NOAUA! 24 alea

20
! ! H A M A B O S T E K A R I A ! ! 1997ko uztailak 18 Usurbil, 24. Zenbakia Historiari aurpegia Historiari aurpegia garbitzen garbitzen

description

 

Transcript of NOAUA! 24 alea

Page 1: NOAUA! 24 alea

!!H A M A B O S T E K A R I A

!!1997ko uztailak 18 Usurbil, 24. Zenbakia

Historiari aurpegiaHistoriari aurpegiagarbitzengarbitzen

Page 2: NOAUA! 24 alea

a zo z oe z a

i19

97ko

uzt

aila

k18

2 Noaua! 24.zk. Usurbil

Usurbilgo Udalakdiruz lagundutako

aldizkaria

3 4 53 4 5usurbildar bazkide ditu

Noaua!-kZu ere egin zaitez bazkide!

HILDAKOAK

JAIOTZAK

EZKONTZAK

Kultura sailakdiruz lagundutako

aldizkaria

1997-6-25Jose Antonio Unanue

Eizagirre81 urte

Kaleberri

Nerea Telleria Portu(1997-06-22)

(Puntapax kalea)

Patxi Pagola Goldarazena (Etxe-Aldia)eta

Miren Agorreta Goenaga (Eguzkitza)(1997-07-12)

Jose Maria Martinez Manso (Puntapax kalea)eta

Adela Castuera Merran (Donostia)1997-06-28

Xabier Eizagirre Sagardia (Kaleberri) eta

Idoia Urkizu Regidor (Orio)(1997-06-28)

Page 3: NOAUA! 24 alea

1997kou

ztaila

k18

Usurbil 24.zk. Noaua! 3

er irizten?Noaua!Usurbilgo hamabostekaria

Argitaratzailea: Noaua!Kultur Elkartea. Kale Nagusia,37 - 20.170 USURBIL (Gipuzkoa)Tlf. eta faxa (943) 36 03 21.e-mail:[email protected]

Zuzendaria: Olatz Altuna.Kazetariak: Ainhoa Azpiroz,Idoia Torregarai, JosuAranberri, Garikoitz Udabe.Kolaboratzaileak: Pedro MariMatxain, Nere Amenabar, InesKamino, Leire Atxega, IñakiLabaka, Iratxe Begiristain,Begoña Zubiria, AmagoiaMujika, Xabier Arregi, PakoAgudo, Alfonso Vidal, NievesAranburu, Luis Aranalde etaZaloa Arnaiz Administrazioa:Arantxa Usarralde, AitorPikabea eta Nerea Kamino.Erredakzio Kontseilua: OlatzAltuna, Garikoitz Udabe, JoseJabier Furundarena, IñigoAzpiroz, Idoia Torregarai, JosuAranberri , Ainhoa Azpiroz.

Maketazioa: SusanaMartin. Argazkia: Joxe AntonioLabaien. Informatika: Pili Liza-so. Banaketa: Mertxe Jimenez,Txelo Vidal eta Iker Muguruza.Sukaldaria: Joxe Mari Sarasola,Tirada: 2.200 ale

Lege-Gordailua: SS-668-96

ISSN: 1136-6818

Inprimategia: Antza,Industrialdea 1 - 2, 20.160Lasarte-Oria.

Noaua! hamabostekariakez du bere gain hartzen aldiz-karian adierazitako esaneneta iritzien erantzunkizunik.

TABERNAUsurbilgo txilborreanherritarron topaleku Irazu kalea, 9

Tlf: 36 02 17

PORTADA: KalezarkoSokorroko amaren ermi-taren ondoan dagoen

humilladeroa.

Datorren igandean"Askatasunaren Ibilaldia"

iritsiko da Usurbilera. Beronekduela 20 urteko oroitzapenasko ekartzen dizkit, ibilaldi hauEuskadin ospatu zen lehengoaldi hartatik (1977ko uztaila).

Ibilaldi hau ekitaldi jendetsubatekin amaitu zen (milakalagun geunden bertan)Iruñeatik gertu daudenArazuriko zelaietan. Bertanegon ginen zenbait udalerrita-ko alkate eta zinegotzi. Garaihartan gure herriak sufritzenzuen askatasun falta salatzengenuen abangoardiako taldeaginen.

Usurbildik zenbait autobusatera ziren Irurtzun aldera.Handik oinez joan ginenArazuriraino zenbait zailtasune-kin, izan ere, edozein manifes-tazio gogorki zigortua baitzen(garai zailak izan ziren haiek).

Espero dezagun piskanakapiskanaka egoera guztia nor-malizatzea eta hain desiratuakdiren Pakea eta Askatasuna iri-tsi daitezen.

Abialdian, askatasunarenibilaldia

Andres Bruño

1977an Usurbilgo alkatea

GAZTE DENDA

Etxebeste kalea,3 - Tlf. 36 11 06

Udako modazure eskuetara

Pasa den maiatzaren 25ean,Bordatxo mendira igo ziren 40 usur-bildar Abialdian-en deiari jarraituz.Bertako gurutzean ikurrina jarri etaAbialdian-eko albumerako argaz-kia atera zuten.

Page 4: NOAUA! 24 alea

ka-mika19

97ko

uzt

aila

k18

4 Noaua! 24.zk.Usurbil

xirr

ikit

uti

k

Ba, bai, Santixabel eguneko salda etalore banaketan ateratako argazkiada. Eguraldi txarra zela eta, JoxeMartin Sagardia plazan elkartu beha-rrean, frontoian bildu ginen, etagosea, berdin-berdin. Hura harrapaz-ka! Etxean jango ez balute ere...Noski, debalde den lekuan...Ondoren, Santixabel eguneko bazka-rira ez dakit gosetuta joango zirenhauek! Ah eta arratsaldean, berriz,piperrak! Afaria ere dohainik!

Eguneko bazkariaketa afariak

Nagusia,6Tlf 36 27 25

20170 Usurbil(Gipuzkoa)

Lore eta lore landareakSan EstebanTlf. 36 22 55

URTINEALORATEGIA

Aritzeta 2 - 2 1.ATelefonoa: 36 19 51

Solarium, depilazioa,makilajea eta manikura

IleapaindegiaMISTOA

EUSKO ALDERDI JELTZALEAEAJ-PNV

Gure herriak jasan duen uhol-deak kalte haundia egin du.Zenbait familiri etxea zeharohondatuta gelditu zaio. Egoeralarri honi aurre egiteko udaletxe-ak sei etxebizitza ditu. Gizartelaguntzaileen bidez etxebizitzahauek behar haundiena dutenfamiliei uzten zaizkie. Gure alder-diak jakin duenez bi familieietxebizitza utzi zaie eta bestebati ukatu egin zaio.

Ongizateko ardunadunarenerantzuna hauxe izan da:

"Larrialdietarako dauden bietxebizitza okupatuta daude,beraz momentu honetan zureeskaerari ezin diogu aurre egin.Nahi genukeen bezela zureeskaerari aurre egitea ezinezkoaizatea sentituz, begirunez agur-tzen zaitut, behar duzunerakozure esanetara jarriz".

Nola erantzun daiteke horrela

etxerik gabe gelditu den pertso-na bati?

Nola erabaki dezake kontzejalbatek nori eman edo ez larrial-dietarako etxe bat?

EAJ-PNVkoek gai honekin kez-katurik argibideak eskatu dizkio-gu alkateari. Hamar egun igaroondoren ez dugu erantzunikjaso.

Nola adjudikatu dira etxehauek gizarte laguntzaileen txos-tenik gabe?

Zein irizpide erabili dira?

Zergatik hirugarren familiareneskaera ez da onartu?

Zergatik ez zaie eskaini aukerahau beharra duten usurbildarguztiei?

Usurbilen, 1997ko ekainaren25a.

Usurbilgo EAJ-PNV

ADI EGON!

Ekainaren 30ean (astelehena),goizeko 9etatik 10ak bitarteraKontzeju Zaharra kalean, Kutxa-ren ezkerraldean utzi nuen apar-katuta Peugeot 205-GTI gorria,SS-4166-AH matrikuladuna.

Handik hamar bat minututarakotxeak txoferraren aldeko ate-an izugarrizko kolpea zeukan.Aurrealdeko kristalean, berriz, us-tez jo zidanaren telefonoarekinpapera. Segituan udaltzaingoa-rengana jo nuen eta berriro ko-txera bueltatzean beste paperbat zegoen bertan jo zidanarenmatrikularekin. Aipatutako tele-fonora deitu nuen baina bertanez zekiten ezer.

Inork zerbait ikusi bazuen,mesedez udaltzaingoarekin edonirekin jar dadila harremanetan.Eskertuko nioke. Argi usurbilda-rrok; horrelako gauzak gertatzendira munduan lapazorri asko bai-tago.

Beñat Atxega

Page 5: NOAUA! 24 alea

erriketan

Zer moduz moldatzen zara baserrian?

Niri berez baserriko lana gustatzen zait, bainakontua da bertatik bakarrik ezin zarela bizi,

horregatik ari naiz beste ofizio bat ere ikasten,beharrezkoa da.

Eta zer egiten zaizu gogorrena?

Goizean jeikitzea. Batez ere astelehenetan, gai-nontzean hortik aurrera martxa hartuta daukazu

eta nahiko mekanikoki egiten dituzu gauzak.Batzutan aitak biltzen ditu behiak, bestetan nik...beti gauza bera da. Badakizu bi egunetik behin

hau egin behar duzula.

Zure lagunen aldean, desberdintasun haundiaal dago bizitzeko eran?

Baserriak denbora kentzen dizu, eta aste egu-nean ateratzeko beta haundirik ez dizu ematen.

Ez zara besteak bezain maiz ateratzen. Bainaasteburuetan lasai ibiltzen naiz ni ere, lagunekin

eta parrandan. Ostirala noiz etorriko zain ego-ten naiz aste osoa.

Pelotaria ere bazaitugu.

Zortzi bat urterekin hasi nintzen pelotan jokatzen.Duela gutxi Irunen jokatu dugu eta Zubieta

plaza librean finalera iritsi gara jubenil mailan.Santiotan jokatu behar dugu, uste dut tolosar

batzuren aurka. Inguruko herriko txapelketetanere hartzen dugu parte.

Eta zein da zure bikotea?

Mikel Ibarretak aurrelari gisa jokatzen du eta nikatzelari moduan. Lehen Pakok entrenatzen gin-

tuen eta orain Enrikek. Baina entrenamenduhaundiena larunbat gauetan egiten dugula iru-

ditzen zait.

Eta zeinek egiten du lan gehiago kantxan?Berdintxu. Gertatzen dena da pelota ez delafutbola bezalakoa. Futbolean ekipo osoak gaiz-ki jokatu duela esaten da, baina pelotan bibakarrik daudenez, aurrelari edo atzelariarenerrua dela esaten da. Eta urduri jartzen al zara jokatzeko garaian?

Urte batzuk nahiko txarrak pasa genituen. Laukatu ikusi orduko pareta baino zuriago jartzenginen. Baina orain hartu dugu patxara.

Zer ez zaizu gustatzen pelotatik?

Takoak jartzea. Niregatik ez nituzke ibiliko, bainabehartu egiten naute jartzera eta...

Bertsolaritzan ere lehen pausoak ematen ariomen zara; Santixabel bertso lehiaketan hiruga-rrena izan zara.

Bai, iaz koadrilako bi lagun Bota Punttubanizena eman zuten eta ondoren nik ere bai.Hortxe aritzen gara nola edo hala puntua buka-tu ezinik, baina ondo. Usurbil UEMAn sartu zenegunean ere gure lehen jendaurreko emanal-dia ere eman genuen behintzat eta... Zer ba, urduri?

Hasieran, jendea ikusi eta bihotza atera beha-rrean nuen. Baina bertsoa botatzen ari zarenneurrian, ustualdi ederra nabaritzen duzu.

San Juan eskean ere koplaka ibili zineten.

Bai, hantxe ibili ginen, baita ur haunditan sartuere. Nahikari Gabilondorekin hasi ginen bertso-tan baina haren erantzunekin azkenean ixil-ixilikegon behar. Hala ere, oso harro gaudeSarasua eta Nahikarirekin kopletan ibili garela-ko. Baina bapatekoan oraindik "flojo flojo" nabil.

1997kou

ztaila

k18

Usurbil 24.zk. Noaua! 5

IMANOL ZARAUTZ BENGOETXEA"Troia" ezizenez ezagunagoa da 18 urteko gaztehau. Arotzgintza ikasten ari da, baina oraindikbaserriko lanak egin, pelotan jokatu, bertsoak

osatu eta lagunekin ibiltzeko denbora ere gera-tzen zaio gazte honi.

Ugaldea poligonoa 36 - 2 - EskUsurbil - Gipuzkoa

en 37 19 54%

SERIGRAFIAT A n PO G R A F IA

KAMISETEN INPRIMAKETA

INDUSTRI ETaIRA GARKI SERIGRAFIA Igandetan ganba-ziri mundialak!

TABERNA JATETXEA

EGUZKITZA, 4TEL: 37 03 4420.170 USURBIL

Page 6: NOAUA! 24 alea

tzen den diru kopuruarenaurrekontuarekin, hau da,22.326.075 pezeta.

Lanak laister hasiko direlaespero dugu, hastea izatenbaita okerrena. Behin hasizgero azkar bukatu beharkodituzte lanak, hiru hilabetekoepean amaituta egon beharbaitute.

Bestalde, uztailaren 9an bisi-tari kurioso bat izan genuenudaletxe aurrean. Ez dakigunondik irten zen, baina erbinu-de bat ikusi zuten bertan. Ezikusi bakarrik, atzetik ibili, ingu-ratu eta nolabait akatu zuennorbaitek. Irudietan duzueerbinude bisitari hori.

ATXEGALDE

AmagoiaMujika

N-634an sartzeko bideahobetu dute

Atxegalden jende gutxidabil kaleetan, jendea

oporretara joan dela nabarida. Hala ere, kontu hau aldebatera utzi eta beste informa-zio bat zuenganatuko dizuet.Askok ikusi zutenez N-634 erre-pidera irten nahiz bertatik ate-ratzeko zolua berritu dutela danik esan behar dizuedana.

1997

kou

zta

ilak

186 Noaua! 24.zk. Usurbil

aTXOKOALDE

IñakiLabaka

Errotarriak agertu diraTxokoalden

Uholdeek eragindako kal-teen konpontze lanak

aurrera darraite. Pasa denhamabostaldian Goiko Errotabaserriaren ondoan zegoenzubia berriz eraikitzen ari dira.Horregatik, Urdaiagara joate-ko bidea itxita dago. Ermitarajoateko aukera ba-karraSaltxipitik igo eta Aldatxabaserritik gora joatea da.

Uholdeek bitxikeria bat ereutzi digute. Izan ere, presatikgora, mendian, errotarriakazaldu baitira. Aurkikuntzahonen berri Angel,Aldatxekoak eman zidan.Uholdeak gertatu eta astebe-tera presa aldera joan zeneurijasek eragin zituzten kalte-ak ikustera. Lur jauzi ugari,salto ikaragarriak eta arri pilaugari, denak ere urak eka-rriak, ikusten zebilela, haranon Igartzazabal baserriarenazpikaldeko errekan errotarribat topatzen duen. Hautamaina haundikoa zen etaoso osorik zegoen. Hurrengoegunetan kaxkarragoak etaosatu gabeak ere aurkituzituen.

Auzoko zaharren arabera

normala da horrelako harriakagertzea. Andatza aldean,antzinan harrobi bat omenzegoen eta bertan errotarriakegiten zituzten. Lehenago erehor egongo ziren errotarriak,baina orain urak agerian utziditu.

Harria handik ateratzea erepentsatu duten arren atzeraegin behar izan dute. Mila kiloinguru ditu eta hortik ateratze-ko beharrezkoa den ibilgailuaigotzeko oso toki txarra dago.Ikusi nahi duena joan dadilabertara!.

KALEBERRI

InesKamino

Jubilatuen lokal berrira-ko lanak adjudikatu dira

Santixabelak joan dira. Horida hori jendetza sei egun

hauetan. Hala ere, festaondorenean hustualdi ederranabari da Kaleberrin. Utziditzagun festak alde batera,izan ere zenbait berri luzatubehar baitizkizuet.

Maiatzean, Gaztañazpikolokala jubilatuentzat prestatze-ko lanak adjudikatzeko lehia-keta ireki zela esan genuen.Lau eskaintza izan dira:

- Construcciones Labayen(24.470.387pzt.).

- Construcciones Sukia(24.322.334 pzt.)

- Construcciones Induxtel(22.371.498 pzt.)

- Vasco Europea de Constru-cciones (22.326.075 pzt.).

Azkenean, Gaztañazpiko lo-kala jubilatuentzat prestatzekolanak Vasco Europea deConstrucciones enpresariadjudikatu zaio, aurrez aipa-

Page 7: NOAUA! 24 alea

URDAIAGA

LeireAtxega

Sanestebanen usainagure sudurretan

Santixabelen ondorenSantio eta gero Sanes-

tebanak. Gure auzoko jaieta-rako bi aste besterik ez dirafalta. Aurten Sanestebaneguna igandean da eta jaiakostiralean hasi eta astelehene-raino luzatuko dira (Abuztuak1-4). Zer egongo den?Betikoa. Sanesteban eguneanohiturari jarraituz meza nagu-siaren ondoren zahagi bana-keta, dantzariak, umeeneguna, oilasko biltzaileak, etanola ez, gaueko dantzaldiakezin falta.

Aurten ere plater tiraketaizango da. Abuztuaren 2an,larunbatean, egun osoan ze-har tiro hotsak entzun beharkoditugu urdaiagatarrok. Goi-zean entrenamenduak egingodituzte eta arratsaldean,berriz, txapelketa. Bestalde,puntako bertsolariak bildukodira Andatzaren magalean:Egaña, Lizaso, Mañukorta etaIturriaga hain zuzen ere.Gaueko dantzaldietan zeintalde izango diren? Hori pro-graman ikusiko duzue.

1997kou

ztaila

k18

Usurbil 24.zk. Noaua! 7

le j i ranGaiaz erabat aldatuz, Puela

berritu nahian dabiltzalaentzutera izan dugu. Oraingoz,badirudi udalean eskaera horiegin dutela soilik, baserria etatxabola berritzeko eskaria hainzuzen ere. Ez litzateke txarrabatere izango, iturritxo batjarriko balute behintzat, ezhorixe!

SANTUENEA

AlfontsoVidal

Atalluko obrak eta bi-deko obren adjudikazioa

Atalluko obrak aurreradoaz piskanaka-piskana-

ka. Ingemarrek egin behardituen pabeloiak direla etaaldaketa nabarmena izango

da Santuenera joateko bide-an hemendik gutxira. Hasteko,gure auzora joateko kontuzibili beharra dago, kamioiakbaitabiltza. Honez gain, laisterbide berria egiten hasi beharomen dute.

Moyua S.A-ri adjudikatu ziz-kion Ingemarrek Atallukolanak. Hauek lanean aspaldihasi ziren eta urbanizazioare-kin ere burubelarri ari dira.Urbanizazio lan horietanordea, bide berria beharrez-koa da eta bide horri egiteaudalari dagokio. Horregatik,

eraikuntza enpresa ezberdineiaurrekontuak eskatu zizkien:

-Construcciones Sukia(32.786.778 pzt)

-Construcciones Moyua(31.280.683 pzt.)

-Construcciones Murias(32.091.104 pzt.)

Udalak bide berriaren erai-kuntza Moyua S.A-ri adjudika-tu dio. Atalluko lanak egitenberak ari direla kontutan hartubehar da. Horrez gain, ekono-mikoki eskaintza erakargarrie-na ere berena da. Beraz,badakizue, laister bide berriaegiten hasiko zaizkigu, etazaharra Ingemarrentzat izangoda

AGINAGA

IratxeBegiristain

Aginagako emakume-ak nagusi musean

Santixabelak jadanik atze-an geratu direla ez dago

dudarik. Baina pasa den uztai-laren 2an (Santixabel eguna),aginagar bikote batek ez zuenpaper txarra egin txoznetanospatu zen Santixabel II. MusSarian.

Izan ere, gure auzotarrakdiren Mari Angeles Arruti etabere ama bigarren postuangeratu baitziren txapelketahonetan. Hauen aurretik,ordea, esperientzia haundikoparea geratu zen: FloritaUranga eta Maria LuisaKarrera, hain zuzen ere.

Santixabel II. Mus Sari hone-tan 18 bikotek hartu zutenparte, beraz, ez da bateremarka pattala gure auzotarreklortu dutena. Zorionak!

Page 8: NOAUA! 24 alea

Datorren uztailaren21ean hasi eta biastez Aranzadi Zientzia

Elkarteak eta Kutxak gazteen-tzat udaran antolatu dituztenauzolandegietako batek Ka-lezarren dagoen Santutxoaberritu egingo dute.

Nahiz eta "humilladero"(lagrimero, negartoki,Santutxo e.a. ere deitua)honen ondotik makina bataldiz pasa, gutxi gara bene-tan eliz eraikuntza honi berezi-ki erreparatu diogunak.Kalezarko Sokorroko amarenermitaren ondoan kokatuta,bere egoera gaur egun ez daona. Hala ere, barruan inoizez dira falta izaten loreak.

"Humilladeroa" ermita izate-ra iritsi ez den tenplu txikia da,guztiz itxia ez dena, gainera.Fermin Leizaolak, AranzadiZientzia Elkarteko lehendakariordea eta elkarte berekoEtnografia saileko lehendaka-riak adierazi digunez, "tenplutxiki hauek ez dute aterik iza-ten, ez eta eserleku edobelaunalkiak jartzeko tokirikere".

Santutxoak ia beti "via cru-cis" edo gurutz bidearenamaiera izaten da, hots, kal-

barioa deitzen dena. Gurutzbakar batez edo eta hirugurutzez osa daiteke. Gurutzehauek dira garrantzitsuenak,eta horregatik dute beraien-tzat eraikuntza berezi bat.

Deboziorako ezinbes-teko tokia

Fermin Leizaolaren esane-tan, "humilladeroetan auzokosoroen bedeinkazioa egitenzen. Bestetik, hilerriaren bide-an geratzen zen kasuetan hil-kutxa bertan jartzen zen,azken geldialdi bezala.Prozesioetan ere ezinbestekogeldialdia egiten zen humilla-deroetan, eta azkenik, hain-bat erromesen otoitz-leku ereizandakoak dira eraikuntzahauek". Gaur egun, ordea,erabilera hauek guztiak iagaldu egin dira.

Humilladero izenari dagokio-nez, ermita txiki hauek horreladeitzen dira, hain zuzen ere,

bertan herriak bere buruaumildu egiten zuelako: "giza-kiak Jainkoaren aurrean apal-du egin behar du".

Humilladero mota desberdi-nak daude eraiki diren ga-raiaren arabera. "NormaleanXVII eta XVIII. mendeko humi-lladeroak oso landuta dutebai gurutzadura eta orokorre-an eraikuntza guztia. Mendehauen aurretik egindakoaksinpleagoak dira. Bestetik,humilladeroetan gurutzebakarra edo hiru egon daitez-ke". Kalezarko santutxoa epetarte horretan kokatzen da,eta hiru gurutzek osatzen du-te tenplu txikia. Erdiko guru-tzea beste bietatik nabar-mendu egiten da, besteakbaino landuagoa dago,apaingarri gehiago ditu. Al-boetako bi gurutzeak ez diraosoak, hau da, ez dute guru-tze forma, bi lapurren gurutze-ak baitira.

Gazteek egingo dituz-te berrikuntza lanakKalezarko humilladeroaren

egoera ez da batere ona.Hori dela eta, Aranzadi Zien-tzia Elkarteak berritzeko asmo-a aurrera eramango du uztai-laren 21etik aurrera Udalarenlaguntzarekin. Berrikuntza hau400.000 pezeta kostako zaioUdalari.

Konponketa eta txukuntzelanak Gipuzkoa osoko 16 eta17 urte bitarteko gazteekegingo dituzte, Aranzadi etaKutxa iaz antolatzen hasi zirenauzolandegien proiektuenbarnean. Gazte hauetazgain, Hezkide aisialdirakomonitore eskolako bi ardura-dun, igeltsero bat, margolaribat eta Aranzadiko arkeolo-go batek ere parte hartukodute lan honetan.

Juantxo Agirre, arkeologo

1997

kou

zta

ilak

188 Noaua! 24.zk. Usurbil

rreportaia

Aintzinako altxorrak berreskuratuz

XVII eta XVIIImende arteankokatzen daKalezarko

humilladeroa

Gurutzeak garbitzeaz gain, kanpoaldeko hesia kendu egingo dute.

Page 9: NOAUA! 24 alea

eta proiektu honetako koordi-natzaileak adierazi digunez,"lan honen helburua gazteakkultur ondarearen aurrekojarrera positibo bat lortzea da,bai eta lan hau egiteko beha-rrezkoak diren lanbide guztie-tako funtzionamendu eta triki-mailuak erakustea ere. Hauxelitzateke helburu teknikoa,baina horretaz gain gazteenarteko elkarlana eta elkarbizi-tza bultzatu nahi ditugu auzo-landegi hauetan. Azkenik,esan behar da Usurbildar guz-tientzat ondare historiko batberreskuratu nahi dugula".

Epe barruan amaitze-ko moduko lana

Auzolandegi hauek presta-tzeko garaian muga haundiakdaude: "Izan ere, kontuan izanbehar dugu 20 gaztek 15 egu-netan bukatu behar duten lanbat bilatu behar dugula; osogarrantzitsua da beraiek hasi-tako lana bukatuta ikustea.Aranzadik ondareen inbenta-rioa egin zuen duela urtebatzuk, eta bertan agertzenden deskribapena ikusitaKalezarko humilladeroa auzo-landegietarako egitasmoaproposa zela ikusi zuten.Zeren eraikuntza ez da haun-dia eta lan desberdin askoegin daitezke bertan: harrialandu, egurra tratatu, harri-horma lanak egin...", azaltzendu Juantxok.

Hala ere, aurten izango daelizarekin zerikusia duen berri-kuntza lan bat egingo dutenlehen aldia. Orain arte trikuha-rri, jauregi eta dorretxeekin lanegin dute. Kalezarko santutxoaez da haundia, eta 15 egune-tako epean hasi eta bukatudaitekeen lana da. Ermita edoelizak konpontzeko denboragehiago beharko litzateke.

Nahiz eta auzolandegietako

proiektua nahiko berria izan,aurten lehendabiziko aldiz eus-karaz egiteko aukera izandute. "Auzolandegi elebidune-an edo euskarazkoan izenaemateko aukera eman zaie.Ez dakigu nola aterako den,baina hala ere euskara ez dahelburu bat, eguneroko gauzabaizik", dio Proiektuko koordi-natzaileak.

Bertan parte hartuko dutengazte eta arduradunak Ageri-alde ikastetxean jan eta lo e-gingo dute uztailaren amaieraarte. Goizez Kalezarren aritukodira lanean eta arratsaldeanbeste ekintza batzuk egitekoaukera izango dute. Halanola, Usurbil eta Oria itsasada-rra ezagutzeko txangoa, arke-ologia irteerak, astronomiasaioak, orientazio ikastaroak...

Aurrerago aipatuduguneran, humilladeroari "aurpegiaberritu" egingo diote auzolan-degiko gazteek. Horretarako,harlandu guztiak agerian utzi

eta garbituko dira, harri-hor-mak txukundu egingo dira etaegur guztia garbituko dituzte,besteak beste. "Hau guztia e-giteko esku lan ugari eta orduasko behar dira. Adibide batjartzeko, egur guztia garbituegin behar da, eta ondorenolio begetala eta haritz kareaemango diogu. Produktuhauek naturalak dira, erahonetan egurraren benetazkokolorea atera eta egurra renizaera errespetatuko dugu.Gainera, XVII eta XVIII. mende-ko eraikuntza denez, garaihonetako ezaugarria den kon-trastea berriro agertarazi nahidugu; jatorrizko ondar harria,karea eta egurraren artekoa".

Lan hauek guztiez gain, la-purrak ez sartzeko duela urtebatzuk jarritako hesia kenduegingo dute, eta eraikuntzaguztia inguratzen duen larrosalandarearekin beste horren-beste egiteko asmoa dago,horrela eraikuntza guztia argieta garbi ikusiko baikenuke.Azkenik, teilatua ere konpon-duko dute, eta azken ikutugisa, lan guztia hobeto ikuste-ko, foko bat jarriko dute.

Idoia Torregarai

1997kou

ztaila

k18

Noaua! 24.zk. Usurbil 9

portaia

16 eta 17urte bitartekogazteek egin-go dute lana

Humilladeroak egun daukan kanpoko hesia lapurrak ez sartzeko jarrizuten duela urte batzuk, baina aurretik inoiz ez zuen eduki.

Page 10: NOAUA! 24 alea

1997

kou

zta

ilak

1810 Noaua! 24.zk. Usurbil

erorrek esan

IN

KE S T

A

IN

KE S

T

A

AinaraUribe

Kalezar

Festetandiru

gehienaedarietan gastatzen dut.Era honetan, gaueanateratzen zarenean ani-matu egiten zara etagiroa sortzen da.

EiderTapia

Atxegalde

Nik diru gehie-na atrakzioe-

tan gastatzendut. Gurasoek egunero ema-ten didate dirua festetan ibil-tzeko, baina dena ez dut gas-tatzen. Hala ere, goxokiak ereerosten ditut paga horrekin.

MikelUribe

Kalezar

Edaten etajaten, baina

batez ere eda-ten: garagardotan, eta tarte-an "kubataren" bat edo.Festetan izugarri nabaritzendu poltsikoak honen eragina.

MarkelOlaizola

Kaleberri

Diru gehienajan eta eda-

nean joatenzait. Eta erretzen ere bai.Asko nabaritzen da gastuafestetan,izan ere zenbat etaordu gehiago pasa kanpo-an, orduan eta gastu haun-diagoa, noski. Eta gaineraalabentzat paga ere gordebehar dugu.

ArantxaIrazustabarrena

Kaleberri

Batez ereedarietan.

Horrela giroan sartu etahobeto pasatzen dituzulakofestak. Gainera, dantza egi-teaz aparte, hori da egitekogeratzen den ia gauza baka-rra.

ArantxaAgirre

Kaleberri

Azkeneko fes-totan era-

kusketa bateanerositako pitxi batzuetan gas-tatu ditut sos batzuk, bainahorretaz gain, normaleanafaritxoren bat edo bestekeramaten ditu nire diruak.

KarmeleMartiarena

Kalezar

Atrakzioeta

goxokietangastatzen dut diru guztia.Festa guztietarako ema-ten didate paga etahorrekin moldatu behar.Nahikoa izaten dut halaere.

IñakiMujika

Kaleberri

Autotxoketaneta auto-

txoketan.Semea ezin da bakarrik ibili,eta aspaldian horrelakoetanibili gabe egon denez, oraindenak batera ari gara pasa-tzen. Zaldiko-maldiko guztie-tan ibiltzen da, egunero,egun eta gauez, eta ni erebai berarekin. Dirua horretanjoaten zaigu.

ZertanZertangastatzengastatzen

duzuduzudirua dirua

festetan?festetan?

Page 11: NOAUA! 24 alea

1997kou

ztaila

k18

Usurbil 24.zk. Noaua! 11

il-pilean

Udarregi ikastolako irakas-lea da bera. Goiatzen

jaioa, txikitandik bertsoakgogoko izan ditu. Santixabelegunean ez zuen soka dantzanparte hartu, baina uztailaren5ean, "Frontoiaren eraberriketagaitzat hartuta, XXI. Santixabelbertso paper lehiaketako ira-bazlea... Joxe Mari Arzallus da"entzutean dantzan jarri zitzaiz-kion hankak. Hala ere, birritanpasa du esperientzia hau, iazere bera izan baitzen irabaz-lea.

Zer sentitu zenuen zu irabazlezinela entzutean?

Aurten lasaiago nengoen, ninintzela irabazlea aurretik esanbaitzidaten. Hala ere iaz osogaizki pasa nuen, ezusteanharrapatu baitzidan guztiak.

Erraza al da txapelketa bate-rako 10 bertso egitea?

Nik, bertsoak egiteko denbo-ra asko behar dut. Iaz denboragutxian egin nituen, gaia zeinzen berandu jakin nuen, aste-bete edo hamar egun aurretik.Aurkeztea pentsatu, laupabostbertso moldatu nituen, etaazkenengo egunean, goizosoa pasa ondoren osatunituen hamar bertso. Aurten,Noaua!ren bidez lehenagojakin dut eta bertsoak molda-tzeko denbora gehiago izandut.

Nola egiten dituzu bertsoak,ba al duzu sekreturik?

Normalean, ideiaren bateduki behar duzu. Gero, ideiahorri, ni behintzat, forma batedo balore literario bat bila-tzen saiatzen nahiz. Askotanpuntu guztiei balore literariohori ematea posible ez denezbete lana egiten da. Esatebaterako, txapelketa irabaziduten bertso hauetan, bururaetorri zitzaidan lehenengoforma azken bertsoko hiru

errenkak izanziren: "A ze nolakofrontona!, txape-lak ere na-farroatik etorribehar du hona".

Gustora geldituzinen bertsoakamaitu zenitue-nean?

Ni gustora eznaiz inoiz geldi-tzen, ez naiz inoizgelditu behintzat.Bertso hauetanlotu gabeko zen-bait gauzabadaude, behar-bada bertsogehiago beha-rrezkoak ziren,baina lan askoegin behar dahorretarako.

Noiztik datorki-zu bertsotarakozaletasuna?

Etxean beti izan da bertsota-rako zaletasuna. Hasieran, ber-tsoak bakarrik irakurtzen nituennire gogoz. 8 urte nituela aitazanak Luxia eta Gartziarenarenbertso paperak ekarri zituenperitik eta patrikan eramatennituen beti. Gure etxean mezaliburua ez zen liburu bakarrazegoen: Zapirainen "GenovevaAbravantekoaren bertsoak".

Bertsoak idazten, ordea,beranduxeago hasi zinen.

Bai, 13 urte izango nituenlehen bertsoak egin nituenean.Eskutitzak eta eskolan agindu-takoa idazten genuen soilik,eta nik afizio bezala bertsoakegiten nituen etxean.Irakaslerik ez dut izan, nirekabuz ikasi dut bertsotan.Teknika arruntak entzun izanditudan arren, aurrena azke-nengo puntua pentsatu behardela etab., bertsoak idaztera-koan askotan honelako tekni-

kak ez ditut erabiltzen.

Bertsolaritzaren egoera,momentu honetan ona delaesaten dute, baina ez al dagobertsolari gehiegi?

Bertsolarien inflazioa dagoelaesango nuke nik. Bertsolari as-ko dago, baina bertsogileakdira asko. Bertso eskoletansortu diren zenbait bertsolarikbertsoa egiten ikasi dute,baina bertsoari grazi gutxiematen diote. Teknika jakinarren, bertsoa txukun osatuarren txispa, esamolde biziakfalta zaizkie. Ni bertso saioaskotan aspertu egiten naiz.Hor dabiltzan askok idatziz pro-batu behar lukete.

Bertsotan bapatean hasikobazina...

Behin probatu nuen eta gehi-ago ez dut probatu. Ez dut ba-patean aritzeko gaitasunik,bapatean bertsoak botatzekoni baino azkarragoa izan beharda.

J.M. Arzallus: "egungo bertsolariei txispa falta zaie"

Arg

azkia

:Ekaitz

Page 12: NOAUA! 24 alea

1997

kou

zta

ilak

1812 Usurbil 24.zk. Noaua!

orrusaldaOhorezko soka dantzak txalo beroak jaso zituen

Santixabel egunean hauek baino urduriago ezzebilen inor. Udarregi ikastolako irakasleek

ohorezko dantza soka dantzatu behar zutela eta,jende asko bildu zen frontoian. Eta ikuskizuna eskai-ni ere, eskaini zuten bai: bat hankak asko altxagabe, bestea erritmoa eraman ezinik, bestea txa-pela kentzea ahaztuta, ikaragarrizko saltoak eginezere bai... baina denak umoretsu eta irrifarrez.Horrela atera zituzten herriko beste irakasleak erebukaerako fandango eta arin-arina egiteko.

Gero... besteok ez genuen ikusi, baina hamaike-tako ederra egin omen zuten lasaitzeko!

Diana alternatiboa eta entzierroa

Uztailaren 4an, goizaldean, ez zen giro izan. Aldebatetik oilasko biltzaileen irteera, suziriak eta trikitixa

hotsa edonon. Beste aldetik, txistularien dianari itxaronnahi izan ez zionik izan zen. Goizeko 7.00ak aldera, iku-rrina eta arrano beltza hartu eta kantari Kaleberrikokaleetan ibili ziren kantuz diana joz. Bat baino gehiagoesnatu zen "diana alternatibo" honekin. Hala ere, gai-tzerdi, gero txistulariekin esnatu beharrik ez. Ondoren,San Ferminei aurrea hartuz, entzierroa ere egin zuten,Eusko Treneko autobusarekin. Ez ziren bakarrak izan, 24ordu beranduago Pesaren entzierroa izan baitzen.

Giro aparta frontoiaren inaugurazioanSantixabel egunean inauguratu zen frontoia. Horretarako, bi pelota partidu ikusteko aukera izan

genuen. Ibarreta/ Kastresana eta Izagirre/Zarautz usurbildarrek partidu polita eskaini zuten, azke-nean lehenengoak irabazi zutena. Bigarren partidua hasi baino lehenago, alkateak, Joxe AntonioAltunak, ohorezko sakea egin zuen (estilohaundiz) eta Kultura zinegotzia denKerman Errekondok nola edo ahala era-man zuen errestoa. Ondoren, Alustiza/Errandonea (gorriz) eta Unanue/ Elkorok(urdinez) jokatu zuten. Bigarren bikoteairitsi zen lehendabizi 22. kartoira, bainaazkenean 25 tantutara jokatu zuten, etaoraingoan gorriek irabazi zuten. Giroabehintzat ez zen falta izan ez kantxan etaez kanpoan ere.

USURBILGO HORTZ KLINIKAHaginak ondo dabiltzanean, sabela poz!

Kale Nagusia, 2 1.C4Tlf 37 08 78

20170USURBIL

FERNANDO PEREZ-MOSSO NENNINGERANTONIO BERNAL RUIZ DE OÑA

Eguzkitza,4 USURBILTlf. 36 49 81

B A R A TZA

Aukera zabala zure eskura PINTXO BEREZIAK

Tel.: 37 10 42Aritzeta, 2

Page 13: NOAUA! 24 alea

1997kou

ztaila

k18

Usurbil 24.zk. Noaua! 13

usalda43 HERRITAR ODOLA

EMATEN

Pasa den Uztailaren7an Usurbilgo OdolEmaileen Elkarteakodola emateko deial-dia luzatu zien usurbil-dar guztiei. Deialdi ho-ni erantzunez, 43 herri-tar hurbildu ziren an-bulategira eta haueta-tik hiruk lehen aldizeman zuten. Nahiz etaazken urteetako joeragero eta emaile gu-txiago egotea den,badirudi oraindikemaileen batazbeste-koa mantentzen aridela. Odola emanondoren ematen du-ten meriendagatikizango ote da?

XABIER TABERNAIRABAZLE

Xabier Taberna daazken bi hilabeetanjokoan izan den aretofutboleko txapeldunberria. Uztailaren 5eanjokatu zen finala, etausurbildar hauek 5-2irabazi zieten TxirpiJatetxea taldea osa-tzen zuten Lasartekojokalariei. Neurketahonen aurretik hiruga-rren eta laugarren pos-tua erabakitzeko parti-dua jokatu zen. UsurbilOptikak 4-3 irabazizion Intringulis taldeari.Guztira 16 talde aritudira lehian, aurrenaSantuenean eta Oi-ardo kiroldegian gero.

Santixabeletan parranda eta jai giroa nagusiizan bada ere, batzuk beste zeregin batzuek

egiteko aprobetxatu dute denbora hau. Izan ere,aste honetan zehar zenbait lapurreta gertatu bai-tira herrian. Kotxe bat, moto bat eta kotxekokaseta lapurtu dituzte, eta uztailaren 4tik 5erakogauean gure aldizkariko lokalera ere sartu zirenleihoetako barrak kendu ondoren. Zoko guztiakederki miatu zituzten.

Uztailaren 1eko gaueko 12etan eta eguraldipattalarekin, alkateak Santixabel jaiei hasi-

era eman zigun udaletxeko balkoitik usurbildarguztioi festa zoriontsuak opaz. Jarraian, Senide-ak taldeko kide batek euskal presoen egoeraazaltzen zuen manifestua irakurri zuen, eta segi-dan Patxi Añorga preso ohiak ikurrina mastarenazken muturreraino igo zuen, festei hasiera ema-nez. Ondoren, ohitura denez, danborradakhartu zituen Usurbilgo kaleak. Danbor hotsek,beraz, estreinatu zuten frontoi berria festetan.

Santixabel bezperan ezusteko bisitariak izangenituen. Pilotalekuan Hamar Drag Queen

azaldu ziren goizeko ordubiak aldera. Ez dakigunongoak ziren, ezta nondik zetozen ere, bainatakoi gainean ibiltzeko izaugarrizko abilezia zuten.

Jakin dugunez lehenago etortzekoak ziren,baina azken orduko arazoren batzuk izan omenzituzten. Hori bai, gero ez zuten etxera joatekopresarik izan

Arizeta Kalea,1Tlf 36 21 64USURBIL

Bideo eta ArgazkiakUsurbil tlf 36 14 87 oiartzun

Page 14: NOAUA! 24 alea

1997

kou

zta

ilak

1814 Noaua! 24.zk. Usurbil

zerdi patsetan

Joxe Jabier Urdangarinek24 urte ditu. Bizkarre base-

rrian bizi da eta uztailaren20an Gipuzkoako segalari txa-pelketan parte hartuko du.Larraitzko zelaian, arratsaldeko6.00etatik aurrera lehenengobi postuetan sailkatzen saiatu-ko da usurbildarra. Hala izanezgero, abuztuaren 3an Respal-dizan (Araban) Euskadiko txa-pelketan aritzeko txartela lor-tuko luke.

Txiki-txikitatik sega izan dabere afizioetako bat. Etxeansenideak behin baina gehia-gotan ikusi ditu belarra moz-ten, eta urteetan zehar sega-rekiko afizioa haundituz joanda. Joxe Jabier Urdangarinenesanetan, "gaztetan belarraebaki nahi izaten nuen bainaaitak ez zidan uzten. Badakizu,sega ez ikuitu, min hartukoduzu eta; horrekin ez jolastuebakia egingo duzu eta;horrelakoak behin eta berrizentzuna nahiz".

Orain dela hiru urte, ordea,serio xamar entrenatzen hasizen. Iaz Gipuzkoako txapelke-ta lortu zuen "Etxetxo"rekinharremanetan jarri ondorenprestaketa lanari ekin zioten

1994an. "Garai hartan nik segan egiten nuen baina ikas-teko asko neukan. Hiru urtehauetan bere ikaslea izan naiz,belarra nola moztu, zer postu-rak hartu ikasten jardun nahizdenbora horretan". Entrena-menduak egin bai, baina txa-pelketetan ez du parte hartu.Izan ere, segalariak belarraebakitzeaz gain, sega zorroztuere egin behar zuen, etaberak ez zekien sega zorroz-ten.

Aurten, ordea, arauak alda-tu dituzte. Txapelketan, sega-lariek belarra ebaki behar

dute, sega beraiek zorroztubeharrik ez dute, horregatikGipuzkoako txapelketara aur-keztea erabaki zuen JoxeJabierrek.

Belarra ebaki, korrikaegin eta gimnasioan aritu

Txapelketan parte hartzekoerabakia hartu zuenetik gogorari da entrenatzen. "Korrikaibili, gimnasioan pesak egineta belarra ebaki izaten danire entrenamendua. Txa-pelketan ordubete egin behardut belarra mozten; oso gogo-rra egiten da ordubetean joeta jo, gelditu gabe aritzea.Horregatik, fisikoki ondo ego-tea garrantzitsua da".

Bere helburu nagusia bi lehe-nengoetan sailkatzea da.Lehenengo txapelketa izanik,bere etsai nagusia urduritasu-na izango dela argi dauka. "Nilehenengo aldiz irtengo nahizplazara, beste lau aurkariak,berriz, esperientzia dute. Halaere, urduritasuna alde baterautzi eta ahalik eta lanik txuku-nena egiten saiatuko naiz. Bilehenengo postuetako bat lor-tzen badut, ederki; ez badutlortzen ixil-ixilik etxera". Lortukoduen hala ez? Datorren aleanjakingo duzue.

Usurbildar bat Gipuzkoako sega txapelketan

Page 15: NOAUA! 24 alea

Orain dela 30 urte inguruentzun ziren herriko txis-

tularien doinuak lehenengoaldiz. Urtez-urte Usurbil etabere auzoetako jaietan ibiliizan dira; neguan kaikua jantzi-ta hotzari eta euriari aurre egi-teko, eta udan alkandora txu-ria soinean.

Hasierako urte haiek RomanManterola, Iñaki Mujika, AnaMaite Orbegozo, ArantxaAranburu eta Iñaki Zugastikondo gogoratuko dituzte,beraiek izan baitziren txistuajotzen hasi ziren lehenak. LaSalleko ikastetxeko Anjel her-manoarekin (Ignazio AzpiazuSudupe) ikasi zituzten lehenen-go piezak.

"1968. urteko Santixabeletanirten ginen lehenengo aldizkalera. Dianak kalejirak jo geni-tuen eta kobratu egin genuen,gainera" gogoratzen du IñakiMujikak. Felix Aizpuruak 2.000pezeta eman omen zizkien etadema plazako harrian eginomen zuten zatiketa seirenartean: bakoitzak 333 pezeta.

Urtean zehar ere jarraituzuten entsaioak egiten eta LaSalleko dantza taldeari jotzenere hasi ziren ondoren. LaSalletarrak alde egin zuteneanAnjel Aranburu "Kartero"rekin

jarraitu zuten.Ondoren, RamonUdaberekin. 1972. urte-ko kontuak dira hauek.

Juan Kruz Atxegakhartu zuen taldeagidatzeko arduraondoren eta 1985bitartean taldea askohazi zen. 20 lagun bil-tzera iritsi ziren: "betera-noak", gazteagoak etahasi berriak. Betidaniktalde gisa funtzionatuizan dute eta giro onaizan da beraien arte-an. Ohiturari jarraituzfestetan ateratzenziren, baina apartekokontzertuak ere eskaintzenzituzten gabonetan, Santa Zeziliegunean, urteberritan... Irriuabesbatzarekin batera besteherrietara ere ateratzen ziren.

Gaur egun ere bide beretikjarraitzen du Usurbilgo TxistulariTaldeak. Herriko festetan, egunberezietan eta ekitaldi desber-dinetan parte hartzen du.Urtean zehar pare bat kontzer-tu ere ematen dituzte eta ingu-ruko herrietara ere joaten dira:Oiartzun, Hondarribia, Orereta,Tafalla, Billabona...

Hala ere herrian kontzertuakematea ez dela erraza diote

taldeko kideek: "Alde batetikez dago leku egokirik, horreta-rako prestaturik. Kalean jotzenbadugu ere, megafonia arazo-ak sortzen dira". Bestetik jende-aren interes eskasa aipatudute: "ilusio osoz prestatzenditugu piezak eta jendearenaldetik jasotzen dugun erantzu-nak benetan gogoak zapuztendizkigu". Eta ez kontzertuetansoilik, festetan ere...

Momentu honetan 14 txistula-rik osatzen dute UsurbilgoTxistulari Taldea eta ez dirudikopuru hori asko haunditukodenik. Urte batzuetan taldeahazi egin bazen ere, gaur egunez da horrelakorik gertatzen."Erreleborik ez dago eta jendegaztea ez da animatzen".

Txistu taldeko kideek aurrerajarraitzeko asmoa daukate,baina beharrezkoa da jendegaztea ere sartzea jarraipenbat izan dezan. "Badakigu gauregun Zumarte Musika Eskolaninstrumentu gehiago ikastekoaukera dagoela, baina herrikojaietan, dantzariekin, ekitaldidesberdinetan... txistu doinuakgustora entzuten ditu jendeak,eta merezi du horretan jardute-ak".

Ainhoa Azpiroz

Usurbil 24.zk. Noaua! 151997ko

uzta

ilak

18

erriko taldeak

Ezkerretik eskuinera eta goitik behera: Roman Man-terola, Arantxa Aranburu, Karmentxu Goenaga,Iñaki Mujika, Ane Maite Orbegozo eta Iñaki Zugasti

Txistulariak: "betikoak", baina betirako?

Page 16: NOAUA! 24 alea

Orain dela 20 urte lehe-nengo Abialdian milaka

lagunek 1877 kilometro eginzituzten, besteak beste, amnis-tia eta autonomia estatutoaeskatuz. Haren lekukoa hartuz,Abialdian, Askatasunaren Ibi-laldiak ekainaren 29an Iruñeanekin zion bere bideari. Uztaila-ren 25 arte Euskal Herriko herriaskotan askatasunaren mezuazabalduko du etengabe,“geure geroa eraikitzeko esku-bidea” hain zuzen ere. Gureherria ere horren lekuko izan-go da, uztailaren 20an pasakobaita bertatik.

1977ko udara zen. Uztailaren10ean lau adarretan banatutaabiatu zen AskatasunarenIbilaldia. Euskal Herrian zeharamnistia osoa, euskal nortasunnazionalaren ezagutza, eraba-teko autonomia eta indar erre-presiboen desegitea eskatzenzuen errebeindikazio ibiltarihark. Lau adarretako batekZarautzen eman zituen lehenpausoak. “Erribera” adarraZarautzen hasi, eta Orionbarrena Usurbila iritsi zen, uztai-laren 10ean Donostiara bide-an. Bi mila ibiltari inguru omenziren Usurbilen.

Usurbilgo udala Askatasuna-ren Ibilaldiarekin

Baina Abialdianen istorio guz-tia ez zen han amaitu.Askatasunaren Ibilaldi hauIruñean amaitzen zen abuztua-ren 28an. Abuztuaren 23an,ordea, “67 alkate euskaldunentaldeak” bilera egin zuen

Bergaran, eta bertan izan zenAndres Bruño UrdanpilletaUsurbilgo alkatea. “Amnistiaosoa eta AutonomiaEstatutoa” aldarrikatzea era-baki zuten, horretarako EuskalHerri osoa AskatasunarenIbilaldiaren amaieran, Iruiñeanegingo zen konzentrazioragonbidatuz.

Abuztuaren 25ean Usurbilenudal batzarra egin zen. Bertan“67 alkate euskaldunen talde-ak” aldarrikatutakoa onartueta usurbildar guztiak, berenaskatasun desioa agertzeko,Iruñean egingo zen konzentra-ziora gonbidatu zituzten.Udalaren adostasuna erabate-ko izan zen, Iruñeara joatekokonpromezua hartu zuen etaharuntz joan ziren bi autobusakere ordaindu zituen.

Aurten, 20 urteren ondoren,Askatasunaren Ibilaldia mar-txan da berriz ere. Ekainaren29an 1977ko martxa hartanparte hartu zuten lagunekeman zioten hasiera Abialdianieta 27 egunetan Euskal Herrikotxoko ugari bisitatuko ditu, uz-tailaren 25ean Gernikan amai-tuz. Oraingo honetan, garaibateko lau helburuak bateratudituzte, "geure geroa erabaki-tzeko eskubidea" lemapean.Herrietan 1977ko batasun giroaeta amets egiteko giroa ber-piztea da antolatzaileennahia.

Usurbilen ere pasako daAskatasunaren Ibilaldia. Duela20 urte Zarauztik Donostiarazihoan, oraingoan Donostiatikiritsiko zaigu. Noiz? Uztailaren20an.

1997

kou

zta

ilak

1816 Noaua! 24.zk. Usurbil

Askatasunaren Ibilaldia 20 urte ondoren

xabieredaritegiaPintxo aukera bikaina

Gosari bereziakAritzeta, 2 36 19 78%

il-pilean

Maiatzaren 25ean usurbildarrak ikurrina jarri zuten Bordatxon. Uztailaren20an herritik pasako Askatasunaren Ibilaldia.

Egin zaitez bazkide!Noaua!Noaua!

Page 17: NOAUA! 24 alea

Santixabelak bukatuarren Maria

Azkonobietak afaritanjarraitzeko aukera izan-go du. Hain estimatuakdiren kroketak jateko

aukera izango duBordatxon eta baita zer-bait gehiago ere. Berak

aitortu bezala "ilusiohaundia egin dit etadenbora asko bainolehen hemen izango

naiz". Aprobetxatu etaondo afaldu!

1997kou

ztaila

k18

Usurbil 24.zk. Noaua! 17

ehiaketa

Zer, ondo ibili al zarete festetan? Etaburuhaundiak, ikusi al dituzue buruhaun-

diak? Eta kontatu? Makina bat buruhaundiikusi ditugu guk, batzuk haurren atzetik

korrika, baina beste asko eta asko lasai-lasai parrandan. Denak zenbatzea ezinez-koa egin zaigu, eta erantzun guztiak ontzat

hartzea erabaki dugu.

Guztien artean, Arrate jatetxeko afariaEider Tapiari egokitu zaio. Oporrak hasteko

ezin hobeto!

om

ikia

Irazu kalea, 3 - Tlf. 37 00 13

Mota guztietako Aseguroakzure zerbitzurako

MARKEL OLAIZOLAASEGURU AGENTEA / Zbk. 200009

Aritzeta, 1 Tlf: (943) 37 18 0720170 Usurbil (Gipuzkoa)

GENERALIAseguru Konpainia

Zalo

aA

rna

iz

kalezarrakarrozeria

Ugaldea industrialdeaTel. 37 26 09USURBIL

Txapa konponketa eta kotxe pintaketa

A L E P A X T D E T N Q I U M A P WD L I K E I P Q I U K Z I T K I M UK L A M S E T O K E P Z T G A Z O PL E Z P T M O E B O H X O W O T E ZQ R W X I U Z T O E A E Q J K N K UQ U K I T I O P E N Z I P I E A A ZA U I O X E N B K T U I E M R J E PO Y I O A E P L Q O Z E T M R U I PB I S X T I E N O A U A P Q U N T IU I O E L T K E K E L K M P A I I TK E K U A E M E I A T P E L T A B ZS T M K O U M O A Ñ Q M O P E B T ME M T E O M N Ñ Q B E F G E B L I FK O L O T E N P E A L I A O T Z I U

Opor garaia iritsi da,eta lasaitzeko unea

ere bai. Patxadan jarrieta denborapasa

bazaude, entreteni-tzeko letra-zopa hone-tan hondartzan erabil-

tzen diren bederatzigauza topatuko ditu-

zu.

Page 18: NOAUA! 24 alea

BBAAZZKKIIDDEE TTXXAARRTTEELLAA55000000 ppeezzeettaa uurrttee oossoorraakkoo

Izena:1.Abizena:2.Abizena:Helbidea:Herria:Tfnoa:Kontu Korrontea (20 digito):

!!H

AM

AB

OS

TE

KA

RI

A!!

!

18 Noaua! 24.zk. Usurbil19

97ko

uzt

aila

k 18

gendaUZTAILAK 18 ostirala

Gure Pakea Zahar egoitzakIzabara irteera antolatu du.Autobusa udaletxe aurretikaterako da, goizeko8.00etan.

UZTAILAK 20 igandea

Abialdian-eko martxa gureherriko kaleetan zehar pasa-ko da eguerdi aldera. Horiospatzeko, herri bazkariaantolatu da 14.00etan fron-toian.

UZTAILAK 21 astelehena

Euskal Herria Askatu!ren kon-zentrazioa errotondan.Arratsaldeko 20.00etan.

OHARRAK

Datorren uztailaren 19 eta20an Andatza Kirol Elkarteakbizikleta irteera antolatu du.Urbasara joango dira.

Abialdian askatasunaren ibi-laldia Usurbildik igandeanpasatzen dela ospatzekoherri bazkaria prestatu da.Txartelak Aitzaga, Txiribogaeta Bordatxo tabernetan sal-gai egongo dira 1000 peze-tatan.

Larruzko kartera bat aurkituda Udarregi zaharrean anto-latu ziren dantza ikastaroe-tan. Etumeta euskaltegitikpasa dadila.

Butanozko sukaldea edo hoz-gailu zaharra bota behar bal-

din badituzu, guri deitu:36 20 88

Telefono-fax berria saltzenda. Deitu 36 59 75 telefonora.Gauez.

Usurbilgo Jarrai etaAmnistiaren Aldeko Komiteakantolatutako errifan 1681.zenbakia atera da garaile.

Umeak zainduko nituzkeudan. Deitu 36 66 39 telefo-nora.

Kiroldegiko saunan edo ingu-ruko geletan 2 zintzilikariodunkate bat eta 2 pulsera galdunituen, bata Ana Isabel ize-narekin. Norbaitek aurkitubaditu deitu iluntzetan360002 telefonora.

10-12 tailako errealeko txan-dala hartuko genuke errega-latuta edo bestela merkeerosi. Deitu iluntzetan, 360002.

LANPOSTUAKIrungo Udalak udaltzainakbehar ditu. Eskaerak aurkez-teko epea uztailaren 18anamaitzen da. Informaziogehiago Irungo Udalean edoGAOren 116. zenbakian.

Gipuzkoako Foru AldundiakHiri kalitatea kontrolatzekoerdi mailako teknikariakbehar ditu. Eskaerak aurkez-teko epea uztailaren 29anamaitzen da. Informaziogehiago Gipuzkoako ForuAldundian edo GAOren 123.zenbakian.

Aramango Udalak eginkizunanitzeko Poeraria behar ditu.Eskaerak aurkezteko epeauztailaren 30ean amaitzenda. Informazio gehiagoAramako Udalean edoGAOren 124. zenbakian.

Astigarragako Udalak deline-ante bat behar du. Epeaabuztuaren 1ean amaitzenda. Informazio gehiagoAstigarragako Udalean edoGAOren 127. zenbakian.

UZTAILAK 20 igandea

UZTAILAK 18 ostirala

UZTAILAK 21 astelehena

OHARRAK

LANPOSTUAK

ll

ll

ll

44

44

44

44

44

44

44

44

44

//

//

//

//

Hileko azken ostiraletan egiten den bezala, Senideak-ekdatorren uztailaren 25erako manifestazioa antolatu du, arra-

tsaldeko 20.00etan.

Page 19: NOAUA! 24 alea

1997ko u

ztaila

k 18Usurbil 24.zk. Noaua! 19arkesaneko

petriletik

-1-Xumetaren zeramika,usurbildarron ohore;lurra goxaz eta margozgizonak osatu lore.Arrotz guztiei eskaintzen diegure agurra dotore. Aurten neguan utzi zigutenez lore ta ez kolore

-4-Lehenengo lana azpianzapata sendoak jarri.Ormigoia ta burniasartu zioten oinarri.Ezker hormako pitzatu denakberen onera ekarri.Frontisa berriz osatu zutenbehetik gora harriz harri

-7-Estalitan pinua dueta Landeetan hazia.Asko landutako zura.Egitura berezia.Begira gora, koloreak duargizaiaren bizia.Hainbat zerbitzu egin duenakhau du ondo merezia.

-10-Txoraturik ni askotanzuri so nauzu egona.Zure bi horma zaharrekbadute estali ona.Guzti-guztia zaharberritu...Aze nolako frontona!Txapelak ere Nafarroatik etorri behar du hona!

-8-Egitura lasai horinorbaiti zitzaion otu.Kargak iraun dezan txintxazazpia diote lotu.Lehengo lekua hazi egin daargia areagotu.Eta tertuli zaleentzako egon-giroa berotu.

-9-Ikusi gabe nengoenkanpotik frontoi apainik.Baina horra Usurbilenhorma zeramika eginik:lehen atzea, orain alboa...bada hor kolore finik.Babilonian zintzilik ereez zen holako jardinik.

-5-Eskubitako burniak,dena libratzeko, kendu.Ezkerretara eraman;entramatuan mantendu.Eta bi zutoin luze eginik, sapai berria atondu,hormak zaharrak ikutu gabe.Palioa ematen du.

-6-Iparraldeko paretakez du faltako azalik:alde bietan ez daukaforratu gabe atalik.Oriotarrei ateak itxi,ez dadin sar mendebalik.Eki-hegoak utzi zaizkioargiarentzat zabalik

-2-Mila bederatzirehunlarogeita hamazazpi.Otsaila. Lekukoak, bideo eta argazki...Bi mamutzarrek honi eraso.Dimnosaurio? hegazti?...Gure frontoia askatu zutenbai sapai eta bai azpi.

-3-Gruatzarrak maneiatzenbazen hor esku abilik.Berehala geratu zeninguru guztia hilik.Begien bistan utzi zituzten,errukarri eta soilik,bi horma zaharrak murala zaintzenzutik eta ixil-ixilik.

Hauexek diraSantixabel bertso

paper lehiaketarenXXi. edizioan garaileatera diren bertsoak.Joxe Mari Arzalluzek

idatziak dira.Guztira bost partaide

izan ziren.

Page 20: NOAUA! 24 alea

ARAETASAGARDOTEGIA - JATETXEA

36 20 49%%Arbitza bidea. Zubieta

Eguneko menuakBataioak, jaunartzeak eta ezkontzakNegozio bazkariakSagardotegia urte osoan zabalik

eta udan... kanpoaldeko terraza

eta parkea

Festa zorion

Festa zorion--

tsuak

tsuak zubietar guz

zubietar guz--

Egin zaitezbazkide

!!H A M A B O S T E K A R I A

!!