Oinarriak 2015

4
HIRI-ALTZARI IRAUNKORRAREN VII. IDEIA LEHIAKETA www.arizmendipro.eu CONSEJO DE COLEGIOS OFICIALES DE TÉCNICOS SUPERIORES PROYECTISTAS Y DELINEANTES DEL PAIS VASCO

Transcript of Oinarriak 2015

Page 1: Oinarriak 2015

HIRI-ALTZARI IRAUNKORRAREN

VII. IDEIA LEHIAKETA

www.arizmendipro.eu CONSEJO DE COLEGIOS OFICIALESDE TÉCNICOS SUPERIORES PROYECTISTASY DELINEANTES DEL PAIS VASCO

Page 2: Oinarriak 2015

LEHIAKETA HONEK MATERIAL NATURALAK ETA JASANGARRIAK DIREN

TEKNIKA KONSTRUKTIBOAK SUSTATZEA DU HELBURU.

ARIZMENDI IKASTOLAko Lanbide Heziketako Eraikuntzako Proiektuak goi mailako zikloak,

HIRI-ALTZARI IRAUNKORRAREN VII. IDEIA LEHIAKETA antolatu du.

Page 3: Oinarriak 2015

1. Lehiaketa hau 2013-2014 eta/edo 2014-2015 ikasturtean, ERAIKUNTZA ETA OBRA ZIBILAREN FAMILIAKO LANBIDE HEZIKETAKO ikastetxeetan matrikulatuta dauden ikasleei dago zuzenduta.

2. Lehiaketaren lurraldetasun eremua honakoa da: Autonomia Erkidego guztietako ikastetxeak.3. Aurkeztu beharreko lana ondorengo HIRI-ALTZARI IRAUNKOR baten DISEINUA izango da:

Lastozko fardoez eginiko turismo bulegoa, 15m² erabilgarri (gela eta komunak) izanik eta oinarrizko materiala erabiliz:

LASTOZKO FARDOAK (45 x 90 x 35 zm) Derrigorrez aurkeztu beharrekoa:

. Aurkeztutako diseinuaren Plantak, Altzaerak, eta Ebakiak.

. Itxituraren transmizio faktore termikoa eta kalifikazio energetikoa.

. Aurkeztutako proposamena hobeto ulertzeko, lehiakide bakoitzak perspektibak, argazkiak, infografiak, eskema grafikoak eta beste batzuk aurkez ditzake.

. Eraikitzeko xehetasuna. (Eraikuntza-atala; eraikuntza-ebakia).

. Proposamenaren azalpenak idatziz.

. Grafikoki aurkeztutako dokumentu guztietan lanerako erabilitako eskala azaldu beharko da.

. Kolorearen erabilera lehiakide bakoitzaren esku geratuko da. Lehiakide bakoitza edo lehiakide taldea izango da aurkeztutako proposamena argitara emateko erraztasunak emango dituela bermatuko duena. Baita panelaren bizkoizte lanetan ere.

Derrigorrez aurkeztu beharreko dokumentuak: . Proposamena DIN-A3 bakar batean aurkeztuko da, luma-kartoizko taulan itsatsita,

horizontalki jarrita (420 mm x 297 mm).. Panelean, goiko ezker angeluan, proposamenaren izenburua eta lehiaketaren izenburua

agertuko dira.. Aurkezpen teknikak askeak izango dira. . Panela CD batean ere entregatu behar da PDF formatoan.

4. EPAIMAHAIAK kontutan edukiko du: . Eraikitze teknikoa eta proiektuaren aurkezpena.. Estetika, originaltasun eta diseinuaren erabileraren arteko erlazioa.. Material egokien hautaketa eta erabilera.. Ingurugiroarekin errespetuzkoak diren material eta tekniken erabilera.. CTE-DB-HE betetze maila.

5. Lehiaketan parte hartzeko interesa dutenek, 2014ko azaroaren 7a baino lehen, izen emate orria [email protected] helbidera bidali beharko dute.. Proiektuak aurkezteko azken epea 2015ko MARTXOAREN 6a izango da.. Postaz bidalitako lanetan ere, zigilu-marka gehienez, 2014/03/6koa izan beharko du.

6. Lanak helbide honetara bidaliko dira: Arizmendi Ikastola. Eraikuntzako Lanbide Heziketa. Hiri-altzari Iraunkorraren Ideia Lehiaketa. Otalora Lizentziatua, 8-B 20.500 ARRASATE (GIPUZKOA).

7. Lanak gutunazal batean bidaliko dira eta honen barruan beste bi gutunazal, “A” eta “B”, joango dira.* “A” gutunazalean dokumentu hauek gehituko dira:. Egilearen edo egileen identifikaziorako datu guztiak.. Ideia edo diseinuaren izenburua.. Ikastetxearen identifikaziorako datu guztiak.. Ikastetxeak sinatutako agiria, 2013-2014 edo 2014-2015an egilea edo egileak bertan.

eraikuntza eta obra zibilaren famili profesionalarekin zerikusia duten ikasketak burutzen ari direla egiaztatzen duena.

Page 4: Oinarriak 2015

* edo bere balioa eurotan lan

irabazlea talde batek egin badu.

* “B” gutunazalean lana gehituko da, inongo identifikaziorik gabe.. Kanpoaldean, bi gutunazal eta CDak diseinuaren izenburua eramango dute.. Arauak hauek betetzen ez dituen lanik ez da onartuko.

8. Epaimahaia Arrasateko Udala, LKS Ingeniaritza, Delineatzaileen Elkargo Ofiziala eta Arizmendi Ikastolako ordezkariek osatuko dute.

9. Epaimahaiaren erabakia 2015ko apirilean izango da. Sari bakoitzean bi finalista aukeratuko ditu eta erabaki honen berri ikastetxeei jakinaraziko zaie, sari banaketa baino astebete lehenago. Erabakia ezin izango da erreklamatu eta sariren bat hutsik gera daiteke.

10. Sari banaketa Arrasaten burutuko da 2015ko maiatzean, Arizmendi Ikastolak, Arrasateko Udalak eta LKS Ingeniaritzaren laguntzarekin, antolatutako Eraikuntzaren IX Jardunaldi Teknikoetan. Egun horretan, epaimahaiak irabazleen izenak ezagutzera emango du. Sariak Arizmendi Ikastolako web orrian www.arizmendipro.eu, prentsan, aldizkari teknikoetan eta beste komunikabide batzuetan ere emango dira ezagutzera.

11. Hauek izango dira SARIAK*: LEHEN SARIA: ORDENAGAILUA, ARRASATEko UDALETXEAK emanda.BIGARREN SARIA: TABLET BAT, LKS INGENIERITZAk emanda.HIRUGARREN SARIA: TABLET BAT, GIPUZKOAko GOI MAILAKO TEKNIKO PROIEKTUGILE eta DELINEATZAILEEN ELKARGO OFIZIALAk emanda.LAUGARREN SARIA: TABLET BAT, ARRASATEko UDALETXEAK emanda.GAZTE SARIA: iPOD, ARIZMENDI IKASTOLAK emanda.IRAKASLEAREN SARIA: TABLET BAT (1.saria jaso duen taldearen irakasleari).

12. Sari banaketarekin batera, saritutako lanen erakusketa Jardunaldi Teknikoen aretoan izango da.

13. Lanak ez dira itzuliko, 14. oinarrian jarritakoaren kalterik gabe. 14. EGILE ESKUBIDEAK: Aurkeztutako diseinuak egileen jabetzakoak dira. Lehiaketetaren

antolatzaileek lanen hedabiderako bakarrik erabili ahal izango dituzte.15. Lehiaketa honetan parte hartzeak, bere oinarriak onartzen direla adierazten du.

DATAK LABUR:. Izena emateko epea: 2014ko azaroaren 7a baino lehen.. Lanak aurkezteko azken epea: 2015ko martxoaren 6a.. Epaimahaiaren erabakia: 2015ko apirilan.. Sari-banaketa: 2015ko maiatzan.

ARGIBIDEAK:ARIZMENDI IKASTOLA. Eraikuntzako Lanbide Heziketa.Hiri-altzari eramangarrien Ideia Lehiaketa. Otalora Lizentziatua, 8-B. 20500 ARRASATE (GIPUZKOA)

TELEFONOA: 943 79 00 27POSTA ELEKTRONIKOA: [email protected]