OSASUNA ETA ONGIZATEAa FABRE...ekonomia (lanpostuak sortuta) eta munduan trafikoherritartasun...

4
www.fundacionfabre.org Garapen Iraunkorrerako Helburuei buruzko prestakuntza irakasleentzat FABRE Fundazioa 1 ZER DA OSASUNA? Schopenhauer filosofo alemanak hau esan zuen: Osasuna ez da dena, baina hura gabe gainerako guztia ez da ezer. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) honela definitzen du osasuna: erabateko ongizate fisiko, mental eta sozialaren egoera, eta ez bakarrik arazorik edo gaixotasunik ez izatea1 . Bestela esanda, osasuntsu egotea ez da “gaixorik ez egotea” bakarrik, baizik eta, funtsean, ongizate fisiko, mental eta soziala” izatea. 1 Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) konstituzioaren sarrera; Nazioarteko Osasun Konferentziak onetsi zuen 1946an, New Yorken. Erabateko ongizatehorretaz gozatu ahal izatea zenbait faktoreren mende egoten da (biologikoak, sozioekonomikoak) eta honako eskubide hauek gauzatzearen mende ere bai: elikadura ona, edateko ura izatea, ingurumen osasungarria, etxebizitza duina, eta, jakina, kalitateko osasun zerbitzurako eta medikamentuetarako sarbide unibertsala. Gainera, kalitateko hezkuntza eta osasunari lotutako alderdien gaineko informazio nahikoa ere funtsezkoak dira erabateko ongizatea bermatzeko. OSASUNA ETA ONGIZATEA

Transcript of OSASUNA ETA ONGIZATEAa FABRE...ekonomia (lanpostuak sortuta) eta munduan trafikoherritartasun...

Page 1: OSASUNA ETA ONGIZATEAa FABRE...ekonomia (lanpostuak sortuta) eta munduan trafikoherritartasun globalerako hezkuntza; bestalde, genero-arrakala ere murriztuko luke. NAZIO MAILAN 3.c.

www.fundacionfabre.org

Garapen Iraunkorrerako Helburuei buruzko prestakuntza irakasleentzat FABRE Fundazioa

1

ZER DA OSASUNA?

Schopenhauer filosofo alemanak hau esan zuen:

“Osasuna ez da dena, baina hura gabe

gainerako guztia ez da ezer”.

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) honela

definitzen du osasuna: “erabateko ongizate

fisiko, mental eta sozialaren egoera, eta ez

bakarrik arazorik edo gaixotasunik ez izatea”1.

Bestela esanda, osasuntsu egotea ez da “gaixorik

ez egotea” bakarrik, baizik eta, funtsean,

“ongizate fisiko, mental eta soziala” izatea.

1 Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) konstituzioaren

sarrera; Nazioarteko Osasun Konferentziak onetsi zuen 1946an, New Yorken.

“Erabateko ongizate” horretaz gozatu ahal

izatea zenbait faktoreren mende egoten da

(biologikoak, sozioekonomikoak) eta honako

eskubide hauek gauzatzearen mende ere bai:

elikadura ona, edateko ura izatea, ingurumen

osasungarria, etxebizitza duina, eta, jakina,

kalitateko osasun zerbitzurako eta

medikamentuetarako sarbide unibertsala.

Gainera, kalitateko hezkuntza eta osasunari

lotutako alderdien gaineko informazio nahikoa

ere funtsezkoak dira erabateko ongizatea

bermatzeko.

OSASUNA ETA

ONGIZATEA

Page 2: OSASUNA ETA ONGIZATEAa FABRE...ekonomia (lanpostuak sortuta) eta munduan trafikoherritartasun globalerako hezkuntza; bestalde, genero-arrakala ere murriztuko luke. NAZIO MAILAN 3.c.

www.fundacionfabre.org

Garapen Iraunkorrerako Helburuei buruzko prestakuntza irakasleentzat FABRE Fundazioa

2

“LOR DAITEKEEN OSASUN

MAILARIK HANDIENA” IZATEKO

ESKUBIDEA

Osasunerako eskubidea Giza Eskubideen

Aldarrikapen Unibertsalaren 25. artikuluan

biltzen da, baita Eskubide Ekonomiko, Sozial

eta Kulturalen Nazioarteko Itunaren 12.

artikuluan ere. OMEren arabera, osasunerako

eskubide hori “lor daitekeen osasun mailarik

handienaz gozatzea da”2.

“Lor daitekeen osasun mailarik handienaz

gozatze” hori ziurtatuko bada, ezinbestekoa da

gobernuen ekintza arduratsua, eta halakorik

egoteko, beharrezkoa da osasun eta gizarte

arloetako neurri egokiak hartzea3.

Horregatik, osasunerako eskubideaz hitz egiten

dugunean, gehienbat honetaz hitz egiten ari

gara: “hura lortzeko beharrezkoak diren

ondasun, instalazio, zerbitzu eta baldintza

multzo batez gozatzeko eskubideaz”4. Osasun-

arretako zerbitzuetarako sarbide horrek egokia,

onargarria, eskuragarria eta nahikoa izan behar

du.

Lehentasunezko betebehar bat da gobernu

guztientzat; izan ere, “herrialde batek ere ez du

2 Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) konstituzioaren sarrera, New York, 1946. 3 Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) konstituzioaren sarrera, New York, 1946. 4 Giza Eskubideak: Osasunerako eskubidea, 31. informazio-liburuxka, Osasunaren Mundu Erakunde eta Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen goi-komisarioa. http://www.ohchr.org/Documents/Publications/Factsheet31sp.pdf

aurrera egin aldez aurretik bere biztanleriaren

ongizatea ziurtatu gabe”5. Nazioarteko

komunitatearen konpromisoa funtsezkoa da

estatu guztiek, edozein direla ere haien diru-

sarrerak, betebehar hori bete dezaten, arreta

berezia jarriz honako alderdi hauetan:

gardentasuna, ardura eta funts zein baliabideen

optimizazioa6. “Diru-sarrera maila guztietako

herrialde guztiek egin dezakete gehiago jada

erabilgarri dituzten baliabideekin”7.

1946an, OMEk hau ezarri zuen bere printzipioen

artean: “osasunaren sustapenari dagokionez,

herrialdeen arteko desparekotasuna (…) arrisku

komun bat da”. Gaur egun, kezka horixe bera

ageri da Garapen Iraunkorrerako 3. Helburuan

(GIH) ere: Bizimodu osasungarria ziurtatzea eta

guztion ongizatea bultzatzea adin guztietan.

3. GIHren 13 xedeek biltzen dute, hain zuzen,

2000tik 2015era bitarte Milurtekoko Garapen 3

Helburuk (MGH) bilatzen zutena: 4., 5. eta 6.

MGHek.

5 NBE irratiaren elkarrizketa: Luiz GALVAO, Osasunaren Erakunde Panamerikarreko Garapen Iraunkorrerako zuzendaria.http://www.unmultimedia.org/radio/spanish/2015/08/objetivos-de-desarrollo-sostenible-hacen-enfasis-en-salud-de-calidad-para-todos/#.VxkA8zCLTIW 6 Elkarrekin mundu osasungarriagoa lortzeko, Tedros Adhanom Ghebreyesus dr., OMEko zuzendari nagusia, visión 2017 http://www.who.int/dg/vision/es/ 7 Tedros Adhanom Ghebreyesus doktorearen hitzaldia, OMEko zuzendari nagusia. New York, 2017ko iraila.

Page 3: OSASUNA ETA ONGIZATEAa FABRE...ekonomia (lanpostuak sortuta) eta munduan trafikoherritartasun globalerako hezkuntza; bestalde, genero-arrakala ere murriztuko luke. NAZIO MAILAN 3.c.

www.fundacionfabre.org

Garapen Iraunkorrerako Helburuei buruzko prestakuntza irakasleentzat FABRE Fundazioa

3

OSASUN-ESTALDURA UNIBERTSALA

(OEU) LORTZEA: 3GIHaren

ERRONKA HANDIA.

Horra 3GIHren alderdien artean anbizio

handienekoa: lortzea, hemendik 2030. urtera

bitarte, osasun-estaldura unibertsala (OEU).

OEUren helburu nagusia da laguntza

medikorako sarbidea galarazten duten oztopo

ekonomikoak desagerraraztea, inor gera ez

dadin tratamendurik gabe haren kostuagatik8.

Mundu mailan, gutxienez 400 milioi pertsonak

ez dute oinarrizko zerbitzuren baterako

sarbiderik. 2016an, OMEko estatu kideen % 44

inguruk mediku bat baino gutxiago zuten 1.000

biztanleko. Afrikan, munduko osasun-

profesionalen % 3 besterik ez dago.

I. grafikoa: Osasun-profesional nahikorik ez duten

herrialdeen proportzioa, 2005-2015 (egindako azkenak)

(portzentajea). Iturria: GIHen txostena, 2017

OEUz aparte, 3GIHren xedeek ama-haurren

osasuna hartzen dute ardatz: 3.1. xedeak

ezartzen du 2030. urterako amen heriotza-tasa

8 Osasun-sistemen finantzazioa: estaldura unibertsalerako bidea. Munduko osasunari buruzko txostena, 2010, OME http://www.who.int/whr/2010/es

murriztu behar dela kopuru honetara: 70 /

100.000 jaioberri bizi. 2015ean, 216 ama hil ziren

100.000 jaioberri biziko (% 37 gutxiago 2000tik).

Heriotza horietako gehienak saihestuko ziren

OEU eraginkor bat izanez gero, zeinak emakume

guztien arreta ziurtatuko bailuke erditu aurretik,

bitartean eta ondoren. Jaioberrien heriotza

gehienak ere saihestuko ziren horrela (3.2 xedea):

2015ean, 5 urtetik beherako haurren heriotza-

tasa hau izan zen munduan: 43 heriotza / 1.000

jaioberri bizi (% 44 gutxiago 2000tik)9.

Agenda 2030arekin, GIB/HIESaren aurkako

borrokak lehentasunezkoa izaten jarraitzen du

nazioarteko mailan. 2015ean, 0,3 infekzio berri

egon zen infektatu gabeko 1000 pertsonako (%

46 gutxiago 2000tik)10. Transmititze bertikalak

(amengandik seme-alabengana) saihesteko,

funtsezkoa da haurdun dagoen emakumeak

GIBren diagnostiko goiztiarra edukitzea eta esne

artifiziala eskuratu ahal izatea, jaioberria infekta

ez dadin. Gainera, medikamentu

antirretrobiralen sarbidea mundu guztian zehar

hedatu denez, % 72 murriztu dira GIBren

infekzio berriak 15 urtetik beherako haurrengan

2000tik 2015era bitarte.

9 The Millennium Development Goals Report 2015

http://www.un.org/millenniumgoals/2015_MDG_Report/pdf/MDG%202015%20rev%20(July%201).pdf 10

The Sustainable Development Goals Report 2017 https://unstats.un.org/sdgs/files/report/2017/TheSustainableDevelopmentGoalsReport2017.pdf

Saharaz hegoaldeko Afrika

Ozeania

Erdialdeko eta Hegoaldeko Asia

Ekialdeko eta Hegoek. Asia

Latinoamerika eta Karibea

Ipar Afrika eta MendebaldekoAsia

Mediku batetik behera

1.000 pertsonako

3 erizain edo emaginetik

behera 1.000 pertsonako

Page 4: OSASUNA ETA ONGIZATEAa FABRE...ekonomia (lanpostuak sortuta) eta munduan trafikoherritartasun globalerako hezkuntza; bestalde, genero-arrakala ere murriztuko luke. NAZIO MAILAN 3.c.

www.fundacionfabre.org

Garapen Iraunkorrerako Helburuei buruzko prestakuntza irakasleentzat FABRE Fundazioa

4

NORK ZER EGIN?

NAZIOARTEKO MAILAN

OMEren ustez, osasun arloko 18

milioi langile behar dira mundu

guztian OEUa lortzeko. Horrek,

osasuna hobetzeaz gainera, beste alderdi batzuk

ere hobetuko lituzke, hala nola herrialdeen

ekonomia (lanpostuak sortuta) eta herritartasun

globalerako hezkuntza; bestalde, genero-arrakala

ere murriztuko luke.

NAZIO MAILAN

3.c. xedearekin bat, gobernuen

konpromiso nagusia hau da:

“osasunaren finantzazioa eta

kontratazioa nabarmen handitzea”. Gainera,

garrantzitsua da kanpainetan inbertitzea,

gaixotasunak prebenitu eta ohitura

osasungarriak sustatzeari begira.

TOKI MAILAN

Ezagutu Walé gizarte- eta osasun-

zentroa Toumboukro eta

Yamoussoukro herrietan (Boli

Kosta) GIB/IHESaren aurka egiten ari den lana:

Elkarrizketa GNAGNE L. Philippe jaunari,

zeina GIBa duten gaixoak artatzen baititu Walé

gizarte- eta osasun-zentroan.

ETA ZUK, ZER EGIN DEZAKEZU?

“Mundua aldatzeari begira, hezkuntza

duzu erabil dezakezun armarik

boteretsuena”. Nelson Mandela

3.6 xedearen helmuga: “2020rako, erdira murriztea

munduan trafiko-istripuek eragindako heriotza eta

lesio kopurua”. DGTren webgunean, Bide

Hezkuntzari buruzko baliabide oso erabilgarriak

aurkituko dituzu, ikasgelaren

barnean edo kanpoan lantzeko; 3

eta 10 urte bitarteko ikasleentzat

egokitutako ariketak dira.

3.5 xedearen konpromiso globala da estupefazienteen

erabilera okerra eta alkoholaren kontsumo kaltegarria

prebenitzea. Ikasgelan, eztabaida egin dezakezue

Drogazaletasunaren aurka laguntzeko Fundazioaren

(FAD) bideoei buruz. Ikasleek, taldeka,

beraiek diseinatutako publizitate-

iragarki bat graba dezakete, drogen

kontsumoa prebenitzeari buruzkoa.

Proiektuaren egilea:

Laguntzailea:

Finantzatzailea:

Haur eta Lehen Hezkuntza

Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa