Nofarkaria - Euskaltzaindia · lirik gordetzen ditugun beste altzarietako bat. Denek ai - patzen...

8
Nofarkaria Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1995eko iraiiaren la / VI. urtea /194. zenbakia Javier Aldaiak bizi guzvia darama bere baratzan lanean. JOXE LACALLE Hiriko baratzak Nafarroako edozein herritan bezala, Iruñean ere, Arga ibaiaren ertzean, mota guztietako barazkiak pilatzen dira Aranzadi eta Magdalena auzoetako zelaietan. Aranzadin baratza lanbide duten hiru nekazari baino ez da geldi- tzen gaur egun, baina egunero Santo Domingo eta Merkatu Berrian saltzen dituzte ardura handiz hazitakoa. Iruñeko baratzainak dira. L ehengo egunean, Sa- rajevon serbiarrek eginiko aleungarren sarraskiaren irudiak ailegatu ' zitzaizkigunean, duela zen- bait aste hemengo egunkari bateko lehen orrialdean argi- taratu zen argazkia etorri zi- tzaidan gogora. Bosniako haur batzuk Erriberako herri batera uda-pasa eraman eta, itzultzeko tenorea ailegatuta, haien agurra agertzen zen ar- gazki horretan. Umeak, bistan da, negarrez zeuden, ederki jakin-eta zer zuten esperoan 'etxera' ailegatuta. Posible da, hagitz, astelehenean Bos- niako hiriburuko merkatuan morterokadaka lehertu edo el- barritu zituztenen artean he- nien hain.goxo haftu ditugun neska-mutiko horietarik iza- tea. Haurren ekartze hori (arte- tik errateko, zergatik haurrak eta ez zaharrak?) ez da baka- rrik bosniarrekin egin, saha- riarrak eta bertze leku ba- tzuetako gatazken seme-ala- bak ere gertatu dira gisako asmoen xede. Zenbaiten ba- rrenak poliki lasaitzeko ba- lioko du, beharbada. Gaine- ' oan, lehengo denboretako ilia aberatsetan Eguberriz re' bat mahaira jartzen AINGERU EPALTZA Haurren negarra zutenean bezain azal-hutsa, nire iduriz. Eskuzabaltasunik handienaren erakutsitzat har- tuko dute aunitzek, baina niri sadismo gailenaren marka iruditzen zait. Parabisua era- kusten diegu eta hango frui- turen bat dastarazi ere; hon- darrean, ordea, infernura itzularazten ditugu. Euskaraz, , horri, ttatto egitea erraten zi- tzaion, eskaini eta ez eman, alegia. Tamalez, gero eta sinetsia- go nago. Ume horiek egiazki eta behin-betikoz gerlaren in- fernutik ateratzekotan, naif- keria bakexalea, deus zuzen- du beharrean, kalterako gerta- tzen ari da. Hiru urte joan dira Bosniakoa hasi zenetik eta epe horretan zenbait motatako ekintzak entseiatu dituzte go- bernuek nahiz gobernuz kan- poko erakundeek. Haietan guztietan asteazkenekoak baizik ez du nire gogoa bete: jo eta su serbiarren posizioen kontra. Pena bakarra dut, aise ere lehenago egin ez izana. Ju- goslavia ohiari hil aunitz au- rreztuko genion eta Mende- baldeari, berriz, itxurakeria franko. Hemengo egunkari batean hango haurren negarra ikusi beharra ere-bai.

Transcript of Nofarkaria - Euskaltzaindia · lirik gordetzen ditugun beste altzarietako bat. Denek ai - patzen...

Page 1: Nofarkaria - Euskaltzaindia · lirik gordetzen ditugun beste altzarietako bat. Denek ai - patzen dute baina denak ... omen dire non - bela histori-koari buruzko ihardunaldiak. Izango

Nofarkaria Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1995eko iraiiaren la / VI. urtea /194. zenbakia

Javier Aldaiak bizi guzvia darama bere baratzan lanean. JOXE LACALLE

Hiriko baratzak Nafarroako edozein herritan bezala, Iruñean ere, Arga ibaiaren ertzean, mota guztietako barazkiak pilatzen dira Aranzadi eta Magdalena auzoetako zelaietan. Aranzadin baratza lanbide duten hiru nekazari baino ez da geldi-tzen gaur egun, baina egunero Santo Domingo eta Merkatu Berrian saltzen dituzte ardura handiz hazitakoa. Iruñeko baratzainak dira.

Lehengo egunean, Sa-rajevon serbiarrek eginiko aleungarren

sarraskiaren irudiak ailegatu ' zitzaizkigunean, duela zen-bait aste hemengo egunkari bateko lehen orrialdean argi-taratu zen argazkia etorri zi-tzaidan gogora. Bosniako haur batzuk Erriberako herri batera uda-pasa eraman eta, itzultzeko tenorea ailegatuta, haien agurra agertzen zen ar-gazki horretan. Umeak, bistan da, negarrez zeuden, ederki jakin-eta zer zuten esperoan 'etxera ' ailegatuta. Posible da, hagitz, astelehenean Bos-niako hiriburuko merkatuan morterokadaka lehertu edo el-barritu zituztenen artean he-nien hain.goxo haftu ditugun

neska-mutiko horietarik iza-tea.

Haurren ekartze hori (arte-tik errateko, zergatik haurrak eta ez zaharrak?) ez da baka-rrik bosniarrekin egin, saha-riarrak eta bertze leku ba-tzuetako gatazken seme-ala-bak ere gertatu dira gisako asmoen xede. Zenbaiten ba-rrenak poliki lasaitzeko ba-lioko du, beharbada. Gaine-' oan, lehengo denboretako

ilia aberatsetan Eguberriz re ' bat mahaira jartzen

AINGERU EPALTZA

Haurren negarra

zutenean bezain azal-hutsa, nire iduriz. Eskuzabaltasunik handienaren erakutsitzat har-tuko dute aunitzek, baina niri sadismo gailenaren marka iruditzen zait. Parabisua era-kusten diegu eta hango frui-turen bat dastarazi ere; hon-darrean, ordea, infernura itzularazten ditugu. Euskaraz,

, horri, ttatto egitea erraten zi-tzaion, eskaini eta ez eman, alegia.

Tamalez, gero eta sinetsia-go nago. U m e horiek egiazki

eta behin-betikoz gerlaren in-fernutik ateratzekotan, naif-keria bakexalea, deus zuzen-du beharrean, kalterako gerta-tzen ari da. Hiru urte joan dira Bosniakoa hasi zenetik eta epe horretan zenbait motatako ekintzak entseiatu dituzte go-bernuek nahiz gobernuz kan-poko erakundeek. Haietan guztietan asteazkenekoak baizik ez du nire gogoa bete: jo eta su serbiarren posizioen kontra.

Pena bakarra dut, aise ere lehenago egin ez izana. Ju-goslavia ohiari hil aunitz au-rreztuko genion eta Mende-baldeari, berriz, itxurakeria franko. Hemengo egunkari batean hango haurren negarra ikusi beharra ere-bai.

Page 2: Nofarkaria - Euskaltzaindia · lirik gordetzen ditugun beste altzarietako bat. Denek ai - patzen dute baina denak ... omen dire non - bela histori-koari buruzko ihardunaldiak. Izango

Nafarkaria i G U R E A U K E R A K ^

ERAKUSKETAK Burlatako udaletxeko kultura are-toan Jose Maria Pastor 'Artzai-ren' akuarelak daude ikusgai. Erakusketa irailaren 17a bitartean izanen da za-balik. Ordutegia, asteartetik larun-batera, arratsaldeko 7.00etatik 9 .00ak arte eta igandee tan , 12.00etatik 14.00akarte.

Bertizko Natur Parkeko Gurditegia eta Jauregiko aretoan 'Baserrian bi-zi' erakusketa zabaldu berri dute. Bertan, Nafarroako mendietako ba-serritarren bizimodua erakusten da. Erakuketa urriaren la bitartean iza-nen da zabalik goizeko 10.30etatik 13.30ak arte eta arratsaldeko 16.00etatik 19.30akarte.

ANTZERKIA 1995 eko Herriz Herri ekitaldien barruan, Trokolo Antzerkiak 'Li-brotikoak' lana aurkeztuko du gaur Larrasoañako plazan zortzi t'erdie-tatik aitzina. Bihar, berriz 'Liburu-lariak' (aurreko lana euskaraz) an-tzeztuko dute Eltzaburuko frontoian arratsaldeko zortzietan eta etzi, be-rriz, arratsaldeko 13.15ean Ibargoi-ti-Getzeko plazan.

Mutiloabeitin 1995eko Mozorro Berri ekitaldien barruan, Zirko Tti-pia antzerki taldeak 'Munduko ma-labaristak' antzeztuko du igande ho-

I netan. Ekitaldia arratsaldeko zaz-pietan izanen da herriko kiroldegian.

MUSIKA El ultimo de la fila talde katalu-niarrak Korellan joko du igande ho-netan. Kantaldia udal kiroldegiko futbol zelaian izanen da gaueko ha-marretan.

Irurtzungo Kultura Koordinakun-deak antolatuta, Modesto akordeoi jolearekin dantzaldia dago gaur he-rrian. Ekitaldia arratsaldeko zazpi t'erdietan izango da Irurtzungo ige-rilekuan.

ZINEMA fcj

Enerizko plazan 1995eko Herriz Herri ekitaldien barruan, 'Stargate' filmea eskainiko dute gaueko hama-rretatik aurrera. Filme bera Torralba eta Berriobeiti herrietako plazetan ere emango da aurrekoaren ordu be-rean.

Irurtzunen, heldu den asteazke-nean, irailak 6, '27 ordu' filmea es-kainiko da Foruen plazan gaueko hamarretatik aitzina.

BERTSO SAIOA Atalluko jai batzordeak antolatuta, Anjel Mari Peñagarikano eta Iñaki Murua bertsotan ariko dira herriko plazan. Kaltaldia bai eguerdian bai arratsaldean oginendute bi bertsolari gipuzkoarrek.'.',

r i / \ I / \ K I S . K C " > r i 1 1 \ / \ CXX>X)OOOOOOOOOOOOOOOOOOOOC)OC)C)C)C

jori ALonso

Urteurrena Navar ro Vil los lada

da, XIX . m e n d e bu-

kaerako bes te ha inbat pen-

tsalari, historialari , politi-

kari e ta idazlerekin batera

—Itur ra lde , Oloriz , C a m -

p i o n . . . — , e t x e k o s a b a i

ideologikoan hautsez esta-

lirik gordetzen

d i t u g u n b e s t e

a l t z a r i e t a k o

bat . Denek ai-

p a t z e n d u t e

b a i n a d e n a k

d a u d e n a g i a k

har tuta gaine-

k o h a u t s a r i

a s t i n d u b a t

e m a t e k o . V i -

l los lada , bes t e

hainbat bezala ,

gaurko ikuspe-

gitik deseroso

g e r t a t z e n d a :

b e r e e ^ i t e n

a h a l du a b e r -

t z a l e b a t e k

Car los Vl l . a ren

idazkari pertso-

nala zena? Be-

re, e z k e r r e k o a

b a d a , k a t o l i k o

s u t s u a ? B e r e ,

n a v a r r i s t a ba -

tek, ' A m a i a , o los vascos

del siglo VII I ' beza lako ti-

tulu konpromet igar r ia as-

matu zuena , «cantor de la

raza vasca- tzat» kanta tua

berau (hala jar tzen du eta,

B i a n a k o e t x e k o o r o i g a -

rrian) horri bu ruzko pasio

pol i t ikoak bes te lakoak zi-

ren garai urruti eta ez

susmagarr ie tan?

Idazle gisa er re ib indika-

tzea ere zaila ger ta tzen da :

' Amaia . . . ' ia haur ginela eta

arrazoi l i terar ioengat ik be-

za inbes te ' p a t r i o t i k o e n g a -

t ik ' irakurri genuenok d u d a

egi ten ahal dugu gaurko

irakurleek guk atera goza-

m e n a a t e r a l e z a k e t e n .

X lX-neko nobe la h is tor ikoa

o s o u r r u t i g e l d i t u z a i o

gaurko gustu l i terarioari .

M o n u m e n t u o n d o k o

ekintza pro tokolar ioan par-

te har tu takoek erakuts i di-

gute, beti bezala , zein erra-

za den ura nork bere errota-

ra ingura tzea poli t ikari bu -

r u z k o a n . L i t e r a t u r a r i bu -

ruzkoan ez du te mih inean

herdoi l askor ik eduki . Ur-

teurrenaren a i tzakian diru-

laguntza eske j oandako r ik

ere ez zen fa l tako , noski .

Zerbai t on ik i ragarr i dute ,

bederen : aben-

d u a n e g i t e k o

o m e n diren no -

b e l a h i s t o r i -

k o a r i b u r u z k o

i h a r d u n a l d i a k .

I zango da hor

a u k e r a , j a k i n a ,

Vi l los lada vas-

co, vasco-espa-

ñ o l e d o z e r

arraio zen, bes-

teak bes te , ez-

t a b a i d a t z e k o .

N a v a r r o r e n a ,

b e h i n t z a t ,

i n o r k e z d i o

uka tuko .

Bes te idazle

b a t e k , B i a n a -

k o a h a u e r e ,

izan behar zuen

benaz o m e n d u

d u e n a : p o l i t i -

kak mingos tu -

tako gizon za-

kar hitz gu tx ikoa zen, ez

mai ta tueg i be re herr ian; ez

naiz be re ideologiaren zale

ba ina e r respe toa diot obrar i ,

i d a z l e a r e n g a n d i k b e r e i z

doa lako , e san d igu An toña -

nak, gutx i gora behera , bere

herr ikidear i buruz . E ta horr i

esker omena ld i ak omena l -

di -antza p ixka bat har tu du.

ASTEKO PERTSONAIAK

Jesus Ganuza Armendariz Iruñeko udaltzainburua

Javier Chorraut Iruñeko alkate eta CDN alderdikedeak Jesus Ganuza Armendariz izendatu du Udaltzaingoaren arduradun nagusi. Na-

farroako hiriburuan orain dela 35 urte sortua, Jesus Ganuza 1983an sartu zen Udaltzaingoan. 1990. urtean sarjentu egin zuten eta bi urte geroago ofizial. Jesus Ganuza ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. Udaltzain izan aurretik Irakasletza ikasketak egin zituen. Ignacio Francok uztailaren 7an utzi zuen kargurako nor izendatuko zuten erabakitzeko zenbait proba antolatu zituen Iruñeko alkatetzak. Pro-betara zazpi lagun aurkeztu ziren eta denek gainditu zituzten. Hala ere, Chorrautek Ganuza izendatzea erabaki zuen, batez ere bere esperien-tziagatik.

Jacek Ziober Osasunako jokalaria

KJacek Ziober Osasunako jokalariak ezingo du jokatu futbolean heldu den lau edo sei hilabeteetan. Asteartean Akileseko zainean

ebakuntza egin zioten Nafarroako Klinika Unibertsitarioan aspaldian traba sumatzen baitzuen oinean. Ebakuntza, Juan Ramon Valenti doktoreak egin zion, erabateko anestesia erabili zuen eta ordubete iraun zuen. Zioberrek hilabetez eskaiola eramanen du eskuineko oi-nean eta hau kendu bezain azkar sasoian izateko ariketak egiten hasiko da. Ebakuntza orain arte egindako saioak ustelak izan direlako egin zioten Osasunako jokalariari. Ariketa fisikoak egin eta gero, Zioberrek lehen zuen sasoia berreskuratuko du ebakuntza egin zion sendagilea-ren arabera.

AHAZTU GABE!

IKASTAROA

Andreak, Emakumearen tza -ko arreta zentroak, emaku-meari zuzendutako ikastaro trinkoak antolatu ditu irai-lerako. Lehenengo ikasta-roan, nork bere burua mai-tatzen ikastea eta giza tre-betasuna jorratuko dira. 20 ordu iraunen du eta arratsal-deko 17.30etat ik 20 .00ak arte eginen da. Bigarrenak, komunikazioa landuko du eta 12 ordukoa izango da. Arratsaldeko 8.00etan hasi eta 9.30etan akituko da. Bi ikastaro hauek irailaren 4an hasiko dira eta astelehenetik ostegunera bitartean ema-nen dira. Hirugarrenean a-dierazpena izanen da arda-tza. Irailaren 1 l n hasiko da eta 24 ordu iraungo du. Ize-na eman dutenen nahien ara-bera, goizez edo arratsaldez izan dai teke. Ikastaroetan parte hartu nahi duenak An-dreak I ruñeko Nabar re r i a kalean duen egoitzan eman dezake izena, 15. zenbakiko l e h e n e n g o s o l a i r u a n e d o 22 77 14 telefonora deitu.

ADI!

EUSKALERRIA IRRATIA FM91.4

Egunero, astelehenetik ostira-lera, 'Zokobeta i lu ' goizeko lO.OOetatik ll.OOetara.

X0RR0XIN IRRATIA FM 107.5

Egunero 20.00etati 22.00eta-ra... 'Karakola segi hola' gaz-teendako saioa.

ARALAR IRRATIA FM 106.2

A s t e a n z e h a r 13 .30e t a t i k 14.00etara... Bertako bizilagun eta pertsonai ospetsuei elka-rrizketak.

KARRAPEIRRATIA FM 107.8

Astean zeha r , 12 .20eta t ik 12.35etara ' G a u z a guzt ien

•gainetik' edertasuna eta osasu-na, sukaldaritza, ohiturak...

Page 3: Nofarkaria - Euskaltzaindia · lirik gordetzen ditugun beste altzarietako bat. Denek ai - patzen dute baina denak ... omen dire non - bela histori-koari buruzko ihardunaldiak. Izango

Nafarkaria

Bera

Lehen Dantzari Txiki Eguna JON ABRIL / BERA

Igande honetan, irailaren 3an, Berako lehen Dantzari Txiki Eguna ospatuko da. Gure Txo-koa dantza taldeak antolaturik, herriko taldeaz gain, bertze bost talde hurbi lduko dira Berako karriketara. Bizkaitik Portugale-teko taldeak parte hartuko du, Gipuzkoatik Añorga eta Zaldi-biako dantza taldeak egongo dira Beran, Iparraldetik Senperekoa eta Na fa r roa t i k Fa l t zeskoek osatuko dute egitaraua. Guztira, 150 haur baino, gehiago izanen dira Beratik kanpokoak igan-dean.

Ekintza guztiak goizeko ha-maiketan hasiko dira. Haurrak Berako hainbat kaletan banatuko dira, bost gunetan osotara: Ile-kueta-Altzate, Agerra-Euskal-duna, Iturlandeta-Eztegara, He-rriko Etxeko plaza-Burgan eta Legia-Kanttonberri. Herriko ka-rrika guztietara helduko dira, beraz, Euskal Herri osoko dan-tzari txikiak. Talde bakoitzak bere emanaldia dagokion lekuan eskaini ondotik, hamaika t 'er-dietan Gure Txokoa elkartearen egoitzan 'gosari txikia' emanen zaie. Ongi gosaldu eta gero, tal-deak berriz ere gune ezberdine-tara abiatuko dira euren dantzat jendaurrean erakusteko. Ondo-tik, talde guztiak eguerdiko ordu batean Iamotenean bilduko dira eta elkarrekin Altzateko plaza-raino joango dira. Bertan Agin-tariena eta Agurra dantzak eskai-niko dituzte.

Haur dantzari guztiak herriko

Euskal Herri osoko dantzari txikiak bilduko dira igandean Beran.

hainbat e txetara joanen dira bazkaltzera, batez ere, Berako dantzarien etxeetara. Musika-riek, arduradunek eta antolatzai-leek, bestalde, Gure Txokoa el-kartearen egoitzan bazkalduko dute elkarrekin.

Arratsalde partean, bostetatik aurrera, dantzari txikiak herriko pilotalekuan elkartuko dira herri bakoitzak bere dantza erakusketa egiteko.

1931. urtetik Serako kulturaz eta kirolaz arduratu den elkarte antolatzaileak, aurrerantzean bi urtetik behin ospatu nahi du dan-

tzari txiki egun hau, urtero egitea posible izango ez delako. Dan-tzari txiki egun hau antolatzen duten lehen aldia izanik ere, es-perientzia franko du gisa bereko jaialdiak antolatzen Gure Txo-koa elkarteak. 1980. urtean, Eus-kal Bestetako egitarauaren ba-r r u a n , N a f a r r o a k o D a n t z a r i Eguna prestatu zuen. Gainera, urte guztiko lanaren erakusgarri bat eskaintzen du urtero herriko bestetan dantza ta lde honek. Jaietako dantza jaialdi honek, hain zuzen ere, urtetik urtera ge-ro eta jendetza gehiago erakar-

GOIKO

tzen dtr. Bi ordu inguru irauten duen jaialdiak dantzariek urte osoan zehar ikasi dutena erakus-teko balio du. Dantzariek betiko dantzak ikasi berri dituztenekin nahasten dituzte, ikusleen goza-menerako.

Berako dantzez gain, Euskal Herri osoko dantzak biltzen ditu talde beratarrak, etengabe dantza berriak ikasten ari baita. Sei ur-tetik aurrerako haur, gazte eta helduak biltzen dituen elkarte honek, 150 dantzaritik gora ditu eta herriko musikarien laguntza jasotzen du.

Izaba

Larra-Larrau bizikleta martxa igande honetan

IRUNEA

'Larra-Larrau Nazioarteko 2. Txirrindula Martxa' eginen dute igande honetan Izaban, bertako Udalak antolatuta. Osotara 143 kilometroko ibilbidea egin be-harko dute partehartzaileek Iza-bako txokoetan barrena.

Bizikleta martxa honetan par-te hartu nahi dutenek bihar ber-tan eman ahal izango dute izena Izabako eski eskolan, arratsal-deko laurak eta gaueko bedera-tziak bitartean. Igandean ere, goizeko zazpietatik zortzi t 'er-dietara zabalik izango da izena emateko epea. Irteera bedera-tzietan egingo da eta kontrola arratsaldeko seietan itxi egingo dute.

Atarrabia

Atarrabiako Eguna IRUNEA

Atarrabiako Eguna ospatuko dute asteburu honetan bertako herritarrek, Etxe Beltza elkar-teak eta Atarrabiako Udaleko Euskara eta Kultur Zerbitzuak antolatuta. Atarrabiako Eguneko ospakizunak bihar hasiko dira eta goizeko hamaikak inguruan abiatuko den txirrindulari las-terketa izanen da lehen ekitaldia.

Ekitaldi nagusiak, hala ere, igandean izanen dira. Goizeko hamar t'erdietan argisoinua en-tzungo da karriketan barrena eta hamaiketan, artisauak bilduko dira Herriko Etxeko plazan euren lana erakusteko. Ordu berean, erraldoi ta buruhandiak ibiliko dira gaiteroen laguntzaz. Goi-zean ere, Idoskia dantza taldeak bere ikuskizuna aurkeztuko du.

Haurrek ere izango dute zer

egin eta zer ikusi. Hamaika t 'er-dietan, adibidez, haur tailerrak izango dira Antxo Vl Jakintsua-ren plazan eta ordu berean ere, malabaristak, zankoak eta Zin-tzarr i t xa ranga a t e r ako d i ra Kontseilu enparantzatik.

Eguerdian Idoskia eta Gazte-txe dantza taldeak Kontseilu en-parantzan bilduko dira eta bertan eskainiko dute euren emanaldia elkarrekin. Jaialdi taldeko akor-deoi joleek musika jarriko dute. Ondoren, ordu bata t'erdietan, herri kirolak izanen dira Kon-tseilu enparantzan.

Goizeko eta eguerdiko ekital-di hauen guztien ondoren, herri bazkaria izanen da Kontseilu enparantzan ordu bi t'erdietan. Bazkar ian Zintzarr i eta Oria txarangek eta Nafarroako Esko-lako bertsolariek hartuko dute parte. .

Ihabar

Eztebe Deunaren omenezko jaiak

IRUNEA

Jaien hasiera iragarriko duen al txaferoak gaur arratsaldeko seietan egingo du eztanda Iha-barko zeruan, akordeoi eta triki-tixa hotsek lagunduta. Astelehe-na bitartean, besta egiteko aukera ugari izango dituzte bertako he-rritarrek. Musika, dantza, kiro-lak, haurrentzako jokoak , eta abar, denek izango dute non au-keratu.

Bihar Eztebe Deunaren eguna izango da eta haren omenezko ekitaldiak goizean hasiko dira. Hamaiketan Meza Nagusia iza-nen da eta ondoren, eguerdi par-tean, Lakuntzako Dantzari Txi-kiak taldeak bere ikuskizuna aur-keztuko du jendaurrean. Goizal-dean Ihabarko ingurutxoa dan-tzatuko dute gazte eta helduek.

G i l t z a p e k o m i r a r i a k

Ez zuen ematen bere hankek gehiago aguantatuko zutenik. Egunero janzten ohi zituen txan-dal praka urdin-ilunei oihalaren erdia falta zitzaien. Galtzek, bal-darki mozturik —kartzelan ez da-go guraizeak edukitzerik—. ohi ez bezala bere hankak agerian uzten zituen belaunetik behera. Hanka txuriak ziren. Larrua detergente iragarkietako arropa garbitu be-rriak baino txuriagoa zuten. Are gehiago, larru txuria baino, larru gardena zen. Zain moreak eta haien adarrik txikienak ere, ez-tanda egitear, begi-bistan uzten zituen. Ez zuen ematen hanka txuri horiek beste urrats bakar bat ere eman zezaketenik. Hala ere, beste urrats bat ematen zuten, eta hurrengoa, eta beste bat ere bai... Azkenean ordu laurdena eman zuen korrika, izerdi patzetan eta arnas-estuka, baina patioari buel-taka korrika.

Astelehen horretara arte gutxi-tan ikusia njien patioan. Gehiene-tan kartzelako txoko ilunetan to-

patzen nuen, itsu-itsu, argal-argal. Noizean behin, metadona dosi handi samarrek sortarazten ohi duten hitz-jario zoro eta konpreni-gaitzen bat pairatu behar izaten nuen: txiste ulergaitzen bat eta,. horren gibeletik, «utziko al dizki-dazu 500 pezeta?». Nik ezetz erantzuten niolarik bere begi bel-tzek, aurpegian barna sakon hon-doraturik, «hoa popatik hartzera!» esaten zidaten, eta egun pare bat igarotzen ziren bere ahotik hu-rrengo txiste eroa entzuten nuen arte.

Astelehen horretatik aitzina, al-ta, egunero ikusi nuen patioan korrika jo eta su. Miraria zirudien. Lazaro, altxa zaitez, eta ibili! Ez zen Lazaro, baina hilik zirudie-nean altxatu zen, eta ibili ezezik, korrika ere egin zuen. Igandean, lokutorioetan, mirariaren eragilea ezagutu nuen. Niri familia etorri zitzaidan bisitan, eta berari oxi-genaturiko ilehori potolo samarra, Pepis andereñoaren makilajean blai eginda. Bisita buruturikoan, bere begi beltzez keinu egin eta guztia argitu zidan: «Hau da hau emakume puska! Bihar estreioako vis a visa izanen dut berarekin. Gogor aritu naiz entrenamenduan, ea huts egiten ez dudan!». Tuma-txa!

Page 4: Nofarkaria - Euskaltzaindia · lirik gordetzen ditugun beste altzarietako bat. Denek ai - patzen dute baina denak ... omen dire non - bela histori-koari buruzko ihardunaldiak. Izango

Nafarkariat Hiriko baratzak

ranzadi auzoko zelaietan hiru baratzain profesional baino ez da gelditzen gaur egun. Javier Aldaia da horietako bat eta gainontzekoak bezala, Arga ibaiaren ertzean lantzen ditu bere barazki guztiak. Nekazari ekologikoa da eta, arbasoen jakituriaz baliatuz, antzinako baratzai-

nek bezala zaintzen du bere lurra. Egunkari honekin mintzatu da baratzainen kontuez.

Baratzain ekologistak EDURNE E L I Z O N D O / IRUNEA

Iruñeko Alde Zaharraren ma-galean, Arga ibaiaren ertzean di-ra Aranzadi eta Magdalena au-zoetako baratzak, bertatik edaten duten urari eta zerutik heltzen zaizkien eguzki izpiei esker . Horko lurra lantzen bizi diren baratzain profesionalen lanari esker ere, noski, fresko-fresko ailegatzen dira barazki guztiak Santo Domingoko eta Merkatu Berriko postuetara. Egun, bara-tza lanbide duten hiru nekazari baino ez dira gelditzen Aranza-diko zelaietan eta hirurek arba-soengandik jasotako jaki turia erabiltzen dute euren patata, po-rruak, tipulak, piperrak, letxuak, lekak eta beste hainbat barazki lantzeko orduan.

Javier Aldaia betidanik izan da baratzain. Arbasoengandik jaso zuten bere gurasoek gaur egun berak lantzen duen lur pus-ka. Baratza du lanbide eta baita bizitza ere. Inork baino gehiago dakitela uste duten teknikariak ez ditu aintzat hartzen, ezta ahoa exekutiboen moduan produkzioa eta errentagarritasuna bezalako hitzekin betetzen dituzten sasi-nekazariak ere. «Santo Domingo merkatuan nere barazkiak eros-ten dituzten emakumeek erraten didate neri zer landu behar du-dan, ez beste inork. Errentagarri-tasunari dagokionez, eskua sa-kelan sartu eta barruan zer dau-kadan begiratzea nahikoa dut».

Javier Alda ia ren bara tzan mota guztietako barazkiek dute leku, erran bezala, eskatzen dio-tena lantzen baitu. Bere ustez, gainera, barietatea da baratza on baten sekretua. Ildo horretatik, halaber, aspaldiko barazkiak be-rreskuratzen saiatzen da Javier Aldaia, Aranzadiko bere lanki-deekin batera, «gurasoek lantzen zutena». Izan ere, letxua crispilla edo tipula txuri goiztiarra beza-lako barazki motak, gutxi pro-duzitzen omen zutelako baztertu zituzten garai batean. Javier Al-daiarentzat, ordea, kopurua bai-no garrantzitsuagoa da barazkien zapore eta kalitatea.

Eta barazkiek zaporerik eta kalitaterik onena izan dezaten, nekazaritza ekologikoa da Aran-zadiko baratzainarentzat auke-rarik egokiena. «Gaur egungo nekazariek era guztietako pro-duktuak dituzte eskura, baina barazkiek ere mota guztietako eritasunak pairatzen dituzte. Izan ere, halakoek eritasunaren on-dorioei baino ez diete erasotzen, ez haren jatorriari». Aldaiak argi du bere gurasoen garaian baraz-kiek eritasun gutxi izaten zituz-

Javier Ugartek Aldaiaren baratzan egiten du lan uda hasieratik.

tela eta egun berdin jarraitzeko, haiek egiten zutena egitea da be-retzat onena. «Eritasunak zerga-tik agertzen diren jakin behar du-gu, berriro ere ager ez daitezen». Hori dela eta, nekazari-tza ekologikoa da Al-daiaren aukera, «aurre-zaintzeko medikuntza bezalakoa baita».

Bere arbasoek bero-tegiak era- bil tzen ez bazituzten ere, bestalde, halakoak bai ikus dai-tezke Javier Aldaiaren baratzan, uzta luzatzeko asmoz. «Gure aita zenak maiatzean lantzen zituen bi mila tomate. Nik, be-r o t e g i e i e s k e r , m i l a martxoan edo apirilean lantzen ditut eta besteak maiatzean, produkzioa mailakatuz». Hala ere, badira bere ustez inola-ko ardurarik gabe bero-tegietan ere produktu ki-mikoak botatzen dituz-tenak, landare eta barazkiei kalte eginez.

Aldaiaren hitzetan, hainbat nekazariren jakineza da arazorik larriena, «batez ere baratza txiki bat denbora pasatzeko baino ez

ekazaritza ekologikoa aurrezaintzako medikuntza bezalakoa da, eritasunen jatorria bilatzen baitu»

Area ibaiaren ert/.ean kokat/.en dira Iruñeko baratzak.

azteek badute baratzan lan egiteko gogo eta afizioa baina zaila da, oso garestia baita lurra»

JOXE LACALLE

dutenena». Teknika ez dute eza-gutzen eta profesionaltasun gu-txikoak dira bere ustez eta, ondo-rioz, batere ardurarik gabe ari-tzen dira, «ez baitute garapena

barnera tu». Aranzadi-koak dioenez, «Iruñean jende guztiak dauka ba-r r u a n n e k a z a r i t z a r e n harra eta beti itzultzen da ba r a t za r a» . 5 0 - 7 0 e k o hamarkade tan bara tza utzi eta orain itzuli de-nak, ordea, ez daki ba-liabide berriak nola era-bili eta kal te handiak eragin ditzake, Aldaia-ren iritziz.

Aranzadiko zelaietan baratzain izatea ez da di-rud ien beza in er raza . Nekazariek duten ara-zorik larriena lurraren prezioa izaten da. «Lurra espekula tza i leen esku dago eta eurek ezartzen dute prezioa». Horrek asko garestitzen du ba-

ratza. Javier Aldaiaren lur puska berea da, ba ina bes te askok errentan dute eta urtero, bi milioi inguru ordaindu behar izaten dute gutxienez 1,7 hektarea di-t uen lur e r e m u b a t e n g a t i k .

Page 5: Nofarkaria - Euskaltzaindia · lirik gordetzen ditugun beste altzarietako bat. Denek ai - patzen dute baina denak ... omen dire non - bela histori-koari buruzko ihardunaldiak. Izango

Nafarkaria

«Gazteek badute baratzan lan egiteko gogoa eta afizioa, baina zaila da, garestia baita», azaldu du A r a n z a d i k o b a r a t z a i n a k . Aranzadiko baratzen etorkizuna, hortaz, ez dago batere argi Al-daiarentzat, «faktore askok era-giten baitute». Hala ere, argi du zailtasun askori egin behar dio-tela aurre eta zerbait lortu ahal izateko gogor egin behar dela lan.

Konpetentzia da beste ara-zoetako bat, «jende guztiarekin borrokatu behar dugu gure ba-razkiak saldu ahal iza teko». Profes ional tasuna eta af iz ioa funtsezkoak dira joko horretan parte hartu ahal izateko, Aldaiak dioenez. «Etxekoak kanpokoa baino hobea izan behar du eta, horretarako, haziak kal i ta tea kontuan hartuz aukeratu behar dira, ez kantitatea», azpimarratu du Aranzadikoak. «Gure baraz-kiek badute edonon lehiatu ahal izateko kalitatea, baina hala ere borroka zaila da». Javier Al-daiaren barazkiak Santo Do-mingoko merkatuko bezeroek erosten dituzte, bertara eramaten baitituzte egunero bere arrebek. «Nahi dutena produzitzen dugu eta horrela duguna erosten dute. Oreka zaintzen da». Aldaiaren hitzetan, merkatuari esker jarrai-, tzen dute bizirik Aranzadiko ba-ratzek, «ez baita ohitura galdu. Merkatuak di rauen bi tar tean bertara joango gara barazkiak saltzera eta horrela gure lurrak ere bizirik iraungo du». Beze-roarekin duten harreman zuzena ere funtsezkoa da, bere ustez.

Oreka, bestalde, gauza guz-tietan gorde behar da Javier Al-daiak dioenez, horixe baita ne-kazaritza ekologikoaren ezauga-rri garrantzitsuenetako bat. Bai-na baratzan berak aldarrikatzen duen oreka beste hainbat alorre-tan ere eskatzen du Aranzadi-koak. Zehazki, Arga ibaiari bu-ruz mintzatu da baratzaina. Iru-ñean ibaiaren egoera oraindik onargarria bada ere, Arazuritik behera erabat kutsatuta dagoela salatu du baratzainak. Ibaiaren norabidea, gainera, «leku asko-tan aldatu dute, urak lekua behar duela kontuan hartu gabe. Ibaia handitzean eta inguruko bazter guztiak txikitzen dituenean, or-duan hasiko dira negarrez. Arazo horiek, ordea, lehendik aurrikusi behar dira». Javier Aldaiak eta inguruko beste baratzainek, hain zuzen ere, ongi dakite uholdea datorrenean zer egin behar duten eta dena prest dute behar izanez gero barazkiak ahalik eta hobe-kien zaintzeko. «Inguruko zuhai-tzek ere babestu egiten gaituzte»:

Baina uholdeez gain, lehor-tearen arazoa ere aurrikusi be-harreko arazoa da Aldaiarentzat. «Zenbat ur dagoen ikusi behar da eta horren arabera, landu. Guztiz aurkakoa egiten ari dira, ordea, landu eta landu denentzat urik ez dagoela kontuan hartu gabe. Gaurkoa baino ez zaigu axola eta gero gerokoak,,baina ezinezkoa da». Aldaiaren ustez, halaber,

Negutegiak uzta lu/atzeko erabittzen ditu Javier Mdaiak.

ure barazkiek badute edonon lehiatu ahal izateko kalitatea baina konpetentzia gogorra da»

lehortea datorrenean negar egin behar rean , «zuhai tz gehiagO' landu beharko lirateke. Baina hori ez zaio inori bururatzen».

Aranzadiko baratzan, Aldaiak erran bezala, faktore askok era-giten dute eta noiz arte iraungo duen j a k i t e a e z i n e z k o a da . Aranzadiko nekazaria triste jar-tzen da baratzen etorkizunari buruz gogoeta egitean: «1600. urteko hainbat idatzitan jada, zelai hauen berri ematen da, gaur egun dauden bezalaxe». Aran-zadiko baratza bere guraso eta

arbaso guztien etxea izan da eta berak ere bertan eman ditu bere bizitzako urte guztiak. Bere la-nak nork jarraituko duen, ordea, ez du argi: «Nere iloba aritzen da, berak jarraituko du agian, baina ez dakit». Tristura aurpe-gian nabaritzen zaio jada betiko desagertu diren baratzak gogo-ratzean: «Errotxapean bizi eta lan egiten zuten Nafarroako ne-kazaririk onenak, baina jubilatu eta inork ez du haien lana jarrai-tu. Beraiekin galdu dira hazirik harriganrienak».

Ugarte: «Fakultatean irakatsi ez zidatena ikasi dut baratzan

E. E. / IRUNEA

Javier Ugarte Logroñokoa da eta uda hasieratik Javier Aldaia-ren baratzan ari da lanean. Inge-niari agronomo izateko bidean dago, aurten amaitu baitu azken ikasturtea eta karrera bukaerako lana egitea baino ez zaio falta. Uda bukaera arte geldituko da Javier Aldaiaren etxean prakti-kak egiten. «Nik ikasten dudan b i ta r tean bara tzan l aguntzen diot, eta trukean berak soldata ematen dit» dio Ugartek. Iaz ere, uda garaian, Aldaiatarren etxean izan zen Javier Ugarte lanean, eta aurten berriro itzuli da, «iazkoa erabat esperientzia positiboa eta pozgarria izan baitzen niretzat».

Logroñokoarentzat, edonola ere, funtsezkoa da halako prakti-kak edo lanak egitea, «fakulta-tean inoiz irakatsiko ez digutena ikasten bai tugu». Bere ustez, ezberdintasun handia dago kla-seko teor iaren eta ba ra tzako errealitatearen artean. Halaber, Javier Aldaia bezala, nekazaritza ekologikoaren aldekoa da Javier Ugarte eta «fakultatean ohizko nekazaritzaren moldeak baino ez ditugu ikasten».

Hor i de la e ta , ikasge la t ik kanpo bilatu du Ugartek jakintza i tu r r ia e ta J av ie r A l d a i a r e n etxean aurkitu du. Pozik dago harekin lanean eta berriro ere etrotzeko prest agertu da. Neka-zaritza ekologikoari dagokionez, halaber , Nafar roak bizi duen egoera bere herrialdekoa baino askoz hobea dela azpimarratzen

du, «hemen Nafarroan beti izan baitira puntakoak alor honetan». Javier Aldaia, hain zuzen ere, orain dela hamar urte inguru murgildu zen nekazaritza ekolo-gikoan. «Baina guk ez dugu ezer asmatu, gure arbasoek aspaldi asmatu baitzuten egun dakigun guztia».

Nekazaritza ekologikoa, fi-nean, arbasoen jakituria erabil-tzea baino ez da, Javier Aldaia Aranzadiko baratzainaren ustez, baina egun dauden aurrerakun-tzak ere guztiz ahaztu gabe. «Ba-lio duena, landareentzat onura-garria dena erabili behar da eta gainontzekoa baztertu. Makinak, bestalde, egungo aurrerakun-tzak, neurriz erabili behar dira, baliagarriak eta barazkientzat onak diren bitartean». Funtsean, hala ere, antzinako baratzainen modura, ongarri naturalak era-biltzen ditu nekazari ekologi-koak, kimikoak alde batera utziz. Eta er i tasunak eta izurr i teak murrizteko lurraren txandaketa egiten du.

Javier Aldaiaren iritziz, hala ere, gure arbasoek izan ez zuten abantaila dute gaur egungo ne-kazariek, ekologiaren zientziak, hain zuzen ere. Bere ustez, behin eta berriro porrot eginez ikasten zuten lehen, baina egun, jakintza berri honi esker, «zer egin behar dugun eta zer ez badakigu». Hala ere, badira oraindik berrikunzak behar den bezala barneratu ez di-tuzten baratzainak eta neurriz kanpo erabiltzen dituzte, «guz-tien kalterako».

Mota eu/.tictako barazkiak lant/cn ditu/tc Aran/.adiko baratzan.

enbat ur dagoen ikusi behar da eta horren arabera landu, baina guztiz aurkakoa egiten ari dira»

Page 6: Nofarkaria - Euskaltzaindia · lirik gordetzen ditugun beste altzarietako bat. Denek ai - patzen dute baina denak ... omen dire non - bela histori-koari buruzko ihardunaldiak. Izango

f « i » * / *

m r 111 k o n t z i

Euskaldunak al dira? XANTI BEGISIRISTAIN

Aizak! Entzun al duk hori? Tou-rra Miguel In-durain «eus-kaldunak» ira-bazi duela esan

dik oraintxe bertan irratiak. —«Euskalduna», eh! Ba, nik ez zioat oraindik euskaraz mintza-tzen inoiz aditu!-—Nik ere ez, baina hala eta guztiz ere, telebisfan ere sarritan esaten dizkiate horrelakoak. —Badakik, gaur egun gauza guztiak dituk errazagoak. Lehen igitaia erabiltzen genian, gero sega, beranduago segagailua eta orain traktoreak ia-ia dena egiten dik. Hortaz, euskalgintzan ere oraingo moderftitatearekin, agian euskara zipitzik jakin gabe ere jendea izan ahalko duk euskal-duna.

-—Ez zekiat, ez zekiat, baina, gra-matikaz deus ere ez baldin bada-kit ere, esan duan azken hori oso harrigarria iruditzen zaidak.

Momentuz bçhintzat alde ba-tean utziko ditugu baserritar hauek beren harridurazko elka-rrizketarekin; izan ere, neronek ere berdin esan dezaket, alegia, telebista eta irratietan sarritan entzuten direla horrelako izenda-penak. Bitxia bada ere, komuni-kabide horien arabera, esate ba-terako, Miguel Indurainez gain Ruben Beloki, Patxi Eugi, Julio Caro Baroja, Jorge Oteiza, Eduar-do Txillida, Martin Fiz, Herri Torrontegi, Mari Abrego, Maria Bayo, Iñaki Fresan, Alberto Be-

rasategi, Kepa Junkera, eta abar, eta abar, beste askoren artean ba-kar batzuk baizik ez aipatzearren, ba, diodan bezalaxe, irrati-tele-bista horien arabera pertsona ho-riek guztiak euskaldunak dira (eta barka nazatela baten batekin hanka sartu baldin badut).

—Nahiago nuke egia balitz!— - pentsatu du AEK-koak. «Eta bai-tanikere!».

Baina zoritxarrez gauza bat da esana eta beste bat oso ezberdina izana. Ez dakit konturatu zareten, baina kasu gehienetan gainera, lelo hori beti esan eta berresaten dute Euskal Herriko jende nabar-menaruburuz. Asmoa ongi dago baina egia ez da horrela. Zergatik ez ote dute berdin esango pertsona xumeei dagokienean? ,

Ikus dezagun pixka batez nola definitzen duen «euskaldun» hi-tza Elhuyar hiztegi entziklopedi-koak: «Euskaldun. Adj. eta iz. 1. Euskaraz dakiena, euskaraz mintzatzen dena. 2.(hed) Euskal Herriko biztanlea». Polemikan sartzeko batere gogorik ez duda-larik, adierazi behar dut nire ustez nahiko garbi gelditzen dela non-dik datorren «euskaldun» hitza eta zein den bere lehen esanahia, «euskara duena» alegia.

Bide beretik jarraituz, esango nuke oso ongi deritzodala EGUN-KARIAK erabiltzen duen jokabide-ari, hots, «euskaldunak» eta «eus-kal herritarrak». Horrela argi eta garbi gelditzen da nortzuk diren «euskaradunak» eta nortzuk ez. Ez dezagun ahaztu, komunikabi-

deen helburu nagusienetariko bat informazio gardena ematea dela.

Honekin ez da inolako eragoz-penik jartzen gero informazio hori osatzeko nahi izanez gero, esaterako, «bertako» ala «kanpo-ko» euskalduna, nahiz erdalduna, nahiz dena delakoa.

Kontura gaitezen, onartuko baldin bagenu Miguel Indurain euskalduna dela, orduan berdin-berdin ontzat eman beharko ge-nuke Alfredo Jaime, Lola Eguren,

•Buesa, Odon Elorza, J.C. Alli, J. Aizpun, J,I. Del Burgo, eta abar ere euskaldunak direla, eta hori gogor samar gerta lekioke Euskal Herriko euskaradun bati baino ge-hiagori. Eta arren, ongi uler bekit! Horrekin ez dut inor gutxietsi na-hi, alderantziz, gauzak eta kon-tzeptuak argitu eta gardendu bai. Era berean, hemen aipatu ditudan erdaldunak badakit izan litezkee-la euskaltzaleak, euskal odole-koak, edo ez, eta abar, baina nekez euskaldunak nere iritzi apalean, euskara ez dakiten bitartean.

Argi dago komunikabide ba-koitzak bere irizpideak erabiltzen dituela eta modu berean jarraitu-ko duela nork bereari eutsiz, ho-nengatik guztiarengatik eta la-burbilduz, bukatzeko jakinarazi nahi dizuet ni pertsonalki askoz gehiago konbentzitzen nauela EGUNKARiAren jokamoldeak, eta era bertsuan gehiago natorrela bat Larraungo baserritar euskaldun jakintsuekin, Miguel Indurain «euskalduna» dela esaten duten sasiadituekin baino.

Xuri ta gorrien arteko liskarrak Hegoaldeko euskaldunen artean,

nahiz berri historikoen zertzelada zirtzil desenkusatuak baino ez ukan gogoan, edozeinek badu aditu karlis-tadei buruzko zer edo zer, eta nork ez du dantzatu txapel gorri-txapel txu-rien porrusalda? Hegoaldekoek, or-dea, horren ezaguna ez duten gauza bat hauxe da, Iparraldeko abiada his-torikoa, Frantziako historia moder-noaren barruan koka beharrekoa be-deren: 1789.ean Frantziako Iraultza; 1808.ean Napoleonen agintaldia; 1830 .ean B i g a r r e n I r a u l t z a ; 1848.ean Bigarren Errepublika; 1852.ean Napoleonen Ill.aren En-peradoretza; 1870.ean Hirugarren Errepublika.

Hasiera batetik aldeko eta aitziko jarrerak zorroztu ziren, eta bakoitza bere estrategiari atxekitu zitzaion bu-ru belarri. Iraultza jazo zenetik gu-txira, 1793 urte inguru, egile, data, leku, edota editore izenik gabeko 8an egin 36 orrialdetako lantxa hau ageri zen: Persekuzionezko denbora hun-tan Christau leialek atxeki behar du-ten bizi moldea: Franzia aldeko es-kualdunei. Giro honetan xuri ta go-rrien arteko gatazkak garatu ziren, Frantzian zeuden aldaera politiko ez-berdinen artean. Berlingo Hormak egin lukeen antzera, joerak oro bi muturretan banatzen ziren makia-beloki. Noski egoera guziz estrapo-lagarria hagitzen dela Hegoaldekiko, beti ere koloreak ordezkatu ezkero. Lemizikoak erregezaleak, errepu-blikaren aurkari amorratuak, eta elizkoi osoak guztiz. Ostera, gorriak errepublikazaleak, aurrerakoiak, eta Elizak duen potereari arront aitzi-koak. Elkar gorrotatzearen beste arrazoi bat eskolen zioan zetzan. Go-rriek eskola publikoa aldarrikatzen zuten, eta horrela Hirugarren Errepu-blikarekin, Jules Ferry Hezkuntza Ministrariak (1879-1883) lehen mailako heziketa derrigorrezko, do-hain eta laikoa ezarri zuen 1881 .ean.

Euskal lurraldean Gobernu eta zenbait estamentu poteredunen ar-tean, Eliza berezik, harreman kaxka-rrak gertatu ziren. Aipatzekoa da Intxauspe eta Diharasarrirekin lotu-rik dagoena. 1889.eko hauteskun-deak zirela eta, Prefekturak zenbait erretore arriskutsu lekuz aldatzeko eskatu zion Baionako Diozesiri. Or-duan, apezpikurik'ezbaitzegoen, Kapituloaren Bikario zen Intxauspek ezetz borobil batekin ihardetsi zion potere zibilari. Handik gutxira, Jauf-fret apezpiku berri izendatu zen Baionarako, eta Intxauspe erabat bazterturik geratu ostean, Eliz Barru-tiko 19 apez aldatu ziren herriz. Erretore arriskutsu hauen artean Laurent Diharasarri zegoen. Saratar hau Kanboko elizparrokia utzi beha-rrean egon zen, Orzaizekora joateko 1890. urtean.'Baina hauxe, kaxkago-

gor, konformegi ez omenzengeratu, eta Erromara jo zuen justizia eske. Hor etzuen lortu erabakiaren adake-ta, baina Aita Santuak bere serbi-tzaile hartu zuen. Lan frango izkiria-tu zituen, hekien artean Maulen olerki sariketa batean garaile suer-tatu Madalen Larralde saratarra ha-mabortz urtetan illa 1896.ean, edo Giristino legea laburzki, baina orain gehien interesatzen zaizkigunak bere bi itzulpen hauek datezke: Aphezen dretchoak eta eginbideac eletzione-tan eta Erlisionearen ichtoria labur-zki, biak 1890.ekoak. Diharasarri de-putatu aurkeztu zen hauteskundeetan 1.552 boto gutiago lortuz bere aur-kariak baino 1902.ean.

Halarik ere, egoera gizakoi haue-xek hobe ikusteko, oso polita gerta daiteke Elizanburutarren ereduari so bat egitea. Michel Elizanburu Erre-kart Heletan sortu zen 1826. urtean. Aita mugazaina zuela, Irubeko Do-nepetirin zegoen postuko arduradun izendatua izan zen, Micheli Baiona ondoko Salletarrek duten eskolara egunero oinez joatea egokitu zi tzaio-larik. Hauxe arrazoi, edo bokazio goiztiar zuela, kongregazioañ sar-tzea erabaki zuen, 1814. urteko uz-tailaren 15 batean Tolosako apez-gaitegiratuz. Ikasketak burutu eta nagusiek Akizera destinatu'zuten irakasle lana betetzeko. Handik gu-tira, Hazparneko eskoletan zegoen zuzendaria erdalduna zelako edo Frere Innocentiusen balio handia ikusi zutelako, nagusiek auleratu zuten betebehar horren aitzinera era-mateko. Hango lana ez omen zen bi-ziki erraza. Haur ugari, gehienak lapurtarrak izan ere, baita beste eus-kal herrietatik etorritakoak, bertan euskalki ezberdin eta hiru hizkun-tzak aisa adi zitezkelarik. Bere lanari gogorkiro lotu zitzaion eta bere bizi-tzaren azken 47 urte eman ostean, bertan zendu zen 1895. urtean. Bere lanen artean badira erlijiozkoak di-renak: Joannes Batista Dohatsuaren bizia, 1891 .ean Baionan agertu zena. Bertan 1888.ean Erroman dohatsu egin zuteñ Salletarren sortzailearen bizitza azaltzen da. 1892.ean Sake-lako liburuxka edo giristino guzien-tzat on den esku liburu ttipia izenbu-ruko idazkia agertarazi izan zuen Baionan ere. Bi hauez gainera, baditu erlijio gaia ukitzen ezduten beste hi-ru. Lehendabizikoak, Txomin Agi-rreren ildoaren barruan egon litekee-na, Lehenagoko eskualdunak zer li-ren izenburua du, Baionan ageri zena 1899.ean. Bertan aurreko euskaldu-nen bizitza idilikoaren iduri errepi-katua aurkezten du. Bainan, bere 'txuritasuna' hobekien erakusten dueña bere bi libururik interesgairie-nak ditugu, masonei buruzko bat eta Frantziako errepubliken gainean di-harduen beste bat.

• Iruñeko Hiria Xake Torneo Irekiko bederatzigarren jar-dunaldiko partida, 1995eko urtarrilaren 5ean jokatua, Gabriel Del Rio, 2.350 ELOkoa (Espainia) — Mario Gomez, 2.465 ELOkoa (Euskal Herria).

I.e4,c5; 2.Zf3,Zc6; 3.d4,d4; 4.Zd4,Zf6; 5.Zc3,d6; 6.Ac4,e6; 7.Ab3,Ae7; 8.Ae3,0-0; 9.0-0,a6; 10.f4,Zd4; 1 l.Ad4,b5; 12.e5. Borrokahasi da, eta txinpartak ere ager-tuko dira. Beltzek 'd5' eginez gero, alfilari irteera oztopa-tuko liokete ('b7' Iaukiaren bidez).

12....,e5; 13.e5,Zd7; !4.Ze4,Ab7; 15.Zd6. Izugarri ongi kokatu da zaldia. Alda daiteke, baina txuriei aukera zabalak eskainita.

15....,Ad6; 16.d6,Dg5; 17.De2,e5; 18.Ae3,Dg6; 19.aG-

dl,Eh8; 20.c3,f5; 21.Ac2,Gf6; 22.h4,h6; 23.Gf2,Df7. Alfi-laren presioa ebitatzea zen helburua. Baina aurkaria suntsi-

•'tzeko parada sumatuta, txuriek ez dute barkatuko. IKUS KOADROA.

24.Ag5,g5; 25.g5,Ge6; 26.Af5,Gf8. Mate arriskua dago Cg6\ 'Dh5').

,27.g6,Gg6; 28.Ag6,Dg6; 29.Gf8 xa,Zf8; 30.d7,Zd7: 31 .Gd7. Partida erabakita geratu da.

31....,Ac6; 32.Gd8 xa,Eh7; 33.Dd3. Dama aldatzea amaiera da.

33 e4; 34.Dh3 xa,Dh6; 35.Df5 xa,Dg6; 36.Dg6 xa,Eg6; 37.Gd6 xa. Beltzen erabateko suntsipeña. Ederki jo eta jo aritu ziren txuriak. •

Page 7: Nofarkaria - Euskaltzaindia · lirik gordetzen ditugun beste altzarietako bat. Denek ai - patzen dute baina denak ... omen dire non - bela histori-koari buruzko ihardunaldiak. Izango

Nafarkariat

p llazaolako Partzuergo Turistikoak tatu eta landetxeen zerrendaz gain, jai, bere eskaintzaren berri ematen duen ekitaldi eta abarren berri ere ematen du.

| argitalpen elebiduna argitaratu du. Halaber, Plazaolako trenaren historia la-Egunkari baten itxura du, eta jatetxe, os- burra jaso dute argitalpen berri honetan.

Plazaolako egunkaria E E /'IRUNEA

Plazaolako Partzuergo Turis-tikoak bere eskaintzaren berri ematen duen argitalpen elebidu-. na kaleratu du. Argitalpenak egunkari baten itxura du eta ja-tetxe, ostatu eta landetxen ze-rrenda agertzeaz gain, Plazaola-ko trenaren historia edo euskal mitologia gaitzat dituzten hain-bat artikulu ere jasotzen ditu, besteak beste. Oro har, kanpota-rrei eta baita bertako herritarrei partzuergoaren jardueraren eta egin daitezkeen ekitaldi guztien berri ematea da argitalpen horen helburua.

Egunkaria uztailaren erdial-dean kaleratzea izan zen Pla-zaolako Partzuergo Turistikoa-ren hasierako asmoa, baina zen-

bait arazo sortu, eta argitalpena geroago kaleratu behar izan dute. Ekainean hasi ziren lanean eta abuztuaren lehen astean kalera-tzeko prest zegoen.

Plazaolako Partzuergo Turis-tikoaren egunkariaren hedape-nari dagokionez, bestalde, herri-tarren artean banatu dituzte aleak lehenik eta behin, Larraun-Le-kunberri, Ultzama-Basaburua-Imotz eta Leitzaldean, hain zu-zen ere. Halaber, Nafarroako Gobernuaren bifajtez,, herrialde osoko turismo bule'g6etan erees-

Kura daiteke Plazaolako Par-tzuergo Turistikoaren argitalpen berria.

Patxi Saez Lekunberriko Tu-rismo Bulegoko arduradunak egunkari honi azaldu dioenez, «informazio iraunkorra» eman-go lukeen argitalpena lortzea zen Plazaolako Partzuergo Turisti-koaren helburua. Hainbat bilera egin zituzten partzuergoko kide guztiek zer egin erabakitzeko as-moz eta azkenik, egun hauetan kaleratu berri den argitalpena sortu da. Urte osorako balio duen informazioa biltzen du Patxi Saezen arabera, kaleratu berri den egunkariak. Hala ere, udaz-kenean beste argitalpenik ere kaleratuko dute ziurrenik. Dato-rren udan, halaber, egun hauetan argia ikusi duen egunkaria berri-

ai kanpotarrei, bai bertakoei zuzen-dutako argitalpena da Plazaolako Par-tzuergo Turistikoak kaleratu duena.

tuko dute bitartean sortutako in-formazio eta datuak jasoz. Par-tzuergoaren argitalpen berriak, dena den, «egun gurera hurbil-tzen diren kanpotarrek beha-rrezko dituzten datu eta infor-mazio guztiak jasotzen ditu».

DATU Plazaolako Partzuergo BITXI Turistikoak bai kanpo-

ASKO tarrei zein bertako herri-tarrei zuzendutako argitalpena kaleratu du. «Alde batetik, kan-potarrek herri bakoitzan dauden zerbitzuak, ekitaldiak, jaiak eta beste hainbat gauza jakin deza-kete argitalpen horri so eginez eta bestetik, bertako herritarrei ere, partzuergoaren beraren jar-dueraren berri ematen zaie, ho-beto ezagutu dezaten», azaldu du Patxi Saezek.

Egunkari itxura duen argital-pen hau, beraz, hainbat ataletan dago banatua. Lehenik eta behin, ongi etorria ematen die irakurle guztiei Jose Maria Aierdi par-tzuergoko lehendakariak. Hala-ber, 'Trenaren memoriak' ize-neko artikuluak Plazaolako tre-naren historia laburra kontatzen du, hainbat datu interesgarri ja-kinaraziz: Trenbidearen inaugu-razioa, adibidez, 1914. urteko ur-tarrilaren 19an egin zen, bidea elurrez beteta zegoela. Egun har-tan, Gipuzkoako meategietatik

ateratako burdina Plazaolatik Andoainera eramaten zuen tren zaharra, Donostia eta Iruñea lo-tzen zituen bidaiari tren txiki bi-lakatu zen. Orduz geroztik, 50e-ko hamarkadara arte, jende as-koren laguna izan zen tren hura. Azkenik, 1953. urtean, hiru guda ezagutu eta gainditu zituen tre-nak, ezin izan zuen trenbidea izugarri hondatu zuen uholdea gainditu eta zerbitzua bertan be-hera geratu zen. Autobusak konpetentzia gogorra ziren eta 1958. urtean trena betiko gelditu zen.

Bestalde, 'Nafarroa berdetik' eta 'jan eta lo egiteko lekuak' izeneko artikuluek, partzuergoak

renbidearen inaugurazioa 1914. urteko urtarrilaren 19an egin zuten, bi-dea elurrez betea zegoela.

eskaintzen dituen eta herrietako beste hainbat zerbitzu ere aipa-tzen dituzte. Halaber, 'Plazaola-ren ibilbideak' izeneko idatziak, Lekunberri, Leitzaldea eta ingu-ruko zokoetan zehar bisitariek egin ahal dituzten ibilbideak azaltzen dira. Euskal mitologia ere da argitalpen honen orrietan ageri den beste gaia.

Azkenik, herrietako ja iak, ekintza kulturalak, kirolak egi-teko lekuak, eta abar zeintzuk diren argitzen ditu Plazaolako Partzuergo Turistikoak kaleratu duen egunkari modukoak. Hala-ber, herriko errezeta famatuene-

kin batera, kanpotarrek ikas de-zaten, gehien erabiltzen diren hi-tzak jasotzen dituen hiztegi txi-kia prestatu dute argitalpenaren arduradunek. Bestalde, herrietan asko erabiltzeh diren beste hain-bat hitzen esanahia azaltzen duen beste zerrenda bat ere argitaratu dute. «Badira euskaraz asko erabiltzen diren hitzak, trikitixa edo herri kirolak bezalakoak, adibidez, eta horien esanahia azaltzen duen zerrenda oso ba-liagarria da kanpotik etortzen di-ren bisitari guztientzat».

Page 8: Nofarkaria - Euskaltzaindia · lirik gordetzen ditugun beste altzarietako bat. Denek ai - patzen dute baina denak ... omen dire non - bela histori-koari buruzko ihardunaldiak. Izango

«Bizimodua latza da Goman A N A U N A N U E / IRUNEA

f •

EGUNKARIA.— Zairek Ruan-dako milaka errefuxiatu kan-poratu zituen joan den astean. Zer egoeratan daude orain errefuxiatuak?

R A M O N A R O Z A R E N A . — Gauzak apur bat baretu dira eta errefuxiatuak ' 'normaltasune-ra' itzultzen ari dira pixkana-ka. Nazio Batuetako Errefu-xiatuentzako Komisariatu Na-gusiak (UNHCR) errefuxia-tuak euren borondatez Ruan-daratzeko ahaleginetan dabil,

Ramon Arozarena Ermitagañako institutuaren aurrean.

baina oso gutxi hurbiltzen dira horretarako jarri dituzten ka-mioietara. Errefuxiatuak bel-dur dira eta ez dute itzuli nahi aurretik akordiorik ez bada, hau da, itzulerarako baldintzak hitzartzen ez badituzte. Zaire-ko Gobernuak oraingoz geldi-tu egin ditu kanporaketak, bai-na ezin da esan errefuxiatuak itzularazteko politikak eran-tzun handia izan duenik. EGUNKARIA.— Kanporaketak hasi aurretik, nolakoa zen bi-zimodua Gomako errefuxiatu eremuetan?

AROZARENA.— Oso zaila da hori azaltzea. Goma inguruan lau e r e m u h a n d i d a u d e , 800.000 lagun osotara, eta ho-rietan esperoan egotea da ze-regin ia bakarra. Janariaren

zain egoten dira, gehienetan nahikoa eskasa izaten den ja-nariaren zain, ur bila joaten dira iturriet^ra eta egur bila oihanera. Horiek dira ohiko zereginak, eta hortik aurrera beraiek asmatu behar dituzte denbora pasatzeko moduak. Egoera latza izan arren, ere-muen barruan merkataritza ugari dago. Ez dakit nondik ateratzen di tuzten gauzak , baina denek saltzen dute zer-bait (janaria, beraiek egindako tresnak, etabar), harrigarria da. Kanpoko laguntzaren menpe

daude, baina aldi berean bizi-rik daudela eta animazioa, gi-roa dutela erakutsi nahi dute. Ps ikologikoki depr imi tuak daude, ez baitute etorkizunik ikusten. Gainera, izugarrizko tragedia pertsonalak bizi izan dituzte, kasu askotan beraiek ere tragedia horien protago-nista izan dira, eta horrek duintasuna galduarazi die. Bi-zimodua latza da Goman, bai kondizio materialengatik, eta baita etorkizun faltagatik ere. EGUNKARIA.— Zein da zure zeregina?

AROZARENA.— Elikadura eta osasun arazoak gutxi gora-be-hera konpondu ondoren, na-zioarteko Caritasek hezkun-tzari eki tea e rabaki zuen, -umeak eta gazteak okupatzeko

batez ere. Gurasoek eta ira-kasleek eskola sare txiki bat antolatu zuten eta niri koordi-nazioaz arduratzeko deitu zi-daten. Sarea zabaldu behar nuen —ekainean 21.000 ume eta 500 irakasle genituen—, e ta a u r r e k o n t u a z e h a z t u . 200.000 dolarrekoa atera zi-tzaidan. Laster, irailetik aurre-ra, 27.000 ikasle izango ditu-gu. Hasieran umeak eta gazte-txoak okupatzea genuen hel-buru nagusi, baina aurreran-tzean gogotik helduko diogu haien hezkuntzari.

EGUNKARIA

EGUNKARIA.— Posible da, hain egoera dramatikoan? AROZARENA.— Ni neu kezka horrekin joan nintzen. Ikaske-ta programak bertako irakas-leek egiten dituzte eta lehen Ruandan zituztenen antzekoak dira, zeharo ofizialak. Nire es-ku egonez gero, seguruenik beste modu batean egingo nu-ke, programak gaur egungo egoerara egokituz. Garrantzi handiagoa emango nieke zen-bait arlori, inguruan dutena hobeki uler dezaten. EGUNKARIA.— Errefuxiatuen egoerak luzaro iraun dezake? AROZARENA.— Iruditzen zait ezin duela denbora luzean iraun, jasangaitza baita. Go-man 800.000 daude, baina oro har bi milioi insuru dira. Ez

dirudi halako jendetzak luze iraun dezakeenik kanpoko la-guntzaren menpe, baina, bes-talde, ezerk ez du adierazten egoera aldatzeko bidean de-nik. Eta aldatzekotan, Zaireko Gobernuaren mehatxuengatik aldatuko da. Zairek argi eta garbi esan du ez dagoela egoe-ra luzaroan agoantatzeko prest eta urte amaierarako errefu-xiatuek alde egin behar dutela. Ikusteko dago zer nahi duen (Zairek) benetan, nazioarteako iritzi publikoari arazoa kon-pontzeko astindu bat eman —kasu honetan zuzena irudi-tuko litzaidake, orain arte ezer ' gutxi egin baita—, edo na-zioarteari errefuxiatuak hartuz egin dion mesedea garestiago saldu. Gaur egun hutuak eta tutsiak Ruandan elkarrekin bi-zitzerik ez dutela ikusirik, ir-tenbide bakarra jendea Zairen eta Tantzanian sakabanatzea dela pentsatzen hasiak dira zenbait. Hori niretzat Bosnian ikusten garena onartzea litza-teke, hau da, gizakiak elkarre-kin bizitzeko gauza • i garenez nork bere etniakoekin egon behar duela f^rrigorrez. Eta, era berean, errefuxiatuei euren herrira itzultzeko eskubidea ukatzea litzateke. Gobernuz kanpoko erakundeetakoei al-degiteko eskatu diete, eta ez dut uste segurtasunagatik de-nik, arazoa usteltzen uzteko asmoa dutelako baizik. EGUNKARIA.— Adiskidetzea lor daiteke Ruandan? AROZARENA.— Adiskidetzea da helburua, baina horretara iristeko urratsak eman behar dira. Kontuan izanik ruandar asko joan den urteko sarras-kietan aktore eta biktima izan zirela, adiskidetzea gehiegiz-ko helburua izan liteke. Nik behin eta berriro esaten diet ez egoteko kanpotarren laguntza-ren zain. Bakoitzak bere gain har dezala dagokion erantzu-kizuna eta negozia ditzatela itzulera baketsurako gutxiene-ko baldintzak. Oraingoz el-karbizitza baketsua, aldez au-rretik hitzartutakoa, aski izan-go litzateke. Baina Kigaliko Gobernuak hutu guztiak hil-tzailetzat jotzen dituen bitar-tean, oso zaila iruditzen zait.

Ramon Arozena

IRAKASLEA

Ermitagañatik Zairera

Arizkunen orain dela 52 urte sortua, Ramon Arozarena Ermitagañako institutuan ari zen irakasle gisa Ruandako errefuxiatuen eremu ba-tera, Gomara (Zaire) hain justu, joa-teko Caritasen proposamena jaso zuenean. Baztandarrak lehendik ere ezagutzen zuen Ruanda —duela hogeita bost urte emaztearekin egon zen irakasle lanetan—, eta ezbairik gabe onartu zuen eskaintza. Urtarri-lean abiatu zen Gomarantz, orduan esan ziotenez sei hilabeterako, baina bere zeregina uste baino gehiago luzatu da. Iruñean atsedenalditxo bat hartu ondoren, bi aste barru itzuliko da Gomara. Arozarena Euskadiko Ezkerrako parlamentari izan zen 1991. urtera arte eta oraindik adi jarraitzen ditu Nafarroako politika-gintzako gora-beherak, nahiz eta as-koz ere pasio gutxiagorekin. «Ruandan izan ondoren, zenbait gauza huskeriak iruditzen zaizkit orain», dio.