Olentzero Business Center OLENTZERORI · Olentzero Business Center Zortziko handia Olentzero...

1
30 Neurria Gure herriko ipuin zaharrek eman zioten dotea Eguberria iragartzeko tripa haundi arlotea makillajean egin diogu operazio fuertea kondaira aski mehetua dakar baina zakua betea. Eguberria ta kontsumoa uztartu dira elkarri telebistako haurren ordutan konturatzen gara sarri, Olentzerori esan diote gure enpresara etorri Eguberria guk saltzen dugu ta zuk aurpegia jarri. Gaztainak, sua ta ardagaia sutondoan atzenduta Eguberrien sinbologia horra eguneratuta koloretako kaja txiki bat zinta batean bilduta berri onaren mezularia “zorionak” jartzen du ta. Publizitatez gainezka jarriz haurraren gogoa bete amona, osaba, izeba, ama dendako eskaparate, denen artean biltzen ditugu dozena terdi pakete oparirikan ez dakarrenak haurrik ez ote du maite. Olentzeroren bisita ez da haur guztien ondasuna askok eskulan oso merkean xahutzen dute eguna, munduko beste puntan daukazu jostailugile laguna beste haur batek egingo zuen zuk apurtuko duzuna. Gauzak kostata sortzen direla ikasiz nahi ditut hezi lortzea asko kosta izanak egiten ditu berezi, zerutik behera oraindik ez da elurra besterik jauzi baina ezin da eskatu eta ezin da dendan erosi. Jokin Sorozabal Ansa Doinua: Olentzero Business Center Zortziko handia Olentzero Business Center Musika Mikel Markez

Transcript of Olentzero Business Center OLENTZERORI · Olentzero Business Center Zortziko handia Olentzero...

Page 1: Olentzero Business Center OLENTZERORI · Olentzero Business Center Zortziko handia Olentzero Business Center OLENTZERORI Musika Mikel Markez. Created Date: 2/13/2018 8:45:18 AM ...

30

Neurria

Gure herriko ipuin zaharrekeman zioten doteaEguberria iragartzekotripa haundi arloteamakillajean egin dioguoperazio fuerteakondaira aski mehetua dakarbaina zakua betea.

Eguberria ta kontsumoauztartu dira elkarritelebistako haurren ordutankonturatzen gara sarri,Olentzerori esan diotegure enpresara etorriEguberria guk saltzen duguta zuk aurpegia jarri.

Gaztainak, sua ta ardagaiasutondoan atzendutaEguberrien sinbologiahorra eguneratutakoloretako kaja txiki batzinta batean bildutaberri onaren mezularia“zorionak” jartzen du ta.

Publizitatez gainezka jarrizhaurraren gogoa beteamona, osaba, izeba, amadendako eskaparate,denen artean biltzen ditugudozena terdi paketeoparirikan ez dakarrenakhaurrik ez ote du maite.

Olentzeroren bisita ez dahaur guztien ondasunaaskok eskulan oso merkeanxahutzen dute eguna,munduko beste puntan daukazujostailugile lagunabeste haur batek egingo zuenzuk apurtuko duzuna.

Gauzak kostata sortzen direlaikasiz nahi ditut hezilortzea asko kosta izanakegiten ditu berezi,zerutik behera oraindik ez daelurra besterik jauzibaina ezin da eskatu etaezin da dendan erosi.

JokinSorozabal

Ansa

Doinua:

Olentzero Business Center Zortziko handia

Olentzero Business Center OLENTZERORI

MusikaMikel Markez