Nora V

16
NO R A NO R A E USKAL H E RRIA 05. zenbakia . 2008ko ekaina . 2.50 ! hiru norabide Elhuarre arroilan barna .Garaioko bira . Kalamuako lubakiak LAKUAK Inguru misteriotsuak ezpatadantza . 6 herri dantza batean Faisaien uhartea . bakea egin zuten lekua Euskara bidaide . Arabako Iruña-Veleia

description

Nora V

Transcript of Nora V

  • NORANORAEUSKAL HERRIA05. zenbakia . 2008ko ekaina . 2.50 !

    hiru norabideElhuarre arroilan barna .Garaioko bira . Kalamuako lubakiak

    LAKUAKInguru misteriotsuak

    ezpatadantza. 6 herri dantza batean Faisaien uhartea.bakea egin zuten lekuaEuskara bidaide.Arabako Irua-Veleia

  • 3

    3 norabideKalamua edo Max mendiko lubakiak, Elhuarreko Arroila eta Garaioko bira. 4Egileak: Mikel Arrizabalaga, Sustrai Colina eta Josean Gil.

    NORANORAEUSKAL HERRIA

    080820202626

    04

    06

    08

    20

    26

    30

    Bitakora

    Lakuak ditut maite, bereziki txikiak. Magia berezia dute eta bertako urek, ispilu bihurtuz, segurtasuna eskaintzen digute. Bidaiaren erdian beharrezko pausalekua izan daiteke lakutxo hori, ibiltari nekatuarentzako saria. Hemen ditugun lakuetatik Pirinioetako txiki horiek ditut gustuko, ibon deituriko lakutxo intimo horiek; horietako baten ertzean jarrita, udako arrats eder

    batean, bat egiten duzu naturarekin, baikortasun sentsazioa ernetzen zaizu barrutik. Kanpora bidaiatzen dudan bakoitzean beti saiatzen naiz laku batera inguratzen.

    Batzuk beldurgarriak ere badira, Hungariako Balaton lakua esate baterako (bertan nengoela, txalupatxo batean, mareatuta amaitu nuen). AEBetan, Virginian, inor joaten ez zen bat aurkitu nuen eta arratsaldero bainatzen nintzen bertan: bazirudien norbaitek opari eder bat egiten zidala. Uda batez, Suediako iparraldean, bertako lagun batzuek etxea utzi zidaten, aldamenean laku eder bat neukala. Han inork ez zuen arrantzarik egiten eta nik, afaria behar nuenean, kanabera bota lakura eta minutu bat baino lehen perka eder bat harrapatua nuen. Pare bat hartu eta, afaldu ostean, bertan bainatzen nintzen: paradisua.

    Joxemari Iturralde

    ZuZendaritZa eta erredakZioaJavier Pascual.

    [email protected] Ortega.

    [email protected]. 94 416 94 30. Fax. 94 416 69 76.

    Epalza kalea, 8. 4. 48007 Bilbao. koordinaZioa

    Jess M. Prez [email protected]

    diseinua eta maketaZioaEdorta Urrutia eta Aurkene Etxebarria.

    administraZioaAne Robles.

    [email protected].

    Martin Ugalde Kultur Parkea. 20140 Andoain.Tel. 943 30 43 41. Fax. 943 59 01 72.

    [email protected]

    IRAGARRI.Martin Ugalde Kultur Parkea. 20140 Andoain.

    Tel. 943 30 35 [email protected]

    puBliZitateaBixen Larraeta - Jon Sarasola.

    [email protected] HERRIA ALDIZKARIA.

    Martin Ugalde Kultur Parkea. 20140 Andoain.Tel. 943 31 32 09. Fax. 943 31 31 29.

    ediZioaBIHOTZ BEGIAK S.L.

    Gudarien etorbidea, s/g. 20140 Andoain.

    Inprimaketa: Leitzaran - Fotomekanika: ZYMALege Gordailua: SS-94-2008 - ISSN: 1888-413X

    Azaleko argazkia: Olandinako aintzira. Joseba del Villar.

    bihotz begietanSurflaria Donostian.4Egilea: Santiago Yaniz

    euskara bidaideIrua-Veleiako erromatar hiriak hamaika ezusteko eman ditu azkenaldion. Bere aztarnategian euskal historia eta, bereziki, euskararen historia errotik aldatuko bide duten arrastoak ageri dira.4Testua: Alberto Barandiaran. Argazkiak: Oscar Fernandez.

    LakuakInguru misteriotsuak izan dira mende luzetan zehar gure aintzira eta urmaelak. Pertsonak ahalik eta gehien urrundu izan dira, beldurraren beldurrez. Gaur egun, ostera, ur paisaia horiek gure geografiako harribitxi apalak bilakatu dira.4Testua: Mikel Estonba. Argazkiak: Santiago Yaniz eta Joseba del Villar.

    6 ezpatadantzaEzpata-dantza euskal errepertorioko dantza nagusietako bat da. Hala ere, Europako bazter askotan tankera horretako dantza moduak gorde dituzte. Antzina eduki zuten esangura argitara ematen ahaleginduko gara. 4Testua: Juan Antonio Urbeltz. Argazkiak: Santiago Yaniz.

    Faisaien uharteaBada gurean uharte imio bat historia liburuetan hizki larriez idazten dutena: Faisaien uhartea. Bidasoako bokalean datza eta bertan izenpetu zuten Frantziak eta Espainiak Piriniotako Bakea. 4Testua: Raimon portell.

  • 4 5

    Olatuaren gOial-

    dean, aparra lehertu

    berritan. behealdean,

    aurrekO uhinak

    lagatakO bits eta

    hOndar arrastOak

    nahastean. eta

    erdian, gaztea bere

    surf OhOlean zutik,

    ur azalean bere bidea

    gOldatzen eta ziztu

    bizian aurrerantz

    labaintzen. natura

    basatiaren Oldarra-

    ren gainean zama-

    lkatuz pertsOnak,

    une batez, jainkO txiki

    bihurtzen dira.

    bihotz begietan

    a Santiago Yaniz

  • Irua-Veleia irudimenaren betau-rrekoekin ikusten da ondoen. Gasteiz ondoan gaude. Biloda herritik dator bidea. Labore

    soroen artean igotzen den aldapa-txoaren amaieran, sarrera xumea igaro

    eta gero, zelai zabala, soil, biluzi ageri da: Irua-Veleiako aztarnategia da. Bisitariak

    ez du zutabe dorikorik edo jainkosen irudiekin apaindutako kapitelik ikusiko. Ez dago akueduktorik, ez dago antzoki baten harmailarik. Antzinako Euskal Herriko hiririk garrantzitsuenetakoa orube honetan zegoen, baina hemen ez dago museo ikusgarririk, edo bitxi sorta distiratsurik. Hemen, oraindik, dena dago gure azpian, norbaitek argitara noiz aterako zain. Horregatik, irudimenezko bidaia da Arabako inguru berezi honetan egin daitekeen esker onekoena.

    Arkeologoek ondo dakite aspaldiko eraikinen hondarrak dauden tokietan, lurraren kolorea nabartu egiten dela, eta,

    airetik ateratako argazkiei esker, II. mendeko hiria-ren benetako neurria zirriborratu ahal izan dute. Irua-Veleiak, goitik, Zadorra ibaiak besarkatzen

    duen lur mutur harroa ematen du, penintsula txiki bat; lautada eta Gorbeiako magalen arte-ko igarobidea zaintzen duen bastioia.

    Hemen kokatzen lehenak karistiarrak izan ziren, eta erromatarrak iritsi zirenean, ohi-tura nahasketa gertatu zen noski. Etxeetako

    zolapeetan, jaio berrien hezurrak azaldu dira, eta, ondoan, ikatz puskak. Iruako biztanleek etxe barruan lurperatzen zituzten umeak, eta

    sutondotik hartutako ilintiak jartzen zizkie-

    ten ondoan, beroa ziurtatzeko. Etxeko sua babesarekin lotzen zuten karistiarrek.

    Aztarnategian urte asko daramatzate lanean, baina, aspaldi honetan, Veleia ezaguna egin da 2006an azaleratu ziren idazku-nengatik. Ehunka dira, eta zeramika eta hezurretan grabatuak daude. Arduradunek uste dute garrantzia ikaragarria dutela,

    gure iragan ilunaren gainean argi pixka bat eman dezaketelako, baina aztertzen ari dira oraindik.

    Idazkun horietako batean Pompeya Valentina zegoen idatzita, eta etxe bati izen horixe jarri zioten arkeologoek: Domus Pompeya Valentina. Demagun badakigula etxe honetakoak zirela Irua-Veleiako familia boteretsuenetakoak. Hain ahaldunak, etxean bertan eskola moduko gela bat antolatu zutela. Badakigu Erromako familia handiek irakasleak ekartzen zituztela urrunetik, erromatar kulturaren transmisioa ziurtatzeko; eta badakigu garai hartan, hau da, Kristo ondoko II. edo III. mendean, Egipto zela Erroma osoko kultur gune distiratsuena. Bada,

    hain zuzen ere, eskolak emateko erabiltzen zen gelan agertu dira zeramika puska horiek, eta bertan daude idatzita hieroglifikoak, izenak, esaldi solteak. Arkeologoek uste dute ikasleek arbel gisa erabili zituztela zeramikak. Uste dute idazkun horiek deszifratu eta egiaztatuz gero, benetako entziklopedia zabal dezakegula.

    Baina lehen orria irakurtzen ari dira oraindik, benetakoa ote den jakin nahian. Urteak beharko dituzte azkenera iristeko. Oraingoz, Irua-Veleia bisitatzeko onena burua libre ekartzea da. Gorbeia-tik jaisten den haizeari aurre eginez, irudimenari hegalak ematea. Hemen, domus bat; hor ostatua. Han, soldaduen barrakoiak; harago, tenplu bat

    6 7

    eusk

    ara bidaide

    Irua-Veleiako azternategian etxeak (domus) eta mosaikoak agerian laga dituzte. Sarre-ran bertan bisita-riak informazio zehatza dauka.

    eta gero, zelai zabala, soil, biluzi ageri da: Irua-Veleiako aztarnategia da. Bisitariak

    garrantzitsuenetakoa orube honetan zegoen, baina hemen ez

    dauden tokietan, lurraren kolorea nabartu egiten dela, eta,

    Iraultza baten aurrean ote

    Irua-Veleiako azken aurkikuntzak 2006koak dira. Prentsako berriek kalbario bat, hainbat hieroglifiko, eta, batez ere, euskarazko hitzak agertu zirela zabaldu zuten: edan, ian, geure ata zutan Aztarnategiaren lan batzordeetan Euskaltzaindiko eta EHUko kide ezagunak zeuden, baina harrigarria zen kristautasuna espero baino lehenago zabaldu zela aurkitzea; ez sinesteko modukoa, II. mendeko euskara idatzia topatzea. Filologoak, harriduratik eta zoramenetik, mesfidantzara igaro ziren oso tarte txikian. Dudak bata bestearen atzetik kateatzen zirela esan zuten EHUko katedradunek; aurkikuntza berriek, benetako iraultza eragin zezaketela euskararen historian eta euskal hizkuntzalaritzan. Idazkunen benazkotasuna eta erabilitako metodoa ez da inoiz argi eta garbi salatu, baina frogak zientzialarien esku uzteko deiak etengabeak izan dira. Urta-rrilean adituen taldea osatu da Arabako Foru Diputazioaren ekimenez, aurkikuntzak aztertzeko. Emaitza uda baino lehen jakinaraziko dute.

    t Alberto bArAndiArAn a oscAr FernAndez

    Irua-VeleIaIrudImenezko bIdaIa erromatarren lurretan

    Nola heldu: Biloda Gasteiztik 10 kilometrotara dago. Gas-teiztik atera Langraizerantz eta Irua Okatik abiatzen da bigarren mailako errepidea Bilodaraino.Bisitaldia: Aztarnategia bisi-tatzeko hitzordua eskatu: 945 40 30 44 / 652 720 947.Informazioa: www.veleia.com.Erromatar jokoak: Irailean, aztarnategian erromatar jokoak egiten dira. Zer ikusi: Mendoza dorretxea, Trespondeko Erdi Aroko zubia eta Santa Catalina lorategi botanikoa.

    Bidaia-gida

    Arabako erromatar sasoiko hiriak gure

    historiaren pasarte ugari argi ditzake.

    IRUA-VELEIA

  • t Mikel e

    ston

    ba

    LAKUAKLAKUA

    Guardiako antzira. Santiago Yaniz.

    ING

    UR

    U M

    ISTER

    IOT

    SUA

    K

  • 11

    ra eramango gaitu. Kanasillos, Arnaia eta Itoleta tontorrak inguratzen dituen bidetik, Itoletako lepora iritsiko gara. Bertatik, belarrezko gailurre-riari jarraitu eta, laster, Ezkaurreko tontorraren azpian dagoen ordekara iritsiko gara. Leku horretan aurkituko dugu Euskal Herriko glaziar jatorriko urmael bakarra: Ezkaurreko aintzira edo iboia. Leku benetan zoragarrian dago ain-tzira: Ezkaurreko harkaitzaren oinetan, larre berdez inguratutako urmael txikia eta aurrez aurre, Espelungako tontorra eta amildegia. Ibilaldia bukatzeko hainbat aukera daude. Igo garen bide beretik itzul gaitezke Izabara edo, bestela, GR-11 zidorra hartzerakoan bazter utzi dugun Berroetako pistatik

    11

    EZKAURREKO AINTZIRA

    Ibilbidea hasteko, Belabarzeko ibaiaren ondotik igotzen den pistatik ekingo diogu, Belabarzeko ateak izeneko arroilara iritsi arte. Arroilan sartu baino lehen, eskuinean, zubi bat aurkituko dugu; hura zeharkatu eta Berroetako haranean sartuko gara. Izabatik abiatu eta aurreneko pausoetan hariztia izango dugu bidelagun tarteka badira ametz ilaundunak ere, baina altuera irabazten goazen eran, Pirinioetako pagadia joango da hariztiaren lekua hartzen eta izei zuri bakan batzuk ere agertuko dira. Eskertzekoa da pagoen itzal oparoa. Berroetako pista kilometro ba-tzuetan jarraitu eta gero, GR-11 zeharkaldiaren markak aurkituko ditugu, erreka zeharkatzeko aginduz. Bide horrek Arrigorrietako gailurreria-

    10

    BelengoBelengoBelengoBelengoBelengoBelengoAma BirAma BirAma BirAma BirjinajinajinajinajinajinaAma BirjinaAma BirAma BirjinaAma Bir

    iieetttaatattat mmeennddiaaKaadaxiloaadaxiloKaadaxiloK aa

    1.1.1.76769

    EzkaurreEzkaurreEzkaurreEzkaurre

    Ezk

    Ezk

    Ezkaa

    BelabarzeBelabarzeBelabarze erreka

    Vera

    l i

    baia

    ral

    iba

    ia

    r

    ZurZurizaa

    NA-13

    7

    Ur masak izendatzeko hitz ugari erabili ohi da. Baina, zer adierazten du bakoitzak? Guztiak ur geldien ingurune urtarrak dira. Aintzirak edo lakuak, ordea, ur eremu iraunkor eta sakonak dira, eta hondoan ez da landare garaturik hazten. Sakonera dela-

    eta, azaleko ura udan berotzen den arren, sakonekoa urte osoan hotz mantentzen da eta horrek bertako bizidun komunitateak baldintzatu egiten ditu. Presa bidez lortu-tako urtegiei ere, laku edo aintzira esaten zaie. Urmaelak, berriz, aintzirak baino sako-

    nera txikiagoko ur geldiak dira. Hori dela eta, ur masa osoaren tenperatura berdina da eta landareek sustraiak bota ditzakete hondoan. Esan daiteke, uraren eta lehorra-ren arteko elkarrekintzak baldintzaturiko ur geldien eremuak direla urmaelak.

    Laku, aintzira, urmael... zer dira?

    Gaur egun, jakin badakigu zertan datzan inguru horien garrantzia. Paisaiaren ikuspegi-tik duten balioaz gain, ikuspegi ekologikotik benetako altxorrak dira. Alde batetik, eginkizun garrantzitsua betetzen dute uraren zikloan eta uholdeen erregulazioan. Eta bestetik, emankor-tasun handiko ekosistemak direnez, bizidun komunitate ugari eta askotarikoak bizi dira haietan. Hori hala izanik ere, denbora askoan leku osasungaitz modura hartu izan dira eta, ondorioz, ur-ingurune asko lehortu egin dira. Zorionez, azken urteetan, ekosistema hauekiko mentalitatea aldatzen hasi da. Gaur egun, ur-ingurune ugari legez babestuta daude eta, are-ago, kasu batzutan, bulldozerrak ere ikusi izan ditugu laku batzuk berreskuratzeko lanetan.

    Natura kontserbatzeko, lehenik eta behin, ezagu-tu eta maitatu egin behar da. Bide horretan, hainbat aintzira, laku eta urmael ezagutzeko gonbidapena egingo dugu segidan; inguru horien edertasunaz jabeturik, lagundu dezagun, bada, gure natur onda-rearen gune garrantzitsu horrek iraun dezan.

    Udaberriko oporrak ziren. Lagun batzuk Izaban elkartu ginen Erronkariko txokoak ezagutzeko asmoz. Ostiralean, Burgiko arroilatik txango bat

    egitea erabaki genuen. Goiz zen artean Sasiko ordokira iritsi ginenean. Eguzki esnatu berriaren azpian behe lainoa, isiltasuna eta ordokiaren erdian bi urmael isilak. Ametsezko paisaia iruditu zitzaigun, ipuin batekoa, baina ez, han zegoen, gure begien aurrean. Izan ere, Joaquin Araujo natura-lista ospetsuak esan bezala, ura duen paisaia beti paisaiago iruditzen zaigu. Miguel Unamuno idazleak ere paisaiaren arima ura dela adierazi zuen. Eta herriak ere horrela ulertu du betidanik; hori dela-eta, uraren erresuma txiki horiek miste-rioaren espazioak dira, lamien kokagune, muns-troen paisaia. Gure arbasoek ondo zekiten leku horiek bereziak zirela eta elezahar edo kondairen bidez eman zioten aparteko izaera. Ura nagusi den txokoetan bizitza agerian da eta, argiaren arabera, lekua bera aldatzen doa. Urmaelen misterioa.

    San

    tiag

    o Y

    aniz

    San

    tiag

    o Y

    aniz

    San

    tiag

    o Y

    aniz

    JoSe

    ba d

    el V

    illa

    r

    Santiago Yaniz

    Erronkari ibarreko bazter batean Ezkau-rreko aintzira dago,

    bake bila dabilen bisitariaren zain.

  • 12 13

    leku horretako azala. Haren hegoaldera bene-tan paisaia ederra bistaratzen da: urmaela eta mahastien atzealdean, muino batean, Guardia hiribildua bere harresi eta guzti, eta, haren gibe-lean, Kantauri mendikate harro eta ikusgarria. Carravalseca urmaela inguratu eta urmaelaren goialdetik doan bidetik, errepidera iritsiko gara ostera. Lehengo bideari jarraiki, El Prao de la Paul urmaeleko presara iritsiko gara berriro. Presa zeharkatu eta urmaela inguratzen duen bidetik Guardiako kiroldegira doan pistara aterako gara.

    GESALTZAKO GATZAGAKETA KAIZEDOKO AINTZIRA

    Acreko San Joan komentuko aparkalekuaren ezkerrean bide bat abiatzen da. Bide horretatik ekingo diogu ibiliari. Gesaltza-Aanako gatzaga ospetsuak erromatarren garaitik ustiatu izan dira gatza ekoizteko baratze hauek inguratzen ditu zidorrak. Bidean hainbat argibide-taula daude, inguruko ikuspegi naturalari, historikoari eta eko-nomikoari buruzko informazioarekin.

    12 13

    jaitsi. Beste aukera bat da GR-11 xendari jarraitu eta Ezkaurreko gailurrera igotzea. Gailurretik, Abizondoko leporaino jaitsi beharko dugu eta hortik Argibielako mendatera. Hirugarren auke-ra, Ezkaurreko aintziratik Veral ibaira jaistea da. Horretarako, Ezkaurreko amildegitik jaisten den pista hartu beharko dugu. Azken aukera hori duzue guztien artean laburrena, baina jaitsiera aldapa handikoa da, tarte txikian 700 metrotako desnibela jaitsi behar baita.

    GUARDIAKO URMAELAK

    Guardiako Paseo Berritik abiatu eta azpiko kiroldegirantz joko dugu. Hortik, pista zuzen batek El Prao de la Paul izeneko ureztatze-urmaeleraino eramango gaitu. Uraren ingurura iristean, urmaela inguratzen duen bidea hartuko dugu ezkerrerantz. Duela gutxi eraiki dute urmael hori, eta naturalizazio-prozesu azkarra ari da izaten; horri esker, uretako landaredi

    trinkoa eta ur-hegaztien komunitate anitz eta aberatsa bizi da gaur egun urmaelaren

    inguruan. Urmaelaren ondotik jarrai-tuko dugu presara iritsi arte. Behin presan gaudela, ezkerrerantz abiatzen den bidea hartuko dugu, errepidera iri-tsi arte. Hori zeharkatu eta ezkerrerantz

    jarraituko dugu, eskuinean pista bat aurki-tu arte. Pistari jarraituz, Carralogrooko urmael endorreikoa agertuko da laster gure azpian. Urmael horrek inguru horretako gainerako urtegiek baino sakonera handiagoa dauka eta horregatik udan gehiago kostatzen zaio lehor-

    tzea. Horri esker, iparraldeko ertzean lezkadi trinko bat garatu da eta ur-hegaztien komunitate interesgarria ikus liteke bertan. Negu aldean, gainera, ez da batere zaila hegazti igerilari eta murgilariak urmaelean gora eta behera ikustea. Aurrera jarraituz, malda jaitsi eta ezkerrean, Musco urmael endorreikoa aurkituko dugu. Lehengoratze-fasean dago gaur egun urmael hori. Pistatik jarraituko dugu eta Carravalseca urmaelera iritsiko gara laster. Udan, urmaela lehortzen den heinean, ura disolbatu egiten da, eta gatzak halako zarakar zuri batez janzten du

    Goian, Las Caas (Viana) aintzira. Alboan, Guardiako Carralogoroo.

    Kokapena | Nafarroako ipar-ekialdean. Huescako mugan. Abiapuntua | Iza-bako sarreran, Izaba izeneko hotelaren ondoan, eskuinaldetik ibaira jaisten den errepideari jarraituko diogu, ibaiaren ondoan dagoen aparkaleku zabal bateraino iritsi arte. Iraupena | 7 ordu. Luzera | 20 km. Desnibela | 900 m. Zailtasuna | Zaila - oso zaila. Garai egokia | Udaberriaren bukaeran, udan eta udazkenaren hasieran. Hezegune-mota | Glaziar jatorriko hezegunea. Ibilbi-dearen beste hainbat aukera | Fenomeno karstikoak, Pirinioetako basoak, Izabako museo etnografikoa, Erronkariko interpretazio zentroa, Erronkariko Gayarre museoa, Burgiko almadiazainen museoa.

    GinsGinsGins

    Rub

    ialg

    aR

    ubia

    lga

    Rub

    ial

    s

    CarCarCarraraCarraCar logroologroo

    El Musco

    El PrEl PrEl Prao deao deao deEl Prao deEl PrEl Prao deEl PrEl Prao deEl Prla Paulaulla Paulla P

    AintzirAintzirakoAma BirAma BirjinajinaAma BirjinaAma Bir

    Somo

    90909077

    Kaizedokoaintziaintzirara

    BasquiuelasBasquiuelasBasquiuelasBasquiuelasBasquiuelasBasquiuelasBasquiuelasBasquiuelas

    Kokapena | Araban. Arabako Errioxan. Abiapuntua | Ibilbidea Guardiako Paseo Berrian hasten da, turismo bulegoaren ondoan, Carnicerias esaten dioten harre-siaren atearen aurrean. Iraupena | 2 - 3 ordu. Luzera | 9 km. Desnibela | Ez dago ia desnibelik. Zailtasuna | Erraza. Garai egokia | Udazkena, negua eta udabe-rria. Hezegune-mota | Endorreikoak eta ureztatze-urmaelak. Ibilbidearen beste hainbat aukera | Guardia herri harresitua, Guardiako museo etnografikoa, La Hoyako historiaurreko herrixka eta museoa, El Villarreko sorginaren trikuharria.

    Santiago Yaniz

    JoSe

    ba d

    el V

    illa

    r

  • 14 15

    mendian, abandonaturiko ofiten harrobi txiki bat beha dezakegu. Ofitak kolore berde iluneko harri magmatikoak dira eta gurean, normalean, diapiro deritzenak agertzen diren lekuetan azaleratzen dira. Bere gogortasuna dela eta, oso harri preziatua da ofita. Hurrengo bidegurutzean, eskuineko bidea hartuko dugu; amezti-artadi baso nahasi eta itxian sartzen da zidorra. Laster Kaizedoko aintzira agertuko da gure oinetan. Euskal Herriko aintzira natural bakarrenetakoa da Kaizedokoa. Hura inguratzen duen bideak ikuspegi paregabea eskainiko digu aintzirara. Bideari jarraituz, aintziraren ertzera jaitsiko gara eta ertzetik jarraituko dugu errepidearekin bat egin arte. Puntu horretan, paisaia zelaitu egiten da eta aintzira poliki-poliki lehorrarekin elkartzen da. Pixkanakako trantsizio horri esker, aintzira hezegune bihurtzen da eta ekosistema aberats horietan garatu ohi diren landaredi-gerriko guz-

    Gatzagen goialdean, gorantz abiatzen den bidetik jarraituko dugu eta laster pista batekin egingo dugu topo. Hemendik aurrera, GR-1 ibilbideari jarraituko diogu. Ozeano Atlantikoa eta Medite-rraneo itsasoa lotzen ditu zidor historiko horrek lautadatik. Gari eta garagar sailez inguraturik segi-tuko dugu, bideak eskuinerantz bihurgune bat egiten duen arte. Puntu horretan, seinale gorriei eta zuriei jarraituz, aurrerantz abiatzen den pista estuago batetik jarraituko dugu. Pare-pareko

    tiak agertzen dira. Landaredi horretan, uretako hegazti espezie ugari bizi da. Errepidean ezkerre-rantz jarraituko dugu, Aintzirako Ama Birjinaren baseliza bisitatzeko. Itzultzeko, ordea, gorantz abiatzen den pistari jarraituko diogu, ezkerrean iturburu gazi txiki bat utzita. Laster, etorri garen pistarekin egingo dugu bat. Gatzagetara iristean, ezkerretik joango gara eta Santa Engraziako itur-buru gazira iritsiko gara. Iturri horretatik edaten dute gatzagek. Hesiaren ondotik doan bideari jarraituz, gatzagen bira amaituko dugu eta Gesal-tzako elizara iritsiko gara.

    SASIKO URMAELAKETA BURGIKO ARROILA

    Ibilbidea hasteko, Ezka ibaiaren gaineko zubia igaro eta ibaiarekin batera abiatuko gara behe-rantz. Borda baten ondotik pasa bezain laster, ezkerreko bideari helduko diogu, maldan gora. Txabalko izeneko iturrira iristean, bideak ezkerrerantz hartzen du bira eta sakan batetik gorantz jarraitzen du Peako mendilerroaren ordokira iritsi arte. Ordokian, eskuinerantz jarraituko dugu Peako Ama Birjinaren ton-torrera iritsi arte. Gain hauxe da mendilerroko punturik gorena. Goitik zoragarria da ikusmira

    Ezka ibaiak Illon eta Peako mendilerroen artean ireki duen arroilara. Erraza izaten da harkaitzetan bizi diren hegaztiak ikus-tea ere, hala nola, sai arreak, sai zuriak, ugatzak, belatzak eta harkaitz-zozoak. Ibilbideari jarraitzeko, atzera egingo dugu eta mendilerroaren goiko aldetik Sasiko ordokiraino jarraituko dugu. Mila metro-tik gorako lautada horretan hiru urmael txiki daude. Bero handiko udetan lehortu egiten dira eta, horregatik, ez da arrainik bizi haietan, bai-na, aldiz, funtsezkoak dira inguruko anfibioak ugal daitezen. Arrabioa, uhandre palmatua eta piriniarra, zuhaitz-igel arrunta, apo lasterkaria eta txantxikua dira, besteak beste, ihi eta ur-galburuen artean arrautzak erruten dituzten anfibioak. Bi urmaelak elkarren ondoan daude, eta haien artean, harrizko etxola txiki batean, iturburu bat dago. Beraz, horixe duzue bazkal-tzeko lekurik aproposena. Indarrak berreskuratu

    Kokapena | Nafarroako ekialdean. Aragoiko mugatik hurbil. Abiapuntua | Burgira iristeko bi aukera dauzkagu. Bat, Esatik Salvatierra de Esca herrira joatea eta handik, Burgira; eta bestea, Irunberritik Nabaskozera joatea eta handik, Coronas mendatetik barna, Burgira. Iraupena | 3 ordu. Luzera | 17 km. Des-nibela | 800 m. Zailtasuna | Ertaina. Garai egokia | Udaberria eta udazkena. Hezegune-mota | Urmael karstikoak. Ibilbidearen beste hainbat aukera | Izabako museo etnografikoa, Erronkariko interpretazio zentroa, Erronkariko Gayarre museoa, Burgiko almadiazainen museoa.

    .423

    Las CorLas CorLas CorLas CorLas Coronasmendatmendatmendatmendateaea

    en de la Pen de la Peaea.29.2944

    950950950950950

    SasiSasi

    NA-214

    NA-13

    7

    naturak itxura anitz eman ohi die gure lakuei. Kaizedo,

    Olandina, eta Ca-rravalseca lekuko.

    Kokapena | Arabako hego-ekialdean. Abiapuntua | Gasteizen N-I errepidea hartu behar da eta Langraitzen atera eta Pobes herrirako norabidea hartu. Handik, Espe-jora doan errepidea hartu eta 8 kilometro igaro ondoren Gesaltzara iritsi. Herrian sartu baino lehen, Acreko San Joan komentura doan errepide estua jarraitu behar da komenturaino. Hura da abiapuntua. Bilbotik etorriz gero, A-68 autopista har liteke eta Pobeseko irteeran utzi. Iraupena | 3 ordu. Luzera | 9-10 km. Desnibela | 150 m. Zailtasuna | Erraza. Garai egokia | Urte osoan. Hezegune-mota | Gatzagak eta hezegune karstiko diapirikoak. Ibilbidearen beste hainbat aukera | Gesaltza herri monumentala eta historikoa, gatzagen ustiakuntza tradizionala, eskualde euro-sibe-riarraren eta mediterraniarraren arteko trantsizioko paisaiak eta basoak, eta diapiro esaten zaien egitura geologikoak eta egitura horrekin lotutako harri-motak.

    JoSeba del Villar

    San

    tiag

    o Y

    aniz

    JoSe

    ba d

    el V

    illa

    r

    San

    tiag

    o Y

    aniz

    Euskal Herriko Laku natural bakarrene-takoa da Kaizedokoa, eta landaredi joriaz inguratuta dago.

  • 16 17

    LAS CAAS URMAELA

    El Bordon hegazti behatokiaren ondoko aparka-lekuan hasiko dugu ibilbidea. Atzera egin eta bide-gurutze batera iristean, ezkerrera hartuko dugu. Urmaelari bira emango diogu, hura inguratzen duen bideari jarraituz. Ur ertzean milazka multzo trinkoa ikusiko dugu eta bertan, ardeido kolonia handi bat. Toki hezetako txori harrapakariak lertxuntxoak, amiltxoriak... dira ardeidoak. Bide horri jarraituz, urmaelaren presara iritsiko gara. Presan daude sakonera handieneko urak eta, horregatik, erraza izaten da hegazti igerilari

    eta murgilariak ikustea. Presa amaitzean, pista utzi eta urmaela inguratzen duen bideari helduko diogu, urmaelaren ertzetan garatzen diren lezka-dietatik hurbil. Bertan, belarria asko zorroztu beharrik gabe entzungo ditugu ingurune horietan

    ondoren, ibiltzeari ekingo diogu berriro. Urmae-letatik ezkerrerantz abiatzen den pista hartuko dugu eta aldapan behera hasten denean, Sasiko bide zaharra hartuko dugu, ezker aldera. Basoan barrena jarraituko dugu Ezka ibaiarekin topo egin arte. Hemendik, ibaiaren arroari jarraituz, Burgiko zubira iritsiko gara berriro.

    AROLAKO URTEGIAEDO IBARDINGO AINTZIRA

    Nafarroa eta Lapurdiren arteko mugan dago Ibardingo lepoa; benta eta merkataritza gune garrantzitsua da. Goiko aparkalekuan utziko dugu autoa eta haren eskuineko pistatik abia-tuko gara. Aldi batez gorantz egin eta gero, Ba-

    tzarlekuko lepora iritsiko gara. Bidegurutze bat aurkituko dugu bertan. Eskuineko bidea auke-ratu eta beherantz abiatuko gara. Batzarlekuko

    trikuharriaren aztarnen ondotik igaroko gara laster. Pistatik beherantz jarraituz, Arolako urtegira iritsiko gara. Merezi du

    urtegi osoa inguratzea, zenbait tokitan ertzeko hariztia eta urak elkartu egi-ten baitira, ibiltariari irudi ederrak eskainiz. Itzultzeko, ordea, Pitarako

    lepoko bidea hartuko dugu. Urtegiaren

    16

    atzealdean, Xoldokogaina eta Manttale mendien artean dago. Hara iristean, hainbat harrespilaren aztarnak aurkituko ditugu eta GR-10 ibilbide luzearekin bat egingo dugu. GRaren seinaleak ezkerrerantz jarraituz, Manttaleko tontorreraino igoko gara. Mendi txiki horrek ikuspegi zabala eta ederra dauka Bidasoa eta Urdazuri ibaien ibarretara. Beraz, paisaia dotoreez gozatzeko aukera ezin hobea izango dugu begien aurrean. Amaitzeko, tontorretik jarraitu eta berehala, Batzarlekuko lepora eramango gaituen bidea aurkituko dugu. Hemendik, hasierako bide berari jarraiki, aparkalekura helduko gara.

    17

    Kokapena | Lapurdiko hego-mendebaldean. Abiapuntua | Ibardineko menda-tea, Nafarroako Bera eta Lapurdiko Urrua herrien artean. Iraupena | 3 ordu. Luzera | 10 km. Desnibela | 300 m.Zailtasuna | Ertaina. Garai egokia | Urte osoa. Hezegune-mota | Urtegi artifiziala. Ibilbidearen beste hainbat aukera | Sarako lezeak, Larrungo trena.

    HerburHerburHerburHerburHerburHerburHerburHerburHerburHerburHerburHerbur

    Kokapena | Nafarroan. Araba eta Errioxako mugatik hurbil. Abiapuntua | Abiapuntura iristeko Bianatik Logroora doan errepidea hartu behar da, eta Nafarroa eta Errioxako mugara iristean, ezkerreko gasolindegiaren ondoko pistatik jarraitu, El Bordon hegazti behatokiaren aparkalekura iritsi arte. Iraupena | 2 ordu. Luzera | Ibilbide osoa 7 km. Urmaela inguratzea 5 km. Desnibela | 20 m. Zailtasuna | Erraza. Garai egokia | Urte osoa. Hezegune-mota | Jatorriz Las Caas urmael endorreikoa zen, baina gaur egun urtegia da. Mediterraneo aldeko ibaiertzeko basoak eta ibar-basoak. Ibilbidearen beste hainbat aukera | El Bordon hegazti behatokia, Done Jakue bidea, Biana herri monumentala eta historikoa, Kantabria muinoko arkeologi aztarnategia.

    Guardiako aintzira sareak hamaika ezusteko gordetzen ditu bere baitan bisitariarentzat.

    Vianako Las Caas aintzira berezko landa-redia agerian daukala.

    JoSe

    ba d

    el V

    illa

    r

    San

    tiag

    o Y

    aniz

  • 18 19

    BIARRITZEKO AINTZIRAK:MOURISCOT ETA MARION

    Mouriscot aintziraren ertzera iristean, aparkale-ku bat aurkituko dugu. Han autoa utzi eta aintzira inguratzeari ekingo diogu. Natura 2000 sarearen barruan dago aintzira; hori dela-eta, berreskura-tzeko eta egokitzeko lanetan ari dira bete-betean. Egitasmo horri esker, hainbat bide egokitu dituzte eta argibide-taulak paratu. Zidor horiei jarraituz, ur-sakonak, azaleko urak, zohikaztegiak, lintzurak, haltzadiak, lizardiak, hariztiak eta pinudiak ikusi ahal izango ditugu. Argibide-taulek, berriz, ingu-ruaren aberastasun ekologikoa ulertzeko aukera eskaintzeaz gain, lekuaren historia eta bilakaera ezagutzen lagunduko digute. Mouriscot ezagutu ondoren, Marion aintziraren ingurura jo dezakegu. Parke naturala egokitu dute han oraindik orain, eta

    eguna osatzeko eta bazkaltzeko leku egokia izan liteke. Hara iristeko hauxe da biderik samurrena: RN-10 errepidera irten eta, Parmeko aireportura heldu baino lehen dagoen biribilgunean, ezkerre-tara hartu. Lac Marion adierazten duen iragarkia ikustean, ezkerretara biratu eta aintzirara iritsiko gara laster. Biarritzeko bihotzean kokatuta dago aintzira txiki hau. Gaur egun, aisial-dirako egokitu dute, baina, aldi berean, balio naturalak gorde ditu eta horregatik merezi du lakua inguratzea eta bere txoko eta paisaiez gozatzea.

    bizi diren txorien kantuak. Bideak pista batekin topo egiten duenean, ezkerre-rantz jarraituko dugu eta laster, Longar eta Perizuelas errekekin egingo dugu

    bat. Erreka horiei esker mantendu da inguruotan Mediterraneoko ibaiertzeko basoa; aukera ezin hobea da, beraz, baso mota hori ezagutzeko. Lizar hostotxikiak, zurzuriak eta makalak hazten direlako

    bereizten da Mediterraneoko ibaiertzeko basoa. Urmaela inguratzeko, hurrengo bidegurutzean ezkerrera joan beharko dugu. Ibilbidea pixka bat luzatzeko, Longar errekaren ondotik jarraitu eta Las Cuevas baselizaraino irits gaitezke. Baselizan bertan, Done Jakue bidea hartu eta ibilbidearen abiapuntura iritsiko gara.

    OLANDINA URMAELA ETA MAEZTUKO ISTILAK

    Izkiko mendien magalean dago Birgarabarren herri kozkorra. Handik ekingo diogu ibilbide honi. Herriko plazatik mendebalderantz abiatuko gara eta aurreneko bidegurutzean eskuinetik jarraituko dugu. Kilometro bat -gutxi gorabehera- ibili ondoren, ezkerrean, labore sailez inguratu-rik, baso txiki bat ikusiko dugu eta haren erdian Olandina urmael diapirikoa. Diapiroak erraz higatzen diren egitura geologikoak dira. Hori dela-eta, diapiroak dauden lekuetan, urez bete-tako sakonuneak agertzen dira oso sarri. Olan-

    dina urmaela da, hain zuzen ere, hezegune mota horren adibiderik esanguratsuene-takoa. Sakonera txikia dauka urmaelak eta zabal-zabala ere ez da, baina ur-landaredi oparoa hazten da bertan.

    Landareak aipatuta, nabarmentzekoa da ur azaleraren zati handi bat nenufar

    zuriz estalita egoten dela. Ipuinetakoa dirudien urmael horretaz gozatu ondoren, errepidera irtengo gara eta paseo atsegina eginez Apinaniz herrira iritsiko gara. San Cristobal mendiaren

    altzoan eraikia, herri zinez dotorea da Apinaniz. Ibilbidea amaitzeko, Maeztu alderantz abiatuko gara, labore sailen artean igarotzen den pistatik. Hala ere, Maeztura iritsi baino lehen, Soloetako Ama Birjinaren baselizaren oinetan, beste istil diapiriko batzuk aurkituko ditugu. Txikiagoak dira horiek Olandinakoaren aldean, baina eduki bere jatorri berbera daukate.

    N-11

    1

    errekaLas Caasurtegia

    VValdearaldear

    ValdearVValdearV

    asasaldearasaldear

    EBEBE ROO

    Olandinako urmaela eta Maeztuko istilak.Kokapena | Arabako Mendian. Abiapuntua | Birgarabarren herritik abiatuko gara. Hara iristeko, Lizarrarako errepidea hartu behar da Gasteizen eta Aza-zeta mendatea igaro. Iraupena | 2 ordu. Luzera | 7 km. Desnibela | 140 m. Zailtasuna | Erraza. Garai egokia | Urte osoa. Hezegune-mota | Urmael kars-tiko diapirikoak. Ibilbidearen beste hainbat aukera | Izkiko parke naturala, Soloetako Ama Birjinaren baseliza erromanikoa (Maeztu).

    1.057AtAtAtAtAtAtAtAtAtAtAtAtAtAtAtAt

    Mouriscoouriscoouriscot

    Kokapena | Lapurdiko ipar-mendebaldean. Abiapuntua | Bi aintzirak Biarritzeko Negresse auzoan daude. Hara iristeko, Parmeko aireportura iritsi baino lehen, Negresse adierazten duen bidegurutzean utzi behar dugu RN-10 errepidea; erre-pidearen azpitik pasa eta gero, Lac Mouriscot iragarpena ikustean, ezkerretara sartu. Iraupena | 2 ordu. Luzera | 3 km. Desnibela | 50 m. Zailtasuna | Erraza. Garai egokia | Urte osoa. Hezegune-mota | Aintzira naturalak. Ibilbidearen beste hainbat aukera | Biarritzeko Itsas Museoa, Angeluko Izadia Parke Ekologikoa.

    Goitik behera, Burgiko Arroila, Guardia eta biarritzeko laku edo ur paisaietako ikuspegiak.

    Bere txikian, aintzira eta urmaelek Bizita-suna eransten diete

    gure txoko askori. Iru-dian, Ezkaurrekoa.

    Santiago Yaniz

    JoSe

    ba d

    el V

    illa

    rSa

    nti

    ago Y

    aniz

    San

    tiag

    o Y

    aniz

    San

    tiag

    o Y

    aniz

  • 21

    Europako zeremonia dantzen artean, tresna edo lanabesen batekin dantza egiten diren multzoaren barruan zehazki, ezpatadantzak dira deigarrienak. Dantza horren presentzia egiaztatzen duten dokumentu ugari aurkitu izan da Erdi Aroan. Aitzitik, antzinako mundutik ez da hainbeste albiste iritsi. Aipu mitiko batzuk, bai, badira: Zeusen jaiotza Kretako Ida mendian; edo Anabasisekoa, non Jenofonte jeneral grezia-rrak gure aldiko IV-V. mendeak zenbait zer-tzelada ematen dituen dantza armadunei buruz (Jenofontek berak eta Antzinaroko egile guztiek pirrikoak esaten diete dantza horiei). Beste idazle greziar batek, Luciano de Samosatak, tratatu oso bat idatzi zuen elkarrizketa moduan. II. mendekoa da Samosata. Dantzari buruz da delako liburuaren izenburua. Idatzian, Lucianok azaltzen du dantzaren bidez gazte greziarrak sasoiko mantentzen zirela borroka egiteko. Hain zen garrantzitsua gaia, dantza eta borroka gauza bera baitziren haren esanetan.

    Baina folkloreari dagokionez, ezpal guztiak ez dira enbor berekoak: milaka orrialde idatzi dira armaren ebidentzia dela-eta, koreografia hauek gerran oinarrituak daudela baiesteko; baina, horiez gain, badira bestelako hipotesi garrantzitsuak ere, dantza horien inguruan dantzan, eta horiek azalpen alternatiboak ema-ten dituzte. Hasteko eta behin, ezpataren jatorri metalurgikoa. Hipotesi horren arabera, Cabiro, Cudete eta beste hainbat kofradia metalurgiko

    20

    zen

    baki

    ta lur 6EZPATADANTZA

    Xemeingo dantzariak ezpatadantza betean Arre-txinagako San Migel ermitaren aurrean.

    t Juan antonio urbeltz a Santiago Yaniz

  • 22 23

    mitikoek dantzatutako dantza armadunekin loturik leudeke ezpatadantzak. Aurreko hipo-tesiaren haritik, eta oinarri mitiko horren erro beretik, espezialista batzuen irudiko meatzari-tzan dute sorburua dantza horiek. Ingalaterra iparraldean zenbait eredu oso barruti estuetan dantzatzen direla arrazoitu dute, uste hori sen-dotzeko. Alegia, meategi bateko galeria estuan irudikatu dituzte meatzariak dantzan. Beste hipotesi batek dio beharbada Erdi Aroko aizto-gile eta ezpatagile gremioen asmakizuna direla.

    Ikusmolde horrek ere badu bere oinarria: hain zuzen, lanbide hauetako gilden artean ematen den elkartzea, ezpatak eskulekutik eta puntatik hartzean gertatzen den kateatzeagatik. Nolanahi dela ere, Errenazimenduko festa liturgikoetan eta jai ospakizunetan oso zabalduak zeuden ezpatadantzak.

    Euskal Herrian, ezpatadantza terminoa generikoa da. Hain modu orokorrean erabili da izendapen hori, Gipuzkoan eta Bizkaian batez ere, zeremonia eta errituetako dantzaren metonimia bihurtu baita, eta ezpatadantzaria terminoa, berriz, dantzari huts bilakatu da, ezpatarekin edo ezpatarik gabe dantzatu. Ezpa-tadantza zeremoniala hainbat lekutan mantendu da; eredu interesgarriak gorde dira gurean. Hiru forma edo egitura dira nabarmentzekoak: lehena, ezpata luzeak eskulekutik eta puntatik helduta bata besteari lotutako dantzariekin. Euskal ere-duak badu Europako antzeko ereduetan ohikoa ez den bereizgarria: ezpata luzeko dantzarien katetik kanpo ere badira dantzari armadunak, sastakai edo dagekin. Bi kasutan, Legazpin eta Xemeinen, ezpaten txirikorda dantzari nagusia-ren lepo inguruan biltzen dute. Lepogabetzea esaten zaio moldaketa horri. Durangoko Meri-naldeko (Bizkaia) dantza pirriko edo borroka-

    dantza ikaragarri ederraren aldaerek osatzen dute hirugarren taldea. Bi dantzari ilara, ezpata edo sableekin armaturik, elkarren aurka aritzen dira dantzan, eraso eta defentsako mugimenduak tar-tekatuz. Dantza guztiek, bai figura-dantzek eta bai arma-dantzek, antzeko kolorea dute. C. Sachsek Dantzaren Historia Unibertsala liburuan zer-tutako pauso luzeko dantzen moldekoak dira; jauzia eta airera egindako ostiko handiak, horiek dira dantza-molde horren ezaugarri nagusienak. Bestalde, dantzari kopuru desberdinarekin egin ohi ziren figura-dantzetan agerian geratzen zen dantzari gazteek herriko nagusien aurrean egin beharreko iniziazio edo erakustaldi kutsua.

    Koreografiaren moldaketak era askotakoak dira. Ezpatekin eta egurrezko astamakilekin armaturik, zortzi dantzari ateratzen dira plazara, martxa baten pausoan desfilatuz. Bandera dara-

    manak ixten du taldea. Aurreko doinu berarekin haizatzen da bandera dantzarien buru gainean (belauniko egoten dira tarte horretan dantza-riak). Jarraian hainbat moldaketa datoz: talde osoak dantzatuak; banaka-banaka, binaka; edo launaka. Ezpatekin egindako dantzak elkarren aurka borrokan aritzeko itxuran; eta makila lodiekin dantzatutako errepika bat. Azken iru-dia ikusgarria da oso, txotxongilo esaten zaiona: dantzari baten heriotza eta berpiztea irudika-tzen duen pantomima. Iurretan, zinta-dantza unibertsalarekin bukatzen dira dantzak.

    Nahiz eta bereizgarriak izan, euskal dantza armadunak Europakoen moldekoak dira: ato-rra eta galtza zuriak, banda gurutzatuak bular eta bizkarraldetik, kaskabilo-kordak zangosa-garretan Jantzi horien zati batzuk agertzen ziren jada zeramika iberiarrean. Baina, bes-

    CorpuS eguneko ezpatadantzaEzpata luzeen bidez txirikordatutako zubia labirinto forma sinplea. Daga dantza baten erakustaldia, borrokarik gabe edo aurkari iku-sezin baten aurka borroka eginez. Corpus eguneko festan dantzatzen zen, edo Gipuzkoako probintziatik igarotzen ziren itzal handiko pertsonak laudatzeko.

    zumarragako ezpatadantzaZubi edo pabilioi baten txirikorda, daga daraman dantzari bakoitze-ko. Daga dantzaren erakustaldia. Aurrekoaren antzekoa da.

    beaSaingo ezpatadantzaAldaera eguneratuenean berreskuratu egin da zubia edo pabilioia. Daga dantzaren erakustaldia, erasoko moldaketekin.

    1. Eskulekuko eta puntako ezpatadantzak lepogabetzearen figura gabe

    1

    2

    3

    Oatiko Corpusa. Seku-lako ikusmina sortu izaten du urtero gipuzkoar herri horretako dantza saioak.

    Prestakuntzak egiten ari dira dantzariak Xemei-nen. Arbola zutik paratu dute Iurretan.

  • 24 25

    teak beste, Ingalaterrako tradizioko morris dances edo dantza moriskoetan, edo Errumaniako calusaritan antzema-

    ten da euskal dantza armadunen europartasun hori. 1907an Cecil J. Sharpek zenbait euskal dantza ezagutu zituen eta harrituta gera-

    tu zen zein antzekoak ziren dantza ingelesekin. Telesforo Aranzadirekin

    mintzatu zen gaiaz, eta Nazioarteko Eusko Ikaskuntzen Aldizkarian pla-

    zaratu zituen bere iritziak. Ingalaterrako kasuan, morisko izendapen hori

    aintzat harturik, dan-tza horiek ikertu izan dituzten espezialis-tak saiatu dira lotura korapilotsu samarrak bilatzen Islamarekin. Baina, kasu honetan, mairu hitza, mairua,

    metafora gisa baliatzen da udaberriko eltxo gogaikarriak ezku-tatzeko. Adibidez, morris dantzetako bat

    zapiekin dantzatzen da: dantzariek dantzaren

    pausoan mugitzen dute zapia, euliak uxatzen ariko balira bezala. Eginkizun sinboliko bera du bandera haizatzeak Durangaldeko dantze-tan. Izan ere, banderak, zapiak eta zaldi edo behorren zurdekin egindako tresnak Ituren eta Zubietako joaldunenak, esaterako horre-tarako izan dira, euliak uxatzeko.

    Gure hipotesien arabera dantza armadunek ez dute gerra-historiekin loturarik. Ondorio horretara iritsita, beraz, pentsatu beharko da armak zerbaiten metafora direla. Eta bai, halaxe dira. Euskaraz ezpata edo ezpatie hitzak, ezpata ez ezik, mandeulia ere esan nahi du, baita haren eztena ere. Lehen taldeko dantzetan, eskulekuko eta puntakoetan, dantzariek aurrera apuntatuz erakusten dituzte dagak, ahoaren eta begien arteko altueran jartzen dituzte eta, ezten meha-txatzaileak nola, hala ibiltzen dituzte biraka. Borroka-dantzen edo dantza pirrikoen aldae-retan, berriz, eraso eta defentsa itxurak egiten dituzte dantzariek, eta halakoetan bi eskuekin hartzen dute ezpata, ezten baten mehatxua irudikatuz. Keinu mehatxatzaile horrez gainera, ezpata ahotik heldu eta ezkerraz hartzea ez da keinu naturala; ezingo litzateke halakorik egin gerrarako ezpata batekin, behatzak edo, areago, esku osoa galtzeko arriskurik gabe. Ikusmolde honen argitan, armaren ebidentziak eragindako nahasmenetik ateratzen dira ezpatadantzak.

    legazpiko ezpatadantzaZubien txirikordatzea ezpata luzeekin. Arrosa deitzen dena osatzen da buruzagiaren lepo inguruan. Arrosa eratzen duen zubiaren gainera jasotzen da buruzagia. Borrokarik gabeko daga-dantzaren erakustaldia, Corpus eguneko dantza bera.

    Xemeingo ezpatadantzaSegizioaren irteera eta maisu-zaharraren dantza. Arrosa osatzen da gaur egun maisu-zaharrak ez du leporik jartzen. Ezpaten hirukiek osatutako zubiaren gainera jasotzen da buruzagia. Daga-dantza baten erakustaldia, maisu-zaharra laguntzen duten bi ezpatatxikien arteko itxurazko borrokarekin.

    durangoko merinaldeko ezpatadantza Borroka-dantzak dira, elkarren aurka dauden bi talderen artekoak. Durangoko Merinaldean dantzatzen dira: Berrizen, Garain, Iurretan, Abadion, Maarian.

    2. Eskulekuko eta puntako ezpatadantzak Lepogabetzearen figurarekin

    4

    5

    6

    Goitik behera, Zu-marraga, Iurreta eta Legazpiko dant-zak. Hurrengo orrial-dean, Garaikoak.

    teak beste, Ingalaterrako tradizioko morris dances edo dantza moriskoetan, edo Errumaniako calusaritan antzema

    ten da euskal dantza armadunen europartasun hori. 1907an Cecil J. Sharpek zenbait euskal dantza ezagutu zituen eta harrituta gera

    tu zen zein antzekoak ziren dantza ingelesekin. Telesforo Aranzadirekin

    mintzatu zen gaiaz, eta Nazioarteko Eusko Ikaskuntzen Aldizkarian pla

    zaratu zituen bere iritziak. Ingalaterrako kasuan, morisko izendapen hori

    aintzat harturik, dan-tza horiek ikertu izan dituzten espezialistak saiatu dira lotura korapilotsu samarrak bilatzen Islamarekin. Baina, kasu honetan, mairu hitza, mairua,

    metafora gisa baliatzen da udaberriko eltxo gogaikarriak ezkutatzeko. Adibidez, morris dantzetako bat

    zapiekin dantzatzen da: dantzariek dantzaren

    Goitik behera, Zu-marraga, Iurreta eta Legazpiko dant-dant-dantzak. Hurrengo orrial-zak. Hurrengo orrial-zak. Hurrengo orrialdean, Garaikoak.

  • 26 27

    Uhartea, ertzetik ia pauso batera, itsasontzi itxurakoa da. Hogei metrotik behera da luze, eta harrizko bloke sendoek ingura-tzen dute. Zaharberritze lanak

    egin zituztenean jarri zituzten harritzar horiek. Uharte alubiala, haren itxura aldatuz joan da Bidasoa hazi den bakoitzeko, eta ia desagertzeko zorian ere egon zen. Belarra eta zuhaitz batzuk hazten dira haren azalean. Erdian, oroimenerako monumentua, 1862an Isabel II.ak eta Napoleon III.ak jasoarazi zuten hura. Oinarrian, bi plaka, gaztelaniaz bat eta frantsesez bestea. Hala diote: MDCLIXeko konferentzien oroimenez. Haien bidez, Felipe IV.ak eta Louis XIV.ak zorioneko hitzarmena adostu eta amaitutzat eman zuten beren bi nazioen arteko gerra zitala.

    Gerra 20 urte luzatu zen, eta Espainiako koroak Portugal eta beste hainbat plaza galdu zituen Europa osoan; Katalunia matxinatu egin zen; altxor-kutxa hutsik geratu zen; Gaztela lur mortu bilakatu zen. Egoeraren larriaz jabeturik, Felipe IV.ak Luis de Haro izendatu zuen, sikiera duintasun amini batez errendizioa emateko. Eta, 1659an, bake hitzarmenerako deialdia egin zen.

    Faisaien uhartea aukeratu zuten hitzordurako bilgune. Bidasoa itsasoratu aurretik ahoa zabal-tzen hasten den tokian dago irlatxoa. Ordura arte Hondarribiarena zen uhartea, baina bi herrialdeek haren gain eskumen partekatua izatea hitzartu zuten. Eta horixe bera gertatu

    26

    Faisaien uhartea, Konpantzia ere esaten ei zaio euskaraz. XVII. mendeko gra-

    batu horrek hitzarmenaren sinadura islatzen du.

    Gipuzkoako Foru AldundiaKultura eta Euskara departamendua

    Gipuzkoako Foru AldundiaKultura eta Euskara departamendua

    FaisaienFaisaienFaisaienFaisaienFaisaienFaisaienFaisaienFaisaienFaisaienFaisaienFaisaienFaisaienFaisaienFaisaienFaisaienFaisaienFaisaienFaisaienFaisaienFaisaienFaisaienuharteauharteauharteauharteauharteauharteauharteauharteauharteauharteauharteauharteauharteauharteauharteauharteauharteauharteauharteauharteauharteauhartea

    Pirinioetako hitzarmena

    t Raimon PoRtell a Santiago Yaniz

  • 2929

    zen ibaiarekin, bi mende geroago, Mugen Hi-tzarmenaren bidez bi herrialdeen arteko muga ibaiaren erdian finkatu zutenean.

    Baina itzul gaitezen 1659ra. Abuztuaren hasie-ran, ertz batetik eta bestetik zubi modukoak egin zituzten uharteraino, ontzi bat bestearekin kateatuz, eta hitzordurako egokitu zuten irla-txoa. Dendak eta trenkadak jaso zituzten, tapi-zak eta brodatuak zintzilikatu, bionboak jarri Astebeteren buruan, On Luis de Haro eta Jules Mazarino kardinala, Frantziako lehen ministroa, han ziren lehenengoz, batzar aretoan. Hirurogei laguneko segizioa eraman zuen bakoitzak. Bien bitartean, ibaiaren hegoaldeko ertzean, 200 zal-dizko zeuden, ezpatak eskuan, eta 1.200 infante, guztiak atezuan. Eta iparraldeko ertzean, 200 mosketari eta zaintzako guardia.

    Hogei saioren buruan, azaroaren 7an, sinatu zuten hitzarmena. Laburbilduz, hitzarmenaren argitan Espainiak Frantziaren esku utzi zuen Artois. Maria Teresa infantaren Felipe IV.aren alaba nagusia eta Louis XIV.a gaztearen arte-ko ezkontza ere hitzartu zuten. Infantak eman beharreko dotea milioi bat ezkututan zehaztu zen. Osorik ordainduz gero, infantak berak eta haren ondorengoek uko egin behar zioten Espainiako tronurako etorkizuneko eskubideei. Dote hori, ordea, utzikeriagatik edo Espainiako altxortegiak hondoa jota zeudelako, ez zen seku-la ordaindu, eta, berrogei urte eskas geroago, Ondorengotza Gerraren ostean, Frantziako monarka bat jesarri zen Espainiako tronuan.

    Eta batzar haietan zehaztu zen, orobat, bi herrialdeen arteko muga Pirinioetako gailu-rretatik igarotzen zela. Madrileko Gorteak Kataluniako Printzerriko eskualde gutxi batzuk galdu zituen hitzarmen horren ondorioz, eta trukean, Flandesko jabegoei eutsi zien. Conflent, Rosell eta Perpinya, azken hori Kataluniako bigarren hiri nagusia garai hartan, Frantziako subiranotasunaren mendera pasa ziren. Kataluniako Gorteetako ordezkaririk ez zen izan negoziazioetan eta, ofizialki, berrogei urte geroago eman zieten hondamendiaren berri.

    Faisaien uharteak izan zuen gerora ere leku-txo bat historian. Sei hilabeteren buruan, bertan entregatu zuten Maria Teresa infanta. Diego Velzquezek apaindu zituen pabilioiak. Ekinean eta ezinean aritu zen, lanaren nekeak-edo hilobira eraman baitzuen. Frantziaren nagusitasuna hasteare-kin batera, Espainiaren Urrezko Mendea azkene-tan zen, baita Austriatarren dinastia eta haien inperio ametsak ere.

    Harriz inguratuta dago gaur egun Faisaien Uhar-

    tea, Bidasoaren erdian.

    Oroitarria dago uhar-tean Hitzarmena gogoratuz. behean, Luis XIV eta Maria Teresa de Austria infantaren arteko ezkontza.

    Gipuzkoako Foru AldundiaKultura eta Euskara departamendua

    Gipuzkoako Foru AldundiaKultura eta Euskara departamendua

  • 30

    Espainiako 1936-39ko gerran Kalamua fronteko lerroa garrantzitsua izan zen eta gerra garaian irekitako lubakiek horren lekuko dira. Gaur egun paraje lasaia da, mendizale askoren ihesbide eta topaleku.

    Bide osoan seinale zuriak eta horiak izango ditugu bidelagun PR-Gi 108 eta 122, eta tarteka ere seinale zurigorriak GR 121 eta 123 . Arrateko santutegiko hotelaren eskuinetik ateratzen den pista hartuko dugu. Berehala errepidea utzi eta pistatik gorantz, eskuinera ateratzen diren bide guztiak utzi eta Txabola Pagola baserrira helduko gara. Pago motzen artean aurrera eginez, bide erosoak Akondia baserrira eramango gaitu eta honen ondoan dagoen San Pedro baselizara.

    Porlanezko pistatik Usartzako atsedenlekura jaitsi eta metro batzuk lehenago, eskuinerako bidea hartuko dugu. Bide horren izenik ezagunenak

    goiko bidea eta haurdunen pasealekua dira. Kalamuako laura heldu aurretik, Eibarko Klub Deportibok egindako hiru iturri aurkituko ditugu, baita aterpea ere. Parez pare dugun maldari ekingo diogu. Azken metroak bete aurretik, Diruzuloko tumuluaren ondotik pasa eta berehala izango gara Euskal Herriko talaiarik onenetakoa bezala hartzen den Kalamua edo Max mendiaren tontorrean.

    Abiapuntura itzultzeko Kalamuako laura jaitsi eta Usartza aldera hartu beharrean, egurrezko seinaleak Arratera 3 kilometro jartzen duen norabideari jarraituko diogu. PR-Gi 122aren seinale zuriak eta horiak jarraitu eta laster egingo dugu bat igotzeko erabili dugun bidearekin.

    Nola heldu: A-8 autobidea hartu eta Eibarko irteeran aterako gara. Amaa auzotik gertu pasa ondoren, Arratera igotzen den errepidea hartuko dugu, Santutegira igotzeko 6 edo 7 bat kilometro beteko ditugularik.datuak:Luzera: 8 km. Zirkularra da.Desnibela: 285 m.Denbora: 2 ordu eta 15 min. Zailtasuna: Erraza

    Bide Gida

    elhuarre arroilaN barnaKakueta eta Holtzarte alde batera utzita, Zuberoak beste hainbat toki ederretan ibiltzeko aukera eskaintzen digu. Gaurkoan, Santa Engraziako elizatik irten eta Elhuarre arroilara abiatuko gara.

    Santa Engraziko eliza aurretik irtengo gara. Bi aldiz eskumara egin, zubi ttipi bat zeharkatu, eta , as fa l tatutako b idearen amaiera atzean utziz, helduko gara oihanean murgilduko gaituen atakara. Agortuta dagoen errekasto bati jarraika, basoaren itzalpean joko dugu aitzina, tarteka agertzen diren mendi magalei buruzko irekidurek aho-zabalik utziko gaituztelarik. Molerseko leize-zulora arribatuko gara.

    Atseden hartu eta Elhuarre arroilaren goiko aldea joko dugu begiz. Nahiko arroila argi eta zabala da, laurehun

    metroko altuerara iristen diren bere hormatzarrek errespetua sartzen badute

    ere. Baina errespetua beldurra ez denez, oihana atzean utzi, eta arroilan barna atzemango dugu bistaren plazera, bide osoan lagun ditugun marka zuri-berdeei jarraiki.

    Arroilatik jalgi, eta San Martingo harritik izabara doan bidea baino

    beherago dagoen muino batean ezkerretara hartu, eta arroilaren eskuinaldeko ibarra gainbegiratuz

    sartuko gara Utziako oihanean. itzalak itzal, ez daukagu galbiderik jada, geroz eta hurbilago ageri den Santa Engraziko elizak itzulia amaitu dugula adierazten baitu.

    Nola heldu: Donostiatik, A-63 autobidea hartu eta 5. irteeran jalgi, A-64 autobidean

    sartuz. Bertan 6. irteeran atera eta Maule aldera hartu. Mauletik 30 ki lometrotara dago Santa Engrazi, bide

    seinaleek bide zehatza erakusten dutelarik.datuak: Luzera: 13 kilometroDesnibela: 950 metroIraupena: 4 orduZailtasuna: ertaina

    Garaio herrixka hustua den arren, bisitari ugari hartzen du, parke bat egokitu delako bertan. Uribarri-Ganboako hezegune artifizialera iristen diren hegazti ugari deskubritzeko aukera ere emango digu paseoak.

    U ribarri Ganboako urtegiaren ertzeko Gara io parkean has iko dugu ibilbidea. Bisitari ugari erakartzen dituen eremu goxo hura Landa eta

    Mendixur herrien artean dago. Maturana herrit ik parkearen sarreraraino iritsiko gara. Lehen aparka lekuan u t z i ko dugu autoa eta, oinez jada, eskuineko

    e rrep idear i ja rra i tuko d iogu Garaio herri zaharreko elizaren kanpai

    hormaraino. Bertan segitzen duen errepidetxoa lagun, hondartza artif izialera jaitsiko gara. Eskuinetik segituko dugu gero; kostaldea inguratuz,

    alegia. Egitura flotagarri luze bati esker, urtegia zeharkatu egingo dugu. Ezkerrera eginda, Azuako ubidera iritsiko gara.

    Ubidea igarota, ezkerrera jo eta Azua herrixkara iritsiko gara. Urtegiko bazterrak lagun, Lubianoko hezegunerantz abiatuko gara astiro-astiro. Laster batean Urizar auzoan izango gara. Presa txiki bat igaro ondoren, gora egin eta pista zabaletik jarraituko dugu. Mendixurko parke ornitologikora heldu aurretik, e z ke r re ra eg in e ta Ga ra ioko hezegunea inguratuz, abiapuntura iritsiko gara.

    Nola heldu: Ozaetatik nahiz Maturanatik iritsiko gara erraz Garaioko

    eskualdeko parkera.datuak:

    Denbora: 2 ordu eta 30 minutu

    Zailtasuna: Erraza

    Luzera: 12 km

    Bide Gida

    Testua: Sustrai Colina

    Bide Gida

    hir

    u norabide

    kalamuako luBakiakTestua: Mikel Arrizabalaga

    Garaioko BiraTestua: Josean Gil

    Joseba del Villar

    mendia familiarra

    Kalamlamlamua

    Gorosta bailaraGorosta bailaraGorosta bailara

    Arrararate baite baite baite bailaralaralara

    Uribarri GanboaGanboategitegiategiategi

    Zadorr

    Gebara

    MaturMaturMatur

    Otazaauzoa

    UrizaUrizaauzoaauzoaauzoa

    urio

    Garaioaio

    LubianoLubianoLubianoLubianoLubianobaso pbaso pbaso pbaso parkea

    rberberberberbe