Oinarriak eusk 12 (2)

3
HIRI-ALTZARI IRAUNKORRAREN VI. IDEIA LEHIAKETA

Transcript of Oinarriak eusk 12 (2)

Page 1: Oinarriak eusk 12 (2)

HIRI-ALTZARI IRAUNKORRAREN

VI. IDEIA LEHIAKETA

Page 2: Oinarriak eusk 12 (2)

ARIZMENDI IKASTOLAko Lanbide Heziketako Eraikuntzako Proiektuak goi mailako zikloak,

HIRI-ALTZARI IRAUNKORRAREN IV. IDEIA LEHIAKETA antolatu du.

LEHIAKETA HAU ERAIKUNTZA FAMILIAKO LANBIDE HEZIKETAKO IKASLEEI ZUZENDUTA DAGO.

1.- Lehiaketa hau 2010-2011 eta/edo 2011-2012 ikasturtean, ERAIKUNTZAKO LANBIDE HEZIKETAKO ikastetxeetan matrikulatuta dauden ikasleei dago zuzenduta.

2.- Lehiaketaren Lurraldetasun eremua honakoa da: Autonomia Erkidego guztietako ikastetxeak.

3.- Aurkeztu beharreko lana HIRI-ALTZARI IRAUNKOR baten DISEINUA izango da: ITURRIA

Derrigorrez aurkeztu beharrekoa: • Aurkeztutako diseinuaren Plantak, Altzaerak, eta Ebakiak.• Aurkeztutako proposamena hobeto ulertzeko, lehiakide bakoitzak perspektibak,

argazkiak, infografiak, eskema grafikoak eta beste batzuk aurkez ditzake.• Eraikitzeko xehetasuna.(Eraikuntza-atala; eraikuntza-ebakia).• Proposamenaren azalpenak idatziz.• Grafikoki aurkeztutako dokumentu guztietan lanerako erabilitako eskala azaldu

beharko da.• Kolorearen erabilera lehiakide bakoitzaren esku geratuko da. Lehiakide bakoitza edo

lehiakide taldea izango da aurkeztutako proposamena argitara emateko erraztasunak emango dituela bermatuko duena. Baita panelaren bizkoizte lanetan ere.

Derrigorrez aurkeztu beharreko dokumentuak: • Proposamena DIN-A3 bakar batean aurkeztuko da, luma-kartoizko taulan

itsatsita, horizontalki jarrita (420 mm x 297 mm).• Panelean, goiko ezker angeluan, proposamenaren izenburua eta lehiaketaren

izenburua agertuko dira.• Aurkezpen teknikak askeak izango dira. • Panela CD batean ere entregatu behar da PDF formatoan.

4.- EPAIMAHIAK kontutan edukiko du: • Eraikitze teknikoa eta proiektuaren aurkezpena.• Estetika, originaltasun eta diseinuaren erabileraren arteko erlazioa.• Material egokien hautaketa eta erabilera.• Ingurugiroarekin errespetuzkoak diren material eta tekniken erabilera.

5.- Lehiaketan parte hartzeko interesa dutenek, 2011ko azaroaren 4a baino lehen, izen emate orria [email protected] helbidera bidali beharko dute.

• Proiektuak aurkezteko azken epea 2012ko MARTXOAREN 2a izango da.• Postaz bidalitako lanetan ere, zigilu-marka gehienez, 2012/03/2koa izan beharko du.

6.- Lanak helbide honetara bidaliko dira: Arizmendi Ikastola. Eraikuntzako Lanbide Heziketa. Hiri-altzari Iraunkorraren Ideia Lehiaketa. Otalora Lizentziatua, 8-B 20.500 ARRASATE (GIPUZKOA).

7.- Lanak gutunazal batean bidaliko dira eta honen barruan beste bi gutunazal, “A” eta “B”, joango dira.* “A” gutunazalean dokumentu hauek gehituko dira:• Egilearen edo egileen identifikaziorako datu guztiak.• Ideia edo diseinuaren izenburua.• Ikastetxearen identifikaziorako datu guztiak.• Ikastetxeak sinatutako agiria, 2010-2011 edo 2011-2012an egilea edo egileak

bertan eraikuntza famili profesionalarekin zerikusia duten ikasketak burutzen ari direla egiaztatzen duena.

OINARRIAK

Gaia: Iturria.

Page 3: Oinarriak eusk 12 (2)

* “B” gutunazalean lana gehituko da, inongo identifikaziorik gabe.• Kanpoaldean, bi gutunazal eta CDak diseinuaren izenburua eramango dute.• Arauak hauek betetzen ez dituen lanik ez da onartuko.

8.- Epaimahaia Arrasateko Udala, LKS Ingeniaritza, Delineatzaileen Elkargo Ofiziala eta Arizmendi Ikastolako ordezkariek osatuko dute.

9.- Epaimahaiaren erabakia 2012ko maiatzean izango da. Erabakia ezin izango da erreklamatu eta sariren bat hutsik gera daiteke.

10.- Sari banaketa Arrasaten burutuko da 2012ko maiatzean, Arizmendi Ikastolak, Arrasateko Udalak eta LKS Ingeniaritzaren laguntzarekin, antolatutako Eraikuntzaren VI Jardunaldi Teknikoetan. Sariak Arizmendi Ikastolako web orrian www.arizmendipro.eu, prentsan, aldizkari teknikoetan eta beste komunikabide batzuetan ere emango dira ezagutzera.

11.- Hauek izango dira SARIAK*: LEHEN SARIA: ORDENAGAILUA eta “Arrasate Iraunkorra” garaikurra, ARRASATEko UDALETXEAK emanda.BIGARREN SARIA: KAMARA DIGITALA, LKS INGENIERITZAk emanda.HIRUGARREN SARIA: MINI ORDENAGAILUA, GIPUZKOAko GOI MAILAKO TEKNIKO PROIEKTUGILE eta DELINEATZAILEEN ELKARGO OFIZIALAk emanda.LAUGARREN SARIA: iPAD 2, ARRASATEko UDALETXEAK emanda.GAZTE SARIA: iPOD, ARIZMENDI IKASTOLAK emanda.IRAKASLEAREN SARIA: iPAD 2 (1.saria jaso duen taldearen irakasleari).

12.- Sari banaketarekin batera, saritutako lanen erakusketa Jardunaldi Teknikoen aretoan izango da.

13.- Lanak ez dira itzuliko, 14. oinarrian jarritakoaren kalterik gabe. 14.- EGILE ESKUBIDEAK: Aurkeztutako diseinuak egileen jabetzakoak dira.

Lehiaketetaren antolatzaileek lanen hedabiderako bakarrik erabili ahal izango dituzte.

15.- Lehiaketa honetan parte hartzeak, bere oinarriak onartzen direla adierazten du.

DATAK LABUR:• Izena emateko epea: 2011ko azaroaren 4a.• Lanak aurkezteko azken epea : 2012ko martxoaren 2a.• Epaimahaiaren erabakia eta sari-banaketa: 2012ko maiatza.• Lanen erakusketa: 2012ko maiatza.

ARGIBIDEAK:ARIZMENDI IKASTOLA. Eraikuntzako Lanbide Heziketa.Hiri-altzari eramangarrien Ideia Lehiaketa. Otalora Lizentziatua, 8-B. 20500 ARRASATE (GIPUZKOA)

TELEFONOA: 943 79 00 27POSTA ELEKTRONIKOA: [email protected]

* edo bere balioa eurotan