NOAUA! 8 alea

20
! ! H A M A B O S T E K A R I A ! ! ZOZKET ZOZKET AREN ARIAN AREN ARIAN SOLDADUSKA ALBISTE SOLDADUSKA ALBISTE 1996ko azaroak 22 Usurbil, 8. Zenbakia

description

 

Transcript of NOAUA! 8 alea

Page 1: NOAUA! 8 alea

!!H A M A B O S T E K A R I A

!!

ZOZKETZOZKETAREN ARIAN AREN ARIAN SOLDADUSKA ALBISTESOLDADUSKA ALBISTE

1996ko azaroak 22 Usurbil, 8. Zenbakia

Page 2: NOAUA! 8 alea

Elixabete UrdangarinAizpurua (Txokoalde)

eta

Iñaki Aranburu Lasa (Zizurkil)

(96-11-16)

a zo z oe z a

i19

96ko

aza

roa

k22

2 Noaua! 8.zk. Usurbil

ai,

esa

n

• UDALA 34 19 51• UDALTZAINGOA 36 11 12• ANBULATEGIA 36 20 13• UDARREGI IKASTOLA 36 12 16• AGERIALDE IKASTETXEA 36 38 85• OIARDO KIROLDEGIA 37 24 98• ZUMARTE MUSIKA ESKOLA 37 15 94• ETUMETA AEK EUSKALTEGIA 37 20 01

• TAXI GELTOKIA 36 21 78• D.Y.A. 46 46 22• GURUTZE GORRIA 27 22 22• GURE- PAKEA EGOITZA 37 32 28• GURE-ELKARTEA EGOITZA 37 17 51• ARRATE EGOITZA 36 63 40• EUSKO TREN INFORMAZIOA - - 47 09 76• NOAUA! ALDIZKARIA 36 03 21

Aldizkari honekUsurbilgo Udalaren

laguntza jaso du

Dagoeneko 242 usurbildarbazkide ditu Noaua!-k

Zu ere egin zaitez bazkide!

HERRIKODENDAETA

ZERBITZUAKERABILI

Hemendik aurrera jaio-tza, ezkontza edota hil-dakoen argazkiak argi-taratu nahi badituzue,gurekin harremanetan

jarri zaitezkete.

1996-11-14Maria Mendizabal

Urdanpilleta 88 urte. Goi-alde etxea, Kalezar.

Xabier Rekondo

Salsamendi

(96-11-07)

Kaleberri

JAIOTZAK EZKONTZAKHILDAKOAK

Zorionak Baleriano!

Azaroaren 27ko partez zorionikberoenak opa dizkizugu zure 100.urteurrenean. Ez du edonorrekmendea harrapatzen!

1996-11-19Felix Manterola Eizmendi

58 urte.Olarriondo

Page 3: NOAUA! 8 alea

1996koa

zaro

ak

22Usurbil 8.zk. Noaua! 3

er diyo?

Zorionak musikariguztioi! Urtero beza-

la azaroaren 22a ,Santa Zezili eguna

iritsi da. Musikazgozatzeko aukera

izango da asteburuhonetan, bai!

Ekitaldien berri gureagendan topatuko

duzue.

Aurkibidea2. Gazi-Gozo-Geza (jaiotzak, ezkontzak, heriotzak)

4. Zer irizten? (Eustakio Arrojeria)

Ika-mika (gutunak)

5. Berriketan (Balentin Aldalur)

Txirrikitutik (argazki albistea)

6-7. Kalejiran (auzoak)

8. Herorrek esan (inkesta)

9. Pil-pilean (Xabier Ezkerrari elkarrizketa)

10-11. Erreportaia (Organuaren urteurrena)

12-13. Porrusalda (berri laburrak)

14. Izerdi patsetan (kirolak)

15. Herriko taldeak (Intsumiso taldea)

16. Soldaduskarako zozketa17. Lehiaketa/Majerako kondarrak18-19. Agenda/Komikia ()

Noaua!Usurbilgo hamabostekaria

Argitaratzailea: Noaua! Kultur Elkartea.Kale Nagusia, 27 - 20.170 USURBIL (Gipuzkoa)Tlf. (943) 36 03 21.

Zuzendaria: Olatz Altuna. Kazetariak:Ainhoa Azpiroz, Idoia Torregarai, JosuAranberri, Garikoitz Udabe.Kolaboratzaileak: Pedro Mari Matxain, NereAmenabar, Ines Kamino, Leire Atxega, IñakiLabaka, Iratxe Begiristain, Begoña Zubiria,Amagoia Mujika, Xabier Arregi, PakoAgudo, Alfonso Vidal eta Nieves Aranburu.Administrazioa: Arantxa Usarralde, AitorPikabea eta Nerea Kamino. ErredakzioKontseilua: Olatz Altuna, Garikoitz Udabe,Jose Jabier Furundarena, Iñigo Azpiroz, IdoiaTorregarai, Josu Aranberri , Ainhoa Azpiroz,Mertxe Olaizola.

Maketazioa: Susana Martin. Argazkia:Joxe Antonio Labaien, Juan Luis Izeta.Informatika: Pili Lizaso. Banaketa: MertxeJImenez, Txelo Vidal eta Iker Muguruza.Tirada: 2.000 ale. Sukaldaria: Joxe MariSarasola

Lege-Gordailua: SS-668-96

ISSN: 1136-6818

Inprimategia: Antza, Industrialdea 1 - 2,20.160 Lasarte-Oria.

Noaua! hamabostekariak ez du beregain hartzen aldizkarian adierazitako esa-men eta iritzien erantzunkizunik.

TABERNAPintxo bereziaketagiro aparta Irazu kalea, 9

Tlf: 36 02 17

Mota guztietako Aseguroakzure zerbitzurako

MARKEL OLAIZOLAASEGURU AGENTEA / Zbk. 200009

Aritzeta, 1 Tlf: (943) 37 18 0720170 Usurbil (Gipuzkoa)

GENERALIAseguru Konpainia

Arg

azkia

:Zuma

rte

Page 4: NOAUA! 8 alea

Haur eskolako eskubaloikojokalarien bilatzea

Azken urteetan haur ugariizan ditugu eskubaloian

nola jokatu ikasten. Udarregiikastolako gazte hauek asteanzehar entrenatu, eta astebu-ruan partiduak jokatzen ari-tzen zaizkigu inguruko ikaste-txeen aurka.

Honez gain, eskubaloiko esko-la honek beste ekimenik ereantolatu izan du. IraileanDavid Rodriguez eta GurutzAginagalde ElgorriagaBidasoako jokalariak, etaOlatz Goenaga CorteblancoBidebietako atezain usurbilda-

rra ekarri genituen haurrekinegoteko. Hauek beraien espe-rientziak kontatzeaz gain,umeen galderak erantzunzituzten, zozketa bidez oparibatzuk banatzearekin batera.

Hala ere, eskutitz honen bidezbi kezka edo behar agertunahi nituzke. Alde batetik,azken 3 urteetan oraingoumeak bezala eskuba-loian ibili diren guztieideialdia egiten diet gor-deta eduki ditzazketenkamisetak itzul ditzaten,oraingo gazteek jokatzekobehar baitituzte. Bestealdetik, lerro hauen bidez

Usurbildar guztiei dei egin nahidiet, haurrak kezkatuta bai-taude, larunbat goizetan jen-dea beraien partiduak ikuste-ra ez delako joaten.

Jon Gallego. Eskubaloiko haureskolako arduraduna

Eustakio Arrojeria

Intsumisioa, aukera bat

Objekzioa eta intsumisioa sol-dadutzarekin edo armekin

lotzen diren kontzeptuak baldinbadira ere, ezin genezake

esparru horietara mugatu. Nolabait esateko,inposizioz ezartzen zaigun zerbaiti aurre egitekoera bat dela uste dut. Zenbaitzutan bakarka,besteetan antolamendu baten baitan. Bainalerro hauek idaztearen zergatiak soldadutzarekineta azken hamarkada honetan Euskal Herrianintsumituen mugimenduak hartu duen indarrare-kin du zerikusia.

Ni neroni objektore izateko erabakia hartu nue-nean, intsumisioa ixilpeko edo kanporatu gabe-ko zerbait zen. Soldadutzari uko egiteko bideantolatu bakarra objektore bilakatzea zen. Noski,orduan ere bazen bere kontura objektatzen zue-nik. Hau da, soldadutzari uko egin bai, baina sis-temak inposatzen zuen nahitaezko soldadutzariaurre egiteko antolatzeko beharrik ikusten ezzuenik bazen. Baina, nora goaz horrela?Sistemari aurre egiterik ba ote dago beste erabatera pentsatzen dugunok elkartzen ez baga-ra? Aukera berriak aurkezten ez badira?

70.eko hamarkadan soldadutzari ez, eta ordez-ko zerbitzu soziala egiteari bai edo ikusiko dugupentsatzen genuenak gehienak ginen.Hamarkadaren lehen erdian objektatzea erabakigenuenok lehen urratsa eman izanarekin askigenuelako izango zen agian, baina askorentzanegiazki aski zen. Erabaki hori hartu izanak nahi-koa buruhauste baitzekarren horrekin bakarrik.Baina 80. eta 90.eko hamarkadan intsumisioakindarra hartu du, eta nolako indarra gainera,Euskal Herrian.

Baina, galdetu al diozu inoiz zure buruari zerga-tik gertatu den hori? Zerk eraginda hartu duenhemen intsumisioak horrelako indarrik eta ezhorrenbeste Espainiako erreinuan? Gibeleandauden arrazoiak desberdinak izan badaitezkeere, garbi dago bertako gaztediak SoldadutzariEZ eta Ordezko Zerbitzu Sozialari EZ diola nagusi-ki. Eta ez gaztediak bakarrik, mobilizazio sozialesanguratsua lortzen ari baita fenomeno honeninguruan. Dena dela, EZ da nahikoa eta EZtanahi adinakoa ere.

Azken galdera luzatu aurretik, sistemari aurreegiteko bide bakarra ez bada ere, egiten denaelkarlanean egitekoaren aldekoa nauzu irakurle.Eta atalaren izenburuak ongi adierazten duenbezala irakurle, Zer irizten?

1996

koa

zaro

ak

224 Noaua! 8.zk.Usurbil

GONZALEZEHORZKETAK

36 21 63%

Era guztietakozerbitzuak

EGUNEKO24 ORDUETANOlarriondo, 5 - 8

PINTXO BEREZIAK

Tel.: 37 10 42Aritzeta, 2

Txokoalde, z/gUsurbil

Tlf. 36 11 27 - 37 10 94

er irizten?

ka-mika

Page 5: NOAUA! 8 alea

BALENTIN ALDALUR"Zialtzeta"

Soinujolea

Makina bat erromeria eta plazatanibilia zara soinua jotzen.

Bai, inguruan beste soinujolerik ez zen,eta festa guztietara neu joaten nin-

tzen. Urte batean, Pazkoatan, 13 lekutatik deituzidaten.

Zenbat urterekin hasi zinen?17 urterekin hasi eta 55 arte gelditu gabe.Lehenengo emanaldia non egin zenuen?

Aiako Arizterrazuko ganbaran jo nuen. Iganderojotzen hasi nintzen eta 15 duro ematen zizkida-

ten jaiko.Soinua ere beharko zenuen.

Bai, halaxe da. Lehenengoa arto zaku bat salduondoren lortutako diruarekin ekarri zidan anaiakDonostiatik. Bigarrena, Arizterrazun igandero ira-

bazten nituen 15 duroak aurreratu eta 14.000errealetan erosi nuen.

Norekin hasi zinen soinua ikasten?Hasieran neure kasa eta gero Elgetarekin.

Panderojoleen laguntza ere izango zenuen.Bai, bat baino gehiagorekin aritu naiz. Horien

artean Primi Erostarberekin 24-28 urte egin

nituen.Bikote bat ala bestea izan, alderik baal dago?Bai, zerorren modukoa eta adinekoabaduzu, hobeto.Lehen panderojoleak bakarrik kanta-tzen zuen eta orain biek. Zer iruditzenzaizu hori?Ondo. Gainera oraingoa "elegantea-goa" da. Beste instrumentuak ere sar-tzen dira eta, niretzat, hobeto gera-tzen da.

Soinua jotzeko modua aldatu da, beraz. Etaerromeriak?Dudarik gabe. Lehen, bukatzeko ordua osozorrotza zen. Errezilen San Antonetan, Erniokoarkaitzetan eguzkia gorri-gorri zegoen artean,eta isildu egin behar. Jendea han gelditzen zen,baina ez zuten jotzen uzten.Erromeriatan, soinua jotzeaz gain dantza ereegiten omen zenuen.Bai, hala da. Pieza jakin samarrak dantzatzennituen. Jendea dantzan hasteko beldurrez ego-ten zen eta neu hasten nintzen animatzeko.1980an Usurbilen eta 1987an Añorga etaAginagan omendua zara. Geroztik soinua jotzenjarraitu al duzu?Bai. Plazako azken saioak 1990an egin nituenAñorga eta Aginagan. Goizaldi Dantza Taldeanere ibilia naiz. Eta orain ere tarteka jotzen dut.

Eraikuntzetarako:

%

Altzariak egiteko:Haritza Piñu Alertzea

Haritza LizarraGereiza Gaztaina

• Pintxo aukera bikaina• Gosari bereziak

xabiere aritegia

Aritzeta, 2 36 19 78%

KAR TA BEREZIAK

Jai eta aste,bazkariak eta afariak

2.000 pta.

Berebiziko "Menu Zumeta"3.200 pta.

Zuen zain geratzen gara!

ZUMET AJATETXEA

Txoko alde, Tel.: 36 27 13

1996koa

zaro

ak

22erriketan

xirrikitutik

Usurbil 8.zk. Noaua! 5

Zeruko txirrikitutikhara zer ikusi dugun!

ZubietakoAlamandegi baserri-

ko teilatu berritudute eta txukun-txu-

kun gelditu da.

erriketan

xirrikitutik

Arg

azkia

:EKA

ITZ

Page 6: NOAUA! 8 alea

Gure baserrietan astoakgutxi ikusiko ditugu aurreran-tzean, izan ere makinariaberrian egiten du apostubaserritarrak. Ba al dakigu zerkalte ekologiko egiten arigaren gure baserrietan?

Usurbilen gelditzen diren astogutxi horiek zaindu ditzagun.Zenbat ote daude?

Baserrietan aurrerapenak nahiditugu, baina astoak erebeharrezkoak izaten dirabaserrietan. Mila esker Alba-rito eta Santos bere osabariberen astoaz hitzegiten etaidazten uzteagatik.

TXOKOALDE

IñakiLabaka

Azken aldi honetan zen-bait haundikik Noaua!

irakurtzen duela konturatunaiz. 4. alean Txokoaldekotrenbide-pasaguneko hesiakondo ez zebilzala esatengenuen. Oraingoan berriz,berri ona. Orain dela astebatzuk bi gizon ibili ziren kon-ponketak egiten, eta badirudiarazoa konpondu dutela. Ikusiegin behar orain zenbat irau-ten duten.

1996

koa

zaro

ak

226 Noaua! 8.zk. Usurbil

a lej i ranKALEBERRI

InesKamino

Azken urteetan bezala,aurten ere bi igandetik

behin musika entzun ahalizango dugu Usurbilgo fron-toian. Udaletxeak, UsurbilgoGazte Asanblada eta herrikotabernari batzuen laguntzazantolatutako ekimen honijoan den igandean, hilak17an eman zitzaion hasiera.

Arratsaldeko seietatik aurreraIzotz taldearen musikaz goza-tzeko aukera izan genuen,baina eguraldiak etaUsurbilgo jendeak ez zun askolagundu. Euria eta hotza

nagusi, eta jendeak dantza-tzeko gogo haundiegirik ez.Izan ere, frontoian oso jendegutxi, dantzan ia inor ez etajendea tabernetan sartuta.Aurrerantzean zerbait pentsa-tu beharko da jendeak dan-tza egin dezan. Gogoratudantzaldiak bi igandetikbehin izango direla herrikofrontoian. Beraz hurrengodantzaldia, abenduaren1ean.

Dantzaldiak alde batera utzi,eta Eguzkitzan laister irekikoduten denda berri baten berrieman behar dut. Azken urtehauetan altzari denda egonden tokian, Ballesteros altza-riak eta gero Angel altzariak,

orain, laister batean "guztiaehun pezetatan" delakodenda ezarriko dute. Noiz ire-kiko duten ez dakigu, bainazuek lasai. Ireki behar dutene-an izango duzue horren berri.

URDAIAGA

LeireAtxaga

Baserrietan gero eta astogutxiago dagoela ezin da

zalantzan jarri. Garai bateanbaserri bakoitzean asto batedukitzen zen gutxienez ber-tako eginbeharrak aurreraateratzeko(arbia ekarri, bela-rra ekarri...)

Baserrietan aurrerapenaknagusitzen hasi zirenetik ani-mali hauek, astoak alegia,desagertzen joan diraUrdaiagako baserrietan.Honela, gure auzoan astobakarra dugu, Gilisasti base-rrian dagoen astoa hainzuzen ere. Aitzakia honekinAlbarito Uriñas elkarrizketatze-ra joan gara:

-Noaua Albarito!-Eupa neska, kaixo.-Nola du izena asto kurioso

honek?-"Bonita" du izena. Benetan

bonita gure astotxoa, horixebai asto polita!

-Noiz eta nondik ekarri zenu-ten?

-Baserriko lanak egitekoorain dela 6 urte ekarrigenuen Zumarragako peritik.

-Eta zein lan mota egitendu?

-Udara partean jatenak etaetxeko eginbeharrak. Etaneguan Erriberatik arbia eka-rri, eta askotan kolpe zorrik ezdu jotzen neguaren eskusan.Jan ta lo egiteko nahiko den-bora izaten du gure "bonitak".

Page 7: NOAUA! 8 alea

SANTUENEA

PakoAgudo

Negua gero eta hurbilagodugunean, hotza eta euri

jasak hasi dira jadanik. Joanden asteburuan egindako eurizaparradek utzi dute eraginikUsurbildik Santuenerako bide-an. Euria egiten duen bakoi-tzean, bide horretan sortzendiren ur putzuak ez dira nola-nahikoak izaten.

Bidean zehar putzuak aurki-tzen ditugu bata bestearenatzetik, eta kotxez pasatzera-koan arriskutsuak izan daitez-ke. Bai kotxean doazenentzat,baita oinezkoentzat ere.Kotxez joatean ur putzuekezustekoren bat eman die-zaiokete edonori eta oinezko-ek kontuz ibili behar izatendute busti ez daitezen.

Bestalde, zubi ondoan dago-en jolaslekuan egurrezko hesibatzuk hautsirik daude. Bertanjolasten egoten diren haurraktoki horretatik bidera irtetzendira kotxerik badatorren begi-ratu gabe, eta hori arriskutsuaizaten da. Ea ba konpontzenduten.

Amaitzeko, azaroaren 14anegin zen soldaduskarako zoz-

1996koa

zaro

ak

22Usurbil 8.zk. Noaua! 7

ej i ran ketan auzoko bi gazte sartuziren, eta biek inguru honetanegingo dute soldaduska.

KALEZAR

BegoñaZubiria

Gaur egun gazteok inorrilaguntzeko borondaterik

ez dugula askotan entzun izandugu. Batzuk borondaterik ezbadute ere, ez da hori gazteguztien kasua. Gazte guztiakez dira berdinak izaten, eta

badaude borondate onekoakere. Kalezarren dugu horieta-ko bat. Nikolas BengoetxeaIzeta dugu berau. UrrianGuatemalara joan zen kale-zartar hau hango behartsueinahiz laguntza behar duteneilaguntzera. Bi hilabete eman-go ditu Guatemalan, bertakobehartsuei laguntzen. Ziurasko, izango du nahikoa lan.

Guatemala alde batera utzieta Harane futbol zelai alderabidaiatuko dugu. Han, futbolpartiduak daudenean kotxeugari izaten direla ikusita,aparkaleku antzeko bat egindute futbol zelaiaren aldame-nean. aparkaleku berri horiHaraneko aldagela etxearenatzean jarri dute. Hemendikaurrera futbol partiduak ikus-tera joaterakoan, kotxeak ezdira bide bazterrean utzibeharko.

ZUBIETA

XabierArregi

Zubietako Auzo-Batzarrerako ordezkariak

aukeratzeko hauteskundeprozesuaren egunak finkatudituzte dagoeneko Usurbilgoeta Donostiako udalek.Abenduak 15ean egingo denhauteskundean sei kide auke-ratuko dira: Usurbil aldeko hiruzubietar eta Donostia aldekobeste hiru.

Edozein zubietar izan daitekehautagai, zein bere aldean.Hautesleen zerrendak, iragar-ki-taulan erakutsiko dira udalbulegoetan nahiz UsurbilgoLanbide Eskolan azaroaren20tik 25era(biak barne). Egunhoietan erreklamazioak egite-ko aukera izango da, horreta-rako dagokion udal bulegorajoan beharko delarik.

Ondoren, behin betikozerrendak azaltzean, hauta-gaiak aurkezteko epea has-ten da, azaroaren 26tik aben-duaren 2ra. Hautagaiek ida-tziz jakinarazi beharko dioteberen nahia dagokion udala-ri. Abenduaren 3an beraz,hautagaien aldarrikapenaegingo da, hauen kanpainahasiaz.

Azkenik, abenduaren 15ean,Zubietan, usurbilgo LanbideEskolan egingo dira hautes-kundeak, goizeko 9:00etatik13:00etara. Bozketa botu-txar-telen bidez gauzatuko da.Udal bakoitzak botu-txartelbana argitaratuko du, etabertan hautagaien zerrendajasoko da. Hautesleek biaukeratuko dituzte, botugehien dituzten hiru hauta-gaiak batzarkide bilakatuz.Abenduaren 18an, berriz,batzarkideen aldarrikapenaegingo da.

Page 8: NOAUA! 8 alea

1996

koa

zaro

ak

228 Noaua! 8.zk. Usurbil

erorrek esan

Zer iruditzen zaizkizunegu parteko dantzaldiak?

Taldea ala erromeria nahiago

duzu?

Ainara de laKruz

Kaleberri

Niretzat nahi-ko "pobre"

geratzen diraigandeko dantzaldiak. Izanere, arratsaldeko 6etan norkdantzatuko du? Nik ez behin-tzat. Aukeratzekotan, taldeaaukeratuko nuke, erromeriapiskat zaharkitua geratu daeta.

Raimundo

Lizarreta

Kaleberri

Ondo irudi-tzen zait

horrelakoak egitea. Horrelajendea animatu eta giroa sor-tzen baita. Beharbada ni eredantzara animatuko naiz.Bestetik, berdin zait erromeriaedo taldea egotea, biakondo daude.

AinharaUllate

Bizkarre

Ondo. Halaere, orain

gutxiago dan-tzatzen da, soilik 10, 12 urtekohaurrak ateratzen dira frontoierdira. Beste guztiak "potea-tzen" ibiltzen dira. Nik ez dutdantza asko egiten, bainaaukeran nahiago ditut talde-ak erromeriak baino.

AdoraciónArcaya

Olarriondo

Usurbilen igan-deetan ezin

da ezer askorikegin, hilik geratzen da.Horregatik dantzaldiak ondoetortzen dira giroa sortzeko.Erromeriak atsegin ditut,baina zure lagunarekin bate-ra dantzatzeko abestiak egi-ten dituzten taldeak ere ekarribeharko lituzkete.

Emilia Salinas

Kaleberri

Ondo iruditzenzait honela-

koak egiteagauez ez bada.

Bestela, frontoi inguruan bizigarenok asko sufritzen dugusoinua dela eta. Arratsaldetanbada primeran iruditzen zait.Bestalde, trikitixa gustokoagoadut beste "soinu" batzuk baino.

ArantxaEnetarriaga

Bizkarre

Ni Usurbileraetorri nintze-

nean, erromeriakegiten ziren igandero, eta orainere horrelakoak gehiago gusta-tzen zaizkit. Uste dut dantzaldie-na oso ideia ona dela giroa sor-tzeko, baina 17 18 urteko gazte-ak lotsatu egiten dira dantza-tzeko garaian.

PelloPikabea

Aginaga

Igandekotalde hauek

nahiko "kutre"geratzen direla iruditzen zait.Nahiago nuke larunbat gaue-tan joko balute eta ez igandearratsaldetan. Nik ez dut dan-tzarik egiten, beraz, ez zaitaxola taldea edo erromeriadagoen.

A G I N A G A

Galardi etxea, z/g20.170 Usurbil

Tfno. 36 20 52Fax 37 02 63

ANGULAK

Eguneko bazkariaketa afariak

Nagusia,6Tlf 36 27 25

20170 Usurbil(Gipuzkoa)Irazu kalea, 3 - Tlf. 37 00 13

Page 9: NOAUA! 8 alea

1996koa

zaro

ak

22Usurbil 8.zk. Noaua! 9

Kale nagusia, 2-2-2DTlf. Denda 36 46 37

Etxea 36 52 99

BAINUKOALTZARIAK

ITURGINDEGIALore eta lore landareak

San EstebanTlf. 36 22 55

URTINEALORATEGIA

il-pileanXABIER MIGUEL EZKERRA: "Garrantzitsua da herriarekiko

lotura mantentzea"

Francoren heriotza bainoegun batzuk lehenago utzizuen herria Xabier Miguel

Ezkerra kalezartarrak. Bidasoa-ko muga pasa zuenetik 21 urteigaro ditu, bizitza erdia, errefu-xiatu, gartzelaratu eta asigna-tuta. Euskal Herriaren askatasu-naren aldeko borrokan murgil-tzeagatik ihes egin beharraizan zuen. Gu Donibane Lohi-tzuneko itsasertzean elkartugara berarekin, eta urte haueierrepaso bat eman diegu.

Nolatan alde egin zenuen herri-tik?

Nire izena zuzenean jakin gabenire atzetik zebiltzan, eta segur-tasunagatik alde egin beharraizan nuen. Soldaduska ez egite-agatik alde egin genuela esangenuen, baina segurtasunaga-tik izan zen.

Jende asko zegoen antzekoegoeran. Zerk bultzata?

Garai hartan bi aukera zeuden:etxean lasai-lasai gelditu edokezkarik baldin bazenuen, edo-zein mugimendu politiko-kultu-raletan sartzen zinen.

Gogorra egin al zitzaizun honaetortzea?

Bai. Ez nuen inoiz pentsatuFranco hil ondoren egoeraaldatuko zenik. Banekien luze-rako izango zela. Nahiz etaEuskal Herrira etorri, zure txokoauzten duzu, eta berriz hutsetikhasi behar.

Hala ere, gaur egun gauzakokerrago daude. Errefuxiatuekklandestinitatean bizi behar

dute eta beste batzuek atze-rrian. Lehen bizitza normala egi-teko aukera bazegoen, orainez.

21 urte daramatzazu Iparralde-an, baina beti ez zara leku etaegoera berean egon.Ez. Hasieran Pabera joan nin-tzen, Euskal Herritik kanpora.1986 arte izan nintzen bertan,11 urte. Paperak banituen etalana ere bai, egoera normale-an nengoen. 86an atxilotu etasei urtetarako kondenatu nin-duten. Ia bost urtetan espetxedesberdinetatik pasa nintzen.Eta gero, Lillera asignatu nindu-ten.Zer da asignatua egotea?Kartzelatik atera eta kanpora-ketarik edo estradiziorik ez bal-din baduzu, beste bide haudago. Inor ezagutzen ez duzuntoki batera eramaten zaituzte,Euskal Herritik at. Astero polizia-rengana joan behar duzu pa-per bat firmatzera. Lan egitekoaukerarik ez duzu, ez gutxiengolaguntzarik, ezta seguritate

sozialik ere. Egoera ilegala da,baina horrela jokatzen dute.95eko maiatzean Baionara eto-rri eta egoera horri amaieraeman zenioten.Bai, bizitza normala egitera eto-rri ginen 20 asignatu. Orainhemengo pertsonalitatebatzuen etxetan gaude.Publikoki ateratzen gara, bada-kite non gauden, baina orain-goz ez dute ezer egin. Zer aldarrikatzen duzue?Euskal Herrian bizitza normalaegiteko etorri gara eta egoeraerregularizatzea eskatzen dugu.Zerbait onik bai 21 urte haue-tan?Jende asko ezagutzeko aukeraizan dut eta harreman sendoakegin ditut.Eta Usurbil, nola ikusten duzu?Familiarekin, lagunekin, udale-txekoekin... mantendu dudanloturak asko lagundu dit horre-tan. Argazkiak, planoak... ikusiditut, baina batzutan arazoakditut ezagutzeko. Kalezar, adibi-dez, ikaragarri aldatu da.Itxura bai, baina giroa soma-tzen al duzu?Hori zailagoa da. Baina badakitostiraletan "kristoren" giroa ego-ten dela, adibidez.Zer esango zenieke usurbilda-rrei?Orain dela gutxi independen-tziaren eguna ospatu da. Bainahori egunero egiten dela etahor dagoela lana.

Ainhoa AzpirozJosu Aranberri

Senideren batUsurbildik kanpo

baduzu, Noaua!-kobazkidetza oparitu

iezaiozu eta hamabostero Usurbilgoberri etxean jasoko du.

Page 10: NOAUA! 8 alea

Salbatore elizan dagoenorganoa Usurbilendagoela 75 urte badira.

Beharbada mezatan garelaaskotan entzun izan dugu,baina ezer gutxi dakigumusika-tresna erraldoi hone-taz.

Organoa 1907an egin zuenParisen, Mutin Cavaillé-Coll-ek, Albert de l' Espeé baroia-ren aginduz. Organo hau,bere perfekzioagatik,Frantziako hirugarren ederre-na zen, Parisko Notre-Dameko eta Saint-Sulpice eli-zakoen ondoren. Baroiakarratsalde trumoitsuetanjotzen zuen organoa beregonbidatuen aurrean. Bainamomentu batean, bizitzakogorabeheren ondorioz, salduegin behar izan zuen eta Bas-tide izeneko doktoreak erosizuen. Honek, organuarenpieza batzuk bakarrik nahizituen, beraz, hauek hartueta organoaren gainontze-koa Usurbilgo erretorea zenGuillermo Aranari saltzea era-baki zuen 27.000 pezetatan.Kontratua 1920koa da, bainabere muntaketa 1921. urteanamaitu zen. Organua ekar-tzeko, 17 gurdi era-bili omen ziren. Etaberau jartzeko,Salbatore elizanbigarren koroaeraiki behar izanzuten.

Berezitasunak

Organo honenberezitasunakaipatzekotan,lehenik aipatubehar da haizezkoinstrumentua dela.Organoaren teklabat jotzean, moto-rra edo pedalen

bidez haizea eragiten da,eta haize hori balbula des-berdinen bitartez tuboetarabanatzen da soinua sortuz.Tubo hauek txirulak bezalako-ak dira; bakoitzak beretamainuaren arabera doinubat edo beste dauka. LuisMari Ormaetxea, Organoa-ren lagunak taldeko kideakadierazi digunez, "organohonek 3.000 tubotik goraditu". Bertatik atera daitezke-en musika notak ere ez diragutxi izango.

Baina organu honen berezi-tasun handiena mekaniko-neumatikoa izatea da. Hauda, Luis Marik azaltzen due-nez, "haizearen presioakmekanismo guztiak mugitzenlaguntzen du. Organo barro-koak askoz ere gogorragoakdira jotzeko garaian,Usurbilgoarekin ez da hain-beste indar egin behar.Bestetik, erromantiko estilo-koa da. Organoek berez ezdute soinuaren ozentasunakontrolatzeko (ozenago,bajuago) ahalmenik pianoanbezala. Pianoan tekla suabe-ago jotzen baduzu, soinuaere ahulagoa izango da, eta

alderantziz. Organoarekinezin hau egin.". Luis Marikazaltzen duenez, organohonek badu bere baitanaparteko beste kutxa bat.Bere barnean ere tuboakditu. Kutxak, pertsiana beza-lako batzuk dituzte. Pedalariemanez gero, pertsianahoriek ireki egiten dira etaondorioz ozenago entzutenda, soinua irten egiten dela-ko. Kutxa itxia dagoeneanberriz, soinua moteldu egitendu bajuago entzunez. LuisMarik aipatzen duenez,"honek soinuak neurtzekoaukera ematen digu". Azkenberezitasun bezala, besteorganoak baino tekla kopurugehiago dituela aipatubehar da.

Lehen aipatu bezala, orga-nu honen 3/4ak soilik iritsiziren Usurbilera. Horregatik,badauka oraindik tubogehiago jartzeko tokia.Hasiera batean hiru tekaltuzituen, baina momentuhonetan horietatik bi ditu.Organuaren lagunak-ekokideak azaldu digunez,beharrezkoa ikusten badaeta dirua baldin badago,

hirugarren tekla-tu hori osatukodute.

Instrumentugarestia

Izan ere, organubat mantentzeaoso garestia ezbada ere, kon-pondu beharre-ko piezak eros-tea ez da bateremerke ateratzen.TuboakAlemaniatik ekar-tzen dira, etahorrek kostua

1996

koa

zaro

ak

2210 Noaua! 8.zk. Usurbil

rreportaiarreportaia

INSTRUMENTUEN ERREGE

Page 11: NOAUA! 8 alea

asko igotzen du. Organuhonen konponketezAzpeitiko Bernal eta Kortaarduratzen dira. Urtean bialdiz etortzen dira musikatresna hau afinatzera, izanere, hain instrumentu handiaizanik eta hotz-bero ugarijasaten dituenez, segituandesafinatzen baita. Egin zaiz-kion azken konponketagarrantzitsuak duela zortziurte egin ziren, guztia des-montatu eta berriro puzzlebaten antzera eraiki zutene-an. "Erregistro berria jarrigenion (tubo kolekzio bat,beste soinu desberdin bat).35 tubo jarri genizkionorduan, eta 150.000-200.000pezeta tartean kostatu zen.Kontuan izanda organohonek 30-35 erregistro ditue-la, balio izugarria duela kon-

turatuko gara", esaten duLuis Marik.

Organo batek erregistrodesberdinak dituela aipatudugu lehen. Hau da, tronpe-ta, piano eta beste hainbatinstrumentu (30-35 inguru)imita ditzake. Gaitasun haudela eta askok "instrumen-tuen erregea" dela esandute. Milaka tubo horiek era-giten dituzte doinu desberdi-nak. Egurrezkoak daude,estainuzkoak eta aleaziodesberdinetakoak ere bai.Forma ere aldatu da men-deetan zehar. Usurbilgoorganoak duen tubo haun-dienak zazpi metro inguruditu. Txikienak, berriz, boligra-fo baten tamaina du. 3.000tubo hauek bata bestearengainean daude jarrita, eta

guztira organo osoak 40metro karratuko azalera dugutxi gora behera.

Organujole modura, LuisMarik organuak ematenduen jokua azpimarratzendu: "konbinazio desebrdinakegin daitezke musika tresnahonekin. Oso fuerte edo osogozo jo dezakezu. Tinbre etanabardura aldetik oso abe-ratsa da. Orkestra baten hai-nako ahalmena dauka. LuisMari Ormaetxea eta JuanLuis Atxegaz gain, ordea,Usurbilen organoa jo dutenbeste pertsona batzuren ize-nak ere aipatu dizkigu LuisMarik: "Besteak beste, AnttonAranburu eta Juan MariUdabe ere ibiliak dira musi-ka-tresna izugarri hau jotzen".

Idoia Torregarai

Organoa Usurbilen dagoenaren75. urtemuga ospatzeko, herri-

ko lau musika talde bildu ziren (Or-ganoaren lagunak, Irriu abesbatza,Zumarte musika eskola, Txistulari tal-dea). Elkarlanean hasteko garaiadela eta, koordinadora moduan lan-nari ekin diote urtemuga hau ospa-tzeko zenbait ekitaldi antolatuz. LuisMarik adieratzen duenez, "bost kon-tzertuko zikloa antolatu dugu. Aza-roren 22an hasi eta abenduaren19an ekitaldi zentralarekin amaitukodugu. Esteban Elizondo eta PiotrKlemenski organujoleek kontzertubana eskainiko dituzte, azaroaren 23eta abenduaren 13an, hurrenezhurren. Hauetaz gain, herriko musikataldeek ere kontzertuak eskainikodute. Berritasun haundiena organukontzertuetan egongo da. Berarenmusikaz gozatzeko aukeraz gain,pantaila berezi baten bidez nolajotzen den ere ikusteko parada izan-go baitugu. Bestetik, organuaren his-toria azalduko duen bideoa ikustekoaukera ere izango dugu abendua-ren 19an.

1996koa

zaro

ak

22Usurbil 8.zk. Noaua! 11

portaiaportaia

EKITALDI UGARI ORGANOAREN 75. URTEMUGAN

Page 12: NOAUA! 8 alea

orrusaldaorrusalda19

96ko

aza

roa

k22

12 Noaua! 8.zk. Usurbil

Frontoiko estalkia egitekolehiaketan 13 enpresa aur-

keztu ziren. Azkenean, guztienartean ConstruccionesMoyuari adjudikatu dio KirolPatronatuak estalkia egitearenlana. 80 miloiko aurrekontuazen tope bezala jarritako diru-kopurua, eta Moyuak 65 miloi-ko aurrekontua egin du.Jadanik adjudikazioa eginadagoenez, nahi duenean hasdaiteke obrak egiten.Santixabel jaietarako amaitubeharko dute.

Aurrekontua 65 miloi-ko denez, eta patro-natuak 80 miloiko bataurreikusi zuenez,estalkian zinka erabiliordez kobrea erabil-tzea pentsatzen arida. Hau da, kalitatehaundiagoko metala.Oraindik honen aurre-kontua egitea faltada, baina badirudikobrezko estalkia hiruedo lau milioi gehiagokostatuko dela.

MOYUAK ERAIKIKO DU FRONTOIKO ESTALKIA BERRIA

"Autobus erabiltzaile usurbil-darrek eta udaleko ordezka-riek egin duten presioarenondorioz, Eusko Tren enpresakautobus ordutegi berri batenproposamena egin du". Hauxeesan zuten udal ordezkariekjoan den azaroaren 14an50 bat herritarrekin egin-dako bileran. Hilabetebatzuetan berririk gabeegon ostean, autobusordutegia aldatzeko pro-posamena egin du EuskoTrenek.

Hasteko, orain delaurtebete zegoen zerbitzukopuru berdina proposa-tu ddute, 27 hain zuzenere. UsurbildikDonostiarako ibilbideanorduerdiro autobus zerbi-tzuak egongo lirateke,12.05etatik 13.05era,16.05etatik 17.05era eta18.35etatik 20.05etaraizan ezik Usurbila itzultzeko ereia orduerdiro, 12.40etatik13.40etara, 16.40etatik18.40etara eta 19.40etatik20.30etara kenduta, hauetanorduero izango litzateke.

Proposamen honekin herritarguztiak ez zeuden ados, agi-nagarrak kasu. Izan ere, hiru

zerbitzu Usurbildik aterako diraDonostiara eta itzultzeko bestehiru zerbitzu Usurbilen gelditukodira, Aginagara joan gabe.Horrela, aginagarrei zerbitzuakgehitu beharrean kendu egindizkiete.

Beste batzuk berriz, batez ereMichelinen lan egiten dutenlangileek, zenbait autobus zer-bitzu Lasartetik pasatzea eska-tzen zuten. Bileran bildutakoherritar gehienek ordutegiberria lehengoa baino hobeadela esan zuten, nahiz etabatzuen onura besteen kalte-

an izan. Azkenean, proposa-men berri hau onartu zutenherritarrek, baina hori bai, boz-ketarik egin gabe. Beraz, herri-tarrak Eusko-Trenek emanduen zerbitzu kopuruarekinados ez badaude ere, baiez-

koa emango zaioproposamenberri honi. Halaere, ordutegiberria indarreanezartzerako urte-berria gaineanizango dugulaadierazi zutenUdaleko ordezka-riek.

Bestalde, Udalordezkariekaurreko ordute-gia zela eta erre-kurtsoa ezarribazuten ere, pro-posamen berriaonartzean erre-

kurtsoa atzera bota beharkodute, eta berri bat jarri. Nahizeta ordutegi berriari baiezkoaeman, herritarrak zerbitzugehiago nahi dituzte.Horregatik errekurtso berri bataurkeztuko dute Udal ordezka-riek, oraingoan proposamenberriari ezarria.

AUTOBUS ZERBITZUEN ARAZOA KONPONTZEKO BIDEAN DA

Page 13: NOAUA! 8 alea

aldasalda

Zorionak Haimar. Izan ere, Haimar Zubeldiausurbildar txirrindulariak denboraldi bikaina

burutu du afizionatu mailan egin duen lehenurtean. Horren lekuko Egin egunkariak antolatzenduen Challengean lortu duen lehen urteko afizio-naturik onenaren saria. Irudietan, joan den aza-roaren 17an, David Etxeberria txirrindulari profe-sionalaren eskutik bere saria jasotzen. Bestalde,Joseba zubeldia bere anaiak, orain arteko biziklo kross probetan bigarren egin du jubeniletan.

Hilerriko sarreraren teilatua egoera txarre-an zegoela eta, udaletxeko langileak

hortxe aritu dira, jo eta su, azken egun haue-tan konponketa lanak aurrera eramaten.Agian egokiagoa izango zen Santu Guztienegunerako konponketa lan hauek amaitzea,baina badirudi ez dela posible izan. Ezerenokerrik ez dela, eta eguraldiak laguntzenbadu, laister batean amaituko dituzte aipatulanak.

1996koa

zaro

ak

22Usurbil 8.zk. Noaua! 13

Aurtengo Behobia-Donostia laisterketakmarka guztiak apurtu ditu. 11.000 korrika-

lari izatez gain, Juzdadok errekorra hausteaz-gain, usurbildarrek ere beren errekorra hautsidute. Ez denbora aldetik baina bai partehar-tzaile kopurua ikusita. Izan ere, guztira 34 usur-bildar izan ziren azaroaren 10ean 20 kilometro-ko ibilbidea burutu zutenak. Denbora onenaOlarriondo auzoko Jaime Roldanek egin zuen,

1h.20' 42'' kronoarekin.Bigarren denborarikonena Anbrosio Izagirre aginagarrarena izanzen, ia bi minutura.

Aurten bai! Azken 6 urtetan usurbildar emaku-merik helmugan izan ez badugu ere, aurtenRosa Uribe eta Izaro Matxainek proba amaitzealortu dute. Lehenengoak 1h 32' 56"ko denbora-rekin amaitu zuen proba eta bigarrenak 1h 40'16"-rekin. Zorionak guztioi!

Hilaren 18,19 eta 20eanAtalluko lurjabeei beren

partzelei zegokien dirua orda-indu zitzaien. Badira diru horiukatu eta errekurritu dutenakere. Hauei dagokien dirua,bitartean, Udalak jarri du. Ho-rrela, hemendik aurrera Inge-marrek nahi duenean okupa-tu ahal izango ditu lurrak.

Andatza Kirol KulturElkarteak Aiako Harrietara

irteera antolatua zuen joanden azaroaren 17rako.Goizeko 7.30etan 15 lagunbildu ziren, baina eguralditxarraren ondorioz Oiartzunaldean bi orduko ibilaldiaegin zuten. Hori bai, blai egin-da bueltatu ziren.

Udaletxeko langileakEuskara trebatzeko ikasta-

roa egiten hasi dira.Ikastaroaren helburua admi-nistrazio arloko hizkuntza uler-garri eta zuzena erabiltzenikastea da. Era honetan, herri-tarrekiko komunikazioa etahartu-emank erraztu nahidira.

Page 14: NOAUA! 8 alea

KIROL KOPLA

HaritzUrdanpileta

Denboraldiaaurrera doa-

kigu poliki-poliki.Azken aste bukaeran eguraldihotz eta euritsua izan baduguere, kirolei dagokionez gauzakbero-bero ibili dira. Honelabada, usurbildar kirolariak ezzaizkigu hoztu, emaitzei begirajartzen bagara behintzat.

Orain arteko kirol koplak ikusi-ta kirol nagusia futbola delaatzeman dut, horregatik alde-rantziz hasteko erabakia har-tzea ez zaiuze gaizki irudituko.Lehendabizi zorionak JosebaZubeldiari. GipuzkoakoTxirrindularitza Federazioak,datorren urtean Donostian egin-go den Munduko Txapelketaribegira, prestakuntza berezi bataurrera eramateko aukeratu-duelako.

Bestalde zorionak PakoInfante "txiki"ri, usurbildar saski-baloilarien asteburu beltzeandizdira egin zuen izarra izan bai-tzen. Nahiz eta bere taldeak 61-98 galdu, berak 37 puntu eginzituen. Eutsi mutilak, garaipena-ren ateak gertu dituzue eta.

Eskubaloian ostera, denetarikizan dugu. 2. nazionalean guretaldeak 20-20 berdindu zuenZarautzen aurka. Nahiz eta den-bora luzez aurretik joan, amaie-ran berdinketa markagailuan.Euskal Ligan berriz txuria etabeltza. Jubenilak indarrez, neur-ketarik galdu gabe, eta kade-teak makal xamar, partidubakarra irabazita.

Amaitzeko futbola, etaKontxako hondartzan gainera.Aginaga Sagardotegiak jokatu-tako bi partiduak irabazi baititu.azkena 2-6 El Turista taldearenaurka. Bide egokia hartu duteegungo txapeldunak.

PELOTA GOZOAREKIN EMAN ETA EMAN

Urriaren 4an hasi zen laut´erdi barruko eskuz

binakako txapelketa amaie-rara heldu da. Datorrenigandean, hilak 24an, joka-tuko dira Aitzaga Elkarteakantolatzen duen txapelketa-ren azken partiduak. Txapelaeskuratu nahian KoldoLertxundi eta Inaxio Arrutialde batetik eta HaritzUrdanpilleta eta OiduiUsabiaga bestetik.

Aurten, inoiz bainolehenago iritsi zaiguamaierara lau t´erdibarruko txapelketahau. Ez bikote gutxiegon direlako, frontoikoestalkiaren berrikuntzalanek behartuta txapel-keta aurreratu egindelako baizik. Guztira15 bikote izan zirenizena eman zutenak, eta 3taldetan banatuta ostiraleropelota hotsa nagusi izan daUsurbilgo frontoian.

Azkenean, eta iazko txa-pelketarekin alderatuz ezus-teko final erdiak izan geni-tuen joan den azaroaren15ean. Orain arte jokatudiren bi txapelketen irabazle-ak, Joxe Antonio Labaieneta Iñaki Rekondok, bi urtepartidurik galdu gabe egonostean, final laurdenetangaldu zuten Koldo Lertxundieta Inaxio Arrutiren aurka.

Ondoren bikote honek 22eta 15 irabazi zien finalerdie-tan Eneko Arregi eta IñakiLabaieni eta HaritzUrdanpilleta eta Oidui

Usabiagaren aurka jokatukodute azken partidua, hauek22 eta 18 nagusitu baitzirenHernani eta Paulino Ibar-goienen aurka. Galtzaileekberriz, hirugarren eta lauga-rren postua izango dutejokoan igandean.

Finala jokatu duten bikote-ek azken partidua gogorraizango dela uste dute. Biakondo prestatuta daude, eta

urduritasunak pasara txarrikegiten ez badie behintzatneurketa ederra ikusi ahalizango dugu Usurbilgo fron-toian. Faborito argirik gabeapustuak pere-pareandaude.

Txapelketa osoan giro ezinhobea izan da pelotarienartean. Nork ez ditu txalotuKerman eta Markelen pelo-takadak, Santxo eta Jonenahaleginak, Jon Mikel etaJoxe Mariren ilusioak, Aintzianaien dejadak... Ezin ahaz-tu Josu Rekondo-Txitxo,Pellejero-Iribar, Paulino-Josu,Elexpe-Alduntzin eta Gorka-Pottok egin duten txapelke-taz. Guzti hauek mereziaizango dute azken partiduen

ondoren egingoduten bazkaria.

Eta noski, antolatzai-le eta epaileek erebai. Jose Luis Elexpe,Enrike Huizi eta UnaiLoidiren jarduna ereez baita txantxetakoizan.

Josu Aranberri

1996

koa

zaro

ak

2214 Noaua! 8.zk. Usurbil

zerdi patsetanzerdi patsetan

Page 15: NOAUA! 8 alea

Intsumisioarenindarra geroeta haundia-

goa da Usur-bilen. Horixeesan digute

Usurbil intsumitu taldeko kide-ek. Izan ere, Usurbilen baditu-gu soldaduskari uko egin dio-ten intsumisoak, eta azken biurteetan hainbat herritar epai-tu dituzte arrazoi hori dela eta.

Usurbilgo intsumitu taldeanahiko berria da. Orain delabost urte, 1991ko azaroan,zenbait intsumitu usurbildarlehen aldiz bildu ziren solda-duskarako zozketa egiten zelabaliatuz. Garai hartan helburubakarra zuten: intsumisioarenalde zerbait egitea. Honela ,lehen aldi hartan bost intsumi-tu eta objetore izandako batbildu ziren: Iñaki Calleja,Gonzalo Bruño, Juan AntonioBarcenilla, Joxe Mari Izeta,Luis Mari Ormaetxea etaEustakio Arrojeria, azken hauobjetore izana.

Luis Mari Ormaetxeak intsu-mituaren dioenez garai hartanintsumisioa eta orohar antimili-tarismoa ez zuen jende askokezagutzen. "Honetaz ohartuginenean lanean hasi ginenUsurbilen intsumisioa zuzpertunahian. Hasiera batean gazte-ekin bilera batzuk egin geni-tuen intsumisioaren inguruan,eta ondoren zine forum antze-ko pelikula ziklo bat ere anto-

latu genuen".

Garai hartatik gaur eguneraintsumitu taldearen ustetangauzak asko aldatu dira.Taldea sortu zenean intsumisio-aren inguruan zalantza ugarizituzten. Gauzak ez zituztengarbi ikusten. Lege aldetiknahastea zen nagusi eta intsu-mituek ez zekiten kartzelaraeramanak izango ziren ala ez.1989ko legearen eragina ezzen oraindik gauzatu eta intsu-mituen artean beldurra nabarizitekeen. Orain ordea, kartzelazigorra baino kode penalberriari beldur haundiagoadiote. Hala ere, herritarrenbabesa gaur egun haundia-goa dela nabari dute.

37 intsumiso inguru usurbilen

Aitor Landaluze eta OskarUribe Usurbil intsumitua talde-ko kideek esan digutenezmomentu honetan 37 intsumi-so inguru daudeUsurbilen."Guk zenbatu ditugu-naren arabera 37 intsumitugara Usurbilen, baina gehiagoegotea ez dugu baztertzen.

Baliteke bat edo beste gurekalkuluetatik at gelditzea. Gai-nera azpimarratzekoa da adinezberdineko jende ugari da-goela. Intsumisioak azken urte-etan indar haundiagoa hartubadu ere, Usurbilen adin ez-berdinetako jendea topa de-zakegu. Hala ere soldaduskarazenbat gazte joaten den, zen-bat objetore dauden, prorro-ga eskatuta zenbat daudenez dakigu. Beraz, Usurbilen in-tsumitu dexente garela esatenbadugu ere, hori erlatiboada".

Kondenatu bai, kartzela ez

Usurbildar intsumituen egoe-ra ezegonkorra da momentuhonetan. 20 gazte inguruepaitu dituzte jadanik, bainaAitor Landaluzek bakarrik das-tatu du kartzelako egonaldia.Besteak, berriz, berrien zain.Batzuk kondenatuta, besteakindultoa noiz eman zain, etabeste batzuk epaiketari itxaro-ten kode penal berriaren itza-lean.

Aurrerantzean zer asmoduten Intsumitu taldekoek?Batez ere jendearen kontzien-tziazioa. Jendeak ulertu deza-la zergatik diren intsumiso etababesa eman diezaiela. AitorLandaluzek dioenez, "Usurbilintsumitu taldeak ez du zertanintsumisoz bakarrik osatuaegon behar, edozein izan lite-ke intsumitu: soldaduska egindutenak, emakumeak, guraso-ak...".

Josu Aranberri

Usurbil 8.zk. Noaua! 151996ko

aza

roa

k22

erriko taldeakerriko taldeak

USURBIL INTSUMITUA TALDEA HAZIZ DOA URTEZ-URTE

Joan den aza-roaren 16anparodia bat

egin zutenUsurbilgo intsu-

miso taldeko-ek. Bertan, sol-

daduskarakozozketan sar-

tzeko txartelakbanatu zituzten.

Usurbilgo intsu-misoak 1991.

urtean elkartuziren lehen

aldiz. Orduan 6ziren. Orain ,40

intsumiso inguruaurki ditzazke-

gu Usurbilen.

Page 16: NOAUA! 8 alea

Seme!, soldaduskara joa-tea beharrezkoa dagizon egiteko. Han era-

kustsiko dizute zer den ona etazer txarra. Orain umea besterikez zara, soldaduskatik etortze-an gizona izango zara.

Honelako arrazoiak urte asko-tan entzun izan dira gure etxe-etan, eta oraindik ere nonbaitesango dira. Urtez-urte, solda-dutzaren aurkako ahotsa indar-tzen joan bada ere, oraindikbeste bost urte igaro beharkodute Ejerzito profesional Espa-ñol delakoa sortzeko.

Bien bitartean, azaroan sol-dadutzara joateko zozketakegiten jarraitzen dute, eta aur-ten ere ordenadoreak egin dubere lana. Joan den azaroaren14an egin zen zozketa, eta ber-tan ezagutu zuten beren desti-nua 23 usurbildarrek. 1972. urte-ko Eguzkitza auzuneko bat zenzaharrena 1972. urtekoa etagazteena Kaleberriko bestebat, 1979ko kintakoa.

Zozketaren emaitzak ezagu-tuta, 21 usurbildarrek "RegiónPirenaica" delakoan egingodute soldaduska. Bi gaztekordea, ez dute zorte haundirikizan. Bi hauei, Iñigo Villafafilakasu, soldaduska Espainiakopenintsulatik kanpoko kuartelbatean egitea egokitu zaie,Ceutan hain zuzen ere.Etxealdiako gazteak zera ziho-en, " ia gehienei hemen eta niritokatu behar hara joatea. Niez noa" zaie. . Hala ere,Usurbilgo intsumitu taldeak zoz-ketan sartu diren guztiei eskutitz

bana bidaliko die intsumisoegiteko gonbitearekin. Izan ereintsumiso egitea ez da baterezaila. Aitor Landaluze usurbildarintsumisoak dioenez, "soldadus-kara joateko noiz eta nonegon behar duten eskutitz batiritsiko zaie lehenengo. Ondo-ren, soldadutzara joan bainolaupabost egun lehenagobeste eskutitz bat eta bidaiaegiteko txekea. Gurekin harre-manetan jarri, eta eskutitzanahiz txekea egokitu zaionkuartelera bidaltzen da, ukoa-ren arrazoiak argitzen dituentestu batekin batera".

Euskal Herrian gazteen %15aintsumitua da. Baina badagogazteen beste zati haundi bat,%60a, kontzientzia eragozpe-naren bidea hartzen duena.Honen bidez, gazteek solda-duska egin beharrean boron-datezko Ordezko ZerbitzuSoziala egiten dute. 30 elkartekematen dute aukera hau,hoien artean Gurutze Gorriaeta Euskal Herriko PelotaFederazioak... Azken honekgazteei soldaduska egin beha-

rrean haurrei pelotan erakuste-ko aukera ematen die.

Bestalde, oso arrunta da gaz-teen artean soldaduskara ezjoateko luzapena eskatzea.Horretarako ikasten ari direlaedo eta lanean ari direlaegiaztatu behar izaten dute.

Usurbilgo Udala EUDIMAN.

Euskal Herriko hainbat uda-lek, Usurbilgoa barne, udalintsumituak izatea erabakizuten, Euskal Herri ez militariza-tu baten aldeko apustua egi-nez. Guztien ahaleginak biltze-ko sortu zen Euskal UdalIntsumituen Mankomunitatea(EUDIMA). Honela, Usurbilgoudalak, intsumisioa, usurbilda-rrek duten eskubidea, promo-zionatu, bultzatu eta defenda-tzen du. Horretarako desmilita-rizazioaren alde sensibilizatzekoeta bultzatzeko ekintzak era-tzen ditu , ordezko ZerbitzuSoziala udal zerbitzuetan finka-tzea ukatu du, eta ejerzitoare-kin ez du kolaboratzen.

Josu Aranberri

16 Noaua! 8.zk. Usurbil19

96ko

aza

roa

k22

arkesaneko petriletik

SOLDADUSKATIK INTSUMISIORA

Euskal Herrianjende asko

soldaduskariihesi ibiltzenda. Horrenlekuko dira

7.000 intsumi-tuak eta 6.345

objetoreak

Bideo eta ArgazkiakUsurbil tlf 36 14 87 oiartzun

GAZTE DENDA

Etxebeste kalea,3 - Tlf. 36 11 06

Orain, negukopuntako moda

Page 17: NOAUA! 8 alea

Ez dakigu JulianZarautz dagoenekoANTXETA JATETXERA

azaldu den afaltzeraedo ez, baina ziur

gaude gustora gera-tuko dela afaldu

ondoren. Eta guztihau Gilisasti baserrianon zegoen erantzu-

teagatik bakarrik!

1996koa

zaro

ak

22Usurbil 8.zk. Noaua! 17

GALARRAGAGARRAIOAKLUR ONGARRIAK

ZABOR BILKETA ZISTERNA BEREZIAK 37 01 46%

Z

Z

Z

USURBILGO HORTZ KLINIKAHaginak ondo dabiltzanean, sabela poz!

Kale Nagusia, 2 1.C4Tlf 37 08 78

20170USURBIL

FERNANDO PEREZ-MOSSO NENNINGERANTONIO BERNAL RUIZ DE OÑA

ehiaketa

Oraingo honetan herriko tokiak utzi eta besteera batetako lehiaketa bat proposatuko dizue-

gu:

Argazkian agertzen diren hiruneska eta hiru mutilen izen-abize-

nak nahi ditugu jakin.Erantzunak abenduaren 2a baino lehen bidalibehar dituzue helbide honetara: Noaua! aldiz-

karia, Kale Nagusia 27, 20170 Usurbil. Edo beste-la, gure buzoira bota ditzakezue. Asmatzaileen

artean Tragoxkan afaria zozketatuko da.

Gure buzoiko erantzun kopuruari begiratuz gero,argi geratu da herri honetan baserriez arteaz

baino gehiago dakigula. Izan ere, aurreko aleanproposatutako lehiketan jende gutxiagok parte

hartu duzue.

Zumetak frontoiaren atzealdean egin zuen muralizugarria duela 23 urte izan zen, 1973. urtean, hain

zuzen ere.

Erantzun hau eman duzuenok asko izan zarete,baina saria Xuriñe Olasagasti eta Ohiane

Zubeldiak irabazi dute. Beraiek izango duteZUMETAn otordu ederra egiteko aukera.

ajerakokondarrak

LANPOSTUAK// Albizturgo Udala. Udaletxerako adminis-

trari eta Kultur Etxeko dinamizatzaile bat behardira lansaio erdirako. Eskaerak aurkeztekoepea: 96-11-25. Informazio gehiago: G.A.O.213 zenbakia (96-11-5).

// Mutrikuko Udala. Aldi baterako idazkarikontuhartzaile bat behar da. Eskaerak aurkez-teko epea: 96-12-05. Informazio gehiago:G.A.O. 221 zenbakia (96-11-15).

// Arrasateko Udala. Peoi bat behar dute.Eskaerak aurkezteko epea: 96-12-03. Informaziogehiagoa: G.A.O. 219 zenbakia (96-11-13).

44 SOS! Noaua!ko langileok hotzak akabatzenari gara! Gure lokala berotuko duen berogailubat gustora hartuko genuke. Beraz, etxeansoberan edo bazterrean erabili gabe duzungailua ez bota! Guk gustora hartuko dugu etagurekin harremanetan jar zaitezke.

44 Giltza sorta bat galdu nuenKaleberrin. Lau giltza ditu. Inork aurkitubaditu, dei dezala 360321 telefonora.

Zerbait saldu, erosi, trukatu edo esan nahibaduzu, hemen duzu zure tartea.

Page 18: NOAUA! 8 alea

18 Noaua! 8.zk. Usurbil19

96ko

aza

roa

k 22

AZAROAK 22 ostirala

ll Organoa Usurbilen dagoe-la 75. urtea ospatzendugun honetan, herrikomusika koordinadorakZumarte Musika Eskolakoirakasleen kontzertua anto-latu du. Arratsaldeko18.00etan Salbatore elizan.

AZAROAK 23 larunbata

ll Organoaren urteurrenaospatzeko, herriko musikataldeek antolatuta,Esteban Elizondo organujo-learen kontzertua.Salbatore elizan arratsalde-ko 19.45etan lehen zatiaeta 20.45etan bigarrena.

ll Jubeniletako eskubaloi

partidua (N): Usurbil K.E.-Urnietako. Arratsaldeko16.00etan.

ll Eskubaloi partidua kadetemailan (M): Usurbil K.E-Urdaneta.17.30etan.Loiun.

ll Usurbilgo Amnistiaren alde-ko Batzordeak Preso batEGIN bat! harpidetza afaria.Aitzagan 21.00etan.

AZAROAK 24 igandea

ll Organoaren urteurrenaospatzen dela eta,Txistulari taldearen kontzer-tua entzuteko aukera izan-go dugu. Dema plazan,

Udal Liburutegian ipuin kontaketa. Kontalaria: Ixabel Agirresarobe.Arratsaldeko 18.00etan. 5-8 urte bitarteko haurrentzat.

13.00etan.

ll Bigarren jubeniletako futbolpartidua (M): Urnieta-Usurbil.

ll Bigarren jubeniletako futbolpartidua (M): Usurbil-Danena.

ll Futbol partidua (N): Usurbil-Urretxu/Zumarraga.

ll Eskubaloiko bigarren nazio-naleko partidua (N): UsurbilK.E.- S.D. Pulpo Z.K.P.18.00etan.

ll Saskibaloi partidua seniormailan (M): Usurbil S. T-Irurok (Aloña- Mendi).Oiardon 11.30etan.

ll Aitzaga Elkarteak antolatuta,Eskuz pilotan binaka 4 t'erdi-ko finalak. Kiniela ere antola-tu dute: emaitza asmatzendutenen artean Tragoxkanafari bat zozketatuko da.

AZAROAK 25 astelehena

ll Euskal Herria Askatu!-renkonzentrazioa errotondan.Arratsaldeko 20.00retan.

AZAROAK 27 asteazkena

ll Guraso Eskolak antolatuta,MENOPAUSIA gaiari buruzhitzaldia egongo daUdarregi Zaharrean arratsal-

gendao

mik

ia

Ma

ta

Page 19: NOAUA! 8 alea

BBAAZZKKIIDDEE TTXXAARRTTEELLAA55000000 ppeezzeettaa uurrttee oossoorraakkoo

Izena:1.Abizena:2.Abizena:Helbidea:Herria:Tfnoa:Kontu Korrontea (20 digito):

!!H

AM

AB

OS

TE

KA

RI

A!!

1996ko a

zaro

ak 22

Usurbil 8.zk. Noaua! 19

!

Elgoibar- Usurbil.

ll Saskibaloi partidua seniormailan (M): C.D. Kostkas-Usurbil S.T.

ABENDUAK 2 astelehena

ll Euskal Herria Askatu!-renkonzentrazioa errotondan.Arratsaldeko 20.00etan.

OHARRAK

44 Aurreko alean UsurbilgoUdalak prestatutako ikas-taroari buruzko datuakoker eman genituen. Horidela eta, zuzenketa egiteabeharrezkoa dugu. Honahemen datu zuzenak:

Sukaldaritzako sakontzeikastaroa 1996ko aben-duaren 23tik 1997ko apirila-ren 18arte luzatuko da.Ikastaroa 94-95 eta 95-96ikasturteetan LanbideHastapenean aritutakoikasleei zuzendua dago,eta dohainik izango da.

44 Usurbilgo Euskal HerrianEuskaraz taldeak 42 zen-bakia duen postakutxazabaldu duela jakinarazinahi dizue herritar guztiei.Beraz, euskararen aurkakoerasorik salatu nahi badu-zue edo beste edozeinohar eman, bertara zuzen-du zaitezkete.

deko 18.00etan. Hizlaria:Otalora ginekologoa.

AZAROAK 29 ostirala

ll Arrate Zahar egoitzan MusTxapelketa jokatuko da.

ll Kontxako hondartzan fut-bol partidua (M): AginagaSagardotegia- Eguzkiarenlagunak. 10. zelaian, goi-zeko 9.40etan.

ll SENIDEAKen manifestazioaarratsaldeko 20.00retan.

AZAROAK 30 larunbata

ll Areto futboleko partidualehenengo mailan (M):Antxeta Taldea- AxularLizeoa.

ABENDUAK 1 igandea

ll Bigarren jubeniletako fut-bol partidua (M): Usurbil-Ostadar.

ll Bigarren jubeniletako fut-bol partidua (M): LizardiInstitutua- Usurbil.

ll Bigarren Kadetetako futbolpartidua (M): Usurbil- Sp.Herrrera.

ll Futbol partidua (N):

Astebuetan, Udarregi ikastolako haurrek eskubaloi, saskibaloinahiz futboleko partiduak izaten dituzte Oiardo kiroldegian

genda

Page 20: NOAUA! 8 alea

DAGOENEKODAGOENEKO

224422224422 BAZKIDE DITUBAZKIDE DITU

Noaua!Noaua!-K-K

ZurZure bultzada ere bultzada ereeezinbestekoaezinbestekoadudu EGIN EGIN

ZAITEZ ZAITEZ BAZKIDE!!BAZKIDE!!