nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK...

52

Transcript of nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK...

Page 1: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko
Page 2: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko
Page 3: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

1

nortzuk garaTXATXILIPURDI ELKARTEA

AED Euskara Elkarteko lantalde izatetik euskarazko aisialdi hezitzailea garatzen duen irabazi asmorik gabeko elkartea izatera igaro ginen 1994an.

1988. urtean hasi ginen udaleku irekiak antolatzen eta ordutik makina bat egitasmo egin ditugu euskaratik eta euskaraz, haur eta gazteen aisia gozagai bihurtzeko eta balio hezitzaileak zabaltzeko.

Txatxilipurdi Elkarteak agente ezberdinekin egiten du lan elkarlanean (administrazio, enpresa, ikastetxe, etab.) baina batez ere herrigintzarekin ditu eraikiak zubiak.

Txatxilipurdik herritar autoeratuen lanean sinisten du eta horren aldeko apustua eginen. Euskara hauspotzeko, haurren eskubideen alde egiteko eta oro har mundu hobe bat izateko herritarrok hartu behar dugu gain gure erantzukizuna, inori itxaron gabe.

Adorez eta atseginez, gurea baita garaipena!

Page 4: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

zertan gabiltzaHaur eta gazteen aisialdian eragiteko asmoarekin hainbat egitasmo ditugu martxan. Arrasate da gure sorlekua eta bertan Udaleku itxiak eta irekiak, Txikilandia gabon parkea, Eguzkilaru, 3 Udal ludoteka eta Gazte Txokoren kudeaketa, Udal Gaztegunearen kudeaketa, Ludoteka ibiltaria, Jostailu truke Merkatua, Arrasatek Hezi ekimena, Guraso.eus webgunea... ditugu martxan

Arrasatetik kanpo ere eragiten dugu hala ere. Aretxabaleta, Eskoriatza eta Zaldibarko Gazte Lekuak kudeatzen ditugu, Oñatiko ludoteka, bertakotze programa eta udalekuak, eta Otxandixoko ludoteka udalekuekin batera. Tailerrak eskaini ditugu Euskal Herriko txoko ezberdinetan, hegoalde zein iparraldean. Guraso talde, hezitzaile eta irakasleentzako tailer, ikastaro eta trebakuntza saioak egin ditugu gai desberdinen inguruan: haurren parte hartzea, kulturartekotasuna, jolasa,...

Herri txiki eta handietan, landa eremuan eta industri hiri handietan, gune euskaldunago zein erdaldunagoetan, guztietara moldatzen jakin izan du gure eskaintza atsegin eta hezitzaileak.

Katalogo honetan jasotzen dugu 2019/2020 ikasturterako gure eskaintza, hala ere, erronka berriei heltzeko gogotsu gaude. Jarri gurekin harremanetan eta zuen beharretara egokituko dugun proposamena egingo dizuegu.

GURE OINARRIAKEuskarazko aisialdi hezitzailea da gure helmuga eta hauek gure oinarriak:

2 aniztasunaparte

hartzea

euskara

kulturartekotasuna

jolasa hezkidetza

natura

inklusioa

harremanak

Page 5: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

aurkibidea

3

1.- Eskaintza berriak............................................................................................. 5or

- Tailerrak - Ikuskizunak - Jolasak

2.- KULTUR ZERBITZUAK............................................................................................ 8 or

- Ikuskizunak - Tailerrak - Jolasak - Haur eta helduek elkarrekin egiteko ekintzak

- Jolas parkeak

3.- Ikastaroak................................................................................................................ 18 or

4.- JOLASTK..............................................................................................................................22 or

5.- EGUTEGIAREN ARABERAKO eskaintza bereziak........ 31 or

7.- GURE PRODUKTUAK.......................................................................................... 39 or

Page 6: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko
Page 7: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

2 ordu

2 hezitzaile

400E

1.- Eskaintza berriak - tailerrakTxatxilipurdin, etengabe ari gara berritzen, horregaitik, aurten ere eskaintza berri batekin gatoz.

5

BASO BIZI

Tailer honetan, haurrek basoan barrena murgiltzeko aukera izango dute bertako bizidunak ezagutuz; lore, landare, intsektu, animalia...

Horrez gain, material ezberdinak erabiliz, babeslekuak sortzen eta morse kodea erabiltzen ere ikasiko dute.

Gure natur inguruetan egin daitezkeen ekintza ezberdinak ezagutzeko aukera paregabea!

Page 8: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

2 ordu

2 hezitzaile

400E

Eskaintza berriak - jolas tailerrak

6

JOLAS ERRALDOIAK

Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko aukera ematen duen jolas tailerra da.

Egurrezko eraikuntza jolasak, harriekin sortutako bikote jolasa, koloretako bloke jolasa, bamboleo erraldoia...

Page 9: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko
Page 10: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

2.- kultur zerbitzuak

IKUSKIZUNAK

Ikuskizunetan Euskal Herriko haur eta gazteei zuzendutako eskaintza daukagu. Ikuskizunen helburu nagusia euskaraz gozatzea eta euskal kultura hedatzea da, betiere heziketa ardatz harturik. Ikuskizunen lan talde bat daukagu martxan ikuskizun berriak sortzeko eta moldatzeko.

JOLAS ETA TAILERRAK

Haurren autonomia, harremanak, euskara eta espazioaren erabileraren sustapena dute oinarri gure tailer eta jolasek. Herri guztietara moldatzen gara baita eskaera berezietara ere. Tailer bakoitza bi hezitzailek gidatzen dute, eta 2 edo 3 ordukoak izan daitezke. Hala ere, behar izanez gero, hezitzaile kopurua eta denbora ere moldatu daiteke.

Era askotako kultur zerbitzuak eskaintzen ditugu, eta proposamen berrietarako ere prest gaude.

HAUR ETA HELDUAK ELKARREKIN BURUTZEKO EKINTZAK

Gurasoei eta haurrei zuzendutako ekintza sorta da, hizkuntzaren transmisioa bultzatzea helburu duena. HonEz gain, familien arteko harremanak (komunikazioa, jolasak...) sustatu nahi dira, helduek eta haurrek elkarrekin gozatu dezaten.

JOLAS PARKEAK

Herri, auzo edota edozein eremutan haur eta gaztetxoendako ekintzen antolakuntza. Puzgarri, tailer, ikuskizun, jolas,... denetariko konbinazioak egin eta bezeroarekin batera diseinatuko da nahi den jolas parkea.

8

Page 11: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

IPUIN KONTAKETA

Ipuin kontalariek balore ezberdinak landuz kontatzen dituzte ipuinak. Beharren eta eskarien araberakoak izaten dirabalioak: hezkidetza, aniztasuna, laguntasuna, euskara, mitologia... Ipuin kontaketa amaitzerakoan haurren sorkuntza tailer bat egiten da.

IKUSKIZUNAK ikuskizunak

9

1 ordu

2 hezitzaile

575E

HAUR BERBENA

MUNDUAN BERBENA

Euskal Herriko haurrak munduan barrena murgilduko ditugu, Munduan Berbena ikuskizun parte hartzailearekin.Munduko jolas, kanta eta dantzez jai giroan gozatzeko berbena paregabea.

575E

2 hezitzaile

1 ordu 15min

Page 12: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

1 ordu 30min

2 hezitzaile

IKUSKIZUNAK

10

KARAOKEA

Euskarazko betiko eta gaurko abestiak abesteko aukera, gorputza mugitzearekin batera giro alai eta dibertigarria sortuz. Haur eta gazteentzako aproposa, denetariko abestiekin adin tarte bakoitzarentzat egokiena aukeratu ahal izateko. Parte hartzaileek kantua aukeratu eta aurkezleen laguntzarekin animatuko da giroa.

575E

DISKO FESTA

Dj emanaldi martxosoa, 2 dinamizatzailez osatua, bata musika jartzen eta bestea haur eta gaztetxoak animatzen, dantza eta jolasen bitartez. Guztira ordu beteko saioa izango da.

575E 2 hezitzaile

1 ordu 30min

Page 13: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

2 ordu

2 hezitzaile

kontsultatu

prezioa

tailerrak

112 hezitzaile

1 ordu 30min

1.- NATUR TAILERRAK: naturako elementu ezberdinak erabiliz eskulan eta tailerrak egiteko aukera ematen du.

- Lorategi tailerra: lorontziak apaindu eta bertan barazkiak

landatzeko aukera.

- Mandala erraldoiak: naturako elementu ezberdinez baliatuz

artelanak sortzeko aukera.

- Harriak margotu: bakoitzaren sormena erabiliz eta kolore

ezberdinetako rotulkiez baliatuz, harriak apaintzeko aukera.

- Txorientzako jan lekua: txorientzako jan lekuak sortuko ditugu.

- Serigrafia: naturako elementuak erabiliz, material ezberdinak

apainduko ditugu (kamiseta, telazko poltsak, karpetak, liburuak...)

- Hostoak margotu: bakoitzaren sormena erabiliz eta kolore

ezberdinetako rotulkiez baliatuz, hostoak apaintzeko aukera.

Haur zein gazteekin egin ahal izateko era guztietako tailerrak eskaintzen ditugu, edozein leku eta ezaugarritara moldatzeko aukerarekin. Tailerrak gaika multzokatuta daude baina guztiak konbinagarriak dira beraien artean.

Page 14: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

tailerrak

12

2.- AURPEGI MARGOKETA: haurrek itxura aldatzeko aukera izango dute bertako hezitzaileek haurrei aurpegia margotzeko aukera eskainiz.

3.- KARTOIAREKIN SORTZEKO TAILERRA: kartoi artean, eraiki itzazu espazio ezberdinak edo egin itzazu zure kartoizko mozorroak. Torloju eta erreminta desberdinak erabiliz, eraiki zure jolasteko lekua.

4.- SUKALDE TAILERRA: bertako osagaiak edo ekologikoak erabiliz, haur eta gazteek taloak, pizzak, irabiakiak, fruta brotxetak etb. egiteko aukera izango dute.

5.- SORMEN TAILERRA: berrerabiltzeko materiala erabiliz egindako eskulanak.

6.- TXAPAK ETA PEGATINAK: haur eta gazteek beraien gustuko irudiekin txapak zein pegatinak sortzeko

aukera izango dute.

Page 15: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

tailerrak

13

2 ordu

2 hezitzaile400E

7.- MOLDATUZ SORTU: buztingintza, etxeko plastilina, arto

malutak, etab. egiteko aukera.

8- KUSTOMIZAZIO TAILERRA: kamisetak, poltsak, karpetak, agendak etb. apaintzeko aukera ematen du tailer honek.

9.- 0-4 GUNEA: 0-4 urte bitarteko haur eta haien gurasoentzako esperimentazio gune bat. Material ezberdinez eginiko jolasen bitartez, esperimentatu eta sortzeko gune bat da. Bertan, area, lurra, sukalde txokoa, argi mahaia eta eraikuntza txokoa daude batik bat.

Page 16: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

2 ordu

2 hezitzaile400E

jolas tailerrak

1.-NATURAREKIN JOLASEAN: naturak eskaintzen dizkigun elementuekin jolastu eta sortu.

2.-KALEKANTOI: kaleko elementuekin jolasean.

3.-GINKANAK * (prezioa kontsultatu)

4.-JOLAS TRADIZIONALAK: betiko jolasak berreskuratuz jolastu. 5.-HERRI KIROLAK: sokatira, txingak, koxkol bilketa etb. guztia haurren neurrira sortutako materialaz.

6.- MUNDUKO JOLASAK: munduko herrialde ezberdinetako jolasak ezagutzeko aukera.

7.- JOLAS KOOPERATIBOAK: elkarrekin eta elkarlanean jolasteko aukera.

8.- MIHI BERO MAHAI JOLAS ERRALDOIA: sexualitatea jolasaren bitartez lantzeko aukera.

Jolas tailer ezberdinak eskaintzen ditugu, kanpoalde zein barne espazioan egin daitezkeenak. Adin tarteka egon ez arren guztiz moldagarriak dira, bai adin tarteka egiteko edota adin tarte ezberdinak nahastu ahal izateko. Tailerrak gaika multzokatuta daude baina guztiak konbinagarriak dira beraien artean, baita aurretik aipaturiko tailerrekin ere, edozein konbinazio egin daiteke.

14

Page 17: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

aldakorra

ekintzaren

arabera

PREZIOA:

KONTSULTATU

haur eta helduak elkarrekin burutzeko ekintzak

1.-EUSKARAZKO KANTU ETA JOLASEN IKASTAROA: betiko zein gaur egungo kanta eta jolasak, denon artean disfrutatzeko.

2.-FAMILIA IRTEERAK: xede ezberdineko familia irteerak antolatzen ditugu.

3.-JOLAS PARKEAK: heldu eta haurrek batera gozatzeko jolas parkeak.

OHARRA: aipatutako hauez gain bestelako tailerrak ere familian burutu daitezke.

Ekintza mota hauek familian burutzeko ekintza aproposak dira. Euskara ardatz, familian ondo pasatzeko aukera eskainiz, jolas zein ekintza ezberdinak haur eta nagusiek parteka ditzaten.

15

Page 18: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

aldakorra

ekintzaren

arabera

PREZIOA:

KONTSULTATU

jolas parkeakEra guztietako jolas parkeak antolatu eta diseinatzen ditugu. Beharren araberako diseinuak egiten ditugu, kanpo zein barne espaziotarako jolas parkeak, urtaroaren arabera alda daiteezkenak, baita adin tartearen arabera edota eskakizunaren arabera.

Jolas parke hauetan orain arte aipaturiko ikuskizun zein tailerrak txertatu daitezke eta horietatik at beste gauza ugari sartzeko aukera ere badago, haur

eta gazteen gozamena bermatzeko. Jolas parkean egon daitezkeen elementuak:

- Puzgarriak: adin tarte ezberdinetarako puzgarriak.

- Apar makina: aparraz gozatzeko festak.

- Hankapaloak eta jumpingak: altura ezberdinetan oreka lantzeko aukerak.

- Tailerrak: katalogoan dauden tailerrak, (ikusi 14-15 orrialdeak)

- Ikuskizunak: katalogoan aipatzen diren ikuskizun guztiak sartzeko aukera.

- Jolas ezberdinak: eskakizunen araberako jolasak.

- Elementu naturaleko gunea: arezko kutxa, oreka pasabideak, sukalde txokoa...

- Jolas erraldoiak: jolas erraldoi ezberdinak. Hiru lerroan, Yenga...

- 0-4 gunea: txikitxoenentzako esperimentazio gunea. Area, lurra, argi mahaia, eraikuntza txokoa...

16

Page 19: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko
Page 20: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

3.- ikastaroak eta formazio tailerraAdin guztiei zuzendutako ikastaro eta formazio tailerrak eskaintzen ditugu baina batez ere haur eta nerabeei begirakoak. Multzo ezberdinetan banatu ditugu tailerrak, baina gura izanez gero bezero bakoitzak bere ikastaro konbinazioak egin ditzake, edo katalogo honetan agertzen ez diren ikastaroren bat gauzatzea nahi izanez gero berau sortu eta gauzatzeko aukera egongo litzateke.

ARTISAUTZASormena eta trebezia erabiliz eskuz gauza ezberdinak sortzen ikasteko aukera. Fieltroa, kustomizazioa,...

KALEKO ARTEAKalean artea sortzen erakutsiko dizkiguten tailerrak, sormenarekin eta gogoarekin kaleak gure egin bait daitezke. Grafitigintza, muralgintza,...

SEXUALITATEAHaur, gazte zein helduei bideratutako tailerra, adin bakoitzera egokitua.

BESTELAKOAKBeste mota bateko ikastaroak eta ikastaro berriak proposatzeko aukera.

OHARRA: aipatutako hauez gain bestelako tailerrak ere familian burutu daitezke.

18

Page 21: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

ikastaroakBITXIGINTZA:

Material ezberdina erabiliz, bitxiak sortzeko aukera ematen duen ikastaroa da.

Egurra eta papera erabiliko dira, eskumuturrekoak, lepokoak, eraztunak etb. sortzeko.

FIELTRO:

Fieltroa material nagusitzat harturik, osagarri ezberdinak sortzeko aukera emango digu ikastaro honek.

Maskarak, bitxiak, diru zorroak, giltzatakoak...

KUSTOMIZAZIOA:

Ikastaro honek, osagarri ezberdinen itxura aldatzeko aukera emango digu.

Arropa, liburuak, karpetak, agendak...

Inguruan ditugun objetu ezberdinekin apaintzen ikasteko aukera ere egongo da.

19

aldakorra

formatutako aditua

PREZIOA:KONTSULTATU

Page 22: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

ikastaroakGRAFFITIGINTZA:

Spray-a material nagusitzat harturik, artea egiten ikasteko aukera emango digu tailer honek.

SERIGRAFIA:

Ikastaro honetan, gure arropa eta osagarriak apaintzeko aukera izango dugu. Horretarako, hitz joko zein marrazki ezberdinez baliatuko gara.

MURALGINTZA:

Tenperak erabiliz eta norbere sormena landuz, mural bat sortzeko aukera emango digu tailer honek.

OHARRA: Ikastaroak, artean formatuta dauden emaleak izango ditugu irakasle.

20

aldakorra

formatutako

aditua

PREZIOA:

KONTSULTATU

Page 23: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

formazio tailerrakSEXUALITATEA:

Gazte, guraso zein hezitzaileei zuzendutakoa, adin tarte bakoitzera egokituz.

Sexualitatearekin jolasten, jolasekin sexuatzen.

Sexualitateak eragin zuzena du haur, gazte zein helduen autoestimuan, auto-irudi eta harremanetan: nola bizi duten sexu genero identitatea, desira orientazioak, hormonak, autoestimulazioak, estereotipoen indarra, jolas erotikoak...

Tailer hau sexologian formatuta dagoen aditu batek landuko du, bera

izango da tailerraren sortzaile eta gidari.

21

aldakorra sexologian formatutako aditua

PREZIOA:KONTSULTATU

Page 24: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

4.- JOLASTK eta jolas aberatsakEuskarazko jolas eta jostailuak ezagutu, jolastu, gustukoak aukeratu eta ikasteko egitasmoak dira hauek. Jolasaren garrantzia azpimarratuz, antzinako eta gaur egungo ( atera berriak barne) jolasak eta jostailuak ikasi, probatu, sortu eta momentu bikainak pasatzeko saioak.

PROBATU ETA GOZATU

Atera berriak diren euskarazko jolas eta jostailuak ezagutu eta probatzeko aukera ematen digu ekimen honek.

JOLASTEGIA

Irakasle, guraso eta hezitzaileei zuzendutako saioak, jolasak ezagutu probatu eta manipulatzeko aukera, gai ezberdinak jorratzeko aukera ematen diguten bitartean.

JOLAS ESKOLA

Gure kantu eta jolasak ezagutzeko aukera ematen digun ekimena, tailer eta jolas ezberdinen bitartez.

HITZALDIAK

Jolasen nondik norakoak azaltzen dizkiguten helduei zuzendutako hitzaldiak. Jostailuen berri edota hauek aukeratzean kontuan hartu beharrekoak ematen digutenak. Baita jolaserako espazioak lantzeko aukera emango digutenak ere.

TAILER PRAKTIKOAK

Garai bateko zein gaur egungo jostailuak sortzeko tailerrak dira hauek.

JOSTAILU TRUKE MERKATUA

Jostailu bat beste baten truke aldatzeko aukera emango digun merkatu antolatua.

22

Page 25: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

jolastk

Ekimen honen helburua, atera berri diren eta euskarazkoak diren jostailuak, erosi edo eskatu aurretik, nolakoak diren, nola jolasten den eta gustuko dugun edo ez jakitea da.

Euskal argitaletxeek atera berri dituzten jostailuak izaten ditugu, baita beste mota bateko jostailuak ere: kooperatibo nahiz konpetitiboak, argibideak beti euskaraz ditugularik. Erakargarriak izateaz gain, material aproposa dute.

Adin tarteak kontuan izanik, adin tarte konkretu bati egokitutakoak izan daitezke edota 3 adin tarte ezberdinei egokituak.

Saio hauen hartzaileak adin tarte guztietakoak izan daitezke, nahiz eta gure proposamena haurrak helduekin gerturatzea izan. Ekimen honen onurak asko dira, tartean: familia giroan jolastu ahal izatea, harremanak estutzea, haur bakoitzaren beharrak eta gustuak jakiteko aukera izatea...

PROBATU ETA GOZATU

23

aldakorra

ekintzaren arabera

PREZIOA:

KONTSULTATU

Page 26: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

jolastkJOLASTEGIAHezitzaile, guraso eta irakasleei zuzendua. Atera berri diren

eta bakoitzaren interesekoak diren jostailuak ezagutu eta

probatzeko aukera.

Gai ezberdinak jostailuen bitartez lantzeko proposamenak

azaltzen ditugu. Euskarazko argitaletxeek atera berri dituzten

jostailuak eta argibideak euskaraz dituzten jostailuak erabiltzen

ditugu.

Gai ezberdinak lantzeko jostailuen ezagutza: hezkidetza,

ingurumena, kulturartekotasuna...

24

1 ordu 350E

2 ordu 400E

2 hezitzaile

Page 27: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

jolastk

Gure jolas eta jostailuak ezagutu, jolastuz ikasi eta bi ordu ahaztezin igarotzeko parada.

- Euskal kantu eta jolasak

- Munduko jolasak

- Antzinako jolasak

- Kale kantoi

- Jolas kooperativoak

JOLAS ESKOLA

25

2 ordu

2 hezitzaile

400E

Page 28: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

JOLAS ABERATSAKHITZALDIAK

1.-NOLA AUKERATU JOSTAILU EGOKIA .

Hitzaldi honetan jostailuek pertsonen garapenean duten eragina eta onurak aipatzen ditugu. Haurraren adina eta garapen etaparen arabera, jostailu mota egokiena zein izan daitekeen azalduz.

Pertsonaren garapen linguistikoan, sozialean, emozionalean,... jolasak dituen onurak adierazten ditugu hitzaldi honekin. Nola jolasten dugun eta nola jolastu beharko genukeen, eginiko ikerketen desberdinak oinarri hartuta.

2.-JOLASAREN ONURAK PERTSONAREN GARAPENEAN

26

1 ordu 30min

hitzaldiaren emalea

450E

Page 29: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

Nolakoak izan beharko liratekeen kanpo zein barne espazioak? Azterketa praktiko baten bitartez, gure herrietako jolas guneak nolakoak diren aztertuko dugu. Jarraian, Euskal Herriko eta nazioarteko kanpo espazioko jolas gune ezberdinak jarriko ditugu ikusgai, hauen arteko ezberdintasunak ikus ditzagun eta honen inguruan hausnartzeko.

3.-JOLASERAKO BARNE ETA KANPO ESPAZIOAK

4.-ALTXORRAREN OTARRA ETA LEHENENGO URTEKO

JOSTAILUAKNolakoak izan beharko lirateke zure haurraren lehengo urteko jolasak? Hitzaldi honetan, merkatuko jolas ezberdinak nolakoak diren aztertuko ditugu. Jarraian, zure haurraren lehenengo urterako egokienak diren jolasak aukeratu eta hauen inguruan hausnartzeko denbora izango dugu.

OLGETA ZERBITZUAREKIN

ELKARLANEAN

ordu 1

hitzaldiaren emalea

350E

JOLAS ABERATSAK

27

1 ordu 30min

hitzaldiaren emalea

450E

Page 30: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

Garai bateko zein gaur egungo jostailuak sortzeko tailerrak dira hauek. Ez eskatu, ez erosi, .... SORTU!

Material birziklatu eta berrerabilgarriarekin norberak bere jostailua sortzeko aukera eskaintzen dugu. Beti ere, jostailuen erabilera bakoitzaren sormenaren arabera moldatu daitekeelarik.

1.-AITON-AMONEN JOLASAK:

baliabide gutxirekin jolasteko gai ziren eta gaur egun bezala edo hobeto pasatzen zuten. Ikasi eta sortu ditzagun garai bateko jostailuak.

2.- BIRZIKLATUTAKO JOSTAILUAK SORTZEN.

birziklatutako materialarekin jostailu berriak sortuko ditugu.

TAILER PRAKTIKOAK

jolas aberatsak

28

2 ordu

2 hezitzaile450E

Page 31: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

JOLAS ABERATSAKJOSTAILU TRUKE MERKATUA

Etxeko jostailuak gustuko ez dituzulako, adin tartea

pasatu zaizkizulako edo erabiltzen ez dituzulako, trukatzeko

aukera eskaintzen dugu. Jostailu bat beste baten truke,

denei balio berbera emanez. Gure proposamenean, jostailu

belikoak eta sexu bereizketa egiten dutenak ez ditugu

onartzen. Beti ere, jostailuak osorik jasotzen direla

ziurtatuko dugu erabilgarriak izan daitezen.

Urtetik urtera jostailu ezberdinak izateko aukera

paregabea da, erosi gabe (berrerabiliz). Haurrak, jasotzen

diren jostailu guztien artean aukeratzeko parada izango

du.

egun bat 600E

2 egun 900E

2 hezitzaile 29

Page 32: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko
Page 33: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

5.- EGUTEGIAREN ARABERAKO ESKAINTZA BEREZIAKUrtaroa kontutan izanda, eguraldi on edo txarra izanda ere ekintza ugari egin daitezkeelako, aukera ezberdinekin gozatzeko beta ematen dugu hurrengo egitasmoetan. Garaian garaiko egitasmoekin, esparru edo leku guztietara, baita nahietara ere moldatu gaitezke.

UDALEKU ITXIAK

Udalekuak dira uda garaian aisiaz gozatu, lagun berriak

egin eta gure egunerokotasunetik irtenda gauza berriak

ikasteko bitarteko egokienak.

UDALEKU IREKIAK

Opor garaian, herrian, euskaraz lagun artean jolasteko parada eskaintzen digute udalekuek . Haurren ezaugarri zein izaerara moldatuko den programazioaz herri eta naturaz gozatzeko aukera paregabea.

IGERILEKUAN BLAI

Uda garaian kanpo igerilekuetan egin daitezkeen ekintza desberdinen dinamizazioa, tailer eta jolas ezberdinekin.

FRESKURA EGITASMOA

Egitasmo honekin, igerilekuan, euskarazko produktu ezberdinen ezagutza eta erabilera sustatu nahi da. Aukera ezberdinen bitartez, udan ere euskaraz jolasteko eta irakurtzeko.

BUSTI NEGUAN IGERILEKUAN

Neguan ere igerilekuaz gozatu daitekeelako, igerileku

barruan egin daitezkeen ekintza ugariren dinamizazioa

eskaintzen dugu.

NEGULEKUAK

Neguko opor garaian euskaraz lagun artean jolasteko parada eskaintzen digute negulekuek 31

Page 34: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

UDALEKU ITXIAK

Udalekuak dira uda garaian aisiaz gozatu, lagun berriak egin eta gure egunerokotasunetik

irtenda gauza berriak ikasteko bitarteko egokienak. Hori uste dugu guk behinik behin, hori

dela eta urte asko daramatzagu udaleku ezberdinak antolatu eta egonaldi ahaztezinak

partekatzen.

Hezkuntza ez formalean lan egiteko testuinguru aproposak sortzea izaten da

udalekuak diseinatzerakoan lortu nahi izaten duguna. Adin tarte ezberdinentzako

udalekuak antolatzen ditugu, bakoitzaren neurrira eginak.

Berramesten proiektuko metodologia jarraituko da udalekuetan, haur zein gazteen

autonomia, espazioaren eraldatzea eta harremanak oinarri hartuta. Hezitzaileek behin

behineko programaketa bat prestatu arren, programaketa hau haur edo gazteekin batera

adostuko da, parte hartzea sustatuz eta beraien behar eta nahiak barnebilduz.

UDA

32

aukeran

parte hartzaileen arabera

PREZIOA:

KONTSULTATU

Page 35: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

UDAUDALEKU IREKIAK

Opor garaian euskaraz lagun artean jolasteko parada eskaintzen digute udalekuek .

Ahal den heinean eraikinetatik kanpo burutzen ditugu ekintza guztiak eta haur eta gazteen parte hartzea bultzatu nahian, beraiei ematen diegu ekintzak proposatu, adostu eta aurrera eramateko ahalmena, hezitzaileak bidelagun izanik.

Haurren ezaugarri zein izaerara moldatuko den programazioa sortuko da. Beti ere, haurren parte hartzea bultzatuko dugu haurrei hitza eman eta asanbladak sustatuz, udalekuak guztion artean aurrera ateratzeko. Herriko txoko ezberdinak baliatuko ditugu jolaserako eta egingo diren ekintzak aurrera eramateko.

Gure apustua 2012an hasitako metodologiaren ildoa jarraitzea da, Berramesten proiektuaren oinarri diren haurren autonomia, espazioaren eraldatzea eta harremanak oinarri hartuta. Haurren parte hartzea sustatzeari eta beraien nahien araberako udalekuak sortzeari ekin genion orduan; kalean jolastuz, lau paretetatik haratago euskaraz mintzatuz, eta naturarekin harremanduz! Izandako esperientzia aberasgarriaren ondorioz, gaur egun ere horretan dihardugu.

33

aukeran

parte hartzaileen arabera

PREZIOA:

KONTSULTATU

Page 36: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

2 ordu

2 hezitzaile

400E

UDA

1.- UR JOLASAK ZELAIAN: ur jolas ezberdinak egingo ditugu igerilekuko zelaietan: baldez balde, puxika jolasak...

2.- URETAN GOZATZEKO JOLASAK: ur jolas ezberdinak egingo ditugu uretan: slack linea erabiliz, uretako lasterketak, urpekaritza,...

3.- NATURAREKIN SORTUZ: naturako elementuak erabiliz eskulan ezberdinak egiteko aukera izango dugu, 3lerroan, dominoa,... OHARRA: tailerrak konbinagarriak dira beraien artean.

IGERILEKUAN BLAIUda garaian kanpo igerilekutan egin daitezkeen ekintza desberdinen dinamizazioa eskaintzen dugu. Haurren autonomia, harremanak, euskara, espazioa eta naturarekin dugun harremanaren sustapena dute oinarri gure tailer eta jolasek. Kasu honetan, egitasmo honen helburua, uda partean igerilekuan euskarazko jolas eta tailer hezitzaileak aurrera eramatea da. Guzti honetarako 3 ekintza mota proposatzen ditugu:

34

Page 37: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

UDA

1.-EUSKARAZKO PRODUKTUEN MAILEGUTZA Euskarazko mahai jolas eta irakurgaien mailegutza zerbitzua.

2.- MATERIALA BERRERABILIZ SORTUTAKO ESKULANAK: Tarteka, egitasmoaren barnean, mailegutzan dauden material ezberdinekin tailerrak antolatzen ditugu, materiala berrerabiliz haur eta gazteen sormena pizteko.

FRESKURA EGITASMOAEgitasmo honetan euskaraz dauden produktu ezberdinen ezagutza eta erabilera sustatu nahi dugu. Adin tarte guztientzat, aukera ezberdinen bitartez ( jolastuz, irakurriz eta tailerretan parte hartuz) igerilekuan dauden momentu oro ongi pasatzeko aukera eskaini nahi genieke, udan ere euskaraz jolasteko eta irakurtzeko bideak eginez. Gaur egun norberak bere etxetik eramaten dituen arren, bertan eskura izateak duen erosotasuna eskainiz eta dohainik hartzeko aukera izatean, gerturatzen diren guztiengan eragin dezakegu eta eskaintza euskara hutsean izatean, euskaraz egitera animatu eta bideratu nahi ditugu.

35

aldakorra

ekintzaren arabera

PREZIOA:

KONTSULTATU

Page 38: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

aldakorra

ekintzaren arabera

PREZIOA:

KONTSULTATU

NEGUABUSTI NEGUAN IGERILEKUAN

Neguan ere igerilekuaz gozatu daitekeelako, igerileku barruan egin daitezkeen ekintza

ugariren dinamizazioa eskaintzen dugu. Haur eta nerabeen autonomia, harremanak,

euskera eta espazioaren erabileraren sustapena dute oinarri gure tailer eta jolasek.

Egitasmo honetan negu partean, edota kanpoko igerilekuak itxita daudenean,

euskarazko jolas eta tailer hezitzaileak aurrera eramatea da gure helburua.

Haur eta gazteek, hezitzaileek dinamizatutako, jolas eta ekintza ezberdinak jarraituko

dituzte, beti ere igerilekuko arauak errespetatuz. Ekintza hau aurrera eramateko,

uretan jolasteko material ugari eskaintzen dugu, hauekin igerilekuaz gozatu eta

disfrutatzeko.

36

Page 39: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

NEGUANEGULEKUAKNeguko opor garaian euskaraz lagun artean jolasteko parada eskaintzen dizkigute negulekuek.

Eguraldiak utzi ezkero, ahal den neurrian eraikinetatik kanpo burutzen ditugu ekintza guztiak, arropa egokiarekin negua ere kanpoaldeaz gozatzeko aukera paregabea delako. Haur eta gazteen parte hartzea bultzatu nahian, beraiekin batera egituratzen ditugu negulekuak, beraiei ematen diegu ekintzak proposatu, adostu eta aurrera eramateko ahalmena, betiere hezitzaileak bidelagun dituztelarik.

Honela partaideen izaera eta beharretara moldatuko da programazioa, hezitzaileek sustatutako asanbladen bidez negulekuak guztiok batera gauzatuko dira.

Gure apustua Berramesten proiektuaren oinarri diren haur eta gazteen autonomia, espazioaren eraldatzea eta harremanak oinarri hartuta lan egitea da eta hau gure egunerokoan txertatzea.

aukeran

parte hartzaileen arabera

PREZIOA:KONTSULTATU

37

Page 40: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko
Page 41: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

6.- GURE PRODUKTUAKEuskarazko liburu eta jolasak dira gure produktuak. Liburu batzuk itzuliak dira, beste batzuk elkarlanean sortutakoak baina guztietan haurra edo gaztea da oinarri, bere ongizatea, berau jendarte hobe baten hezteko proposamenak dira.

Jolasei dagokienez denetariko jolasak ditugu, haur eta gazteentzat, guztiak euskaraz eta balio jakin batzuk lantzeko asmoarekin sortuak.

LIBURUAK

BERDEAN HEZIHeike Freireren “Educar en Verde” liburua Irrien lagunak-en laguntzarekin euskarara ekarri duguna.

HAURREN HIRIAFrancesco TONUCCIren Haurren Hiria liburua Irrien lagunak, Hik Hasi eta Hazi Hezi aldizkarien laguntzaz argitaratutakoa.

KALEKANTOIEgunerokotasuneko hainbat egoeretan jolasteko jolasak batzen dituen bilduma.

OINHERRI LIBURUXKA BILDUMAHaur eta nerabeen parte-hartzea sustatzeko bost liburuxka

JOLASAK

SUABetidanik arrakasta izan duen eta euskal mitologiarekin

lotutako hainbat pertsonaia uztartzen dituen mahai jolasa.

BILA ETA PILABikote jolas eleanitza da (euskara, gaztelania, frantsesa,

ingelesa).

SALAMALEKUM EUSKAL HERRIAEuskera eta Hassaniera uztartzen dituen bikote jolasa.

39

Page 42: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko
Page 43: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

liburuakBERDEAN HEZI

Txatxilipurdi Elkarteak argitaratzen duen 2.liburua da hau. Oraingoan Heike Freireren “Educar en Verde” liburua da euskarara ekarri duguna. Naturatik gero eta urrunago bizi garen egunotan naturara hurbiltzeko gonbidapena egin gura dugu liburu honen bidez.

“ Haurrek beharrezkoa dute natura. Berez zaie erakargarria. Naturarekiko kontaktuan, modu osasungarrian garatzen dira arlo guztietan: arlo fisikoan, emozionalean, mentalean, sozialean eta espiritualean. Aire zabalean eta biziarekiko interakzioan egotea (behintzat leku itxietan egoten diren bezain luzaro) haurren oinarrizko eskubidea izan (eta hala erabili) beharko litzateke gure gizarteetan.

Hori lortzeko bidean inplikatzeko prest dauden pertsona, guraso eta hezitzaile guztiei zuzenduta dago liburu hau.”

41

12,50e

Page 44: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

HAURREN HIRIA

Francesco TONUCCIren Haurren Hiria liburuaren 2.edizioa da hau, Irrien lagunak, Hik Hasi eta Hazi Hezi aldizkarien laguntzaz argitaratutakoa.

Norberto Bobbiok hitzaurrean horrela dio:

“ Garai batean, orain ez asko, haurrak basoaren berldur ziren, han zeuden otso eta sorgin gaiztoak, hirian berriz, babespean sentitzen ziren. Orain alderantziz gertatzen da, hiria mehatxari bilakatu baita: grisa, oldarkorra, arriskutsua, izugarria. Liburu hau haurren munduaren, fantasia, sormen, askatasun, inteligentzia, bat-batekotasun, ideaia eta sentimenduen aberastasunaren etengabeko gorespena da.”

Euskarara ekarri dugu Francesco TONUCCI, komunitatearen biziberritzeak eta bestelako komunitate baten aldarriak hizkuntza berreskurapenarekin topo egiten dutelakoan.

liburuak

42

10,50e

Page 45: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

KALEKANTOI

Egunerokotasuneko hainbat egoeretan jolasteko jolasak batzen dituen bilduma da hau. Jolasak norberaren edo lagun taldearen gustura eta irudimenera moldatzeko sortuak izan dira, baita espazio ezberdinek ematen dizkiguten aukera eta materialetara ere.

Liburuxka honek, guztira 41 jolas biltzen ditu, haurren egunerokotasunean oinarritutako 6 multzotan banatuta:

- BIDEJOLASEAN: etxetik eskolara bidean jolasteko.

- GORA JAIAXAK: herrietako jaiak dituzte iturri.

- HELDUAK POTEOAN ARI DIRA: helduen poteo aspergarrietan

umeek ere gozatu dezaten.

- ETA ORAIN BAZKARIA: bazkari amaigabeetan jolastekoak.

- BIZI BETE KALEA!: kaleko txoko ezberdinetara moldatutakoak.

- AMALURRA ERE LAGUN: naturak oparitzen dizkigun jolasak.

liburuak

43

10,50e

Page 46: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

OINHERRI liburuxka bilduma (momentuz agortuta)

Haur eta nerabeen parte-hartzea sustatzeko bost liburuxka kaleratu ditugu, OinHerri lantaldea osatzen dugun eragileok ondu dugu proiektua. Haurren aisialdi parte-hartzailea, euskalduna, hezitzailea eta herritarra garatzeko asmoan beste urrats bat.

1.- HAURREN AISIALDI PARTE-HARTZAILEA, EUSKALDUNA,

HEZITZAILEA ETA HERRITARRA GARATZEN (Lorea Agirre).

2- NOLA SUSTATU HAURREN PARTE-HARTZEA IKUSPEGI FEMINISTATIK

(Urtxintxa Bizkaia).

3.- NOLA EGIN UDALEKU PARTE-HARTZAILEA (Amarauna)

4- NOLA EGIN LUDOTEKA PARTE-HARTZAILEA (Txatxilipurdi Elkartea).

5.- PARKEAK BIZITZEKO MODU BERRIAK (Txusma Azkona eta Alfredo

Hoyuelos).

6- JOLASA: ESKUBIDEA ETA ERREALITATEA (Txusma Azkona eta

Alfredo Hoyuelos).

7.- ARTE HEZKUNTZA ETA PROZESU KOLABORATIBOAK (Tabakalera).

liburuak

online deskargatzeko

aukera

4e

44

1etik 5erako liburuxkak:

6 eta 7 liburuxkak,bakoitzak:

Page 47: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

SUA

Mahai jolas honetan, betidanik arrakasta izan duen, “Herriak itxi begiak” jolasa, euskal mitologiarekin lotutako hainbat pertsonaiarekin uztartu da. Euskal mitologia modu

librean erabili da jolasera moldatu ahal izateko.

1o urtetik aurrerako pertsonek jolasteko mahai jolasa 8-24 jakalarik parte hartu dezaketena.

PAREKO

6 urtetik gorako haur eta gazteekin batera, euskaraz eta euskararekin jolasteko eta gozatzeko tresna da Pareko jolasa. Liburuko marrazki bat aukeratuta , gainontzeko partaideei irudia ahalik eta modu zehzehatzenean deskribatzea izango da

helburua.

13e12e

jolasak

45

Page 48: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

MIHIBERO

Sexualitatea bizitzeko modua eta identitate sexualaren eraikuntza

modu aske eta anitzean ulertzen dugu: gorputza deskubritzeko,

ezagutzeko eta zaintzeko modu bakar bat baino gehiago dagoelako,

eta baita desirak bizitzeko, sentitzeko, fantasiatzeko... ere.

Txatxilipurdin errealitate hauei buruz libreki hitz egiteko

tarteak sortu eta sentsuzko kritikotasuna sustatu nahi dugu.

Horregatik sortu dugu Mihi-Bero: 12 urtetik gorako pertsonekin

sexualitatearen eta feminismoaren inguruko gai desberdinak

jorratzeko, sakontzeko eta eztabaidatzeko jolasa. 25e

jolasak

46

Page 49: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko

Edozein galdera edo zalantza izanez gero deitu edota idatziguzu, edozertan laguntzeko prest gaude:

47

Page 50: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko
Page 51: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko
Page 52: nortzuk gara - Txatxilipurdi Elkartea · Eskaintza berriak - jolas tailerrak 6 JOLAS ERRALDOIAK Jolas kooperatibo eta erraldoi ezberdinak ezagutu eta hauekin batera jolastuz gozatzeko