zk. Usurbil

er irizten?

Euskal Herrira!

Euskal presoak

GipuzkoakoForu Aldundiak

diruz lagundutakoaldizkaria

Kultura sailak diruzlagundutako

aldizkaria

Noaua!k, ondo mere-zitako oporraldiakhartu aurretik, inter-

netetik iritsi zaidan istorio txikibat helarazi nahi nizueke.

Neil Armstrong, Apolokoastronautak, lehen aldiz ilar-gia zapaldu zuenean, ezzuen “gizonarentzat pausotxiki bat, gizakiarentzatpauso haundi bat” esaldiezaguna bakarrik esan.Geroago, berak, besteastronautak eta kontrolera-ko zentroaren artean zen-bait hitz esan zituzten. Halaere, kapsulara itzuli aurretikulertu ez zen zerbait esanzuen:

- Zorte on Mr. Grosky.

NASAko pertsona askok,sobietar kosmonauta batizuzenduriko hitzak izan zitez-keela pentsatu izan zuen.Hala ere, azterketa sakonenondoren, ez Errusian ezAmeriketan egin zirenproiektu espazialetan, ezzen Grosky izeneko inor aur-kitu.

Urte askotan, pertsonaaskok galdetu zion Arms-trong-i “zorte on Mr. Grosky”esaldi horren esanahiareninguruan. Armstrong-ekberriz, azalpenik eman

gabe, irrifartxo batez eran-tzun ohi zuen beti.

Duela urte batzu (TampaBay FL-en 1995eko Uztaila-ren 5ean), diskurtso batenondoren egiten zitzaizkiongalderak erantzuten ari zela,kazetari batek 26 urte aire-an zeramatzan galderaatera zuen. Azkenean,oraingo onetan galderaerantzutea erabaki zuen.

Mr. Grosky, hila zen, etaNeilek egindako galderariazalpenak ematerik bazuelasentitzen zuen.

Umea zela, lagun batekinbeisbolean atzeko patioanjolasten ari zen Neil. Lagu-nak pilota indarrez jo etabizilagunen logelako leihoaurrera iritsi zen. Neilen bizi-lagunak Grosky andre-gizo-nak ziren.

Neil pilota jasotzeko asmozmakurtu zenean, Groskyanderea, Grosky jaunarioihuka entzun zuen:

- Ahozko sexua?! Ahozkosexua nahi duzula?! Ahozkosexua gure bizilagunensemeak ilargian bueltatxobat ematen duenean izan-go duzu!

Zorte on Mr. Grosky

Aitor Pikabea

Page 5: NOAUA!! 118 alea

2001eko

uzta

ilare

n20a

Usurbil 118.zk. Noaua! 5

erriketan

%943 83 09 37 670 397504

ERRAZKINIgeltseritza

orokorra

Kale Nagusia, 1Telf: 943 37 26 79 eta 36 51 25Santuenea Mob: 629 42 05 65

LATAILLADEITURGINTZA GAS ETA BEROGINTZAI N S T A L A K U N T Z A K

ARIZTITXO KALEA, 8 BEHERA20170 USURBIL

TLF: (943) 36 26 35- 36 33 48Mobila: 609 888021

Noiz hasi zinen margoarenganako afizioa izaten?

Txikitatik hasi nintzen. Afizioa hartu nuen, kirolagustatzen zaionari bezala, niri artea gustatu zi-

tzaidan.

Eta noiz hasi zinen koadroak pintatzen?

Eskolan. Liburu guztiak marrazkiz beteak nituen.Picassoren antzeko marrazkiak egiten nituen eta

saldu egiten nituen, jendeari gustatu egiten zi-tzaizkion. Garai hartan inork ez zuen estilo horiegiten, 50.hamarkadan hasi zen estilo hori, 55urte inguruan, estilo banguardista. Marrazketa

asko gustatu zitzaidan; gainera, hamairu urtere-kin inprenta batean hasi nintzen lanean eta

inprenta ezberdinetan artista ezberdinak ezagutunituen. Irakasle handiak izan ditut: Martiarena,Gallego... Inprentako lanaren osagarri egokia

zen margoa, nik fotomekanikan egiten bainuenlan. Gaur egun ere serigrafia egiten dut.

Estilo guztietako margolanak egiten al dituzu?

Bai. Baina gehienbat paisaiak egiten ditut. Bilbo-ko Akuarelista Elkarteko kide naiz, urte asko dara-

matzat bertan. Nire lehenengo erakusketa Zan-gotzan egin nuen 1974an, baina aurretik ere

kolektiboak egin izan nituen. Orain arte bakarka-ko ehun erakusketa baino gehiago egin ditut eta

galeria ezberdinetan jarri izan ditut lanak, Etxe-berria (Donostia)... Estilo askotakoak egiten ditut

eta akuarela, olio pintura... lantzen ditut.

Lanak zuzenean egiten dituzu ala argazkietatikateratzen dituzu irudiak?

Bietan aritzen naiz. Naturalean egiten ditut, hauda lekura bertara joan eta han egin, baina ba-

tzuetan argazkietatik ere ateratzen ditut margo-lanak. Dena den, argazkitik bakarrik margotzen

baduzu, naturalean marrazteko erraztasuna gal-tzen duzu. Lekura joan eta han egin behar dalan, pintura bizi egin behar da. Argazkia ongiaztertu dezakezu lanean hasi baina lehen, bainafreskotasuna ere galtzen da.

Non egiten dituzu erakusketak?

Dezente mugitzen naiz. Baditut batzuk urtero fin-koak direnak; Hondarribian, Zarautzen... etabeste batzuetatik deitu egiten didate.

Zenbat ordu ematen dituzu margotzen?

Egun batzuetan gehiago eta beste batzuetangutxiago... baina ordu dexente ematen ditut.Niretzat ez da lana egitea, asko gustatzen zaiteta.

Zenbat denbora behar duzu gutxi gora beherakoadro bat egiteko?

Koadroaren araberakoa da hori, baina denboragehiago pasatzen da beti olio pintura lantzera-koan akuarela bat egiterakoan baino.

Salgai jartzen al dituzu egindako lanak?

Bai. Salduko ez banitu ez nintzateke motibatuaegongo. Artea margotzea da, baina baita sal-tzea ere. Dena den, ez du bizitzeko adina ema-ten. Jendearen erantzunak motibatzen zaitugehienbat. Nire obra eduki eta jarraitzen nauenjendea badago. Margotzea garrantzitsua dabaina baita mundu hori bizitzea ere.

Zertan oinarritzen zara erakusketa batera koadrobat edo beste eramateko?

Lekuaren araberakoa da hori. Badakit, adibidez,Lizarrara banoa bertako paisaiak eta Donostiaingurukoak eraman behar ditudala, Donostiakojende asko joaten baita hara.

Gregorio Arbeloa IrigoienEtxealdiako estudioa margolanez betea

du, batez ere, Euskal Herriko toki ezberdi-netako paisaiez betea. Artea bizi behardela dio eta dudarik gabe margoa da

bere bizitza.

Page 6: NOAUA!! 118 alea

alej i ran20

01e

kou

zta

ilare

n20

a6 Noaua! 118.zk. Usurbil

Isaac MuñozSANTUENEA

Aurten ere udako denbo-raldia iritsi zaigu eta

dagoeneko uztailean gaudenarren, urtero bezala gure auzoaerdi hutsik geratzen ari dela ikusdaiteke. Izan ere, uztailetikaurrera jendeak oporrak har-tzen ditu eta hori gure auzoannabarmena da. Urtetik urterajendeak oporretara joatekobehar handiagoa izaten duelanabaria da, “estresa” delakoa-ren ondorioz. Badakigu “estre-sa” gaur egun modan dagoenhitza dela, baina, ez al duguhitz hori aitzaki bezala erabil-tzen oporretara joateko?

Oporretara joateko garaianaukera desberdinak daude:batzuk atzerri aldera joatea

erabakitzen dute, Paris edoKubara, adibidez. Beste batzuk,

ordea, gustukoago dute Medi-terraneo aldera joatea, eguzkibila edo. Bada “a mi pueblo”joaten jarraitzen duen besteasko ere. Eta, azkenik, herriazaintzen geratzen diren horiekdaude.

Badakigu udak eragin naba-ria duela pertsonengan, giroalaiagoa izaten da eta, batezere, herri askotako festak izatendira. Batzuek kanpora joatekobeharra izaten dute, bainaherrian bertan geratzen dire-nentzako ez dago aspertzekoaitzakiarik. Etxean geratu edokanpora joan, garrantzitsuenanorberak gustukoen duena egi-tea da, beraz, badakizue, opo-rrak ondo-ondo pasa!

Udako oporrak

URDAIAGA Joseba Zubeldia

Txokoaldetik presara igo-tzen den errepideaz hitz

egitera natorkizue. Bazuen pre-mia, bai, errepide honek asfal-to on bat izateko.

Bertatik auto gehiegi igaro-tzen ez bada ere, izaten da baibertatik pasatzea erabakitzenduenik.

Lehen hormigoizkoa zen erre-pide haueta euripixka bategiten zue-nean osoirristakorrajartzen zen.Gainera,euriarekinzuhaitzetatikeroritakohorbelakerrepideanitsasten ziren

eta bertako maldak duen por-tzentaia haundi samarradenez, auto bat baino gehia-go geratzen zen ez aurrera ezatzera. Dena zuen kontrako,beraz, bide zaharrak.

Orain, behintzat, ez da horre-lako arazorik izango, lehengoerrepidearekin alderatuzberriak autopista baitirudi.Baina horrek ez du esan nahiautopistan pare ibil zaitezkee-nik errepide honetan, alegia,abiadura handiagoan ibilibehar denik bertatik. Batzukkonturatzeko dauden arren,hemen ingurukoak ez diraazkar ibiltzeko errepidea, ezlehen ezta orain ere.

Asfalto berria

Page 7: NOAUA!! 118 alea

2001eko

uzta

ilare

n20a

e j i ran

Usurbil 118.zk. Noaua! 7

San Roke eguna ospatzekoohitura bada Kalezarren

eta, aurten ere, usadio horrieutsiz, San Rokeren omenezhainbat ekintza antolatu dira.Berez eguna abuztuaren 16anbada ere, 15ean, Amabirjina-ren jaia aprobetxatuz, herribazkaria antolatu dugu Kale-zarko Jai Batzordekoek.

Aurten lehenengoz izangoda bazkaria San Roke egunez.Izan ere, urtero abuztuaren16an Kalezarko ermitan mezaizaten bada ere, gure-gureadugun eguna indartu nahi izandugu aurtengoan herri-bazka-ria antolatuz. Bazkariaz gain,goiz partean asto-karrera eta

herri kirolak izango dira etabazkalostean, berriz, trikitilariak.

Bazkaria Udarregi ikastolazenekoan izango da eta txar-telak betiko lekuetan izangodira salgai. Beraz,badakizue, ani-matu guztiakbazkaltzera etahala, ohiturazaharrak gogora-tuz eta berrituz,hauek ez desa-gertzea lortukodugu guztion arte-an.

Artean, eta hauudara aldekoazken kronika iza-

nik, tartetxo hau auzotarrakagurtzeko aprobetxatu nahinuke. Festa eta opor garaiadatorren honetan ondo pasa,baina pasatu gabe eta zain-du. Laster arte.

Bazkaria San Roke egunean

KALEZAR Urko Manterola

Atxegalden konpondubeharreko gauza batzuk

atzeman ditudala eta, txokohonetaz baliatuko naiz. Lehe-nengoa parkearen ingurukoada. Gustura hartu genuenauzoan parkea berritu izana,baina egunero-egunero hau-rrekin bertara jolastera joan etakulunpioak hankaz gora topa-tzen ditugu, argazkian ikustenden modura.

Gainera, pixkanaka-pixkana-ka jostailu guztiak puskatzen arida norbait. Hau ikusita, parkeaeta bertako kulunpioak pake-an uzteko eskatu nahi niekehain ume ez diren neska-mutilhoriei. Errespetatu dezatela txi-kienen jolasgunea eta lagundezatela txukun mantentzen.

Bigarren kexa ez da ez hau-rrei ezta neska-mutilei zuzen-dua, kotxea dutenei baizik.Ondo dago herriko kaskoanmultak jartzea, baina noiz-behinka Atxegalde aldera erebueltaxkaren bat egin beharkolukete udaltzaingoek.

Jendeaerabaterrespetoagaltzen arida aparka-tzekokontuhonekin,berdin bai-tzaiekotxeaespaloierdian,

portal aurrean edo kotxeekbuelta emateko dauden lekue-tan uztea. Askotan etxeko por-taletik ahalik eta gertuen utzinahi dugu kotxea eta, nahizeta urrutixeago izan, ez dahain zaila toki aproposa bila-tzea.

Txikienen jolasgunea errespeta dezagunMari Karmen MitxelenaATXEGALDE

Page 8: NOAUA!! 118 alea

2001

eko

uzt

aila

ren

20a

8 Noaua! 118.zk. Usurbil

a lej i ran

Herritar gehienok ezagutu-ko duzue plaza hau. Ize-

nez agian ez, baina bistaz bai.Hilabete pasa da inauguratuzenetik, eta entzun ditudan iri-tziak ez dira oso onak izan. Era-bat itsusia dela ere entzun diotbaten bati. Bada, niri gustatzenzait, niretzat orijinaletik gehiagodauka itsusitik baino. Nire ustez,ohituegiak gaude iturridun zelaiedo parkeekin, eta horrelakohormigoi blokeekin beldurtuegiten gara, etxe baten eskele-toa delakoan.

Politak dira bai, Urdaiagakoakasu, beste parke horiek, bainaberri horri ere aterako zaio berezukua. Festetan esaterako, pro-

betxu handia atera zaio: txos-nak bertan egon dira eta sinisezazue eskertu dugula zemen-tuzko sapaia: galdetu bestelaigande goizaldean (larunbatgauean) zazpiak aldera euriahasi zuenean etxeratu gabezeudenei; edo Santixabel egu-

neko muslariei, sapaiak eskain-tzen zuen itzal freskoa nolagozatu zuten; I.Bola Txapelketaere egin zen eta izugarrizkoarrakasta izan zuen.

Gainera, txosnak bertankokatzeagatik, pentsa geneza-keen txikizioren bat egingozuela goizaldeko mozkorrenbatek; edo hainbeste jendeatzera eta aurrera ibiltzeagatiktankera okerragoa izangozuela. Ba, lehenxeago esandidatenez txukun geratu da.

Izena ere egokia du. Haserankonnotazio politikoa zuelakoanbanengoen ere, bertatik igaro-ta konturatu naiz horretaz: kax-koa askatu baitigu!

Gehiago orijinaletik itsusitik baino

KALEBERRI Jokin Zubiaur

Olatz Goenaga

1997ko uholdeak gogoan

TXOKOALDE

Uztailaren 15ean, Igandeangoizean goiz euri jasa

handiak izan genituen auzoan,eta batek baino gehiagok1997ko ekainaren 1eko uholde-ak gogoratu genituen. Momen-tu gutxian zaparra handiakegin zituen, eta bide eta urbideetan ur asko jaisten hasizen.

Orain dela 4 urte pasagenituen momentu txa-rretaz gogoratzen arituginen, egia esan ahaz-teko zailak direnak.Noaua!-k atera zuen aleberezia gordeta dauka-gu eta hango argazkiakikusten aritu ginen. Ika-

ragarria da, nola geratu zengure auzoa. Denbo-

ra gutxian urak egin dezakeentxikizioaz, zenbateko indarrahartzen duen eta harrapatzenduen guztia nola aurretik era-man dezakeen komentatzenaritu ginen. Izan ere, “Urak berebidea egiten duela”, dioenesaerak arrazoi handia du. Bes-

talde, zenbat jende mugitu zenauzoa txukuntzeko eta zenbatlan egin behar izan zen eregogoratzen aritu ginen. Uholdehorien ondorioz, Txokoaldekourbanizazioak aldaketa batzukjasan ditu, espero dugu onera-ko izango dela.

Bestalde uztailaren 14eanAkerra Gaztetxean, O.K. talde-

aren kontzertua izan genu-en. Talde zarauztar gaztehonen lehenengo kontzer-tua omen zen. Eguralditxarrarengatik edo, ezomen zen jende gehiegihurbildu gaztetxera, bainabertan izan zirenek girobikaina sortu omen zuten.

Page 9: NOAUA!! 118 alea

2001eko

uzta

ilare

n20a

Usurbil 118.zk. Noaua! 9

j i ran

Iratxe BegiristainAGINAGA

Aurten ere, Santioak gertu-ratzen ari dira eta horre-

kin batera, gure herri txikihonek halako berpizte bat iza-ten du uztaila aldean. Izan ere,hainbat talde ari da festenekintza ezberdinen lan-antola-ketan, eta errritmo frenetikoanabari da Zubieta aldean.

Alde batetik zama haundie-na bere gain hartu eta lan txa-logarriena egiten dutenak, nireiritziz, festa bartzordeko gazte-ak dira, aspalditik martxandabiltzanak berriz ere progra-ma txukun bat egiteko asmo-tan (eta dudarik gabe lortukodutena). Bestetik, maiz ikustendira soka-dantzako dantzaritrebeak eskola txikietan bere

saioak burutzen, Santio egune-ko saio nagusirako prestatzen.

Aurten ere, gure herriko akto-re eta aktoresa famatuek, berelaugarren obra eskainiko digu-te Santio ondorenean, orainarte, komediak izan dira nagu-siki, aurten, drama ote?

Igande goizetan ikus ditzake-gu herriko pelotariak errebote-an, izan ere, txapelketa lokalaedo herriko txapelketa jokatzenari baita lau taldeen arteaneta finala San Inazio eguneanjokatuko denez, lehia estua daorain artean. Danborradakoprestaketak ere, hasiak diradagoeneko eta hor egotendira ostiral arratsaldetan maki-

lak eta danborrak astinduz,musikari segitu nahian, gizon,emakume eta ume; nahikojende biltzen da izugarrizkoburrunda ateriaz.

Elizako obrak ere, aurreratusamarrak dirudite, eta Santioegunerako, badirudi barnekoobrak, behintzat, bukatutaegongo direla, nahiz etakanpo aldetik “berde xamar”dagoela iruditzen zaiten.Bazuen premia txukuntzekoa!.Eta azkenik, urtero bezala, guregaztetxoek bere tartea izangodute festetan, ekintza ugaritanhartuko baitute parte etaberaie zuzenduriko eguna ereizango dute, ohi den bezela.

Festa usaina

ZUBIETA Mikel Bengoetxea

Eguraldi ona, beroa, festaknonahi,... iritsi zaigu azkenik

hainbeste desiratzen dugunurtaroa: uda. Ikasleek ikasturte-aren momenturik txarrenakpasa eta parranda batzuk egi-teko aukera dute orain, ondomerezitako oporraldiarekin etalangileak, berriz, arrunt bihur-tzen den ordutegiari muzin egi-teagatik nahikoa lo egin etaoporrak. Uda izaten da gehie-nentzat urte guztian egin ahalizan ez duguna egiteko para-da ezinhobea.

Beste batzuentzat, ordea,langabetu eta ikasleentzat,gerriak bigundu eta patriketanxoxa batzuk izateko urtarorikegokiena izaten da. Izan ere,

aurten ere badaerriberetan makinabat piper landarebildu nahi dituena-rentzat. Uztaileanhasi eta urrianbukatzen den den-boraldi honetanerriberetan gaztejende ugari mugi-tzen da, bakoitzakbere baldeaeskuetan hartuta.

Bada ibaian goraeta behera ibili ohi denik ere.Asko dira piraguak hartu etauda partean gure auzotikpasatzen direnak; Txokoaldetikhasi eta Orioraino jaitsiera iza-ten da gehienetan. Ibilbide

polita osatzen da ibaiareninguruan biltzen den landare-tzagatik eta ixiltasunagatik.Bakoitzak, bada, aprobetxadezala uda nahi edo ahalduen moduan eta laster arte!

Oporrak batzuk eta lana besteek

Page 10: NOAUA!! 118 alea

2001

eko

uzt

aila

ren

20a

10 Noaua! 118.zk. Usurbil

rreportaia

Ez genituen ezagutzen, bai-na azken hilabeteetanezagunak egin dira. Tele-

fono mugikorrekin batera da-toz antenak eta jende askorenkezka iturri dira. Batzuen esa-netan, hauek botatzen dutenerradiazioak oso ondorio kal-tegarriak ditu, besteen esane-tan, berriz, ez dago kezkatze-ko arrazoirik. Urdaiagan ere ba-da horrelako antena bat etaudala, bigarren bat jartzekoproposamena jaso zuenetikarautegi bat prestatzen ari da.

Azken urteotan ezagutu du-gun fenomenorik ikusgarrienatelefonia mugikorrarena izan da.Telefono mugikorra edukitzeagero eta normalagoa egitenzaigu eta gaur egun, orain delaurte batzuk gertatzen zenarenkontra, pertsona bat kaleanhorietako batekin ikusteak ez duharridurarik sortzen.

Baina telefono mugikorrakugaltzearekin batera, beste osa-gai bat agertu da gure egune-roko paisaian: telefono horieihedadura emateko beharrezko-ak diren antenak. Ondoko au-zokidearen teilatuan egon dai-tezke, edo auzoko mendi kax-koan bestela. Usurbilen teilatue-tan nekez aurkitu daiteke horre-lakorik, baina Urdaiagan badaAmena-Euskaltelek erabiltzenduen antena bat. Duela urte-bete inguru jarri zuten, noski,garai hartan ez zen anteneninguruko tirabirarik.

30 metroko antena hau herri-lurretan dago. Dagoeneko Re-tevisionen telebista antena batbazegoen han eta udal ordez-kariek telefono mugikorrenantena hau jartzeko baimenaeman zuten, baina telefonomugikorren operatzaile ezberdi-nei antena hau erabiltzeko au-kera ematea izan zen baldintze-

tako bat. Udalaren eskaera,ordea, bere horretan geldituda. Azken hilabeteetan bi pro-posamen jaso ditu udalak etaorain dagoen antenak balio ezdienez beste antena batjartzeko eskaera egin zuten.

Tradia enpresak, adibidez,oraingo antenaren ondoan 40metroko beste antena bat jar-tzea proposatu zuen. Oraingoantena txikiegia zela eta Ame-na-Euskaltelen antenen azpianXfera hirugarren belaunaldikotelefono mugikorren antenakjartzea ezinezkoa zela argudiatuzuten. Dorre hau operadoreezberdinek erabili ahal izangozutela ere esaten zen.

Azken hilabeteetan, ordea,antena horien afera pil-pileandago. Bizilagun askok hauekeragindako osasun arazoaksalatu dituzte eta honen aurre-an hainbat udal neurriak har-tzen hasi dira. Bi enpresa ante-nak jartzeko eskaera egin beharzutela jakin bezain laister araudibat egiten hasi zen Usurbilgoudala. Iñigo Azpiroz hirigintzakoidazkariaren esanetan araudihori egiten hastea garrantzitsuaizan zen. “Aurretik ez zegoenaraudirik eta eskaera araudiaegiten hasi baino lehen eginbalute ezingo genukeen ezeregin. Orain, berriz, araudia onar-

tu bitartean eskaera horiei ezindiegu erantzunik eman”.

Araudiari hasierako onespenaeman zitzaion eta Alcotan etaTradiak Urdaiagan antenak jar-tzeko egindako eskaerak atzerabota ziren, araudia behin-betira-ko onartu bitartean ezin baita ho-nen inguruan erabakirik hartu.Orain antenak dauden lekuanantena gehiago ez jartzea daaraudi honen helburu nagusia.“1.000 metro urrutiago edo oraindagoen telefono mugikorrenantena kendu eta beste haun-diago bat egitea lortu nahi da”.

Hala ere, araudi honek alda-ketak izan ditzake. Eudel (Eus-kadiko Udalen Elkartea) udalen-tzat baliagarria izango denoinarrizko arautegi bat prestatzenari da eta udaleko ordezkariekhori aztertu nahi dute behin-betirako araudia onartu aurretik.

Oinarrizko araudi horren ara-bera, antenen kokalekuek,udalek jarritako urbanizazioarauak eta begien gainekoeragina errespetatzeaz gain,antena eta babestu beharrekoeremuaren artean gutxienez 10metroko tartea errespetatubeharko dute. Bestalde, opera

Telefono mugikorrak eta hauen antenakkezka iturri bihurtu dira

Horietako antena batUrdaiagan dago

Udalak Eudel-en oinarrizkoarautegia aztertu nahi du

Page 11: NOAUA!! 118 alea

2001eko

uzta

ilare

n20a

Usurbil 118.zk. Noaua! 11

portaia

tzaile desberdinek kokalekubera erabili beharra aipatzenda. Honela, operatzailebakoitzak duen antenen artekotartea 2.000 metrokoa bainatxikiagoa bada, hauek antenakkokaleku berean jarri beharkodituzte. Azkenik, antena jartzekobaimena eskatzen dutenekondasun eta pertsonen gainizan ditzakeen eraginakbabesteko seguru bat aurkeztubeharra ere aipatzen da.

Momentu honetan Gobernuespainiarra antena hauen erra-diazio elektromagnetikoaren in-guruko araudia prestatzen arida. Uztailerako prest egongozela iragarri zuten, baina oraindikez du argirik ikusi. Hainbat iturri-ren arabera 0,4 miliwatio zenti-metro karratuko izan daitekegehieneko kopurua. Horrez ga-in, dekretu honek telefono mugi-korren antenen instalakuntzaarautuko du, baimenak emateagobernuaren esku geldituaz.

Antenen erradiazio elektro-magnetikoen inguruan herritar-ren artean informazio falta na-barmena da. Telefonia enpre-sek momentuz antenen kalte-garritasuna frogatzen duen iker-keta zientzifikorik ez dagoela esa-ten dute. Azken hilabeteetanhainbat ikerketen berri emandute, baina hauek ere ez diraados jartzen. Antenek pertso-nengan eragin zuzena dutelafrogatzen duten behin betikoikerketari itxaron gabe neurriakhartzea defenditzen duten askodaude. Badaezpadako printzip-ioa eskatzen dute hauek. “Hain-bat osasun arazo azaldu diraantena hauetatik gertu bizidiren pertsonengan, bainaoperatzaileek kaltegarria ezdela argudiatzen dute. Zer dakaltegarria? Hil behar izatea?Osasuna hori baino askoz eregehiago da, eta osasunari egindakiokeen kaltea behar bezalaikertzen ez den arte antenahauen jarduera gelditzeazentzuzkoa dela uste dugu”.

Josu Aranberri

Telefono mugikorrarren etaantenen balizko ondorioak

Telefono mugikorra haririkgabeko radiotelefonia siste-ma da, potentzia gutxiko etafrekuentzia altuko mikrouhinenigorle-hartzailea. MugikorrenUHF bandan emititzen dute,900 eta 1800 MHz bitartean,eta 2 watioko gehienekopotentzia batekin (buruarenehuna babesteko legezkomuga da hau).

Erradiaziorik arriskutsuenamugikorraren beraren ante-natik dator. Telefonoa burutikzenbat eta urrunago egon,erradiazio hau orduan eta txi-kiagoa da, errepikagailuadagoen distantziaren arabe-rakoa edota antena eta tele-fono mugikorraren arteandauden oztopoen arabera-koa (eraikinak, kotxeak,metala...)

Osasunerako arriskuak Iker-keta Geobiologikoen Elkarte-aren arabera epe laburreantelefono mugikorra erabiltzenduten edo antenetatik gertubizi direnen gain honakoondorioak izan daitezke:

- Estresa haunditzea, bur-muinetako uhin eta bestelakobiorritmoetan eragitea.

- Erreflexuak galtzea, eraba-kiak hartzeko orduan zailtasu-nak, memoria galtzea...

- Buruko min iraunkorra.

- Loa galaraztea.

- Belarrian eta tinpanoetannahigabeak, burrunba, zora-bioa eta bertigoa.

- Erritmo kardiakoan aldake-tak eta palpitazioak.

- Presio arteriala igotzea.

- Belarri-gingilean zinurriaketa begian kornea berotzea,kataratak izateko arriskua sor-taraziz.

- Erredurak erradiazioa zuzene-an jasotzen duten aldeetan.

- Gaizki egona.

Halaber, hainbat ikerketektelefono mugikorraren erabi-lera epe luzera azaleko minbi-zi, burmuineko tumore eta alz-heimer gaitzarekin lotu dituzte.

Ikerketak bai, bainaadostasunik ez

Page 12: NOAUA!! 118 alea

2001

eko

uzt

aila

ren

20a

12 Noaua! 118.zk. Usurbil

erriko taldeak

Partaidetza ezaren ondorioz, GurasoEskola desagertu egingo da

Guraso Eskolak hamarurte baino gehiagokoibilbidea du bere biz-

kar, orain artean elkarte hauosatu dutenek duela 10 urtehartu baitzuten aurrekoen le-kukoa. Denbora honetan guz-tian momentuan momentukobeharrei erantzuteko asmozhamaika ekintza antolatu ditu,bai haurren heziketari zuzendu-rikoak eta bai emakumeei zu-zendurikoak ere. Orain, Gura-so Eskola desagertzera doa.Honen arrazoia jendearen par-taidetza eza izan da. Kezkazaztertzen dute Guraso Eskola-ko kideek hutsune hau, seme-alaben heziketa ez baita “ahun-tzaren gauerdiko eztula”.

Guraso Eskola, ikastolarekinlotura estua izan duen arren,ez da izan propio ikastolakoelkarte bat, herriko elkarte batbaino. Bere sorreratik helburunagusitzat izan du, izenakberak ederki zehazten duenmodura, gurasoen heziketa,“inork ez baitigu erakustennola jokatu seme-alabekin,nola egin aurre beren arazoei,funtsean, nola izan guraso”.

Urteotan, momentuan mo-mentuko arazo eta beharreierantzuteko asmoz, makinaekintza antolatu ditu GurasoEskolak; hitzaldiak, tailerrak etaikastaroak, besteak beste. Hau-ek guztiak bi ardatz nagusi izandituzte, guraso izateko ezagu-tu beharreko oinarri zenbait eza-gutzea eta, era berean, etakide guztiak emakumezkoakizaki, emakumeei aisialdirakoaukera ezberdinak eskaintzea.

1991ean talde berria sartuzen Guraso Eskola osatzera, 15bat kide guztira. Urteak aurre-ra joan ahala, ordea, kopuruhorrek behera egin du nabar-men eta egun 4 kidek bainoez dute parte hartzen elkarte

honetan. Eskasia honen aurre-an, Guraso Eskola bertanbehera geratuko da datorrenikasturtetik aurrera.

Aurrerantzean eskola honekutzitako tokia nork beteko du-en oraindik zehaztu gabe dago-en arren, Ikastolan Guraso Elkar-te bat sortu beharko da ziurre-nik. Hala eta guztiz ere, orainartean Guraso Eskolako kideizan direnek ez dute batere argiikusten aukera hau, “gaur eguninor gutxi baitago parte-hartze-ko prest”. Azaldu zutenez, az-ken urteetan eta Guraso Esko-laren beherakada ikusita, be-hin eta berriz saiatu dira kideberriak lortzen. Hala ere, egungurasoek ez omen dute hala-koetan parte hartu nahi, “guz-tia egina ematea nahi dute,beraien-tzako inolako esfortzu-rik gabe. Egia da batzuk lanaegiten dutela eta ez duteladenborarik, baina beste askokarratsalde guztia frontoianeserita ematen dute”.

10 urtetan seme-alaben hez-kuntzaren alde lanean aritudirenek nekez ulertzen dutejarrera hau, “azken fineangure seme-alaben heziketadago jokoan eta, hala ere,jendeak ez du lan egitekobatere borondaterik”. Beraiek,behintzat, oso argi dute espe-rientzia oso ona izan dela,“talde oso ona bildu gara urtehauetan eta esperientzia osobaikorra izan da, bai gurasobezala asko ikasi dugulakoeta bai lagunarte ederraosatu dugulako ere”.

Penaz ikusten dute orainGuraso Eskolaren gainbeheraeta guztiei deialdia luzatzendiete sortuko den elkarteberrian parte hartzeko.“Seme-alabak hezitu behardiren bezala, gurasoak erehezitu egin behar dira eta nor-beraren esperientziatik abiatu-ta, asko lagundu diezaiokegualboko guraso horri”.

Amagoia Mujika

Kide berriak lortzeko ahaleginak egin dira

Sortuko den elkarte berrianparte hartzeko deialdia

Page 13: NOAUA!! 118 alea

2001eko

uzta

ilare

n20a

Usurbil 118.zk. Noaua! 13

il-pilean

Seme-alaba bat baino gehiago izateagatikdirulaguntzak emango dituzte

Askotan frontoi ingu-ruan haur ugari ikus-ten dira eta “gero

Usurbilen umerik ez dagoelaesaten dute” esaldia behinbaino gehiagotan entzunakgara. Hala ere, gure herrian,Euskal Herri osoan bezalaxe,jaiotze tasa beheruntz doa.Joera hori aldatu nahian, jaio-tzaren hazkundea bultzatzekoplangintzarentzat urtero 13.500milioi pezeta bideratzea onar-tu zuen Eusko Jaurlaritzakpasa den uztailaren 3an.

Nola aldatzen diren gauzak!Lehen bost seme-alaba bainogehiagoko familiak nonnahiaurki zitezkeen Usurbilen, dato-rren urtetik aurrera, berriz, se-me-alaba bat baino gehiago“mundura ekartzeagatik” or-daindu egingo dute. Izan ere,gure herrian, Euskal Herrikobeste herrietan bezala, 25 ur-tetik beherako bi seme-alababaino gehiago dituzten fami-liak gutxi dira. Jaiotze-tasakbehera egin du Usurbilen ere.70. hamarkadan batazbeste95 haur jaiotzen ziren, azkenhiru urteetako batazbesteko,berriz, ez da 55era iristen.

Europa osoan jaiotze-tasabaxuena duen lurraldea gare-nez, Eusko Jaurlaritzak jaiotza-ren hazkundea gauzatzekoplangintza martxan jarriko dudatorren urtean. Alde batetik,laguntza ekonomiko zuzenakemango ditu. Bigarren seme-alaba izateagatik 200.000pezeta eta hirugarrena edogehiago izateagatik 500.000pezeta. Bikiak jaiotzen badira,1.000.000 pezeta jasoko dituz-te urtero haurrak hiru urte izanarte eta 500.000 pezeta 10urte bete arte. Hirukiak edo

laukiak izanez gero, laguntzakhaunditu egiten dira.

Horrekin batera, errenta zer-garen (PFEZ) gaineko murriz-penak eta lan arloan eszeden-tzia edo ordu murrizpenak lor-tzeko erraztasunak emangodira. Lehen haurrarengatik65.000 pezetako murrizpenaegingo zaio familiari errentazerga ordaintzerakoan; 80.000pezetakoa bigarrenagatik;120.000 pezetakoa hirugarre-nagatik; eta 150.000 pezeta-

koa hortik aurrerako haurbakoitzarengatik.

Lan arloari dagokionez, hiruurteko eszedentzia hartzekoaukera bultzatuko du Jaurlari-tzak. Horretarako, familiazgain, enpresari ere laguntzaemango zaio, eta familiek dirugehiago jasoko dute eszeden-tzia aitak hartzen duen kasue-tan. Lan ordutegia erdira edoherenera murrizteko aukeraere bultzatzeko asmoa iragarridute.

Laguntza ekonomikoemango dituzte zuzenak

F A M I L I E I L A G U N T Z A K

Bigarren haurra: 200.000 pezeta.

Hirugarrena...: 500.000 pezeta.

Bikiak: 1.000.000 pezeta urtero 3 urte betearte eta 500.000 pezeta 10 urte arte.

Hirukiak: 1.500.000 pezeta urtero 3 urtebete arte eta 1.000.000 pezeta 10 urtearte.

Laukiak: 2.000.000 pezeta urtero 3 urtebete arte eta 1.500.000 pezeta 10 urtearte.

Errenta zergaren gaineko murrizpenak

- Lehen haurrarengatik 65.000 pezeta.

- Bigarren haurrarengatik 80.000 pezeta.

- Hirugarren haurrarengatik 120.000 pezeta.

- Laugarrenetik aurrera 150.000 pezeta.

Errenta zergaren zergarinketa

- 35.000 pezeta 3 urtetik beherako haurbakoitzeko.

- Haurrak gutxitu fisiko edo psikikoak dire-nean 65.000 pezetatik 150.000 pezetara.

Ordezkapen kontratuarekin: gizarte-segurantzaren enpresa kotizazio osoaordainduko da.

Hiru urterainoko eszedentzia hartzekoaukera: Urtero 400.000 pezetako dirula-guntza eszedentzia amak hartzen badueta 500.000 pezeta aitak hartzen badu.

Lan ordutegia erdira murrizten bada: Urte-ro 300.000 pezetako dirulaguntza amaren-tzat eta 400.000 pezeta aitarentzat.

Lan ordutegia herenera murrizten bada:Urtero 225.000 pezetako dirulaguntza ama-rentzat eta 300.000 pezeta aitarentzat.

Kasu guzti hauetan eszedentzia hartuduen langileari bere lanpostua gordekozaio.

Lau urtetan 0-2 urteko haurren %40k eta2-3 urteko guztiek sarbidea izateko aukeraizatea espero da

0-2 urteko haurrak haur eskolan dituzte-nek kostuaren %60ko laguntza jasoko dute

Jaiotzengatik dirulaguntzak Jaiotzen ondorengo eszedentziaketa lan murrizketak

Zergetan laguntzak

Haur eskolak

w

w

w

w

w

w

w

w

w

w

w

w

w

w

Page 14: NOAUA!! 118 alea

orrusalda

Euskal presoak etxera!

JOSE AIZPURUA UNANUEIgeltseritza eta pintura

Fatxaden konponketaTeilatuen berritzea

Muna Lurra, 20 - 1.BUSURBILTel.: 943 36 37 67

Pintore kalea, 1 - 3.ALASARTE-ORIATel.: 36 17 83

2001

eko

uzt

aila

ren

20a

14 Noaua! 118.zk. Usurbil

Akabak 600 milioi pezetako inbertsioaegingo du Atalluko lantegi berrian

Lasarten eta Usurbilen lauinstalazio ezberdin dituenAkaba enpresak lantegi

berri bat eraikiko Atallu indus-trialdean. 8.000 metro karratu-ko azalera izango du etahorretarako 600 milioi pezeta-ko inbertsioa egingo du.Enpresa honek kolektitibitate-etako eta bulegoetako altza-riak diseinatu eta egiten ditueta bere produkzioaren %50baino gehiago kanpoko mer-katuetara esportatzen du.

Akaba enpresa oso ezagunada altzari munduan. 1986.urtean ekin zion bere ibilbide-ari eta orduan hasi ziren hirulagunetatik 85 langile izaterapasa dira. Altzariak diseinatueta egiten dituen enpresahonek hasiera-hasieratik disei-nu abangoardistak izan dituezaugarri nagusitzat. Berelehen bildumetan maila haun-diko diseinugile eta artistakaritu ziren lanean, hala nolaJavier Mariscal, Andres Nageldonostiar eskultorea, SantiagoMiranda sevillar diseinugileaedo Santiago Calatrava arki-tekto eta ingeniaria. Hauekin,Akabak nazioartean oihartzunhaundia izan zuen.

Ekipatzeko operazio bereziakdiseinatzeko eta garatzekoduen gaitasuna da Akabarenezaugarri berezietako bat.Hainbat proiektu aipagarriizan ditu eskuartean, besteakbeste, Sevillako aireportukojarlekuen programa, Bilboko

metro modernoko bankuak,Bilboko aireportuko altzariak...Bere produkzioaren %50 bainogehiago erosteko ahalmenhaundia duten merkatuetae-tara esportatzen du, halanola, Estatu Batuetara, Britai-nia Haundira, Holandara, Fran-tziara, Japoniara... eta nazio-arteko arrakasta horien bideziaz Diseinua 2000 sari naziona-la eskuratu zuten.

Gaur egun 5.000 metrokarratuko produkzio-eremuadu Lasarten eta Usurbilendituen 4 instalazioekin, bainaorain Atallu industrialdean8.000 metro karratuko lantegibat egin eta ekoizpen osoaeraikuntza berri honetarapasako dute. Espainia etanazioarte mailan dituzten

eskaerak haunditzen ari dire-nez, 2004. urterako irabaziaklaukoizteko itxaropena dute,lantegi bakar bat izateabeharrezkoa ikusi dute. Horre-gatik, eraikuntza berria egite-an lantegi bakarra izan etamakinaria eta teknologia mai-lako inbertsio berriak egitekoasmoa dute.

Atallun eraikuntza hau egite-ko 500 milioi pezeta bideratu-ko dituzte eta gainerantzeko100 milioiak azken belaunaldi-ko pintura tren moderno bateta teknologia berria erostekoerabiliko dituzte. Lantegiberriarekin produktu lerro batbaino gehiago aurrera era-man ahal izango dituzte aldiberean. Horrez gain, proiektuhaundiek bezero txikientzategiten duten ekoizpena ezatzeratzea ahalbidetuko duAtallu industrialdean egingoduten lantegi berri honek.

8.000 metro karratu izangoditu Atalluko lantegi berriak

Page 15: NOAUA!! 118 alea

2001eko

uzta

ilare

n20a

Usurbil 118.zk. Noaua! 15

salda

Haginak ondo dabiltzanean, sabela poz!

20170USURBIL

ALKORTAALKORTAAUTOZERBITZUAAUTOZERBITZUA

F R U T A KB A R A Z K I A K

E T X E K O P R O D U K T U A KK O N G E L AT U A KBeheko kalea, 4

Telf: 943 36 57 42

Martxan, Eguzki eta Oteatalde ekologistek Gipuz-

koan ondoen mantentzen denibai-ahoa hondatze prozesuarriskutsua jasaten ari dela sa-latu dute. Oria ibaia babestugabe omen dago eta urbani-zazio proiektuen mehatxuagero eta haundiago dela erejakinarazi zuten. Hone aurreanneurriak hartzeko eskatu dieinstituzioei.

Talde hauentzat hauxe daGipuzkoan ondoen manten-tzen den ibai-ahoa. Lasartetikitsasoratzen den arteko zatialehen sektorea eta bere tradi-ziozko usadioak bere horretanmantentzen diren ekosistemamultzo aberatsa da beraienesanetan. “Oria ibaia naturaaldetik esparru oso garrantzi-tsua da, bai egun dituen bioa-niztasun indizeengatik, baitaetorkizunean izango dituenaukerengatik ere. Eremu ho-netan desagertutzat ematen

ziren hegazti mota ugari Oriaibaian kokatu izanak argi era-kusten du hori”.

Hala ere, Oria ibaiak ezomen du gaur egun inolakobabesik. “Eremu askotan urba-nizazio basatiak egin dira, kul-tura eta ekologia ondasunakkontuak hartu gabe”. Aldiberean, Orian ondoen man-tentzen den zatia, Aginagaeta Orio bitartekoa, espekula-zio inmobiliarioaren helburua

omen dela ere salatu dutetalde ekologista hauek.

Mehatxatuta dauden eremu-en artean omen daude Itzaoeta Sariako ibarra. “Jakin ahalizan dugunez eremu hauekEuskal Autonomia Erkidegokohezeguneen sektorekakolurralde planetik kentzeko pre-sioak izan dituzte herri-adminis-trazioek. Honela, eremu horiekbabestutako inguru naturalaez bihurtzea lortu nahi dute”.

Talde ekologistak Itzao eta Sarikoibarrak babestearen alde

59 usurbildarrek eman zuten odola

Aurreko urteetan uztailean odola ematerajende gutxiago joaten bazen ere aurten

ez da horrelakorik gertatu. Pasa den uztailaren9an izan zen odol emanaldira 59 usurbildargerturatu ziren eta horietatik bostek lehen aldizeman zuten odola. Guztira 23.6 litro jaso bazi-ren ere, Usurbilgo odol emaileen elkartekoekodola ematera animatu nahi dituzte orain arteinoiz horretara ausartu ez direnak. Hurrengoodol emanaldia irailaren 10ean izango da.

Page 16: NOAUA!! 118 alea

2001

eko

uzt

aila

ren

20a

16 Noaua! 118.zk. Usurbil

lkarrizketa

GALARRAGAGARRAIOAK

LUR ONGARRIAK ZABOR BILKETA ZISTERNA BEREZIAK 37 01 46%

Z

Z

Z

Esteban Iribar: “Eskubaloiari etorkizuniluna ikusten diot herri guztietan”

Esteban Iribar eskubaloiarilotuta ikusi izan dugu beti.Ez da inoiz Usurbil Kirol

Elkarteko lehendakaria izan,baina egindako lana kontuanhartuko balitzateke postu horrengainetik jarri beharko lukete.1997an utzi zuen herriko esku-baloi taldea, baina orain, urtehorietan egin duen lana esker-tzeko asmoz omenaldia egingodiote datorren abuztuaren 31n.

Zenbat urte pasa dituzu UsurbilKirol elkartean?

Guztira 18 urte. 1972tik 1974ralehendabizi eta 1981etik 1997ragero. Nire lagunek eskubaloianjokatzen zuten eta hauen parti-dak ikustera askotan joaten nin-tzen. 1972an Benito Mujikaentrenatzaileak taldeko delega-tua izateko proposamena egineta orduan sartu nintzen UsurbilKirol Elkartean. Bi urtepasa nituen, baina ikaste-ra kanpora joan eta1981ean berriz hasi eta 16urte egin ditut eskubaloitaldean.

Jende askok zu lehen-dakaria zinela pentsatzenzuen, baina ez da horrelaizan ezta?

Hasierako bi urteetandelegatua izan nintzen.Garai hartan bi taldebakarrik zeuden etazuzendaritzarik ere ezzegoen. 1981ean, berriz,jokalariak zeuden zuzen-daritzan eta Txus Arzalluzzen lehendakaria. Ni idaz-kari modura sartu nintzen,baina denetik egiten

nuen. Jende askok lehendaka-ria ni nintzela uste izan badu ereinoiz ez naiz izan. Usurbil KirolElkarteko zuzendaritzako kidemodura saltsa guztietan ibilianaiz, bai udalean, bai federazio-an, baina idazkari modura beti.

Eskubaloia asko aldatua al daelkartean egin dituzun 18 urtehauetan?

Izugarri. 1981etik gaur egune-ra bizimodua erabat aldatu da.Garai hartako jokalariek talde-an parte hartzea gehiago senti-tzen zuten, herria defendatzenzuten jokatzen ari zirenean.Jokatzerakoan beste jarrera batzuten, gehiago saiatzen zireneta taldearekin eta herriarekinidentifikatuta sentitzen ziren.Orduan taldeka lehiatzekoaukera bakarra eskubaloianjokatzea zen, baina gaur egun

kirol asko egin daitezke etaeskubaloiko jokalariak ateratzeaez da erraza.

Hala ere garai hartan bestemota bateko zailtasunak zeni-tuzten ezta?

Bai. Ni elkartean sartu nintze-nean 2. nazionalera igo zen hel-duen taldea. Maila hori sortuberria zen eta Gipuzkoan bestebi talde bakarrik zeuden mailahorretan: Zarautz eta Legazpiko-ak. Beste taldeak Bizkaikoak,Burgoskoak eta Santanderreko-ak ziren. Guk Santuenean joka-tzen genuen eta euria egitenzuenean Michelinera joanbehar izaten genuen jokatzera.Prestaketan ere arazo haundiakizaten ziren. Neguan eguralditxarra egiten zuenean ezin zenSantuenean entrenatu eta tal-dea asko jeisten zen bolada

batzuetan.

Nola ikusten duzu usurbi-len eskubaloiaren etorki-zuna?

Etorkizun iluna ikustendiot. Baina ez hemenbakarrik, leku guztietanbaizik. Bi mutur daude:boluntario-militante antze-koa izan behar da, edobestela dirua irabazibehar da. Tartekoak ezgora eta ez behera geldi-tu dira.

16 urte hauetan une gozoasko izan ditu Usurbil KirolElkarteak ezta?

Bai, kirol aldetik emaitzaoso onak izan diren urte-ak izan dira. 1994-1995

Page 17: NOAUA!! 118 alea

rrizketa2001e

kou

ztaila

ren

20aUsurbil 118.zk. Noaua! 17

denboraldia, adibidez, oso onaizan zen. Aurreko denboraldianzortzi talde atera genituen etadenboraldi horretan zazpi.Kadeteak Euskadiko txapeldu-nak izan ziren partidarik galdugabe, nesken taldeak mailazigotzea lortu zuen eta bi taldee-kin estatu mailako txapelketakjokatzera joan ginen.

Kadeteak azken fasea joka-tzera iritsi ziren.

Bai, baina orduan dezepziohaundia izan nuen. Talde osoona genuen, baina azken fasehau ekainaren bukaeran jokatuzenez mutilak ez zuden ondo.Batzuk lesionatuta, besteak for-maz kanpo... seigarren postuanamaitu genuen, baina bestelahiru aurrenekotan gelditzekoaukera haundiak genituen.Ordura arte urte osoan partida-rik galdu gabe zeuden etaMalagara joan eta lehenengopartida hangoen kontra jokatubehar izan genuen. Hala ere,mutil talde honek emaitza bikai-nak lortu zituen eta kadete etajubenil mailan Euskadiko txapel-dun gelditu ziren.

18 urte hauetan une gogorrakere pasako zenituen ezta?

Unegogorrak baino gehiagoeguneroko lanean azaltzenziren zailtasunak. Nire gaingauza gehiegi hartzea izan danire pekatuetako bat. Lanetikatera eta eskubaloian sartzennintzen buru-belarri. Asteanzehar beti izaten zen egitekorenbat; bati hau falta zaiola, beste-ak hau nahi duela, partidueta-ko ordutegiak koordinatu...Hasieran ikastolako eskubaloitaldeekin ere ibiltzen nintzenasteburuetan. larunbat goizeanpare bat partida, arratsaldeanere bai, igande goizean beste

hainbat ikusi beharra... huraeromena zen. Gerora hau bes-teen esku uzten joan nintzen.

Xabier Mikel Errekondo UsurbilKirol Elkartean hasi eta Europa-ko Kopa irabaztera iritsi da.Horrelakoetan gustora sentitukozara ezta?

Gure taldean hiru urte eginzituen eta bi sentimendu kontra-jarri izaten nituen. Alde batetik,zuen garaierarekin eta mugitze-ko abileziagatik gora iristekoaukerak bazituela pentsatzennuen, baina beste aldetik guondo ibiltzeko ere taldean iza-tea nahi nuen. Orain, berriz,poza ematen dit hor goianjokatzen ikustean eta ekainaren22an Portland taldearekin kon-tratua ez zuela berrituko irratian

entzun nuenean pena haundiaeman zidan, izugarrizko denbo-raldia egin baitu.

Kiroldegia egiteko borrokanindar haundia egin omenzenuen zuk.

Nik eta Usurbil Kirol Elkarteakorohar. Kiroldegiaren egitearenalde borroka haundia egingenuen. 2. nazionalean pistaitxia eskatzen hasi ziren etaborroka luze bati ekin genion.Foru Aldundiak Usurbili biztanlealdetik kiroldegirik ez zitzaiolatokatzen esaten zuen, eta gukezinbestekoa genuen. Irtenbideugari bilatzen saiatu ginen,proiektu ugari izan ziren etaazkenean Oiardo kiroldegiaegin zutenean izugarrizko pozahartu nuen.

Esteban Iribarri omenaldiaabuztuaren 31n

rr 18.00etan garai batean 1. nazionale-an jokatzen zuten nesken arteko partida.

rr 20.00etan Bidasoa eta Galdar ohorezko mailako taldeen arteko partida.

rr Afaria Aginaga sagardotegian. Bono-ak Oiardo kiroldegian, Bordatxo taber-nan, Arruti Bodegan, Aginaga sagardo-tegian eta federazioan salgai. Epea:abuztuaren 28a

Telf: 943 37 64 24 Fax: 943 37 61 55Juan de Garay kalea20160 Lasarte-Oria

K a l k o s k o p i s t e r i a. . FotokopiakFotokopiak. . Fotokopiak koloretanFotokopiak koloretan. . Plastifikazioak (DIN A2 arte)Plastifikazioak (DIN A2 arte). . Fax zerbitzua (jaso eta bidaltzeko)Fax zerbitzua (jaso eta bidaltzeko). . Planoen kopiak (AO arte)Planoen kopiak (AO arte). . Ordenadoreko lanakOrdenadoreko lanak. . Enkuadraketak (wire-o, kiribilak,liburua)Enkuadraketak (wire-o, kiribilak,liburua). . Zure argazkia puzle bateanZure argazkia puzle batean

JOSUEARANZAZISTROKIIGELTSERITZA

etaP I N T U R A

Juan Jose enea, 6Kalezar

Telf: 943 36 05 50 606 37 21 05

I T U R G I N T Z AI T U R G I N T Z A

JOSEBAJOSEBAARANGURENARANGUREN

Telf: 943 36 43 64

Page 18: NOAUA!! 118 alea

ontzeju txikia20

01e

ko u

zta

ilare

n 2

0a18 Noaua! 118.zk. Usurbil

Artzabalgo babes ofizialeko etxebizitzakeskuratu ahal izateko baldintzak

Artzabalen egingodituzten babes ofi-zialeko 48 etxebizi-

tzak eskuratu ahal izatekoeskaerak aurkezteko epeairailean irekiko da. Pasaden ekainean egin zen ple-noan eskaera egin ahalizateko baldintzei hasierakoonespena eman bazitzaienere datorren uztailaren24an egingo den udalba-tzan emango zaie behinbehineko onarpena.

Artzabal baserriaren aurrekolurretan 130 etxebizitza eraiki-ko dituzte laister. Ekimen priba-tuko etxebizitzak dira, bainaudalak egindako hitzarmen batondorioz babes ofizialeko 48etxebizitza egitea adostuzuten. Orain, udalari dagokioetxebizitza horiek nahiz bakoi-tzari dagozkion garaje etatrasteroak esleitzea. Horretara-ko zozketa bat egingo da es-kaerak aurkezten dituzten guz-tien artean eta izena emannahi dutenek bete beharrekobaldintzak datorren uztailaren24ko udalbatzan onartukodituzte.

Txaramuto eta Arriate etxea-ren aurrean egin dituztenetxebizitzak esleitzerakoanerabilitako baldintzekin alde-ratuz ezberdintasun nabarmenbat dago: oraingoan gutxie-neko eta gehienezko diru-sarrerak zehazten dira. 2000.urteko abenduan onartu zendekretu batean agertzen den

ezinbestean bete beharrekobaldintzetako bat da hau.

Hona hemen udalbatzanonartuko diren baldintzagarrantzitsuenak:

- Eskatzaileek 1998ko urtarri-laren 1a baina lehenagotikUsurbilgo udalerrian erroldatu-ta egon beharko du eta 15urteko epean herrian bizi izandirenak ere onartuko dira.

- Diru-sarrerei dagokionez:

* Urteko gehienezko diru-sarrera 5.500.000 pezeta bainogutxiagokoa dela egiaztatubeharko da.

* Urteko diru-sarrerak ezin-go dute 1.500.000 pezetabaino gutxiagokoak izan.

* Gutxieneko edo etagehienezko diru-sarreren bal-dintzak betetzat jotzeko diru-sarreren %90 lan-etekinetatikedo eta jarduera ekonomiko,

profesional eta artistikoetatiketorritako diru-sarrek izangodirela egiaztatu beharko daPertsona Fisikoen ErrentarenGaineko Zergaren aitorpena-ren bidez.

- Babes ofizialeko etxebitzaklortu ahal izateko ezinbeste-koa izango da azkenengo biurtetan etxebizitzarik jabetzanez izatea.

- Hala ere etxebizitza hauenonuradun izan daitezke besteetxebizitza baten jabe dire-nak, besteak beste honakokasu hauetan:

* Aipatutako etxebizitzaaurri-egoeran dagoela dekla-ratu denean edo etxea bota-tzea adostu denean.

* Etxebizitza desjabetza-pen-espedienteren batenmenpeko ondasun eta eskubi-deen behin betiko zerrendandagoenean.

MASAJE LEKUA

Kale nagusia, 44- beheaLASARTE-ORIA

MASAJE LEKUA

Kale nagusia, 44- beheaLASARTE-ORIA

KimaKirol masajea eta masaje terapeutikoa

TEL. 36 61 97

KimaKirol masajea eta masaje terapeutikoa

TEL. 36 61 97

%

Kontzeju zaharra, 9-3A.Santuenea-etxea 31, esk.

943 363370- 361439

Mugikorra: 649435475 649435476

Page 19: NOAUA!! 118 alea

2001eko

uzta

ilare

n 20a

Usurbil 118.zk. Noaua! 19

ontzeju txikia

3 P i n t x o a k3 E g u n e k om e n u a k3 B o k a t a k3 P l a t e rk o n b i n a t u a k3 R a z i o a k , . . .

Kale Nagusia, 35 Telf; 943 36 25 60

P A T R IJ A T E T X E A

Kale Nagusia, 9USURBILTlf. 943 37 33 48 943 37 09 13

Artzabal baserria

Eguzkitzaldekoetxeak

Babes ofizialekoetxebizitzak

Babes ofizialekoetxebizitzak

Etxebizitza pribatuak

Etxebizitza pribatuak

Olarriondokobidea

Puntapaxeradoan bide berria

Page 20: NOAUA!! 118 alea

2001

eko

uzt

aila

ren

20a

20 Noaua! 118.zk. Usurbil

zerdi patsetan

Imanol Agirretxek usurbildarrak Athletiken jokatuko du datorren urtean

45 usurbildarrez osatutako autobusaPiriniotara doa Haimar Zubeldia peñarekin

Usurbil Athletiken harro-bia bihurtzen ari deladirudi. David Asensio

izan zen Bilbo aldera joan zenlehenengoa, Andoni Iraolakere bide berdina eraman zueneta orain, 14 urte besterik ezbaditu ere, Imanol Agirretxefitxatu dute. Azken urteetan be-re atzetik ibili dira, eta hasie-ran ezezkoa eman bazuen ere,orain, datorren urtean Lezamaaldera joatea erabaki du.

Udarregi ikastolarekin futbolzazpian ibili ondoren Antiguo-ko taldera joan zen Imanol Agi-rretxe duela hiru urte inguru.Duela bi denboraldi, lehenen-go urteko infantila izan arrenOhorezko mailan jokatu zuen,eta azken denboraldian ez dabatere gaizki ibili maila bere-an, aurrelari modura jokatzenduen usurbildar honek 40 golsartu baitzituen ligan.

Datorren urtean, ordea, Ath-letiken jokatuko du kadetemailan. Azken denboraldihonetan Antiguoko taldeare-

kin entrenatu badu ere hilabe-tean bi aldiz Lezamara joatenzen eta duela hilabete ingurudatorren urtean hara joatekoeskaintza egin zioten. Halaere, berak esandakoaren ara-bera ez da Bilboko taldeakjokalari honen atea jotzenduen lehen aldia. “Duela lauurte inguru deitu zidaten,baina gurasoek hara joatekogazteegia nintzela uste zuteneta hemen jarraitzea erabaki

genuen. Orain, aldiz, harajoan eta nire bizimodua alda-tzeko gaitasuna badudalauste dutenez Athletikera joa-tea erabaki dut”.

Hara joateko ilusio haundia-rekin dago Imanol. DavidAsensio eta Andoni Iraolarekinhitz egin ondoren hura oso on-do dagoela esan diote. Deri-on biziko da, ikasi ere handikgertu eta entrenamenduak,berriz, Lezaman izango dituzte.“Kadete mailan jokatuko dutbaina lehen taldean edo bi-garrenean jokatuko dudan ezdakit oraindik. Hala ere, biga-rren taldean jarriko nautelauste dut, lehen urteko kade-tea izango naiz eta”.

Erreal zalea da bera, taldehonen eskaintzak ere jaso izanditu, baina Lezama alderakobidea hartzea nahiago izandu. Bere esanetan Athletikekhobeto zaintzen du harrobiaeta horrek zeresan haundiaizan du hara joateko erabakiahartzerakoan.

Haimar Zubeldia peñakantolatuta PirinioetaraTourra ikustera joateko

autobus bat osatu da. 45 usur-bildar inguru Luz Ardiden men-datean izango dira datorrenuztailaren 22an herriko txirrin-dularia animatzeko asmoz.

Uztailaren 21erako han izan-go dira, hurrengo egunekoetaparen amaiera bakarrikikusiko dute. Pirinioetako bietapa ikustera joatea zen Hai-mar Zubeldia peñakoen hasie-rako asmoa. Sant Lary menda-tean 17. etapa ikusi etahurrengo egunean Luz Ardide-nera joateko asmoa zuten,

baina mendate honetan ibil-gailuentzat sarrera larunbate-an arratsaldeko 16.00etanixten dutenez Piriniotako azkenetaparen amaiera bakarrikikusi ahal izango dute.

Hala ere, ez dira hauek Tou-rra ikustera joango diren usur-bildar bakarrak. AndatzaMendi Elkarteak ere Tourmaleteta Sant Lary mendateetarajoateko bizikleta irteera anto-latu du asteburu horretarako.Hala ere, kotxea hartu etabertara txirrindulari probagarrantzitsuena ikustera gertu-ratuko diren usurbildar gehia-go ere izango da.

Page 21: NOAUA!! 118 alea

Usurbil 118.zk. Noaua! 212001eko

uzta

ilare

n 20a

ajerakokondarrak

Lehiaketa

Non dago amabirjinahau eta nola izena du?

Asmatzaileen artean Antxeta tabernan bi pertsonentzat afaria zozketatuko dugu

Irabazlea

Peio Matxain

Saria

Patri jatetxeanafaria

Egile

a: D

om

ing

uez

arg

azk

iak

Egile

a: F

oto

-Mo

ra

Ezkerretik eskuinera, goian: Joxe Martija, Anjel Matxain,Ramon Unanue, Inaxio Unanue, Tomas Makazaga, AnjelMatxain, Juan Joxe Kamino. Behean: Juan Martin Errasti,Jose Ramon Sarasola eta Jose Goikoetxea.

Bertsoak

Istori zaharrak azaleratubehar dira aurtenguaneta ni nola gaztea naizenzaharrik ez det goguan.Beraz aiton bat hartu behar detsolaserako orduangaldetuz ea bere garaikopasadizorik ba duanune polit bat gozatu nahi detaiton biloben moduan.

Urteak asko izanagatikez nagok buruz galduta.Istoriz eta pasadizoeznagok aski hornituta.Denen artean bazeukeat batpentsamenduan sartutanere bizitzaz hitz egin behardiat patxaraz hartutaazken finean bizitza beraistori zahar bat duk_ta.

Entzun zak gazte, gure garaianez_uan izaten girobizimodua petrala etadenbora beti astiro.Egunsentia jaiotzerakojeiki behar eguneroumea garaia heldu baino lehenume garaia igaro!ez nikek hura ordainduta_rebiztu nahiko berriro.

Mutil koxkorrak izanagatiklanean jarduten giñan,baserri lanak egiten edomorroitzako ahaleginan.Jornalik ez zen lanaren trukeizaten gure adiñanbi eguneko ogi gogor batsaritzat mahaian izkinanhobe genian zuen garaianjaio izangu baginan.

Treinta y seisean bizitu nianordungo gerra ustela.Esan nian ta, esaten diatgerra dek gauza krudela.Jakintzak denak, armak hartzerabultzatu ohi zituztelaasko ta asko, han hil hintuanjakin gezurra ez delaordun ez huan intsumisioikegun dezuten bezela.

Frenteko lehen lerroan ez dekfamiliaren babesabizi-irautea ez dek izatendirudin bezain erreza.Euskadi aske batengatikanegin genian promesapena diat ez dela egibihurtu gure ametsa.Baina egungo belaunaldiekemango ditek sorpresa.

Gerra bukatu ta Usurbillanahiz garaipenik ez lortu.Herri hontara etortzeakinsekula ez nauk damutu.Nere helburu garrantzitsunakhemen dizkiat gauzatu,bizitza berri bat hasi etafamili eder bat sortu.Hau baino gerra politagorikez dek munduan lehertu

Mendeak ditun laurdenetatiknik hiru dizkiat iadaeta jakintzak hainbeste urtekbadiate beren karga.Azkenaldian moteldu zaidaknere bihotzan taupadaheriotzea etor zitekekbapatean behar bada,baina oraindik azken laurdenabizi nahi diat ahal bada.

Hainbat urtetan gozatu diatbizitza honen epela,lehen bizkorra ninduan etabihurtua nauk motela.Azkenerako konturatu naukhutsan hurrena naizela.Ondorengoek istori zaharraktxukun osa ditzatelapena bat diat istori denakberdin bukatzen direla

Egilea: Imanol Zarautz

XV. Santixabel bertsopaper lehiaketan2.saria

Doinua: “Mutil koxkor bat...”

Bizitza bera istori zahar

Gizon eta emakumezkoenmodako arropa guztia hemen aurkituko duzu

Etxebeste kalea, 3- tlf. 943 36 11 06

Udako moda berria zuretzat!MERKEALDIAK!

MIKELIZAGIRRE

ELEKTRIZITATEAGoiz Argi etxea, 37

KalezarTelf: 943 36 50 95

Mugikorra: 609 068 111 Kale Nagusia, 2 Tel. 943 36 59 43

HAURJANTZIAK

Page 22: NOAUA!! 118 alea

2001

eko

uzt

aila

ren

20a

22 Noaua! 118. zk. Usurbil

genda

Abuztuak 31 ostirala

Esteban Iribarri omenaldia egin-go dio Usurbil Kirol Elkarteak.

18.00etan garai batean 1. nazio-nalean jokatzen zuten neskenarteko partida Oiardo kirolde-gian.

20.00etan Bidasoa eta Galdarohorezko mailako taldeen arte-ko partida kiroldegian.Ondoren afaria Aginaga sagar-dotegian. Bonoak Oiardo kirol-degian, Bordatxo tabernan,Arruti Bodegan, Aginaga sagar-dotegian eta federazioan salgai.Epea: abuztuaren 28a

OHARRAK

Neska eskaintzen da udaranhaurrak zaintzeko. Interesatuak943 36 43 11 telefonora deidezakezue.

Mahaspildegi elkartean bazkidepostua salduko nuke. Telf. 943365231.

Chow chow arrazako txakurraksalgai. Pedigriarekin. Harrema-netarako deitu 943 362072 tele-fonora.

Belar bolak egiteko belarraeskaintzen da garbitze alderaKalezarren. Interesatuak deitu6306 47119 telefonora (Iñaki).

Urrezko pultsera bat galdu nuenherrian pasa den maiatzaren16an. Aurkitu duenak deitu 94336 38 22 telefonora.

Emakume bat behar dugu etxe-ko lanak egin eta umeak zain-tzeko. Deitu eguerdietan656719442 telefonora.

Munalurran garaje bateko marrasaltzen da.Deitu 943 362424 tele-fonora.

Txinparta sagardotegian jendeabehar da, ahal bada esperien-tzia duena, barran edo jange-lan lan egiteko. KurrikulumakTxinpartan utzi.

Gitarra española bat dut salgai.Admira Juanita marka. Ehun bikoi-tzekoa eta forraturiko forro beltza-rekin. Ia erabili gabea, oso egoe-ra onean dagoena. Prezioa:16.000 pezeta. Telf. 678 375 390.

Neska bat eskaintzen da udaranhaurrak zaintzeko. Interesatuakdeitu 943 361115 telefonora.

Yamaha XJ 600 motoa daukatsalgai. 225.000 pezeta. Telf. 943366222.

Betaurreko batzuk galdu diraanbulategi inguruan funda grisbatekin. Aurkitu dituenak udale-txera eraman

ditzala.

Urrezko belarritakoa galdu nuenhilaren 15ean Kalezarko plazan.Aurkitzen duenari ordaindukozaio. Telf. 943 360643

Lonja bat, batez ere trasterobezala erabiltzeko, erosikogenuke. Kalezar auzoan egonbehar du derrigorrez.

Telefonoa: 943. 36.14.49. Ordu-tegia: 13.30etatik 14.30 etaraeta 20.00etatik -20.30etara.

Txori kaiola haundiak ematenditugu modu onean. Telf. 943364354

Motozerra elektrikoa salgai. Su-egurra prestatzeko primerakoa.Telf: 943 364354

Peugeot 106 ibilgailua salgai.Gasolina. M-8625-XX matrikula-duna, 27.000 km (2 urte).850.000 pezeta. Interesatuakdeitu 943 372607 telefonoraarratsaldetan.

Pisu bat alokatu nahiko nukeUsurbilen edo bestela pisu kon-partitu batean sartu nahikonuke. Interesatuak deitu 943793147 telefonora(Josema).

OHARRAK

ABUZTUAK 30 ostirala

..

ll

..

..

..

..

..

..

..

..

..

..

..

..

..

..

..

..

..

San EstebanTlf.: 943 36 22 55

Loreak - Lore landareakLore sortak - Koroak

Aritzeta 2-2 1.ATel.: 943 36 19 51

MIKELIZAGIRRE

ELEKTRIZITATEAGoiz Argi etxea, 37

KalezarTelf: 943 36 50 95

Mugikorra: 609 068 111

B AT Z A R R AEguna: Uztailaren 28anOrdua: 11.45etan lehenengo deialdia

12.00etan bigarren deialdiaTokia: Elkarteko aretoa

Eguneko gai zerrenda1- Aurreko akta onartzea. 2000-07-22 ohiko batzar nagusia.2- 2000-2001 denboraldiaren memoria.3- 2000-2001 denboraldiaren balantzea.4- 2001-2002ko aurrekontua.5- Zuzendaritzaren proposamenak.6- Eskariak eta galderak.

Page 23: NOAUA!! 118 alea

Telf: 943 36 11 27/ 943 37 10 94

Faxa: 943 36 55 54Txokoalde, z/g

USURBIL

Page 24: NOAUA!! 118 alea

Zubietako Herri Batzarrak jai

zoriontsuak opa dizkizue zubietar

guztioi!

Gora San

tioak!