Ostirala 2019ko urriaren 11 X. urtea 416. zenbakia www ... · kooperatiba diruz lagundua izanen da...

8
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA GEORGES SOUBELET Nafarroako Erresumako kronoigoeren finala jokatuko da urriaren 19an, Ibardingo gainean b Euskal preso politikoen eta haien senideen aldeko lehen kronoigoerak Nafarroako sei mendate hunki ditu b 4-5 Presoen alde, patarrari goiti Enargia Bezeroak biltzeaz gain, I-Enerren argindarra ekoiztea dute xede bi kooperatiben eramaileek 3 Ekonomia G7koen bilerak eragin kutsaduraren konpentsazioz, sosa izanen du Mendibeko Sugaraik 2 Ostirala 2019ko urriaren 11 X. urtea 416. zenbakia www.iparraldekohitza.eus [email protected]

Transcript of Ostirala 2019ko urriaren 11 X. urtea 416. zenbakia www ... · kooperatiba diruz lagundua izanen da...

Page 1: Ostirala 2019ko urriaren 11 X. urtea 416. zenbakia www ... · kooperatiba diruz lagundua izanen da zuhaitzak landatzeko eta oihanak kudeatzeko. G7 gailurraren sosa oihanera Mendiben

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

GEORGES SOUBELET

Nafarroako Erresumako kronoigoeren finala jokatuko da urriaren 19an, Ibardingo gaineanb Euskalpreso politikoen eta haien senideen aldeko lehen kronoigoerak Nafarroako sei mendate hunki ditu b 4-5

Presoen alde, patarrari goiti

Enargia Bezeroak biltzeaz gain,I-Enerren argindarra ekoiztea

dute xede bi kooperatiben eramaileek

3Ekonomia G7koen bilerak eraginkutsaduraren konpentsazioz,

sosa izanen du Mendibeko Sugaraik

2Ostirala

2019ko urriaren 11X. urtea416. zenbakia

[email protected]

Page 2: Ostirala 2019ko urriaren 11 X. urtea 416. zenbakia www ... · kooperatiba diruz lagundua izanen da zuhaitzak landatzeko eta oihanak kudeatzeko. G7 gailurraren sosa oihanera Mendiben

Joanes Etxebarria Maule

Karbono konpen-tsazioaren printzi-pioa sinplea daulertzeko: kutsa-tzen duenak kar-

bonoa birziklatzen duten xedeakdiruz laguntzen ditu, usu oihane-kin lotuak direnak, jakina baitazuhaitzek CO2a xurgatzen dute-la. Berriago da, haatik, FrantziakoGobernuak plantan ezarri duenkarbono apaleko labela, zeinakziurtagiri bat ematen dion xedejakin bati finantzaketa horretazbaliatu ahal izateko. «Trantsizioekologikoa laguntzen du lurraldeeskalan, bertutezko jokabideaksariztatuz», irakur daiteke Tran-tsizio Ekologiko eta SolidarioarenMinisterioaren webgunean.Frantziako Estatuaren labelaukan duen lehen xedea baxena-bartarra da, Hergarai ibarrekoSugarai egur kooperatiba.Labela ukan, eta «saria» fite jin

zaie; G7 gailur bezperan, agorrila-ren 24an, Hergarai ibarreko or-dezkari batzuk Emmanuel Ma-cronekin bildu ziren Biarritzen,Sugarairen proiektua aurkezte-ko. Azkenean, G7aren antola-

kuntzak, gailur denboran estatu-buruek beren hegazkin eta aba-rrekin isuri karbonoaren partebat konpentsatzeko, Mendibendagoen kooperatiba lagundukodu zuhaitzak landatzeko, besteakbeste. Diru laguntza hiru xedetara bi-

deratuko da: heldu den hilabete-an hasiko dira baliatua ez den alorbatean oihan bat sortzen; bestal-de, andeatuak diren oihan edolandetan eta aspaldi oihan zireneremuetan arbolak berriz landa-tuko dituzte; eta, azkenik, trinko-ak edo kudeatuak ez diren oiha-netan, txarra den guztia hortikaterako dute baliagarriak direnzuhaitzak pausatzen uzteko.

Logika txarra, laguntza onaKarbono konpentsazioa ez da lo-gika ona, Peio Harluxet Sugaraikooperatibako kudeatzailearenustez: «Normalki, gobernuak be-har luke inposatu kutsatzen du-ten enpresa eta ekinbideei besteaterabideak atzematea kutsadu-rarik ez sortzeko». Hergarai Bizielkarteak abiatu zuen bidean,oihangintzatik abiatuz energiara-ko egur salmentara, arras bestela-ko logika batean ari dira, haren

erranetan: «Dena egiten dugu sailizugarri laburrean, oihana eginahala ontsa kudeatuz; ez gaudekonpentsazio logika horretan». Konpentsazioarena, batetik,

eta G7 gailurreko sosak, bestetik.Debatea izan zen kooperatibarenpartaide diren ehundik gora kide-en artean, Harluxetek dioenez:«Jakinez sos hori nondik helduden, onartu behar zenez edo ez.Baina prest gaude onartzeko,gure balioak ez baititugu galtzen;segituko dugu gure lanetan. Or-dain bat balitz emateko, segur zenez genuela diru hori onartuko».Lagundua izanen den xedea hi-

ru hamarkadetan bederen bidera-

garri izanen diren oihan eremue-

tan kokatuko da, eta Sugaraik ja-

kinarazi du epe horretan, bere

kalkuluen arabera, 5.000 tona

karbono «konpentsatuko» lituz-

keela. G7 gailurreko antolakun-

tzaren diru laguntzaz gain, beste

enpresa batzuen mezenasgoak ere

lagunduko du kooperatiba, hala

nola Adecco, La Poste, Sedepa eta

Agour gasnategiak, karbono apa-

leko labela dela medio.

Sugaraik ukanen duen lagun-tza izan da ofizialki ezagutu denlehena, baina besterik ere izan

daiteke. Oihan publikoak kudea-tzen dituen ONF egiturak, adibi-dez, espero du Hauzeko oihaneansute batean erre ziren 250 bathektareatan zuhaitzak landatzenahalko dituztela G7ko antolatzai-leen finantzaketarekin. Hedabi-deetan aipatu izan da Euskal He-rriko Erle Beltza elkartea ere, bai-na Fred Forsans presidenteakziurtatu du ez dela jakinean:«Gure izena prentsan ateratzenda, baina guk ez dugu diru lagun-tza horren berririk».Sugarairen xede zabalago ba-

tek sortu du, beharbada, nahas-tea. Duela hiru urte abiatuproiektu batek milioi bat eurokoaitzinkontua zuen, lau adarretanpartekatzeko: oihanaren kudea-keta, egur saila baloratzeko trans-formaziogune bat (Sugarairekinpartez egina dena), bazterrak xe-hatzen ez dituen oihangintzakomateriala erostea beste enprese-kin mutualizatzeko, eta, azkena,erle beltzari lotua. Peio Harluxet:«Arazo larriak badira erle beltza-rekin, oihana ez kudeatuz edoarrunt moztuz xehatzen baitiogubizilekua. Proiektu hori bideanda, baina ez dugu guk lehentasu-netan sartu. Ikusten dugu eginen

dugunaren zeharkako ondoriobaten gisa. Ez gara gu ariko erlebeltza berriz sarrarazten; guketxebizitza prestatuko dugu».

Balioak aldatu gabeSugarai kooperatibaren eremue-tan, zerbait gorabehera, bi here-nak oihan pribatuak dira. Bainainteres kolektiboko estatusa duenegituraren akziodun edo partai-deetan, pertsona eta enpresa pri-batuez gain badira elkarteak ere,hamabi herriko etxe eta EuskalElkargoa (Donibane Garazi etaBaigorriko Herri Elkargoaren se-gidan), besteak beste. «Gure ba-lioen zaintzeko eta garatzeko, in-portantea zen parte hartze bizikihandia izanik ere bakoitzak beharzuela boz bat ukan», gehitu duHarluxetek, kooperatibaren ibil-moldea esplikatuz: zenbat nahiakzio ukanik ere, bakoitzak bozbakarra du biltzar nagusietan.Ibilmolde hori beren balioen

«bermatzeko» egokia da, kudea-tzailearen erranetan. Balio horienartean, oihanaren kudeaketairaunkorrak badu leku handia.Karbono apalaren labela kausi-tzeko aurkeztu txostenean, Har-luxetek uste du aitzineko ibilbi-dea kontuan hartua izan dela:«Hain ditugu konbentzitu gureharira ari ginela eta gure lan tres-na jadanik hor zela eta arruntprest ginela, Frantzia mailan Su-garai izan baita lehen-lehenik la-belizatu den proiektua». Koope-ratibak agertu txosten batean, la-bela aipatzean, hala dio:«Karbono apaleko labeleko xe-deek beren ekarpen errealarenazterketa neutro bat eta ebaluaziozorrotza jasaten dute, profesiona-la eta independentea».Hastapenean, herritarrek sortu

lan tresnak bide egin du 2015etik.Egur saila sortu eta garatzea,oihan baliabideak zirkuitu labu-rrean baloratzea, Hergarain lan-postuak sortzea eta oihan jabeei —usu laborari direnei— errebeniogehigarri bat ekartzea, horiek zi-ren sorrerako xedeak. Gaur egunbi langile eta boluntarioekin egurxehakatua edo plakatxoak sal-tzen dituzte berogailu kolektiboeta industrialentzat, eta egur pus-ka arruntak partikularrentzat.Oihana epe luzera kudeatzea dutelogika, eta diru ekarpen berriare-kin lekuko zuhaitz motak hobes-tea landaketa berrietan. Balio horiei erreferentzia egi-

nez aipatzen du Harluxetek la-guntza berria: «Onartzen duguerratea pixka bat bermatzen du-gula besteen irudia hori eginez,baina pentsatzen dut onartzendugula eta ez ditugula gure balio-ak galtzen».

G7 gailurrak eragin kutsaduraren parte bat konpentsatzeko, Hergarai ibarreko Sugaraikooperatiba diruz lagundua izanen da zuhaitzak landatzeko eta oihanak kudeatzeko.

G7 gailurraren sosa oihanera

Mendiben kokatua den Sugarai kooperatibak egurra saltzen du oihanaren kudeaketa iraunkorra lehenetsiz. HITZA

2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 11Gaiak

Page 3: Ostirala 2019ko urriaren 11 X. urtea 416. zenbakia www ... · kooperatiba diruz lagundua izanen da zuhaitzak landatzeko eta oihanak kudeatzeko. G7 gailurraren sosa oihanera Mendiben

Iñaki Etxeleku Baiona

Argindar banatzaile bilakatzeko

ministerioaren baimena ukan be-

zain laster hasi zuen kontratu es-

kaintza, uztailean, Enargiak. Bos-

tehun bezeroren heina gainditu

du azken egunetan, eta gehiago-

ren mentura du, frankok hitze-

mana baitute eginen dutela alda-

keta. Bizkitartean, erratetik egite-

ra beti bada epe bat Enargia

kooperatibako Iban Lizarraldek

dioenez: «Ongi hasi da. Gero, az-

kenean, betikoa... horrelako

proiektu bat hasten duzularik

jende anitz etortzen dira eta: ‘A,

oraindik ez dut egin, behar dut

pasatu!’. Gauza bat da erabakia

hartzea; bestea da egitea».

Enargiara jauzia eginen zutela

erran zutenen zerrendaren ara-

bera, urte hondarreko 1.500 be-

zerotarat heltzeko xedea du koo-

peratibak. «Hemendik eta Egu-

berrira bada lan handia egiteko».

Hiru langile ditu gaur egun egu-

nerokoa kudeatzen dutenak, eta

laster, laugarren bat hartzekoa

du.

Nuklearra nagusi den errealita-

te batean, %100 berriztagarria

den energia bat saltzen dela nola

bermatzen da? Halako energia

ekoizten dutenekin hitzarmenak

eginez. «Teknikoki, zaila da. Bai-

na pentsatu behar da energia be-

rriztagarria badela anitz». Bizki-

tartean, argindarraren tokian-to-

kian ekoizteko, lehenik, I-Ener

kooperatiba sortu zutenek bada-

kite ez dela bide erraza izanen, eta

Enargia eskaintza jadanik I-Ene-

rrek ematen duena baino handia-

goa dela. «Erronka da bi koope-

ratibak paraleloan garatzea. Eta

ez dadin desorekarik izan bien ar-

tean. Enargia anitz garatzen bal-

din bada, baina I-Ener pixka bat

gibel gelditzen, hori arazo bat li-

tzateke. Beraz, erronka badugu

I-Enerrekin proiektu gehiago ga-

ratzea gurean, eta sortzen dugun

argindar hori zirkuitu motzean

Enargiari esker eramatea etxebi-

zitza guztietara. Erronka handia

da, zeren eta gurean gaur egun ez

dugu argindar ekoizte handia».

Horregatik, jadaneko Enargiak

kanpoan erosten du energia be-

rriztagarria. «Pirinioetako beste

toki batzuetan erostera behar-

tuak gara. Ez dator urrundik, bai-

na etorkizunerako helburua da

Euskal Herrian ditugun ekoizpen

sistema ezberdinekin ekoiztea».

Zirkuitu motzarena, bertan

ekoitzia bertan baliatzea, hots, ez

da berehalako ere, nahiz legea be-

rriki aldatu den. Horra arte, Fran-

tzian, bat bederak etxean ekoitzi

argindarra nagusiki hornitzaile

handiaren sarera botatzen zen.

Orain, haizu da etxean berean

kontsumitzea. «Autokontsumoa

egitea posible da. Autokontsu-

moa zinez fisikoki zirkuitu motza

da. Ekonomikoki ere errentaga-

rria da. Eta bai I-Enerrek, bai

Enargiak laguntzen ahal dute

etxeko autokontsumorako

proiektuen egiten».

Beste aukera litzateke auto-

kontsumo kolektiboen antola-

tzea. Anitzen artean ekoizpen bat

plantan eman, taldean kontsumi-

tzeko gero. «Egia errateko Fran-

tziako Gobernuak oraingoz hori

ez du laguntzen, baina biharko

interesgarria litzateke». Lizarral-

dek beste maila bateko eremuan

jorratzeko parada ikusten du:

«Pentsa dezakegu eremu zabala-

go bat. Adibidez, Euskal Herri

mailan nola egin guk sortutakoa

guk kontsumitzeko? Oraingoz

oso urrun gara, Euskal Herrian

ekoizteko oso sistema gutxi ditu-

gulako».

Lekuan-lekuan argindar be-

rriztagarria sortzeko moldeak ez

baitira trumilka, bat balitzateke

eraginkortasun gehiago lukeena

Lizarralderen arabera: ur eiherak.

«Hartzen baduzu mega bateko

eihera bat adibidez, pentsa ezazu

momentu honetan dugun eguzki

proiektu handienak baino hamar

edo hogei aldiz gehiago ekoizten

duela». I-Enerrek plantan eman

eguzki taulen eremurik handie-

nak Makean eta Hendaian dira,

herriko etxeekin hitzarturik, ba-

koitza 600 metro karratukoa.

«Jendea konturatu behar da to-

kian-tokian ekoizteko zer indar

egin behar den, eta zein fite kon-

tsumitzen den; batez ere, bero-

gailuekin eta beste erabilpen ba-

tzuekin». I-Ener harremanetan

da Hego Euskal Herriko Goiener

enpresarekin, eta haiek eiheren

parioa egin dute, konparazione:

«Goienerrek erabili duen estrate-

gia izan da eihera batzuk erostea.

Bihar egiten ahalko genuke Ipar

Euskal Herrian ere».

Prezioaren aldagaiaHerritarrez gain, enpresei ere

proposatzen die Enargiara pasa-

tzea tokiko hornitzaileak. Sokoa

eta antzeko gotorrak prest agertu

dira egiteko, baina ez da beti bere-

halakoan egiten ahal. «Enpresa

handiek badituzte kontratu ba-

tzuk beren hornitzailearekin, eta,

nolabait, blokeatuak dira. Beraz,

kooperatiban parte zenbait hartu

dituzte, kide bilakatu dira, eta

erran dute kontratuak bukatzean

pasatuko direla Enargiara».

Erran behar da lehia gogorra

badela beste hornitzaileen parte-

tik. Gaur egun, berrogei bat hor-

nitzaile dira argindarraren bana-

keta merkatu pribatuari ireki ze-

naz geroztik sortu direnak.

«Gaur egun, konkurrentziako

komertzial anitzek desmartxak

egiten dituzte bai Baionan, bai

beste hirietan. Nahiko desmartxa

agresiboarekin ari dira. Beti pre-

zio apalagoak hitzematen dituzte,

baina kasu eman behar da, pirata

anitz baitago». Adibideak eman

ditu: «Engie eta Eni enpresak,

adibidez, Frantziako justiziak

jada behin baino gehiagotan zi-

gortu ditu, haien desmartxak ez

baitira beti legezkoak».

Enargiak dio bere eskaintza

EDFren prezio berekoa dela.

Horiek hola, beste aldagai bat

bada bere esku ez duena: prezio-

aren bilakaera. «Batzuek EDF

baino merkeago saltzen dute,

baina galdera da: merkeago zen-

bat denboraz? Jokabide oso agre-

siboa dute bezeroak ukaiteko,

eta, gero, prezioak igoko dira».

Duen izariagatik, Lizarraldek dio

Enargiak gehiago mendera deza-

keela. «Posible da egiten ditugu-

lako kontratuak Pirinioetako

energia hidroelektriko ekoizle

txiki batzuekin, eta prezio hori

zaintzen dugu. Bada, orobat, egi-

tura txikia sortu dugula. Tokiko

kooperatiba bat. Ez dugu publizi-

tate aurrekonturik, gastu guztiak

kontrolatzen ditugu. Gure helbu-

rua ez da beste toki batzuetan sal-

tzea, baina Euskal Herrian lan

egitea; kooperatiba txiki gisa gel-

dituko gara, egitura sendoa ego-

teko eta bezeroari prezio bera

mantentzeko».

Noiz arte eta zer baldintzatan?

Enargiak egin fakturetan berean

agertzen da nola osatua den pre-

zioa. «Fakturan ikusten da, azke-

nean, herena bakarrik dela Enar-

giarentzat. Azken finean, erabaki

horiek ez ditugu guk hartzen, Pa-

risen hartzen dira». Berriki, EDF-

ko langileen asaldura eta greba

eragin duen Hercule egitasmoak

ez du iduri mentura onik uzten

duenik prezioen bilakaerari bu-

ruz. Gobernuak galdeginik, EDF

bitan zatitzea aipu baitute horre-

tan, azpiegiturak estatuaren gain

uzteko eta hornidura pribatuaren

eskuetan, burtsan sartuz. Horre-

gatik, ez ditu mila bide ikusten Li-

zarraldek: «Gauza anitz ezin ditu-

gu menderatu, baina luzera estra-

tegia izan behar da menderatzea

ahalik eta gehiena. Horretarako,

behar ditugu gurean garatu

ekoizteko sistemak, eta, herrita-

rren eskuetan badira horiek, kon-

trolatuko dugu zenbat sortzen

dugun eta zer preziotan».

Enargiaren biharko erronkakEnargia argindar berriztagarri banatzaileak bostehun bezeroren heina gainditu berri dub Desorekarik ez izateko, tokian tokiko ekoizpenaren garatzea dute xede bultzatzaileek

Hendaiako herriko etxeko zerbitzu biltegian jarri eguzki taulak. ISABELLE MIQUELESTORENA

«Enargia anitz garatzenbaldin bada, baina I-Ener pixka bat gibelgelditzen, hori arazo batlitzateke»

«Ekoizteko sistemakbehar ditugu gureangaratu; kontrolatukodugu zenbat sortzendugun, zer preziotan»Iban LizarraldeEnargia kooperatibako kidea

3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 11 Gaiak

Page 4: Ostirala 2019ko urriaren 11 X. urtea 416. zenbakia www ... · kooperatiba diruz lagundua izanen da zuhaitzak landatzeko eta oihanak kudeatzeko. G7 gailurraren sosa oihanera Mendiben

4IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2019ko urriaren 11aAstekoa

Iñaki Etxeleku Baiona

Maiatzaren 26an, Lizarietakomendatera hupatuz hasi zituztenaurtengo Nafar Erresumako Kro-no Eskaladak. Ondotik etorri zi-ren Otxondo, Izpegi, Ibañeta etaLarraineko mendateak. Azkenaurriaren 19ko finala izanen da,Urruñatik Ibardingo mendateragoiti. «Zergatik, guk txirrindulariok,

ez genuke lagunduko ere bakeprozesu hau aitzinarazten?»,diote aurkezpenean antolatzaile-ek. «Dakigun modurik oneneanlagun dezagun, pedalkadaz pe-dalkada, presoak ahalik eta goize-na etxera hurbilduak izan daite-zen». Euskal presoak eta berenaskaziak laguntzea du helburukomunean Nafarroako bideekinjunta egitea duten lepoetako las-terketak. Aspaldian kasko gibelean zuen

Mattin Ruiz de Alda Laaksonen,Rafuantolatzaileak. 19 urte zitue-la ezagutu zuen lehen aldiz gisahorretako lasterketa bat Alpee-tan. «Udan etortzen nintzelariketxera bakantzetara, Ibardineraigotzen nintzen bizikletaz, etaegiten nuen: ‘Egun batez antola-tuko dugu kronoigoera bat he-men’». Urruñako elkartasun tal-deari proposatu zion presoen aldeantolatzea, eta iaz egin zuten le-hen saiakera. Arras ongi joan zi-tzaien, eta saratarrek galdeginzieten Lizarietan antolatzea bestebat Usopopen garaian. Bi gogoeta

eginik, ohartu zen Nafarroarekinjunta egiten zuten beste mendatebatzuk bazirela, «eta, beraz, zer-gatik ez txapelketa bat egin? Bate-tik seira pasatu gara, eta ahal be-zain fite martxan jartzea erabakigenuen, beste inork ez zezan ideiahar eta presoen alde izaten segi-tzeko. Zeren eta Ibardinekoa ibilibazen, bazitekeen beste batzuek

berdin egitea; bereziki, txirrindu-laritzako federazio taldeak». Nafarroako Erresumakodeitu

badute ez da erregezaleak direla-ko. «Ez, ez, gure elkartean erre-publikanoak gara. Euskal Herri-ko errepublika nahi dugu [irriak],baina Nafarroako Erresumakohistoriarekin jolasten gara kirolmunduan erabiltzen den Stravaaplikazioari lotzen dugulako.Aplikazio horretan, aldapa bate-ko emaitzarik onena egiten due-na izendatua da King edo Queenof the mountain». Ondorioz, Na-farroako Erresumako Kronoigoe-ra irabazten duenak bururatzendu Antso Azkarra edo MargaritaNafarroakoa izaten, koroaturik.«Helburua bada presoen aldeegitea, baita txirrindulari eta ki-rolariei leku berriak deskubri-araztea ere. Eta elkarren ezagutzaegitea Iparraren eta Hegoaren ar-tean, bereziki. Baztango, Gipuz-koako, Bizkaiko, Arabako jende-ak parte hartu du. Landesetako,

Biarnoko, Bretainiako jendeakere, eta, sare sozialei esker, askiurrun joaten da». 70 parte har-tzaile izan dira orain arte lehenbi-ziko txapelketa honentzat. «Es-pero dugu finalean jende dezenteetortzea hurrengo urtera begiraekimena sendotzeko». Nornahik parte hartzen ahalko

du finalean, ez baita bortxaz aitzi-neko igaiteetan parte hartzerikbehar. Sei kilometro eta 430 me-troko igotzea izanen da. «Hasikoda Signature-ko biribilgunetik;izango dute malda ezti bat bi kilo-metroz, eta, gero, hasiko diramendatera igotzen. Mendaterairistean eskuin egin beharko dutebentetara buruz, azken kilome-troa, eta bereziki azken berrehunmetroak oso zailak dira, %20koportzentajea baita. Batzuek ezin-go dute bukatu bizikleta gainean,baina sufrimenduak merezikodu, kristoren festa ukanen dugu-lako gainean». Jarririk, etzanik,nahi den bizikletarekin eta nahi

den moldean parte har daiteke,pirripitaz den ber. Bizikleta elek-trikoz ere igo daiteke, eta bakoitzabere sailean sailkatua da. Ez dabaitezpada txirrindulari edo kiro-lari zohitua izan behar, Rafukdioenez: «Edonor gai da horrela-ko mendate bat igotzeko. Edonoriirekia da: zaharrei, gazteei, kiro-lariei eta hala ez direnei. Ibardin-goa ez da bereziki zailena, salbuazken metroak, baina ez du axolaoinez bukatzeak; jendearen oihueta txaloek lagundurik gainera». Bere sailean irabazten duenak

10 puntu ditu; bigarrenak 5 pun-tu, hirugarrenak 3 eta parte har-tzaile orok 2. Aitzinekoetan partehartu dutenek metatu dituzte al-dika beren puntuak, eta finalera-ko lehian irabazle gai izanen dira.

Presoen aldeko kronoigoeren finalaIbardingo lepoan jokatuko da Nafar Erresumako Krono Eskalada lehiaketa antolatu dute lehen aldikoz aurten b Bost mendaterenigotzeak iragan dira maiatzetik, eta finala urriaren 19an eginen da, 09:00etan, Urruñatik Ibardinera

Larraineko mendate gainean, joan den irailaren 28an. GEORGES SOUBELET

Informazio gehiago

nahi izanez gero,

jo webgune honetara:

@

www.kronoeskalada.net

Page 5: Ostirala 2019ko urriaren 11 X. urtea 416. zenbakia www ... · kooperatiba diruz lagundua izanen da zuhaitzak landatzeko eta oihanak kudeatzeko. G7 gailurraren sosa oihanera Mendiben

5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 11a Astekoa

I. Etxeleku Baiona

Pannecau karrikan handitu da,amak 25 urtez atxiki arropa gar-bitegi bat baitzuen. Euskal errefu-xiatuen hilketak ezagutu zituen.Bizi franko mugimendutsua izandu Jean-Marc Eiheraberri txirrin-dulariak (Baiona, 1964). Frantzia-ko armadan engaiatu zen, eta Li-banoko gerlan parte hartu. Ar-mada utzi, eta zelai ureztatzekoenpresa bateko buru aritu zen bu-ruko odol isuria ukan arte. Biziaaldatuko ziona, ezinbestez. Te-maren temaz, etzaniko bizikleta-ren munduan sartu zen, eta txa-peldun bilakatu. Euskal presoensenideen alde antolatu Nafarroa-ko Erresumako Kronoigoeranparte hartu du, eta finala jokatu-ko du igandean zortzi. Zerk hasarazi zintuen etzaniko

bizikletan?

Lehen buru odol kolpea 2010eanukan nuen, bigarrena 2011n etahirugarrena 2012an; horretannuen ezkerreko besoa galdu —zangoen baliapena aitzinekoe-tan jada galdu ondoan—. Etzanikobizikleta bat entseatu nuen, etahorrekin segitu. Hasieran, 7-8kilometro orduko egiten nuen,Lehuntzeko hegietan. Entrenatunintzen, hobetu ere, eta 2016an,Nai-Soulor-Aubisque-Nai laster-keta saiatu nuen. Lortu nuen.Ferrieretik, patar zutenetik, hots.Hor, buruan egin nuen: ‘Ez daelbarritasunik; denak gara sendobizikleta baten gainean!’. Lehiaberriak jarri nizkion ene buruari:2017an, San Martingo harriko,Soulorreko eta Aubisqueko lepo-ak gainditu nituen. 2018an, Cas-teleteko 24 orenentzat prestatunintzen. Bakarka egin nuen, eta21 oren eta 48 minutu iraun nuenesku bizikletarekin, bana beste22,2 kilometro orenean, eta dene-tara, 466 kilometro eginez. Frantziako txapeldun ere bilaka-

tu zara.

Izena eman nuen AFVn; EtzanikoBizikleta Federazioa da, eta Fran-tziako txapelketak egin nituenUfolep sailean. 2017an, bigarrenegin nuen erlojupekoan, eta,2018an, txapeldun atorra jantzinuen trike bizikleten sailean.Hiru errotako bizikleta da, etaerabiltzaileak etzanik ari dira,zangoekin pedalka. Zu beso bakarrarekin eta beste-

ak zangoekin?

Beti diot besoekin ari naizela [bata sorbaldatik beheiti paraliza-turik dauka]. Desafio berria izan da kronoigo-

era?

Bai. Otxondokoa 58 minutuzigan nuen. Ibañetarako 18 kilo-metroak, bi oren eta hiru segun-

doz egin nituen. Larrainekomendatea, hori gogorra izan da:bi oren eta 20 minutuz eginnuen; ulertzen dut zergatik[Migel] Indurainek galdu zuenseigarren txapela. Parte hartuduen txirrindulari profesionalak58 minutuz egin zuen; beraz, arinaiz ene denbora ez dela haintxarra. Jakinez, bana beste, %8kopatarra dela. Ez zuten uste hel-duko nintzela; medikua hirualdiz jautsi zen ikusteko zertannintzen. Segitu dut trebatzen eta aurten

baditut kasik 15.000 kilometroeginik, eta 80.000 metro desni-bel. Erran behar da uztailekoetzaniko bizikleten mundukotxapelketarako prestatu nintze-la. Eta munduko txapeldun bilaka-

tu.

Podiumean bukatu dut esku bizi-kletan. Eta podiumera iganaraziditut elbarritasun bat zuten bestebost parte hartzaileak. Nehork ezzuen egin horra arte. Uros nin-tzen. Eta zangoekin pedalka ari-tzen direnen sailkapenean goial-deko hogeietan bururatu nuen:hamazazpigarren. Hamaikaherrialde ezberdin ordezkatuakziren; denetarat, 125 parte har-tzaile ginen. Duela hamabostegun Frantziako txapelketaraitzuli naiz, eta Frantziako zazpi-garren egin dut zangoekin pedal-ka aritzen direnen sailkapenean.

Frogatzen du ez dela elbarritasu-nik. Trebatu behar da, ez da bes-terik. Bidean ibili eta ibili. Bizikletan ibiltzen zinen lehen?

Ez, sekula. Hasi nintzen eritasu-narekin erori ondotik. Baina, se-gur naiz: indarraren %98 buruandugu. Egun hartatik biharamundena galdu nuen. Banuen enpre-sa bat, langileak, eta etzanik bu-katu nuen; dena hetsarazi zida-ten. Borrokatu behar da. Ez badu-zu zuk egiten, nork eginen du?Artetik errateko, ari gara gure au-zotar baten esku-bizikleta batenkonpontzen. Sortzetik badu ahal-

men urritasun bat, kirola egitenzuen eta dena utzi zuen. Esku-bi-zikleta usteltzen ari zitzaion gara-jean. Orain, astean bi aldiz helduda etxera, eta muskulazioa egitendugu elkarrekin, eta enekin hasi-ko da berriz esku-bizikletan. Ha-lako jendea bakartua da bere el-barritasunarekin.

Baduzu beste lehiarik buruan?

Nahi nuke Baiona-Korsika egin.Marseillaraino joan, itsasoa ze-harkatu eta Korsikaren itzuliaegin. Desafio hori baliatu nahinuke kausa on batendako dirubilketa bat egiteko. Eritasunare-kin, ohartu naiz autistak eta triso-miadunak ez direla biziki ikustenkirol munduan. Auzoan badugu14 urteko neska bat sekula ezdena bizikletan ibili. Ufolep lehia-ketan badut lagun trisomiadunatandemean ibiltzen dena. Aldiroargazkian ateratzen gara elkarre-kin. Batzuek ez dute gustukoahori egin dezadan, baina ez dutegiten trisomia duela erakusteko,baizik eta gu ere hor garela haienartean. Berdin garela denak. Euskal presoen senideen alde-

ko kronoigoeran ere ikusi duzu

defendatu beharreko kausa?

Bai, jendeek familiakoen ikuste-ko eskubidea dutelako. EuskalHerrian kirolaren edo musikarenbidez egin dezakeguna erakuste-az baino ederragorik badea?Ibardingo leporako finala nola

aurre ikusten duzu?

Ez da kronoigoera zailena. Lau al-diz igana dut, jadaneko. Badutanekdota bat. Mugaz bestaldetikigan nuelarik, karabineroekarrastatu ninduten, argiak baini-tuen bakarrik, baina bandera es-kas; horregatik, ez nindutelaikusten. Erantzun nien: ‘Normalada, zuen 4x4an gora baitzarete eznauzue ikusten ahal’. Usaian ba-dut bandera bat, metro bat zabal,metro bat luze dena: ikurrina da.Baina hor ez nuen. 45 minutuzatxiki ninduten, Espainiako elba-rri kiroletako egituretara deituzuten jakiteko bidean ibiltzekozuzena banuen. Irringarria denada gero segitu nautela gibeletik,sirenekin, Ibardingo mugaraino,orduan emeki-emeki igan nin-tzen.

«Ez da elbarritasunik;denak gara sendobizikleta gainean»

Jean-Marc Eiheraberri b Etzaniko bizikletan munduko txapeldun

Beso bakarraren indarraz ibilarazten du etzaniko bizikleta Eiheraberrik.Frantziako eta munduko txapeldun da bere sailean eta NafarroakoErresumako Kronoigoeran ere bere trebezia erakusten du.

GEORGES SOUBELET

EIHERABERRIK URTE HASIERATIK EGIN ZENBAKIAK

Aurten egin bizikleta ateraldiak 172

Bidean iragan denbora 688 oren

Aurten egin kilometroak 14.650 km

Aurten egin desnibela 83.157 m

«Podiumera iganaraziditut elbarritasun batzuten beste bostak.Nehork ez zuen eginhorra arte. Uros nintzen»

«Segur naiz: indarraren%98 buruan dugu [...]Borrokatu behar da. Ez baduzu zuk egiten,nork eginen du?»

Page 6: Ostirala 2019ko urriaren 11 X. urtea 416. zenbakia www ... · kooperatiba diruz lagundua izanen da zuhaitzak landatzeko eta oihanak kudeatzeko. G7 gailurraren sosa oihanera Mendiben

«Bozkarioa eta ustekabea izan da. Ongi da ikusteakreazioari ere [diru] laguntzabadela. Handiena da Xahorenmintzoa arrapunpatzeko balio duela»Asisko UrmenetaIrudigile Euskadi sariduna

6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 11Iritzia

MARRAZKIRITZIA

Oreka zirku eskolak ikastaroak antolatuditu Omiasainduko bakantzetarako

BAIONA bSantizpiritun kokatu Oreka zirku eskolak aireko eta akro-

baziako ikastaroak proposatuko ditu urriaren 22tik 31ra, Omiasaindu-

ko oporretan. 4 urtetik goitiko haurrentzat izanen dira, 10:00etarik

12:30era. Ikastaro osoa 50 euro kostako zaie elkarteko kideei; 70 euro,

elkarteko kide ez direnei. Saio bakarrak, 10 edo 15 euro balioko du.

Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituz-

te 1.400 karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal

Herriko Hitzak mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira,

izen-abizenak eta herria adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona.

Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko: [email protected].

%

Baldintzapeko askatasuna berriz ereukatu diote Frederic Haranbururi

BAIONA bJoan den asteartean, zigorren betearazteko epaitegiak be-

rriz ere errefusatu zuen Frederic Haranburu Xistoreuskal preso politi-

koaren baldintzapeko askatasuna. 150 bat lagun elkarretaratu ziren,

egun berean, Senperen, erabakiaren salatzeko.

600LURRAMA AZOKAK BEHAR

DITUEN LAGUNTZAILEAK

Lurramak, Biarritzeko laborantza

feriak, deialdi bat zabaldu zu la-

guntzaile beharretan delako: «An-

tolaketak dei egiten die jende go-

gotsuei, ez duda laguntzaile izai-

tea!». Izenak www.lurrama.org

Internet gunean ematen dira, edo

[email protected]

helbide elektronikora idatziz.

Azaroaren 8an, 9an eta 10ean ira-

ganen da Lurrama azoka, Irati era-

kustazoka gelan .

Page 7: Ostirala 2019ko urriaren 11 X. urtea 416. zenbakia www ... · kooperatiba diruz lagundua izanen da zuhaitzak landatzeko eta oihanak kudeatzeko. G7 gailurraren sosa oihanera Mendiben

BERTSOA

AMENDUZETaldekako Xilaba:

Eskukula vs 4koPlasara, bertso

afaria.

bGaur, 19:00etan, eiheran.

AZKAINETaldekako Xilaba:

Ekainaz vs Kontrabanda.

Jan-edana izanen da.

bBihar, 18:00etan, Xoko Ona

ostatuan.

HERRI UZTA JAIALDIA

ARRANGOITZEZintzur bustitzea

Gaita Luze taldearekin.

Plazaz, Bilaka konpainiaren karri-

kako sorkuntza berria ikusi ahalko

da.

bGaur, 19:00etan, trinketean.

ARRANGOITZEMutxikoaren

eguna: Betti Betteluri omenaldia

Ezpeletako txaranga eta Gaita Lu-

zerekin.

Dantza: Tolosako Udaberri taldea,

Topa Noka, Tio Teronen Semeak.

Musika: Habia (Maia Iribarne,

Elena Haira, Amaia Hiriart).

Dantzaldi herrikoia, Kiki Bordatxo-

rekin

b Igandean, 11:00etatik goiti,

plazan.

UZTARITZETolosa-Uztaritze

30 urte: desfilea, txistulari eta

gaiteroak, mutxikoak, erraldoien

desfilea, Udaberri eta Izartxo

dantza taldeak.

Arratsean: Bilakaren Plazaz ema-

naldiaren bigarrena.

bBihar, 10:30etik goiti, Purguko

plazatik.

EUSKARAZ BIZI

HIRIBURUBanakike taldea: Ilargi

arrantza txotxongilo emanaldia.

bGaur, 10:00etan eta 14:30ean,

La Perle gelan.

Tailerrak haurrentzat.

bGaur, 12:00etan, eskoletan.

Hatha Yoga tailerra.

bGaur, 18:30ean, Kultura gunean.

Zinema: Kiriku eta sorgina.

bBihar, 17:00etan, La Perle gelan.

Zinema: Jainkoak ez dit barkatzen.

bBihar, 20:30ean, La Perle gelan.

Bertso bazkaria, Maialen Lujanbio

eta Amets Arzallusekin.

b Igandean, 13:00ean, La Perle

gelan.

Eskolen arteko herri kriolak, Gaia

elkartearekin.

bAstelehenean, 09:00etan, Plaza

Berrin.

Gazte bertso saioa.

bAstelehenean, 13:30ean, La Perle

gelan.

BESTELAKOAK

BEHORLEGIFloreal Romero,

Agir ici et maintenant liburuaz.

b Igandean, 10:00etan,

Jauregiberrian.

MAULE Itxaropena Itxaro Borda

kantatuz.

bBihar, 21:00etan, Maule Baitha

zinema gelan.

Irudia b Luhuso

‘Zaldi Urdina’ lanarenlehena emanen dute gaurArtedrama, Dejabu eta Axut konpainiek elkarrekin muntatu Zaldi Urdina

antzezlan berria emanen dute sarri, 20:30ean, Luhusoko Harri Xuri gelan.

Ondoko emanaldiak urriaren 15ean, 16an, 18an eta 19an izanen dira An-

geluko Quintaou antzokiko Kutxa Beltzean. 16 eta 18 arratseko emanal-

diak frantsesezko azpititulurik gabe emanen dira. Antzezlanak bere ibil-

bidea Donostian, Azpeitian, Bilbon eta Barakaldon segituko du ondoko

asteetan. AINHOA RESANO

Herenegun #14.Landibarreko

Daniel Lagourgue laborari ohiare-

kin egin 5 filma labur belar mota

bereziez ikusgai. 2001ean Alduda-

rrak bideok egin Pirinioetako men-

di elkargoen historia, 2002an, El-

tzarruze egunen kari mendian egin

zen ibilaldi musikal bat.

Gaur

08:05.Gomita: Itxaro Borda.

21:00.Mestibull, Dj Bullen saioa.

Bihar

18:00. Kulturalea.

Etzi

15:00.Errugbia zuzenean:

Nafarroa - Morlaas

7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 11 Agenda

Page 8: Ostirala 2019ko urriaren 11 X. urtea 416. zenbakia www ... · kooperatiba diruz lagundua izanen da zuhaitzak landatzeko eta oihanak kudeatzeko. G7 gailurraren sosa oihanera Mendiben

Joanes Etxebarria Lexantzü

Ur edangarria gisa desberdinezkudeatzen da gaur egun Zubero-an: badira beren ur konpainia pu-blikoa duten herriak —Lexantzünbesteak beste— eta, herri gehie-nen kasuan, uraren kudeaketaLagun enpresa pribatuaren eskuutzi dutenak. Euskal Elkargoakuraren eskumena hartua du etazuberotar hautetsiek bozkatu be-har izan dute zein kudeaketare-kin segitu. Gehiengoak gisa bere-an segitzea bozkatu zuen, kudea-keta pribatua hobetsiz. MoniqueElgoihenek (Maule, 1963) eta bes-te lau hautetsik kudeaketa publi-koaren alde jo zuten. Beren he-rrietan orain arte bezala segitukodute.Lexantzün uraren kudeaketa

publikoa da.

Hala da, beste herri batzuetan be-zala, eta hala zen lehenago ere.Hala izaten segituko du. Seinalebat da, halere, kudeaketa publi-koan ziren herri guztiek gisa be-rean segitu nahi zutela. Zergatik herri gehienek enpresa

pribatu baten esku utzi zuten

2003tik uraren kudeaketa?

Garaian Zuberoako Herri Elkar-goan bozkatua izan zen, ez nin-tzelarik oraindik hautetsia. Bada-kit gutxienez auzapez batek ba-tailatu zuela herriak oro urkonpainia publiko batekin kude-atzeko eta ez zela onartua izan,segur aski oraingo arrazoi berdi-nengatik. Ur sindinkatuaren bar-ne ziren herriak oro enpresa pri-batu batek kudeatzen ditu, eta gubezalakoek dena kudeatzendugu. Ura Euskal Elkargoaren esku-

mena da orain.

Uraren eskumena hartu zuten,Ipar Euskal Herrian aski konple-xua delarik. Mendian eta kostal-dean ez dira arazo berdinak: kos-taldean biztanlegoa kasik dobla-tzen da udan, hemen ez delarikhalako arazorik, eta guk mendiabadugu, beraz ur anitz. Bazirengainera kudeaketa manera des-berdinak, alimaleko gauza bat da.Hautetsien deliberoa aitzin,

Euskal Elkargoak ikerketa bat

eginarazi zion Espelia ikerketa

bulegoari.

Ikerketa bat ez da soilik egina ja-kiteko gauzak zertan diren, behardira ondorioak atera. Ikerketarenondorioetan atera da Zuberoakoura Ipar Euskal Herriko karioenazela eta ez bortxaz azpiegitura ho-berenekin. Distantzia handiakdira hemen eta horrek eragitendu hodietan, baina prezioak justi-fikatuak direnez ez dakit.

Hautatu behar zenuten hiru op-

zioren artean: kudeaketa publi-

koa, enpresa pribatu bati azpi

kontratatu edo erdibidekoa.

Ur konpainia publiko bat zerbitzupubliko bat da oreka mantendubehar duena: zerbait pagatzenduzu bere prezio justuan eta ez daerrentagarritasuna kontuan har-tzen. Hain zuzen errentagarrita-suna da, ene ustez, arazo nagusiauraren salmentarekin.

Bilkura bat egin zen hautetsiei

kudeaketa horiek esplikatzeko.

Hautetsi batek eman zituen espli-kazioak eta nik bitxia atzemannuen; txostena bera ulergaitza daeta hori irakurri zuten. Aldiz, on-dorioetan, milaka euro kostatuden txostenak argi zioen kudea-keta publikoa hobesten zela. Au-zapez batzuek lekuko enpresa de-fendatzen zuten [herri gehienenura kudeatzen duen Lagun en-

presa], bere langileak eta abar.Bozkatzen ari ziren Lagunentzat,baina galdera ez zen hori. Gauzakbehar bezala egiten badira —ura-ren kudeaketarako deialdi publi-koa izanen da heldu den urtean—behar bada ez du Lagunek segitu-ko. Ari ginen kudeaketa manerabat bozkatzen. Nork daki ez denezAguas de Valencia enpresa izanenurte baten buruan. Ulertzen ezzuten hautetsiak, eta baziren, zer

bozkatzen zuten ulertu gabe egonziren. Gaur egun ezin da jakin zeinenpresa pribatuk kudeatukoduen Zuberoako herrien ura urtebaten buruan, edo behar bada ba-tzuek badakite jadanik...Uraren prezioa ere argumentu

bat da.

Prezioa ez da aipatu hastapenean,eta orain gutxiesten da: entzun dahautetsi bat erraten prezioa ez de-la problema. Batazbestekoa egi-ten ahal zen kudeaketa publikoandiren bost herrien artean eta azpikontratuan direnekin konparatu,baina ez dute egiten argi delakoprezio bikoitza baino handiagoadela diferentzia. Hemen bada la-borari bat kabalak Lexantzün di-tuena [ur konpainia publikoa] etaetxea Omize Gainean [kudeaketapribatua], berak badaki diferen-tzia alimalekoa dela!Prezioa lurralde osoan harmoni-

zatzea ere aipatzen da. Zuen

prezioa igo daiteke?

Bai, igo daiteke, baina nehork ezdu eskandalutzat hartuko baita-kigu ez dugula kario pagatzen.Aldiz, prezioarekin bada zerbaitulertzen ez dudana: kudeaketapribatuan apalduko dela diotehainbat hautetsik. Prezio guztiakgoraka joaten direlarik ulertunahiko nuke enpresa pribatu ba-tek nola apaltzen ahalko dituenprezioak. Edo nonbait inbertsiogutxiago eginen du, edo prezioaapalduz dirua irabazten segitukodu. Orduan zer egin dute orainarte bildu diruarekin? Azkenean publikoan diren bost

herriek bakarrik bozkatu zuten

kudeaketa publikoaren alde.

Beste boz gehienak azpi kontratupribatuaren aldekoak ziren. Boz-ka ideologikoa da gehienik, es-kuineko biltzar bat da. Beraz logi-ka liberala da, enpresa bati uztea.Gero bada lekuko errealitatea ere:denek jakinen dutela zer bozkatuduzun eta horrek ere eragiten du. Azkenean, urte batez luzatu da

Lagun enpresaren kontratua,

gero deialdi publikoa izanen da.

Batzuk horretaz kontent dira,baina zertaz kontent dira? Ziki-nontziak biltzeko enpresa pribatubat hartu zen Zuberoan, eta urtebatzuen buruan ohartu ginen ga-resti zela, lana ez zela behar bezalaegina... Berriz kudeaketa publi-kora pasa ginen. Zikinontzientzatbalio duenak ez du balio uraren-tzat? Ura enpresa pribatu bati uz-tea ez zait sanoa iduri, arriskutsuada. Publikoak kudeatu beharkoluke, zeren pribatua edozein en-presa izanik ere —txikia, handia,lokala edo ez—, errentagarritasu-nak du agintzen ororen buru.

«Ura enpresa pribatubati uztea ez zait sanoaiduri, arriskutsua da»

Monique Elgoihen b Lexantzüko auzapeza

Zuberoako hautetsiak ura nola kudeatu deliberatzeko bildu ziren bi aldiz;eta, Euskal Elkargoak eginarazi ikerketa batean kudeaketa publikoahobesten bazen ere, gehiengoak kudeaketa pribatuaren alde jo du.

J.E.

IPAR EUSKAL

HERRIKOHITZA

OSTIRALA, 2019ko urriaren 11 b 0.50 €

Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.

Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]