NON ZER - Argiaeta bakoitzak bere irakurketak positibizatzen dituen arren, noiz ulertuko dute...

52

Transcript of NON ZER - Argiaeta bakoitzak bere irakurketak positibizatzen dituen arren, noiz ulertuko dute...

2012KO URRIAREN 14A 3�

NON ZER

Jabetza: Komunikazio Biziagoa, S.A.L. Lehendakaria:Ixabel Bereziartua. Zuzendaria: Xabier Letona.Zuzendariaren albokoa: Pello Zubiria. Astekariko erredak-zio-burua: Estitxu Eizagirre. Asteko Gaia-Pertsonaia: MikelGarcia. Iritziak: Mikel Asurmendi. Kultura: Garbine UbedaGoikoetxea. Aisia: Unai Brea. Termometroa: Urko Apaolaza.Euskara: Onintza Irureta. Interneteko erredakzio-burua:Lander Arbelaitz. www.argia.com: Gorka Bereziartua, JonTorner. Multimedia: Axier Lopez. Argazkilaria: Dani Blanco.Produkzioa: ANTZA, S.A.L.Kudeaketa eta salmenta: Berdaitz Goia. Harpidetzak: KarlosOlasolo. Idazkaritza teknikoa: Aloña Soraluze. Publizitatea:Idoia Arregi, Maite Arrieta, Ixabel Bereziartua, Olatz Korta.Administrazioa: Marijo Aiertza, Mari Karmen Loiarte.Harrera: Jone Arzallus.HELBIDEAK: Gipuzkoa: Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria. Tel: 943 371545. Faxak: 943 373403 (erredakzioa),943 361048 (komertziala). Lapurdi, Nafarroa Beherea etaZuberoa: Xalbardin baita. 64122 Urruña. Tel: 559 476000.Faxa: 559 476001. Nafarroa: Gazteluko Plaza 44, 3. eskui-na. 31001 Iruñea. Tel: 948 222285. Bizkaia: Eleizalde 1, 2-D. 48600 Sopela. Tel: 94 6765580 POSTA ELEKTRONI-KOA. Komertziala: [email protected]. Harpidetzak: [email protected]. Erredakzioa: [email protected]. Interneten:www.argia.com. Lege.gordailua: NA 80-1963. ISSN: 0213-909X. Batzorde.parekidea: 72562 E. Inprimategia: AntzaS.A.L. Informatika: iametza interaktiboa, S.L. Urtebetekoharpidetza. Hego Euskal Herria: 145 euro. Ipar EuskalHerria: 176 euro. Espainia: 145 euro. Beste atzerriak: 182euro. Airez: 285 euro. Komunikazio Biziagoa S.A.L.Ametzagaiña Taldeko partaidea da.

Azaleko argazkia:DANI BLANCO

Azala: GARBINEUBEDA GOIKOETXEA

DEABRUAREN ABOKATUAMARIBI UGARTEBURU: «Politika diogunean herrigintza

diogu». SUSTRAI COLINA / 4

ASTEKO GAIAGERRAKO ONDARE ARKITEKTONIKOA Oroimena

birrintzen. AITOR AZURKI, EZTIZEN MIRANDA / 5

PERTSONAIAAXUN LASA: «Min handia egin diogu elkarri Euskal Herrian».

MIEL A. ELUSTONDO / 10

GAIAKCYBERMANAGER PROIEKTUA Interneten seguru ibiltzeko.

OLAIA JUARISTI / 15

IRITZIAREN LEIHOALETONIA, EREDU OKERRA ASIER BLAS MENDOZA / 18HONELA DANTZATU ZEN ZARATRUSTA OIER ARAOLAZA / 20LTD-AREN ENGAINUA UNAI BREA / 21GORA PRO NOBIS ASISKO URMENETA / 19TXANDAN Dramaturgia. IXIAR ROZAS / 20BERTSO BERRIAK Argi baskoei jarriak. JEXUX MARI IRAZU / 21ZIRTAK Bi zutabe/Dos columnas. ANGEL ERRO / 22

ERDIKO KAIERAALTZOKO HANDIA, TXIKIEN OPERA Erraldoiaren gizatasuna

aldarrikatuko dute txotxongiloek. IRATXE ESNAOLA / 23UNAI IGARTUA URANGA: «Lancrerentzat deabruaren

hizkuntza zen euskara». AMAIA ZABALA TOLOSA / 27IRITZIA Iragana beste aberri bat da. PATXI LARRION / 30LIBURUAK SAIOA RUIZ GONZALEZ/ 32DISKOAK IKER BARANDIARAN / 33EZPALAK GARBINE UBEDA GOIKOETXEA / 34ALEA Ez dezagun iparra gal. GARBINE UBEDA GOIKOETXEA / 35OSASUNA JABIER AGIRRE / 36LANDAREAK JAKOBA ERREKONDO / 37DENBORA-PASAK ANA ZAMBRANO, KIKE AMONARRIZ / 38DENBORAREN MAKINA NAGORE IRAZUSTABARRENA / 39

TERMOMETROAIÑIGO URKULLU: «Federalismoa autonomiaren parekoa bada,

ez dut onartzen». MIKEL ASURMENDI / 40JAVIER LÓPEZ SÁNCHEZ: «Mexikok hizkuntza dibertsitatea

duela onartzen hasi dira mexikarrak». MIEL A. ELUSTONDO / 44AIREAREN KUTSADURA Dosi txikitan pozoitzen ari da Hego

Euskal Herria. GORKA BEREZIARTUA / 48BERO-BEROAN JUAN MARI ARREGI, ONINTZA IRURETA AZKUNE / 49MALTZAGATIK XABIER LETONA / 50

2012ko urriaren 14a, 2.340. zenbakia

DEABRUAREN ABOKATUA

2012KO URRIAREN 14A4 �

Mutututakoen bozeramailea.

«Politika diogunean herrigintza diogu»Kazetaritzatik politikara pasatzea lubakiz alda-tzea ez bada...Lubakiz aldatzea? Lehen galderak egitennituenean eta orain erantzuten ditudanean,berdina naiz. Ez dut pentsamoldez eta prin-tzipioz aldatu.

Pentsamoldez eta printzipioz aldatzen ez due-nak bide motza du politikan. Politikak historiako une jakin batean jendartebaten korapilo nagusiei erantzun adostu etabidezkoak bilatzeko erreminta izan beharluke, ez inposizioz, ukazioz eta fribolitatezmozorrotuta saltzen diguten teatroa.

Aizu, errespetua Arte Eszenikoentzat.Kasta politiko dominanteak beldurra diozinezko debateari, eta popa-bistan ez geratze-ko, irain eta akusazioetara desbideratzen dufokua. Noiztik ez dugu benetako eztabaidapolitiko bat ikusi telebistan? Ahaztuta dau-kat... Ez dakit inoiz ikusi dugun ere.

Orduan, hauteskunde gauetan ez duzue denekirabazten? Fribolitatearen beste isla bat. Emaitzak emai-tzak dira, zenbakiek ez dute gezurrik esaten,eta bakoitzak bere irakurketak positibizatzendituen arren, noiz ulertuko dute batzuek jen-dea ez dela tontoa?

Hauteskunde bezperan ezinezkoak ziren pak-tuak biharamunean zergatik diren posible azal-tzen didazunean, agian? Politika espektakularizatu honetan mezu

faltsuak direlako nagusi. Politikari faltsuke-riaren trajea eranzteko, lau urtez behin boz-katzeaz haragoko herritarren parte-hartzeeta enpoderamendu bideak eraiki beharditugu.

Herritarren enpoderamendua eta parte-hartzeaez da astebururo manifa bat izango, ala?Guk politika diogunean herrigintza diogu:bere burua eraikitzen duen herri bat, herrita-rrak aktore diren herri bat. Erantzunerako,haserrerako eta aldarrikapenerako arrazoiakez dira inoiz faltako. Guri dagokigu mobiliza-tzeko modu egokiak asmatzea.

Hain da eskizofrenikoa atzo arte ilegalak izaneta bihar Ertzaintza gobernatzeko zorian ego-tea!Errespetua sortzen digu baina beldurrik ez.Ilegalizazio aroa erabat gainditzean arnasahartuko dugu, baina horrek ez du erosoke-rian jausiko garela esan nahi. Desiratzengaude euskal herritarrongan intzidentziazuzena duten gaietan eragin eta aldaketa bul-tzatzeko.

Bai, bai, baina beste hark zioenez, EAJrik gabeez dago independentziarik eta EAJrekin ere ez! Siglak eta partiduak lehenesten dituen politi-ka moldeak barik herrigintzan oinarritutakopolitikan jardun behar dugu.Momentuz garbi dagoen bakarragehiengo sozialik gabe indepen-dentziarik ez dagoela da. Gehien-goa izan behar dugu. n

MARIBI UGARTEBURU

| SUSTRAI COLINA |

Argazkia: Judit Fernandez

2012KO URRIAREN 14A 5�

ASTEKO GAIA

GERRAKO ONDARE ARKITEKTONIKOA

Oroimena birrintzenMunduko toki askotan gerrako ondare arkitektonikoa modu berezian zaindu izan dute

erakunde eta gobernuek, berdin memoria historikoa berreskuratzeko, nola turismoaerakartzeko. Adibideak ugari dira: Krakoviako Auschwitzen eraikitako hilketa-zelaia,

Eskoziako Orkadetan presoek eraikitako gerrarako hesiak… Eta gurean? Salbuespen gutxibatzuk kenduta –esaterako, Intxortan auzolanean berrikitan berreskuratu dituzten lubakiak–

hilzorian da ondare hori. Toki sinbolikoak birrindu dira eskrupulorik gabe eta eraikinakezezagutzara kondenatu dituzte utzikeriaz. Eztizen Miranda eta Aitor Azurki kazetariek

adibide bana ekarri dute orriotara.

Garellanoko kuartela eraikin estrategikoa izan zen 1936ko Gerra Zibilean euskal lurraldeen defentsarako. 2012komaiatzean hasi ziren birrintzen eta uztailean amaitu zuten lana hondeamakinek; 1.052 etxebizitza egingo dituzte bertan.

EZTIZEN MIRANDA

�6 2012KO URRIAREN 14A

GERRAKO ONDARE ARKITEKTONIKOA

GAINTXURIZKETAKO N-1 ERREPIDETIK igaro-tzen den makina bat gidarik ez du sekula ima-jinatu ingurua porlanezko gotorlekuz etalurrazpiko pasabidez josita dagoenik. Lehe-nengo albisteak 2006ko uztailean azaleratuziren, errepidea zabaltzeko lanetan langileekbunker hauetako gutxi batzuk topatu baitzi-tuzten. Balio historikorik ez zutela argudia-tuz, traba egiten zuen oro eraitsi egin zutenorduan.

Hala eta guztiz ere, porlanezko eraikinokhistoria luzea dutela ezin uka. 1939an eta1940an, Iparraldean erbesteratutako errepu-blikarren balizko erasoei eutsi asmoz, fran-kistek zenbait kilometroko defentsa-lerroaeraiki zuten Pirinioak gotortzeko. Vallespinteniente koronelaren gidaritzapean, Gipuz-koa eta Nafarroako lurrazpia tunelez, metrai-ladore-habiaz, aginte-postuz eta abarrez josizuten, horretarako langile batailoietako erre-publikar presoak erabiliz. Hondarribia etaIrungo Gaintxurizketa nahiz Arkaleko ingu-rumarietako auzotarrek “betidanik” ezagutudute gudarako inoiz erabili ez zen Vallespingotorlerroa; lasai asko bizi izan dira hamarka-da luzez bunkerren artean. Hori gutxi balitz,beste erabilera batzuk eman dizkiete gerla-eraikin horiei.

Jaitzubia auzoko Eskamendi sendiak, adi-bidez, oso gertutik bizi izan dubunkerren historia. Txikitanpasabideetan barna jolaseanibiltzen ziren, bat edo bat usa-tegi gisa erabili izan dute ingu-rukoek, eta baratzerako ura erebertatik ateratzen zutela dioSalvador Eskamendik. “Bunke-rrak eraikitzen jende asko hil zela komenta-tzen zuten, dirudienez, hau dena eskuz eginbaitzuten, mandoekin gainera, sei edo zazpiurtetan!”, azaldu du. Garai bateko kontraban-doaren lekuko ere izan dira metrailadore-

habiok: “Barruan izututako portugaldarrakikusi izan ditut. Noski, bagenekien mugalarienzain zeudela, alde batetik bestera igarotzeko”.

Auzo bereko Aginagasasi baserriko ManuelZubeldiak 77 urte ditu eta oso ongi ezagutzenditu inguruko guda-eraikinen kokalekuak,gaztetan barruan ibilia baita. 1943an presoakez, militarrak ikusten zituela lanean ziurtatudigu: “Ingeniariak gainera! Kamioiak etortzenziren hona, kaki koloreko soldaduek saskietanporlana bota eta eskutik eskura pasatzenzituzten otarrak: “¡Eh, chaval! ¡Ven aquí!”, esa-ten ziguten batzuetan”. Baserritik gertu, men-dian gora, militarren barrakoiak zeuden: “Bri-gadak hornidura gordetzen zuen: olioa,arroza… Eta gau batean soldaduek janarialapurtu, hona etorri eta saldu egin ziguten.Esne bila ere etortzen ziren, eta trukean ogiaekarri”, esplikatu du Zubeldiak.

Enpresetako aldagela Idorpe Teilatuak etxebizitzen estaldurennegozioak metrailadore-habia txikia du bereHondarribiko instalazioetan. Hau baino lehe-nago beste enpresa bat zegoen bertan, etagotorlekua aldagela gisa erabiltzen zutelaazaldu dute Iñaki Indakoetxea eta Joxe Telle-txea langileek. Orain bi urte etorri zen IdorpeTeilatuak leku honetara eta goitik behera gar-

bitu dute: “Atontzen aritu gara,barruan dena urez gainezkabaitzegoen, lokatzez eta ama-raunez beteta”, dio Indakoe-txeak. “Metro bateko sastrakakmoztu eta eskailerak ere berri-tu ditugu”, gaineratu du berekideak harro. Hala ere, argitu

dute oraindik ez diotela erabilpen garbirikeman.

Enpresa honetatik oso hurbil bizi dira LasDoce Tribus taldeko kide batzuk. Lurra lan-tzen dute eta euren lursailetan zenbait bunker

Gaintxurizketako gotorlerroanekazal biltegi

Erresistentzia errepublikarraren beldur, 1939 eta 1940 artean hainbat kilometroko Vallespingotorlerroa eraiki zuen Francok Gipuzkoako mugan. Egun, besteak beste, patatak, sandiak,

usoak eta untxiak gordetzeko biltegi gisa erabiltzen dituzte bunkerrok Hondarribia eta Irungo baserritarrek.

Testua eta argazkiak:

| AITOR AZURKI |

Erakundeek gerra-gotorlekuokzaindu ez badituzte ere, modu

praktikoan berrerabiltzen jakindu egungo jendarteak

2012KO URRIAREN 14A 7�

GERRAKO ONDARE ARKITEKTONIKOA

dituzte, baina horietatik bakarra atondu dutebiltegi moduan. “Lehen iluna eta zikina zego-en. Beldurra ematen zuen hemendik pasatzeak!Horregatik, duela hilabete gutxi txukundu etaargia jarri genuen uzta gordetzeko, fresko egi-ten baitu. Tenperatura beti berdina da, eta pata-tak, gainera, iluntasuna behar du. Oraintxepatatak eta sandiak ditugu”, azaldu diguPedrok. Produktuok beraiek kontsumitzekoeta saltzeko ekoizten dituzte. Segurtasunerakoburdinazko atea ipini diote sarreran hainbatmetro luze eta zabal den bunker ederrari.

Lursail horiek baino apur bat goraxeago,Istillaundi-Zar baserria dago. Bertako ManuelUrzelaieta 68 urteko oiartzuarrak bi bunkererakutsi dizkigu. Bata, untxiz beteriko kaiolazjosirik. Sarrera oso zabala du porlanezkobunkerrak eta hesia ipini dute ate gisa. “Beti-danik erabili dugu sagardo-botilak, untxibatzuk eta horrelako gauzak gordetzeko.

Honek ez du pasabiderik, baina bai paretamoduko hori”, azaldu digu, zapaltzen arigaren lurraren porlanezko oinarri zabala era-kutsiz. Bigarren gotorlekua berrehun metro-ra dago, baina hutsik dute erabat. “Oiloak-etasartzen dira bertan, baina hemen ez dugutrasterik”. Hori bai, zinez txukuna eta garbiadute bigarrena; seinale da zaintzen dutela.

Erakundeek gerra-gotorlekuok zaindu ezbadituzte ere, iraganeko biztanleen terroreeta sufrimendua atzean utzi eta modu prakti-koan bere egin eta berrerabiltzen jakin duegungo jendarteak. n

Goian, Las Doce Tribus taldeko kidea barazkiak gordetzendituzten Gaintxurizketako bunker barruan; eskuinean,Idorpe Teilatuak lantegiko bi lagun metrailadore-habia batatzean dutela eta Istillaundi Zahar baserriko ManuelUrzelaieta untxi-kaiolaz beteriko bunkerra erakusten.

�8 2012KO URRIAREN 14A

GERRAKO ONDARE ARKITEKTONIKOA

ESPAINIAKO II. ERREPUBLIKAREN azken hila-beteak ziren, 1936ko otsaila, eta FrentePopularrak irabazi zituen hauteskundeak.Artean, estatu-kolpea prestatzen ziharduteneskumako indar politiko tradizionalistak,monarkikoak eta faxistak.

Bilbon Afrikako altxamenduaren berri jakinbezain pronto, Jose Echevarria Novoa Bizkai-ko gobernadore zibila eta Bilboko Garellanoerregimentuko burua, Joaquín Vidal Munarrizteniente koronela bildu ziren. Batailoiarenburuzagiak militarren leialtasunaz zalantzakzituen, ezaguna baitzuen isilpeko irratia zegoe-la kuartelean eta, berak agindu barik, gotorle-kuak eraiki zituztela bertan; zertarako eta kol-pearen kontra zibilek parte hartu zezateneragozteko. Vidalek bazituen uste osoko sol-daduak, eta horiek errepublikaren alde borro-katuko zirena seguru zen. Baina gizon haiekinnahikoa ez zuela izango uste zuen, eta horre-gatik eskatu zion laguntzaEchevarria Novoari; goberna-doreak berehala eskaini zizkionFrente Popularraren baliabi-deak kuartela babesteko.

Basurtora bueltatu zenean,Garellanoko buruak zenbaitofizial ikusi zituen gainerakosoldaduak kolpearen alde konbentzitunahian, baina horretarako agindu ofizialik ezzen inoiz heldu kasernara. Arean ere, Iruñeanzegoen García Escamez jeneralak goberna-dore militarrari estatu-kolpearekin bat eginzezala agintzeko deitu zionean, honek,Andres Fernandez Piñeruak, “¡Viva la Repú-blica!” oihukatuz erantzun zion. Handikgutxira, Mola jeneralak berak deitu zuenGarellanoko erregimentura zuzenean estatu-kolpearen ordenantza emateko, ordurako,ordea, kasernako telefonoak desbideratutazituzten Gobernu Zibilera eta horri esker,Echevarria Novoak errepublikaren aldekoerantzuna berretsi zuen, oraingo honetanMola jeneralari berari.

Militar eta zibil, elkarrekin faxismoaren kontrako borrokanEspainiako hainbat zonaldetan estatu-kol-peak arrakasta izan zuen, Bilbon, bizkitar-tean, indar militarrek Kale Nagusia zeharkatuzuten uztailaren 19an demokraziaren alde:Guardia Zibila, Asaltoko Guardia, segurta-sun guardiak, mugazainak, miñoiak eta Gare-llanoko batailoia izan ziren bertan.

Egun berean, kolpistak Bizkaian sartzeasaihesteko, Garellanoko lehenengo zutabeakLegutiorako bidea hartu zuen, Vidal TenienteKoronela buru zuela. Garellanoko kuarteleanhartutako erabakiek ahalbidetu zuten faxismoa-ren kontrako defentsa zibil eta militarra eratzeaEuskal Herrian. Gerra hasita, zibil asko soldadubihurtu ziren, izena Garellanon eman ondoren;gudaletxean biltzen ziren gudariak frontera joa-teko, eta horrela bihurtu ziren kaserna zaharra-ren harresiak euskal historiaren lekuko.

Jaurlaritzaren eraketaEgoera horretan baino ez zenposible izan Euskal Autono-mia Estatutua sortzea, 1936kourrian. Orduan, Jose AntonioAgirre eta Lekube izendatuzuten Jaurlaritzako lehen

lehendakari eta egungo Carlton Hotelarenbalkoitik egin zuen deia “Euzkadiren askata-sunaren alde”.

Jaurlaritzarekin batera Euzko Gudarosteasortu zuten eta Vidalek eta Piñeruak ardurahandiko karguak izan zituzten euskal arma-dan. Horiekin batera, Modesto Aranbarri Bil-boko Udaltzaingoko arduraduna izendatuzuten euskal ejertzitoaren operazio buru.

Urkulu mendiko borroken ostean, 1937koekainaren 15ean, frankistek Bilbo bonbarda-tu zuten, eta hildako eta zauritu ugari izanzen, baina kaserna zutik mantendu zen. Egunbatzuk geroago, Hego Euskal Herri osoafrankisten esku zegoen. Uztailean, Garellano-ko erregimentuak eta Euzko Gudarosteko

55.000 metro koadroko hobi komuna Garellanon

Bilbok, beste hainbat herrik bezala, 1936ko Gerraren historia gordetzen du kaleetan, bainaboterearen eta hirigintzaren itsukeria herriaren beraren nortasuna lurperatzen ari da.

Testua eta argazkiak:

| EZTIZEN MIRANDA |

Diktaduran zehar, gudari etazibilen presondegi bihurtuziren horma haiek, 1936an

askatasunaren ikur izandakoak

2012KO URRIAREN 14A 9�

GERRAKO ONDARE ARKITEKTONIKOA

beste hainbat gudarik mendebaldera jo zutenborrokan jarraitzeko, urrian Santander kol-pisten menpe geratu arte. Hortik aurrera ezdago Garellanokoen berri: batzuek bestebatailoietan jarraitu zuten; zenbait etxera joanziren; kolpisten bandoan borrokatu zirenhainbat hortik aurrera.

Basurtoko kasernari dagokionez, frankis-ten gotorleku bihurtu zen, Garellanoko erre-gimentu berriaren kuartela. Hori horrela, dik-taduran zehar, gudari eta zibilen presondegibihurtu ziren horma haiek, 1936an askatasu-naren ikur izandakoak.

Militarrek 1983an egin zuten alde Basurtu-tik, eta orduan, Bilboko Udalak SegurtasunZerbitzuak eraman zituen kasernara; udal-tzainak Garellanora itzuli ziren beraz.

Ahanztura: hirigintza-irabazien kondena Aurten, kolpistak Bilbon sartu zirela 75 urtebete direnean, hirigintzaren hazkundeak bereegin du historiaren hondamena. Izan ere,1937ko ekaineko bonbek lortu ez zutena lortu

dute eraiste makinek 2012an, Garellanokokuartela desagerrarazitea. Egunkariek dioteeraiste ekologikoa izan dela, leialtasunarenaztarnak berrerabiliko dituztelako 1.050 etxebi-zitza berrien zimendu bihurtzeko. Horrenbes-tez, Euskal Herriaren historia eta nortasunaehortziko dute hirigintza-irabazien zamarekinireki ezingo dugun beste hobi komun batean.

Telesforo Aranzadik esan zuen bezala“begiek ezagutzen dutena baino ez duteikusten”. Basurtuko Garellanon hirigintzaMaster Plan baterako lurzoru gozoa ikusizuten zenbait begik; hala bada, hezi ditzagunbegiak bestelako ikurrak ikusezin bihur ezdaitezen. Carlton Hotelak garai bateko Jaur-laritzaren sekretuak gordetzen ditu oraindikBilboko Biribil Plazan; Errepublikako arma-rriak isilik darrai Espainiako Bankuaren aurre-ko horman; bonben babesle-kuen arnas-zuloak irekita daudezenbait etxebizitzen sotoetan;eta beste asko ere bai, ikusi nahiduten begien zain. n

1937ko ekaineko bonbek lortu ez zutena lortu dute orain hondeamakinek. Garellanoko eraikinen hondarrak etxebizitzaberrien zimendu gisa erabiliko dituzte.

Axun Lasa, “Lasa eta Zabala”, Joxean Lasarenarreba.Zama handia eraman dut neure gain, lekuaskotara eraman ere! “Axun Lasa, JoxeanLasaren arreba” esan izan dute, baina garbiutzi nahi dut, ni Axun naiz, Axun Lasa, bainanaiz Jexuxaren alaba, Joxe Marirena, halako-ren laguna… eta Joxeanen arreba ere bai,ohore handiz gainera. Gure anaiaren heriotzahor dago, baina Joxeanen arreba baino gehia-go ere banaiz, dudarik gabe.

Iazko azaroaren azkenean, iritzi-artikulua iraku-rri genizun Berria egunkarian, anaiaren herio-tza, zeuk jasotako torturak... Latza.Sekulako lasaitua eman zidan artikulu hark.Egundoko korapiloa bota nuen bertan. Eznuen idatzi plazaratzeko asmotan, barruahusteko baizik.

Nola heldu zen egunkariraino?ETAk behin betiko su-etena eman aurretikhasi zen, Donostian Bake Konferentzia eginzen garaian. Han ari nintzen ni lanean, Alegia-tik Urnietara, autoan. “ETAren biktimak…Bake Konferentzia… ETAren biktimak…ETAren biktimak… ETAren biktimak… Ezdago eskubiderik…”. Gobernuko jendea etakazetariak ari ziren han, eta “ETAren bikti-mak” besterik ez zuten esaten. Behin etaberriz ari ziren horretan. Halako batean, den-dara iritsi nintzen eta esan zidaten: “Zerduzu?”, eta “ezer ez!”. Joan nintzen ordena-gailura eta idazten hasi nintzen, etorri ahalabota nituen barruan neuzkan guztiak. Idatzinuenean, ez nekien ezabatu ala zer egin…Horretan, badut lagun handi bat, katalana,kazetaria, esan izan didana: “Gaizki sentitzenzarenean, idatzi, atera barruan daukazuna,

bota min hori, hustu!”, eta bilatu nuen helbi-dea, “Myrian”, eta bidali egin nion. Esanzidan: “Begira, Axun, guk hemen Katalunian,eta Madrilen, horrelako gauzak behar ditugu”.

Familiak izan zuen zure testuaren berri argita-ratu aurretik? Euskaraz jarri zidan ahizpak ez ezik, bestesenide bati ere erakutsi nion. Baina ordurakoez zitzaidan inporta. Oso jenio txarrean bizi-tu nituen egun haiek, min handia egin zidatenbehin eta berriz entzuten nituenek. “ETArenbiktimak” besterik ez nuen aditzen. Bizitzanbadira gauza batzuk egin behar direnak, etatestu hura idatzi eta argitaratzea izan dahorietako bat. Sekretu asko kontatu nituenhan, inork ez zekizkien gauzak, ez niresemeek, ez gurasoek, ez inork.

Beste emakumezko baten liburua irakurri nuenduela urteak: Esan gabe neukana, AgurtzaneJuanenarena. Handik hona hainbat lekukotasunageri izan dira egunkarietan. Zurea azkenetakoa.Gorriak ikustea tokatu zaigu… “zait”, esanbeharko nuke, nitaz hitz egitea dagokit-eta.Hainbeste gauza, hainbeste, hainbeste, eta

«Min handia egin dioguelkarri Euskal Herrian»

Joxean Lasaren arreba baino lehen, baserriko alaba zen Axun, iaz, Urepelen, Xalbadorrenetxolan gora eta behera zapata takoi-handiak lokatzetan sartuta zebilena.

AXUN LASA

| MIEL A. ELUSTONDO |

Argazkiak: Zaldi Ero

Axun Lasa Arostegi (Isastegi baserria, Tolosa, 1956).Dendaria. Lasa eta Zabala kasuak toles asko ditu, pertsonaasko dira tartean, era batera edo bestera. Iaz, toles horieta-ko batzuk erakutsi zizkigun Axun Lasak egunkarira Itomenaizeneko artikulua bidali zuenean. Anaia hil zioten emakumea-ren mina zen, batetik; torturatuaren aitortza publiko gordina,bestetik. Gorriak ikusi ditu, min handiak, baina min horrenerraietaraino bidaia egin eta atera da, bizirik. Axun Lasa da,Joxean Lasa zenaren arreba baino puskaz gehiago.

NORTASUN AGIRIA

PERTSONAIA

2012KO URRIAREN 14A10 �

�12 2012KO URRIAREN 14A

AXUN LASA

hainbeste urtean! 1981ean alde egin zuen gureanaiak, 83an desagertu, 2000n egin zen Galin-doren kontrako epaiketa… Urte asko dira,urte bakoitzak hamabi hilabete, hilabete bakoi-tzak hogeita hamar egun, egun bakoitzak orduasko… Hainbeste momentu txar pasatu ditu-gu! Azkenean, gaixotzen ari nintzela konturatunintzen. Gaixotzen: bizkarrezurreko minez,ezin ibiliz… Zerbait behar nuela konturatunintzen, eta horretan, jende ona topatu nuenbidean, asko lagundu zidana. “Kutxa bat duzu,itxita, karez eta harriz guztiz itxita… Irekibeharra daukazu hori!”. Eta lan egin beharizan nuen neure onera etortzeko, oso moduegoistan, ni neu hobeto sentitzeko.

Zama handia eraman duzula esan diguzu ares-tian. Familian nola eraman dute zure senideekJoxeanen –eta Joxiren– azkena?Mina izan da, min handia. Aitak bizitu zuenera batera, amak beste batera, senideok ere–bederatzi ginen, zortzi gara orain– nork bereerara… “Badakizu hilda egongo dela, imajina-tzekoa da”, esango zidan batek, eta nik eran-tzun: “Imajinatu behar baldin badut, nik bizi-rik imajinatuko dut Joxean”. Berdin gertatuzitzaidan Tolosan bertan. 1987an, kontzentra-zio bat, eta ETAko hildakoen argazkiak, etatartean Lasa eta Zabala. Aurreneko aldiz bilerabatera joan nintzen: “Hilda dago? Argitzeranator, jakin nahi dut”. Eta benetako lagunekinberdin, eztabaida: “Badakizu hilda dagoela”,“nola badakidala? Zer dakit nik?”. Eta kon-tzentrazioan biltzen zen jendeari ere esanbehar izan nion, argazki haiek kentzeko hilda-

koen zerrendatik, eta jartzeko desagertuenartean: “Hemendik atzera neu joango naizbilera horietara, neuk eutsiko diot Joxeanenargazkiari, baina ez hildako bezala!”. Etahorrela izan zen, baina lagunak ere konturatuziren zertaz ari nintzen eta errespetatu ez eziklagundu ere asko lagundu ninduten. Familiannork bere erara eraman du zama hau.

1995ean agertu ziren Joxiren eta Joxeanengorpuak.Oso gauza gogorrak pasatu ziren orduan ere,oso gogorrak. Kanposantukoa izugarrizkoegurra izan zen. Pentsatu familiarentzat zerizan zen hura! Ez dago sinesterik ere. Fami-lian gehienok bagenuen kezka: “Ez daude.Hilda egongo dira. Bilatu egin behar ditu-gu…”. Azkenean, azaldu ziren. Jakin genuen.Eta otsailetik ekainera haien etorrera prestatugenuen. Gure ilusioa, hilda zetozela jakindaere! “Joxeantonio dator, hilda, baina bada-tor”. Kutxan zetorren, jakina, hezur batzukbesterik ez. Alacantera joan eta gorpua ikusiahal izan zuten gure aitak, gure amak eta bisenidek. Gu familia handia ginen, baina ezziguten gainerakoei sartzen utzi. Ez genueneskubiderik. Amorrazioa! Etxera etorreraoso-oso tristea eta gogorra izan zen. Lurpe-ratuta egon ziren mendi lehor, trakets, zekeneta itsusi hura ezin burutik kendu. Hala ere,egun batzuetara konturatu nintzen “hor zeu-dela”. Ilusio handienarekin prestatu genuenhaien itzulera, ezer berezirik egin gabe ere.“Halako musika jarriko dugu, kalean pasae-ran halakoa…”. Udala laguntzeko prest

genuen. Familia dena antolatzen, gure baserriatarian. Gero, gertatu zena ikusi… Nola bizizuen hura bakoitzak? Ahal zuen bezala!

Joxean eta Joxiren berririk ez zen garaian,ETAk atentatua egiten zuenean, zer zegoenzure barruan? Alegia, Gabriel Arestiren harakoJoxepa Mendizabal Zaldibian poema dut betigogoan: Etarren amek / asko sufritzen dute, /semeak hiltzen dizkietenean / eta batez ere /semeek hiltzen dutenean.Nik orain aitor nezake. Orduan ez. Orduanhainbesteko pena eta tristura zegoen pilatuta,ezin! Gorrotoa?… Bai, ziurrenik ere. Lasterhasi nintzen horri buelta ematen. Bateko etabesteko deialdiak egiten ziren, baina ez nuenjoan nahi izaten. Kalbarioa pasatu nuenorduan ere. Atentatua igual eta “besterik ezditek merezi!” esaten zutenei ez nien ezeresaten, ezin esan, haiexek defendatzen nindu-ten-eta! “Jaialdia dago… Ez noa, hantxe izan-go dira halako eta halako, eta ez dut haiekinegon nahi…”. Min handia ematen zidan.Momentu gogorrak bizitu izan ditut.

Egunkarira bidalitako Itomena idatzian, bi minageri dira: Joxeanen heriotzak ekarritakoabatetik, eta zeuri egindako torturak bestetik.Min handia nuen… Nahiko lan nik, eta nahi-ko lan torturatzaileek. Halako gorrotoa dute!Gaixoak dira!

Jorge del Cura Torturaren PrebentziorakoEspainiako Koordinakundeko kideak esanzigun aurten bertan ARGIAn, torturatzaileakhorretarako erakutsi dituztela. Tortura-saiobaten ondoren, etxera joan, telebista aurreanjarri, haurrak magalean hartu eta, besterikgabe, futbol partida ikusteko gauza direla.Horretarako daude prestatuta, bai, eta ondoprestatuta, gero! Nik ez dut horiekin ezerjakin nahi, ezer ez. Barkatu… Ezer txarrikopa… Ezer ez. Oraindik gogoan daukatMadrilekoa. Jaso nituen torturak, eta tortura-

tzaileak. Bi aurpegi dauzkat gogoan, haienadina, arropa… Ez dut haien berririk izannahi, ez kartzelan dauden, barruan dauden…Ez zait inporta! Inori ez diezaiotela minikegin, horixe besterik ez dut nahi nik.

Ez zaizu inporta Galindo?Ilusiorik handiena zerak egingo lidake, Galin-dok aitortzea haiek ere okerrak egin dituztela,min handia sortu dutela, hori izango litzatekenire ilusiorik handiena. Gainerakoan, ni eznoa Galindoren kontra, beldur handia dioda-lako, beharbada. Hala ere, barkatzen zailenakanposantuko hura da. Arantza hori barru-barruan sartuta daukat, eta ezin dut atera.

Denoi fortunatu zaigu, gutxi-asko, kanposantu-ra bidea hartu beharra. Zuen kasuan, Joxeanilur eman behar eta ertzainen eraso hura, hile-rriko oldarraldia gogora ekarri eta “hau ez dukmundu honetakoa, ez duk benetan gertatzenari!” esango nukeela uste dut.Heriotza gogorra da, heriotza hori probokatuaizan baldin bada, askoz gogorragoa, baina lurematea baldin badaukazu, pena hori bizitzeaposible baldin baduzu, luxua da. Esanda nagoETAren biktimaren senide bati. Senarra hilzion ETAk. Hizketan ari ginen, gozo. “Esan,esan Axun, esan nahi zenuena”, “ez, min egin-go dizu-eta”, “esatea nahi dut, Axun”. Eta esannion: “Biok jasan dugu biolentzia, baina zurealuxua da”, “Axun!”, “barkatu, ez nizun esanbehar, ez nizun minik egin nahi. Gogorra dainori senidea kentzea, hamabi urtean harenberririk ez izatea, eta etorritakoan, antsia handihorrekin zain, ‘hemen dago, hemen dago!’, etagero, kanposantuan egin zutena egitea. Horiezin da. Horregatik da luxua zurea”. Gogoandaukat Joxeanen aitak, gure aitak, 83an esanzuena, desagertu zirela jakin zuenean. Aboka-tuarenetik etorri eta esan nion: “Ez dago haienberririk, ez Joxiren ez gure Joxeantoniorenberririk. Zerbait arraro eta latza ikusten dute”.Mahaian jarrita zegoen gure aita, jo zuen ber-

Inpotentzia “Uribetxebarria,azkeneko kasua.Oso minduta nago.Zer ari dirapolitikariak?‘Justiziak agintzenduena betekodugu, baina ezgaude ados’.Uribetxebarriakondenatu zuten,bai, Ortega Larabostehun egunezbahituta edukizuten, gauza larriada, baina zuri,politikari zarenhorri, hainbesteurte presoegondakoa,gaixotasun larria,sendaezina duena,kalera irteteakkezkatzen zaitu?Zuk, politikarihorrek, obligazioadaukazu jakitekonon dagoenGalindo, nonElorriaga etabeste pila. Etairratia piztu, etaezin nuen sinetsipolitikariak berriroere arinkeriakesaten arituzitezkeenik.Inpotentzia etamina sentitunituen”.

2012KO URRIAREN 14A 13�

AXUN LASA

tan kolpea ukabilarekin eta: “Hori entzuteabaino, tiroz josita bide bazterrean dagoelaentzutea nahiago nuen!”. Altxatu zen, joan zen,eta pixka batean ez zen itzuli. Oso gogorra daesan zuena, baina bazekien zer esaten zuen…

Sukalde-lana egin omen duzue biktimek, isil-peko lana.Irlandara joan ginen, Glean Cri-ra, han ezzegoen telebistarik, egunkaririk, tabernarik…Ezer ez. Etxe ederra, besterik ez. Pixka batibiltzera irten eta, kanpoan, hotza eta izotza.Eta kito. Mutur sartzerik ez. Nik neuk izandudan esperientziarik aberasgarriena izan da,gauzarik onena. Terrorismoaren BiktimeiLaguntzeko Bulegoko zuzendaritzak antolatuzuen hura, eta hiru jakitun handiren gidaritza-pean egin dugu lan: Carlos Beristain, Galo Bil-bao eta Julian Ibañez de Opakua. Bilera haiekez zuten helburu jakin bat, biltzea besterik, etaikustea ea elkarbizitza posible ote zen. Eta jen-dea deialdiari baiezkoa ematen joan ginen neu-rrian aurrera atera zen. Lehenengo bi urteetanbosna biktima elkartu ginen, baina laster kon-turatu ginen hura zabaldu egin behar zela etahorrela egin zen. Biktima asko egon da harrez-kero, eta biktima asko dago oraindik gauregun, presoen senideak, besteak beste. Kalba-rioa pasatzen ari dira horiek.

Biktimak bildu zineten Glean Crin, nork beremina zuela.Eta horixe egin genuen, nork bere minaazaldu, eta batak bestearen mina, begietarabegiratuz entzun eta errespetatu. Lasai hitzegiten saiatzen ginen, baina beti ez zenposible. Momentu latzak bizitu genituentartean, batzuek zein besteek, baina esandezaket momentu horiek gainditu ondorensortzen den… konplizitatea?... izugarriadela. Horietako bat, besarkada jakin bat…Beti, beti izango dut hura gogoan. Eta osogoxo gainera.

Emozioak gainezka dira. Zer dio arrazoiak?Pena ematen dit Euskal Herrian egin dugunbideak, min handia egin diogu elkarri. Honekbalio izan duela entzun, eta pena hartzen dut.Ez du balio. Gizakiak ezin du gizakia hil edotorturatu edo… Arrazoirik ez dago horreta-rako. Ikasi egin behar dugu, txikitandik, osodiferenteak izan gaitezkeela, eta bata bestea-ren ondoan bizi behar dugula. Diferentegarela? Hitz egin dezagun, elkarrekin kon-pontzeko, espazioa banatzeko. Inork ezdauka arrazoi osoa, egia osorik inon ez dago.

Buka dezagun. Esadazu, nolakoa zen Joxean?Oso-oso mutil goxoa. Beti irribarrez. Bertso-lari tipoa zuen. Etorria, erantzuna bat-bateanbeti. Eta umila. Ez zen batere erretxina…Behin ikusi nuen erretxinduta, Ibarrako Jose-txo Jauregi hil zutenean, Izaskun aldean,Guardia Zibilak hil zuen, kontrolean nonbait.Orduan bai, oso errea ikusi nuen, aztoratuta.16 bat urte izango zituen. Goxoa zenJoxean…

Azken oroitzapena?Iparraldean, adarra joka guk: “Badakigu nes-katan ibiltzen zarela”, “nik ezin dut andregai-rik izan”, “andregaia ez diozue esango orain-dik, baina bada hor neskaren bat”, guk. EtaJoxeanek: “Ezetz, ezin dudala andregairikizan. Nik badakit zer den nire bizitza: herio-tza edo kartzela”. Oso gaztea zen, 20 urtebesterik ez. Hirugarrena naiz bederatzi seni-deko familian, Joxean zazpigarrena zen.Neuk zaindu nituen etxeko ttikienak, ama txi-kia izan nintzen ni haientzat.

Eta Joxi?Ezagutu genuen hura ere. Joxi eta Joxean, osolagunak ziren eskolatik, umetatik. Olarrainen,eskolaren aurrean jarri zen bientzako monoli-toa, oroitarria. Han dago dotore asko. Osolagunak ziren, eta oso diferen-teak. Gurea zen isila, irribarreabai, baina isila. Joxi, berritsua,batarekin eta bestearekin aritukozen hura, alaia! n

�14 2012KO URRIAREN 14A

AXUN LASA

Kaliforniara“Juan Mari Jauregi hil zutenean, bi semeekin bateranentorren oporretatik, eta entzun nuen: ‘Juan MariJauregi… Beotibar… Tolosa…’. Hura larria! ‘Ez daukatgogorik etxera joateko. Banoa Kaliforniara bizitzera! Ezindut, ezin dut…’. Nahaste handia nuen. Baina, esandizut, indarrik ere ez nuen izan esateko: ‘Ez nago ados!’.Pixkana etorri da hori, geroago, poliki”.

AZKEN HITZA

BiktimakikastetxeanNola hasiko gara,bada, umeei haueta hurakontatzen? Ez dietumeei inoiz sentitududan gorrotoaeta minatransmititu nahi.Unibertsitaterajoan behar baldinbada, beharbada,baina hamabiurteko neska-mutileikontatzera? Ez.Helduon arteanlasai hitz egitekogauza ez garenbitartean, ez.JaurlaritzakoAndoni Unzalukesan zuena eta:“Bai, eta onaizango litzatekezulo baterakustea, metrobat luze, metro batzabal”. Esan nion:“Ez pentsa nikzure zuloarekinbatera tortura-gelabat jartzeaeskatuko dudanik!Jartzen baduzue,jarri, baina ez nikeskatuta!”

2012KO URRIAREN 14A 15�

Aro digitalean, gazteek Internet modu egokian erabiltzeko ardura hartu du hezkuntzak.Helburu horrekin abiatu zuten duela bi urte Cybermanager proiektua aurtengo

Nafarroa Oinez gidatuko duen Iruñeko San Fermin Ikastolan.

| OLAIA JUARISTI |

CYBERMANAGER PROIEKTUA

Interneten seguru ibiltzeko

“ERREPIDEA GURUTZATZEN erakusten die-gun bezala, Internet erabiltzen ere irakatsibehar diegu”. Argi dute Nuria Ozkoidi etaKontxi Etxalar irakasleek, ekimenaren ardu-radunek. Azken finean, egungo belaunaldiektxikitatik erabiltzen dituzte mugikorra etasarea, eta bizitzan bestelako arriskuak dau-den moduan, Interneten ere badira. “Gaihauetan gu baino jantziago daude gazteak,

eta horregatik, ideia ona iruditu zitzaigunikasle gazteak izatea txikienei erakutsiko die-tenak”. Hala, helduagoak diren ikasleekberen esperientzia helarazten diete gaztetxo-enei. Gainera, txikienek eredu moduandituzte ikasle zaharragoak, irakasleak bainohurbilago sentitzen dituzte. Dakitena bes-teei irakatsiz, ikasleak beraiek modu aktibo-an inplikatzen dira proiektuan.

Ikasle zaharragoek irakasten diete gaztetxoenei.N

UR

IAO

ZK

OID

IKU

TZ

ITA

KO

AR

GA

ZK

IA

�16 2012KO URRIAREN 14A

CYBERMANAGER PROIEKTUA

Esaterako, Derrigorrezko Bigarren Hez-kuntzako ikasleek 5. mailako ikasleen guraso-ei hitzaldia eman zieten eta oso esperientziabaikorra izan zen. Erronka dapubliko aurrean hitz egitea, etaharro ateratzen dira halakosaioetatik. Arduradunen esa-netan, ikasleak irakaslearenrola hartzea garrantzitsua da,haiek ere ikus dezaten 15 urte-rekin gizarteari zer eskainiabadutela.

Barakaldoko ikastetxebatean egiten zela ikusita,proiektua 2010ean abiatu zenSan Ferminen eta azken bi urteetan 450 ikas-lek hartu dute parte. Martxan jarri aurretik,Pantallas Amigas ekimenak prestatu zituenikastolako irakasleak. Teknologia berrien era-bilera seguru eta osasuntsua bultzatzea etahaur eta nerabe digital arduratsuak heztea daPantallas Amigasen xedea.

Saio teorikoa eta praktikoa dituCybermanager-ek eta Internetegoki erabiltzeko aholkuak ema-tea da zeregin nagusia. Sare sozia-len erabilerari buruzko gomen-dioei garrantzi berezia ematendiete. Alde teorikoan, adibidez,irudiaren garrantziaz eta pribatu-tasunaz aritzen dira. Argazki bate-tik nolako informazioa atera dai-tekeen azaltzen zaie: zer dencyberbulling-a, zein datu eman dai-tezkeen eta zein ez, besteen bai-menik gabe argazkiak igotzea ez

dela egokia, argazki iraingarriak ezin direlasarean eskegi, argazki iraingarriei buruzkoiruzkinak egitearen ondorioak... Gisa horre-

tako zenbait ekintza delitu dire-la azaltzen zaie eta, irakasleenesanetan, batzuetan kosta egi-ten zaie ikasleei hori ulertzea,sarri uste baitute zigorrik ezduten ekintzak direla. Hala,argazkiak zintzilikatzerakoanondo pentsatzeko eskatzenzaie, digitalak izanik manipula-tu daitezkeelako eta mingarriakizan.

Gazteei esaten diete jakitunizan behar dutela zein irudi eman nahi dutensarean. Egiazko irudia erakutsi behar dutelaazaltzen diete, eta ez irudi artifiziala.

Webcama estaliBizitzako gainerako arloetan bezala, Interne-tek hainbat arrisku dituela ikasten dute gaz-

Nuria Ozkoidi (ezkerrean) eta KontxiEtxalar arduratzen diraCybermanager proiektuaz. Beraienesanetan, haurrek etxekoordenagailua egongelan izateakomeni da, agerian.

Garrantzitsua da gurasoek seme-alabei askatasuna emateaordenagailuan ari direnean,konfiantza izatea; baina zertanari diren ikustea eta haiekindenbora partekatzea erefuntsezkoa da

2012KO URRIAREN 14A 17�

CYBERMANAGER PROIEKTUA

teek, baina burutsu jokatuz gero aurre eginahal zaiela. “Ikasleek pentsatzen dute badaki-tela zenbaterainokoa den arriskua, baina maizez dakite”. Esaterako, Cybermanager saioe-tan ikasi dute webcama estaltzea komeni dela,programa batzuek ahalbidetzen dutelakobeste pertsona baten ordenagailuko webcamaaktibatu eta erabiltzailea ikustea. Cyberbullingedo Internet bidezko eraso eta jazarpenkasuak daudela ere ikasi dute. Norbaiti buruzSarean gaizki esaka aritzea da ohikoenetakoa.

Ikasle gaztetxoek diotenez, Tuenti saresoziala erabiltzen dute gehienbat. Zenbaitgauzetarako oso baliagarria zaie, batez eregainerakoekin komunikatzeko, solastatzekoeta harremanak izateko. Eskolako apunteakikaskideekin partekatzeko ere erabiltzen dute.Etxalar eta Ozkoidiren arabera, sare soziale-tan konturik ez duena oso kanpoan gera dai-teke gaur egun, baina 14 urtera arte Messen-ger bat-bateko posta zerbitzua izatea nahikoadela iritzi diote. Gainera, ordenagailua egon-gelan izatea komeni dela diote, etxeko lekupublikoan denen agerian.

Ikasleek adierazi digutenez, orain badakitesare sozialetan kontuz aritu behar dutela datupribatuak ematerakoan; hala nola, ez dutelainoiz mugikorreko zenbakia eman behar.Argazkiak igo aurretik ere ondo pentsatubeharra daukatela ikasi dute eta orain arduragehiagorekin erabakitzen dute zer igo eta zerez Sarera. Arduragabe jokatuz gero, min han-dia eragin daiteke, baita norbere burua arris-kuan jarri ere.

Irakasleek diotenez, kontzientziatzeko erebalio du proiektuak, besteak beste kontura-tzeko norbera iraintzea gustuko ez badugu,bestea iraintzea ere ez dela bidezkoa.

Nola jokatu behar dute gurasoek?Ozkoidi eta Etxalarrek adierazi digutenez,hainbat gurasok ez dauka oso garbi non jarribehar dizkieten mugak seme-alabei, edo zeinadin den egokiena sare sozialetan aritzeko.

Irakasleek ez dute zalantzarik: haurra beharbezalako balioen arabera heziz gero, askoerrazten da bidea. Garrantzitsua da gurasoekseme-alabei askatasuna ematea ordenagailuanari direnean, dituzten nahiak errespetatzeaeta konfiantza izatea; baina zertan ari direnikustea, jabetzea eta haiekin denbora parteka-tzea ere funtsezkoa da. Ikasleek adierazi dutegurasoak fio direla eta ez direla gehiegi inpli-katzen. Batzuetan, gazteak ordenagailuaurrean ikusten dituztenean, kuriositateakjota galdezka hasten omen zaizkie: “Erakutsi-ko al didazu zertan zabiltzan?”.

Nuria Ozkoidiren ustez, gurasoek beraiekere sare sozialetan kontua izatea ona da,seme-alabek zer igotzen duten jakin nahibadute. Tarteka gazteari esan beharko diotebere profila ikusten uzteko. Eta ordu kopu-ruari dagokionez, Internetekiko menpekota-suna kontrolatzea gurasoen gain dagogehienbat, mugak jarri behar dizkiete seme-alabei.

Internet, azken finean, gaur egun kon-tuan hartu beharreko faktore bat gehiagoda. Ozkoidi eta Etxalarren aburuz, gazteakbizitzan martxa “egokia” badarama, martxaegokia eraman dezake teknologia berrienmunduan ere. “Garrantzitsuenahaur eta gaztearen garapen per-tsonala da; hori ondo baldinbadago, gainerakoa ondo joangoda”. n

Azaltzen zaie zer den cyberbulling-a,zein datu eman daitezkeen eta

zein ez, besteen baimenik gabeargazkiak igotzea ez dela egokia,

argazki iraingarriak ezin direla sarean eskegi...

���������������

������������������������ ����������������������������������

2012KO URRIAREN 14A18 �

EZ DIRA GUTXI bizi dugun krisi ekonomi-koari aurre egiteko eredu baten bila dabil-tzanak: batzuek Islandian bilatu nahi duteirtenbidea, gabezia asko dituen kasu batnabarmenki idealizatuz; beste batzuek,aldiz, bereziki murrizketak eta hersturaekonomikoa defendatzen dituztenek,Letonia goraipatu dute azkeneko hilabe-teetan. Bi urte dira “erreskatatutako”herrialde txiki honek langabezia-tasarenjaitsiera eta hazkunde ekonomiko esangu-ratsua erdietsi dituela barne debaluaziogogor baten ondoren, hau da, murrizke-ten eta soldata beherapenen politikamuturrera eraman ostean.

Errealitatea, ordea, ez da arrosa kolo-rekoa. Bere hazkundea, litekeena da2012an 2011ko %5,5 tasa errepikatzea,oraindik oso urrun dago errekuperatzetik2008-2010 hiru urtekoan pairatu zuen

%23ko atzerakada. Bidean, herrialdeainjustuagoa bilakatzen ari da, aberats etapobreen arteko distantziak handituta.Egoera hain da larria, bere etorkizunazalantzan dagoela nazio bezala. Datu soilbatek nahikoa izan beharko luke alarmaguztiak pizteko: duela hogeita bi urte,independentzia aldarrikatu zuenean, ia2,7 milioi herritar zituen Letoniak, egunez da bi milioira iristen (azkeneko errol-dan artifizialki iritsi arazi zuten). Bestelaadierazita, biztanleen %25a baino gehia-go galdu du, gerra gogor eta lazgarriasufritu duen herrialde baten antzera.Horrek, eta ez beste ezerk, esplikatzen duzergatik azkeneko bi urteetan Letoniaklortu duen bere langabezia-tasa %20tik

%15era jaistea. Datu ofizialak ondobehatuta ikusiko dugu 2009ko urteamaieran, langabezia-tasak sabaia jo zue-nean, ia milioi bat zirela lan egiten zute-nak, baina orain kopurua 850.000 pertso-na ingurukoa baino ez da. Beraz,enplegua suntsitzen jarraitu dute.

Independentzia eskuratu zuenetik,Letoniako politika paradisu neoliberalabilakatu da. Ondorioz, bizitza-esperantzatxikitu, pobrezia zabaldu eta emigrazioaugaldu dira. Gauzak apenas aldatu diraordutik, une hobeak (finantza burbuilariesker) edo txarragoak bizi arren, oro har,Letoniak urtero galdu du populazioa etapolitika neoliberal berriak jarri ditu inda-rrean. Azken hauek ez dira gehiengoarengustukoak, baina, herrialdea letoniar (2/3)eta eslaviar-letoniarren (1/3) artean bana-tuta dagoenez, hauteskundeak iristendiren bakoitzean letoniar etniakoek esku-mako alderdiei ematen diete botoa etaeslaviarrek ezkerrekoei, horregatik, Leto-nia da beti eskumako gobernua izan duenEBko herrialde bakarra. Borroka etniko-ak erabat desitxuratu du ezker-eskuinardatza.

Oztopoak oztopo, letoniarrek estatubat dute eta horri esker atzerrian daudenherritarrek beren nortasuna mantentzekomodua dute oraingoz. Nazionalismobanaleko elementu guztiek egiten duteberaien alde. Besteak beste, pasaportea,enbaxadak eta selekzio nazionalak dituzteidentifikazio sentimentala bultzatzeko.Hori bai, sinboloez soilik ez da bizi naziobat. Krisia hasi zenetik gazteen ia %40atzerrira joan da lan egitera. Ez da harri-tzekoa, ingelesari esker, ia ama-hizkuntzabezain ongi hitz egiten dute, kanpora joandaitezke bizi-baldintza hobeak bilatzeko.Honen aurrean, demografoek ohartarazidute letoniarrak lau belaunalditan desa-gertu daitezkeela. Izan ere, mundu globa-lizatu honetan nazio txikiek kontu handia-rekin ibili behar dute berain etorkizunasegurtatu nahi badute. Mugi-kortasun handiko garaiak dirahauek eta zure etxean bizi bal-dintza onak segurtatu ezean,ziplo hustu dakizuke. n

Letonia, eredu okerraIÑ

IGO

AZ

KO

NA

Datu soil batek nahikoa izan beharko lukealarma guztiak pizteko: duela hogeita biurte, independentzia aldarrikatu zuenean, ia2,7 milioi herritar zituen Letoniak, egun ezda bi milioira iristen. Bestela adierazita,biztanleen %25a baino gehiago galdu du,gerra gogor eta lazgarria sufritu duenherrialde baten antzera.

Asier BlasMendoza �

EHUKO

IRAKASLEA

IRITZIAREN LEIHOA

Asisko Urmeneta �

GORA PRO NOBIS - IRITZIAREN LEIHOA

� 192012KO URRIAREN 14A

20 � 2012KO URRIAREN 14A

GERIZPEAN HAINBAT GAUZA hartzen dituenhitza, hitz-aterkia. Dramaturgiaz hitz egitendugunean ez dugu soilik eszenara mugatubehar. Jakina da dantzan, zinean eta, tama-lez, ezerezaren menera dauden ikuskizunhandien dramaturgoa ere egon badagoela.Ez al dago finean dramaturgia bat argiaren-tzat, soinuarentzat, zaratentzat, lengoaiaren-tzat, gorputzentzat? Irakurri jarraian doangaldera zentzu zabalean, ez hitzez hitz har-tuta. Ez al da dramaturgia elkarrekin laneandihardutenen arteko solasaldi luzea? Gau-zak harremanetan jartzea da, harremanezdihardu dramaturgiak, afektuez, elkarri era-

giten dieten ekosistemez. Gizartearen harre-man, kultura, politika eta ekonomia ekosis-tema iraultzeko dramaturgiak abiarazi.

Dramak ekintza esan nahi du, egin etaegin zentzu zabalean ulertzen badugu ekin-tzaren bidez egiteke dagoen guztira luzadezakegu hitza. Ez zaitez hain dramatikoajarri, esan zion lagun batek besteari, biharbueltatuko dizute lantokian moztu dizutenlepoa. Hitzek ere, lengoaiarensistemak berak bezalaxe, gau-zak hankaz gora eta lepo jartze-ko betebehar dramatikoa, dra-maturgikoa, dute. n

CORDOBATIK, @bailarina97-k txiokatu du: “Niretzatdroga da. Pozoia gorputzean sartuta daukat, eta orainegunero behar dut nire dosia”. Ez dut txorrotxiokatu(!), ez bainago ados. Dantza ez da gorputzean sartzenden zerbait, gorputzetik ateratzen dena baizik. Etazer ateratzen da? Alaitasuna, tristura, zirikatzekogogoa... edozer, barruan daukazuna. Dantza.

Alicia Alonso: “Dantzaren bidez batasuna, bakeaeta etorkizuna egiten dugu”. Tira, badakizue, karibe-tarrak oso beroak dira. Mathias Lill-mans: “Dantzaren bidez larrutan egi-ten dut”. Halaaa, ahobero! FriedrichNietzsche: “Dantzatu ez dugun egunbakoitza alperrik galdutako egunada”. Nietzschek euskal hauteskun-deak ezagutuko balitu, esaldia honelaidatziko zukeen: “Dantzatu ez duguneta hauteskunde kanpainan pasadugun egun bakoitza alperrik galdu-tako eguna da”.

Eustatek dio, zuk, edo zure albo-koak, baina biotako batek ziur, baduzuela ezkutukobiziorik. Astero hartzen duzuela tarte bat paseatzekoedo kirola egiteko. Britainiarrak ere biziotsuak dira,baina gure aldean, Nietzsche zaleak. Futbolarenondoren, dantza da britainiarrek gehien egiten dutenjarduera fisikoa. Britainia Handian 40.000 dantzari etadantza-irakasle ari da dantzaren munduan profesio-nalki. Herrialde oso bat dantzan. Horrela daude gu

baino hobeto, batasuna, bakea, etorkizuna eta sexuagainezka dituztela.

Horra nire plana. Lehendakarigai guztiak bahitu,eta eztabaida aspergarri bat egin beharrean, dantzareality batean sartuko ditugu. Hasteko, atarikoak.Elkarri eskua eman eta soka-dantza egingo dute.Denak soka berean. Ze polita. Gero bikoteka jarrikoditugu dantzan, erritmo eta sentsibilitate desberdinakkoordinatzeko.

Hiruko jokoan ohituta daudePatxi Lopez eta Iñigo Urkullu, etabaltsean jarriko ditugu. Elkarren-gandik urrundu eta berriz elkartudaitezke unearen arabera. AntonioBasagoitik eta Laura Mintegik paso-doblerako bikote ona egiten dute.Hain espainola eta hain euskalduna–pasodoblea!– aldi berean. Antonioagintzen ohituta dago, baina Laurakgenero bereizketarik gabeko dantzanahi du, eta ez dio agintea aitortzen.

Raquel Modubar eta Mikel Arana tangoan arikodira. Elkarri bizkarra emanez, baina pega-pegaeginda dantzan, bakarra bailiran. Gorka Maneirorieta Aitor Urrestiri salsa doinua jarrikodiegu. Kontaktu fisikoa saihestuz, bakoi-tzak bere aldaka jokoa erakusteko auke-ra izango dute. Hurrengo ataletan bikotealdaketa. n

IRITZIAREN LEIHOA

Honela dantzatu zen Zaratrusta

Oier AraolazaDANTZAR IA �

“Horra nire plana.Lehendakarigaiguztiak bahitu, etaeztabaida aspergarribat egin beharrean,dantza reality bateansartuko ditugu”

IxiarRozas�

IDAZLEA

AR

GA

ZK

IPR

ESS

DA

NI

BLA

NC

O

Dramaturgia

IRITZIAREN LEIHOA

� 212012KO URRIAREN 14A

DA

NI

BLA

NC

O

Hizkuntza berdintasunaeuskarak lehentasunaGipuzkoatik entzuna.Mingain gaiztoak saltatu diraamorruzko erantzunaUrkullu ere ze sumahauxe mendekutasunata burugabetasuna.

Ni nekatu naiz gurutzezbeti auzokoak gurtzezargitze usteko iluntzez.Bi ortzemuga, El caso vascota El tiempo de las lucesgogoeta sakon luzezeuskal jalgiaren gauzez…Cervantesen berba hutsez.

Ez da berdin giltzapeata unibertsitateakaiola eta atea.Argi baskoa baldin baletornik nahiago itzalpea.Muga zein den esateada nire borondatea:Sinesgarri izatea. n

Doinua: Ai hori begi ederra.

LTDa eskatu gabeko iraultzazela genioen ARGIAn 2008an.Gaur jarraitu dezakegu esatenLTDa eskatu gabe iritsi zitzai-gula; iraultzaren arrastorik ezda inon ageri, baina.

LTDa ez zen ezarri ikusleeneskaria zegoelako, espektroerradioelektrikoa optimizatubehar zelako baizik. Leku egin,hitz bitan. Baina nahi eta nahiez egin beharreko aldaketakhainbat abantaila ekarriko zigu-la esan ziguten: irudi eta soi-nuaren kalitate hobea, bereiz-men handiko emanaldiak,eskaintza zabalagoa...

Oraingoz daukaguna zerada: batetik, bereizmen handi-koak bailiran saltzen direnemanaldi gehienak ez dirabereizmen handikoak, sasi-handikoak baizik. Seinalearenkalitatea hobetzen da, bainahori ez da HD, ingelesezkosiglak erabiltzearren (izan gai-tezen cool).

Bestetik, eskaintza ez dazabalagoa. Tira, zabalagoa bai,baina ez pluralagoa. Operadorenagusiek kate gehiagotatik emi-titzen dute, baina funtsean pro-gramazio berdina ematen dutedenetan. Egia da kate berribatzuk agertu eta eremu ideo-logikoa zabaldu dela... bainaultraeskuinera. Kate espeziali-zatuak, berriz, hutsaren hurren-goa dira, 24 orduz tarota etatelefono bidezko lehiaketa-iru-zurrak eskaintzea espezializa-ziotzat hartzen ez badugu. Zeredo zer hobetu dena umeeibereziki zuzendutako progra-mazioa izan da; orain badituzteeurentzako kate osoak. LTDa-

rekin pozik egoteko arrazoiakdauzkaten bakarrak haurrak etafatxak dira.

Eta orain, dibidendu digita-la. Espektro erradioelektrikoaoptimizatzeko ezarri zenLTDa, baina oraindik tokigehiago behar da. Telekomuni-kazio enpresek espazio horibehar dute banda zabaleko zer-bitzuak eskaintzeko (4G, batezere); argudiatzen dutenez, tele-bistek badute satelitez edokablez emititzeko aukera, bainaberaiek lurreko espektroabehar dute nahi eta ez. Hala,Europar Batasunak espektroa-ren zati bat husteko aginduzuen, telekomunikazio enpre-sek erabil dezaten.

Herrialde askotan, libregeratu den espektroa –horriesaten zaio dibidendu digitala–enkantean jarri da, “alokatu”,hala esatea zilegi bada, erabilinahi duten telekomunikaziooperadoreek dirua jar dezatenhorren truk. Espainiako Esta-tuan, gobernuak 1.800 milioieuro inguru lortu du bidehorretatik. Espero zen horrenzati bat, 300 milioi, antenakberregokitzeko erabiltzea. Izanere, gutxi gorabehera Espainia-ko Estatuko milioi bat eraiki-netako antenei moldaketakegin beharko zaizkie, kateaklekuz aldatu direla eta. BainaPPren gobernuak esan du norkbere patrikatik ordaindu behar-ko duela hori, krisia dela eta.D ib idendua renenkantean lortuta-ko dirua beste zer-baiterako erabilikoda. n

Unai Brea� ARGIA-KO ERREDAKTOREA

LTDaren engainua

Argi baskoeijarriak

Jexux MariIrazu

BERTSO BERRIAK

DA

NI

BLA

NC

O

22 � 2012KO URRIAREN 14A

IRITZIAREN LEIHOA - ZIRTAK

GAURKO EUSKAL GIZARTEAREN zutabeetako bat elebi-tasuna da. Madarikazio arranditsu, salomondar, erakun-dekoi bat ematen du, hiritarrok egonarriz eraman beha-rrekoa. Denbora edo tokia galtzeko egokia eta, txisteanesan bezala –batek galdetu du nola idazten den halakoaeuskaraz; “hizki gris eta txikiagoetan”, erantzun dubesteak–, zenbaitetan ikusmenaren galgarria, Nafarro-an bederen. Baina gorrotoak itsututa ez gau-den heinean, arrazoizkoa dirudi bi hiz-kuntzek trataera berdina izateak.

Honek, argi eta garbi, kalteadakarkio biak ulertzen dituena-ri, ahozko jardun asmo onekoeta hizkuntza-politikoki zuze-netan berbaldi bera bikoitzjasan behar baitu (hastioa ezezik, barneko filologoaribazka emanez, edukitik des-konektarazi eta huskerialinguistikora emanez,bietako zein hizkun-tzatan idatzia izanden jatorriz eta zeine-tara izan den gogogabe itzulia,hots, bietako zein den menpekoa,eragozpen aspergarria). Antidotomoduan, euskaldunek baloratu ohidute edukiak berdin-berdinak ez iza-tea, elebidunek plus bat jasotzea, ele-bakarrari akuilutzat balio liezaiokee-nik, nahiz eta dudazkoa denazken honentzat etenaldiexotiko horiek funtsezkoaheldu baino lehenagokoberotze ariketak ez besteezer direnik.

Edonola, guk egiten ezdugun euskara ez du gure ordez besteinork egingo, eta, ondorioz, euskara nor-malizatuko badugu, “elebitasun asime-trikoari” eutsi behar diogu, hizkun-tza gutxitua lehenetsiz,Gipuzkoako Aldundiak agerraldipublikoetan egin behar omen duenbezala. Horregatik hainbesteko pole-mika piztu dute Arnaldo Otegiren El tiempo delas luces elkarrizketa liburuaren hizkuntzaaukeraketak eta argitaratzailearen ondoren-go azalpenek. Mamu bat dabil euskalgin-tzan zehar: baliorik ezaren mamua. n

LA OTRA COLUMNA DE LA ACTUAL sociedad vascatambién es el bilingüismo. Parece una maldiciónsolemne, salomónica, boletín-oficialesca, con la quedebemos cargar pacientemente los ciudadanos. Unapérdida de tiempo o espacio, que, como en el chiste–uno pregunta cómo se escribe tal cosa en euskera; leresponden “en letra gris y más pequeña”–, puedeperjudicar a la vista, sobre todo en Navarra. Perohasta donde el odio no ciega, parece razonable sos-

tener que las dos lenguas sean tratadas igual-mente.

Esto, obviamente, ocasiona perjuiciosal que entiende las dos, puesto que encomunicaciones orales bien intencio-nadas y político-lingüísticamentecorrectas éste tiene que oír por dupli-cado la misma perorata. Por esomismo, y porque, como, citando a

Shakespeare, nos recuerdaRikardo Arregi Diaz de Here-dia en su nuevo poemario,Bitan esan beharra, ya la vida es

el aburrido relato contado dos veces aloído sordo de un hombre somnoliento,suele juzgarse preciso modular el discur-so, incluyendo pequeñas variaciones, afin de evitar, en la medida de lo posible,el tedio que acabe adormeciéndonos en

la más completa inactividad.Sin embargo, nosotros propugnamos

una solución más audaz que la asi-metría: “el bilingüismo contra-dictorio”, consistente en queambos textos presenten diferen-cias tan pronunciadas que termi-

nen por negarse mutuamente,sublimando el fin de la traducción, la

única disciplina cultural que se resiste aabandonar el mito de que hay una verdad tra-

ducible, una esencia comunicable. Abogamospor la enantiodromía, por la unión de contra-

rios. O dicho, sin traducir, en palabras deGabriel Aresti, “Heuscal-herrian

situätione chaotico bat dagochaos handiago

b a t e q u i ns u n s i t ub e h a rduguna”. n

Angel Erro� I DAZLEA

JOSU

SAN

TE

STE

BA

N

Bi zutabe Dos columnas

Antton Olariaga

2012KO URRIAREN 14A 23�

ERDIKO KAIERA

ALTZOKO HAUNDIA, TXIKIEN OPERA

TOPIC-EN, 2009an ateak zabaldu zituenTolosako nazioarteko txotxongilo zentroanelkartu gara David Azurza konpositore,ahots teknikako irakasle, hainbat ahots tal-detako abeslari eta Hodei Truk Tolosakoume abesbatzaren zuzendariarekin. Azurzagizon emankorra da, inondik ere. Muntaia

eszeniko-musikal ugaritan parte hartu du,Oihu hau izeneko webgunea eratu zuenmusika korala zabaldu eta argitaratzeko, etasari andana jasotakoa da. Abesbatzen entse-gu gelan eta txotxongiloen erakusketakopanpina artean ibili gara konpositorearekin,diskoaren entzunalditik oroimenean geratu

David Azurza konpositoreak eta Koldo Izagirre idazleak elkarlanean mamitu duten diskoada Altzoko Haundia, txikien opera. Joan den ekainean aurkeztu zuten CDa eta hurrengo urte

amaierarako obra oholtzara eraman nahi dute abesbatza, musikariak, kantariak etatxotxongiloak elkartuko dituen ikuskizunean.

Erraldoiaren gizatasunaaldarrikatuko dute

txotxongiloek

| IRATXE ESNAOLA |

David Azurza konpositorea Tolosako Topic zentroan.

24 � 2012KO URRIAREN 14A

zaizkigun doinu saltariek batetik besteragaramatzatela sentituz.

“Atsegina. Entzuten erraza. Polita”, izandira diskoa entzundako zenbaiten iritziakAzurzak dioskunez. Ez alferrik, CDa mimozlandu dute estudioan eta luxuzko kolaboratzai-leak izan ditu. Alabaina, proiektuaren helburunagusia opera oholtzara eramatea da, dirulaguntzak eta bestelako prestaketak ondo lotueta hurrengo urte amaierarako, aurreikustendutenez. Euskal Herriko antzokietan hasi eta,erdaretara eramatearekin batera, mundu zaba-lera gero. “Gure Altzoko erraldoia Europanzehar zabaldu nahi dugu, eta ahal bada, erral-doiak egindako bidaia bera egin dezala. Inter-nazionalago egiten lagunduko du, gainera,zuzendaria mexikarra izateak”. Manuel Mar-quez mexikarra izango da, hain zuzen, eszena-ko zuzendaria eta berak egingo ditu txotxongi-loak ere, bai eta diseinatuko ikuskizuna.Eszena ez da makala irudikatzen. Batetik,Hodei Truk umeen koroa egongo da. Bestetik,txotxongiloak rolak jokatzen eta kantari etainterprete denak oholtzan biolin, flauta, akor-deoi, perkusio eta klarinete baxuaren zuzene-ko doinuekin. Gainera, Izagirreren letrei etaAzurzaren konposizio zein abesbatza zuzen-tzeko lanei gehitu behar zaie Maite Arruaba-rrena mezzosopranoak Maria Christina erregi-nari eta Liverpooleko Haundiari ipini dizkien

ahotsak. Jagoba Fadrique baritonoa izanda, aldiz, Altzoko Haundia eta parte har-tzaileen artean Anjel Alkain eta KikeAmonarriz aipa daitezke. Prozesua luzeaizan da, luzea izan denez.

Azurzak Eusko Jaurlaritzan dirulaguntza bat eskatu zuen konposizioproiektuetarako, eta idazle pasaitarrakantzerki testuak egiteko beste laguntzabat. “Koldok faszikuluka bidaltzen ziz-kidan aurrerapenak eta nik haiekin egi-ten nuen aitzina. Obra egokituz joanginen, harik eta tamaina eta dimentsioerabilgarria eman genion arte, umeen-tzako ikuskizun batek, gutxi asko, ez bai-luke ordubete baino gehiago iraun

behar”. Diskoaren entzunaldian ohartu garaabesbatzako ia partaide guztiak neskak direla.“Ohikoa da. Askotan, neskek egin behar iza-ten dituzte mutilen paperak” azaldu diguAzurzak. “Gizartearen eraginez, dantzan ger-tatu bezala, mutikoak ez dira korura hainbes-te gerturatzen”.

Altzoko HaundiaAltzoko Ipintza Zaharra baserriko semea izanzen Miel Joakin Eleizegi (1818-1861). Heldua-rora iristean gaixotasun baten ondorioz haz-teari ekin zion eta bere garaiko gizon altuene-takoa bihurtu zen, 2,42 metrokogaraierarekin. Tolosaldean erraldoi bat bazela-ko entzuteak erakarrita, eta sortzen zuenjakin-minak akuilaturik, Miel Joakin erakusga-rri bezala baliatuko zuen elkarte bat sortuzuen hainbat gizonek. Firmarazi zioten kon-tratua eta han irten zen Altzotarra mundura.Herriz herri abiatu, Espainiara ailegatu, etaEuropan erakustaldiak egiten amaitu zuen.Londresen aitari esan omen zion esaldi gogo-angarria belaunez belaun iragan da: “Aita,goazen etxera!”. Etxearen eta herriaren mirabazituen, baina horrez gain, ezberdinarensufrimendua islatzen ederki jakin du Izagirrekidatzi dituen bertsoetan, nahiz komikotasu-nak, bidaiaren abenturak eta Haundiarenondradutasunak gozatu egin duten erraldoia-

Altzoko Haundiarenirudi ezagunenetakobat. Aldamenean,Altzoko Haundia,txikien operadiskoaren azala.

2012KO URRIAREN 14A 25�

ALTZOKO HAUNDIA - ERDIKO KAIERA

ren drama. Pertsonaia maitaga-rriak dira Izagirrerenak. Haun-dia, bere ibilian, FrantziakoLouis Philippe erregearekinsolastatuko da, IngalaterrakoHaundiarekin borrokan jar-dungo du eta itsaso zabala ereezagutuko du. CDaren aurkez-pen egunean idazleak berakaipatu zuen erraldoia gizatasu-naren alderditik ez dela ia ape-nas landu gurean, ez bada mailaetnografiko edo dibulgatiboan,eta lan berri honek bide emandezakeela, hain zuzen, aspektuhorretan sakontzeko. Azurzakhautatu zuen, alabaina, pertso-naia: “Umetan senitartekoekintxangoan Altzoko Haundiarenerliebea ikustera joaten ginen.Gero jakin dut bere irudia osogutxi erabili dela komikietan,istorioetan, ipuinetan” berretsidigu pasaitarraren ideia. Aten-tzioa eman dit herriak erral-doiari zion maitasunak: “Joanzen baina hemen dabil/ MielJoakin ez da hil/ Miel Joakinhemen da/ hormako arrasto-an/ Haundia bizi baita/ txikidenen altzoan” dio agur kan-tuak herriaren ahots hunkituan.Horrekin batera, Miel Joakinekzuen on fama ez zen nolanahi-koa. Errepara, bestela, BihotzHaundi kantaren pasarteari: “Hanka-luzeBai!/ begi-luze ez!/ beso-luze Bai!/ esku-luzeEz!/ lepo-luze Bai!/ Mihi luze ez!/ eskerLuze Bai! Bai! Bai”.

Opera, genero ezezagunaAurrerantzean, Donostia 2016ko proiektua-ren baitan txertaturik dagoen obra bidera-tzeaz Tolosako Ekinbide etxea arduratuko

da, eurek luzatu baitziotenAzurzari, hain justu, herrianantolatzen diren txotxongiloastea eta koru lehiaketa uztar-tzeko ideia. Izan badiraumeentzako opera programa-zioak Bilboko Arriaga antzo-kian, eta han-hemenka, izatenda aukera opera ikuskizunakgozatzeko, baina entzule askoopera generotik urrun bizi da.Horren adierazle dira Azurzakhastapenetan sentitu zituenkontraesanak. “Hasieran bel-dur nintzen jendeak operabaten aurrean izango zuenjarreraz. Aspergarri epaitukozuten beldur nintzen. Musikalaedo ipuina zela esatea pentsatunuen orduan, baina ondo haus-nartuz gero, zertarako eginhorrelakorik. Opera bat da etaaurreiritziak dira operarekikojarrera markatzen duten baka-rrak”. Altzo herriko umeekinCDaren entzunaldia egin zute-nean argi geratu zitzaienaurreiritzien atzeramendua.Umeek doinuak eta istorioaberehala harrapatu zituztelaargitu digu Azurzak eta bizkorbatean sartu zirela erraldoia-ren azalean, hark sentitzenzuena sentituz. “Umeek esatenzieten gurasoei Miel Joakini

gertatutakoa igoal gertatuko zitzaiela eureiere” gogoratu du barre artean. Proiektuarenberri izan ez dutenek Altzokohaundiaope-ra.blogspot.com helbidean dute informazioguztia. Espero dugu laster Altzo-ko Haundia eta bere lagun txo-txongiloak Euskal Herrikoantzokietan saltari ikustea. Haseta haz dadila ikuskizuna. n

“Gure Altzoko erraldoia Europanzehar zabaldu nahi dugu, eta ahalbada, erraldoiak egindako bidaia

bera egin dezala”

David Azurzakonpositorea

2012KO URRIAREN 14A 27�

ERDIKO KAIERA

Eneko Aritzaren Lagunak elkarteko kideek Sua filma estreinatu dute aurten, zazpi urtekograbaketa lanen ostean. XVIII. mendean, Pierre de Lancre inkisidoreak Lapurdin egin zuen

sarraskian oinarritzen da pelikula. Igartua da produkzio arduradunetako bat.

| AMAIA ZABALA TOLOSA |

Argazkiak: Leire Loidi

UNAI IGARTUA URANGASUA FILMAREN EGILEETAKO BAT

«Lancrerentzat deabruarenhizkuntza zen euskara»

Eneko Aritza (Orreagako guda) film laburrarenostean, historiara jo duzue berriz. Zehazki, inki-sizioa jorratu duzue.Lehen proiektuarekin gure istorio bat konta-tzea pentsatu genuen, baina azkenean EuskalHerriko historian oinarrituta Eneko Aritzaeta Orreagako guda uztartzen dituen gidoiaatera zen. Berriro ere historiako gai bati hel-tzea erabaki genuen. Helburu nagusia zenEuskal Herriko historiako hainbat pasartejendeari ezagutaraztea.

Historiaren ikuspuntutik ekarpenik egin diozueinkisizioaren gaiari?Ez, historikoki ekarpen handirik ez. Dakie-nak badaki zein izan zen Pierre de Lancrereninkisizio prozesua. Jendeari gogorarazteaizan da xedea. Izan ere, denetarik egongo da,nik neronek proiektu honekin hasi arte eznekien gehiegi inkisizioaz, baina Zugarra-murdiko kasua askoz ezagunagoa egin da etaLapurdiko sarraskiaz ez dugu ezagutza etaikuspuntu bera.

28 � 2012KO URRIAREN 14A

ERDIKO KAIERA -UNAI IGARTUA URANGA

Zein iturritara jo duzue dokumentatzeko?Pelikularen gidoia egin duen kideak, Xaguk,liburu ugari irakurri zituen. Horrez gain, TotiMartinez de Lezea eta beste zenbait aditure-kin ere bildu ginen inkisizioaz informatzeko.

Pierre de Lancre inkisidorea filmean ageri denbezain ankerra eta boteretsua al zen, garaikodokumentuen arabera?Bai, eta ez garaiko dokumentuen araberabakarrik. De Lancrek berak 1612an idatzita-ko liburuan dio 3.000 pertsona auzipetuzituela, horien artean 500 haur, eta 600 per-tsonatik gora torturatu eta erail zituela. Errazesaten da! Gainera, kontuan hartu behar dagarai hartan arrantzale asko Ternua alderajoaten zirela arrantzara eta tratuak egitera. Ezzeudenez, inkisizio prozesuan erre zituztenekbabes gutxiago aurkitu zuten herrian.

Elizak ere izango zuen erantzukizunik honetanguztian.Elizaren babesarekin Henri IV.ak bidalitaetorri zen Pierre de Lancre Lapurdira. Bainabaziren inkisizio prozesu horren aurka altxa-tu ziren apaiz batzuk eta hauek ere epaituaketa horietako asko erailak izan ziren.

Nortzuk ziren sorginak?Ordura arte sorginak ez ziren existitzen, horigeroztik sortutako hitza da. Jende arrunta zen,lurra gurtzeko eta beraien jaiak egiteko elkartuohi ziren, eta garai hartako gizartean ez zeu-den gaizki ikusita. Eliza etortzean, ordea, denaaldatu zen. Familia batzuk beste batzuk hain-bat arrazoirengatik sorginkeriaz salaketa jar-tzen hasi ziren, Elizaren babesarekin.

Sorginen gehiengoa emakumezkoa zen. Zeinzen emakumearen rola garai hartan?Emakumeak oso paper garrantzitsua zeukaneuskal gizartean, Pierre de Lancrek berak

horrela zioen bere liburuetan. OrdukoLapurdiko “sorgin” hauek euskaraz mintza-tzen eta euskaldun sentitzen zirela ere idatzizuen, ez frantses eta ez espainiar. Lancreren-tzako deabruaren hizkuntza zen euskara.Baina emakumeez gain, gizon eta haurrei erekontra egin zien Lancrek, baita elizgizoneiere.

Nola lortu duzue 700dik gora lagunek partehartzea filmean?Euskal Herri osoan izan gara grabaketak egi-ten, eta herri bakoitzean saiatu gara bertakojendeak parte har zezan. Herriko kontaktuakegin, kartelak jarri, komunikabideen bitartezgrabaketa egingo dela adierazi… Gutaz apar-te, herritar asko animatu da eta azkenean, 700pertsonatik gora izatera iritsi gara.

Grabaketa, garraioa, ekoizpena, jantziak,materiala eta abar gastu handia da azkenera-ko. Nondik lortu duzue finantzazioa?Dirurik gabe egindako proiektua izan da.Aldian behin kontzerturen batzuk edo txosnabatzuk jarrita diru pixka bat atera dugu, bainagrabaketa prozesu guztia jendearen boronda-teari esker izan da. Bakoitzak bere ogitarte-koa eta gasolina ordaintzen genuen. Ordain-du beharrekoa postprodukzioa izan da, horbai, gastu potoloa izan dugu.

Bitxikeriak ere badituzue, esaterako txerriku-mea autoan hartuta zindoaztela poliziak geratuzintuztenekoa.Txerrikumea bakarrik ez, furgoneta ireki etaezpata ugari, soldadu-jantziak, generadorea,gasolina eta abar ikusi zituzten. Hainbat kon-troletan geratu gaituzte eta bakoitzean aitza-kia bat bilatu behar izan dugu nolabait aldeegiteko. Abentura politak bizi izan ditugu.

Pelikulako bi protagonistak atxilotu zituzten.Kolpe handia izan zen proiekturako. Azke-nean inkisizioan oinarritzeko arrazoietakobat hori izan zen, iruditzen zaigulako gauregun inkisizio hori errepikatzen ari dela, etaguk geuk jasan behar izan dugu gainera. Peli-kularen erdian protagonistetako bi atxilotu

LancrePierre de Lancre(1553, Bordele -1631, Paris)jurista etafuntzionariofrantziarra izanzen. IzatezErrostegi abizenazuen, aitonabaxenafarrabaitzuen. Bainaeuskal jatorriaz ezzuen ezer jakinnahi eta Lancreabizenfrantsesagatikaldatu zuen.1609an Henri IV.akLapurdira bidalizuen sorginkeriakontuak ikertzeraeta inkisizioakEuskal Herrianegin duensarraskirikhandiena burutuzuen. Lancrek ezzituen lapurtarrenohiturak ulertunahi izan,deabruarekinlotzen baitzituen.

“Zugarramurdiko kasua askoz ezagunagoaegin da, eta Lapurdiko sarraskiaz ez duguezagutza eta ikuspuntu bera”

2012KO URRIAREN 14A 29�

UNAI IGARTUA URANGA - ERDIKO KAIERA

zizkiguten, eta nahiz eta gero absolbitu, horihor geratzen da. Pelikulako hainbat zati era-man zituzten eta irudi horiek ez ditugu orain-dik berreskuratu.

Mauleko gazteluan, matxinada grabatzera hur-bildu ziren 300 lagunekin, kalejira eta akelarreaantolatu zenuten grabazio ostean. Nolakoa dagaur egungo akelarrea?Gaur egungo akelarreak, guk antolatzenditugunak behintzat, lehengoak bezalakoakdira. Lagun koadrila elkartu, afari on batprestatu, mandragorarekin topa egin eta hor-tik aurrera musika pixka bat jarri, dantzatu,ondo pasa, ligatu... Gure iritziz, lehengo ake-larrea antzeko zerbait zen, lurra gurtzekobaliatzen zen jaia.

Etorkizunera begira ba al duzue beste proiektu-rik buruan?Proiektuak beti daude buruan bueltaka, bainaesan behar da azkeneko proiektu honekdezente erre gaituela eta hainbeste urterenondoren egoera ere aldatu egin dela. Denaden, zer ez dakit baina zerbait aterako delauste dut, agian ez da filma izango, antzezlanaizan daiteke, edo auskalo. Oraingoz, Suafilma ari gara zabaltzen, deitzen digutenherrietan ematen. Herritik aterata-ko proiektua da, herriaren eskuuzten dugu, eta gu gustura joangogara gure proiektua edozein herri-tan erakustera. n

Eneko Aritzaren Lagunak2002. urteko abenduan Algorta eta Tolosaldeko –batez ereIbarrako– hainbat gazte Urruñan elkartu ziren kamera txiki

batekin, asmo handiegirik gabe. Pixkanaka Eneko Aritza(Orreagako guda) film laburra egin zuten, 80 bat lagunen parte-

hartzearekin. Herriz herri filma erakutsi eta arrakasta zuelaikusita, Sua lanari ekin zioten. “Film laburra bost asteburutan

grabatu genuela-eta, pelikula hamar asteburutan egingenezakeela pentsatuz abiatu ginen, baina zazpi urte behar

izan ditugu azkenean”. Egun, kultur, kirol nahiz aisialdi ekintzakhartzen dituen kultur elkartea da Eneko Aritzaren Lagunak.

Urritik aurrera

Matrikula zabalik!!! 2012-2013

Helduen Aresti AdultosTxikien ArestiNiñ@s Gazteen Aresti

Jóvenes

Urriak 8 Astelehena 11:30/19:00Hitzaldi didaktikoa: “Arestiri Gorazarre”

Xabier Monasterio.

Urriak 9 Asteartea 11:30/19:00Kantagintza:

“Gabriel Arestiren kantuen gainean”Anje Duhalde, Josu Zabala eta Rafa Rueda.

Urriak 10 Asteazkena 11:30/19:00Zine Txokoa:

“Diot. Gabriel Aresti”Abra Produkzio Etxearen dokumentalaren proiekzioa.

Urriak 11 Osteguna 17:00Irratsaioa:

“Arestiren garaia kantuz”Pedro Elias Igartuak Bilbo Hiria irratiarentzat

zuzenean eskainiko duen emanaldia.

Urriak 13 Larunbata 12:00Txango kulturala: “Arestiren Bilbo”

Edorta Jimenezen eskutik, Kafe Antzokitik abiatuta.

Harako Gabriel Aresti

hartaz

Urriaren 8tik 14ra bitarteanErakusketa:

“Bizitzaren erakusgarri”Erakusketa aste osoan zehar.

San Bizente 2 - 4.a - Bilbo - Tel: 94 423 75 91 - [email protected]

www.gabrielaresti.com

Prezio bereziak

langabeentzat

30 � 2012KO URRIAREN 14A

ERDIKO KAIERA

- Hi, historialari, hau bai historia liburu ona.Javierrek Eric Hobsbawmen The age of extremes:

The short twentieth century, 1914-1991 liburuarengaztelerazko edizioa zuen eskuan 1996ko ostegunhartan. Pasa den mendeko 80ko hamarkadan ezagutunuen Javier euskaltegira hurbildu zen batean, ez zuenasko iraun. Nik ere ez nuen denbora asko igaroKomite Internazionalistetan, Javier lankide bolunta-rioa zen, ez zitzaion arrotza Atlantikoa zeharkatzeare-na, egun ere bisaz mukuru edukiko du igarobidea.- Oso liburu interesgarria. Erantzun nion Hobsbaw-men liburua ikustean. Lehendabiziko unetik Javierrekliburu horrekiko zuen interesak piztu zuen nire jakin-mina. Elkarrekin ezer hartzeko gonbita luzatu nion,urteak generamatzan elkarren berri izan gabe. Libu-rua ordaindu eta hor gara biak solasean Rochekobesaulkian jarririk. Ni ardotik ari nintzen berak kafebat hobetsi zuen. Australiatik etorri berria zen, etanazioarteko elkartasuna tarteko AEBetan denboraldibat igarotzeko asmoa zuen. Entzun, entzuten nion,baina nire jakinmina nahi nuen ase. Berbaz elikatzenden horietakoa da Javier, eta bere solasaren eten txikibat probestu nuen liburuaz galdetzeko. Ez zuen ezerezkutatu beharrik, Hobsbawmek nazionalismoarenkontra zerabilen diskurtsoa kilikagarria zitzaion Javie-rri. Abertzaletasunaren kontrako mailua zen liburuerosi berria.

Luze joko luke solasaldiaren eztabaida laburtzea,sesioa izatera ailegatu ez bazen ere, tarteka txinpartek

argitu zuten Rocheko mahaia. Agurtzean, garaibatean ez bezala, ez genion elkarri oihukatu BibaRusia! (nik beti gaineratzen nuen, euskaldun!) halere,ezin esan tarte gustagarria pasatu ez nuenik.

Javierren moduko askok Biblia gisa erabili nahiizan dute Eric Hobsbawnen hainbat liburu, etaBibliarekin gertatzen denaren antzera irakurritakoa-ren interpretazioa ez da maiz norabide bakarrekoa.Alexandriakoaren liburuak Bibliatzat hartu, hain justuere, Europaren oinarrian kristautasuna ezartzen dute-nen teoriak sutsuen borrokatu dituen historialariarenobrak Bibliatzat hartu.

Egipton sortua, aita poloniar jatorrizko ingelesjudua, ama ere judutarra, Vienakoa. Viena eta Berli-nen bizi ondoren Eric umezurtza Londresera joanaosabaren abarora. Alderdi komunistako kidea 14 urtezituenetik. Cambrigden ikasia eta mundura irekia.

Prentsan argitaratu diren obituarioak errepasatueta marxista hitza da gehien errepikatzen dena, tira,ez da zuzena, historialaria izan zela diote denek.Ondoren, ingelesa, komunista eta judua ageri dira,bada intelektuala eta pentsalaria zela aipatzen duenik.Pablo Antoñana zenak ohartarazi zigun gehiegizkoabjektibatzeak dakarren kaiolatzearen arriskuaz. Bilo-rik ez jazzalearen mihian. Juan Jose Carreras zenakere iraganeko hainbat historialarik ondoren ezarri diz-kieten kategoria historiografikoei ezin dietela aurreegin azpimarratu zuen, hil diren historialari horiekezin gainetik kendu modu interesatuan jarri dizkietenetiketak. Nago ez ote den gauza bera gertatuko Ale-xandriakoarekin.

Hobsbawn marxista zen, baina historialari edotapentsalari liberal, kontserbadore, edota erreakziona-rio bat hiltzen delarik ez dira gisa horretako adjekti-boak baliatzen. Liberal hura gogoratzean, maiz, han-dia, garrantzitsua, errepikaezina, maisuen maisua etagisa horretakoak irakurriko ditugu. Beti ere, gaudenhonetan, Hobsbawm ezeren gainetik marxista zelaazpimarratzea marxismoaren aldeko aldarritzat hardaiteke.

Baina ez nadin desbidera. Ene esperientzia labu-rrean bi izan dira jazzalearen liburuen karietara izanditudan eztabaidak, eta bietan Hobsbawmek naziona-lismoari egin kritika eztabaida iturri. Denboran aurre-na Zaragozako ikaskide batekin izan nuen. Aragoia-rrak El linaje de Aitor liburua The Invention ofTradition lanaren graduan ari zen jartzen. Egiarenaitortzeko, badute antzik, ez naiz bi autoreen judutar-tasunaz ari, Hobsbawmek Israelgo estatua arbuiatzenbaitzuen. Biak ala biak tradizio jakin batzuen asma-

Iragana beste aberri bat da

2012KO URRIAREN 14A 31�

IRITZIA - ERDIKO KAIERA

zioaren nondik norakoak agerian uzten dituzte, horibai, Ericek zuzendu zuen liburuan, maila berean jar-tzen dira Eskozia, Gales eta Ingalaterra. Ezin esanbezgauza Aitor desmitifikatu zuenaz.

Beti ere, biak dira liburu gomendagarriak, honaarrazoietako bat. Egun aski ongi erroturik diren tradi-zioak berriki, demagun XIX. mendean, asmaturikoakbadira, horrek asmazioaren zilegitasuna frogatu bes-terik ez du egiten, antza denez, Monglavek edotaXahok ia ezerezetik ezer eraiki zuten, arrakasta han-dia lortuz, eta usu arrakasta horren arrazoiak eta tes-tuingurua dira ikertzen ez dena. Zer nolako baldintza-tan gertatu zen arrakasta hori asmazioa bera bezaininteresgarria da. Zaragozako ikaskidearentzat iruzu-rra zena niretzat egungo errealitatearen erakusgarriazen.

Pasa den astean Kuria kaleko La Hormiga Atómi-ca-n Javierrekin egin nuen topo, kasu honetan ni nin-tzen eskuetan liburu bat zuena, eta patuaren kiribilak,Hobsbawmekin harreman zuzena izan zuen JosepFontanaren Por el bien del imperio, una historia delmundo desde 1945 nire eskuetan.- Ezagutzen al duk. Esan nion liburutzarra erakutsiz.Aurpegian antzeman nuen ezezaguna zitzaiola.Rochen izandako solasaldia ekarri nion gogora.Hobsbawm eta Fontanaren artean kidetasun ugaritopatuko ditugu. Biendako Europaren motorra mes-tizajea eta disidentzia dira. Biak dira interesgarri oinbat lokatzetan dutelako. Bandits idatzi zuena gaizkile-tzat zuen Britania Handiko MI5ak, eta inork gogora-tuko du Josep gerrari ezetza ematen. Bien esanakinoiz erabili izan dituzte nazionalismoaren kontrakomailu edota higitai gisa.

Ez dakit Javierrek Fontanaren azken liburua iraku-rriko ote duen. Ez litzaioke gaizki etorriko, Fontanabezalako “espaniarzale” batzuen jarrera ulertzekotenorean, izan ere, urte bete eman behar baitu Bartze-lonan Javierrek. Gero eta gutxiago uler-tzen dut batzuen nazioarteko elkartasuna.

Fontana eta Kataluniaren independen-tziaz hurrengo batean hitz egin beharkodugu. n

Patxi Larrion

Ezkerreko orrian: Eric Hobsbwam;

urriaren 1ean hil zenLondresen 95 urte

zituela.Goian ezkerretara:

Josep Fontana,Bartzelonako PompeuFabra unibertsitateko

historialaria.Goitik behera, egileak

artikulu honetanaipagai dituen hiru

liburuen azalak.

ERDIKO KAIERA - LIBURUAK

2012KO URRIAREN 14A�32

ERABAT EZEZAGUNA nuen Michael Morpurgo (Hertfordshire,Erresuma Batua, 1943) eta horra sorpresa, irakurri berri dudanliburua zinemara eta eszenatokira eraman dutela jakitean. Diru-dienez, sonatua izan da eleberriaren jatorrizko izenburua hartuduen Steven Spielbergen filma: War Horse (2011). Eta urtebeteberanduago, Koro Navarrok euskarara itzuli du Morpurgoreneleberria, Gerrako zaldia izenarekin.

Egia esan, ez dut liburuaz gozatu eta ez dut arrazoia guztizargi. Ez dakit istorioa, itzulpena, kontatzeko modua, nire kon-tzentrazio falta, edota denen arteko nahasketa moduko bat izanote den amaierara kostata heltzeko faktorea. Edozein kasutan,harritua naiz, izugarri maite baitut Lehen Mundu Gerra garaiankokatzen den literatura, eta baliteke hura izatea eleberrian aurre-ra egiteko ene interesik behinena. Bestela, kontatzen den gazteeta zaldi baten arteko istorio xamurra astunegi suertatu zait.

Hala eta guztiz ere, Gerrako zaldia eraikitzeko, idazleak baliatuduen material berridatzi eta etengabe erabiliari, ikuspegi originalagaineratu diola iruditu zait. Izan ere, mundua markaturik utzikoduen Gerra Handia bezalako basakeria eta, orduko ez-inoren lurbabesgabean, honek eragindako zabor ikaragarriaren lur mortuagogora dakarkigu planteamendu pertsonal eta berezi xamar bate-tik abiatuta: nola bizi zuten zaldiek Gerra Handia? Zein da Joeyzaldiak gordetzen duen orduko kaosaren memoria? Non izanzen zaldien heriotza-tasa altuena? Zenbatekoa?

Jakina galdera erretorikoak direla, baina ez erantzunik ez dute-lako, baizik eta erantzuna bilatu nahi izan ez zaielako. Alegia,planteatzerik ere inori bururatu izan ez zaiolako. Jakin nahi due-narentzat “zaldirik ez bada muniziorik ez da […] zaldirik ezbada, urik ez da fronteko gizonentzako, zaldien mende dagoarmada osoaren bizimodua” (138. orr). Ene kasuan, hauxe izanda Morpurgok oparitu didan gerraz hausnartzeko ikuspegiberria. Hortaz, 14ko gerra (eta noski, gerra oro) bezalako eroke-ria izugarrian, non giza bizitzak zera garrantzitsuena bilakatzendiren, animaliez galdetzea ez da batere inozoa. Izan ere, bada ani-maliak eta gizakiak batu ahal izango dituen galdera (erretoriko?Erantzun ezinezko?) bat: zergatik eta zertarako gerra?

Erantzuna jakin ezin eta, hala ere, parte hartzera behartu dituz-ten zaldien protagonismoak gerraren absurdoa agerian uzten du.Baina gizonen jakin nahi ezak eta planteatu ahal izanak, absurdoaareagotu egiten du: nola hil lezake gizon batek beste bat, eta jakinez egiaz zergatik hiltzen duen? (102. orr).

Xamurtasunaz gain, ideia solte interesgarriaktopa daitezke liburu honetan. Horiengatik, bada,merezi du irakurtzea. n

Saioa Ruiz Gonzalez

Gerrako zaldia. Michael Morpurgo.

Itzultzailea: Koro Navarro.Erein, Batera saila, 2012.

Helduen literatura | ITZULPENA

Zein animaliago?

EUSKAL HERRIAREN bilakaera politikoan fun-tsezkoa izan den garaia eta gaia aztertu dituJoseba Agirreazkuenaga EHUko katedradu-nak, urte luzez: foruen eta autogobernuareninguruan XIX. mendean eman ziren eztabai-dak. Honako liburua eta iaz Nevadako Uni-bertsitateak argitaraturiko The Making of theBasque Question, ikerketa horren emaitzak dira.

Liburua “Konstituzio” kontzeptuaren argi-pen batekin hasten da. Euskal Herrian kon-tzeptu horrek esanahi politikoa bereganatukodu XVIII. mendean, herriaren borondateahistorian zehar gorpuztutako legedian inter-preta daiteke beraz, foruetan alegia. ErresumaBatuak ere halako arauketa bat zuen, Parla-mentuak hartutako erabakien bildumak osa-tzen zuen bertoko konstituzioa. Aitzitik,XVIII. mende amaieran erro ezberdinekokonstituzioak sortuko dira, lehenik Frantzianeta ondoren Espainian. Ordura artekoa gilloti-natu eta nazio berria birfundatzera zetozenkonstituzioak ziren, estatu uniformearen oina-rri. Euskal lurraldeetako Batzar Nagusien etaEspainiako legebiltzarraren arteko talka begi-bistakoa da. Ikuskera ezberdin horiek hurren-go hamarkadetan sortutako eztabaidak etauztartze nahiak aztertu ditu Agirreazkuena-gak, eta diotsu, 1839tik aurrera auzi hura “eus-kal arazo” gisa ulertu zela.

Elite politikoaren gehiengo handi batekforuen alde jardun zuen, bakoitzak bere erpi-netik, izan liberal zein karlista. Foruak izanziren, nolabait esanda, euskal nazionalitatea-ren abaroa. 1876an foruak ezabatu zirenean,“abertzaletasun bikoitzak”, hots espainiar zeineuskaldun izatea, zentzua galdu zuen.

Hasierako pasarte honek ondo laburbil-tzen du Agirreazkuenagaren saiakeraren hel-buru nagusietako bat: “Gure gizartean iraga-nak bere grabitazio indarra erakusten du.Azken batean, erakundeak kate begiz loturikdaude. Ez dira denboratik at dau-den elementu isolatuak. Horre-gatik, ezinbestekoa dugu euskalerakundeen kate begiak zeintzukizan diren ezagutzea”. n

Urko Apaolaza

Foruzaletasunarenabaroan

Euskal herritarrenburujabetza.Joseba Agirreazkuenaga

Saiakera. Alberdania, 2012.

| IKER BARANDIARAN | DISKOAK - ERDIKO KAIERA

� 332012KO URRIAREN 14A

“Errimen meategi, ber-tsoen etxea”. Etorri onadaukazu Juantxo. Noninspiratzen zara?Gehienetan zaila egi-ten zait errimen mea-tegira iristea etabatzuetan bere kasadator. Idazten jartzeada kontua, batzuetangauza baliagarriak ate-ratzen dira.

“Ladies & gentlemen”berdintasunaren aldekokantu desberdina da,moralkeria gabe, kale-ko mailan idatzitakoa...Ikusten dugun zerbait da, edozeinjuergatan antzeman baitaitekeemakumearen aurka dagoen bio-lentzia estrukturala, gizarteandagoena.

“Izanaren zamak” bultzatzen gaitutalde bat egin eta barrukoa askatze-ra?Bai, izanak zama handia har deza-ke eta talde batek lagundu dezakehori arintzen, baina barrena aska-tzeaz gain oso garrantzitsua dagauza baliagarriak esatea, konta-

tzea edo interpretatzea, pentsa-razteko eta zerbait astintzeko baliodezaketenak.

Zer da “garden ikusten utzi nahi ez”duzuena?Gizartea da glaukomak jota dago-ena eta garden ikusten ez duena.Ez dugu atentzioa behar dentokietan jartzen eta gauza distira-tsu eta boteretsuei besterik ezdiegu kasu egiten. Gutxitan ager-tzen dira telebistan hiri batekoperiferiako zonaldeak. Musikangauza bera gertatzaen da estilo

minoritario edo perife-rikoekin.

Betiko lau musikataldeak dabiltza buel-taka, gehienon arretaeskuratzen dute; etainguruan beste hainbatestilo, talde eta ekimenere badaude.

Ez zarete “ez ganstak,ez rastak”. Ez duzue tri-buekin ezkondu nahi? Ez gara gangstak etaez gara rastak, Gipuz-koako hainbat herrita-ko bost mutil gara,

gustuko dugun musika egitekogogotsu. Ez ditugu atsegin zen-bait musika estilotan ikusten ditu-gun klitxe eta estereotipoak, asko-tan hutsalak direlako.

Ezohiko sentitzen zarete musikaeszenan?Ez. Oso gustura aritu gara orainarteko kontzertuetan eta ez garaarraro sentitu, bainaegia da rapa eta zen-bait reggae mota fal-tan ikusten ditugulaEuskal Herrian. n

Vol.IGlaukoma.

Bonberenea Ekintzak. Iraupena: 32’19’’. Biniloa + CDa: 10 euro.CDa: 8 euro

Distirak beltza ikusten utz diezazulaTOLOSA bilgunea dute baina herri asko-tako lagunek osatzen dute Glaukoma.Taldearen debutak ilusionatuta nauka;ederra da. Iaz ezagutu nuen, Tolosalde-ko musika talde gazte batzuek Sputnik11 izeneko bilduma kaleratu zutenean.Taldea txukuna iruditu zitzaidanorduan, baina ia oharkabean egin dutendisko honetako kantuak erabat borobi-lak dira. Euskaraz zein gazteleraz abes-tutako piezatan, reggaea, raggamuffiaeta rapa dira oinarri nagusiena, baina

bada funky, jazz, latino eta rumba tan-tarik ere, bere tamaina justuan aberaste-ra heldu direnak. Gipuzkoarrak dira tal-dekide guztiak, baina idatzitako hit!-akentzunda, sinetsaraziko dizute lurraldeberoagoetatik datozela; beraien buruaazal zuridun belztzat dute. Hitzetan eremaila ona erakutsi dute, ederto trans-mititzen dituzte hainbat giro, gai etaegoera. n

www.glaukomaband.com

GLAUKOMA, Juantxo

«Ez ditugu atsegin klitxe eta estereotipoak,askotan hutsalak direlako»

34 � 2012KO URRIAREN 14A

| GARBINE UBEDA GOIKOETXEA |ERDIKO KAIERA - EZPALAK

Euskal dantzari balioa ematea xedeHERRI SOINU elkarte uztariztarraren eskutik, euskaldantza eta musika tradizionalak indartu nahi dituen fes-tibal berria sortu da Errobi herri elkargoan (Lapurdi).Herri Uzta deitu diote eta urriaren 12tik 14ra arte luza-tuko den asteburuan iraganen da Luhuso, Ezpeleta,Itsasu eta Arrangoitzen. 300dik gora dantzari eta musi-kari espero dira, Euskal Herriko bazterretatik etorriak,amateurrak nahiz profesionalak, eta antolatu direnagerkarien eskaintza ere zabala da: hitzaldiak, kontzer-tuak, espektakuluak kaleetan, ikuskariak aretoetan…Gonbidatu berezirik ere izango du lehen edizio honek:Katalunia. Perpinyàtik heldutako Cobla taldeak, biemanaldi eskaintzeaz gain, sardana dantzan ipiniko ditubertako taldeak.

Aipamen berezia merezi du Ravel Jauna obrarenestreinaldiak (larunbatean, Luhusoko Harri Xuri areto-an). Ikusgarri hau Etorkizuna Kontzeptuak talde osatuberriaren lehen sorkuntza lana da eta hiru koreografo-ren laguntzaz –Maider Oyarzabal, Bittor Corret etaChristian Larralde– ondu dute. Dantza konpainiahonek belaunaldi berriaren ikur eta bilgune izan nahiluke, Peio Labeyrie lehendakariari Euskal Kultur Era-kundearen webgunean (www.eke.org), Xan Airek egini-ko elkarrizketa luzean, irakurri diogunez. Hona hemenzenbait pasarte.

“Euskal dantzari gazteak erakarri nahi ditugu eta era-kusleiho iraunkorra izan. Biziki proiektu ederrak eginizan dira gazteen artean, baina arrunt puntualak zire-nak. Iraunkorra izatea inportantea da haurrei begira ere,haiei erakutsi beste helburuak ere izan daitezkeela dan-tzan. (…) Amateurrei ezin diezu galdegin ikusgarrianitz egitea. Horretan dugu mugarria gainditu behar.Eta gure erakusleihoa eremu berrietara hedatu. Azke-nean, dugun arazoa diruarena ere bada”.

“Zer erakusten dugu, adibidez, kanpoko jendeari?Miarritzera heldu diren enpresei, flamenkoa erakustenzaie kongresuetan. Zergatik ez zaie Euskal Herriariburuz ontsa eraikia den gauza erakusten? Gure kulturaerakusten duena. Azkenean, gaur egungo dantza taldegehienak kanpinetan ari dira turisten aitzinean,

diru-zama miserable baten truke. Beharko litzateke,orain, gu zinez garena erakutsi ikusgarri sakonean, berebalio zuzenean ordaindua litzatekeena. Inportanteabide bat zulatzea da, gero bertzeak tiratzenbaitira, eta denak elkarrekin aitzinatzen bai-kara. (…) Gure burua errespetaraztea dagiltza. Baldintza duinetan aritzea merezidugu guk ere”. n

Izan bedi emakumeaKOLDARRAK antzerki taldeak Izan bedi emakumea antzez-lana eskainiko du urriaren 26an Usurbilen (Gipuzkoa),Sutegi kultur etxeko auditoriumean. Koldo Camposidazle eta ekintzaile internazionalistak idatzitako obrada Hágase mujer, eta urtetan antzeztu da Latinoameri-kan, hango antzerki-talde ugariren eskutik. Jose LuisOtamendik ekarri zuen euskarara. Izan Bedi emakumeafikziozko komedia da, genero ezberdintasuna irri egite-ko arrazoi bihurtzen duena. Paradisuan kokatzen dutrama. Alberto Agirrebeña, Gaizka Astigarraga, ItziarElias, Pablo Domingez, Naroa Epelde eta Koldo Cam-pos bera arituko dira oholtza gainean. n

Sormenak 24 orduESTIA Bidarteko ingeniaritza eskolak eta Euskal KulturErakundeak erronka proposatuko die urriaren 19anliteratur alorreko eta ikus-entzunezko arteetako sor-tzaile gazteei: egun horretan bertan emango zaien gaiaoinarritzat eta 24 orduko epean, obra berria sortzea.Estia ingeniaritza eskolak sormen mekanismoak iker-tuko ditu, beti ere industri teknologia aitzinatuetanbaliatzeko. n

EK

E

Peio Labeyrie baionarrak Etorkizuna Kontzeptuak elkarteberriko zuzendaritza lanetan dihardu. Aurretik, ZpeizMukaki eta Zpeiz Banako proiektuetako kide izana da, eta EHZko antolatzailea.

| GARBINE UBEDA GOIKOETXEA | ALEA - ERDIKO KAIERA

� 352012KO URRIAREN 14A

Ez dezagun iparra gal

Iparra galdu gabe! Getxoko zikloak Ipar Euskal Herriaezagutaraztea du helburu. Besteak beste, Bidaso: Biga so.Ipar Irriak eta Hego Erak Kike Amonarrizek (beheanezkerrean) eta Pantzo Hirigaraik (goian) ondutako hitzaldiumoretsua entzuteko parada izango da.

IKUSKARI ezin aproposagoa hautatudute, nire ustez, getxotarrek, IparEuskal Herriko kultura ezagutaraz-tea helburu duen zikloan txertatze-ko (Iparra galdu gabe!, urriak 4 – aza-roak 4). Bidasoa arrakalatzathartuta, hangoak eta hemengoakhurbiltzeko saio umoretsua ez ezik,gure kontraesanak –gure lotsak–nabarmentzen dituen parodia daBidaso: biga so. Barreak barre, umo-rea umore, ipurdi agerian senti lite-ke ikusle minbera.

Ezagunak zitzaizkigun PantzoHirigarairen antzezpenak, antzera-tzeak eta ziriak. Ezagunak zitzaizki-dan, bereziki hedabide honi esker,

Hegoaldeko euskaldunak imitatze-ko duen arte gupida gabea –ederkigorritu zizkigun masailak orain delahamabost bat urte, Argia Sarietanaurkezle lanetan aritzea egokitu etagipuzkoarren plantan hizketan hasizitzaigunean, eske eta klaro gora, etaeee eta jode eta pues behera–.

Harenak ez bezala, sorpresa dira,zentzu honetan, Kike Amonarrizektaularako dituen dohainak, txistekontalari Euskal Herri osoan arituzitzaigunean edo aurkezle lanetandiharduenean, tankera hartu izandiogun arren.

Bikote honen irudimenetikdatorrena hitzaldi umoretsua dela

irakurriko duzu kultur ziklokoesku-orrian. Akaso, Iparralde-ko eta Hegoaldeko gazteenartean elkarren ezagutzazegindako ikerketa burutsuaduela oinarri, eta ikerketasakon horrek, titulurik izate-kotan, hauxe lukeela, Amona-rrizen hitzak hartuta: “Bene-tan elkartzen gaituela ustedugun hori ote den gero bene-tan elkartzen gaituena edoustez banatzen eta aldentzengaituzten gauzak ote diren

azkenean benetan batzen gaituzte-nak”. Tesi doktoral potolo horieta-koa bailitzan.

Imajina litekeen bezala, formatuhorretatik dezente urrunago doabikote honen eskaintza. Esketxa-ren, hitz-jolasaren eta serio itxurakodatu eta galderen bidez, elkarren-gandik urrun baino urrunago, ape-nas zerikusirik izango ez bagenubezala bizi garela frogatuko digutebarrea eragiteko aitzakian; usteusteletara eta topiko ezin merkea-goetara eraman gaituela elkarrenberri ez bilatzeak; nola ez, hizkeraeta portaera ezberdintasunak; eta,bai, uste baino frantsestuago dau-dela batzuk, eta uste baino espai-nolduago, besteak. Ikuslea, bestal-de, saltsaren osagai bilakatuko dakonturatzerako.

Geure neurrira egindako ispiluaduzu Bidaso: Biga so. Ipar Irriak etaHego Erak obra; dibertitzeko, ikas-teko eta autokritikarako, euskaldunorok aurrean ipini beharko genu-keena.

Urriaren 17an eskai-niko dute, 20:00etan,Getxoko Torrene are-toan. n

Babeslea: iametza Interaktiboa

| JABIER AGIRRE | ERDIKO KAIERA - OSASUNA

2012KO URRIAREN 14A�36

BOST ZENTIMETROKO diametroabesterik ez du, eta 30 gramo inguru-ko pisua. Neurriz eskasa eta ezgauzadirudien arren, tiroide guruina dagorputzeko organoek zein erritmo-tan lan egin behar duten erabaki etaerregulatzen duena (abiadura meta-bolikoa esaten zaio horri). Eta berelana ondo betetzeko, odolean zeharzirkulatzen duten substantziabatzuk jariatzen ditu, T3 eta T4 ize-neko hormona tiroideoak. Hormo-na horiek fabrikatzeko, ezinbeste-koa da TSH izeneko beste hormonabaten esku-hartzea, azkenekohorrek erabakitzen baitu une bakoi-tzean zein hormona tiroideo beharduen gorputzak.

Aipatutako pauso horieta-koren batean edozein akatsgertatuz gero nahasmenduugari sor daiteke, eta horixegertatzen zaio 250-300 per-tsonatik bati gurea bezalakogizarteetan, Endokrinologiaeta Nutrizioko EspainiakoElkarteak emandako datuenarabera.

HipotiroidismoaTiroideak behar baino hor-mona gutxiago fabrikatzendituenean gertatzen da. Gaitzhorrek jota dauden pertso-nek gizentzeko erraztasunhandia dute, erraz nekatzendira eta depresio eta idorre-riarako joera handia dute.Azala lehor eta latz bihurtzenda, eta ahotsa erlastu etazakartu egiten da. Sarritan,gainera, pentsamendu-motel-tasuna eta oroimeneko aka-tsak ere agertzen dira. Behindiagnostikoa baieztatu ondo-

ren –aski da horretarako odol-anali-si bat–, tiroide guruinaren funtzioakindartzen dira farmako egokienbidez.

HipertiroidismoaJustu alderantzizkoa gertatzen da.Alegia, tiroideak lan gehiegi egitendu eta horrek urduritasuna, pultsubizkorregia, takikardiak, apetituarengehikuntza, pisu-galera, hiperaktibi-tatea, insomnioa, beherakoak,eskuetan izerdia, dardarak eta argia-rekiko sentikortasuna eragiten ditu.Diagnostikoa baieztatzeko ekogra-fia bat –tiroidearen tamaina, itxuraeta funtzionalitatea ikusteko– eta

odol-analisi bat egiten dira. Gaixota-sunaren susmoa berretsiz gero, hor-monen gehiegizko maila tionamidaizeneko farmako talde baten bidezblokeatzen da. Kasu larriagoetankirurgia ere beharrezkoa izan daite-ke, eta guruinaren zati bat erauztenda, hormona gutxiago ekoizteko.Operazio kirurgikoan egindako eba-kia ez da oso handia izaten, eta nor-malean gaixoa bere eguneroko bizi-moduari berrekiteko moduanegongo da hamar egunen buruan.

Iodoa, tiroidearen erregai nagusiaHormonak fabrikatzeko tiroideguruinak 200 mikrogramo iodo

behar ditu egunero, bestelatiroidearen inflamazioa eragi-ten duen bozio izeneko tras-tornoa agertuko da. Gaitzhori saihesteko, arraina kon-tsumitzea eta itsasoko gatzaerabiltzea gomendatzen da.

Tiroidea handitua dagoe-nean normalean hipertiroi-dismoa izango da, bainatumorea ere izan daiteke.Zalantza hori argitzeko badaerraz egin daitekeen probabat: edan ura ispilu batenaurrean zaudela, eta irenste-rakoan burua zertxobait atze-rantz makurtua badaukazu,agian eztarrian bulto edo kos-korren bat nabaritu eta ikusi-ko duzu. Kasu horretankomeni da berehala medikua-rengana joatea, koskorhorren arrazoia zein den argi-tu eta behar iza-nez gero, irtenbi-dea ahalik etalasterren jartze-ko. n

ZH

UR

NA

L.M

K

Tiroide guruinaren trastornoak

| JAKOBA ERREKONDO |[email protected]

LANDAREAK - ERDIKO KAIERA

� 372012KO URRIAREN 14A

ARDOGINTZAZ aritzen garenean,hiruko uztarria dugu euskaldunokburuan: sagarra (Malus x domestica),mahatsa (Vitis vinifera) eta garaga-rra (Hordeum vulgare). Isuri atlanti-koan sagardoa eta txakolina etamediterranearrean ardoak etagaragardoak egiteko gaiak sortzenditugu. Edagaleak eta arimarenpremiak berdintzeko ardoak.

Garai batean osasuna zaintzekoere sortuko zen makina bat ardo.Ardo horiek ardo arrunten tanke-ra bertsuan egindakoak izangoziren. Azukrea duen edozein frui-tu jo, zanpatu, zukutu eta beremuztioa hartzitzen utzi. Azukrea-ren irakinaldi horrek alkoholasorrarazten du. Ondoren bi lan:alkoholdun edari hori fintzea etabiribiltzea. Fruitu horrek azukrea-rekin batera dituen lurrinak etadastak ardoan ahal den neurrianeusteari deritzot fintzea. Azkenzeregina: biribiltzea, zertutakoardoari aparteko beste dasta,lurrin edo nahi dugun ahogozaga-rria erantsiko dion beste osagairenbat nahastea.

Osasuna gora behera, ahoazuritu edo mokoa fintzen zaigu-nean beste ardo batzuen egarrigara. Eta litxarreroa asetzekolanari ekiten diogu: intxusa (Sam-bucus nigra), basarana (Prunus spino-sa), oilarana (Prunus mahaleb),masusta (Rubus sp.), maaltza (Pyruscordata eta Pyrus pyraster), gurbitza

(Arbutus unedo), gurbea otsalizarrabasagurbea hostazuria eta Sorbusjende guztia, mizpira (Mespilus ger-manica), elorri zuriak (Crataegussp.), astalarrosa (Rosa canina),mugurdia (Rubus idaeus), arakatzaeta andare-mahatsak (Ribes sp.),aran-gurbea (Amelanchier ovalis)edo dena delakoa bildu eta ardobihurtzea.

Hiruko uztarrikoenetan bezala,fintzea da fruitu horien ardoetanlanik kitzikagarriena. Ardoarenosagai garratz eta mikatz zakarrakleundu eta limurtzaile bihurtubehar dira. Limitienaren ahoko

zeruko sabaiaren gogatzaile izateahelburu. Ondoren edariaren itxu-rari eta dastari azken ukitua eman-go dion hosto, azal,espezia, ezti, bizigarriedo ezkutuko gaiare-kin biribiltzea. Litxa-rreroenaren lilura. n

Sagarra, mahatsa eta garagarra,ardogintzaz ari garenean

euskaldunok buruan dugun horukouztarria.

WW

W.O

NLI

NE

-UT

ILIT

Y.O

RG

LIT

TLE

MO

MPR

AIR

IE.B

LOG

SPO

T.C

OM

.ES

TO

MM

AA

CK

-CC

BY

SA

Litxarreroon lilura

| ANA ZAMBRANO |ERDIKO KAIERA - DENBORA-PASAK

2012KO URRIAREN 14A�38

Asteburuko berri norkemango duen galdetu du ira-kasleak. Amaiakbesoa jaso dueta irakasleakbaimena eman-dakoan, arrapa-ladan hasi dahizketan.

– B a d a ,larunbat goi-zean beranduxamar jaiki nin-

tzen ohetik eta gosaldu etagero Mireni deitu nion eta

gero plazan elkartueta kalera joanginen Miren etani...

Eta horientzundakoanirakasleak:

– Ez, ez...Miren eta biok!

– Ez, ez, zuez! Miren eta ni!

Hitz gezidunakJATEKO

BEHARRA

------------TOKI

HONETARA

ARRANTZA-RAKO

TRESNA

-----------BERE GOGOZ

BELDUR

BIZIA

BI MILA

------------HIRU

OTSOAREN

OIHU

------------NAFARROA-KO HERRIA

LARRU

------------ESKURATZE-KO MODUA

ELAIA

------------IRAGAN

ADITZAREN

EKINTZA

EZIN ZIMEL

DAITEKEENA

------------DEZIMETRO

BEHIA

ARRESKE

------------LITROA

ARGI

------------DAUKA

ABANTZU

------------ERLIJIOARI

ATXIKIA

DENA

GALIOAREN

SINBOLOA

------------JAIOTERRIA

LEHERGAI-LUETATIK

BABESTEKO

ERAIKIN

EUSKARA

TITULUA

------------LURREAN

HAZIA SARTU

EZ AZIDOA

EZ ALKA-LINOA

EZ DENA

------------

------------

TARTE,BITARTE

------------JOAN DEN

URTEA

IZENA

------------NAFARROA-KO MENDIA

EGOKI

------------IRRIKA,

GOGO BIZI

IODOA

------------AHO-GAIXO-

TASUN, AHOLEGAR

NIHAUR

------------RONA

KULUNKA-TZEN DENA

------------MENDELE-

BIOA

TONA

------------OKA

IZUTI

------------500

GAKO

ABIZENA

------------MAILA

BEHEKOARI

DAGOKIONA

OSO, ERABAT

SINDIKATU

ABERTZALEA

------------HARI

MENDEBAL-DEAN, ZEN

------------IPARRETA-

RRAK

OHOREZ

------------KONPOSATU

KIMIKOA

IÑIG

OA

ZK

ON

A

SG

UK

ON

TS

ON

AN

-TE

ER

RE

PIK

AT

UA

----

----

----

BA

LIO

AA

E

AN

OH

EL

EZ

IN

RA

SU

SA

RA

EH

EM

AI

LA

KL

AR

IA

DU

GA

ET

EG

A

LA

BE

RE

IN

IR

UA

RT

E

ZA

NA

OI

NE

U

KK

IU

LU

NK

AR

IT

EM

ON

EZ

IZ

UK

OR

RD

IH

OX

ID

OM

AK

O

B N P

IM

ZI

M

DU

IS

Kike Amonarrizen umorea

Miren eta ni

Soluzioa

2012KO URRIAREN 14A 39�

DENBORAREN MAKINA - ERDIKO KAIERA| NAGORE IRAZUSTABARRENA |

PARIS, 1917. Lehen Mundu Gerran aireko bonbardake-tek garrantzi handirik izan ez zuten arren, hiriburukoagintariak eta Frantziako armadako arduradunak kezka-tuta zeuden, zeppelin alemaniarrek bi urte lehenagoLondresen eragin zituzten triskantzak ikusita. Balizkoerasoen aurrean nola babestu ez zekitenez, erasoak“bideratzea” erabaki zuten: Parisen erreplika bat eraiki-ko zuten, amu gisa, alemaniarrek hiriburu faltsua suntsizezaten benetakoaren ordez.

Lehenik kokapena aukeratu zuten. Hiriburuaren ipa-rraldean, 24 kilometrora, Sena ibaiak Maisons-LaffitteHerrian egiten zituen bihurguneak Parisekoen antzeko-ak zirela ikusi zuten. Hantxe eraikiko zuten Paris faltsua.

Parisko eraikin enblematikoenak egurrez eraikikozituzten. Baina pilotu alemaniarrak gauez engainatzeko,Argiaren Hiriaren erreplikak horixe beharko zuen,argia. Finantzaketa pribatuaren bidez, Fernand Jaco-pozzi elektrizitate ingeniaria kontratatu zuten. Harenzeregina fabriketako jarduna, trenen joan-etorria, eta,

finean, hiriburuko bizitza argiztapenaren bidez irudika-tzea izan zen. Erreplikan egindako ahalegina eskertze-ko, Pariseko udalak Eiffel dorrea argiztatzeko enkarguaegin zion Jacopozziri, gerra amaitu eta gero.

1918an hasi ziren Paris berriko lanak. EgurrezkoGare du Nord geltokia altxa zuten, eta ChampsElysées-en itxura zuen eremua ere prestatu zuten.Horrez gain, Opera, Garaipen Arkua eta beste elemen-tu ezagun batzuk eraikitzeko asmoa zuten, eta Saint-Denis, Aubervilliers eta beste auzune batzuk ere aurrei-kusten zituen proiektuak. Baina 1918ko azaroansinatutako armistizioak proiektua bertan behera utzizuen. Paris faltsuaren eraginkortasuna egiaztatu gabeamaitu zen gerra.

Frantziarrek ederki aurreikusi zutenhegazkinen erasoek gerora izango zutengarrantzia, baina oraindik ez zekiten rada-rrak ezin direla giza ikusmena bezain errazengainatu. n

Mazinger Z-k 40 urte bete ditu

MAZINGER Z manga komikiarenlehen atala 1972ko irailean argitaratuzuten Japonian, eta berehala, aben-duan, izen bereko animea emititzenhasi zen Fuji telebista katea. Marraz-ki bizidunak Europara iristerako–TVE 1978an hasi zen ematen, etaM6 1988an– bai manga eta bai ani-mea aspaldi bukatuta zeuden Japo-

nian, komikia 1973an eta telesaila1974an. Indarkeria gehiegi erakustenzuelako kritikatu zuten arren –atalenbat zentsuratzeraino–, barrutik tri-pulatutako lehen robota aitzindariizan zen, eta belaunaldi oso baten-tzat ikono bihurtu zen. Irudian,Mazinger Z eta bularretik misilakjaurtitzen zituen Afrodita A. n

Ezkerrean, The Illustrated London Newsaldizkariak 1920an argitaratutakoMaisons-Laffitte herriaren planoa;herriaren jatorrizko elementuak koloreilunez daude, eta erreplikarenelementuak, zuriz. Goian, aldizkariberean argitaratutako “trenbide”faltsuaren argazkia; egitura horretan,argiztatze berezien bidez, mugitzen ariziren trenak irudikatu nahi zituzten. Etaazpian, Maisons-Laffitte 1944an; LehenMundu Gerran bonbardatua izan zedinprestatu zuten arren, orduan ez zuenaireko erasorik jaso. Bigarren MunduGerran bai, ordea.

Lehen Mundu Gerrako beste Paris

Arrastoak

CLA

UD

EFA

IX

40 � 2012KO URRIAREN 14A

TERMOMETROA

ESPAINIAKO HEZKUNTZA ministro-aren erreformak –eskolako curricu-lumean, berbarako– autogobernua-ren eskumenak urratuko dituelaaipatu diogu EAJko lehendakarigaiIñigo Urkulluri. Lehendakaria iza-nez gero, zer egiteko prest legokeengaldetu diogu: “Espainiako Gober-nuak ez badu euskal historia aintzathartzen Auzitegi Konstituzionalerajo ez ezik, pase forala erabiltzekoprest gaude”, adierazi digu.

Demokraziarako trantsizioa 1975-79urteetan izan zen. Bigarren trantsi-zioa beharrezkoa dela esan duzuinoiz. Nola ulertu behar dugu berau? EAJk bigarren trantsizioaren beharradagoela dio, eta nik neuk geure tran-tsizioa euskal gizartean egin behardugula esan ohi dut. Urriaren 21eanETArik gabeko hauteskundeak izan-go dira, ETAk indarkeria amaitutzateman baitu. ETA baina, oraindik erebizirik dago, beraz, horrek bizikide-tzara iristeko trantsizioa behar du.Estatuan ere, espainiar militarbatzuek adierazi dutena entzunostean [Kataluniako Diadaren zioz],trantsizioa beharrezkoa da ejertzito-ak Espainiako batasuna bermatzeanahi dutelako. Halaber, AuzitegiNazionalaren nahiz Auzitegi Konsti-tuzionalaren osaerak berraztertubeharko lirateke, baita Kongresuareneta Senatuaren betebeharrak ere,

IÑIGO URKULLU EAJ-KO LEHENDAKARIGAIA EUSKO JAURLARITZARAKO

(Alonsotegi, 1961). Euskal Filologia ikasia. EAJko EBBko presidentea 2007tik. EAJk eta ezker abertzaleak gaur egunean ez dutela “estrategia bateratua” partekatzerik,

esan digu, baita hau esan ere: “Ezker abertzaleak hartu duen ibilbidea betez gero,etorkizunean aukera hori aztertu liteke”. EAJren Eusko Jaurlaritzarako lehendakarigaia da.

| MIKEL ASURMENDI |

Argazkiak: Dani Blanco

«Federalismoa autonomiarenparekoa bada, ez dut onartzen»

2012KO URRIAREN 14A 41�

IÑIGO URKULLU - TERMOMETROA

batez ere Senatuaren funtzioa egokiaden edo ez ikusteko. PSOE Konsti-tuzioa berrirakurtzeko prest dagoeladirudi, edo bere jarreran aldaketadagoela ematen du. 35 urte eta geroKonstituzioaren hainbat artikuluberrikusteko itxaropena zabaldu dai-teke.

PSOEko idazkari nagusi Perez Rubal-cabak federalismoaz hitz egin du.Sinesgarria al da?Alderdi sozialistaren asmoetanbete-betean sinestea posible oteden? Ez dakit. Baina, tira, PSOEnbatzuk gatazka politikoaz hitz egi-ten ari dira. Rubalcabak federalis-moa zer den zehaztu beharko luke.Federalismoa, huts-hutsean, ez dani asetzen nauen planteamendua.Katalunia, Galizia, Euskadi etaEspainiaren arteko federalismoazari bada, aztergai izan liteke, bainafederalismoa denontzako izan denautonomiaren pareko federalismoabada, nik ez dut ontzat jotzen.

Ibarretxek proposatu zuen EstatutuBerriak balio al du gaur egun? Jakina. Areago, harrezkero Europa-ko egoera orokorra eta zehatzagoekonomikoa aldatu direlako. Esta-tua nahi duten herri mugimenduakagertu dira Europan, edo daudene-ko Estatuaren markoa berraztertunahi dute: Eskozia, Flandes, Kata-lunia, gure Autonomia Erkidegoabarne. Estatutu Politiko Berriarenhainbat eduki baliagarriak dira, etaargia ikusi ez zuen Ardanza Plana-renak ere bai. Honek 1998an jada,Estatu Libre Kidetua proposatuzuen, gero Ibarretxe Planak berretsizuena, funtsean, egungo Estatutua-ren eraldatzea eskatzen duena.

EAJk proposatzen duen Estatus poli-tiko berria hori al da?Bai. Alegia, Ibarretxe lehendakariakaurkeztu zuen Estatutu Berria,egungo autonomiaren eraldaketaekarri nahi zuena. Eusko Legebil-tzarraren gehiengo osoz onartuzena, egungo Estatutuak berakaurreikusten duen prozedura jarrai-tuz. Hori da gure abiapuntua. EAE-tik abiaturik ere, Estatus politikoberri horrekin Nafarroako Erkide-goarekin bide egin nahi dugu,harreman instituzionalak arautuz.

Guk erabakitzeko eskubidea orde-namendu juridikoan ezarri ahal iza-tea planteatzen dugu, baita gauzatuahal izatea ere. Gure asmoa Espai-niako Estatura begiratu beharreanEuropara begiratzea da, gure itxaro-pena Europa da, une honetanEuropa baita eraikitzen ari denesparrua. Gure helburua, bertakoekonomiaren eta politikaren ikus-pegitik, geure esparrua eraikitzekoEuroparen norabidean joatea da.

Kataluniako ereduak balio al du Eus-kal Herriaren ibilbidea urratzeko? Ez. Hasteko, aitortu behar da bienerrealitateak ezberdinak direla.Hedabideek zabaltzen dituzten goi-buruei oso erraz segitzen zaizkiesarritan. Gure egoerak berdinakdirela esan ohi da, baina Katalunia,Quebec edo Eskoziako egoerak etagurea ez dira berdinak. Gainera, ezdut uste euren eta gure asmoek bategiten dutenik. Haiek goiburu beza-la gauza bat erabiltzen dute, bainabenetako helburua beste bat da.

Zein helburu?Eskoziak Erresuma Batuko Esta-tuaren boterearen menpe jarraitunahi duela esango nuke.

Kataluniak, berriz? Baita ere. Izan ere, erakundeen alde-tik, euren eraketa fisiko geografikoaguztiz ezberdina da gurearen aldean.Katalunian Estatuan dauden lauprobintziez ari dira: Bartzelonaz,Tarragonaz, Lleidaz eta Gironaz. Ezdira Països Catalans deritzonaz ari.Gu abertzaleok Estatuaz ari gare-nean ez dugu bakarrik EAEz hitzegiten, Nafarroa eta Iparraldea erekontuan hartzen ditugu, eta hirueremuok egoera juridiko-adminis-

tratibo ezberdinetan daudela kon-tziente izan behar dugu.

Kataluniako Parlament-ak kontsultaegingo duela iragarri du. Lehendaka-ri bazina, egingo al zenuke aldarrika-pen hori? Ibarretxek egin nahi izanzuen kontsultaren antzekoa egiteko? Bai, noski. EAJk erabakitzeko esku-bidea ordenamendu juridikoansartu ahal izatea aldarrikatzen du,Konstituzioaren eraldaketaren bide-tik, Konstituzioak berak erabakitze-ko eskubidearen formula egikaritudezan. Hori da lehen planteamen-dua, eta bigarrena erreferendumaegitea. Zeregin horretan indar poli-tikoen arteko akordio irekia behardugu ekimena Eusko Legebiltzarre-ra eramateko, eta hala onartuz gerogaldeketa egiteko EAEko gizarteari.

Estatuak onartuko ez balu, erreferen-duma izan ezean, kontsulta litzateke.Demagun gizartearen gehiengoakEstatus politiko berriaren aldekobaietza ematen duela. Zer eginorduan?Quebeceko bidea landu nahi duguguk, Kanadako Epaitegi Gorenakemandako ebazpenaren bidetik.Hau da, gizarte batek bere asmoaaditzera ematen badu gehiengoz,Estatuko botereek ezin diote muzinegin. Beraz, badago bide egitea, adi-bidez, norabide horretan, ez PSEk,baizik eta Espainiako alderdi sozia-listako idazkari nagusiak Konstitu-zioa berrirakurtzea planteatu badu,jo dezagun bide horretatik.

Kontsulta horrek badu eperik?EAJren Estatus politiko berria gau-zatu nahia iazko urriaren 25ean adi-

“PSEk alderdien artekotransbertsalitatea iragarrizuen aurreko kanpainan,besteok nortasunikurretan murgildutaginela zioen. PPrekinituna egin zuen, etakonstituzionalismoarenikurra ezarri du”

������������������

��������������� � ��������� ������

���������������� �����

������������������

42 � 2012KO URRIAREN 14A

tzera eman nuen: 2015erako iragarrinuen. Beraz, ez da Katalunian ger-tatzen ari denarengatik, ez hautes-kunde garaian gaudelako.

“Independentzia bai, baina garaiaere kontuan izan behar da” esan ohiduzu. Bai, izan ere, independentzia XIX.mendeko kontzeptua da. XIX.mendeko errealitatea eta gaurkoaguztiz ezberdinak dira. Batzuekohetik altxatzean independentzianahi dugula esatearekin indepen-denteak izango garela ematen du.Espainia independentea al da?

Euskaldunok iritsi gaitezke espaino-lak bezain independenteak izateraEuroparen markoan?Guk independentzia lortuko duguare eta menpekotasun gutxiagodaukagun heinean. Gure helburubehinena ahalik eta menpekotasungutxien izatea da. Eskumen ahaliketa gehien izatea eta Europara begi-ratzea, jakinda, gaur egungoa Esta-tuen Europa dela. Izan ere, estatuekez dute independentzia ekonomi-korik jada, baina ahalik eta estatusendoen izateari eusten diote. Euro-

pa eraikitzen ari den neurrian, guindependentziaz ari garenean zertazhitz egiten dugun jakin behar duguargi eta garbi. Azken urteotan eraikiden Europar Batasuna, Batasunetikkanpo izan ziren estatuak bererabildu direlako da. Ez dago Batasu-nean egon den estatu baten barrukozatiketaren ondorengo estatu kideberririk. Horregatik, EAJk galdetudu Europako Parlamentuan eaEuropak onartuko lukeen barnezabaltzea –barruan gaudenonartean zatiketa izanez gero–, ea par-taide izan gaitezkeen.

Erantzunik jaso al duzue? Ez, artean, noren independentziazari garen argitu behar baitugu.Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaz arigara? Nafarroako independentziazedota Iparraldekoaz. Urratsezurrats egin beharreko bidea da,ondo landu eta zaindu beharrekoa.

Artean bi helburu kontrajarri aipatuizana leporatu dizute: Euskal Esta-tuak Europan leku izatea, eta aldiberean Espainiako Estatuarekindibortzioa ez duzula nahi esatea. Begira, Katalunia Estatua aldarrika-

tzen ari da, eta aldi berean estatubaten tresnak nahi dituela dio.2008ko urrian emandako hitzaldibatean, guk Euskal Estatu “gehiago”nahi dugula esan nuen, areago, kon-bentzituta nago Autonomia Estatu-turen eskutik ere Estatuaren tresnaksendotzen ditugula: EITB, Ertzain-tza, Itun Ekonomikoa... Hori guztiabideratu zen trantsizio garaian,Konstituzioaren bidez, baina bideanzapuzten joan da. Beraz, nik dibor-tzioaz esanda modu honetan ulertubehar da: 1978an bi aldeen artekoituna izan zen, eta itun hori batekbaino ez du puskatu. Ituna izanbazen, nik ez dut apurtu nahi, itunhori EAEko gizarteak aintzat hartuzuelako. Ordea, ituna gaurko erreali-tatera egokitu eta areago garatu nahidut. Horrek bizikidetza garatzeadakar, eta horretarako bien artekoituna behar da. Eta ez menpeko bizi-kidetza, nik bizikidetza parekotasu-nean nahi dut, eta hori posible ezbada, ituna birplanteatu behar da.

Hori lortu daiteke Europara begira,eta aldi berean Espainiako Estatua-rekin negoziatuz eta subiranotasunapartekatuz?Bai, posible da. Hori EAEko Lege-biltzarrean irudikatzen den konfe-derazioaren isla da. Eusko Legebil-tzarrean lurralde batek ez dubesteak baino ordezkaritza gehiago,sistema konfederala da, ez da fede-rala. Hori ez dago Kataluniako Par-lamentuan ez Espainiako Gortenagusietan, gure sistema ezberdinada eta horren eredua izan daiteke.

EH Bildu indar berria da hauteskundehauetan. “Ez gatoz politikaren ere-muan integratzea, eredua aldatzerabaizik” esan du Laura Mintegik. Ezker abertzaleak zerbait gaixo dueladirudi: ez du bakarrik beste guztionhistoria beraiekin hasten dela pentsa-tzen, bere historia egunero hastendela ere pentsatzen du. Bere historia-ri uko egiten dio. Ezker abertzaleakLegebiltzarrean ordezkaritza izan du,eta legealdiko itun bat ere EAJrekin,1998tik 2001era bitartean. Euskal

“Ez menpeko bizikidetza, bizikidetza parekotasunean nahi dut, eta horiposible ez bada, ituna birplanteatu behar da”.

2012KO URRIAREN 14A 43�

IÑIGO URKULLU - TERMOMETROA

Herritarrok-ek ordezkaritzak etaardurak izan ditu. Areago, aurrekon-tuen eztabaidetan parte hartu izandute. Laura Mintegik esango du...

Berak esaten du ez duela… ...ez duela ezker abertzalea ordezka-tzen. Nor ordezkatzen du, bada?

EH Bildurekin gobernatzeko aukerakikusten dituzu? Guk ez diogu atea inori itxiko.Beraz, ez ezker abertzaleari ez EHBilduri ere. Baina, aitortu beharradago, EH Bilduk ibilbide luzeadauka egiteko, gauza asko zalantzanipintzen dizkigu gainontzekooi.Batetik, kultura demokratikoa dau-kan ala ez erakutsi behar du. Ikusibesterik ez dago zer gertatzen ariden Gipuzkoako Batzar Nagusie-tan. Batzarrak gauza bat erabaki-tzen du, eta Foru AldundikoGobernuak ez du betetzen. Beste-tik ere, ekonomia alorrean, EH Bil-duren hainbat planteamenduetaninposizioa ikusten dugu. Ekonomiaarloan, ekimen pribatuak esparrupublikoan tokirik ez izatea ezarrinahi du sozialismoaren izenean.

Inposizioak aipatu dituzu, EH BildukJaurlaritza hartuz gero, bide okerraedo txarra iragartzen duzu?Bada, bai. Ez dut uste EH Bildukerrespetua dionik aniztasunari, etahori euskal gizartean kontu handizlandu behar den ezaugarria da.

Hala ere, PSEk eta PPk EH Bilduren-gandik hurbilago zaudetela dioteeurengandik baino. Hori alderdi sozialistaren eta popu-larraren betiko leloa da. Beldurra

sarrarazi nahi dute gizartean, egon-kortasun eza bilatzen dute beti.Aldiz, PSEk legealdi honetarakoalderdien arteko transbertsalitateairagarri zuen aurreko kanpainan,besteok nortasun ikurretan murgil-duta ginela zioen. Gero, PPrekinituna egin zuen, eta ondorioz, kons-tituzionalismoaren ikurra ezarri duazken hiru urte luzeetan. Hautes-kunde kanpainan horrelakomamuak zabaltzea beren estrategia-

ren barruan dago, ohiko jokoa da.Iraganeko eredua errepikatukoduzuela diote beste batzuek, alegia,PSErekin gobernu akordioa egitea. Hasteko, EAJk alderdi sozialistare-kin zubi guztiak hautsita ditu orain.Iragarpen horiek oso erraz dira des-muntatzen. Alegia, Bilduk alderdisozialistarekin itunak dauzkaGipuzkoako Batzar Nagusietan,zergen eremuan esaterako. Eta horiez da salagarria, salagarria EAJrihorrelakoak egiten dituela aurpegi-ratzea da. EAk ez al du akordiorikizan PSErekin? Hori ere oroitubeharko dute, ezta? EHk ez al zuenPSErekin batera bozkatu Legebil-tzarrean? Ez al dira izan ezker aber-tzalearen eta alderdi sozialistarenarteko akordioetara iristeko denok

txalotu ditugun elkarrizketak?Egungo Jaurlaritzaren kudeaketaekonomikoa zalantzan jarri duzue,kaudimen eza zela-eta. Jaurlaritzaraitzultzean horren beldur izango alzarete?Beldur ez... Errealitate gordinahorixe da, baina horregatik ez dugubeldurrik izan behar. Jaurlaritzahonek bere agintea 642 milioi euro-ko zorrarekin hasi zuen, eta 2012kobukaeran 6.000 milioiko euro zorra-rekin dago, hamar aldiz biderkatudu zorra. Datuak dira, ez interpre-tazioak. 2011n konprometitua zeu-kan defizit publikoa %1,5ekoa zen,eta Espainiako Bankuak berakaitortu behar izan zuen, Jaurlaritzahonek aitortu ez duena: %2,5ekodefizita egin duela aurten. Beraz, ezdu hitzemandako zor publikoabeteko, gehiago izango da.

PPrekin berriz, badago aukeraren batelkar ulertzeko? Espainiako Gorteetan PPk daukagehiengo osoa. Ukaezina da.Noski, gobernagarritasuna PPre-kin ere landu beharko dugu. Hala-ber, norekin landu beharko dugubakegintza eta bizikidetza? Bada,ezker abertzalearekin, baita alderdipopularrarekin ere. Eusko Lege-biltzarrean elkarrekin bizitzea etapolitika normaltasun osoz egiteaerronka da. Beraz, denok elkarlagundu behar dugu zeregin horre-tan. Politika horrek aberasgarriaizan behar du herriaren onerako.Horiek horrela, EAJalderdi denei irekitadago akordioak lortze-ko gobernagarritasunabermatu aldera. n

“Ezker abertzaleak ez dubakarrik beste guztionhistoria beraiekin hastendela pentsatzen, berehistoria egunero hastendela pentsatzen du. Berehistoriari uko egiten dio”

44 � 2012KO URRIAREN 14A

TERMOMETROA

Hamaika hizkuntz familia, 68 hizkun-tza, 364 aldaera. Zazpiren bat milioimexikarrek hizkuntza indigenen bathitz egiten dute, milioi bat inguru ele-bakar dira hizkuntza indigenan.Beren hizkuntzan bizitzeko eskubideadute, egiazko eskubidea da, alapaper errea?Aldarrikapen juridikoa da, gauzaguztien gainetik. Aldarrikapena2001ean egin zen, gure konstituzio-an ere jasoa dago. Herri indigenenhizkuntza eskubideen lege nagusia2003an egin genuen. Oraintxe abia-tu gara lanean.

Zein oztopo dituzue aldarrikapenagauzatzeko garaian?Batera joan behar dute baliabideeketa gizarte kontzientziak. Kon-tzientzia, hala indigenena, nolaindigena ez den jendearena. Izanere, hizkuntza indigenak balio-rik gabeko dialektotzat jo izandira, eta beraz, Mexikokogizartearen mentalitatea aldatubehar dugu, hizkuntza indige-nak benetan hizkuntzatzat harditzaten, nola ikusten dutenespainola. Horretarako, kan-painak eta kanpainak eginbeharra dago telebista eta gai-nerako hedabideetan, eta nahi-

taez, horretarako diruketa beharda. Eta ez dugu! Hala ere, ez gaudegeldi.

Nondik hasi, nola jokatu, 68 hizkun-tza indigena izanik Mexikon?Lehendakaritzarako hauteskundeakizan zirenean, esaterako, 68 haieta-rik zortzi baino ezin izan genituenjarri telebistan, legeak lagundurik.Hiztun kopuru handiena duten hiz-kuntzetarik batzuk aukeratu geni-tuen batean baina bestean, baitahiztun kopuru txikiena dutenenbatzuk ere. Oreka lortzea zen hel-buru.

Hezkuntzan zein hizkuntza indigenabaliatzen dira?Denak, lekuan-lekuan. HezkuntzaElebidun Kulturartekoa du izenaabiarazi dugun egitasmoak. Hez-

kuntza herri indigenetara eramate-ko instantzian, metodologia ego-kiak asmatzeko lanean ari gara, ira-kasleekin batera, umeek berenhizkuntza indigenan ikas dezaten,espainola bigarren hizkuntzatzatikasiz. Horretan ari gara oraindik,hizkuntza indigenak irakastekometodologia sortzen.

Hizkuntza indigenen idazkera norma-lizatzeko lanak ere zeuen gain hartudituzue institutuan.Hizkuntza guztiek idaztarauak izanditzaten nahi dugu. Oraintxe, zortzihizkuntza idazteko arauak finkatuditugu. Herri indigenekin bateraegiten dugu lan, aditu indigenak etaindigena ez direnak ondoan ditugu-la, baina hiztunek beraiek erabaki-tzen dute nola idatziko den berenhizkuntzan, adituen laguntzaz.

Hamasei hizkuntzarekin arigara lanean oraintxe. Besteurte eta erdi beharko dugu lanhau amaitzeko. Badago zeregin, beraz. Diru-baliabide bilaari gara, ikertzaile gehiagolanean ari daitezen, lana azkar-tzeko asmotan, idaztarauakhizkuntza guztietan finkatze-ko, gainerakoan mantso ibilikogara-eta.

JAVIER LÓPEZ SÁNCHEZHIZKUNTZA INDIGENEN INSTITUTU NAZIONALEKO ZUZENDARIA

Mexikoko Hizkuntza Indigenen Institutu Nazionaleko (INALI) zuzendaria da Javier LópezSánchez (Oxchujk’, Chiapas, 1968). Bi urte daramatza karguan eta, duela gutxi,

Euskal Herrian izan dugu, hizkuntza indigenen berri emanez. Euskarak badu beste ispilu bat non bere buruari begiratu.

| MIEL A. ELUSTONDO |Argazkiak: Zaldi Ero

“Hauteskundeetan, Yucatangomaia hizkuntza erabili zenkanpainan. Beren hizkuntzaentzun zuten telebistan, etapozik ziren. Maia ez ziren batzuekere gozatu zuten”

«Mexikok hizkuntzadibertsitatea duela onartzen

hasi dira mexikarrak»

2012KO URRIAREN 14A 45�

JAVIER LÓPEZ SÁNCHEZ - TERMOMETROA

Hizkuntza indigenarengizarte prestigioaz badazerbait.“Hizkuntza txikiak” eta“hizkuntza handiak”bereizteko usteari kontraegin nahi diogu, finean,hizkuntza indigenak etaespainola berdin baloraditzan gizarteak. Hizkun-tza indigenen erabilerabizitza publiko eta institu-zionaleko arlo guztietaraeraman nahi dugu, delahedabideetan, osasun arlo-an, lanean, justizian, etaabar. Hasiberri gara horre-tan. Hauteskundeetan,esaterako, Yucatango maiahizkuntza erabili zen kan-painan, eta sinetsi gero,maiak ez ziren haserre!Beren hizkuntza entzunzuten telebistan, eta pozikziren. Maia ez zirenbatzuek ere gozatu zuten:“Yucatanera joan gabe ere,entzun dut maia hizkun-tza. Bikaina!”. Prestigioa,alegia. Hizkuntza indige-nak denda eta banketxee-tan ere erabil daitezen dahelburua, baina horretara-ko asko geratzen da oraindik. Inter-net, ziber-espazioa… Hori ere hordago. Asko eta handi da egitekoa.Bilera ere egina dugu Google-koe-kin, bilatzailea hizkuntza indigene-tan ere izan dadin. Ari gara.

Hizkuntza indigenak bizirik daude?Denetarik dago. 364 hizkuntz aldae-ra direla esan dugu arestian, etahorietarik 64 desagertzeko arriskugorrian daude, ez baitago hizkuntzahoriek hitz egingo duen komu-nitaterik, hau da, hiztun bakanbatzuk besterik ez dira gera-tzen, 100 hiztun baino gutxia-go. Badira hizkuntza batzuk bihiztun baino ez dituztenak, 15,36 hiztun… Beste aldean, badi-ra hizkuntza batzuk 1.500.000hiztun dituztenak, naua hiz-kuntza, kasu; 800.000 hiztun bainogehiago ditu maia hizkuntzak;500.000 dituzte zapoteco, misteco,maia tzeltal –nire hizkuntza– etatzotzilek… 364 hizkuntza horiekdenek ez dute berehalako batean

galtzeko perilik, baina gutxi-askodenak daude mehatxupean, erabile-ra baldintza egokirik ez dute banke-txeetan, hezkuntzan eta bestetan.

Institutuak berdin babesten ditu hiz-kuntza guztiak?Ez, jakina ezetz. Hiztun kopuru txi-kiena dutenetan, hizkuntza doku-mentatzen ari gara, grabazioak egi-ten batik bat, hizkuntzen soinuabiltzeko. Hizkuntzaren biziberritzea

ere oso gogoan dugu, helduek txi-kienei beren hizkuntzan hitz egitenerakuts diezaieten. Bizitasun han-diena duten hizkuntzen kasuan,hizkuntzaren erabilera publikoasustatzen ari gara, eztabaidak, litera-

tura emanaldiak, materialdidaktikoak sortzea.Kasuaren arabera, beraz.

Zertan da hizkuntza komu-nitateen kontzientzia lin-guistikoa?Hizkuntza zein den. Errol-da Institutuarekin baterajardun dugu lanean berriki,haiek eratzen duten galde-tegian kolaboratzeko. Bes-teak beste, hizkuntzarengainean galdetu diogu jen-deari. Bada, 2005eko errol-dan, hamar, hamabi milioiziren indigenak, edo bereburua indigenatzat jotzenzutenak, bederen. Gauregun, erroldan ezarriakditugun galderen ondo-rioz, hamasei milioi diraegoera horretan. Kon-tzientzia linguistikoarenlehen maila bat duzu. Bes-terik da hizkuntza hitz egi-tea… Gainera, zera lortudugu, hizkuntza indigenaez zuela hitz egiten esatenzuen jendeak, orain aitor-tzea hitz egiten dakiela.Horixe gertatu zaiguTabasco estatuan, hegoal-

dean, non azkeneko errolda bainolehen bi hiztun besterik ez zituenayapanecoak, eta orain aldiz, hogeitabat lagunek jotzen duten bere buruaayapanecotzat, nahiz eta hizkuntzaez hitz egin.

Mexikoko populazio ez-indigenaknola hartzen ditu hizkuntza indige-nak?Diskriminazioaren Kontrako Kon-tseilu Nazionalak azterketa egina du

mexikarren artean, herri indi-genei buruz zer nolako per-tzepzioa duten jakite aldera,eta dioenez, jendeak bestelakosentiberatasuna du gaur egun,lehen ez zuena. Hasteko,Mexikok hizkuntza dibertsita-tea duela onartzen hasi dira.2001ean, Mexikok bere burua

herrialde kulturaniztun eta eleaniz-tuntzat jo zuen legez, konstituzio-an. Horrek ekarri du mexikarrak ereaniztasun horretaz jabetzea eta,batzuetan, baita dibertsitatea onar-tzea ere.

“Bilera egina dugu Google-koekin, bilatzailea hizkuntzaindigenetan ere izan dadin”.

“Zera lortu dugu, hizkuntzaindigena ez zuela hitz egitenesaten zuen jendeak, orainaitortzea hitz egiten dakiela”

46 � 2012KO URRIAREN 14A

TERMOMETROA - JAVIER LÓPEZ SÁNCHEZ

Diskriminazioaren kontrako batzor-dea baldin bada, diskriminaziorikbadela esan nahi du.Ez da gauza orokorra, oraindikbada diskriminaziorik, bai, indigenadirenen kontra, hizkuntza indige-nen bat hitz egiten dutenen aitzi,baina zer edo zer aldatzen ari da,bai indigenetan, bai gizarteanoro har. Kontzientzia areago-tu beharra dago, hala ere.

Maia tzeltal da zure hizkuntza.800.000 hiztun ziren lehen,Chiapasen. Orain, 1.200.000gara. Gaur egun, gazte askokhizkuntza indigenan osatzendituzte musika taldeak, etapop, rock, reggae edo mariachi kan-tatu. Kontzientzia adibide dira, bereburua era jakin batera ezagutzekomodua. Joan deneko lehendakari-tzarako hauteskundeetan, 132 ize-neko mugimenduaren baitan, gaz-teek sare sozialak erabiltzera jozuten, hizkuntza indigenak baliatuz.Kontzientzia ernetze bat gertatzenari da, nola pertsona larrietan, halagazteetan. INALI gazte indigenenbiltzar nazionalak antolatzen ere arida, beraiek eztabaida dezaten hiz-kuntzak hezkuntzan, justizian,lanean, genero berdintasunean, saresozialetan, Interneten… duengarrantziaren inguruan. Gazte bil-tzar horiek antolatzen ditugu, gaz-teek beren hizkuntzaren erabilerazzer dioten jakin nahi dugulako,horren arabera erabakiak hartzeko.Gazteak oso inportante dira, bisa-

gra-lana egiten dutelako haur txi-kien eta gurasoen artean. Gurasoaskok uko egin diote hizkuntzaindigenari, “ez du balio erabiltze-rik”, eta aldiz, gazteak bestela aridira. “Gure hizkuntza inportanteada!”, diote.

Zu zeu Oxchujk herrikoa zara. Zertanda egoera han?Utzidazu esaten Oxchujk gureherriaren izena dela, baina espainol-dua. Hitz horrek, horrela esanik, ezdu esanahirik, baina tzeltal hizkun-tzan esaten badizut, Oxchujk’ (’ glo-tal hori eta guzti), “hiru korapilorenherria” esan nahi du. Hor bada his-toria, jakina, nola heldu ziren inba-sore haiek, bertakoak aurkitu zituz-tela, arbolari lotu zituztela, hirukorapilo eginez…

Gaztelaniaz ondo ez egiteagatikeskolan zigortzen zintuzten.Sei-zazpi urte nituela hasi nintzenespainola ikasten. Gure komunita-tean tzeltal hitz egiten genuen,baina eskolan espainolez beharzenuen. Zigorrak kastillanotu gin-tuen. Gogoan dut zigor bat, neure

azalean bizi nuena. Maisua beratzeltal hiztuna genuen, geure taldeetniko berekoa, baina guk espaino-lez ondo hitz egin behar genuelaesaten zigun. Hitzak errepikaraztenzizkigun eta, behin, ‘r’-a esatenausartu nintzen. Bada, carro [gurdia]ordez, caro [garesti] esan nuen.Zigortu egin ninduen: erratzaeskuan hartu, patiora irtenarazi nin-duen, eskua gora erratza jasoarazi,eta eguzki galgatan, ehun aldiz carroerrepikarazi zidan, ikas nezan. Nikezin, ordea, ‘r’-a ez zelako nire hiz-kuntzaren alfabetoan ageri. Nireahots-aparatuak ez zuen hura eza-gutzen.

Zeuen hizkuntza bizirik zenuten,beraz, tzeltala.Umetan, familian, komunitatean,elkarbizitzan, ibaian, soroan… hiz-kuntza indigena, tzeltala. Eskolan,espainola. Lehen Hezkuntzan tzel-tala erabiltzen uzten ziguten, heinbatean, baina Bigarren Hezkuntzaorduko bazter tu egin behargenuen, ondoko mailetara tzeltala

hitz egin gabe heltzeko. Uni-bertsitatean, hizkuntza indi-gena guztiz bazter turikgenuela heldu ginen. SanCristobal de las Casasekogizartea oso diskriminatzai-lea da, arrazista, eta larrutikfrogatu nuen. Eskolan, etaeskolatik kanpora. Indigeneketa ez indigenek, mestizoek

ere bai tartean, iseka eta burla egi-ten ziguten, espainolez ondo ezahoskatzeagatik, edo tzeltal sinta-xia erabiltzeagatik hizketan ari nin-tzela. Uste dut berdin gertatu zelaEuskal Herrian…

Bada liburu bat, Koldo Izagirrek orainbi urte egina, Autopsiarako frogak.Gaztelaniaz, edo tzeltalez!, balego,jakingo zenuke… Tzeltala bizirikdago Oxchujk’-en gaur egun?Bizi-bizirik, baina egia da, eraberean, haur askok, gazte askok, ezdutela tzeltal hitz egiten. Besteaskok bai. Irakasle asko dira, ordea,hizkuntza berreskuratzeko lanean,eta udan bertan, esate-rako, tzeltal ikastaroakantolatu zituzten. HoriOxchujk’-en, nire jaio-terrian. n

“Gazte askok maia tzeltal hizkuntzaindigenan osatzen dituzte musikataldeak, eta pop, rock, reggae edomariachi kantatu. Kontzientziaadibide dira”

TERMOMETROA

2012KO URRIAREN 14A�48

NORBAIT POZOITUTA hiltzen saiatudenak badaki biktimari dosi txikikonstanteak ematea dela krimenperfektua egiteko metodorik ego-kiena. Erailketa faszikuluka gauza-tzea nekagarriagoa gerta daitekeenarren, frogak ezkutatzerako orduanabantailak handiak dira. Antzekozerbait gertatzen da airearen kutsa-durarekin ere: gai toxikoen emisiomasiboren bat gertatuz gero albistebihurtuko da; pozoia pixkanakaemitituz berriz, hiltzaileek isil etapozik egin dezakete lan gure airean.

Ekologistak Martxan taldeakEspainiako Estatuko airearen kali-tateari buruzko 2011ko txostenaargitaratu zuen joan den astean etaHego Euskal Herriari buruz eskain-tzen dituen datuei erreparatutaondoriozta daiteke, biztanle gehie-nek arnasten dituztela gai kutsaga-rriak Osasunaren Mundu Erakun-deak (OME) gomendatutakomailen gainetik.

Partikula toxikoen tankerari erre-paratuz gero, PM10 eta PM2,5motakoen maila altuak neurtu diraHego Euskal Herriko gune askotan.Tamainaren arabera egindako sail-kapena da: PM10 partikulak 10mikrometro baino txikiagoak diraeta arnas aparatuko hodi meheene-taraino irits daitezke. PM2,5 mota-koak berriz, 2,5 mikrometro bainotxikiagoak dira eta arnas aparatutikodolera hel daitezke daukatentamaina txikiagatik.

Nola eragiten dion osasunaripartikula horiek arnasteak? Agurtuditzagun heriotzaren hiru zaldunak:

biriketako minbizia, gaixotasun kar-diobaskularrak eta arnas-eritasunak.Zenbat eta txikiago, orduan eta kal-tegarriago, PM2,5 partikulen bikti-ma gogokoenak haurrak, adinekoaketa biriketako arazoak dituzten per-tsonak dira.

EAEko ia eskualde guztietandaude PM10 eta PM2,5 motakopartikulak OMEk gomendatutakomailen gainetik, Arabako lautadan,Enkarterrietan eta Nerbioi Ibarreansalbu. Bilbo da punturik beltzena,jarduera industrialak eta trafikohandiak eraginda. Nafarroako ForuErkidegoari dagokionez, Iruñerriaeta Tutera agertzen dira aire kutsa-tuena duten gune gisa.

Mikropartikulez gain, sufre dio-xidoa eta ozono troposferikoa erearnasten ditugu azpimarratzekomoduko mailetan. Sufre dioxidoak

Arrasate eta inguruko herriak, Mus-kiz, Santurtzi eta Abanto kutsatzenditu batez ere, baita Iruñea ere,Landabengo industriguneko emi-sioen ondorioz. Ozono troposferi-koa kostaldean, Goierrin, Debagaraian, Ibaizabalen, Zangotzan,Tuteran eta Arabako Erriberanagertzen da nabarmen.

Ekologistak Martxanen txoste-nak argia ikusi eta biharamunean,Federico Ramos Espainiako Ingu-rumeneko Estatu Idazkariak adie-razi du ez dela “alarmista” izanbehar airearen kalitateari buruz hitzegitean. Hilketa guztietan agertubehar du polizia agente batek, gor-puaren klarionezkomarrazkiari begira ariden jendeari “hemen ezda deus gertatzen” esa-teko. n

AIREAREN KUTSADURA

Tamaina txikiko partikulen urteko balioak Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatutakomailen gainetik daude ia Hego Euskal Herri osoan. Biztanle gehienek aire kutsatua arnastendute, Ekologistak Martxan taldeak airearen kalitateari buruz argitaratu duen 2011ko txostena

irakurrita ondoriozta daitekeenez.

Dosi txikitan pozoitzen ari da Hego Euskal Herria

PIR

INE

OS3

000

| GORKA BEREZIARTUA |

Muskizek sufre dioxido maila altuak ditu airean, Petronorrek herrian daukanplantaren eraginez.

BERO-BEROAN - TERMOMETROA

� 492012KO URRIAREN 14A

| ONINTZA IRURETA AZKUNE |

ESPAINIAKO GOBERNUAK pentsioak baliozhandituko ote dituen ez esateko estrategiak,eztabaida publikoa sortu du. Balioz handitukobalu –KPIaren %1etik %3,5era dagoen dife-rentzia onartuz– 5.000 milioi euro gehiagoordaindu beharko lituzke. El País egunkariabalioa handitzearen kontra azaldu zen “Pen-tsio politikoak” izenburuko editorialean. Pen-tsioak KPIaren arabera balioz handitzea“hutsegitea litzateke” egunkariaren arabera:“Kostu hori –5.000 milioi euro– ezin delakoonartu (…), egungo aurrekontu-egoeran kal-tegarria litzateke hori aplikatzea”.

Ez gaude ados errotatiba madrildarrarekin.Milaka milioi euro injektatzen dizkiete ban-kuei; eta beste aurrekontu-sail batzuei, nahi-taezkoak ez diren arren –gastu militarrenaesaterako–, murrizketarik apenas egin dieten.Indar armatuen kopurua murriztea (130.000),Armagintza Programa Berezietako kontratuhandiak ezeztatzea, I+G militarra ezabatzeaeta Espainiako indar armatuek kanpoan dutenpresentzia gutxiagotzea. Horra neurri batzuk,7.000 eta 8.000 milioi euro arte aurreztu etapentsioen ordainketa bide onean jarriko luke-tenak, bai eta zorpetzetik eta defizit publikotikateratzen lagunduko liguketenak ere. Onarga-rriak al dira bankuei egindako diru-injekzioaeta gastu militar horiek?

Egoera berezian bageunde, bankuek etamilitarrek eragiten dituzten gastuak murriztuzgero, seguru pentsiodunak prest leudekeelasakrifikatzeko. Baina hori egiten ez den bitar-tean, bidezkoa da pentsiodunek eurena denaaldarrikatzea: pentsioak baliozhanditzea aurreikusitako%3,5ean. n

Juan Mari Arregi

Pentsioak, bankuak eta gastu militarrak

TALAIAN

ARGIAren aurreko zenba-kian, 2339.enean, MarkelOlano Gipuzkoako batzar-kide eta ahaldun nagusiohiak hautsak harrotzeazhitz egin zigun: “Euskaldungarenok egiten dugun ira-kurketa da komunikazioaeuskara hutsean egitenduzunean hautsak harrotzendirela. Adibidez, prentsau-rrekoan komunikazio alo-rreko profesionalari euskarahutsean egiten badiozu,harentzat erasoa da, kontu-ratzen da profesionalki zer-bait falta zaiola”.

Bada, Gipuzkoako ForuAldundiak hizkuntza politi-kari dagokionez ezagutarazidituen neurriek beste hain-beste eragin dute. Emanda-ko pausoen zerrenda etanolakotasuna luzea da –bes-teak beste, 49.234 gipuzkoa-rrek eta 643 enpresek Oga-sunarekin euskara hutseanaritzeko eskaria egin dute–.Alabaina, beste behin bazte-rrak nahastu dira prentsau-rrekoetan hizkuntzak nolalanduko dituzten adierazidutenean.

Aditu taldeak osatzen ezbadu ere ETB2ko Ni más nimenos telebista saioko sola-saldia, tertulian agerian gera-tu zen euskararen normali-

zazioa bakoitzak nahi duenbezala ulertzen duela. Has-teko, Klaudio Landa aurkez-leak ez zuen gaia ondo azal-du: ez da gauza bera esateaDiputazioak hemendikaurrera prentsaurrekoakeuskara hutsean egingodituela erabaki duela, edoesatea prentsaurrekoetaneuskarak izango duela lehen-tasuna eta euskara ulertzenez duten kazetariek aldibere-ko itzulpen zerbitzua izangodutela. Lerdokeria ugarientzun genuen solaskidebatzuen ahotik –prentsau-rrekoetarako neurria aldeana-datzat jo zuen batek– etabeste batzuek ahal zutenaegin zuten Diputazioarenerabakia babesteko. Gehiengustatu zitzaidana MuxikakoArkaitz izan zen, telefonozbestaldetik, platoko tertulia-kideek ez bezala, patxadagaldu gabe eta errespetuzazalpen ederrak eman baitzi-tuen. Sarri asko buru-biho-tzetan daukaguna hitzeznola argumentatu asmatuezinik ibiltzen gara, nahizeta justizia eske gabiltzalajakitun izan, eta nahiz etajakin erasoa gupidagabea etazentzugabea izango dela.

Soziolinguistika ikastaro-en beharrean gaude.

Diputazioaren hizkuntza politikaeta harrotutako hautsak

IÑIGO URKULLUK badu EuskoJaurlaritzako lehendakari izatekoaukera asko, inkestek diotenezEAJk irabaziko baititu hauteskun-deak eta, beraz, bakarka, EH Bildu-rekin edo PSE-EErekin gobernuaosatzeko aukera asko du. Ez daahaztu behar, alabaina, garai alda-korrak bizi ditugula maila guztie-tan, gogorrak herritarrentzat etaaldaketa eskaera handia dela politi-ka munduarekiko. Hortik etordakieke ezustekoa jeltzaleei. Kon-trajarria dirudi herritarrek aldaketanahi izatea eta gero EAJ hautatzea,euskal instituzioetan betikoa denalderdia, baina jeltzaleek ondolortzen dute hautesleei segur-tasunaren irudia igortzea.Hori Eusko Legebiltzarrera-ko hauteskundez hauteskun-de ematen den fenomenoada, baina oraingoan gainera,hersturak Patxi Lopez higatudu eta ez Urkullu.

Laura Mintegik ez ei dituhauteskundeak irabaziko,inkesta batek ere ez dio halakoaukerarik ematen, eta gainera, EHBilduk eserleku gehiago lortutaere, gaitza litzateke berak lehenda-karitza eskuratzea, batez ere bes-teek utziko ez lioketelako. Ez diru-di EAJk berriz GipuzkoakoDiputazioko egoera errepikatukolukeenik, areago Eusko Jaurlari-tzarekin. Edozein modutan, ETA-ren ondorengo euskal politikaezustekoen kutxa ere bada: nor-baitek gogoratzen al du zein inkes-tetan iragartzen zen Juan CarlosIzagirre eta Martin Garitano izan-go zirela Donostiako alkate etaForu Aldundiko ahaldun nagusi?

Hala ere, badirudi Mintegiren-tzat emaitza ona litzatekeela Urku-llurengandik ahalik eta gertuen iza-tea. Eta inkesta batzuen arabera,hori posible da: Naiz eta Gara-ren-

tzat Aztikerrek argitaratzen duenazterketan EH Bildu EAJrantzurreratzen arituko litzateke. Etaposible da, bai. Bi klabe garrantzi-tsu egon daitezke horretarako.

Bata da, orain arte Bildu edoAmaiurrera hurbildu ez den ezke-rreko herritar multzo batek pentsa-tzea EH Bilduk bestelako politikakegin ditzakeela. Beste klabea Kata-luniako independentzia bafadatanda, eta hauek hainbat herritar sobe-ranismoaren aldeko hautu argiraeramatea, eta hori EH Bildu da. Jel-tzaleen duda-muden aldean, inde-pendentzia aldarrikapena argia da

EH Bildun, naiz eta gero ez densakontzen zeren independentziazari diren, hori gai sakon eta korapi-latsuagoa delako. Azkenik, eta fak-tore hau inkestetan agertzen ezbada ere, ez da baztertu behar hiruhautagaietatik emakume bakarraizateak emakumezko askorenaurrean izan dezakeen tiradizoa.

IRABAZLEARENA baino kitzika-garriagoak izan litezke aliantzenkontuak, ezinbestekoak izangobaitira: zein makulurekin goberna-tuko du irabazleak? EAJ bada,PSE-EE edo EH Bildurekin? Edo,zenbakiek ematen badute, PPre-kin? Dena da gaitza. Krisiari begi-ra, Bildurekin baino popular etasozialistekin jardutea logikoagoalitzateke, bien erreformak sosten-gatu izan baititu EAJk; eta, azken

finean, beste biak bezala, erosodagoelako egungo sistema ekono-miko honetan. Baina eragozpe-nak ere badira: nola lotu euskallurretan behintzat kiratsa darionPPrekin? Nola zubi guztiak apur-tuta ei dituen PSErekin?

EAJ-EH Bildu gobernua izangoda aukerarik gaitzena. Hainbatproiektu handitan eta eredu sozia-letan dauden desberdintasun han-diek biziki zailtzen dute elkarrekinaritzea. Edonola, izan Gobernutik,izan Legebiltzarretik, agertuko dennagusitasun abertzalea herri honenizaeran giltzarri diren eremuak

ondo finkatzeko baliatubeharko litzateke legealdia. Ezegitea barkaezina litzateke.Krisiaren aurkako borrokalehenetsi beharko da, bai,baina abagune berezi hau pro-fitatu behar da baita ere bakeprozesuan sakondu eta gataz-karen kapitulu latzenak behin-betiko ixteko, batez ere bikti-ma eta presoei dagozkienak.

Azkenik, urriaren 21ak egia bateta gezur bat oso agerian utzikoditu. Egia honakoa: hainbat arra-zoirengatik estalita egon denEAEko herritarren izaera abertza-lea argi azaleratzen dela aspaldi-koz. Madrilek ere badaki hori, etahorra hurrengorako iragarri duenhauteskunde erreforma kolonialis-ta. Eta hau gezurra: Patxi LopezenGobernuak amaitu duela ETAre-kin. Ez da zalantzarik EspainiakoGobernuaren errepresioak izanduela eraginik ETAren erabakian,baina Bilduk, Amaiurrek eta orainEH Bilduk gero eta ageriagouzten duten moduan, ezker aber-tzalearen aldaketaizan da giltzarriETAren erabakihorretan. Bakoitzariberea. n

Izan gobernutik, izanLegebiltzarretik, agertuko dennagusitasun abertzalea herrihonen izaeran giltzarri direneremuak ondo finkatzeko baliatubeharko litzateke legealdia

DA

NI

BLA

NC

OXabier Letona� ARGIAKO ZUZENDAR IA

Inkestak, aliantzak, egia bat eta gezur bat

TERMOMETROA - MALTZAGATIK

2012KO URRIAREN 14A�50

2012KO IRAILAREN 2A�52