Nola ebaluatuko dugun ahozko aurkezpena

1
Nola ebaluatuko dugun ahozko aurkezpena Begiratuko dugu... 1. Ea ahozko aurkezpena egin duen. 2. Ea ahozko aurkezpena egin beharreko egunean egin duen; ea epean egin duen. 3. Ea gaia prestatu duen. 4. Ea gaiari buruzko ideien mapa erakutsi duen. 5. Ea taxuzko gaiaren eskema erakutsi duen. (Edo, besterik ezean, diapositiba-aurkezpen bat eskema legez erabili duen). 6. Ea hainbat informazio iturri erabili dituen. Interneteko iturriak, liburuak, gaiaz asko dakiten pertsonak... (Iturriak zeintzuk diren frogatzea, erakustea, + baloratuko da). 7. Ea azaltzerakoan ulertzen zitzaion. 8. Ea gaiari eutsi dion. 9. Ea ahotsa ozen, doinu egokiaz, doinu aldaketez, isiluneez, egoki erabili duen. 10.Ea gorputza antzezle trebeek egiten duten legez egoki erabili duen. 11.Ea gaia hasieran ondo aurreratu duen; ea aurkezpenaren nondik norakoak hasiera-hasieratik ondo ulertu diren. 12.Ea hasieran gaian jakimina sortzen asmatu duen. 13.Ea diskurtso ondo estrukturaturik osatu duen, non ideiak segida logika batekin ondo harilkatuak paratu diren. 14.Ea gaia koherentziaz garatu duen. 15.Ea gaian agertu diren ideiak kohesioz ondo harilkatu diren. 16. Ea gaia bukatzerakoan bukaera aurretik prestatu eta ondo biribildua geratu ote den. 1

description

Gure ikasgelako "bakarrizketa" ariketak ebaluatzeko erabiliko ditugun hainbat irizpide. Ebaluazio-adierazleak.

Transcript of Nola ebaluatuko dugun ahozko aurkezpena

Page 1: Nola ebaluatuko dugun ahozko aurkezpena

Nola ebaluatuko dugun ahozko aurkezpena

Begiratuko dugu...

1. Ea ahozko aurkezpena egin duen.

2. Ea ahozko aurkezpena egin beharreko egunean egin duen; ea epean egin duen.

3. Ea gaia prestatu duen.

4. Ea gaiari buruzko ideien mapa erakutsi duen.

5. Ea taxuzko gaiaren eskema erakutsi duen. (Edo, besterik ezean, diapositiba-aurkezpen bat eskema legez erabili duen).

6. Ea hainbat informazio iturri erabili dituen. Interneteko iturriak, liburuak, gaiaz asko dakiten pertsonak... (Iturriak zeintzuk diren frogatzea, erakustea, + baloratuko da).

7. Ea azaltzerakoan ulertzen zitzaion.

8. Ea gaiari eutsi dion.

9. Ea ahotsa ozen, doinu egokiaz, doinu aldaketez, isiluneez, egoki erabili duen.

10.Ea gorputza antzezle trebeek egiten duten legez egoki erabili duen.

11.Ea gaia hasieran ondo aurreratu duen; ea aurkezpenaren nondik norakoak hasiera-hasieratik ondo ulertu diren.

12.Ea hasieran gaian jakimina sortzen asmatu duen.

13.Ea diskurtso ondo estrukturaturik osatu duen, non ideiak segida logika batekin ondo harilkatuak paratu diren.

14.Ea gaia koherentziaz garatu duen.

15.Ea gaian agertu diren ideiak kohesioz ondo harilkatu diren.

16. Ea gaia bukatzerakoan bukaera aurretik prestatu eta ondo biribildua geratu ote den.

1