Ostalari / merkatari agurgarria: Euskara, gure balio …...Euskara, gure balio erantsia...
Transcript of Ostalari / merkatari agurgarria: Euskara, gure balio …...Euskara, gure balio erantsia...
Euskara, gure balio erantsia
Merkataritzan, ostalaritzan eta oro har zerbitzu sektorean euskara naturaltasunez erabiltzeko baliabide ugari
eskaintzen ditu UEMAk, doan. Besteak beste, faktura takoak, kartelak eta sektorekako hiztegiak.
Ostalari / merkatari agurgarria:
Zure establezimenduaren zerbitzua euskaraz izan dadin anima-tzera gatoz aurten ere. Bide batez, baita hori gauzatzeko laguntza eskaintzera ere Udalerri Euskaldunen Mankomunitatetik (UEMA) eta udaletik, badakigulako euskarak zure zerbitzuari balio erantsia dakarkiola.
Inoiz pentsatu al duzu euskarazko zerbitzua errentagarriago zaizu-la? Hona hemen zenbait arrazoi: · Zerbitzua bezeroaren hizkuntzan eskaintzea kalitatezko zerbitzua ematea da. · Gure herriaren gehiengoa euskalduna da, %70etik gora; gazteak %100; eta, ez ahaztu, ulertzen duten euskaldunak ere asko dira.· Gure herriko berezko hizkuntza euskara da, eta gure irudiaren parte.· Jendeak eskertu egingo dizu bertako hizkuntzan aritzea eta ber-tako hizkuntza erakustea menuetan, prezioetan, karteletan eta abar. · Gizartean gero eta hadatuagoa da euskararen erabileraren aldeko jarrera.
Zure taberna edo jatetxea herriaren erakusleiho den aldetik, gure kaleetako hizkuntza paisaia eta zerbitzuak euskaraz izateko bidela-gun nahi zaitugu. Euskara delako gure marka.
Beraz, eskaerak egiteko, edo kontsulta baten premian zaudetean, jarri lasai gurekin harremanetan, telefonoz edo posta elektronikoz:
946 279 195 edo [email protected]
Eskerrik asko euskararen alde zure alea jartzeagatik, eta nahi duzun arte!
Aulestin, 2018ko ekainaren 12an
UDALERRI EUSKALDUNEN MANKOMUNITATEA
www.uema.eus
Aialde kalea, 2 20180 OIARTZUN
Gipuzkoa 943 260 372
Enparan kalea 1, 2a 20730 AZPEITIA
Gipuzkoa 943 816 699
Donibane enparantza 1, 1a 48380 AULESTI
Bizkaia 946 279 195
+ Sektorekako hiztegiak edozein zalantza
argitu ahal izateko:https://labur.eus/niYU9