Nora IV

16
NO R A NO R A E USKAL H E RRIA 04. zenbakia . 2008ko maiatza . 2.50 ! hiru norabide Yugoko baseliza .Gobiarango San Pedro . Isturitze eta Otsozelaia leizeak Erribera . 7 bide des- kubritzeko . Lihoa . Emakumeen ekonomia Euskara bidaide . Arantzazuko santutegia BASANATURA URKIOLAN Natur parkeko sekretuak

description

Nora IV

Transcript of Nora IV

Page 1: Nora IV

NORANORAEUSKAL HERRIA

04. zenbakia . 2008ko maiatza . 2.50 !

hiru norabideYugoko baseliza .Gobiarango San Pedro . Isturitze eta Otsozelaia leizeak

Erribera. 7 bide des-kubritzeko.Lihoa.Emakumeen ekonomiaEuskara bidaide.Arantzazuko santutegia

BASANATURAURKIOLAN

Natur parkeko sekretuak

Page 2: Nora IV

3

3 norabideIsturitze eta Otsozelaia leizeak, Gobiarango San Pedro eta Yugoko baseliza. 4Egileak: Sustrai Colina, Josean Gil eta Edurne Elizondo.

NORANORAEUSKAL HERRIA

082026

04

06

08

20

26

30

Bitakora

Gogoan ditugun lekuak garai bati loturik daude, une zehatzari, tempus batekin sortu ziren. Uneak egiten du geografia, ez lekuak, ez espazioak. Bizipenak eraikitzen du geografia, ez paisaiak, ez argiak, ez koloreak.

Leku berberak berriro bizi izan nahi, eta desagerturik daude betiko. Horrexegatik ez dugu itzuli gura hainbat lekutara, denbora berriak ezaba ez ditzan.

Sei Berlin ezberdin bizi izan ditut, bost Venezia, hamaika Paris, dozena bat Londres. Dagoeneko ez dakit zenbat Managuatan egona naizen, zenbat San Franciscok ezagutu nauten; makina bat Erroma dut gogoan, dozena erdi Viena.

Lagos, aldiz, bi Lagos baino ez ditut bitakora kaieran, eta Port Harcourt bakarra. Irrikitan nengoke Port Harcourt-era bueltatzeko, jakingo ez banu inoiz ez naizela nire Port Harcourt-era helduko, garai hura joan zen eta hiri hura betiko aienatu delako.

Baitara bildu eta bertan daude jelatuta bizi izan ditugun lekuak. Nahi bestetan bisita ditza-kegu, begiak itxiz, gogoari eutsiz. Umel eta bero segitzen du, kitzikagarri, anker eta harkor. Port Harcourt hura ez dago konpartitzerik, bakardade absolutuaren lekua delako.

Laura Mintegi

ZuZendaritZa eta erredakZioaJavier Pascual.

[email protected]ñe Areitio.

[email protected]. 94 416 94 30. Fax. 94 416 69 76.

Epalza kalea, 8. 4. 48007 Bilbao. koordinaZioa

Jesús M. Pérez [email protected]

diseinua eta maketaZioaEdorta Urrutia eta Aurkene Etxebarria.

administraZioaAne Robles.

[email protected].

Martin Ugalde Kultur Parkea. 20140 Andoain.Tel. 943 30 43 41. Fax. 943 59 01 72.

[email protected]

IRAGARRI.Martin Ugalde Kultur Parkea. 20140 Andoain.

Tel. 943 30 35 [email protected]

puBliZitateaBixen Larrañeta - Jon Sarasola.

[email protected] HERRIA ALDIZKARIA.

Martin Ugalde Kultur Parkea. 20140 Andoain.Tel. 943 31 32 09. Fax. 943 31 31 29.

ediZioaBIHOTZ BEGIAK S.L.

Gudarien etorbidea, s/g. 20140 Andoain.

Inprimaketa: Leitzaran - Fotomekanika: ZYMALege Gordailua: SS-94-2008 - ISSN: 1888-413X

Azaleko argazkia: Musker berdea. Joseba del Villar.

bihotz begietanBilboko portua. Santurtzi. 4Egilea: Alberto Muro.

euskara bidaideEuskara batuaren sorlekura, Arantzazura, joan gara. Lan iraultzaileen egoitza izan da hainbatetan. Oteizak eginiko apostuluek sortu zuten eztabaida izan zen bat; euskara batuaren gramatika finkatzeko izandako eztabaida, bestea. 4Testua: Alberto Barandiaran. Argazkiak: Oscar Fernandez.

urkiolako basanaturaUrkiolako parke naturalean bizi den basanatura esploratzera aterako gara. Naturaren altxor preziatua da mendi eremu ikusgarri hori. Animalia basatiak eta babestu behar diren landareak ikusmiran jarri eta parkeko bideak korrituko ditugu. 4Testua: Amador Prieto. Argazkiak: Joseba Arrizabalaga.

erribera deskubritzeko 7 bideOinez, trenez, autobusez, piraguaz, zaldiz, bizikletaz eta helikopteroz ibiliko gara Nafarroako Erriberan barrena. Tutera, Cascante, Faltzes, Valtierra, Castejon... herriz herri, mundu bat deskubritzeko asmotan. 4Testua: Jabier Sainz Pezonaga.

lihogintza, emakumeen lanaBurdina eta arrantzaren industriak baino haratago egiten dugu topo lihoaren ekoizpen nabarmenarekin. Historian bere lekua eskatzen duen artisau-ekonomia hori, batez ere, emakumeen lana izan zen. 4Testua: Jose Antonio Azpiazu.

Page 3: Nora IV

4 5

Luzero Muturraren

MagaLean gaude.

eguzkia Logura da

eta gure oinpean

BiLBoko portu nagu-

sia piztu da. itsas-

autopisten aBiapun-

tua oMen. aBratik

BiLBoko Bihotzeraino

naBigatu duten itsa-

sontziek idatzi dute

gure historia hur-

BiLa. gaBrieL aresti

poetak ere portu

honetan egin zuen

Lan. egun Batean,

euripean eta Barku

Baten zaMaLanetan,

oihu egin zuen: “Beti

paratuko naiz gizo-

naren aLde”.

bihotz begietan

a Alberto Muro

Page 4: Nora IV

Elizaren barrualdean, lehen lerroan, gizon bat dago, bakarrik. Ez du atzera begi-ratu ere egin, baina aldarea-

ri buelta eman eta beira koloredunak eta aldarea eta goitik sartzen den argia

aipatzen amaitu ondoren azkenean eseri garenean, gu ere isildu egin gara. Eta orduan

entzun dugu musika, doinu antzemanezina. Eta orduan gu ere lasaitu gara. Hemen, Oñatitik gorako

harkaitz eta ibar sakonez gaindi, Arantzazun, frantziskotarrek benetako gordelekua eraiki dutelako. Babestokia.

Errepidearen azken bihurgunera arte, ez da basilika ikusten. Harrigarria da, irudi erlijiosoek eta zeruari hazka egin nahi dioten dorreek den-dena betetzen dutelako, baina bertara iritsita ere, hurbildu egin beharra dago friso famatua eta are dorreak ere ondo antzeman ahal izateko. Bideak berak, askotan ilun eta goibel izaten den sabai handiari begira dagoen ama birjina-ren aurrealdera eramaten gaitu. Tokiak hortxe geratzea eskatzen du, perspektiba berezia duelako. Eskailerak elizaren sarreran amaitzen dira, baina badirudi zenbat eta hurbilago izan, orduan eta urrunago daudela Oteizaren eskul-turak. Hain zuzen ere eskaileren hasieratik begiratzeko eginak balira bezala.

Arantzazu monumentu bilakatu zuten gai-nontzeko artisten lanek, esaterako Eduardo

Txillidaren burnizko ate horiek, neurriz eskasagoak dirudite apostoluen aldean. Haien presentzia indartsuarekin lotsatuta eta konplexuz beteta baleude bezala. Elizaren hierarkiarekin izaniko arazoak zirela medio, irudiak bide bazterrera bota zituztenean, batek baino gehiagok nabarmendu zuen euriak malkoz betetzen zituela Oteizak espazioz bete nahi izan zituen hutsuneak.

Elizaren sarrera apoteosikoa da, aldarea ez baita amaitzen. Hemen ere, neurria engainagarri samarra da. Lucio Muñozek eginiko obra abside gainetik luzatzen da, bistatik galdu arte. Xabier Alvarez de Eulateren beirategiaren koloreak argi berezia ematen dio ama birjina babesten duen zurari, baina aldarearen atzeko aldean, handitasun guztia galdu egiten da, eta monastegi erromanikoen soiltasuna antzeman daiteke:

Basilikako lan iraultzaileak amaitu ziren urte berean hain justu, euskararen gramatika irauliko zuen batzarra hasi zuen Euskaltzaindiak Arantzazun. "H" hizkiarekin zer egin zen eztabaida nagusia. Gaurtik ikusita, huskeria dirudi, baina batuaren defenda­tzaileen eta eszeptikoenen arteko borroka agerikoena izan zen. Lehia ez zen, alabaina, gramatikala soilik. Belaunaldien artekoa ere bazen. Nemesio Etxanizek, esaterako, “gazte ameslariak” deitu zituen batasun gutxienekoa sustatzen zutenak. Azkenean, Koldo Mitxelenak gidatutako erreforma nagusitu zen. Oteizaren apostoluek aldarrikatzen zuten iraultza estetikoarekin gertatu zen bezala, euskarari arnasa eta etorkizuna emango zion euskara batuak inguru honetan jaso zuen bultza­darik handiena. Bakarrik horregatik, nahikoa pisu izango zuen euskararen historian. Baina, gainera, hemen idatzi zituen bere poesiak Bittoriano Gandiagak.

batuaren sorlekua

Eu

ska

ra

Eunate, Leire. Kriptan, Nestor Basterretxea-ren alegoriek Kreazioaren hasieratik Kristo berpizturainoko denbora guztia margotzen dute. Gizadia, Askatasuna, Kosmosa, airea eta

ura: munduaren bilakaera ageri da kolore biziz eta irudi geometrikoez marraztuta.

Baina Arantzazu natura ere bada. Urbia, edo Akuegiko errotatik barna, Iritegiko iturburu-raino eramaten gaituen bidea. Plazerra ere bada. Esaterako, Goiko-Bentako berenjena beteak edo txokolate tarta. Edo basilikaren atarian ia egunero jartzen diren saltzaileen gazta. Edo, besterik gabe, Araotzera begira jarri eta Lope Agirreren ibilerak irudikatzea, hemendik atera zenean buruan zer zuen. Edo, zergatik ez, apostoluak bide bazterrean irudikatzea, Oteizak espazioz bete nahi zituen tarte horiek malkoz beteta.

6 7

eusk

ara bidaide

t Alberto bArAndiArAn a oscAr FernAndez

Euskara batuaren gramatika finkatuko zuen batzarra egin zuen Arantzazun Euskaltzaindiak. "H" hizkiarekin zer egin izan zen ezta-baidaren ardatz.Arantzazu

harkaitzetako babestokiaNola heldu: Oñati dugu abiapuntua. 10 kilometroko errepide bat igo behar da santutegiraino.Non lo egin eta jan: Arantzazuko Hospederia: 943 78 13 13.Informazioa eta bisita gida­tuak: 943 71 89 11. www.arantzazu.org.Nora Jo: Urbia eta Aizkorri. Basilikaren atzealdetik atera­tzen den bideari jarraitu eta, ordubeteko paseoa emanda, Urbiako baselizaraino irits daiteke. Hortik, bi aukera daude: Aizkorriko mendile­rrotik barna Aizkorriko pun­taraino iristea, edo Urbiako zelaien gaindi, San Adriango tuneleraino joatea.

Bid

aia-g

ida

Aretxabaleta

Arrasate

Bergara

Legazpi

Oñati

UrretxuZumarraga

ARANTZAZUKOSANTUTEGIA

"Eu

skar

a, Eu

skal

du

no

n h

izku

ntz

a"

Eliza garaikidea da. Oteiza, Chillida eta Basterretxea ar-tistek, besteak beste, utzi dute aztarna.

Gipuzkoako Foru AldundiaKultura eta Euskara departamendua

Gipuzkoako Foru AldundiaKultura eta Euskara departamendua

Page 5: Nora IV

URKIOLAKOBASANATURA

Urkiolako natur parkera abiatuko gara bertako

basanatura ezagutzera. Hango haitz, baso, ibai eta

mendien arteko faunak eta florak harritu egingo du

ibiltaria. Goazen, bada, inguru babestu horretako

bidezidorretan barrena sentsazio berrien bila.

Piriniotako lirioa, –Lilium pyrenaicum–.

t AmAdor Prieto a JosebA ArrizAbAlAgA

Page 6: Nora IV

11

Gbeterikoak, berdez tindaturiko zelaiguneak, baita ortuak ere... Hala ere, bada oraindik “Urkiola basati” hori gozatzeko aukera, animaliak eta landareak bizi diren inguruak ikustekoa: mendi-larreak, harkaitzak, paga-diak, artadiak, ibaiak...

urte eta lehorreko izakiek kolonizatu zituzten.Gaur egun, Urkiolan ikusi, entzun edo aurre-sentitu daitezkeen animaliak eta landareak bertako ingurumen baldintzei esker sortuak dira, baina, batez ere, gizakiaren eraginez hartu dute oraingo itxura. Nabarmena da han-

izakiontzat pentsaezinak diren indar naturalen eraginez, zerurantz jalgi ziren behinola, Euskal Herriko bazter honetan, Urkiolan, Aramotz eta Anbotoko mendiak. Mendizale asko joaten dira horko gailurrak igotzera –Mugarra, Belatxikieta, Aramotz, Urtemondo, Alluitz, Astxiki, Untzi-llatx...– eta beste asko, paisaiak ikustera besterik gabe; baina badira gutxi batzuk mendi eta haran horretako ondare naturala ikustea helburu dutenak. Izan ere, ingurune babestu horretan hainbat animalia eta landare aurkituko ditugu.

Natur parke horretako paisaia osatzen du -ten haitzak itsas azpian sortuak dira duela 100 milioi urte baino gehiago. Horregatik, garai hartan bertan bizi zen itsas fauna betikotuta gelditu da haitzetako fosiletan. Itsas hondale haiek ur azalera atera ziren orain dela 40 milioi

11

hemenka, za lantzarik gabe, gizakiok mendez mende utzitako arrastoa: mendien eta lurraren beraren munia agerian utzi duten harrobiak, urteak pasa ahala eraikitako herriak, hain gureak diren baserriak, gure garaiko errepi-deak, zurgintzarako baso landatuak, pinuz

10

Izoztutako pagadiari begira, zuhaitzaren enborrean, garrapo txikia. Horrenpean, gibel-belarra.

Page 7: Nora IV

12 13

Nolanahi ere, Urkiola aldean haitzak bizileku dituzten animaliarik miresgarrienak hegaztiak ditugu. Txikiak dira batzuk, hala nola, arkaitz-zozo gorriak –Monticola saxatilis– edo haitz-enarak –Ptyonoprogne rupestris–, eta tamaina handikoak beste batzuk, sai arreak kasu –Gyps fulvus–, ze ruan jaun eta jabe hegaldatzen dire-nak. Hegazti handi horiek labarretako erlaitz-zuloetan egiten dituzte habiak eta hegaldi doto-rez ibiltzen dira, batetik bestera, goi-larreetan

hildako animalien sarraski bila. Hegaztien behaketan ohituago daudenek beste sai mota bat ere ezagutuko dute, sai zuria –Neophron pernocterus–, bere luma zuri-beltzez jantzia. Hegazti dotore eta polit hori ikusteko, baina, udaberria edo uda izan behar du, alegia, negua Afrikan eman ondoren, kumaldia atera tzera etortzen baita gurera.

Sarraskijaleez gain, harrapari trebeak ere badira naturgune eder honetan. Belatz gorriak –Falco tinnunculus– eta belatz handiak –Fal-co peregrinus–, esate baterako, karehaitzezko

12 13

Haitzak bizileku

Badirudi haitz biluziak ekosistema zaila izan behar duela bizitzeko, eta hala ere, uste baino izaki gehiago aurkituko dugu haitzetan. Like-nak ez ezik beste hainbat landare ere hazten dira haitzetako arrailduretan. Esate baterako, iturri-belar zuriak –Asplenium ruta-muraria– eta xardin-belar beltzak –Asplenium tricho-manes– hormak eta harresiak kolonizatzeko

gai direnak. Esanguratsuak dira oso harri bizian sortzen diren Saxifraga generokoak, hots,“harria zulatzen dutenak”, horixe baita latinezko hitz horren esanahia; edota kuku-belar piriniar ederrak –Aquilegia pyrenaica– maiatzetik uztailera bitartean urdin-more biziz loratzen direnak. Landaretza horrek hainbat intsektu mota erakartzen ditu eta horiei esker bizi dira sugandila bizkorrak –Podarcis hispa-nica– eta –Podarcis muralis–.

Naturgune honetan markaturiko edozein ibilbide eginda ere, egun argia baldin bada, erraz ikusiko dugu sarraski bila zeruan hegan dabiltzan sai arreen silueta dotorea. Zailagoa da, ordea, haien habiak ikustea, edo aita-amak txi-toak berotzen... Horretarako, aparailu optiko sofistikatuak beharko genituzke, gure begiek ikusi ezin dutena hurbiltzeko. Hala ere, parkeko interpretazio zentroan pantaila handi bat jarri dute, Urkiolako labarretan zintzilik, kameraz hartutako irudiak emateko. Beraz, hegazti hauen kumaldi sasoian zentro horre-tara joan gaitezke, Urkiolako mendatetik gora, Toki-Alai baserrira, eta eguraldi txarraren beldurrik gabe, patxada ederrean goza dezakegu ikuskizun paregabe horretaz, saien txitaldia neguan izaten baita. Eta gainera, bide batez, inguru horretako geologiaz eta biologiaz ere asko ikasiko dugu bisitaldi horretan.

Saiak ikusi

Hegalaldi dotoreare-kin lurraldea zaintzen

du sai zuriak. Al-boan, askari-loreak landak tindatzen ditu.

Argazkilariari so, adi, agertzen da Musker berdea, korrika egiteko prest arriskua dagoela susmatzean.

Page 8: Nora IV

14 15

Pagadietan bada txori txiki bat, luma urdin oso politak dituena, zuhaitz enborretan gora eta behera ibiltzen dena jateko bila. Garrapoa –Sitta europaea– duzue, txori berezia benetan. Okil handia –Dendrocopos major– ere laster igarriko dugu non dabilen, haren moko-hotsa nahastezina baita zuhaitz ihartuetan zomorro bila edo lurraldea markatzen dabilenean.

Baina Urkiolan ez da dena pago. Badira haritz kandudu-nak –Quercus robur–, adaburu sendo-ederrekoak, eta bai beste zuhaitz hostogal kor asko ere: lizarrak, astiga-rrak, ezkiak eta gaz-tainondoak. Baina denen artean bat nabarmendu be -harko balitz, urkia –Betula alba– izango litzateke hori, Urkiolako parkeari izena ematen diona, enborraren azal zuritik erraz ezagutuko dugu-na. Egia esan, berdin dio hariztiak, pa gadiak nahiz baso mistoak izan, lasaiak baldin badi-ra, hainbat izaki biziduni emango diete babesa eta mantenua, hasi ornogabe “ikusezinetatik” eta orkatza –Capreolus capreolus– edo basurdea –Sus scrofa– bezalako animalia handietaraino. Nolanahi ere, depredatzaileak dira ikusmin biziena sortzen dutenak, eta hartz mitikoa eta

otso beldurgarria gaur egun desagertuta

egon arren, hor di tugu orain-

dik ere basakatua –Felis sylvestris– , lepazuria –Martes foina– eta katajineta

–Genetta genetta–.Zuhaitz guztiek ez dute

neguan hostoa gal-tzen; aitzitik,

hormetan dauden zuloetan egiten dituzte beren habiak. Izan ere, Ur -

kiola natur parkeko harribitxietako bat dira animalia depredatzaileak, bi multzotan banatzen direnak:

hegazti harrapariak, batetik, eta ugaztun haragijaleak, bestetik.

baSoak

Harkaitzetan bizi diren ehiztari hegaldunak aipatu ditugu, baina ezin dira ahaztu basoko hegazti harrapariak, hala nola zapelatz liz-torjalea –Pernis apivorus–, arrano sugezalea –Circaetus gallicus–eta gabiraia –Accipiter nisus–. Alegia, pagadi ugari dago Urkiola al -dean, azaleraren ia %20: Saibi, Urkiolagirre, Eskuagatx eta Arangio. Baso ilun-misteriotsu horiek behelainoa harrapatzen dute beren abartzan, hostoen bidez ura bildu eta lurrari ematen diote. Pagoa izan ohi da nagusi baso horietan baina, tarteka, gorosti bakanei eta otsalizarrei ere egiten die leku. Eta horien artean bizi dira zenbait landare eder; esate-

rako, gibel-belarra –Hepatica nobilis–, basoko eguerdililia –Anemone nemoralis–, lilipak edo Narcissus generoko loreak, eta, aleluiak –Oxalis acetosella–. Ekosistema horietan zokondo eta ezkutaleku asko egon ohi da eta, horregatik, ez da erraza izaten animaliak ikustea. Baina erne bagabiltza, beharbada entzun egin-go ditugu, eta pazientzia pixka batekin, akaso ikusi ere bai.

Toki-Alai interpretazio zentrotik bertatik ibilbide labur eta erraz bat atera-tzen da Urkiolan bizi diren izakiak ikusi eta naturguneko inguruneak aztertu nahi dituenarentzat. Zentroan bertan emango digute ibilbidearen triptikoa. Konifero sailak, ibarbasoak, urkidiak, otadiak, txilardiak, iratzeak... ekosistema aniztasun handia dugu ibilbide horretan, eta hainbat zuhaitz eta zuhaixka: haginak, sahatsak, gorostiak, pagoak, hurritzak, elorriak, lizarrak, oteak, txi-larrak... Eta isilik bagabiltza, enbor-adarretan hainbat txori txiki ere ikusiko ditugu: kaskabeltzak, amilotxak, txepetxak, txantxangorriak, gerri-txoriak... Lurrera adi begiratuz gero, ugaztun handienetako baten arrastoak, basur-dearenak, ikusiko ditugu, baita lur tontor txikiak ere, satorra lurpean dabilen seinale. Bidezidorra Aldazitalako jolasgunera iristen da.

ibilbide didaktikoa

Okil handia, bela-txinga mokohori eta eskinoso txoriak. Alboan, kuku-praka ikusgarria.

Page 9: Nora IV

16 17

Ingurune horietako biztanle batzuek arma kimikoak erabiltzen dituzte euren burua defenditzeko edo janaria lortzeko. Sugegorriak –Vipera seoanei–, esate baterako, pozoin bortitz bat injektatzen die bere harrapakinei, bertan geldiarazi eta errazago jateko. Beste espezie batzuek, aldiz, gai toxikoak sortzen dituzte inork jan ez ditzan. Hala egiten du zenbait landarek, kuku-prakak –Digitalis purpurea– kasurako, izenak dioen bezala, kanpai itxurako lore gorri ederrak dituenak.

arte gogorrak –Quercus ilex– berde irauten du urte osoan. Horregatik, artadi sail ederrak ikus daitezke Artaunen, Mugarran edo Eskuagatxen. Arteekin batera, lur harritsu eta idorretara ego-kitutako beste landare eta zuhaixka batzuk ere hazten dira haitz artean: gurbitzak, gartxuak, txorbeltzak eta abar. Eta lore bikainak ere bai, hala nola zenbait orkidea-mota, Epipactis parviflora edo Limodorum abortivum kasurako, basoari ukitu koloretsua ematen diotenak.

SaStrakak eta landak

Mendeetan zehar gizakiok basoak soildu eta ekosistema berriak sortu ditugu hortik guretzako onura ateratzeko. Horrela sortu da landazabala deitzen zaion ekosistema, belardiek, ibarbasoek eta arboladi txikiek osatua. Belardiak bertan behera uzten direnean, zuhaixka-mota asko ernetzen dira eta kolonizazio horrek lekua pres-tatzen du zuhaitz handiak hazteko. Horrela sor-

tzen dira sastrakak eta otalurrak. Udaberrian otaloreen –Ulex sp.– hori

biziak janzten du paisaia eta udaz-kenean iratze – P t e r i d i u m

aquilinum– ihar-tuen gorriak. T x i l a r d i a k ,

sasitzak eta elor-diak hainbat txori-motaren babesleku eta bizigai izaten

16

dira. Zozoak, birigarroak, txantxangorriak, txe-petxak eta abar, halakoxe arantza artean ezku-tatzen dira azeriek eta erbinudeek harrapa ez ditzaten. Trikuak –Erinaceus europaeus–, ordea, ez du halako arantzarik behar, bereak baititu, eta lasai asko ibil daiteke gauetan, zelairik zelai, jateko bila. Belardiak eta sastrakak leku irekiak izan ohi dira, muskerra –Lacerta viridis– beza-lako saurioak eguzkitan berotzeko aproposak; horrela, ehizean egiteko indarra ateratzen dute eguzkiaren berotasunetik.

Dimako auzotik gora abiatu eta, lau ordutan, Zornotzaraino ko 10 km egin ditzakegu. Bide osoa nahi ez dutenek, ordu pare batean Belatxikietara joan eta itzuli egin dezakete. Artadiak, larreak eta karst ikusiko ditugu, baita hainbat lore-mota ere, bai artadiko loreak, bai haitzetara egokitu direnak; eta Urkiolan bizi diren hegaztiak ere. Artaunetik gora, mendi-pista bati jarraitu eta, aldats gogor bat igo ondoren, pinu artean sartuko gara, eta gero, artadian. Laster, bidea estutu eta Urtemondora hurreratuko gara; baina mendia eskuinera utzi eta zidorrean aurrera egin. Bidegurutzean, aurrera jarraitu. Harri artean, karstean ibiliko gara. Kontuz ibili, inguru horretan arraildurak, lezeak, trokak, –bereziki Galdara izenekoa–, iku-siko ditugu. Eta troka sakon hori ertzetik igaro ondoren, Belatxikietako gailurrera helduko gara. Handik goitik Aramotzeko haitzen ikuspegi ederra dago.

Paisaia karstiko ikusgarria

17

Zapelatz arrunta, Txantxikua eta katajineta, basoko bizilagunak. Behan, udaberrilorea.

Page 10: Nora IV

18 19

ura eta bizia

Landare eta animalia batzuek ingurune hezeak behar dituzte urte osoan bizitzeko eta ugaltzeko. Urkiolan ez dago erreka askorik, baina badira hezeguneak, ihi tzak edo zingirak, eta bertan oso animalia eta landare bitxiak bizi dira. Ezagunenak anfibioak dira: apoak, uhandreak eta arrabioak. Bai-na badira ehiztari lerdenak ere, ipurtatsa –Mustela putorius– kasurako. Dena den, haragijale bitxienak landare intsektujaleak dira: euliak harrapatzen dituzten eguzki-ihintzak –Drosera rotundifolia– eta moko-bedarrak –Pinguicula grandiflora– zomorro txikiak harrapatzen espezializatu direnak.

Urkiolako erreka, mendi, larre edo basoetan dabi-lenak ustekabe harrigarriak izango ditu, zen tzumen guztiak erne baldin baditu. Bertako bioaniztasuna gordetzeko bizimolde guztiak errespetatzen eta gozatzen ikasi besterik ez dugu egin behar.

Urkiolako mendatetik gora, 240 metroko igoera egingo dugu Saibirantz. Gero, 700 m jaitsiko gara, Mañariraino. Txilardiak, otadiak, belardi eta ihitzak zeharkatuko ditugu, eta pagadi zainduenetako bat. Interpretazio zentrora iritsi baino lehen, eskuinera joan, Saibi mendirantz. Bidegurutze batean, eskorta baten ondoan, eskuinera joko dugu eta txilardiak eta ihitzak dituen belardi bat pasatu eta gero, Saibiko gailurrera helduko gara. Mendebalderantz jaitsiko gara; eta pista batetik, behera. Bidegurutze batean eskuinera hartu, Iturriotzeko leporaino. Hortik, 10 minututan, Akelarre lekuraino. Mañarira doan pista hartu eta pagadian sartuko gara. Basoan gorostiak, haritzak, ametzak eta urkiak aukituko ditugu. Beharbada, txoriren bat, garrapoa edo okila, entzun edo ikusiko dugu. Urkuleta auzora iritsiko gara eta, hortik, Mañariraino. Han, Urkiolarako autobusa har dezakegu.

Saibiko bidezidorra

Aurrez aurre. azeria liraina eta sugego-rria beldurgarria, biak ehiztari zorrotz.

Page 11: Nora IV

21

Iruñeko San Nikolas atean hasten zen errege bidea, Erriberako kamioa deitu-takoa, Tuterara eta Aragoira eramaten zuena. Milaka orgazain euskaldunek egin

behar izan zutena. Eta bidari askok era guztie-tako gurdietan. Guk autobusez egin dezagun, sargoriak eta euliek molestatu gabe. Caparroso, Arrigarai-ren sorterria, leku estrategikoa zen errepide horretan. Alde batetik, Aragua ibaia-ren zubia pasatu-pagatu behar zen (zubiaren azpitik pasatzen ziren almadiei ere kobratzen zieten Caparrosokoek) eta, beste aldetik, etapa luzea hasten zen Bardeak zeharkatu beharrez. Artaldeak ere igarotzen ziren handik. Gaur egun errepidea pinudi lerro bik inguratzen badute ere, paisaiaren idortasuna nabaria da. Paisaia berdera ohitutako jendeak basamortu bat imajinatzen du Erribera, ibarreko baratzeak

ezagutu gabe. Errepideak txirrista batean bezala eramaten gaitu gora eta behera, zamarien nekea eta orgazainen juramentuak gogora ekarriz.

Ebroren ibar berdera heldu eta laster Val-tierran gaude. Han berehala atentzioa emango

digute hegian dauden kobazuloek. Beste herrietan desagerrarazi egin zituzten, baina hor, berriz, zaindu, eta batzuk landa-hotel moduan

erabiltzen dira. Kobazulo horiek, Erdi Aroan hasi ziren eraikitzen, gaz-

teluen alboan, baina ez dira oso antzi-nakoak. Azken mendeotan herriko etxe gehienak noblezia eta jauntxoen esku zeudenez, jende jornalariak kobazuloak egin zituen, eskuz eta erreminta arinez, haien uztarripetik alde egiteko. Labora-

rien erresistentzia ikurrak dira.T

utera hiri modernoa da dudarik gabe. Hara sartu eta berehala konturatuko da bidaria. Baina hiriaren arima, historiak ematen duen berezitasun hori ezagutzeko, bere alde zaharreko kale estu eta korapilatsuak zanpa-

tu beharko ditu. Labirinto horretan galduko da, agian, Pio Barojari gertatu zitzaion bezala –La ruta del aventurero eleberrian kontatu zuen–. Dena den, beldurtientzat txango gidatuak ere badaude. Foru Plazan hastea eta Santa Barbara tontorrean bukatzea da gure proposamena. Bidean, harat-honat, meskitaren inguruan antolatua

zegoen hiri islamiarraren zantzua aurkituko dugu. Baita ere monu-mentu erromanikoak, bereziki katedrala, non Azken Judizioaren ateak eskultura multzo harrigarri bat erakusten baitu. Halaber, Errenazimendu edo Barroko garaiko jauregiak, armarridunak eta erliebe eta pintura mitologikoekin apainduak. Baina, batez ere, txoko eta aterabide gabeko kale xarmantak, hala nola Dombriz edo Huerto del Rey. Gero, gora joko dugu kale estuetatik Paseo del Castilloraino. Gorago gazteluaren murruen arrastoak, eta ton-torrean, non antzina Tutela jainkosa gurtu zen, Jesusen Bihotzaren

omenezko eskultura erraldoia, jornalarien odolaz erai-kia. Handik ikuskizun paregabea: hiria, Ebro ibaia eta ibarra, La Mejanako ortuak, Erribera erdia.

TuTera oinez1

20

zen

baki

ta lur

deskubritzeko

7bide t Jabier Sainz Pezonaga

ERRIBERA

Nafarroako Erribera hobeto ezagutzeko 7 aukera ezberdin eskaintzen ditugu. Begirada ezberdina da, dudarik ez, oinez edota helikopteroz ,

bizikletaz edo zaldiz gabiltzanean. Desku-britu ditzagun ikuspuntu ezberdin horiek

Caparroso-ValTierra autobusez

2

Tutera

N-1

21

Caparroso

ValtierraGida:

www.conda.es. Tel: 948 820 342.

Tutera, judutarren auzo berria, San Nicolas eliza

eta katedrala. Aurrekoan, Cascanteko olibadia.

José

An

ton

io M

Artí

nez

José

An

ton

io M

Artí

nez

Page 12: Nora IV

22 23

Castejon betidanik izan zen gune estrategikoa Erriberako komu-nikazioetan, Ebro pasatzeko leku aproposa baitzen, baina trenaren

etorrerarekin hasi zen herri handia izaten xix. mendean. Herriko museoan biltzen dira, bai lehenengo euskaldunen aztarnak, bai trenbi-deari lotutako tresneria zahar bitxia. Herria bisitatuz gero, bidaria trena hartzera gonbi-datzen dugu Erriberako ikuskizun panoramiko batez goza dezan. Bidea, Corteseraino, Ebroren eskuin aldetik egiten da. Ezkerreko leihotik deskubrituko du ibaiak sortzen duen inguru-ne berde-berdea, oraindik mantentzen diren ibar-basoez eta hain preziatuak diren barazkien alorrez hornitua. Egun argitan Pirinioetaraino heltzen da soa, baina normalean zeruertza Bardeetako goi-uneek marrazten dute, Yugo mendilerroak lehenik eta La Negraren men-dixkek gero. Tutera igaro ondoren Aragoiko Kanal Inperialaren parean dabil trena. Behi-nola ontziak ikusiko genituzkeen Tutera eta Zaragozaren arteko bidea egiten zutela. Eskuin leihotik, Montes de Cierzo-ko buztin-lurrezko erripak pasatu ondoren Moncayo mendi gorak izango dugu lagun bidai osoan.

Aragoiko mugan, Cortes herria topatzen dugu. Erdi Aroko gaztelu bat izan arren herri

modernoa da. xx. mendearen hasieran eraiki zen azukre-lantegiaren bultzadaz garatu

zen. Lantegi hartan hasi ziren egosten Erriberan garaian hain indar handia

izan zuten ideia anarkistak eta sozialistak. Cortesen

badago hiritar mugi-mendu bizkor bat, erresumin-edo. O

rain dela hamarkada batzuk ar te, Erriberako hiri eta bideak za mariz beteak ziren. Laborari jendeak zal di, behor, asto edo mando

baten gainean pasa behar zuen bizitzaren aldi dexentea. Gaur nekez ikusten da zamaririk, baina zenbait herritan zaldiz ibiltzeko aukera ematen diguten zalditegiak badaude. Haietako bat Peraltan dugu. Bertan ibilbide anitz egiteko parada dugu, bai mendian, Estellerriko Erribe-

rarantz luzatzen diren igeltsuzko mendilerroen zehar, bai lautada zabalean. Hemen proposatzen dugun ibilbideak Arga ibaiaren parean Faltzes herri politeraino eramaten gaitu.

Behin Argaren gaineko zubia igarota ezkerre-rantz joko dugu. Laster konturatuko gara giza-diaren eta naturaren arteko lehiaz. Gizadiak ibaia ia-ia kanalizatu egin du lur-hesiak eraikiz eta behin ibai-baso handiak zirenak murriztu egin ditu egurra ateratzeko eta lurra emankorra aprobetxatzeko. Hori ematen du aditzera Suasa toponimoak –euskaraz Zuhatza ei zena, bidea-ren hurbil kokatua–. Hala ere zenbait gunetan mantendu da ibaiaren jatorrizko ubidea. Gune

horiek bere aniztasun ekologikoa gorde dute eta gaur egun babestuak daude. Halakoa da ibilbide honetan zeharka-tuko dugun Soto de la Muga, non gorde-tzen den igaraba europearra espezie berezia. Ikusgarriak benetan ere urak zizelkatu dituen lurrezko pare-tak ibaiaren eskuin aldean. Peraltara itzulita herriko museo etnografikoa bisitatzeak lurralde honen ikuspegia aberastuko digu.

CasTejon-CorTes trenez

3

peralTa-FalTzes zaldiz

4

Castejón

Cortes

Fontellas

Ribaforada

Tutera

Arlas

Faltzes

Peralta

Gida:

www.renfe.es. Tel: 902 240 202.

Gida:

Yeguado Soto Gil. PeraltanTel: 948 399 015.

Ebro ibaiaren gainetik, Castejonen, igarotzen den

zubitik trena doa. Ibilbidea, ibaiarekin batera egiten du.

Jorg

e Mo

ren

o

Page 13: Nora IV

24 25

Erribera deskubritzeko aproposa da bizikleta. Aukera asko ematen ditu bakoitzaren indarren arabera herriak eta lurrak bisitatzeko. Halaxe propo-

satzen dugu Keiles arroa, Ebroren eskuin aldean, dastatzea. Badugu aukera Via Verde del Tarazo-nica deritzana erabiltzeko. Ibilaldi horrek Tutera eta Tarazona lotzen zituen trenbideak utzitako bidea aprobetxatzen du. Espresuki bizikletaz eta oinez ibiltzeko prestatua dago eta ondo seinalatu-ta gainera. Tuterako intermodal geltokian hasten da eta guztira 22 km ditu. Ebrotik Moncayo aldera doa aldapa goxoan. Beste aukera erroma-tarren galtzadaren gainetiko bidea erabiltzea da, lehengoari zeharkakoa, eta bide batez Ablitas eta Cascante herri xarmantak bisitatzea. Erromata-

rren garaian Cascante zen lurralde honetako hiri nagusia eta handik pasatzen zen Tarraco

eta Asturica lotzen zituen galtzada garrantzitsua. Bizikleta izter artean,

zentzumen guztiak liluratzeko

prest izango ditugu olibadietan tarinek abesten duten musikaz, almendrondoen usain eztiaz edo mahastietako kolore zipriztinduez. Cascante eta Ablitas artean Lor aintzira topatuko dugu non er di-erdian urrezko altxor bat omen baitago.

Bideari heltzeko Martzilla dugu abiapuntu. Nork ez du ezagutzen herriaren gazteluaren soslaia eta Ana de Velasco bere defendatzai-

learen kondaira heroikoa? Azucarera auzotik eta Barranco de los Alamos-tik hel daiteke. Ibaiak, ese-ak egiterakoan, igeltsu-lur eta buztin-lurrezko labar sortzen ditu. Labarrak, inguruan dauden ibai-basoen batera, Erriberako natur altxorrak dira. Antzina gaurko makaldi, lertxundi eta

sahastietan otsoak eta oreinak bizi ziren. Milagro parean, gazte-

luaren az tarnak ditugu, erriparen gainean. Laster Ebrori lotzen zaio Pirinioetako ura. Piraguaz egin ahal da bidea. Edo almadiaz. Mendeetan zehar menditar askok, Echo eta Anso

haranekoek lehenik eta Erronkari eta Zaraitzukoek gero, ibaitik garraiatzen zuten haien basoetako egurra. Jende

ausart haien jitea ibaiertzetan gorde da. Pentsa 1821. urte arte dokumentatzen dela Milagron Aragua ibaiaren euskarazko izena!

–Erga jainkosaren egoitza baita–. Ibarraren herri nafarrak Corella, Cintruenigo eta Fitero dira. Airetik nabarmentzen da, ondo baino hobeto, Corellako hirigune zahar bildua.

Herri horiek mugako herriak dira eta, hori dela eta, milaka gatazka ezagutu zituzten. Baita kontrabandoarekin lotutako mila historia ere: Corella Baiona txiki bat zela esan zen xviii. mendean. Ibarraren bizitza uraren inguruan bira ibili da beti. Aitzinetik soroak urezta -tzeko erreten-sare bat antolatu zen. Ura bil-tzeko aintzirak, bertan estanca deituak, goitik ikusiko ditugu, han-hemenka, herrien hurbil. Fitero herrian monasterio erromanikoa nabar-mentzen da. xvii. mendean fiteroar xumeak herri berri bat saiatu ziren egiten fraideen hatzaparretatik ihes egiteko. Eta azkenik Fiteroko ur termalak. Alhama arabiar izenak esanahi hori dauka. Dena den jendeak Rio mayor deitzen du, oso handia ez izan arren. Ha -la ere ikustekoa da jasa datorrenean.

beste mundutako naturak eraikitako paisai

misteriotsuak oparitzen diz-kigute Errege Bardeek.

MarTzilla-Milagro piraguaz

6 Corella-FiTero helikopteroz

7

abliTas-CasCanTe bizikletaz

5

Ablitas

Cascante

Barillas

Martzilla

Milagro

Alesbes

Informazio gehiago:

www.riberanavarra.com

Gida:

Bizikletak alokatzea www.queilesaventura.com Tel: 661 360 666.

Gida:

www.cieloabiertohelicopteros.com Tel: 948 331 452.

Fitero

Corella

Cintruénigo

Ebro ibaiak meandroak eta txorientzat paradisu naturalak sortzen ditu Tu-teratik hurbil doanean.

Airetik ere ezagutu ahal da Erribe-ra. Globoan ibiltzea esperientzia zoragarria da. Gaur egun badago aukera helikoptero bat kontrata-

tzeko eta txango bat emateko hodei guztien azpitik. Enpresa hori Korellan dugunez, apro-betxatuko dugu Alhama arroa deskubritzeko. Ezker-eskuin haize-erroten bi marra zurik marrazten dute ibarra, bata, Montes de Cier-zo aldean eta bestea Yerga mendi sakratuan

sAntiAgo YAniz

sAn

tiAg

o Y

Aniz

sAn

tiAg

o Y

Aniz

Page 14: Nora IV

26 27

diko distira eta oparotasunetik, oroitzapen xume bat besterik ez izateraino. Burdinak eta lihoak egindako bideak parekatzea arriskutsua da agian, baina parekotasunik balego, euskal emakumeak, ukatu zaion protagonismoa berreskuratuko luke jantzigintzaren arloan. Izan ere, olagizonei beti aitortu izan zaie Euskal Herriko ekonomian izan duten eragina.

Akats larria izan da euskal historiografian pentsa­tzea gure idiosinkrasiaren ezaugarriak iragan hur­bilari lotuta daudela. Lihoaren historia, zehaz ki, gainbehera hasi eta desagertu zen garaian aingu­

ratuta gelditu da. Garai horri gehiegi be giratzeak baztertu egin ditu beste ikerke­

ta ba tzuk, lihoaren munduaz nahikoa

genekielakoan.Aurreiritzirik gabe

hurbiltzen bagara Aro Modernora, berehala konturatuko gara orain arteko ikerketa etnogra­

fikoek emandako irudia­ren oso bestelakoa ageri

zaigula arlo teknikoan, sozialean eta ekonomi­koan. Eta konturatuko ga ­

ra gizarteak guztiz ezohikoak diren baliabideak eta arreta eskaintzen zizkiola lihoari. Dirua eta denbora, garraioa eta erakun­deen laguntza, dena zetorren oinarrizko industria bermatze­ra. Portugaletik 200 kiloko ehunka zakukada linazi ekartzen zituzten itsasontziek euskal portuetara. Gero, linazia auzo galduenetaraino garraiatzen zuten mandazainek. Lihoa ereiteko hainbat lur sail goldatzen ziren. Hor daukagu liho­zuntza mihise bihurtzeko tresneria guztia ere. Eta lihoa beratzeko putzuak. Toponimiak berak ere –Linarri, Lina­zasoro, Liñapotzu...– garbi erakusten digu zenba­terainoko garrantzia izan zuen langintza horrek xvi. mende bukaeran. Hainbeste ezen Gipuzkoako ekonomiaren zutabe bietako bat izatera iritsi bai ­tzen, Ternuako arrantzaren kalterako.

Arrantzaren eta burdinaren oihartzuna duen garai loriatsu hartan, euskal lihogintza, Ipar alde­ko oihal merkatu oparoaren imitazio xumetzat hartzen zen. Alabaina, artisauen langintza horrek indar handia hartu zuen eta, aberastasuna sor­tzearekin batera, Euskal Herriaren irudia aldatu zuen. Gure iraganaren irudia aldatzen duen di ­namika harrigarri horretan, ezustean, emakumea ageri zaigu benetako protagonista.

Euskal Herrian lihoa aipatzen denean, gure amonen argazki horituak eta armairuetan gordetako mihiseak etor­tzen zaizkigu gogora;

betiere, lotsaz bezala erakusten den iraganeko ondare sentimental bati lotuak. Historian adituago direnek, ordea, badute ikertzeko beste bide bat: aspaldiko margoak. Margo horietan ageri diren emakumeek harro eta kokin erakus­ten dituzte burua estaltzeko erabili ohi zituzten lihozko burutxeta tenteak. Lekuen ara­bera, burutxeta ezberdinak ageri dira. Bestalde, hor ditugu lihoaren nekeak eta penak erakusten dituzten iruleen argazkiak. Hiru mendeko tartea dago irudi horien artean. xvi. mendeko margoe­tan ageri diren emakumeek itxura eta janzkera dotorea dute, harrotasunez betea. xx. mendeko argazkietakoek, aldiz, irudi etsitua ematen dute, gainbehera doan kultura baten seinale. Garai batetik bestera dagoen aldeak zentzugabea diru­di, irudiak okerreko denboran baleude bezala.

Zer misterio gordetzen dute xx. mendeko eus­kal irule etsituen irudiek, hiru mende lehenago, harro eta pozik, lihozko burutxeta ikusgarriak luzitzen zituzten emakume haien ondoan?

Konparazio horrek, beharbada, bideren bat zabalduko digu euskal lihogintza ulertzeko, aspal­

26

LIHOAGure historian

izan duen lekuaren bila

EuskAL LIHOArEn GArAI OpArOAk

t Jose Antonio AspiAzu

Emakumeen eskuetan zegoen euskal lihogintza. Be-rari zegokion ereitea, biltzea

eta gainerako langintza.

"La

his

tori

a d

esco

no

cida

deL

Lin

o va

sco".

Page 15: Nora IV

29

Gure iraganaren irudia alda tzen duen dinamika harrigarri horretan, ezustean, emakumea ageri zaigu

protagonista. Emakumeak hartzen du aurrea linazia bere eskuetara iristen den unetik. Emakumeari dagokio li hoa ereitea, biltzea eta gainerako langintza guztia. Ez ordea, ezkon tza ko arreoa presta­tzeko bakarrik, merkatuan saltzeko

baizik. Oihalak eho, inguruko azoke­tan saldu eta merkatuan eragina izaten

zuen emakumeen lan horrek. Merkatariak ermitetara joaten ziren serorak ikustera, alar­

gunak eta neskazaharrak bisitatzera, jakiteko zer­nolako oihal piezak egiten ari ziren. Eta elkarren lehian ibiltzen ziren gero, zeinek oihalik ederrena eskuratuko, geroxeago prezio onean saldu ahal izateko. Mihisegileek mugak ezartzen zituzten, baina mugak ezartzeko, produktua maneiatu eta kontrolatu beharra zegoen hain zuzen. Horrega­tik, merkatua kontrolatzean, euskal emakumeak boterea eta eragin soziala areagotu zituen.

Euskal emakumeek, gizartean baztertuta egon arren, euren eragina handitzea lortu zuten lihoaren kontrolari esker. Eta lihoa Euskal Herriaren mandatari bikaina izan zen. Askotan uste izaten dugu gure arbasoak arropa eskasez janzten zirela eta inportazioko jantzi garestiak aberatsen kontua direla. Uste horri, baina, bestelako errealitate bat kontrajarri behar zaio. Izan ere, euskal oihalgin­

tzak, barneko premiak asetzeaz gain, kanpoko merkatuetan ere bazuen eragina. Harrokerian jausteko beldurrik gabe, esan daiteke euskal oihala globalizatuta zegoela. Mantelina izan zen produk­turik ezagunena, emakumeek burua estaltzeko erabili ohi zuten mihise fina. Merkatariek Iberiako eta Ameriketako merkatuetan saltzen zuten. Eta Gipuzkoak, Estatu frantziarrean oihalak saltzeko baimena eskatu zionean erregeari, eskubide horren benetako mezua gelditu zen agerian: oihal hitzaren ordez, mantelina jarri zuten, beatilla gaztelaniaz.

29

EmAkumEAk EtA LIHOArEn GLObALIzAzIOA

OIHALEn mErkAtuA

Lihoarekin eginiko izarak oso latzak ziren. Burukoak

tente-tente zeramatzaten.

Lihoa lantzea nekatsua zen. Bildu eta gero, uretan sartu, kardatu eta ardatzez

eta gorez, haria egiten zuten.

"La

his

tori

a d

esco

no

cida

deL

Lin

o va

sco".

Page 16: Nora IV

30

Kontrastez beteriko herrialdea da Nafarroa. Paisaiari dagokionez ere bai. Iparraldeko baso berdeetatik, hegoaldeko basamortura. Arguedasen, Erriberan, Bardeetako parkeko atea da Yugoko Andre Mariaren baseliza. Iraileko lehenengo igandean erromeria egiten dute.

O l ibondoak, p inuak eta aman ­daondoak . Azken horiek, lorez jantzita agertzen dira neguaren

az ken egunetan, egun horietako eguzkiaren indarrari esker. Hori da Yugoko Andre Maria baselizaren inguruko paisaia, Arguedasen. Herriko gunerik garaiena da, 491 metrora.

Tradizioak dio baseliza egin zuten toki berean Yugoko Andre Maria

ager tu z i t za io la , 1089. urtean, herriko

mainguari. Herritarrek ez zioten sinetsi, eta, ondorioz, birjinarengana itzuli, eta

hark hanka sendatu zion. Egungo eraikina –aurretik bertze bat bazela uste da– xvii. mendekoa da. Pedro Arrese arkitektoaren agindupean hasi ziren egiten, 1620. urtean. Pedro Agirrek jarraitu zituen lanak, 1677tik aurrera. Hiru erretaula daude baselizaren barruan. Eta eraikinaren ondoan, aterpe bat. Eguneko lehen ordu lasaietan txorien kantua baino ez da entzuten baselizaren inguruan. Egurrezko begiratokitik Bardea Zuria ikus dezake bisitariak. Hainbat bide ateratzen da handik. Haurrentzat prestatu dute tokia, halaber, parke batekin, eta han bazkaltzeko edo askaltzeko tokia ere bada.

Nola heldu: Valtierra eta Arguedas herrien artean hasten da Yugoko Andre Mariaren baselizarantz igotzen den errepidea. 5 kilometroko bidea da; azken kilometro eta erdian errepidea estutu egiten da. Aparkalekua dago baselizaren ondoan. oiNez heldu: Oinez ere igo daiteke Arguedasetik. Urtero, lasterketa egiten dute herrian baselizaraino. zer ikusi eta NoN egiN lo: Mendia zulatu eta etxe bi la­katutako kobazuloak daude Val ­tierran. Bertan egin daiteke lo. Tel: 948 84 32 25.

Bide gida

saN Pedro haitzaGobiaranGo

San Pedro haitza ezezaguna bezain aparta da. Arabako Boveda eta Burgosko Villalba de Losa udalerrien artean altxatzen baita, oharkabean igaro daiteke erraz-erraz. Tontor apal eta umila izanagatik ere, hamaika altxor deskubritzeko aitzakia emango digu.

San Martin de Losa herriko eliza inguruan dagoen iturrian hasiko dugu ibilbidea. Mendebalderantz hasiko gara eta,

dorretxe baten ondotik igaro eta berehala, hego­mendebalderantz jarraituko dugu. Bihurgune batera iritsita, ezkerretik segitu eta burdinazko ate batera helduko gara. Hura zeharkatu eta, Escabrosoko parajean gaindi, aurrera egingo dugu Aedo baselizaraino iritsi arte. Pista nagusitik jarraituko dugu ondoren, ibarrean gora.

Hala, behialako bideei eutsita –baita goratasuna hartuta ere– mendilerroaren

gainaldera iritsiko gara. Metro batzuk hegoaldera egingo dugu gainaldean eta basa­pista batekin egingo dugu topo. Pistan ezkerrera eginez, ekialdera joko dugu. Larre batzuen artetik segituko dugu gero, aurrez aurre San Sebastian haitza dugula. Uneoro

Losa ibarrera begira, haren erpin geodesikora iritsiko gara. Amildegia gogaide,

lepo batera iritsiko gara gero. Harresi bat zeharkatuko dugu

han eta, norabideari eutsita, San Pedroraino daraman azken igoerari aurre egingo diogu. Erpin geodesikoa eta

postontzia daude gailurrean.

datuak:Denbora: 2 ordu 45 mi ­nutu (joan­etorria)Zailtasuna: erraza.Desnibela: 300 m.Altuera: Risca de San Pedro, 978 m.

Harpeek bertikalean egiten dute bidea, goitik behera beti. Horrela, arkeologoek pausoz pauso egin zuten behera Donamartiriko Gaztelu muinoan, leize-zulo bat zegoela uste zuten tokian hiru kausitu zituzten arte: Isturitze, Otsozelaia eta Erberua.

Isturitze koba­zuloa esploratu dugu au rre ­na.1895ean aurkitutako ondare arkeologiko izugarriak harritu gaitu batetik, eta erosioari

aurre egin dioten estalaktitek eta estalagmitek bestetik. Deigarriak dira, halaber, leize honen proportzio erraldoi eta kolore beroak.

Hortik Otsozelaia kobazulora egin dugu salto, bertako galeriek obra artistiko natural bat osatzen dutela frogatzeko. Ez zuten alferrik milurtekoetan zehar urak zizelkatutako harrizko katedrala bataiatu. Lehen bi harpe hauetan Neanderthalak eta Cro­Magnonak bizi izan ziren aspaldi,

70.000 lanabes, pintura, eta grabatuk baieztatzen duten gisan. Gune guztiz estrategikoa zen kokapen hori Pirinioen oinetan. Horregatik sartu zaigu hi ­rugarren leizera abiatzeko grina. Ezin, ordea. Be ­hinola oso indartsua izan zen Donamartiri ibaiak okupatzen ditu bertako galeriak. Atzera egin behar,

beraz, gizakiaren historiaren 80.000 urteetako arrastoak grabatuz, eta sarreran dagoen museo arkeologikoan sartu­irten bat eginez. Produktu etniko eta mineralak aurkituko

ditugu bertan, baita Otsozelaia baserriko sotoko ekoizpen zainduak ere. Gazteluko

muinoko sorpresa kutxa horretan leize­zulo batek beste bat ezkutatzen du.

Nola heldu: Hazparretik hurbil daude kokatuta. Behobiako mugan A­63 autobidea hartu behar dugu eta 6. irteeran jalgi, Baiona eta Paue lotzen dituen A­64 autobidean sartuz. Bertan, 3. irteeratik Hazparneruntz egin eta Hazparnetik Donamartirira joango gara. Bertan topatuko ditugu hiru leizeak.iNformazioa:Tel: 0033 559 296 472. Web: www.grottes­isturitz.comMartxotik azarora irekia dago.Bisitaren prezioa: 6,80

Bide gida

Testua: Josean Gil

Bide gida

hir

u norabide

Yugoko aNdre mariaTestua: Edurne Elizondo

gazteluko leizeakTestua: Sustrai Colina

Joseba Arrizabalaga

ren baseliza

ondarea mendia familiarra

Arguedas

YugokoAndre Mariarenbaseliza

B A R D E A K

Landarregiak

Lim

asek

o

errek

a

Barra

L

EBRO IBAIA

Tutera

Mayor

ibaia

Valtierra

San Martinde Losa

VillalambrúsFresnode Losa

San Sebastian

Aedo ermita

San Pedro

470

Izturitze

Donamartiri

Donostiri

Lekuine

Kolorotz

Apairi

Garralda

Isturitze etaOtsozelaiako

harpeak

Arb

ibaia

an

e

za

Lahara

Mazarola

Joseba Arrizabalaga