ORDENANTZA, ARAKILGO UDAL ESPARRUAN ordenantza...Ordenantza honek, herentzia historikoaz jabetzeaz...

16

Transcript of ORDENANTZA, ARAKILGO UDAL ESPARRUAN ordenantza...Ordenantza honek, herentzia historikoaz jabetzeaz...

Page 1: ORDENANTZA, ARAKILGO UDAL ESPARRUAN ordenantza...Ordenantza honek, herentzia historikoaz jabetzeaz gainera, aintzat hartzen du herritarrek borondate garbia dutela euskara bultzatu
Page 2: ORDENANTZA, ARAKILGO UDAL ESPARRUAN ordenantza...Ordenantza honek, herentzia historikoaz jabetzeaz gainera, aintzat hartzen du herritarrek borondate garbia dutela euskara bultzatu

2

Page 3: ORDENANTZA, ARAKILGO UDAL ESPARRUAN ordenantza...Ordenantza honek, herentzia historikoaz jabetzeaz gainera, aintzat hartzen du herritarrek borondate garbia dutela euskara bultzatu

3

ORDENANTZA, ARAKILGO UDAL ESPARRUANEUSKARAREN ERABILERA ETA SUSTAPENA

ARAUTZEN DITUENAZIOEN AZALPENA

Euskara izan da, mende askoan, Arakilen hitz egin den hizkuntza. Horregatik,Arakilgo Udalarentzat arakildar guztien kultur ondarea da, udalerriak bere-be-rea duen hizkuntza, hil ez dadin eta bizkortu dadin arreta berezia eman beharzaiona. Ordenantza honek, herentzia historikoaz jabetzeaz gainera, aintzathartzen du herritarrek borondate garbia dutela euskara bultzatu eta normali-

zatzeko. Nahi hori, adibidez, ageri-agerikoa da irakaskuntzan. Horren adierazgarria dugu,zalantzarik gabe, udalerriko bizilagunen portentzaje handiak euskarazko irakaskuntzaaukeratzen duela seme-alabentzat. Horrek argi erakusten digu Arakilgo biztanleria, urte-ak pasa ahala, gero eta elebidunagoa izanen dela, hau da, gero eta euskaldun gehiagoegonen direla. Legez dagozkien hizkuntza eskubideez baliatu ahal izateko, Udalak gero etazerbitzu-prestazio osatuagoa eskaini beharko du euskaraz. Udalak, zerbitzu publikoa es-kaintzea duenez bokazioa, behar bezala erantzun beharko dio eskaera horri.

Euskara, beraz, gaztelania bezala, Arakilgo Udalaren eta udalerriaren hizkuntza ofizialada. Dena dela, euskara eta gaztelania, biak hizkuntza ofizialak izanik ere, oso urrun daudeberdintasun sozialean egotetik, euskarak atzerakada geografikoa sufritu ez ezik, erabile-ra-eremuak galdu dituelako historian zehar. Hori dela-eta, Arakilgo Udalak euskararennormalizazioaren alde eginen du lan, hizkuntza minorizatua baita. Horrek, nolanahi ere,ez du biderik emanen hizkuntzagatiko inongo bazterketarik egiteko, euskarak beti biztan-leriaren elementu integratzailea izan behar baitu.

Nafarroako Foru Parlamentuak, 1980ko azaroaren 3an egindako Osoko Bilkuran, euskara-ren ofizialtasunari buruzko ebazpen bat onetsi zuen. Bertan euskara ofizialtzat hartu zenNafarroa osoarentzat.

Forua Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak, 9. artikuluan, Nafarroako ForuKomunitatearen hizkuntza ofiziala gaztelania dela dio, eta euskarari ere kalifikazio juridi-ko bera ematen dio, betiere eremu euskaldunetarako.

Euskarari buruzko 18/1986 Foru Legeak dioenez, euskara eta gaztelania Nafarroako hiz-kuntzak dira eta, hortaz, herritarrek eskubidea dute haiek ezagutu eta erabiltzeko. Gaine-ra, euskara zein gaztelania erabiltzeko eskubidea aitortzen zaie herritar guztiei adminis-trazio publikoekin dituzten harremanetan.

Euskarari buruzko Foru Legeak hiru eremutan banatzen du Nafarroa hizkuntzari dagokio-nez: eremu euskalduna, zeinean euskara ofiziala baita gaztelaniarekin batera –bertan da-go Arakil–, eta bestetik eremu mistoa eta eremu ez-euskalduna, zeinetan euskara ez baitaofiziala.

Page 4: ORDENANTZA, ARAKILGO UDAL ESPARRUAN ordenantza...Ordenantza honek, herentzia historikoaz jabetzeaz gainera, aintzat hartzen du herritarrek borondate garbia dutela euskara bultzatu

29/2003 Foru Dekretuaren bidez arautu zen nolako erabilera izanen duen euska-rak Nafarroako Administrazio Publikoetan.

1992an, Europako Kontseiluko hamaika estatuk, haien artean Espainiak, Eskual-deetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna sinatu zuten. Espainiakberretsi egin zuen gutun hori 2001ean. Horri dagokionez, nabarmentzekoak dira10. artikuluan agintari administratiboei eta zerbitzu publikoei buruz ematen di-tuen gomendioak.

Ordenamendu juridikoak erregelamendu ahalmena aitortzen die toki entitateei,beren eskumenen esparruan betiere, toki entitateen autonomiaren printzipioarijarraikiz. Autonomiak legeen eta erregelamendu betearazteen muga du noski.Bestetik, administrazio eta botere publiko guztien erantzukizuna da, bakoitzakbere jarduketa-eremuan, aipatu arauak aplikatzea, baita betearatzeko behar di-ren baliabideak erabiltzea ere. Horixe da, hain zuzen, ordenantza honen helbu-rua: Arakilgo Udalaren jarduketa-eremuan hizkuntza normalizazioari loturikoxedapen orokor indardunak aplikatu eta garatzeko arauak eman eta betetzea.

Arau horiek kontuan harturik, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uz-tailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz,

Page 5: ORDENANTZA, ARAKILGO UDAL ESPARRUAN ordenantza...Ordenantza honek, herentzia historikoaz jabetzeaz gainera, aintzat hartzen du herritarrek borondate garbia dutela euskara bultzatu

I. KAPITULUAXEDEA1. artikulua. Euskararen erabilera eta sustapenaUdalaren eskumeneko esparru guztietan arau-tzea du xede ordenantza honek.

2. artikulua. Aipatu xedea betetzeko, ordenantzakberariazko xede hauek ditu:a) Herritarrei helaraztea euskara integrazioaren

zein komunikazioaren elementua dela.b) Herritarrei bermatzea erabili gogo duten hiz-

kuntza ofizialean kasu eginen zaiela.c) Arakilgo Udalean euskararen ahozko zein ida-

tzizko erabilera arautzea, bai barreneko fun-tzionamenduan, baita herritarrekiko eta enti-tate publiko eta pribatuekiko harremanetanere.

d) Zehaztea zein lanpostutan aritzeko jakin beharden euskaraz nahitaez eta lanpostu horien hiz-kuntza eskakizunak.

e) Euskara sustatzeko bestelako jarduerak bultza-tzea, ordenantza honen xedearekin lotura du-tenean, eta horietarako baliabideak eskain-tzea.

II. KAPITULUAAPLIKAZIO EREMUA3. artikulua. Ordenantza hau Arakilgo udal muga-pean eta Arakilgo Udalean aplikatuko da.

4. artikulua. Edozein kudeaketa molde dela mediohirugarrenek ematen dituzten Udalaren eskume-neko zerbitzuetan, ordenantza honen XIV. kapitu-lua aplikatuko da.

III. KAPITULUAZERBITZUKO HIZKUNTZAK5. artikulua. Euskaraz eta gaztelaniaz emanenzaie zerbitzua herritarrei Arakilgo Udalaren ere-mu eta bulego guztietan. Bi hizkuntzen erabilerabermatuko da herritarrek Udalarekin duten ha-rreman guztietan; zein hizkuntza hautatzen du-ten, hartan.

6. artikulua. Euskaraz dakiten Arakilgo Udalekolangileek euskaraz eginen diete lehen hitza herri-tarrei eta, herritarrek zein hautatzen duten, har-tan jarraituko dute.

7. artikulua. Euskaraz ez dakien langileren batekhizkuntza horretan hurbildu zaion edo hizkuntzahorretan egin nahi duen norbaiti kasu egin behardionean, inguruko langile elebidunen laguntza bi-latuko du.

8. artikulua. Betiere, Arakilgo Udaleko langileekezin diete herritarrei eskatu hizkuntza batean edobestean egiteko. Guztiz bestela, herritarrak hau-tatzen duen hizkuntzan emanen da zerbitzua.

9. artikulua. Herritarren artean euskararen erabi-lera sustatzeko, behar bezala adieraziko da zeinlangilek dakiten euskara, eta hizkuntza horrenerabilera bultzatuko da.

10. artikulua. Hartzaile jakinik gabeko ahozko me-zuak (hau da, erantzungailu automatikoz eginda-koak, telefono bidezko informazio zerbitzuak,bozgorailu bidezkoak eta antzekoak) euskaraz etagaztelaniaz eginen dira, ordenantza honen 14. ar-tikuluak xedatutakoari jarraikiz.

11. artikulua. Arakilgo Udalean erabiliko diren in-primakiak euskaraz eta gaztelaniaz egonen dira,eta lehentasuna emanen zaio euskarazkoari. De-na dela, bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan be-tetzeko aukera eskainiko da.

12. artikulua. Erabilera publikoko gainerako doku-mentu estandarizatuak euskaraz eta gaztelaniazegonen dira.

13. artikulua. Hartzaile jakinik gabeko dokumentuadministratiboak euskaraz eta gaztelaniaz ego-nen dira.

5

Page 6: ORDENANTZA, ARAKILGO UDAL ESPARRUAN ordenantza...Ordenantza honek, herentzia historikoaz jabetzeaz gainera, aintzat hartzen du herritarrek borondate garbia dutela euskara bultzatu

14. artikulua. Dokumentu administratiboetan bihizkuntza ofizialak orrialde berean paratuko dira,bi zutabetan: euskarazko testua ezker aldeko zu-tabean egonen da, eta gaztelaniazkoa eskuineko-an. Testua goitik behera antolatuz gero, goialdeaeuskaraz etorriko da..

15. artikulua. Herritarrak edo entitate hartzaileakhizkuntza horren aldeko hautua adierazi badu,edo euskaraz aurkeztutako idazki bati erantzutenzaionean, euskara bakarrik erabiliko da.

16. artikulua. Arakilgo Udalak, Sakanako Manko-munitatearekin batean, kanpainak diseinatukoditu jendeak eta entitateek zerbitzuak euskarazantola ditzaten.

IV. KAPITULUALANEKO HIZKUNTZAK17. artikulua. Dokumentuaren ezaugarriak eta zerhedakuntza izan dezakeen ikusita idatzi eta tra-mitatuko da dokumentua hizkuntza batean edobestean.

18. artikulua. Zein hizkuntza ofizialetan egiten du-ten bilera Udalaren Gobernu Batzordeak eta in-formazio organoek, hizkuntza hartan idatziko di-ra bileretako akten testuak, baita osoko bilkure-takoak ere. Dena dela, Gobernu Batzordearen edoOsoko Bilkuraren erabakiak euskaraz ere idatzikodira (xedapenari dagokion zatia), bilera gaztela-niaz egin bada ere.

19. artikulua. Udalaren organo guztiek, informa-ziokoak zein betearazleak izan, euskara hautatze-ko eskubidea dute laneko ohiko hizkuntza gisa.Euskara laneko hizkuntza denean, organo horienakta, gutun, jakinarazpen eta dokumentu guztiakeuskaraz idatziko dira; behar denean, gaztelania-ra itzuliko dira.

20. artikulua. Udalaren organo informatibo etabetearazleen bileretarako deialdi guztiak bi hiz-kuntza ofizialetan prestatuko dira, laneko ohikohizkuntza gisa euskara aukeratu duten organoe-nak izan ezik; izan ere, horiek euskara hutseanegonen dira eta eskatzen duten kideei bakarrikigorriko zaie itzulpena.

21. artikulua. Lanpostuari nahitaez esleitutakohizkuntza eskakizuna betetzen dutela frogatzenduten langileei gaitasuna aitortzen zaie lana bihizkuntza ofizialetako edozeinetan jarduteko,zerbitzuko beharren arabera.

6

Page 7: ORDENANTZA, ARAKILGO UDAL ESPARRUAN ordenantza...Ordenantza honek, herentzia historikoaz jabetzeaz gainera, aintzat hartzen du herritarrek borondate garbia dutela euskara bultzatu

V. KAPITULUAADMINISTRAZIOARTEKO HARREMANAK22. artikulua. Arakilgo Udalak beste administraziopublikoei igortzen dizkien dokumentu, jakinaraz-pen eta komunikazioak ordenantza honen 14. ar-tikuluak xedatutakoari jarrikiz idatziko dira pro-gresiboki.

23. artikulua. Beste administrazio publikoek igo-rritako idazkiei erantzuteko, arau gisa, jatorrikoidazkiaren hizkuntza erabiliko da. Dokumentu ho-ri bi hizkuntza ofizialetan idatzita bada, erantzu-na ere bi hizkuntza ofizialetan emanen da.

24. artikulua. Arakilgo Udalarekin hizkuntza ofi-zialetako batean harremanak izateko borondateaadierazi duten administrazio publikoei hizkuntzahorretan bakarrik idatziz igorriko zaizkie idaz-kiak.

25. artikulua. Arakilgo Udalak administrazio pu-blikoei eskatuko die haietatik hartzen duen edo-zein dokumentu elebiduna izan dadila.

VI. KAPITULUALANGILERIA26. artikulua. Arakilgo Udalak, plantilla organikoaprestatzeko orduan, bertan ezarriko du zein lan-postutan den beharrezkoa euskaraz jakitea. Oro-bat, lanpostu horien hizkuntza eskakizuna zehaz-tuko da plantilla organikoan.

27. artikulua. Euskaraz jakitearen betebeharraeta hizkuntza eskakizuna zehazteko, faktorehauek hartuko dira kontuan:a) Lanpostua beteko duenak zer-nolako lanak

egin beharko dituen.b) Antolamenduaren zer-nolako unitatetan koka-

tzen den lanpostua.c) Zenbaterainoko harremana izan behar den he-

rritarrekin, ahoz eta idatzita.

28. artikulua. Bi modu onartzen dira hizkuntza es-kakizunak frogatzeko: hizkuntza eskola ofiziala-ren gaitasun agiria edo antzekoa aurkeztuta; bes-

tela, proba bat eginez. Ordenantza honetako I.eranskinean ezarritako jakintza mailen araberafrogatuko da.

29. artikulua. Udaleko langile izateko oposizio,lehiaketa eta barne igoeretan, zehatz-mehatz be-teko da hizkuntza eskakizunei dagokiena, indarraduen legerian eta ordenantza honetan ezarrita-koaren arabera.

30. artikulua. Euskaraz ikasten lagunduko zaieUdaleko langileei, ordenantza honetan ezarritakohelburuak bete daitezen. Hortaz, Arakilgo Uda-lak, Sakanako Mankomunitatearekin batean, hiz-kuntza prestakuntzako planak antolatuko dituhelburu horiek betetzeko. Haietan lanaldiarenmurrizketak aurreikusiko dira, laguntza ekonomi-koak eta ordezkapenak, Nafarroako Gobernuakezarritako esparruaren barrenean. Betiere, pres-takuntza-jardueretako asistentziaren eta aprobe-txamenduaren segimendua eginen da.

31. artikulua. Orobat, aurrerago kontratatzen di-ren langileek behar bezala gaituta egon beharkodute beren eginkizunak euskaraz zein gaztelaniazburutzeko, betetzen dituzten lanpostuen hizkun-tza eskakizunaren arabera.

32. artikulua. Arakilgo Udalaren menpeko edohark sortutako sozietate edo erakunde publikoenzerbitzuko langileei Arakilgo Udalaren zerbitzuanzuzenean dihardutenen hizkuntza araudi beraaplikatuko zaie.

VII. KAPITULUAHIZKUNTZA PLANGINTZA33. artikulua. Udaleko langile guztiek eta ArakilgoUdalaren menpeko edo hark sortutako sozietateedo erakunde publikoen zerbitzuko langileek eus-karaz lan egin eta zerbitzua emateko gauza izandaitezen, eta udal administrazioaren zerbitzukolangile guztiek haien lanpostuei ezarritako hiz-kuntza eskakizuna betetzeko, plangintza abiatuedo egokituko da, Sakanako Mankomunitatearenlankidetzarekin.

7

Page 8: ORDENANTZA, ARAKILGO UDAL ESPARRUAN ordenantza...Ordenantza honek, herentzia historikoaz jabetzeaz gainera, aintzat hartzen du herritarrek borondate garbia dutela euskara bultzatu

VIII. KAPITULUAERREGISTROA34. artikulua. Arakilgo Udalaren erregistro admi-nistratiboetan, zer hizkuntzatan aurkezten direndokumentuak, haietan eginen da inskripzioa.

35. artikulua. Zein den ere inskribatzeko erabil-tzen den hizkuntza, itzuli eginen da horren beha-rra dagoen aldiro, erregistroa kontsultatu nahidutenen hizkuntza eskubideak babestearren.

IX. KAPITULUAINFORMATIKAKO TRESNA ETAAPLIKAZIOAK36. artikulua. Euskarazko bertsioa duten informa-tikako programa komertzialei eta erabilera oro-korrekoei dagokienez, bertsio hori instalatzekoiradokiko zaie haiek erabiltzeko adinako euskaramaila duten langileei.

37. artikulua. Arakilgo Udalaren zerbitzuetan pro-pio erabiltzeko sortutako programa edo tresna in-formatikoak prest egonen dira bi hizkuntzaofizialetan erabili ahal izateko.

X. KAPITULUAKANPO IRUDIA38. artikulua. Arakilgo Udalak euskara eta gazte-lania erabiliko ditu, elebitasun normalizatzailea-ren bitartez, herritar guztiei zuzentzen zaienean.

39. artikulua. Horrela, ele bitan izanen dira, eus-karri tradizionaletan zein teknologia berrien bi-tartez, ondoko hauek:a) Bandoak, ediktuak, kartelak eta informazio

plakak.

b) Zigiluak, tanpoiak, logotipoak, idazpuruak etaantzeko elementuak.

40. artikulua. Arakilgo Udalaren gela, bulegoedo lokal guztietako kanpoko zein barrenekoerrotulazioa, oro har, euskaraz eta gaztelaniazegonen da.

41. artikulua. Errotuluen testua elebiduna iza-nen da.

42. artikulua. Arakilgo Alkatetzak, Udalaren ba-rreneko zein kanpoko ordezkariak izendatzekoorduan (batzordeetako buruak, mankomunitate,erakunde, sozietate edo bestelako organoetakoordezkariak), kontuan hartuko du euskaraz ba otedakiten eta egokitu zaien erakundean jakitea be-harrezkoa ote den. Horretaz gain, zinegotziei in-formatuko zaie duten aukerez euskara ikastekoeta euskalduntze-alfabetatze plan pertsonaliza-tua diseinatzeko.

8

Page 9: ORDENANTZA, ARAKILGO UDAL ESPARRUAN ordenantza...Ordenantza honek, herentzia historikoaz jabetzeaz gainera, aintzat hartzen du herritarrek borondate garbia dutela euskara bultzatu

XI. KAPITULUAIRAGARKIAK ETA PUBLIZITATEA43. artikulua. Arakilgo Udalaren iragarki ofizia-lak eta gainontzeko publizitatea elebidunak iza-nen dira.

44. artikulua. Arakilgo Udalaren publizitate kan-painak eta antzekoak euskaraz ere sortuko dira,ez daitezen euskarazko itzulpen hutsean gelditu.

45. artikulua. Iragarkiak euskara hutsean aterakodira euskarazko hedabideetan.

XII. KAPITULUAARGITALPENAK46. artikulua. Bi hizkuntza ofizialak erabiliko diragidetan, aldizkako argitalpenetan, katalogoetaneta hedabideen gainerako argitalpenetan. Argi-talpenek, gutxienez ere, pareko tratamenduaemanen diete bi hizkuntza ofizialei.

9

Page 10: ORDENANTZA, ARAKILGO UDAL ESPARRUAN ordenantza...Ordenantza honek, herentzia historikoaz jabetzeaz gainera, aintzat hartzen du herritarrek borondate garbia dutela euskara bultzatu

XIII. KAPITULUAINTERNET47. artikulua. Arakilgo Udalaren webgunearenedukietan sartzeko, euskarazko, gaztelaniazkoeta egokitzat jotzen bada zein beste hizkuntza ba-tzuetako orrialdeetarako estekak egonen dira.

48. artikulua. Internetetik eskuratzen diren Ara-kilgo Udalaren ardurapeko edukiak, arau orokorgisa, euskaraz eta gaztelaniaz kontsultatzen ahal-ko dira.

49. artikulua. Tramiteak Internet baliatuz egitenahal diren kasuetan, euskarazko zein gaztelaniaz-ko bertsioak egonen dira.

XIV. KAPITULUADIRU-LAGUNTZAK50. artikulua. Udalaren diru-laguntzaren bat har-tzen duten sozietate eta entitateek zein pertsonafisikoek edo juridikoek nahitaez idatzi eta aditze-ra emanen dituzte euskaraz eta gaztelaniaz diruzlagunduta duten jarduerari lotutako idazki, ira-garki, ohar eta gainerako komunikazioak. Eginbi-de horiek ordenantza honen 51. artikuluak xeda-tutakoari jarraikiz beteko dira.

51. artikulua. Aurreko artikuluan ezarritakoa be-tetzearren, Udalak, Sakanako Mankomunitatea-ren bitartez, dohainik eskainiko ditu bere EuskaraZerbitzuko aholku eta itzulpen zerbitzuak, eta ha-la jakinaraziko die interesdunei.

52. artikulua. Ordenantza honek ezarritako hel-buruak bete daitezen, euskara sustatzeko jardue-ren antolakuntza bultzatuko da, eta diruz lagun-duko zaie jarduera horiek bultzaten dituzten Ara-kilgo elkarte eta taldeei.

XV. KAPITULUAKONTRATAZIO ADMINISTRATIBOA53. artikulua. Kontratu bidez ematen diren jar-duera eta zerbitzuak Arakilgo Udalak berak egin-dakoen baldintza beretan emateko eskubideaonartzen zaie herritarrei.

54. artikulua. Kontratazioen klausula adminis-tratibo partikularren agiriak eta baldintza tekni-koenak bi hizkuntza ofizialetan prestatu behar-ko dira.

55. artikulua. Kontratazioaren xede diren zerbi-tzuak zuzeneko harremana dakarrenean herrita-rrekin, baldintza hauek beteko dira:

a) Enpresa kontratugileak bere zerbitzua emanendu herritarraren eskubidea, bi hizkuntza ofizia-letan kasu egina izatearena, errespetatuta.

b) Enpresa esleipen-hartzaileak euskaraz eta gaz-telaniaz prestatuko ditu erabilera publikoko in-primaki, idazki eta jakinarazpenak, euskararilehentasuna emanda.

c) Arakilgo Udalaren kontratu baten esleipen-har-tzaile diren entitate edo pertsona fisikoek euska-ra erabili beharko dute kontratuaren xede denjarduerari lotutako esku-hartze publikoetan.

56. artikulua. Esleipenaren xedea herri lan bat de-nean, seinale, adierazpide eta ohar publikoek bihizkuntza ofizialetan egon beharko dute.

57. artikulua. Kontratuaren xedea aholkularitzaedo laguntza tekniko bat eskuratzea bada, entitateesleipen-hartzaileak bi hizkuntza ofizialetan aur-keztu beharko du bere lana, baldintza teknikoenagirian besterik espres adierazi izan ezik. ArakilgoUdala ez da inoiz horrelako kontratuen ondoriozsortutako idazkien itzulpenaren kargu eginen.

58. artikulua. Aurreko puntuetan aipatu hizkun-tza neurriak nahitaez jaso eta zehaztuko diraklausula administratibo partikularretan eta bal-dintza teknikoetan.

59. artikulua. Arakilgo Udalak sinatzen dituenkontratuak euskaraz eta gaztelaniaz prestatukodira.

10

Page 11: ORDENANTZA, ARAKILGO UDAL ESPARRUAN ordenantza...Ordenantza honek, herentzia historikoaz jabetzeaz gainera, aintzat hartzen du herritarrek borondate garbia dutela euskara bultzatu

XVI. KAPITULUATOPONIMIA60. artikulua. Herriko toponimo xehe ofizialakfinkatzea Udalaren Osoko Bilkurari dagokio, etakale, plaza, eraikin eta hiriko gainerako elemen-tuei izena emateko erabiltzen ahal ditu, baita eraguztietako entitateei ere. Horretarako, oinarrizkoirizpide hau hartuko da normalizaziorako: euska-razko toponimoak, hau da, euskaraz erabilitako-ak, edozein izanik haien jatorria, euskal grafianidatziko dira beti, eta erromantzekoak, edo eus-kal toponimoak ez diren bestelakoak, gaztelania-ren grafian. Betiere, Euskaltzaindia, izanen daUdalaren organo aholku-emailea, gaian eskumengorena baitu.

61. artikulua. Eremu publikoko seinale guztiak,baita kaleen izenen plakak ere, euskaraz eta gaz-telaniaz eginak egonen dira.

XVII. KAPITULUAEUSKARAREN SUSTAPENA62. artikulua. Arakilgo Udalak, Sakanako Manko-munitatearekin batean, euskara gizartearen ere-mu guztietan ezagutu eta erabiltzeko jarduketaprogramak prestatuko ditu urtero.

63. artikulua. Kontuan hartuta euskara ez, baizikgaztelania edo beste hizkuntzaren bat ama-hiz-kuntza duten haurrentzat bizitzaren lehen urteekgarrantzi handia dutela euskaraz zailtasunik gabeikasteko, eskolatzeko adinetik hurbil dauden hau-rren gurasoengana joko du Udalak, euskaraz ikas-tearen alderdi onuragarrien berri emateko.

64. artikulua. Udalak jarduera berariazkoak egi-nen ditu euskalduntzeko bermerik gehien es-kaintzen duen hizkuntza eredua pixkanaka za-baldu dadin Arakilgo unibertsitatez kanpokohezkuntzan: D eredua, alegia. Orobat, Udalakjarduera osagarriak bultzatuko ditu giroa eus-kalduntzeko eskolan eta eskolatik kanpo. Horiguztia, guztiz errespetatuta haurren gurasoekhautatzen duten hizkuntza eredua eta ikastetxe-ekin batera lanean.

65. artikulua. Hiru urtetik 18ra bitarteko haur etagazteentzat antolatzen diren kultur eta kirol jar-dueretatik %50 gutxienez euskaraz izan beharkodute. Bestalde, helduentzat ere antolatuko dirakultur eta kirol jarduerak euskaraz. Helduei zu-zendutako jardueretan, %25 gutxienez euskarazizan beharko dute.

66. artikulua. Udalaren helburu nagusietako batArakilen euskaraz egiten duen jendearen kopuruahanditzea eta hitz egiten dutenak alfabetizatzea

11

Page 12: ORDENANTZA, ARAKILGO UDAL ESPARRUAN ordenantza...Ordenantza honek, herentzia historikoaz jabetzeaz gainera, aintzat hartzen du herritarrek borondate garbia dutela euskara bultzatu

12

izanik, eta kontuan izanda, alde batetik, Arakilgoherritarren portzentaje handi batek oraindik eus-karaz ez dakiela eta, bestetik, denek ez dutela es-kola prozesua euskara ikasita bukatzen; orobat,euskalduntzea erantzunbehar publikoa denez ge-ro, Arakilgo Udalak kopuru bat jarriko du urtekoaurrekontuetan, euskarazko ikastaroetan partehartu gogo duten udalerriko helduentzat, orde-nantza honekin batean ezarritako araudiari jarrai-tuz (ikus II. eranskina).

67. artikulua. Arakilgo garraio publikoan egiten di-ren inprimaki, ohar eta jakinarazpen guztiak eus-karaz eta gaztelaniaz egin daitezela bultzatuko duUdalak. Hortaz, horren aldeko neurri egokiak har-tzeko eskatuko die garraio publikoen arduradunei,udalerrian gelditzen badira, nahiz eta Arakildik ezabiatu.

Page 13: ORDENANTZA, ARAKILGO UDAL ESPARRUAN ordenantza...Ordenantza honek, herentzia historikoaz jabetzeaz gainera, aintzat hartzen du herritarrek borondate garbia dutela euskara bultzatu

XVIII. KAPITULUAHERRITAR EUSKALDUNAK68. artikulua. Arakilgo Udalak aldian behin azter-lan bat eginen du herritar euskaldunen portzen-tajea jakiteko, udalerriko egoera soziolinguisti-koa hobeki ezagutu eta kanpaina berariazkoakberme guztiekin egitearren eta, borondatezkoinskripzioen bitartez, Arakilgo euskaldunen fitxa-tegia prestatuko du.

69. artikulua. Datu Pertsonalak Babesteko aben-duaren 13ko 15/1999 Legearen 20.2 artikuluan xe-datutakoari jarraituz, euskaldunen fitxategiakezaugarri hauek izanen ditu:

a) Aurreikusitako xede eta erabilerak: Udalarenesparruan tresna bat izatea euskara kanpainaberariazkoen bidez sustatzeko.

b) Ukitutako norbanakoak eta taldeak: Arakilgoherritarrak.

c) Datuak biltzeko prozedura: interesdunak edobere legezko ordezkariak emanen ditu datuak,inprimaki bat beteta.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta bertan sar-tuko diren datu pertsonalak:

1. Identifikazio datuak:-Izen-deiturak.

-Helbidea.-Telefonoak.-Helbide elektronikoa.2. Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak:-Jaiotze eguna eta tokia.-Sexua.3. Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak:-Prestakuntza.

e) Datu pertsonalen lagapena: fitxategiko datuakez zaizkio ez inori ez inolako entitateri lagakoedo jakinaraziko, interesduna ez bada, eta ezda haiekin nazioarteko transferentziarik egi-nen.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa:Arakilgo Udala.

g) Zer unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zu-zentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko es-kubideak: Arakilgo Udaletxean (Foruen plaza,4.; PK: 31860 Nafarroa); telefonoa: 948-500101; faxa: 948-500039; e-mail: [email protected].

h) Segurtasun neurriak: Arakilgo Udalaren segur-tasun agirian oinarrizko mailako datuetarakoezarritako neurriak hartuko dira.

13

Page 14: ORDENANTZA, ARAKILGO UDAL ESPARRUAN ordenantza...Ordenantza honek, herentzia historikoaz jabetzeaz gainera, aintzat hartzen du herritarrek borondate garbia dutela euskara bultzatu

14

LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIAUdalak onesten dituen gainerako ordenantza etaxedapenek ordenantza honetan jasotako xedape-nak berenganatu beharko dituzte dagokien guz-tian.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIAUdaleko organo betearazleek onetsi eta bultzatu-ko dituzte ordenantza hau aplikatu eta garatzekobehar diren xedapen eta jarduketak.

XEDAPEN INDARGABETZAILEABaliogabeak dira ordenantza honen maila berekozein beheragoko erabaki guztiak, bertan xedatu-takoaren aurka edo kontraesanean badaude.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENAArakilgo Udaleko Euskara, Kultura, Hezkuntza etaKirol Batzordeak gaitasuna izanen du jarraipenaegiteko ordenantza hau betetzen ote den, baitaedozein gairen gainean proposamenak egitekoere, betetzen dela bermatzearren. Horretarako,urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan, Euskara Zer-bitzuak informazio txostena eginen du ordenan-tzaren betetze mailari buruz eta, kasua bada,egoki ikusten dituen neurriak proposatuko ditu,bilatzen diren helburuak zuzen gauzatzeko.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA Ordenantza honek ondorio juridikoak sortuko di-tu behin betiko onespenaren erabakia, ordenan-tzaren testu guztiarekin batean, Nafarroako Al-dizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aitzi-na.

Page 15: ORDENANTZA, ARAKILGO UDAL ESPARRUAN ordenantza...Ordenantza honek, herentzia historikoaz jabetzeaz gainera, aintzat hartzen du herritarrek borondate garbia dutela euskara bultzatu

15

1. hizkuntza eskakizuna Europako ErreferentziaMarko Bateratuko B-1 mailaren parekoa da, etahonela baliokidetzen da:

a) Euskadiko Autonomia Erkidegoko eta Nafarro-ako Foru Komunitateko Hizkuntza Eskola Ofi-zialetako euskarazko hirugarren maila (ikaske-ta plan zaharra) gaindituta.

b) Euskadiko Autonomia Erkidegoko eta Nafarro-ako Foru Komunitateko Hizkuntza Eskola Ofi-zialek emandako tarteko maila (egungo ikaske-ta plana).

2. hizkuntza eskakizuna Europako Erreferen-tzia Marko Bateratuko B-2 mailaren parekoa da,eta honela baliokidetzen da:

a) Euskadiko Autonomia Erkidegoko eta Nafarro-ako Foru Komunitateko Hizkuntza Eskola Ofi-zialetako euskarazko laugarren maila (ikasketaplan zaharra) gaindituta

b) Euskadiko Autonomia Erkidegoko eta Nafarro-ako Foru Komunitateko Hizkuntza Eskola Ofi-zialek emandako maila aurreratuko ziurtagiria(egungo ikasketa plana).

3. hizkuntza eskakizuna Europako ErreferentziaMarko Bateratuko C-1 mailaren parekoa da, etahonela baliokidetzen da:

a) Euskararen Gaitasun Agiria, Eusko Jaurlaritza-ko Hezkuntza Departamentuak emana.

b) Euskararen Gaitasun Agiria, Nafarroako Gober-nuko Hezkuntza Departamentuak emana.

c) Euskaltzaindiaren D ziurtagiria.d) Euskadiko Autonomia Erkidegoko eta Nafarro-

ako Foru Komunitateko Hizkuntza Eskola Ofi-zialek eta Madrilgo Hizkuntza Eskola Ofizial Na-gusiaren gaitasun agiria edo 5. maila (antzina-ko ikasketa plana).

e) Euskadiko Autonomia Erkidegoko eta Nafarro-ako Foru Komunitateko Hizkuntza Eskola Ofi-zialen gaitasun agiria (C1), jakintza maila era-ginkorrekoa.

I. ERANSKINABALIO BEREKO HIZKUNTZA ESKAKIZUNAK

Page 16: ORDENANTZA, ARAKILGO UDAL ESPARRUAN ordenantza...Ordenantza honek, herentzia historikoaz jabetzeaz gainera, aintzat hartzen du herritarrek borondate garbia dutela euskara bultzatu

Araudiaren xedeaArakilgo erroldan dauden pertsonei, euskarazkoikastaroak egiten aritzeagatik, diru-laguntzakemateko baldintzak ezartzea du helburu araudihonek.

OnuradunakOndoko baldintzak betetzen dituzten pertsonakbaliatzen ahalko dira laguntza hauetaz:a) Arakilgo udalerriko erroldan egotea, urtebete-

ko antzinatasunaz, gutxienez ere.b) 16 urtetik goitikoa izatea, inskribatzeko or-

duan.c) Gutxienez, ikastaroaren %80an parte hartu de-

la bermatzea, edo ikastaroa gainditzea.d) Euskaraz ikasteagatik, beste diru-laguntza ba-

tzuk eskatzeko aukera izanez gero, haiek eska-tzea.

e) Ikaslearen kontu gelditzen dira kilometraje-gastuak.

Laguntzen zenbatekoaa) Langabezian egonez gero, eskatzaileak matri-

kularen %60 hartuko du. Langabeziaren aldiaez bada ikastaroarekin batean gertatzen, lan-gabezian egon den denboraren araberako diru-laguntza jasoko du.

b) Gainerako kasuek matrikularen %40 hartukodute.

c) Deialdi honen diru-laguntzak bateragarriak di-ra beste entitate publiko edo pribatuek helburuberarekin emandako laguntzekin, baldin ez ba-dago gehiegizko finantzabiderik.

d) Betiere, 300,00 euroko diru-laguntza emanenda gehienez ere, eskaera bakoitzeko.

e) Horretarako aurrekontuan ezarritako diru ko-purua ez da inoiz gaindituko.

Aurkeztu beharreko dokumentuaka) Eskabidea.b) Eskatzailearen nortasun agiri nazionalaren fo-

tokopia.c) Ikastegiko ziurtagiria, ikastaroaren ezauga-

rriak ematen dituena (hasi eta bukatzeko egu-nak, asistentziaren gaineko datuak eta matri-kularen kostua).

d) Langabezian egonez gero, langabeziko txarte-laren fotokopia, behar bezala zigilatua, edo Gi-zarte Segurantzan kidetu ez izana ziurtatzenduen dokumentua.

e) Beste entitate batzuek emandako laguntzarenzenbatekoa erakusten duen dokumentua.

Eskabideen aurkezpenaa) Eskaerak Arakilgo udaletxean beharko dira

aurkeztu, bulegoetan edo webgunean eskura-tutako inprimakia baliatuz, eskatutako doku-mentazioarekin batean.

b) Ekitaldiko urriaren 1etik azaroaren 30 arte aur-kezten ahal dira eskaerak; aldiz, aurreko ekital-diko urriaren 1etik abian den ekitaldiko iraila-ren 30a arteko epealdiari dagokio diru-lagun-tza.

c) Beste entitate batzuen diru-laguntza hartuz ge-ro, espres aztertuko da diru-laguntza horrenzenbatekoa jaso den edo ez.

Eskabideko akats zuzenketaAurkeztutako eskaerek baldintzak betetzen otedituzten aztertuko du Udalak. Aurkeztutako do-kumentazioan akatsik bada edo dokumenturenbat falta bada, hamar eguneko epea emanen zaioeskatzaileari akatsak zuzentzeko edo dokumen-tazioa osatzeko. Epe hori akatsak zuzendu gabeedo falta zen dokumentazioa aurkeztu gabe pasa-tzen bada, eskatzaileak eskaerari uko egin diolaulertuko da.

16

II. ERANSKINAEUSKARA IKASTEKO LAGUNTZAK EMATEKO ARAUDIA