Nola jarri abian ikasketa eta zerbitzu solidarioko proiektu bat

download Nola jarri abian ikasketa eta zerbitzu solidarioko proiektu bat

of 24

  • date post

    11-Mar-2016
  • Category

    Documents

  • view

    222
  • download

    5

Embed Size (px)

description

Nola jarri abian ikasketa eta zerbitzu solidarioko proiektu bat

Transcript of Nola jarri abian ikasketa eta zerbitzu solidarioko proiektu bat

  • gidak

    _ Josep Maria Puig, Xus Martneta Roser Batlle

    1en

    nola jarri abianikasketaeta zerbitzusolidariokoproiektu bat

  • aurkibideaSarrera 41. aldia. Zirriborroa egitea 62. aldia. Harremanak ezartzea

    gizarte-erakundeekin 83. aldia. Plangintza 104. aldia. Prestaketa 125. aldia. Betearazpena 146. aldia. Amaiera 167. aldia. Ebaluazioa 18

  • 3Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioaoso nahasketa berezia da,guztiz ezagunak diren bi osagaiuztartzen baititu: esperientzianoinarritutako ikasketa etakomunitateari egindakozerbitzua. Ikasketa eta ZerbitzuSolidarioak ekarri duenberrikuntzarik handiena bi osagaienartean sortu den harremana da.Izan ere, osagaiek, bakoitzak berealdetik, ez dute inolakoberezitasunik, oso osagai ezagunakbaitira, hala irakaskuntza formaleannola ez-formalean

  • SARRERA

    4

    Irakaskuntza formaleko edo ez-formaleko instituzio batekIkasketa eta Zerbitzu Solidarioaren arloko esperientzia batantolatu nahi badu, hobe du lehenago urrats batzuk kontuanhartzea, hain zuzen, proiektua sortzen den unetik hasi etaazken ebaluazioa egiten den arte ibili behar den prozesu osoabarne hartzen duten urratsak. Urrats horiek gogoan izateaoso lagungarria izango zaigu egin behar ditugun lanak anto-latzeko, eta, gainera, era horretan ez dugu erraz ahaztukoIkasketa eta Zerbitzu Solidarioaren arloko ekimen batek izanbehar dituen oinarrizko alderdiak zein diren.

    1 Proiektu baten etapak eta faseak

    Prestakuntza, betearazpena eta ebaluazioa dira prozesuarenhiru une nagusiak; hala ere, hiru une horiek zazpi etapatanbana daitezke. Aldi bakoitzean, fase desberdinak bereizditzakegu, baina fase horien sekuentzien ordena, eta, eraberean, fase bakoitzak duen intentsitate edo garrantzi bereziadesberdina izango da, hainbat eragileren arabera; esatebaterako, proiektu-mota edo taldearen adina edo heldutasunaikusita, edota gizarte-erakundeekin sarean egiten den lana,eskolak edo irakaskuntza ez-formaleko erakundeak aurrezizandako esperientziak, proiektuaren berritasuna edo antzina-tasuna, eta bestelako aldagaiak aintzat hartuta. Hori guztiagorabehera, eskema honek duen alderdirik garrantzitsuenagoian aipatu berri dugun oinarrizko zazpi aldiak dira.

    A PRESTAKUNTZA

    1 aldia Zirriborroa egiteafaseak1 nondik hasi behar den zehaztea2 taldea eta kide bakoitza nola dagoen aztertzea3 gizarte-aldetik beharrezkoa den zerbitzua zehaztea4 zerbitzuari lotuta egongo diren ikaskuntzak finkatzea

    2 aldia Harremanak ezartzea gizarte-erakundeekinfaseak5 lankidetza zein erakunderekin izango dugun ahaztea6 eskaera egitea eta akordioa lortzea

    3 aldia Plangintzafaseak7 alderdi pedagogikoak zehaztea8 kudeaketa eta antolakuntza zehaztea9 taldearekin lan egiteko aldiak zehaztea

    B BETEARAZPENA

    4 aldia Prestaketafaseak10 taldea motibatzea11 arazoaren diagnostikoa egitea eta proiektua zehaztea12 egingo dugun lana antolatzea13 prestakuntzako ikaskuntzei buruz hausnartzea

  • 55 aldia Betearazpenafaseak14 zerbitzua ematea15 inguruko beste pertsona eta erakunde batzuekin

    harremanetan jartzea16 proiektua erregistratzea, komunikatu eta hedatzea17 proiektua betearazi bitartean egindako ikaskuntzei

    buruz hausnartzea

    6 aldia Amaierafaseak18 egindako zerbitzuari buruz hausnartzea eta ebaluazioa

    egitea19 gogoetak egitea eta ikaskuntza ebaluatzea20 etorkizunari begira dauden aukerak zehaztea21 bizi izandako esperientzia ospatzea

    C EBALUAZIOA

    7 aldia Ebaluazioafaseak22 taldea eta neska-mutiko bakoitza ebaluatzea23 gizarte-erakundeekin sarean egindako lana ebaluatzea24 esperientzia ebaluatzea Ikasketa eta Zerbitzu

    Solidarioaren arloko proiektua den aldetik25 hezitzaile gisa autoebaluatzea

    2 Aldez aurreko iritziak

    _ Neska-mutilen parte-hartzeari dagokionez: sarritan, hezi-tzaileek gaia erabaki eta proiektuaren zati handi bat prestatubehar izaten dute neska-mutilei aurkeztu baino lehen, batezere, neska-mutil horiek gaztetxoak badira edo esperientzia gutxibadute. Alabaina, gerta daiteke gazteek bete-betean partehartzea gauzatu nahi duten proiektu-mota erabakitzerakoaneta proiektu horren aldien plangintza egiterakoan. Kasu horretan,goian adierazi ditugun lehenengo hiru aldiak laugarren aldiarekinuztartuko dira Taldearekin prestatzea izenekoarekin, alegia.Era horretan, proiektua sortzen den lehenbiziko unetik, proiek-tuaren oinarria gazteen eta haien hezitzaileen arteko baterakoparte-hartzea izango da. Ezinezkoa bada horrelako maila handialortzea parte-hartzeari dagokionez, lehenbiziko hiru aldiakhezitzaileen erantzukizunaren mendean egongo dira.

    _ Hausnartzeari eta barneratzeari dagokienez: hausnartzekoeta barneratzeko faseak beti azaldu behar du, neska-mutilekinproiektua garatzeko egiten diren aldi guztietan egon behar du.Izan ere, fase horri esker, lotura estuagoa lortu ahal izango duguikasketaren eta zerbitzuaren artean, eta, horrez gain, fase horibaliagarria izango zaigu neska-mutilak esperientziaren bidezikasten hau da, jasotzen ari diren guztiaz kontzientzia daitezenlortzeko. Batek aberasten ari dela onartzea lagungarria izatenda eskema paternalistak gainditzeko, batez ere gizarte-arlokoproiektuetan, proiektu horietan zerbitzuaren hartzaileak pertsonakbaitira (aitona-amonak, txikiagoak diren neska-mutilak, immi-granteak, eta abar). Azken batean, hausnarketaren bidez ohartukogara komunitateari zerbitzua eginez ikasten den guztiaz, etahori oso egokia da gainerako pertsonekiko elkarrekikotasuna,begirunea eta esker ona duen ikuspegia lantzeko.

    zerbikas gida

  • 6ZIRRIBORROA EGITEA

    Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioaren arloko proiektu bati ekiteko,ideia bat hartu behar dugu abiaburutzat ideia hori piztenden txinparta bat balitz bezala, zehazki, interesgarria iruditzenzaigun, oso gustukoa dugun, eta, borondatez jardunez gero,irakaskuntzako proposamen gisa garatzeko bideragarriairuditzen zaigun ideia bat.

    Hasierako abiaburu horretatik aterata, lehenbiziko urratsakegingo ditugu ikastetxeko zuzendaritzaren eta kideen laguntzabilatu nahian. Era berean, berehala hasiko gara bilatzen zeinizan daitekeen lekurik eta unerik egokiena Ikasketa eta ZerbitzuSolidarioaren arloko jarduera irakaskuntzako instituzioarenohiko jardunean txertatzeko.

    Aurreikuspen hori txukun ordenatuta dago eta oso logikoada, baina, hala ere, gerta liteke une horrexetan Ikasketa etaZerbitzu Solidarioaren arloko jarduera bat egiten egotea,horretaz ohartuta egon gabe edo aurrez horrelakorik erabakigabe. Kasu horretan, onuragarria izan daiteke kontzientziahartzea egindako lanari dagokionez, eta ahaleginak egitealan horri jarraipena emateko eta ahalik eta erarik egokieneanegiteko.

    Nolanahi ere, lehen aldi horren bukaeran, hiru galderarierantzuna ematen dien eskema izan beharko genuke prest;hona hemen erantzun beharreko galderak:

    Zein beharrizan edo arazo soziali emango liokete erantzunaneska-mutikoek?

    Zein izango da neska-mutilek egingo duten zerbitzu zehatza?

    Zerbitzua egin ondoren, zein ikasketa lortu ahal izangodugu?

    1 Nondik hasi behar den zehaztea

    Oso baliagarria izan daiteke ondoko hiru galdera hauek geureburuari egitea:

    Zer egin dezakegu?: Hezkuntza-arloko jarduera egoki bathartuko dugu abiaburutzat, Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioarenarloko jarduera bilakatzeko? Ikasketako eduki bat hartukodugu abiaburutzat eta ahaleginduko gara komunitatearihorri lotutako zerbitzu bat eskaintzen? Nabaria den gizarte-arloko beharrizan bat hartuko dugu abiaburutzat?

    Zein izango dira gure lankideak eta zer-nolako laguntzaemango digute instituzioek?: Zuzendaritzaren laguntzaizango dugu? Nola jarriko dugu abian proiektua, guk bakarrikedo talde-lana egiten? Familien edo boluntarioen laguntzaizango dugu?

    Esperientzia non kokatuko dugu?: Irakaskuntza formalaridagokionez: Zein arlotan, tutoretzatan edo kreditutan?, etaeskolako ordutegiaren barruan edo ordu horietatik kanpo?Irakaskuntza ez-formalari dagokionez: udalekuetan, kanpa-mentuetan, aisialdiko ikasketako zentroetan, ludoteketan?

    1.ALDIA

  • 72 Taldea eta kide bakoitza nola dagoen aztertzea

    Azken batean, lortu nahi duguna da taldeak eta taldea osatzenduen pertsona bakoitzak duen heldutasunari, eta, era berean,dituen aukerei eta mugei buruzko ikuspegi bat lortzea. Adibidez,lau faktore hauei buruz egin genezake hausnarketa:

    Taldeko neska-mutilek dituzten interesei eta motibazioeiburuz.

    Proiektuetan parte hartzeari dagokionez aurrez izan dutenesperientziari eta ikasketa- eta adimen-mailari buruz.

    Taldearen dinamikari, lidergoari, rolei eta gatazkak kudeatzekomoduari buruz.

    Taldean dagoen giro moralari, jarrerei eta adostutako balioeiburuz.

    3 Gizarte-aldetik beharrezkoa den zerbitzua zehaztea

    Taldeak izan ditzakeen aukerei buruz holako diagnostikoaprestatu ondoren, hurrengo urratsa hauxe izango litzateke:zerbitzu-mota bat zehaztea, neska-mutilen taldearentzatbeharrezkoa, interesgarria, eskuragarria eta, aldi berean, egokiaizan daitekeena. Hala, bada, honetaz egin beharko duguhausnarketa:

    Gizarte-arloan dauden benetako beharrizanen edoarrazoien artean, horietatik zein izango lirateke motibaziogarrantzitsua neska-mutilentzat?

    Zein zerbitzu egin liteke, beharrizan horiei lotuta?

    Inguruan horrelako auziekin engaiatuta dauden erakundeenartean, zeintzuek emango ligukete laguntza zerbitzua egiteko?

    4 Zerbitzuari lotuta egongo diren ikaskuntzak finkatzea

    Komunitateari egingo diogun zerbitzua zehaztu ondoren,egokia da zerbitzu horrek izan dezakeen indar pedagogikoaustiatzea:

    Irakaskuntza formalean: ondo zehaztu behar dira zerbitzuansartuta dauden eta hainbat gairi (hizkuntza, matematikak,zientziak, teknologia, atzerriko hizkuntza, adierazpen plastikoa,gorputz-hezkuntza... bezalako gaiei) lotu ahal zaizkien ikasketa-edukiak; era berean, ondo aztertu behar da nola landu litezkeengai horiek ikasgelan modu osagarri bate