OINE 2019 AURKETU DA - static.noticiasdenavarra.com · irakasleei ulermen eta idaketa ariketak...

8
2019ko otsailaren 8a, Ostirala Zenbakia: 506 Nafarroako Bertsolari Txapelketa Bihar abiatuko da, Tuteran, Nafarroako Bertsolari Txapelke- taren edizio berria. 24 bertsolari arituko dira martxoaren 23an amaituko den lehiaketan. 2. ORRIA IKASTOLEN BESTA Aurkezpenean parte hartu zuten ikasleetako batzuk. J.A. MARTÍNEZ OINEZ 2019 AURKEZTU DA Dena prest Argia Ikastolak, urriaren 20an ‘Izan argi!’ lemapean Tuteran ospatuko den Nafarroa Oinezaren edizio berria aurkeztu zuen. 4-5. ORRIAK HISTORIAREN TXOKOA IVÁN LENDL, TENISAREN HISTORIAKO MITOA 8. ORRIA NAFARROAN BARRENA ZIGA, BAZTAN BAILARAKO ALTXORRA 6. ORRIA

Transcript of OINE 2019 AURKETU DA - static.noticiasdenavarra.com · irakasleei ulermen eta idaketa ariketak...

2019ko otsailaren 8a, OstiralaZenbakia: 506

Nafarroako Bertsolari TxapelketaBihar abiatuko da, Tuteran, Nafarroako Bertsolari Txapelke-taren edizio berria. 24 bertsolari arituko dira martxoaren 23an amaituko den lehiaketan. 2. ORRIA

IKASTOLEN BESTA

Aurkezpenean parte hartu zuten ikasleetako batzuk. J.A. MARTÍNEZ

OINEZ 2019

AURKEZTU DADena prest Argia Ikastolak, urriaren 20an ‘Izan argi!’ lemapean Tuteran ospatuko den Nafarroa Oinezaren edizio berria aurkeztu zuen. 4-5. ORRIAK

HISTORIAREN TXOKOA

IVÁN LENDL, TENISAREN HISTORIAKO MITOA 8. ORRIA

NAFARROAN BARRENA

ZIGA, BAZTAN BAILARAKO ALTXORRA 6. ORRIA

22019ko otsailaren 8a, Ostirala

KULTURA Bertsolaritza

BIHAR ABIATUKO DA, TUTERAN, NAFARROAKO BERTSOLARI TXAPELKETAREN 44. EDIZIOADena prest 24 bertsolarik parte hartuko dute bihar, Tuteran abiatuko den txapelketaren edizio berrian. Finala, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian ospatuko da, martxoaren 23an

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren edizio berrian parte hartuko duten bertsolarietako batzuk, antolatzaileekin batera, aurkezpen egunean. UNAI BEROIZ

Firma

Urtarrilean zehar jokatutako aurre-kanporaketen ondoren, zehaztuta gelditu da jada Nafa-

rroako Bertsolari Txapelketan par-te hartuko duten bertsolarien behin-betiko zerrenda. Denetara, 24 bertsolari ariko dira bihar Tuteran abiatuko den txapelketaren 44. edizioan. Final handia martxoaren 23an ospatuko da, azken edizioetan bezala, Iruñeko Anaitasuna kirolde-gian. Atzo Barañaingo Kultur Etxean antolatzaileek jakinarazi moduan, zortzi saio eskainiko dira denetara, Nafarroa osoan zehar: lau final-laur-

den, hiru finalaurreko eta finala. “Tuteratik Urdazubira, Iruritatik Lizarrara, Atarrabiatik Etxarri Ara-natzera eta Lesakatik Iruñera, Nafa-rroaren berdeak, horiak eta gorriak zeharkatuko ditu. Bide bat bertsoa-rena, euskara Nafarroan barrena barreiatzeko, mila kolore eta mila Nafarroa diren Nafarroa honetan”.

Guztira, 30 bertsolarik eman dute izena aurtengo txapelketan. Lehen aldiz parte hartzen zuten seirek, due-la bi urteko sailkapeneko azken seiekin batera, aurre-kanporaketak jokatu zituzten urtarrilean, eta horren ostean bidean geratu ziren sei bertsolari. “Martxoaren 23ra arte,

zortzi saiotan ariko dira, Nafarroa-ko geografia anitzean barrena. Iru-ñeko Anaitasuna kiroldegiko fina-lean itsasoratuko dira bide horre-tako urak”, azaldu zuten atzo Nafa-rroako Bertsozale Elkarteko kideek. Bertsolariekin batera, zazpi epaile-tako taldeak, hamabost gai-jartzai-lek eta hamarnaka laguntzailek egingo dute posible egitasmoa.

Bertsolaritzan erreferente Urteak joan urteak etorri, Nafarroa-ko euskal kulturaren erreferentzia nagusietakoa bihurtu da Nafarroa-ko Bertsolari Txapelketa. “Baina ez da bat-bateko lorea”, zehaztu zuten

SAIOAK

3 Bihar. Tuterako Musika Eskolan,

17.30ean. Aimar Karrika, Alazne

Untxalo, Eneko Fernandez, Joa-

na Ziganda, Mikel Lasarte eta

Saatsa Karasatorre. Aurkezlea:

Maialen Belarra.

3 Igandean. Urdazubiko Kultur

Etxean, 17.30an. Iban Garro,

Iker Gorosterrazu, Irati Majuelo,

Julio Soto, Sahats Aleman eta

Saioa Alkaiza. Aurkezlea:

Ainhoa Larretxea.

3 Otsailak 16. Iruritako Gizarte

Bilgunean, 17.30ean. Endika

Legarra, Joanes Illarregi, Patxi

Castillo, Xabat Illarregi, Xabier

Maia eta Xabier Terreros. Aur-

kezlea: Zigor Gartzia “Zian”.

3 Otsailak 17. Lizarrako Gazteria-

ren Etxean, 17. 30ean. Amaia

Elizagoien, Diego Riaño, Eneko

Lazkoz, Josu Sanjurjo, Julen

Zelaieta eta Sarai Robles. Aur-

kezlea: Ander Aranburu.

3 Finalaurrekoak. Martxoaren 3an

(Atarrabia), 9an (Etxarri-Aranatz)

eta 10ean (Lesaka) izango dira.

antolatzaileek. “Txapelketa urtean zehar egiten den lan isilaren fruitu da, bertsolaritza transmititzeko alo-rrean egindako lan eskergaren ondorio zuzena. Bide horretan, aipatzekoa da Bertsolaritza Ira-kaskuntzan egitasmoa, Nafarroako Bertsozale Elkarteak Nafarroako Gobernuaren eta tokian tokiko udal eta mankomunitateen laguntza-rekin antolatua, urtero 2.400 ikas-le baino gehiagorengana iristen dena, eskola orduetan bertsogin- tza eta ahozkotasuna landu deza-ten”.

Halaber, bertsolaritzaren bir-sorkuntzan ezinbesteko papera

izan duen Bertso Eskolen sarea ere gogoan izan zuten, hain zuzen bertso eskolak protagonista izan zituen Bertso Egunarekin bat egi-nez. – M.M.P.

2019ko otsailaren 8a, Ostirala 3

IKASTETXEAK Hezkuntza digitala

ODISEA ESKOLA LIBURUTEGI

DIGITALA ABIAN DA5.000 liburu baino gehiago Sare publikoko ikasle eta irakasleen zerbitzura jartzen den plata-forma digital berriak haur eta gazte literatura eleanitza eskaintzen du

Eskola-liburutegi digitalaren aurkezpenean parte hartu zuten agintari eta ikasleak. UTZITAKOA

Diario de Noticias

Abian da ODISEA eskola-liburu-tegi digitala. Aste honetan ber-tan Maria Solana Hezkuntza

Kontseilariak aurkeztu zuen platafor-ma berria Ikasnovan. Ikasle eta ira-kasleen zerbitzura momentuz 5.000 liburu jartzen dituen gunea da, haur eta gazte literatura eleanitza aurki daiteke bertan. Liburuen eskaintza handituz joanen da,liburutegi hau bestelako argitaletxe plataformekin lotu baita eta uneoro gehituko zaizkio izenburu berriak. Nafarroako 68 ikas-tetxek eskaera egin dute katalogo digitalera sarbidea eduki eta hasiera-ko pilotatzea, froga garaia martxan

HURBILETIK

3 Tresnak: ODISEA plataformak

irakasleei ulermen eta idazketa

ariketak egiteko aukera eskain-

tzen die. Era honetara, irakurt-

zeko aukerak erraztearekin bate-

ra ikastetxeek irakurtzen irakas-

teko eta jarduera horren inguruan

praktika onak bultzatzeko zein

irakurketa klubak sortzeko Odilo

Teach erabili ahal izango dute,

irakasleei zuzendutako tresna eta

klub bakoitzari irakurtzeko propo-

samenak egiteko aukera eskai-

niz, irakurgaiaren zailtasunaren

eta ikasleen mailaren arabera.

jartzeko. Irakasleentzako lanerako tresna ere bada, irakurketa prozedu-raren irakaskuntzan hainbat ekimen eta baliabide proposatzen baitira libu-ru bakoitzeko.

Plataformak eskaintzen duen aban-taila da liburuak euskara eta gaztela-niarekin batera, ingeleraz, frantsesez eta alemaniarrez ere eskaintzea. Eskolako liburutegiak eskaintzen duen aukera hau azpimarratu nahi izan du kontseilariak, “atzerriko hizkuntzetan idatzitako liburuak eskuratu ahal izatea, gure ikastetxee-tan atzerriko hizkuntzen irakaskun-tza programaren baitan ere lantzen diren hizkuntzak, literatutaren bitar-tez hizkuntza horiek ikasten jarrai-

tzeko beste aukera bat eskaintzea da. Eta eleaniztasunean lan egitearen abantaila proiektuaren ekitatea da: ikasle guztiei aukera berdinak eskaintzea”.

Laister, 68 ikastetxetan Datozen hilabeteetan 68 ikastetxeek, hala eskatu dutenek, izango dute ODISEA plataformaren jarraipenean parte hartzeko aukera, “eta jarraian eskola publiko guztiek literaturara sarrera berdina izatea da asmoa”, azaldu du Solanak. Bere azalpenean zehaztu duenez, liburutegi digital honek irisgarritasuna errazten diete ikusteko desgaitasuna dutenei, izan ere, ikastetxeek duten bestelako tres-

nekin uztartzen da, eta testuak en-tzuteko aukera eskaintzen du, irisga-rritasuna bermatuz eta hizkuntzak ikasteko aukerak erraztuz.

Plataforma doakoa da ikastetxe publikoetako komunitate osoarent-zako. Sarrera (edo deskarga) e-book irakurgailuen bitartez egin daiteke, telefono mugikorren bitartez, tablet edo ikasleen Chromebooken bitartez; gainera, liburuak streaming bidez ira-kur daitezke, hots, interneterako konexioarekin, liburua deskargatuz edota offline moduan nabigatzailea-ren bitartez.

ODISEA erabiltzeko azalpenak, tutorial moduan, Hezkuntzako You-tube kanalean aurkitu daitezke . ■

42019ko otsailaren 8a, Ostirala

GAUR EGUN Ikastolak

ABIADURA BIZIAN DOA

NAFARROA OINEZ 2019Aurkezpena Benjamín de Tudela BHI-ko areto nagusian ospatu zen, urtarrilaren 26an, dato-rren urriaren 20an ‘Izan Argi!’ lemapean ospatuko den ikastolen bestaren aurkezpena

Tuterako ikastolako ikasle eta irakasleetako batzuk, herriko agintariekin bateran, Nafarroa Oinez 2019-aren aurkezpenean. J.A. MARTÍNEZ

Fermín Pérez-Nievas

Izan Argi lemapean, Argia Ikastolak 2019an ospatuko duen Nafarroa Oinezaren aurkezpena ospatu zuen

joandako urtarrilaren 26an. Urriaren 20an ospatuko da Nafarroako Ikasto-len besta handia, eta laugarren aldia izango du ikastola tuterarrak ardura-dun nagusi bezala, 1995, 2002 eta 2013 urteetan ere antolatzaile izan ondo-ren. Ikastolako bi ikasle ohiek aurkez-penean azaldu moduan, Izan Argi lema ez da nolanahiko aukeraketa izan. Ikasle, guraso, irakasle eta lan-gileen ilusioa, indarra eta energia isaltzen du, ez bakarrik euskararen

Maru Erizek eta Argiñe

Kortak, 1984ean ikastola

abiarazi zuten familien

lana eskertu zuten

bestaren antolaketa lanetan, baita ez-euskaldun bezala sailkatuta dagoen eremuan hizkuntza eta hezkuntza eredu baten sustapenean egiten den eguneroko lanarena ere.

Argiaren Nafarroa Oineza izango da. Sinboloa, ezaugarri desberdinetako izpiak izango dira: gure ikasleen begie-takoak, ikastola izan diren eta gaur egun ere badiren gurasoen ideienak, egunetik egunera bidean jarraitzen dutelako; eta gure langile guztienak, proiektu honetan euren indarra jar-tzeagatik. Argitzeaz gain, etxeko beroa ematen duten izpiak dira, familia-beroa, zuengandik jasotzen ari gare-na”, azaldu zuten hasieran. Aurkez-

pen ekitaldian, Eneko Larrarte Tute-rako alkateak eta Silvia Cepas Hezkuntza kontseilariak parte hartu zuten, eta lema argiarekin lotuta dagoela azaldu zuten, “argia, bizitza, energia, ilusioa eta beroa”. Musika eta tradizioa uztartu ziren aurkezpenean, eta erriberako folkorea izan zen eki-taldiko protagonista nagusia, jota (euskaraz, 1995eko Oinezean abestu zena berreskuratuz) eta paloteauen eskutik (eskaerak Argiako hezkun-tzaren aldeko bertsoetan bilakatuz).

Ekitaldian zehar, ingurugiroaz, adiskidetasunaz, irakasleriaren lanaz eta kooperazioaren indarraz mintza-tu zen: Oinez 2019ko lema, Izan Argi,

osatzen duten lau zatiak. Ikuskizunen artean, gurasoek ikastolarekin duten esperientzia biltzen zuten bideoak proiektatu ziren. “Proiektuaren alder-dirik garrantzitsuena irakasleria dira, euren inplikazioa, baloreak eta for-makuntza”, adierazi zuen guraso horietako batek. Ikastolako lehenda-kari Maru Erizek zein ikastolako zuzendari Argiñe Kortak, “duela 35 urte, 1984ean, proiektuaren aldeko apustua egin zuten bost familia” horien lana eskertu zuten. Aurtengo Oinezak, “ikastolak bere lan eredu kooperatibistarekin aurrera jarraitu ahal izateko bultzada ekonomikoa” emango dio ikastolari.

2019koa ‘argiaren

Nafarroa Oinez’ izango

da, aurtengo bestaren

antolatzaileen arabera

2019ko otsailaren 8a, Ostirala5

Aurkezpenean bildu zen publikoa. J.A. MARTÍNEZ Dantzariak, paloteaua eskaintzen. J.A.MARTÍNEZ

2002ko Nafarroa Oinezean jendetza bildu zen. M. GALINDO Mozorroak, 2013ko Oinezean. J. BERGASA

Eneko Larrarte, Tuterako alkatea, aurkezpenean. J.A. MARTÍNEZ 2013ko Oinezeko zinta mozketa. J. BERGASA

62019ko otsailaren 8a, Ostirala

NAFARROAN BARRENA Ziga

Zigako San Lorentzo eliza toki ezin hobean dago, Baztango landa giroko paisaia urbano eder eta tipi-ko batean baitago. Oso deigarria da daukan harlandu gorri ugari eta oparoa, inguruko harrobiren bate-tik atera izandakoa, baita harmai-ladiaren dotorezia ere, aurreko aldearen ikuspegia edertzen baitu. XVI. mendeko eraikina da, ataria XVIII. mendekoa bada ere.

Latindar gurutzedun eliza da, gurutzadura ez oso nabarmenekoa; atal ezberdinik gabeko nabea du eta burualdea zuzena da. Barrual-

San Lorentzo eliza, Zigako ‘katedrala’dean, nabarmentzekoa da, hain-bertze margolanen artean, Ama Birjina eta Arraina mihiseak lana. Rafael margolariaren kopia bat da. Horri erantsi behar zaizkio Eban-jelio aldeko erretaulak; hots, XIX. mendeko Jesusen Bihotzarena eta Andre Mari arrosariokoarena. Azken hori artelan barrokoa da, 1700 ingurukoa. Bestaldeko guru-tzaduraren alboan, bertze bi erre-taula daude, jada aipatu ditugu-nekin simetrikoki kontrajarriak. Bata, San Joserena, 1700 ingurukoa hau ere, eta jarraian, bertzea, Lur-

desko Ama Birjinari eskainia. Erre-taula nagusia ederra da oso, estilo barroko peto-petoa, eta Fermin Larrainzarrek egina. 1713an egidan-koa dela erraten da. San Pedro eta San Pablo daude ikusgai, Andre Mari martxokoaren albo banatan, eta atikoko nitxoan San Lorentzo ageri da. Bitxikeria modura, esan, erretaula hori Iruñeko San Nikolas parrokiarako egin zela, eta han egon zela 1904ra arte, harik eta Zigara lekualdatu zuten arte.

Etxaurrea enparantzara zuzen-dua dago harmailadi handi baten bitartez, eta Herrera arkitektoaren soiltasun-estiloari jarraiki egina da, eta arku erako portikoa eta frontoi hirukia ditu, bisitarien gozagarri.

ZIGA, ALTXOR UGARI DITUEN HERRI TXIKIANafarroako iparraldean Baz-tango bailaran kokatzen den herri txiki honek asko dauka erakusteko, tartean herriko plaza ederra eta San Lorentzo elizaren ataria.

Vista de la iglesia de Ziga desde la plaza. SAGÜÉS

Diario de Noticias

Ziga, Baztango bailaran koka-tzen den 15 herrietako bat da. Herri txikia izan arren, erakus-

teko aunitz duen herria da, hala ere. Aipatzekoa da plazaren ederta-suna, elizaren sarrera monumenta-laz eta etxe ederrez inguratuta bai-tago.

Ziga eta Zigaurre artean Baztango begiratokia dago; bertatik, ibarraren iparralde osoa bere ederrean ager-tuko zaigu. Zigako eliza San Loren-tzoren ohoretan eraiki zuten, 1593tik eta 1603ra bitartean. Aitzinalde izu-garriak forma herreratarrak uzten ditu agerian. Nafarroan dagoen esti-lo herreratarraren eredurik garbie-na da.

Herriko bestak abuztuaren 10ean ospatzen dira, herriko zaindari San Lorentzoren ohorez.

Zigak auzo bat du: Zigaurre, eta bertatik gertu kokatzen da Baztan-go begiratokia.

Baztango behatokia Iruñetik gatozela, Almandozera gara-matzan saihesbidea hartzen badugu, eta, behin herria zeharkatu eta bia-duktua behetik iragan eta gero, N-121 errepidea utzi eta Iruritara garamat-zan bigarren mailako bidean sartuko gara. Berroeta, Aniz eta Zigatik pasa-tu ondoren, Baztango Behatokian iza-nen gara; errepidearen ondoan, hain zuzen ere.

Balkoi ttipi horretatik, Irurita, Leka-roz, Gartzain, Elizondo eta herriak ikusiko ditugu, baita Zigaurre (Ziga), Etxarri eta Aitzano (Gartzain) auzoak ere.

Herrien gainetik, ordea, paisaia naturala bera nabarmentzen da, baserri eta borda (azienda babesteko) aunitz ageri baita hegietan eta men-dietan barreiaturik. Soro eta larreak ere ikusiko ditugu, baita pagadi, harizti, iraleku eta urriztiak ere. Erreka-bazterretan, berriz, makalak, haltzak, sahatsak eta lizarrak nabar-mentzen dira gehien behatokitik.

Campanario de la torre de la parroquia. D.N.

Herriaren ikuspegi panoramikoa. SAGÜÉS

ZIGA

2019ko otsailaren 8a, Ostirala 7

KLASK!

SANTA CATALINA LABOURÉ IKAS-TETXEKO IKASLEAK, POBREZIA-REKIN KONTZIENTZIATUTA. Iruñeko

Santa Catalina Labouré ikastetxeko ikasleek

oso argi daukate gaur egungo politikari eta

agintariei eskatu nahi dietena, helburu argi

batekin eta hala adierazi zuten: pobreziarekin

behin betirako akabatzea.Hala, aldarrikapen

hau eta beste asko adierazteko eszenatoki bila-

katu zen Baluarte, eguerdiko hamabietan, ikas-

tetxe osoaren inplikazioa izan zuen manifestal-

diaren ondoren.Denetara, 300 ikasle baino

gehiago bildu ziren Yanguas eta Miranda

zeharkatu zuen manifestaldian. Ekimena, Lehen

Hezkuntzako ikasleak garatzen ari diren

proiektuaren baitan kokatzen da. J. BERGASA

GIGANTES CF. Olentzerok oparitu zien ekipazio berria soinean, Egoki-

tutako Kirolen Nafarroako Federazioko Gigantes futbol taldeak Osasuna

Magna taldeko kirolarien bisita jaso zuten aste honetan, Azpilagañako

kiroldegian. Arratsalde dibertigarria izan zuten, argazkian ikusten den

bezala. UNAI BEROIZ

KORRIKA 2019KO JANTZIEN AURKEZPEN DESFILEA, IRUÑEAN. Joan zen astean, Korrika

2019ren harira sortu den arroparen aurkezpena egin

zen Iruñeko Geltoki ekonomia solidarioaren merkatuan

(autobus geltoki zaharra zegoen egoitzan). Jantzien

desfilea bakarrik ez, eta ekitaldia Zirkus Baliren akroba-

ziekin, Pantxika Lamurren pailazokeriekin, Ortzadar

Euskal Folklore Elkartearen emanaldiarekin eta Broken

Brothers Brass Banden musikarekin alaitu zen. IÑAKI POR-

TO

82019ko otsailaren 8a, Ostirala

IDATZI GAITZAZU...

HARREMANETARAKO

Albiste, argazki, iradokizun edota bestelako infor-mazioa helbide honetara bidali:

AAula de Noticias. Muro Kalea, 19 31.500 Tutera

Tf: 948 847 415 Fax: 948 847 093 [email protected]

DIARIO DE NOTICIASEK EKOIZTUTAKO GEHIAGARRIA:

3 Koordinazioa: NNieves Arigita 3 Erredakzioa: NNieves Arigita, Fermín Pérez-Nie-

vas, Juan Antonio Martínez, Miren Mindegia.

HISTORIAREN TXOKOA Ivan Lendl

JOKALARI

KARISMATIKOAMunduko hirugarrena Txekiarra, estatubatuar nazionali-tatea izan arren, profesionalek rankingeko lehenengo postuan egotea lortu zuen 270 astez jarraian.

Ivan Lendl, 2002an. D.N.

Diario de Noticias

Tenisaren historiako izen handiak azpimarratu beharko bagenitu, dudarik gabe Ivan Lendl horie-

tako bat izango zen, McEnroe, Becker, Sampras edo Williams beza-la. 1980ko eta 1990eko hamarkade-tako jokalaririk hoberenetakoa izan zen. Txekoslovakian sortu zen 1960an, eta 1978ean egin zen profe-sional. 1986an Ameriketako Estatu Batuetara lekualdatu zen, bere herrialdeko tenis elkarteak publiko-ki mehatxatu ondoren, Hego Afrika-ko Sun City hiriko txapelketa batean parte hartu ondoren. 1992an, estatu-batuar nazionalitatea eskuratu zuen.

Lendl, txikia zenetik nabarmen-du zen tenisean. 1978an Roland Garros eta Wimbledoneko junior txapelketetako tituluak eskuratu zituen lehenengo postua lortuz, profesional bezala gerora ere erre-pikatuko zuen postua. Munduko txapeldun bilakatu zen 1983eko otsailaren 28an, eta rankingeko lehenengo postua kasu batzuetan galdu bazuen ere, nahiko egonkor mantendu zen 1990era arte. 270 aste iraun zuen, denetara, postu horretan, Jimmy Connorsen marka gailenduz. Soilik bere babespeko kirolariak, Pete Samprasek; eta 2010etik aurrera Roger Federerrek gailendu dute marka hori gaur egun arte.

Garaipen ugari erdietsi arren —izen handiko Volvo saria 1982an eta 1983an—, ez zuen Grand Slameko lehiaketarik irabazi, 1984ko Roland Garrosen John McEnroe mendean hartu zuen arte. 1985ean, Estatu Batuetako Irekia irabazi zuen, berri-ro ere McEnroe mendean hartuz, eta, hurrengo bi urteetan, Estatu

HURBILETIK

3 Grand Slam: Grand Slam dela-

koa tenisean Nazioarteko Tenis

Federazioak antolatutako

nazioarteko zirkuituko lau txa-

pelketa nagusiek osatzen dute:

Australiako Irekia, Roland

Garros Txapelketa, Wimbledon-

go Txapelketa eta AEBetako

Irekia. Golden Slam urte berean

Grand Slam-eko lau txapelketez

gain Olinpiar Jokoetako txa-

pelketa irabaztean ematen den

saria da. Hau lortu duen bakarra

Steffi Graf alemaniarra izan da.

3 Zortzitan garaile: Zortzi aldiz

eskuratu zuen Ivan Lendlek

Grand Slam titulua. Gehien ira-

bazi dituenak, gizonezkoen

kategorian, Roger Federer izan

da (20 aldiz) eta, emaku-

mezkoen kategorian, Margaret

Court (24), hurbiletik Serena

Williamsek jarraitzen duela (23).

Batuetako nahiz Frantziako lehia-ketak irabazi zituen.

Australiako Irekia ere bi aldiz ira-bazi zuen, 1989an eta 1990ean. Indar eta gaitasun fisikoagatik da ezaguna, edozein motatako piste-tan moldatzen delako, belar gai-nean izan ezik; horrek eragotzi zion, hain zuzen, Wimbledongo Lehiaketa irabaztea. Jokalari garrantzitsua izan zen, halaber, 1980an Txekoslovakiak Davis Kopan lortutako lehen garaipe-nean. 1992an lortu zuen Estatu Batuetako hiritartasuna, eta 1994an utzi zion tenisean jokatzeari, sor-baldan zuen arazo batengatik.

Denak, Wimbledon ezik Edozein kiroletako mitoen artean gertatu ohi den bezala, Ivan Lendl

txekiar-estatubatuarrak bere gailendu ezinezko erronka izan zuen, bizi-

tza osoan zehar izandako kriptonita modukoa. Bere ibilbide osoan, Wim-

bledon titulua eskuratzea izan zuen muga, eta obsesionatzera ere iritsi

zen. 14 aldiz jokatu zuen eta, halakoa zen bere desira, denboraldi entre-

namendu batzuk soilik titulu horretara bideratu izan zituela, sakea eta

bolea behin eta berriz errepikatuz. Baina tenista handien garaia zen,

buruz-burukoak eta etsaitasuna gorian zeuden, eta horrek bere lorpe-

nen zerrenda txundigarria osatzeko falta zuen titulu bakarra lortzea era-

gotzi zion. Bitan eduki zuen oso hurbil, 1986ko eta 1987ko finaletan, bai-

na Boris Becker eta Pat Cashen kontra galdu zuen. Bere buruan, beti

izango du hutsune hori.