Oinarriak eusk 13

4
HIRI-ALTZARI IRAUNKORRAREN VI. IDEIA LEHIAKETA arizmendi ikastola www.arizmendipro.eu

Transcript of Oinarriak eusk 13

Page 1: Oinarriak eusk 13

HIRI-ALTZARI IRAUNKORRAREN

VI. IDEIA LEHIAKETA

arizmendiikastola

www.arizmendipro.eu

Page 2: Oinarriak eusk 13

LEHIAKETA HAU ERAIKUNTZA ETA OBRA ZIBILAREN FAMILIAKO

LANBIDE HEZIKETAKO IKASLEEI ZUZENDUTA DAGO.

ARIZMENDI IKASTOLAko Lanbide Heziketako

Eraikuntzako Proiektuak goi mailako zikloak,

HIRI-ALTZARI IRAUNKORRAREN

VI. IDEIA LEHIAKETA antolatu du.

Gaia: farola.

Page 3: Oinarriak eusk 13

1.- Lehiaketa hau 2012-2013 eta/edo 2013-2014 ikasturtean, ERAIKUNTZA ETA OBRA ZIBILAREN FAMILIAKO LANBIDE HEZIKETAKO ikastetxeetan matrikulatuta dauden ikasleei dago zuzenduta.

2.- Lehiaketaren lurraldetasun eremua honakoa da: Autonomia Erkidego guztietako ikastetxeak.

3.- Aurkeztu beharreko lana HIRI-ALTZARI IRAUNKOR baten DISEINUA izango da: FAROLA

Derrigorrez aurkeztu beharrekoa: • Aurkeztutako diseinuaren Plantak, Altzaerak, eta Ebakiak.• Aurkeztutako proposamena hobeto ulertzeko, lehiakide bakoitzak perspektibak,

argazkiak, infografi ak, eskema grafi koak eta beste batzuk aurkez ditzake.• Eraikitzeko xehetasuna. (Eraikuntza-atala; eraikuntza-ebakia).• Proposamenaren azalpenak idatziz.• Grafi koki aurkeztutako dokumentu guztietan lanerako erabilitako eskala azaldu

beharko da.• Kolorearen erabilera lehiakide bakoitzaren esku geratuko da. Lehiakide bakoitza edo

lehiakide taldea izango da aurkeztutako proposamena argitara emateko erraztasunak emango dituela bermatuko duena. Baita panelaren bizkoizte lanetan ere.

Derrigorrez aurkeztu beharreko dokumentuak: • Proposamena DIN-A3 bakar batean aurkeztuko da, luma-kartoizko taulan

itsatsita, horizontalki jarrita (420 mm x 297 mm).• Panelean, goiko ezker angeluan, proposamenaren izenburua eta lehiaketaren

izenburua agertuko dira.• Aurkezpen teknikak askeak izango dira. • Panela CD batean ere entregatu behar da PDF formatoan.

4.- EPAIMAHIAK kontutan edukiko du: • Eraikitze teknikoa eta proiektuaren aurkezpena.• Estetika, originaltasun eta diseinuaren erabileraren arteko erlazioa.• Material egokien hautaketa eta erabilera.• Ingurugiroarekin errespetuzkoak diren material eta tekniken erabilera.

5.- Lehiaketan parte hartzeko interesa dutenek, 2013ko azaroaren 8a baino lehen, izen emate orria [email protected] helbidera bidali beharko dute.

• Proiektuak aurkezteko azken epea 2014ko MARTXOAREN 7a izango da.• Postaz bidalitako lanetan ere, zigilu-marka gehienez, 2014/03/7koa izan beharko du.

6.- Lanak helbide honetara bidaliko dira: Arizmendi Ikastola. Eraikuntzako Lanbide Heziketa. Hiri-altzari Iraunkorraren Ideia Lehiaketa. Otalora Lizentziatua, 8-B 20.500 ARRASATE (GIPUZKOA).

7.- Lanak gutunazal batean bidaliko dira eta honen barruan beste bi gutunazal, “A” eta “B”, joango dira.* “A” gutunazalean dokumentu hauek gehituko dira:• Egilearen edo egileen identifi kaziorako datu guztiak.• Ideia edo diseinuaren izenburua.• Ikastetxearen identifi kaziorako datu guztiak.• Ikastetxeak sinatutako agiria, 2012-2013 edo 2013-2014an egilea edo egileak

bertan eraikuntza eta obra zibilaren famili profesionalarekin zerikusia duten ikasketak burutzen ari direla egiaztatzen duena.

OINARRIAK

Page 4: Oinarriak eusk 13

* “B” gutunazalean lana gehituko da, inongo identifi kaziorik gabe.• Kanpoaldean, bi gutunazal eta CDak diseinuaren izenburua eramango dute.• Arauak hauek betetzen ez dituen lanik ez da onartuko.

8.- Epaimahaia Arrasateko Udala, LKS Ingeniaritza, Delineatzaileen Elkargo Ofi ziala eta Arizmendi Ikastolako ordezkariek osatuko dute.

9.- Epaimahaiaren erabakia 2014ko apirilean izango da. Sari bakoitzean bi fi nalista aukeratuko ditu eta erabaki honen berri ikastetxeei jakinaraziko zaie, sari banaketa baino astebete lehenago. Erabakia ezin izango da erreklamatu eta sariren bat hutsik gera daiteke.

10.- Sari banaketa Arrasaten burutuko da 2014ko maiatzean, Arizmendi Ikastolak, Arrasateko Udalak eta LKS Ingeniaritzaren laguntzarekin, antolatutako Eraikuntzaren VIII Jardunaldi Teknikoetan. Egun horretan, epaimahaiak irabazleen izenak ezagutzera emango du. Sariak Arizmendi Ikastolako web orrian www.arizmendipro.eu, prentsan, aldizkari teknikoetan eta beste komunikabide batzuetan ere emango dira ezagutzera.

11.- Hauek izango dira SARIAK*: LEHEN SARIA: ORDENAGAILUA eta “Arrasate Iraunkorra” garaikurra, ARRASATEko UDALETXEAK emanda.BIGARREN SARIA: TABLET BAT, LKS INGENIERITZAk emanda.HIRUGARREN SARIA: TABLET BAT, GIPUZKOAko GOI MAILAKO TEKNIKO PROIEKTUGILE eta DELINEATZAILEEN ELKARGO OFIZIALAk emanda.LAUGARREN SARIA: TABLET BAT, ARRASATEko UDALETXEAK emanda.GAZTE SARIA: iPOD, ARIZMENDI IKASTOLAK emanda.IRAKASLEAREN SARIA: TABLET BAT (1.saria jaso duen taldearen irakasleari).

12.- Sari banaketarekin batera, saritutako lanen erakusketa Jardunaldi Teknikoen aretoan izango da.

13.- Lanak ez dira itzuliko, 14. oinarrian jarritakoaren kalterik gabe. 14.- EGILE ESKUBIDEAK: Aurkeztutako diseinuak egileen jabetzakoak dira.

Lehiaketetaren antolatzaileek lanen hedabiderako bakarrik erabili ahal izango dituzte.

15.- Lehiaketa honetan parte hartzeak, bere oinarriak onartzen direla adierazten du.

DATAK LABUR:• Izena emateko epea: 2013ko azaroaren 8a baino lehen.• Lanak aurkezteko azken epea: 2014ko martxoaren 7a.• Epaimahaiaren erabakia: 2014ko apirilan.• Sari-banaketa: 2014ko maiatzan.

ARGIBIDEAK:ARIZMENDI IKASTOLA. Eraikuntzako Lanbide Heziketa.Hiri-altzari eramangarrien Ideia Lehiaketa. Otalora Lizentziatua, 8-B. 20500 ARRASATE (GIPUZKOA)

TELEFONOA: 943 79 00 27POSTA ELEKTRONIKOA: [email protected]

* edo bere balioa eurotan