Nora ez dakizun hori hiztegitxoa...atalak.eus • HIZTEGIA — Nora ez dakizunhori Irati Jimenez •...

12
Hobeto irakurtzen laguntzeko Hiztegitxoa

Transcript of Nora ez dakizun hori hiztegitxoa...atalak.eus • HIZTEGIA — Nora ez dakizunhori Irati Jimenez •...

Page 1: Nora ez dakizun hori hiztegitxoa...atalak.eus • HIZTEGIA — Nora ez dakizunhori Irati Jimenez • Elkar Hitza - Esanahia Testuingurua Orrialdea antzu idorra Pentsamendua zabal baina

Hobeto irakurtzen laguntzeko

Hiztegitxoa

Page 2: Nora ez dakizun hori hiztegitxoa...atalak.eus • HIZTEGIA — Nora ez dakizunhori Irati Jimenez • Elkar Hitza - Esanahia Testuingurua Orrialdea antzu idorra Pentsamendua zabal baina

atalak.eus • HIZTEGIA — Nora ez dakizun hori Irati Jimenez • Elkar

Hitza - Esanahia OrrialdeaTestuingurua

abegikorabegitsu

Gizon abegikorra da, baina izerdi lamatan dator eta nekatuta.24

abiltrebea

Ez du hain kolpe onik sekula egin, hori ziur dakit, eta berak ere bai, nahiz etaberak esan beti izan duela billarreko misterioetarako esku abila. 64

abisuohartarazpena, gaztigua

Bidegurutze ezezagunak, autopista berria, Bilbo abisurik gabe agertzen zait,ezagutzen ez nion titaniozko azal berriarekin. 13

adorekemena, animoa

...denok aldatu beharko genukeela lana, hori entzun zuen. Hamaika egin dituNorak eta izango da, agian, lana utzi eta adorea izateko sasoia. 33

aguretasunzahartasuna

Gizon edadetua da baina aguretasunik gabea.153

ahazturaoroimenetik ezabatua

...bere bizitza ez dela soilik berea, beste batzuen historiaren zatia baino. Zatihorietako bat eman behar du, betiko gal ez dadin ahazturaren miseria gorrian. 186

aieneauhena, intziria

Minaren ziztadarekin Manuk aienea egin zuen baina Norak minaren protestakjan egin zizkion, odol tantekin nahastuta, burdin eta epel dastatu zuen. 165

aitatzaaitaordea

Elias Eskilarapeko ikusiko du, Martinen aitatzakoa, zirkuko aurkezlea, milaeta bat gerretako berriemailea. 220

akabatuhil

—Horiek dira arriskutsuenak, entzuten didazu? Horiek akabatuko ditut nik.68

akabokito, adio

Noizko, nora, ez zekien baina Sarak Elias joana zela uste bazuen, orduan Eliasjoana zen, akabo. 134

akordatuoroitu

...behin eta berriz akordatzen naizelako eta behin eta berriz akordatzea behineta berriz aurpegian zaplaztekoa sentitzea delako. 65

akostunbratuohitu

—Bai –esan zion ezezagunari–, neu ere ez naiz akostunbratzen.194

akuilueragingarria, ziri gisakoa

Orain irratia isilik dago eta erredakzioaren ondoko bulegoan gaua arintzekomusika jarri du norbaitek, oroimenaren akuilu. 83

aldabakisketa

Behin, birritan, hiru aldiz jo du aldaba. Lau, bost eta ireki da azkenean atea.26

aldarokabalantzaka

... erakustokiko arduradunekin batu, hizketan hasi, hartu txakolin batzuk, etakonturatu orduko aldaroka etxera, ardo zuria odolean, balantzaka. 60

aldarri eginoihukatu, deiadar egin

Aldarri egingo balu, kontinenteek sentituko lukete dardakada.27

aldenduurrutiratu, urrundu

—Ipuina ez da gauza goxoa, laztana. Eta ez da umekeria. Ipuinak haurdun utzininduen eta zure osaba etxetik aldendu. 85

aldrebeskeriazentzugabekeria, burugabekeria

Sararen txikitako aldrebeskeriak kontatzen zizkion, hamalau urterekineskolako mutikote batek bere gogoaren kontra muxu eman ziola eta Sarak 111

alogeran hartualokairuan hartu

Kazetaria eta izen handikoa antza, plazako etxeren bat alogeran hartu berri,abentureroa-edo, ez omen zekien luzarorako geratzeko asmorik ote zuen. 52

alprojapikaroa, bihurria

Elias hirurogei urtetik gorako umea da. Alproja nahi zuen izan eta, bideangeratu zenez, gogo txarrik gabeko jokoa gustatzen zaio... 16

altzomagala, sabel aldea

Altzoan dauka inoiz ikusi gabea nuen kutxa zaharra eta eskuan bueltaka inoizikusi ez diodan eraztun erraldoia. 180

amantalamantala, mandarra

...haren eskuen epeltasuna sukarrak jandako bekokia ukitzen zidanean, harenamantala, sukaldean beti jantzita eramaten zuen amantal horia. 56

amumaamama, amona

Nora etxean dago, amuma Rosaren gosaria prestatzen ari da eta ezin duburutik kendu bart irratian eskatu zioten Cat Stevensen abestia. 24

ankerkrudela, bihozgabea

Frantzia odolustu nahi zuen baina Frantziak odolustuko zuen bera, piztiaankerra. 68

antzeraerara, gisan

...sukaldera aterako da, abandonatu zuen iragana aurrean ikusiko duela jakingabe, ohera sartzen denean ume txikien antzera negar egingo duela jakin gabe. 149

• •1

Page 3: Nora ez dakizun hori hiztegitxoa...atalak.eus • HIZTEGIA — Nora ez dakizunhori Irati Jimenez • Elkar Hitza - Esanahia Testuingurua Orrialdea antzu idorra Pentsamendua zabal baina

atalak.eus • HIZTEGIA — Nora ez dakizun hori Irati Jimenez • Elkar

Hitza - Esanahia OrrialdeaTestuingurua

antzuidorra

Pentsamendua zabal baina antzu, leku guztietara irekita baina erantzunik gabe.150

aparbitsa

Nire edalontziak beteta daude. Aparra ez balitz mugituko, ez nuke jakingoeskuak dardakadan ditudala. 66

aparailutresna, aparatua

Hautsa biltzen duen idazmakina, ordenagailurik ez eta telebista ere ez.Tira. Aparailua bai. 17

apenasdoi-doi, ozta-ozta

...gehiago balio du labankada horrek zarata egiten duen komunak edo apenasberotzen duen sukalde elektrikoak baino. 18

aprobetxatubaliatu, profitatu

...Egia nahi badute, hortxe dituzte gaueko albistegiak. Hurrengoan euskarazateratzen bazaizu esan behar duzuna, aprobetxatu. 109

arasaarmairua

Hanka puntetan hartu zuen arasetik txokolatea eta leihotik baso bete ilargiikusi zuen, bete-bete, esnea baino zuriago. 92

arineketanantxintxiketa, korrika

Halaxe ikusi nuen [...], arineketan, Santimamiñeko zulotik etorria zenamerikanoaren bila atera nintzenean. 56

arrakalapitzadura

—Gabon, Martin. –Beti gabon, gauaren arrakaletan jantziak eranzteko gogoaematen duen ahots horrekin. 54

arrakalatupitzatua, zartatua

Ezkerretara hartu du bide estu, itogarria. Arrakalatutako galipota, ezkerretaraberriro, etxea bat-batean agertu zaio. 26

arteanbitartean

Ni bizitoki berrira ohitzen naizen artean –hartu lasai, umea, bizitza osoa beharda jaioterrira moldatzeko–, berak piper berdeak frijitzen ditu... 15

asaldatuaztoratu

...ez zuen baretu nahi eta berdin zitzaion zirkuko kideak asaldatuta bazeuden,denak sorginaren lekura bidean, atsoaren aldarriek deituta. 142

askifranko, nahiko

Medikutara eraman zuen. Azalpena luzea zen. Bere edadekoen arteangaixotasun aski arrunta. 34

atondumoldatu, antolatu

Gorroto zuen Elias, bidean hildako bihotzak uzten zebilelako, eta gorroto zuen,bereziki, bere kanpin denda atontzen zebilen sorgina. 140

atsekabetunahigabetu, dolutu

Ez du Eliasen laguna atsekabetu nahi, medikuntzak konponduko ez duenarazoa ekarrita. 102

atzazalazazkala, azkazala

Atzazalak jan egiten ditu. Atzamarrak txikituta ditu, irribarre alferra.114

azkurahazgalea, hazka egiteko gogoa

—Hodeiek azkura ematen diotenean zeruari, sardexka handi-handia daukangizonak zeruaren sabela harraskatu egiten du, eta euria eragiten dio. 79

azpijokoazerikeria, jukutria, maltzurkeria

Iraganarekin aritu naiz olgetan, ezetz harrapatu esaten nion, umeen antzera, etaez dakizu nola harrapatu nauen, umea, ze azpijoko ederra zeukan prestatua. 180

aztoratuasaldatu

Eliasek “egun on” esan zuen, arkupean geunden ama-semeak aztoratuz.51

bakogabekoa

Ortu bako baserria, txakurrik gabe atean, tinbrerik gabe.26

baldartraketsa

Ipuinetan ez dago hutsegiterik, dena da beharrezko. Baita nire esku baldarrenzikina ere. 78

baldresbaldana, traketsa

Ingelesa baldres baina moldatzeko moduan zekien eta bost seme izan nahizituela esaten zuen, Bagdad iparraldean zeukan etxetxoan laguntzeko. 224

barelasaia, patxadatsua

Gizon barea zen, itxura baten, baina baretasun azalekoa zirudien, haserrearenmozorro. 80

barikuostirala

Uztaileko azken barikua.60

barra-barraugari, oparo

Txikitan, Elias mehe eta luze ikusten nuen, gihar eta boterez betea, poltsikoakabenturaz barra-barra. 15

basatzalokatza

Karrotxoaren gurpilak lehortutako basatzan sartuta zeuden, lana ematen zuenbidean zehar mugitzeak. 122

• •2

Page 4: Nora ez dakizun hori hiztegitxoa...atalak.eus • HIZTEGIA — Nora ez dakizunhori Irati Jimenez • Elkar Hitza - Esanahia Testuingurua Orrialdea antzu idorra Pentsamendua zabal baina

atalak.eus • HIZTEGIA — Nora ez dakizun hori Irati Jimenez • Elkar

Hitza - Esanahia OrrialdeaTestuingurua

batuelkartu, bat egin

Autobidearen geralekuan ere batzen dira, antza denez. Beharbada bidaiakerakartzen ditu. 114

begirakunebegirada txarra, adikunea

—Erretiratua zuadela badakit, Elias, baina batere idatzi gabe zabiltza?Begirakunea, erantzun bakarra. 16

beharbadaagian, apika

Gauero telebista ikusiko zuen edo liburu bat irakurri eta beharbada bakarrikoheratuko zen edo beharbada norbaitekin... 118

beharginlangilea

Rosak eskertu egiten zuen laguntza, gizonaren eskua etxean, bezeroekintratatzeko prestutasuna, behargin finaren kemena. 150

behartupremiatu, obligatu

Inork behartu gabe. Hori argi geratu beharko litzateke.22

behinolaaspaldi, antzina

—Irratira deitu zenuen behinola. Tira, norbaitek. Isilik geratu zen baina zeuzinela pentsatu nuen. 132

berakatzbaratxuria

…nahiago dutela iluna, berakatzak hiltzen dituela, ezerk ez dituela hiltzen,hilezkorrak direla, ez direla, era guztietako banpiroak daudela... 183

berbahitza, elea

Sismografoz neurtu beharreko etenak egiten ditu esaldien artean, berbaklurraren sustraien azpitik dagoen lekuren batetik baletoz bezala... 26

berbalapikohitzontzia

Zoroa izan liteke, haserretuta bizi diren horietako bat, irratia etxea dela usteduen berbalapikoa, suizidatu nahi duela esan lezake edo biluzik... 41

berriketasolasaldia

Berriketan uzten ditut, animatuta.175

bezperaaurreko eguna

Bezperan Elias etxetik kanpo ibili zela gogoratuko du, eta nondik zetorrengaldetu zionean billarretik esan ziola. 194

bidezkozuzena

Abizenik ere ez zion emango umeari, ez zuen uste bidezkoa zenik.151

bitsaparra

(“Dublindarrak munduko mozkor abegikorrenak dira, hemen bazina garagardobitsarekin egingo zenuke bibotea eta garagardotan egongo ginateke... 210

bitxiarraroa, berezia

—Ipuin bat dut zuretzat, Martin. Duela hilabete batzuk tipo bitxi bat ezagutunuen, Gurutzetako ospitalean. 217

blausta loerabat lokartuta

Blausta nengoen lo, mozkor arraildua, non nengoen ere jakin barik.156

bonbaketabonbardaketa

Bonbaketak hasteko pare bat aste falta ziren haren etxera joan nintzenean,emaztea eta hamar urteko mutikotxoa ezagutzera. 225

bor-borborborrean, irakiten

—Tira –piper frijitu berdeen buztanak ditu platerean, bor-bor hasiko da lasterkafea–, andrerik ez duzu ekarri. 19

bulkadabultzada, bultz egiteko sentipena

Itsasontziaren brankan jarrita iluntasun erabatekoak erakarri egiten zuen etahalako bulkaden beldur ere bazen. 201

burrunbadurunda, zaratotsa

Elias gurea, zatoz, umea! esan eta sabaia ere ahotsaren burrunbarekinmugitzen zuena. 15

burubakoburugabea, txolina

Sorginak Sara lirain eta gazte ikusi zuen, burubako eta arduragabe, etaedadearen garraztasunak inbidia eman zion, min egiteko gogoa. 141

burutaziogogoeta

Etxera iritsi, kendu izerdia azaletik eta kendu burutazio arraroak burutik, ezdago aingerurik, ezta beharbada arimarik ere. 117

debaldetan aritualferrik saiatu

Esatariek jarraitu egin dute, uhinaren beste aldean bakarrik direla jakin gabe.Entzuleek jakinarazi diete debaldetan ari direla... 72

deserrierbestea, atzerria

Ez zeukan etxerik, ez zeukan Sararik, ez zeukan gabon ipuinik. Deserriazeukan, sekretuak, eta besterik ez. 175

deusezer ere

Ez zekien deus egiten, aitortu zuen, eta orduan barre, metro erdi ere ez zeukanzirkuko ugazabak barre egin zion... 106

dexentedezente, nahiko

Ez zena baino apur bat zabalagoa, gainera. Zena baino dexente zabalagoa.14

• •3

Page 5: Nora ez dakizun hori hiztegitxoa...atalak.eus • HIZTEGIA — Nora ez dakizunhori Irati Jimenez • Elkar Hitza - Esanahia Testuingurua Orrialdea antzu idorra Pentsamendua zabal baina

atalak.eus • HIZTEGIA — Nora ez dakizun hori Irati Jimenez • Elkar

Hitza - Esanahia OrrialdeaTestuingurua

diosala eginagurtu

Billetea hartu, txoferrari diosala egin buruarekin, hartu leiho ondoko tokia etaBilbori begiratzen dio, abuztuko ekaitzak zerua errementatzen duenean… 99

domekaigandea

Oso aspaldi, aita zuenarekin etortzen omen zen arrantzan, domeketan.174

edontziedalontzia, basoa

Norak, kea botatzen zuen edontzia seinalatu zion kaleko dendariari.163

egoskorsetatia, burugogorra

Lokesea erantzuten du zirikatzearren. Eta nik, egoskor, dena delakoa.16

eiomen, antza

Baina ez du hortaz hitz egin nahi, ondo ei dago, nekatuta, besterik gabe.180

enbarazu egintraba egin

Norak medikuarekin hitz egin duenean iruditu zaio bere larritasunak enbarazuegiten diola, eta ez zaio gustatu betaurreko inozodun mediku gaztea. 30

enbataerauntsia, afrontua

Gaur gauean Berlinen ibili da, neguaren enbata sentitu du eta kaleetanpaseatzen zebilen munstroaren atzetik joan da, argazki kamerarekin. 112

enkuadrekoadratzea, egoki harrapatzea

Beste guztietan argazkiaren enkuadrean galduta, jendartean.22

enpaguhiguina, nazka

Berlin, mende eta eki, historiaren altzairu. Berlin izuikara, erru-hiri eta enpagubete. 133

erantzijantzia, arropa... kendu

—Gabon, Martin. –Beti gabon, gauaren arrakaletan jantziak eranzteko gogoaematen duen ahots horrekin. 54

erduetor zaitez, zatoz

Kokolo, etorri, begira nor etorri den estatura. Kokolo, goazen sukaldera, gosenaiz. Erdu, Kokolo! 78

erigaixoa

Eliasek buelta eman zuen, metro luzeak bien artean baina isiltasun erian ondoentzuten zuten elkar. 89

ernaldusortu, azundu

Kanpoan izan naizen bitartean Bilbori zerua ernaldu zaio.14

ernegatuezinegona eragin, gogaitu

Etxetik aldegin arte ez zuen behin ere egin arreba ernegatuko zuen ezer, zuenosaba madarikatu horrek. 76

erneguamorrazioa

Taxistaren ernegurako, ezin diot eutsi irribarreari.14

erpinertza

Lehoi bakarreko zirku tristea zen, zikinak aulkiak, josiak karparen erpinak.110

erratutaoker egon, konfundituta

Pentsatu nuen ez zuela beteko. Erratuta nengoen.23

erreparatuohartu, arretaz begiratu

Benetan garrantzia duenaren sakratasunari erreparatzen dion munduan bizikobagina, telefonoa hartu didan lankideari egia esango nion. 131

errepasatuberrikusi, berriz aztertu

Badakit zenbat diren, denak banan-banan errepasatu nituelako lehen biargazkiak ikusi ondoren. 21

erreskadailara, errenkada

Zorionez, goitibeheretan dabiltzan mutikoak erreskadan pasatzen zaizkiguaurretik eta zurrunbiloarekin joan egin zait gogoa. 136

erretiratukendu

Begirada erretiratzen du, edonora begira, esan duena esan duenik sinistuko ezbalu bezala. 139

erretiratuerretiroa hartu, jubilatu

—Erretiratua zaudela badakit, Elias, baina batere idatzi gabe zabiltza?16

erruki izangupidatu, pena hartu

...karpako bazter ilunenean ezkutatu zen gero, zirkutik botatzen zutenean norajoango zen pentsatzeko eta bere buruarekin erruki izateko. 108

eskegizintzilikatu

Laster Bilbon erakutsiko dituzte, lehen aldiz hormetan eskegiak, horrenbesteargazki, denak neuk sinatuak. 17

esperantzaitxaropena

Gasolindegian galdetuko du, esperantza hori du behintzat. Gasolindegiangaldetzearena. 44

• •4

Page 6: Nora ez dakizun hori hiztegitxoa...atalak.eus • HIZTEGIA — Nora ez dakizunhori Irati Jimenez • Elkar Hitza - Esanahia Testuingurua Orrialdea antzu idorra Pentsamendua zabal baina

atalak.eus • HIZTEGIA — Nora ez dakizun hori Irati Jimenez • Elkar

Hitza - Esanahia OrrialdeaTestuingurua

estutasunlarridura

Rosak jakina ezetz esan zion, estutasunik gabe.35

finsaiatua, eraginkorra

Rosak eskertu egiten zuen laguntza, gizonaren eskua etxean, bezeroekintratatzeko prestutasuna, behargin finaren kemena. 150

galantliraina, erakargarria, katxarroa

Galanta zela, plantaz, esan zion Karmelek, eta Tomasak erantzun izango zelabai galanta, baina alproja galantagoa. 53

gangarharroa

Denak lagun eta ezagunak, doluz, harrituta, Elias betigazte galdu dutelako,Elias Eskilarapeko, bidaiari, kazetari, barre gangar... 104

garaualea, apurra

Billarrerako ez du talentu garaurik ere. Badaki. Baina hala ere saiatu egiten daeta saiakeran gogaitu. Horixe da Elias, esaldi bakarrean laburtuta. 53

garbituakabatu, jipoitu

Batzuetan gorroto zaitut, Kokolo, eta aurkituko zaitudan egunaren zain bizinaiz, egun horretan garbituko zaitudalako; emango dizut egurra, Kokolo. 140

gardenargi

Oheak desegingo dituzte eta izarak izerdiz busti, oihala bera garden utzi arte.229

garratzmikatza, azidoa

Maitasun garratza, batere jostaria ez zena, ernegutik jaioa eta erneguzmantentzen zena, arantzaz betea. 150

gatzagagatzobia, gatz lekua

Leku batzuk badaude, gatzaga izenekoak esaten zion Rosak, itsasoko urahartu, ura lurruntzen utzi eta gatza ateratzen dute handik... 31

gaubeilagaupasa

Nora beti izan zen azal zuriko, maite zituen gaubeilak, gorroto goizeko lehenordua. 138

gerizpeitzalpea

Momentuz, ostera, museo bihurturiko Carmoko elizan daude, eta goizekofreskotasunak dirau horma zabalen gerizpean. 229

gezagatz bakoa, sosoa

Ezin dut neure irribarrea ikusi baina badakit nolakoa den. Nekalditik bueltandatorrenean, geza. 19

gizonkotegizon betea, potoloa

Beste gizon bat da, atzamar lodidun beste gizonkote txiki bat. Baina begiakordukoak dira eta ahotsaren arnasa ere bai. 66

gogaituaspertu

Billarrerako ez du talentu garaurik ere. Badaki. Baina hala ere saiatu egiten daeta saiakeran gogaitu. Horixe da Elias, esaldi bakarrean laburtuta. 53

gordailudepositua

Arima ezin da zazpi gordailuko bihotzean gorde, ipuina bezala arima emanegin behar zaie, tantaz tanta, bihotzak aukeratzen dituenei. 200

gordinzakarra, leuntasunik gabea

Taupada bakarreko min leun-leuna eta gordina.190

gupidaerrukia

Horixe gertatzen zaio maitasunaren magiari, gupida falta zaio.89

habezutabea, zimendua

Ez omen zuten hilotza aurkitu, inork ez zuelako bilatu, eta bertan geratu zen,basatzan eta Erandioko errepidearen urpeko habeetan. 218

handinahihandizalea, neurriz kanpokoa

...magoaren ikuskizuna, magoa bera bigarren, hirugarren edo batek dakizenbatgarren mailako artista bazen ere. Turbante handinahia jarrita zeukan... 87

harraskatuigurtzi, karraskatu

—Hodeiek azkura ematen diotenean zeruari, sardexka handi-handia daukangizonak zeruaren sabela harraskatu egiten du, eta euria eragiten dio. 79

harriharraska, garbitzeko konketa

—Hara –Martin, harrituta, gosaritako guztiak harrira eramaten–.196

harrikoa eginontziak garbitu

Harrikoa egiten ari zen ama, neskamea desagertuta zegoelako haserre.169

hegalertza, alboa

Gero, Areetatik Erandiora oinez, trenak egin duen bidea atzekoz aurrera,ibaiaren beste hegaletik. 174

higuinnazka

Komunean ezkutatzen da, higuinak eta erruduntasunak jota.74

hitszurbila, zimela, tristea

Noraren begirada bilatzen du, agur egitearren-edo, aspaldiko partez, eta Norakkendu, kendu berehala, badakielako begirada mortua ikusiko diola, hitsa. 74

• •5

Page 7: Nora ez dakizun hori hiztegitxoa...atalak.eus • HIZTEGIA — Nora ez dakizunhori Irati Jimenez • Elkar Hitza - Esanahia Testuingurua Orrialdea antzu idorra Pentsamendua zabal baina

atalak.eus • HIZTEGIA — Nora ez dakizun hori Irati Jimenez • Elkar

Hitza - Esanahia OrrialdeaTestuingurua

horditumozkortu

Izenik gabeko tabernan, penak hordituta eta mingaina lodi, alkoholarenpasioarekin. 200

hotzikaradardara, asaldura

Gaur Norak jarri egin du eta Martinen deia entzun du berriro eta hareneskakizunak hotzikarak eragin dizkio berriz erredakzioaren ilunetan. 43

idorlehorra

...etenak [...] esaldien artean, berbak lurraren sustraien azpitik dagoen lekurenbatetik baletoz bezala, harrizko lehortasun sikuan ernaltzen diren sasi idorrak. 26

ilobabiloba

Bere buruari eutsi ezinik sentitu du zoruaren hotza eta urrun, oso urrunilobaren ahotsa. 29

inbisibleikusezina

Ez zekien amak arrazoi zuela. Bazegoela arrebarekin lotzen zuen lekuinbisible bat eta, etxetik aldeginda ere, leku horrek beti lotuko zituela. 94

inoren lepotikbesteen kontura

—Azala behar da, txo, inoren lepotik bere aurrean barre egiteko.114

inozoergela

Pentsamendu inozoa da eta bularrean kili-kili txoroak eragiten dituena,pentsatzea bat-batean “Ene, hor goian dagoen hori, zerua da”. 14

inposibleezinezkoa

...duela hamabost arima saldu nion Bilbotik hogei kilometrora ezezagun batibeti nahi izan dudan gauza bakarra agindu zidalako, ipuin inposibleak... 61

instantunea, momentua

Amarengana lotzen zuen lokarria ebakitzeko orduan, Sararen gorputzarengainean jarri zuen mediku hasi berriak, instant batez. 137

inuxentekeriaergelkeria

Etxean Eliasek barre egingo zion bere inuxentekeriari eta zerbait afaldukozuten. 117

irainburla, iseka

...Sarak Kokolo deitu zion beti hara eta hona eramaten zuen neba isilari, etaRosari ez zitzaion inoiz iraina zuzentzea burutik pasatu... 78

irmotasunjarrera edo izaera tinkoa

Rosaren irmotasuna zeukan, Sararen sudur bizia.135

iruntzitaraaldrebes

Gauerdiko txandako hontzak, munduaren erritmotik at, iruntzitara bizidirenak. 72

itolarriarnasestu, itomen

…eta beharbada bakarrik oheratuko zen edo beharbada norbaitekin etahurrengo egunean kafea hartuko zuen berriz eta itolarria sentitzen hasi zen... 118

itsaskorlikatsua

Nik atzamarrak itsaskor, urtzen ari zen izozki beroaren erruz.50

itzartuesnatu

Irratia piztuta dauka oraindik, beti erdi lotan baitu burua eta beti erdi itzartuta,zahartzaroaren gorabeherekin. 208

itzelizugarria, handia

Osabak bular zabala dauka, esku itzelak gerrian jarrita, irribarre baten erdiaezpainetan, beste erdia begiradan. 75

jainkoarren ai ene, jainko maitea

Hogeita hamar urtetik gora ditut, jainkoarren, duela hamabost arima saldunion Bilbotik hogei kilometrora ezezagun bati... 61

jardunhizketa

Eliasen heriotzak irratiko jarduna zalapartatzen du.207

jasangaitzjasanezina

Zurekin aski dut entzutea jasangaitza egiten zitzaion, maite bazaitut, zer bestenahi nezake, Sara? 150

jesarrieseri

Elias egongelako ilunpetara datorrenean nola zabiltza guztiak gorde etaberarekin jesartzen da, lanpara mengelaren argipean, basoerdia eskuan. 107

kabitusartu

...baina Sarak utzitako hutsunean lagun asko kabitzen ziren eta John izenekomagoak (Barnabas Harrigarriak) tarte hori betetzeko merituak egin zituen... 109

kemenadorea, ausardia

Seinale ona iruditu zitzaion, neskatoaren kemenaren adierazgarri.135

kikarakatilu txikia

Eliasek arretaz begiratzen die, aspaldiko kafe kikara arrastoak dituen mahaigainean. 20

koipeztokoipetsua edo gogaikarria

—Hamabost urte munduko bazterretan eta hortxe dator, besteon euskarakzuzentzera, ume koipezto tentela. 16

• •6

Page 8: Nora ez dakizun hori hiztegitxoa...atalak.eus • HIZTEGIA — Nora ez dakizunhori Irati Jimenez • Elkar Hitza - Esanahia Testuingurua Orrialdea antzu idorra Pentsamendua zabal baina

atalak.eus • HIZTEGIA — Nora ez dakizun hori Irati Jimenez • Elkar

Hitza - Esanahia OrrialdeaTestuingurua

koitadugaixoa

Edo gezurren bat asmatuko zuen, izan nuen baina hil egin zen, koittadua.36

konkortulepo okertua, makurra

Lehen aldiz itsasontziaren sabelean ikusi zuenean, begi horiak zituen etaanimalien antzera zebilen, bizkarra konkortuta. 201

korroskadakorroka

...erantzuna korroskada sendoa da, laranja ura eta ogi txigortua eta gosariederraren eta tomatearen eta Deustuko egunsentiaren korroskada indartsua. 196

koskortuhazi, handia egin

Koskortu egin ziren, mutikoari begirada aldatu zitzaion, Sarari gorputza.82

kutungogokoena

Bere besaulki kuttunean eserita, ia ilunpetan, abuztuaren torturetatik gordetaEkialde Hurbilean egindako urteak gogoratzen ditu. 50

labainirristakorra

Berrogei gradutik gora, autobideak sukar ametsa zirudien, errealitatea bainoameskizun labainagoa. 65

labainkorirristakor

...neuretzat, betiko, lotarako, esnatzeko, kontatzeko, entzuteko, errealitatearenazal labainkorrean bakarrik ez sentitzeko. 23

lanbaszoru-garbigailua, fregona

Goizaldeko hiru eta erdietan piztu dute telebista eta bolumenik gabe ikusidituzte iragarki luze eta txoroak. Lau metroko lanbas magikoa! 32

largurogogoz, asko

Deustun, abuztuko eguzkiak garabiak dar-dar ipintzen ditu eta Eliasek gatzalarguro botatzen dio tomateari. 195

lausotunahasia, difuminatua

Brandenburgo, bi munduren arteko atea eta erdi lausotuta haren ile gorria.21

lautadaordokia

Itsutasuna lautada zuria da, elurraren distira, argazki kameraren flash krudela.29

lazgarribeldurgarria

Gauero bezala amuma? baina bai, laztana erantzun beharrean, ezer ez. Isiltasunlazgarria. 222

laztanfereka

Ahots madarikatu hori. Laztan biluzia da, badirudi ezin duela minik eman etaerdibitu egiten zaitu, goxo-goxo, ahaleginik gabe. 101

leizekobazuloa

Santimamiñeko kobazuloaren inguruan lurperaturiko argazkian bederatziurteko umea ageri da bertan, leizearen aurrean, bakarrik. 59

-60lizunharagikoia, (viejo verde)

Keinua begiarekin, neuri. Agure lizuna izatetik ezin urrunago dagoen keinubihurria. 154

loratujoritu, erne

Duela hamabost urte, inoizko udarik beroena loratu zen.65

loriazkopozezkoa

“Munduan bada loriazko lekurik, maitea.”77

makalindarge, mengel

—Osasunez dabil apur bat... tira. –Ez du “makal” edo “gaixo” edo “ahul” esannahi. 160

marapilokorapilo

Ez dut sinisten pentsatzen zuen, ez dut aingeruetan sinisten baina gorputzekomarapilo horrek eta? galdetzen zion, eta existitzen ez badira... 118

marrumaorroa

Zirkuko jabeak “mmm” egin zuen marruma, behien antzera.107

maskurgogorgunea, (callo)

Bizkarrean hasten den leku horretan, segundo batez maskurrez beterikobehatzekin esanaz ondo gaude, umea. 19

matxuraaberia

—Gaur irratia isilik geratu zaizue.—Bai, matxura izan dugu. 76

matxuratuhondatu, aberiatu

—Matxuratuta noiztik?—Nik dakit ba. Hamar urte edo? 17

mendreargala, iharra

Esan behar zion, bai, gaixoekin baino gaixotasunekin erosoago sentitzen denmediku mendreari. 31

mengelahula, makala

Elias egongelako ilunpetara datorrenean nola zabiltza guztiak gorde etaberarekin jesartzen da, lanpara mengelaren argipean, basoerdia eskuan. 107

• •7

Page 9: Nora ez dakizun hori hiztegitxoa...atalak.eus • HIZTEGIA — Nora ez dakizunhori Irati Jimenez • Elkar Hitza - Esanahia Testuingurua Orrialdea antzu idorra Pentsamendua zabal baina

atalak.eus • HIZTEGIA — Nora ez dakizun hori Irati Jimenez • Elkar

Hitza - Esanahia OrrialdeaTestuingurua

meritumerezimendu

...John izeneko magoak (Barnabas Harrigarriak) tarte hori betetzeko merituakegin zituen, truko batzuk irakatsi zizkion... 109

mikaztugozogabea,

Deustun gaude, igogailua ez dabil eta Eliasen egongelatik ikusten den paisaiamikaztuak laugarren pisura oinez igotzearen ahalegina merezi du. 18

minberaminduta

...esertoki horretan jarriko litzateke, hegazkinak buruaren gainetik pasatzenikusiko lituzke, minbera duen ezkerreko hanka luze eta eroso jarrita. 67

mingotsmikatza, zapore gozogabea

Eskua itsaskor eta mingots, zakila atzamarretan taupadaka.191

mortubizitasunik gabea

Noraren begirada bilatzen du, agur egitearren-edo, aspaldiko partez, eta Norakkendu, kendu berehala, badakielako begirada mortua ikusiko diola, hitsa. 74

neskatoneskatxa, neskatila, neska gaztea

Neskatoa hilda dago eta jendearen bizia xurgatzen du, mamu moduan jarraituahal izateko behar duen energia bilatzeko. 145

nik dakit ba!nola jango dut, nik zer dakit!

—Matxuratuta noiztik?—Nik dakit ba. Hamar urte edo? 17

odolbatuubeldura

...zerua pitzatu egiten da lehenbizi, zauri laranjak urtu egiten dira gero,odoletan, eta argia ostentzen hasten denean odolbatu morea egiten zaio... 119

oldarraldierasoaldia

Intifadaren oldarraldiari buruz ari zen kronika telefonoz bidaltzen, bat-bateanitsutu zenean. 176

olgetanjostetan, jolasean

Iraganarekin aritu naiz olgetan, ezetz harrapatu esaten nion, umeen antzera, etaez dakizu nola harrapatu nauen, umea, ze azpijoko ederra zeukan prestatua. 180

ontziolaontzi lantegia

...tren honetan meategietan hildako umeak datoz, ontzioletan sozialismoari sueman zioten gizonak, ikatza altzairu eta altzairua urre egin zuten langileak... 173

oparougari, jori

Irribarre oparoa zeukan, gutxitan bezalako begi irria, umetutako poza, barrutikzetorkion bizigura. 37

opilbolloa

Kafetegietan saltzen diren opilen gurina eta zaharberritu gabeko jauregi erdi-erorien urdina. 227

oratuheldu

Zaude esan zion Sarak, eta lekuan zeukan eskuarekin nebarenari oratu.81

ordenaantolamendua

Etxe honetan liburuak baino ez daude, edozein bazterretan, inolako ordenarikgabe. 18

orinorezta, peka

Besarkada lasaitu zuen, sudurra orinez betea zeukan, uda kolorea azalean–.86

orromarraka

Orroa baino ozenago galdetu zion amari zergatik naiz beste umeak bainohandiagoa? 169

ortubaratzea

Ortu bako baserria, txakurrik gabe atean, tinbrerik gabe.26

oskolmaskorra

...hamar urte daramatzat leku honetan lanean eta oskola gogorregia zela ustenuenean batek, ahots bakar batek, zirrikitua egitea lortu zuen... 131

osteanondoren

Apenas gogoratzen du beste ezer horren ostean.30

ostenduezkutatu

Abuztuko iluntzea da: zerua pitzatu egiten da lehenbizi, zauri laranjar urtuegiten dira gero, odoletan, eta argia ostentzen hasten denean... 119

otoi eginerregutu, mesedez eskatu

—Mesedez –egiten diot otoi–, etorri erakusketara, mesedez.191

otzanapal, xume

—Sartu naiteke? –galdetzen du, otzan-otzan, beste edonor balitz bezala.197

pasatugertatu, jazo

Oraindik beste gauza batzuk pasatu behar dira.40

petraleskasa, ez serioa, ganorabakoa

Berriemaile bidali ninduten baina berriemaile petrala nintzen.156

• •8

Page 10: Nora ez dakizun hori hiztegitxoa...atalak.eus • HIZTEGIA — Nora ez dakizunhori Irati Jimenez • Elkar Hitza - Esanahia Testuingurua Orrialdea antzu idorra Pentsamendua zabal baina

atalak.eus • HIZTEGIA — Nora ez dakizun hori Irati Jimenez • Elkar

Hitza - Esanahia OrrialdeaTestuingurua

pikutara bidalikaka artera ('Zoaz kaka artera!)

Nahi baina ezin guztiak pikutara bidaltzeko gogoa ematen dit.162

plantaitxura, gorpuzkera

Galanta zela, plantaz, esan zion Karmelek, eta Tomasak erantzun izango zelabai galanta, baina alproja galantagoa. 53

polizoiezkutuko bidaiaria

Nahi izan balu ere, bidaiariekin hitz egitea ez zen batere ideia ona. Azkenbaten, polizoia zen eta ondo gordeta ibili behar zuen. 128

prestakizunantolamendu lana

Azken prestakizunekin lanpetuta dabil.98

prestutasunzuzentasuna, gogo ona

Rosak eskertu egiten zuen laguntza, gizonaren eskua etxean, bezeroekintratatzeko prestutasuna, behargin finaren kemena. 150

protesta eginkexu izan

Iruditu zaio norbaitek telefonoaren atzean, urrunean protesta egin duela.42

purrustadabarre zantzoa, algara

Lehen barre purrustadak entzun zirenean odolez betea zuen aurpegia, gorri-gorri. 108

pusketazatia

Egarriaren pasioarekin, izotz pusketak haginen kontra etorri zaizkio, CocaCola galdu du kokotsean behera, kamiseta busti du... 114

putz(soberbio) harro desatsegina

Harroa zela baina ez putza, bihurria, nekaezina, zalapartatsua, adorez betea.110

puztuharrotu

Elias puztu egiten da Martinen erakusketa aipatzen duenean eta berehalazorrozten da gero, tira, tira esanaz... 157

samalepo ingurua, iduna

Pisu horri eusteko bilatzen dut haren gorputza eta haren samak eskaintzenduen babestokia. 162

saminatsekabea, tristura

Garraztasunik gabe esan du. Samina dariola baina baketan.34

sargoribero-sapa

...pentsamendu guztiak zapaltzen dituen sargori honekin autobusa erretzenhasi da eta, San Inaziora sartzerakoan, galipota urtu eta lainotu egin da... 49

sasoigaraia, denboraldia

Sasoi batean Norak atsegin zuen bere irratiko lana.32

sastarzaborra, hondakina

...San Markos plazan, Italiako gidaliburuaren azalerako baina usoak ez zirenausartzen sastarrak astintzen zituen haize zurrunbiloan sartzera... 125

senzentzua, instintua

Elias sena da, aurrera egiteko gogoa, bigarren pausoa ematen duen gizona,lehena oraindik bukatu ez duenean. 180

setatitematia, temosoa

Martinen etxean telefonoak joka behar du egun osoan, deitzen diodanean tu-tu-tu setatia baino ez da entzuten eta. 207

sikuagor, antzu

...etenak [...] esaldien artean, berbak lurraren sustraien azpitik dagoen lekurenbatetik baletoz bezala, harrizko lehortasun sikuan ernaltzen diren sasi idorrak. 26

sotobodega

Ordurako jada ez zekien hitz egiten baina, jakin izan balu, eskerrak emangozizkion Ozeano Atlantikoan bere sotora abesten sartu zen Rosa Busturiri... 206

taketa estutuneurriz kanpo sakatu

—Gehiegi estutzen duzu taketa, Elias. Emakumeak horrela tratatzen badituzu,badakigu zergatik ez zinen ezkondu. 53

talentugaitasuna, trebetasuna

Adi-adi begiratzen dio Eliasen argazkiari–. Gustatzen zait fotografia, txo,baduzu talentua. 199

tamalezzoritxarrez, ondikoz

Mozorro batzuk kendu ditut ordutik. Manuk ere bai. Tamalez, Manuk ere bai.133

tematiegoskor

...behin maite izan zuen gizonaren begirada usteletik ihesi, amak atera zuenargazkiari begiratzen dio, galdera bat besteak baino tematiago buruan. 77

tenktentsioan

Sarak ez zion gupidaz begiratu, sutan zeukan gorputz osoa. Zuri-zuri aurpegia,matrailezurra tenk. 141

tentelinozoa, leloa

Ipuin zimelak, tentelak, umelak, negarra eragiten dutenak (begietan,hankartean, berdin dio). 23

• •9

Page 11: Nora ez dakizun hori hiztegitxoa...atalak.eus • HIZTEGIA — Nora ez dakizunhori Irati Jimenez • Elkar Hitza - Esanahia Testuingurua Orrialdea antzu idorra Pentsamendua zabal baina

atalak.eus • HIZTEGIA — Nora ez dakizun hori Irati Jimenez • Elkar

Hitza - Esanahia OrrialdeaTestuingurua

topa eginzurrut zerbait ospatzeko (brindar

Elias koitadua, ze historia onak kontatzen zituen, dedie. Egingo dugu topaharen alde, yalocreo. 199

totelzezelka (errepikatuz), tartailo

Lehenbizi Martin? eta gero igogailua ez dabil, totelka.125

traketsbaldarra, dorpea

Handiegia zen gizona mundurako, traketsa.203

trastetramankulua

Ez dakit zer egiten duen agureak umeen jostailua dirudien trastearekin.181

trebatueskarmentukoa, esperimentatua

Argazkilari afizionatua, kazetari trebatua, argitaratzeko zuen azken liburuakBilbotik egindako bidaiak jasoko zituen, argitaratu izan balu. 58

txatxuinozoa

Telefonoa eskegi baino lehen, eskuan gordetzen du, deia luzatzeko ahalegintxatxua. 102

txepelkeriamemelokeria, tentelkeria

...Bassim esaten nion nik, bassim bazan, bazin bazan. Ez zuen ulertzenneuretzat soilik zentzua zuen txepelkeria baina baietz esaten zuen buruarekin. 224

txingorkazkabarra, inatazia

...Bilbori begiratzen dio, abuztuko ekaitzak zerua errementatzen duenean,txingorra Errontegiko zubian, hiri zuloa hortxe azpian. 99

txinpartainarra, pindarra

Begietan barru oneko baina txinparta gaiztoko distira agertzen zaio.15

txorozoroa, txolina

Goizaldeko hiru eta erdietan piztu dute telebista eta bolumenik gabe ikusidituzte iragarki luze eta txoroak. 32

txotxololeloa

Aingerua errepikatzen zion Martinek bere buruari, aingerua, eta zenbat etagehiago errepikatu, orduan eta berba txotxoloagoa iruditzen zitzaion. 117

txunditutaliluratuta, mira eginda

Santimamiñera hurbildu ginen, agurearen autoan. Kobazuloekin txunditutanengoen orduan. 63

ubelduigarri, nabaritu

Ubeldu egin dio baina hori ez dio aitortu nahi. Nahiz eta, aitortu gabe ere,Rosak argi ikusten duen. 34

ugertutaherdoilduta, oxidatuta

Altzoan dauka inoiz ikusi gabea nuen kutxa zaharra eta eskuan bueltaka inoizikusi ez diodan eraztun erraldoia. Ugertuta dago eta lodia da. 180

umelhezea, bustia

Ipuin zimelak, tentelak, umelak, negarra eragiten dutenak (begietan,hankartean, berdin dio). 23

urkamendiurkatzea eta lekua (horca)

...itotzen zaituzten korapiloetan pentsatzen jarri nintzen. Maitasunean etaurkamendian eta [...] udaberriak hartzen duen usainean. 24

urrakadaurradura, zarrasta

Ispiluaren aurrean urrakada ezin txikiagoa ikusten da, odol tanta gogortuak,pare bat... 182

usainean ibilibila ibili, atzetik ibili

—Beste fotografo hori, bereziki. Zure usainean dabil eta utzi egiten diozu.90

uxatualdendu

Rosak galdetzen duenean, Norak badaki putz eginez eta ahalegin handirik gabegaia ahal bezain urruti uxatzen. 32

xarmalilura, enkantua, erakargarritasu

...turisten bulegoan badute informazio apur bat, turistentzako ahalik eta moduikusgarrienean kontatuta, herriko leiendaren xarma areagotzeko. 124

xelebrebitxia, berezia

Eliasen liburutegi xelebrean banpirismoaz dagoen guztia irakurriko dut, nik.183

xurgatuzurrupatu, edan

Neskatoa hilda dago eta jendearen bizia xurgatzen du, mamu moduan jarraituahal izateko behar duen energia bilatzeko. 145

zalapartaiskanbila, nahastea

Hantxe zegoen, hara eta honako zalapartan murgilduta baina geldi, kamerarenangeluak erakusten ez zuen zerbaiti begira. 21

zalapartatsuiskanbilatsua, endredatzailea

Harroa zela baina ez putza, bihurria, nekaezina, zalapartatsua, adorez betea.110

zantarezatsegina, lizuna

—Egin barre, bai. Inoren kontura. Agure zantar horrek.50

• •10

Page 12: Nora ez dakizun hori hiztegitxoa...atalak.eus • HIZTEGIA — Nora ez dakizunhori Irati Jimenez • Elkar Hitza - Esanahia Testuingurua Orrialdea antzu idorra Pentsamendua zabal baina

atalak.eus • HIZTEGIA — Nora ez dakizun hori Irati Jimenez • Elkar

Hitza - Esanahia OrrialdeaTestuingurua

zimelfreskotasunik gabea, iharra

Ipuin zimelak, tentelak, umelak, negarra eragiten dutenak (begietan,hankartean, berdin dio). 23

zirikatuakuilatu, probokatu

Bola zuriak laranja zirikatu du, laranjak xuabe laztandu du horia eta horia joanda zulora. 64

zitaltemati / gaizto

Bazegoela arrebarekin lotzen zuen leku inbisible bat eta, etxetik aldeginda ere,leku horrek beti lotuko zituela. Aurkiezin. Zatiezin. Zital. 94

ziztrinbalio gutxikoa, purtzila

Haren irribarre mingarria, ospitaleko bata ziztrina, ezinduentzako karrotxoa,bide bazterrean ahaztuta. 118

zoroeroa

...ez dakit zergatik aitortzen diodan. Edo badakit baina ez dakit zergatikaitortzen diodan irratia entzuten duen zoro koadrila honen aurrean. 55

zorriztozorritsua, zikina

—Berandu, umea! Eta afaria, zorrizto?148

zorropoltsoa

Autoko giltzak bilatzen ditu handiegia den zorro madarikatuan.90

zorrotzburutsua

Aguretutako lainoa etorri zaio begietara, normalean erabiltzen ez duengogortasun zorrotza. Aitatasunaren ardura. 22

zurbiltasunkoloregabetasuna, margultasuna

Zurbiltasuna ikusiko du baina enamoratuek ikusten duten bezala, ikusi gabe.149

zutunikzutik, tente

...lokutoreak entzuleren batek eskatu dion abestia jarri du eta Elias kafegehiago ekartzeko jaiki da. Egongelan zutunik, itzala baino ez da. 25

• •11