Nora
description
Transcript of Nora
NORANORAEUSKAL HERRIA
Mugako gotor-lekuak . Oiartzun-go lubaki eremua . errotuluak . Bil-boko kode genetikoa . Euskara bidaide.Trebiñu, Burgos urrun
hiru norabideCañas urmaela . Valparaiso eta Valpuesta . Oztibarre
BASAMORTUKOBIZITZA
13. zenbakia . 2009ko otsaila. 2.50 !
3
3 norabideCañas urmaela, Valparaiso eta Valpuesta eta Oztibarre.4Egileak: Edurne Elizondo, Josean Gil eta Sustrai Colina.
NORANORAEUSKAL HERRIA
060820
04
06
08
20
30
Bitakora
Hilerritzat du basamortua poetak. Lur idor, lur agor. Apenas diren arnasaren aldarri, ez-lekutik ez-lekura, puntu bat infinitorantz nola doazen nomadak. Nora doan ez dakienak galtzeko arriskurik ez duela iruditzen zaie, dunak izkutatzeko direla.
Azken biloraino beztitutako pausoak ikustean, poeta bezain ezjakinak garela jabetzen gara, ordea. Ez daukagu erremediorik egutegiaren arabera bizi garen giza-pizti domestikatuok. Ez zaigu sekula otzen hotz egiten duela desertuan, ahaztu egiten zaigu arropa ez dela soilik hotz-beroari aurre egiteko. Inozoak gu, eguzki galdatan, coca-cola izoztu bati tragoxka kenduz, tea eskatzen duenari begi biak arranpalo so egiten diogunak.
Teak baino leienda gehiago ditu basamortuak. Teek baino leienda gehiago dituzte basamortuek. Desertuaz hitzegitea Munduaz hitzegitea bezalakoxea baita, zentzubakoa, hutsala, hutsa.
Zentzubakotzat eta hutsaltzat jotzen zuen Euskal Herriko lurmortua ezjakinak. Eskerrak, Bardeetara joan, eta poetak esan zion: “ desertu guztiak ez dira, lur idor, lur agor. Badira lur bitxi eta lur biziak ere”.
Sustrai Colina
ZuZendaritZa eta erredakZioaJavier Pascual
[email protected] Ortega
[email protected]. 94 416 94 30. Fax. 94 416 69 76.
Epalza kalea, 8. 4. 48007 Bilbao. koordinaZioa
Jesús M. Pérez [email protected]
diseinua eta maketaZioaAurkene Etxebarria
administraZioaAne Robles
Martin Ugalde Kultur Parkea. 20140 AndoainTel. 943 30 43 41. Fax. 943 59 01 72
IRAGARRIMartin Ugalde Kultur Parkea. 20140 Andoain
Tel. 943 30 35 [email protected]
puBliZitateaZuzendari komertziala:
Bixen Larrañeta - [email protected] arduraduna:
Jon Sarasola - [email protected] HERRIA ALDIZKARIA
Martin Ugalde Kultur Parkea. 20140 AndoainTel. 943 31 32 09. Fax. 943 31 31 29
Edizioa: BIHOTZ BEGIAK S.L. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain Inprimaketa: Leitzaran - Fotomekanika: ZYMA
Lege Gordailua: SS-94-2008 - ISSN: 1888-413X
Azaleko argazkia: Eskorpioia. Joseba del Villar.
bihotz begietanBurulleria plaza (Gasteiz).4Egilea: Sua artxiboa.
euskara bidaideEuskararen eskutik Trebiñun sartuko gara. Gaurko banaketa politiko-administra-tiboak bestela iradokitzen badu ere, aspaldiko lagunak dira konderria eta gure hizkuntza.4Testua: Alberto Barandiaran. Argazkiak: Oscar Fernandez.
basamortuko bizitzaBardeak gure desertua dira, Euskal Herriko bazterrik idorrena. Baina basamortuan bertan ere bizitzak bere bidea urratzen du. Landare eta animalia sorta harriga-rria aurkituko dugu, ongi begiratuz gero.4Testua: Amador Prieto. Argazkiak: Joseba del Villar.
oiartzungo lubaki eremuaEspainiako Armadak XIX. mendearen amaieran Oarsoaldea gotortu zuen, inbasioak saihesteko. Orduko gazteluetara hurbilduko gara. 4Testua: Juan Antonio Saez. Argazkiak: Juan Antonio Saez, Sua artxiboa.
26 bilboko kode genetikoaDendetako errotuluak iragartzeko jaio ziren, baina hiriaz (Bilboz) ere zer esana dute.4Testua: Koldo Atxaga. Argazkiak: Iñaki Caperochipi.
4 5
ArteAri zAbAldu-
tAko leihoA. horixe
pentsAtuko du
bidAiAriAk, GAsteizko
txoko horretAtik
iGArotzerAkoAn,
lehenenGo beGi
kolpeAk erAGindAko
hArridurA GAinditu
etA Gero. ArteA dA,
berez, koloredunA,
txundiGArriA, ede-
rrA, kitzikAGArriA.
bAinA Arte hori
mArGoz jAntzitAko
hormA hutsA besterik
ez dA. leiho ApAlAk
ekArpen itzelA eGiten
dio, Arte bizidun
bilAkA tzen bAitu. etA,
AGiAn, inoiz, AurpeGi-
ren bAt AGertuko dA
leihoko kristAlAren
bestAldeAn, bisitAriA-
ri beGirA, hArriturik.
bihotz begietan
a Sua artxiboa
6 7
Armentiako bentan, Burgos entzun, Trebiñu euskaldun aldarrikatzen duen elastikoa salgai dute barraren atzekaldean. Tartekatuta, Aurrera eta Alaves futbol taldeko argazkiak eta ezkutuak. Kartel batek iragartzen du, euskaraz eta erdaraz, hitzaldi berria, Sasetako kulturgunean: Mendan-diako (Saseta) aztarnategi arkeologikoa: Ayudako goi ibarreko historiaurreko azken ehiztariak. Ehiztariak eta errepideko langileak hamaiketakoa hartzen ari dira. Paperezko ezpainzapietan, Eskerrik asko!
Marauri da Trebiñuko herri tipikoa. Ipar haizeak Gasteiz aldeko bufadak ekartzen ditu. Leihotik zintzilik, sardeskak eta goilarak. Bakardade sentsazioa hotza bezain latza da. Elizan, aspaldian gelditu zen erlojuak 10:20 markatzen du. Han, atzean, Burgosko mendiak. Urrun, baina. Oso urrun.
XVI. mendean eraiki zuen Naxerako Dukeak, bera baitzen Trebiñuko Konderriko nagusia. Antzinako eraikinaren hegaletako bat baino ez dago zutik, baina gorde da jauregian bertan zizelkatuta zegoen lema berezia: “De Rodas vine rodando y con sangre derramada a rozas hize de nada”. Elizaren atarian, beste hau, askoz berriagoa: “De toda palabra ociosa daran los hombres cuenta rigurosa”.
Baina udaletxe atarian, euskararen presentzia nabaria da. Arabako herri askotan dagoena baino handiagoa. Trebiñuko Konderria irakur daiteke atari gainean, eta iragarki ofizial asko elebidun daude.
Udaletxe aurreko plazan, parez pare, Vital Kutxaren eta Caja Rural Burgosen bulegoak.
Herri txiki multzoak osatzen du Trebiñu. Udalerriburua bera eta Argantzun kenduta, Armentiak eta Añastrok baino ez dute ehun biztanleen muga gainditzen. Gainontzekoetan, etxe berrituak eta betiko eraikinak tartekatzen dira. Hainbat etxalde salgai daude. Pezetetan.
K artelek salatzen dute Trebiñuren gaztelartasuna. Baina kartelek baino ez. Burgosko diputazioak hainbat bide moldaketetan jarritako iragarkiak edo N1 errepidean, Argantzun parean, ageri den Casti-
lla y Leon, Provincia de Burgos handi hori. Baina hori baino ez.Trebiñu Konderria ez da Gaztela. Gas
teizko mendatea iragan eta nabarmen ageri diren lur horiek Arabako lautadarenak bezain arabarrak direla. Patata soroak, eta adreilu eta zurezko etxeak; kaskoetan, elurra, eta baso soilduak; mendi bazterretan, euskal toponimoak. Bertakoendako ere, urrun dago Burgos; oso urrun, Leon.
Argantzundik Trebiñura, eta handik Sasetaraino, errepide nagusiak ekialdetik mendebaldera zeharkatzen du eremua. Saseta, gaur egun, herri txikia da, baina garai batez inguruko garrantzitsuenetakoa izan zen. Ebroko ibarrak eta Kantauri itsasoko eskualdeak lotzen zituen merkatal bidearen erdian zegoen
eta, horri esker, Erdi Aroan judu aljama oparoa izan zen Trebiñun. Trebiñu izeneko herrian, hain zuzen ere, Daviden izarren ikurra ikus zitekeen, duela gutxi arte, hainbat etxeren ataritan.
Konderriari izena ematen dion herria da biziena. Bertan dago Manrique Laratarraren jauregia, gaur egun udaletxe bilakatua.
eusk
ara bidaide
Julio Caro Barojak idatzita utzi zuen XVI. mendean, euskararen hegoaldeko muga Lizarraldeko Zufia herri ingurutik Trebiñuraino zihoala. Ikerlariek ondorioz-tatu dute Trebiñun bertan, euskara XVIII. mendearen bigarren erdialdean galdu zela. Esaterako: Jose Miel Barandiaranek 1960an argitaratutako idazki baten arabera, XVIII. mendearen amaieran, Maraurin orain-
dik euskaraz egiten zen.Bertan, eta Saseta herrian, toponimiaren azterketa sako-na egin dute Pedro Uribarre-nak eta Roberto Gonzalez de Viñasprek, eta zerrenda luze samarra atera dute. Adibi-derako hauek: Abarduieta, Aginakorrekea, Arangorria, Bikuaran, Arestegi, Arlu-zerabidea, Iturrigaustia, Lamiturria, Landa-biribila,
Garmaspea, Gutxisoloarra-tia, Latsekozubia, Lopaldaia, Madurakoiturria, Mizorro-tza, Morzalanda, Okaranzu-rieta, Otalarrineta…Ikerketak erakutsi du Sasetan, esate baterako, egungo toponimoen erdiak euskal jatorrikoak direla. Eta erdarazko toponimo
gehienak, aldiz, azken bi mendeotan sortutakoak direla.
t o p o n i m i a a b e r a t s a
t Alberto bArAndiArAn a oscAr Fernández
B u r g o s , u r r u n
TREBIÑU
GASTEIZ
Trebiñun,
eTxeak eli
zaren ingu
ruan mulTzoan baTu
Ta daude, aurreko
orrialdeko argazkian
ikusTen den bezala.
goian, marauriko
eliza, bere erloju
hondaTua agerian
duela, soroak añas
Tron, eTa bideguru
Tzea saseTan. “Unos espinos del balle
de Ulibarrico Arana”MARAURI (1738)
TrEBIÑu
BASAMORTUKOBIZITZA
Basamortua esaten diogu desertuari, eremu hila delakoan. Alta, arretaz
erreparatuz gero, landare eta animalia sorta luzea aurkituko dugu, ber-
tako baldintza latzetara egokituta. Lur mortua bizi-bizi azalduko zaigu.
t AmAdor Prieto a JosebA del VillAr
10 11
de euren bidea urratu duten milaka ardiren ibilerek ere lur lehor horiek moldatzen lagun-du dute.
p a i s a i a b i z i - b i z i a
Ikuspegi arin horretan, edonor jabetuko da paraje liluragarri horien edertasun harriga-rriaz eta, ondorioz, bertara joateko eta ber-tako kolore eta formen ikuskizunaz gozatzeko moduko lekutzat joko dugu. Ez, ordea, bertan bizitzen gelditzeko. Alta, ez da hori toki hila. Milaka bizidun, bertako baldintza gogorretara egokitu ostean, Bardeetan bizi dira. Eremu mortua euren etxe bilakatu dute.
Egia da lurrazala ez dagoela landarez zeha-ro estalita, baina egia da, halaber, basamortu horretan landare-formazio sorta nabarra aur-kituko dugula. Urri-urriak dira zuhaitzak eta zuhaixka altuak. Arte (Quercus ilex), erkametz (Quercus faginea), abaritz (Quercus coccifera) edo Aleppo pinu batzuek (Pinus halepensis) desertu itxurako paisaia honetako lur sail txikiak estaltzen dituzte, batez ere Bardea Beltzean. Lurzoruan gatza metatzen den lekuetan tamarizak (Tamarix canarensis) ere topatuko ditugu.
Baina bertako azaleraren zati handi bat tamai-na txikiko sastrakadiz beteta dago, erromero eta ezkai sailez batez ere, eta lekurik idorrenetan
Eremu mortua. Ez da ia zuhaitzik ikusten eta azaleko landaredi endekatuak, -sastraka txikiak eta belarkarak-, agerian uzten du, nonahi, lur idorra. Horixe da bisi-
taria Bardean barrena lehenengoz dabilenean begien aurrean azalduko zaion irudia. Euskal Herriko hego-ekialdeko mugen ondoko bazter hori da Nafarroako parajerik elkorrena. Euri gutxi egiten du han, urteko batezbestekoa 300 eta 400 milimetro artean dago. Kopuru hori 200 milimetro baino gutxiago balitz, adituek basamortu kategoria aitortuko liokete.
Euri gutxi eta, gainera, uholde-uren bidez hel-tzen dira, bat-batean jausten dira alegia, oldarka
eta denbora gutxian. Horrela, urak lur azaletik isurtzen dira, troka malkartsuetan barrena lur zati txikiak apurtuz eta tatarrez eramanez.
Higadura hori begien bistakoa ez ezik, fotoge-nikoa ere bada. Bisitari oro harritzen da tontor ezagun horien forma ederrekin. Euretarik batzuei izena eman ere egin diete: Castildetie-rra, Rallón, Piskerra… Orain arte esandakoari eguzkiaren presentzia indartsua, alde termikoa –eta ez bakarrik uda eta neguaren artekoa, baita gauaren eta egunaren artekoa ere- eta haizea, ziertzo beldurgarria, erantsi behar zaio.
Baina paisaia harrigarri hori ez da baldintza meteorologikoen ondorio hutsa. Jendartearen jardunak ere zerikusia izan du. Mendez men-
10 11
EBardeetan ugariak dira Espartzu sailak. Eskuinean, ostera, Argioilarra, jatekoa mokoan duela.
12
espartzu sailak nagusitzen dira. Espartzua (Lygeum spartum) belar ezagun eta nahastezina da, bere buruxka iletsuak estaltzen dituen zorro puntazorrotz bitxiari esker. ‘Larre lehor’ horiek, artemisia eta salsola arloak bilakatu izan dira abeltzaintzarako ustiapenaren ondo-rioz. Landare komunitate bitxi horietako izar nagusiak arte-misia belarzuria (Artemisia
herba-alba) eta salsola (salsola vermicu-
lata) dira.
Landa-reek ura eta eguzki argia behar dute, biziko badira. Hori gauza jakina da. Basamortu giroko bazter haue-tan argia parrastaka heltzen zaie eta, ondorioz, bene- tako borroka ur urria lortzeko pizten da. Bizi-rauteko likido ezinbesteko hori erdiestea, hori da gakoa, baina baita ondo erabiltzea ere, alferrik ez galtzea. H o r r e g a t i k , lur elkorretako landare gehienen estrategiek hiru ardatz dauzkate: ura albait arinen biltzea, euri urriak ondo baliatzeko, sustrai luzeen bidez leku hezeeta-raino heltzea eta, ur galerak murrizten dituzten sistemak garatzea. Horietakoak dira, adibidez, orri txikiak, ileak eta arantzak.
Salsolak desertu girora ederki egokitutako landareen ordezkari izan daitezke. Zuhaixka hori metro bat altu izan daiteke eta Chenopo-dium landare multzokoa da, izatez. Eguzkia, beroa eta behin-behineko sikateak ondo jasaten ditu, baita gatzez kutsatutako lurzoruak ere.
Egokitzapen fisiologiko bitxi batzuen bidez lortu du. Salsolak hosto iraunkorrak ditu eta bere abartxoak azal zurixka sarriaz estalita daude. Orriak, txikiak eta mamitsuak, itxura bitxia hartuz doaz zimeldu ahala. Hari zor dio zientzialariek darabilten ‘vermiculata’ izen espezifikoa, ‘vermis’ latindar hitzetik datorrena. ‘Har’ esan nahi du.
i n o r o h a r t u g a b e
Hala ere, basamortu horretan atentzioa gehien emango diguten bizidunak animaliak dira, ornodunak batez ere:
hegaztiak, ugaztunak, arrainak, narrastiak eta anfibioak. Bazter horietan guztiek
daukate ordezkaritza zabala; euretako batzuek, gainera, egun-
doko egokitzapenak egin dituzte bertan bizirik iraun ahal izateko. Beste askotan legez, hegaztiak nabarmentzen dira, seguruenik kasu batzuetan ikusteko errazenak direlako. Zeruari so egin eta, lehenago edo geroago, sai arrea (Gyps fulvus) ikusiko dugu. Edo, agian, arrano beltz dotorea (Aquila chrysaetos).
Adituen kalkuluen arabera, paraje elkor horietan ehunen bat hegazti espeziek egiten dituzte habiak. Estepako hegaztiak ugariak dira: basoilo handia, basoilo txikia, atalarra, hegatxabala, txoriandrea, buztanzuria, kuttu-lioa, txinboa, ganga, ganga azpibeltza… eta baita harrapariak ere. Horien artean nabarmena da gaueko ehiztari bat, tamaina handikoa, hontz handia (Bubo bubo) alegia. Labarretako haitzetan egiten du habia eta bere kantu samurrak, nork bere lurraldea markatzeko egina, parajeotako gaua misterioz jantzi ohi du.
Baina bazter babesgabeotan haztea lortzen duten bizidu-nak non dauden antzema-teko, behatzen ikasi behar dugu, adi-adi egon. Izan ere, an ima l i a horiek guztiek klimaren baldintza latzetatik libratzeko ahaleginean jarduteaz gain, inor ohartu gabe bizi nahi dute, harrapari maltzu-rren baten elikagai ez bihurtzeko.
Basoilo handia (Otis tarda), berbarako, Euskal Herriko hegaztirik handienetakoa da: ia metro biko hego-luzera eduki dezake eta metro bat altu izan daiteke; basoilo arrak 15 kilogramokoak izan daitezke, hegazti batek hegan egiteari utzi beharko liokeen pisutik hurbil. Bada, hegazti hori gure begien aurretik une batean desagertzeko gauza da, non ezkutatu ez dagoen paraje baten erdian egonda ere. Bere lumek inguruaren tonuak
12
Aurreko orrialdean, Gangak, orkideak eta Piskerrako ze-real arloak.
Goian, Erlatxoria mokoan duen ehizakia jateko prest. Behean, basamortuko beste biz-tanle bat, Sai arrea.
14 15
modu sinesgaitzean islatzen dituzte, eta horrela lurrean etzaten direnean ez dago diferentziarik hegaztiaren eta lur azalaren artean. Arriskua oso hurbil denean, orduan altxatuko da, arin-arin, eta korrikaldi labur bat egin ondoren hegal kolpe kementsuz hegan eginez joango da.
Kamuflajean hain aditua izanik, harrigarri egiten zaigu basoiloaren eztei-dantza deigarria: arra itxura dotore eta erakargarriaz janzten da, buztana goian eta abanikoan zabaldurik, hegoak hedatu eta lurretik tatarrez daramatzala eta lepoko aire-zakuak erabat puztuta. Zori-gaitzez, gero eta zailagoa da holakorik ikustea. Gaur egun basoilo handia oso lantzean behin baino ez da Bardean agertzen.
Ez da, haatik, kamuflajearen artista bakarra. Inor ohartu gabe ibiltzea defentsa taktika bihur-tu dutenetako beste bat basoilo txikia (Tretrax tetrax) da. Espezie horretako arra, eztei-sasoian, eztei-jantzi ederrez agertzen da, batez ere lepo beltzean nabarmentzen den iduneko zuri bikoi-tza. Atalarraren (Burhinus oedicnemus) begi eta hanka horiak lumetako tonu arreen oso beste-lakoak dira. Are gaitzagoa izaten da Dunpont hegatxabala (Chersophilus duponti) antzematea, joan den mendeko 80. hamarkadara arte Nafa-rroan aipatu barik zegoen eta.
Baina Bardeetako hegazti guztiak ez dira kolo-re apaletakoak. Horra hor, bestela, argi-oilarra (Upupa epops) bere hegal zuri eta beltzekin eta
bere gandor bereziarekin. Baina lurralde hauetan hegazti koloretsurik nabarmentzen bada, hori, zalantza izpirik gabe, erlatxoria (Merops apiaster) da. Bere lumak hamaika kolorez apainduta dau-de –bular urdina, sabel berdexka, burua kanela bezalakoa, idun horia- eta ikusteko erraza da, batez ere hegan doanean intsektuak jaten. Gehien bat erleak, izenak berak aitortzen duenez.
u r a g a r r a i a t z e a
Hegaztiek, gainerako bizidun guztiek bezalaxe, ura behar dute bizirik irauteko prozesu meta-bolikoak gauzatu ahal izateko. Baina, gainera, asko dira lumak garbitzeko ere erabiltzen duten
espezieak. Lekurik idorrenetan, ordea, bainuak uretan barik hautsetan egiten dituzte. Egia esan, hegaztiek mekanismo eragingarriak garatu dituz-te ezinbesteko likido hori ahal denik eta gehien aurrezteko. Adibidez, iraitz-aparatua gai da ur soberakinak berriz ere erabiltzeko. Luma geruza sarriari esker aire berriztagarriz osatutako ganbe-raz hornitzen dira eta, isolatzaile horren bitartez, hein batean, bero larria saihesten dute.
Eguneroko ura lortzeko bideak desberdinak izaten dira espeziearen arabera. Gehienek elika-gaien bidez erdiesten dute –intsektuak, kimu samurrak…- baina hegazti bihijale hutsak, nor-malean ur gutxiko haziak besterik ez dutenez jaten, ura edateko lekuen premian izaten dira.
14 15
Basamortuetan gus-tura bizi izaten dira Hontza eta eskor-pioia. Bardeetakoa habitat egokia dute.
16 17
Horixe gertatzen zaio gangari (Pterocles alcha-ta). Moko labur, buru txiki, hego luze eta hanka motzeko hegazti horrek uso antza dauka. Bada, haziz baino ez dira elikatzen eta, ondorioz, edate-ko lekuetara sarri-sarri joaten dira. Baina harritu, espezie horrek batez ere kumeak hazteko sasoian harrituko gaitu. Jakina, txitek ere edan beharra daukate eta, habiak edateko tokietatik hurbil ipiniz gero arazoa larriagotu besterik ez luketenez egingo
–adibidez, harraparien lana erraztuko luke-te-, hegazti helduek ura kumeengana
eraman behar izaten dute. Horre-tarako sabelaldeko lumak busti egiten dituzte –likidoa
xurgatzeko eta ondo
gordetzeko egitura berezia daukate- eta bertan garraiatzen dute kumeen ondoraino.
Bardeetan edateko leku horiek artifizial eta txikiak izaten dira, aziendek egarria ase dezaten abeltzainek sortutakoak. Horrek bidea eman du basamortuko faunaren artean arrain batzuk ere aipatzeko: Graells barboa (Barbus graellsi) eta loina (Chondrostoma toxoxtoma), adibidez. Eta anfibioak: uhandreak, igelak eta apoak. Bi nabar-menduko ditugu, apo pikarta (Pelodyte punctatus) eta apo ezproidun arrunta (Pelobates cultripes).
Biak ala biak heldutasunean uretatik nahiko urrun bizi daitezke. Zarata gutxiko espezieak dira eta gauaz gauzatzen dituzte euren zere-gin gehienak. Bigarren apoa gauza da lurrean
zuloak egiteko, bertan ezkutatzeko gero. Jardun horretarako atzeko hanketako ‘ezproi’ –hortik datorkio izena- biak baliatzen ditu.
e h i z t a r i “ h a n d i a k ”
Anfibio txiki hauek bizarra lepoan ibili behar dira, harrapari hegaldun bat agertu zaien begi-ra. Mozoloak (Athene noctua) bere begi handi eta horiekin zelatatzen du gauez, balizko jate-koen bila. Harrapari horren atzaparrek saguak ustekabean harrapa ditzakete, landa-sagua (Mus spretus) esate baterako. Karraskari horrek ur gutxi behar duenez, giro lehorreko bazterretan eroso bizi izaten da.
Narrastien artean ere ehiztari trebeak daude. Animali horiek inguruan giro beroa behar dute zerbaitetan aritzeko, eta, horregatik, paraje sar-goritsuotan erraz eskuratu ohi dute ehizaldiari ekiteko behar duten hozberoa. Suge handiak badira, hala nola eskailera-sugea (Elaphe scalaris), metro eta erdi luze izan daitekeena, edo Mon-tpellierreko sugea (Malpolon monspessulanus) metro bitara hel daitekeena. Laburragoa izanik ere, 60 zentimetro ozta-ozta, Lataste sugegorria (Vipera latasti), bere pozoi ahaltsuari esker, ehiz-tari bikaina da.
Txikiagoak dira saurioak –sugandilak eta muskerrak-, baina euretarik batzuk paisaian erraz nabarmenduko dira euren kolore bizie-
16 17
Aurreko orrialdean, Muskerra eta ehunzangoa. Goian, tarantula, bere habia zaintzen.
18 19
kin. Horixe gertatzen zaio gardatxo (Lacerta lepida) arrari, tanto urdinxkez zikindutako berde kolorekoa, edo sugandila buztangorriari (Acanthodactylus erythrurus). Izen hori zor zaio ar eske diren emeen eta ale gazteen buztanaren koloreari. Espezie biek, gehienbat, ornogabe txikiak jaten dituzte. Hala ere, hezurdurarik
gabeko animali txiki horien artean bada ehiztari bikainen ospeaz jantzitakorik.
Harrapari ñimiño horietarik askok inguruetako bizi-baldintzetara egokitu dira eta, batzuek uda lehorretan urik ez galtzeko sistemak garatu badi-tuzte ere, gauaz ehizatzea nahiago dute, tenpera-turak atseginagoak izaten direlako, izerditzearen
bidez ur gutxiago xahutzen dutelako eta, gainera, harrapakin gehiago izango dutelako zain. Ehun-zangoa (Scolopendra cingulata) aise ezagutuko dugu, hamaika hankei eta azazkal handi bilakatutako barailei esker. Azazkal horiek guruin pozoitsu bati atxikita daude, ehizakientzako arma hilgarria.
Basamortuko beste harrapari bikain bat tarantula da (Lycosa fasciventris). Bere kumeak bizkarrean garraiatzeko ohitura du. Tutu-itxurako habia egin ohi du eta, oharkabean pasatzeko, harrapakinen hondakinez, legarrez eta landare zatiez hesia altxatzen du. Eraikinari sendotasuna emateko zeta eransten dio, zementua bailitzan.
Bitxia kontua, gordelekua horrela apainduz bere harrapari batengandik babesten da. Harrapari hori
eskorpioi horia edo arrunta da (Buthus occitanus). Ehizarako, eskorpioia usaimenaz eta ukimenaz baliatzen da gehien bat, ikusmen eskasagoa du eta. Behin ehizakia non dagoen jakinda, nekez egingo dio ihes bere buztaneko ezten bizkorrari. Ziztada batez pozoi paralizatzailea injektatuko dio.
Hamaika egokitzapen eta trebezia garatu badituzte ere, espezie hauetako asko desager-tzeko arriskuan daude. Guk lagun dezakegu animali eta landareok lurralde elkor hauetako bizilagunak izaten jarrai dezaten. Ondo gogoan hartu behar dugu bisitariak baino ez garela, euren bizimoduak, bizilekuak, berba baten, euren etxea, errespetuz begiratuz. Eboluzioak bere bidea egin dezan inguru kritiko baina interesgarri horietan.
18 19
Leku batzuetan basamortu giroko leku elko-
rrak kontserbazio-balio handiko paisaiatzat
jotzen dituzte. Bardeak ere, berdin. Nafa-
rroako hego-ekialdean daude, Aragoiko
mugan. Bertako ekosistemak bitxiak eta
joriak izanik, landare eta animali espezie
batzuk paregabeak direla aintzat hartuta,
lurralde horiek babes deklarazioa jaso dute.
1987an Natur Erreserba izendatu zituzten
Bardeetako parajerik ikusgarrienetako ba-
tzuk: Eguarasko barrutia, Rincón del Bu eta
Caídas de la Negra. Hamabi urte geroago
Natur Parkea sortu zuten, askoz eremu zaba-
lagoa bilduta, eta 2000. urtean UNESCOk
Biosferaren Erreserba izendatu zuen.
Horiez gain, gaur egun Bardeak Batasuna-
ren intereseko lekua (BIL) dira eta, ondorioz,
Natura 2000 sareko partaide. Sare horrek
Europar Batasuneko habitat eta natur
eremu guztien errepresentazioa bildu nahi
du bere baitan, landare eta animali espezie
interesgarriak tartean.
Dena ez da babesa. Bardeetan NATOk era-
biltzen duen tiro poligonoa ere badago.
bAbestutAko inguruneA
Basamortuko hegaztirik handiena basoilo handia da (ezker aldean). Goian, mozoloa.
20 21
Frantsesak!
1876an, azken gerra karlista amaitu-takoan, espainiar militarren kezkak Pirinioe-tako mugei begira jarri ziren, ustezko frantses inbasioari aurre egiteko asmoz.
Eraso hura saihesteko hamaika gotorleku altxarazi zituzten, nagusienak Iruñean (Ezka-bako San Kristobal), Jaka (Rapitán gotorlekua), Canfranc (fusilari dorre bi, Coll de Ladronesko gotorlekua eta La Sagüetako bateria), Biescas (Santa Elenako gotorlekua) eta Girona (Sant Juliá de Ramís).
Gipuzkoatik ez dira pasako
Mendebaldeko Pirinioen Defentsa Batzor-deak, Antonio Rogí eta Francisco Roldanez osatuta, Gipuzkoan gotorleku andana erai-kitzea beharrezkotzat jo zuen. Euren artean gehien-gehien nabarmentzen ziren Oiartzungo lubaki eremukoak (campo atrin-cherado de Oyarzun).
Lubaki eremua esaten zaio armadako multzo handi bat dabilen alde zabal bati. Bertan elkar defendatzen duten gotor-
lekuak, defentsa txikiagoak, komunikabideak, artilleria parkea, ospitalea, munizio biltegia eta kuartelak daude, besteak beste.
Oiartzun aldean eraiki behar zituzten gotor-lekurik aipagarrienak Guadalupe, San Mar-tzial, Erlaitz, Belitz, Arkale, San Enrike, San Markos eta Txoritokietakoak ziren. Azken bi horiek Donostia eta Pasaiako portuko defen-tsan nabarmenduta zeuden. Guztietarik hiru baino ez zituzten amaitu: San Markos (1888), Txoritokieta (1890) eta Guadalupe (1900).
Erlaitz eraikitzeko lanak 1892an utzi zituzten bertan behera.
Gotorlekuen oinarrian gela gangadunak daude. Metro eta metro eta erdi bitarteko lodiak izanik, hormigoizkoak gainera, har langai tzazko (harri irregula-r rak mor t e -roz i t sats i ta ) h o r m a - b u l a r edo ostikoen
20
zen
baki
ta lur
t Juan antonio Saez
Oiartzungo lubaki eremua
Oarsoaldeko mendietan zortzi gotorleku egin nahi izan zituen Armada espainolak XIX. mendearen akabuan. Hiru gauzatu zituzten eta oraindik ere bertan dira. Oiartzungo lubaki eremua osatzen dute.
G I P U Z K O A
DONOSTIA
San MarkosErlaitz
Txoritokieta
ArkaleBelitz
San Enrike
Guadalupe
GI-3454
GI-3440
N-1
S. Martzial
Gipuzkoako Foru AldundiaKultura eta Euskara departamendua
Sua artxiboa
Errenteriako mendie-tatik, San Markos
gotorlekuak Pasaia babesten du. Alboan,
planoa. Irudi na-gusian, Barbetako bateria fusileriko goiko parapetotik
ikusita. XIX. mendean gotorlekuan egon-dako 'Ordoñez'
kanoien kopiak agertzen dira.
22 23
gainean dautza, gainean harrizko eta lurrezko geruza batek estal-tzen dituela, bi edo hiru metro lodi.
Militarrek XX. mendearen akabuan hustu zituzten gotorlekuok. Harrezke-ro, lekuan lekuko Udalen esku daude: Errenteria (San Markos eta Txoritokie-ta), Hondarribia (Guadalupe) eta Irun (Erlaitz).
San Markos, zaharrena
Urte asko eman zituzten San Markos gotor-lekua eraikitzen. Lehenengo aurreproiektua 1878koa da; azkena, Antonio Rogi eta Fran-cisco Roldan ingeniari militarrek sinatuta,
1884koa. Azken proiektua Luis Nievak disei-natu zuen (1888).
Denetara 250 soldatu hartu behar zituen gaz-teluak bere baitan, atal bitan banatuta, goikoa eta behekoa, eta zortzi metro zabal zen luba-
narro edo hobi batez eta kanpoko parapetoaz (bide estalia) inguratuta.
Sarbideko tunela, lubanarroaren gaineko zubia eta ate nagusia zeharkatu ondoren, bisitaria atarira helduko da eta, bertatik, arma-patiora. ‘Obra Alta’ –goiko oina- esaten zioten goiko atalera igotzeko, galtzada-harrizko arrapala batetik joko dugu. Bertan gotorlekuko alderdirik interesgarrienera sartzeko ateetako bat dago: bateria kasamataduna, behin-behi-nean publikoari itxita. Bateria kasamataduna hamabost gangaz osatutako multzoa da eta bere baitan hamaika kanoirentzako lekua dauka.
Arrapalaren goialdetik golako kuartelaren gaineko fusileriako parapetora iritsiko gara. Ber-tatik, eskailera batetik, behatokira (fusileriako goiko parapetoa) igoko gara. Han barbetako bateria eta bere bost kanoiak miretsiko ditugu, baita ibar osoko paisaiak ere.
Arma-patioan, beheko oinean (Obra Baja) zeharreko ibilaldiari ekingo diogu. Alderdi
horretan gotorlekuak 1885-1895 hamarkadan zeukan itxura berritu dute. Hor daude, tamaina naturalean egindako erreprodukzioen bidez, bost kanoi, hiru obus, sei metrailadore eta garai hartako hamaika soldadu. Tunel bitatik lubanarro babesetara (caponeras) iritsiko gara. Lubanarrora bertara ere atera daiteke babes horietako batetik.
Gotorleku nagusiaz gain, San Markos bi bateria osagarriz hornitu zuten, Barrakoietakoa eta Kuta-rrokoa hain zuzen, behar zen unean kanpainako artilleriak erabil zitzan.
Berehala gelditu zen San Markos zaharkitua eta, horregatik, behin-behineko kuartel, bolbo-rategi, alanbre-hesi biltegi eta presondegi militar gisa erabili zuten.
Txoritokieta: txikiena
Txoritokietako gotorlekua gauzatu zituzten hiruretatik ttipiena da. Azken proiektua
Gipuzkoako Foru AldundiaKultura eta Euskara departamendua
Gipuzkoako Foru AldundiaKultura eta Euskara departamendua
Donostiatik abiatuz gero, AP-8
autopistatik joko dugu Irunerantz
(doako zatia da), Pasaia Antxoko aterabi-
deraino. Bertatik ‘San Markos gotorlekua’
kartelei kasu eginez aise helduko gara.
Astelehenetan gotorlekua itxita dago.
Gobernadorearen eta ofizialen gela
zaharretan Aldura jatetxea egokitu dute
(tel: 943522271). Bere jantoki erreserba-
tuetako bat golako lubanarro-babesaren
zati baten dago. Tabernak arma-patioko
terrazako mahaiak zerbitzatzen ditu.
Kutarroko bateriara joateko oinezko
bidea San Markosera heldu baina
ehunka metro batzuk lehenago dago.
Atearen aurrean, ostera, Barrakoietako
bateria aurkituko dugu.
Txoritokieta mendia erraz ezagutuko
dugu tontorreko komunikazio antena
handia dela medio. Bertara heltzeko erre-
pidetik beherantz hasiko gara. Eskuinean
Kutarrorako bidea topatuko dugu eta,
aurrerago eta ezkerrean, Txoritokietako
errepidea azalduko zaigu. Batzuetan
ibilgailuentzat itxita egoten da.
Gotorlekua eta bateria osagarria
ikusi eta gero, Guadalupeko gaztelurantz
jai tsiko gara. Horretarako GI-3440 erre-
pidetik Lezorantz jo eta gero Jaizkibel
mendirantz segi. Guadalupeko gotorlekua
normalean itxita egoten da. Hala ere,
inguratzen duen bidea oinez egin dezake-
gu eta bertatik bide estalia, lubanarroa,
saihets-babeserako bateriak, kanoi-zuloak
eta Kalbarioko bateria ikusiko ditugu.
Erlaitzeko gotorlekuko obra zaharretara
joan nahi izanez gero -haitzean egindako
indusketa handiak besterik ez dago ber-
tan-, Oiartzuneraino helduko gara GI-2134
errepidetik baina herrira sartu orduko
Irunerantz jarraituko dugu. “Ingelesaren
gaztelua” edo ‘Aireko palazioa’ dioen bide-
banatzea ikustean (GI-3454) bertatik joko
dugu eta 12 kilometro egingo ditugu.
TXANGORIK BAI?
Armada espainolak XX. mendearen amaieran hustu
zituen gotorlekuok, baita lekuan lekuko
udalen esku laga ere.Sua artxiboa
Juan antonio Saez
Juan antonio Saez
Juan antonio Saez
Goian, San Markose-ko fusileriako parape-
toa eta arma-patioa, eta bolbora biltegia.
Alboan, Txorito-kietako eraikinak
eta, erdian, barruko hobi edo lubanarroa.
Hiruretan txikiena da Txoritokietako gotor-lekua. Goian, bertako kuartela, barruko patioa azotearen er-dian duela, eta eraikin osoaren planoa.
24 25
(1888) Luis Nieva ingeniari milita-
rrak osatu zuen. Bere baitan, Txorito-
kietak zazpi kanoi eta 60 soldaduko goarnizioa har zezakeen.
Lehenenengo-lehenengo, gurutze formako eraikinean sartutako hiru bateriak bisitatuko ditugu. Bertaraino heltzeko gotorlekuko atea-ren aurrean dauden gezi-leihoetara joko dugu. Eskuinean baterietara, bolborategira eta beste gela batzuetara daraman tunela dago.
Gero barruko lubanarro edo hobira jaitsiko gara, bertatik oinplano pentagonaleko kuarte-leko sarbidea aurkitzeko. Eraikin horretako azotea gezi-lehiodunera ere igoko gara, bisita merezi du eta.
Barruko lubanarroko bazter batean, saihets-babeseko bateriara eta kanpoko lubanera irteteko atea topatuko dugu. Merezi du (lan-daretzaz garbi egonez gero) lubanarro osoari buelta ematea. Gotorlekutik ateratzerakoan, ez ahaztu ibilitako hobia kanpotik ere ikustea, baita bateria osagarria ere.
Guadalupe: Alerik bikainena
Guadalupeko Ama gotorlekua Juan Roca ingeniari militarrak diseinatu zuen. Oinplano oktogonal irregularra dauka eraikinak, hiru ataletan (Obra) banatuta: Erdikoa, Eskuinekoa eta Ezkerrekoa. Bakoitzak bere munizio eta ordezko piezen biltegiak ditu, baita patioak...
Ezkerreko Atalak barbetako bateriaz eta kasa-matadun bateriaz hornituta dago. Azken horren egitura konplexua da, bederatzi hormigoizko gangaz osatutako hiru solairu ditu eta. Behekoak
120 soldaduri ostatu emateaz gain lubanarroaren babeserako malkar-galeriari segida ematen zion.
Bigarren solairua kuartela zen, 276 soldadu hartzeko gai. Ekialdeko muturrean munizio bilte-gia zeukan. Azkenik, hirugarren solairuan itsasoari begira dagoen 5 kanoiko bateria aurkituko dugu, baita obus bateria bat eta lehorrari begira dagoen beste kanoi bateria bat ere. Ekialdeko muturrean behatoki korazatua atondu zuten, baina egun sarbidea besterik ez dago. Bertan zeuden, halaber, komandantearen egoitza, sukaldea, biltegiak…
Erdiko Atala, hiruretan apalena, lau kanoiko barbetako bateria baino ez zen. Eskuin Atalean, azkenik, artilleria kuartela, obus bateria erdi ehor-tzirik, kosta kanoi biko bateria eta Irun-Hondarri-bia defendatzeko bateriak egokitu zituzten.
Bide estaliak eta lubanarroak hiru atalak ingu-ratzen dituzte. Azken horren defentsarako gezi-leihodun galeria bat eta bost lubanarro-babes atondu zituzten, kanoi-zulo, gezi-leiho, mataka-na, granadak jaurtitzeko zulo, luban, ordezko munizio eta malkar gezi-lehioduneko alde txiki erantsiak eta guzti. Gotorlekuak bateria osagarria ere badauka, Kalbariokoa hain zuzen.
Proiektuaren arabera, Guadalupen 69 artilleria pieza eta 600 soldaduko goarnizioa sartzen zen.
Gipuzkoako Foru AldundiaKultura eta Euskara departamendua
San Markos eta Txoritokieta bisita-riarentzat zabalik egoten dira; Guada-lupe, ordea, itxita.
Sua artxiboa
Juan antonio Saez
Gipuzkoako Foru AldundiaKultura eta Euskara departamendua
Guadalupeko gotorlekuaren irudi bi eta plano zehatza. Ezkerrean, fusileriako parapetoa -500 solda-durentzat- eta hobia. Goian, hobi barruko kanoi-zuloa.
26 27
ibeste orbain batzuekin, ordea, ez dago konponbi-de garbirik. Deustuko Kanala merkantzietarako barruko kaia izateko asmoaz zabaldu zen, bertako ortu eta soroak irentsiz. Orduan Zorrotzaurre penintsula bihurtu zen.
Kaleetan barneratuz, hiriaren garai desberdinen genetika aztert-zeko elementu txikiagoak topa di tzakegu. Arkitekturari atxikitako gehigarri bitxiak dira. Hamaika kolore eta formatako errotuluei
buruz ari naiz. Hauen letretan biztanleen ohi-turak eta ogibideak, asmoak eta fantasiak, bai eta
preferentzia estetikoak ere asma ditzakegu. Bilboko kode genetikoa dendetako errotu-
luetan daukagu, hain zuzen ere.Errotuluak. Tipografiaren parada. Hizkiak festarako jantziak. Kaleak alaitu eta bizitzaz betetzen dituz-ten koadroak. Ezin errotulurik gabeko hiririk imajinatu. Ez behintzat inguru kaletarrari dago-
zaki organikoen antzera, hiriak ere bizi-dunak dira. Sortu, hazi eta etengabeko garapenan bizi diren izateak ditugu. Batzuetan, gure modura, krisialdietan erortzen dira, berriro altxatu eta ibil-
tzen segitzeko. Honen adibide garbia Bilbon aurkitzen dugu. Hiri horrek azken urteotan sekulako birmoldaketari ekin dio, eredu industrialetik zerbitzuen hiri postmodernorako bidean. Aurrera, beti aurrera jo beharrean, Bil-bok ez du iraganera begiratzeko betarik.
Hala ere, ez da bat ere zaila Bilbok bere garapen luzean ibilitakoaren arrastoa topatzea. Bertako toponimian, hirigintzan edo arkitek-
turan iraganeko aipamen piloa aurki dezakegu. Esate baterako, izen propioa duen alde zaharra dauka-gu Bilbon. Gauza bitxia nonbait. Erdi Aroko Zazpi Kaleek eman zioten izena da, Errondatik hasi eta Barrenkale Barrenan bukatu arte. Kuriosoa ere bai Iralabarri auzoaren jatorria, José Iralak
-Harino-Panadera okindegiaren jabeak- emandakoa. XX mende hasiera hartan benetan
proiektu berritzailea izan zen, bai urbanistikoki zein gizarte integrazioaren arloan.
Bilboko mapa bertako hirigintzaren erradiogra-fia gisa erabil dezakegu. Hiriaren hazkundearen urratsak grafikoki ikus daitezke: geometrikoki planifikatutako zabalgunetik, etorkinek beraiek mendi magaletan eraikitako etxadi irregularreta-ra. Zaharrak berrituz, industriak edo meatzaritzak utzitako gune zabaletan interbentzio modernoe-nak loratzen ari dira: Etxebarria parkea, Miribilla auzoa edo Uribitarteko ibarra. Denborak utzitako
26
t Koldo AtxAgA a IñAKI CAperoChIpI
Bilboko kode genetikoa
Plaza Barriko Victor Montes tabernako aurrealdea, antzinako estilokoa. Orrial-deotan lagun, Zazpi Kaleetako beste erro-tulu bi.
28 29
kion bizitasunari uko egin gabe. Dendariek, denboran zehar, hiriko paisaia hornitzen ibili dira oinezkoen arreta jasotzeko asmoz.
Aitzindari zaharrenak non eta Begoñako elizan aurki ditzakegu. XVI. mendean, Kantauri itsa-sotik ibiltzen ziren bilbotar merkatal konpai-niek dirua eman zuten elizaren eraikun tzarako, eta omentzeko, horien marka ikurrak elizako kolometan ipini ziren. Ez da harritzeko gauza, San Mames ‘katedral’ laikoan ere diru-emaileen errotuluak ozen mintzatzen dira Licenciado Poza kale osorako.
XIX. mendeko industrializazioaren ondo-rioz bilbotar burgesiak sekulako gorakada izan zuen. Zazpi Kaleetan eta Abandoko zabalgunean klase dirudunarentzat denda oparoak ugaritu ziren erakusleiho eta errotulu ikusgarriekin.
Tokian mantentzen diren zaharrenak bei-razko errotuluak dira: Artekaleko Sabas edo Plaza Barriko Víctor Montes tabernarena, esate baterako. Garaiko artisauek egindako lanak dira, beiraren atzealdetik pintatuak edo urrezko lami-na distiratsuz apainduak. Tamalez, 1983ko uhol-deek balio handiko ondare komertziala suntsitu zuten, alde zaharrean lehenbiziko solairura arte den-dena uretan murgilduz.
Bilboko ekonomiaren motore zaharra meatzaritza izan bazen ere, oso urriak dira burdinazko errotuluak. Hala eta guztiz ere, La Bilbaina elkartearen eraikinean erakusgarri ederra daukagu: Barandiaran lurrindegiaren errotulu zuri-beltza, Areatzako zubiaren parean. Emiliano Amann arkitektoak berak diseinatutako lana da, 1913ko eraikinean ezin hobeki integratua. Dudarik gabe, tokiaren nortasuna ederki sendotzen duen elementua da, jatorrizko zentzu publizitario hutsa erabat gaindituz. Barandiaran lurrindegiaren idazku-na Bilboren hiri identitatearen parte bilakatu da, dagoeneko.
Bertatik oso urrutira joan gabe, Nossi-Be izoz-tegia daukagu, garai batean kafe erretegia izan zena. Hark erakusten duen errotulua Art Decó estiloaren ordezkari bikaina da. Estilo horrek Bilbon hartu zuen dotorezia sofistikatua Luis Lertxundi diseinugileari zor diogu. Vidrieras de Arte kristaldegiaren sortzaile, Lertxundik izugarrizko lan finak egin zituen, besteak beste, La Bolsa burdindegirako.
Ildo horretatik, denden errotuluen garrantzia-ri buruzko kuriositate bat aipatuko dugu. Bilbo-tarren artean Santa María kaleko Yohn Jauregia ‘La Bolsa’ izenpean ezagutzen da, burdindegi horren antzinako egoitza bertan egon zelako.
Errepublika garaian tipografia aurrerakoiagoa nagusitu zen. Beste behin, estetika gizartearen pentsamoldearen isla. Geometriaz jantzitako forma garbiak dira, tipo zaharrei adio esaten diotenak. Indautxuko Arrieta botikak tipografia ausarta erakusten du zurezko errotuluan. Gisa berean, Zorrotzaurren zimeltzen ari den Arti-ach fabrikakoa. Baina estetika modernoaren alerik politena Cebreiro botikan dugu, Colón de Larreategi kalean. 1936 urterako, punta-puntako tipografia geometrikoa erakusten du.
Dena den, ikurgintza komer-tzialak Bilbori eskaini dion piezarik ikusgarrienetakoa gerra osteko erreakzioak sortu zuen: Deustuko Botikazarreko tigre ikaragarria, alegia. Ibaian gora zetozen barkuen zelataria dugu 1943ko eskultura hori. Zorionez, ‘El Tigre’ produktuen lantegiak aspaldi itxi bazuen ere, markaren ezaugarriak bertan mantendu dira.
Zenbait kasutan, errotuluak hiriko paisaiaren parte bilakatzen dira. Amnesia-ren aurkako bitaminak bailiran, hiriaren memoria fresko man-tentzen dute.
29
Goian, aurreal-deak oso-osorik aurkeztuta. Behean, errotulu bi.
Bilboko kaleetako ikur komertzialen
aukeraketa. Gehienak Indautxun eta
Abandon daude.
LEHENENGOAK BEIRAZKOAK
PUNTA-PUNTAKO TIPOAK
30
Cañas urmaela
Valparaiso eta valpuesta
Oztibarre
hir
u norabide
Nafarroako hezeguneen artean Pitillaskoa da ezagunena, baina hori bezain aparta da Vianako Cañas urmaela. 1987an naturgune izendatu zuten; 1990ean, Hegaztientzako Babes Bereziko Toki; eta 1996tik, Nazioartean Garrantzia duen Eremua da, Ramsar Hitzarmenaren harira.
Vianatik bost minutu eskasera, Cañas u rmae lak hama ika hegazti motarentzako aterpe
eskaintzen du. Nafarroako hezegune garrantzitsuenetako bat da, nahiz eta Pitillaskoak duen oihartzuna ez lortu, orain arte.
Hura bezain garrantz i tsua da, ordea, eta badu berezitasun nabarmen
bat: aniztasun handiko eremua da; espezie bakoitzeko kide anitz ez, baina ezpezie anitz
ikusten ahal dira bertan. Nafarroan dauden lertxun mota guztiek bilatzen dute aterpe Vianako
urmaelan, adibidez.
Urmaelaren ondoan Bordon behatokia dago. Teleskopioen bidez egiten ahal zaie so hegaztiei handik. Urtegia inguratzen duen hiruzpalau kilometroko bidea egin daiteke, halaber, oinez edo bizikletaz. Txakurrek eta zaldiek debekatuta dute hurbiltzea, hegaz t ie i e ragozpen ik ez eragiteko. Negua pasatzera joaten dira hainbat hegazti mota Cañasera (basahateak eta lertxun hauskarak, adibidez), eta bertze hainbatek han egiten dute habia (lertxun hauskarak berak, edo amiltxoriek, bertzeak bertze).
Nola heldu: Cañas urtegira joan nahi duenak Vianatik Logroñora
(Espainia) doan N-111 errepidea hartu behar du. Bizpahiru kilometro eskasera
urtegiaren berri ematen duen seinalea aurkituko du. Bordon behatokiaren
ondoan dagoen aparkalekuan uzten ahal da autoa, eta oinez edo
bizikletaz inguratu urtegia. Bidea laua da. Ibilaldia isiltasunez egitea
komeni da, hegaztiei trabarik ez egiteko. Prismatikoak eramatea
komeni da, halaber, faunaz hobeki gozatu ahal izateko.
Behiala Kantauriren eta Ebroren artean existitu zen erlijio-gunerik garrantzitsuena bisitatuko dugu Valpuestan. Gero, Rasoko gailurrera igota, Valparaisoko natur esparruan murgilduko gara.
Uribarri Gaubean hasiko dugu ibilbidea. Udaletxe ondoan abiatzen den San Martin kalean gora egingo dugu. Herritik
irten bezain pronto, ezkerrera egin eta ortuen artetik igaroko gara. 180 graduko bira egingo dugu segituan, eta maldan gora hasiko alanbre bateraino. Hura zeharkatu eta ekialdeko norabideari eutsita, suabe-suabe Araba eta
Burgosko mugara iritsiko gara. Pistatik irten eta ezkerretik jaitsiko gara Valpuestara alanbre
zahar baten ondoan. Miomako errepidetik segituko dugu eta ur biltegi
bat igaro eta berehala, eskuinetik irteten den basa bidetik joko dugu. Minutu batzuen buruan talaia
batera iritsiko gara, hots, pista printzipalak hego-ekialderanzko norabidea hartzen duenean. Miomara zuzen abiatuko gara: magalez magal hasieran; galsoro bat inguratzen, ondoren. Eskuinera egingo dugu Mioman eta, Real kaletik Astulez herrira doan nekazal bideari helduko diogu. Lepoa deritzon harresira iritsiko gara berehala. Eskuinera jo eta hegoaldera egingo dugu. Soilgune batean, zuzen segitu eta Raso mendiko atakaraino igoko gara. Han goian eskuinera egin eta Raso zapalduko dugu. Alanbrea lagun, hegoalderantz jaisten hasiko gara. Pista nagusiari men eginez, behe-ibarrean sartu eta Valparaisoko San Martin deritzan zelaigunera iritsiko gara. Zelaigunea guztiz zeharkatuta, Uribarrira bidea hartuko dugu.
datuak:Altuera: Raso 1046 mLuzera: 11,5 kmDesnibela: 590 mDenbora: 3 ordu 15 minZailtasuna: errazaNondik: Zaldibar
Nola heldu: Langra i z , Pobes e ta Espejotik igaro ondoren Ur iba r r i (Vi l lanueva ) Gaubeara iritsiko gara
Done Jakue bidea entzutea aski da erromesez oroitzeko. Denok irudikatzen dugu, etxea bizkarrean, mela-mela eginda, hizkuntza arrotzean aterpe eske datorren ibiltaria. Baina denak ez ginenez erromes jaio, Oztibarrera egin eta Done Jakue bidearen zatitxo bat egingo dugu.
Bere izena bezain leku mistikoa da Haranbeltz. Inguruko paisaia ireki eta menditsuek ez dira ezeren jelos. Haranbeltzen fama ez zaio
inguruari zor, ordea, bertan datzan San Nikolas kaperari baizik. Behinola ospitaletzat zeukaten kaskoa, kapera eder bihurtu zuten XI.mendean, inguruan dauden Sala, Etxeberria, Borda, eta Etxeto etxetzarrek kaperaren bilakaeraren testigantza zuzena jaso dutelarik. Bere balio erlijiosoaz gain, erromesen oso gustukoa izan zen urte askoan, lehen estaia erromesen harrerako eta gaua bertan pasa ahal izateko atondua baitzegoen.
Baina gaua bertan pasatzeko inolako intentziorik gabe atera garenez etxetik, Haranbeltzen mistika atzean utzi eta Izurara egin dugu galbiderik gabeko errepidean.
Herri ttiki koxkorra da Izura, Oztibarre bailarako koxkorrena. Bertako ostatuan trago bat hartuz, Haize Berri elkarte nekaezinak egiten duen lanaz mintzatu gara. Marrazkirri erakusketa, hitzaldiak, bertso-saioak, esposizioak... Ahal gutxirekin gauza asko egiten dituzte Haize Berrikoek.
Seinaleei segiz, bidea luzatu dugu Izuratik lekora, Latsagako gaztelua parez-pare agertu zaigun arte. XIII.mendean eraikia, Nafarroako erresumako etxe noblea izan zen. Historia darie etxearen hormatzar eta gotortasunari, irribarrea gure ezpainei. Ez da harritzekoa. Santiagora iritsi gabe, Done Jakue bidea egin dugula pentsatuz abiatu gara etxerantz.
Nola heldu:Donostiatik: A-63a hartu,
eta 5. irteeran jalgi, Donibane Garaziraino
segiz. D-933a hartu Donapauleruntz
eta seinaleak hala agintzean ezkerretara
hartu.
datuak:Kilometroak: 8
Iraupena: 2 orduZailtasuna: erraza
Testua: Josean Gil
Testua: Sustrai Colina
mendia familiarraondarea
Testua: Edurne Elizondo
b i d e g i d a
b i d e g i d a
b i d e g i d a
hegaztiei so egiteko tokia Vianan
haranbeltzetik latsagako gaztelura
Cañasaintzira
Valdearas
EBRO
VianaOion
LOGROÑO
Raso
PeñaRubia
San
Mar
tin
San
Pedr
o
El ColladoRodil
San Martinde Valparaiso
Astúlez
Mioma
Valpuesta
Gurendes
VillanuevaGobiaran
B U R G O S
A R A B A
G O B I A R A N
O Z T I B A R R E
Urria
San NikolasHaranbeltzz
Ostankoa
Uhartehiri
Izura
Arhantsusi
JutsiAzme Arroze