Ostirala 2018ko ekainaren 29a IX. urtea 359. zenbakia www ......2018/06/29  · 359. zenbakia...

8
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA ISABELLE MIQUELESTORENA Euskal Elkargoak hizkuntza politikarako proiektua aurkeztu ondotik, euskalgintzako eragileek begi onez ikusi dute eginiko urratsa b Hitzartua lehenbailehen gauzatzen hastea espero dute b 4-5 Borondatea onartu dute Biarritz Hiriko bizi politikoaz kronika zorrotzak egiten zituen blog ezagun bat isildu da, oraingoz 3 Hartza Publikoaren kontsulta hasi du Frantziako Gobernuak bi hartz eme Pirinioetara ekartzeaz 2 Ostirala 2018ko ekainaren 29a IX. urtea 359. zenbakia www.iparraldekohitza.eus [email protected]

Transcript of Ostirala 2018ko ekainaren 29a IX. urtea 359. zenbakia www ......2018/06/29  · 359. zenbakia...

Page 1: Ostirala 2018ko ekainaren 29a IX. urtea 359. zenbakia www ......2018/06/29  · 359. zenbakia ieh@hitza.eus Joanes Etxebarria AMaule uzapezen kon-tsulta erdi porrota izan zen; orain,

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

ISA

BELLE M

IQU

ELESTO

REN

A

Euskal Elkargoak hizkuntza politikarako proiektua aurkeztu ondotik, euskalgintzako eragileek begi onez ikusi dute eginiko urratsa b Hitzartua lehenbailehen gauzatzen hastea espero dute b 4-5

Borondatea

onartu dute

Biarritz Hiriko bizi politikoazkronika zorrotzak egiten zituen

blog ezagun bat isildu da, oraingoz

3Hartza Publikoaren kontsultahasi du Frantziako Gobernuak

bi hartz eme Pirinioetara ekartzeaz

2Ostirala

2018ko ekainaren 29aIX. urtea359. zenbakia

[email protected]

Page 2: Ostirala 2018ko ekainaren 29a IX. urtea 359. zenbakia www ......2018/06/29  · 359. zenbakia ieh@hitza.eus Joanes Etxebarria AMaule uzapezen kon-tsulta erdi porrota izan zen; orain,

Joanes Etxebarria Maule

Auzapezen kon-tsulta erdi porrotaizan zen; orain,publiko zabalarenaldi da, legeak ho-

rretara behartzen baitu estatua.Martxoan iragarri zuen NicolasHulot Trantsizio Ekologikoarenministroak udazken partean bihartz Pirinioetara ekartzeko bo-rondatea, Europako arauekin bategiteko. Apiril hondarrean,Pauen kontrako posizioa erakutsizuten mila pertsona inguruk, etatirabirak hor segitzen du.Aitzineko urteetan bezala, Eu-

ropako beste herrialdeetatik eka-rri hartz emeak lirateke askatuko,baina, aitzineko aldietan ez beza-la, Euskal Herritik arras hurbil,Zuberoarekin mugan. Kontrakohautetsiak bilkuraz bilkura anto-latzen ari dira iragarpena ezagutuzutenetik. Joan den maiatzean, departa-

menduko prefetak auzapezak

kontsultatzeko urratsak eginzituen, ministroak hala galdetu-rik. Maiatzaren 14an, Pirinioeta-ko ibarretako hautetsien mani-festua izenpetu zuten Biarnokoeta Euskal Herriko 33 hautetsik,salatuz egun batzuk lehenago«finkatua izan zela» Pirinioeta-ko hartza babesteko 2018-2028plana. Jean-Marc BengotxeaLarraineko auzapezak izenpetuzuen, beste auzapezekin, prefeta-ren kontsulta deialdiari uko eginizana esplikatzen zuen idatzia:«Errefusatu genuen joatea, jada-nik hartu baitzen deliberoa eza-rriko zirela hamar hartz urtebatzuk barne. Normala zen ezgintezen joan, deliberoa hartuabaitzen».Ministroaren komunikazioa

hastapenetik zentratu da lekukobiztanleen laguntza beharren be-rri hartu eta kontuan hartzeareninguruan, baina lekuko hautetsibatzuek ez dute jasan «delibero-ak kontsultak egin aitzin hartuizana». Plana publiko egin zene-

an, hasiera batean aipatutako bihartz emeak baino gehiago aipatuziren: 2017ko datuen arabera, 41hartz ziren Pirinioetan, eta espe-ziearen iraupena ziurtatzeko, ide-alean, hamabost hartz ekarri be-har lirateke planaren arabera, edogutxienez lau eme.

Tentsioa goiti eta goiti ari dene-an heldu da, beraz, «publikoarenkontsulta». Ekainaren 13an, mi-nistroak gehiengo bereko depar-tamenduko hautetsiak deitu zi-tuen Parisera, gaia aipatzeko,Vincent Bru artean zela. «Zatika-tua eta duda-mudan» omen zenministroa, Bruren erranetan, har-

tzaren plana ezarri beharrareneta lekuko biztanleentzat dituenondorioen artean partekaturik.Baina hartzaren plana aitzina

doa, dena den, eta kontrakoenmugimenduak ez du etenik. Pa-risko bilkuratik egun gutxira, 103herrik jakinarazi zioten ministro-

ari eskualdean hartzakezartzearen kontra dire-la. Zuberotarrak aitzine-tik indarrean ziren mu-gimenduan; azken ze-rrenda horretan, berriz,Baxenabarreko hainbatherri ere agertu ziren.Hautetsiek, ministe-

riotik ukan datuak har-tu, eta beren kalkuluak

ere egin dituzte. Azken 21 urtee-tan, zortzi hartz ekarri dira, eta 41hartzetara iritsi ziren 2017an.Hartz kopuruaren bilakaera kal-kulatu eta, kontrako hautetsiekdiotenez, 2040. urtean 1900. ur-teko hartz kopuru berera iritsi be-har litzateke: 150 hartzetara, hainzuzen. «150 hartzekilan pentsa-

tzekoa da problema gaitzak iza-nen direla. Jadanik ikusten dugu40 hartzekilan zer ematen duenAriege eskualdean, zenbat ardi hileta zenbat problema baden...pentsatzen ahal da 150 hartzeki-lan problema handiago izanendela», uste du Bengotxeak. Hulot ministroak, berriz, har-

tzak ekarriko direla iragarri zue-netik, hain zuzen, arazo horieksaihesteko aterabideetan zentra-tu du komunikazioa. Kontsultakhorretarako baliatu nahi ditu:«Badirudi populamenduareniraupena ziurtatzea ez dela sekulahain eskuragarri izan. Baina, kau-sitzeko, kolektiboki erantzunakeman behar dizkiegu hazleenarrangurei», dio Nicolas Hulotek.Laborariek Aramitseko (Biar-

no, Okzitania) auzapezaren aho-tik salatu zuten Olueko suprefe-tak erran ziela deituak izan zirenbilkura boikotatuz gero «prefe-tak diru laguntza batzuk emateariuko egiten ahalko» ziola. Eta ten-tsioa ez doa apalduz.

Frantziako Gobernuak Pirinioetara bi hartz ekartzea iragarri eta gero, legeak hala manaturik, publikoarenkontsulta abiatu da aste hasieran, eta uztailaren 25a arte iraunen du. Oharrak Internetez igortzen ahal dira.

Hartzak ezartzeaz kontsulta hasia

Pirinioetako hartzak zenbatu zituztelarik 2017an, 41 ziren. Frantziar estatuak bi hartz eme ezarri nahi lituzke Biarnon heldu den udazkenean. MIGEL MARI ELOSEGI

103 herrik jakinarazi ziotenministroari eskualdean hartzakezartzearen kontra direla;horietan, Euskal Herrikoak

Ekainaren 13an ministroakgehiengo berekodepartamenduko hautetsiakdeitu zituen Parisera

2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 29aGaiak

Page 3: Ostirala 2018ko ekainaren 29a IX. urtea 359. zenbakia www ......2018/06/29  · 359. zenbakia ieh@hitza.eus Joanes Etxebarria AMaule uzapezen kon-tsulta erdi porrota izan zen; orain,

Joanes Etxebarria Biarritz

Arrakasta zuen bereblogak, baina pausabat hartzea deliberatudu. Jean-Yves Viollier

kazetariak Le Canard enchainekazeta satirikoa 2012an utzi, etaondoko urtean hasi zen Biarrizkobizitza politikoaz idazten berezi-ki. Errugbi taldearen gorabehe-rak eta itzalak ere ikertu ditu urtehorietan guztietan. Orain ez dakierraten berriz idazten hasiko de-netz ala ez, ikusiko du gerora.

Informazio herritarra prentsa-ren geroa da, haren ustez: «Saresozialei esker ohartzen gara gaita-sunak dituzten herritarrek zer-bait kontatzeko ahala dutela. Nireustez, haiek izanen dira prentsaidatziaren geroa; uste dut bloghoriek prentsa idatziaren lanaerrazten ahal dutela, gaien bideairekiz ondotik kazetariek barnatuditzaten merezi duelarik». Harenemaztea Didier Borotraren agin-dupean hautetsi izan zelarik,2008 eta 2010 urte artean, «bizi-tza politikoa zinez ongi» ezagu-tzen hasi zela dio.

Haren blogeko artxiboetan ar-tikulu andana bat kontsulta dai-

tezke, ezaugarri berdintsuekingehien-gehienak: informaziokontrastatua eta ahate bat logoti-po gisa duen kazetaren tono sar-kastiko bera, zuzena, ozpin gus-tukoa segurraz ere Biarrizkoagintarientzat. La Charente Libreegunkarian hasi eta Le Canardenchaine astekarira heldu aitzinOuest-Franceeta L’Equipeegun-karietan lan egin izan duenak,bere azken lanpostutik hartu

zuen bloga egiteko aitzakia:«Nire ideia Le Canard enchainekazetatik heldu zen: usaia genuenprentsa nazionaleko kazetariekintrukeak ukaitera. Begi bistakoada Dassault hegazkinez informa-zioa Le Figaro egunkarian argita-ratzeko zailtasunak bazituztela[Dassault taldea da egunkari ho-rren jabea]. Informazioa ematenziguten, guk argitaratzen genueneta Figaro-ko kazetaria erredak-tore buruarengana joaten zenerranez argitaratu genuela eta,

beraz, haiek ere aipatu behar zu-tela».

Hasieran Biarrizko politikarienafera ilunak argitaratuz xede horikausitzen zuela oroitzen da, bere-ziki Sud Ouestegunkariko taldea-rekin zuen harreman «onari» es-ker. Errugbi jokalari ohia izanki,errugbi taldeari ere interes bereziaezarri izan dio bost urteko ibilbi-dean; Baionarekiko elkartze saia-kerari eta beste afera batzuei. Bai-na, batzuetan, ohartu izan da ai-patu egunkariak bere informaziober-bera bazuela eta ez zuela deusargitaratzen. «Prest naiz alertakegiteko, prest naiz arriskuak har-tzeko, baina hainbeste denborapasatzen badut, gero informazioaez dadin erabilia izan, hasten naizpentsatzen beste manera batezlan egin behar dela», dio, etenal-dia hartu izana argitzeko.

Mehatxuak «egunerokoan»Atera dituen afera batzuekin kar-gudunak mindu izan ditu, aspal-ditik «plantan diren familiak»hunki ere. Trukean, haren erra-netan, mehatxuak «egunerokoogia» izan ditu. Gaur egun, Bia-rrizko auzapeza da Michel Veu-nac, eta haren inguruko artiku-

luak bat baino gehiago izan dira.Horietarik batean baino gehiago-tan, 2014ko herrietako hautes-kundeeak aipatzen dira. «Gorde-ka, laguntza eskaini zion FronteNazionaleko zerrendari, ezagu-tzen ez nuen arau bat dela medio:ezkonduak diren emazteak berenabizenarekin aurkezten ahal dira;Fronte Nazionaleko gizon guztiakezagutzen nituen, emazteak ez.Facebooken eta besteetan bilatuz,ohartu nintzen Michel Veunacenzerrendako gizonen emazteak zi-rela, gordeka beste zerrendaraigorriak zirenak».

Afera hori agerian ezartzeare-kin hautetsi batek zuzenean deituziola kontatzen du Viollierrek,«uretara botako nindutela»erranez. Irriz kontatzen ditu me-hatxuak oro. Errugbiari lotu besteartikulu batzuen harira, SergeBlancok bere lagun on bat deituzuela dio, «joko nindutela meha-txatuz, atera nituen informazio-engatik». Horrek «itxura txa-rra» ematen duela gehitu du, tru-fati, eta gehitu «elkarrekin kafebat hartzea» hobe litzatekeela.

Baina kazetariak argi utzi dumehatxuek ez dutela beldurtzeneta ez diola, horregatik, bloga eli-katzeari utzi. La Semaine du Pays

Basquekazetako zuzendari ohiakauzitara ere eraman zuen, «kaze-ta horrez gaiztakeriak erraten ni-tuelako». «Baina arrazoi nuen,zeren lan ikuskaritza ukan zuen,hainbat langile prud'homme au-zitegian... Auzi hori irabazi nuen,eta 3.000 euro pagatu behar izanzizkidan».

Etengabeko behatzailea«Gomit» baten gisa ikusten dubere burua blogeko lehen artiku-luetan «kospei» deitzen ziotelaidatzi zuenak. «Ez naiz EuskalHerrian egon hemen bizitzea zai-la zen urteetan», beraz zuhur-tziaz jokatzen duela dio Biarrizkoabertzaleen arteko azken tirabi-rak komentatzen hasi aitzin. Blo-ga ez du gehiago elikatzen, bainabehatzaile lanetan segitzen du.

«Kausa on bat bada borroka-tzeko abertzaleentzat, baina kon-traesan handiak ageri dira. PeioClaverie oposizioan zen, eta Mi-chel Poueyts bezala —lehen ezinzuten elkar jasan—, bat-bateanaxuantak bilakatu, eta dena bi-kaina iduri zaie... Alta, ez dut usteMichel Veunac auzapez handiadenik. Batzuetan, botereak jen-dea harrigarri bilakarazten du»,laburbildu du. Blogaren biziberri-tzea 2020ko herrietako hautes-kundeek ekar lezaketela ulertara-zi du: «Veunac berriz aurkeztenbada, ez litzateke harrigarri berrizere luma hartzea».

‘Bisque, bisque, basque!’ izeneko blogean bost urtez Biarrizko politika eta errugbiaren gorabeherak kontatu ditu Jean-Yves Viollier kazetariak.Prentsan ukan oihartzun txikiaz aserik, pausa bat hartzea erabaki du.

Isildu da Biarrizkokronikari kritikoa

Jean-Yves Viollier kazetaria (eskuinean) Francois Fillonen kontrako manifestaldi batean. HITZA

Hauteskundeeibegira abertzaleaktirabiran

BIARRITZ bJoan den astean ja-

kitera eman zuen Biarritz Beste-

lakoa talde abertzaleak ekaina-

ren 9ko biltzar nagusian hartu

erabakia: 2014ko hauteskunde-

etan ez bezala (orduan lehen

itzulitik gaur egun auzapeza

den Michel Veunacekin batean

aurkeztu ziren), 2020ko herriko

bozetarako abertzaleak ez lira-

teke aurkeztuko Veunacen ze-

rrendan. «Aho batez» hartu

lukete erabaki hori. Biarrizko

Herriko Etxean lau hautetsi

abertzale badira auzapezaren

gehiengoan: Peio Claverie, Re-

gine Dagerre, Michel Poueyts

eta Maialen Etxeberri.

Hautetsi horietarik hiruk

(Dagerrek, Poueytsek eta Cla-

veriek) jakinarazi zuten, Media-

baskkazetan argitaratu den gu-

tun ireki batean, «Michel Veu-

nacen gehiengoari elkartasun

osoa» adierazten diotela, «ña-

bardurarik gabe». Peio Clave-

riek Ipar Euskal Herriko Hitza-ri

erran dio bere ustez «hautes-

kunde denbora» ez zaiela orain-

dik heldu, eta «desmartxa hori

egiteko zilegitasunik ez duen

taldetxo batek» eman duen iri-

tziaz ez duela bestelako oharrik

egin nahi. Haren erranetan, EH

Bairen baitan ez da oraino era-

bakirik hartu, nahiz «laster» ho-

rretarako garaia izanen den.

Laugarren hautetsiak berriz,

Maialen Etxeberrik, ez du gutun

irekia izenpetu.Mediabask-en

arabera, gainera, Biarritz Beste-

lakoa taldearen biltzar nagu-

sian egon zen, eta abertzaleak

bereiz joatearen erabakia aho

batez bozkatua izan zenez, ho-

rren alde egin luke berak ere.

Bestalde, EH Bai argiki G7koen

gailurra Biarritzen antolatzea-

ren kontra agertu da, Michel

Veunac aldiz poztu delarik Em-

manuel Macronen erabakiaz.

Michel Poueyts. GAIZKA IROZ

Gaur egun Biarrizkoauzapeza da MichelVeunac, eta hareninguruko artikuluak batbaino gehiago izan dira

3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 29a Gaiak

Page 4: Ostirala 2018ko ekainaren 29a IX. urtea 359. zenbakia www ......2018/06/29  · 359. zenbakia ieh@hitza.eus Joanes Etxebarria AMaule uzapezen kon-tsulta erdi porrota izan zen; orain,

4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 29aAstekoa

rri bakoitzean izan behar dela sail

elebidunaren eskaintza. Horrek

ez du erran nahi denak sail elebi-

dunean sartzera behartzea, baina

aukera eskaintzea. Ildo beretik,

bigarren mailan ikastetxe guziak

oren parekotasun batera heltzea

finkatu beharko litzateke. Behar-

bada, ez da berehala egingarria,

baina printzipio gisa finkatu be-

harko litzateke». Haren iritziz,

oztopo bat baino gehiago gaindi-

tzeko aukera izanen litzateke.

HUR GOROSTIAGA

Seaskako zuzendaria

«Ipar Euskal Herria prestda; Paris prest dagoen,hori beste galdera bat da»

Lurralde mailako hizkuntza poli-

tika bat antolatua izatea garran-

kumenik, baina herriak horretara

erakartzen ahal ditu, bultzatu,

akuilatu; hori da haren egitekoa».

Frantziako legediak eskaintzen

duen esperimentaziorako auke-

rari esker, lehen mailako eskola

elebidunetan murgiltze eredura

hurbiltzea lortu dute, %100 eus-

karaz aritzea eskainita. Bost urte

iraun dezake berez, eta ondotik

Frantzia guzira zabaldu behar da.

«Teorian muga gainditua dugu

legearen aldetik», aitortu du Ou-

retek. Emmanuel Macronek au-

rreikusia duen konstituzio erre-

forman, «ezberdintzerako» au-

kera sartzea aipatzen dute, hau

da, lurralde batean legea desber-

din aplikatzea. Oraindik ez da

onartua, baina Euskal Elkargoak

zerbitzu juridikoekin atal hori az-

tertzea aurreikusten du.Oureten

iritziz, aitzina pauso nabarmenak

eman ahal izateko ezinbesteko

neurria litzateke.

Azkenik, berehalako neurri

posible batzuk ikusten ditu:

«Egokia litzateke printzipio gisa

finkatzea Ipar Euskal Herriko he-

tzitsutzat du Hur Gorostiaga Se-

askako zuzendariak, orain arte

herri mailan eta elkargo batzue-

tan baldin bazen ere, lehen aldiz

lurralde guzia ukitzen duelako.

«Bide batez, Euskal Elkargoa

EEPko kide denez, bereak ez di-

ren eskumenetan ere akuilu lana

egin lezake, departamendu mai-

lan, eskualde mailan, eta estatua-

rekiko. Hori puntu baikorra da

hizkuntza politikarako oro har».

Hendaiako ikastolarekin sortu-

tako krisiaren ondorioz, bide bat

ireki zen, tokiko kolektibitateei

aukera emanez eraikin bat zahar-

berritu eta ikastolen esku uzteko.

Hendaiakoa hala konpondu zen,

eta hala egin da azken urteetan

ere, Azkaraten eta Baigorrin.

«Hori baliatuz, azken urteetan

herriek eta herri elkargoek babes-

tu dute ikastolen garapena.

Orain, Euskal Elkargoak hartu

beharko du horren lekukoa».

Haren ustez, landu beharreko

atal bat gelditzen da: nola egin za-

harberritzeko eraikinik ez dagoe-

nean. «Euskal Elkargoak halako

Ekhi Erremundegi Beloki Baiona

Joan den larunbatean

aurkeztu zuen Euskal

Elkargoak bere hiz-

kuntza -po l i t i ka

proiektua, eta euska-

ra eta gaskoiera Ipar

Euskal Herriko hizkuntzak direla

ofizialki ezagutzeko adierazpena

onartu zuten. Frantziako legeak

ezartzen dituen mugen barnean

aurkeztu dituzte proiektua eta

adierazpena, baina elkargoko

zerbitzu juridikoekin muga ho-

riek gainditzeko borondatea era-

kutsi dute.

Ipar Euskal Herriko euskalgin-

tzako eragileek begi onez ikusi

dute oro har, nahiz eta neurri

konkretuak ikusteko zain diren.

Gerora urrats gehiago egitea es-

pero dute. Euskalgintzako ordez-

kari batzuen iritziak bildu ditu

Ipar Euskal Herriko Hitza-k.

MARIE ANDREE OURET

Biga Baiko presidentea

«Gure eskaerei indarraeta sinesgarritasunaematen dizkie»

Euskal Elkargoaren adierazpenak

nahikari politiko bat erakusten

du, Marie Andree Ouret Biga Bai-

ko presidentearen ustez. «Gure

parean hezkunde nazionaleko ar-

duradunak ala ikastetxeetako zu-

zendariak ditugunean, guretzat

argudio bat da. Ofizialki adierazia

eta bozkatua izan da. Gure eskae-

rei indarra eta sinesgarritasuna

ematen dizkie».

Hezkuntza ez da sartzen Euskal

Elkargoaren eskumenetan; haa-

tik, elkargoaren eta herrien esku-

menetan badira haurraren ingu-

rumenari loturiko elementu

anitz. Oureten ustez, haurtzain-

degietan euskara gehiago sartzea

ona besterik ezin da izan sare ele-

biduna indartzeko, eta aisialdie-

tan eta eskolaz kanpoko jardue-

retan euskarari leku handiagoa

ematea ere baikorki aztertu du.

«Euskara eskolako zerbait geldi-

tzen da usu, eta horretan bada

ahultasun bat; horrelako inda-

rrak egiten badira haurraren bizi-

guneetan euskara sartzeko, la-

guntza handia izanen da, bai hau-

rrentzat eta baita gurasoentzat

ere. Mentalitateetan ere badu era-

gina».

Euskal Elkargoak eremu ani-

tzetan lagundu dezakeela uste du:

eskola elebidunetan seinale elebi-

dunak ezartzean, eskola langileen

euskalduntzean... Herrietan sail

elebidun gehiago irekitzeko ere

akuilu lana egin dezakeela uste

du. «Eskola kontseiluak erabaki-

tzen du eskola bat elebiduna bila-

katzea, eta hor, herriko haute-

tsiek ere parte hartzen dute; la-

guntzen edo trabatzen ahal dute.

Gibelean erabaki politiko bat bal-

din bada, bultzatzaile izan daitez-

ke. Elkargoak zuzenean ez du es-

Euskalgintzako eragileek uste dute onadela Ipar Euskal Herrian lehen aldizhizkuntza politika bat egotea. Espero dute eragina lehenbailehenikustea Euskal Elkargoareneskumenetan, eta urrats gehiagoegiteko ere eskatu dute.

Urrats bat,gehiagorenesperoan

Euskal Elkargoko batzarra, joan

den larunbatean. I.MIQUELESTORENA

Page 5: Ostirala 2018ko ekainaren 29a IX. urtea 359. zenbakia www ......2018/06/29  · 359. zenbakia ieh@hitza.eus Joanes Etxebarria AMaule uzapezen kon-tsulta erdi porrota izan zen; orain,

5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko ekainaren 29a Astekoa

aterabideak lagundu beharko li-

tuzke, betiere prefetaren makila-

kadak saihestuz; hori da ariketa-

ren zailtasuna».

Gorostiagak ere uste du inte-

resgarria dela esperimentazioa-

ren bidea jorratzea. «Horretara

joan nahiko duen Macron super-

zentralistatzaile-jakobinoak,

hezkuntza bezalako gai bat des-

zentralizatzera edo deskonzen-

tratzera, duda dut. Baina Ipar

Euskal Herrian argi da, eta joan

asteburuan aho batez bozkatu

zen mozioak erakusten du Ipar

Euskal Herria prest dela; Paris

prest dagoen, hori beste galdera

bat da».

Bi neurri ikusten ditu epe er-

tain-labur batean Seaskaren ego-

era hobetu lezaketenak. «Gaur

egungo sisteman akademia ikus-

karitza bat sortzea Euskal Elkargo

mailan, edo, urrunago joanez,

hezkuntza deszentralizatzea eta

eskumen hori Euskal Elkargoari

delegatzea, berak kudea dezan. Bi

urrats ezberdin dira, baina gure-

tzat ezinbestekoak lirateke».

MADDI BORDAGARAI

Uda Lekuko koordinatzailea

«Euskaraz lan egiteasekulako borroka da»

Hizkuntza politikaren aurkezpe-

netik «pozik» atera da Maddi

Bordagarai Uda Leku elkarteko

koordinatzailea. «Gero hara, beti

gauza bera da: ea aipatuak diren

neurriak plantan ezarriak di-

ren». Aisialdi eremuan egitura

publikoak aipatzen badira ere,

atal horretan sartuko direla espe-

ro du, eta, oro har, euskarazko es-

kaintza garatzeak onura besterik

ezin diela ekarri.

Haatik, duda du aisia eremue-

tan elebitasuna lantzearekin.

«Euskara hutsean aritzea bera

zaila bada, nolako lekua izanen

du euskarak aisia eremuan, elebi-

tasunetik lantzen bada? Baina

zendako ez. Proiektua, bederen,

lantzekoa da». Herrietako egitu-

retan euskara gehiago sartzen

bada, Udalekuk aspalditik duen

eskaera batean aitzinatzeko au-

kera ikusten du: euskarazko for-

makuntza profesionala garatzea.

«Arlo profesional baterantz ba-

goaz, formakuntzak ere euskaraz

pentsatu behar dira. Guk egune-

rokoan hori sentitzen dugu»

Baina, oro har, egiten duten

lanaren ezagupenean ikusten du

Udalekuren behar nagusia.

«Sustengua behar dugu, eta eza-

gupen bat. Gaur egun, herriko

etxeek ez dute gure elkartea

behar bezala diruztatzen, ez gai-

tuzte beste egitura frantses bat

bezala kontuan hartzen. Eta hori

ez da normala».

Eskolaz kanpoko animazioen

euskarazko eskaintza garatzea da

Euskal Elkargoak eman duen hel-

buruetako bat. Hori ere lagunga-

rri izan daitekeela uste du Borda-

garaik. «Euskaraz lan egitea se-

kulako borroka da. Ateraldi bat

antolatzeko hautua egiten dugun

aldi oro, egin ahala euskal giro ba-

tean egotea da helburua. Baiona-

ko hirian eskaladako irakaslea

euskaraz ari baldin bada, erraza-

goa izanen da guretzat jarduera

hori euskaraz antolatzea».

Bi neurri ikusten ditu berehala

hobekuntza batzuk lortzeko:

Udalekuk aisialdiko euskarazko

formakuntza eskaini ahal izatea,

eta tokian tokiko hautetsien sus-

tengua izatea aurkezten dituzten

proiektuak bultzatzeko. Gaur

egun, Lapurdin baizik ez dituzte

aisialdi zentroak; Ipar Euskal He-

rriko lurralde guzian zabalpena

lortzea iritsi nahiko lukete.

TTITTO BETBEDER

Euskal Irratietako koordinatzailea

«Posible da herriko etxeguziek BERRIA eta ‘Herria’eskuratzea»

Euskara ofizialki ezagutzeak

«babes» bat ematen du, Ttitto

Betbeder Euskal Irratietako koor-

dinatzailearen hitzetan. «Aitzi-

neko egoerarekin konparatuta,

adierazpen honek lurralde osora-

ko markatzen du hizkuntza poli-

tikaren garapenak baduela babes

zerbait». Joan den astean aur-

keztu zuten proiektua «aski

xehea» iruditzen zaio, elkargoa-

ren konpetentzia guzietan «aski

urrun» joan direla kontsideratu-

ta.

Hedabideak, baina, ez dira sar-

tzen elkargoaren eskumenetan;

hala ere, neurri batzuk onuraga-

rriak izan daitezkeela uste du.

«Horrelako babes eta engaia-

mendu batekin, posible da asma-

tzea euskarazko hedabideak

kontsumitzeko sentsibilizazio

kanpaina bat, edo BERRIA eta

Herria-ren harpidetzak sartzea

herriko etxe guzietan elkargoa-

ren laguntzarekin. Horrelako

gauzak posible dira». Euskal

hedabideei ikusgarritasuna ema-

teko aukera ikusten du.

Hurbiletik aztertuko duten

beste atala komunikazio institu-

zionalarena da: «Bai Euskal

Elkargoak euskarazko hedabide-

etan hartuko duen publizitatea,

eta baita elkargoaren komunika-

zioa bera ere. Bozkatu denarekin

normalizatu eta garatu beharko

litzateke, baina orain ekintzetara

pasatu behar da». Urrats txiki

batzuk ikusten badira ere, haren

iritziz, «fite» neurtzen ahalko da

aitzinamenduak badiren ala ez.

Diru laguntza politika osoki

EEPren esku geldituko bada ere,

proiektu jakinak diruztatzeko ze-

harkako laguntzak izan daitezke-

ela uste du Betbederrek. «Azpie-

gitura mailakoa izan daiteke.

Irratien kasuan, adibidez, heda-

gailuen sarea hobetzen lagun-

tzea. Izan daiteke prentsaren ba-

naketan laguntza bat ekartzea

ere». Azken atala formakuntza

profesionalarena litzateke. «Eus-

kal Hedabideekin ari gara gai hori

lantzen. Arlo horretan bada zer-

bait asmatzeko. Euskal hedabide-

etan arituko liratekeen kazeta-

riak trebatzeko dispositibo bat

behar dugu».

JAKES BORTAIRU

AEK-ko koordinatzailea

«Lege bat berme bat da;hori da behar duguna»

Euskal Elkargoaren hizkuntza

proiektuan bi ataletan sartzen da

AEKren jarduera: helduen nor-

banako euskalduntzea eta for-

makuntza profesionala. «Bi fun-

tzio horiek estrategikoak direla

aitortua da; ‘interes orokorra’

aipatzen dute. Zenbait arrazoi

badira: heldu euskaldunak ezin-

bestekoak dira haurrentzat ere-

duak sortzeko, eta orain erabaki-

tzaileak ere horretaz ohartu

dira», azaldu du Jakes Bortairu

AEK-ko koordinatzaileak.

«Halaber, nahi bada hizkuntza

politika arlo guzietan jorratu,

profesional euskaldunak behar

dira, eta arlo batzuetan ez dira

aski».

EEP eta Euskal Elkargoarekin,

biekin arituko da lanean AEK.

«Langileen formakuntza diruz-

tatzeko organismoek euskara

kontuan hartu behar dute, eta

hor garrantzitsua da AEKren

gisako egitura bat ez bakarrik

uztea organismoen aitzinean;

botere publikoek lagundu behar

dute, mobilizatu daitezkeen diru

laguntza guziak euskararen ira-

kaskuntzarako ere bideratzeko».

Bi puntu ikusten ditu baikorki

Bortairuk. Lehena, erabilpenaren

garrantzia azpimarratzea.

«Esperientziarekin ikusi duguna

da, langileak trebatuta ere ondo-

ren erabiltzeko aukerarik ez

badute, ikasketa prozesua ez

dutela bukatzen. Elkargoak hori

barneratu du, eta ona da». Bes-

talde, egindako ekarpen bat kon-

tuan hartu dutela dio: urteroko

emaitzak komunikatzea. «Zen-

bat langile euskaldundu diren,

zer zerbitzutan izanen den posi-

ble euskaraz mintzatzea... egin

behar den komunikazio lan

inportantea da».

Helduen euskalduntzearen

eskaintza garatzea helburu gisa

eman du Euskal Elkargoak. Bor-

tairuren hitzetan, azken urteetan

EEPrekin ez da garatu: «Ezinbes-

tekoa da helduen euskalduntzea-

ren finantzaketa koadro bat defi-

nitzea. Instituzioak definitu

behar du zer portzentajetan

finantzatuko duen helduen ira-

kaskuntza, eta, horrez gain,

beharrezkoa litzateke beka siste-

ma bat martxan ematea ere».

AEKren sorreratik markatu

zuten helburu bat ikusten du hor:

doakotasunarena. «Gure ustez,

Euskal Herrian euskara ikastea

eskubide bat da, eta eskubide bat

ez da diru truk egiten».

Bortairuren ustez, euskararen

koofizialtasuna ezinbestekoa da.

«Bermatzen du eginen diren

politikek legezko oinarri bat

dutela. Ezingo dira zalantzan jarri

dirurik ez delako edo gehiengo

politikoa aldatu delako. Lege bat

berme bat da, eta hori da denek

behar duguna!».

145ALDEKO HAUTETSIAK

Gehiengo zabalarekin onartu

zuten joan den larunbatean

Euskal Elkargoaren hizkuntza-

politika proiektua. 145 haute-

tsik egin zuten lurraldean eus-

kara garatzearen alde,

18 agertu ziren kontra, eta

22k abstentziora jo zuten.

Page 6: Ostirala 2018ko ekainaren 29a IX. urtea 359. zenbakia www ......2018/06/29  · 359. zenbakia ieh@hitza.eus Joanes Etxebarria AMaule uzapezen kon-tsulta erdi porrota izan zen; orain,

Heroisak alias

heroi emeak

Arrazoi handia duzu,Aurelia, errazki ikus-ten ahal baita heroiemazteak ez direla

agerian jarriak eta kasik betiahantziak! Ez nindaike Hiribu-ruko Andere Serora hori aipatugabe eta lan isila baina baitezpa-dakoa egin duena mendezmende eskertu gabe. Bista onadutela pastoralen sortzaileek!Are eta jo antzina, zergatik ezaipatuz Menigne saube le bile

(hiria salbatu duen neska), neskagaztea, izengoiti gaskoiarekinezaguna dena, eta Baiona omensalbatu zuena gudaroste espai-niar batek hiria setiatu zuelarik1650ean. Bera ohartu zen isilkasoldadu batzuk harresietan sar-tzekotan zirela eta zaindariakaski goiz abertitu! Gehi dezadankaskoin hori Maria Garai izena-rekin zela. Eta ez direa heroiakgure etxeetako ama, amatxi,amañi eta guziak? Hamalauko

gerla bukaeraren mendeurrene-an baikara, zer ez zuten jasanorduko emazteek! Anaia, seme,senarren dolu ikaragarriak, etxe-ko lan guziak beren bizkar, etaabar, eta abar. Eta gaurko preso-en lagun eta etxekoak, dolameneta pairamenetan, biktimenlerroan ere.Irakurle argi batzuek testu

honi begiratzean berdin hitz gai-tzetsia erabili dudala pentsatukodute. Egia da batzuen artean-sa

atzizki horren jartzea salagarridaukatela, gainera horrek itxurazaharkitua duela, eta gure adine-koek ezik ez dutela baliatzen.Alta bada, errientsahitza aspaldi-koa dugu, baina, ez banaiz ma-kur ari, badu ba hogei bat urte«matxismoaren garbiketa» eus-karan sartu zaigula. Gizontasunahitza baztertu behar dugu, jende-tasunaemanez, eta abar, giz-hori denetan baitugu. Afera kon-plexua da, hizkuntzak jendartea-

ren (gizartearen!) historia bere-kin darama, nahi edo ez. Auzokoxakurra beti kukuso baita, adie-razpen txarra ematen digu gureErrepublika zibilizatuak bereDroits de l’hommeaipatuekin,estatu bakarretarik baikara hitzhorien erabiltzeko: besteetan de-rechos humanosedo human

rightsbaitarabilte. Horren jorratzen segitzeko

gogo ergela ematen dit gai ho-rrek, gure hizkuntza ezdeusadaukaten handiki horiek, berenespresio bat erabiliz beren bortaaitzinean jatsa pasatzea ez bailu-kete gaizki! Nègrehitz hori ez dagehiago erabili behar Frantzian,blackhitza eman behar da, bainaart nègrezilegi da. Gainera, ba-dakikezue la Négresseauzoarenizena biarriztar batzuek galarazinahi izan dutela, arrazakeriarenseinale delako. Paso. Salamalec

hiztegi on guzietan sartua da etaRobert hiztegi serios horrek diopolitesse exagéréedela. Hitz ara-biarretarik dator salam alekum-

etik, bakea zurekindiola. Bainaarruntean Frantzian elasturi inu-tilaerran nahiarekin dago, zinezgaitzesle eta ezkorra. Eta bretai-niar pobreak Parisera lan bila ze-

tozelarik, frantsesa ez jakinez, ja-teko ogia eta edateko arnoa eska-tzen zuten bara (ogia) eta gwin

(arnoa) hitzekin. Eta horra bara-gouinerhitz guziz mespretxaga-rria frantsesa ez den hizkuntzabatez erabiltzen dutena! «Lan-gage incorrect et inintelligible»,monsieur Alain Reyen hitzetan...eta «qui paraît barbare» gehi-tzen duenez... To, justu, AymeriPicaud batek bezala 1140. urteanagertu zuen Compostelarako bei-larientzat egin gida berezian.Onar genezake orain baino bar-baroagoak ginela, mintzairaz segurik, hala baitio, gaineratuzmintzatzen garela «zakurraksaingaka bezala»! Horri gaineranezake, aita zenak zioen bezala,bizkarra largo dugula eta jasan-kor, ez ahazkorregi zorionez!Iparraldeko Hitzaaldizkari se-

riosari ez nioke ezaxolakeria so-bera gehitu behar baina eskubidehumanoen kapituluan egonez,Robert Badinter justiziaren mi-nistro ohiaren ohar batekin bu-ruratu nahi nuke: «Frantzia ezda Eskubide Humanoen herriabaina Eskubide Humanoen de-klarapenaren herria!». Eta ez dañabardura ttikia.

6EUSKAL MONETAKO KIDE EGIN BERRI DIREN HERRIAK

Ipar Euskal Herriko sei herriko etxe gehiagok bat egin dute Euskal Mo-

netarekin: Aintzila, Anhauze, Gabadi, Gamarte (Nafarroa Behera), Azkai-

ne (Lapurdi) eta Ozazek —euskoa onartzen Zuberoako lehen herria—.

Zerbitzu publikoetan euskoa erabiltzea baimentzeaz gain, ordainketak

ere euskoarekin egiten ahalko dituzte herri horiek.

«Euskal Herria Zuzeneanfestibal berezia egiteabeharrezkoa zen, aurtentrantsizio urte bat delaazpimarratzeko»

Ion IrazabalEHZ festibaleko bozeramailea

Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400

karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak

mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria

adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:

[email protected].

%

Lehen serieko Frantziako txapelketairabazi du Basusarri-Arrangoitzek

BASUSARRI bBere mailako lehen postuan bukatu du Basusarri etaArrangoitzeko (Lapurdi) errugbi taldeak Frantziako txapelketa. Joanden igandean, 20-15 emaitzarekin irabazi zioten Okzitaniako Lacape-lle-Biron herriko taldeari, eta, hortaz, txapeldunak eskuratu ohi duenerredolaren jabe egin dira jokalariak. Bi herrietatik lau autobus bete zi-tuzten urteko azken partida ikustera joateko, eta harrera itzela eginzieten jokalariei: traktore batek tiratutako gurdi gainean, txalo zapa-rrada eta tuta artean hartu zituzten herrira iristean.

ELEKETALucien Etxezaharreta

Aurelia Arkotxa

Irakurle argi batzuektestu honi

begiratzean berdinhitz gaitzetsia erabilidudala pentsatuko

dute. Egia da batzuenartean ‘-sa’ atzizki

horren jartzeasalagarri daukatela,gainera horrek itxurazaharkitua duela, etagure adinekoek ezikez dutela baliatzen

6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 29aIritzia

Irudiab Baiona

Sanferminetako talde bortxaketakoerasotzaileak askatu izana salatu duteJoan den astean eskuratu zuten behin-behineko askatasuna sanferminetako talde bortxaketako erasotzaileek,

haien kontrako epaia irmoa izan artean. Iruñeko epaitegiaren arabera, ez dute ihes egiteko edota leporatzen

zaien delituak berriz egiteko arriskurik. Euskal Herri osoan protestak antolatu zituzten erabakia salatzeko. La-

purdin, Baionan —argazkian— eta Hazparnen elkarretaratze bana egin zuten. ISABELLE MIQUELESTORENA

Page 7: Ostirala 2018ko ekainaren 29a IX. urtea 359. zenbakia www ......2018/06/29  · 359. zenbakia ieh@hitza.eus Joanes Etxebarria AMaule uzapezen kon-tsulta erdi porrota izan zen; orain,

MUSIKA

ATHARRATZEHaize taldearenkontzertua. Dohainik 14 urtez azpi-

koentzat.

bGaur, 20:30ean, elizan.

BAIGORRIChevilly-Larue orkes-traren kontzertua.

bGaur, 21:00etan, elizan.

BAIONAPauline & Juliette taldea-

ren kontzertua.

bGaur, 20:15ean, Luna Negra

aretoan.

BAIONAFlamenko festibala, hiru

egunez, musika eta dantzarekin.

Igandean, paella jatea.

bGaurtik igandera, Santa Ezpiritu

auzoan.

BAIONAPauline & Juliette taldea-

ren kontzertua.

bBihar, 20:15ean, Luna Negra

aretoan.

BAIONAPintxo eta DJ sostengu

gaualdia DJ Ridarekin. Xexili Foix

eta Karyn Jugeren sostenguz,

Ride end Roses Equipage 200 el-

kartearekin Rallye des Sables las-

terketan parte hartzeko.

bBihar, 19:00etan, Cacao peñan,

Lachepaillet harresietan.

BAIONAKolinga, Lumi eta DJ Set

taldeak, Mami Txula elkarte-osta-

tuak antolaturik.

bBihar, 01:30ean, Le Magneto

aretoan.

BIARRITZTanguy taldearen kon-tzertu akustikoa.

bGaur, 20:30ean, Bella Nota

jatetxean.

HIRIBURUPolokeleke, Sangria

Gratuite, Itziarren Semeak eta

Gora Heria taldeen kontzertua,

besten kariaz.

bGaur, 20:00 inguru, herriko

plazan.

HIRIBURUSkakeitan eta Gaubele

taldeen kontzertua, besten kariaz.

bBihar, 20:00 inguru, herriko

plazan.

HIRIBURUAnje Duhalde eta Pa-

cha Mama taldearen kontzertua.

b Igandean, 20:00 inguru, herriko

plazan.

KANBOOldarra abesbatzaren

kantaldia.

bGaur, 20:30ean, elizan.

SENPERENiko Etxart eta RobertLarrandabururen kantaldia, eta Sa-

main taldearen kontzertua, herriko

besten karietara.

b Igandean, 19:30ean kantaldia,

eta 22:00etan dantzaldia, herriko

plazan.

URRUÑAFly Amigos taldearen

pop-soul-latino estiloko kontzer-

tua.

bGaur, 20:00etan, Mariano

bentan.

UZTARITZELapurtarrak abesba-tzaren kantaldia.

bAsteartean, 21:00etan, elizan.

ANTZERKIA

BAIGORRIEro? antzezlana, Ber-nat Etxepare lizeoko ikasleek

emanik.

bGaur, 19:00etan, Paza Xokon.

BESTELAKOAK

BAIONAKaka putza. Kaka istorio-

ak haur txikientzat (1 eta 5 urte ar-

tekoentzat), Stephanie Blaken es-

kutik.

bAsteazkenean, 10:30ean,

hiribarneko mediatekan.

BAIONAEuskararen munduak: in-

dar-guneak eta erronkak. Euskal

Etnopoloaren 2. jardunaldiak, EKE

eta EHESS elkarteek antolaturik,

Iker eta Euskaltzaindiaren elkarla-

narekin.

bGaur, 09:00etatik 16:30era,

fakultatean.

BAIONAUEU Udako Euskal

Unibertsitatean, gai desberdinak:

munduko jatorrizko hizkuntzen bi-

ziberritze prozesuak eta helduen

euskalduntze alfabetatzea. Zer

dugu jasotzeko eta zer emateko?.

Euskal komunikazioaren ekosiste-

ma aztertzen: diziplinarteko data

sprint-a. Euskara gaitasunak lan-

tzeko tailerra. Iturri zaharretik eda-

nez. Ipar Euskal Herria paradigma

berriaren inspirazio iturri? Lurral-

dea: subjektu politiko berria. Ko-

munikazio ez-bortitza irakaskun-

tzan. Egitarau osoa www.ueu.eus

helbidean.

bAstelehenetik asteazkenera,

Bernat Etxepare lizeoan.

DONAPALEU Informazio gaual-

dia: nola egin laguntzaileak biltze-

ko, mobilizatzeko eta atxikitzeko?

Euskal Kultur Erakundeak eta DLA

zerbitzuek antolaturik, elkarteak

laguntzeko asmoz.

bAsteartean, 18:00etan,

Lagunt Etxean.

DONAPALEULaida Pilota ikuski-

zuna. Pier Paul Berzaitzek idatzia,

Landarbaso abesbatza, Oinkari

eta Xateletarrak dantza taldeak,

Magali Zubillaga, Xabier eta Aner

Euzkitze, Koldo Amestoi eta Iosu-

ne Marin eta Joxan Goikoetxearen

parte hartzearekin.

bBihar, 21:00etan, Airetik gelan.

Irudiab Baigorri - Baiona - Itsasu

EHZ festibal nomada hiru herritara doa aurtenOhiko egunetan iraganen da EHZ aurten ere —gaurtik igandera—, bai-

na ezohiko baldintzetan, hiru herritan eginen baita. Gaur, antzerkia, dan-

tza eta Doctor Mephistoren kontzertua izanen dira Baigorrin. Bihar, zen-

bait musika talde, dantza, zirkua eta eztabaida Baionan. Igandean, ohiko

zikiroa, dantza, zirkua eta eskaintza gehiago Itsasun. BOB EDME

Arrosako zolan.Erein, Hazi,

Zohitu Arrosako zolandokumen-

tala nahieran ikusgai ezarri du Ka-

naldudek. 2015. urtean festibalak

20 urte bete zituelako egin zuten

filma, eta aurtengo edizioaren bez-

peran ezarri dute ikusgai webgu-

nean, aitzingustu gisa.

Gaur:

12:05.EHZ Nomada, zuzenean

Baigorritik.

Bihar:

11:05.Uda Ttur saio berria, Amaiur

Alfarorekin.

16:05.Kantuz Kantu saioan, Bas-

hoandiskoa aipagai.

7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 29a Agenda

Page 8: Ostirala 2018ko ekainaren 29a IX. urtea 359. zenbakia www ......2018/06/29  · 359. zenbakia ieh@hitza.eus Joanes Etxebarria AMaule uzapezen kon-tsulta erdi porrota izan zen; orain,

Ekhi Erremundegi Beloki

Asteburu kargatua pentsatu duteUrruñako gazteek: herriko plazaokupatzera deitu dute, gaztetxebat behar dutela aldarrikatzeko.Urteetako gatazken ondotik,herriko etxeak asanbladarekinharremanak osoki moztea eraba-ki du. Komunikabideei bidalita-ko dokumentu sorta batean era-kutsi dute gazteek azkenurteetan instituzioarekin izanda-ko harremana: ekimenak antola-tzeko egin dituzten eskaerak baz-tertu dizkiete, eta auzapezakbehin eta berriz ukatu die bilkurabat egitea. Azken urteetan, gazteasanbladan parte hartzen duGabi Daraspek (Urruña, 1996).Sortu den blokeo egoera paradaizan daitekeela uste du gazteekberen baitarik aitzina pausobatzuk emateko.

Hamar urte beteko dira aurten

Urruñako Gazte Asanblada sor-

tu zenutela.

Hasieran ez nuen parte hartu, osogaztea nintzelako, baina baziren30 bat gazte oso motibatuak,bereziki gaztetxe baten aldarri-kapenaren inguruan bilduakzirenak. Aldarrikapen horrekbalio izan du beste gauza anitzegiteko; motibazioa izan daherrian animazioak sortzeko,izan kontzertuak, hilabete kultu-rala, hitzaldiak... Baina gaztetxe-aren aldarria zen taldea kohesio-natzen zuena. Nik uste dut behar bat erakutsi

dugula, gazteok geure kabuz an-tolatu eta geure kabuz erabakiakhartzeko beharra; autogestioarenbeharra. Hori agerrarazi dugu.Bestalde, nahiz eta batzuek jende«itxia» bezala ikusi izan gaituz-ten —euskaraz bakarrik komuni-

katzeagatik kritikak jaso izan di-tugu herrian—, ikusi dute badaki-gula gauzak nahiko ongi egiteneta gai garela mota guzietako eki-menak antolatzeko, nahiz eta du-gun adina izan. Herriko gazte ezberdinak gure

ekimenetara hurbilaraztea lortuizan dugu; ez dut gezurrik erra-nen, ez ditugu masak erakarri,baina gure zirkulua zabaltzea lor-tu izan dugu maiz. Horregatik,aurten nehoiz baino gehiago be-rriz hartu nahi izan dugu gazte-txearen aldarria, mahai gaineanemanez denei irekia izanen litza-tekeen gazteentzako leku batenbeharra. Urruñako Herriko Etxearen eta

gazte asanbladaren arteko ha-

rremanak gaiztotuak dira.

Herriko etxeak hasieratik erranzuen gaztetxearen kontra zela.Hasieratik ikusi zen gure aldarria

ez zela bateragarria herriko etxe-an agintzen duen taldearekin. Be-raz, oinarritik arazo bat dugu.Duela urte batzuk, saiatu ginenharremanak hobetzen eta gataz-ka hori alde batera uzten, baina,gaztetxerik gabe gauzak antola-tzea lortzen genuela ikusi zutela-

rik, nire iritzia da, baina uste dutbeldurtu egin zirela guk indarrahartu eta gure aldarrikapenakerrotuko genituela, izan presoe-na, euskararena... Nire ustez, ezzaie interesatzen gazteak moduhorretan mugitzea, eta horregatikerabaki zuten harremanak moz-tea gurekin. Ez dugu beste biderikgeure kabuz antolatzea baizik.

Herriko etxearen fede txarra sa-

latu duzue behin baino gehiago-

tan.

Adibide anitz badira. IazkoUrruñako festetan, azkenean,erabilia ez zen karpa bat baliatze-ko baimena eman ziguten. Heinbatean, behartuak sentitu ziren:aski irrigarria izanen zen karpabat muntatu eta guri erabiltzen ezuztea. Nahiz eta baimena utzikontzerturen bat egiteko —gureprogramazioa moldatu beharizan genuen—, ez ziguten edariaksaltzeko eskubiderik eman. Beste batean, gaizki-ulertze

bategatik karpa baten muntake-tara agertzea ahantzi genuen, etaazken momentuan gure taldekobi bidali ahal izan genituenlaguntzera. Ahal genuen guziaegin genuen. Hala ere, urte bate-ko zigorra ematea erabaki zuten,eta aitzakia hori erabili zutenguri ezer ez emateko. Gero,herrian jartzen ditugun afixakkentzen dizkigute ere. Hara,badakigu herriko etxea ez delasubjektu neutro bat, eta, oraintxebertan, gure aurkako instituziobat da.Herriko etxearekin harremane-

an sartzen saiatu zarete, baina

ez duzue erantzunik jaso.

Behin baino gehiagotan eskatudiegu bilkura. Zigorra bukatu on-dotik, zenbait ekimenetarakomateriala eskatu nahi genien, eta,bide batez, galdetu zer harremanmota atxiki nahi zuten gurekin.Azkenean, lortu genuen bi haute-tsirekin mintzatzea, eta erran zi-guten gurekin harremana moz-tea erabaki dutela. Uste dut askibilkura laburra izan zela: harre-mana mozten zutela eta ez zutelagutaz ezer jakin nahi. Ekintzara pasatuko zarete. He-

rriko plaza okupatzera deitu du-

zue asteburu honetarako. Zer

aurreikusi duzue?

Pentsatu genuen komunikazioekintza bat antolatzea erakustekoUrruñan ere badirela gazte ba-tzuk gaztetxe beharrean. Ekimen

andana antolatu dugujendeari proposatzeko:borroka arteen tailer bat,film proiekzioa, bertsobazkaria... Aski progra-ma irekia da. Helburua

da ahalik eta jende gehienak partehartzea. Urtea bukatu aitzin gaztetxea

lortuko duzuela diozue.

Ez naiz xehetasunetan sartukobaina ez da komunikazio hutsa.Baieztapen bat da, ulertu nahiduenak ulertuko du. Nehoiz bai-no gehiago saiatuko gara gaztetxebat izaten, eta lortuko dugu.

«Gurekin harremana mozteaerabaki du herriko etxeak»

Gabi Daraspe b Urruñako Gazte Asanbladako kidea

Urruñako Herriko Etxeak gazte asanbladarekin izandako jarrera salatu du Gabi Daraspe UGAko kideak. Urte bukaera aitzin gaztetxe bat lortzera iritsiko direla baieztatu du.

ISABELLE MIQUELESTORENA

«Urte bateko zigorra emateaerabaki zuen herriko etxeak,eta aitzakia hori erabili zutenguri ezer ez emateko»

IPAR EUSKAL

HERRIKOHITZA

OSTIRALA, 2018ko ekainaren 29a b0.50 €

Zuzendaria/Directeur de publication: Ekhi Erremundegi. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0618 C 90915.

Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]