ORTEGA KONTZEPTUAK

download ORTEGA KONTZEPTUAK

of 2

Transcript of ORTEGA KONTZEPTUAK

  • 8/7/2019 ORTEGA KONTZEPTUAK

    1/2

    ORTEGA Y GASSET.

    KONTZEPTUAK

    1.ARRAZIOBITALISMOA. Ortegaren sistema filosofikoa. Arrazionalismoa etaBitalismoaren arteko sintesia. Bizitza errealitate errotikoa da eta arrazoimena ezinbesteko

    tresna da bizitza zer den ulertzeko. Jarrera honen bidez Ortegak arrazionalismoa eta

    enpirismoaren mugak gainditzen ditu. Arrazionalismoaren akatsa nia gauzetatik

    independientea dela ustea da. Enpirismoaren akatsa gauzak niarengandik independienteak

    direla ustea da. Bizitza nia eta gauzen arteko koerlazioa da.

    2.BIZITZA. Errealitate errotikoa, funtsezkoa, oinarrizkoa. . Nire bizitza ez diren beste

    errealitate guztiak errealak dira bertan sustraituak direlako, eta beraz, errealitate

    sekundarioak dira. Beste edozein errealitate nire bizitzaren bizipena da. Nola edo hala

    errealitate errotikoaren barnean sartuta daude. Filosofiaren abiapuntua eta

    aztergaia. Bizitza zerbait egiten egotea da, nahitanahiez. Egiten duguna(zeregina) etagertatzen( gertaera) zaiguna. Bizitza proiektua da etorkizuna irekita dagoelako. Niaren

    bizitza beti ematen da zirkunstantzi zehatz batean kokatuta, hau da , gure inguruan dauden

    gauzetaz inguraturik.

    3.BIZI ARRAZOIA ( Arrazoi Bitala) Ortegaren iritsiz arrazoimen abstraktuak ezin du

    atzeman errealitate konkretua eta zehatza den bizitza. Arrazoimen abstraktu horren ordez

    bizi-arrazoimena aldarrikatzen du. Beraz arrazoimena beti da bitala, bizitzan sortu eta bizi

    izan ahal izateko erabiltzen dugun tresna edo baliabidea. Bi ezaugarri ditu

    Historikoa. Bizitza historikoa denez, bizi-arrazoia ere historikoa da. Konkretua .Ohiko

    kontzeptu abstraktoak xedapen edo xehetasun konkretuez betetzen ditugunean ( nor, non,

    noiz ) lortzen dugu benetako ezagutza .

    4.DUDAK. Errealitatearen bikoizketa . Sinesmenak zalantzan jartzen dira.

    Superfetacin de la creencia". Sinesmenaren ziurtasuna galtzen da. " O lo uno o lo otro".

    Sinesmenetan bezala, dudetan ere egoten da . Kontinentea itsaso bilakatu da. " Estamos

    en un mar de dudas" . Kontinentearen tinkotasuna disolbatzen da ..." y naufragamos".

    Egoera hau ez da batere erosoa eta hortik atera nahian pentsatzeari ekiten diogu: " nos

    ponemos a pensar"... eta horrela sortzen dira ideiak. Une jakin batera arte gizakiak sendo

    eduki dituen tradiziozko sineskerek porrot egitean , beraiekin gehiago ere ezin fida

    daitekeenez gero, duda- mudatan gaude. Egoera hortatik ateratzeko gizakiak pentsatzeari

    ekingo dio nola edo hala bizi segurtasuna eman diezaioketen ideiak asmatzeko.

    5.ERREALISMOA.( Res= Gauza). Errealitatearen lehendabiziko osatzaileak gauzetan

    aurkitu behar ditugula dioen ikuspegi filosofikoa. Era horretan gauzak nagusitzen zaizkio

    nia ezagutzaileari.Gauzen errealitatea dudaezina da. Nia bera beste edozer gauza bezalakoa

    da.

    1

  • 8/7/2019 ORTEGA KONTZEPTUAK

    2/2

    6..IDEIA. Barruko munduak dira. Gure barnean daude ( los mundos interiores).

    Pentsatzeari ekiten diogunean sortzen ditugun irudimenezko munduak dira .Dudetatik

    ateratzeko, galdutako ziurtasuna berreskuratzeko ideiak sortzen ditugu.Ideia eta

    burutapena sinonimoak dira: buraratzen zaizkigun pentsamendu konszienteak, alegia.

    Irudimenak sortuak. Ez dira errealitatea, errealitatearen planoak baizik.. Barruko munduakdira . Errealitatean norabidea ez galtzeko erabiltzen ditugunak. Segurtasuna ematen

    digutenak.

    7.IDEALISMOA.. Nia, hots, subjektuaren kontzientzia filosofia sistema ororen printzipio

    eraikitzaile egiten duen filosofia ikuspegia. Errealitateko gauzak, beraz, ni ezagutzailearen

    menpekoak dira. Descartes izan zen idealismoaren sortzailea.

    8.IKUSPUNTUA.Gizaki bakoitzak daukan ikuspegia edo ikusmira. Bizi izatea beti

    ikuspuntu batean kokatua egotea da. Guere bizitzak errealitateari buruzko ikuspegi

    bat ematen digu; guerea eta ez beste inorena. Perspektibismoa bizitzarenfuntsezko ezaugarria da. Egia ezagutzeko perspektiba edo ikuspuntu desberdinak

    kontutan hartu behar ditugu.

    9.PERSPEKTIBISMOA. El espectador izeneko artikulu bilduman agertutako Ortegaren

    teoria. Honen arabera gizabanako bakoitzak munduaren inguruan duen ikuspegia

    desberdina da, errealitatea interpretatzeko ikuspegi desberdinak denak baitira baliozkoak,

    denak direlako bitarteko aproposak bakoitzari dagokion errealitatea atzitzeko. Honek ez

    gaitu eramaten erlatibismora zeren eta egia osoa ezagutu daiteke ezagutzeko ikuspegi

    guztiak kontuan hartzen badira.

    10. SINESMENAK: Bi sentsutan definitzen du Ortega kontzeptu hau:

    Metaforikoki: Sinesmenak dira " El continente de nuestra vida". Mantendu, sostengatu,

    egiten gaituzte. " Terreno sobre el que acontece nuestra vida"." Suelo sobre el que

    vivimos". Lur sendoa, zeinaren gainean bizi izaten garen.

    Filosofikoki: Errealitate bera. " Son la realidad misma". Guremundua eta gure

    izaera. " Son nuestro mundo y nuestro ser".Ez dugu zalantzan jartzen. Kontutan

    hartzen dugun guztia. Interpretatu barik ontzat ematen dugun errealitatea. Ad:

    Kalea, ormen sartezintasuna ( impenetrabilidad), Lurra.

    Gure bizintzan ezinbestekoa den guztia Sinesmenaren barnean sartzen da.

    Ezinbestean izan behar dugu kontutan , mundu, lur eta kalearen errealitatea. Giza

    bizitzaren lehenengo oinarria sinesmena dugu.

    11.ZIRKUNSTANTZIA. Ni ez beste guztia, giza bizitzan. Niaren inguruan dagoen guztia:

    historikoa, fisikoa, ekonomikoa, politikoa Bizi izatea zirkunstantzi batean egotea da.

    Niaren ingurunea edo mundua, niaren bizitza baldintzatzen duena. Zirkunstantziak niaren

    baldintzen multzoa osatzen du. Behartuta gaude zirkunstantzi zehatz baten barruan egoten

    eta bizitzen ezin baita bizitza eman ez bada zirkunstantzia batean.

    2