OSTEGUNAK Nerea Iturregi Rojo

5
OSTEGUNAK Orain dela bi hilabete, irakasleak hirugarren ebaluaziorako nahi genuen liburua irakurtzeko aukera eman zigun. Egia esan, ez dakit hori hobe edo txarrago den. Agian nahiago dut irakasleak berak liburua aukeratzea. Baina beno, azkenean Jon Arretxeren Ostegunak liburua aukeratu nuen, bat aukeratzeagaitik. Eta espero nuen bakarra gauza bat zen: beti irakurtzen ditugun nerabeen liburu horietako bat ez izatea. Jon Arretxe (http://www.jonarretxe.net/) Basaurin (http://www.basauri.net/es/content/basauri ) jaio zen duela 49 urte. Baina Gazteizen (http://www.vitoria-gasteiz.org/ ) eta Arbizun (http://www.arbizu.info/ ) ere bizi izan da. Pila bat ikasketa ditu, haien artean piano, heziketa fisiko eta euskal filologiakoak. Bere denbora librean ere, kantuan ibiltzen da Bilboko koruarekin (http://www.arbizu.info/ ). Gainera 15 nobela inguru argitaratu dizkiote, asko gaztelerara itzuliak daude eta bat frantsesera. Eta ez hori bakarrik. Bestelako liburuak ere idazten ditu. Biografia bat, saiakera bat, bere bidaien liburuak… eta abar.

Transcript of OSTEGUNAK Nerea Iturregi Rojo

Page 1: OSTEGUNAK Nerea Iturregi Rojo

OSTEGUNAK

Orain dela bi hilabete, irakasleak hirugarren ebaluaziorako nahi genuen liburua irakurtzeko aukera eman zigun. Egia esan, ez dakit hori hobe edo txarrago den. Agian nahiago dut irakasleak berak liburua aukeratzea. Baina beno, azkenean Jon Arretxeren Ostegunak liburua aukeratu nuen, bat aukeratzeagaitik. Eta espero nuen bakarra gauza bat zen: beti irakurtzen ditugun nerabeen liburu horietako bat ez izatea.

Jon Arretxe (http://www.jonarretxe.net/) Basaurin (http://www.basauri.net/es/content/basauri) jaio zen duela 49 urte. Baina Gazteizen (http://www.vitoria-gasteiz.org/) eta Arbizun (http://www.arbizu.info/) ere bizi izan da. Pila bat ikasketa ditu, haien artean piano, heziketa fisiko eta euskal filologiakoak. Bere denbora librean ere, kantuan ibiltzen da Bilboko koruarekin (http://www.arbizu.info/). Gainera 15 nobela inguru argitaratu dizkiote, asko gaztelerara itzuliak daude eta bat frantsesera. Eta ez hori bakarrik. Bestelako liburuak ere idazten ditu. Biografia bat, saiakera bat, bere bidaien liburuak… eta abar.

Hauek dira argitaratuak dituen bere lanak:

Page 2: OSTEGUNAK Nerea Iturregi Rojo

Narrazioa

Larunbatak (2001, Elkarrekin) Oroituz (1998, Elkarrekin) Ostegunak (1997, Elkarrik) Ostiralak (1999, Elkarrekin) Zazpi kolore (2000, Elkarrekin) Sustrai Beltzak (2006, Elea)

Nobela

Urrezko triangelua (2001, Elkar) Manila konexioa (2003, Elkar) Kleopatra (2005, Elkar) Morto Vivace (2007, Elkar) Fatum (2008, Elkar)

Saiakera

Basauriko euskara (1994, Basauriko udala)

Haur eta gazte literatura

Hakuna matata (2000, Labayru) Harresi handirantz (1997, Alfaguara-Zubia) Lurraren taupadak (2001, Alfaguara-Zubia)

Bidaia

Tubabu (1994, Elkar) Tuparen seme alabak (1997, Elkar) Ekialdeko mamuak (2002, Elkar) Griot (2004, Elkar)

Biografia

Txomin Agirre (1992, Eusko Jaurlaritza)

Nobela horrela hasten (Izatez ez da nobelaren hasiera, idazleak jartzen dituen ohar batzuk baino):

Page 3: OSTEGUNAK Nerea Iturregi Rojo

Aldez aurretik iragarri nahi da liburu honetan agertzen diren eduki eta eszena batzuen ondorioz zenbait irakurle minduta edo irainduta ere senti litezkeela. Besteak beste: Heziketa Fisiko karrerako neskak, Farmazia karrerako mutilak, Heziketa Fisiko karrerako mutilak, Farmazia karrerako neskak, beste fakultateko mutilak, estudiante ikastun eta zintzoak, irakasle gehienak (…) animaliak, landareak … eta abar eta abar eta abar.

Modu ona iruditzen zait nobela bat asteko. Behintzat originala bada. Egia esan liburu osoa da originala, historia bakoitza, espresio bakoitza eta pertsonaia bakoitz. Ez dut inoiz horrelako libururik irakurri. Eta are gutxiago euskaraz.

Gainera azkenean pilo bat gustatu zaidan detaile bat dago. Azken hitz batzuk zeuden jarrita azken ipuintxoa amaitu eta hurrengo orrialdean eta horrela zioten:

Egileak esker onez hartuko lituzke era guztietako iritziak liburu honi buruz:

[email protected]

www.jonarretxe.net

Ostegunak nobela bost ipuin txikiz osatua dago: Tuna-fish komandoa, Teletienda: amodiozko istorio labur bat, Malagueña salerosa, Unibertsitateko harakinak (hau izan da gogokoen izan dudan ipuina, modu arraro batean kontatu duelako, orduz ordu eguneroko bat izango balitz moduan) eta Atsoa. Guztiak unibertsitateko ikasleen bizipenak kontatzen dituzte, haien ostegun gauetako parrandak , etxera bueltatu baino lehen. Guztiak daude humore xelebre batekin kontatuak. Baina guztiek dauzkate amaiera arraroak, gehienak espero ez dituzun horietakoak.

Pila bat pertsonaia daude ipuin bakoitzean, baina gutxi gora-behera guztiek daukate protagonismo bera. Oso zaila da bakoitza deskribatzea, ez daukazulako informazio gehiegi. Pertsonaia hauei ezohikoak diren gauzak gertatzen zaizkie, normalean gutako edozeini gertatzen ez zaizkigunetakoak. Orregatik da dibertigarria liburua

Hizkuntzaren aldetik, lexiko oso erraza erabiltzen du, eta liburua ez denez oso luzea, oso arin irakurtzen da. Gainera oso ez da kontzentrazio handirik jarri behar bakoitzean.

Page 4: OSTEGUNAK Nerea Iturregi Rojo

Egia esan beharra dago, ez dela irakurri dudan libururik onena, baina entretenigarria izan da eta ipuinak originalak izan dira. Ikusten diodan falta bakarra, agian laburregia izan dela. Liburuaz ohitzen zarenerako bukatu egin duzu, beste bi istorio edo ez lirateke txarto egongo, behintzat nire ikuspuntutik. Uste dut bere Ostiralak eta Larunbatak ere irakurriko ditudala.

Bukatzeko, informazio gehiago nahi izatekotan hauek dira sarean aurkitu ditudan Jon Arretxeri egin dizkioten elkarrizketa batzuk:

http://gaztea.euskonews.com/0526zbk/elkar526.html

http://vodpod.com/watch/4506036-jon-arretxeri-elkarrizketa

http://eibar.org/blogak/mendiguren/archive/2005/11/25/336

http://hakuna.wetpaint.com/page/Jon+Arretxe

NEREA ITURREGI ROJO, 3.G