Nora III

16
NO R A NO R A E USKAL H E RRIA 03. zenbakia . 2008ko apirila . 2.50 ! hiru norabide Jara . Lizardi Bidea . Itxarpeko ur-jauzia Trenak . Xarma handiko 6 trenbide Amaiur . Gaztelu beltzaren azkena Euskara bidaide . Ternuako aztarnak CHILLIDA BIDAIA Artearen bide gozagarriak

description

Nora III

Transcript of Nora III

Page 1: Nora III

NORANORAEUSKAL HERRIA

03. zenbakia . 2008ko apirila . 2.50 !

hiru norabideJara . Lizardi Bidea . Itxarpeko ur-jauzia

Tr e n a k . X a r m a handiko 6 trenbideAmaiur.Gaztelu beltzaren azkenaEuskara bidaide.Ternuako aztarnak

CHILLIDA BIDAIAArtearen bide gozagarriak

Page 2: Nora III

3

3 norabideJara mendia, Lizardi bidea eta Itzarpeko ur-jauzia.4Egileak: Sustrai Colina, Mikel Arrizabalaga eta Josean Gil.

NORANORAEUSKAL HERRIA

080820202626

04

06

08

20

26

30

Bitakora

Trenez noalarik ezinbestez arteaz egiten dut gogoeta. Zelan aldatu zen mun-duaren ikuskera Manchester hartan lehen lurrun-makina abiarazi zutenez geroztik. Ordura arte bizkorren ibilitakoek ere ez zuten mundua begien aurrean halako abiadan igarotzen ikusi. Nire ustez, abangoardien lanean trenez bidaiatzeak egundoko garrantzia ukan zuen. Ez da esateagatik

baina, Pariseko artista haiek ez ziren trenez joaten Bretainiara? Bidaia horiek artearen historia aldatu zutelakoan nago.

Jakina, gero autoa etorri zen-eta, abiadak harrez gero handiagoak, arteak ere beste koska bat estuago egin zuen. Eta nago zinemaren historian ere trenak eragin handia ukan duela. Nik neuk, txikitakoetatik gordetzen dudan akordurik miragarriena trenean jazoa da. Bermeoko geltokian abiaturik trena, baina ni abiaturik zela ohartu ez, munduak ihes egiten zigun! Zinetismoaren hastapenak nire bizitzan. Sekula ezabatu ez zaidan akordua da hori. Trenez bidaiatzean, tarteka irakurtzen eta tarteka kanpoari nahiz barrukoari adi noalarik, artearen historiaz egiten dut gogoeta.

Edorta Jimenez

ZuZendaritZa eta erredakZioaJavier Pascual.

[email protected] Agirre.

[email protected]. 94 416 94 30. Fax. 94 416 69 76.

Epalza kalea, 8. 4. 48007 Bilbao. koordinaZioa

Jesús M. Pérez [email protected]

diseinua eta maketaZioaEdorta Urrutia eta Aurkene Etxebarria.

administraZioaAne Robles.

[email protected].

Martin Ugalde Kultur Parkea. 20140 Andoain.Tel. 943 30 43 41. Fax. 943 59 01 72.

[email protected]

IRAGARRI.Martin Ugalde Kultur Parkea. 20140 Andoain.

Tel. 943 30 35 [email protected]

puBliZitateaBixen Larrañeta - Jon Sarasola.

[email protected] HERRIA ALDIZKARIA.

Martin Ugalde Kultur Parkea. 20140 Andoain.Tel. 943 31 32 09. Fax. 943 31 31 29.

ediZioaBIHOTZ BEGIAK S.L.

Gudarien etorbidea, s/g. 20140 Andoain.

Inprimaketa: Leitzaran - Fotomekanika: ZYMALege Gordailua: SS-94-2008 - ISSN: 1888-413X

Azaleko argazkia: Chillida-Leku. Alberto Muro.

bihotz begietanArrano arrantzalea. 4Egilea: Juan Carlos Muñoz.

euskara bidaideHirugarren urratsa euskararen historiak eman duen ikurrik esanguratsuetan. Orain Ternua jarri dugu jomuga eta Iparramerika hartan balezaleek lagatako aztar-nen lekukotasuna bereganatzera joan gara.4Testua: Alberto Barandiaran. Argazkiak: Xabi Otero.

Chillida bidaiaArtearen bideak hartu eta Chillidaren hainbat eskultura publiko izango dira gure itsasargi bidaia honetan. Formek eta espazioek sortarazten dizkiguten hunkidura kuttunen bila abiatuko gara.4Testua: Xabier Gantzarain.

Xarma handiko 6 trenMunduko bidaia mitiko ugari egin daitezke trenez. Gurean, berriz, trenak eman dezakeena ahazturik bide dago. Horregatik hona hemen 6 bidaia xarma han-diko trenbideetatik.4Testua: Ibon Martin. Argazkiak: Alberto Muro.

amaiur, nafarroako azken gazteluaGure memoriaren mapan bada leku bat dirdira berezia ematen duena: Amaiur. Nafarroako herri honetako mendixkan altxaturik zegoen gazteluak gure histo-riaren pasarte ezinbestekoa idatzi zuen.4Testua: Iñaki Sagredo. Ilustrazioak: Juan Luis Landa.

Page 3: Nora III

4 5

ArrAno ArrAn-

tzAleAk bAdu zer

bAzkAtu. ur gozo-

tAn igeriAn zegoen

AmuArrAinA hAtzA-

pArretAn doA hegAn.

bizitzAren zirkulu

biologikoAren ohiko

birA izAn Arren, zur

etA lur utzi gAitu iru-

diAk. ArrAno ArrAn-

tzAleA gure urtegi

etA hezeguneetAn

bizi dA zelAtAn. negu

mineAn urdAibAin

gorde egiten dA.

bAsAnAturA Albo-

AlboAn dugu.

bihotz begietan

a Juan Carlos Muñoz

Page 4: Nora III

Ga u z a k z e r d i r e n , kanpokoek erakutsi zigu-ten Ternuan eta Labrado-rren zer zegoen.

Duela hogeita hamar urte, Shelma Huxley historialari kanadarrak xvi. men-

deko agiri bat aurkitu zuen Oñatiko artxi-boko paperen artean. San Joan naoko patroien

aurka Orioko bi anaiak jarritako salaketaren idazkia zen. Bi arpoilariak kexu ziren, baleontzia Ternua parean hondo-ratu eta gero, irabazien banaketa trakets egina zegoelakoan.

Notarioaren aurrean barkuaren kokapen zehatza eman behar izan zuten bi aldeek, eta, datuoi esker, Kanadako arkeologia talde bat itsasontziaren bila jarri zen Red Bayn, Labrador eta Ternua artean. Hasi eta gutxira, munduan ur azpian aurkitutako ontzirik zaharrena eta osatuena topatu zuten: San Joan naoa. Haiek gabe, gaur egun ez genituzkeen horren zehatz ezagutuko Kanadako itsasbazte-rretan aritu ziren euskaldunen ibilerak. (Inguru latza da Labrador eta Ternua arteko hura. Negu gorrian, jasangaitza. Hotza eta izotza).

Red Bayko indusketei esker, gaur egun badakigu xvi. mendean euskaldunek balea ehizatzen zutela Kanadako ekialdean. Badakigu udaberritik aurrera mila lagun baino gehiago aritzen zirela hango kostan

beharrean, upelgile, arpoilari, arrantzale eta arotzak tartean. Badakigu harremanak izan zituztela bertakoekin, eta badakigu Europako beste nazioetako barkuak iritsi zirenean, euskaldunen eskarmentutik ikasi behar izan zutela.

Gaur egun, barkuak desagertu dira Red Baytik. Baina ondarea geratzen da. San Joan ontzia, esaterako, xehetasun guztiz. (Itsas bazterreko etxetxoak kolore bizikoak dira, zeruaren grisari desa-fio egin nahian edo. Errepideetan, altzeak daudela iragartzeko, Orignal idazten dute. Orein euskal izenetik bide dator).

Indusketek erakutsi dute San Joan naoak 205 tona garraiatzeko ahalmena zuela, eta 800 upel sartzen zirela sotoan. 50 marinelentzako tokia zuela, eta masta nagusia 23 metro luze zela, eta hiru zubi zituela, goitik behera.

Badakigu ekaitz bortitz batek hantxe harra-patu zuela betiko, baina nagusiek, udaberrian izotza desegiten hasi zenean, balearen olioaz betetako hainbat upel berreskuratu ahal izan zutela. Eta badakigu gutxienez bi arpoilari kexu agertu zirela irabazien banaketa zela eta.

Eta auzia abiatu zutela gero, Euskal Herrian.(Ekaitz gogorrak ustekabean iristen dira. Ber-tako biztanleak, neguan, bildu egiten dira, eta barrualdera emigratzen dute, eta yubarta baleek muturra erakusten dute olatuen gainetik).

Kanadako arkeologoek ez dute bakarrik San Joan ontzia berreskuratu. Urpetik atera dituzte arpoilariek erabiltzen zituzten txalupak ere, eta beste hiru nao. Eta haien lanari esker, orain bada-kigu balea ogibide bihurtu zuten marinel haien bizimoduaz lehen ez genekien gauza asko.

Badakigu, esaterako, euskaldunek arrastoa utzi zutela hango herrien ahozko tradizioan. Leiendetan, eta hiztegian. Gaur egun, barkuak bezala, hitz gehienak desagertu egin dira haien ahotik. Oroimena, ordea, ez.

6 7

eusk

ara bidaide

“Guri ere ekarguzu hurbillera Balea / segurkiago armaren landatzeko kolpea / biziarengatik dugu irriskatzen bizia / arren egiguzu haren gelditzeko gratia”. Joanes Etxeberri Ziburukoaren Manual Devotionezcoa liburuan agertzen diren otoitzak eta aipuak izan dira, mendeetan, Ternuan eta Labradorren aritu ziren

euskaldunen ahozko ondare ia bakarra. Hor, xvii. mendeko toponimia ere irakur daiteke: Punta mehea, Punta arrassoa, Baleetako baia, Arzansko irla, Barratxo…

Hizkuntzalariek euskal arrantzaleen doinua aditu dute gaurko izen askotan, baina urteek grafia ordezkatu dute. Portutxo hori, Port au Choix da gaur egun; Aingura txar, Ingornachoix; Ferrol zaharra, Old Ferrolle; Punta mehea, Longue Pointe.

Bestetik, Kanadako ipar ekialdeko amerindiarrekin ere trukerako hitzak adostu beharko zituzten euskaldunek. Adituek ondorioztatu dute ania (anaia), kessona (gizona) edo atouray (atorra) hitzak due-la oso gutxi arte erabili zituztela bertakoek. Esaterako, Mi´kmaq indioek. Amaitzeko gogora dezagun "Zer moduz?" galderari indioek ikasi zuten erantzun ironikoa: "Apaizak hobeto!".

Quebecen euskaldune-kiko toponimia maiz azaltzen da. Basque, euskaldunen presen-tzia salatzen duen izen frantsesa ohikoa da.

Red Bayen bakailaotan ibilitako arrantzaleak por-turatzen. Berton arraina lehortuko da. Belle Isleko itsasartean iceberg bat.

t Alberto bArAndiArAn a XAbi otero

Bidaia-gida

Red Bayn gordetzen dituzte, gaur egun, urpetik ateratako pitxarrak, ontziak, arropa zatiak eta euskal arran-tzaleekin lotutako beste lekukotasun ugari. Baita San Joan naoaren, eta sabe-lean zeramatzan txalupen erreplikak ere.

Kanadara abiatuko gara. Atlantikoko kostan euskaraz

egin zuten-eta.

TernuaBalezaleek utzitako ondarea

euskaldunen ahozko ondare ia bakarra. Hor, ere irakur daiteke: Punta mehea, Punta arrassoa, Baleetako baia, Arzansko irla, Barratxo…

Hizkuntzalariek euskal arrantzaleen doinua aditu dute gaurko izen askotan, baina urteek grafia ordezkatu dute. Portutxo hori, Port au Choix da gaur egun; Aingura txar, Ingornachoix; Ferrol zaharra, Old Ferrolle; Punta mehea, Longue Pointe.

Bestetik, Kanadako ipar ekialdeko amerindiarrekin ere trukerako hitzak adostu beharko zituzten euskaldunek. Adituek ondorioztatu dute la oso gutxi arte erabili zituztela bertakoek. Esaterako, Mi´kmaq indioek. Amaitzeko gogora dezagun "Zer moduz?" galderari indioek ikasi zuten erantzun ironikoa: "Apaizak hobeto!".

ontzirik zaharrena eta osatuena topatu zuten: San Joan

latza da Labrador eta Ternua arteko hura. Negu

Red Bayko indusketei esker, gaur egun badakigu . mendean euskaldunek balea ehizatzen zutela

Kanadako ekialdean. Badakigu udaberritik aurrera mila lagun baino gehiago aritzen zirela hango kostan

“Biziarengatik dugu irriskatzen bizia”

KANADA

GROENLANDIA

AEB

TERNUA

Page 5: Nora III

CHILLIDA BIDAIA

t Xabier Gantzarain

Chillida-leku airetik ikusita. Santiago Yaniz.

Chillida-Lekun emango diogu hasiera bidaiari. Gero, Donostia, Tolosa, Arantzazu, Gasteiz, Bilbao eta Gernika bisitatuko ditugu, artista honek utzi dituen lekukotasunen bila. Arteak sortzen duen edertasuna helburu.

Page 6: Nora III

10 11

ren kontra. Muinoaren gainean dago Zabalaga. Baserri dotorea izana, zeharo hondatua zegoen Chillidatarrek erosi zutenean. Eraberrituta dago orain, baina garai bateko zutarriak eta zurezko habe zoragarriak zeuden bezala mantendu dituzte. Errespetuz eta maitasunez berritu dute, eta emaitza ederra da, etxe ederra. Bertan Chillidaren hainbat lan daude ikusgai, eta bere bilakaera artistikoa nolakoa izan

Ondo zaindutako lekua da. Eta Chillidaren lanak badira ere protagonista, zapaltzen duzun lurra edo laztantzen zaituen belarra ere sentitzeko moduan dago atondua. Beraz, zentzumen guztie-kin egin beharreko pasiera da hau, eta poliki.

Eskulturei urrutitik so egiteko aukera duzu horrela, eta hurbiltzen joatekoa, alde guztietatik begiratzekoa. Aldatzen doaz horrela gogora datozkizun irudiak; urrutitik zuhaitza zirudiena,

rtista askoren kezka izan da euren lana ondo gorde eta erakusteko moduko leku bat izatea. Munduan leku bat izatea. Eduardo Chillidak ere bazeukan kezka hori, eta 1982an Zabalaga baserria erosi zuen, eta hurrengo urteetan joan zen, poliki-poliki, inguruko lur eremuak erosten. Hantxe nahi zuen bere lanarentzako lekua. Naturaren baitan. 2000. urtean inauguratu zen Chillida-Leku.

Chillida-Leku berezia da zinez. Parke bat ematen du begiratu batera, baina ez dago zanbulu-zanbulurik. Galipotezko bide meha-rrak belazean gora egiten du, bisitariari ibilbide nagusi bat proposatuz, sotilki bada ere. Hala ere, enbor azalez egindako bidezidorrak daude, handik eta hemendik, ibilbide nagusi hori nor-bere gogoaren arabera moldatu eta osatu dai-tekeela esanez bezala. Eta onena, inork ez dizu esaten nondik nora ibili behar duzun, inork ez dizu esaten belarra ezin dela zapaldu, inork ez eskulturak ezin direnik ukitu, laztandu, jo.

Bisitaria ez da, beste museo askotan bezala, non dabilen ez dakien haur baten gisara har-tzen. Badakite bisitariari errespetua zor zaiola, eta honek badaki errespetua zor diola ingurua-ri, lanari, Chillida-Lekuri. Gorputzak ez ezik, gogoak ere behar du promenatzea.

Hartzen duzun bidea hartzen duzula, lehenda-biziko sentipena bakearena da, lasaitasunarena, aparteko leku batean egotearena. Egunero milaka eta milaka auto eta kamioi ibiltzen diren erre-pide baten ondoan egonagatik, lur eremuaren ertzetako zuhaitz altu bezain zaharrek ia erabat moteltzen dute zarata, eta zure belarrietara iristen dena, gehiago da hiri urrun baten zurrumurru lainoa, zugandik 300 metrora igarotzen diren zaldi mekanikoen lauhazka zoroa baino.

11

bostekoa ematen ari diren bi lagun dira bertatik bertara, edo alderantziz. Hau ez da azterketa bat, hemen ez duzu aurkitu behar artistak esan nahi zuena, hemen sentitu egin behar duzu, lasai ibili.

Begiratu, eta ahal bada, ikusi. Eta burdina ferekatu, eta altzairua esku ahurraz kolpatu, ze soinu ateratzen duen entzun, Chillida irudikatu Hernaniko sutegian, borondatearen mailuarekin kolpatzen burdina, egunerokotasunaren ingudea-

CHILLIDA-LEKUN tamainu askotako eskulturak daude.

Kanpoan zerura begira, txikiagoak baserrian.

San

tiag

o Y

aniz

albe

rto M

uro

Page 7: Nora III

12 1312 13

zen erakusten dute; hasierako marrazkietatik burdinezko lanetara, egurretik alabastrora, buztinetik paperean egindako grabitazioetara, bere lan guztiaren lagin bat besterik ez da.

Kanpoan, lur eremuan egoki sakabanatuta, bes-te lan asko daude, zuhaitz artean, zelai erdian, edo bidezidorraren ertzean, eta eskultura horiek behar zuten lekua dela iruditzen zaizu, Chillida-Leku.

Lizardiren leihoa

Hernanitik Tolosara egingo dugu. Garai batean Gipuzkoako hiriburu izana, Tolosak gordetzen du oraindik antzinako garrantziaren itzala. Ezin asmatu zer den, herri handia ala hiri txikia. Bere garrantziaren seinale, kalean paratutako eskulturak. Besteak beste, Oteizaren bat Triangulo plazan. Handik behera hartu, eta udaletxe inguruan, Aranburu Jauregiaren albo batean, Chillidarena dago. Metal xafla lodi batean egindako zulo batek, leiho bat irudika-tzen du, eta halaxe du izena lanak: Lizardiren leihotik. Artistak euskal literaturari egindako keinu urrietako bat.

Tolosan gora eginda Azpeitirako bidea hartu behar duzu. Urrakitik zein Errezildik, Azpei-tiko Landeta auzora aterako zara. Handik, errotonda itsusi batean ezkerretara hartuta, Azkoitirako bidean jarriko zara. Segituan zara Loiolan, urrutitik ikusten da basilika.

Gaur egun, inguruan beste hainbat eraikin dituela, ez zai-gu hain beldurgarria iruditzen Loiolako basilika, baina bere garaian ikaragarria behar zuen. Saia zaitez irudikatzen, inguruan ezer ez zeukala, zerutik jausitako harritzarra bailitzan, eraikin honek zer nolako sentimenduak sortuko zituen xviii. mendeko jendeengan. Baina oraindik ere gizakia txikia da Loiolan. Ez dakizu Chillidak halakorik pentsatu ote zuen, baina bere lana giza neurrikoa da. Elizara igotzeko eskaileren ezkerretara dago jarria, txoko batean, eta ez dio batere protagonismorik kentzen

basilikari. Lekua errespetatuz eta lekura egokituta jarritako lan bat da, isila. Loiolako santutegitik Arantzazukora egin behar duzu orain. Urolan gora eginez, Azkoititik Urretxura.

Urretxutik Legazpira hartu orduko, Orbegozoren fabrika iku-siko duzu ezkerretara. Han egin zituen Chillidak bere lanetako batzuk. Fabrikaren parean, Bergarara hartzeko bidegurutzean, oraindik zutik dago Intz-enea baserria, Chillidak hain maitea zuen amonaren jaiotetxea. Pentsa zenbat maiteko zuen, bere etxeari Intz-enea jarri zion izena.

Chillida-Leku Hernaniko lurretan dago. Ezin zuen bestela izan. Donostiarra izan arren, Eduardo Chillida Hernanin egin zen eskultore. Arkitektura ikasten hasi zen Madrilen, baina lau urte egin ostean utzi egin zuen, han irakasten zutena ez zuelako gustuko. Marrazteari ekin zion orduan, eta ondo, oso ondo marrazten zuen. Miraz zeuzkan guztiak. Baina errazegia iruditzen zitzaion hura artea izateko, eta esku baldarrarekin hasi zen marrazten: ezkerrarekin. Marrazten ari zenaren kon-tzientzia behar zuen. Handik Parisera egin zuen. Han hasi zen eskulturak egiten. Lehendabizikoak, igeltsuan egindako giza gorputzak izan ziren. Baina laster ikusi zuen ez zela hura beretzat nahi zuen bidea. Krisi sakonean hondoratua, hala idatzi zuen bere kaieran: “Atzoko eskuak dauzkat, biharkoak falta zaizkit”. Atzoko eskuak han utzita, 1951n itzuli zen Paristik, eta Hernanin hasi zen biharko eskuen bila. Manuel Illarramendiren sutegian egin zuen bere lehen eskultura abstraktoa, Illarik. Hernanin jaio zen eskultore gisa, eta Hernanin bizi da bere eskultura.

Hernanin jaio, Hernanin bizi

Haizearen orrazia da bidaia honetako lekurik liluragarrie-netako bat. Itsasoa, burdina eta harria.

"Buscando la luz IV" (Ar-

giaren bila) burdinezko

eskulturak 8,5 metro

ditu. Chillida-Lekun

ezezik Bilbon ere bada.

alberto Muro

San

tiag

o Y

aniz

Page 8: Nora III

14 1515

Laster zara Legazpin. Herri sarreran Patrizio Etxeberriaren fabrika dago. Honekin ere lan asko egin zuen Chillidak. Esate baterako, Patri-ziok eman zizkion Arantzazuko ateak egiteko erabili zituen xaflak. Legazpi atzean utzi eta Oñatira iristeko, Udanako portua pasa behar da. Gaina hartu eta beheraka hasitakoan, goza-tu ederra hartzen dute begiek. Behean Oñati, eta ezkerretara, Aloñako mendilerroa. Han nonbaiten behar du Arantzazuk.

Oñati alde batera utzita Arantzazurako bidean gora hasten zarenean, Nestor Basterretxeak euskal artzainaren omenez egindako eskultura ikusiko duzu. Harrizko herri hau idatzi zuen Arestik; metalezkoa dirudi euskal artisten lana ikusita. Baina gero bazoaz bidean gora, eta harria ikusten da alde batera eta bestera. Eta azkenean, harria harrian, Arantzazu.

Arantzazuko ateak

Gure begietara urrun eta isolatua dago Aran-tzazu, baina garai batean, topaleku zen batez ere. Gipuzkoaren mutur batean dagoenez, Nafarroa eta Araba bertan dauzka. Mendiak banatu baino batu egiten zuen garaietan, haraxe biltzen inguruetako jendeak.

Gaur, autoz iristen dira erromesak. Alabaina, badauka Arantzazuk ukitu mistiko bat. Amilde-giaren gainean eraikia, zerutik hurbilago senti-tzen zarela esan izan da sarri. Batzuetan, infern-utik urrunago sentitzearekin konformatzen da bat. Dena da ikusgarria Arantzazun. Saenz de

Fededunentzat bakarrik ez, euskaldun ororentzat da sinboloa Arantzazu. 50eko hamarkadaren hasieran, basilika berritzeko proiektua aurkeztu zenean, zerbait aldatzen hasi zela sentitu zuen euskaldunak, bazela argi izpi bat frankismoaren ilunpe beltzean. Erlijioaren babesean, edo aitzakian, estetika berri bat aldarrikatu zen, gizakiaren neurrira egindakoa. Ez alferrik, Jorge Oteizak lurraren parean jarri zituen bere apostoluak. Nestor Basterretxeak kriptarako margotu muraletan, berriz, munduaren historia kontatzen da, eta tartean, besteak beste, kristautasunaren sorrera. Baina ez da altxamendu faxista bedeinkatu zuen kristautasun bera, inondik inora; Basterretxearenak gizakia du kezka, justizia soziala, naturarekiko errespetua. Aldarearen atzean dagoen Jesukristo gurutziltzatua, gorria da, iltzeak eskumuturretan dauzka sartuta, eta ukabilak itxita ditu.

Estetika berria ez da debaldekoa, ezkutuan egonagatik bizirik dagoen senti-mendu baten adierazpena da. Arantzazun sortu zen Jakin aldizkaria, Arantzazun egin bileran onartu zuen Euskaltzaindiak euskara batuaren alde egitea. Arantzazu santutegia baino gehiago da.

Arantzazu berria

Gasteizko Foruen plazan chillida bat. Bil-bon, Arte Museoko Chillida plazan lau eskultura daude.

Jorge Moreno

albe

rto M

uro

Page 9: Nora III

16 17

Bilborako bidea

Bilbon ez zioten plazarik enkargatu, baina bere lan ugari dago bertan. Donostia jaioterrian bertan baino lan gehiago dauzka Chillidak Bil-bon. Gran Vian dago Bilbon jarri zuen lehenda-bizikoa. Egon zaitez bost minutuz alboan eserita, eta konturatuko zara inork ez diola erreparatzen. Egongo ez balitz bezalaxe da. Handik alde zaha-rrera jo, eta Arriagako zubia gurutzatu aurretik ezkerretara hartuta, Euskaldunaraino eramango zaituen paseo dotorea dago.

Bilbo berria da. Arkitektura berriaren ikurrak aurkituko dituzu bertan. Hasteko, Zubi Zuria, eta honen parean, Isozakiren dorreak. Bi dorreen tartean dago hurrena: gora eta gora egiten dute zure begiek eskulturari jarraiki, zeruaren bila, arnasa eske, eta eskultura barruan sartuta, iso-latuta geratzen zara une batez, ez dituzu ikusten

1716

Oiza arkitektoaren aginduetara eraikia, Jorge Oteizaren apos-toluek ematen dizute ongietorria. Apostoluen azpian daude Chillidaren burdinazko ateak, abstrakzio xume batez jantziak. Fededuna izan gabe ere, merezi du elizara sartzea. Eta batez ere, merezi du Nestor Basterretxeak margotutako kripta ikustea. Denboran bidaiatu duzula irudituko zaizu Arantzazun.

50. hamarkadan ibili zarela bueltaka. Baina segituan gal-duko duzu sentipen hori, autoan sartu, bidean behera egin, eta Gasteizerako errepideari lotu orduko, hain zuzen. Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburu administratiboa da Gasteiz, eta antzematen da. Parte zaharra Erdi Arokoa izan arren, oso

hiri berria da gainontzean. Francoren diktadura bukatu ostean Eusko Jaurlaritza bertan finkatu izanari zor dio bere hazkun-dearen zatirik handiena. Francoren diktadura bukatu ostean Gasteizko udaletxeak Chillidari egindako enkargua izan zen Foruen Enparantza. Ordurako Haizearen Orrazian lankide izan zuen Luis Peña Gantxegi arkitektoarekin elkarlanean diseina-tua, zeresan ugari eman zuen bere garaian.

Ez zen izan mundu guztiaren gustukoa, eta polemika bizia piztu zen haur batek istripua izan zuenean. Moldatu egin behar izan zuten, harrizko paretak igo, inor ez zedin erori. Obra publikoaren adibide ederra da, jendeari leku bat eskaintzea.

zerua zeharkatzen duten hodeiak besterik, eta ahaztu egiten duzu hiri handi batean zaudela, eta munduaren denbora sentitzen duzu zainetan barrena. Aurrera jarraituta, arkitektura berria-ren ikurrik ezagunena den Guggenheim Bilbao Museoa pasa ondoren, oinezkoentzako zubi

Txikitatik omen zuen gustuko Chillidak, gaur Haizearen Orrazia izenarekin ezagutzen den lekua. Haraxe joaten zen eskolatik piper eginda, itsasoari begira egotera, eta leku hartantxe iritzi zion behar zuela, Haizearen Orraziak. Aurretik izango zuen beste toponimo bat, baina galdu egin da. Artistaren lanak ez zuen ingurua bakarrik aldatu, baita izena bera ere.

Chillidaren izena darama lan honek, baina jende askok parte hartu zuen proiek-tuan. Injeniarien kalkuluak ezinbestekoak izan ziren altzairuzko hiru pieza handiak haraino nola eraman pentsatzeko. Behin kalkuluak eginda, hainbat eta hainbat langileren eskua behar izan zen, piezak euren lekuraino eramateko diseinatu zen trenbide gisako hura egiteko. Baina Haizearen Orrazia bezala ezagutzen den lekuari nortasun berezia eman ziona, Luis Peña Gantxegi arkitektoa da. Berea da harrizko plaza. Kasualitateak gustatzen zaizkizuenontzat: Chillida-Lekutik pasatzen den erreka, harrizko plaza honen azpian itsasoratzen da.

Chillida-Lekuren gida:Telefonoa: 943 33 60 06 eta web: www.eduardo-chillida.com

Kasualitatea

Gernikan bakearen aldarrikapena porlanez eraiki zuen. Gure aita-ren etxearen begiak arbolari begira daude.

Arantzazuk artearen

iraultza ekarri zuen.

Chillidak abstrakzioz jo-

sitako burdinazko ateak

zabaldu zituen. albe

rto M

uro

alberto Muro

Page 10: Nora III

18 19

berria ikusiko duzu eskumatara, eta hantxe, Aita Arrupe zubiaren hasieran, Chillidaren beste lan bat. Zizel erraldoi bat dirudi, errealitatea zizela-tu nahiko lukeen eskultorearen sinboloa. Irudi batzuk datozkizu burura, eta haien artean, gero eta indartsuago, burdinazko faroarena, bidea erakusten bidaztiari.

Ezkutuan geratzen da, baina Arte Ederren Museoaren atzeko aldean, Eduardo Chillida enparantza dago, Bilbok Chillidari dion esker onaren seinale. Bere hainbat lan ikus daitezke bertan, eta tartean, porlanezko pieza bat. Porla-narekin ere egin baitzuen lana Chillidak.

Porlanezko branka leihoduna da, esaterako, Gernikakoa. Chillida bera askotan kexatu zen, Gernikan jarri zuen Gure Aitaren Etxea eskultura ez zutela errespetatu. Inguruan etxe berriak eraiki zizkiotela, eta hasierako testuingurua galduta, lanak asko galtzen zuela. Agidanez, artistaren ametsa erraz da zapuzten. Baina lanak gordetzen du, oraindik ere, ikuslearen gogoa beste leku eta garai batzuetara bideratzeko ahalmena. Porla-nezko brankaren babesean, are latzagoa egiten zaio bati bonbak gainera zetozkien herritarren inpotentzia eta desolazioa. Are latzagoa, sirena hotsa eta abioien burrunba. Ez alferrik, porlanean egindako leihotik Gernikako Arbola ikusten da.

Haizearen Orrazitik itsasoa ikusten da. En-tzun egiten da. Usaindu egiten da. Busti egiten zaitu. Jende andana biltzen da hona. Jendeak berea sentitzen du leku hau, eta jendeak berea sentitzen duenean, eskultura publikoak bizirik jarraitzen du. Haizearen Orrazia egoteko, senti-tzeko, momentua bizitzeko leku bat da. Mun-duan leku bat izateko.

Eduardo Chillidak igeltsua erabili zuen, zura erabili zuen, alabastroa, porlana, buztina, papera. Material horiek guztiak erabili zituen Eduardo Chillidak, baina gure memoriak, metalarekin lotzen du, altzairuarekin eta batez ere, burdinarekin.

Bilbon dagoen bere obra publikoa ere, metalezkoa da orobat, herdoilaren kolorekoa. Eta ezin zuen bestela izan. Herdoilaren kolorekoa zen Bilbo orain hamabost urte. Herdoilaren kolorekoak ziren ibaiko urak, herdoilaren kolorekoak Labe Garaietako keak, herdoilaren kolorekoak langileen esku zimelak.

Orain bestela da. Bilbo asko aldatu da hamabost urtean, eta gaur, titanioaren dirdirak islatzen ditu ibaiko urak. Eta ibai ertzean, Guggenheimetik Euskaldunara bidean, Memoriaren Pasealekua dago. Hainbat eskultura publiko daude bertan, tartean Chillidarenak, baina ez bakarrik artelanak. Zorionez, mantendu egin dituz-te garai batean itsasontziak estekatzeko erabilitako bita herdoilduak. Bilboren memoria forjatuko den ingudeak dira.

Bilboren memoria metalikoa

bi eskultura Bilboko bizikidetasunaren

plazan eta Chillida-Lekuko baserrian.

albe

rto M

uro

alberto Muro

Page 11: Nora III

21

Goizeko zortzi eta erdiak pasatxo dira. Nabari da puntako ordua dela, bidaiariak artega baitabiltza bagoian

zehar. Jarleku bila noa eskuin aldeko leihatila ondora eta paisaiaz gozatzeko prest esertzen naiz. Minutu gutxi barru, Eusko Trenen tren txiki urdinak Donostiako Amara geltokia atzean uzten duenean, orduantxe hasiko da pentsa lite-keen zinemaskope saiorik ederrena kristalean zehar. Lehenik, Oria ibaia agertuko zaigu begien aurrean: padurak, lezkadiak, angula preziatuak harrapatzeko egurrezko egiturak, eta ubarroiren bat edo beste uretan murgiltzen. Gero, Zarau-tzeko etxe sailen artean sartuko da trena, eta han, batzuk jaitsi eta beste batzuk igo egingo dira. Etorri berriak garaiz datoz kostaldeko tre-nak eskaintzen digun ikuskizunik ederrenetako bat ikusteko: itsas labarretako flysch-a.

Mundu guztiko ikerlariak etortzen dira hona egitura geologiko ikusgarri horiek aztertzera. Gure filmak neurri epikoak hartuko ditu mila geruzako pastel erraldoien antzera itsasora amiltzen diren labar horietan. Apur bat aurrerago, olatuen oldarra bertatik bertara ikusi ondoren, hun-kiturik iritsiko gara Debako itsasada-rrera. Han amaituko zaigu ikuskizuna eta trena kostaldetik urrunduz joango da barruko bailaretarantz. Baina film eder hau bukatu aurretik, txipiroitarako txalupa txikiak eta urteen poderioz abaildutako ontziralekuak ikusiko ditugu mareen gorabeheran.

KostaldeKo trenaDonostia-Deba

1

20

zen

baki

ta lur

XARMA HANDIKO 6bidaia

t Ibon MArtIn a Alberto Muro

TRENETAN

Mundu guztiko ikerlariak etortzen dira hona egitura geologiko ikusgarri horiek aztertzera. Gure filmak neurri epikoak hartuko ditu mila geruzako pastel erraldoien antzera itsasora amiltzen diren labar horietan.

rrera. Han amaituko zaigu ikuskizuna eta trena kostaldetik urrunduz joango da barruko bailaretarantz. Baina film eder hau bukatu aurretik, txipiroitarako txalupa txikiak

euskotren www.euskotren.es Tel. 902 54 32 10.Donostia-Amara geltokitik.Orduero 47. minutuan. Prezioa: 2 euro.

Trenez ibiliko gara. Astiro,

eta paisaiari begira. Bidaia-

tzeko gustua galdu barik.

www.euskotren.es

1

Page 12: Nora III

22 23

Begiak itxi eta amets egin. Baina horre-tarako, lehenago Bilboko Concordia geltokira jo behar dugu, Ibaizabal

ertzean hondartutako harribitxi modernistara, eta hango arkitekturaz gozatu. Orain bai, Bal-masedarako tren zuri-beilegian sartu, lasai eseri, eta begiak itxi. Trenaren triki-trakak Roblako trenbidearen garai oparoagoetara eramango gai-tu. Duela berrogeita hamar urte inguru, milaka

etorkin iristen ziren hona Palentzia eta Leon aldetik, tren zahar haren erritmo

patxadatsuan. Amets egiteko trena zen hura; orduko bidaiariek ere, guk bezala begiak itxi eta aukera berrie-kin, bizimodu hobe batekin egiten zuten amets. Orain ireki ditzagun begiak eta trenbide ertzetan ikusiko

ditugu etorri berri haiei guztiei lana ematen zieten lantegiak, siderurgia

enpresak gehienbat. Elkarren premia zuten: etorkinek lana behar zuten eta fabrikek eskulana. Gaur egun oroiminez baino ezin da egin Bilbotik Leonerako zazpi orduko bidea.Balmasedarainokoa, ordea, beste kontu bat da: ordubete eskaseko bidea, Bizkaiko industria-lizazio goiztiarra erakusten diguten parajeetan barrena. Hori bai, tarteka, baserri giroko irudi lasaiak ikusteko aukerak ere azalduko zaizkigu. Eta ikusitakoak ez bagaitu betetzen, berriz ere begiak itxi eta amets egin.

TGVa zain dago nasan. Aire berriko tren hori egunero zenbait aldiz etortzen da Parisetik Lapurdiko kostalderaino.

Geltokiburua, txilibitua eta banderatxoa har-tuta, tren-makina ultramodernora hurbildu da eta abiatzeko agindua eman du. Badoa trena urrutirantz eta Baionako geltokia isil-isilik geratu da. Bigarren mailako trenbide batean lo,

han daukat zain, bagoi bi eta furgoi bakarreko tren zaharra. Ateak trabatu egiten dira, ezin dira osorik zabaldu. Badirudi ez didala sartzen utzi nahi. Barnean urteen zama nabari da. Metal zaharraren herdoil usaina dago airean. Eseri egin naiz. Nasako erlojura begiratu dut. Ordua da baina ez dator inor gehiago. Okerreko trenera igo ote naiz? Handik segundu bat-zuetara abian jarri da tren-makina. Hiriko azken e txeak

ezkutatu eta Errobi ibai ondoko laborantza lurrak ageri zaizkit. Ibaiaren orroa entzuten dut, errailen kirrinka hotsak apaldurik. Paisaia ederrak azaltzen zaizkit bata bestearen atzetik, zein baino zein ederragoa, dena neureganatze-ko astirik gabe. Gero eta hurbilago sumatzen da Pirinioa. Harrizko horma handiek trenari bidea itxi nahi diote. Atzean uzten ditugu geltokiak, baina ez da inor trenera igotzen. Larritzen hasi naiz. Hau ote da tren zahar honen azken bidaia? Duela urte mordoxka, trenbide honen Baigo-rrirako adarra kendu zuten. Zenbat urte iraungo ote du Donibane Garazirakoak? TGVren abia-dan dabilen Frantziarekin ezin baikor izan. Edonoiz izan daiteke azken bidaia.

Tren-makina txistuka ari da geltokiko eraikin nagusiaren aurrean. Begikoa dut Aurrera izeneko piztia beltz hau. Nasan

barrena korrika datoz haurrak, urduri. Ez da egunero lurrunezko tren batera igotzeko aukera izaten, Harri Potterren filmetan bezala. Fatxada nagusiko erloju handiaren orratzek ia irteteko ordua dela diote. Trenaren Euskal Museoko langile bat etorri eta egurrezko bagoietako ateak zabaldu ditu. Bidaiariak trenera! entzun

errobi ertzetiK Garaziraino

Baiona-Donibane Garazi

3UrolaKo

lUrrUn-MaKinaAzpeitia-Lasao

4

da baina ez dator inor gehiago. Okerreko trenera igo ote naiz? Handik

-zuetara abian

makina. Hiriko azken e txeak

snCF.www.ter-sncf.comEgunero bi-bost aldiz irteten da Baionatik. Ordutegi oso aldakorrak, hiru ordurik behin edo.Prezioa: 4,5 euro.

Ikusgarria da Urduña-tik mesetara igotzen den

trenbide luze eta meharra.

la roblaBilbo-Balmaseda

2

tu. Duela berrogeita hamar urte inguru, milaka etorkin iristen ziren hona Palentzia eta

Leon aldetik, tren zahar haren erritmo patxadatsuan. Amets egiteko trena zen hura; orduko bidaiariek ere, guk bezala begiak itxi eta aukera berrie

zuten amets. Orain ireki ditzagun begiak eta trenbide ertzetan ikusiko

ditugu etorri berri haiei guztiei lana ematen zieten lantegiak, siderurgia

enpresak gehienbat. Elkarren premia zuten: etorkinek lana behar zuten eta fabrikek

Feve

www.feve.esTel. 94 423 22 26.

Bilbo-Concordiatik. Orduero 20. minutuan. Lanegunetan

bada zerbitzu bat, 30 minuturik behin, ordu

jendetsuetan.Prezioa: 2,20 euro.

eve

www.feve.es2

www.ter-sncf.com3

Page 13: Nora III

24 25

da nasan. Handik minutu pare batera bidaiari guztiak gaude geure jarlekuetan. Beste txistu bat eta Aurrera Azpeitiko geltokitik abiatu da,

tren museo zoragarri bihurtu duten horretatik. Trenak Urolako baila-

ran zehar egiten du bidea, men-diz, baserriz eta larre berdez inguraturiko naturgune ederrean. Halako batean zirrara bizia sentitzen dugu, ibaiaren gaineko zubitik, 40 metroko altue-

ran pasatu behar dugunean. Eta gero, 225 metroko tunela.

Tren-makinak txistua jotzen du behin eta berriro eta ke lodia bota,

xx. mende hasieran bageunde bezala. Aldameneko haurrak aitari galdetzen dio ea

trena indio eta bakeroen pelikula batetik ekarri duten, mendebalde urrunetik. Aitaren eran-tzunak pentsakor utzi gaitu denok: “Ez, Aitor. Amona Felipa eta aitona Joxemari honelakoxe trenetan ibiltzen ziren sarritan. Orain dela ehun urte ez zegoen gaurko presarik, ez abiadura handirik, eta honelakoxe trenak ibiltzen ziren alde batetik bestera.”

Errepide bihurgunetsu bat doa Azkainetik gora San Ignazioko mendatera. Asfaltoz-ko bideak Sararaino jarraitzen du, baina

nire autoa hementxe geldituko da. Leihatilara joan eta txartela erosi dut. Korrika joan beharra daukat nasaraino, irteteko oso gutxi falta da eta. Hantxe dago egurrezko tren erromantikoa, ia jarleku guztiak beteta. Nire bidaide gehienak jubilatu frantsesak dira, Lapurdiko kostan turismoa egiteko behe-denboraldiko aukerak baliatzen dituztenak. 1924an eraiki zutenetik egin ohi duenez, tren-makinak puntu-puntuan ekiten dio aldapa gogorrari. Mendi malda piko hauetan gora egiteko, kremailera sistema bat dauka, gurpil hortzdun bat eta errail berezi batez osatua.Hala eta guztiz ere, arnasari eusten diogu

tarterik pendizenetan. Altuera hartu ahala, ikuspegi gero eta ederragoa

ageri zaigu.Ardiak eta pottokak lasai asko daude bazkatzen trenbide ondoan. Kabale batzuek begiak jasotzen dituzte gugana. Beste gehie-nek, ordea, nahiago dute

belarra jaten jarraitu. Bat-batean, bihurgune baten ostean, Larruneko gailurra agertu zaigu aurrean. Hemendik ikusita igoezina ematen du, bertigorik ez duten mendizaleentzat bakarrik, baina gure tren txikiak oso minutu gutxian eramango gaitu goraino. Eta han goian, ardo eta urdaiazpiko usaineko benta artean, talaia zoragarria aurkituko dugu Euskal Herriko itsaso bazterrak eta mendiak miresteko.

Kanpora begiratu eta kolore berdeak milaka ñabardura hartzen ditu Araba mendebaldeko haran hauetan. Badirudi

koadro kostunbrista batean sartuta gaudela. Bagoi barruan, ostera, kolore tristeagoak ageri dira. Negua da eta bidaiari bakanek kolore gutxiko arropak dauzkate soinean. Batez ere trajez jantzi-tako gizon horrek, ordenagailutik begirik kentzen

ez duen horrek. Jarleku batzuk harago moja bi doaz, ahopetik berbetan, guk jakin behar ez ditu-gun sekretuak kontatzen beharbada. Andeetako itxura duen neska bat ere badoa, hiru-lau urteko ume batekin, biak ere artilezko jertse arraiadun koloretsuak jantzita. Tren honetako kolore ukitu bakarra segur aski. Megafoniaren hotsak atera nau jendea-rekiko gogoetatik. Emakume ahots gozo batek abisu eman digu laster helduko gare-la Urduñara. “Bezero jaun-andreak” esan du, eta horrek zerbait hautsi du nire buruan. Lehen bidaiari ginen; orain, bezero huts. Tren bidaien erromantikotasuna bazterrean gelditzen ari da abiadura handiaren mesedetan. Berriz ere begiak leihora zuzendu ditut Delika parean. Hortxe dago Nerbioiko ur-jauzia: ibaia sortu eta berehala izugarrizko jauzia egiten du amildegian behera. Gero, amaigabeko bihurguneak datoz. Bagoaz Urduñako goialdeetara. Kolore berdeak okre-horixkari egin dio leku. Lur idorrak, lur gorriak, paraje bakartiak. Goi-lautadan gaude.

Amaigabeko lerro zuzenen erreinuan.

La Robla eta Urolako trenek historiarekin bat egiten dute ibilbidean. Joan zen mendeko oroimena.

UrdUñaKo Mendilerro GainetiK

Bilbo-Urduña-Miranda de Ebro

MM6

larrUneKo KreMailera-trenaSan Ignazioko mendatea-Larrun

5tren museo zoragarri bihurtu duten

horretatik. Trenak Urolako bailaran zehar egiten du bidea, men

diz, baserriz eta larre berdez inguraturiko naturgune ederrean. Halako batean zirrara bizia sentitzen dugu, ibaiaren gaineko zubitik, 40 metroko altue

ran pasatu behar dugunean. Eta gero, 225 metroko tunela.

Tren-makinak txistua jotzen du behin eta berriro eta ke lodia bota,

euskotren-trenAren MuseoA

Azpeitia.www.euskotren.es Tel. 943 15 06 77.

5 km-ko ibilbidea. Apiriletik azarora bitartean. Larunbatetan: 12,30 eta 18,30etan. Igande eta

jaiegunetan: 12,30etan.Prezioa: 4,5 euro,

museora bisita barne.

tzunak pentsakor utzi gaitu denok: “Ez, Aitor. Amona Felipa eta aitona Joxemari honelakoxe trenetan ibiltzen ziren sarritan. Orain dela ehun urte ez zegoen gaurko

osatua.Hala eta guztiz ere, arnasari eusten diogu tarterik pendizenetan. Altuera hartu

ahala, ikuspegi gero eta ederragoa ageri zaigu.Ardiak eta pottokak

lasai asko daude bazkatzen www.rhune.com

Martxoaren 17tik azaroaren 7ra bitartean. Irteerak: 10,00 eta 15,00etan. Udan 35 minuturik behin.Prezioa: 14 euro joan-etorria. 10 urtetik beherakoentzat, 8 Euro.

doaz, ahopetik berbetan, guk jakin behar ez ditu-gun sekretuak kontatzen beharbada. Andeetako itxura duen neska bat ere badoa, hiru-lau urteko ume batekin, biak ere artilezko jertse arraiadun koloretsuak jantzita. Tren

la Urduñara. “Bezero jaun-andreak” esan du, eta horrek zerbait hautsi du nire buruan. Lehen bidaiari ginen; orain, bezero huts. Tren bidaien erromantikotasuna bazterrean gelditzen

renFewww.renfe.esTel. 902 24 02 02.Bilbo-Abandotik. Ibilbide luzeko lineak dira, ordutegi aldakorrekoak.Prezioa: 11-12 euro.

Baiona-Garazi lotzen duen trena Iparraldeko

bihotzean zehar doa, Erro-biren ertz zoragarritik.

Azpeitia.www.euskotren.es

4

Martxoaren 17tik azaroaren 5

www.renfe.es6

Page 14: Nora III

2726

AMAIURxvi. mendeat IñakI Sagredo garde i Juan LuIS Landa

Amaiurko gazteluaren hondakinak ikustera doanak nekez pentsa lezake paraje eder hartan gudaleku latza izan zela duela bostehun urte. Historiak dioskunez, 1512an, Nafarroa konkistatu zutela-rik, orain hondatuta ikusten dugun gaztelu hau, Pirinio guz-

tiko gotorleku estrategikoena bihurtu zen. Lehenago, Erdi Aroko gotorleku xume bat besterik ez zen, bidesarien kobrantza babesteko eraikia, eta sei bat gizon besterik ez ziren egoten hura zaintzen. Handik gutxira, ordea, arti-leriaren erasoei eta setioei aurre egiteko egokitu zuten eta esparru gotortua handitu, ehunka soldadu eta zenbait kanoi sartzeko moduan. 1516an, harginak lanean hasi ziren espainiarren aginduetara eta, horma berriak eraiki ahala, kanoi-zuloak eta fusil-zuloak ezarri zituzten bertan. Gotor-lekuaren ertz bakoitzean zelatarientzako garitak paratu zituzten.

Bestalde, lubetak eta lubanarroak ere egin zituzten gazteluko ateak babes-teko, eta hormak loditu. Azkenik, kanoiak ipini zituzten hura defenditzeko. Urte batzuk geroago ere, 1521ean, hobekuntza handiak egin zituzten dorre nagusian eta harresietan. Lanak burutu ondoren, lehengo gaztelu zaharra garai hartako edozein erasori eusteko moduko gotorlekua zen.

Urte haietan Amaiur konkistatzeak esan nahi zuen abantailazko posizioa lortzen zela Baionatik gertuko mendi-pasabidea defenditzeko, eta horrekin batera, Iru-ñerako bidearen kontrola eta gurdi zein kanoientzako iraganbide erosoa.

Konkista horrek, bada, bi zatitan banatu zuen Nafarroa: batetik, legezko erregeei leial zitzaien aldea, eta bestetik, beaumondarren hasierako laguntzaz espainiarren menpe zeudenena. Amaiurko gaztelua bien erdian gelditu zen eta horregatik zen hain inportantea hura kontrolatzea. Dokumentuetan agertzen denez, Erdi Aroan izan omen zen borrokaren bat edo beste Amaiurren; konkistatu zutenez geroztik, ordea, etengabeak dira hango erasoak, setioak eta berreraikuntzak, hala nola 1512an, 1521ean, 1522an, 1536an, 1637an eta baita 1810ean ere, Konbentzioaren kon-trako gerretan. Horrek adierazten digu zenbaterainoko garrantzi estrategikoa izan duen Baztango mugetan dagoen Otsondoko mendatea babesteko.

Artikuluan aurkezten ditugun bi irudiok azken azterketa arkeologiko eta his-torikoetan oinarritzen dira. Ilustrazioaren zehaztasun guztiak zaindu ditugu.

Page 15: Nora III

Amaiurko gazteluaren harri artean gorderik dago 200 nafa-rrek egindako erresistentziaren oroimena. Izan ere, Jaime Belaz Medrano buru zutela, Nafarroako erregearen esku utzi zuten berriro gotorleku hura. Handik lasterrera, armada handi bat biltzen hasi zen Miranda erregeorde espainiarra gaztelua men-deratzeko asmoz. Hala bada, 1522ko uztailaren 4an, Iruñetik Baztan aldera abiatu ziren 10.000 soldadu, tartean beaumondar ugari eta zenbait kanoi. Lantzen egun batzuk gelditu ondoren, Baztanera jo zuten, Belateko galtzadan barrena artileria erama-nez. Uztailaren 11rako, Berroetan kokatuta zeuden espainiarrak,

eta setiatuak defentsarako antolatzen hasi ziren, premiazko lanak eginez horma eta lubanarroetan eta janaria eta munizioa bilduz. Zigako dorrea eraitsi ondoren, erregeordearen armadak Amaiurko gaztelua begiz jo zuen uztailaren 14an, eta, hurrengo egunean, kanoiak ezarri zituzten gotorlekuaren aurrean.

Azken gudua hasi aurretik, agramondarrak saiatu ziren etsaien setioa hausten, baina alferrik izan zen, besteak askoz gehiago baitziren. Gero, luzaroan ekin zioten kanoiek gotorle-kuko harresien kontra. Triskantza handiak egin arren, ez zuten lortu goiko aldera igotzeko atea suntsitzea. Miranda erregeordea

200 n200 n200 n200 n200 n200 n200 n200 n

2928

amorrazioz beterik zegoen, ondo baitzekien gotorleku hura konkistatu behar zuela Karlos V. enperadorea Flandesetik itzuli baino lehen. Orduan espainiarrak tunel bat egiten hasi ziren eta hainbat polbora pilatu zuten gotorlekuaren azpian. Gero sua eman zioten eta, leherketaren eraginez, defentsa gune nagusiaren zati bat erori zen. Aldi berean, gazteluaren alde hura defenditzen zuten asko hil zituen eztandaren indarrak. Kea des-agertu zenean, erregeordeak ikusi zuen leherketak zulo handi bat egin zuela harresietan eta handik barrura sartzeko agindu zion infanteriari. Gaztelua defenditzen zutenek aurre egin

ahal izan zioten zenbait erasori. Baina handik egun batzuetara, hildakoak eta zaurituak asko zirela ikusirik, Jaime Belaz Medrano buruzagiak errendizioa ituntzea erabaki zuen uztailaren 20an, eta hala, gainerakoen bizia salbatu. Gaztelua defenditzen zutenak Iru-ñeko kartzelara eraman zituzten. Egun batzuk beranduago, Jaime Belaz Medrano eta haren semea pozoinduta hil ziren.

Amaiur konkistatua zen. Egun batzuk geroago, Iruñera eraman zituzten kanoiak eta gaztelua suntsitu zuten bost leherketa handi eraginez. Harrezkero, Amaiurko hondakin haiek dira Nafarroaren independentzia defenditu zuen azken gotorlekuaren ikur.

Page 16: Nora III

30

Irulegi herria, Jara mendiaren altzoan pausatzen da eta bertan landaturiko mahastiek ospe handia eskuratu dute. Gure urratsak mendian gora abiaraziko dira, gero izerditu ondoren ardo tragoa gozoago izango delakoan.

I rulegiko eliza eta udaletxea atzean utzi, etxe tarte batetik pasa, eta hilerria eta Prieureko kapera bazterrean lagaz, ekin diogu harbide

pikortu bati. Ataka iragan eta pattar-goiti segitu dugu mahastiaren etxea begiz jo arte. Buztanzelai, Izpegi eta Iparlari behako bat bota eta parez-pare ageri zaigun Jara mendiruntz bideratu ditugu pausoak. Markatutako bideari jarraiki, Oilarandoi eta Haotza mendiek bide onean goazela gaztigatuko digute, Irulegi herria geroz eta beherago ageri delarik. Ezker-eskuin dauden mahastietan entretenituta, aldapa piko bati

ekin diogu, Baigura eta Iparla mendiek osatzen duten paisaian aterpe hartuz, baina arditegian pausatu gabe. Azken aldatsa baino ez zaigu falta gailurrean dagoen antena harrapatzeko! Gailurrera arribatu, arnasa hartu, eta antenaruntz zuzendu ditugu urratsak, beheranzkoa beste bide batetik egiteko asmoz. Xenda garbi bati

segi, asfaltatutako bidean pauso batzuk urtu, pentze pare bat zuzen zeharkatu, eta

Azkarateruntz egin dugu, Azkarateko seinalea agertu zaigun arte. Orduan, ezker hartu, eta mahastiak gurutzaturik, abiatzean hartutako bidearekin egingo dugu topo.

Datuak:Altuera: 812 m.Luzera: 12 km.Desnibela: 615 m.Iraupena: 3 ordu eta erdi.Zailtasuna: ertainanola helDu:Donostiatik: A-63 autobidea hartu eta 5.irteeran jalgi. D o n i b a n e G a ra z i r a ko norabideari jarraitu, Arrosan Baigorriruntz eginez. Baigorrin Irulegiri buruz hartu eta 5 kilometrok eramaten dute Irulegira.

BiDe GiDa

liZarDiren BiDea olerkiak bidelagun

Maite ditut gallurrak / argiak ez beste / Ai, egaztia banintz / gañik gain nenbilke! Xabier Lizardiren olerki hau eta beste batzuk irakur ditzakegu poetak maiz egiten zuen bidea osatzen badugu. Jakina da poetak Mutitegi baserri aldera maiz jotzen zuela.

San Esteban auzotik abiatu eta berehala mendi aldera joko dugu. Ibilbidearen lehen zatian oso nabarmenak ez diren PR-GI 114aren

bide-seinale zuri eta horiak bilatuko ditugu eta horretarako errekastoaren beste aldean dagoen Illibia etxearen ondotik igarotzen den bidea hartuko dugu.

Porlanezko bidetik aurrera egingo dugu, Pikoaga baserriaren ondotik pasa

eta Mutitegi aldera jo. Zenbait lekutan, Lizardi

idatzita duen egurrezko gezi batek norabide zuzena adierazten du. Mutitegi baserritik

gorantz egingo dugu, hasieran xenda bat jarraituz eta, ondoren, zuhaitzen artean zabaltzen den bide zabal eta erosoa segituz. Laster izango gara Lizardiren omenez altxatutako monumentuaren ondoan. Eskuinetik ateratzen den bidea utzi eta balizatutakoa jarraituko dugu. Gorabeherarik gabeko xendan barna berehala egingo dugu topo egurrezko zutoin batekin, eta bertan Lizardiren poema bat. Irakurri, aurrera segi eta beste zutoin bat, eta gero beste bat… Horrela, poetaren olerki ezagun batzuk irakurtzeko parada. Eta bukaeran Damaiturrira helduko gara. Leku zoragarria.

nola helDu:N-I errepidean barna, Tolosa herrira iristean, hau utzi eta herriko geltokiaren atzeko aldean dagoen San Esteban auzoa bilatuko dugu.Datuak:Luzera: 2,8 km (joan).Desnibela: 248 m.Denbora: 1 ordu.Zailtasuna: Oso erraza.

Izki natur parkean dago Itxarpeko ur-jauzia, izen bera daraman ibar xumean. Ur-emari handia denean ikuskizuna ahantzezina izaten da. Kokapen estrategikoari esker toki askotatik ikus daiteke; Manduraitako gainaldetik, besteak beste.

I txarpeko ibarrera eta ur-jauzira ibilbidea Birgaragoienen abiatzen da. Azazeta mendatetik etorrita, herriko lehen eraikuntzaren aurrean ikusiko

dugun zabalgunean utziko dugu autoa. Errepideko bihurgunean garela, Berron erreka gurutzatuko dugu porlanezko zubi batetik. Berrozialdeko ibarrean aurrera egingo dugu, astiro-astiro. Mendebaldera begira jarriko gara, Berroziko, Itxarpeko eta Gurduntxarango ibarretatik amiltzen diren ur xumeek irekitako ibar zabalera, hain justu ere. Langa bat zeharkatuko dugu laster. Bertoko landaretzak osatzen duen galeriatik irten eta segituan, beste langa batera iritsiko gara. Barrera ongi ixteko esaten digu seinale batek. Hurrengo bidebanatzean, bide nagusia bazterrean

utzi eta, ezkerrera eginez, erreka ertzera jaitsiko gara. Ur-emari handia denean (neguan eta udaberrian) errekastoaren albotik segitu beharko dugu pitin batean, ur lasterra txapaz egindako zubi txiki batetik igarotzeko. Errekaz bestaldeko berdeguneetan garela, ezkerrera egiten duen pista bati segituko diogu eta, erreka nagusia zeharkatu gabe, eskuinera (mendebaldera) eta maldan gora egingo dugu. Belarrezko bidea estutzen joango da goratasuna hartu ahala. Bideak ezkerrera bira bat emango baitu goraxeago. Sigi-sagaka, bideari men eginda, Manduraitako goi-lautadara iritsi. Aldapak bertan amaitzen baitira, ezkerraldera joko dugu. Ibar xumea izanagatik ere, jauzi polita egiten dute ur gardenek harrizko balkoitik.

nola helDu:Lizarrara bidea hartuta Gasteizen, Azazeta mendatea jaitsi bezain pronto iritsiko gara Birgaragoienera.Datuak:Denbora: 2 ordu.Desnibela: 275 m.Ur-jauzia: Itxarpeko Txorrotea, 10 m.Kilometroak: 6 km.Zailtasuna: erraza.

BiDe GiDa

Testua: Mikel Arrizabalaga

BiDe GiDa

hir

u norabide

familiarra mendiaJaraTestua: Sustrai Colina

itxarpeTestua: Josean Gil

Joseba del Villar

mahastien gaineko mendia

izkiko ur-jauzia

eta bertan Lizardiren poema bat. Irakurri, aurrera segi eta beste zutoin bat, eta gero beste bat…

bukaeran Damaiturrira helduko SAN ESTEBANSAN ESTEBANSAN ESTEBANSAN ESTEBANSAN ESTEBANSAN ESTEBANSAN ESTEBANSAN ESTEBANSAN ESTEBANSAN ESTEBANSAN ESTEBANSAN ESTEBANSAN ESTEBANSAN ESTEBANSAN ESTEBANSAN ESTEBAN

MutitegiMutitegiMutitegiMutitegi

LizaLizaLizaLizardirenrdirenrdirenrdirenmonumentuamonumentuamonumentuamonumentuamonumentuamonumentua

DamaiturriDamaiturriDamaiturri

LapatzaiturriLapatzaiturriLapatzaiturriLapatzaiturriLapatzaiturriLapatzaiturri

LetaiturriLetaiturriLetaiturri

BirgBirgBirg

ItxarpekItxarpeko ur-o ur-o ur-Itxarpeko ur-ItxarpekItxarpeko ur-Itxarpek jjjo ur-jo ur-o ur-jo ur-o ur-jo ur- auziaauziaauziajauziaj

ManduraitaaitaaitaManduraitaMandur

Basabea

errerronerronerr