Oinarriak eusk 11

3
HIRI-ALTZARI IRAUNKORRAREN III. IDEIA LEHIAKETA

Transcript of Oinarriak eusk 11

Page 1: Oinarriak eusk 11

HIRI-ALTZARI IRAUNKORRAREN

III. IDEIA LEHIAKETA

Page 2: Oinarriak eusk 11

ARIZMENDI IKASTOLAko Lanbide Heziketako Eraikuntzako Goi mailako Heziketa Zikloak HIRI-ALTZARI IRAUNKORRAREN III. IDEIA

LEHIAKETA antolatu du.

GAIA: Jarlekua.

LEHIAKETA HAU ERAIKUNTZA FAMILIAKO LANBIDE HEZIKETAKO IKASLEEI ZUZENDUTA DAGO.

1.- Lehiaketa hau 2009-2010 eta/edo 2010-2011 ikasturtean, ERAIKUNTZAKO LANBIDE HEZIKETAKO ikastetxeetan matrikulatuta dauden ikasleei dago zuzenduta.

2.- Lehiaketaren Lurraldetasun eremua honakoa da: Autonomia Erkidego guztietako ikastetxeak.

3.- Aurkeztu beharreko lana HIRI-ALTZARI IRAUNKOR baten DISEINUA izango da: JARLEKUA

Derrigorrez aurkeztu beharrekoa: • Aurkeztutako diseinuaren Plantak, Altzaerak, eta Ebakiak.• Aurkeztutako proposamena hobeto ulertzeko, lehiakide bakoitzak perspektibak,

argazkiak, infografiak, eskema grafikoak eta beste batzuk aurkez ditzake.• Eraikitzeko xehetasuna.(Eraikuntza-atala; eraikuntza-ebakia).• Proposamenaren azalpenak idatziz.• Grafikoki aurkeztutako dokumentu guztietan lanerako erabilitako eskala azaldu

beharko da.• Kolorearen erabilera lehiakide bakoitzaren esku geratuko da. Lehiakide bakoitza edo

lehiakide taldea izango da aurkeztutako proposamena argitara emateko erraztasunak emango dituela bermatuko duena. Baita panelaren bizkoizte lanetan ere.

Derrigorrez aurkeztu beharreko dokumentuak: • Proposamena DIN-A3 bakar batean aurkeztuko da, luma-kartoizko taulan

itsatsita, horizontalki jarrita (420 mm x 297 mm).• Panelean, goiko ezker angeluan, proposamenaren izenburua eta lehiaketaren

izenburua agertuko dira.• Aurkezpen teknikak askeak izango dira. • Lanok CD batean ere entregatu behar dira PDF formatoan.

4.- EPAIMAHIAK kontutan edukiko du: • Eraikitze teknikoa eta proiektuaren aurkezpena.• Estetika, originaltasun eta diseinuaren erabileraren arteko erlazioa.• Material egokien hautaketa eta erabilera.• Ingurugiroarekin errespetuzkoak diren materialeta tekniken erabilera.

5.- Lehiaketan parte hartzeko interesa dutenek, 2010eko azaroaren 30a baino lehen, izen emate orria [email protected] helbidera bidali beharko dute.

• Proiektuak aurkezteko azken epea 2011ko MARTXOAREN 31 izango da.• Postaz bidalitako lanetan ere, zigilu-marka gehienez, 2011/03/31koa izan beharko du.

6.- Lanak helbide honetara bidaliko dira: Arizmendi Ikastola. Eraikuntzako Lanbide Heziketa. Hiri-altzari Iraunkorraren Ideia Lehiaketa. Otalora Lizentziatua, 8-B 20.500 ARRASATE (GIPUZKOA).

7.- Lanak gutunazal batean bidaliko dira eta honen barruan beste bi gutunazal, “A” eta “B”, joango dira.* “A” gutunazalean dokumentu hauek gehituko dira:• Egilearen edo egileen identifikaziorako datu guztiak.• Ideia edo diseinuaren izenburua.• Ikastetxearen identifikaziorako datu guztiak.• Ikastetxeak sinatutako agiria, 2009-2010 edo 2010-2011an egilea edo egileak

bertan eraikuntza famili profesionalarekin zerikusia duten ikasketak burutzen ari direla egiaztatzen duena.

OINARRIAK

Page 3: Oinarriak eusk 11

* “B” gutunazalean lana gehituko da, inongo identifikaziorik gabe.• Kanpoaldean, bi gutunazalak diseinuaren izena eramango dute.• Arauak hauek betetzen ez dituen lanik ez da onartuko.

8.- Epaimahaia Arrasateko Udala, LKS Ingeniaritza, Delineatzaileen Elkargo Ofiziala eta Arizmendi Ikastolako ordezkariek osatuko dute.

9.- Epaimahaiaren erabakia 2011ko apirilean argitaratuko da. Erabakia ezin izango da erreklamatu eta sariren bat hutsik gera daiteke.

10.- Sari banaketa Arrasaten burutuko da 2011ko maiatzean, Arizmendi Ikastolak, Arrasateko Udalak eta LKS Ingeniaritzaren laguntzarekin, antolatutako Eraikuntzaren V Jardunaldi Teknikoetan. Sariak Arizmendi Ikastolako web orrian www.arizmendipro.eu, prentsan, aldizkari teknikoetan eta beste komunikabide batzuetan ere emango dira ezagutzera.

11.- Hauek izango dira SARIAK: LEHEN SARIA: CENTRINO ORDENAGAILUA* eta “Arrasate Iraunkorra” garaikurra, ARRASATEko UDALETXEAK emanda.BIGARREN SARIA: CENTRINO ORDENAGAILUA, ARRASATEko UDALETXEAK emanda.HIRUGARREN SARIA: BIDEO KAMARA, LKS INGENIERITZAk emanda.LAUGARREN SARIA: MINI ORDENAGAILUA, GIPUZKOAko GOI MAILAKO TEKNIKO PROIEKTUGILE eta DELINEATZAILEEN ELKARGO OFIZIALAk emanda.GAZTE SARIA: ORDENAGAILUA, ARIZMENDI IKASTOLAK emanda.IKASTETXE SARIA: SKANERRA + KOLORETAKO IMPRESORA (1.go saria jaso duen ikaslearen ikastetxeak jasoko du sari hau) ARRASATEko UDALETXEAK emanda.

12.- Sari banaketarekin batera, saritutako lanen erakusketa egingo da Arrasateko KULTURATEn.

13.- Lanak ez dira itzuliko, 14. oinarrian jarritakoaren kalterik gabe. 14.- EGILE ESKUBIDEAK: Aurkeztutako diseinuak egileen jabetzakoak dira.

Lehiaketetaren antolatzaileek lanen hedabiderako bakarrik erabili ahal izango dituzte.15.- Lehiaketa honetan parte hartzeak, bere oinarriak onartzen direla adierazten du.

DATAK LABUR:• Izena emateko epea: 2010eko azaroaren 30.• Lanak aurkezteko azken epea : 2011ko martxoaren 31.• Epaimahaiaren bilkura : 2011ko apirila.• Sari-banaketa: 2011ko maiatza.• Lanen erakusketa: 2011ko maiatza.

ARGIBIDEAK:ARIZMENDI IKASTOLA. Eraikuntzako Lanbide Heziketa.Hiri-altzari eramangarrien Ideia Lehiaketa. Otalora Lizentziatua, 8-B. 20500 ARRASATE (GIPUZKOA)

TELEFONOA: 943 79 00 27POSTA ELEKTRONIKOA: [email protected]

* edo bere balioa eurotan