NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten...

52

Transcript of NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten...

Page 1: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari
Page 2: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari
Page 3: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

2014KO UZTAILAREN 13A 3�

NON ZER

Jabetza: Komunikazio Biziagoa, S.A.L. Lehendakaria:Bego Zuza. Zuzendaria: Estitxu Eizagirre. Asteko Gaia-Pertsonaia: Mikel Garcia. Iritziak: Mikel Asurmendi. Kultura:Garbine Ubeda Goikoetxea. Aisia: Unai Brea. Termometroa:Urko Apaolaza, Xabier Letona, Pello Zubiria. Euskara:Onintza Irureta. Interneteko erredakzio-burua: LanderArbelaitz. www.argia.com: Gorka Bereziartua, Jon Torner.Multimedia: Axier Lopez. Argazkilaria: Dani Blanco.Produkzioa: ANTZA, S.A.L.Salmenta eta harpidetzak: Karlos Olasolo. Idazkaritzateknikoa: Aloña Soraluze. Publizitatea: Idoia Arregi, MaiteArrieta, Ixabel Bereziartua, Berdaitz Goia, Olatz Korta, BegoZuza. Administrazioa: Marijo Aiertza, Mari Karmen Loiarte.Harrera: Jone Arzallus.HELBIDEAK: Gipuzkoa: Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria. Tel: 943 371545. Faxa: 943 361048. Lapurdi, NafarroaBeherea eta Zuberoa: Xalbardin baita. 64122 Urruña. Tel: 559 473163. Faxa: 559 476001. Bizkaia: Eleizalde 1, 2-D. 48600 Sopela. Tel: 94 6765580 Nafarroa:GaztelukoPlaza 44, 3. eskuina. 31001 Iruñea. Tel: 948 222285. POSTA ELEKTRONIKOA. Komertziala:[email protected]. Harpidetzak: [email protected]: [email protected]. Interneten: www.argia.com.Lege.gordailua: NA 80-1963. ISSN: 0213-909X.Batzorde.parekidea: 72562 E. Inprimategia: Antza S.A.L.Informatika: iametza interaktiboa, S.L. Urtebetekoharpidetza. Hego Euskal Herria: 145 euro. Ipar EuskalHerria: 176 euro. Espainia: 145 euro. Beste atzerriak: 182euro. Airez: 285 euro. Komunikazio Biziagoa S.A.L.Ametzagaiña Taldeko partaidea da.

Azaleko argazkia:LUIS JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS

Azala: GARBINEUBEDA GOIKOETXEA

ASTEKO GAIAGOLDEN 5 PROGRAMA Zure umeak ere eskolan distira egin

dezan. ESTITXU EIZAGIRRE KEREJETA / 4

PERTSONAIAJULEN MADINA: «Egiten dudana egiten dudala, beti ikusiko

da gaizki sektore batzuetan». REYES ILINTXETA / 10

GAIAKPREKARIETATEAREN AURPEGIAK Eskuin muturraren joerak ez

dio onik egingo atzerritarrari. ITSASO ZUBIRIA ETXEBERRIA / 15GAIXOTASUN ARRAROAK Tratamendu genetikoa

Sanfilippori aurre egiteko. ITSASO ZUBIRIA ETXEBERRIA / 16

IRITZIAREN LEIHOABORBOIAK ETA KONPAINIA GARBIÑE BIURRUN MANCISIDOR / 18BISITARI ETXEAN, HERRITAR KANPOAN INMA ERREA / 20GURE ESKU OTE? MIKEL ASURMENDI / 21GORA PRO NOBIS ASISKO URMENETA / 19TXANDAN Uztaritze. AMETS ARZALLUS / 20ZIRTAK Su honen bueltan. IRATXE ESNAOLA / 22

ERDIKO KAIERALANDER GARRO: «Idazteak badauka zerikusia norberak

daraman zauriarekin». MIKEL ASURMENDI / 23KOMIKIA Gerra Handia eta Jacques Tardiren parabola

artistikoa. SAIOA RUIZ GONZALEZ/ 28 LITERATURA XABIER ETXANIZ ERLE / 30MUSIKA IKER BARANDIARAN / 31DENBORA-PASAK ANA ZAMBRANO, KIKE AMONARRIZ / 32ALEA Itsasotik plazara. MYRIAM GARZIA / 33ZIENTZIA JOXERRA AIZPURUA SARASOLA / 34LANDAREAK JAKOBA ERREKONDO / 35DENBORAREN MAKINA NAGORE IRAZUSTABARRENA / 36

TERMOMETROAKUTXABANK Lehen urratsak EAEko aurrezki kutxa

publikoen pribatizazioan. PELLO ZUBIRIA KAMINO, URKO APAOLAZA AVILA / 37

MENDEBALDEKO SAHARA Minursoren ke hutsala.ANDONI LUBAKI / 40

‘EUSKARAZ BIZI NAHI DUT’ DISKOA Iruñerriko musikariakeuskararen alde. ANDER PEREZ / 42

ISRAELGO GOBERNUAREN MENDEKU POLITIKAPalestinarren aurkako zigor kolektiboaren kronika.AXIER LOPEZ RODRIGUEZ / 44

EUSKARA ALBISTEAK ONINTZA IRURETA AZKUNE / 47EKONOMIAREN TALAIAN JUAN MARI ARREGI / 47NET HURBIL Behiak ukuiluetan, ez esnea eta simaurra

ekoizteko fabriketan. PELLO ZUBIRIA KAMINO / 48MALTZAGATIK XABIER LETONA / 50

2014ko uztailaren 13a, 2.423. zenbakia

ARGIAko edukiak kopiatu,moldatu, zabaldu etaargitara ditzakezu, gureegiletza aitortu eta baldintzaberetan eginez gero.

Page 4: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

2014KO UZTAILAREN 13A4 �

ASTEKO GAIA

GOLDEN 5 PROGRAMA

Irakasle eta gurasoon esku dago hurrengo ikasturtean ume bakoitza eskolan positibonabarmentzea. Eta motibazioa gailurrera eramatea, umearen garapena optimoa izan dadin.

Europan sortu eta Hego Euskal Herrian ere zabaltzen ari den Golden 5 hezkuntza programakerakusten digu ikuspegia aldatzearekin eta egunerokoan teknika txiki batzuek

txertatzearekin emaitza ikusgarriak sumatzen direla berehalakoan. Uda garai aproposa duzuumeenganako ikuspegi positiboaz gozatzeko.

Zure umeak ere eskolan distira egin dezan

IKASGELAN sartutakoan, lehen-lehe-nik ikasle talde batekin egingo dugutopo. Gure eskolako bizipenetanere gelako giroa, lidergoak,gatazkak eta adiskidantzakditugu oroitzapen esan-guratsuenak. Aldiz, taldedinamikei buruz ezergutxi lantzen da Magisteri-tza karreran eta psikologiasozialeko teoriak ere oso gutxiaplikatu dira hezkuntzan.

Elkarbizitza kudeatzeko abia-tu zen Golden 5 programak taldeharremanen bi teoria ditu oina-rrian: atribuzioen teoria etaespektatiben teoria. Hala azalduzuen programan aitzindari denMaria José Lera-k (Sevillako uni-bertsitateko doktorea Psikologian),Gipuzkoako Berritzeguneekmaiatzean antolatutako jardu-naldietan: “Atribuzioen teoria1958an sortu zuen Weinerreketa talde harremanen oinarri-oinarrizko teoria da. Norbaitekatribuzio bat egiten duenean,berdin da zuzena edo okerraizan, gainerako gizakion joeranaturala da atribuzioak baiezta-tzea. Gure buruak inkontziente-ki bilatu eta hautatuko du bes-teak egindako atribuzioabaieztatzen duen esperientzia-

ren bat”. Eskola barruan atribuzioendinamikak nola funtzionatzen duen des-

kribatu zuen umorea eta energiapositiboa darion Lerak: “Ira-kasle batek esaten duenean ‘azer goiza eman didan 6.Agelak! Nolakoak diren!’, atri-

buzio bat da. Entzun digunbeste irakasleak buruan bilatuko

du esperientzia bat baieztatukoduena eta esango du: ‘Egia da, aurre-

koan harrerako langileak esan zidanederra dugula talde horrekin...’. Irakasle

horien arteko harremana estutu egiten daeta kito, ez da ezer gertatzen”.

Edo bai, gertatzen da?Lerak galdera pausatuzuen: “Irakasleen pen-tsamendu horrek gela-ri eragiten dio edo ez?

Zergatik? Pentsatzendugun horixe ikusten dugu-

lako azkenerako. Nola sartukonaiz gela horretara? Ikusiz oso

zaila dela. Gelara sartu ordukooharkabean (zeren hau denaprozesu inkontzientea da) begi-ratuko diet zutik dauden hirueieta hizketan dauden biei etapentsatuko dut ‘banekien nik!aztoratuta dagoela gela hau!’.Oharkabean zer ari gara bultza-tzen? Aztoramendua. Eta azke-nerako taldeak berak pentsatu-

Goldenak bost eremutan lantzen ditu bereoinarriak: 1. Gelaren kudeaketa (irakasleak taldeakudeatzeko erramintez jabetzea), 2. Harremanakeraikitzea (harreman onak lantzea ikasleekin), 3. Kilma soziala (talde osasuntsua lortzea), 4. Ikaskuntza doitua (ikasle bakoitzaren mailaraegokitua), 5. Familia (Golden ikuspegian partaideegitea). Informazio osoa: www.golden5.org webgunean.

Testua:

| ESTITXU EIZAGIRRE KEREJETA |

Page 5: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

2014KO UZTAILAREN 13A 5�

GOLDEN 5 PROGRAMA

ko du nahaspilatzaile hutsak direla”. Idealalitzateke batere atribuziorik ez egitea, bainahau gizakiontzat ezinezkoa omen. Beraz, tes-tuinguru profesionalerako arau hau proposa-tzen du Golden 5ak: atribuzio positiboakbakarrik egitea. “6.Atik gatozenean irakaslegelara, esan ahalko dugu ‘6.A hori da... gelaoso inteligente bat... eta enenola dauden... oso aktibo dagotaldea... eta irakasleoi erronkaoso interesgarria jartzen arizaigu e!’. Beste irakasle batekesango du, ‘ba egia da ideia osointeresgarriak bota zituztelalehengoan’. ‘Aktibitate handia-rekin dabiltza, sormen handia-rekin...’. Gauza bera da baina beste era bateraikusten da. Eta taldeak bukatuko du sinestensormen handikoak direla, eta denok arikogara duten potentzialitatea baliatzen”.

Lerak oroitarazi zuen irakasleek eta gelakoaudientziak atribuzio positiboen kontuanduten garrantzia: “Ez da gauza bera atribuzio-ak zure etxean eta irakasle gelan egitea, edoaudientziaren aurrean, ikasgela barruan.Demagun gela osoaren aurrean botatzen

dugula ‘ikasle honek hizkuntzetarako gaitasunhandia du!’ atribuzio bat egiten ari naiz. Zerpentsatuko dute gainerako ikaskideek? Bilatu-ko dute esperientziaren bat berretsiko duena‘a, bai, asteburu batean Londresera joan zen,horregatik hitz egiten du hain ongi ingelesez’.Nire atribuzio hori orain konpartitua eta oro-

kortua da, orain gela osoak horiikusiko du, esan dugunez, pen-tsatzen duguna ikusten dugula-ko. Eta ingelesez zerbait esatenduen bakoitzean besteek haute-mango dute ‘ooo, ze ondo esa-ten duen!’ baina eta erratzenbada? zer esango du audien-tziak? Kanpo faktoreei egotziko

die: egun txarra du, zorte txarra, testua osozaila zen... Baina pertsona horrek hizkuntzeta-rako gaitasun ona duela usteko du taldeak”.Beti ez dira atribuzio positiboak egiten, ordea:“Oso-oso gutxitan, ihes egiten digu komenta-rioak eta botatzen dugu ‘aix, zuk ez duzuhonetarako balio’. Atribuzio bat egiten arigara, konpartitua dena, eta gela osoak ikusikodu pentsatzen duena, alegia ez duela baliodemagun irakurtzeko. Ikasle horri esaten dio-

BOST HERRIALDETAKOeta diziplina anitzekoprofesionalek (psikolo-go, soziologo, hezkun-tzako langile, bitarteka-ri.. .) hasi zutenproiektua 2004an: nor-vegiar, belgikar, italiar,poloniar eta andaluzia-rrek. Europar Batasu-nak diruz lagundu zuenhasieratik eta hezkun-tzan motibazioa hobe-tzeko irtenbideak,estrategiak, erramintakematea zuen helburu,elkarbizitzari lotuta.

“2006rako ikusi genuen proiek-tuak funtzionatzen zuela. Frogatubehar genuen ea funtzionatzenzuen gehien behar zen testuingu-ruetan”. Argi du Maria José Lerak:“Gehien behar den lekua Gazakolerroa da. Gazako lerroak 2006aneskatu zigun proiektua, eta Euro-pak eragotzi bazigun ere (esanzigun proiektua europarra zela etaez palestinarra), Europari eran-

tzun genion dirua ukatuko zigulabaina gogoa ez. Dirurik gabe bainajoan egin ginen eta bertako bieskola palestinarretako irakasleakformatzen hasi ginen”. Proiektuaemaitzak ematen hasi zen baina2009ko Gabonak iritsi ziren etaGazako lerroa erabat bonbardatuzuten “Berun urtua” operazioan:Golden 5 programa martxanzuten eskolak bonbardatu zituz-ten, formatzaileen GKEa bonbar-

datu zuten... Txikizioaeragin zuen operazioabukatu eta urtarrilaren18an telefonoz mezuhau jaso zuten: “Mese-dez, Gazan behardugun bakarra Golde-na da”. Lera mintzo da:“Umeen etsipen mailaterriblea zen, eta hala-koetan behar dugu nor-banakoaren garapena.Segurtasun hori, kon-fiantza hori, bizitzanaurrera jarraitzeko.Gelara zerbait positi-

boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zutengaraia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzendigu, baina ari gara lortzen”. Urta-rril honetan jarri dute martxanproiektua Gazako lerroko 30 esko-letan. Ikastaroak on-line ematendituzte eta Zisjordanian ere 350irakasle eta 16 eskolarekin ari dira.“Han funtzionatzen badu, deneanfuntzionatu behar du”.

PAR

SEE

D.IR

Ume bakoitzak merezi duatribuzio positibo bat ikasgelaneta denen aurrean, esatea zerona den halako gaitan

Gazako lerroko 30 ikastetxetan martxan

Page 6: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

GOLDEN 5 PROGRAMA

2014KO UZTAILAREN 13A6 �

gunean: ‘Irakurri ozen’. Nola irakurriko du?erabat txikiagotuta, ahots mehe batez. Zer dioaudientziak? ez dakiela, gaizki ari dela. Bainapentsa dezagun umeak horri denari aurre egineta ongi irakurtzen duela. Zer esango duaudientziak? Kanpo faktoreei esker lortuduela: ongi ateratzen ari zaio baina zortea due-lako, testu hori aurrez ezaguna izango zuen,egun ona du... Baina berez ez daki irakurtzen”.

Helburua garbia da: ume bakoitzak merezidu atribuzio positibo bat gelan eta denenaurrean. Esatea zer ona den halako gaian.“Denok gara onak zerbaitetan, beraz, bilatuegin behar da bakoitzaren on hori. Batzuenaberehala ateratzen zaigu, besteena pixka batgehiago bilatu behar da”. Atribuzio positibo-ek ekartzen baitute espektatiben teoriarekinlotutako Pigmalion efektua.

Golden betaurrekoak: espero dugunarenbaitan dago porrota edo arrakasta“Uste baduzu ikaslea ongi joango dela, notaonak ateratzen ditu. Gaizki joango dela ustebaduzu, nota txarra ateratzen du. A zerbegia dugun irakasleok, ia magoak gara!”.Ikerketek frogatu dute ikasle batekikoespektatiba altuak dituen helduak, oharka-bean arreta gehiago eskaintzen diola, azalpe-nak hobe eta bere modura ematen dizkiola,gehiago animatzen duela (“zuk ahal duzu-eta!”), bere akatsak gutxiesten dituela (“lasai,hau ez da ezer, zuk segi”), tematzen dela...“azkenean zertan ari da heldu hori? ikasprozesua errazten” azaldu du Lerak. Alde-rantziz jokatzen du helduak, oharkabean,ikasle horrenganako espektatiba apalakdituenean. Horren aurrean zer egin?“Espektatiba altuak eduki behar ditugu umebakoitzarengan. Alegia, Golden betaurreko-ak jarri behar ditugu”.

2009an Golden 5ek bi sari lortu zituen: Europako Hezkuntza praktika onenak dituzten hamar proiektuen sarietako bat, etaEuropako proiekturik onenaren sarian Brontzea. Argazkian eskuinean, Maria José Lera Brontzezko Izarra eskuan duela.

Ikasle batekiko espektatibaaltuak dituen helduak,oharkabean ikas prozesuaerrazten dio: arreta gehiagoeskainiz, azalpenak hobeemanaz, gehiago animatuz...

“Umeak bosnaka hartukoditugu: bi oso ongi doazenak, biarazoak dituztenak eta bat‘grisa’ deitu ohi zaiona eta besteikaskideen aurrean distiratuaraziko ditugu”

Maria José Lera,Golden 5 programan aitzindari

Page 7: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

2014KO UZTAILAREN 13A 7�

GOLDEN 5 PROGRAMA

Ikasgelan, bizitzan bezala, beti badirabatzuk nabarmentzen direnak, akademikokiprimeran doazenak, espektatiba altuekin... etabadira beste batzuk gutxiago distiratzen dute-nak. Gakoa ongi doazenekin sortzen denharreman eredua ikasle guztiengana eramateada. Eta hori kontzienteki eta metodikoki egi-tea ezinbestekoa dela nabarmendu du Lerak,Golden programaren 5 zenbakiaren zentzuabistaraziz: “Umeak bosnaka hartuko ditugueta idatzi egingo dugu. Ez badugu idazten,

beti ahaztuko ditugu berberak. Ikasleak naha-sian hartuko ditugu, bi oso ongi doazenak, biarazoak dituztenak eta bat ‘grisa’ deitu ohizaiona. Bosnaka landuz, hurrengo epean(demagun aste pare batean) beste ikaskideenaurrean distiratu arazi behar ditugu”.

Emaitza bistakoak epe motz eta ertaineanBerehalakoan emaitza hauek ikusiko ditugulabaieztatu dute Lerak eta Golden 5 praktikanjarri duten EAEko irakasleek: ondo zihoaze-

BERRITZEGUNEAK antolatutakojardunaldietan DBH 3ko espe-rientzia kontatu zuen Tolosa-ko Laskorain IkastolakoKepa Goikoetxeak: “Atribu-zio txarrekin zetorren ikaslehura, oso markatuta, desmoti-batuta eta itxaropen handirikgabe”. Golden 5eko estrate-giak erabiltzen hasi zen Goi-koetxea ikasgelan eta ikasleahobeto erantzuten hasi zen.Ohar positiboak idazten ziz-kien irakasleak eta denenaurrean irakurtzen, eguneroikasle bati, eta aipatutakoarentxanda iritsi zen: “Lehenengo oharpositiboa jaso zuenean, erreakzioabat-batekoa izan zen”. Irakasleare-kin hitz egiteko hitzordua hartuzuen, eta oharragatik eskerrakeman ostean galdetu zion:- Zuk beste irakasleekin hitz egi-

ten duzu?- Bai...- Eta zuk nire aurreko notak

badakizkizu?- Ez naiz gogoratzen... zerbait

esan nahi didazu edo?- Oso gaizki ibili nintzen DBH 1.

mailan.- A, ez nekien.- DBH 2ra juxtu-juxtu pasa nin-

tzen.- Pasa bazinen zure meritua izan-

go zen...- Ez, ez, pasa egin ninduten

garbi. Eta gero jada DBH 3.mailara ziur deskartez pasa nin-tzela. Nik ez nuen hemen egon

behar.- Eta non egon nahi zenuen?- Ez, ez, hemen egon nahi nuen

baina nik ez dut ezer eginhemen egoteko. Ez dakit bada-kizun...

- Bada nik ongi ikusten zaitut.- Egiatan?- Bai, poesia egin genuen hartan

Xabier Leteren lau disko zukekarri zenituen. Eta etxeanzegoen bertso-liburua ere bai.

- Bai, tira, etxean hautsa hartzenzeuden.Handik aurrera, ikasleari buruz-

ko atribuzio positiboak egin zituenirakasleak ikasleen eta beste irakas-leen aurrean. “Ikaslea baloraziopositiboei gustua hartzen hasizitzaien. Edozein aitzakia balia-tzen zuen nire gelara etortzeko”.Irakaslearen gelara sartu zen

batean, Rubiken kuboa begiz jozuen eta egiten irakasteko eskatu

zion. Ostegunero 19:30eanjoaten zen 15 urteko gazteairakaslearenera kuboa egitenikastera. “Eta tartean, bestegauza askoz hitz egitera”.Mezu eta balorazio positiboakjaso ahala, ikaslea erronkariheltzen hasi zitzaion, ikasgela-ko jarrera eta lana hobetuz,baina “nik etxean ez dut horientzun, ez naute horrela ikus-ten eta oso zanpatua nago”

aitortu zion irakasleari. Berariezer esan gabe, gurasoekin bilduzen irakaslea. “Ama etsita zegoen,etxean errietan egunero, jada ezzion semeari eskolako kontuezgaldetu ere egiten. Aitak esanzidan ‘nik bai, nik txikitu egitendut, esaten diot: ez duzu egin, ezduzu ikasturtea gaindituko, ez zaragai, zure arreba askoz bizkorragoada, zurekin beti berdin, nazkatutagaude...’”. Irakasleek gurasoei pro-posatu zien Golden ikuspegia lan-tzea: [aitari] “Esaiozu harenganitxaropen osoa duzula, ongi joan-go dela”. Aitaren erantzuna: “Nikhori esaten ez dakit”. Irakaslearenproposamena: “Isilik egon zaitez-ke?”, “bai”. Amak hitz eman zuenbera saiatuko zela ikasketei buruz-ko mezu positiboak ematen.“Mutilak ikasturtea txapeldunenligan amaitu zuen”. Gurasoakuztailean irakaslearengana joanziren, negarrez: “Ez dakit zer eginduzun, baina eskerrik asko”.

Kepa Goikoetxea, Laskorain ikastolako irakaslea

«Eskola porrota bizitzen ari zen ikasleak txapeldunen ligan bukatu zuen ikasturtea»

Page 8: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

�8 2014KO UZTAILAREN 13A

GOLDEN 5 PROGRAMA

nek ongi jarraituko dute eta “grisa” dena osodenbora gutxian nabarmentzen hasiko da.Grisak deituak dira klasera joan, etxeko lanakegin eta azterketak gainditu arren nabarmen-tzen ez direnak. “Batek begiratzen dituenean,esaten dienean ‘zu oso ona zara honetan’ jadabeste era batera ikusten dira eta aldatzen has-ten dira”. Akademikoki gaizki zihoazenakasko hobetzen dira, baina hauei Golden igur-tzi gehiago eman behar zaiela azaldu duLerak: “Hauengan aldaketak ikusten hastendira bi hilabetera, kasuaren arabera”.

Aldaketa txikiak eta errazak dira, eta lorpe-nak handiak. Txikiak izateak ez duela azale-koa esan nahi adierazi digu Ana AzkonaLasarteko Berritzeguneko Golden arduradu-nak: “Estrategiak oso zentzuzkoak dira, esa-terako begirada eusteak ematen dizu pertso-na horren arreta. Hori gauza sinplea da bainabatzuek ezin dute. Gelan pertsona bat uki-tzea oso sinplea da baina ekartzen duenaaldaketa handia da, eta norberaren aldaketaeskatzen du, beste pertsona ikustea, ahalduela ikustea, beragan sinestea... Oso sakona

ARRETA, esfortzua eta iraute-ko gaitasuna. Aldagai horienaraberakoa da ikasteko moti-bazioa. Pertsonak badu gaita-suna bere barrutik bere buruamotibatzeko. Nola sustatubarne motibazioa? Lau eremuhauek landuta: testuingurua,behar psikologikoak, pentsa-tzen duguna eta emozioak.Leraren hitzetan: “Horrekekarriko digu eskolako emai-tza hobea, baina batez ereekarriko digu pertsonarengarapen osoa”.� Testuingurua: “Haur

hezkuntzako gela barruan aurki-tzen ditugu koloreak, kortinak,apaingarriak, loreak, formak...baina mailaz igo heinean ez dakitzergatik, DBHko 4. mailan landa-retxo bat aurkitzea... Argazkitanbakarrik gertatzen da! Goazenerraztera, goazen goxo egoteko,interesa gehitzeko elementuak sar-tzera”. � Behar psikologikoak:

Gizakiaren oinarrizko hiru beharpsikologiko hauek asetzean moti-bazioa ikaragarri hazten da. Bate-tik, konpetente sentitzeko beharra:ahal duela, badakiela, gauzak egite-ko gai dela ikustea. “Erabil deza-gun eskola jada egiten dakizkiengauza horiek jendaurrean erakus-teko. Jar diezazkiegun lanak distiraegin dezaten. Esan ahal izan deza-ten ‘ikusten zeinen ona naizenhonetan’. Berak merezi duela,balio duela seguru izango du. Etabere burua maite duenak, balio

duela dakienak, zer egiten du ero-ritakoan? Altxa”. Bigarrenik, auto-nomo sentitzeko beharra dugu:“Utzi aukeratzen zer egin, utzi era-bakitzen lana taldean, binaka edoirakasleak lagunduta egitea nahiduen...”. Azkenik, ongi harreman-duta sentitzeko beharra dugu:maite gaituzten ikaskide eta hel-duak behar ditugu inguruan, bal-dintzarik gabeko laguntza eskain-tzen digutenak. � Pentsatzen dugunaren

garrantzia: Gure buruaz pentsa-tzen dugunak emango digu bizi-tzarekiko estilo bat. Pertsonabatzuek estilo optimistagoa dute,eta beste batzuek ikuspegia gehia-go dute porrotera bideratua. Horrilotua dago eskola porrota, Lerarenarabera: “Eskola porrota horixebesterik ez baita, etsitzea, erori etaez altxatzea, ‘zertarako saiatukonaiz?’ pentsatzea ‘nik ez dut hone-tarako balio, ez dut inoiz lor-

tzen’.. .”. Behin eta berrizaltxatzea da gakoa: “Ez dahobea inoiz erortzen ez dena.Hobea da gehiagotan altxa-tzen dena. Zutitzeko beharduguna da esperientzia positi-bo asko eta asko izatea norbe-raren garapenean konfiantzaizateko: ‘Gogoratzen zaraerori zinen hartan nola altxazinen?’ eta orduan indarraateratzen du batek eta ozto-poa zena palanka bihurtzenda gora egiteko. Gehiagotanzutitzen dena indartsuagoa dapalanka hori topatzen duela-

ko ‘jakina lortuko dudala’”. Palan-ka sustatzeko helduok dugunarduraz ohartarazi gaitu Lerak:“Ikasle bat Lehen Hezkuntzakomatematikan trabatuta zebilen etaetxera joanda amak esan zion: ‘zuni bezalakoa zara, niri beti gaizkieman zaizkit matematikak’. Harazer espektatiba garatu zituen. Saia-tzeari utzi zion, juxtu-juxtuangainditzen zituen eta kito. DBHko3. mailan zegoenean irakasle batekhartu zuen bere azterketa eta esanzion ‘konturatu zara matematike-tarako neurrizgorako gaitasunakdituzula?’. Eta matematiketakoadarra hartu zuen! Bi esaldi izanziren”.� Emozioak: “Edozein ekin-

tzaren oinarria direnez, goazenklima emozionala lantzera gelan.Garatu dezagun emozio positibo-ak erakarriko dituen testuingurua.Erabili dezagun giroa, umore asko,musika zergatik ez?”.

Motibazioaren gakoak: ikasle onena, erori ostean zutitzen dena

Page 9: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

2014KO UZTAILAREN 13A 9�

GOLDEN 5 PROGRAMA

da. Beste begirada bat lantzen du irakaslehorrek ikasleenganako, Golden irakasleabihurtzen zara. Gauza negatiboetan bakarrikfokatzeak nora garamatza? Zer eginik ezdagoela justifikatzera. Kasu etsigarrienetanere hori da bidea, alde positiboa bilatu behardugu eta hortik palanka eginaz bere ahalmeneta dohain guztiak atera”.

Gurasoak ere GoldenEtxea oinarrizkoa da. Familia eta eskolaelkarrekin doazenean orduan ikusten diraemaitzak argiago: “Familiak ikuspegi honenpartaide egin behar dira. Deitu diezagutelagure umeak ongi daudenean ere, partekatudezagun ona. Familiari mezu positiboakhelarazi behar zaizkio. Denei, hauek erebosnaka hartu behar ditugu, ez gaitezen ino-

ren gurasoez ahaztu. Akademikoki umeagaizki badoa, mezu positiboak emango diz-kiogu maila sozialean. Gurasoak negarrezetorri izan zaizkigu ‘niri inoiz ez dit inorkezer positiborik esan nire semeaz, 15 urteditu eta porrot hutsa da’ esanaz. Arazo batdenean bakarrik deitzen badidate, defentsajarreran joango naiz, eta irakasleak deitzenbadit izango da berak ez dakielako zer eginegoerarekin, baina nik ere ez dakit zer egin.Ez gaitezen elkartu ez dakigun horretan,goazen onean elkartzera. Deitzen badidate‘zatoz, zure umeak portaera itzela dauka etamatematiketan sekulako arreta jartzen du,harrituta nauka’, hazi-hazi eginda joangonaiz. Goazen une horiek gozatzera. Goazenelkarrekin bide egitera batzen gaituen begi-radarekin. Arazoek hor jarraitzen dute,baina arazoak txikitxo jarriko ditugu eta gai-nera saiatuko gara konpontzen plan batekin,eskaileratxo batekin. Pixkanaka-pixkanakaeskailera mailak igotzen joango gara etabaten bat oso handia bada eta ezin baduguigo, maila txikiagoak jar rikoditugu tartean. Baina izan deza-gun begirada hori: jakina posibledela, jakina ahal dugula! Gureesku dago”. n

Hego Euskal HerrianDuela bi urte hasi ziren Golden 5 programa lantzen Ordizia,

Lasarte eta Durangoko Berritzeguneetan. Batez bestebakoitzean 15 ikastetxe ari dira (argazkian, maiatzeko

jardunaldietan euren esperientzia kontatu zuten Gipuzkoakoirakasleak). Datorren ikasturtean Irun, Donostia eta Eibarko

Berritzeguneak eta Iruñeko Irakasleen Laguntzarako Zentroahasiko dira lantzen. Proiektua abiatzen ari da, beraz. Hurrengo

ikasturterako sakontze maila prestatu dute eta bertan partehartuko duten irakasleek konpromisoa hartu dute euren

ikastetxean lanketa sistematizatzeko eta zabaltzeko.

Ana Azkona Lasarteko Berritzeguneko Golden 5koordinatzailea.

Page 10: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

PERTSONAIA

2014KO UZTAILAREN 13A10 �

Zer izan nahi zenuen handitan?Betidanik irakaslea izan nahi nuen. Dakizki-dan gauzak erakusteko grina izan dut beti.Gaztetxo nintzela soinketa irakaslea izan nahinuela esan nuen etxean, baina garai hartan ezzen oso ohikoa eta gurasoek beste lau aukeraeman zizkidaten: medikuntza, arkitektura,ingeniaritza edo ekonomia eta enpresa.Gutxien gorroto nuena enpresa zientzienazenez, hori hautatu nuen. Diplomatu ondo-ren Madrilera joan eta han lanean aritu bitar-tean Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zien-tzia ikasketak egin nituen. Geroztik hamaikaikastaro ere egin ditut. Etengabeko forma-kuntza ezinbestekoa da lehiakorra izan nahibaduzu.

Orain irakasle zara, beraz zure ametsa beteduzu? Oposaketak egin eta Eibarko Lanbide Uni-bertsitatean lortu nuen irakasle plaza. Erda-raz ari naiz klaseak ematen euskara titulurikez dudalako. IRALE (Irakaslegoaren Alfabe-tatze-Euskalduntze) programako kideekinarazoak izan nituen. Kritika batzuk egin niz-kien eta nahiz eta aurretik, oraindik tituluanbehar ez zenean, kontuan hartzen nindutenbeti, orain klaseak euskaraz emateko gai eznaizela esan zidaten. Hango ikasketa buruakere esan zidan nire kasuan mamu beltzakikusten zituela. Eibarren oso gustura nago.Gorputz hezkuntza eta kirol teknikari tituluaematen duen gradu honetan nik teoria etapraktika irakasten dut: metodologia, jokoak,eskalada, defentsa pertsonala, muskulazioaeta mahai tenisa, besteak beste. Aspertzerikez dugu. Horretaz gain, nire soinketalekua

hemen daukat, Hernanin. Judo, jiu-jitsu etadefentsa pertsonal operatiboa lantzen ditugubereziki. Garai batean arte martzialen ikasta-roak ematen nizkien hemengo udaltzaineieta azkenaldi honetan emakumeentzakodefentsa pertsonalean ari naiz sakontzen,hainbat lekutan eskaintza hori zabaltzekoasmoz.

Klaseez gain enpresetarako coaching zerbitzuberri bat eskaintzen duzu entzierroen bizipene-tan oinarrituta. Nola da hori?Dena lotua dago nire historia pertsonalare-kin. Kirolean, entzierroan eta bizitzan, orohar, oso garbi eduki behar duzu noraino iri-tsi nahi duzun eta zertarako gai zaren. Osoongi kokatu behar duzu zeure burua. Enpre-sa munduan gauza bera gertatzen da. Nego-zio baten aurrean estresa eta beldur handia,psikologikoa batez ere, sortzen dira: gaiizango ote naiz, ongi egingo al dut… Bestal-de, jakin behar duzu nola kontrolatu eta

«Egiten dudana egitendudala, beti ikusiko da

gaizki sektore batzuetan»Berrogei urtez zezenen eta polemikaren adar zorrotzen puntetan korrika.

| REYES ILINTXETA |

Argazkiak: Dani Blanco

JULEN MADINA

Julen Madina Ayerbe (Hernani, 1955). Duelaberrogeita hiru urte egin zuen korrika lehen aldiz Iruñekoentzierroan. Berez anonimoa den lasterketan ezaguna izannahi izatea leporatzen diote batzuek. EibarrekoUnibertsitateko irakaslea eta judoan eta j iu-j itsunespezialista da. Berriki enpresetarako coaching zerbitzuahasi da eskaintzen entzierroen bere bizipenetan oinarrituta,eta aurten turismo proiektu berri batean arituko da bisitaridirudunei festa erakusten. Aho bizarrik gabe hitz egitenduen gizona, zalantzarik gabe.

NORTASUN AGIRIA

Page 11: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

2014KO UZTAILAREN 13A 11�

JULEN MADINA

kudeatu taldean dituzun baliabide guztiak.Horretan pentsatzen ari nintzela, nazioarte-ko enpresa bat, Pernaud-Ricard, nirekin jarrizen harremanetan 2012an, team building (tal-deen eraketa) lan bat egiteko Iruñean. Pres-takuntzaren aldetik oso ona izan zen nire-tzat. Lan handia eginez, ikaragarri ikasidugu. Orain guk tailer batzuk prestatu ditu-gu enpresetan lantzeko. Lehenengo gauzabeldurra zer den eta nondik datorkigunikustea da, hori ez baduzu ezagutzen ezinbaituzu kontrolatu. Ulertzea da lehen urra-tsa. Hortik aurrera zenbait ideia lantzenditugu: enpresan lan guztiak beharrezkoakdirela, talde barruan denek ez dutela gaita-sun bera baina denak garrantzitsuak direlaeta hala sentitu behar dutela, eta abar.

Tailer teorikoaz gain, praktikoa ere egitendugu norberak presiopean erabakiak nolahartzen dituen ikus dezan. Praktikoak hiruatal ditu: lehenean taldekideek zirkuitu bateanlasterka egin behar dute, norberak bere errit-moan. Bigarrenean gauza bera baina atzeanhiru zezen gurpildun dituztela. Parte-hartzai-leek erabakiak hartu behar dituzte azkar.Hirugarren ariketan talde osoak korri egitendu. Hori bideoan grabatzen da eta hor har-

tzen diren erabakiak eta izandako jokamol-deak gero banan-banan aztertzen dira, gaita-sunak ikusi eta pertsona bakoitza bere espa-rruan kokatzeko. Nahiko ludikoa da tailerraeta oso emankorra.

Oso gazte hasi zinen entzierroetan.17 urterekin, 1971n.

Asko aldatu da? Zergatik masifikatu da azkenurteotan?

“Nire kasuan telebistan agertzea eta ezagun egitea ondorio bat izan da, ez helburua”.

Page 12: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

Normala da. Gizartea ere aldatzen ari da.Oso konpetitibo bihurtzen ari da eta horiislatzen da entzierroan. Telebistak munduosoan ezaguna izatea ekarri dio entzierroari.Kameren aurrean jendeak nabarmendu nahiizaten du eta horregatik kolore askotako elas-tikoak eramaten ditu edota badaki non dau-den kamerak eta haien aurretik pasatzen saia-tzen dira kosta ahala kosta… Benetakokorrikalariek ez dute halakorik egiten. Laste-rrean doazela telebistan agertuko dira zeze-netik oso gertu direlako, baina ez pantailanagertzea haien helburua delako. Orain horrai-no iritsi gara eta jada atzera bueltarik ez dago-ela iruditzen zait. Hala ere, zerbait kontrola-tzea badagoela uste dut.

Teorian isun ugari ekarriko dituen Entzierroa-ren Ordenantza berria motz gelditzen da?Horrelako gauzak aspaldian ere hasi zirenegiten, baina adabakiak dira. Politikariekbadakite entzierroen inguruan zerbait alda-tzen hasiz gero polemika ikaragarria egon-go dela, nahiz eta gauzak ondo egin. Etapolit ikariek ez dute eztabaidarik nahi.Entzierroa oso utzia dago egun. Duela zen-bait urte kalean kontrolatzen zen dena. Zer-bait gaizki eginez gero, segituan berrogeilagunek inguratu eta izugarrizko jipoia ema-ten zizuten. Kaleko justizia zen hura. Bainabukatu zen. Orain utzi egin da eta ikaraga-rrizko gehiegikeriak daude. Benetako penaematen dit, kontrolatu daitekeela uste duda-lako. Beste toki batean bagina, ekonomikokidiru-iturria izango litzateke, sarrera kobra-tuko zuten, merchandising ikaragarria, denakuniformatuta eta dena kontrolatuta egongozen.

Isun eredugarriak jarriko dituzte, bai, bainahorretan geldituko dira. Maila pertsonaleanbeldurra ematen dit, ni etxe atari batean ego-ten naizelako zain entzierroa hasi arte, kon-tzentratzen eta kaleko presioa jasaten ez ego-tearren. Orain hori debekatua dago etabeldur naiz ez ote didaten isuna jarrikohorregatik.

Zuk zer eginen zenuke?Sanferminak Sanferminak dira eta Iruñekoentzierroak ez dira beste inongoak bezala-koak. Ni oso purista naiz eta uste dut zuri-gorriz jantzita joan beharko lukeela jendeguztiak. Peñetako brusa ere perfekto, bainabesterik ez. Aukera handiak izan ditut publi-zitatea eramateko eta beti ezetz esan dut.Kamiseta zuriak erosterakoan beti merkee-nak hartzen ditut, inolako markarik ez era-kustearren. Hau dena errespetuagatik etabat-batekotasuna ekiditeko. Ezin da onartupertsona batek, zazpi lerro sartu ondoren

�12 2014KO UZTAILAREN 13A

Page 13: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

2014KO UZTAILAREN 13A 13�

JULEN MADINA

eta txankletak jantzita, goizeko seietan era-bakitzea bat-batean baietz, korri egin nahiduela. Batzuek diote entzierroa askea dela.Ados. Parte hartzeko bai, baina ez norberaknahi duena egiteko. Arropa edo oinetakoegokiak eramatera behartzea ez da askatasu-naren aurkako atentatua. Ni iaz BuñolekoTomatinan izan nintzen. 5.000 pertsonakoherrixka batean 40.000 sartzera iritsi zirenaurreko urteotan. Orain, aldiz, sarrerak sal-tzea erabaki dute. Iaz han zeukaten sentsa-zioa zen bertakoek berreskuratu dutelahaien festa. Hemen ere erabaki beharko da:kontrolpean hartu edo kolapsatu. Irauteanahi dugu ala ez? Nik garai onenak ezagutuditut eta joan naiz egokitzen, baina pena ika-ragarria ematen dit entzierroa norantz doanikusteak.

Hiri kondaira ala egia da tour operatzailebatzuek entzierroaren ibilbide barruan uztendituztela turistak entzierroa bertatik ikusteko,inolako babesik gabe?Hori egia da. Eta aurten ere etorriko dira.Hori larria izanik ere, entzierroa hasi bainominutu gutxi lehenago bat-batean laurogeipertsona sartzea, seguruena diru truke, nor-baiti poltsikoa berotuz eta debeku guztiengainetik, ikaragarria da. Zerbait gertatuz gero,nor da erruduna? Utzikeria hutsa da.

Aurten lasterka eginen duzula esan duzu.Baina zuk ez al zenuen azken agurra egin2010ean?Bai. Alaba txikia, Aisha, jaio zenean. Gauzaasko elkartu ziren: berrogei urte jarraiankorri egiten, 2010ean oso gaizki bukatunuen fisikoki –erorketa baten ondorioz miu-rek hankapean hartu eta eskuineko giharguztiak makalduta utzi zizkidaten– eta neka-tuta nengoen hemengo presioaz. Ziklobaten bukaeran nengoela sinetsi nuen. Besteherri batzuetan jarraitu dut korritzen, Tafa-llan, Tuteran… baina Iruñera hurrengo

urtean ez nintzen joan. 2012an team buldinglan bat egitera etorri nintzen eta iaz lehenegunean balkoi batetik ikusten nengoelabarrutik hiltzen ari nintzela sentitu nuen.Bosgarren pisu batean nengoelako, bestelajauzi egingo nukeen. Jokin Zuasti, nire lagu-nak, esan zidan tontakeriak alde batera uzte-ko eta korritzera sartzeko. Lau entzierrotanaritu eta sentsazio izugarriak izan nituen.Oso ondo ikusi nuen neure burua fisikokieta psikikoki. Gustatuko litzaidake presiorikgabe joatea baina onerako eta txarrerako eznaiz anonimoa. Orain proiektu turistikoberriari bultzada emateko hantxe aritukonaiz.

Buñoleko Tomatinarako sarrerak saltzen dituenSpain Tastic! enpresa valentziarraren eskutikantolatu duzu proiektu berri hau. Batzuk hasidira trufaka Julen Madinaren balkoia delaeta…Bai, eta prentsan jarri dute ez dakit zenbatdiru kobratuko dudala pertsona bakoitza-rengatik. Baina hori tour operatzaileakkobratzen duena da, gero nik jasotzen duda-na askoz ere gutxiago da. Eta hala balitz ere,zer? Zer arazo dago norbaitek hori ordaindunahi badu? Iruñean Sanferminetan denekkobratzen dute: kazetariek, argazkilariek,tabernariek… Aukera ekonomiko bat dagohor, baina ematen du ni hor sartzea ez delazilegi. Entzierroa zer den eta festen nondiknorakoak turista batzuei erakusteko eskubi-derik ez dut? Egiten dudana egiten dudala,beti ikusiko da gaizki sektore batzuetan. Nirigustatzen zait enpresa honen planteamen-dua, ni neu askotan turista kortxo sentitu nai-zelako: toki batera joan eta gauzak gainetikikusi baina ezer ulertu gabe. Kanpotarreierakutsi nahi diet zer diren tradizioak, non-dik datozen eta zergatik egiten diren. Nireustez horrela pertsona horiek festa bestemodu batez biziko dute eta gehiago maitatu-ko dute hiria. Zilegi izateaz gain, polita ere

Inbidia“Iruñea hiria da,baina izaeraz osoherri txikia etaoso polarizatua.Dena da zuria edobeltza. Ez dagogrisik”.

Basatia“Zezenzaleokaurkari pila dugueta lehena Europa,askok ustedutelako hau festabasati bat besterikez dela. Entzierroalibrea bai, bainadenak sokamotzean lotuaegon beharkoluke, ongiantolatua. Bestemezu bat zabaldubehar dugu”.

Page 14: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

JULEN MADINA

�14 2014KO UZTAILAREN 13A

bada. Horregatik kritikak jasotzea ez dutulertzen. Ematen du Julen Madinak egitenduen guztia gaizki dagoela.

PTV (de Pamplona de Toda la Vida) bazina,desberdina litzateke?Agian bai, ez dakit. Badira batzuk gipuzkoa-rra izatea barkatzen ez didatenak. Nahiz etamilaka urtetan joan Sanferminetara, betiizango naiz kanpotarra. Kritika ugari eta por-taera benetan bortitzak ere jasan behar izanditut entzierroen kontura. Batzuek betidanikentzun dute protagonista izan nahi dudala etaukondokadak ematen ditudala zezenen alda-menean jartzeko eta hori sinesten dute itsu-itsuan, ni ezagutu egin gabe ere. Norbaitepaitu baino lehen, ezagutu egin behar da.Hiru aldiz gertatu zait, esate baterako, pertso-na bat etortzea nire atzetik eta zezen saldoapasatzerakoan haien kontra bultzatzea.Heriotza mehatxuak ere izan ditut eta 2004anharrapaketa izan nuenean pankartak eta guztiatera zituzten zezen plazara. Hori dena zerga-tik? Azterketa soziologiko bat egiteko modu-koa. Jende asko agurtzera eta besarkatzeraetortzen da, baina beste batzuek oso modubortitzean tratatzen naute, hori bai, hurbildugabe. El conquistador del fin del mundo saioanagertu ondoren jende askok esan dit ez zekie-la horrelakoa nintzela.

Aurtengoak San Fermin bereziak izanen dira? Bai, desberdinak. Hala ere aurten bezerogutxi espero dugu proiektu berriarekin osoberandu jarri delako martxan. Horrez gainAEBetatik deitu didate egunero, behinentzierroa bukatutakoan, haren kontakizu-na egiteko Los Angeleseko telebista batera-ko.

Estatuko telebisten eskaintzarik ez duzu izan?Nik uste dut aukerak banituela telebistaespainiarrean, baina duela bi urte kritikak

egin nizkien eta aurten bazterrean utzinaute. Ulertu zuten nik kritika egiten nielafutbol partiduak balira bezala ematen zituz-telako entzierroak eta ez omen zitzaien gus-tatu.

Adarkadak jaso zenituenean zer sentituzenuen?Ezina. Ezintasun hutsa. Adar ziztadaren soi-nua, zezenaren bufadak eta apatxen harra-mazkek zoruaren kontra ateratzen zuten erreusaina ditut gogoan. Une horretan ez nuenminik sentitu, ipurditik hartu eta altxatu nin-duen arte. Neure buruari denbora guztianesaten nion ez mugitzeko, lasaitzeko eta tau-padak kontrolatzen saiatzeko ahalik eta odolgutxien galtzearren. Oso hotza naiz horreta-rako. Iruñean mediku eta baliabide onenakdaude eta horretan pentsatzen ahalegintzennintzen.

Zezenketen aurkakoak gero eta gehiago dira. Eztabaida horiek batzuetan oso demagogi-koak dira. Zezenzalea naiz eta ez toreroza-lea. Zezen hauek hazten badira halako fes-tak egiten direlako da. Arraza artifiziala da.Niri ere ez zait gustatzen animaliak sufri-tzen ikustea, baina zikloaren bukaera da.Lau urtez bizi dira baldintza onenetanhorrela amaitu aurretik. Tristeagoa irudi-tzen zait behi, txekor edo txerrien bizimo-dua eta horretaz ez da horrenbeste hitz egi-ten. Intelektualki animalien min horionartzea kosta egiten zait zezen-zalea naizelako, baina loturazuzena ikusten dut haien exis-tentziaren eta zezenketenartean. n

“Bisitari dirudunak eta adeitsuak Sanferminetaraetortzea denontzat onuragarria da, baina badirudihemen batzuek hori ez dutela ulertzen. Leporatzendidate entzierroaren kontura aberastu nahi izatea,eta berdin jokatu dute Entzierroaren Museoarenedo Kukuxumusuren aurka. Museoa zabaldu zue-nak izugarrizko kritikak jaso zituen, laguntzarikbatere ez, eta azkenean kanpora joan da bizitzera,eta Kukuxumusuko Mikel Urmeneta batzuek osogaizki tratatu dute, oso ideia on eta erakargarriakizan arren”.

Goi mailako turistak

AZKEN HITZA

Page 15: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

2014KO UZTAILAREN 13A 15�

PREKARIETATEAREN AURPEGIAK

Mario José Méndez dut izena, 40urte ditut eta duela bost urte iritsinintzen Nikaraguatik EuskalHerrira. Lasarte-Orian bizi naiz etaalokairuko pisu batean nago bilagunekin.

2009AN IRITSI NINTZEN Donostiara, lanera,Nikaraguan nire negozioa moldatzeko dirupixka bat egin eta itzultzeko asmotan. Men-debaldea aztoratu duen krisiaren hastapene-tan, banekien atzerrian ez nintzela nire arloanarituko eta edozein lan egiteko kontzientzia-tuta nentorren. Jatorriko herrialdean kontu-hartzaile lanetan aritzen nintzen eta esperobezala, hemen adineko emakume bat zain-tzen nabil orain.

Lehen hilabeteak astean behin emandakoelikagaiekin antolatu behar izan nituen nolaedo hala, eta gizarte-laguntzaileen babesaizan nuen laguntzak eskatzerako orduan.Baina lanera etorri nintzen eta pixkanakaegin dut nire bidea. Lanbidek eskainitakogeriatria ikastaroa egin nuen eta hortik heldunion adineko pertsonen zaintzari. Urte etaerdiz interno aritu nintzen beharrean, etaorain arratsaldetan zaintzen dut emakumebat Errenterian. Ez naiz geldirik egotekoaeta goizetan, egin ditzakedan lanen bila ari-tzen naiz, hilabeteko soldata txukun xamarbat jasotzeko.

Orain urte erdi pasatxo DonostiatikLasarte-Oriara etorri nintzen bizitzera,garestia baita hiriburuan bizitzea; gastuhandiegirik egiten ez badut ere, nire asmoe-tarako diru zati bat gordetzen saiatzen naizeta beste zati bat amari bidaltzen diot hile-ro. Dena den, ni askoz ere gutxiagorekinbizitzen ohituta nago Nikaraguan, eta bizi-modu hau niretzat luxua da. Badakit ez dau-kadala izugarrizko soldata, baina behardudanerako nahikoa dut. Nire gauzatxoakegiten ditut, nire gastuetarako ailegatzenzait eta itsasoz bestaldera diru bat bidaltze-

ko ere ematen dit. Egia da, etorri nintze-nean diru-sari altuagoa jasotzea esperonuela eta lehenago itzultzea, baina luzatuegin beharko dut pixka batean nire egonal-dia. Hor arazo handiagoa egon liteke: bote-re mugimendu batzuk badaude Europanazken hauteskundeetan islatu direnak,eskuin muturrarenak, eta horrek zer pentsa-tua ematen dit, agian ez dugu horren errazaedukiko geratzea. Melillakoa ikusita, gaine-ra, Espainiak Immigrazio Legearen errefor-ma egiteko aitzakia badauka, eta atzerritarkolektiboarentzat egoerak okerrera egindezake.

Bitartean, lanean jarraitu beharko dugu.Ez dago inorentzat erraza baldintza txukunbatzuetan aritzeko lekua aurkitzea, bainahemen harreman-sareak funtzionatzen du.Nik ez dut curriculum bidez lortu lanik,eskaintza guztiak ahoz ahoko truketik iritsizaizkit eta hori da landu behar dena. Ahalden neurrian ingurukoari lagundu behar zaio,eta atzerritarron kasuan askotanhorixe egiten dugu gure artean.Nolabait, beste era bateko gizartelaguntza bat da, etxean edo kan-poan babestuko zaituena. n

| ITSASO ZUBIRIA ETXEBERRIA |

Eskuin muturraren joerak ez dioonik egingo atzerritarrari

“Nik ez dutcurriculum bidezlortu lanik,eskaintza guztiakahoz ahokotruketik iritsizaizkit eta hori dalandu behardena”.

Page 16: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

�16 2014KO UZTAILAREN 13A

“Garaipenik ez da galtzekorik gabe, esperantzara kondenatua…” kantatzen du Garik. Horixeda Sanfilippo sindromearen kontrako borrokan egunerokoa; ate bat ireki da azken

hilabeteetan, baina garaipen handia izan daitekeenak asko du galtzeko.

GAIXOTASUN ARRAROAK

ORAIN GUTXI egin da gurean ezagun gaitzneurodegeneratibo hau, kasu gutxi badira erebadaudelako batzuk Euskal Herrian, eta duelahilabete batzuetatik argi txiki bat piztu zaiela-ko: tratamendu berri baten aukera. Oier Iriba-rren Aizpurua da gaixoetako bat, eta beregurasoek gaitzaren xehetasunak eta aurre egi-teko aukerak azaldu dizkiote kazetariari.

Orain arte erremediorik gabeko bilakaeraizango zuenak, AEBetan egiten ari direnentsegu kliniko bat du mahaigainean. Baina hemen inguru-ko haurrengan proba egitekohiru milioi euro behar dira.Ezin, ordea, aukera izan lite-keenari muzin egin eta ezagunegin dira Stop Sanfilippo elkar-teari sostengu ekonomikoaemateko Euskal Herrian anto-latutako jaialdi, bazkari-afari eta ekitaldiak.

Sanfilippo sindromea, funtsean, entzimabatean akatsa izatean datza. Gizakiok muta-tutako ehun bat gene izaten ditugu, eta muta-zio horietako batek eragiten du entzima jakinhorren akatsa. Ez da ohikoa, ehun pertsona-tik batek izaten baitu gene espezifiko horrenmutazioa eta gainera errezesiboa da –ez daazaleratzen–. Hots, ondorengoaren genetikanmutazio hori gainjarri eta eragina izateko,ezinbestekoa da guraso biengandik jasotzeagene mutatua.

Entzima jakin horren helburua gorputzakproduzitutako toxinak kanporatzea da, bainabere funtzioa ondo bete dezan toxikoak erre-ko dituzten proteina batzuk fabrikatu behar-ko lituzke; horrek huts egiten badu, kanpora-tu beharreko toxinak zeluletan pilatzen dira.Bukaera latza dakarkie gaixoei, tratamendurikezean nerabezaroan hiltzen baitira.

Gaitz neurodegeneratibo honek baditu laumota: A, B, C eta D. Lehena da bortitzena eta

Euskal Herrian A motako lau kasu dira eza-gun: Ibarrako Oier Iribarren Aizpurua etaBilboko Araitz, Ixone eta Unai Gartzia Gar-tzia anai-arrebak. Iribarreni 2 urterekin diag-nostikatu zioten Sanfilippo, ama, IzaskunAizpurua, bigarrenaren haurdun zegoela.Maite alabak, ordea, ez du Oier anaiarengenetika jaso eta aipatu entzimak ondo egitendu lan. Sanfilippo A-k burura eragiten dugehien eta amak ondo gogoratzen ditu medi-

kuaren hitzak: “Gaixotasunhonek gorputza miazkatu etaburua jaten du”. 6 urte ditumutikoak eta lau urte darama-tzate sei hilero Gurutzetakoospitalera joaten, gaitzarengarapena aztertzera. Orainurte erdira arte, ezagutzenzuten Euskal Herriko A mota-

ko kasu bakarra Iribarrenena zen, baina Bil-boko familiaren berri izan zuten.

Garai bertsuan jakin zuten, ordura arte tra-tamendurik ez zeukan gaixotasunarentzategon zitekeela zirrikitu bat, tratamendu gene-tiko bat. AEBetako Abeona Therapeuticszientzialari taldea ari da azken hamar urteetanikerketa honetan lanean, eta orain arte sagueta txinpantzeekin egindako esperimentuakondo atera ostean, gizakietan probatzekoakdira orain. Haurrekin emaitza onak emandituen tratamendu genetiko bakarra dagoeginda gaur arte, Bartzelonan, eta hau izangolitzateke bigarrena, ondo ateraz gero. Zaine-tatik, gaixoak mutatuta duen genearen pare-koa sartzean datza, ondo funtzionatukoduten entzimak sortu eta besteak ordezkatze-ko. Esperantzak bultzatuta, Stop Sanfilippofundazioa lanean ari da zientzialariak honaekartzeko. Esan bezala, ordea, horretarakohiru milioi euro bildu behar dituzte, eta den-bora kontra du gaitz neurodegeneratiboak.

Tratamendu genetikoaSanfilippori aurre egiteko

Testua eta argazkia:

| ITSASO ZUBIRIA ETXEBERRIA |

Sagu eta txinpantzeekin egindakoesperimentuak ondo atera ostean,tratamendu genetikoa gizakietanprobatzekoak dira orain

Page 17: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

2014KO UZTAILAREN 13A 17�

Ondorengo asteetan Abeona Therapeutic-seko zientzialariak etortzekoak dira, ikerketaegiteko zein baldintza dauden ikustera, etabadirudi 2014ko urte bukaera edo 2015ekohasiera inguruan Gurutzetako ospitaleanentsegua egin dadin saiatuko dela Osakidetza.

Milioi bat euro lortutaUrte hasieran ikerketaren berri izan zutene-tik, behar duten diruaren heren bat eskuratudute. Stop Sanfilippo Madrilgo fundazioakbideratutako kanpaina da, eta beraz, dirualeku ezberdinetatik iritsi da. Euskal Herritikheldu da diru kopuru handi bat, batetik Bil-bon eta inguruan egin diren kanpainetatik,eta bestetik Tolosaldean antolatutako hainbateta hainbat ekintzetatik. Oier Iribarren Aiz-puruaren gurasoek biziki eskertzen dutemodu batean edo bestean herritarrak ematenari diren laguntza. Herri bazkariak, jaialdiak,pailazoak, kontzertuak, aizkolariak, herri las-terketak… izan dira Tolosaldean, Goierrineta Nafarroan azken hilabeteetan, guztiak

haurra laguntzeko. Uztailaren 3an egin daudara aurreko azken ekitaldia, Alegian: Eus-kal Herriko bost sukaldari ezagunek afariaprestatu zuten 150 lagunentzat. Nahikoaeskatu dutela eta bizilagunek, taldeek, komer-tzioek, ikastolak… oso ondo erantzun dutelaaipatu dute gurasoek, eta irailera arte behin-tzat giroa baretzen utziko dutela. Hori bai,irailerako hasiak dira beste ekintza batzukantolatzen: adibidez, Ibarrako taldetxo batekeskainita, batelekin elkarteen arteko lasterke-ta egingo dute errekan barrena eta irailaren27rako Su Ta Gar eta Vendetta bezalako tal-deen kontzertua dute buruan.

Sei hilabetean, gaixotasunari begira egotetikaukera izan litekeenari heltzera igaro dira hain-bat guraso, tartean Oierrenak, Kepa eta Izas-kun. Entseguak emango dituen emaitzekinguztiz ziur egon gabe baina dagoe-nari eutsiz, berau dute itxaropena,beste alternatibarik ez baitute eza-gutzen, semeak nerabezaroarenostean bizitzen jarraitu dezan. n

Oier IribarrenAizpuruak 6 urteditu. Irudian, Kepaeta Izaskungurasoekin etaMaite arrebarekin.Entzima batean duenakatsaren erruz,Oierrek ezin ditukanporatu gorputzaksortzen dituentoxinak.

���������������

������������������������ ����������������������������������

Page 18: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

18 � 2014KO UZTAILAREN 13A

IRITZIAREN LEIHOA

AURREKO ARTIKULUA BUKATU eta handikbost minutura gertatu zen Juan CarlosBorboikoaren abdikazioa. Hilabete honekzer esan eta zer hausnartu eman du, noski.

1. Zergatik abdikazioa une honetan? Biarrazoi garbi ikusten ditut. Espainiakoerregearen egoera ez zela ona begi-bista-koa zen, eta honetaz pentsatuko zuten(nortzuek ez badakit ere). Baina bi eragileerabakigarri eman dira: Europako hautes-kundeetako emaitzak eta Cristina Borboi-koaren aferak ekarri duen egozpen pena-la. Hauteskundeetako emaitzen eraginagarbia da: indar politiko batzuen gorakadaeta orain arte Koroaren sostengua izanden PSOEk bermatu ahal ez izatea etorki-zunean Koroari buruz har zezakeen era-bakia. Prozedura penalaren ondorioa erefaktore ukaezina izan da, azken finean ala-baren ustezko delituzko jarduera bereerregealdian burutu zen.

2. Zer egin zitekeen egoera horrenaurrean? Aukera berria eta paregabea zenmonarkiaz hausnartzeko eta irtenbidedemokratikoa emateko. Monarkia-demo-krazia eztabaida talde politiko eta sozialdesberdinek planteatu dute oso era sin-plean baina garbian: nahiz eta estatudemokratiko batzuek monarkia izan esta-tu sistema, gizarte eta erregimen politikodemokratikoagoak lortzea posible daestatu horietan ere. Edozein estatuburuKoroaz betetzeak ez du zentzurik: talkaegiten du arrazoi politiko eta filosofikoa-rekin eta pertsona guztion berdintasunprintzipioarekin. Monarkia sistemak espa-rru ilun asko ditu eta ez dauka iluntasunhori argitzeko azalpenik. Baina, gainera,monarkiek herriaren legitimaziorik ez

badute, Juan Carlos Borboikoarenak badi-tu beste bekatu batzuk: a) bere jatorria,Francok izendatua izan zelako, II. Erre-publikaren aurka estatu kolpe militarraeman, gerra krudel eta diktatura gogorraezarri eta gero. Eta ez dago esaterik beka-tu hori 1978ko Konstituzioak garbituzuenik, batetik, “trantsizioko ituna” iraga-nari beldurrez eta militarren presioz eginbaitzen; bestetik, Konstituzioari baietzaeman ziotenek ere, pakete oso bati emanziotelako, eta azkenik, Francoren erregi-men krudelaren aurka hitzik ere ez duela-ko esan bere erregealdian; b) gainera,monarkia zehatz honek badu bestelakolegitimazio gabezia, jarduera zintzoakematen duena: ez da inolako gardentasu-nik egon –ez diru kontuetan, ezta bestearloetan ere–; ez da inolako kontrol parla-mentariorik egon –hau alderdi politikonagusiei leporatu behar zaie, noski–, etazentsura gogorra aplikatu da orain osogutxira arte.

Bazegoen, bai, zer hausnartu eta zererabaki. Baina alderdi politiko nagusiek ezdute nahi izan, estatua eta herria bideparalelo eta harremanik gabekoak baili-ran. PSOEren erantzuna penagarria izanda: arima errepublikarra dutela esan etamonarkikoki jardun.

3. Eta ez dira horrekin konformatu, ez.Gainera, errege ohiari azken oparia egindiote: forudun bihurtu, inolako kargupublikorik ez duen herritarra. Hori edoherritar moduan erantzun behar izatea.

4. Borboikoek konpainia ederra etaeraginkorra izan dute orain arte, bainagero eta urrunago daude herriarengandik.Aukera ona galdu dute errege aldaketaestatuaren sistema aldatzeko. Hala ere, baiKatalunian eta bai hemen ere, aukera gar-biak daude horretarako. Baina Espainiakoherriak ez zuen horrelakorik merezi: erre-ferendum bat merezi zuen monarkia edodemokrazia aukeratzeko. Ni errege berriabanintz, hau da, Espainiako Felipe VI.a,Gorteei eskatuko niekehorretaz galdetzea herriari.Baina horren logikoa dena ezda gertatuko, noski. Ez kon-painia horrekin. n

Borboiak eta konpainiaDA

NI

BLA

NC

O

Bazegoen, bai, zer hausnartu eta zererabaki. Baina alderdi politiko nagusiek ezdute nahi izan, estatua eta herria bideparalelo eta harremanik gabekoak bailiran.PSOEren erantzuna penagarria izan da:arima errepublikarra dutela esan etamonarkikoki jardun

GarbiñeBiurrunMancisidor �

LEGELAR IA

Page 19: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

2014KO UZTAILAREN 13A 19�

GORA PRO NOBIS - IRITZIAREN LEIHOA

Asisko Urmeneta �

Page 20: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

IRITZIAREN LEIHOA

2014KO UZTAILAREN 13A�20

UZTARITZEKO Herriko Etxeak bere ere-muan euskara hizkuntza ofizial izendatze-ko deliberoa hartu du. Biba zuek! Nazioar-teko legedian atzeman du horretarakooinarri juridikoa, edo etikoa, edo bietariknahasian. Frantzian frantsesarenak baitirahizkuntza eskubide guziak, euskaldunak,bretoiak, korsikarrak, okzitaniarrak, kana-kiak... ez du hizkuntza eskubide aitorturik,ez bada frantsesez mintzo delarik. Eta hiz-kuntza baztertuen aldeko borroka juridi-koa lege zirrikituak bilatzera kondenatuada engoitik, lege frantsesen zirrikitutxoak,edo lege bide nazioartekoak.

Ez dakit suprefetak markatutako labi-rinto juridikoetatik Laborantza Ganbaraatera zen bezain bizirik edo Seaska Ikasto-la atera zen bezain zauriturik aterako oteden Uztaritzeko Herriko Etxea. Agian,ofizialtasun hori baliorik gabe utziko duepaile elebakar batek. Ez nau ni horrekgehiegi kezkatzen. Benetan eta gehienaxola zaidana Herriko Etxeak berak izen-dapen hori eguneroko praktikaerrealera eramateko pentsatuadukeen bidea da

Uste dut horretan delaauzia. n

BARTZELONA, LARUNBAT ARRATSEAN. Hiria bisitarizlepo, ekainaren azken asteburuan. Espainiako plaza-ren eta Paraleloaren arteko gunean, Prideparadea. LaRamblan, ohiko turista eta bisitariak paseoan, festara-ko jantzirik, dotore. El Liceu-ren ate nagusian, ehun-ka lagun antzokira sartzeko zain. La Ramblan goraeta behera ari diren gehienak ez bezala,bartzelonarrak, katalanez mintzo, etatarteka-marteka gaztelaniaz. Massanaeskolaren 85. urteurrena ospatzekosaiora joanak, 15 bat euroren trukeMaria del Mar Bonet eta Pau Riba kan-tariak eta zenbait poeta katalan handi-ren hitzak entzutera. Janzkeran ereRambletan dabiltzanekin zerikusi gutxiduen jendea.

Irakasle baten aholkuari heldu, etaene hiriko eraikinei bisitari baten begie-kin egiten diet so batzuetan, lehen aldizikusiko banitu bezala. Eraikinei, kaleeieta jendeari. Huts egindako saioak diraia beti: zaila da nork bere burua beste-renganatzea.

Iruñean turista andanekin topo egi-tean ere, haietako bat banintz bezala irudikatzen dutnire burua, etxekoek beharrezko ez duten eta kanpo-koei behar dutena adierazten ez dieten kartelak deszi-fratzen, adibidez. Saiatzen naiz ulertzen zergatik jotzenduten hain erakargarri Entzierroaren monumentua:

argazkietarako korrikalari ausartaren plantak egiteaguretzat Eiffel dorrea edo Pisakoa hatz puntarekin uki-tzen ari garen itxurak egitea bezala da.

Bartzelonako asteburuan, bertako bilakatu ginenordu pare batez, etxeko, Massanaren urteurren-ema-naldian. Jende gutxi ohartuko zen turista ginela, katala-

nek eta euskaldunok partekatzen dugundiskrezioa lagun. Ilusio hutsa: behin kale-ra irtenda, bisitari ginen berriro, arrotz.

Senide eta lagunei kontatze alderakultura arrotzetan blaitu bai bainaberaien hiriko museoak bisitatzen ezdituztenak. Hori dira –gara– turistak,Adriana Aguirrek Bartzelonako turis-mo-gehiegikeriez ari denPros“tourist”ución artikuluan(www.arquitectura-politica.org) eman-dako definizioan. “Turista batek galde-tzen badio bartzelonar bati zer bisitatubehar duen eta zer ez, bartzelonarrakesango dio La Mina auzora ez joateko,eta La Ramblara hurbiltzeko, baina,egiatan, bartzelonar turismofobikoabeti saiatuko da giza estatuen, arrosen

eta oroigarrien oihanean ez sartzen”.Turismoko irabazien parte bat tokikobalioak defendatzera bideratzea proposa-tzen du Aguirrek. Etxean bisitari bagina,eta kanpoan herritar... n

Bisitari etxean, herritar kanpoan

Inma ErreaI TZULTZA ILEA �

Bartzelonakoasteburuan,bertako bilakatuginen ordu parebatez, etxeko,Massanarenurteurren-emanaldian (...).Ilusio hutsa: behinkalera irtenda,bisitari ginenberriro, arrotz

Amets Arzallus�

BERTSOLAR IA

DA

NI

BLA

NC

O

DA

NI

BLA

NC

O

Uztaritze

Page 21: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

- IRITZIAREN LEIHOA

� 212014KO UZTAILAREN 13A

GIZA ESKUBIDEAK. KONPONBIDEA. BAKEA. Horie-xek aurtengo urtarrilaren 11ko manifestazio handia-ren lemak; Bilbon. Martxoan, Bakerako Foruma eginzen Baionan. “Prozesua bide onean doa” esan zuenBrian Currinek. Ekainean jende nasaia bildu zenBaionan, Bake Bidearen “Ni ere banoa!” lemapean.Lehentxeago, Durango eta Iruñea lotu zituen gizakatea ekimen oso adierazgarria izan zen. Aro berriak“gure esku dago” leman hartu du funtsa.

Bestelako aldarrikapenak ere badira EuskalHerrian, lan, kultura eta gizarte eremuetan. Funtsez-koak denak. Edonola ere, “normalizazio politikoa”finkatzeak –biktimen, presoen etaiheslarien egoerak konpontzeak–lehentasuna hartu behar du jendar-tearen normalizazio bidean.

Europako hauteskundeak –Esta-tua gobernatu duten PSOEren etaPPren ahulezia agertu dutenak– etaFelipe VI. erregearen izendapena ere oso esangura-tsuak izan dira. 40 urteko diktadura frankistaren eta40 urteko “demokrazia juankarlista”ren ostean, tran-tsizio berrian gaude. Bai ote? 1975-80 urteetako tran-tsizio trauskila, aro berrian taxuz gauzatu al liteke?

Aro berriaren aldeko premisak: Europan gaude.Kataluniak hartu duen bidea seinalagarria da, baitaEskoziako prozesua ere. Estatuan Podemos eratu da.Ahal Dugu hego euskal lurraldeetan. Euskal Herrian,Gure Esku Dago, Idiazabalen jaiotako ekimena,Goierrira hedatua, Euskal Herrian zabaltzen joannahi duen filosofia da.

Trantsizio berrian gauzatu daitekeena ordea, ezdago herritarron ahalmenaren arabera soilik. Aipatu

bi herrialdeetan gertatuko denak euskal burujabeta-sunera bidean eraginen du. Augurio bat: Europareneta estatuen egiturak aldatzeko beste 30 urte beharbadugu, malo! Statu quo zaharra berrituko ez den sei-nale –bigarren trantsizioari ere bosturteko epeaantzematen diot–.

Gure Esku Dagoren ahalmena datorren udazke-naz gero antzemanen da. Garai zailetan “lehiatu”beharko du: datozen urteetako herri eta foru hautes-kundeetan (Nafarroako Parlamentukoa barne),Eusko Legebiltzarreko eta Espainiako Kongresukobozen artean.

Nafarroako norabide politikoagakoa da Hegoaldearen geroan. Ipa-rraldekoa, berriz, motelago doa. Alta,Hegoaldean ez bezala, paradoxikoki,tokiko indar politiko sozialen –aber-tzaleak izan edo ez– noranzko bideaurratuago dago jendartearena baino.

“Gure esku dago” berealdiko lema begitandu zait.Hala ere, fenomeno sozial berriak abertzaletasun kla-sikoaren mugak gainditu beharko ditu, bere xedeaklortuko baditu. Hots, giza eskubideen funtsa bereegiteaz gain, sostengatzaileek barneratu beharko dutelemaren funtsa ez dagokiola ez lurraldetasunaren, ezestatuaren ez independentziaren nahiari. “Gure eskudago” norbanakoak erabakitzeko daukan eskubideandatza. Gure Esku Dagoren “arrakasta” azken 30urteetan abertzaletasunak nozitu duenezker abertzalearen abangoardia politiko-aren eta EAJren anbiguotasunaren sin-drometik askatuko den araberakoa izanenda. n

Gure esku ote?

DA

NI

BLA

NC

O

Mikel Asurmendi � ARGIAKO KAZETAR IA

1975-80ko trantsiziotrauskila, aro berriantaxuz gauza al liteke?

Page 22: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

22 � 2014KO UZTAILAREN 13A

IRITZIAREN LEIHOA - ZIRTAK

SAN JOAN suaren bueltan gauza zaharrak erretzea etaasmo berriak sutzea maite izan dut beti. Aurtengosuaren bueltan ere izan ziren adio esan eta agurtubeharrekoak. Besteren artean, ARGIA aldizkari hone-xetarako egin izan ditudan Zirta hauek.

Urtebete pasatxoz aritu naiz leiho honetatik zueibegira eta zuei hizketan, baina heldu da akabera etahauxe da despedida. “Hemen su horren bueltan dan-tzan gabiltza” eman zion bertsoari amaiera AmetsArzallusek 2009ko Euskal Herriko Bertso Finaleansua gaitzat eman ziotenean. Bertsoa zen orduko har-tan sua eta bertsozaleak suaren bueltakoak. Zuek etani ere su honen bueltan aritu gara, idatzizko su honenbueltan. Eskerrik asko horregatik. Zuentzat idazteakgozoki behartu nau zeresana nire barruan bilatzeraeta aurkitzera. Nire buruarekin hitz egiteko tresnaizan zarete. Baina aitor dezadan, sarritan, iruzkingilelan honetan zeresanik gabe aurkitu naizela, nola aur-kitzen naizen, askotan, bizitzan zeresanik gabe.Heldu da ordua, hortaz, beste batek leku hau hardezan eta enbor eta adar berriz egindakosuz argi ditzan zuen gogamenak. Saia-tu naiz nire barruetatik zuenganai-no iristen, nire gogoan sortutakosutxoa zuen laguntzaz ahalikbizien manten zedin. Zuekgabe ez legoke surik. Bainanor dago, egon da suarenbestaldean? Irakurle ezagu-nak, ezezagunak, lagunak:biluztu izanaren sentipenederrarekin agurtzen naiz.

Boris Vian poeta fran-tsesak Je voudrais pas creverliburuan badu J'aimeraisizeneko poema. Catheri-ne François-ek gaztele-rara egindako itzulpenamaite dut, memoriazikasi eta kantatzekoaproposa baita berau-xe: “Yo quisiera/ Yoquisiera/ ser un poetade altura/ que lagente/ de cultura/ porlas nubes me pusiera/ loque pasa/ es que paso/ determinar sepultado/ entre

papeles y libros/ tanto me importan los vivos/ queno me deja contento/ hacer rimas con el viento”.

Ez dakit zenbateraino ote den ezagun idazlejende batek zer sentimendu kontrajarriri aurre eginbehar izaten dion inoizka. Bizitzeko ekintzarenparez pare, idaztearen antzutasuna sentitu izandugunok galderaz betetako motxila eraman ohidugu gainean (idaztearen zertarakoaz, idaztearenzergatiaz, idazlearen funtzioaz...). Baiki, bizitzagaraile irteten da beti, eta idaztearen beharra (pla-zertzat erdiestera iritsi ez garenontzat) alde baterageratzen aldi baterako.

Maialen Lujanbiok arestian aipatutako 2009koEuskal Herriko Bertso Finalean Amets Arzallusijarritako suaren gai berberari erantzun behar izanzion. Emandako erantzuna hauxe izan zen: “Huraasmakizuna/homo habilisena/bazun intentzioa/bazuen sena/bi harrik elkar jota/txispa bat aurre-na/asmakizun haundina/mendetan barrena/sua da

problema/zenbait basorena/edo jakidena/berotzen duena/eta bi

begiradek/sortzen dutena”. Maialenek sentiarazizigun emozio horrexe-kin agurtu nahi zintuz-ketet. Hitz idatzizkosuaren bueltan ibiliostean, aurrez aurre-ko begiraden suezbizitzera banoa. Hor-tik zehar ikusiko duguelkar, hortik zeharsortuko dira begiradaberriak eta su berriak.Zuekin hazi naiz urtehonetan, ibilian haziz.Eskerrik asko. Nirebihotz, bizipen eta sen-tipenak joan dira zuen-

gana. Elkartzen gaituenhitzezko ezleku irreal

honetan aritu gara dan-tzan, idaztearen eta jaso-

tzearen denboraezberdinetan bai,

baina baturik,nolabait. Izan ongi

eta laster arte. n

Iratxe Esnaola� IDAZLEA

Su honen bueltan

DA

NI

BLA

NC

O

Joseba Larratxe

Page 23: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

2014KO UZTAILAREN 13A 23�

ERDIKO KAIERA

LANDER GARROREN soslaiaren hainbaitertz: Sare sozialen erabiltzailea. Polemikaeta kritiko zalea. Telebistako eta dokumen-talen egilea. Euskal gatazkaren zirimolanhazitako ezker abertzalekoa. Gatazka honentraumaren pairatzailea. Argakilaria, kazeta-ria, idazlea...

Nor da Lander Garro?Nire bizitzaren hondarretara iritsi beharkodut galdera horri erantzuteko. Taxuzko zer-bait esateko, alegia.

Polemiko izatearen ospe duzu, kritikoa.Beti kostatu zait pentsatzen dudana ez esatea,

«Idazteak badauka zerikusianorberak daraman zauriarekin»

LANDER GARRO

Orereta, 1975. “Euskal idazlea eta argazkilaria da”, dio bere curriculumak. Gaztaroko Pontika auzoan girotu zuen Kontrarioa lehen nobela. Oraingoan, atzera egin dudenboran. Haur-nerabezaroa birsortu du Gerra txikia nobelan. Hendaia ederki ilustratu du.

Ugarte familiaren istorioa du leitmotiva. Xabi haurra da protagonista, Lander haurraren alter egoa, naski.

| MIKEL ASURMENDI |Argazkiak: Dani Blanco

Lander Garro,Hendaiako Orioauzoko frontoian.Bertan eman zuenhaurtzaroko partebat.

Page 24: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

24 � 2014KO UZTAILAREN 13A

ERDIKO KAIERA -

baina azken urteetan dezente isiltzennaiz. Sinetsita nago askotan esatenduzun horrek ez duela onik ekartzen.Orain, norbait mindu badezaket,badaezpada ez dut ezer esaten. Egia da,beti izan naiz nork bere pentsamenduaadieraztearen aldekoa, zorrotza izannaiz, baina ez polemika zale.

Kazetaria... Hamasei urterekin hasi nintzen argazki-lari lanetan [Bartzelonan ikasi zuen],horretan ari nintzela hasi nintzen idaz-ten. Zuk diozun kritiko izate horri zordiot kazetari izatea. Pasaian bazegoenBrankan izeneko aldizkaria. Egileek niklan egiten nuen tabernan utzi ohi zuten.Egun batean ekartzen zuenari esannion: “Zergatik egiten dituzue horrenazal kaxkarrak? Zergatik ez dituzuebaliatzen egungo teknikak zerbait txu-kun egiteko?”. Harrituta begiratu zidan.Bi aukera zeuzkan, ofenditu edo eginzuena egin: “Aizu, ba, egin ezazu zukazala!”. Azala egiten hasi nintzen etaelkarrizketak ere. Lehen elkarrizketaZinemaldiko Mikel Olaziregi zuzenda-riari egin nion.

Idazle izaeraz zer diozu? Eta idazleez orohar? Idazleak irakurle onak gara hasieran, edoirakurle pasiodunak behintzat. Halako bateanzirrikitu bat aurkitzen duzu eta: “Honetaz nor-baitek idatzi beharko luke” pentsatzen duzu.Idazle denak hasten dira oraindik ikusi ezdutena idatzi nahian. Beno, ni horrela hasi nin-tzen behintzat. Ni Koldo Izagirre eta EiderRodriguezen eskutik sartu nintzen literaturamunduan. Gehien miresten nuen giza klaseaidazlea zen. Euskal Herriko idazleen aurreanbelaunikatzen nintzen, nolabait. Gero mun-duan sartu ahala dezepzio ikaragarria hartzenduzu, deskubritzen duzu idazleak zu bezalakopertsonak direla, zuk dituzun gabeziak, herre-nak, ahuldadeak dituztela. Desamodio fasebatera pasatzen zara. Literatura beste jarrerabatekin ikusten duzu, ironia gehiagoz. Litera-turaren mundua kanpotik begiratzen dutorain. Haurrekin bizikletaz dabilen aita naiz.Literatura... bost axola, nolabait.

2008an Jokin Muñozek Bazka aldizkarian ida-tzia: “Ezker abertzaleko jendeak ironiarekinduen arazoa islatu du Lander Garrok. Ez dutejolas ironikoa ulertzen, edo ez dute ulertu nahi”. Jokin Muñozek arrazoi zati bat bazeukan.Baina nik ironia baino, fribolitatea esangonuke. Alegia, zuk bizitzan eduki dezakezuposizio eroso samarra fribolitatearen jokoa

ulertzeko. Bizi-arnasak eman diezazuke tarteerosoa bizitzeko, baina nik une hartan eznuen tarte hori. Ni kartzelan bi urte luzezegon nintzen errurik gabe. Nik beti eraman-go dut bizitzaren bi urte kendu zidatenekomina. Egoera batek asko mintzen zaituenean,demokrazia deitzen duten horri barre egitendiozu. Zauria hain irekia duzunez, asko kos-tatzen zaizu bromaren jokoan sartzea, berakzioen bezala. Gaur ez nioke erantzungo.

Gerra Txikia nobela idatzi duzu orain. Nobelankontatu nahi zenuena idatzi al duzu?Ez guztiz. Liburu bat bukatzen dudanean, bisentimendu ditut: lehena, sorpresarena. Idaz-ten hastean amaiera inoiz ez dela iritsiko ego-era bizi dut, luzea eta korapilatsua egiten zait.Beraz, sorpresa hartzen dut bukatu dudalako.Bigarrena, eta batez ere, idatzi dudanak etaidatzi nahi nuenak ia zerikusirik ez duten sen-tipena izaten dut. Liburuak badauzka bereapetak, buruan zerbait zenuen eta erabat dife-rente idatzi duzu. Gauza ilunak, gogorrak etadeprimenteak idazten saiatu ohi naiz, bainagero, alde komikoa ateratzen zait. “Zure libu-ruarekin barre egin dut” esaten didate. “Bada,ez zen nire asmoa”, esaten diet. Nik badutumore puntu bat, txispa edo bromarako joera

Nobelagileaperurenatarrakbizi izan zirenetxeko atarian:“Haurtzaroa gurejatorria ere bada,nondik gatozenesplikatzen duenlurraldea. Aizpurdikalea nirehaurtzaroarenmugarrihandienetako batda”.

Page 25: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

2014KO UZTAILAREN 13A 25�

LANDER GARRO - ERDIKO KAIERA

hori. Pertsonon tristezia txistearen bidezezkutatzen duena. Bizitzaren iluna txistearenbidez babestu nahi hori. Groucho Marxensindromea, nolabait esanda.

Haurtzaroa da Gerra Txikiaren leitmotiva.Haurtzaroa oso interesgarria egiten zait idaz-teko orduan. Paradoxikoki, haurtzaroak ez dubakarrik gure jatorria esplikatzen, gu garenalegoria ere esplikatzen du. Zer gara ere hel-duak garenean? Denbora deitzen dugun erru-kirik gabeko makina horren txotxongiloakgara. Denborak aurrera garamatza,etengabe ari gara gure galbidea desku-britzen, eta horren aurrean, ez daukagubaliabide handirik. Haurrek baliabidehoriek bilatzen dituzte. Horregatik inte-resatzen zait haurtzaroa, nerabezaroaedo gaztaroaren kontakizuna.

Xabi da protagonista. Zer du Xabik Lan-derrengandik.Xabi nire alter ego-a da, baina ez da betini, noski. Nik oposizio bidez ondo fun-tzionatzen dut idaztean; Txirri eta Mirripailazoren oposizioan, adibidez. Baina ni eznaiz Xabi lotsatia, bizitzan ez naiz horrelakoa.Noski, badut alde lotsati hori, baina txikitatikikasi nuen harroago agertu behar nuela, beste-la neronek jasotzen nituen belarrondoko guz-tiak, hasteko txikia naizelako.

Hendaian kokatuta dago nobela, Aizpurdi karri-ka gogoan daramazu betiko. Haurtzaroa gure jatorria ere bada, nondikgatozen esplikatzen duen lurraldea. Aizpurdikalea nire haurtzaroaren mugarri handieneta-ko bat da. Bertan ezagutu nuen munduan ezzegoela justiziarik [9 urte zituen], munduanezer ez dela dirudiena, ez dagoela ezer fidaga-rririk. Sistema politikoarekiko lehen ikasgaia“ezer ez da dioten bezalakoa” izan zen.Heriotza ezagutu nuen bat-batean. Niretzatordura arte heriotza abstraktua zen, ez zen

gauza konkretua, ez zuen eraginik nire bizi-tzan. “Niri hori ez zait gertatuko, gurasoei ezzaie gertatuko” uste nuen...

Hala ere, “zuk jakingo zenuen zure munduhorretan herio hurbil zebilela. Erakunde armatubat ari zela tartean...”, esan lezake norbaitek.Erakunde bat zegoela banekien, baina herio-tza gauza abstraktua zen. Telebistako infor-matiboak entzun genituen, pelikulak ikusi,jendea hitzen zela... baina ez nire bizitzan.Bederatzi urterekin galeraren sentimendua

oso lausoa zen. Peru eta Stein hil zituzte-nean heriotzak zentzu osoa hartu zuenniretzat. Alegia, “pertsona horiek ezdira gehiago nire ondoan izango”, uler-tu nuen.

Xabi Ugarte da. Nor dira ugartetarrak?Ugartetarrak familia singularra da, etaera berean normala: guraso langileak,familia ugaria, gabezia ekonomiko handisamarrak dituena, eta engaiamendu poli-tikoa hartzen duena. Gaur egungo mun-dutik begiratuta, orduko hainbat familiak

hartzen zituzten erabakiak mundutik at zeude-la ematen du, baina, ETA fenomeno sozializugarria izan zen, jende asko “harrapatu”zuen. Erabakiak gutxi zeukan intimotik, eraba-ki kolektiboa zen, oso gauza normala.

Xabi Hendaiara etorri eta lasaitasun tristeaezagutu zuen. Hegoaldean jende guztia zegoen nola edo halamundu politikoan inplikatua. Iparraldera iris-tean ez genuen hori ikusi. Iheslari kolektibohandia eta anitza zegoen, non bazeuden obre-roak, burgesak, baserrikoak, portualdekoak,jatorrak, eskuzabalak, mizkinak, denetik. Libu-ruak aniztasun hori jaso du.

Gaur egun Hendaian bizi zara. Aldatu al da?Batere ez. Ordutik hogei urtera hona itzulinintzen, eta izugarria izan zen deskubritzea

“Badut umorepuntu bat,pertsonon tristeziatxistearen bidezezkutatzen duena.Bizitzaren ilunatxistearen bidezbabestu nahi hori”

Page 26: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

26 � 2014KO UZTAILAREN 13A

ERDIKO KAIERA - LANDER GARRO

ezer ez zela aldatua. Hendaia marmotareneguna da egunero. Haurtzaroan izugarri kos-tatu zitzaigun sinestea Euskal Herrian geun-dela. Gero joan ginen deskubritzen aztarrenarkeologikoak: arrantzaleren batek edo zaharbatek okindegian euskaraz egiten zuela, hain-bat kalek euskal izenak zituztela, eta EuskalJaiak, non herritarrak baserritarrez mozorro-tzen ziren. Noski, bederatzi urterekin ezduzu jakintza politiko gutxienekoa esateko:herri bat izan ginen, kolonialismoa eta adua-nak ezarri ziren, frantsesek euskalduntasunaurratu zuten. Ezin diozu “pelikula” hori zureburuari kontatu. Izan ere, “hau Frantzia zeneta hemen ez zen ezer gertatzen...”. Baina,ohituraz, anaia-arrebok kalera ateratzenginen, eta hizketan jarduten genuen luzaz.Uste dut horregatik naizela hain kalakaria.Haurtzaroan hitz egiten genuen bederen.

Gatazka modu zuzenez bizi duena ez dela ego-kia gatazkaz idazteko, esaten da.Gatazka bizi izana ez da desegokia idazteko.Aitzitik, ezin aproposagoa dela esango nuke.Finean, idazleak nondik idazten du? Bizitako-tik eta ikusitakoetatik lehenik, irakurrietatikgero. Gatazka bizi izandakoek gatazkaz idatzidituzten liburuak irakurri ditugu. Esaterako,Primo Levi eredua da, izugarria. Lehenbizi,Auschwitzeko infernua bizi eta kontatu zuela-ko, eta bigarrenik infernu horretako juduta-rren gabeziak kontatu zituelako. Judutar zen-baitek arazo izugarriak ekarri zizkioten Leviri.Nik liburu honetan ere, ETAren ingurukokolektiboaren bizitza kontatzen dut, bainaahuldade eta akatsetan enfasia jarriz. Nobelakzentzu baldin badauka horretan dauka. Nobe-lak ezer laudatzeko bada, ez du merezi. Horre-

tarako omenaldiak daude. Nobelakalfonbra azpiko hautsak atera beharditu. Nobelisten zeregina gertakarienazpian ezkutatzen zena lupa batez kon-tatzea da. Kasuon, familia horrek biziizan zuena, pertsona hauskor horiek.Gertatutakoek jendearengan nola era-gin duten agertzen duena.

“Gogoratu behar ditugun gauzak ahaz-ten ditugu eta ahaztu behar ditugunakgogora etortzen zaizkigu” dio CormacMcCarthy idazleak.Ezker abertzaleko izatearen estigmadaramadala uste dut, eta gehiago epai-tu izan zaidala ustezko ideologiarenga-tik idatzi dudanarengatik baino.Batzuek idazlea baino kaputxadun batlapitzarekin ikusten dute nigan, ETA-ren komando literarioa, nolabait esan-da. Horrek asko amorratzen nau, besteedozeren gainetik idazlea sentitzen

naizelako. McCarthyren zita horren arabera,idazleak ez du idazten bere ideologiatik, inordoktrinatzeko asmoz, mamuak dituelakoidazten du, horiek daramate idaztera. Mamuhorien plasmazio literarioa subjektiboa da, ezideologikoa. Niri doktrinatzeko asmoz idaz-ten diren liburuek nazka ematen didate, lite-raturaren aurkako atentatua iruditzen zaizkit.

“Bere deabruek menperatutako izakia da artis-ta” dio William Faulknerrek. Lander Garrokdeabruak menperatu al ditu?Sorkuntzan hala ere, ez dut mamurik ikusten.Sorkuntzak baditu alde artistikoa eta terapeu-tikoa. Artistak modu kreatiboz sendatzen dubere burua. Bere ariman tirita bat jartzen dunolabait, baina ez da konformatzen edozeintiritarekin. Idazteak badauka zerikusia zauria-rekin, zauritik datorren ego-arekin. Gizakiokbesteen aurrean garena baino ederragoakagertzeko joera itsusi samar horrekin. Baina,zauria eta sorkuntza ezin dira bereizi.

“Tristea dun gerra, maitea, eta ez gudarientzatsoilik” dio Eider Rodriguezek. Bixente Perurenazenaren Blanki emaztea heldu zait gogora.Liburu honen ardatza hori da. Gerrako edogatazka kontuak kontatzean, kontu estatisti-koetan sartzen gara: hemen hainbat hildako,hor beste hainbat. Niri geratzen zaidanahauxe da: zer gertatu da bizirik iraun genue-nekin? Blankirekin, nire amarekin, nire arrebaeta anaiarekin? Hain gertutik gatazka ezagutugenuenok, ezin dugu hura ahaz-tu. Eta historialariek ezin dutehori egoki egin, bizirik geratuginenok hitz egin behar dugu etanobelagileek idatzi. n

“Idazteak badaukazerikusiazauriarekin, zauritikdatorren ego-arekin. Gizakiokbesteen aurreangarena bainoederragoakagertzeko joeraitsusi samarhorrekin. Baina,zauria etasorkuntza ezin dirabereizi”.

Page 27: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari
Page 28: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

ERDIKO KAIERA

2014KO UZTAILAREN 13A�28

PARISEKO Colonel Fabien plazandago Frantziako Alderdi Komu-nistaren Egoitza. Airean astindu-tako banderaren forma hartzenduen kristalezko eraikuntzarenoinetan, harrizko zoruan ireki-tzen den zuloaren eskailerek bun-ker baterako sarrera iragartzendute. Egilearen omenean bataia-tua, Oscar Niemeyer izenekoespazioan gaude.

Sugearen bihurrikeriari jarrai-tuz, harrizko hormetan markotanipinita ageri dira Jacques Tardiren(Valence, 1946) lanaren jatorriz-ko laginak; zirriborro txuri beltzia sinbolistetatik, sei urteko ames-gaizto baten errealitate kolorezta-tura egiten dugu salto. Soldadufrantses baten ikuspegitik LehenMundu Gerraren garapena urtez urte kon-tatzen duen komikia da Tardiren Putain deGuerre! (Casterman, 2008), Oscar Nieme-yer espazioan publikoari zabalik egondena, maiatzaren 15etik ekainaren 20erabitartean.

Lehen Mundu Gerraren mendeurrenarenaitzakiaz idazten dugu. Baina Tardi bezalakointelektualek ez dituzte 1914-1919 urtebitartean izan ziren 63 milioi bikti-men in memoriam-erako soilik sor-tzen beren artelanak. Horretarakobaditugu mundua gidatzen dutenagintariak. Egutegian markaturikditugun data esanguratsuetan bil-tzen dira, mende zein urte batzukatzerago gertatutakoaz hausnar-tzearen itxura egiteko.

Gerra pentsatzea ez da gauregungo auzia. Baina diskurtsobakezaleak hitzetik hortzera dara-biltzaten txontxongilo horien bes-taldean, Bertolt Brecht, SigmundFreud, Jean Giraudoux, FranzKafka, Franz Rosenzweig eta Wal-ter Benjamin bezalako idazle etapentsalariak izan behar ditugu

gogoan. Pertsona ospetsu hauek, XIXmende amaieran, ontologia belizistan egitu-ratuta zegoen mendebaldeko gizartearenkodeak identifikatu zituzten. Zoritxarrez,Historiak berak frogatu bezala, intelektualeta pentsalarien katastrofeak aurreikustekogaitasunak nahiz beraiek saihestera bidera-tutako esfortzuek ez zuten ezertan lagundu.Lehen eta Bigarren Mundu Gerrak, dikta-

dura faszistak, Espainiako GerraZibila eta, hurbilago ditugun bestezenbait aipatzearren, Irakeko gerra,Dorre Bikien atentatua edo Crimea-ko gertakariak, bizi dugun deshuma-nizazioaren froga dira. Eta XXImendean gaudelarik Gerraren aurkapentsatzen eta idazten jarraitzendugu. Zergatik baina? Memoriarekinez al dugu nahikoa? Baliteke oroitze-ko prozesu horretan zerbaitetanhuts egin izana.Jacques Tardiren lana ikusi eta ira-kurri ondoren, Jean Giraudoux(1882-1944) eta bere antzerki lanhandienetakoa La guer r e de Troien'aura pas lieu (1935) etorri zait gogo-ra. Piezaren data eta izenburuari

Gerra Handia eta JacquesTardiren parabola artistikoa

Page 29: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

JACQUES TARDI - ERDIKO KAIERA

� 292014KO UZTAILAREN 13A

erreparatuz gero, Bigarren Mundugerraren ataritan, Homerok idatzi-rik utzi zigun gerra historiko batenaurkako formulazioarekin datorGiraudoux. Probokazioa agerikoada. Eta Tardiren Putain de Guerre!lanari batuta, gerrari gerra deklara-tzea bezalatsu. Gisa honetako idazle eta pentsala-riak, eta bide batez Manuel-ReyesMate filosofoa (Valladolid, 1942)aipatzeari ezinbestekoa deritzot,memoria ulertzeko ikuspegi beradute, prozesu erreflexibo konplexubatetik sortua. Memoria, iragana,oraina eta etorkizunaren artekofusio moduan ulertua da, non hil-dakoen oroimen hutsa baino, ekin-tza aktiboagoa eskatzen duen. Tardibezalako intelektualen lan batenaurrean gaudenean, inguratzen gai-tuenarekiko arduraz jabetzeko kon-tzientzia pizten zaigu.

Gizakiak debekatua du historiaribizkarra ematea, eta orain biziduguna zorigaitz aldaezina balitzbezala hartzen badugu, ezer ikasi ezdugunaren seinale. Oroitzea zerga-tia bilatzea da eta, era berean, gerta-karien norabidea aldatu ahal izanzitekeela imaginatzea. Saihestu ahalizan genuen Lehen Mundu Gerra?Baliteke. Baina iragana beste modubatera pentsatzearekin, aukera berribat eskaintzen diogu orainari.Horrek esan nahi du, iraganeko bir-formulazio horretan bizirautenduen orainaren esperantza delaetorkizunaren proiekzioa.

Lehen Mundu gerra saihestuzitekeen bezala, etorkizuneko edo-zein gerra saihestera bideratu beharditugu gure indarrak. Lortu edo ez.Nolanahi ere, porrota gizakiaren berezkoezaugarria dela onarturik, Historiaren nora-bidea aldatzeko aukera gure esku dago.

Putain de Guerre! ahozkotasunari lotuazaion espresioa da, denok aldarrikatu beha-rrekoa, eta komikian barrena soldadu narra-tzailearen ahotan behin eta berriz topatzenduguna. Irudiak eta hitzak era zoragarriankonbinaturik, gehienetan aurpegia eta ifren-tzua adierazten dutela, helburu jakin bat dute:Lehen Mundu Gerrak gerra guztien parabolaizan nahi du. Gerra ororen absurdua erakus-teko bide artistikoa, alegia.Estatuak ohorezko ekintza bailitzan saltzendigu gerra, jada Homerori aurkitzen diogun

heroismoaren kontzepzioan. Tardiren prota-gonista, alderantziz, gai da berak eta berelagunek lubakietan zain duten heriotzaaurreikusteko. Jaio izana gaitzesten du, berabezalakoak direnak hil behar dituelako abe-rriaren alde. Zentzu horretan, etsaiaren kon-tzepzioa, bere irudikapena, aleman gisaradefinitzen du, aurrez aurre topo egiten dute-nean, egoeraren absurduaz jabeturik, fusilajaitsi eta bizkarra emango diote elkarri.Nazionaltasunaz gaindi, gizata-sunaz hausnartu dute biek. n

Saioa Ruiz Gonzalez

Page 30: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

30 � 2014KO UZTAILAREN 13A

ERDIKO KAIERA - LITERATURA

EUSKAL LITERATURAREN PANORAMAN batzuetan uste-kabeak izan ohi dira. Ohiko kontakizunetatik, estiloe-tatik, narrazio kontuetatik bereizita sorturiko lanak.Eta horietako bat dugu Antxiñe Mendizabalen etaMaite Gurrutxagaren artean eskaintzen diguten Prin-tzesa guztiek dute bere ipuina liburua. Irakurleak liburuaesku artean hartzen duen unetik ikusi ahal izango duirudiak duen pisua kontakizunean, horrelako narra-zioetan izan ohi dutena baino handiagoa; eta irakur-tzen hasi bezain pronto, lehen atalaren aurretik zitabat aurkituko du: “Ezin daitekeenarekin amets eginbeharra dago, litekeena irudikatu eta daitekeena esku-ratu ahal izateko”, eta asmo horrek erakusten diguzein izango den protagonistaren helburua.

Eta liburuko protagonista nagusia, istorioa lehenpertsonan kontatzen digun Raisa dugu. “Raisa danire izena, Mohamed kalifaren hiru alabetan zaha-rrena naiz. Alika eta Falak ia jarraian munduratuziren. Handik gutxira geratu ginen umezurtz, Sami-raren zaintzapean. Gure ama Kalifak bahitu zuengazterik eta musulmanen erlijiora bihurtzera behar-tu zuen (…) Samirak erakutsi zigun amaren beneta-ko izena: Munia.”

Ipuin tradizionaletan bezala Kalifak alabakmehatxuetatik gordetzearren beste gaztelu bateraeraman ditu, Samira neskamearen zaintzapean.Aitarentzako mehatxua, baina, maitasunaren aurpe-giarekin bidaia horren ondorioz azalduko da etaRaisak ihes egingo du Joanesekin iparraldera.

Liburuaren bigarren zatian, Raisaren alaba,Aiora, dugu protagonista, bidaia batean ontzikobeste bidaiari batekin solasean dagoela, eta solashorien artean bere oroitzapenek hartzen dute prota-gonismoa. Eta horrela, errealitatea, bidaiarekinduen elkarrizketa, oroitzapenak… elementu guztienartean sare bat sortzen da Raisa eta Aioraren histo-riaren inguruan, maitasun eta abenturazko istorioak.Amaieran, Samiraren presentziak erabat ixten dukontakizuna.

Liburu harrigarria dela esan dut aurretik, etaargumentua bitxia bada ere, XV. mendeko istorioabat, bahiketak, ihesaldiak, maitasun kontuak… arebitxiago egiten dute idazkerak eta ilustrazioak.Antxiñe Mendizabalek ohikoa ez den poetikotasu-na erabili du narrazioan, esaldi eta paragrafobatzuk sendoak bilakatu arte. Horien ondoanMaite Gurrutxagaren irudi ugari eta goxoek arinta-suna erantsi diote kontaketari. Gainera, oroitzape-nek, kontaturiko narrazioek, istorioa osatzenlaguntzeaz gain, arindu ere egiten dute kontakizu-na; amaiera ezin ederrago eta aurrekoaren adibidegarbia duen istorioa: “Haren begietan barneratunaiz, eta hondarrezko itsaso handi bat ikus dut,lautada amaigabe bat, zeru ertzerainozabaltzen dena”. n

Xabier Etxaniz Erle

Printzesa guztiek dute bere ipuinatestua: Antxiñe Mendizabal.Irudiak: Maite Gurrutxaga.

Elkar, 2014

Aiora, Kalifaren iloba

Gazteen Literatura

Page 31: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

2014KO UZTAILAREN 13A 31�

MUSIKA - ERDIKO KAIERA

90EKO HAMARKADAN, ordura arte-ko punk/heavy dikotomiak eztan-da egin zuen eta sormen askeago-tik askoz errekasto gehiagoisurtzen hasi ziren. Proposamenberri haiek detektatzen eta ezagu-tzera ematen lan handia eginzuten Fermin Muguruzak etaEsan Ozenki diskoetxeko lan-tal-deak. Ahots bereziko neska txikibezain kementsuak gidatuta, Jingode Lunch eta Bad Brains taldeeta-tik edaten zuen Kashbad boskotegaztea izan zen horietako bat,maketa kaleratu berritan.

Negu Gorriak, Banda Bassotti,Radio Bemba eta halako taldehandiekin zuzenean aritu ostean,Egin Txotx lehiaketako finaleraheldu ziren 1996an. Urte bereanKashbad (Esan Ozenki) izeneko diskoa argitaratuzuten. Hardcorea eta reggaea, arrakastatsua suertatuzen emaitza, Hegaz singela tarteko. 1997an gitarrabakarrarekin laukote bihurtu eta Distantzia (EsanOzenki) kaleratu zuten. Ordurako abiadura apur batmoteldu eta intentsitatea hartu zuten, nahiz etaoraindik tarteka reggaeari eutsi, hardcoretik haragoirekita. 1999an, hirugarren diskorako kantuak idaz-ten ari zirela, Gorka taldekidea atxilotu zuten, etaespetxeratu zutenean, taldearen etorkizuna kolokangelditu zen, baina Lisabö taldeko Karlos Osinagagehitu zitzaien, eta Hesiak (Esan Ozenki) plazaratuzuten. Ordurako post-rockaren irmotasun eta ilun-tasuna barneratuta zuen taldeak, baita intentsitateaere. Gorka bueltatu ostean, epe laburrera agur esanzuen taldeak. Taldekideak beste hainbat proiektutanmurgilduta ibili ziren (Sorkun, Fermin Muguruza,Peiremans+, Lau Itzal, Trumbo…). 2007an hirukontzertu soilik emateko elkartu zen Kashbad.

Orain bueltan dator taldea berriro Arrakala (Bon-berenea Ekintzak) lanarekin eta dozenaka emanaldiegin dituzte. Bederatzi kantuz osatutako diskoangiro eta estilo dezente batu dira, baina guztiek tal-dearen zigilua dute. Karlos Osinaga aspaldiko bide-

lagunarekin grabatu dute eta emaitza oso landuta etamimatuta dago. Malabareak riff potente, ia kiribile-koak, zabaltzen du lana eta Sorkunen ahotsa prota-gonista dela, erritmo joko aberatsak ditu. Aita urrea-k Quotsa ekarri dit gogora, stoner oso irekia edoestilo handiko rock gogorra, oso dotorea. Arrakalaspotifyrako hit-a da, goxo jaio eta intentsitatez izuga-rri hazten den pieza ederra, indartsua. Lokatz sideralaxuxurlatuz atseden hartuko dugu. Hortaz gu kantanerritmo tribalek instrumentuei askatasun osoa ema-ten diete. Okila berezia da: stonerretik eta post-pun-ketik pasata, garraztu eta biderkatzen dena, hau ereindartsu. Nor gehiago rock irmo eta jostaria da etailuntzen badoa ere, taldearen marka oso presenteduena. Erraiak-ek punk-rocketik asko dauka, indar-tsutik, ilunetik eta arrisku sentsaziotik. Bukatzeko,90eko hamarkadan Gasteizko Gaztetxearen aldegrabatutako Zuen eskaparateetan sutsua berreskuratudute: taldea zapalgailu rockero bihurtuta, zirrikituedo arrakalarik utzi gabe, eta Sorkunenahotsa gainetik abestu-errezitatunahian. Itzela! n

Iker Barandiaran

Sasoi betean berriro jaio

ArrakalaKashbad

Bonberenea Ekintzak, 2014

Page 32: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

| ANA ZAMBRANO |ERDIKO KAIERA - DENBORA-PASAK

2014KO UZTAILAREN 13A�32

1 3 9 5 4

8 2

4 3 5 7 1 8

3 4 1

4 5

7 5 3

7 9 6 2 1 3

2 9

4 8 1 3 6

Erraza

Zaila

5 3

1 7 3

2 9 6

1 3 4 5

6 8 2 9

9 8 1

9 6 4

2 5

Erraza

Zaila

1

2

3

4

5

6

7

8

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

Ezker-eskuin:

1. Pipi, zeden. Olibondoaren fruitua. 2. Ezin gehiagozko jatea. Urrearen sinboloa.3. Rona. Kaka, ongarri. 4. Herensuge. Azpia. 5. Ikusi (laburdura). Riadeko herri-tar. Zilegi. 6. Bi puntu altuera berean dauden ikusteko tresna. Futbolean, atea zain-tzen duen jokalaria (pl). 7. Kantatu. Apar, hagun. 8. Kalabaza. Muzin egitea.

Goitik behera:

1. Argazkian. 2. Isurbide. 3. Amore eman gabe eusten zaion ustea.Baieztatzeko hitza. 4. Sailburu (laburdura). Zerbait aldarrikatzeko egiten denlanuztea. 5. Egoiliar, biztanle. 6. Otoitza. Sozietate Mugatua. 7. Pinu mota.Argibide. 8. Opaka. 9. Bat ere ez. 10. Euskal mitologiako haitzuloa, Baigorrin.Mendebaldean, zen. 11. Berak. 12. Trikitian, adore emateko. 13. Argi-izpi. 14. Trapu. 15. Ukapena.

Ezker-eskuin:1. Sits, Oliba. 2. Asebete, Au. 3. Rum, Gorotz. 4. Dragoi, Pea. 5. Ik, Riadar,Haizu. 6. Nibel, Atezainak. 7. Abestu, Arrapo. 8. Kuia, Muzinkeria. Goitik behera: 1. Sardinak. 2. Isurki. 3. Tema, Bai.4. Sb, Greba. 5. Egoile. 6. Otoia, Sm. 7. Ler, Datu.8. Opatuz. 9. Batere. 10. Auza, Zan. 11. Hark. 12. Aire. 13. Inar. 14. Zapi. 15. Ukoa.

11 12 13 14 15

875694312

146273958

293851476

729136845

531487269

684529137

957342681

318965724

462718593

128367954

579184362

643529718

354218679

967435821

812976543

796842135

235691487

481753296

Egun gutxi barru Mirenekurteak beteko ditu eta haren biko-tekideari opari polit bat egiteabururatu zaio. Herriko bitxi-den-darik onenera sartu eta belarrita-koak begiratzen hasida. Urre koloreko eus-karriak dituzten piezatxiki kolretsu batzuezlaketu da:

– Hemengo bela-rritako pare honek zerbalio du? –galdetu diodendariari.

– Ez dituzu gustu

eta bista txarra, gero! –erantzundio–. Nik uste, dendan ditugunpolitenetakoak direla... 200 eurobalio dute.

– Ostia! –bota du Anek, pre-zioa entzundakoan.

Eta aldamenekobeste batzuk begiz joeta gero:

– Eta bestehauek zenbat baliodute?

– Horiek?... Bi“ostia”!

Gurutzegrama Sudokuak

Garesti

Soluzioak

LEO

NB

RO

CA

RD

-CC

BY

Kike Amonarrizen umorea

Page 33: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

2014KO UZTAILAREN 13A 33�

ALEA - ERDIKO KAIERA

UZTAILAREN 11TIK 13RAKO aste-buruan antzerkiz bustiko diraLekeitioko bazterrak, Nazioarte-ko Kale Antzerki jaialdia egingobaita bertan. 25 urte daramatzajaialdiak ikusle eta zaletuak harri-tzen eta harrotzen, eta denboratarte honetan ezinbesteko hitzor-du bilakatu da, han eszenaratudiren ikuskari handi eta berritzai-leei esker.

Lekeitioko jaialdiak, EuskalHerriko lehena, urtez urte irau-ten asmatu du eta egun ikusle etakultur programatzaile ugari hur-biltzen dira bertara, azken edizio-ak zer berri ekarriko duen ikuste-ko irrikitan.

Herriak berak ere bat egiten dujaialdiarekin, eta apurka kaleantzerkian aditu bilakatu dira lekei-tiarrak. Egunotan besterik ez daentzuten kale, taberna eta zokoe-tan. Aittitte Txikia herritarrez osa-tutako lantaldea da eta ahaleginaparta egiten du dena ondo ateradadin, urterik urte lortutako emai-tza dugu horren lekuko.

Jaialdirako espresuki sortutakohiru ekoizpenek osatuko dute aur-tengo eskaintzaren funtsa. BataIsaslaboa. Txoriak: Zoroen Itsasoadugu, Dantzaz konpainia garaiki-deak taularatuko duena. Izenean ira-dokitzen den bezala, Mikel Laboa-ren musika du oinarri, eta harekinpianoa jo ohi zuenak, Iñaki Salvado-rrek, egin ditu konponketak. MikelLaboaren formakuntza du abiapun-tu lanak, kantaria sendagilea baitzenikasketaz, psikiatra hain zuzen ere.Hala, Lekeitioko hondartza zoroetxebilakatuko dute dantzaren bidez.

Konpainia berezia da Dantzaz.Plataforma modukoa da izatez, dan-tza ikasketak bukatu eta profesiona-lizatzeko bidean dauden gazteekosatua. Kalitatea, berrikuntza etafreskotasuna bermatzen dute aldio-ro. Bestalde, hondartza eszenatokibihurtzeak eta emanaldia gauez,23:00etatik aurrera izateak ere xarmaberezia emango diote ikuskariari.

Jarraian perkusioa eta sua nagusi-tuko dira Lekeitioko kaleetan. Fran-tziako Les Commandos Percu etaEuskal Herriko Deabru Beltzakantzerki taldeen eskutik helduko daDanbor Talka. Euskal Herrian inoizerakutsi den ikuskaririk handienaeta garestiena da, sua eta perkusioabatzen dituzten lanei dagokienez.

16 lagunek osatuko dute ikuskarierritmiko hau. Zati bat geldia etabestea ibiltaria ditu.

Espresuki sorturiko hirugarrenikuskaria Oreka TX musika tal-deak eta Kukubiltxok ondu dute:Gure Musikari Handiak. Aupa Mau-riz ia!. Gure historian garrantzihandia izan duten bost musikaririeskainitako omenaldia izan nahidu lan honek. Alde batetik, Arra-tiako trikitixaren aintzindari izan-dako Maurizia, Leon eta Fasio, eta

bestetik, Gipuzkoako bi txalapar-tari historiko, Zuaznabar eta Goi-koetxea dira omenduak. Bost pan-pina er raldoi sor tu dituztehorretarako.

Salitre taldearen clown suntsi-tzaileak, Loco Brusca clown argen-tinarraren ironiak edota FrantziakoTout Samba´l-en taldearen kalejirapoetikoak osatuko dute aurtengoegitaraua. n

Myriam Garzia

Itsasotik plazaraLEKEITIOKO NAZIOARTEKO 25. KALE ANTZERKI JAIALDIA

Page 34: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

Babeslea: iametza Interaktiboa

34 � 2014KO UZTAILAREN 13A

ERDIKO KAIERA - ZIENTZIA | JOXERRA AIZPURUA SARASOLA |

MARYLANDEKO UNIBERTSITA-TEAK (AEB) 2000 eta 2012 urteenartean munduko deforestazioaaztertu zuen, eta berriki ondorio-ak eman ditu argitara. Esan dute-nez, hamabi urte horietan 6,02milioi hektarea baso desagertuziren Indonesian, hau da, Irlanda-ren azaleraren adina, eta azkenurteetan deforestazioa areagotuegin zen, gainera. Esaterako,2012an Brasilen 460.000 hektareabaso suntsitu zituzten; urte berean, Indonesian, 840.000.

Indonesia baso gehien duen munduko hirugarren estatua da, Brasil etaKongoren ondoren. Nazio Batuen Erakundearen arabera, han emititzenden karbono dioxidoaren %70 deforestazioaren ondorio zuzena da. Esangabe doa hainbat espezie arrisku bizian dagoela horren eraginez; tigrea,orangutana eta elefantea besteak beste.

Azken 50 urteotan Indonesiako basoen erdia desagertu da,eta proportzio berean hazi da palmondoaren ereintza, olioareneskuratzeko helburuz. 2020 urtera bitartean %60 handitu nahidute haren produkzioa. n

Gero eta zantzu gehiagoHiggsen bosoiaz2012an CERN laborategian aur-kitutako partikulak benetanHiggsen bosoiak direla esatekogero eta zantzu zientifiko gehia-go dago. Nature Physics aldizka-rian CERNeko ikerlariek argita-ratu berri dutenez, atzemandakopartikulen jokabidea PeterHiggsek aurreikusitakoarekinbat dator, baita partikula-fisika-ren eredu estandarrarekin ere.

ttiki.com/69863 (Euskaraz)

Hondakin-urak etxekotenperaturaerregulatzeko Austriako Amstetten hirianarraskatik edo ikuzgailutik isur-tzen den uraren beroa baliatzendute etxebizitzen 4.000 metrokoadro berotzeko neguan, etahozteko udan. Horretarako,ponpa-sistema eta bero-truka-gailuak kokatu dituzte honda-kin-uren ibilbidean.

ttiki.com/69864(Frantsesez)

Lehen zuntz magnetikoasortu dute

Bartzelonako UnibertsitateAutonomoko ikerlariek magne-tismoa garraiatzen duen zilin-droa sortu dute. Dagoenekoezagunak ditugu argia garraia-tzen duten zuntz optikoen apli-kazioak; zuntz magnetikoek,berriz, bihurgailu elektrikoetaneta nano-gailu logikoetan bideberriak zabaldu ditzakete.

ttiki.com/69865(Gaztelaniaz)

MA

UX

ILE

AL

Indonesiak aurrea hartu dioBrasili deforestazioan

KANARIETAKO HIERRO IRLAN elektrizi-tate eta ur geza beharra erabat asetzeaespero dute, abian jarri berri duten sis-temaren bidez. Bost haize-errota eta biur putzu erabiliko dituzte, bata 700 etabestea 50 metroko altueran eraikita.

Haizea dagoenean, haize-errotek,uhartean bizi diren 10.000 pertsonenelektrizitate-beharrak asetzeaz gain, urgazia geza bihurtzeko sistema hornitu-ko dute. Beheko putzuan dagoen ura goikora igotzeko ponpei eragingodiete. Haizerik ez dagoenean, berriz, goiko putzutik ura aska-tuko da eta grabitateren eraginez beheko putzuaren sarbideandauden turbinei eragingo die, elektrizitatea sortzeko.

Sistema horren bitartez, espero dute 278 kilometro koadrodituen irlaren behar energetikoak 2030era arte asetzea. n

Hierro uhartea, elektrizitatearidagokionez autonomoa

AID

EN

VIR

ON

ME

NT-

CC

BY

SA

Page 35: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

| JAKOBA ERREKONDO |[email protected]

LANDAREAK - ERDIKO KAIERA

� 352014KO UZTAILAREN 13A

ZUHAITZAK, arbolak eta zuhaixkak muskildu,inausi eta lepatu egiten ditugu. Batzuetan muskiledo kimu ttikiak, eta besteetan adartxoak, adarpolitak, baita adar tzar asarreak ere. Berari kendu,eta bueltan zauria utziz.

Forma jakin bat emateko mozten ditugu landa-reak: itzala izateko, zazpi haizeak haizea hartzerabidaltzeko edo bestela eskuratu ezin duguna ingu-ratzeko. Jirafa pareaz edo herensuge batez jabetunahi duzu eta ezinean zabiltza? Bada, landarezegin. Laster ikusiko duzu bekaizkeria inguruanzabaltzen. Estetikak barrenak jan eta itotzen gaitu.

Beste inausketa batzuk fruitu gehiago eskuratze-ko egiten dira. Sagastietan, adibidez, gero eta maiza-go ikusten dira udako inausketak. Negukoa, formaemateko utzi eta uda partean arbolaren hazkundeakontrolatzeko eta formari laguntzeko. Sagarrondoa-ren kemena apaldu eta fruitua ematera bideratzekoilbeheran egin behar da inausketa hori –aurtengoanekainaren 26tik uztailaren 10era eta uztailaren 24tikabuztuaren 6ra–. Aldiz, gaztea delako edo pattaldagoelako indartzea bada helburua, ilgoran eginbehar da; aurtengoa, uztailaren 11tik 23ra.

Beste landare batzuei egurra emateko arrazoiaxinpleagoa da: egurra kendu nahi diegu, su-egu-rretarako, egur-ikatzetarako, hesoletarako, hageta-rako, barazki igokariak abarreztatzeko eta abar.Beste batzuei zura ere kentzen diegu habe, gapirio,soliba, bantzu, ohol, anda, tantai, mastelero,hegastegietarako teila –horiek ere izenen bat izan-go dute ba euskaraz...–, altzari, itsasontzi etamakina bat abarretarako.

Egur jendea erruz behar da baratzean. Ilarraarbatzeko, tomateei makilak jartzeko, lekentzateta babarrunentzat pardak... Garai batean hurri-tzak, lizarrak, ezpelak, kanaberak, banbuak etaabarrek egiten zuten lana, aluminioz-ko erratz-kirtenek, eraikuntzarakoburdinazko hagaxkek eta ferrailek,plastikozko sareek... Zerk ez du egi-ten egun! n

Muintegien pagotxaLEHEN, baratzean egiten ziren jakien haziak jaso egitenziren. Urazak egin eta jan bai, baina bat edo bi hazitara-ko uzten ziren; tontortu, garatu, gararen muturreanloreak ireki eta haziak sortu. Urazak, porruak, zerbak,tomateak, piperrak... Egiten zen guztiaren hazia jaso-tzen zen. Merkeagoa zelako, eta azkarragoak zirelako.Bertako haziak jasoaz, bertako baldintza berezietanbizitzera ohitzen ari diren aldaerak sustatzen eta egoki-tzen dira. Gaur egun, hazitegi gutxi ikusten da baratzebazterretan. Landarea erosi egiten da. Kanpoko aldae-rak hemen gaizkiago bizi dira eta gure dirua zuzeneankanpora. Lehengoan, baina, sekula ikusi gabekoa topa-tu nuen: Donostiako Bretxan arto-babarrunak ontzianereinda salgai. n

JAK

OB

AE

RR

EK

ON

DO

ALL

PE

Zauritu

Page 36: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

36 � 2014KO UZTAILAREN 13A

ERDIKO KAIERA - DENBORAREN MAKINA | NAGORE IRAZUSTABARRENA |

LONDRES, 1748KO OTSAILAREN15A. Jeremy Bentham filosofo,jurista eta erreformatzailea jaiozen. Utilitarismoaren sortzaileaeta ongizatearen defendatzailesutsua, hainbat arlotan osoideia aurrerakoiak zituen: adie-razpen eskubidearen, generoberdintasunaren, dibortzioarenedo eliza eta estatuaren artekobereizketaren alde jardun zuen,baita esklabotzaren, heriotzazigorraren eta gay eta lesbianenkriminalizazioaren aurka ere.

Baina presoak beste labekoopila ziren harentzat: birgizarte-ratzeko metodo eragingarrienaerrepresioa eta kontrol zorrotzaomen zirela uste zuen. Hortikabiatuta, espetxe perfektua diseinatu zuen: panoptikoa.

Zirkulu formako eraikinak dorre bat zuen erdian, etahandik, kartzelazainek zirkuluko ziega guztiak kontro-latzeko aukera zuten. Ziega bakoitzak preso bakarrahartuko zuen. Ziegak horma lodiz bereizita zeuden, etahorrek presoen arteko harremanak galarazten zituen.Egia da ziega bakoitzak leiho handi bat zuela, baina ezBenthamek presoen ongizatea gogoan zuelako; zenbateta argi gehiago sartu, orduan eta ikuspegi hobea izan-go zuten dorreko zaindariek. Begiraleek eraikin guztiaikus zezaketen, baina presoek ez zuten dorreko jardunaikusten. Ez zekiten kartzelazain bakarra edo gehiagozeuden, ez eta begira zituzten ala ez. Hodiz osatutakogailu sofistikatu bat ere diseinatu zuen, ziega guztietarairitsiko zena; hodien bidez dorreko zaindariek egunekonahiz gaueko edozein ordutan presoei nahi zutena esa-teko aukera zuten. Panoptikoa 1984 nobelako AnaiaHandiaren modukoa zen, baina Benthami mende etaerdi lehenago bururatu zitzaion ideia, eta bere asmoa ez

zen fikzio hutsera mugatzea.Benthamek uste zuen preso-

ak zorrotz kontrolatuta etaaskatasun nahiz intimitate zan-tzurik txikiena ere kendutahaien jarrerak eta errendimen-duak nabarmen egingo zutelahobera. Horregatik, Panopti-koa zaintza behar zuten besteeraikin batzuetarako ere egokiaizan zitekeela uste zuen: lanto-kiak, unibertsitateak... Izan ere,Panoptikoaren jatorrian fabrikaeredu berezi bat zegoen,Jeremy Benthamen anaiaSamuelek diseinatutakoa.Samuel Bentham itsasontzi-ingeniariak 1768an langileengaineko kontrola eta etekinak

maximizatuko zituen fabrika-herri baten proiektuadiseinatu zuen, Grigori Potemkin printze errusiarrarenenkarguz. Eta Jeremyk anaiaren lana baliatu zuen bereproiektua garatzeko. Baina Samuelen fabrika ez zensekula gauzatu. Eta Jeremyren Panoptikoa ere ez.

Ingalaterrako Jurgi III.a ez zegoen prest kartzelaberriak eraikitzeak eskatzen zuen inbertsioa egiteko, aregutxiago diru kutxak hutsik zeudenean. AEBen Inde-pendentzia Gerrak jipoi ederra emana zion ingeles eko-nomiari eta, ondoren, Napoleonen aurkako kanpainekere ez zioten herri altxorrari mesederik egin.

Gerora, XIX. eta XX. mendean hainbat espetxe erai-kitzeko Benthamen diseinua hartu zuten kontuan: Rah-wayeko espetxea (AEB), Dublinekoa, Bogotakoa,Matarókoa, Pinos uhartekoa (Kuba)... Guz-tiak itxita daude gaur egun eta, beraz, Bent-hamen proiektuak ez zuen arrakastarik izan.Ezin gauza bera esan gizabanakoa kontrola-tzeko beste metodo sotilagoei buruz. n

Guillotin, heriotza zigorraren aurkaJOSEPH GUILLOTIN (1738-1814) herio-tza zigorraren aurkakoa zen eta Fran-tziako Biltzar Nazionalean zigorrabertan behera utz zezaten saiatu zeniraultzaren ondoren, alferrik. Ondo-ren, zigorra gauzatzeko modua leun-tzen saiatu zen behintzat, eta ahaliketa oinaze gutxien eragiten zuen maki-na erabiltzea proposatu zuen: “Meka-

nismoa tximista bezain azkarra da,burua airean joaten da, odola bor-borateratzen da eta gizakiak izateari uztendio”, azaldu zien biltzarkideei. Propo-samena onartuta, metodoa berehalazabaldu zen. Gailuari Guillotinenizena ipini zioten, asmatzailea ez zenarren eta heriotza zigorraren aurkaegon arren. n

Arrastoak

Benthamen Panoptikoa oinarri hartuta, PresidioModelo eraiki zuen 1920ko hamarkadan KubakoPinos uhartean. Besteak beste, Fidel Castrobertan espetxeratu zuten Moncada kuartelarieraso ondoren.

LUCAS MISSERI

Panoptikoa, espetxe oroikuslea

Page 37: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

2014KO UZTAILAREN 13A 37�

TERMOMETROA

KUTXABANK

BBK-k eta Vital Kutxak pribatizaziorako pausoa eman dute. Mende eta erdiko historiaren ostean aurrezki kutxak desagerrarazi, banku-fundazio bihurtu, eta hemendik aurrera

aginduko duten patronoak izendatu dituzte.

EKAINAREN 30EAN Euskal Auto-nomia Erkidegoko aurrezki kutxenfusiotik sortutako Kutxabankbanku publikoa pribatu bilakatze-ko urrats erabakigarria eman dute

Gasteiz eta Bilbon burututakobatzarretan: orain arte ArabakoVital Kutxaren eta BizkaikoBBKren aginte gune nagusiak izandiren batzarrek baiezkoa eman

diete fundazio bihurtzeko propo-samenari.

Kutxabanken hirugarren zangoaden Gipuzkoako Kutxak udazkene-ra arteko tartea hartu du erabaki

Lehen urratsak EAEkoaurrezki kutxa publikoen

pribatizazioan

| PELLO ZUBIRIA KAMINO |

BBKren batzar orokorreko hainbat kide Xabier Sagredo lehendakariarekin (bigarrena ezkerretik). Aurrezki kutxak banku-fundazio bihurtuta, EAEko finantza baliabideen erdia kontrol publikotik blindatuta geratu da.

Page 38: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

38 � 2014KO UZTAILAREN 13A

hori bera mamitzeko. Pribatizazioa-rekin etengo da Hego EuskalHerrian –Nafarroako kutxarenhondoratze traumatikoa lehenagogauzatu zen– 1850ean GasteizkoAurrezki Kutxa Munizipala sortuzgeroztik mamitu den bankugintzapublikoaren ildoa.

Eztabaida sutsua piztu du aurrez-ki kutxak banku pribatu bilakatzeak.Lasaiago pasatu ziren aurreko kon-tzentrazio prozesuak, lurraldebakoitzak zeuzkan biak bateratzealehenik eta EAEkoak bakarreanintegratzea gero. 2011n gertatu zen

hau. Baina bankako negozioa hobe-to antolatzearen beharrez gain,2008ko finantza krisi handiak bal-dintzatu ditu azken urteotako urra-tsak. AEBetako eta Europako kredi-tuen negozioak eztanda egiteazgain, Espainiako Estatuan ageriangeratu ziren bankuek –eta hauetanaurrezki kutxa publikoek– elikatuta-ko burbuilaren ondorioak. EAEkokutxen egoera ez izan arrenEspainiako beste askorenabezain katastrofikoa,hemengoek egindako apus-tuen ordainak pagatu beha-rra iritsi zen; funtsean erai-kuntzako espekulazioanegindako inbertsioek etaporrota jotako CajaSurkutxa andaluziarra erosi iza-nak desorekatuta dauzkagaur Kutxabank denaren zimenta-rriak. Egoera zail horretan iritsizaizkie Europatik troikak zerbitzupubliko oro, bankugintza barne, pri-batizatzeko aginduak.

Pribatizatzeko bideak jadanik ezdu atzera bueltarik. Kutxen bezero-ek, langileek eta erakunde sustatzai-leek –lekuko administrazioenordezkariek– osaturiko batzarretan

gehiengo nabarmena zuten institu-zioetan nagusi diren alderdi politi-koek, EAJk, PSEk eta PPk, eta ezda ezustekorik izan. Eman berriduten urratsa defenditzeko argudia-tzen dute EAEko herritarrenaurrezkien erdia baino gehiago bil-tzen duen Kutxabank pribatizatubeharra Bruselak agindu duela etaEspainian kutxen alorra arautzen

duen lege berriak ez duela besteaterabiderik uzten. Aldiz, horrenkontra daudenek –funtsean EHBildu koalizioak, ELA eta LAB sin-dikatu abertzaleek eta zenbait herrimugimenduk, finantza publikoendefentsan ari diren intelektualeklagundurik– uste dute lege berriakematen dituela aukerak oraindikkutxen izaera publikoari eusteko eta

EAEk galdu du bere finantzatresna inportanteena, eta lasterikusiko da horrek zer eraginduen betidanik autonomiarenezaugarritzat harro erakutsi denkontzertu ekonomikoan

Ekainaren 30ean bilkurak egin ziren aurrezki kutxen aurrean, sindikatu etaeragile sozialek deituta; BBK-k Bilboko Gran Vian duen egoitzan zenbait istiluizan ziren jendearen eta ertzainen artean. Sare sozialetan pribatizazioa salatu

zuten herritarrek irudi eta mezu bidez. ARGIAk arratsalde historikoaren berri eman zuen zuzenean.

Page 39: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

2014KO UZTAILAREN 13A 39�

KUTXABANK - TERMOMETROA

salatzen dute pribatizazioa ezinbes-tekoa dela dioten alderdiak berakizan direla legea Madrilen negoziatudutenak.

Kutxabankeko lehendakari denMario Fernández Pelaz bankari eza-gun eta politikari ohiak aurtengootsailean aurreratu zuen bankarenkapitalaren %70 kapital pribatuarieskainiko zitzaiola. Geroztik ugari-tzen joan dira salatzen dutenak ope-razio hau bi protagonistaren artean“egosi” dela: alde batetik establish-ment politikoa, EAEn EAJk etaEspainian PPk ordezkatzen dutena,PSEri deituta elkarlanera; bestetikBizkaiko finantzetako oligarkia,“Neguriko jendea” ere deitua,Mario Fernández bera buru duela,Banco Bilbao Vizcayarekin –Argen-tariarekin fusionatu artean– eduki-tako agintea berreskuratu nahikolukeena.

Bitartean, Araba, Bizkaia etaGipuzkoako kutxek ikusi dute sor-tzetik beren helburu nagusia zenongintza eta lan soziala burutzekoahalmena murrizten, mende batbaino gehiagoko historian adminis-trazio lokalen eskuzabaltasuneanbabesturik metatutako ondare

higiezina atzerriko funts espekulati-boei saltzen, herrietan hedatutakobulego eta langile sarea murriz-ten… Hiru kutxetan, banku-funda-zio bihurturik, batzar nagusienordez patronatu berriak antolatudituzte eta azken aizkorakada emanzaio euskal banka publikoari: Espai-niako gobernua izango du Kutxa-bankek aurrerantzean zaindarinagusi eta ez Eusko Legebiltzarra.Pribatizazioaren kritika gogorraegin duen Ekai Group taldeak esanadu operazio hau “estatu kolpea”dela.

Horrela bukatu da EAEko indarpolitiko nagusiek ezarritako kudea-tzaileek –banku zaharberrituanagintzen jarraitu nahi dutenek–azken hamarkadetan Espainiarazabalduz eta hango espekulaziooperazioetan murgilduz egindakoabentura. EAEk galdu du berefinantza-tresna inportanteena… etalaster ikusiko da horrek zer eraginduen betidanik EAEkbere autonomiarenezaugarritzat harro era-kutsi duen kontzertuekonomikoan. n

FUNDAZIO bihurtu ondoren, BBK eta Vital 15 lagunek osaturiko patro-natu banaren esku geratu dira. BBKn 9 patrono EAJk aukeratu ditu, 3PSEk, eta bana PP, CCOO eta independienteek. Vitalen aldiz, 8 PPreneskutik datoz, EAJk 4 aukeratu ditu, 2 PSEk eta bakarra CCOOk.

15 patronoetatik 12k euren ondorengoak aukeratu ahal izango dituztebost urtean behin, eta 3 baino ez dira izango herritarren botoen ordezka-tzaile, erakunde fundatzaileek aukeratuak izango baitira. Patronoek ezdute soldatarik izango, baina “konpentsazio ekonomiko” bat kobratukodute. Horietako asko Kutxabankeko edo kutxak partaide diren enpreseta-ko kontseilari ere badira, besteak beste, eta diru-saria jasotzen dute.

Patronatuaren helburu teoriko bat da kutxak despolitizatzea, patro-noak “adituak” izatea. Bestela pentsatzeko arrazoiak badaude ordea,zeinek aukeratuak izan diren eta patronoen iragan politikoa ikusita.Horietako askok lotura estua dute alderdi politikoekin, higiezinenenpresekin eta patronalen elkarteekin. Hauek dira batzuk:

BBKren presidente Xabier Sagredo EAJren Bizkai Buru Batzarrekodiruzain izan zen eta egun Iberdrola Generación-eko kontseilari da. AnaUrquijo Atheltic-eko presidente ohia ere patrono izango da; higiezinenenpresa bat dauka. Atheltic-ekin loturak dituen jende gehiago ere badapatronatuan, hala, Jon Berasategui klubaren kudeatzailea proposatu duEAJk BBKren patrono izateko; Berasategui San Mames Barria SLrenapoderatua da –BBK-k proiektu urbanistikoaren finantzazioan partehartu du–. PSEk berriz Mikel Cabieces aukeratu du patrono BBKn,Espainiako Gobernuaren EAEko delegatu izandakoa eta egun Bizkakobanku-fundazioaren administrazio kontseiluko kide.

Vital Kutxako patronoen artean nabarmentzekoa da PPk aukeratuta-ko Gustavo Antepararen curriculuma: Ajebask, euskal enpresari gaz-teen elkartekoa eta Espainiako CEOE patronaleko batzarreko kidea da;Gasteizko Udal Hirigintza Elkartean kontseilari kargua du. FernandoRaposok berriz, SEA Arabako patronalean ardurak ditu eta MariaTeresa San Saturnino Arabako Emakume Enpresarien idazkari nagu-si da. EAJk Vital Kutxako patrono izateko aukeratu du Monica Arbai-za, EAJko Araba Buru Batzarreko kidea eta Vitaleko administraziokontseilaria. Koldobika Egurenek ardogintza enpresekin du loturabaita Kanariar Uharteetan jarduten duen hirigintza enpresa batekin ere.PSEk patrono aukeratutako Pablo De Oraá Arabako Batzar Nagusie-tako kide izan da bi legegintzalditan.

Urko Apaolaza Avila

Kutxen patronatua: zein da zein?

Page 40: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

40 � 2014KO UZTAILAREN 13A

TERMOMETROA

MSAILAH GIZON TXIKIA DA, erre-tzailea eta argala. Saharar gehienakbezala. Zigarroak bata bestearenatzetik erretzen ditu “anaia zaharra-ren aurrean ez bada” behintzat.Sahararrak tradizionalak dira etahelduenganako begirunea adieraz-teko ez dute haien aurrean erretzen,baimenarekin ez bada. “Lagunaskok anaia ugari dituzte eta ezindute etxean erre, kalean ere tentuzibili behar familiako batek ikusi ezditzan. Saharar familietan kide askobaikara”. Lagun guztiek errespetubera ote duten galdetu diot.“Denek”, erantzun dit. “Anaiak kar-tzelan dituztenak edo aita desager-tua duten askok ere ez dute etxeanerretzen”.

Mendebaldeko Saharan kanpotarizateak gain-gaineko zainketa dakar.

Komunera joanda ere zelatan izan-go dituzu kale-poliziak. “Horretara-ko nesken komunera sartu beharbadute ere”, gaineratu dit Msailahkatzean ditugun bi gizon ikusi ondo-ren. “Ez gaituzte bakean utzikosekula”. Sahararren eta beraieiburuz informatu nahi duen edono-ren aurkako jazarpena ez da horre-tara mugatzen. Espainiar koloniaizan zen lurralde honetara iritsi nin-tzenetik ondoan izan dudan Msai-lahk torturak pairatu dituen ezagunbaten etxera narama. Baina lehenbi-zi atzetik ditugun polizia sekretuakgaldu behar.

“Zatoz ona, taxi bat hartukodugu” esan dit. Taxi ilara bat pasa-tzen utzi du Msailahk, konfiantzaz-koa dena hartu behar delako. Kon-fiantzazkoa izatea Laayouneko kale

hauetan saharar izatea da. Poliziakgalduko dituen taxi zintzo bat. Inorisekula nora joan garen esango ezdiona. Taxista-aktibista deitzen dietnik.

Habib torturatuaren etxeanSaharar baten autoan igo garenera-ko pasako zen ordu erdi gutxienez,baina azkenean taxista-aktibistaitzela topatu dugula aitortu behardut. Lau aldiz etxe berari bueltaeman, lagun baten tailerrean sartueta atzeko aldetik irten eta badaez-pada ere beste etxe bati hiruzpalaubuelta eman. Ondoren, inongo kalenagusirik hartu gabe, eta beti atzerabegira gabiltzala, jipoitutako pertso-na horren etxera iritsi gara eta ahalbezain azkar barrura sartu. “Bizila-gunak zelatan izan ez ditzagun”.

Marokoren eta Polisarioaren arteko su etena ikuskatu eta giza eskubideak bermatzea diraNazio Batuek gidatzen duten Minurso misioaren helburuak. Duela gutxi hitzarmena berritu

dute, baina sahararrak ez daude gustura, pasibotasuna salatu dute behin eta berriz. Honako kronikan arnas liteke misioaren jardunaz sahararren iritzia.

Minursoren ke hutsala

Testua eta argazkia:

| ANDONI LUBAKI |

MENDEBALDEKO SAHARA

Minurso (Nazio Batuen Misioa Mendebaldeko Saha-raren Erreferendumerako) 1991. urtean sortu zenMaroko eta Polisarioaren arteko su etena ikuskatze-ko. Hainbat naziotako soldaduk eta diplomatikokosatzen dute –gehienak asiarrak eta afrikarrak–.Mendebaldeko Sahara banatzen duen hormaren bialdeetan daude misio honen kanpalekuak.

Azken urteetan oso kritikatua izan da lurraldehorretan duen papera. Su etenaren begirale izateazgain, eta sahararren independentzia edo Marokoraanexioa erabakitzeko erreferenduma egiten denbitartean, giza eskubideak defendatzeko eskatu zaio.

Halere, Maroko kolonizatzailearen aliatua den Fran-tziako Estatuak, Minursok izan behar lukeen papera-ren inguruan egiten diren bilera guztietan betoa ezar-tzen du.

Lurralde okupatuetan bizi diren sahararrak kaleraateratzen dira sarritan protesta egitera. Polisarioakere behin baino gehiagotan adierazi du Minursokgiza eskubideak ikuskatzen ez baditu armak hartzekoprest dagoela, “bere herria ezin utz baitezake kolonomilitarren menpe”. Gauzak horrela, Minurso damunduan giza eskubideak ikuskatzen ez dituenNazio Batuetako misio bakarra.

Zer da Minurso?

Page 41: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

2014KO UZTAILAREN 13A 41�

MENDEBALDEKO SAHARA - TERMOMETROA

Lagun horren etxea txikia da.Baina bertan sei bat gazte ordenagai-luaren ondoan ari dira hizketan.Denak jaiki dira ni gelara sartubezain pronto, ni agurtu nahian.Segituan, jipoitutako lagunarenondora naramate eta hark bizkarreandituen ubeldurak erakutsi dizkit.

“Hilabete luze egin dut ospita-lean, ez guraso ez familia ez lagunikikusi gabe. Mediku marokoarrakagindu duenean bakarrik ekarrinaute etxera. Pentsa, oraindik biz-karra horrela badut, nola izangonuen gorputz osoa orain dela hila-bete. Ostiko eta ukabilkadek gor-putz osoa ubelduta utzi zidaten.Hori gutxi balitz, eta sudurra odole-tan nuela, buruz bera izan nindutenordu pare batez jarraian. Txiza gai-nean ere egin zidaten”. Bere delituazein izan zen galdetu diodanean,hark segituan eta nire lagun txikiakitzultzaile lanak hasi baino lehen,hassanieraz (sahararren hizkuntzan)sekulako parrastada bota dit. Hase-rre dago Habib, jipoitua izan denmutil gaztea.

“Euren lana egiten ez badute, zertarako daude hemen?”“Minursok giza eskubideak ikuska-tzeko eskatzen zuen manifestaldibatean nengoen; legez kanpokomanifestaldia zen, denak bezala.Hemen ezin duzu manifestaldirikegin legalki. Marokok inongo jui-ziorik gabe jendea espetxeratu du,ehunka desagertu daude, umeak eta

zaharrak jipoitzen dituzte, baitaaskotan hil ere. Eta munduak zeregiten du? Ezer ez, hona ez da etor-tzen kazetaririk. Guk geure aldizka-ria atera behar dugu” dio Habibekinprimatzaile zahar batetik atera

berri den panfleto bat erakustendidan bitartean. “Euren lana egitenez badute, zertarako daude hemenMinursoko langileak. Ez erreferen-dumik egin, ezta giza eskubideakbermatu ere. Doazela pikutara!”.Bere lagunak ere iritzi berekoak diraeta denek esaten dute Minursok ezduela ezer egiten. Haserre utzi duguHabib bere gelaxkan, baina halerenahi dudanean bueltatzeko esandit.

Kalera irtetean Msailahk zigarrobat piztu du. “Barnean nire familia-ko bat zegoen”. Isilik dago oraingo-an ordea, pentsakor. “Askotan iru-ditzen zait Alahk gure nahiakdesagerrarazten dituela ke haubezala, horrelako gazteei gertatukoaikusi eta Minursok ezer egiten ezduenean. Minurso izan beharkolitzateke kea moduan desagertubeharko litzatekeena, eta ez guregarrasia”. Zigarroaamatatu baino lehenagobestea piztu du, keasekula desagertzea nahiez balu bezala. n

“Ez erreferendumik eginezta giza eskubideakbermatu ere. Doazelapikutara!”. Haserre utzidugu Habib, jipoitua izanden mutil gaztea

Argazkietan irteteko beldur dira sahararrak, poliziek jipoitzeko arriskuagatik. “Ez gaituzte bakean utziko sekula” dio Msailah-ak.

Page 42: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

42 � 2014KO UZTAILAREN 13A

TERMOMETROA

HAMALAU MUSIKA TALDEEK Iruñe-ko euskararen aldeko mugimendua-ren esku utziko dituzte diskoarensalmentatik eratorritako etekinak,“Iruñean eragiten jarrai dezan”.

Julen Gil Gaur Ez taldeko bateriajotzaileak izan zuen diskoa kalera-tzeko ideia. “AEKn lan egin izandut, eta musika taldeetan aritzen

naiz. Bi arlo horiek uztartu eta eus-kararen aldeko diskoa sortzea pen-tsatu nuen”. Esan eta egin. Euskal-gintzako kideei ideia proposatu etadisko horretan parte hartzeko tal-deen zerrenda osatzeari ekin zioten.“Lehenengo momentutik talde guz-tiek eskerrak eman zizkidaten haie-kin gogoratzeagatik” dio Gilek, “eta

horrelako esker ona jasotzeak inda-rra eman zigun proiektuarekinaurrera jarraitzeko”. Bide horrenemaitza izan da aurkeztu berri dutendiskoa, Euskaraz bizi nahi dut izene-koa, hamalau musika taldeen kantabana jasotzen duena.

Diskoaren titulua argia da, partehartu duten taldeen asmoa bezain-

‘EUSKARAZ BIZI NAHI DUT’ DISKOA

Iruñerrian musika euskaraz egitea doinu eta akorde errenkada bat jotzetik harago doa.Testuinguru jakin batean euskaraz bizitzeko hautua dakar. Hautu horrek hamalau musikatalde elkartu ditu, diskoa kaleratzeko egitasmoan. Helburua argia da: euskararen aldeko

mugimenduari euren eremu naturaletik, musikatik, ekarpena egitea.

Goiko argazkian Zwekere taldea eta eskuineko orrialdean Las Valium.

Testua eta argazkiak:

| ANDER PEREZ |

Iruñerriko musikariakeuskararen alde

Page 43: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

2014KO UZTAILAREN 13A 43�

‘EUSKARAZ BIZI NAHI DUT’ DISKOA - TERMOMETROA

beste. Musikari guztienegoerak ezberdinak iza-nagatik, denengan agerida euskararen aldekojarrera. Euskaldun zaha-rrak dira horietakobatzuk, eskolan eta eus-kaltegietan euskaldundu-takoak besteak eta euska-ra ikasten hasi berriakazkenak. Baina denekegin nahi izan diote kei-nua euskararen aldekomugimenduari. Non etaIruñean.

Eta ez da kasualitatea. Ez behin-tzat Patxi Juaniz Kasu! taldekokidearen ustetan: “Iruñerrian ahaliketa indar handienez egin behar dugueuskaraz. Azken finean, ez diguteerrazten euskaraz bizitzea, euskarazhitz egitea, ikastea, musika jotzea,gozatzea, sexu harremanak izateaeuskaraz”. Horregatik, argi du musi-kan ere euskararen aldeko apustuaegin behar dela.

Musika taldeek euskararen balioaazalarazi nahi dute, Juanizen hitze-tan: “Ikusarazi nahi dugu euskarazbizi ahal dela, nahi den oro egin dai-tekeela. Baina egia da Iruñean esfor-tzu berezia eskatzen duela”.

Komunitate baten parteBada musika herri baten arima deladioenik. Hortaz, euskaraz kanta-tzeak doinutik harago doazen ele-mentuak dakartza. Identitatearekinzerikusia duten elementuak. OskarEstanga Zwekere taldeko kideakargi du hori. Bere ustez, euskarazkantatzeak komunitate baten parteizatea dakar: “Zorionez, Iruñerrianeuskaldun komunitate handia dago,euskara beraren presentziaz haragodoana. Iruñerrian euskaldun izateabizitzeko modu bat da, nola parran-da egin, nola jendearekin harrema-nak izan baldintzatzen duena, zerikusi, zer ikasi eta zer entzun. Neu-rri batean, kantak euskaraz egiteakomunitate horren parte izatea da”.

Aberastasunak aberastasun, pen-tsa liteke komunitateko parte izateamuga ere badela. Espazio mugatuansartu eta atea barrutik ixtea, nola-bait. Eta bai, Estangak badaki eus-karaz kantatzeak badituela mugak,“euskarari mugak jartzen zaizkionheinean”, baina edonola ere, ez du

bere burua mugatua sentitzen:“Kontrakoa, komunitate horrenparte izateak bide batzuk ematendizkit, emozio bereziz betetako bidebatzuk”.

Euskaraz aritzen diren taldeenaukerez galdetuta, Juanizek txanpo-naren bi aldeak azalarazten ditu:“Badago finkatutako ibilbide bat,txosnak, taberna zenbait eta herrikojaiak adibidez, baina badago besteerrealitate bat guretzat guztiz ezeza-

guna dena. Hamaika egitasmotatikez gaituzte deitzen, eta uste dut eus-karaz hitz egiteagatik izan dela,baita, noski, letretan bazterrak astin-tzen ditugulako ere”.

Gil, edonola, muga horiek apur-tzearen alde dago. Nahiago du musi-karen unibertsaltasuna nabarmen-du: “Euskaraz kantatzerakoanpubliko batengana jotzen dugu, eus-kaldunengana. Baina bada euskaldu-na ez den jendea ere gure musikagustuko duena. Azken finean, musi-ka da eta gustatzen bazaizu gusta-tzen zaizu”. Edonola, ez du ukatzenoraindik badela euskarazko musika-ren gaineko aurreiritzirik. Azaleanbizi izan du berak egoera: “Alacan-teko lagun batek esan zidan, gurediskoa behin entzunda: ‘Asko gusta-

tu zait, baina zergatik ezduzue espainolez egitenjende gehiagok entzundezan?’”. Errepikatzen den iritzia

izanagatik, euskaraz kan-tatuta arrakastarik ezindela lortu mito faltsuadela uste du Gilek. Etaingurura begiratzen du:“Badira taldeak, FerminMuguruza edo Berri Txa-rrak, adibidez, euskarazkantatuta pauso handiakeman dituztenak mun-

duan. Musika ona baldin bada etajendeari gustatzen bazaio, aski da.”

Hain zuzen ere, musikak duenberezko indarra baliatu nahi izandute euskarari bultzada emateko,musika erreminta indartsua izanbaitaiteke. Sentimenduetan eraginaduen tresna. Atzera begira kontura-tzen da Juaniz horretaz: “Su Ta Gareta Negu Gorriak entzuten hazinaiz, eta noski, nigan eragina izandute. Euskara musikan entzuteaketa letrak ezagutzeak sentimenduasko pizten dituzte. Hori garrantzi-tsua da, azken finean, euskara bizi-rik badago erabiltzen delako izangodelako, euskaraz kultura berria sor-tzen delako”.

Gil bat dator musikak jendearen-gana iristeko duen dohaina nabar-mentzerakoan. “Musika jendearenetxeetara sartzea, kalean egotea edoirratian euskaraz entzun ahal izateaeuskararen aldeko mugimenduarenbaitan koka daiteke”.

Baina zer du bada musikak, hala-ko tresna baliotsua izateko? Estan-gak badu horretarako erantzuna:“Esaten da musika harmonia, melo-dia, batasuna eta mugimendua dela.Niretzat hori ez da borroka, bizitzabaizik. Eta musika bizitza den hei-nean, bizirik gaudela erakusten du.Horri borroka deitu ahal diogu, edogarenaren ospakizuna. Eta neurrihorretan, ospatzen jarraitu nahidugu”.

Borroka eta ospakizuna, biakjasotzen ditu kaleratu berri dutendiskoak. Egunero, tresnak altzoanhartu eta musika euska-raz egiteko hautua hartudutenen isla. Euskarazbizi eta musika eginnahi dutelako. n

“Ikusarazi nahi dugueuskaraz bizi ahal dela,nahi den oro egindaitekeela. Baina egiada Iruñean esfortzuberezia eskatzen duela”

Patxi Juaniz, musikaria

Page 44: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

44 � 2014KO UZTAILAREN 13A

EKAINAREN 12AN Belen etaHebron artean bahitu zituztenEyal Yifrah (19 urte), Gilad Shaar(16) eta Naftal i Fraenkel (16),NBEk legez kanpoko jotzendituen kolonietako batean erlijioa-

ri buruzko mintegi batetik bueltanzirela. 14 egun beranduago, ekai-naren 30ean topatu zituzten hirugazteen gorpuak Hebron ingurukolurretan. Lehendabiziko momen-tutik Israelgo Gobernuak Hamas

mugimendu islamiarrari egotzizion bahiketa, gaur egunera arteprobarik aurkeztu ez badu ere.Hamasek adierazpen publiko guz-tietan ekintza horrekin inolakoloturarik ez duela adierazi du.

Israelgo Gobernuak, nazioarteko legediari muzin eginez, palestinarren aurkako zigorkolektiboari ekin dio azken hilabetean. Hildakoak dozenaka eta zaurituak ehunka zenbatzen

dira Gaza eta Zisjordanian, su etenerako deien artean.

| AXIER LOPEZ RODRIGUEZ |

ISRAELGO GOBERNUAREN MENDEKU POLITIKA

Palestinarren aurkako zigor kolektiboaren kronika

Ekialdeko Jerusalemen, Shuafat auzoan jazo dira palestinarren eta poliziaren arteko istilu larrienak.

SLIM

AN

KH

AD

ER

(FLA

SH90

)

Page 45: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

2014KO UZTAILAREN 13A 45�

“Nire anaiaren zaindari”Hala jar ri zion izena IsraelgoGobernuak hiru gazteak aurkitze-ko eta Hamas zigortzeko abiatuzuen operazio militarrari. Gaz-teen gorpuak aurkitu bitarteko biasteetan Israelgo armadak 600palestinar baino gehiago atxilotuzituen, Hebron (Palestinako hiririkhandiena) mil i tar rez okupatuzuten, hamabi pertsona hil zituen,tartean 10, 13, 16 eta 17 urtekoadingabeak, 2.200 etxe bainogehiago miatu zituen Zisjordanianeta beste dozena batzuk suntsituzituen, zaurituak ehundik goraizan ziren (Belen inguruan kolonobatzuek kotxez harrapatu zuten 9urteko umea). Honi gehitu beharzaio, askoren begietara, mundukokartzelarik handiena den Gazan 35bonba eraso egin zituztela; bikti-marik sortu ez zuten erresistentziapalestinarrak jaurtikitako koheteeierantzunez.

Palestinako herritarren aurkakozigorraren tamaina ikusita, nazio-artean ugariak izan dira erasoenaurkako deiak. Ez dira gutxi izan,halaber, ekintza militarrak helburupolitikoekin lotu dituztenak ere.Izan ere, bahiketak izan baino biaste lehenago Al Fatah-k etaHamasek batasun nazionalerakogobernua berrezartzeko akordioasinatu zuten. Bahiketak Hamasileporatuta , indarkeria giroa politi-kari gai lendu zaio eta akordiohorretan jasotako pausuak ez diragauzatu, Israelgo Gobernuareninteresen mesederako.

Mendeku giroa Gorpuen aurkikuntzak Israelgogizartea aztoratu zuen. “Mina are-rio krudelari pasa behar zaio.Ramadan bilaka dezagun haienhilabeterik ilunena!”, eskatu zuenMichael Ben-Ari politikari israel-darrak. Etxebizitza Ministro UriArielek Hamaseko buruzagienheriotza eskatu zuen eta Gober-nuak “kolonia berrien eraikuntzamasiboari ekin” beharko litzaio-keela adierazi zuen. Nazioarteanekintza militarrak bertan beherauzteko deiak ugaldu ziren, tarteanAmnesty International erakundea-rena ere. Israelgo Gobernuakmendeku giroari “babes instituzio-

nala” eman zion bonbardaketaselektibo baten bitartez. Netan-yahuk hilketaren errudun nagusi-tzat jo dituen Hamaseko bi kide-ren familien etxebizitzak bonbazeraitsi zituen, nazioarteko legediaerrespetatu gabe.

Hurrengo egunean, uztailaren1ean, hiru gazteen hileta ofizialaospatu zen Jerusalemen. Ekitaldiaamaitzean, 200 israeldar inguruk“arabiarrak akabatu” oihu arteanhiriko kaleak hartu zituzten. 16urteko palestinar baten gorpu kis-kal iaren irudiekin argitu zuenhurrengo egunak.

Muhammad Hussein Abu KhdeirJerusalemgo Shufat auzoko bereetxe aurrean bahitu zuen gaztea.

Ondorengo egunetan egindakoautopsiak erakutsi duenez, AbuKhdeir bizirik erre zuten Jerusa-lem inguruko baso batean. Israel-go poliziak hilketa honekin lotutasei kolono atxilotu ditu. Horietakobatek haren parte-hartzea onartudu eta gainerako atxilotuak inpli-katu ditu. Maan News agentziakzabaldu duenez, gizonezko gaz-teak dira, horietako batzuk adingutxikoak. Bei Shemesh eta Adamkolonietako bizilagunak dira.

Kaleko istiluen pizgarriaMendeku giroaren baitan gertatu-tako kolonoen oldarraldiek, etabereziki Jerusalemgo gaztearenhilketak, palestinarren suminapiztu dute. Egunetik egunera pro-

Aginte Palestinarraren Informazio Ministerioak argitaratu dituen azkendatuen arabera, 2000 eta 2013 urte artean Israelgo armadak adin txiki-ko palestinar bat hil du hiru egunetik behin. Bigarren Intifada hasizenetik 18 urte azpiko 6.000 zauritu eta 9.000 atxilotu dituzte, Ministe-rioko datuen arabera. Datu hauek ulertzeko, Palestinako populazioarenerdia 18 urtez azpikoa dela kontutan hartu behar da.

Biktima babesgabeak

Tarek Abu Khdeir, erreta hil zuten gaztearen lehengusua. AEBetan bizi da bainaoporretan zegoen Jerusalemen istiluak piztu zirenean. Adin txikikoa bada ere,Israelgo poliziak kalean jipoitu zuen atxilotu aurretik. Laguntza medikua ukatuzioten 2 eguneko atxilo-aldian. Haren argazkiek munduari buelta eman diotesare sozialetan.

ISRAELGO GOBERNUAREN MENDEKU POLITIKA - TERMOMETROA

Page 46: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

46 � 2014KO UZTAILAREN 13A

TERMOMETROA - ISRAELGO GOBERNUAREN MENDEKU POLITIKA

Bidali curriculuma uztailaren 11 baino lehen helbide honetara: [email protected] harremanetan jarriko gara.

HARPIDETZA ARDURADUN

LANPOSTUA nEzaugarri hauek bilatzen ditugu:

· ARGIA · Harremanetarako gaitasuna eta harreman sarea · Komunikazio ikuspegia

· Iniziatiba · Kudeaketa gaitasuna · Esperientzia herri mugimenduetan

Bide berriak irekitzera goaz. Kide bat behar dugu, harpidedun eta

irakurleekin aurrez aurreko harremanak saretzen aritzeko

testak areagotu egin dira eta Israel-go poliziaren aurkako oldarraldiakugaritu. Bereziki gogorrak izandira istiluak biktimaren auzoan,Jerusalemgo Shuafaten. Istiluenaurreneko gauean 170 manifestariartatu behar izan zituzten zerbitzumedikuek, Israelgo poliziak era-gindako zauriengatik.

Erditzen ez den su-etenerakodeiakUztailaren 4an, BBC kate ingele-sak zabaldu zuen Hamas erakun-deak eta Israelgo Gobernuak elka-rri ez erasotzeko akordioa lortuzutela. Egiptoko Gobernuarenbitar tekaritzari esker, Hamas

kohete bidezko erasoak etetekoprest legoke Israelgo armadakGazan bonbardaketak ber tan

behera utziz gero. BBCko iturrienarabera, bi aldeek onartu zutenhau baina errealitatea bake-akor-

dioaren aurkako iritziekin lerratuzen. “Gure eskuak jar ri beharditugu beldurra sustatzen dutenengainean, Hamasekoek jakin behardute haiek jomuga direla”, esanzuen Israelgo Gobernuko Atzerri-ko Aferetako ministro AvigdorLiebermanek su-etenaren zurru-murruen egunean. Artikulu hauidazten ari garen egunean, lerro-buruek diote Gazan hamar pales-t inar gehiago hi ldituztela Israelgobonbek, eta Netan-yahuk arduraz jokatubehar duela. n

Gorroto mezu eta elkar aurpe-giratzeen artean bada hitzariateak ireki dizkionik. Mingehien jaso dutenen aldetik eto-rri da, gainera. “Bahiketa eta hil-keten aurka nago. Izan judua alaarabiarra. Zeinek onartuko lukeharen seme-alaba bahituta ikus-tea? Bi aldeek odol-huste haugelditu behar dute”, esan zuenbahitu eta hil zuten gazte pales-tinarraren aitak. “Hilketa bathilketa da beti. Edadeak edonazionalitateak ez dute axola.Ez dago horretako justifikazio-rik”, adierazi zuen prentsan hil-dako hiru kolono gazteetakobaten osabak.

Senideek ez dute mendeku politikarik nahi

Palestinarrenganako elkartasunez mundu osoan hamaika ekimen egin dira, baitaEuskal Herrian ere. Bilboko BDS mugimenduak Alde Zaharreko kale bateanZisjordanian oso ohikoak diren Israelgo armadaren checkpoint bat irudikatuzuen, palestinarrek egunero sufritzen dituzten gehiegikeriak salatzeko.

Al-Fatah eta Hamasenarteko batasunnazionalerako akordioakolokan jarri duIsraelgo Gobernuarenekimen militarrak

Page 47: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

USKARA, gure herriko eta lurraldehoni (Euskal Herria) izena ematendion hizkuntza dela, baina euskaldu-nen hizkuntza eskubideak, gaur arte,ezagupen ofizialik gabe daudela kon-tuan harturik, Herriko biltzarrak azal-pena entzun eta eztabaidatu ondoren,euskara herriko hizkuntza ofizialaizendatzen du frantsesaren heinberean”. Erabakiak lau boto kontra,hiru zuri eta 22 alde izan zituen ekai-naren 26ko herri kontseiluan.

Erabaki ausarta da halakorik alda-rrikatzea, Frantziako Estatuak euska-ra hizkuntza ofizialtzat ez duela kon-tuan izanda. Estatuak teoriapraktikara eramateko ahalegin ugariegiten du; hor dira suprefetaren etaprefetaren jarrerak Seaskako ikasto-lak direla eta. Ezin gutxiago espero:Patrick Dallennes Baionako suprefe-tak azaldu duenez, “epaitegi adminis-tratibora igorriko da tarterik ahaliketa laburrenean eta zuzenenean, etaberehalako auzi prozedura eginenda”. Sud Ouest egunkariari esan dio-nez, ziur da erabakia bertan beherageratuko dela.

Suprefetak Uztaritzeko herrikoetxeari lepotik heltzen dion bitartean,

Espainiako Estatuko Carlos Urquijoestatu ordezkariak udalei salaketakjartzen segituko du.

Udaletako hizkuntza politikei hirumotatako salaketak egin dizkie: kon-tratazioetako hizkuntza irizpideakezartzeagatik; diru-laguntzetakohainbat deialdirengatik; eta herritarreiinformazioa euskara hutsez bidal-tzeagatik. Euskara ofiziala den lurral-dean dabiltza gisa horretara.

2014KO UZTAILAREN 13A 47�

EUSKARA ALBISTEAK - TERMOMETROA| ONINTZA IRURETA AZKUNE |

“Sendoak baino gehiago,handiak dira. Ematen du osoforma onean direla, trenpuonean, baina hori ez daosasunaren marka. Erran nahidu zerbait gure gizarteaz, bainagure kulturaz eta hizkuntzaz ezdu deus erran nahi; alderantziz,pastoraletan parte hartzenduten jende gutxik dakieuskaraz; maskaradetan zailago,proportzioan jende gehiagokbehar duelako jakin euskara.Pastoraletan euskara jakin behardutenak obra interpretatu behardutenak dira, haiek derrigorulertu behar dutelako. Herrigehienetan zaila da askieuskaldun atzematea biantzezpenetarako.

(...) Kantu batzuetan eginahal da euskaraz jakin gabe;arazoa, ordea, beste bat da:abestia beste kopia hutsal batbilakatzen dela, eta, beraz,horren zati bat ez dabarneratzen”.

AZKEN ASTEETAN hainbat albiste izan ditugu dirupublikoaren ustezko desbideratzeaz. Helburu publi-koa zuten hainbat proiektutara joan behar luke diruhorrek, baina xahutu egin da, dela kudeaketa txarraga-tik, dela bidegabe eskuratua izan delako. Autogintza-ren burbuilaz ari gara, Epsilon eta Hiriko kasuez, baitaAHTz ere. Hamarnaka milioi euro desagertu dira diru-kutxa publikoetatik. Autogintzan 60 milioi euro xahu-tu dituzte, eta AHTn are gehiago. Ustelkeria, funtsenbidegabeko eralgitzea eta prebarikazioa atzeman dira.

Autogintzan gertatu dena argitzeko, ikerketa parla-mentarioaren unean gaude orain; AHTren eta Hiriko-ren kasuan gainera, Euskal Autonomia ErkidegokoJustizia Auzitegi Nagusian (EAEAN) salaketak jarritaditu EH Bilduk eta tramitazioan daude. Kasu horiekikerketa serioa eskatzen dute, sakona eta neutrala,kudeatzaile zibil eta politikoek egindako irregulartasu-

nak argitzeko. EAJk eta jelkideen esku dagoen EuskoJaurlaritzak ezin dute beste albo batera begiratu, auziguztietan baitaude inplikatuta. Euren –eta kudeaketanaritu direnen– izen onagatik lehenak izan behar luke-te ikerketa neutrala eskatzen eta erantzukizunakdepuratzen. Milioika euro daude jokoan. Baina jelki-deek eman dituzten urratsak ikusita ezin liteke esaninteres handia dutenik. Bateren batek aurpegia izandu esateko, bera Jaurlaritzan zegoenean, ez zegokiolaproiektu horien kudeaketa kontrolatzea.

Erantzukizuna EAEANko fiskaltzarena ere bada: ger-taeren inguruko salaketa tramitatzen ari da, baina halakokasuak izaten direnean ofizioz jardun beharluke. Espero dugu diru publiko horren ibil-bidea ikertuko duela, kosta ahala kosta.

Juan Mari Arregi

Diru publikoaren ibilbidea ikertu behar da

EKONOMIAREN TALAIAN - TERMOMETROA

BaheaMaika Etxekoparrek Berrianesanak. Kazetariakpastoralak sendo direlaadierazi dio:

Uztaritzeko herriko etxea epaitegietarako bideanda euskara ofizial izendatzeagatik

Goian Patrick Dallennes, eta beheanCarlos Urquijo.

ENBATA.INFO

EITB

Page 48: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

48 � 2014KO UZTAILAREN 13A

TERMOMETROA - NET HURBIL

Proiektuaren kontra borrokatzen den Novi-ssen elkarteak bere webgunean ipinitakoirudian, Somme eskualdean eraiki nahiduten behitegi erraldoiaren kontra protestanari den herritarra. Mila behi baino gehiagokoesne eta simaur fabrika salatzen duen “1000vaches” esaldiaren ondoan, ikurrak erakus-ten du behi bat errauskailu bihurtua. Cironli-ne webgunetik hartutako argazki txikian,behitegi handi horietako baten jeizteko pla-taforma robotizatua. Horrelako bat dagoene-koz martxan dago Nafarroako Caparroson.Nekazaritza industrialaren sustatzaileek sis-tema hau ezarri nahi dute mundu osoan.Europaz eta Amerikaz gain, dagoenekoz ins-talazioak badaude Txinan, Vietnamen etaIndian. Denetan ugaritu dira horien kontrakokanpainak, ez dago Interneten “mega-dairy”(esne fabrika erraldoia) galdetu besterik.2011n Britainia Handian 4.000 behi edukibehar zituen bat gelditzea lortu zuten.

1.000 VACHES DEITZEN ZAIE,nahiz eta mila behi baino gehiagoeduki ditzaketen eraikin er ral-doiok. Bat Nafarroako Caparro-son daukagu, 1.800 behi dauzkaneta 4.000taraino zabaldu daite-keen.. . ukuilua? Fabrika esanbeharko hobe. Frantziako Estatu-ko iparraldean, Amiens ingurukoDrucat herrian, Michel Rameryindustrialak eraiki duen behitegi-tzar horietakoa okupatu eta zen-bait tresneriaz hustu zuten joanden maiatzean Confederation Pay-sanneko laborari militanteek. Poli-zia, ministroarekin eztabaida, ardu-radunen atxiloketa, epaiketa saioajoan den astean... Confeko sindika-listek herritarrei mahaietarainoeraman diete hipermerkatuetanhain merke erosten duten esnearensekretu itsusia.

Euskal Herriko Laborarien Bata-suna (ELB) barne duen sindikatukoidazkari nagusi Mikel HiribarrenekLaborari astekarian “Laborantzanindustriaren ixuria” artikuluaneman ditu erasotutako mega-behi-tegiaren xehetasunak. Confek berewebgunean gaia grafikoki azaldudu: “Aujour d’hui parlons de la ferme de1.000 vaches et analysons cette usine àgaz” (Gaur 1.000 behiko etxaldeazmintzatuko gara eta analizatuko gasfabrika hau). Harrigarriak dira gasusina hauek, baiki.

8.500 metro karratu osatzendituzten eraikinetan biziko diren1.000 behiok egunero 27.000 litroesne emanen dute, langileek (denakemakumeak) egingo dizkieten laujeitzialdietan. 160.000 litro ur xahu-tuko du granjak egunero. 100 tonabazka ekarriko zaie behiei bertarai-no, hauek esneaz gain 73.000 kilosimaur egin dezaten.

Simaurrean datza usinaren gakoekonomikoetako bat. Behien goro-tzak bestelako landare inaurkinekinnahastuta metanoa ekoitziko dute,horri errez argindar bihurtzeko 1,5MegaWatteko ahalmena daukanzentralean. Energia berdea deitzenzaion horri, antza, Frantzian orain-dik prima onak ematen zaizkio;Espainiako Estatuan gorotzekinenergia sortuz negozioa egin nahizuten eta murrizketekin ahoa betehortz geratu direnek baino zorihobea dute.

Simaurrak metanizatzearenondoren geratzen diren hondakinorganikoak inguruko 3.000 hekta-reatan zabaldu nahi ditu industria-lak. Honek eragin ditu Somme iba-rrean ingurumenaz kezkatzendirenen kexuak, lurpeko ur erreser-bak are nitrato gehiagoz kutsatukodirelako.

Ingurumenarenari osasunarekikoarrangura gehitu behar zaio. Horre-lako pabilioietan behi bakoitzak ez

daukanez beretzat auto batek par-kingean eskaintzen zaion lekuarenerdia ere, egun argirik eta aire librerikezagutu gabe iraungo duten azien-dak bizirik atxikitzeko antibiotikozeta bestelako botikaz ase behardituzte. Gero herritarrok horienesneak eta okelak irentsiko ditugu.

Behiok esneaz gain kaka barreia-tuko dute inguruetan. Aldiz, horienelikatzekoa urrundik ekarriko da.Erdia baino gehiago Hego Ameri-ketatik, pestizidaz ondo igurtzitakoOGM bihi eta pentsuak. Ordaine-tan, esnea ere munduko lau haizee-tara zabalduko da, lortuko direnprezio apalen babesean. Hurbilekobezala urrutiko baserritarrak hon-doratzeko sistema.

“Hona merkatuko esne merkeena” Behi asko, esne asko, simaur asko...eta langile gutxi: 18 langilerekinmugituko du fabrika Ramery ugaza-bak. Dagoenekoz baserri txikigehienak galdu dituen Frantziangaur esnea 50 behi inguruko etxal-deetan ekoizten da, bakoitzeanbataz beste 2,1 langileri enpleguaemanez. 1.000 behi zaintzekobeharko liratekeen 42 nekazarienordez 18 langile ez-kualifikatu etaoso gutxi ordainduak kontratatukoditu Rameryk.

Hala ere, prezioan nahi du kon-petitu Rameryk, jakinik kaletarrek

1.000 behi gehi 800 bigantxa gehiago aterpetuko dituengranja-fabrika erraldoia geldiarazi nahi dute Frantziako

Estatuko nekazariek. Tamaina horretako bat bada,Nafarroako Caparroson. Eta Indian 40.000 behirentzakoaeraiki nahi dute multinazionalek. Nekazariek erakusten

digute zer ezkutatzen duen esne merkeak.

Behiak ukuiluetan, ez esnea eta simaurraekoizteko fabriketan

| PELLO ZUBIRIA KAMINO |

Page 49: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

azkar ahazten dituztela hedabidee-tan tarteka-marteka aipatzen direnkutsadurak, kalitateak, injustiziaketa istorio. Orain Frantziako Esta-tuan tona bat esne ekoiztea 350euro kostatzen bazaio behitegibaten jabeari, Rameryk 270ean pro-duzituko du. Nolaz? Kopuru etatamaina erraldoiek eragiten dituzteneskalako ekonomiak baliatuz,subentzio handiak kobratuz, langileurriei soldata kaskarrak pagatuz eta,azkenik, “energia berdeari” etekinaatereaz.

“1.000 behiko usina hau test batda –salatu du Cofederation Paysan-nek–. Hau gelditzen ez baldin badu-gu, laster antzekoak aurkituko ditu-gu Frantzia osoan, gaur esneekoizpenak dauzkan 100.000 enple-

guei mehatxu eginez”. Eta arrazoidu. Dagoenekoz Europako lekuaskotan antzeko granja alimalekoaknagusitu dira, etxalde txikiak hon-doratuz. Zer esanik ez Ipar Ameri-kan. Eta Asian...

Indiatik iritsi da markak hautsinahi dituen hurrengoaren albistea:Andra Pradesh estatuan multina-zionalak eraiki nahian ari direlaukuilu erraldoi bat... 40.000 behi-rentzako! Indiako Iffco ongarrikorporazioa eta Zelanda BerrikoFonterra esneki multinazionala–Txinan melaminaz kutsatutakoesne hilgarria ekoiztu zuena, bidebatez esanda–daude asmoaren sus-tatzaile, oraindik gainditu ezineankontra agertu zaizkien taldeenindarra.

Indiakoa argitu bitartean, mun-duko behi eta esne ekoizpen kon-plexu handiena Vietnamen daukaAfimilk korporazio israeldarrak.Eguneko 200 tona esne ekoiztenzituen 2012an eta 2015erako helbu-rutzat dauka urtean 300.000 tonamerkaturatzea. Horretarako dauzkabere estalpeetan bildurik 11.000behi eta 12.000 bigantxa, denetara23.000 azienda! Afimilk konpainiabi zangoren gainean dago eraikita,biak ere Israelgoak: Afikim kibbu-tza eta Fortissimi Capital inbertsiofuntsa.

Industriak eta finantzak aspaldi-tik nahi du kontrolatu giza elika-tzearen kate osoa. Mikel Hiribarre-nek idatzi duenez: “Ez da atzo alaherenegun abiatua laborantzanindustriaren ixuria. Badugu nahikoetsenplu hementxe berean EuskalHerrian. Batzuen zoroaldiek zenbatitzal ez dute ekartzen hainbesteetxalderi, edo berdin produkzionesail osoari !”.

Frantziako Drucaten behi fabrikaeraikitzen duen Ramery herrialdehorretako 369. gizon aberatsena da,120 milioi euroren jabea, herrilane-tan dirua egindakoa. Alde dauzkaagintari publiko gehienak, FDSEAnekazaritzako sindikatu maioritario-ko buruzagia ere bai. Nekazaritzalehiakorraz mintzo dira denak... gerolurjabe handi eta industrialak dire-nean Europako dirulaguntza gehie-nak metatzen dituztenak.

Uztailaren 1ean epaitu beharzituzten makro-behite-gia okupatu zutenConfeko sindikalistak.Urrira atzeratu duteauzia. n

- TERMOMETROA

� 492014KO UZTAILAREN 13A

Page 50: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari

LERRO hauek idazten dituenakmaite du futbola biziki. Hobetoesanda, batez ere jokatzea maiteizan du. Eta telebistako futbolpartidu onak ere gustuko ditu, zer-tarako gezurrik esan. Partidu askoeskasak dira edo balekoak, gutxia-go onak eta bakan batzuk bikai-nak, baina ai azken hauen arrastoazein sakona den. Futbol zelaikoaoso bestelakoa da, zirrarak har-mailez harmail ukitzen ditu zaleenbihotzak. Burmuinerako tartegutxi? Ez pentsa, hain gutxi ere ez,batez ere kontuan hartzen baduguikusle bakoitzak bere baitan duenfutbol estratega bikain hori nolaastintzen duen, gehienetan norbe-re taldearen emaitza hainona ez denean.

Ikuskizuna, indarra,azkartasuna, ausardia, arra-kasta, talde lana, estrategiaeta askoz gehiago ere badalehen mailako futbola.Grina hutsa. Hori guztia da, etabatez ere lehen 10 taldeetan, edolehen zazpietan, edo akaso lehenhiruzpalauetan. Hori guztia etadirua, batez ere dirua. Dirua joka-larientzat, talde tekniko eta zuzen-daritzakoentzat; dirua hortik zuze-nean bizi diren guztientzat. Bainabaita zuzenean bizi ez direnentzatere. Agintariek ekonomia mugi-tzen duela diote. Kontzertu han-diek bezala, edo Europako kulturhiriek bezala, edo autobide edotrenbide handiek moduan…

Talde handia, diru handia guz-tientzat, batez ere ogasunari aitor-tzen bazaio, jokalari ospetsu etamaitatu askok hainbatetan nahia-go izaten baitute beren dirua atze-rrira ateratzea, dena norbereherrialdean uztea baino. Ez, diruabeti ez da zerga bihurtzen, besteakbeste hainbatetan klubek ez baitu-te dirurik ordaintzeko. Egia esan,

klubek eta beren zuzendaritzekbadakite diruaren gainean, iazorraren gainean beste, eta bada-kite hobe dela jokalari bateanmilioi bat euro –edo bi, hiru, sei,hamar…– gastatzea, Ogasunariordaintzea baino.

Eta badakite hori, lehen maila-ko futbola ez delako bakarrikorain arte esandako guztia, zerbaitbada kohesioa baita. Kohesioalorian –ai La Rojaren sasoi haiek–edo infernuan –utikan Bigarren Bmaila hori–. Miragarria da, txiro,aberats, zahar, ume, agintari etalangabe, guztiak bat, txalo, orro,malko. Kohesioa.

ZENBAT diru irensten duen lehenmailako futbolak, egia da. Bainazenbat itzultzen dion gizarteariedo hala dioskute agintariekbehintzat. Eta ez futbolak baka-rrik, goi mailako basketak ere bai,diru ekarpena beste maila batekoabada ere. Horregatik uler liteke,adibidez, diputazio batek 5,2milioi euro ematea basket taldehandi bati honek zorrak ditue-nean: baina lasai, azkenean 1,5milioi bakarrik izango dira taldea-rentzat eta bestea diputazioareki-ko zorra ordaintzeko. Zuk zorraduzu nirekin, nik ematen dizutdirua eta zuk diru horrekin ordain-tzen didazu zorra. Borobila.

Beti ez da horrela, jakina,baina goi mailako kirolean bai,batez ere futbola, basketa edoformula 1 denean. Adibide bat:zuk 80 milioi euroko zorra duzu-la? Lasai, topatuko dugu modua

kitatzeko, gar rantzitsuena daBigarren B mailara ez jaistea.Gaizki egin zenituen gauzak etanik utzi egin nizun, baina lasai,asko eman diozu gizar teari–bereziki patrika batzuei– etakonponduko dugu.

LASTIMA gisa horretako jokal-diek ez dutela berdin balio bizitza-ko beste alor batzuetarako. Berezi-ki balio du zorrak bankuei etafutbol taldeei eragiten dienean:bankuak zorretan, ekonomia gal-bidean; futbol taldea zorretan,sentimendu kolektiboa arriskuan.Baina etxebizitzen esparrurako,adibidez, erreskate publikoak ez

du balio; sektore horrekere diru asko eman izandu, baina zorraren meka-nismoak ez du berdin fun-tzionatzen. Adibidez,familia batek ezin baditu30.000 euro ordaindu,

etxerik gabe geratuko da eta listo,topatuko du beste etxe bat, edozubipean egingo du lo edo autoanedo, azken finean, zertarako daudelagun onak edo familia? Oroitzenez dudan foru lurralde batean,2013an 616 familia geratu zirenetxe gabe haien bankuekiko zorraordaindu ezin zutelako, eguneko iabi familia. Baina aizu, zer nahidute bada? Zorra zorra da.Ordaindu ezean, zein gizarte zibi-lizatu litzateke hau? Horregatik,beren kabuz kolaboratu nahi ezduten familiengana bidaltzen dirapoliziak eta elkar lanerako prestdiren futbol zuzendariengana oga-suneko sailburuak.

Baina zer arraio, utz ditzagunkontuok eta murgilgaitezen festan.Topa dagigun etabizi gaitezen betiko.Osasuna! n

2014KO UZTAILAREN 13A�50

DA

NI

BLA

NC

OXabier Letona

TERMOMETROA - MALTZAGATIK

Altxa kopa hori!

Adibidez, familia batek ezin baditu30.000 euro ordaindu etxerik gabegeratuko da eta listo

Page 51: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari
Page 52: NON ZER - argia.eus · boa iristea falta zen eta hori handi-handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea erago-tzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari